(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Ingurumen Integrazioa :
      • 148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2003ko 97. NAOn argitaratua, uztailaren 30ean. Aldaketak: 76/2006 Foru Dekretua, azaroaren 6koa)

Atarikoa

Abeltzaintzako instalazioak dira, neurri zuzentzaileak hartzen ez badira, auzuneetan eta ingurumenean, oro har, eragina izaten ahal duten jarduera multzoetako bat.

Bestalde, jarduera ekonomikoaren sektore berariazkoa da Foru Komunitatean, garrantzia duena kualitatiboki zein kuantitatiboki.

Horregatik ona da zehazki eta ordenan ezartzea horrelako jarduerek ingurumenaren aldetik bete behar dituzten baldintza teknikoak, haien eragina naturan ahalik eta txikiena izan dadin.

Uztailaren 24ko 188/1986 Foru Dekretua izan da abeltzaintzaren sektoreak Foru Komunitatean izan duen lehenbiziko araua ingurumenari begira. Denbora franko iragan da eta aldaketa handiak izan dira teknologian zein gizartean eta ekonomian, eta abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldarrikatu da, baita martxoaren 3ko 324/2000 Errege Dekretua, txerritegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena, 261/1996 Errege Dekretua, nekazaritzaren ondoriozko nitratoek sortutako kutsaduratik ura babestekoa, 6/2001 Legea, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzkoa, eta 16/2002 Legea, kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzkoa. Hortaz, bidezkotzat jo da aipatu araua eguneratzea, hau da, aurrerapen eta aldaketa horiei egokitzea. Funtzionamenduan diren abeltegiak ingurumeneko baldintza teknikoei beharko zaizkie egokitu, finkatutako epeetan.

Aipatu foru dekretuaren 7. artikuluan hamabost urteko epea eman zen herrietako auzuneen barrenean edo haietatik adierazitakoa baino hurbilago ziren abeltegiak kentzeko, jarduera lizentziarik ez bazuten edo hartan erabakitakoa betetzen ez bazuten. Epe hori bi urtez luzatu zen irailaren 24ko 268/2001 Foru Dekretuaren bitartez.

Epe hori amaitzear dagoenean, zailtasun sozioekonomiko larriak daudela erakusten du errealitateak, abeltegi askok zehaztapen horiek ezin dituztela bete, abeltzaintza aspaldikoa den tokietan eta adin handiko titularrak daudenean, batez ere. Erakunde profesionalei eta sindikatuei iritziak azaldu ondoren, badirudi egokia dela abeltegi horiei funtzionatzen uztea, titularra jardueratik gelditu edo erretiroko adinera heldu arte, baldin eta ingurumena ez kutsatzeko baldintza batzuk betetzen badira.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak 2003ko ekainaren 16an aldeko irizpena eman ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak arautzea da foru dekretu honen xedea.

2. artikulua. Definizioak.

Foru dekretu honetan aurreikusi ondorioetarako, hona zer diren:

-Auzunea: toki entitatean populazio unitatetzat hartzen direnak, halaxe jotakoak Estatistikaren Erakunde Nazionaleko fitxategietan. Mugatze geografikoaren aldetik, haien ondoko lur eta eraikinak, ekipamenduz hornituak edo erabilera publikoko eremu libreak direnak, sartzen dira, baita hura garatzen duten hiri-lurzoruak edo lurzoru urbanizagarriak ere.

-Abeltzaintzako instalazioa: abeltegiaren parte bat, hau da, abeltzaintzako erakin edo barrunbeak, eta ekipoak, multzo bat osatzen dutenak halako toki batean. Abeltzaintzako instalazioak, tamainaren arabera, etxeko ukuilua, edukiera txikiko instalazioak edo edukiera handikoak izaten ahal dira, eta, tipologiaren arabera, abeltegi intentsiboa edo estentsiboa.

-Lehenagoko abeltzaintza instalazioa: foru dekretu honek indarra hartzen duen egunean funtzionamenduan dagoena edo, egun horretan funtzionatu gabe, jarduera sailkatuaren lizentzia eskuratu eta egun horretatik aitzina, luze jota, hogeita lau hilabetetan funtzionatzen hasten dena.

-Abeltegi estentsiboa: abereak aire zabalean egoten dira, gehienbat; abere zama txikia da azalera unitatean, eta berezko landaretzak edo ezarritako laboreak ez du ia sumatzen haien eragina, osasungintzaren arloko gutxieneko egiturak izan ala ez izan. Azpiegitura horiek tratamendu eskorta edo "harrapalekua" edo antzeko instalazioak dira, abereak sartu eta mugitu ezinean izateko.

-Abeltegi intentsiboa: abereak ukuiluan egoten direlako horrela deitzen zaio, baita abeltegi estentsiboaren definizioa betetzen ez dutenei ere.

-Etxeko ukuilua: aurrerako 2 behi azienda edo gutxiago, gizentzeko 4 behi azienda urtebetetik beherakoak, aurrerako bi zaldi azienda, gizentzeko 4 zaldi azienda urtebetetik beherakoak, aurrerako 2 txerrama, gizentzeko 3 txerri, 5 ardi edo ahuntz, umetarako 10 untxi, edo 20 hegazti dauden instalazioari esaten zaio, espezie guztien artean .L.U. gainditzen ez bada.

-Edukiera txikiko instalazioa: honako edukiera baino txikiagoa duena: .L.U., behi, zaldi, ardi eta ahuntz aziendetan; .L.U., txerri eta hegaztietan, oro har; eta .L.U., untxi, ahate eta ostruka aziendetan, espezie guztien artean mugetako bakoitza gainditzen ez bada, ezta .L.U. ere, denetara.

-Edukiera handiko instalazioa: edukiera txikikoentzat ezarritako mugak gainditzen dituena.

-Simaurra: abereen kaka eta pixa, azpiak, garbiketa ondoko ura eta pentsu hondarrak dira, aldaketa biologikoan daudenak; zein den ekoizpenaren sistema, ur gehiago edo gutxiago izanen du eta, simaur solidoa, erdisolidoa edo likidoa izanen da.

-Simaurraren balorizazioa ongarri gisa: simaurra alorretan edo oihanean zuzenean aplikatzen duen metodoa, haien joritasuna hobetu eta mantenugaiez hornitzen dituena.

-Simaurra banatzeko zentroa: entitate publikoa edo pribatua, sobratzen den simaurra, ekoizleak balorizatu gabea, bildu eta banatzen duena eta, aldi berean, nekazaritza sektorearen eskaera bideratzen.

-Faktore agroanbientala: urtebetean, leku batean aplikatzen den edozein jatorriko nitrogenoaren eta inguru horretako nekazaritzako azalera erabilgarriaren arteko proportzioari esaten zaio.

-A.L.U.: azienda larriko unitatea, hau da, behi azienda heldua (24 hilabete baino gehiagokoa), VI. eranskinean jasotako baliokidetasunen taulen arabera.

-Eskura dauden teknika onenak: jardueren eta beren ustiapen modu desberdinen garapenaren faserik eraginkor eta aurreratuena, teknika jakin batzuen gaitasuna frogatzen duena, printzipioz, isurketak eta ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragina saihesteko eta, saihesterik ez badago, ahalik eta gehien murrizteko isurien muga-balioak eratzeko.

II. KAPITULUA. Ingurumeneko baldintzak

3. artikulua. Auzuneetan diren abeltzaintzako instalazioak.

300 biztanletik beherako auzuneetan dauden abeltzaintzako instalazioetan, jarduera sailkaturako lizentzia badute edo hirugarren xedapen iragankorrean aipatzen den jardueren erregistroan inskribatuta badaude, abelburu gehiago sartzeko baimena ematen ahalko da, baita azienda mota aldatzeko ere, espezie berriak eragin bera edo txikiagoa baldin badu ingurumenean, baina ez instalazioen azalera handitzeko.

4. artikulua. Auzuneetatik kanpo dauden abeltzaintzako instalazioak.

Auzuneetatik kanpo dauden abeltzaintzako instalazioek jarduera sailkaturako baimena badute edo Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 1731/2003 Foru Aginduaren bitartez sortutako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta badaude, instalazioak eta produzitzeko ahalmena handitzen ahalko dituzte I., II. eta III. eranskinetan ezartzen denari jarraikiz. Gizentzeko soilik ez diren haragitarako behi aziendak, esnetarako ardi aziendak eta haragitarako ardi aziendak biltzen dituzten abeltegiek, abeltzaintza ekologiko guztiak eta 60 ALU baino zerri eta behi azienda gutxiago duten eta eranskinetan ezarritako lekuetatik aparte dauden instalazioek baimenduta duten edukiera gehitzen ahalko dute, %50 gehienez, eta ezarritako lekuetatik aparte dauden gainerako abeltegiei aurreko artikuluak xedatzen duena aplikatuko zaie, herrigunearen tamaina edozein dela ere.

Handitze lanekin baimena aldatu behar da eta horretarako prozedura Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak ezartzen duena izanen da".

5. artikulua. Kokapena.

1. Hirigintza planeamenduko arau berariazkorik ez dagoenean, foru dekretu honek indarra hartu eta gero bultzatzen diren azienden instalazio berriek gutxieneko tarte bat utzi beharko dute auzuneetatik, I. eta II. eranskinetan adierazitakoari jarraituz, txerria ez beste espezie batzuk izan edo txerri azienda izan.

Barreiatutako etxebizitzetatik, I. eta II. Eranskinetan -zein den espeziea- ezarritakoa da abeltzaintzako instalazioek gutxienez utzi beharreko tartea, eta tarte hori laburtu ahalko da etxebizitza horien jabeen baimen idatzia eskuratuz gero.

Adierazitakoez bestelako kasuetan, III. eranskinean ezarritakoak dira gutxienez utzi beharreko tarteak.

Auzuneetatik gutxienez utzi beharreko tarteak aplikatzeko, kontuan hartuko da zenbat biztanle dauden abeltzaintzako instalazioak ukitutako gune bakoitzean, eta ez toki entitateen guztirako biztanleria.

2. Hirigintza edo lurralde planeamenduko tresnen bidez handitu ahalko dira I., II. eta III. eranskinetan gutxienekotzat hartutako tarteak. Haien bidez, I. eranskinean aurreikusitako tarteak murrizten ahal dira, horren egokiera arrazoituz gero lurraren topografia berezia, gehien jotzen duten haizeen orientazioa, koten arteko aldea, instalazioen kokalekuko baldintzak edo antzeko inguruabarrak ikusita; betiere, balio hauek beharko dira bete: % 10eko murrizketa, gehienez, gizentzeko behi aziendarako instalazioetan, nahiz zaldi, ardi edo ahuntz aziendetarakoak izan, .L.U.ko edukieratik beherakoak; % 30ekoa, .L.U.tik beherakoa bada eta % 50ekoa, .L.U.tik beherakoa izanik; % 10eko murrizketa, gehienez, bestelako aziendentzat, txerri aziendarako izan ezik, .L.U.tik beherakoa bada, % 30ekoa, .L.U.tik beherakoa denean eta % 50ekoa, .L.U.tik beherakoa izanik. Gutxieneko tarteak ez dira inoiz baino txikiagoak izanen.

Halaber, hirigintza edo lurralde planeamenduko tresnen bidez abeltzaintzako instalaziorik gabeko eremuak ezartzen ahal dira, arrazoien gainean.

3. Abeltzaintzako instalazioak zein udal mugapetan dauden, hango planeamenduan ezarritako gutxieneko tarteak gorde beharko dituzte, baita ondoko udalerrien planeamenduan aurreikusitakoak ere, haien mugapeetan kokatuta dauden elementuekiko.

4. Tartea neurtzeko, abeltzaintzako instalaziotik auzunera edo III. eranskinean aipatutako elementuetara hurbilen dauden puntuak hartuko dira kontuan.

5. Udal mugape bateko faktore agroanbientala 250 KgN/ha baino handiagoa bada, bertan kokatu gogo den abentzaintzako instalazio baten proiektuari baimena emateko, lurrari aplikatzekoaz bestelakoa izan beharko du hondakinak ezabatzeko proposamenak.

6. Aire zabaleko instalazioak, "kanpin sistema" edo "aurrerako, hazteko edo gizentzeko abereak" izenekoak, 4 ALU/ha adinako abelburutarako baino ez dira izanen abeltegi berrietan.

7. Eginak dauden instalazioen kasuan, eta foru dekretu honetan xedatutakoari egokitzeko behar diren ingurumenaren arloko hobekuntzak hartu ahal izateko, salbuespen gisa, baimena eman liteke hondakinak tratatzeko ekipoak edo biltegiak paratzeko edo bestelako neurriak hartzeko I., II. eta III. eranskinetan aipatzen diren distantziak baino eremu hurbilagoetan, betiere eskura dauden teknika onenak aplikatuko direla egiaztatzen bada.

Horretarako behar diren baimenak Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak ezartzen duen prozeduraren arabera emanen dira.

6. artikulua. Ustekabeko aldaketak.

Hirigintza planeamendua aldatu delako edo III. eranskinean aurreikusitako elementuak kokatu direlako, aurreko artikuluan eskatutako tarteak murrizten badira edo instalazioak 3. artikuluan aurreikusitako moduan gelditzen badira, 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da, zein den kasua, indarrean den hirigintzako legeriaz aparte.

7. artikulua. Hondakinak ekoiztu eta kudeatzeko baldintza teknikoak.

) Abeltzaintzako instalazioen lurzorua iragazkaitza izanen da, non ez den azpi beroa erabiltzen, hau da, behar adina material xurgagarri, ez dadin inola ere lixibiaturik isuri edo lur azpira sartu.

b) Debekatua dago sortutako hondakinen lixibiatuak udalaren estoldetan isurtzea. Horrelakorik ez gertatzeko, metatze hobirik ez duten eta azuneetan diren abeltzaintzako instalazioek landare jatorriko substratu xurgagarriak erabili beharko dituzte.

) Abeltzaintzako instalazioek, zein ustiategi motatakoak diren, simaurtegiak edo biltegi iragazkaitzak izanen dituzte, lau hilabetez sortutako hondakinak metatzeko adinakoak gutxienez, eta simaurra ekoiztu eta kudeatzeko planak eskatzen duen edukiera, betiere.

Foru dekretu hau garatzen denean zehaztuko da simaurtegien eta simaur likidoko hobien tamaina, kokalekuaren inguruabarrak zein diren ikusita.

b) Hondakinei beste erabilera batzuk ematen zaizkiela frogatuz gero, haiek metatzeko gaitasuna, aurreko zenbakian aipatua, 2 hilabetetara murrizten ahal da. Azpi beroko sistemak erabiltzen dituzten lurrari lotutako abeltegien kasuan, azpiarena berarena hartzen ahal da metatzeko gaitasun bezala.

Barreneko hobiak dituzten instalazioen kasuan, hobi horien edukiera metatze sistemaren parte dela hartzen ahal da kontuan.

3. Esnetegietan, siloetan eta antzekoetan sortzen den hondakin ura simaur-hobietara eramanen da, eta haien edukiera handitu beharko da, aurreko atalean adierazitakoaren arabera.

Estabulazio libreko abeltegietan, euri urak estali gabeko patioetan hondakin ura sortuz gero, hura bideratu eta bilduko duen sistema bat beharko da aurreikusi, gero simaurra metatzen duten biltegietara eramateko. Ustiategi berrietan haren edukiera, aurreko atalen arabera kalkulatua, metodo arrazionala erabiliz uren hustubidean sortzen ahal den gehieneko emaritik abiaturik kalkulatzen ahal den bolumenean handituko dira, 25 urteko birgertatzealdian eskualdean intentsitate handieneko euriaren datuak harturik eta gutxienez 10 minutuko denbora tarteko iraupena izanik.

Estali gabeko eremu horrek lurzoru iragazkaitza izanen du, akuifero oso iragazkorrak diren lurretan.

4. Betiere, simaurra metatzeko biltegien edukiera % 10 gehiago izanen da, segurtasun gisa, abeltegi berrietan.

Edozein abeltegitan, biltegien guztirako edukieraren azkeneko % 10a bete gabe utzi beharko da hondakinak kudeatu ondoren.

5. Simaur likidoa metatzen duten kanpoko biltegiak egiteko, foru dekretu hau garatzean ezarriko diren baldintza teknikoak beharko dira bete.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 2B eta 4B eranskinetan biltzen diren abeltegiek, simaur likidoa sortzen badute, solidoak bereizteko ekipo egokia izan beharko dute, eskura dauden teknika onenak (ETO) erabiltzearen ondorioz beharrezkoa ez dela justifikatu ezik.

) Simaur solidoa metatzen duten biltegiak iragazkaitzak izanen dira eta ez dute likidorik isuriko kanpoan; isuriz gero, simaur likidoko hobi batera beharko dira bideratu. Urtean 1.200 mm-tik gorako plubiometria duten lekuetan, simaurtegia estalita egonen da, euri urik bildu ez dadin. Bestela, simaurtegiaren edukiera kalkulatzeko, euri uraren ekarria hartuko da kontuan, eta, 25 urteko epean, urteko batez besteko euriaren % 33ko bolumena gehituko zaio.

b) Zilegi da simaur solidoa aldi baterako metatzea lur gainean, IV. eranskinean ezarritako tarteak gordeta. Lixibiatuek lur azpiko ura edo lur gaineko ubideak ez kutsatzeko moduan pilatuko dira.

7. Debekatuta daude putzu iragazleak, simaur likidoa lurruntzeko baltsak, gainezkabideak eta kolektore eta ubideetara zuzenean doazen irtenbide guztiak.

Kutsatu gabeko euri ura behar bezala bideratuko da hondakin ura eta simaurra ukitu gabe.

Simaur likidoa sortu eta hura gordeko duen biltegia egiteko aukerarik ez duten instalazioetan behar diren aldaketak egin beharko dira abeltegiaren forman, sortutako hondakin gehiena solidoa izan dadin, likidoak lastoan xurgatuz edo antzeko metodoak baliatuz.

8. Debekatua dago aziendak aire zabalean edukitzea azaleraren unitateko abere zamak bertako landaretzan edo ezarritako laborean eragin kaltegarri nabaria duenean, edo hondakin hondarrak kanpora isurtzeko arriskua dagoenean.

Isuria norberak araztu behar duenean, arazteko erabili gogo den sistemaren proiektua aurkeztuko da, eta haren mantentze-lanerako programa eta araztutako ura eta araztean sortutako hondakinak nora doazen zehaztuko.

Txerritegietan isuritako hondakin uraren bolumena mugatzearren, ur kontsumoa mugatzeko behar diren neurriak hartuko dira haietan.

8. artikulua. Hondakinak ezabatzea.

1. Sortutako simaurraren balorizazioa egiten denean laborantzako lursailetan ongarri gisa erabiliz, simaurra ekoiztu eta kudeatzeko plan bat beharko da prestatu, aplikazioaren baldintzak laboreen nekazaritzako beharkizunetarako egokitzeko. Foru dekretu hau garatzean finkatuko da plan horren edukia, eta instalazioen ezaugarrien arabera kontuan hartu beharreko alderdiak zehaztuko ditu.

2. Ez da inoiz nitrogeno baino gehiago metatuko hektarea bakoitzean urte osoan, eta kopuru hori 210- nitrogenokoa izanen da hektarea bakoitzeko urte osoan, kaltebera deklaratuta dauden eremuetan, nekazaritzaren ondoriozko nitratoek sortutako kutsaduratik ura babesteko egungo legeriaren arabera.

Ongarritako simaurrarekiko nitrogeno ekarpena zehazteko, VI. eranskinean jasotako balioak hartuko dira.

Simaurra ekoiztu eta kudeatzeko onetsitako plana betetzeko adina nekazaritza lur badela frogatu beharko du instalazioak, lur hori berea izan edo kontratatua.

3. .L.U.tik beherako gaitasuna duten instalazioak salbu daude simaurra ekoiztu eta kudeatzeko aipatu plana aurkeztu beharretik, baina, gutxienez, hektarea bat badutela frogatu beharko dute, ondoko azienda talde hauetako bakoitzeko: aurrerako bost behi azienda, gizentzeko 10 behi azienda, 10 zaldi azienda, 100 ardi-ahuntz azienda, 17,5 txerrama, gizentzeko 50 txerri, umatzeko 200 untxi, edo 600 oilo.

4. .L.U.tik gorako abeltzaintzako instalazioetan simaurra kudeatzeko erregistro liburua izanen da, ondoko informazioaz hornitua, gutxienez: sortutako simaur kopurua; abeltegiko titularrak zuzenean balorizatutako simaur kopurua; zein lurzatitan zabalduko den simaurra, data, kopurua eta lurzatiaren zein portzentaiatan egin den eragiketa adierazita; nekazaritzako beste ustiategi batzuetan ongarri gisa aplikatzeko entregatu den simaur kopurua, titularra abeltegi ekoizlekoa ez beste bat denean, baita, banaketa zentrorik bada, haietan utzitako simaur kopurua ere, eta norentzat den; konposta egiteko, digestio anaerobikorako eta lehortze termikorako utzitako simaur kopurua, tratamentu horien zentro arduradunak zein diren adierazita.

Erregistro liburuak beti eguneratuta izanen dira, agintari eskudunen eskura, eta, jarduerari utziz gero, azken idatzoharra egin eta hiru urte arte gordeko dira.

5. V. eranskinean zehaztutako gutxieneko distantzietan zabalduko da simaur likidoa, eta lurzatiaren azalera osoan, denean berdin, hedatuko da. Ez da klima baldintza desegokietan eginen eta, inoiz ere ez, lurra izoztua edo elurrez estalia dagoenean, uraz blai edo putzuak daudenean, alfer-lurretan edo larre utzietan.

%20ko malda baino handiagoko lurzatietan ezin hedatu da simaur likidoa zuzenean lur azalean. Hala ere, ustiategiak, eskualdeko orografiagatik, malda apalagoko lurzatietan azalera nahikoan antolatzerik ez badago, %20tik gorako malda duten lurzatietan simaur likidoa lur azalean hedatzeko baimena ematen ahalko da, baldin eta azaleko isurketek urak kutsatzeko sortzen duten arriskua gutxitzeko neurri egokiak hartzen badira.

Bereziki, laborerik gabeko lurretan simaurra zabaltzeko, edo laborearen egoera egokia denean, hura lurperatu eta 24 orduko epean eginen da, non eta klima baldintza desegokiek ez duten lan hori galarazten.

6. Lursailetan, ur-korronteak isurketaz kutsatzeko arrisku handia dagoenean, ez da simaur likidorik erabiliko.

Akuiferoak oso iragazkorrak diren lurretan, hala nola kareharri pitzatuetan edo karst bihurtutakoetan, ez da simaur likidorik zabalduko, kutsatzeko arrisku handia dagoelako.

Akuiferoen kutsadurak ezaugarri aldakorrak dituen lurretan (hareharria, kareharria eta tuparria, flysch faziesa eta formazio detritikoak), kutsadura ezinezkoa dela frogatu beharko da kasu bakoitzean.

7. Auzuneen barrenean diren abeltzaintzako instalazioek 2 egun baino lehenago atera beharko dute kanpora sortzen duten simaur solidoa.

9. artikulua. Osasun tratamenduen ondoriozko hondakinak ardi aziendetan.

Ardi aziendari parasitoen kontrako tratamentua egitean sortzen direnei dagokienez, behar diren neurriak hartuko dira, aplikazioak ahalik eta eragin txikiena izan dezan ingurumenean, lindano gabeko produktuak erabiliz, edo antzeko toxikotasuna dutenak baztertuz, eta dutxatuz bainatu beharrean.

III. KAPITULUA. Baldintzak, estetika eta eraikuntza aldetik

10. artikulua. Inguruneari egokitzea.

Abeltzaintzako instalazioak inguruneari beharko zaizkio egokitu, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 88. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

IV. KAPITULUA. Administrazioko tramiteak

11. artikulua. Jarduera kaltegabeak.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak eta hura garatzen duten arauek ezartzen duten baimen edo lizentziarik izan behar ez duten abeltegiak, 1.000 biztanle baino gutxiagoko herrietako hiri lurzoruan paratzen ahal dira, udalen ordenantzek agintzen dutena deusetan galarazi gabe. Udalek egoera horren ziurtagiria emanen diete artikulu honetan aipatzen diren instalazioei eta bertan adieraziko dira kokapena, abereen kopurua eta haien espeziea.

12. artikulua. Ingurumen arloko esku-hartzea abeltegietan..

Abeltegiak ingurumen arloko esku-hartzea jasoko dute Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz eta foru lege horren eranskinetako zeinetan egon, hari dagokion baimena emateko prozedura aplikatuko zaie.

13. artikulua.

14. artikulua.

13. artikulua. Jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten edo abeltegien erregistroan inskribaturik dauden jardueretako aldaketak.

Jarduera sailkaturako lizentzia izanik edo lehen xedapen iragankorrean aipatutako jardueren erregistroan inskribatuta egonik, kanpotik aldaketarik egin gabe ekoizpenaren orientazioa aldatu gogo duten instalazioek ez dute beste baimen bat eskuratu beharko, baldin eta:

a) Zilegi duten produkzio ahalmena gainditzen ez bada.

b) Hondakinen produkzioa handitzen ez bada.

c) Ingurumenaren gaineko eragin kaltegarrien arriskua handitzen ez bada.

Aldaketa hori gertatzen den momentuan, simaurra sortu eta kudeatzeko plana eguneratu beharko dute.

Orobat, jarduera sailkatuaren udal baimena behar duen abeltegia baldin bada, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 47.1 artikuluan ezarritako komunikazio baldintza bete beharko da. Eta erregistroan inskribaturik egon behar duen abeltegia izanez gero, aldaketak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko dizkio.

V. KAPITULUA. Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Foru dekretu hau betetzen ez bada, zehatu eginen da ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko egungo legerian ezarritakoaren arabera, baita ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari eta kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzkoetan esaten denaren arabera ere, instalazioetan araudi hau aplikatzen bazaie.

2. Araua haustean delitua egin bada edo zigorra merezi duen hutsegitea bada, berehala jakinaraziko zaio salaketa agintari judizialari eta eten eginen da jarduketa administratiboa, harik eta zigortzeko erabakia irmo bilakatzen den arte.

Lehendabiziko Xedapen Iragankorra

1986ko abuztuaren 7a baino lehenagotik etenik gabe abian diren abeltzaintzako instalazioek, jarduera sailkaturako lizentziarik ez badute eta, kokalekuaren aldetik, 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, jardunean segitzen ahal dute, baina edozein unetan eskatzen ahal zaie ingurumenari loturiko baldintza tekniko egokiak betetzea, instalazio bakoitzari bere ezaugarrien arabera.

Titularrak horrelako jarduera utzi edo erretiro adinera iristen den unean, giltza emanen zaio jarduerari, eta ez dago arrazoi bat bakarra ere hirugarrenen esku uzteko, lehen graduko familiakoei egindako esku-aldaketetan izan ezik.

Instalazioetan ez da zilegi abereen kopurua gehitzea, 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitato kasuetan izan ezik, baina bai obrak egitea eta gainerako neurriak hartzea, baldintza teknikoak hobetzen badira ingurumenaren aldetik.

Ingurumen Departamentuak jardueren erregistroa sortuko du, non lehen xedapen iragankorrean azaldutako egoeran daudenak sartuko baitira, egoera hori frogatzen duen ziurtagiria ofizioz eginez.

Bigarren Xedapen Iragankorra

Jarduera sailkaturako baimena duten edo lehen xedapen iragankorrean aipatutako jardueren erregistroan inskribatuta dauden abeltzaintzako instalazioek tramite hauek egin beharko dituzte:

1. Foru dekretu honek indarra hartu eta, gehienez ere, bi urteko epean, titular guztiek hondakinak ekoiztu eta kudeatzeko baldintza teknikoetara egokituko dituzte instalazioak, foru dekretu honen 7. artikuluko 1.b) eta 6.a) ataletan aurreikusi bezala.

2. 2007ko urriaren 1a baino lehen, ahalmen handiko abeltegi guztietako titularrek hondakinak ekoiztu eta kudeatzeko baldintza teknikoetara egokituko dituzte instalazioak, foru dekretu honen 7. artikuluko 2.a) eta 5. ataletan aurreikusi bezala.

Nekazaritzaren ondoriozko nitratoen aurrean kutsaerrazak diren eremuetako instalazioei, bi urteko epea emanen zaie, foru dekretu honek indarra hartzen duenetik.

Orobat, 2007ko urriaren 1a baino lehen, 20 ALUtik gorako edukiera duten abeltzaintza instalazioetako titularrek simaurra ekoiztu eta kudeatzeko plana aurkeztuko dute Ingurumen Departamentuan, foru dekretu honen 8. artikuluan, 1-4 ataletan, hondakinak ezabatzeko adierazitakoari jarraituz.

3. Foru dekretu honek indarra hartu eta sei hilabeteko epean, 7. eta 8. artikuluetan ezarritako gainerako neurri eta aginduak instalazio guztiei aplikatuko zaizkie.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Nafarroako udalen faktore agroanbientala, nitrogeno iturri guztiak hartzen dituena, foru dekretu hau garatzean zehaztuko da.

Azken Xedapenetako Lehenbizikoa

Esku ematen zaio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA. Txerritegiak ez diren abeltzaintzako instalazioen eta auzuneen arteko tartea

NUKLEO MOTAK

EDUKIERA TXIKIKO INSTALAZIOAK

EDUKIERA HANDIKO  INSTALAZIOAK

Etxebizitza barreiatuak

50

100

<300 bizt

50

100

<500 bizt

100

200

<1500 bizt

300

500

<5000 bizt

500

750

>5000 bizt

1000

1000

II. ERANSKINA. Txerritegien eta auzuneen arteko tarteak

II. ERANSKINA

NUKLEO MOTAK

60 ALU gehienez

240 ALU gehienez

600 ALU gehienez

600 ALU baino gehiago

Etxebizitza barreiatuak

50

100

100

100

<300 bizt

300

300

500

750

<500 bizt

300

500

750

750

<1500 bizt

500

750

750

1000

<5000 bizt

750

1000

1000

1000

>5000 bizt

1000

1000

1500

1500

III. ERANSKINA. Abeltzaintzako instalazioen (1) eta beste elementu batzuen arteko distantzia

III. ERANSKINA

HAUETARA

GORDE BEHARREKO DISTANTZIA

1.-Uberkak, aintzirak eta urtegiak

(2)

2.-Erretenak eta ureztaketaren hustubideak

(3) (4)

3.-Hornidura publikorako putzuak, iturburuak eta urtegiak

(5), betiere haien babespeneko perimetroa errespetaturik

4.-Hornidura publikorako ur hoditeria

(5)

5.-Hornidura publikoaz besteko putzuak, iturburuak eta urtegiak

(5)

6.-Bainatzeko ohiko eremuak

7.-Eremu babestuak eta parkeak

(6)

8.-Autobideak, autobiak, sarean interes orokorra duten errepideak eta trenbideak (zerritegi berrietarako bakarrik)

9.-Gainerako errepide publikoak (zerritegi berrietarako bakarrik)

(1) Zerri simaurra tratatzeko instalazioak barne.

(2) Ur konfederazioen eskumenak deusetan ukatu gabe. Euri ura bakarrik daramatenak ez dira uberkatzat hartzen.

(3) Hodiz hornitutako erretenak badira eta irazgaiztasuna bermatua badute, arteko tartea murrizten ahal da.

(4) Obrako erretenak direnean, lurzorua baino gorago daudenak, isurtzeko arriskurik ez dutenak, ez da tarterik utzi beharko.

(5) Inguruneko baldintza hidrogeologikoek edo txosten tekniko kualifikatuek beste tarte bat uztera behartzen dutenean salbu.

(6) Eremu babestuek eta parkeek euren arautegia baldin badute, huraxe beteko da.

IV. ERANSKINA. Simaur solidoa pilatzeko tarteak

IV. ERANSKINA

ELEMENTUAK

UTZI BEHARREKO TARTEA

1. Errepideak

2. 300 biztanletik beherako auzuneak

3. 300 biztanletik gorako auzuneak

4. Ubideak, aintzirak eta urtegiak

(1)

5. Jendea hornitzeko putzuak, iturriak eta urtegiak

(2), haien babeseko perimetroa errespetatuz.

6. Ohiko bainu tokiak

(1) Ur Konfederazioen eskumenak ukatu gabe.

(2) Inguruneko baldintza hidrogeologikoek beste tarte bat uztera behartzen ez dutenean salbu.

V. ERANSKINA. Simaur likidoaren eta beste elementu batzuen arteko tarteak

V. ERANSKINA

HAUETARA

GORDE BEHARREKO DISTANTZIA

1._Bideak

(3)

2._Errepideak

(3)

3._300 biztanlez beheitiko auzuneak

, zerritegietarako (2)

4._300 biztanlez goitiko auzuneak

(2)

5._Uberkak, aintzirak eta urtegiak

, eremuaren malda %10etik goitikoa bada (1)

6._Ur hornidura publikorako putzuak, iturburuak eta urtegiak, betiere haien babespeneko perimetroa errespetaturik

7._Hornidura publikorako ur hoditeria eta ur-biltegiak

8._Bainatzeko ohiko eremuak

(1) Ur konfederazioen eskumenak deusetan ukitu gabe. Euri ura bakarrik daramatenak ere uberkatzat hartuko dira.

(2) Erdia, lur azpiko sistema bada.

(3) Hondakinak bidera eta areketara egoztea galarazten duten banaketa sistema lokalizatuen kasuan izan ezik.

VI. ERANSKINA. A.L.U.ko baliokidetasun taula, simaurraren eta nitrogenoaren produkzioari dagokiona

VI. ERANSKINA

ABERE ESPEZIEA

ABERE MOTA

A.L.U.

ARDIAK-AHUNTZAK

Esneko arkumea eta antxumeak

0,02

 

Belarreko arkumea

0,05

 

Ordezpenekoa

0,10

 

Aurrerakoa

0,15

BEHI AZIENDA 

Aratxea

0,30

 

Urtebetekoa

0,60

 

Bigantxa

0,70

 

Aurrerakoak

1

ZALDI AZIENDA  

Moxala

0,30

 

Ordezpenekoa

0,60

 

Aurrerakoa

0,90

TXERRI AZIENDA

Txerrikumea

0,02

 

Gizentzeko txerria

0,12

 

Ordezpenekoa

0,14

 

Aurrerako txerrama

0,25

 

Ordotsa

0,30

UNTXIAK 

Aurrerakoa

0,01

 

Gizentzekoa

0,004

HEGAZTIAK

Oiloa

0,009

 

Hazteko oiloa

0,004

 

Aurrerakoa

0,010

 

Aurrerako hazitakoa

0,006

 

Gizentzeko oilaskoa

0,004

 

Indioilarra

0,004

 

Aurrerako ahatea, galkatzeko ahatea

0,008

 

Gizentzeko ahatea

0,004

 

Ostruka heldua

0,100

 

Gizentzeko ostruka

0,022

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa