Orri honetan azalduko dizugu, batetik, zein diren zure etxebizitza babestua saltzeko baldintzak, eta, bestetik, nola eskatu horretarako baimena Etxebizitza Zerbitzuari
Etxebizitza eta haren eranskinak (garajea eta trastelekua) batera saldu behar dituzu; ezin duzu soilik etxebizitza saldu.
Errespetatu egin behar duzu gehieneko salmenta-prezioa, Nafarroako Gobernuak etxebizitza erabilientzat ezartzen duena. Prezio txikiagoa adostu dezakezu, baina ez handiagoa. Kalkulatu gehieneko salmenta-prezioa.
Etxebizitzak eduki behar du energia-efizientziaren ziurtagiri bat indarrean, saldu ahal izateko.
Etxebizitza erosteko dirulaguntza jaso bazenuen, eta saltzen baduzu behin betiko kalifikaziotik hasita hamar urte pasa baino lehen, itzuli egin behar dituzu dirulaguntza eta berandutze-interesak, salbu eta etxebizitza saltzen bada ordainean emateko, edo hipoteka betearazteko prozedura baten ondorioz edo salmenta estrajudizial baten ondorioz. Itzulketa hori egin behar duzu salmenta formalizatu baino lehen. Etxebizitza Zerbitzuan esanen dizute nola egin.
Gainera, Ogasunean aurre egin behar diezu zerga-ondorioei, baldin eta etxebizitza-kontuko dirua erabili bazenuen hura erosteko edo desgrabaziorik egin baduzu.
Eroslearekin akordio bat erdietsi ondoren, Etxebizitza Zerbitzuari jakinarazi behar diozu, behar diren egiaztapenak egin ditzan eta, hala badagokio, salmenta baimendu dezan.
Kontuan hartu behar duzu ezen Nafarroako Gobernuak erabil ditzakeela lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideak (lehentasunez eskuratzeko eskubideak deiturikoak). Zehazki, 60 egun baliodun ditu erabakitzeko eta jakinarazteko etxebizitza eskuratu nahi duen ala ez. Epe hori iraganik ez baduzu erantzunik jaso, ondorioztatu behar duzu Gobernuak uko egin diela eskubide horiei eta, beraz, etxebizitza sal dezakezula, Etxebizitza Zerbitzuari jakinarazitako baldintzetan.
Saltzeko baimena sei hilabetera iraungitzen da. Epe horretan ez baduzu salmenta formalizatzen notarioaren aurrean, berriz ere baimena eskatu beharko duzu.
Salmenta formalizatuta, eskritura publikoaren kopia bat aurkeztu behar duzu Etxebizitza Zerbitzuan, titulartasun-aldaketa jakinarazteko. Saldu eta bi hilabeteko epean aurkeztu behar duzu; bestela, 3.000 euro arteko isuna jasotzen ahal duzu.
Erosle guztien PFEZaren aitorpenaren kopia (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga), epea amaitua duen azken kanpainari dagokiona, soilik baldin eta zerga-aitorpena egin baduzu Nafarroako Foru Ogasuna ez den beste zerga-administrazio batean.
Dirulaguntzaren itzulketaren ordainketa-gutunaren kopia, hala behar bada.