(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Ingurumen Integrazioa :
      • 235/1991 Foru Dekretua, 1991.eko ekainaren 27koa, iharduera-lizentziak eskatzeko espediente batzuetan neurri zuzentzaileak baloratu eta ezartzeko ahalmenak Iruñeko Udalari eskuordetzen dizkiona

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

235/1991 Foru Dekretua, 1991.eko ekainaren 27koa, iharduera-lizentziak eskatzeko espediente batzuetan neurri zuzentzaileak baloratu eta ezartzeko ahalmenak Iruñeko Udalari eskuordetzen dizkiona

 

(1991ko 87. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 12an)

Atarikoa

Urriaren 31ko 229/1986 Foru Dekretuaren bidez, iharduerak kalifikatu eta GOKA iharduera batzuetan neurri zuzentzaileak baloratzeko ahalmenak Iruñeko Udalari eskuordetu zizkion, kontutan hartuz Udal Korporazio horrek lan hori burutzeko behar diren giza baliabideak zein baliabide materialak bazituela.

Ingurugiroa babesteko iharduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legeak eta beronen Arautegiak, otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta prozedura aldaketa batzu ezartzen dituena, indarra hartzean, eskuordetze hori berrikustea komeni da.

Horrenbestez, Lurraren Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroaren Kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeitamaikako ekainaren hogeitazazpian hartutako Erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

1. artikulua

1. Iruñeko Udalari eskuordetzen zaizkio iharduera sailkatuen espedienteetan zuzentzeko neurriak baloratu eta ezartzeko ahalmenak, ondoren zehazten diren kasuetan:

a) Kirol eta josteta iharduerak, ikuskizun publikoak eta ostelaritza establezimenduak, Jendaurreko Ikuskizunak eta Josteta Iharduerei buruzko Arautegian xedatutakoa alde batera utzi gabe.

b) Merkatal iharduerak, oro har, bai eta manealekua dutenak ere.

c) Merkatal gai eta materiale bilketa, eta ibilgailuak zaindu eta babesteko iharduerak.

d) Etxebizitzetako iharduera osagarriak, hala nola, galdara-gela, igongailuak, etab.

e) Konpoketarekin lotutako iharduerak.

f) Industri iharduerak oro har, baldin eta azalera estalia .2tik gorakoa ez bada, edota ezarritako potentzia elektrikoa 500 Kw.tik beherakoa bada.

2. Ahalmenak ez dira inolaz ere eskuordetuko atmosfera kutsatu (A taldea) edo hondakin toxiko edo arriskutsurik sortu ahal badute edo Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa egitea eskatzen badute.

2. artikulua

1. 1 Artikuluak aipatzen dituen ihardueretan, Alkateak baloratuko ditu proposatutako neurri zuzentzaileak, behar denean neurri gehigarriak ezarriz, Udaleko Zerbitzu Teknikoen txostenak aztertu ondoren, iharduera mota eta unean uneko udal antolaketaren arabera.

3. artikulua

Iharduera burutzeagatik industri izaerako isurkin likidoak, sortzen baldin badira, osaketa aldetik hiriko ur beltzetatik bereiziak, Iruñeko Udalak hondakin uren isurketa eta arazketari buruzko txosten bat eskatu beharko dio Iruñerriko Ur Mankomunitateari.

4. artikulua

Zuzentzeko neurrien balorazioa eta neurri gehigarrien ezarpena eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Kontseilariaren txostena eraginkortasun eta balio juridiko berekoak izanen dira.

5. artikulua

Irekiera baimenen berri eman beharko zaio Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Kontseilariari, baimena eman eta hamabost eguneko epean.

6. artikulua

Nafarroako Gobernuak eskuordetzearen kontrako erabakia hartu ahalko du edozein unetan, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Kontseilariak proposatuta, eskuordetutako ahalmenak betetzean zabarkeria nabarmenik frogatzen baldin bada.

7. artikulua

Foru Dekretu honek aipatzen duen eskuordetzeak ez du berarekin ekarriko Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalari giza baliabiderik edo baliabide ekonomikorik eskualdatzerik.

8. artikulua

Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Kontseilariak eskuordetutako ahalmenak zaindu eta ikuskatzeko funtzioak beteko ditu. Horretarako eskatu ahalko dio Iruñeko Udalari egoki ikusten duen beste txosten, hauek hamabost eguneko epean eman beharko direlarik.

Xedapen Derogatzaile Bakarra

Urriaren 31ko 229/1986 Foru Dekretua, GOKA ihardueren espediente batzuetan neurri zuzentzaileak ezarri eta kalifikatzeko ahalmenak Iruñeko Udalari eskuordetzen dizkiona, indarrik gabe gelditzen da.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Dekretu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa