(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Arau orokorrak :
      • 135/2015 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

135/2015 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituena

 

(2015eko 172. NAOn argitaratutako testua, irailaren 1ean)

Irailaren 13ko352/1999 Foru Dekretuaren bidez xedatu zen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomo gisa eratzea.

Erakunde publiko hori zerga sistema aplikatu behar duen antolaketa administratiboa da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta haren kontura. Lan hori garatzean, beharrezko jarduketa guztiak bete behar ditu tributuak zuzen eta eraginkortasunez kudeatu eta biltzeko, bai eta haiei buruzko arauen zorroztasuna eta errespetu orokorra bermatzeko ere.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunaren antolakuntza eta funtzionamendua irailaren 24ko 88/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Estatutuek gobernatzen dituzte.

Une horretatik aitzina, agerian gelditu da hainbat aldaketari heltzeko beharra, xede hirukoitza bete ahal izan dadin: zergadunei eman beharreko arreta hobetzea, tributu arloko kontrola zentzu globalean ulerturik bulkatzea eta indartzea eta Foru Komunitaterako tresna funtsezkoa den Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren azterketa zorroztea. Hiru arrazoi horien ondorioz, komenigarria da Nafarroako Zerga Ogasunaren egitura arautzea estatutu berriak onetsiz.

Hitz batean, helburua da erakunde autonomo horri tresna hobeak ematea esleiturik dituen eginkizunak eraginkortasun handiagoz betetzeko.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra. Onespena.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onestea. Haien testua osorik ondotik erantsi da.

Lehen Xedapen Gehigarria. Araudiko aipamenak.

Tributuei buruzko arauetan aurreko egituraren arabera eratutako unitate organikoak aipatuz gero, ulertuko da foru dekretu honen ondorioz beren eginkizunak bereganatu direnak direla, nahiz eta beste izen bat hartu.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Izendapenak.

1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko zuzendariarena, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari.

b) Hitzarmen Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendariarena, Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendari.

c) Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Ataleko buruarena, Tributu arloko Azterlanen Ataleko buru buru.

d) Zehapen eta Errekerimendu Ataleko buruarena, Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta JEZaren Ataleko buru.

2. Berretsi egiten dira, egin ziren baldintza berberetan, foru dekretu honetan izena aldatu ez duten zerbitzuen titularren eta atalburuen izendapenak.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Baldintzak berrestea.

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen behin-behineko plantilla organikoa aldatu zuen abenduaren 13ko 380/1993 Foru Dekretuaren artikulu bakarreko lehenbiziko puntuan xedatua Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari aplikatzen zaio, haren izendapenaren egunetik aurrera.

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 24ko 88/2014 Foru Dekretua.

Azken Xedapenetan Lehena. Garapena eta betearazpena.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari baimena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

Aurkibidea

I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Izaera.

2. artikulua. Atxikipena.

3. artikulua. Eskumenak.

II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

I. KAPITULUA. Zuzendaritza organoak

4. artikulua. Zuzendaritza organoak.

1. atala. Gobernu Kontseilua

5. artikulua. Gobernu Kontseiluaren egitura.

6. artikulua. Gobernu Kontseiluaren eginkizunak.

7. artikulua. Gobernu Kontseiluko Idazkaritza.

8. artikulua. Bilkurak.

9. artikulua. Antolaketaren eta funtzionamenduaren araubidea.

10. artikulua. Aholkularitza.

2. atala. Kudeaketa Zuzendaritzaren titularra

11. artikulua. Izendapena eta ordezkapena.

12. artikulua. Eginkizunak.

13. artikulua. Eginkizunak beste norbaiten esku uztea.

II. KAPITULUA. Egitura

14. artikulua. Unitate organikoak.

1. atala. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzua

15. artikulua. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

16. artikulua. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuaren egitura.

17. artikulua. Estatuarekiko Finantza Fluxuen Atalaren eginkizunak.

18. artikulua. Tributu arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak.

2. atala. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua

19. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren eginkizunak.

20. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren egitura.

21. artikulua. Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

22. artikulua. Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atalaren eginkizunak.

3. atala. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

23. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

24. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

25. artikulua. Koordinazio Informatikoaren Atalaren eginkizunak.

26. artikulua. Informazio Sistemen Analisirako Atalaren eginkizunak.

27. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

28. artikulua. Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atalaren eginkizunak.

4. atala. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak

29. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

30. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura.

31. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren eginkizunak.

32. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalaren eginkizunak.

5. atala. Zerga Kudeaketa Zerbitzua

33. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren eginkizunak.

34. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren egitura.

35. artikulua. Enpresa Handien Atalaren eginkizunak.

36. artikulua. Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

37. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalaren eginkizunak.

38. artikulua. BEZaren Itzulketaren Atalaren eginkizunak.

39. artikulua. Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

40. artikulua. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eginkizunak.

6. atala. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua

41. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

42. artikulua. Bulego Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

7. atala. Diru-bilketa Zerbitzua

43. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren eginkizunak.

44. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren egitura.

45. artikulua. Gerorapenak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

46. artikulua. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren eginkizunak.

47. artikulua. Prozedura Berezien Atalaren eginkizunak.

48. artikulua. Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

8. atala. Lur-ondasunen Zerbitzua

49. artikulua. Lur-ondasunen Zerbitzuaren eginkizunak.

50. artikulua. Lur-ondasunen Zerbitzuaren egitura.

51. artikulua. Lur-ondasunen Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

52. artikulua. Tasazio Atalaren eginkizunak.

9. atala. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

53. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren eginkizunak.

54. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren egitura.

55. artikulua. Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren eginkizunak.

56. artikulua. Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalaren eginkizunak.

57. artikulua. Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta JEZaren Atalaren eginkizunak.

10. atala. Administrazio Atala

58. artikulua. Administrazio Atalaren eginkizunak.

11. atala. Tributu arloko Azterlanen Atala

59. artikulua. Tributu arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak.

III. TITULUA. ONDAREA, LANGILEAK ETA ARAUBIDE JURIDIKOA

I. KAPITULUA. Ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola

60. artikulua. Ondarea.

61. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

62. artikulua. Aurrekontuen araubidea.

63. artikulua. Kontu-hartzearen araubidea.

64. artikulua. Kontabilitate araubidea.

II. KAPITULUA. Langileak

65. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasuneko langileak.

66. artikulua. Zuzendaritza langileen ordainsariak.

67. artikulua. Ataletatik beherako administrazio-unitateak.

68. artikulua. Langileriaren arloko eskudantziak.

III. KAPITULUA. Araubide juridikoa

69. artikulua. Administrazio-egintzen araubide juridikoa.

70. artikulua. Ebazteko gaitasuna.

71. artikulua. Errekurtsoak eta erreklamazioak.

72. artikulua. Defentsa juridikoa.

I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Izaera.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoak nortasun juridiko propioa du, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, xedeak bete ahal izateko. Izan ere, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularraren goragoko plangintza, zuzendaritza eta babespean, eta indarra duten legeekin bat, departamentu horren eskumenak erabiliko ditu, zuzenbide publikoko tributuak eta sarrerak kudeatu, ikuskatu eta biltzeko, haien titulartasuna Foru Komunitateari dagokionean.

2. artikulua. Atxikipena.

Nafarroako Zerga Ogasuna, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak plangintzaren eta politika orokorraren arloan ematen dituzten aginpideen menean dago. Bestalde, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxikirik dago, eta departamentu horren esku izanen dira hura kontrolatzeko Estatutuetan, foru legerian eta administrazioaren antolamendu juridikoan esleitzen zaizkion ahalmenak.

3. artikulua. Eskumenak.

Nafarroako Zerga Ogasunaren ardura da, Administrazioaren izenean eta hark aginduta, Nafarroako Ogasun Publikoko tributu sistema aplikatzea.

Nafarroako Zerga Ogasunaren lana da baliabide pertsonal, material eta tekniko guztiak behar bezala koordinatzea, tributuen kudeaketa eta bilketa zuzen eta eraginkorra lortze aldera. Izan ere, azken helburua zerga arloko araudia orokorrean zehatz-mehatz betetzea da, alde batera utzi gabe zergadunaren segurtasun juridikoa, eta araudi horrek sorrarazten duen zeharkako presio fiskala gutxituz. Xede horrekin, Nafarroako Zerga Ogasunak bere esku dauden jarduera guztiak burutuko ditu.

II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

I. KAPITULUA. Zuzendaritza organoak

4. artikulua. Zuzendaritza organoak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Zuzendaritza organoak hauek dira:

–Gobernu Kontseilua.

–Zuzendaria edo zuzendari kudeatzailea.

1. atala. Gobernu Kontseilua

5. artikulua. Gobernu Kontseiluaren egitura.

Gobernu Kontseilua kide hauek osatuko dute:

Kontseiluburua:

–Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularra.

Kontseilukideak:

–Nafarroako Zerga Ogasuneko Kudeaketa Zuzendaritzaren titularra.

–Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

–Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

–Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

Eritasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik Departamentuaren titularra ez dagoelarik, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea arituko da burutzan.

Nafarroako Zerga Ogasuneko arduradunak Gobernu Kontseiluaren bilkuretara joaten ahalko dira, hizpidea dutela baina botorik gabe.

Gobernu Kontseiluko kideren bat ez badago edo haren tokia hutsik badago, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrak haren ordezko kideak izendatuko ditu behin-behinekoz.

6. artikulua. Gobernu Kontseiluaren eginkizunak.

Gobernu Kontseiluak eginkizun hauek ditu:

a) Urtero, erakundearen aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenaren berri ematea.

c) Erakunde autonomoaren planak eta jarduketa programen berri jasotzea.

c) Nafarroako Zerga Ogasuneko ondarea administratzea.

d) Ondasun higiezinak erostea edo besterentzea proposatzea.

e) Kontseiluburuak, presagatik eta Gobernu Kontseiluari esleitutako eginkizunei lotuta, eman beharreko ebazpenen eta probidentzien berri izatea.

7. artikulua. Gobernu Kontseiluko Idazkaritza.

1. Gobernu Kontseiluko Idazkaritza Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularra izanen da, hizpidea duela baina botorik gabe.

2. Hona hemen Idazkaritzaren eginkizunak:

a) Gobernu Kontseiluaren lanak prestatzea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Kudeatzailetzaren titularraren jarraibideen arabera, eta erabakiak betetzeko tramiteak egitea.

b) Akta egitea, hartzen diren erabakien fede ematea eta eskatzen diren ziurtagiriak luzatzea, Gobernu Kontseiluaren liburu eta dokumentuak zaintzea eta deialdiak egitea.

c) Agintzen zaizkion gainerako eginkizunak betetzea.

8. artikulua. Bilkurak.

Gobernu Kontseilua, bilkura arruntean eta nahitaez, urtean behin bederen bilduko da. Halaber, bilera berezia eginen du, kontseiluburutzak horretarako dei eginez gero.

9. artikulua. Antolaketaren eta funtzionamenduaren araubidea.

Estatutu hauetan aurreikusirik ez dagoen guztian, antolamendu eta funtzionamenduaren araubidea eta Gobernu Kontseiluko kideen estatutu pertsonala izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean organo kolegiatuentzat oro har ezarritakoa.

10. artikulua. Aholkularitza.

Gobernu Kontseiluak edozein unetan eskatzen ahalko du zenbait jenderen aholkua, dituzten ezagupen, prestakuntza, entzute edo bestelako inguruabarrak direla medio haien partaidetza egokitzat jotzen baldin badu. Kasu horretan, dei berezia eginen zaie horretarako.

2. atala. Kudeaketa Zuzendaritzaren titularra

11. artikulua. Izendapena eta ordezkapena.

Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea Nafarroako Gobernuak izendatuko du, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrak proposaturik.

Eritasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik kanpoan denean, Kudeatzailetzaren ordezpena indarra duen araudiari jarraikiz eginen da.

12. artikulua. Eginkizunak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gobernu Kontseiluaren eta kontseiluburuaren erabakiak bete eta betearaztea eta, salbuespeneko eta presako kasuetan, beharrezkoa bada, behar diren probidentzia eta ebazpenak ematea, eta hurrengo bilkuran Gobernu Kontseiluari horren berri ematea.

b) Nafarroako Zerga Ogasuneko jardueren eta organoen zuzendaritza, kudeaketa integratua eta barne antolaketa, zerbitzu eraginkorrak eta kalitatekoak eskaintzearren.

c) Erakundearen ohiko ordezkapena.

d) Erakunde autonomoari atxikitako langileen burutza.

e) Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrak espedienteen gainean ebazteko proposamenei buruz txostenak egitea.

f) Beste entitate eta erakunde batzuekin hitzarmenak eta itunak izenpetzea.

g) Erakunde autonomoaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontuen aurreproiektua prestatzea.

h) Nafarroako Zerga Ogasuneko kontratu publikoak egitea eta kontratazio administratiboari buruzko arau indardunek erakunde autonomoetako ordezkariei ematen dizkieten kontratuak egiteko gainerako ahalmenak erabiltzea.

i) Gastuak egiteko baimena eman eta xedatzea eta ordaindu beharrak onartzea.

j) Erakunde autonomoaren ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

k) Lan metodoak hobetu, berrikuntza teknologiko egokiak sartu, irudi korporatiboa zaindu, zentroak, instalazioak eta ekipoak zaindu eta diru-sarrera eta gastuak hobetzeaz arduratzea.

l) Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzuko langileen lan eta administrazio kontratuak egitea, baldin eta horretarako langileak eta baliabide materialak badaude.

m) Nafarroako Zerga Ogasuneko plantilla organikoko lanpostuen zerrendak eta enplegu publikoaren eskaintza proposatzea, ondotik Nafarroako Gobernuak onets dezan.

n) Erakunde autonomoko unitate organikoen burutzak betetzeko lehiaketetarako deialdiak proposatzea eta, hala behar denean, bitarteko izaeraz edo jardunean aritzeko izendapenak egitea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen diren artean.

ñ) Nafarroako Zerga Ogasuneko plaza eta lanpostuak bete, lekuz aldatu eta txandaz igotzeko deialdietako oinarri, arau eta merezimendu orokorren baremoak proposatzea.

o) Hutsegite oso larriak egiteagatik diziplina espedienteak irekitzea eta horien ebazpen proposamena Nafarroako Gobernuari igortzea.

p) Hutsegite arin edo larriengatik irekitako diziplina espedienteak ebaztea.

q) Urteko oporren plana, lanaldiak eta ordutegiak onestea, Nafarroako Gobernuak onesten duen araubide orokorrarekin bat.

r) Nafarroako Zerga Ogasuneko atal, bulego edo beste unitate administratiboetako burutzen bitarte baterako izendapena.

s) Langileei lanpostu bat esleitzea eta, lanpostu bete edo hutsei dagokienez, aldaketak egitea.

t) Erregelamenduz ezarritako lizentziak eta baimenak ematea, bai eta aparteko orduak egiteko baimena ematea ere, arauetan ezarritako baldintzekin bat.

u) Erakunde autonomoko langileen lanaldia murrizteko eskabideen gainean ebaztea, kasuan kasuko unitate organikoko arduradunak txostena eman ondoren, hala behar bada.

v) Auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioak ebaztea, langileen arloko erreklamazioak izan ezik.

w) Kargua dela-eta, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrak edo Gobernu Kontseiluak esleitzen dion beste edozein.

13. artikulua. Eginkizunak beste norbaiten esku uztea.

Kudeaketa Zuzendaritzaren titularrak bere eskudantzia batzuen erabilera zerbitzuburutza edo atalburutzen esku uzten ahalko ditu, indarra duten legeetan ezarritakoarekin bat.

II. KAPITULUA. Egitura

14. artikulua. Unitate organikoak.

1. Nafarroako Zerga Ogasuna zuzenean kudeaketa zuzendaritzaren mende dauden unitate organiko hauetan dago egituraturik. Hona hemen:

a) Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzua.

b) Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua.

c) Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua.

d) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.

e) Zerga Kudeaketa Zerbitzua.

f) Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua.

g) Diru-bilketa Zerbitzua.

h) Lur-ondasunen Zerbitzua.

i) Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua.

j) Administrazio Atala.

k) Tributu arloko Azterlanen Atala.

2. Aurreko unitate organikoetako titularrek elkarrenganako laguntzatik abiatuta beteko dituzte beren eginkizunak, gainerako unitate organikoetako titularren eskudantziak galarazi gabe.

3. Unitate horien titularrek Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren goragoko plangintza, zuzendaritza eta koordinazioaren azpian beteko dituzte beren eginkizunak.

1. atala. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzua

15. artikulua. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasunak lidergo estrategikoan eta Hitzarmen Ekonomikoaren arloan Nafarroako Gobernuak Estatuarekin gauzatzen duen koordinazio ekonomikoan laguntza teknikoa ematea.

–Foru Komunitateko sektore publikoan ukitutako gainerako organoekin lankidetzan, azterketa estrategikoak eta ikerketak egitea ekarpen ekonomikoaren osagaien eta doikuntza fiskalen kalkuluari eta balorazioari buruz, metodologiari buruz eta determinazioari buruz, eta beharrezkoa den araudia eta Hitzarmenaren Koordinazio Batzordearen eta Negoziazio Batzordearen barnean hartu beharreko erabakiak artikulatzea.

–Laguntza teknikoa ematea, ukitutako gainerako erakundeekin koordinatzea eta Koordinazio Batzordearen idazkaritza lanak egitea Hitzarmen Ekonomikoa Estatuarekin negoziatzeko prozesuan, eta horrek esleituak dituen zereginak.

–Foru Komunitatearen eta Estatuko Administrazioaren artean transferitu beharreko eskumenen eta/edo zerbitzuen balorazioa, ukitutako zerbitzuetako arduradunekin lankidetzan, eta abenduaren 19ko 2356/1984 Foru Dekretuan aurreikusitako Transferentzien Batzordeari laguntzea.

–Aurreikuspenak prestatu, aztertu eta haien jarraipena egitea, haren gainerako zerbitzuekin elkarlanean eta koordinaturik, bai erakunde autonomoaren eskumeneko ordainarazpena duten diru-sarreren gainean bai Hitzarmen Ekonomikoari loturiko finantza fluxuen gainean.

–Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoarekin lotuta dauden finantza fluxuen kudeaketa eta tramitazioa.

–Diru-sarreren eta itzulketen kontrola, ekonomiaren eta kontabilitatearen aldetik, haien kudeaketa Nafarroako Zerga Ogasunari dagokionean, bankuetako diru-sarreren gaineko informazioan berehalako sarbidea izanez. Bereziki, Diru-bilketa Zerbitzuak kudeatuko dituen itzulketen egutegia eta zenbatekoa zehaztea.

–Nafarroako Foru Komunitatearen eta Estatuko Administrazioaren artean hitzarmenak, lankidetzarako akordioak, programak eta diru-edukia duten elkarrekin jarduteko planak onetsi aurreko txostenak prestatzea, Hitzarmen Ekonomikoari dagokionez.

–Nafarroako Gobernuko erakunde ezberdinek, Estatuko Administrazio Orokorrarekin elkarlanean, Nafarroari transferitutako eskumenen eta zerbitzuen balorazioari dagokienez garatu beharreko programa eta plan sektorialen aldez aurreko azterketa eta jarraipena.

–Txostenak, azterlanak eta aurreikuspenak diru-bilketaren arloan.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

16. artikulua. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuaren egitura.

Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu bere egituran:

a) Estatuarekiko Finantza Fluxuen Atala.

b) Tributu arloko Azterlanen Atala.

17. artikulua. Estatuarekiko Finantza Fluxuen Atalaren eginkizunak.

Estatuarekiko Finantza Fluxuen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Hitzarmen Ekonomikoaren Zerbitzuak Koordinazio Batzordean dituen idazkaritza lanetan laguntzea.

–Estatuarekin sinatutako Hitzarmen Ekonomikoari lotutako finantza fluxuak kudeatu eta tramitatzea, eta aldizkako jarraipena eta aurreikuspenak egitea.

–Estatuarekiko diru ekarpenaren zehaztapenari eta doikuntza fiskalei buruzko txosten eta estatistikak, bai eta bi administrazioen artean ezar daitezkeen finantza fluxuei buruzkoak.

–Nafarroako Foru Komunitatearen eta Estatuko Administrazioaren artean hitzarmenak, lankidetzarako akordioak, programak eta diru-edukia duten elkarrekin jarduteko planak onetsi aurreko txostenak prestatzea, Hitzarmen Ekonomikoari dagokionez.

–Nafarroako Gobernuko erakunde ezberdinek, Estatuko Administrazio Orokorrarekin elkarlanean, Nafarroari transferitutako eskumenen eta zerbitzuen balorazioari dagokienez garatu beharreko programa eta plan sektorialen aldez aurreko azterketa eta jarraipena.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

18. artikulua. Tributu arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak.

Tributu arloko Azterlanen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Erakunde autonomoaren diru-bilketa jarduerari buruzko txosten, aurreikuspen eta estatistikak egitea.

–Diru-sarreren eta itzulketen kontrola, ekonomiaren eta kontabilitatearen aldetik, haien kudeaketa Nafarroako Zerga Ogasunari dagokionean, bankuetako diru-sarreren gaineko informazioan berehalako sarbidea izanez. Bereziki, Diru-bilketa Zerbitzuak kudeatuko dituen itzulketen egutegia eta zenbatekoa zehaztea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren urteko memoria prestatzen laguntzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

2. atala. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua

19. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren eginkizunak.

Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Tributu arloko xedapenetarako proiektu eta aurreproiektuak prestatzea.

–Departamentuak zerga arloan emandako arautegia tramitatu eta haren jarraipena egitea, osorik aldarrikatu eta argitaratu arte.

–Erakunde autonomoarentzat interesgarriak diren arautegi, epai, kontsultak eta argitalpenak bildu, sistematizatu eta hedatzea.

–Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioaren jarraipena eta azterketa egitea, tributuen arloari dagokionez.

–Hitzarmen Ekonomikoan ezartzen den Arbitraje Batzordearen mende dauden aferak aztertzen eta tramitatzen laguntzea.

–Europar Batasuneko arautegia eta jurisprudentzia aztertu eta begiratzea eta Nafarroako tributu arloko arautegian duen eragina ebaluatzea.

–Erakunde autonomoko organo eta unitateei aholkularitza juridikoa ematea tributuen arloan.

–Tributu arloko kontu juridikoak interpretatzeko proposamenak prestatu eta bertan parte hartzea.

–Nafarroako Parlamentuak, Kontuen Ganbarak edo Arartekoak egindako eskaera eta kontsultei eman beharreko erantzunak prestatu eta tramitatzea.

–Erakunde autonomoko prestakuntza plana egin eta ezartzea.

–Nafarroako zerga arloko heziketa plana prestatu eta haren jarraipena egitea, gainerako zerbitzuekin koordinaturik.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

20. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren egitura.

Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atala.

b) Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atala.

21. artikulua. Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atalak eginkizun hauek ditu:

–Tributuen arloko xedapenen aurreproiektuak eta proiektuak prestatzeko lanetan parte hartzea, beharrezkoak diren txostenak eta proposamenak eginez.

–Tributuen arloko aitorpenetarako ereduetarako arauak egin eta proposatzea.

–Erakunde autonomoak zerga arloan emandako arautegia tramitatu eta jarraipena egitea, aldarrikatu eta argitaratu arte.

–Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateen zerga araubide berariazkoaren aplikazioari dagozkion ebazpen proposamenak egitea ere.

–Udalei konpentsazio ekonomikoa emateko proposamenak prestatzea, fundazioei eta parekatutako entitateei toki-tributuetan hobari fiskalak aplikatzearen ondoriozkoak.

–Kooperatiba arloan aholkularitza juridikoa ematea, eta orobat Lur-ondasunen Erregistroari dagokionez.

–Erakunde autonomoko organo eta unitateei aholkularitza juridikoa ematea tributu arloan, eta haiekin lankidetzan aritzea tributu arloko kontsulten azterketan eta ebazpenean.

–Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko eta Administratiboaren ordezko kide izatea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

22. artikulua. Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atalaren eginkizunak.

Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atalak eginkizun hauek ditu:

–Erakunde autonomoko organo eta unitateei aholkularitza juridikoa ematea tributu arloan, eta haiekin lankidetzan aritzea tributu arloko kontsulten azterketan eta ebazpenean.

–Erakunde autonomoaren gainerako zerbitzuekin koordinaturik arauen interpretaziotik sortzen diren irizpideak aztertu eta proposatzea.

–Erakunde autonomoarentzat interesgarria den araudia eguneratu eta hedatzea.

–Erakunde autonomoarentzat interesgarriak diren epai, kontsulta eta argitalpenak bildu, sistematizatu eta hedatzea.

–Erakunde autonomoko prestakuntza plana egin eta ezartzea, gainerako zerbitzuekin koordinatuta.

–Nafarroako Zerga arloko Heziketa Plana egin eta haren jarraipena.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren liburutegia eratu, mantendu eta kudeatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

3. atala. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

23. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Tributuetarako eragina duen informazioa lortu, mantendu eta zaintzeko modua planifikatu eta koordinatzea.

–Zerga Ogasunaren modernizazioa bultzatzea, prozedura eta tresna berriak diseinatuz eta ezarriz, zerga arloko betebeharrak betetzeko bide ematen dutenak, eta betebehar horiek berrikusteko prozedura berriak ere bai.

–Datuak babesteko xedapenak Nafarroako Zerga Ogasunean betetzen direla begiratzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren artxibo administratibo eta informatikoak kudeatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren web orriaren diseinua eta garapena.

–Azterketa funtzionala, kudeaketaren jarraipen xehakatua eta funtzionamendu zuzenaren balioeztatzea, egungo aplikazio informatikoen gainean eta abiatu beharreko proiektu berrien gainean.

–Tributuen kudeaketa hobetzen laguntzeagatik interes berezia duten proiektu informatikoak hautatzeko edo sustatzeko irizpideak zehaztea eta haien gaineko dokumentazioa egitea.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateei laguntza ematea kalitatea etengabe hobetzeko eta kudeatzeko teknikak bereganatzean eta informazioaren eta komunikazioen teknologien erabilera efizientean, eta zabalkundea egitea eta aholkularitza ematea aplikazio, prozesu eta tresna informatiko desberdinen erabilerari eta eginkizunei buruz.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

24. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Koordinazio Informatikoaren Atala.

b) Informazio Sistemen Analisirako Atala.

c) Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atala.

d) Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atala.

25. artikulua. Koordinazio Informatikoaren Atalaren eginkizunak.

Koordinazio Informatikoaren Atalak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasuneko informazio sistemen koordinazioa.

–Egin beharreko funtzio-analisiak egiterakoan unitateei laguntza ematea.

–Aplikazio guztiak kudeaketa prozesu bakar batean elkartzeko, proiektuen funtzio-analisiak gainbegiratzea.

–Unitate organiko erabiltzailearekin batera, abian jartzeko fasean diren aplikazio informatikoak ongi dabiltzala egiaztatzea.

–Kudeaketa-aplikazioak nola eta zertan erabil daitezkeen zabaltzea erabiltzaileen artean.

–Aldizkako informatika-lanak programatu eta nola egiten diren kontrolatzea.

–Elementu informatikoen inbentarioaren kudeaketa, beharren azterketa eta erosketa berrien proposamena.

–Informazio-sistemako edozein elementuren funtzionamenduan gerta litezkeen arazoak konpontzeko laguntza teknikoa.

–Zerbitzu informatikoak kontratatzerakoan, hala bada, kontuan hartu beharreko baldintza teknikoak proposatu eta idatziz ematea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

26. artikulua. Informazio Sistemen Analisirako Atalaren eginkizunak.

Informazio Sistemen Analisirako Atalak eginkizun hauek ditu:

–Tributuen arloan garrantzia duen informazioa atzeman eta tratatzeko lanetan parte hartzea.

–Datu-baseetako informazioaren koherentziaren azterketa.

–Jarduera ekonomikoei buruzko azterlanak, analisia, indizeak eta moduluak prestatzea.

–Tributuen arloko aitorpenak egiteko programak diseinatzen eta garatzen parte hartzea, gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

27. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zergadunen fitxategi nagusia mantentzea.

–Tributuen arloko informazio guztia eta horrekin lotura duten dokumentuak jaso eta sistemetan kargatzea.

–Aurkeztutako aitorpenekin lotura duten pertsona eta entitate guztiak identifikatu eta baliozkotzea.

–Aitorpen eta eredu informatiboen gaineko kudeatze eta mantentze lanak.

–Informazio trukaketa bulkatzea eta koordinatzea bestelako administrazioekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo eta unitateekin.

–Gainerako unitateek eskatzen duten informazioaz arduratzea.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko artxiboa kudeatu eta zaintzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

28. artikulua. Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atalaren eginkizunak.

Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Tributuen kudeaketa hobetzen laguntzeagatik interes berezia duten proiektu informatikokoak hautatzeko edo sustatzeko irizpideak zehaztea eta haien gaineko dokumentazioa egitea.

–Azterketa funtzionala, kudeaketaren jarraipen xehakatua eta funtzionamendu zuzenaren balioeztatzea egitea, egungo aplikazio informatikoen gainean eta abiatu beharreko proiektu berrien gainean, bere kabuz erabakita nahiz erakundeko beste unitate batzuen ekimenez izan.

–Aldizkako eta maizko komunikazioa sustatzea Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitateekin, bere eginkizunei loturiko proiektu informatikoen gainean.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateei laguntza ematea kalitatea etengabe hobetzeko eta kudeatzeko teknikak bereganatzean eta informazioaren eta komunikazioen teknologien erabilera efizientean.

–Zergadunen datuen babesari buruzko indarreko arauak betetzen direla ziurtatu eta zaintzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren Segurtasun Plana idatzi eta proposamena egitea.

–Erakunde Autonomoaren sistema eta aplikazio eragileen erabiltzaileek ikus dezaketen informazioa administratu, baimendu eta kontrolatzea.

–Auditoriak egitea informazioaren segurtasunaren arloan.

–Sortzen ari diren teknologia eta zerbitzuak identifikatu eta onestea, tributu arloan aplikatu ahal izateko.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko Jakintza Kudeatzeko Sisteman edukiak bildu eta mantentzea sustatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunea kudeatu eta administratzea, elkarlanean Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

4. atala. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak

29. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak, zerga horiei dagokienez, eginkizun izanen hauek ditu:

–Tributu-kudeaketaren zuzendaritza teknikoa.

–Errentaren kanpaina zuzendu, antolatu eta koordinatzea, kanpainari buruzko berariazko publizitatea diseinatzen laguntzea barne, bai eta hautagaien hautapena, sorrera eta proposamenen igorpena egiteko lanena ere, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioari buruz.

–Behar diren lanen zuzendaritza, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioen proposamenak sortzeko eta igortzeko.

–Prestaketan, egiaztapenean eta likidazioan aplikatu beharreko irizpideak sortu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuak parte hartu eta gainbegiratuta.

–Zerga arloko kontsultak eta zerga onurak aztertu eta ebaztea, elkarlanean Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuarekin.

–Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinatuta.

–Tributuen eta konturako sarreren behin-behineko likidazioak egitea, legez aplikatzen ahal diren berandutza-interesak eta errekarguak barne.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak, bere eskumenen alorrekoak, baita haien kontra paratzen diren berraztertzeko errekurtsoen ebazpena ere.

–Zerbitzuaren egintzen aurka jarritako inpugnazioen eta administrazio errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, baita atxikipenen edo konturako sarreren egintzena ere.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakien tramitazioa.

–Eskatzen zaizkion azterlanak eta proposamenak egitea.

–Bikote iraunkorren erregistro fiskalaren kudeaketa osoa, gai horrek ukitzen dituen gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

–Tributuen kontrolerako urteko plana prestatzen eta betarazten laguntzea.

–Zerbitzuaren urteko memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren titularrak agintzen dion beste edozein.

30. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren egiturak honako atal hauek ditu:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoa.

b) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atala.

31. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoak eginkizun hauek ditu:

–Prestaketan, egiaztapenean eta likidazioan aplikatu beharreko irizpideak sortu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuak parte hartu eta gainbegiratuta.

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak, bere eskumenen alorrekoak, baita haien kontra paratzen diren berraztertzeko errekurtsoen ebazpena ere.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Behar diren lanak egitea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioen proposamenak sortzeko eta igortzeko.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

32. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalak eginkizun hauek ditu:

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan eta kanpainan ematen diren bestelako zerbitzuetan.

–Aitorpenak betetzen dituzten langileentzako prestakuntza ikastaroak antolatzea.

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kanpainan laguntzen duten entitateek antolaketan jarraitu beharreko irizpideak ematea.

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidaziorako proposamenak sortu eta bidaltzeko lanetan parte hartzea, Zerga Kudeaketa Zerbitzuarekin eta Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Eskatzen duten zergadunei aitorpena egitea aurrez aurre.

–Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergei buruzko aitorpenak eta gainontzeko dokumentazioa aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, dokumentu bidezko justifikazioa eskatzea eta zergaren likidazioak egitea, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean xedatutakoari jarraituz.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak, bere eskumenen alorrekoak, baita haien kontra paratzen diren berraztertzeko errekurtsoen ebazpena ere.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalen alderdi teknikoei erantzutea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

5. atala. Zerga Kudeaketa Zerbitzua

33. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Zerga Kudeaketa Zerbitzuak ondoko eginkizunak izanen ditu tributu guztiei dagokienez, pertsonen errentaren eta ondarearen gaineko zergak kenduta:

–Tributu-kudeaketaren zuzendaritza teknikoa.

–Tributuak egiaztatu eta likidatzeko irizpideak prestatu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik, eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, ziurtagiriak eskatzea eta ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, baita kasuan kasuko berandutza korrituak ezartzea ere.

–Zerbitzuaren egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, baita autolikidazioen eta atxikipenen edo konturako sarreren inpugnazioena ere; zerga likidazioak ere bertan eginen dira.

–Zerbitzuaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

–Aplikatzekoak diren errekarguen likidazioa, berariaz administrazioaren beste organo batzuen esku ez badago.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak, bere eskumenen alorrekoak, baita haien kontra paratzen diren berraztertzeko errekurtsoen ebazpena ere.

–Enpresa handiei dagokienez, aipatu direnez gainera, eginkizun berak , pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta ondarearen gaineko zergari dagokienez, araudiaren irizpide interpretatzaileak prestatu eta proposatzea izan ezik.

–Enpresa handien arloan beste zerga administrazio batzuekin izaten diren harremanen koordinazioa, erakundeko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Tributuen kontrolerako urteko plana prestatzen eta betearazten parte hartzea, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

34. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren egitura.

Zerga Kudeaketa Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Enpresa Handien Atala.

b) Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atala.

c) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atala.

d) BEZaren Itzulketaren Atala.

e) Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atala.

f) Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atala.

35. artikulua. Enpresa Handien Atalaren eginkizunak.

Enpresa Handien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Enpresa handien zentsua osatu eta mantentzea. Enpresa handien zentsua osatuko dute Hitzarmen Ekonomikoaren arabera zergak zenbait zerga administraziotan ordaindu behar dituzten zergadunek, betiere lurralde bakoitzean egindako eragiketa kopuruaren arabera, sozietateen gaineko zergan finkapen fiskalaren araubide berezia dela-eta, aseguru sarien gaineko zerga edo kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga direla-eta, edo balio erantsiaren gaineko zergan entitate taldeen araubide berezia dela-eta. Orobat, osatuko dute enpresak sustatzeko sozietateek eta aurreko urte naturalean 9.000.000 eurotik gorako fakturazioa izan dutenek, Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen 19/1992 Foru Legean agertzen diren irizpideen arabera zehaztuta. Arrazoi bereziak direla medio, beste zenbait enpresa ere sar daitezke zentsu horretan, nahiz eta baldintza orokorrak ez bete, enpresa handien artean sailkatu behar direla uste baldin bada.

–Zerga arloko laguntza eta informazioa ematea enpresa handiei, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalari, Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalari, BEZaren Itzulketen Atalari, eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atalari enpresa handien arloan esleitutako eginkizunak garatzea, atal horiekin koordinaturik.

–Enpresa handiei dagozkien informazio-aitorpenen kudeaketa.

–Enpresa handiek zerga aldetik dituzten betebeharrak nola betetzen dituzten kontrolatzea.

–Enpresa handiei buruzko zerga arloko harremanen eta informazioaren koordinazioa.

–Hitzarmen Ekonomikoa enpresa handietan nola aplikatzen den jarraitzea.

–Txosten eta proposamenak egitea eta enpresa handiek zerga aldetik duten egoeraren bilakaerari buruzko azterlan eta proiekzioak egitea, baita beren betebehar fiskalen zenbatekoari eta aurreikus daitekeen betetze mailari buruz ere.

–Enpresak berrantolatzeko operazioekin erlazionatutako gaiei buruzko espedienteak aztertu, tramitatu eta ebaztea, enpresa handien zentsuan dagoen pertsona bat edo entitate bat, gutxienez, ukituta gelditzen denean.

–Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Zerga Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaritzak edo Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak manatzen dizkionak.

36. artikulua. Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak, bere eskumenen alorrekoak, baita haien kontra paratzen diren berraztertzeko errekurtsoen ebazpena ere.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

37. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalaren eginkizunak.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalak eginkizun hauek ditu tributu honi dagokionez:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, BEZaren Itzulketen Atalari manatu zaizkionak kenduta, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak, bere eskumenen alorrekoak, baita haien kontra paratzen diren berraztertzeko errekurtsoen ebazpena ere.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

38. artikulua. BEZaren Itzulketaren Atalaren eginkizunak.

BEZaren Itzulketaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Itzulketa eskaera duten aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko errekerimendua eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak, bere eskumenen alorrekoak, baita haien kontra paratzen diren berraztertzeko errekurtsoen ebazpena ere.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

39. artikulua. Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak, bere eskumenen alorrekoak, baita haien kontra paratzen diren berraztertzeko errekurtsoen ebazpena ere.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

40. artikulua. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eginkizunak.

Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalak ondotik azaltzen diren eginkizunak ditu, zerga berezi hauei dagokienez: aseguru sarien gaineko zerga, jokoaren jarduerarekin ikusteko duten tributuak, argindarra sortzearen balioaren gaineko zerga, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboak eta erregai nuklear gastatua sortzearen gaineko zerga, erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga, meategien azaleraren kanonari eta kudeaketa esleiturik dituen beste tributuak:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Ekimena formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatzean eta prestatzean, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Fabrikazioko zerga berezien kontu-hartzailetza, kudeaketa hutsa edo egiaztapen laburtua denean.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak, bere eskumenen alorrekoak, baita haien kontra paratzen diren berraztertzeko errekurtsoen ebazpena ere.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

6. atala. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua

41. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Tributuen ikuskapenerako planak prestatu, proposatu eta betetzea.

–Tributuen kontrolerako urteko plana prestatzea gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Beste zerga administrazio batzuetatik jasotako ikuskapen aktak kudeatzea.

–Beste zerga administrazio batzuetatik jasotako ikuskapen aktak kudeatzea, Zerga Kudeaketa Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Sorospen judizialeko lanak egitea, eskatzen zaizkiolarik.

–Ogasun Publikoaren kontrako delituen gaineko espedienteak abiaraztea eta, arlo honetaz, Nafarroako Gobernuko aholkularitza juridikoarekin, Fiskaltzarekin eta auzitegiko organoekin koordinatzea.

–Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuarekin koordinaturik, zergadunen helbideratzea dela-eta administrazioen artean gertatzen diren desadostasunen tramitazioan parte hartzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

42. artikulua. Bulego Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuak Bulego Teknikoaren Atala edukiko du, eginkizun hauek burutuko dituena:

–Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren tributu arloko aholkularitza juridikoa eta Zerbitzuarentzat interesgarriak diren arau, epai, kontsulta eta argitalpenak zabaltzea.

–Tributu Ikuskapenerako planak diseinatu eta prestatzeko aholkularitza eta parte-hartzea.

–Ikuskapen-egintzen normalizaziorako irizpideak, jarraibideak eta zuzentarauak proposatzea.

–Zerbitzuan instruitzen diren espedienteen ebazpen-proposamenak egiten laguntzea, bereziki desadostasunean sinatutakoen kasuan, eta bai aktuarioek arauz eman behar dituzten txostenen kasuan ere.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

7. atala. Diru-bilketa Zerbitzua

43. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Diru-bilketa Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketa kudeatzeko zuzendaritza teknikoa eta kontrola.

–Zorrak biltzeko kudeaketan beste entitate publiko batzuekin koordinatzea eta, hala behar denean, lankidetza itunak prestatu eta proposatzea.

–Zorrak geroratzeko baimena eman edo tramitatzea, indarra duten xedapenek esleitu eskumenen arabera.

–Diru-bilketaren prozedurako egintzen kontra jartzen diren errekurtsoetan irizpideak koordinatzea eta, hala behar denean, ebaztea. Hala ere, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 29. artikuluaren 4. idatz-zatiak aipatzen dituen kasuetan, erantzukizuna desbideratzeko gaitzen duen aurrekontua zer likidaziotara iristen den, haiek inpugnatu direnean, Diru-bilketa Zerbitzuak txosten lotetsia eskatuko dio likidaziorako egintza administratiboak eman dituen organoari, likidazioen inpugnazioaren gainean ebazteko.

–Konkurtso prozeduretan edo prozedura berezietan egin beharreko ekintzak zuzendu eta, hala behar denean, ebatzi eta kudeatzea.

–Jarduteko edo ekintzak gauzatzeko irizpideak finkatzea, egiturazko edo abaguneko zailtasunak dituzten sektore ekonomikoetako pertsona edo entitateen zorrak biltzeko kudeaketan, pertsona edo entitate horiek Nafarroako Ogasun Publikoarekin dituzten betebeharrak bete ditzaten.

–Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen arabera, diru-bilketaren bidez kalkulatu behar diren errekargu eta interesak likidatzea.

–Hirugarrenen kontabilitate osagarriaren prozesuen administrazioa, kudeaketa, garapena eta eguneraketa. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuak ematen dituen jarraibideekin bat jokatuko da tributu itzulketen egutegiari eta zenbatekoari dagokionez.

–Harremana finantza entitate laguntzaileekin diru-bilketaren arloan. Bide horretatik eskuratutako diru-sarreren gaineko informazioa Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuaren eskura jarriko da.

–Beharrezko jarduketak egitea kasuan kasuko berandutza interesak ordaintzeko.

–Zorrak konpentsatzea, indarra duten xedapenek esleitu eskumenen arabera.

–Ofizioz preskribatzeko espedienteak instruitzea.

–Laguntza ematea diru-bilketarako eragiketak kontabilitate orokorraren sisteman kontabilizatzean.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

44. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren egitura.

Diru-bilketa Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Gerorapenak Kudeatzeko Atala.

b) Derrigorrezko Diru-bilketaren Atala.

c) Prozedura Berezien Atala.

d) Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atala.

45. artikulua. Gerorapenak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

Gerorapenak Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek ditu:

–Atalaren jardueren kudeaketaren kontrolerako beharrezkoak diren estatistikak egitea.

–Arriskuak aztertzea borondatezko epean eskatzen diren gerorapen edo zatiketak onartu aitzin.

–Zorrak konpentsatzeko espedienteak tramitatzea, ordaindu behar duenak eskaturik.

–Bermeen azterketa, balorazio eta kontrola, borondatezko epean gerorapen edo zatiketak eskatzen direnean.

–Zorrak geroratu edo zatitzeko borondatezko aldian egiten diren eskaerak aztertu, horien gainean txostena egin eta proposamena egitea, eta kudeatu, tramitatu eta kontrolatzea, organo eskudunek onartzen dituztenean.

–Diru-bilketaren prozedura eteteko eskaerak kudeatu eta haien jarraipena eta kontrola egitea.

–Entitate publikoen zorren kobrantza kudeatzea, premiamenduaren aitzinetik.

–Premiamendu-biderako igorpenen tramitazioa eta gauzatzea.

–Bermeak aurkeztean sortutako gastuen onarpenaren arloan aurkeztutako eskaeren tramitazioa eta kontrola, eta epai judizialetan ezarritako kostuak ordaintzea.

–Atalaren jardueren kudeaketaren kontrolerako beharrezkoak diren estatistikak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

46. artikulua. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren eginkizunak.

Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalak eginkizun hauek ditu:

–Organo eskudunek premiamendu aldian onartutako gerorapen eta zatiketen gaineko azterketa, proposamena, kudeaketa eta kontrola, salbu eta, beren zenbatekoa, izaera edo segitu beharreko prozedura dela-eta, Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren titularraren ebazpen baten bidez Prozedura Berezien Atalari manatzen edo haren eskutan uzten direnak.

–Nafarroako Foru Komunitatearenak edo haren erakunde autonomoenak diren zuzenbide publikoko diru-sarrerak kontrolatu eta premiamenduko bide administratiboan biltzeko kudeaketa lana, legez ezarritako ahalmenen bidez eta erabili behar diren prozedura administratiboen arabera; salbuespen da Prozedura Berezien Atalaren esku uzten den diru-sarrera edo zorren diru-bilketa kudeatzea.

–Bere kudeaketaren ondoriozko diru-sarrera bidegabeen prozesuak kudeatu, kontrolatu eta gauzatzea.

–Atalaren jardueren kudeaketaren kontrolerako beharrezkoak diren estatistikak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

47. artikulua. Prozedura Berezien Atalaren eginkizunak.

Prozedura Berezien Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zenbateko, izaera edo prozeduragatik agintzen zaizkion zorrak kontrolatu eta premiamenduko bide administratiboan biltzeko kudeaketa-lana egitea.

–Organo eskudunek premiamendu aldian onartutako gerorapen eta zatiketen gaineko azterketa, proposamena, kudeaketa eta kontrola, salbu eta, beren zenbatekoa, izaera edo segitu beharreko prozedura dela-eta, Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren titularraren ebazpen baten bidez Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalari manatzen edo haren eskutan uzten direnak.

–Konkurtso-prozeduretan sartuta dauden zordunen zor guztien diru-bilketa kudeatu eta kontrolatzea eta, behar denean, Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari izatea bilkura, batzorde, konkurtso administrazio eta antzeko kudeaketa organoetan.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren eskubideak defenditzeko beharrezkoak diren jarduketak kontrolatu eta betetzea, eskubide horien kalterako izan daitezkeen desegite eta likidazio prozesuetan edo entitateek har ditzaketen horrelako beste erabaki batzuetan.

–Erantzukizuna bideratzeko prozedurak tramitatzea.

–Diru-bilketa organoek proposatutako kaudimengabezien aitorpenak tramitatzea.

–Ofizioz preskribatzeko espedienteak tramitatzea.

–Diru-bilketa Zerbitzuko organoek emandako egintzen kontra aurkezten diren errekurtso administratiboak eta hirugarrengotzakoak tramitatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren berandutza-interesak aztertu, kalkulatu eta haien ordainketa tramitatzea, beste organo administratiboen eskumenekoa ez bada.

–Bere kudeaketaren ondoriozko diru-sarrera bidegabeen prozesuak kudeatu, kontrolatu eta gauzatzea.

–Zerbitzuko zuzendaritzaren titularrak eskatzen dituen txosten juridikoak eta irizpenak luzatzea.

–Diru-bilketa organoek proposatutako espedienteak aztertu eta tramitatzea, betiere haiei buruzko egintzak Aholkularitza Juridikoaren eskumenekoak badira.

–Atalaren jardueren kudeaketaren kontrolerako beharrezkoak diren estatistikak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

48. artikulua. Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Atalaren jardueren kudeaketaren kontrolerako beharrezkoak diren estatistikak egitea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zor eta zordun guztiak, Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarrira eskualdatuak eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorra aplikatzen zaienak, ekonomia eta kontabilitatearen aldetik kontrolatzea.

–Bidezko diren tributuak eta bidezko ez diren diru-sarrerak ofizioz itzultzeko prozesuak kudeatu, kontrolatu eta materialki betearaztea.

–Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarrian idatzi zorrak kobratzeko prozesuak kudeatu, kontrolatu eta gauzatzea.

–Beste administrazioetan sartutako tributu-zorren jarraipen eta kontrola.

–Finantza-entitateen jarduketak garatu eta kontrolatzea, Nafarroako Zerga Ogasunaren diru-bilketan laguntzaile direnean.

–Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarriko parametroen erabilpen eta eguneratzea.

–Laguntza ematea diru-bilketarako eragiketak kontabilitate orokorraren sisteman kontabilizatzean.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

8. atala. Lur-ondasunen Zerbitzua

49. artikulua. Lur-ondasunen Zerbitzuaren eginkizunak.

Lur-ondasunen Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Lur-ondasunen Erregistroa zaintzeko Nafarroako Zerga Ogasunari dagozkion jarduerak garatzea, bereziki, oinarrizko datuak ikuskatu eta eguneratzea eta funtzio publikoak ongi garatzeko behar diren datu osagarriak biltzea.

–Lur-ondasunen Erregistroaren oinarrizko datuen aldaketak Udalei jakinaraztea, bereziki, erregistro administratibo hori eta katastroak zaintzeko behar diren argibideak haiei ematea.

–Ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea, bereziki, Nafarroa osoan koordinatzea, Batzorde Mistoak balorazio ponentzien edukia finkatzen parte hartzea, balorazio ponentziak onestea eta karakterizatu eta baloratzeko orotariko xedapenen proiektuak prestatzea.

–Lur-ondasunen Erregistroko informazioa eskuratu, eman, erabili eta ziurtatzeari dagozkion jarduketak egitea.

–Lurralde Aberastasuneko Artxibo Historikoa zaintzea.

–Balorazio Txostenen Erregistroko kontserbazio, mantentze, gordetze eta publizitate lanak.

–Ondasun higiezinen balio eta prezioak bildu eta aztertzea, baloratzeko irizpideak ezartzea eta zenbatesten diren balioen finkapena eta zabalkundea egitea.

–Nafarroan kokaturiko ondasun higiezinen balioak modu sistematikoan eskuratzeko prozedurak aztertzea eta proposatzea, Nafarroako Zerga Ogasuna berezko dituen eginkizunetan ari dadin.

–Egintza juridiko dokumentatuen, ondare-eskualdaketen, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak likidatzeko ondasun higiezinak eta ondasun higiezinak baloratu beharra daukaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketak baloratzeko irizpenak egitea.

–Txostenak prestatzea Nafarroan kokaturiko ondasun higiezinen balioen kariaz aurkezten diren errekurtsoen gainean.

–Higiezinen gainean Lur-ondasunen Erregistroan jasota dauden datuak eta beste erregistro edo erakundeetan, bereziki Jabetza Erregistroan jasota daudenekin koordinatzeko eginkizunetan aritzea.

–Nafarroako Desjabetze Epaimahaiari laguntzea, sostengu administratibo gisa.

–Zehapen espedienteak instruitzea.

–Zerbitzuaren helburuak, jarduera adierazleak eta emaitzen ebaluazioa egitea.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak manatzen dizkion guztiak.

50. artikulua. Lur-ondasunen Zerbitzuaren egitura.

Lur-ondasunen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lur-ondasunen Erregistroaren Atala.

b) Tasazio Atala.

51. artikulua. Lur-ondasunen Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

Lur-ondasunen Erregistroaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Lur-ondasunen Erregistroa zaintzeko Nafarroako Zerga Ogasunari dagozkion jarduerak garatzea, bereziki, oinarrizko datuak ikuskatu eta eguneratzea eta funtzio publikoak ongi garatzeko behar diren datu osagarriak biltzea.

–Lur-ondasunen Erregistroaren oinarrizko datuen aldaketa guztiak udalei jakinaraztea, eta, oro har, erregistro administratibo hori eta katastroak zaintzeko behar diren argibideak haiei ematea.

–Ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea, bereziki, Nafarroa osoan koordinatzea, Batzorde Mistoak balorazio ponentzien edukia finkatzen parte hartzea, balorazio ponentziak onesteko proposatzea eta karakterizatu eta baloratzeko orotariko xedapenen proiektuak prestatzea.

–Lur-ondasunen Erregistroaren Atalaren informazio babestua eskuratzeko baimena onartu edo ukatzeko proposatzea.

–Ereduaren araberako agiriak eta informazioaren ziurtagiriak, Lur-ondasunen Erregistroaren Atalean daudenak, ematea eta, bereziki, lurzatietako zedula, ondasun higiezinetako unitateak eta Jabetza Erregistroan inskribatuak koordinatu ahal izateko.

–Eraldatzeko proposamenak eta informazio babestugabea hirugarrenen esku uzteko baimenak aurkeztea.

–Lurralde Aberastasuneko Artxibo Historikoa zaintzea.

–Zehapen espedienteak instruitzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

52. artikulua. Tasazio Atalaren eginkizunak.

Tasazio Atalak eginkizun hauek ditu:

–Ondasun higiezinen balio eta prezioak bildu eta aztertzea, baloratzeko irizpideak ezartzea eta zenbatesten diren balioen finkapena eta zabalkundea egitea.

–Nafarroan kokaturiko ondasun higiezinen balioak modu sistematikoan eskuratzeko prozedurak aztertzea eta proposatzea, Zerga Ogasuna berezko dituen eginkizunetan ari dadin.

–Egintza juridiko dokumentatuen, ondare-eskualdaketen, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak likidatzeko ondasun higiezinak eta ondasun higiezinak baloratu beharra daukaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketak baloratzeko irizpenak egitea.

–Txostenak prestatzea Nafarroan kokaturiko ondasun higiezinen balioen kariaz aurkezten diren errekurtsoen gainean.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

9. atala. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

53. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren eginkizunak.

Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, administrazio arloari dagokionez, zergadunari laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre, telefonoz eta baliabide telematikoak erabiliz.

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta teknikoen gainean, zergadunei laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre, telefonoz eta baliabide telematikoak erabiliz.

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergen prozeduraren ondoriozko egintza administratiboen jakinarazpenak kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren aldian aldiko publizitatea planifikatu eta programatzea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainari dagokiona salbu. Zehazki, zerga arloko informazioaren zabalkunderako kanpainak diseinatu eta gauzatzea.

–Tributuen aitorpenerako inprimakiak aldian-aldian bidaltzea.

–Lankidetza formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatu eta egitean, bai eta parte hartzea ere aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea Nafarroako Zerga Ogasunaren web orriaren kudeaketan eta administrazioan.

–Tributudunek aurkezten ez dituzten aitorpenen erreklamazio orokorra, bai eta egindako errekerimenduei ez erantzuteagatik eragindako zehapenen likidazioa ere.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga dela-eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari esleitutako eginkizunak.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak manatzen dizkion guztiak.

54. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren egitura.

Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Zergadunari Laguntza Emateko Atala.

b) Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atala.

c) Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta JEZaren Atala.

55. artikulua. Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren eginkizunak.

Zergadunari Laguntza Emateko Atalak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, administrazio arloari dagokionez, zergadunari laguntza eta argibideak ematea.

–Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan sartzen diren dokumentuak jaso eta erregistratzea, inprimakiak saldu eta ematea.

–Ziurtagiriak egitea eta agiriak kautotu eta konpultsatzea.

–Altak, aldaketa eta bajak formalizatzea pertsona fisikoen, pertsona juridikoen eta entitateen zentsuko fitxategietan.

–I.F.Z. txartelak luzatzea.

–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauetan eskatzen diren erregistro liburuen eginbideak egitea.

–Inprimakien biltegia hornitu eta kontrolatzea.

–Aitorpenerako inprimakiak aldian-aldian bidaltzea.

–Ziurtapen digitaleko zerbitzuetarako identitatea kreditatu eta erregistratzea, sinatzen diren hitzarmenen arabera eta, betiere, zerga arloko sinadura digitalaren zerbitzuentzat ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

56. artikulua. Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalaren eginkizunak.

Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zergadunei buruz buru, telefonoz edo posta elektronikoz laguntza ematea Nafarroako Ogasunaren eskumeneko zerga kontuetan iritsarazten dizkioten kontsulta teknikoetan, gainerako zerbitzuekin koordinatuta eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren titularrak zehazten dituen irizpide eta mailen barnean.

–Nafarroako Zerga Ogasunari posta elektronikoz iritsarazten zaizkion zerga arloko kontsulta teknikoei erantzutea, gainerako zerbitzuekin elkarlanean eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren titularrak zehazten dituen irizpide eta mailen barnean.

–Tributu arloan kudeaketa zerbitzuak egiten dituzten eta Nafarroako Zerga Ogasunarekin kanpoko lankidetzarako akordioari atxikita dauden profesionalei eta entitateei laguntza berariazkoa ematea.

–Aholkularitza teknikoa zerbitzua osatzen duten unitate administratiboei.

–Lankidetza formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatu eta egitean, bai eta parte hartzea ere aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea Nafarroako Zerga Ogasunren web orriaren kudeaketan eta administrazioan.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzuetan sarturik dauden atalak elkarrekin koordinatzea, irizpideak batzeko eta prozedurak finkatzeko.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

57. artikulua. Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta JEZaren Atalaren eginkizunak.

Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta JEZaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergen prozeduraren ondoriozko egintza administratiboen jakinarazpenak kudeatu eta kontrolatzea.

–Tributudunek aurkezten ez dituzten aitorpenen erreklamazio orokorra.

–Egindako errekerimenduei kasurik ez egiteagatik eta bestelako arau-hauste arinengatik ezartzen diren zehapenen likidazioa.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga dela-eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari esleitutako eginkizunak.

–Zerga arloko kontsultei erantzutea aurkeztu gabeko aitorpenen erreklamazio orokorrari, tributu arloko zehapenei eta jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokienez, eta bereziki, tributu arloko bere eskumeneko kontsulten tramitazioa eta ebazpena.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

10. atala. Administrazio Atala

58. artikulua. Administrazio Atalaren eginkizunak.

Administrazio Atalak eginkizun hauek ditu:

–Aurrekontuei buruzko aurreproiektua prestatzeko laguntza tekniko eta administratiboa.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrekontuen kudeaketaren eta betetzearen gaineko kontrola.

–Erakunde autonomoaren kontratu administratiboen sustapena eta kudeaketa.

–Erakunde autonomoaren eskumeneko langileen kudeaketa koordinatu, tramitatu, haren jarraipena egin eta kontrolatzea.

–Langileria arloko espedienteak tramitatzea, haien ebazpena Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren titularrari dagokiolarik.

–Langileen lanera etortzeak kontrolatzeko sistema kudeatzea.

–Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzaren titularrak manatzen dizkionak.

11. atala. Tributu arloko Azterlanen Atala

59. artikulua. Tributu arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak.

Tributu arloko Azterlanen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Tributuen arloko neurriek diru-bilketaren gainean duten eragina ebaluatzeko simulazio eta azterketa zehatzak.

–Tributu arloko txosten eta estatistikak luzatzea.

–Gastu fiskalak aztertu eta arrazionalizatzeko proposamenak egitea.

–Zerga bidezko diru-sarrerei buruzko aurreikuspenak eta estatistikak prestatzen laguntzea eta parte hartzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren urteko memoria prestatzen laguntzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak manatzen dizkion guztiak.

III. TITULUA. ONDAREA, LANGILEAK ETA ARAUBIDE JURIDIKOA

I. KAPITULUA. Ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola

60. artikulua. Ondarea.

Nafarroako Zerga Ogasunaren ondarea, mota guztietako ondasunek eta eskubideek osatzen dute, Nafarroako Foru Komunitatearen ondarekoak badira eta erakunde autonomoari atxikitakoak badira horrek bere helburuak bete ditzan, ondare horretako ondasunak izateagatik dagokien jatorrizko kalifikazio juridikoari eusten diotela, hori guztia indarreko araudian ezarritako irismenarekin.

61. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Honako baliabide hauek osatuko dute Nafarroako Zerga Ogasuna:

a) Eskura jarritako ondasun eta eskubideak.

b) Ondasun eta eskubide horien ondoriozko produktu eta errentak.

c) Kobratzen ahal dituzten ohiko eta ohiz kanpoko diru-sarrerak, arautzen dituzten xedapenen arabera.

d) Transferentziak, ohikoak edo kapitalekoak, Nafarroako Foru Komunitateko aurrekontu orokorretan esleiturik dauzkatenak.

e) Administrazioen edo entitate publikoen diru-laguntzak, ohikoak edo kapitalekoak.

f) Entitate pribatuen eta norbanakoen dohaintzak, legatuak eta bestelako ekarpenak.

g) Esleitzen zaion beste edozein baliabide.

62. artikulua. Aurrekontuen araubidea.

1. Nafarroako Zerga Ogasunaren kudeaketa Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko aurrekontuarekin batera Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sarturik dagoen urteko aurrekontuaren araubidearen mende dago.

2. Aurrekontuen egitura, sarrera eta gastuen sailkatzeari eta hauen zehaztasun-mailari dagokienean, Nafarroako Gobernuko aurrekontu orokorretarako ezarritako arau eta erregelei egokituko zaie, aurrekontu orokor hauen barnean egonen baitira.

3. Aurrekontu hauen likidazioa eta exekuzioa Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako ezarritako arau orokorrei jarraikiz eginen da.

63. artikulua. Kontu-hartzearen araubidea.

Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa ekonomikoa –hots, eduki ekonomikoko betebehar eta eskubideak sorrarazten dituzten egintza, agiri eta espedienteak– Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat ezarritako modu eta baldintza berberetan eramanen da kontu-hartzailetzari eta kontabilitateari dagokienez.

64. artikulua. Kontabilitate araubidea.

1. Nafarroako Zerga Ogasuna kontabilitate publikorako araubidearen menean geldituko da, Foru Komunitatearen Administrazioak dituen era eta baldintza berberetan.

2. Kontuak ematea Nafarroako Kontu Orokorretarako aurreikusitakoaren arabera formalizatu, tramitatu eta ebatziko da.

II. KAPITULUA. Langileak

65. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasuneko langileak.

Hona hemen Nafarroako Zerga Ogasuneko langileak:

a) Izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen direnak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario eta lan-kontratudunak, Nafarroako Zerga Ogasunari edo hori osatzen duten unitate organikoei atxikiak.

c) Erakunde Autonomoaren lan-kontratudunak.

66. artikulua. Zuzendaritza langileen ordainsariak.

Kudeaketa zuzendaritzaren titularraren ordainsariak Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu, eta Nafarroako aurrekontuei buruzko foru legeetan jasoko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

67. artikulua. Ataletatik beherako administrazio-unitateak.

Bulegoak edo ataletatik beherako beste administrazio unitate batzuk sortu, aldatu edo kentzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Kontseilaritzaren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa zuzendaritzak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Sortzen diren unitate administratiboek bulegoek dituzten lansari osagarriak eta maila berbera izanen dituzte.

Atxikipena aldatzen duten zerbitzu eta ataletatik beherako unitate administratiboek organikoki eta funtzionalki orain arteko organo administratibo berberen mende jarraituko dute, berariazko aldaketarik egin ezean.

68. artikulua. Langileriaren arloko eskudantziak.

Kudeatzailetzari, zerbitzu, atal eta bulegoen titularrei edo ataletik beherako unitateen titularrei dagozkien eginkizunak deusetan ukatu gabe, eskudantzia hauek izanen dituzte beren ardurapean dauden langileei buruz:

a) Absentismoa kontrolatzea eta ordutegiaren, dedikazioaren eta errendimenduaren inguruko beharkizunak betearaztea.

b) Unitateari atxikitako langileen baimen, lizentzia, opor eta joan-etorriak baimentzea.

c) Langileen komunikazioa eta partaidetza erraztu eta bultzatzea eta lan giroa, errendimendua eta produktibitatea sustatzea.

d) Bere unitateari atxikitako langileen jarduerak, lanak eta eginkizunak zuzendu eta koordinatzea.

III. KAPITULUA. Araubide juridikoa

69. artikulua. Administrazio-egintzen araubide juridikoa.

1. Nafarroako Zerga Ogasunaren egintza administratiboen araubide juridikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko VIII. Tituluko I. Kapituluan eskuarki erakunde autonomoendako ezartzen dena da, foru lege hartako bigarren xedapen gehigarrian tributu arloko prozedura administratiboei dagokienez eta zehapen araubideari dagokionez xedatua deusetan galarazi gabe.

2. Langileei, kontratazioei eta aurrekontuei buruzko administrazio egintzei dagokienez, Foru Komunitateko Administrazioaren araudi berariazkoari jarraituko zaio.

70. artikulua. Ebazteko gaitasuna.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 104.b) artikuluan xedatuarekin bat, ebazteko gaitasuna utzi da, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko kudeaketa zuzendaritzaren eta hura osatzen duten zerbitzuen titularren esku ez ezik, honako hauen esku ere: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ondasunen gaineko zerga kudeatzeko zerbitzuetako atalak, Zerga Kudeaketa Zerbitzukoak, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzukoak, Diru-bilketa Zerbitzukoak eta Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta JEZaren Atala.

71. artikulua. Errekurtsoak eta erreklamazioak.

1. Nafarroako Zerga Ogasuneko organoek tributu arloan ematen dituzten egintza eta ebazpen administratiboak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legean eta hori garatzen duten xedapenetan xedaturikoaren arabera aurkaratzen ahalko dira.

2. Aurreko 1. lerroaldean aipatzen ez diren egintza eta ebazpen administratiboen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularrari zuzendua.

72. artikulua. Defentsa juridikoa.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Zerga Ogasunaren ordezkaritza eta defentsa epaiketetan Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoan aritzen diren letratuei dagokie, ordezkatu eta defendatzeko elkargoko abokatua izendatzen den kasuetan salbu.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren Lege Aholkularitzak lege aholku ematen ahalko dio Nafarroako Zerga Ogasunari. Hori dena, Aholkularitza Juridikoa arautzen duen urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuan xedatu bezala.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa