Babes Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofiziala

Erregistro honetan inskribatuta egotea nahitaezkoa da produktu fitosanitarioak hornitzeko, tratamendu fitosanitarioak egiteko, produktu fitosanitarioei buruzko aholkuak emateko eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko

Oinarrizko informazioa

Jarduera hauetako bat eginen duten pertsona fisiko eta juridiko guztiak (merkataritzan, industrian zein modu korporatiboan):

  • Babes fitosanitarioko baliabideak hornitu, aplikazioan erabiltzen diren ekipoak eta makinak izan ezik, honako hauek barne: baliabideak fabrikatu edo ekoiztu, merkaturatu, logistikan jardun, biltegiratu, banatu eta saldu edo laga, orokorrean. Ez dute zertan erregistroan inskribatuta egon erabilera ez-profesionaletarako baimenduta dauden produktu fitosanitarioak soilik merkaturatzen dituztenek.
  • Tratamendu fitosanitarioak aplikatu, bai lurrean, bai airetik, biltegietan zein beste lokal batzuetan, baldin eta:
    • Zerbitzua enpresa edo kooperatiba batek edo bestelako entitate batek egiten badu bere langileekin.
    • Haziak desinfektatzen badira edo uzta bildu ondoko tratamendua aplikatzen bada, modu industrialean edo korporatiboan, norberaren instalazioak edo ekipo finkoak erabiliz.
  • Aholkuak eman nekazaritzako ustiategiei, entitateei edo partikularrei, zerbitzugintza gisa.
  • Erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioak eskuztatu eta erabili.

Prozeduraren urratsak:

Inskripzioa:

  • Inskripziorako agiriak jaso eta aztertu.
  • Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak ikuskatu.
  • Erregistroan inskribatzeko edo inskripzioa ukatzeko ebazpena.
  • Inskripzioaren ziurtagiria eman.

Berritzea:

  • Inskripzio berritzeko agiriak jaso eta aztertu.
  • Nekazaritza Zerbitzuak ikuskatu.
  • Erregistroko inskripzioa berritzeko edo berritzea ukatzeko ebazpena.
  • Inskripzioaren berritzearen ziurtagiria eman.

Baja:

  • Inskripzioa ezeztatzeko eskaera jaso eta aztertu.
  • Erregistroko inskripzioa ezeztatzeko ebazpena.

Inskripzioa eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa sektorearen araberakoa izanen da.

  • Produktu fitosanitarioen hornitzaileen sektorea
    • Hornitzailearen eskaera
    • Instalazioen krokisa; zehaztu behar da non dauden produktu fitosanitarioak eta non dauden hurbileko etxebizitza edo lokal okupatuak.
    • Teknikariaren gaikuntzaren unibertsitate-tituluaren fotokopia (nekazaritzako ingeniaritzako unibertsitate masterra, nekazaritzako elikagaien eta landa ingurunearen ingeniaritzako gradua, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa, mendi ingeniaria, basogintzako ingeniari teknikoa). Gainerako unibertsitate-tituluak: fotokopiaz gainera, titulua eman duen zentroaren ziurtagiria, adierazten duena tituludunak 1311/2012 Errege Dekretuaren II. eranskineko 1. ataleko kredituak bete dituela.
    • Erregistroko inskripzioaren tasa ordaindu delako egiaztagiria.
  •  Produktu fitosanitarioekin egiten diren tratamenduen sektorea
    •  Tratamendugileen eskaera
    • Instalazioen krokisa; zehaztu behar da non dauden produktu fitosanitarioak eta non dauden hurbileko etxebizitza edo lokal okupatuak.
    • Erabiliko den kontratuaren, fakturaren edo bestelako agiri baten eredua, kontratatzaileari eman beharreko informazioa jakinarazteko prestatua (tratamenduan aplikatu diren edo aplikatuko diren produktu fitosanitarioak eta haien dosiak, eta segurtasuneko aldiak).
    • Erregistroko inskripzioaren tasa ordaindu delako egiaztagiria.

  •  Izurriteen kudeaketa integratuaren inguruko aholkularitzaren sektorea

    • Aholkularien eskaera
    • Nortasun agiriaren edo horren baliokidea den identifikazio-agiriaren fotokopia.
    • Teknikariaren gaikuntzaren tituluaren fotokopia (nekazaritzako ingeniaritzako unibertsitate masterra, nekazaritzako elikagaien eta landa ingurunearen ingeniaritzako gradua, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa, mendi ingeniaria, basogintzako ingeniari teknikoa, paisajismoko eta landa inguruneko goi mailako teknikaria, basoaren eta natur ingurunearen kudeaketako goi mailako teknikaria). Gainerako tituluak: fotokopiaz gainera, titulua eman duen zentroaren ziurtagiria, adierazten duena tituludunak 1311/2012 Errege Dekretuaren II. eranskineko 1. ataleko kredituak bete dituela.
    • Gaur egun lanean ari den enpresa edo entitatearen ziurtagiria.
    • Erregistroko inskripzioaren tasa ordaindu delako egiaztagiria.
  • Produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen sektorea
    • Erabiltzaileen eskaera
    • Nortasun agiriaren edo horren baliokidea den identifikazio-agiriaren fotokopia.
    • Produktu fitosanitarioen erabiltzailearen txartela Nafarroatik kanpo lortu bada, horren txartela.

Inskripzioa berritzeko eskatzeko honako hauek aurkeztu behar dira: inskripzio-eskaera, informazioa eguneratuta; inskripzioa berritzeko tasa ordaindu delako egiaztagiria; aldaketarik gertatu bada, dokumentazio egokia.

Inskripzioko datuak aldatzeko: eskaera orokorra; bertan inskripzioko datuak aldatzeko eskatu behar da eta aldaketak egiaztatu behar dira.

Erregistroan baja ematea eskatzeko: eskabide orokorra; bertan titularraren datuak agertu behar dira eta erregistroan baja ematea eskatu behar da, arrazoiak azalduta.

1311/2012 Errege Dekretua, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Produktu fitosanitarioen hornitzaileen eta tratamendu-enpresen sektorea: inskripzioa.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Produktu fitosanitarioen hornitzaileen eta tratamendu-enpresen sektorea: inskripzioa berritzea.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Izurriteen kudeaketa integratuaren inguruko aholkularitzaren sektorea: inskripzioa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nekazaritza Zerbitzua
Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala
González Tablas kalea 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 42 64 16 / 848 42 66 65 / 848 42 37 98
Helbide elektronikoa: spsv@cfnavarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time