Landare operadore profesionalen erregistroa (ROPVEG)

Oinarrizko informazioa

Honako hauek egiten dituzten operadore profesional guztiak:

  • Ugalketarako landare materiala ekoitzi edo merkaturatzea, 30/2006 Legearen eta horren ondoriozko araudiaren arabera.
  • Pasaporte fitosanitarioa behar duten landareak eta landare produktuak, ugalketarako landare materialez bestelakoak, merkaturatzea.
  • Ereiteko aleak prestatzea.
  • Ziurtagiri edo pasaporte fitosanitarioa behar duten landareak, landare produktuak eta bestelako objektuak Europar Batasunean sartzea edo horren barruan lekualdatzea.
  • 2019ko azaroaren 28ko Batzordearen 2019/2072 Betearazpen Erregelamenduaren (EB) XIII. eta XIV. eranskinetan jasotako pasaporte fitosanitarioaren baldintzapeko landare materiala biltegiratzea.
  • Zur zerratuzko tratamenduak egiteko baimena izatea, 15. NIMFean ezarritakoaren arabera. Horrek pasaporte fitosanitarioarekin identifikatuta egon behar du.
  • Beste operadore profesional batzuk, hala nola Batzordearen betearazpen egintza batean jasota daudenak edo Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak erabakitzen dituenak, izurri arriskuagatik justifikatzen bada.

Erregistrotik salbuetsita geratuko dira honako kasu hauek, betiere ez badira ekoizleak:

  • Azken erabiltzaileei zuzenean eta esklusiboki landare, landare produktu eta bestelako gauzen kantitate txikiak ematea, urrutiko kontratuez bestelako salmenta bitartekoak erabiliz. Estatu mailan, ordainketa kutxako txartelarekin hornitutakoa hartzen da kantitate txikitzat.
  • Ziurtagiri fitosanitarioa behar duten haziez bestelako hazien kantitate txikiak zuzenean eta esklusiboki ematea azken erabiltzaileari.
  • Garraiolariak, beste operadore profesional batera doazenak.
  • Zurezko bilgarriak erabiltzen dituzten objektuen garraioa.
  • ROPVEG erregistroan inskribatzetik salbuetsitako operadore profesionalei salbuespen horren erantzukizunpeko adierazpena eskatzen ahalko zaie. Aitorpen horretan, legedian jasotako kasuetatik zein betetzen duten adierazi beharko da, beren jarduera profesionalaren arabera salbuetsitzat jotzeko.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabidea jasotzea eta aztertzea.
  • Jarduera garatuko den instalazioak ikuskatzea.
  • Landareen Hornitzaileen Erregistroko inskripzioa onartzea edo ezestea, dagokionaren arabera.
  • Hala badagokio, Landareen Hornitzaileen Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria ematea.
  • Inskribapena onetsi edo ezeztu den jakinaraziko zaio interesdunari, posta arruntaren bidez.

Inskribatzeko:

  • ROPVEGen inskribatzeko eskaera
  • Ordainketa gutuna, behar bezala beteta eta ordainketa egin izanaren banku erakundearen oharrak jasota.
  • Jardueraren memoria. Horretan, besteak beste, alderdi hauek jaso behar dira: instalazio eta/edo lurzatien kokapenaren planoa edo krokisa, ekipo eta makineriaren deskribapena, eta abar.
  • ROPVEGen pasaporte fitosanitarioa baimentzeko eskaera
  • Izurri erregulatuen aurkako neurrien plan eraginkorra
  • Operadore profesional baimenduaren edo ikuskapenak eskuordetzen zaizkion pertsonaren prestakuntza egiaztagiria.


Aldaketak egiteko eta baja emateko:

  • Operadore profesionalak bere izenari, egoitza sozialari, helbideari edo harremanetarako datuei buruzko aldaketaren bat egiten badu, datuak eguneratzeko eskaera aurkeztu beharko du hogeita hamar eguneko epean, aldaketa egiten den unetik zenbatzen hasita.
  • Operadore profesionalak ROPVEG erregistroko gainerako datuak aldatzen baditu (kategoria, landare multzoak eta abar) apirilaren 30a baino lehen jakinarazi beharko du urtero, aurreko urteko datuekiko.
  • ROPVEGeko aldaketak edo bajak eskabide orokorraren bitartez eginen dira.

 

Berritzeko:

Ez da dokumentaziorik behar.

Mintegiko hazi eta landareen salerosleak:

  • 30/2006 Legea, mintegiko hazi eta landareei eta baliabide fitogenetikoei buruzkoa.
  •  Mintegiko hazi eta landareak merkaturatzeari buruzko araudia.

Organismo kaltegarriak sartzeko edo barreiatzeko arriskua dutela eta berrogeialdian jartzen diren landare, landare-produktu edo bestelako objektuen ekoizleak, biltegi kolektiboak, bidalketa zentroak eta inportatzaileak:

  • 1054/2021 Errege Dekretua, Landareen operadore profesionalen erregistroa, pasaporte fitosanitarioak emateko baimena duten operadore profesionalek bete beharreko neurriak eta ugalketarako landare-materialaren operadore profesionalen betebeharrak ezarri eta arautzen dituena, eta nekazaritzaren arloko hainbat errege-dekretu aldatzen dituena.
  • 43/2002 Legea, landare osasunari buruzkoa.
  • 4/2007 Foru Legea, landare osasunari buruzkoa.
  • Landare osasunarekin lotutako araudia.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroa
    Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Eskualdeko Bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroa
    Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Eskualdeko Bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nekazaritza Zerbitzua
Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala
Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoa
Gonzalez Tablas kalea 9, 1.a
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 748
Helbide elektronikoa: ropvegnavarra@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time