Mintegiko landareak ekoiztea eta merkaturatzea

Oinarrizko informazioa

Mintegiko landareak ekoizteko edo/eta merkaturatzeko baimendutako pertsona fisiko edo juridikoak, Nafarroan horrelako jardueraren bat egin nahi badute.

Prozeduraren urratsak:

Ezarritako komunikazioak jaso ondoren, izapide hauek egin behar dira, dagokien epearen barnean:

  1. Landaketa aitorpenetan jarritako datuen kontrol administratiboak.
  2. Ekoizpenerako lurzatiak ikuskatzea.
  3. Entitate ekoizleen instalazioak ikuskatzea.
  4. Etiketak inprimatzeko eskatutako baimena ematea, hala behar denean, eta esleitutako zenbaki-tartea jakinaraztea.
  5. Eskatutako aforo-lekualdaketak egitea, hala behar denean.
  6. Ziurtapen-akta sinatzea, hala behar denean, eta ekoitzitako loteen laginak biltzea.
  7. Bildutako laginak analizatzea.
  8. Egindako analisien emaitzak entitate ekoizleari jakinaraztea.
  9. Ekoizpen- eta merkaturatze-datuak Ministerio eskudunari jakinaraztea.
  • Orokorra:
    • 30/2006 Legea, Mintegiko Hazi eta Landareei eta Baliabide Fitogenetikoei buruzkoa.
    • 3767/1972 Dekretua, Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duena.
    • 1986ko maiatzaren 23ko Agindua, Mintegiko Haziak eta Landareak Kontrolatu eta Ziurtatzeko Erregelamendu Tekniko Orokorra onesten duena.
  • Baratzeko zuhaitz-landareak: 1994ko urriaren 28ko Agindua, Barazki-landareak eta barazkiak ugaltzeko haziez bestelako materialen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzeko erregelamendu teknikoa onesten duena.
  • Fruta-arbolak: 929/1995 Errege Dekretua, Mintegiko fruta-arbolen landareak kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onesten duena.
  • Mahatsondoa: 208/2003 Errege Dekretua, Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onesten duena.
  • Landare apaingarriak: 200/2000 Errege Dekretua, Landare apaingarriak ugaltzeko materialaren kontrolari, produkzioari eta merkaturatzeari buruzko erregelamendu teknikoa onesten duena. 
  • Basokoak: 289/2003 Errege Dekretua, Ugalketarako basoko materialen merkaturatzeari buruzkoa.
  • Hazitegiko onddoak: 1313/2005 Errege Dekretua, Hazitegiko onddoak ugaltzeko materiala kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onesten duena.

Araudi gehiago mintegiko landare eta haziei buruz.

Tramitazioa

Epea:

1. Landaketa aitorpena (mintegiko ereitea edo landaketa, edo, espezie iraunkorretan, ugalketarako materialak lortzeko asmoa):

  • Fruta-arbolen, mahatsondoen eta basoko espezieen landare-amen alor berriak: ezarpenaren aurretik.
  • Fruta-arbola, mahatsondo eta basoko espezien beste kasu batzuk: maiatzaren 31ra arte.

2. Ekoizpenaren aitorpena, lortutako mintegiko landareen edo ugalketarako materialen berri emateko:

  • Hazitegiko onddoak: hiruhileko bakoitza amaitu eta hurrengo astean.
  • Espezie guztiak: uztailaren 31 arte. Aurreko urteko uztailaren 1etik aitorpena egiten den urteko ekainaren 30era bitartean bildutako produktu guztiak jaso behar dira aitorpenean.

3. Aforo-lekualdaketaren eskabidea:

  • Landaketa aitorpena duten espezieak: urte osoan.

4. Ziurtagiriaren eskabidea: urte osoan.

  • Landaketa aitorpena duten espezieak: urte osoan.

5. Merkaturatzeari buruzko jakinarazpenak:

  • Espezie guztiak: uztailaren 31ra arte. Aurreko urteko uztailaren 1etik aitorpena egiten den urteko ekainaren 30era bitartean egindako salmenta guztiak jaso behar dira aitorpenean.

6. Espezie ostalariak ekoizteko/merkaturatzeko lurzatiak su-gorrinarako (E. amylovora) tanpoi eremu batean sartzeko eskabidea:

  • Urte osoan.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko Erregistroa
    González Tablas k. 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuko barruti-bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala
González Tablas kalea 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 239 / 848 423 936
Posta elektronikoa: ropvegnavarra@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.