Alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan, zure etxebizitza babestuaren titulartasuna aldatzean:
- Baimena eskatu behar diozu Etxebizitza Zerbitzuari, behar diren egiaztapenak egin ditzan. Administrazioak gehienez 60 egun balioduneko epea du titulartasuna aldatzeko baimena emateko. Epe hori iraganik ez baduzu erantzunik jaso, baimena eman dizula ulertu behar duzu.
- Baimena jasoz gero, titulartasun-aldaketa notarioaren aurrean formalizatu ondoren, eskritura publikoen kopia bat aurkeztu behar duzu Etxebizitza Zerbitzuan 2 hilabeteko epean.
- Kontuan hartu honako hau: etxebizitza erosteko dirulaguntza jaso bazenuen, eta behin betiko kalifikaziotik hamar urte igaro baino lehen haren titulartasuna aldatzen baduzu, itzuli egin behar dituzu dirulaguntza eta berandutze-interesak. Diru hori titulartasun-aldaketa formalizatu baino lehen itzuli behar duzu. Etxebizitza Zerbitzuan esanen dizute nola egin.