Landareen Ekoizpena eta Osasuna

Haziak eta mintegiko landareak ziurtatzea eta kontrolatzea. Landare-izurriteen kontrola. Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria

Haziak eta mintegiko landareak ziurtatzea eta kontrolatzea

Kalitatea, barietate-purutasuna eta egoera fitosanitarioa bermatzeko baldintzak

Izurriteen eta belar txarren kontrola

Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria, giza osasunaren eta ingurumenaren gaineko arriskuak eta ondorioak murrizteko

Erabiltzeko baldintzak

Arriskuak minimizatzeko

•    Produktu fitosanitarioak nahasteko jardunbide egokien gida  
•    Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko baldintzak
 
Merkaturatzea

Erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioak Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (EOEO) erregistratutako establezimenduetan baino ezin zaizkie saldu produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela duten eta EOEOn ere inskribatuta dauden pertsonei.

→ Kontsulta itzazu Nafarroan erregistraturiko erabiltzaileak eta establezimenduak

Produktu fitosanitarioak erosteko eta saltzeko eragiketa guztiak Produktu Fitosanitarioen Transakzioen eta Eragiketen Erregistro Elektronikoan (TEEE) erregistratu behar dira, gehienez ere hilabeteko epean. 

Produktu fitosanitarioekin egindako transakzioen eta eragiketen erregistro elektronikoan inskribatzea
 
Ekipoen ikuskapena

Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoak aldizka ikuskatu behar dira, giza osasunerako eta ingurumenerako arriskuak minimizatzeko eta tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko.
 
Ikuskatu beharreko ekipamenduak

  •  Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamendu mugikorra: hidraulikoak, hidropneumatikoak, pneumatikoak, zentrifugoak eta hautseztagailuak. Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofizialean egon behar dute.
  • Aireontzien barruan aplikatzeko ekipamenduak
  • Berotegien edo beste lokal itxi batzuen barruan instalatutako ekipamenduak.

Azken bi ekipamendu horiek inskribatuta egon behar dute  produktu fitosanitarioak aplikatzeko aireontzien eta instalazio iraunkorren Erregistroan (AIIE).

Urteko ikuskapen-programa

Urtero, Nafarroako Gobernuak ikuskapen-programa bat onesten du, eta bertan sartzen dira bost urte betetzen dituzten ekipamendu guztiak eta azken ikuskapenetik hiru urte betetzen dituztenak. 

PProduktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen ikuskapen teknikorako estazioak baimentzea

Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen ikuskapen teknikorako estazioak baimentzeko eskatzea

Ontzi hutsak kudeatzea

Produktu fitosanitarioen ontzi hutsak hondakin arriskutsuak dira. Kontrolik gabe kentzeak ondorio negatiboak izan ditzake ingurumenean, eta zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hondakinaren arriskugarritasuna murrizteko eta produktu fitosanitarioa hobeki aprobetxatzeko, nekazariak hiru aldiz urez garbitu behar du ontzia, bota aurretik.

Ontzi hutsak Nafarroan ezarritako nekazaritzako SIGFITO ontziak biltzeko sistemako bilketa-punturen  batean utzi behar dira.  Hortik tratamendu-instalazioetara eramanen dira, bertan birziklatzeko edo balorizazio energetikoa egiteko, kasuaren arabera.

Araudia

•    7/2022 Legea, ekonomia zirkular baterako hondakinak eta lurzoru kutsatuak prebenitzeari buruzkoa.
•    1055/2022 Errege Dekretua,  ontziei eta ontzi-hondakinei buruzkoa.