Nafarroan ekoitzi edo merkaturatutako haziak kontrolatu eta ziurtatzea

Oinarrizko informazioa

Haziak ekoitzi eta merkaturatzeko baimena izan eta Nafarroan horrelako jardueraren bat egin nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak

Prozeduraren urratsak:

Ezarritako komunikazioak kasuan kasuko epearen barruan jaso ondoren, izapide hauek egin behar dira:

  1. Aitortutako datuen administrazio kontrolak.
  2. Aitortutako lurzatiak ikuskatzea.
  3. Aitortutako biltegiak ikuskatzea.
  4. Eskatutako etiketak inprimatzea baimentzea, hala badagokio, emandako zenbaki tartea adieraziz.
  5. Eskatutako aforo lekualdaketak egitea, hala badagokio.
  6. Zigilatutako loteen laginak hartu eta ziurtatzeko akta sinatzea, hala badagokio.
  7. Hartutako laginen analisia egitea.
  8. Entitate ekoizleari egindako analisien emaitzak jakinaraztea.
  9. Ziurtatze eta merkaturatze datuak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari jakinaraztea.

Orokorra:

Berariazkoa:

Tramitazioa

Epea:

  • Laborantza (ereite) aitorpena:
    • Zerealak:
      • Udazkeneko ereiteak: Abenduaren 31a.
      • Udaberriko ereiteak: Apirilaren 30a.
      • Arroza: Ekainaren 30a.
    • Artoa, basartoa eta ehungintzarako landareak: lurzatietan erein eta hurrengo hogei egunen barruan.
    • Olio landareak eta baratzeko landareak (salbu eta hazi estandarrak): lurzatietan erein eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan.
    • Bazka landareak: lurzatietan erein eta hurrengo hogei egunen barruan, eta:
      • Udazkeneko ereiteak: Abenduaren 1a.
      • Labore bizikorrak: Martxoaren 1a.
      • Udaberriko ereiteak: Maiatzaren 1a.
    • Erremolatxa: lurzatietan erein eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan, eta:
      • Hazitegiak: Urriaren 1a.
      • Zuzenean ereitea: Urriaren 30a.
      • Portagranoko laboreak: Maiatzaren 31.
  • Loraketa hastea (hala badagokio, maskulinoa):
    Artoa, basartoa eta olio landareak: hurrengo hiru egunen barruan.
  • Bilketa data (hala badagokio, parental maskulinoarena).
    Artoa, basartoa, olio landareak eta ehungintzarako landareak: eragiketa horiek hasi baino gutxienez bi egun lehenago.
  • Ekoizpen lurzatietan bildutako haziaren zenbatespena: lurzatietako uzta bildu eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan.
  • Biltegien eta bakoitzean bildu beharreko hazien egoera: kasuan kasuko biltegiak bete baino gutxienez 15 egun lehenago.
  • Hazia aukeratu eta prestatzeko eragiketak hastea: eragiketa horiek hasi baino gutxienez bi egun lehenago.
  • Aforoa lekualdatzeko eskaera: urte osoan zehar.
  • Ziurtagiria eskatzea: urte osoan zehar.
  • Merkaturatzeari buruzko komunikazioak: kanpainatik eratorritako hazien gerakin eta barietateen salmentak irailaren 1a baino lehen jakinaraziko dira (kanpainak aurreko urteko uztailaren 1etik urte horretako ekainaren 30era arteko tartea hartzen du).​​

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoa
González Tablas kalea 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 748
Helbide elektronikoa: ropvegnavarra@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time