Gaur eguneko oinarrizko titulazioa ez duten 18 urtetik gorako pertsonak.
Betebeharrak:
Probak egiten diren urte naturalaren barruan 18 urtetik gorakoak edo adin hori betetzen dutenak.
Helduendako Bigarren Hezkuntzako ikasketetan matrikulaturik daudenek uko egin beharko diote ikasketa horien matrikulari martxoaren 6a baino lehen, maiatzeko deialdian parte hartu nahi badute, eta uztailaren 24a baino lehen, iraileko deialdian parte hartu nahi badute.
Ezin izanen dute izena eman proba libretan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen oinarrizko modalitatean matrikulaturik daudenek.
Deskribapena keyboard_arrow_down
2025eko probak:
Probak egiteko egun: 2025eko ekainaren 2a.
Non eginen den: Iruñeko Félix Urabayen Helduendako Bigarren Hezkuntzako Nafarroako Institutua.
Proben egitura: Proba libreek hiru zati izanen dituzte, hots, helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru jakintza esparruetako bakoitzerako bat: komunikazioa, zientzia eta teknologia, eta gizartea. Probak jardunaldi batean eginen dira, goizeko eta arratsaldeko saioetan.
Goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta komunikazio esparruari (2 ordu) eta gizarte esparruari (ordubete) eskainiko zaie.
Arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko da, eta zientzia eta teknologia esparruari eskainiko zaio (3 ordu).
2025eko otsailaren 2ko deialdirako izen-emateak maiatzaren 9tik 16ra egingo dira, biak barne.
Epea ireki ondoren, inskripzioa Institutu horretako idazkaritzan eginen da, Nafarroako Gobernuko Erregistro Bulegoan edo Erregistro Orokor Elektronikoan.
Onartuen zerrenda argitaratzea
Behin-behineko zerrenda: maiatzaren 19an
Erreklamazio epea: maiatzaren 23tik 27ra
Behin betiko zerrenda: maiatzaren 28an
Probak egiteko eguna: ekainaren 2an
Emaitzak argitaratzea:
Epaimahaiak aditzera emanen du, ariketak egiten direnean, emaitzak noiz jarriko diren jendaurrean eta zein diren erreklamazioak egiteko epeak. Epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu emaitzak "Félix Urabayen" NHBHIko iragarki-taulan eta tramiteen katalogoko "DBHko graduatu titulua eskuratzeko probak" izeneko fitxan.
10/2018 Foru Dekretua, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.
3/2010 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean 18 urtez gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreak arautzen dituena.
Harremanetan jartzeko
Ikasketak Antolatzeko Atala
Santo Domingo aldapa, zk.
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 427
Posta elektronikoa: epa@navarra.es
info
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.