Castellano | Euskara | Français | English
(2004ko 22. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 20an)
Atarikoa
Ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuak abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri zituen.
Foru dekretu horren lehenbiziko xedapen iragankorrak erraten du 1986ko abuztuaren 7a baino lehenagotik etenik gabe abian diren abeltzaintzako instalazioek, jarduera sailkaturako lizentziarik ez badute eta, kokalekuaren aldetik, 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, jardunean segitzen ahal dutela, baina edozein unetan eskatzen ahal zaiela ingurumenari loturiko baldintza tekniko egokiak bete ditzaten, instalazio bakoitzari bere ezaugarrien arabera. Orobat erraten du Ingurumen Departamentuak jardueren erregistroa sortuko duela, non azaldutako egoeran dauden abeltzaintzako ustiategiak sartuko baitira, egoera hori frogatzen duen ziurtagiria eginez.
Gainera, azken xedapenetako lehenbizikoak ahalmena ematen dio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.
Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak proposamena prestatu du eta hartan zehaztu zein datu bildu behar diren Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskripzioa egiteko eta zer informazio behar den erregistro hori eguneratua egon dadin.
Azkenik, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroak datu pertsonalak biltzen baititu, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak ezarritakoa betetzea beharrezkoa da. Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioen organoek dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen ditu (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera eguneratua). Hori dela eta, foru agindu honi 2. eranskina atxikitzen zaio eta hor agertzen dira erregistro berriaren ezaugarriak eta bilduko dituen datuak.
Horrenbestez, egindako proposamena ikusirik eta 148/2003 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoak ematen didan eskumena erabiliz, agindu dut:
1. artikulua
148/2003 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak aipatzen duen Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroa sortzea.
Bertan sartuko dira 1986ko abuztuaren 7a baino lehenagotik etenik gabe abian diren abeltzaintzako instalazioak, jarduera sailkaturako lizentziarik izan ez eta, kokalekuaren aldetik, ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak.
2. artikulua
Abeltzaintzako ustiategi bakoitzaren datuak, erregistroan agertu beharrekoak, foru agindu honen 1. eranskinean biltzen dira.
3. artikulua
Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak erregistroaren kudeaketaren ardura hartuko du bai eta behar den bezala eguneratua egotearena ere.
4. artikulua
Ustiategien Erregistroan, hasiera batean, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak dituen ustiategi guztien datuekin beteko da.
Horretarako, datuak titular bakoitzari igorriko zaizkio jaso eta hilabeteko epean osatu ditzaten. Orobat, haiek dauden toki entitateei ere igorriko zaizkie, egoki jotzen duten alderdietan osatu ditzaten.
Ustiategi bakoitzaren erregistroko fitxa, behar bezala sinaturik, eta titularraren edo titularren, elkarteen kasuan, NANaren fotokopiarekin batera aurkeztuko da eta, toki entitateek ekarritako datuak erantsi ondotik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak inskripzioak eginen ditu Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan.
5. artikulua
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria emanen du eta interesatuei jakinaraziko die.
Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroko inskripzioaren ziurtagiriak bidea emanen die ustiategiei jardunean segitzeko, deusetan galarazi gabe noiznahi eskatzen ahal zaiela ingurumen arloko baldintza tekniko egokiak bete ditzaten, ustiategi bakoitzaren ezaugarrien arabera.
6. artikulua
Foru agindu honen 1. artikuluan ezarritako baldintzak bete eta Erregistroan hasieratik inskribaturik ez dauden ustiategiek inskripzioa egiteko eskatu beharko dute foru agindu honek indarra hartu eta, gehienez ere, hurrengo hiru hilabeteetan. Hala egin nahi izanez gero, inskripzio eskaera aurkeztuko dute Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan, eta, harekin batera, erregistroko fitxa behar bezala sinatua, NANaren fotokopia eta 1986ko abuztuaren 7a baino lehenagotik etengabeko jardunean egon dela frogatzen duten agiri guztiak. Informazioa egiaztatu eta ondoan, ustiategia erregistroan inskribatuko da eta ziurtagiria emanen zaio.
7. artikulua
Erregistroko nekazaritzako ustiategiei edozein aldaketa gertatuz gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari jakinaraziko zaio eta horrek, hala behar izanez gero, erregistroko inskripzioari dagokionez behar diren neurriak hartuko ditu.
8. artikulua
Erregistroko ustiategietako jarduera gelditzen bada edo titularrek erretiratzeko adina badute, haren berri eman beharko dute inskripzioari baja eman dakion. Zer gertatu eta 30 eguneko epean egin beharko da jakinarazpena. Horretarako, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari eskabidea igorri beharko zaio eta erregistroko inskripzioaren baliogabetzea eskatuko da.
9. artikulua
Titularren errua dela kausa inskripzioaren ziurtagiria ez daukaten abeltzaintzako ustiategiek ez dute jardueran segitzen ahalko, eta itxi eginen dira.
Azken Xedapen Bakarra
Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Erregistroko fitxa
1.-Titularra.
Izen-deiturak:
Helbidea:
Herria:
Udalerria:
N.A.N./I.F.Z.:
Adina:
1987az geroztik titulartasunean aldaketarik izan bada, idatzi titularren zerrenda:
2.-Ustiategiaren kodea:
3.-Ustiategiaren ezaugarriak.
Kokalekua:
Udalerria:
Katastroko poligonoa:
Katastroko lurzatia:
UTM koordenadak:
-UTM X:
-UTM Y:
Ingurumenaren arloko baldintzak, hondakinen produkzioa:
Minden putzuaren edukiera, m³/urtea:
Simaurritegiaren edukiera, m³/urtea:
Instalazio mota:
[ ] Etxibizitza-eraikin baten beheko aldean. Gutxi gora beherako azalera m²-etan:
[ ] Patioak. Gutxi gora beherako azalera m²-etan:
[ ] Eraikin bakartuak. Gutxi gora beherako azalera m²-etan:
[ ] Bestelakoak .............. Gutxi gora beherako azalera m²-etan:
Zentsoa:
Haragitarako behi azienda:
Ugaltzaileen kopurua:
Urrixen kopurua:
Aratxeen kopurua (>6 hilabete):
Esne-behi azienda:.
Behi kopurua:
Urrixen kopurua:
Aratxeen kopurua (>6 hilabete):
Zezenketetarako behi azienda.
Behi kopurua:
Arren kopurua (>2 urte):
Urrixen kopurua:
Behor-azienda:
Ugaltzaileen kopurua:
Aurrerako daudenen kopurua:
Behorkumeen kopurua:
Zerri azienda:
Umetarako zerramen kopurua:
Aketzen kopurua:
Aurrerako daudenen kopurua (6-12 hilabete):
Hazteko zerrikumeen kopurua (1-2 hilabete):
Gizentzeko kopurua (2-6 hilabete):
Ardi azienda:
Hazitarako aharien kopurua:
Ardi kopurua:
Esne-bildotsen kopurua:
Bildotsen kopurua:
Aurrerako daudenen kopurua:
Ahuntz-azienda:
Ugaltzaileen kopurua:
Antxumeen kopurua:
Aurrerako daudenen kopurua:
Untxiak:
Untxi-amen kopurua:
Gizentzeko untxien kopurua:
Hegaztiak:
Oilo erruleen kopurua:
Aurrerako oiloen kopurua:
Ugaltzaileen kopurua:
Aurrerako ugaltzaileen kopurua:
Gizentzeko oilaskoen kopurua:
Ahate ugaltzaileen kopurua:
Ahate galkatuen kopurua:
Gizentzeko ahateen kopurua:
Indioilar helduen kopurua:
Ostruka helduen kopurua:
Gizentzeko ostruken kopurua:
Eperren kopurua:
Usoen kopurua:
Bestelakoak:
4.-Oharrak:
(Titularr(ar)en sinadura)
2. ERANSKINA. Fitxategiaren izena: 148/2003 Foru Dekretuak aipatzen dituen Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroa
a) Fitxategiaren xedea eta aurreikusitako erabilerak.
148/2003 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorra betetzea.
b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.
Abeltzaintzako ustiategien titularrak, haien instalazioak ondoko baldintza hauek betetzen baldin badituzte: 1986ko abuztuaren 7a baino lehenagotik etengabeko jardunean egotea, jarduera sailkatuaren lizentzia ez izatea eta 148/2003 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak ez betetzea.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Abeltzaintzako zentsoa, erregistro fitxa, aitorpena.
d) Fitxategiaren oinarrizko antolamendua eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:
Titularraren identifikazio datuak:
-Izen-deiturak:
-Helbidea:
-Herria:
-Udalerria:
Ustiategiaren kodea:
Instalazioen ezaugarriak:
-Tokia:
-Udalerria:
-Katastroko poligonoa:
-Katastroko lurzatia:
UTM koordenadak: UTM X eta UTM Y:
-Ingurumenaren arloko baldintzak, hondakinen produkzioa:
-Instalazio mota eta haren azalera:
-Abeltzaintzako zentsoa:
e) Datu pertsonalen lagapena:
Datu pertsonalak ez dira lagako.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua.
g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua.