(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Ingurumen Integrazioa :
      • 634/2004 Foru Agindua, ekainaren 21ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, ingurumeneko kontuak direla-eta parke eolikoak aldatzeko modua finkatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

634/2004 Foru Agindua, ekainaren 21ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, ingurumeneko kontuak direla-eta parke eolikoak aldatzeko modua finkatzen duena

(2004ko 95. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 9an)

Atarikoa

Ingurumeneko kontuak direla-eta parke eolikoak aldatzeko modua arautzen duen maiatzaren 10eko 200/2004 Foru Dekretuaren arabera, zilegi da, salbuespen gisa, parke eolikoetako errotak mugitzea ingurumeneko kontuak direla-eta.

Ondoko aldaketa hauek egin ahal dira:

a) Parke eoliko beraren barruan errotak mugitu edo aldatzea.

b) Parke eoliko batzuen artean errotak mugitu edo aldatzea.

Aipatu foru dekretua garatzeko, beharrezkoa da parke eolikoak aldatzeko prozedura arauak ezartzea.

Gainera, aldaketa horiek gastu bat ekar dezaketenez, bidezkoa da parke eolikoen titularrek jaso ditzaketen laguntzak ezartzea, ingurumeneko kontuak direla-eta, hartu behar dituzten neurrien gainkostua kitatzeko. Laguntza hauek Europar Batasunak ingurumenerako ematen dituen laguntzen barruan kokatuko dira beti.

Horri buruz, ingurumenaren aldeko laguntza estatalen gaineko zuzentarau komunitarioek (2001/C 37/03), E.1.9 epigrafean ezartzen dute enpresak lekuz aldatzeko laguntzak jasotzeko aukera, ingurumena zaintzeko xedearekin eta aurretik erabaki administratiboa edo judiziala baldin badago. Dirulaguntza horiek inbertsioaren kostuaren 100eko 30koak izan daitezke gehienez.

Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuak aurrekontuko kontusailari emandako adostasuna, eta maiatzaren 10eko 200/2004 Foru Dekretuaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, agindu dut:

Lehenbizikoa

Ingurumeneko kontuak direla-eta, Nafarroako parke eolikoak aldatzeko prozedura ondoko hau izanen da:

-Hasiera batez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak proposatuko du parke eolikoak aldatzeko aukera, egun dauden parke eolikoak ingurumenaren aldetik zaintzeko planaren emaitzak aztertu ondoren.

-Sortutako emaitzen eta eragin negatiboen azterlana Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txosten tekniko batera gehituko zaio, eta txosten hori dagokion parke eolikora igorriko da, hilabeteko epean bidezkotzat jotzen dituzten ohar edo alegazioak egin ditzaten.

-Txosten teknikoen aurkako desadostasun alegaziorik aurkeztuz gero, bi hilabeteko epean ebatziko dira gehienez ere.

-Ados egonez gero, hala adieraziko baita berariaz edo isilbidez (ezarritako epean alegaziorik ez aurkeztean), parke eolikoko titularrak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumenaren gaineko eraginak zuzentzeko neurri zehatzak proposatu edo adostuko dituzte.

-Neurri hauek martxan jartzearen ondorioz potentzia handitzen baldin bada parke eolikoan berean edo lekuz aldatutako nahiz ordeztutako errotak hartzen dituen horretan, behar den baimena eman aurretik, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari txosten bat eskatuko zaio ekoitziriko energia husteko bideragarritasun teknikoaz.

-Hartu beharreko neurriak adostu ondoren eta, hala behar denean, aurreko atalean aipatutako txostena hartu ondoren, aldatzeko baimena ematen duen ebazpena emanen da.

-Dirulaguntzak eman ahalko dira baimendutako aldaketak egiteko behar den maileguaren kostua berdintzeko, horrelakorik baldin badago. Errotak kendu, eraman eta berriz jartzeko gastuen ehuneko 30 ordainduko da gehienez eta gastu horiek behar bezala justifikatu beharko dira.

Laguntzak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aurrekontuan dagozkien kontusailen kargura ordainduko dira.

-Aurrekoa galarazi gabe, neurri zuzentzaile esperimentalen aplikazioa kofinantzatu ahalko da, hitzarmenen bitartez.

Bigarrena

Aditzera ematen da foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legeko 114 eta 115. artikuluekin bat.

Hirugarrena

Foru agindu hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzura, Kontrol Administratiboaren Atalera eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Departamentu honetan duen Kontu-hartzaile Delegatura eta Idazkaritza Teknikora igortzea.

Laugarrena

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behar diren ondorioetarako.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa