Etxebizitza deskalifikatuen salmenta

Saldu ahal izateko, etxebizitzak edukitzaile handitzat jotako norbaitena izan behar da, merkatu tentsionatuko zona batean egon behar da, eta azken 10 urteetan deskalifikatua izan behar du

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza-edukitzaile handitzat jotako pertsonak, baldintza hauek betetzen dituen etxebizitza bat saldu nahi dutenak:

  • Etxebizitza babestuaren izaera galdu du azken 10 urteetan.
  • Merkatu tentsionatuko zonako udalerri batean dago.

Etxebizitzaren arloan eskumena duen departamentuari jakinarazi behar diozu eragiketa. Kontuan hartu beharreko gorabeherak:

  • Komunikazioa eroslearekin akordio bat lortu ondoren aurkeztu behar duzu.
  • Nafarroako Gobernuak lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideak erabil ditzake, alegia, lehentasunez eskuratzeko eskubide deiturikoak. Zehazki, 60 egun baliodun ditu erabakitzeko eta jakinarazteko etxebizitza eskuratu nahi duen ala ez. Epe hori iraganik ez baduzu erantzunik jaso, ondorioztatu behar duzu Gobernuak uko egin diela eskubide horiei eta, beraz, etxebizitza sal dezakezula, Etxebizitza Zerbitzuari jakinarazitako baldintzetan.
  • Jakinarazpen hori sei hilabeteko epean iraungiko da. Epe horretan salmenta notarioaren aurrean formalizatzen ez baduzu, edo salmenta-baldintzak aldatzen badira, baimen hori baliogabetzeko eskatu behar duzu, eta baimen berri bat eskatu.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 420 042​​​​​​​
Bidali zure kontsulta

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.