Zure etxebizitza babestuan obrak egiteko, baimena eskatu behar diozu Etxebizitza Zerbitzuari. Baimena ez eskatzea arau-haustea da, eta isuna dakar.
Administrazioak hiru hilabeteko epea du eskabidea aztertzeko eta, hala badagokio, baimena emateko. Epe hori iraganik ez baduzu erantzunik jaso, ondorioztatu behar duzu Administrazioak baztertu egin duela zure eskabidea eta, hortaz, ez duzula obrak egiteko baimenik.
Baimen hau ez da beste baimen zibil eta administratibo batzuk bezalakoa; beste horiek ere eskatu beharko dituzu. Adibidez:
- Jabeen erkidegoaren baimena, beharrezkoa bada.
- Udalaren obra-lizentzia, zeina eskatu behar baituzu etxebizitza dagoen herriko udalean.