Hauteskunde sindikalak erregistratzea (lan hauteskundeak)

Nafarroako Foru Komunitateko Hauteskunde Sindikaletako Jarraipen eta Kontrol Batzordeko kideek lortutako akordioa, zeinaren bidez erabaki baita berriz abian jartzea, COVID-19ak eragindako aldi baterako etenaldiaren ondoren, hauteskunde sindikalen prozesuak, hots, Nafarroako Foru Komunitatean enpresetako langileen ordezkaritza organoetakoak eta Administrazio Publikoen zerbitzuko langileenak.

Aktak telematika bidez aurkezteko jarraibideak, Nafarroako Foru Komunitateko Hauteskunde Sindikaletako Jarraipen eta Kontrol Batzordeko kideek onetsitakoak.

Oinarrizko informazioa

  • Langileak
  • Sindikatuak
  • Enpresak
  • Administrazioak eta erakunde publikoak
  • Ordezkari hautatuak (eta ordezkoak)
  • Interesa duten herritarrak eta entitateak

Prozeduraren urratsak:

Hauteskunde aktak telematika bidez aurkeztu ondoren, Lan Zerbitzuan aurkeztu beharko dira jatorrizko aktak. Aurrez zita eskatu behar da 848 427 910 telefonoan.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Hauteskunde prozesuen inguruko ohiko galderak eta erantzunak.

Langileen delegatuak:

Enpresa batzordeak:

Prebentzioko delegatuak:

Hauteskunde gaietako erreklamazioak:

Langileen ordezkari izateari uzteko jakinarazpena:

Langileen ordezkariak kargugabetzea:

Ordezkaritza sindikala Nafarroan:

Tramitazioa

Epea:

Erregistro epeak, gaiaren arabera:

  • Hauteskundeen aurreabisua (Langileen Estatutuaren 67. artikulua): gutxienez hilabete lehenago, eta gehienez 3 hilabete lehenago.
  • Hauteskunde akten erregistroa (Langileen Estatutuaren 75.6 artikulua): bozketaren ondorengo 3 egunetan.
  • Agintaldiko ordezkapenak, baliogabetzeak, dimisioak eta azkentzeak jakinaraztea (1844/1994 Errege Dekretuaren 14. artikulua): 10 egun baliodun.
  • Hauteskunde gaietako erreklamazioak (Langileen Estatutuaren 76. artikulua):
    • 3 egun baliodun egintzaren egunetik edo mahaiak erreklamazioa ebatzi zuenetik. Hautagaitzarik aurkeztu ez duten sindikatuen kasuan, aurkaratu nahi den egintza ezagutu zenetik zenbatzen da 3 eguneko epea.
    • 10 egun baliodun aktak bulegoan sartzen direnetik, botazioaren eguneko edo hortik aurrerako egintzak aurkaratzen badira.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoak: 848 427 923 / 848 427 910
Posta elektronikoa: registroslaborales@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Elecciones Sindicales

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.