Etxebizitza babestua dohaintzan ematea

Orri honetan azalduko dizugu, batetik, zein diren zure etxebizitza babestua dohaintzan emateko baldintzak, eta, bestetik, nola komunikatu dohaintza hori Etxebizitza Zerbitzuari

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestuen jabeak. 

Alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan, zure etxebizitza babestua dohaintzan emateko:

  • Etxebizitza dohaintzan emateko, gutxienez hamar urte igaro behar dira haren behin betiko kalifikaziotik. 
  • Ezin diozu etxebizitza edozeini dohaintzan eman. Dohaintza-hartzaileak honako baldintza hauek bete behar ditu: 
  • Dohaintza-hartzaileak etxebizitza erabili behar du bere ohiko bizileku iraunkorra izateko.
  • Baimena eskatu behar diozu Etxebizitza Zerbitzuari, behar diren egiaztapenak egin ditzan. Administrazioak gehienez ere 60 egun balioduneko epea du dohaintza baimentzeko. Epe hori iraganik ez baduzu erantzunik jaso, baimena eman dizula ulertu behar duzu. 
  • Baimen hori sei hilabetera iraungitzen da. Epe horretan ez baduzu dohaintza notarioaren aurrean formalizatzen, berriz ere baimena eskatu beharko duzu. 
  • Dohaintza notarioaren aurrean formalizatuta, eskritura publikoaren kopia bat aurkeztu behar duzu Etxebizitza Zerbitzuan bi hilabete baino lehen. 

10/2010 Foru Legea, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzkoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Dokumentazio hau aurkeztu behar duzu: 

  • Eskabide orokorra (bakar-bakarrik baldin eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
  • Baimena eskatzeko inprimakia
  • Etxebizitzaren eskrituraren kopia
  • Etxejabea ez den ezkontidearen baimena, baldin eta etxebizitza ezkontideen egoitza bada

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, Etxebizitza Erregistroan
Alondegi kalea 1, 1. solairua
Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu: 

  • Eskabide orokorra (bakar-bakarrik baldin eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
  • Etxebizitzaren eskrituraren kopia

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, Etxebizitza Erregistroan
Alondegi kalea 1, 1. solairua
Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 570
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es 

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Notificación de donación de vivienda protegida

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.