Descárgate la app
Hutsik dauden etxebizitza babestuak esleitzea - Etxebizitza nafarroa.eus
Hutsik dauden etxebizitza babestuak esleitzea
Esleitu gabe gelditzen diren etxebizitzak dira, eta, hortaz, esleitze-prozesuetan hutsik gelditzen dira
Hori gertatzen da ez daudenean eskatzaile aski sustapen batean eskainitako etxebizitzak eskuratzeko.
Esleitu gabe gelditzen diren etxebizitzak dira, eta, hortaz, esleitze-prozesuetan hutsik gelditzen dira
Hori gertatzen da ez daudenean eskatzaile aski sustapen batean eskainitako etxebizitzak eskuratzeko.
- Nola esleitzen dira?
- Nola jakin dezaket sustapen batean etxebizitzarik gelditu den hutsik?
- Ba al dut dirulaguntza jasotzeko eskubiderik, hutsik dagoen etxebizitza bat erosten edo alokatzen badut?
Nola esleitzen dira?
Zuzenean sustatzaileek esleitzen dituzte.
Hutsik deklaratzen direnetik hiru hilabete igaro arte, soilik esleitzen ahal zaizkie etxebizitza babestua eskuratzeko baldintza guztiak dituztenei. Kontsultatu baldintzak “Etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan”.
Hiru hilabete igaro ondoren, baldintza hauek betetzen ez dituztenei ere esleitzen ahal zaizkie:
- Gutxieneko diru-sarrera batzuk frogatzea: 12.000 euro babes ofizialeko etxebizitzetarako, eta 15.000 euro prezio tasatuko etxebizitzetarako.
- Nafarroako udalerriren batean erroldatuta egotea.
Nola jakin dezaket sustapen batean etxebizitzarik gelditu den hutsik?
Interesatzen zaizun etxebizitzaren sustatzailearekin harremanetan jarri behar duzu.
Etxebizitzaren datuak eta sustatzailearen harremanetarako datuak eskuratzeko, etxebizitza babestuen sustapenen bilatzailea kontsultatu behar duzu.
Ba al dut dirulaguntza jasotzeko eskubiderik, hutsik dagoen etxebizitza bat erosten edo alokatzen badut?
Etxebizitza babestua eskuratzeko baldintza guztiak betetzen badituzu, litekeena da dirulaguntza jasotzeko aukera izatea. Horretarako, dirulaguntza bat jasotzeko oro har ezarritako baldintzak bete behar dituzu. Esteka hauetan kontsulta dezakezu:
Hala ere, ez duzu dirulaguntzarik jasotzeko eskubiderik, baldintza guztiak bete gabe eskuratu baduzu etxebizitza.