Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua

Orrialde honetan, alta eman dezakezu zentsuan, datuak eguneratu ditzakezu zure egoera pertsonala aldatu bada, eta etxebizitzaren arloan dituzun lehentasunak adieraz ditzakezu

Oinarrizko informazioa

Nafarroan etxebizitza babestu bat erosi edo alokatu nahi dutenentzat.

Erregistroan alta emateko, baldintza hauek bete behar dituzu:

Baldintza pertsonalak, eskabidean agertzen diren pertsona guztiek bete beharrekoak.

  • Adinez nagusia izatea.
  • Nafarroako udalerriren batean erroldaturik egotea eta egiazki bertan bizitzea.

Etxebizitzarekin lotutako baldintzak, eskabidean agertzen diren pertsona guztiek eta familia-unitateko gainerako kideek bete beharrekoak.

Baldintza ekonomikoak, epea amaituta duen azken kanpainako errenta-aitorpenaren arabera. Eskabidean agertzen diren pertsonen eta haien ezkontideen edo izatezko bikoteen diru-sarrerak zenbatzen dira, eskatzaile gisa agertzen ez badira ere.

BOE Gutxieneko diru-sarrerak Gehieneko diru-sarrerak
Alokairua 5.000 euro 2,5 aldiz SARA
Alokairua eskuragarria 2,5 aldiz SARA 4,5 aldiz SARA
Erosketa 19.000 euro 4,5 aldiz SARA

​​​​​​

PTE Gutxieneko diru-sarrerak Gehieneko diru-sarrerak
Compra 24.000 euro 6,5 aldiz SARA

 

Kalkulatu zein diren familiaren diru-sarrera haztatuak eta ERREGEROSNAn duten baliokidetasuna.

Ez dugu gutxieneko diru-sarrerarik justifikatu beharko, baldin eta:

  • Mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonentzat gordetako etxebizitza bat eskuartu nahi baduzu
  • Desgaitasuna baduzu
  • Genero indarkeriaren biktima bazara

Zer da zentsua?

Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua erregistro bat da, eta bertan alta eman behar duzu baldin eta Nafarroan etxebizitza babestu bat erosi edo alokatu nahi baduzu.

Erregistro bakarra da, Nafarroako etxebizitza babestu guztiak, bai erostekoak bai alokatzekoak, biltzen dituena, sustatzaile publikoek nahiz pribatuek eraikiak izan.

Zertan inskriba zaitezke? 

Zure diru-sarreren arabera, gehien interesatzen zaizkizun aukerak aukera ditzakezu: 

  • Sartzeko modalitatea: 
    • BOE edo PTE erostea: 
      • Jabetza osoan: etxebizitzaren eta eraikita dagoen lurzoruaren jabea zara. 
      • Azalera-eskubidean: etxebizitzaren jabea zara denbora jakin batez, baina ez lurzoruaren jabea. 
    • BOE alokairua 
      • Alokairua. 
      • Alokairu eskuragarria. 
  • Logela-kopurua. 
  • Herriak.

Aukera hori garrantzitsua da, zure diru-sarreren araberako aukera guztiak hauta ditzakezu, baina kontuan izan gero soilik parte hartu ahal izango duzula zure errolda-inskripzioan adierazitako irizpideekin bat datozen sustapenetan. 

Esleipen-prozesu bakoitza hasten den eguneko 00:00etan erregistratuta agertzen diren datuak hartzen dira kontuan.

Horregatik, datuak eguneratu egin behar dira prozesu bakoitza hasi aurretik, baldin eta lehentasunak edo inguruabar pertsonalak aldatu badira.

Zer dokumentazio aurkeztu behar duzu? 

Inskripzioan, ez duzu dokumentaziorik aurkeztu behar. Etxebizitza babestu bat esleitzen badizute soilik aurkeztu beharko duzu.

Zenbat irauten du inskripzioak?

Inskripzioak 2 urteko indarraldia du. Denbora tarte horretan eguneratze edo aldaketaren bat egiten baduzu, eskabidea automatikoki berrituko da beste bi urterako. Baina halakorik egiten ez baduzu, zentsutik aterako zaituzte.

2026ko abuztuan zentsutik baztertzeko prozedura hasi zaien pertsonen zerrenda.

Nola emango dut izena?

Kontsultatu zentsuan izena emateko gida.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nasuvinsaren bulegoetan ere egin dezakezu. Horretarako, hitzordua eskatu behar duzu:

  • Eskatu hitzordua Internet bidez, Iruñeko eta Tuterako bulegoetarako
  • Eskatu hitzordua telefonoz:
    • Iruñeko bulegoa: 848 850 055
    • Tuterako bulegoa: 848 420 340
    • Zangozako bulegoa: 848 420 145
    • Agoizko bulegoa: 848 420 243
    • Doneztebeko bulegoa: 848 420 140

Ez bazara joango, gogoratu hitzordua bertan behera utzi behar duzula.

Harremanetan jartzeko

Nasuvinsa
San Jorge Etorbidea 8, behea
31012 Iruña
Telefonoa: 848 420 042
Bidali zure kontsulta

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.