Baimena, etxebizitza babestu bat husteko edo senide bat bertan bizitzen hasteko

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestuen jabeak.

Alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan, etxebizitza babestu bat hustea eskatzeko:

  • Etxebizitza bat husteko baimena emanen da behar bezala justifikatutako arrazoiengatik soilik:
    • Lana edo ikasketak direla eta. 
    • Familia-unitateko kideren bati eragiten dioten osasun-arrazoiak.
    • Justifikatutako beste arrazoi batzuk, baldin eta lehenago etxebizitza saltzen edo alokatzen saiatu bazara, eta ezin izan baduzu okupatu bigarren gradura arteko odol-ahaidetasuneko senideren batekin.  
  • Arrazoi horiek agertu behar dira salerosketa-kontratua eskritura publikoan jaso ondoren. 
  • Baimena ematen da gehienez ere hiru urterako. Epe hori iraganik, etxebizitza nahitaez alokatu behar da, bai jabeak zuzenean alokatuta, bai Nafarroako Gobernuaren alokairuen poltsan sartuta.  

Bestalde, honako alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan senide batek etxebizitza okupatu ahal izatea eskatzeko

  • Bigarren gradura arteko odol-ahaidetasuneko senideren batek bakarrik okupa dezake etxebizitza: gurasoak, seme-alabak, aiton-amonak, bilobak eta anai-arrebak. 
  • Ezin da errentarik jaso ordainetan; etxebizitza dohan erabili behar du. 

Bi kasu horietan, Administrazioak hiru hilabeteko epea du eskabidea aztertzeko eta, hala badagokio, baimena emateko. Epe hori iraganik ez baduzu erantzunik jaso, baimena eman dizula ulertu behar duzu.

Etxebizitza erosteko dirulaguntza jaso bazenuen, ez duzu itzuli beharko, ezta eskabidea etxebizitzaren behin betiko kalifikaziotik hamar urte igaro baino lehen aurkezten baduzu ere. 

  • Eskabide orokorra (bakar-bakarrik baldin eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
  • Etxebizitza hustea eskatzen baduzu, etxebizitza husteko arrazoia frogatzen duen dokumentua. 
  • Senide batek etxebizitza okupatzeko baimena eskatzen baduzu, haren identifikazio-datuak eman behar dituzu eta erantzukizunpeko adierazpen bat, non adieraziko baita ez duela ezer ordainduko etxebizitza okupatzeagatik. 

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, Etxebizitza Erregistroan
Alondegi kalea 1, 1. solairua
Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 570
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es 

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Autorización de desocupación de vivienda protegida

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.