Helduen Bigarren Hezkuntza (HBH)

Prestakuntza eskaintza helduek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortzeko, haien ezaugarri eta beharretara egokituriko ikastaro presentzialen zein urrutiko ikastaroen bitartez

Oinarrizko informazioa

  • 18 urtetik gorako pertsonak edo ikastaroa hasten den urte naturalean adin hori betetzen dutenak.
  • Salbuespenez, 16 urtetik gorakoak, baldin eta lan kontratu bat badute edo errendimendu handiko kirolariak badira.

Ikasketen antolaketa

  • Helduen Bigarren Hezkuntza (HBH) lau hileko lau ikastarotan banatuta dago.
  • Edukiak 20 modulutan antolatzen dira (24 D/A ereduen kasuan), hiru ezagutza esparrutan taldekatuta:
    • Komunikazioaren esparrua:
      • Gaztelaniako 4 modulu
      • Atzerriko hizkuntzako 4 modulu
      • Euskarako 4 modulu (D/A ereduetan)
    • Zientzia eta Teknologiaren esparrua:
      • Matematika-Teknologiako 4 modulu
      • Natur eta Osasun Zientzietako 4 modulu
    • Gizarte Zientzien esparrua:
      • Gizarteko 4 modulu
  • Ikasleak izen bereko moduluetan matrikulatu ahal izango dira, maila desberdinetan. Kontuan izan behar da ikasmaila jakin bateko modulu batean matrikulatzean, aurreko ikasturteetako modulu berean matrikulatu beharko dela, gainditu gabe edukiz gero. Nahi duen modulu kopuruan matrikula daiteke ikaslea, beharren arabera edo ikasteko denboraren arabera.

 

Ezagutzaren eta eskuratutako esperientzien hasierako balorazioa

  • HBHra lehen aldiz sartzen diren pertsonei ikaskuntzen hasierako balorazioa (IHB) eginen zaie matrikula gauzatu baino lehen. Horrela, beren ezagutza eta gaitasunetarako maila egokiena esleituko zaie eta HBH osatzeko zein modulu egin behar dituzten zehaztuko da. Pertsonek ez dituzte egin beharko esleitu zaien mailaren aurretik ematen diren moduluak.
  • Lehen Hezkuntzako 6. mailaren baliokideak edo hortik gorakoak diren prestakuntza ziurtagiri ofizialak izanez gero, baliokidetasun taulak aplikatuko dira.
  • Ziurtagiririk izan ezean edo Lehen Hezkuntzako 6.a baino maila baxuagokoak badira, proba objektibo bat eta elkarrizketa pertsonala eginen dira ikaslearen prestakuntza ibilbidea finkatzeko.

 

Modalitateak

  • HBH presentziala:
    • Ikasleek matrikulatu diren moduluen eskoletara erregulartasunez joan beharko dute.
    • Asteko ordutegia 15 ordukoa izanen da, bost moduluetarako.
  • Urrutiko HBH:
    • Irakasleek arreta emanen diete ikasleei taldekako tutoretza presentzialen bidez (ikasturte hasieran ezarritako programa baten arabera ikasgaiaren oinarrizko alderdiei eusteko), eta orientazioko banakako tutoretzen bidez (telefonoz, modu telematikoan edo aurrez aurre).
    • Ikasleek tutore bat izanen dute esleituta modulu bakoitzeko. Tutoretzetara joatea borondatezkoa da.
    • Félix Urabayen NHBHI da ikasketa hauek ematen dituen ikastetxea. Ikasgela birtual bat du, ikasgaien hezkuntza baliabideak eta komunikazio tresnak dituena (posta, foroak, txata) ikasleen ikaskuntza prozesua errazteko.
    • Ikasleek beren lan autonomoa bideratuko duen lan gida/agenda bat izanen dute.

 

Ikastetxeak

 

Matrikula epea:

Iruñeko Félix Urabayen NHBHIn:

Matrikulatzeko epeak ezbedinak dira gainerako ikastetxeentzat. Kontsultatu institutuekin matrikulatzeko epe zehatzak:

Ikasketa hauetan izena emateko beharrezkoa den dokumentazioari buruzko informazioa ikastetxeetako idazkaritzetan edo haien webguneetan eskuratu daiteke.

  • 10/2018 Foru Agindua, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.
  • 129/2009 Foru Agindua, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ezarpena arautzen duena eta jarraibideak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleen sarrerari, matrikulazioari eta ebaluazioari buruz.
  • 61/2009 Foru Dekretua, Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu eta ikasketa horien egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

Tramitazioa

Epea:

Izena emateko epeak "Deskribapena" atalean zehazten dira.

Jarraibideak:

Matrikula ikastetxe bakoitzeko idazkaritzan egingo da.

Harremanetan jartzeko

Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Santo Domingo aldapa z.g.
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 427
Posta elektronikoa: epa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.