DBHko Graduatu titulua eskuratzeko proba

Proba horri esker, 18 urtetik gorako pertsonek edo proba egiten den urte naturalean adin hori betetzen dutenek zuzenean lor dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Graduatu titulua.

Probaren egutegia

Oinarrizko informazioa

18 urtetik gorakoak edo proba egiten den urte naturalean adin hori betetzen dutenak, egungo oinarrizko titulaziorik ez dutenak.

Betebeharrak:

  • Gutxienez 18 urte izatea edo proba egiten den urte naturalean betetzea.
  • Ezin izango dute proban izena eman, izena emateko unean DBHko graduatu titulua lortzeko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta daudenek.
  • Proba horretan izena eman nahi duten helduentzako Bigarren Hezkuntzako (HBH) irakaskuntzetan ofizialki matrikulatutako pertsonek, uko egin beharko diote irakaskuntza horietako matrikulari apirilaren 30a baino lehen.

2026ko Proba:

  • Probak egiteko egun: 2026ko ekainaren 1a.
  • Non eginen den: Iruñeko Félix Urabayen Helduendako Bigarren Hezkuntzako Nafarroako Institutua.
  • DBHko titulua lortzeko probaren egutegia.
  • Proben egitura: Proba libreak hiru zati izango ditu, helduentzako Bigarren Hezkuntzako (HBH) hiru ezagutza esparruei dagozkienak: Komunikazio Esparrukoa, Gizarte Esparrukoa eta Zientzia-Teknologiaren Esparrukoa. Proba egun batean egingo da, goizez eta arratsaldez.
    • ​​​​​Goizeko saioa 10:00etan hasiko da eta Komunikazioaren Esparruari (2 ordu) eta Gizarte Esparruari (1 ordu) eskainiko zaie. 
    • Arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko da, eta Zientzia-Teknologiaren Esparrukoari eskainiko zaio.​​​​​

Baliozkotze.

Aurreko deialdietako probak:

Garrantzitsua: izena emateko datetan aurkeztu behar duzu dokumentazioa.

  • Eskaera inprimaki (inskripzioa modu telematikoan egiten baduzu, ez da beharrezkoa formularioa sinatzea).
  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.

Gainera:

  • 159/2026 Ebazpena, 2026an hemezortzi urtetik gorako pertsonek DBHko titulua zuzenean lortzeko probarako deialdia egiten duena.
  • 8/2026 Foru Agindua, zeinaren bidez arautzen baita hemezortzi urtetik gorako pertsonek DBHko titulua zuzenean eskuratzeko proba.
  • 798/2026 Ebazpena, 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua zuzenean eskuratzeko proba ebaluatzeko epaimahaian parte hartuko duten pertsonak izendatzeko dena.
  • 968/2026 Ebazpena, hemezortzi urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean lortzeko proba ebaluatzeko epaimahaiaren frantseseko aholkulari izendatzen duena Ana Isabel Sagasti Azparren andrea.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ikasketak Antolatzeko Atala
Santo Domingo aldapa, zk.
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 427
Posta elektronikoa: epa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.