Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2012ko 253. NAOn argitaratua, abenduaren 31n. Aldaketak: 14/2013 Foru Legea, apirilaren 17koa; 38/2013 Foru Legea, abenduaren 28koa)
Zioen Azalpena
Sozietateen gaineko zergari dagokionez, berrikuntza batzuk sartu dira finantza gastuen kengarritasuna mugatzeko arauetan; aldaketa nagusia da arau mugatzaile hori merkataritza talde batekoak ez diren sozietateei ere aplikatzea. Orain arte, merkataritza talde batekoak ziren sozietateei bakarrik aplikatzen zitzaizkien finantza gastuen kengarritasuna mugatzeko arauak.
Bestalde, inbertsioetarako erreserba bereziari dagokionez, lau aldaketa garrantzitsu egin dira pizgarri fiskal hori malgutzeko eta horren aplikazioa indartzeko. Ildo horretatik, zerga-oinarriaren murrizketako portzentajea handitu egin da mikroenpresentzat, gutxieneko zuzkidura 50.000 eurora bitarte beheratu da, bost urtetik hiru urtera murriztu da funts berekien blokeoaldia, eta inbertsioak gauzatu ondoren erreserbak izan ditzakeen helmugak gehitu egin dira.
Sozietateen gaineko zergan sartzen diren aldaketekin jarraituz, aktibo finko berrietako inbertsioagatiko kenkarian beste baldintza bat ezarri da aplikatu ahal izateko, hots, inbertsioak 6.000 euroko gutxieneko muga izanen du zergaldi bakoitzean. Gainera, aldi batez beheratu da kenkari honek gainditu ezin duen muga: kuota likidoa 100eko 35etik 25era murriztu da.
Enplegua sortzeagatiko kenkariak ere aldaketa handi samarra izan du: beste baldintza bat ezarri da osorik aplikatu ahal izateko, hau da, kasuan kasuko zergaldian kenkaria sorrarazten duen plantilla osoaren batez bestekoa (lan kontratua duten pertsonen kopurua urteko) hurrengo hamabi hilabeteetan mantentzea. Hurrengo hamabi hilabete horietan plantilla osoaren batez bestekoan murrizketa izaten bada, kenkaria txikiagoa izanen da.
Azkenik, zerga-oinarriaren murrizketaren aplikazioan mugaketa bat ezartzen da aldi batez, aurreko zergaldietako likidazio-oinarri negatiboak direla eta. Mugaketa horrek hogei milioi eurotik gorako negozio kopurua duten entitateetan izanen du eragina.
Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren esparruan, epez kanpo aurkeztutako autolikidazioen ondoriozko errekarguen alderdi batzuk zehaztu dira. Hala, tributudunak autolikidazio negatiboa aurkezten badu (itzuli beharreko kopuruarekin), eta, itzulketa lorturik, ondoren beste autolikidazio bat aurkezten badu eta, horretan, lortutakoa baino itzulketa txikiagoa eskatzen badu, 52.3 artikuluko errekargua bidezkoa ez den itzulketa zatiaren gainean igorriko da.
Beste alde batetik, zerga arloko egiaztapen eta ikuskapen prozedurak ez direnen ondorioz irekitako zehapen prozedurek bideratzen dituzten zerga arloko arau-hauste larrien zehapenetarako, proportziozko isun murriztuagoa proposatzen da. Eta horren oinarri, funtsean, arau-hausleak erakutsitako iruzur-asmo txikiagoa da, bai eta zerga arloko Administrazioak zehapen prozedura tramitatu eta betetzeko duen erraztasun handiagoa ere, tributudunak, egin zaion errekerimenduari erantzunez, ematen dituen datuetan oinarriturik askotan.
Zerga arloko datuak hirugarrenei lagatzeko aukerari dagokionez, bi kasutan handitu da: Osasun Departamentuarekin lankidetzan aritzeko xedez, Osasun Sistema Nazionaleko erabiltzaileei osasun esparruan egiten dituzten ekarpenen gehiegizkoa itzul dakien, eta "Erabilera berezia" izeneko osasun laguntzaren zerbitzuko prestazioak kasu bakoitzean kudeatzen dituen Nafarroako Gobernuko departamentuak modu egokian zehaztu ahal dezan erabiltzaile bakoitzak prestazio horietan egin beharreko ekarpenaren portzentajea.
Atzerrian diren ondasun eta eskubideez informatzeko berariazko betebehar berri bat ezarri da.
Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari dagokionez, egintza juridiko dokumentatuen modalitatean ez dira zergari atxikiak egonen administrazio agintaritza eskudunak ofizioz agintzen dituen aurreneurrizko idatzoharrak. Administrazio publikoei beharrezkoak ez diren tramiteak kendu nahi zaizkie, aurreneurrizko idatzohar horiek ezartzen dituen dokumentua aurkeztu behar ez izateagatik, edonola ere zergatik salbuetsia egonen bailitzateke.
Toki Ogasunen esparruan, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan aplikatu beharreko tarifak eguneratuko dira 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, dagokion KPIa aplikatuta, eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibideak onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legea aldatu da, irekita urtebete baino gutxiago egoten diren establezimenduentzat proportziozko murrizketak ezartzeko.
Tasen arloan aldaketa garrantzitsuak egin dira, administrazio zerbitzuak ematean izaten diren aldaketetara egokitzeko. Hala, tasa berriak sortu dira, beste batzuen zergapeko egintza eguneratu egin da, eta tarifak ematen diren zerbitzu berrien arabera eta administrazio kostuetan izandako aldaketen arabera moldatu dira.
Bukatzeko, balantzeen eguneratzea erantsi da. Gaur egungo egoera ekonomikoak eta azken eguneratzea orain hamasei urte egin izanak justifikatu egiten dute araua sartzea. Enpresei era desberdinetako abantailak emanen dizkie: beren ondarearen egoera hobetuko du, beren kostuak hobeki ezagutzen eta mozkina zehazten lagunduko du, kanpoko finantziazioa izaten lagunduko du eta zama fiskal txikiagoa ekarriko du; gainera, borondatezkoa izanen da.
1. artikulua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.
2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako eraginarekin, eta deusetan galarazi gabe Bi, Hiru, Zazpi, Hamasei, Hamazazpi eta Hemezortzi ataletan ezarritakoa, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen artikulu hauek testu hau izanen dute:
Bat.-11.1. artikulua. Testu berria izanen dute b) letraren a') eta c') azpiletrek, eta beste letra bat ere, e), gehitzen da:
"a') Inbertsio funtsak, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak arautzen dituenak.
c') Pentsio funtsak, azaroaren 29ko 1/2012 Legegintzako Errege Dekretuan -Pentsio-Plan eta -Funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginean- araututakoak.
e) Aktibo bankarioen funtsak, Kreditu entitateak Berregituratzeko eta Desegiteko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamargarren xedapen gehigarriak aipatzen dituenak."
Bi.-38.5. artikulua. 2012ko urtarrilaren 1ean hasitako zergaldietan ondorioak izateko.
"5. Entitatearen zergaldiak urtebete baino gutxiago irauten badu, artikulu honen 1. idatz-zatiaren laugarren lerrokadan aurreikusitako zenbatekoa hau izanen da: milioi bat euro bider zergaldiaren iraupenak urtearekiko duen proportzioa."
Hiru.-38. artikulua, 6. zenbakia gehitzea. 2012ko urtarrilaren 1ean hasitako zergaldietan ondorioak izateko.
"6. Artikulu honetan aipatzen den muga ez zaie honako hauei aplikatuko:
a) Kreditu entitateei eta aseguratzaileei. Hala ere, zergen finkapenaren araubidean, izaera hori ez duten entitateekin batera, tributatzen duten kreditu entitateen edo aseguratzaileen kasuan, artikulu honetan ezarritako muga kalkulatuko da azken entitate horien etekin operatiboa eta finantza gastu garbiak kontuan harturik.
Ondorio horietarako, kreditu entitateen tratamendua izanen dute entitate horiek zeinetan boto eskubidea, zuzenean edo zeharka, osorik kreditu entitateei dagokien, baldin eta beren jarduera bakarra bada merkatuan finantza tresnak jaulkitzea eta kolokatzea, entitate horien erregulazio kapitala eta finantzazioa sendotzeko.
b) Entitatearen iraungitzea gertatzen den zergaldian, salbu hori gertatzen bada X. tituluko IX. kapituluan ezarritako araubide bereziaren babespeko berregituratze eragiketa baten ondorioz, edo talde fiskal baten barnean egiten bada eta iraungitako entitateak oraindik finantza gastuak kengarri baldin baditu hartan sartzeko unean."
Lau.-41.1. artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"1. Zerga-oinarria ehuneko 45 murritz daiteke baldin eta kantitateak, ekitaldiko kontabilitateko mozkinetakoak izanik, inbertsioetarako erreserba berezi batera bideratzen badira, atal honetan azaltzen diren baldintzetan eta beharkizunekin.
Ehuneko hori ehuneko 60koa izanen da, 50.1.b) artikuluaren azken lerrokadan xedatutakoarekin bat enpresa txiki izaera duten subjektu pasiboen kasuan."
Bost.-42.1. artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"1. Inbertsioetarako Erreserba Bereziari egin beharreko zuzkidura gutxienez 50.000 euro izanen da ekitaldi ekonomikoan.
Halaber, entitateak berak ekitaldia ixtean dituen funts berekiak, zeinen mozkinekin hornitu baitzen Erreserba Berezia, zuzkidura egiten den ekitaldian hori adina igoko dira, eta gehikuntza horri hurrengo ekitaldietan eutsi beharko zaio, 44. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den hiru urteko epea bukatu arte, salbu eta kontabilitateko galeren ondorioz gutxitzen bada.
Aurreko lerrokadak aipatzen duen betebeharraren ondorioetarako, entitatearen funts berekien artean ez dira sartuko ekitaldi bakoitzeko emaitzak."
Sei.-44.4. artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"4. Behin erreserba gauzatzeko epea bukatzen denetik hiru urte iraganik, Erreserba Berezian dagokion zenbatekoa honako hauei aplikatzen ahalko zaie:
a) Kontabilitateko emaitza negatiboak deuseztatzeko.
b) Kapital soziala handitzeko.
c) Borondatezko erreserbak eta legezko erreserbak.
Aplikazio hori egindakoan, aplikatutako kopuru hori adina gutxitzen ahalko dira entitatearen funts berekiak, 42.1 zenbakian ezarritako betebeharraren ondorioetarako, hots, funts berekiak erreserba bereziari egindako zuzkidura adina handitu beharraren ondorioetarako."
Zazpi.-62.2. artikulua. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"2. Espainiako egoiliarra ez den entitate bateko partaidetza eskualdatuta lortutako errenta salbuetsia egonen da, baldin eta aurreko zenbakian ezarritako beharkizunak betetzen badira. Errentari araubide bera aplikatuko zaio baldin eta bazkidea bereizita edo entitatea desagertuta lortzen bada errenta.
Eskualdaketa gertatzen den egun berean bete beharko da aurreko zenbakiko a) letran aurreikusitako beharkizuna. Partaidetza edukitzen den zergaldi guztietan bete behar dira b) eta c) letretan aurreikusitako beharkizunak, guztiak.
Nolanahi ere, b) edo c) letretan aurreikusitako beharkizunak betetzen ez badira partaidetza edukitzen den zergaldi batean edo batzuetan, zenbaki honetan aurreikusitako salbuespena ondoko arauekin bat aplikatuko da:
Lehena. Partaidetza eduki den bitartean entitate partaidetuak sortutako mozkin banatugabeen gehikuntza garbiari dagokion errentaren zatiari dagokionez, salbuetsitzat jotzen da zati hori zeina bat datorren aurreko zenbakiko b) eta c) letretan ezarritako beharkizunak bete diren zergaldietan sortutako mozkinekin.
Bigarrena. Partaidetza eduki den bitartean entitate partaidetuak sortutako mozkin banatugabeen gehikuntza garbiari ez dagokion errentaren zatiari dagokionez, ulertuko da linealki sortu dela, salbu kontrakoa frogatzen bada, partaidetza eduki den bitartean, eta salbuetsitzat jotzen da zati hori zeina proportzioan bat datorren aurreko zenbakiko b) eta c) letretan ezarritako beharkizunak bete diren zergaldietan izandako partaidetzarekin.
Aurreko lerrokadan aurreikusitako salbuespenerako eskubidea ez duen errentaren zatia zerga-oinarrian sartuko da, eta 60. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea izanen du. Nolanahi ere, aipatutako artikuluaren 1 zenbakiko a) letran ezarritakoaren ondorioetarako, hartuko den bakarra da zerga honen baliokidea edo antzekoa den kargarengatik atzerrian benetan ordaindutakoa, salbuespenerako eskubiderik ez duen errentari proportzioan dagokion zatiarengatik, hain zuzen ere aurreko zenbakiko b) edo c) letretan ezarritako beharkizunak bete ez diren zergaldiei dagokien errentari dagokion zatiarengatik, partaidetzaren eskualdaketan osotara lortutako errentari dagokionez.
X. tituluko IX. kapituluko araubide bereziko arauekin bat baloratu denean egoiliarra ez den entitateko partaidetza, zenbaki honetako d) letran ezarritako baldintzetan aplikatuko da salbuespena.
Ez da salbuespena aplikatuko baldin eta eskuratzaileak erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean badu egoitza.
Ondoko kasuetan, salbuespenaren aplikazioak ondoren adierazten diren berezitasunak izanen ditu:
a) Egoiliarra ez den entitateak, zuzenean edo zeharka, partaidetzak dituenean Espainiako egoiliarrak diren entitateetan, edo aktiboak dituztenean lurralde horretan, eta batzuen eta besteen arteko baturak merkatuan duen balioa handiagoa denean aktibo guztien balioaren ehuneko 15 baino.
Kasu horretan, salbuespena zati honetara mugatuko da: partaidetza eduki den bitartean entitate partaidetuak sortutako mozkin banatugabeen gehikuntza garbiari dagokion errentaren zatira, hain zuzen ere aurreko zenbakiko b) eta c) letretan ezarritako beharkizunak batera bete diren zergaldietako partaidetza edukitzeari dagokionez. Halaber, aurreko zenbakiko b) eta c) letretan ezarritako beharkizunak bete ez diren zergaldiei dagokien zatiarengatik, 60.1.b) artikuluan ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuko den bakarra da zergaldi horietako partaidetza edukitzarekin bat datorren errentaren zatiarengatik Nafarroako Ogasun Publikoari ordaindu beharko litzaiokeen kuota osoaren zenbatekoa.
b) Zerga arloan kengarria den eskualdatutako partaidetzan balio-zuzenketaren bat egin duenean subjektu pasiboak.
Kasu horretan, balio-zuzenketa hori, betiere, subjektu pasiboaren zerga-oinarrian sartuko da.
c) Entitate ez-egoiliarreko partaidetza aldez aurretik beste entitate batek eskualdatu duenean, eta entitate horrek betetzen dituenean Merkataritza Kodearen 42. artikuluak azaldutako baldintzak subjektu pasiboarekin batera sozietate talde bereko kide izateko, errenta negatiboa izanik eta errenta hori zerga honen zerga-oinarrian sarturik.
Kasu horretan, partaidetzaren eskualdaketan lortutako errenta positiboa zerga-oinarrian sartuko da, taldeko beste entitateak lortutako errenta negatiboaren zenbatekoa arte.
Era berean, partaidetza eduki den zergaldi batean edo batzuetan ez badira aurreko zenbakiko b) edo c) letretako beharkizunak bete, zenbaki honen hirugarren eta laugarren lerrokadetan xedatutakoa aplikatuko da, kontuan izanik taldearen barnean partaidetza eduki den zergaldi guztiak, taldeko beste entitateak izandako errenta negatiboaren zenbatekoan gutxitutako errenta positiboari dagokionez.
d) Entitate ez-egoiliarreko partaidetza X. tituluko IX. kapituluko araubide bereziko arauen arabera baloratu denean, baldin eta arau horiek aplikatzeak, baita aurreko eskualdaketa batean ere, ekarri badu errentak ez sartzea zerga honen zerga-oinarrian, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarrian edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zerga-oinarrian, betiere honako hauen ondoriozkoak izanik:
1) Egoitza Espainiako lurraldean duen entitate bateko partaidetzaren eskualdaketa.
2) Zergaldi batean behintzat aurreko 1. zenbakiko b) edo c) letretako beharkizunak betetzen ez dituen entitate ez-egoiliar bateko partaidetza eskualdatzea.
3) Beste ondare-elementu batzuen ekarpena, ez-diruzkoa.
Kasu horretan, salbuespena aplikatuko zaio, bakarrik, batetik entitate ez-egoiliarreko partaidetzaren eskualdaketako balioaren eta bestetik entitate eskualdatzaileak hura eskuratu zuen uneko merkatuko balio normalaren arteko diferentzia positiboari dagokion errentari. Hori dena, idatz-zati honetan ezarritako moduan. Eskualdaketan lortutako gainerako errenta baldintza berberetan sartuko da zergaldiko zerga-oinarrian."
Zortzi.-64.c) artikulua, lehenbiziko lerrokada. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"c) Inbertsioa osatuko duten aktibo guztien zenbatekoa 6.000 euro baino txikiagoa ez izatea eta zenbateko horrek ekitaldi bakoitzean ondoko bi kopuru hauetako bat gainditzea:"
Bederatzi.-68. artikuluko 1. idatz-zatia aldatzen da. Testu hau izanen du:
"1. Lanbide-heziketako jarduerak egiteak eskubidea emanen du kuota likidoan ehuneko 15eko kenkaria egiteko. Enpresa txikiek hizkuntzetako prestakuntza-jarduerak egiten dituztenean, foru lege honetako 50.1.b) artikuluan haiek definitutako moduan, kenkari hori ehuneko 20koa izanen da."
Hamar.-Artikulu berri bat gehitu da: 70 quater. Esportazioa sustatzeagatiko kenkaria.
"70. quater artikulua. Esportazioa sustatzeagatiko kenkaria.
1. Enpresek, artikulu honetako 2. idatz-zatian ezarritakoarekin bat, erreferentziazko ekitaldian handitu egin badute beren esportazio-ratioa, eskubidea izanen dute erreferentziazko ekitaldi horretan sortutako kenkariak 1,1rekin biderkatzeko, honako artikuluak babes hartuta: 63.etik 65.era bitartekoak, 66, 68, 69, 70. bis, 70. ter, 70. quinquies eta 71. artikuluak.
2. Ulertuko da enpresa batek handitu egin duela bere esportazio-ratioa bi baldintza hauek betetzen direnean.
-Ekitaldian eginiko salmenta guztiak kontuan hartuta, estatutik kanpo egindako salmenten ehunekoak 5 portzentaje-puntutan gainditzen badu aurreko ekitaldian egindakoen ehunekoa; alderaketa hori egiteko, aurreko ekitaldiko portzentajea berdin-berdin kalkulatu beharko da, ekitaldi horretako magnitudeekin.
-Estatutik kanpo eginiko salmentak %10 igo badira aurreko ekitaldian estatutik kanpo eginiko salmentekin alderatuta.
3. Enpresa txikiak badira, foru lege honetako 50.1.b) artikuluan definitutakoaren araberakoak, artikulu honetako 1. idatz-zatian adierazten diren artikuluen babesean sortutako kenkariak 1,25ekin biderkatuko dira, 1,1ekin biderkatu beharrean."
Hamaika.-71.1. artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"1. Zergaldian zehar lan-kontratu mugagabea duen plantillaren batez bestekoan gehikuntzarik izan baldin bada, urtean batez bestekotik gora izan den pertsona bakoitzeko 4.200 euroko kenkaria aplikatuko da kuotan. Horretarako, kontuan hartuko da zergaldiaren aurre-aurreko hamabi hilabetean kontratu mota hori zuen plantillaren batez bestekoa. Ondorio horietarako, sortu berri diren entitateen kasuan, eratu aurreko aldian zero langile izan dituztela zenbatuko da.
Plantillan izan den batez bestekoaren gehikuntza kalkulatzeko, bakar-bakarrik zenbatuko da zenbat pertsona dauden urtean lan-kontratu mugagabea dutenak. Lanaldi partzialeko kontratua duten langileen kasuan, benetan lan egindako orduen araberako proportzioan kontatuko dira."
Kenkari osoa ez da izanen honako hau baino handiagoa: zergaldi horretan entitateko plantilla osoaren batez bestekoan izaten den gehikuntzari (pertsona urteko) dagokiona, kontratazio modua edozein izanik ere."
Hamabi.-71.6. artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"6. Aurreko zenbakietako kenkariak bateraezinak dira elkarren artean.
Aurreko 1. eta 2. zenbakietan ezarritakoarekin bat egoki diren kenkariak izateko, beharrezkoa izanen da kenkaria sortzen duen zergaldiko plantilla osoaren batez bestekoa txikiagoa izatea kenkaria sortu zuen zergaldia bukatu eta ondo-ondoko hamabi hilabeteko batez bestekoa baino, edo horren berdina.
Kenkaria sortu duen zergaldiko plantillaren batez besteko osoa handiagoa baldin bada zergaldi horren ondoko hamabi hilabeteko plantillaren batez bestekoa baino, subjektu pasiboak dagokion kenkaria galduko du, hau da, konparaturik batetik sortu duen kenkaria eta bestetik geroko hamabi hilabete horien plantilla osoaren batez bestekoaren arabera aterako litzatekeen kenkaria, diferentzia horri dagokion zenbatekoa galduko du.
Aurreko lerrokadan xedatutakoaren ondorioetarako, kenkaria aplikatu baldin bada plantillaren batez besteko osoa mantendu beharreko hamabi hilabeteko aldia bukatu baino lehen, hamabi hilabete horiei dagokien aitorpenean ordaindu behar da desegoki aplikatutako zenbatekoa, dagozkion berandutza interesekin batera."
Hamahiru.-72.7. artikulua kentzea.
"7. Kenkariok subjektu pasiboak bere borondatez eginiko aitorpenetik ateratako kuotari aplikatuko zaizkio, bai eta Administrazioak gauzatutako tributu erregularizaziotik ateratzen den kuotari ere."
Hamalau.-80.1 artikuluko bigarren lerrokada. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"Zergaldia bukatu eta bosgarren hilabeteko 1. egunean hasiko da aitorpena aurkezteko epea, eta zergaldia bukatu eta zazpigarren hilabeteko 25. egunean bukatuko."
Hamabost.-88.5. artikuluari letra bat gehitzen zaio; f) letra, hain zuzen ere:
"f) Loterietako eta apustuetako sariak, baldin eta, duten zenbatekoagatik, salbuetsita badaude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriak aipagai duen karga berezitik. Izatekotan, atxikipena eginen da zergagai den sariaren zenbateko salbuetsigabean, aipaturiko xedapenari jarraituz."
Hamasei.-Zazpigarren xedapen gehigarria, k) letra gehitzea. Eragina izanen du Finantza-sektoreko Higiezin Aktiboak Saneatu eta Saltzeari buruzko urriaren 30eko 8/2012 Legean xedatutakoa betetzeko egiten diren aktiboen eta pasiboen eskualdaketetan.
"k) Finantza-sektoreko Higiezin Aktiboak Saneatu eta Saltzeari buruzko urriaren 30eko 8/2012 Legearen 8. artikuluan aurreikusitako araubide fiskala."
Hamazazpi.-Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria. 2012. eta 2013. urteen barnean hasten diren zergaldietarako.
"1. 21. artikuluak aipatutako merkataritza funtsari dagokion kenkariak zenbatekoaren ehuneko 2ko gehieneko muga izanen du urtean.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako subjektu pasiboei, 50.1.b) artikuluko beharkizunak betetzen badituzte, ez zaie aplikatuko aurreko lerrokadan xedatutakoa.
2. 21.2. artikuluak aipatutako bizitza erabilgarri mugagabeko ibilgetu ukiezinari dagokion kenkariak zenbatekoaren ehuneko 5eko gehieneko muga izanen du urtean.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako subjektu pasiboei, 50.1.b) artikuluko beharkizunak betetzen badituzte, ez zaie aplikatuko aurreko lerrokadan xedatutakoa.
3. Entitate eskuratzaileak partaidetza eskuratzean ordaintzen duen prezioaren eta entitate eskualdatzailearen funts berekien arteko diferentzia, 139.3 artikuluan aipatzen dena egin ezean, hau da, ondasun eta eskubide eskuratuei egozten ez bazaie, kenkariaren xede izanen da, zenbatekoaren ehuneko 2ko gehieneko mugarekin urtean."
Hemezortzi.-Hogeita hamargarren xedapen gehigarria gehitzea. 2012. urtean sorrarazten diren dibidenduen eta 2012. urtean egindako balioen eskualdaketen ondoriozko errenten ondorioetarako.
"Hogeita Hamargarren Xedapen Gehigarria. Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian jaso ez izanik, Espainiako lurraldean egoitza ez duten entitateen funts berekien balio adierazgarriak eskualdatzearen ondoriozko iturri atzerritarreko dibidendu eta errenten gaineko karga berezia.
1. Espainiako lurraldean egoitza ez duten entitateen dibidenduen edo mozkinen partaidetzen kasuan, 62.1 artikuluaren a) letran ezarritako beharkizuna betetzen bada eta hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria aplikatzekoa ez bada, posible izanen da zerga honen zerga-oinarrian ez sartzea, subjektu pasiboak aukeratzen badu karga berezi baten bidez atxikitzea.
Karga bereziaren zerga-oinarria izanen da sorrarazitako dibidenduen edo mozkinetako partaidetzen zenbateko osoa, eta, partaidetzaren balioak narriadura jasanez gero karga berezi honen xede diren mozkinen banaketaren ondorioz, galera hori ez da kengarria izanen zergetan.
2. Espainiako lurraldean egoitza ez duten entitateen funts berekien balio adierazgarriak eskualdatzearen ondoriozko errentak, baldin eta 62.1.a) artikuluan ezarritako beharkizuna betetzen bada eskualdaketa egiten den egunean eta ez bada aplikatzekoa hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria, eskualdaketa 2012. urtean egiten bada, posible izanen da zerga honen zerga-oinarrian ez sartzea, subjektu pasiboak aukeratzen badu aurreko zenbakian aurreikusitako karga berezi baten bidez atxikitzea.
Kasu horretan, eskualdaketan lortutako errentak osatuko du zerga-oinarria, baita eskualdatutako partaidetzaren gaineko balioaren edozein zuzenketaren itzulketak ere, partaidetza eduki den denboran kenkari izaera izan badu.
Nolanahi ere, karga berezi hau ez da aplikatzekoa izanen 62.2 artikuluaren a) letran aipatutako Espainiako lurraldean egoitza ez duten entitateen funts berekien balio adierazgarrien eskualdaketen kasuan.
3. Karga bereziaren tasa ehuneko 10 da.
Betiere, Espainiako lurraldean egoitza ez duten entitateen funts berekien balioen eskualdaketen kasuan, partaidetza eduki zen bitartean kengarritzat hartu zen edozein balio-zuzenketarekin bat datorren zerga-oinarriaren zatiak subjektu pasiboari dagokion karga tasa izanen du.
Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreak eskualdatzetik datozen errentek, bai eta dibidenduek edo mozkinetako partaidetzek ere, karga berezi honen menpe daudenek, ez dute eskubiderik sortuko 60. eta 61. artikuluetan aurreikusitako nazioarteko zergapetze bikoitzagatiko kenkaria aplikatzeko.
4. Karga berezi honi dagokion kontabilitate-gastua ez da kengarria izanen sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian.
5. Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen dibidenduen edo mozkinetako partaidetzen kasuan, karga berezia akziodunen batzar orokorrak edo organo baliokideak mozkinak banatzeko erabakia hartzen duen egunean sorraraziko da.
Espainiako lurraldean egoitza ez duten entitateen funts berekien balio adierazgarriak eskualdatzen diren kasuan, eskualdaketa egiten denean sorraraziko da karga berezia.
6. Sorrarazpen egunaren ondoko 25 egun naturaleko epean autolikidatu eta ordaindu beharko da karga berezia. Nolanahi ere, epe horren hasieran onetsi gabe baldin badago hurrengo idatz-zatian aipatzen den aitorpen eredua ezartzeko foru agindua, aitorpena foru agindu horrek indarra hartu eta hurrengo 25 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da.
7. Karga berezi honen aitorpen eredua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren foru agindu bidez onetsiko da, non ezarriko baitira aitorpena aurkezteko modua eta tokia."
Hemeretzi.-Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria gehitzea. Pizgarriengatiko kenkarien mugak. 2013an hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"Hogeita Hamaikagarren Xedapen Gehigarria. Pizgarriengatiko kenkarien mugak.
72.3 artikuluaren lehen lerrokadan aurreikusitako mugen aplikazioan, honako hau hartuko da kontuan: alde batera utzita 63. artikuluan ezarritako kenkariak, zeinak arauz ezartzen diren sormen berriko entitateen jarduera hasi arte egin baitira, eta 66. eta 71. artikuluetan ezarritakoak, VI. tituluko IV. kapituluan aurreikusitako kenkariek ez dute gaindituko, denek batera, honako hau: hobarietan eta kenkarietan kuota osoa gutxitzearen (barneko eta nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko) ondoriozko kuota likidoaren ehuneko 25."
Hogei.-Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2013an hasten diren zergaldietarako ondorioekin.
"Hogeita Hamabigarren Xedapen Gehigarria. Likidazio-oinarri negatiboekin zerga-oinarri positiboa murrizteari jartzen zaizkion mugak.
40. artikuluak aipatutako zerga-oinarri positiboaren murrizketan, honako berezitasun hauek hartuko dira kontuan:
Lehena. Zergaldian negozio-zifraren zenbateko garbia gutxienez hogei milioi euro baina hirurogei milioi euro baino gutxiago izan duten subjektu pasiboen kasuan, murrizketaren aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 60 izanen da zerga-oinarria murrizteko muga.
Bigarrena. Zergaldian negozio-zifraren zenbateko garbia gutxienez hirurogei milioi euro izan duten subjektu pasiboen kasuan, murrizketaren aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 50 izanen da zerga-oinarria murrizteko muga.
Hirugarrena. Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorrarekin bat zehaztuko da negozio-zifra, eta, kalkulatzeko, 50.1.b) artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Laugarrena. Betiere, zerga-oinarri positiboa milioi bat euro murrizten ahalko da."
Hogeita bat.-"Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria. Aktibo bankarioen funtsen eta haien partaideen zerga-araubidea.
"Hogeita Hamahirugarren Xedapen Gehigarria. Banku-aktiboen funtsen eta haien partaideen zerga-araubidea.
1. Aktibo bankarioen funtsek ehuneko 1eko karga-tasa ordainduko dute sozietateen gaineko zergan, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko 1996ko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko X. tituluko VII. kapituluan inbertsio kolektibokoerakundeentzat zehazten den zerga-araubidea aplikatuko zaie; funts horiek Kreditu-erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aipatzen dira.
2. Tratamendu fiskal hau izango dute aktibo bankarioen funtsetako partaideek:
a) Partaideoi inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkideentzat edo partaideentzat zehaztutako zerga-araubidea aplikatuko zaie (erakundeok InbertsioKolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legeak arautzen ditu), baldin eta partaideok honelakoak badira: edo sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak, edo beren errentak establezimendu iraunkorraren bidez lortzendituzten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren subjektupasiboak, edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunak.
Dena dela, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboen kasuan, ez da aplikatuko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko 52.1 artikuluko a) letraren bigarren paragrafoa (Testu Bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
b) Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak badira, eta establezimendu iraunkorrik ez badute, lortzen dituzten errentak salbuetsita egongo dira zerga horretatik, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Testu Bateginaren 14. artikuluaren arabera zor publikotik eratorritako etekinak salbuetsita dauden bezala (Testu Bategina martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
3. Aurreko idatz-zatietan aurreikusten den araubide fiskalaBankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsa (FROB) funts horien eraginpean dagoen denbora-epean zehar aplikatuko da; epe hori 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamargarren xedapen gehigarriaren 10. idatz-zatian arautzen da.
4. Aurreko idatz-zatian adierazten den epea igarota, aktibo bankarioen funtsek sozietateen gaineko zergaren tasa orokorrean tributatuko dute.
Epe hori igarota, amaitu egingo da aktibo bankarioen funtsen zergaldia, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 48.2 d) artikuluan ezarritako baldintzetan.
5. Aktibo bankarioen funtsetako partaideei artikulu honetako 3.idatz-zatian zehazten den denbora-epea amaitu ondoren sortzen zaizkien errenten artetik partaide horiek 1. idatz-zatiko karga-tasari lotuta egon diren zergaldiei dagozkienei artikulu honetan 2. idatz-zatian zehazten den zerga-araubidea aplikatuko zaie."
Hogeita bi.-Berrogeita laugarren xedapen iragankorra gehitzea. 2013an hasten diren zergaldietarako eraginarekin.
"Berrogeita Laugarren Xedapen Iragankorra. Inbertsioetarako erreserba berezia: funts berekien gehikuntza mantentzeko eta zenbatekoa aplikatzeko epea hiru urtera murriztearen araubide iragankorra.
Honako hauei aplikatuko zaie epe berria, hiru urtekoa, 42.1 eta 44.4 artikuluan ezarritakoa, funts berekien gehikuntza manten dadin inbertsioetarako erreserba bereziaren zenbatekoan edo erreserba horretako zenbatekoa aplikatu ahal izan dadin: 2012ko abenduaren 31n aipatutako 42.1 eta 44.4 artikuluen jatorrizko idazketan ezarritako bost urteko epeko beharkizuna betetzeko duten subjektu pasiboei.
Aitzitik, epe berria ez zaie honako hauei aplikatuko: 2012ko abenduaren 31n bost urteko epea bete ez dutenei, inbertsioetarako erreserba bereziaren zenbatekoan funts berekien gehikuntza mantentzeari dagokionez, edo, behar bada, erreserba horretako zenbatekoa aplikatu ahal izateari dagokionez."
2. artikulua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.
2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, jarraian ematen diren Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko manuek honako testua izanen dute:
Bat.-52.3. artikulua.
"3. Epez kanpo eta aurretik errekerimendurik egin gabe aurkeztutako aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien sarrerek eta epez kanpo eta aurretik errekerimendurik egin gabe aurkeztutako aitorpenen ondoriozko likidazioek honako errekargu hauek izanen dituzte:
a) Aurkezteko eta diru-sarrera egiteko borondatezko epea bukatu ondoko hiru hilabeteko aldian, ehuneko 5eko errekargua ezarriko da. Berandutza interesa eta bestela eska zitezkeen zehapenak ez dira aplikatuko.
b) Aipatu hiru hilabeteak iraganik, baina aurkezteko eta diru-sarrera egiteko borondatezko epea bukatu ondoko hamabi hilabete pasatu baino lehen, ehuneko 10eko errekargua ezarriko da. Berandutza interesa eta bestela eska zitezkeen zehapenak ez dira aplikatuko.
c) Aurkezteko eta diru-sarrera egiteko borondatezko epea bukatu ondoko hamabi hilabete pasatuta, errekargua 100ko 20koa izanen da, eta, ondorioz, bazter geldituko dira beste kasuren batean jarriko ziratekeen zehapenak. Honelako kasuetan berandutza interesak eskatuko dira, hamabi hilabeteko epea bukatzen denetik diru-sarrera egin bitarteko denboran sortuak.
Itzulketa batean zenbateko bat lortzen bada eta zenbateko hori handiagoa bada geroago aurkeztu den autolikidazio baten ondoriozko zenbatekoa baino, errekargua bidezkoa ez den itzulketa zatiaren gainean igorriko da. Autolikidazio baten ondoriozko itzulketa bat lortzen denean, eta geroago aurkeztutako autolikidazio baten ondorioz kuota bat ordaindu behar bada, errekargua honako honen gainean eginen da: bidezkoa ez den itzulketa kantitatea gehi aipatutako autolikidazioaren ondoriozko kuota. Aurreko kasuetan bezala jokatuko da tributu aitorpenetatik eratorritako likidazioen ondoriozko itzulketen kasuan.
Aurreko lerrokadan aurreikusitakoaren ondorioetarako, bidezkoa ez den itzulketako zenbatekoaren errekargua zehazteko epea honela zenbatuko da: itzulketaren egunetik geroko autolikidazioaren aurkezpeneko eguna arte. Ordea, geroko autolikidazioaren ondorioz ordaindu behar den kuotari dagokion errekargua zehazteko epea honela zenbatuko da: aurkeztu eta ordaintzeko borondatezko epea bukatzen denetik aipatutako autolikidazioa aurkeztu den eguna arte.
Errekargu horiek ordainarazpen aldiko errekarguekin bateragarriak izanen dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.
Idatz-zati honetan ezarritako errekarguak aplikatzekoak izan daitezen, epez kanpo aurkeztutako aitorpen-likidazioek edo autolikidazioek berariaz identifikatu behar dute zein zergaldiri dagozkion, eta zergaldi horri buruzko datuak bakarrik eduki beharko dituzte."
Bi.-66. artikulua, 7. idatz-zatia gehitzea.
"7. Administrazio Tributarioak ulertzen badu ezen tributudunak, egiaztatze edo ikerketa prozedura bati buruz jakinarazi aurretik, bere tributu-egoera erregularizatu duela, tributu-zorra osoki aitortuz eta ordainduz, erregularizazio horrek erantzukizun penaletik libratuko du, nahiz eta bere garaian egindako arau-haustea Ogasun Publikoaren aurkako delitua izan daitekeen, eta Administrazioak prozedura administratiboari segida eman diezaioke, aginte judizialari edo fiskaltzari erruduntasun testigantza eman gabe.
Halaber, aurreko lerrokadan aurreikusitako erregularizazioaren ondorioak aplikatzekoak izanen dira tributu-zorrak ordaintzen baldin badira behin hura zehazteko Administrazioak duen eskubidea preskribatu denean."
Hiru.-76.1. artikulua.
"1. Zerga arloko arau-hauste larriengatik 69.1 artikuluan aipatzen diren kopuruen ehuneko 75 eta ehuneko 180 bitarteko diruzko isun proportzionala jarriko da, salbu idatz-zati honen bigarren eta hirugarren lerrokadetan eta hurrengo artikuluan xedatutako kasuan, deusetan galarazi gabe 71.3. artikuluan finkatutako murrizketa egitea.
Tributudunak ez baditu epe barnean ordaintzen gero aurkeztutako autolikidazio batean sartutako edo erregularizatutako tributuak edo konturako ordainketak, betiere 52.3. artikuluaren azken lerrokadako baldintzak bete gabe, ordaindu gabeko zenbatekoen ehuneko 40ko diruzko isun proportzionala jarriko da, deusetan galarazi gabe 71. artikuluaren 3. idatz-zatian finkatutako murrizketa. lerrokada honetan aurreikusitakoa ez da aplikatzekoa izanen baldin eta aurkeztutako autolikidazioan sartu badira aldez aurretik Administrazio Tributarioaren errekerimendu baten jakinarazpena izan duten kontzeptu eta zergaldietako diru-sarrerak.
Administrazio Tributarioko organo batek, eskumenik ez izanik dagokion zergako tributu likidazioko egintza administratiboak emateko, errekerimenduak egiten baditu eta errekerimendu horien ondorioz zerga arloko arau-hauste larriagatiko zehapen prozedurarik irekitzen bada, ehuneko40tik ehuneko 120rakoa izanen da 69.1 artikuluan aipatzen den diruzko isun proportzionala, galarazi gabe 71.3 artikuluan ezarritako murrizketa.
68.c) artikuluko bigarren lerrokadan aurreikusitako zerga arloko arau-hauste larria eginez gero, bidegabeki eskatutako diru-kopuruaren ehuneko 5eko diruzko isun proportzionala jarriko da, deusetan galarazi gabe 71.3 artikuluan finkatutako murrizketa."
Lau.-105.1.c) artikulua.
"c) Elkarlana, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzarekin eta Gizarte Segurantzako Entitate Kudeatzaileekin eta zerbitzu komunekin, Gizarte Segurantzako kotizazioan eta kuoten bilketan gertatzen den iruzurraren kontrako borrokan eta sistemaren kargurako prestazioak lortzeko eta erabiltzeko iruzurraren kontrakoan; orobat, Osasun Sistema Nazionalaren prestazioetan erabiltzaile bakoitzak egin beharreko ekarpenen maila zehazteko elkarlana.
Era berean, elkarlana Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuarekin, Osasun Sistema Nazionalaren erabiltzaileei eta onuradunei itzultzeko osasun arloko ekarpenen soberakinak.
Halaber, elkarlana Nafarroako Gobernuko dagokion departamentuarekin, zehazteko erabiltzaile bakoitzari zer ekarpen-portzentaje dagokion "erabilera bereziko" Osasun Laguntza Zerbitzuaren prestazioetarako."
Bost.-142.1. artikulua.
"1. Tributudunek eta beren oinordekoek edo kausadunek eskubidea izanen dute Foru Komunitatearen Diruzaintzan egindako diru-sarrera ez bidezkoak (zerga-zorrak ordaintzean) itzultzeko, eta 50.2.c) artikuluan araututako berandutza interesa aplikatuko da. Inoiz ere ez da itzuliko 66.7 artikuluan aurreikusitako kasuetan erantzukizunetik libratzeko ordaindutako kantitaterik."
Sei.-Hamaseigarren xedapen gehigarria gehitzea.
"Hamaseigarren Xedapen Gehigarria. Elkarren laguntzari buruzko zerga araubidea.
Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 5.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, araubide berekirik ezean, Nafarroan aplikatzekoa izanen da Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen III. tituluko VI. kapituluan elkarren laguntzari buruz aurreikusitako zerga araubidea, baita arau horretan arlo horri buruz dauden gainerako xedapenak ere, eta, zehazki, honako hauei buruzkoak: berandutza interesak kobratzea, ordainketa geroratzea eta zatikatzea, preskripzio epea etetea, kredituen lehentasuna eta bermeak, tributu arloko datuak lagatzea, proben bitartekoak eta balorazioa, kautelazko neurriak hartzea eta ordainarazpen aldian errekarguak sorraraztea."
Zazpi.-Hamazazpigarren xedapen gehigarria gehitzea.
"Hamazazpigarren Xedapen Gehigarria. Tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko 2013an egiten diren eskaerei aplikatzen zaizkien neurri berariazkoak.
Tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko 2013an egiten diren eskaerei, betiere dirua biltzeko kudeaketa lana Ekonomia eta Ogasun Departamentuari badagokio, honako xedapen berariazko hauek aplikatuko zaizkie:
Lehena. Geroratu beharreko zorraren zenbatekoa, guztira, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 51.1.b) artikuluan ezarritakoa baino txikiagoa denean ez da bermerik eskatuko, betiere geroratu beharreko zorrari dagokion zerga edo kontzeptua ez badago sarturik aipatutako erregelamenduaren 48.3 artikuluan adierazitako salbuespenetan, gerorapenak hilabeteko maiztasuna badu eta ondoko bi inguruabarretako batean badago:
a) epea hiru urtetik gorakoa ez izatea eta eskatzaileak tramitatu aurretik sartzen badu geroratzeko eskatutako zorraren ehuneko 30.
b) epea bi urtetik gorakoa ez izatea eta eskatzaileak tramitatu aurretik sartzen badu geroratzeko eskatutako zorraren ehuneko 20.
Bigarrena. Bai borondatezko epean bai ordainarazpen aldian egindako geroratze edo zatikatze eskaeretan, betiere geroratu edo zatikatu beharreko zenbatekoa 12.000 eurotik beherakoa bada, urtebete arteko geroratzea eta hilabeteko maiztasuna izanik, ez da bermerik eskatuko, ezta tramitatu aurretik egin beharreko dagokion ordainketa egitea ere.
Hirugarrena. Borondatezko epeko zorren kasuan, geroratze edo zatikatze eskaera automatikoki ezetsiko da baldin eta zerga zorren lau geroratze edo gehiago badaude edo Nafarroako Ogasun Publikoaren beste eskubide ekonomiko batzuen diru-sarreren lau geroratze edo gehiago badaude erabat kitatu gabe, salbu geroratzeko eskatutako zergak bermatzen badira edo aurrekoak bermaturik badaude, soil-soilik aipatutako Diru-bilketaren Erregelamenduaren 50.1 eta 50.2.a) artikuluetan adierazitako berme motekin."
Zortzi.-Hemezortzigarren xedapen gehigarria eranstea. 2012ko ekitaldiko eta hurrengoetako zerga aitorpenetan izanen du eragina.
"Hemezortzigarren Xedapen Gehigarria. Atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruz informatzeko betebeharra.
1. Tributudunek, 27.5 eta 103. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezarriko duen moduan, hurrengo informazioa eman beharko diote Administrazio Tributarioari:
a) Banku edo kreditu trafikoan aritzen diren entitateetan irekita dauden atzerriko kontuei buruzko informazioa, haiek titular edo onuradun badira, edo haietan baimendu gisa agertzen badira edo bestelako modu batez haiek erabiltzeko ahalmena badute.
b) Kapital soziala ordezkatzen duten titulu, aktibo, balore edo eskubideei, era guztietako entitateen funts bereki edo ondareei edo hirugarrenei lagatako kapital berekiei buruzko informazioa, haien titularrak badira eta atzerrian gordailututa edo kokatuta badaude, baita bizi- edo baliaezintasun-aseguruei eta biziarteko edo aldi baterako errentei buruz ere, haien onuradunak badira kapital bat dirutan, ondasun higigarritan edo higiezinetan ematearen ondorioz, atzerrian ezarritako entitateekin kontratatuta dituztela.
c) Atzerrian diren ondasun higiezinei eta ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa, haien titularrak direlako.
Aurreko hiru letretan aurreikusitako betebeharrak benetako titularrak direnentzat ere izanen dira, Kapital Zuriketari eta Terrorismoaren Finantzaketari Aurrea Hartzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4. artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.
2. Arau-hauste eta zehapenen araubidea.
Arau-hauste tributario soilak dira xedapen gehigarri honetan aipatu diren aitorpen informatiboak epetik kanpo, osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aurkeztea.
Aitorpen horiek baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoez bestelako moduz aurkeztea ere tributuaren aurkako arau-haustea da, baliabide horien bidez egiteko betebeharra dagoenean.
Arau-hauste horiek honako arau hauei jarraituz zehatuko dira:
a) Atzerrian diren kreditu entitateetako kontuei buruz informatu beharra betetzen ez den kasuan, 5.000 euroko isun finkoa izanen da zehapena, aitorpenean agertu beharreko kontu bati berari buruzko datu edo datu-multzo bakoitzeko, baita modu ez osoan, zehaztu gabe edo faltsututa agertuta ere; gutxienez, 10.000 euro izanen dira.
Zehapena 100 eurokoa izanen da kontu bati berari buruzko datu edo datu-multzo bakoitzeko, eta gutxienez ere 1.500 eurokoa, aitorpena epetik kanpo aurkeztu bada Administrazio Tributarioak errekerimendurik egin gabe. Modu berean, aitorpena baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoez bestelako moduz aurkeztea zehatuko da, baliabide horien bitartez egiteko betebeharra dagoenean.
b) Atzerrian gordailutu, kudeatu edo lortutako titulu, aktibo, balore, eskubide, aseguru eta errentei buruz informatu beharra betetzen ez den kasuan, zehapena 5.000 euroko isun finkoa izanen da aitorpenean agertu beharreko ondare elementu bakoitzari buruzko datu edo datu-multzo bakoitzeko, elementu horiek banaka hartuta haien motaren arabera, baita modu ez osoan, zehaztu gabe edo faltsututa agertuta ere; gutxienez, 10.000 euro izanen dira.
Zehapena 100 eurokoa izanen da ondare elementu bakoitzari buruzko datu edo datu-multzo bakoitzeko, elementu horiek banaka hartuta haien motaren arabera, eta gutxienez ere 1.500 eurokoa, aitorpena epetik kanpo aurkeztu bada Administrazio Tributarioak errekerimendurik egin gabe. Modu berean, aitorpena baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoez bestelako moduz aurkeztea zehatuko da, baliabide horien bitartez egiteko betebeharra dagoenean.
c) Atzerrian diren ondasun higiezinei eta ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruz informatu beharra betetzen ez den kasuan, 5.000 euroko isun finkoa izanen da zehapena, aitorpenean agertu beharreko ondasun higiezin bati berari edo ondasun higiezin baten gaineko eskubide bati berari buruzko datu edo datu-multzo bakoitzeko, baita modu ez osoan, zehaztu gabe edo faltsututa agertuta ere; gutxienez, 10.000 euro izanen dira.
Zehapena 100 eurokoa izanen da ondasun higiezin bati berari edo ondasun higiezin baten gaineko eskubide bati berari buruzko datu edo datu-multzo bakoitzeko, eta gutxienez ere 1.500 eurokoa, aitorpena epetik kanpo aurkeztu bada Administrazio Tributarioak errekerimendurik egin gabe. Modu berean, aitorpena baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoez bestelako moduz aurkeztea zehatuko da, baliabide horien bitartez egiteko betebeharra dagoenean.
Xedapen gehigarri honetan erregulatutako arau-hausteak bateraezinak dira 67. artikuluan ezarritakoekin.
3. Tributu bakoitza arautzen duten legeek berariazko ondorioak ezartzen ahalko dituzte informatzeko betebeharra, xedapen gehigarri honetan ezarria, betetzen ez den kasuan."
3. artikulua. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren Testu Bategina.
2013ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatzen diren zergapeko egintzetan ondorioa izanen dutelarik, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Testu Bategineko manuek honako testua izanen dute:
Bat.-8.1.c) artikulua.
"c) Ehuneko 4, ondasun higigarrien eta animalien eskualdaketa baldin bada, baita haien gaineko eskubide errealak eratu eta lagatzea ere, salbu berme-eskubide errealak, uztailaren 6ko 4/2012 Legean (uztailaren 6ko 4/2012 Legea, turismo-ondasunak txandaka aprobetxatzeko kontratuei, iraupen luzeko opor-produktuak eskuratzeko kontratuei, birsaltze-kontratuei eta truke-kontratuei eta tributu arloko arauei buruzkoa) jasotako eskubideen eskualdaketa eta idatz-zati honen letretan aurreikusi gabeko beste edozein lotutako egintza."
Bi.-9. artikulua.
"9. artikulua. Finken errentamenduan, zerga dirutan ordainduko da; eskala honen arabera, hain zuzen:
|
EUROTAN |
30,05 euro bitarte |
0,09 |
30,06tik 60,10era bitarte |
0,18 |
60,11tik 120,20ra bitarte |
0,39 |
120,21etik 240,40ra bitarte |
0,78 |
240,41etik 480,81era bitarte |
1,68 |
480,82tik 961,62ra bitarte |
3,37 |
961,63tik 1.923,24ra bitarte |
7,21 |
1.923,25etik 3.846,48ra bitarte |
14,42 |
3.846,49tik 7.692,95era bitarte |
30,77 |
7.692,95etik gorakoagatik, milako 4 tributatuko da."
Hiru.-31. artikulua.
"Aurreneurrizko idatzoharrak lotuta daude beren xedea eskubide edo interes baloragarri bat denean eta ez dituenean ofizioz agindu agintaritza judizial edo administratibo eskudunak."
Lau.-35. I artikulua. B) letraren barruan, beste salbuespen bat gehitzea, 27. salbuespena.
"27. Aktibo-eskualdatzeak eta, halakorik dagoenean, pasibo eskualdatzeak, bai eta edozein izaeratako bermeak ematea ere, baldin eta Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea (Kreditu-erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian araututakoa) bada subjektu pasiboa, sozietate horrek izan dezakeen edozein modalitatetan.
Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietateak bera zuzenean edo zeharka partaide den beste erakunde batzuei eginiko aktibo-eskualdatzeak eta, halakorik dagoenean, pasibo-eskualdatzeak; horretarako, partaidetza hori, gutxienez, partaide den sozietatearen kapitalaren, funts berekien, emaitzen edo boto-eskubideen ehuneko 50 izan behar da, eskualdatzea egin aurre-aurreko unean zein eskualdatze horren ondorioz.
Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietateak edo hark bere helburu soziala betetzeko eratu dituen erakundeek banku-aktiboen funtsei eginiko aktibo- eta pasibo-eskualdatzeak; funts horiek Kreditu-erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aipatzen dira.
Aktibo bankarioen funtsek aktibo bankarioen beste funts batzuei eginiko aktibo- eta pasibo-eskualdatzeak.
Batetik, kapitala murrizteko eragiketak eta sozietateak desegiteko eragiketak, hala Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietatearen kasuan, nola sozietate hori partaide den sozietateen kasuan, partaidetza hori, gutxienez, partaide den sozietatearen kapitalaren, funts berekien, emaitzen edo boto-eskubideen ehuneko 50 izan bada, eskualdatzea egin aurre-aurreko unean zein eskualdatze horren ondorioz. Bestetik, aktibo bankarioenfuntsen ondarea gutxitzeko edo funtsok desegiteko eragiketak.
Aurreko lerrokadetan aktibo bankarioen funtsen arteko eragiketentzat zehazten den tratamendu fiskala bakarrik aplikatuko da Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsa (FROB) funts horien eraginpean dagoen denbora-epean; epe hori Kreditu-erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamargarren xedapen gehigarriaren 10. idatz-zatian arautzen da."
Bost.-35.II artikulua, 24. idatz-zatia gehitzea.
"24. Finantza-sektoreko Higiezin Aktiboak Saneatu eta Saltzeari buruzko urriaren 30eko 8/2012 Legearen 8.2 artikulua."
Sei.-35.II artikulua, 25. idatz-zatia gehitzea.
"25. Kreditu-erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen laugarren xedapen gehigarria, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 108. artikuluan aurreikusitako balioen eskualdaketetako salbuespenari dagokionez."
4. artikulua. Udal tributuak.
2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.1 artikuluak honelako idazketa izanen du:
"1. Zerga eskatuko da tarifa hauei jarraikiz:
Kuotak:
a) Turismoak:
-8 zaldi fiskal baino gutxiago: 18,79 euro.
-8 zaldi fiskaletik 12ra bitartean: 52,85 euro.
-12 zaldi fiskal baino gehiago eta gehienez 16: 112,74 euro.
-16 zaldi fiskal baino gehiago: 140,96 euro.
b) Autobusak:
-21 leku baino gutxiago: 131,52 euro.
-21 lekutik 50era bitartean: 187,91 euro.
-50 leku baino gehiago: 234,90 euro.
c) Kamioiak:
-1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 65,83 euro.
-1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 131,52 euro.
-2.999 kg-tik gora eta 9.999ra bitarteko karga erabilgarrria: 187,91 euro.
-9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 234,90 euro.
d) Traktoreak:
-16 zaldi fiskal baino gutxiago: 32,29 euro.
-16 zaldi fiskaletik 25era bitartean: 64,54 euro.
-25 zaldi fiskal baino gehiago: 128,94 euro.
e) Atoiak eta erdi-atoiak:
-1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 32,94 euro.
-1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 65,83 euro.
-2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 131,52 euro.
f) Bestelako ibilgailuak:
-Ziklomotorrak: 4,74 euro.
-125 cc-ra arteko motozikletak: 7,11 euro.
-125 cc-tik gora eta 250 cc-ra bitarteko motozikletak: 11,78 euro.
-250 cc-tik gora eta 500 cc-ra bitarteko motozikletak: 23,23 euro.
-500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra bitarteko motozikletak: 46,47 euro.
-1.000 cc-tik gorako motozikletak: 92,94 euro."
5. artikulua. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen Foru Legea.
2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeren manu batzuek, ondotik heldu direnek, honako testu hau izanen dute:
Bat.-Zergaren tarifen lehenbiziko atalaren 981.3 epigrafean ohar bat erantsi da, honako eduki hau duena:
"Oharra: urtean zortzi hilabete baino gutxiagoz irekitzen diren jolas-parkeen kasuan, epigrafe honetan adierazitako kuotaren ehuneko 70 izanen da beren kuota."
Bi.-Jarraibidearen 14.1.G).b).2 araua:
"2. Denboraldiko jardueretarako erabiltzen den (postuekin eta antzekoekin bide publikoa okupatuz) azaleraren ehuneko 40.
Establezimendua urte osoan zabalik ez egoteagatik aurreikusi bada jarduera batzuen tarifetan kuotaren murrizketa egitea, dagokion epigrafean edo taldean, hartan portzentaje bat aplikatuz, portzentaje hori lokalen azalerari ere aplikatuko zaio."
Hiru.-Jarraibidearen 14. arauan 5. atal bat gehitu da.
"5. Denboraldiko jarduerak, edo eztablezimenduak irekita urtebete baino gutxiago dituztenak.
Denboraldiko jardueretan, edo eztablezimenduak irekita urtebete baino gutxiago dituztenetan, jarduerako bajako aitorpenaren aurkezpena bateraezina izanen da aurreikusitako kuotako murrizketaren aplikazioarekin, hots, kasu horietarako tarifetan eta arau honen 1.G).b).2 atalean aurreikusitakoekin."
6. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea.
2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen ondoko artikuluek honako testu hau izanen dute:
Bat.-26. artikulua.
"26. artikulua. Zerga-onurak.
1. Tasatik salbuetsirik daude:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde autonomoek pagatutako ordainsarien ziurtagiriak egitea, frogagiri gisa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarekin loturik.
b) Administrazioko langileek beren gorabeherei buruz eskatzen dituzten dokumentuen ziurtagiri eta konpultsak.
c) Ziurtagiriak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batek edo beste erakunde autonomo batek berariaz eskaturik.
d) bidez jaso daitezkeen ziurtagiriak luzatzea.
e) Foru Komunitateko administrazioak eta haren erakunde autonomoek administrazioan sartzeko hautapen-probetan onartzeko eskatzen dituzten dokumentuen konpultsak.
f) Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza arautuko ikastetxe publikoek ziurtagiriak egitea eta dokumentuak konpultsatzea kategoria bereziko familia ugarietako kideei.
2. Kategoria bereziko familia ugarietako kideei emandako zerbitzuengatik 1. idatz-zatiaren f) letrak aipatutako tasek ehuneko 50eko hobaria izanen dute."
Bi.-43. artikulua, 7. tarifa, 3. puntua.
"3. Ustiatzeko baimena |
60" |
Hiru.-51. bis artikulua.
"51. bis artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Tasaren zergapeko egintza da su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak ematea, bai interesdunek eskatzen dutenean bai ofizioz denean segurtasun arrazoiak direla-eta, betiere zerbitzua emateak subjektu pasiboari onura ekartzen badio, ondoko kasuetan:
a) Trafiko istripuak.
b) Urgenteak ez diren laguntza teknikoak: eraikinetan suteen prebentziorako instalazioak berrikustea, tokietatik ura ateratzea, galtzadak garbitzea, ateak irekitzea, ura garraiatzea eta alarmak deskonektatzea.
c) Erreskate lanak toki arriskutsuetan edo bertara iristeko zailak direnetan, onuradunak zuhurtziarik gabe edo ausartegi jokatzearen ondorio denean.
d) Suteen kontrako zaintza, babesa eta alarmak, eta horiek itzaltzea.
e) Esku-hartzeak, honelakoetan: eraikinak edo instalazioak osoki edo neurri batean hondoratzea, eraikin-hondakinak, eraispenak, uholdeak, salbamenduak eta antzekoak.
2. Subjektu pasiboa.
Tasa honen zergapeko subjektu pasibotzat hartzen dira zerbitzuaren prestazioko onuradun gertatzen diren entitateak, erakundeak edo pertsona fisiko nahiz juridikoak. Zerbitzuaren onuradun bat baino gehiago bada, tasa proportzionalki egotziko da, kontuan hartuz haietako bakoitzaren alde egindako lanetan erabilitako baliabideak, betiere txosten teknikoan oinarrituta, eta horrela banan-banan bereiztea ezinezkoa bada, parte berdina egotziko zaio bakoitzari.
Suteak itzaltzeko, eraikinetan esku hartzeko eta pertsonei osasun laguntza emateko zerbitzuetan, arriskuaren asegurua egin duen entitatea edo sozietatea izanen da zergapekoaren ordezkoa.
3. Sorrarazpena.
Tasa sortuko da, hain zuzen ere, behar den taldea suhiltzaileen parketik edo aireko baliabideak kokatuak dauden tokitik ateratzen den unean berean.
Une hori hartuko da, ondorio guztietarako, zerbitzu prestazioaren hasieratzat.
4. Kuota.
Zerbitzua ematean erabili diren pertsona eta material unitateen arabera eta behar izandako denboraren arabera zehaztuko da tributu-kuota.
5. Tarifa.
a) Tasaren zenbatekoa honako zenbatekoen arabera zehaztuko da:
|
ZENBATEKOA | |
1. Esku-hartzea, aritutako pertsona bakoitzeko |
30,00 | |
2. Ibilgailuen esku-hartzea |
Autoeskala edo ibilgailu berezia (PMA, kimikoa, lantegia...) |
90,00 |
Autoponpa-tankea-anbulantzia |
65,00 | |
Jeepa, furgoia edo autoa |
30,00 | |
Motoponpa, elektroponpa, multzo hidraulikoa |
4,50 | |
Txalupa motorduna |
64,00 | |
3. Baliabide materialak |
Apar-hautseko 10 litroko |
71,55 |
Murgiltzeko ekipamendu osoa |
8,95 | |
4. Aireko baliabideen esku-hartzea |
Osasun garraioko helikopteroa |
1.360,00 |
Salbamendurako helikopteroa |
1.400,00 | |
Basoetako suteetarako errefortzuko brigadaren helikopteroa |
1.200,00 |
b) Zergapeko egintza eratzen duen prestazioa amaiturik, babes zibilaren arloan eskuduna den organoak tasaren likidazioa igorriko du, bertan zehazturik zenbat denbora eta baliabide erabili diren eta zein den haren zenbatekoa, atal honetan ezarritako tarifaren arabera.
6. Salbuespenak.
1. ataleko b), c), d) eta e) letretako zerbitzuak salbuetsita daude tasa ordaintzetik, baldin eta zerbitzuaren eskaera edo prestazioa egiten bada onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, edo arrazoi ustekabekoengatik edo saihestezinengatik.
Salbuespen hori ezin da aplikatu, inolaz ere, baldin eta suteen kontrako neurrien arloan indarra duen araudia betetzen ez bada, edo eraikuntzek egiturazko kalteak badituzte, higiezina behar bezala ez mantendu eta ez kontserbatzeagatik sortuak."
Lau.-IV. kapitulua gehitzea VI. tituluari.
"IV. kapitulua. Tasa, tributu aitorpenen edo haren edukiaren erreprodukzio edo kopiagatik.
60. ter artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Alderdiak eskaturik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak tributu aitorpenen edo haren edukiaren erreprodukzioa edo kopia paperean egitea da tasaren zergapeko egintza.
2. Subjektu pasiboa.
Kasuan kasuko kopia edo erreprodukzioa eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasaren subjektu pasiboak.
3. Sorrarazpena.
Subjektu pasiboak kopia edo erreprodukzioa eskatzean sorraraziko da tasa.
4. Tarifak.
Tarifa 0,10 eurokoa izanen da inprimatutako orrialde bakoitzeko."
Bost.-V. kapitulua gehitzea VI. tituluari.
"V. kapitulua. Tasa, tributu arloko berariazko ziurtagiriak luzatzeagatik.
60. quater artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Alderdiak eskaturik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak tributu arloko berariazko ziurtagiriak paperean luzatzea da tasaren zergapeko egintza.
2. Subjektu pasiboa.
Kasuan kasuko ziurtagiria eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasaren subjektu pasiboak.
3. Sorrarazpena.
Subjektu pasiboak ziurtagiria eskatzean sorraraziko da tasa.
4. Tarifak.
Tarifak honako hauek dira:
2 euro, oro har, paperean luzatzen den ziurtagiri bakoitzeko.
Edonola ere, 5 eurokoa izanen da tarifa, paperezko ziurtagiria ezin bada segituan luzatu, aldez aurreko prestaketa egin behar denean hark igorpen automatikoko ereduekin bat ez egiteagatik."
Sei.-VIII. tituluaren kapitulu bakarreko errubrika.
"I. kapitulua. Tasak, tituluak igortzeagatik eta beste kontzeptu batzuengatik."
Zazpi.-99. artikulua, 8. tarifa.
8. TARIFA |
Hizkuntzen erdi mailako edo oinarrizko zikloko ziurtagiriak | |
1. Tarifa arrunta |
10,00 | |
2. 1. kategoriako familia ugaria |
5,00 | |
3. 2. kategoriako familia ugaria |
0,00" |
|
Zortzi.-II. kapitulua gehitzea VIII. tituluari.
"II. Kapitulua. Tasa, liburutegiko irakurlearen txartelaren bikoizketa egiteagatik.
99.ter artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Pertsona fisikoak eskaturik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek liburutegiko irakurlearen txartelaren bikoizketa egitea da tasaren zergapeko ekintza.
2. Subjektu pasiboa.
Liburutegiko irakurlearen txartelaren bikoizketa egitea eskatzen duten pertsona fisikoak dira subjektu pasiboak.
3. Sorrarazpena.
Subjektu pasiboak liburutegiko irakurlearen txartela bikoiztea eskatzean sorraraziko da tasa.
4. Tarifa.
Tarifa 5 eurokoa izanen da liburutegiko irakurlearen txartelaren bikoizketa bakoitzeko."
Bederatzi.-103. artikulua.
"103. artikulua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak.
|
EUROTAN | |
A) |
Ospitaleratze zerbitzua duten zentroak |
|
Sortzeko eta funtzionamendurako baimena tramitatzea |
195 | |
Hasierako egitura eta/edo araubidea aldatzeko edo baliozkotzeko baimena tramitatzea |
130 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
130 | |
B) |
Ospitaleratzerik gabeko zentroak |
|
Sortzeko eta funtzionamendurako baimena tramitatzea |
100 | |
Hasierako egitura eta/edo araubidea aldatzeko edo baliozkotzeko baimena tramitatzea |
65 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
65 | |
C) |
Osasun arloko garraioa |
|
Anbulantzien osasun ziurtagiria tramitatzea |
65 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
65 | |
D) |
Osasun zentro eta establezimenduen osasun arloko publizitaterako baimena |
35 |
E) |
Prestakuntza zentroak |
|
Desfibrilatzaileen inguruko ikastaroak emateko zentroetarako baimena |
35 |
2. Farmazia establezimenduak:
|
EUROTAN | |
A) |
Farmaziak | |
Ezartzeko baimena |
225 | |
Farmazia bulegoa tokiz aldatzea edo lokalak aldatzea |
150 | |
Titularra aldatzeko baimena |
75 | |
Jarduerak praktika onei lotuta egiten direla egiaztatzea |
225 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
75 | |
B) |
Gizaki eta/edo animalientzako botikak banatzeko biltegiak | |
Ezartzeko baimena |
225 | |
Biltegia tokiz aldatzea edo lokalak aldatzea |
190 | |
Titularra aldatzeko baimena |
75 | |
Banaketa ikuskatzea eta praktika onei lotzen zaiela egiaztatzea |
450 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
75 | |
C) |
Farmazia zerbitzuak | |
Ezartzeko baimena |
225 | |
Farmazia zerbitzua tokiz aldatzea edo lokalak aldatzea |
150 | |
Titularra aldatzeko baimena |
75 | |
Jarduerak praktika onei lotuta egiten direla egiaztatzea |
450 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
75 | |
D) |
Botika-kutxak eta botiken biltegiak | |
Ezartzeko baimena |
125 | |
Ortopediak baimentzea |
75 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
75 | |
E) |
Pertsona edo/eta animalientzako medikamentuak eta haien printzipio aktiboak prestatzen dituen industria | |
Fabrikazio onerako arauak betearazteko ikuskapena eta egiaztapena. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko |
450 | |
Publizitatea baimentzea |
125 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
75 | |
Botikak eta beste produktu batzuk baimendu ondoko azterlanak. Baimena |
350 | |
Botikak eta beste produktu batzuk baimendu ondoko azterlanak. Hasierako baimena aldatzea |
100 | |
F) |
Kosmetikoak | |
Zuzen fabrikatzeko arauak ikuskatu eta egiaztatzea. Ikuskatzeko eta/edo egiaztatzeko behar izan den egun bakoitzeko |
450 | |
Merkaturatzearen arduradunak erregistroan inskribatzea |
40 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
75 | |
G) |
Osasun produktuak | |
Optikak eta farmazia bulegoetako optika atalak baimentzea |
225 | |
Audio-protesien zentroak baimentzea |
225 | |
Ortopediak baimentzea |
225 | |
Hortz protesien laborategia baimentzea |
225 | |
Osasun produktuen publizitatea baimentzea |
125 | |
Lehenagoko ataletan sartu ez diren neurrirako osasun produktuak fabrikatzeko funtzionamendurako lizentzia | ||
-Ematea |
225 | |
-Baliozkotzea |
65 | |
-Aldatzea |
65 | |
Jarduera jakinarazi behar duten establezimenduen jakinarazpenaren baldintzak aldatzea |
75 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
75 | |
Osasun produktuen establezimenduen baimena baliozkotzea eta/edo aldatzea |
150 | |
Jarduera jakinarazi behar duten establezimenduen jakinarazpena tramitatzea |
150 | |
H) |
Laborategiak, botikak kontrolatu eta/edo garatzeko zentroak | |
Laborategiak ikuskatzea eta praktika egokiei lotzen zaizkiela egiaztatzea. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko |
450 | |
Praktika kliniko egokien ikuskapena eta egiaztapena. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko |
450 | |
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua |
75 | |
I) |
Bestelako jarduketak | |
Farmaziako zentro eta produktuen gaineko txostenak ematea, interesdunak eskaturik |
125 | |
Jardunbide egokiak betetzen direla frogatzen dituzten ziurtagiriak, naziokoak zein nazioartekoak, ematea (NCF, BPL, BPC, BPD eta haien pareko beste batzuk) |
100 (lehenbiziko ziurtagiria) 10 (jatorrizko kopia bakoitzeko) |
3. Hileta-osasuna:
|
EUROTAN | |
A) |
Gorpu bat edo gorpuzkiak hobitik ateratzeko eta berriz ehorzteko baimena |
20 |
B) |
Hobitik atera ez den gorpu bat Foru Komunitatetik kanpora eramateko baimena |
40 |
C) |
Gorpuzkiak Foru Komunitatetik kanpora eramateko baimena |
20 |
4. Baldintza tekniko-administratiboak:
|
EUROTAN | |
A) |
Dokumentazio ofizialaren eginbideak, tituluen erregistroa barne |
7 |
B) |
Gidabaimena eta arma lizentzia eskuratzeko azterketa psiko-fisikoa |
Azterketa zentroetan aplikatzen dena |
C) |
Berriemateak, informazioak eta Estatuko Administrazio Orokorrari jakinarazi behar zaizkion beste jarduera batzuk tramitatzea |
15 |
D) |
Desfibrilatzaileak erabiltzeko gaitasunerako ziurtagiriak ematea |
3 |
E) |
Lanbide kualifikazioa aitortzeko ziurtagiriak ematea |
10 |
5. Albaitari zerbitzuak.
A) Etxean hildako zerriak edo antzekoak aztertzea: 12,16 euro.
B) Animalien osasun kontrola, ausikia gertatzen denean: 18,69 euro.
C) Zakurrak harrapatu, bildu eta zaintzeko tasak:
a) Zakurra Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentroan uztea: 35,00 euro.
b) Zakurra etxetik bildu eta Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentrora eramatea: 40,00 euro.
c) Zakurra harrapatu eta Animaliak Babesteko Zentrora eramatea: 60,00 euro.
d) Harrapatutako zakurra bere jabeari itzultzea: 60,00 euro gehi egonaldia eta txipa eta, beharrezkoa izanez gero, txertoa jartzeko gastuak.
e) Beste jabe batzuk adoptatutako zakurrak: 18,00 euro gehi egonaldia eta txipa eta, beharrezkoa izanez gero, txertoa jartzeko gastuak.
f) Zaintzeagatik egunean, eta gehienez ere 15 egunetan, ordaindu beharrekoa: 3,00 euro.
Zerbitzuarengatik ordaindu beharreko tasen pagamenduak ez ditu egon daitezkeen zehapenak inola ere galaraziko.
D) Elikagaiak esportatzeko albaitarien ziurtagiri ofiziala: 19,85 euro.
E) Albaitarien jarduketa zezen ikuskizunetan (albaitari bakoitzeko):
a) Zezenketak eta pikatzaileekiko nobilladak:
-Iruñeko zezen plazan: 238,60 euro.
-Beste plaza batzuetan: 179,00 euro.
b) Bestelako zezen ikuskizunak:
-Iruñeko zezen plazan: 165,50 euro.
-Beste plaza batzuetan: 119,30 euro.
6. Ingurumen osasunaren arloko zerbitzuak.
|
EUROTAN | |
A) |
Hileta zerbitzuetako sistema aurrefabrikatuen homologazioa |
30 |
B) |
Igerilekuen Osasun-kontroleko Erregistro-liburua |
10 |
C) |
Hozte-dorreak eta lurrun-kondentsadoreak jartzeko baimena tramitatzea |
30 |
D) |
Establezimendu eta Zerbitzu Plagiziden Erregistro Ofizialean inskribatzea edo inskripzioa aldatzea |
30 |
E) |
Pestizida Arriskutsuen Mugimenduen Liburu Ofiziala saldu eta eginbidetzea. MLO |
16" |
Hamar.-119. artikulua.
"119. artikulua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. TARIFA |
Salgaien garraioa | |
1.1. Salgaien garraio publiko edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea |
27 euro ibilgailu bakoitzeko | |
1.2. Ibilgailu baten matrikulatzearen edo titulartasuna aldatzearen aurreko ziurtagiria ematea, garraiorako baimena eman gabe |
9 euro ziurtagiri bakoitzeko | |
2. TARIFA |
Bidaiarien garraioa | |
2.1. Bidaiarien garraio publiko berezi edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea |
27 euro, enpresarentzako baimen bakoitzeko | |
2.2. Ibilgailu bakoitzaren baimenaren kopia ziurtatuak luzatzea |
12 euro kopia ziurtatu bakoitzeko | |
2.3. Erabilera bereziko bidaiarien garraio publikorako baimenak ematea edo berritzea |
27 euro baimen bakoitzeko | |
3. TARIFA |
Ibilgailu gidaridunak errentatzeko baimenak ematea, birgaitzea, luzatzea, bisatzea edo aldatzea |
27 euro ibilgailu bakoitzeko |
4. TARIFA |
Garraioaren jarduera osagarriak ezartzeko baimenak ematea, berritzea edo aldatzea (garraioko operadorea) |
55 euro subjektu pasibo bakoitzeko |
5. TARIFA |
Bestelako tasak | |
5.1. Liburu edo dokumentu nahitaezkoak legeztatu, eginbideak egin edo zigilatzeagatik |
11 euro | |
5.2. Baimenen kopia bikoiztuak luzatzeagatik |
18 euro | |
5.3. Gidari ziurtagiria luzatzeagatik |
28 euro | |
5.4. Takografo digitalaren txartela luzatzeagatik |
43 euro | |
6. TARIFA |
Azterketa egiteko eta tituluak emateko tasak | |
6.1. Ondoko azterketa hauek egiteko eskubideengatik: garraiolariaren lanbide gaitasunaren titulua lortzekoa, segurtasun aholkulariaren titulua lortzekoa edo berritzekoa, edo gidariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzekoa |
12 euro | |
6.2. Garraiolariaren lanbide gaitasunaren titulua emateagatik eta segurtasun aholkulariaren titulua emateagatik edo berritzeagatik |
27 euro | |
7. TARIFA |
Gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren tasak | |
7.1. Zentroak baimentzea |
340 euro | |
7.2. Zentroak ikus-onestea |
178 euro | |
7.3. Ikastaroak homologatzea |
125 euro | |
7.4. Gidariaren gaitasun txartela ematea eta berritzea |
26 euro | |
7.5. CAParen (Profesionalen Gaitasun Agiria) hasierako prestakuntzatik salbuesteko egiaztagiria luzatzea |
9 euro | |
8. TARIFA |
Idatzizko txostenak prestatzeagatik | |
8.1. Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorrean edo Garraio Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuen beste erregistro batzuetan ageri diren pertsonei, baimenei, ibilgailuei edo enpresa berariazkoei buruzko datuen gainean |
26 euro | |
8.2. Aurreko kontzeptuaren jarduketetarako, datu orokorren gainean |
211 euro" |
Hamaika.-133 bis.4 artikulua.
"4. Tarifa.
Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:
Inprimategian editatutako kartografia:
IZENA |
TASA |
1. Nafarroako mapa topografikoak | |
-1:10.000 (hormakoa/tolestua) |
3,17 |
-1:100.000 orriko (hormakoa/tolestua) |
3,81 |
-1:100.000 (hormakoa/koloretan) |
31,71 |
-1:200.000 (hormakoa/tolestua) |
3,81 |
-1:200.000 (erliebea) |
31,71 |
-1:400.000 (hormakoa/tolestua) |
2,54 |
2. Nafarroako mapa hipsometrikoak | |
-1:200.000 (hormakoa/tolestua) |
3,81 |
-1:400.000 (hormakoa/tolestua) |
2,54 |
3. Nafarroako mapa geologikoak | |
-1:200.000 (hormakoa/tolestua) |
10,57 |
-1:200.000 eta oroit-idazkia |
15,86 |
4. Nafarroako mapa topografikoa | |
-1:850.000 |
1,27 |
5. Laboreen eta aprobetxamenduen mapak | |
-1:25.000 |
6,34 |
6. Iruñeko mapa geoteknikoak | |
-1:25.000 eta Memoria |
15,86 |
7. Ortofotomapak | |
-Nafarroakoa 1:25.000 eskalan (hormarakoa/tolestua) |
2,54 |
8. Nafarroako laboreen eta aprobetxamenduen mapak | |
-1:200.000 (hormakoa/tolestua) |
9,51 |
2) Kartografia ploteatua:
IZENA |
TASA |
1. Kartografia topografikoak | |
-1:500 (100 herri, 1978koa) (papera/zuri eta beltzean) |
9,51 |
-1:500 eskalan: Altsasu, Corella, Lizarra, Azkoien, Zangoza, San Martin Unx, Uxue, Tutera, Iruñerria (papera/zuri eta beltzean) |
6,34 |
-Iruñerria 1:500 eskalan (papera/koloretan) |
12,68 |
-Tutera 1:1.000 eskalan (papera/zuri eta beltzean) |
7,61 |
-1:2.000 eskalan: Iruñerria, Belagua, Eugi, Altsasu, Olazti, Tafalla, Erriberri (papera/zuri eta beltzean) |
7,61 |
-SIUN, hirikoa, 1:1.000 eskalan (papera/koloretan) |
12,68 |
2. Nafarroako mapa topografikoak | |
-1:5.000 (papera/zuri eta beltzean) |
6,34 |
-1:5.000 (papera/koloretan) |
12,68 |
-1:10.000 (papera/zuri eta beltzean) |
6,34 |
-1:10.000 (papera/koloretan) |
12,68 |
-Nafarroako Mapa Topografikoa 1:100.000 hormakoa (argazki papera/koloretan) |
52,85 |
3. Ortofotografiak | |
-1:2.000 (papera/zuri eta beltzean) |
7,61 |
4. Nafarroako ortofotomapak | |
-1:5.000 (argazki papera) |
12,68 |
-1:5.000 (paper arrunta) |
9,51 |
-1:10.000 (argazki papera) |
12,68 |
-1:10.000 (paper arrunta) |
9,51 |
-Iruñerrikoa 1:12.500 eskalan (hormarakoa) |
12,68 |
5. SIUN, hiriko ortofotomapa | |
-1:1.000 (paper arrunta) |
9,51 |
-1:1.000 (argazki papera) |
12,68 |
6. Litobalak, eskala ertainekoak | |
-1:5.000 |
3,17 |
7. Nafarroako mapa geologikoa | |
-1:25.000 |
12,68 |
8. Nafarroako mapa geomorfologikoa | |
-1:25.000 |
12,68 |
9. Lurzoruaren erabileren mapa | |
-1:200.000 (paper arrunta) |
12,68 |
10. Nafarroako Natura 2000 Sarearen mapa | |
-1:200.000 (paper arrunta) |
12,68 |
11. Nafarroako abelbideen mapa | |
-1:200.000 (paper arrunta) |
12,68 |
12. Naturgune babestuen mapa | |
-1:200.000 (paper arrunta) |
12,68 |
13. Europar Batasunaren Intereseko Lekuen eta Naturgune Babestuen mapak, zenbait eskalatan (EBILen edo NBen tamainaren araberakoak) |
12,68 |
14. Nafarroako lurzoruaren erabileren mapa | |
-01:25.000 (paper arrunta) |
12,68 |
15. Nafarroako landare sailen mapa | |
-1:200.000 (paper arrunta) |
12,68 |
16. Fotogramen kopia edo handitzeak, DINA4 artekoak | |
-Paper arrunta |
4,23 |
-Argazki papera |
6,34 |
17. Planoak eskaneatu eta kopiatzea | |
-ISO A0 tamainakoa |
12,68 |
-ISO A1 tamainakoa |
9,51 |
-ISO A2 tamainakoa |
8,46 |
-ISO A3 tamainakoa |
6,34 |
-ISO A4 tamainakoa |
4,23 |
3) Kartografia digitala:
IZENA |
TASA (eurotan) | |
1. Iruñeko 1:25.000 eskalako mapa geoteknikoaren CDa eta oroit-idazkia (PDF): |
10,57 | |
2. CD-a, (*) produktuen gaineko informazioa duena, 550 megabytekoa gehienez ere: |
10,57 | |
3. DVD-a, (*) produktuen gaineko informazioa duena, 3.550 megabytekoa gehienez ere: |
63,42 | |
(*) Aurreko taulak CD edo DVD euskarrietan saltzen diren produktuen izenak haien tamainaren arabera dakartza (bytetan). | ||
PRODUKTUAREN IZENA | ||
Kartografia topografikoa 1:500 (dgn, dwg, dxf eta pdf) | ||
Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf) | ||
Nafarroako mapa topografikoa 1:10.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf) | ||
Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 orria (pdf) | ||
Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 osoa (pdf) | ||
Nafarroako mapa topografikoa 1:200.000 (pdf) | ||
Nafarroako mapa topografikoa 1:400.000 (pdf) | ||
Nafarroako mapa topografikoa 1:850.000 (pdf) | ||
Ortoargazkia 1:2.000 (tiff, jpeg, ecw) | ||
Ortoargazkia 1:5.000 (tiff, jpeg, ecw) | ||
Ortoargazkia 1:10.000 (tiff, jpeg, ecw) | ||
Ortoargazkia 01:25.000 (tiff, jpeg, ecw) | ||
Nafarroako mapa geologikoa 1:25.000 (pdf) | ||
Nafarroako mapa geologikoaren orri baten memoria, 1:25.000 (pdf) | ||
Lurraldearen eredu digitala | ||
Fotograma digitalak edo eskaneatuak | ||
4) Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan:
IZENA |
PAPERA |
Fotograma (24x24) |
31,71 |
Handitzea (21x29) |
31,71 |
Handitzea (24x24) |
31,71 |
Handitzea (50x50) |
40,17 |
Handitzea (50x60) |
40,17 |
Handitzea (70x70) |
40,17 |
Handitzea (70x80) |
61,31 |
Handitzea (80x90) |
61,31 |
Handitzea (100x100) |
61,31 |
5) Beste produktu batzuk:
IZENA |
TASA |
1. Kartografiako katalogoa: |
9,51 |
2. Nafarroako atlasa (Errepideak, Turismoa eta Ingurumena): |
12,68" |
Hamabi.-146. artikulua, 9. tarifa, 6. puntua.
"
9. TARIFA |
6. Ardi eta ahuntz aziendak identifikatzeagatik (ikusteko moduko belarritakoa gehi belarritako elektronikoa edo errumeneko pilula) |
3,00" |
Hamahiru.-155. artikulua.
"155. artikulua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
Muztioak, ardoak, mistelak, ozpinak, mahatsaren ondoriozko bestelako produktuak, likoreak, patxarana eta antzeko edari alkoholikoak.
ANALISI KODEA |
ANALISIEN IZENA |
EUROTAN | |
001 |
1.-BUTANOLA |
2,25 | |
002 |
1.-PROPANOLA |
2,25 | |
003 |
2.-BUTANOLA |
2,25 | |
005 |
AZETALDEHIDOA |
2,60 | |
006 |
ETILO AZETATOA |
2,60 | |
007 |
METILO AZETATOA |
2,60 | |
008 |
AZIDOTASUN FINKOA |
1,69 | |
009 |
AZIDOTASUNA GUZTIRA - BARNE METODOA |
1,90 | |
010 |
AZIDOTASUNA GUZTIRA - METODO OFIZIALA |
1,90 | |
011 |
AZIDOTASUN HEGAZKORRA - METODO OFIZIALA |
1,90 | |
012 |
AZIDOTASUN HEGAZKORRA - BARNE METODOA |
1,90 | |
014 |
AZIDO ZITRIKOA |
5,50 | |
016 |
AZIDO LAKTIKOA |
5,30 | |
017 |
AZIDO L-MALIKOA |
4,35 | |
018 |
AZIDO SORBIKOA |
8,10 | |
019 |
AZIDO TARTARIKOA |
5,25 | |
020 |
ERRAUTSEN ALKALINOTASUNA |
2,40 | |
114 |
GOI MAILAKO ALKOHOLAK |
2,65 | |
021 |
ANH. ANH. SULFUROSO LIBREA - BARNE METODOA |
1,90 | |
022 |
ANH. ANH. SULFUROSO LIBREA - METODO OFIZIALA |
1,90 | |
023 |
ANH. ANH. SULFUROSOA GUZTIRA - BARNE METODOA |
1,90 | |
024 |
ANH. ANH. SULFUROSOA GUZTIRA - METODO OFIZIALA |
1,90 | |
025 |
ANTOZIANOAK |
2,50 | |
027 |
AZUKRE GUTXITZAILEAK |
1,95 | |
028 |
AZUKREAK, GUZTIRA |
3,90 | |
029 |
BROMUROAK |
2,36 | |
030 |
KALTZIOA |
10,50 | |
031 |
KATEKINAK |
2,50 | |
032 |
ERRAUTSAK |
2,40 | |
033 |
KLORUROAK |
2,00 | |
034 |
KOBREA |
10,50 | |
035 |
KOLORATZAILE SINTETIKOAK |
5,25 | |
122 |
KLOROPIKRINAREN DEGRADATZEAREN KONP. |
7,25 | |
119 |
KONDUKTIBITATEA |
1,90 | |
110 |
CIELAB A KOORDENATUA |
9,60 | |
111 |
CIELAB B KOORDENATUA |
9,60 | |
112 |
CIELAB C KOORDENATUA |
9,60 | |
108 |
CIELAB H KOORDENATUA |
9,60 | |
109 |
CILAB L KOORDENATUA |
9,60 | |
123 |
CIELAB S KOORDENATUA |
9,60 | |
036 |
AKATS ORGANOLEPTIKOAK |
2,50 | |
041 |
DENTSITATE OPTIKOA 620 NM |
1,45 | |
037 |
DENTSITATE OPTIKOA 280 NM |
1,45 | |
038 |
DENTSITATE OPTIKOA 420 NM |
1,45 | |
040 |
DENTSITATE OPTIKOA 520 NM |
1,45 | |
044 |
DENTSITATE ERLATIBOA 20.º C-AN |
1,15 | |
045 |
DIETILENGLIKOLA |
2,90 | |
046 |
PROTEINA EGONKORTASUNA |
5,25 | |
047 |
EGONKORTASUN TARTARIKOA |
5,50 | |
048 |
ESTERRAK GUZTIRA |
3,15 | |
050 |
ETANOLA OZPINEAN |
3,05 | |
049 |
ATERAKIN EZ GUTXITZAILEA |
1,10 | |
051 |
ATERAKIN GUTXITUA |
1,10 | |
053 |
ATERAKIN LEHORRA, GUZTIRA |
1,10 | |
054 |
OZPIN ATERAKINA GUZTIRA |
1,10 | |
055 |
FERROZIANUROA DISOLUZIOAN |
5,25 | |
056 |
FERROZIANUROA ESEKIDURAN |
5,25 | |
057 |
FLUORUROAK |
2,36 | |
067 |
ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA GUZTIRA, NIR TEKNIKAREN BIDEZ |
1,50 | |
064 |
DESTILATZE BIDEZ HARTUTAKO ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA. |
3,25 | |
065 |
DENTSITATEA ELEKTRONIKOKI NEURTUZ HARTUTAKO ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA |
3,25 | |
063 |
NIR TEKNIKAREN BIDEZ HARTUTAKO ALKOHOL G. BOLUMETRIKOA |
1,20 | |
066 |
ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA POTENTZIAN |
1,50 | |
059 |
GLIZERINA |
8,05 | |
061 |
GLUKOSA + FRUKTOSA |
5,50 | |
062 |
ALKOHOL GRADUA PISUAN |
3,25 | |
069 |
BEAUME GRADUA |
1,20 | |
071 |
LITEKEEN GRADUA |
1,20 | |
132 |
HISTAMINA |
25,00 | |
072 |
BURDINA |
10,50 | |
074 |
KOLMATAZIO INDIZEA |
5,25 | |
075 |
FOLIN-CIOCALTEU INDIZEA |
2,50 | |
076 |
ANTOZIANOEN IONIZAZIO INDIZEA |
2,50 | |
129 |
OXIDASETAKO POLIFENOL INDIZEA |
2,50 | |
078 |
DASTATZE TXOSTENA |
5,00 | |
079 |
INTENTSITATE KOLOREZTATZAILEA-ZIURTATUA |
1,50 | |
080 |
ISOAMILIKOAK |
2,25 | |
081 |
ISOBUTANOLA |
2,25 | |
082 |
METILO ISOTIOZIANATOA |
7,25 | |
083 |
MAGNESIOA |
10,50 | |
086 |
MASA BOLUMIKOA 20. ºC-AN |
1,15 | |
087 |
METANOLA |
2,65 | |
088 |
100 ALEREN PISUA |
0,60 | |
089 |
pH-A - BARNE METODOA |
1,90 | |
090 |
pH-A - METODO OFIZIALA |
1,90 | |
092 |
BERUNA |
20,00 | |
093 |
HEZETASUN PORTZENTAJEA |
1,90 | |
094 |
POTASIOA |
10,50 | |
095 |
HIBRIDOEN PRESENTZIA |
5,25 | |
096 |
BAKTERIO KONTAKETA |
10,00 | |
097 |
LEGAMIA KONTAKETA |
10,00 | |
098 |
LIZUN KONTAKETA |
10,00 | |
134 |
ATERAKINAREN GAINERAKOA |
1,10 | |
102 |
SAKAROSA |
8,00 | |
103 |
SODIOA |
10,50 | |
104 |
SULFATOAK |
5,30 | |
105 |
TLITATEA |
1,50 | |
106 |
UHERTASUNA |
5,25 | |
107 |
ZINKA |
10,50 | |
ANALISI KODEA |
ANALISI KONPOSATUAK |
EUROTAN | |
AC012 |
AZKEN HARTZIDURA: Azido L-malikoa, glukosa+fruktosa |
6,00 | |
AC001 |
OSORIK: Azidotasuna, guztira; azidotasun hegazkorra; anh. sulfurosoa, guztira; anh. sulfuroso librea; azukre gutxitzaileak |
8,00 | |
AC002 |
OSORIK, AZUKREEKIN: Azidotasuna, guztira; azidotasun hegazkorra; anh. sulfurosoa, guztira; anh. sulfuroso librea; azukre gutxitzaileak |
8,60 | |
AC005 |
EUROPAR BATASUNEKO MERKATUA EDO EDARI ESPIRITUOSOAK ESPORTATZEA: Hartutako alk. gradu bolumetrikoa, Baume gradua, masa bolumikoa 20.ºC-an |
5,00 | |
AC020 |
EUROPAR BATASUNEKO MERKATUA EDO MUZTIOAK ESPORTATZEA: Azidotasuna, guztira; alk. gradu bolumetrikoa, guztira; Baumé gradua, masa bolumikoa 20.ºC-an |
5,00 | |
AC004 |
EUROPAR BATASUNEKO MERKATUA EDO UPELEKO ARDO LEHORRAK ESPORTATZEA: Azidotasuna, guztira; azidotasun hegazkorra; anh. sulfurosoa, guztira; akats organoleptikoak; aterakin lehorra, guztira; hartutako alk. gradu bolumetrikoa; alk. gradu bolumetrikoa, guztira; masa bolumikoa 20.ºC-an; metanola |
18,10 | |
AC029 |
EUROPAR BATASUNEKO MERKATUA EDO UPELEKO ARDO GOZOAK ESPORTATZEA: Azidotasuna, guztira; azidotasun hegazkorra; anh. sulfurosoa, guztira; akats organoleptikoak; aterakin lehorra, guztira; hartutako alk. gradu bolumetrikoa; alk. gradu bolumetrikoa, guztira; masa bolumikoa 20.ºC-an; metanola |
19,5 | |
AC003 |
EUROPAR BATASUNEKO MERKATUA EDO ARDO LEHORRAK BOTILETAN ESPORTATZEA: Azidotasuna, guztira; azidotasun hegazkorra; anh. sulfurosoa, guztira; aterakin lehorra, guztira; hartutako alk. gradu bolumetrikoa; alk. gradu bolumetrikoa, guztira; masa bolumikoa 20.ºC-an; metanola |
16,00 | |
AC013 |
EUROPAR BATASUNEKO MERKATUA EDO ARDO GOZOAK BOTILETAN ESPORTATZEA: Azidotasuna, guztira; azidotasun hegazkorra; anh. sulfurosoa, guztira; aterakin lehorra, guztira; hartutako alk. gradu bolumetrikoa; alk. gradu bolumetrikoa, guztira; masa bolumikoa 20.ºC-an; metanola |
18,00 | |
ANALISI KODEA |
KONTZEPTU ADMINISTRATIBOAK |
|
CA002 |
Txostenaren edo ziurtagiri informatikoen itzulpena |
1,50 |
CA001 |
Kopiak eta jatorrizkoak, saiakuntzaren lehenbiziko txostenetik aurrera (informatikoak) |
1,50 |
CA003 |
Salmenta librearen ziurtagiria |
5,00 |
CA004 |
Bestelako ziurtagiriak eta txostenak |
6,10" |
Hamalau.-XII. tituluaren I. kapitulua.
"I. kapitulua. Tasak, industria segurtasunaren, meatzeen eta metrologiaren arloan zerbitzuak egiteagatik.
165. artikulua. Zergapeko egintza.
Ofizioz edo alderdiak eskaturik, foru lege honen 168. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak industria segurtasunaren, meatzeen eta metrologiaren arloan egitea da tasaren zergapeko egintza.
166. artikulua. Subjektu pasiboak.
Zergapeko egintza eratzen duten zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasaren subjektu pasiboak.
167. artikulua. Sorrarazpena.
Zerbitzua egitean sorraraziko da tasa. Nolanahi ere, eskaera egitean edo espedientea hastean eska daiteke ordaintzeko.
168. artikulua. Tarifak.
Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:
A) Baimenak.
1. Industria segurtasunari buruzko erregelamenduei lotutako instalazioen baimen administratiboak: 150 euro.
2. Jarduerak egiteko baimena: 150 euro.
3. Jarduera/instalazioen titulartasuna aldatzea: 30 euro.
4. Meatzeen arloko baimenak eta adierazpenak: 150 euro.
5. Txostenak lehergaien erabilerari eta leherketa proiektuei buruz: 60 euro.
6. Esplorazio, aztertze eta kontzesio baimenak. 2.000 euro.
7. Meatzeko eskubideen transmisioa: 150 euro.
B) Erregistroak.
1. Instalazio, tresna eta ekipoen erregistroa: 30 euro.
2. Instalazio, tresna eta ekipoen erregistroa entitate baimenduetan: 10 euro.
3. Entitate baimenduak egindako egiaztapen metrologikoen erregistroa, aparatu bakoitzeko: 1 euro.
4. IAT estazioetan tramitatzen diren espedienteetatik eratorritako erregistroa eta zerbitzuak (aldian-aldiko azterketak salbu): 5 euro.
C) Ziurtagiriak.
1. Aldez aurreko egiaztapenak behar dituzten ziurtagiriak eta kreditazioak ematea: 30 euro.
D) Beste batzuk.
1. Azterketa eskubideak industria segurtasunaren arloan: 30 euro.
2. Karnet profesionalak luzatzea: 30 euro.
3. Karnet profesionalak berritzea: 15 euro.
4. Desjabetze espedientearen hasiera 90 euro.
5. Okupazio akta: 50 euro.
6. Ikuskapena, erabilerako eredu eta patenteak praktikan jartzeko: 90 euro.
7. Ibilgailu historikoak katalogatzea: 60 euro.
8. Alderdiak eskaturik, instalazioak, tresnak edo ekipoak ikuskatzea: 150 euro.
9. Egiaztapen metrologikoa erreklamazioa dela-eta: 10 euro.
Eredua onestea (kontrol metrologikoa): 150 euro.
10. Ibilgailuen tramitazio-homologazioa: 30 euro."
Hamabost.-173. artikulua.
"173. artikulua. Zergapeko egintza.
Indarra duten xedapenekin bat, Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan gaitu edo inskribatu beharreko kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko enteei dagozkien egintza, egitate eta agirien inskripzioa eta egiaztapena da tasa honen zergapeko egintza."
7. artikulua. Gastatutako erregai nuklearra sortzearen gaineko zerga, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboen gainekoa eta gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gainekoa. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
1. Nafarroako Foru Komunitatean aplikatuko dira gastatutako erregai nuklearra ekoiztearen gaineko zerga, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboen gainekoa eta gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gainekoa.
2. Zerga horiek ordainaraztean, haiek arautzen dituen Estatuko araudia aplikatuko da.
3. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin hitzartzen dituen harmonizazio irizpideak errespetatuko ditu.
8. artikulua. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga.
Artikulu bat gehitzen zaio, 32. bis, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Testu Bateginari, zeina abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen. Artikulu horrek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatzen diren zergapeko egitateetan izanen du eragina.
"32. bis artikulua. Subjektu pasibo ezgaituen mortis causa eskuratzeak.
Subjektu pasibo ezgaituek gauzatzen dituzten mortis causa eskuratzeek 60.000 euroko murrizketa izanen dute; horretarako, %33 edo gehiagoko eta %65 baino gutxiagoko minusbaliotasun-gradua egiaztatu beharko dute. Zenbateko hori 180.000 eurokoa izanen da subjektu pasiboak egiaztatuz gero bere minusbaliotasun gradua %65ekoa edo handiagoa dela.
Murrizketa hori aplikatu aurretik, eta kasua bada, kapitulu honetan aurreikusitako murrizketak egin beharko dira.
Minosbaliotasunaren egiaztapena Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduko 50. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko da; erregelamendu hori maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Lehen Xedapen Gehigarria. Balantzeak eguneratzea.
1. Honako hauek heltzen ahal diote, borondatez, xedapen honetan arautzen den balioen eguneratzeari:
a) Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergapekoak, establezimendu iraunkorra dutenak eta, Hitzarmen Ekonomikoan xedatuarekin bat, sozietateen gaineko zergari buruzko foru araudia aplikatzekoa dutenak, baldin eta kontabilitatea eramaten badute Merkataritzako kodean aurreikusitakoaren arabera.
b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak eta enpresa edo lanbide jarduerak garatzen dituzten enteak, zeinek helbide fiskala Nafarroan izanda, errenta egozpenaren araubidean tributatzen baitute, baldin eta, kasu guztietan, errendimendu garbiak estimazio zuzeneko araubidean zehazten badira eta ondoko baldintzak betetzen badituzte:
Lehena. Enpresa jarduerak egitean, Merkataritzako kodean xedatuarekin bat eraman behar dute kontabilitatea. Edonola ere, estimazio zuzeneko araubidearen modalitate sinplifikatuaren bidez zehazten direnean jardueraren errendimenduak, edo, kode horren arabera, egindako enpresa jarduera ez denean merkataritzakoa, aski izanen da behar bezala eginbideturik eramatea erregistro liburuak, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregelamenduaren 61.3 artikuluan aurreikusten direnak (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Bigarrena. Lanbide jarduerak egiten dituztenean, behar bezala eginbideturik eraman behar dituzte erregistro liburuak, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregelamenduaren 61.5 artikuluan aurreikusten direnak.
Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen X. tituluko VIII. kapituluan ezarritakoari jarraituz zergen finkapenaren araubidean tributatzen duten subjektu pasiboen kasuan, eguneratze-eragiketak araubide indibidualean eginen dira.
2. Ibilgetu materialaren elementuak eta higiezinetako inbertsioenak eguneratuko dira, Espainian zein atzerrian egon. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergapekoak direnean, establezimendu iraunkorrekoak, eguneratu beharreko elementuak establezimendu iraunkor horri atxikiko zaizkio.
Honakoak ere eguneratuko dira:
a) Errentamenduaren araubidean eskuratutako higiezinetako inbertsioen elementuak eta ibilgetu materialarenak, Kreditu Entitateen Diziplina eta Esku-hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatian aipatu bezala. Eguneratzearen ondorioak, ebazpen izaeraz, erosteko aukera baliatzearen baldintzapean egonen dira.
b) Abenduaren 23ko EHA/3362/2010 Aginduak ezarritako kontabilitate-irizpideak aplikatu behar dituzten enpresa emakida-hartzaileek -agindu horrek arautu zuen Kontabilitate Plan Orokorra nola egokitu azpiegitura publikoen emakida hartutako enpresetarako- ondare-aktibo immaterial gisa erregistratu dituzten ondare-elementuak, emakida-akordioei dagozkienak.
Eguneratu daitezkeen elementu guztiak eta haiei dagozkien amortizazioak aipatuko ditu eguneratzeak halabeharrez, higiezinen kasuan izan ezik, haiek era independentean eguneratzen ahal baitira banan-banan. Higiezinen kasuan, eguneratzea egitean bereizi beharko da zein den lurzoruaren balioa eta zein eraikinarena.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergapekoen kasuan, eguneratzeko elementuak enpresa edo lanbide jarduerari atxikiko zaizkio.
3. 2012ko abenduaren 28tik ixten den lehen balantzean jasotzen diren elementu eguneratzeko modukoen gainean eguneratuko dira balioak, edo 2012ko abenduaren 31n erregistro liburuetan jasotzen direnen gainean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboen kasuan, zerga horrek behartzen baditu erregistro liburu horiek eramatera, betiere zerga aldetik guztiz amortizaturik ez badaude. Horretarako, izaera horrekin egin behar izan ziren amortizazioak hartuko dira gutxienez.
Eguneratzeko eragiketen ondoriozko kontabilitateko errebalorizazioen zenbatekoa "Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba" izeneko kontura eramanen da, zein funts berekien parte izanen baita. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak direnean, enpresa edo lanbide jardueraren erregistro liburuak eraman behar dituztenak, kontabilitateko errebalorizazioren zenbatekoa inbertsioko ondasunen erregistro liburuan jaso beharko da.
Eguneratzeko eragiketak eginen dira atal honetako lehenbiziko lerrokadak balantzea ixteko aipatzen duen egunetik hura onesteko epea bukatzen den egunera bitarte. Pertsona juridikoen kasuan, gizarte organo eskudunak onetsia egon behar du balantze eguneratuak. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboen kasuan, eguneratzeko eragiketak eginen dira 2012ko abenduaren 31tik zerga horren 2012ko zergaldian aitorpena aurkezteko epea bukatzen den egunera bitarte.
4. Xedapen honi ezin zaizkio lotu ondareko elementuak eransteko eragiketak, kontabilitate liburuetan erregistraturik ez badaude, edo kasuan kasuko erregistro liburuetan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboen kasuan, baldin eta zerga horrek behartzen baditu erregistro liburu horiek eramatera. Halaber, existitzen ez diren pasiboak liburu horietatik kentzekoak ere ezin zaizkio lotu.
5. Eguneratze-eragiketak koefizienteok aplikatuz gauzatuko dira:
1983 eta aurrekoak |
2,422 |
1984 |
2,194 |
1985 |
2,047 |
1986 |
1,947 |
1987 |
1,886 |
1988 |
1,809 |
1989 |
1,720 |
1990 |
1,651 |
1991 |
1,593 |
1992 |
1,540 |
1993 |
1,478 |
1994 |
1,421 |
1995 |
1,351 |
1996 |
1,287 |
1997 |
1,255 |
1998 |
1,241 |
1999 |
1,233 |
2000 |
1,228 |
2001 |
1,202 |
2002 |
1,189 |
2003 |
1,170 |
2004 |
1,158 |
2005 |
1,144 |
2006 |
1,122 |
2007 |
1,097 |
2008 |
1,063 |
2009 |
1,040 |
2010 |
1,028 |
2011 |
1,028 |
2012 |
1,000 |
2013 |
1,000 |
Honela aplikatuko dira koefizienteak:
a) Eskuratze prezioaren edo produkzio kostuaren gainean, kontuan izanda ondareko elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den. Zein urtetan egin den hobekuntza, urte hartako koefizientea aplikatuko da.
b) Zerga ondorioetarako kengarriak ziren produkzio kostuei edo eskuratze prezioari dagozkien amortizazio kontableen gainean, kontuan izanda zein urtetan egin ziren.
Balioak Eguneratzeari buruzko abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legearen arabera eguneratutako ondareko elementuen kasuan, koefizienteak aplikatuko dira erosketa prezioaren gainean eta lege horri dagozkion eta zerga ondorioetarako kengarriak ziren amortizazioen gainean, aintzat hartu gabe balioaren handitze garbiaren zenbatekoa eguneratze eragiketen ondorioz.
Kreditu-erakundeen eta aseguru-etxeen kasuan, letra honen aplikazioari dagokionez, ez dira kontuan hartuko higiezinen balizko errebalorizazioak; hain zuzen ere, egin ahal izan direnak aplikatuz hasieran, hurrenez hurren, abenduaren 22ko 4/2004 Zirkularra, kreditu-erakundeentzakoa, informazio finantzario publiko eta isilpekoari buruzkoa eta egoera-orri finantzarioen ereduei buruzkoa, eta uztailaren 24ko 1317/2008 Errege Dekretua, zeinak aseguru-etxeentzako Kontabilitate Plana onetsi baitzuen. Errebalorizazio horiek, izan ere, ez zuten eragin fiskalik izan.
6. Aurreko atalean ezarritakoa aplikatuz ateratako kopuruen arteko aldeari ondareko elementuaren aurreko balio garbiaren zenbatekoa kenduko zaio, eta eragiketa horren emaitzari, bidezkoa bada, honako honek zehaztuko duen koefizientea aplikatuko zaio:
Lehena. Zenbakitzailean: ondare garbia.
Bigarrena. Izendatzailean: ondare garbia gehi guztirako pasiboa, diruzaintza eta kredituko eskubideak kenduta.
Koefizientea zehaztuko duten magnitudeak izanen dira ondareko elementua eduki den denboran izandakoak, edo eguneratzeko balantzea egin aurreko bost ekitaldietan izandakoak, azken epe hori txikiagoa bada, subjektu pasiboaren edo zergapekoaren hautura.
Koefiziente hori ez da aplikatuko 0,4 baino handiagoa denean.
Eguneratutako ondare elementuaren aurreko balioa zehazteko, atal honetan aipatzen diren eguneratze koefizienteak aplikatzearen ondorioz aintzat hartutako balioak erabiliko dira, amortizazioak barne.
Atal honek aipatzen duen koefizientea ez zaie aplikatuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei.
7. Aurreko atalean deskribatutako eragiketen ondoriozko zenbatekoa kenduko zaio 23/1996 Foru Legean aurreikusitako eguneratze eragiketen ondoriozko balioaren handitze garbiari. Diferentzia positiboa izanen da, moneta balio-galeraren zenbatekoa edo eguneratutako ondare elementuaren balioaren handitze garbia zehazturik. Zenbateko hori errebalorizazio-erreserbaren kontu horretan ordainduko da ("Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba") eta, xedapen honen ondorioz aplikagarri diren eguneratze eragiketen aurreko balioa erantsita, eguneratutako ondare elementuaren balio berria zehaztuko du. Eguneratutako balio berria ezin da eguneratutako ondare elementuaren merkatu balioa baino handiagoa izan, kontuan izanik nola dauden erabileraren aldetik, higadura tekniko eta ekonomikoen arabera eta subjektu pasiboak edo zergapekoak haiekin egindako erabilpenaren arabera.
"Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba" kontuaren saldoa ezin izanen da zorduna izan, ez eguneratze-eragiketa guztiak oro har hartuta kontuan, ezta ondare-elementuren baten eguneratzea hartuta ere.
Eguneratutako balio berria erregelamenduz zehazten den moduan amortizatuko da, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako lehenbiziko zergaldian, ondare-elementuaren bizitza erabilgarria osatzeko falta diren zergaldietan, hain zuzen ere berritzeei, handitzeei edo hobetzeei dagokien modu berean.
8. Eguneratzea egiten duten subjektu pasiboek edo zergapekoek %5eko karga tasa bakarra ordaindu beharko dute "Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba" izeneko kontuaren saldo hartzekodunaren gainean. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak direnean, enpresa edo lanbide jardueraren erregistro liburuak eraman behar dituztenak, karga tasa bakarra eguneratutako ondare elementuen balioaren handitze garbiren gainekoa izanen da.
Karga tasa bakarraren zergapeko egintza burututzat joko da, pertsona juridikoen kasuan, eguneratutako balantzea organo eskudunak onesten duenean, eta, pertsona fisikoen kasuan, eguneratutako balantzea formulatzean. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak direnean, enpresa edo lanbide jardueraren erregistro liburuak eraman behar dituztenak, zergapeko egintza burututzat joko da 2012ko abenduaren 31n.
Karga tasa bakarra eska daiteke eguneratze eragiketak jasota dituen balantzeari dagozkion zergaldiari buruzko aitorpena aurkezten den egunean. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak direnean, karga tasa bakarra eska daiteke 2012ko zergaldiari dagokion aitorpena aurkezten den egunean.
Karga tasa hori berez likidatuko eta ordainduko da sozietateen gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batera (eguneratze eragiketak jasota dituen balantzeari dagokion zergaldikoa), edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batera (2012ko zergaldikoa). Aitorpen horretan balantze eguneratua jasoko da, bai eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak zehazten duen informazio osagarria ere. Aitorpena epetik kanpo aurkezteak baliogabetuko ditu eguneratze eragiketak.
Karga tasa bakarraren zenbatekoa ez da hartuko sozietateen gaineko zergaren, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kuotatzat. Haren zenbatekoa "Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba" izeneko kontuan kargatuko da eta zergaren ondorioetarako ez da kengarria izanen zerga horietatik.
Karga tasa bakarra tributu zortzat joko da.
Karga bakar horren aitorpen-eredua Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren foru aginduz onetsiko da.
9. "Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba" izeneko kontuaren saldoa ez da sartuko sozietateen gaineko zergaren, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zerga-oinarrian. Ezin izanen da hura erabili tributuen administrazioak egiaztatu eta onartu arte. Aurreko 8. atalak aipatzen duen aitorpena aurkeztu eta hiru urtera egin beharko da egiaztapen hori, erregelamenduz zehazten den moduan. Horri dagokionez, hurrengo kasuetan joko da kontuaren saldoa ez dela erabili, nahiz eta horri buruz informatu egin beharko den, xedapen honetako 12. atalean ezarrita dagoen bezala.
a) Bazkideak edo akziodunak sozietatetik bereizteko duen eskubidea erabiltzen duenean.
b) Kontuaren saldoa erabat edo partzialki ezabatzen denean hurrengo araubide berezia aplikatu beharreko eragiketak egitearen ondorioz: Europar sozietate bateko edo europar sozietate kooperatibo bateko bat-egiteen, zatiketen, aktiboen ekarpenen, baloreen trukearen eta helbide soziala Batasuneko kide den Estatu batetik bestera aldatzeko araubide berezia, zeina Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko X. tituluko IX. kapituluan baitago aurreikusia.
c) Entitateak kontuaren saldoa aplikatu behar duenean legezko betebehar baten ondorioz.
Administrazioaren egiaztapenaren ondorioz, kontuaren saldoa murriztekoa bada, murriztutako saldoari dagokion karga tasa bakarraren zenbatekoa ofizioz itzuliko da. Arau bera aplikatuko da balioaren handitze garbia murrizten bada, pertsona fisikoen kasuan.
Egiaztapena egin ondoren edo hura egiteko epea iragan ondoren, kontuaren saldoa erabil daiteke kontabilitateko emaitza negatiboak kentzeko, kapital soziala handitzeko, edo, 10 urte iraganda eguneratze eragiketak jasota dituen balantzea itxiz geroztik, erabilpen libreko erreserbetarako. Aipatutako saldo hori, hala ere, soilik banatzen ahalko da, zuzenean edo zeharka, ondare-elementu eguneratuak erabat amortizatuta daudenean, eskualdatu direnean edo balantzetik kendu direnean.
Erreserba horiek eskubidea emanen dute dibidenduen zergapetze bikoitzaren ondoriozko kenkarietarako (Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 59. artikuluan aurreikusiak). Halaber, eskubidea emanen dute ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7.v) artikuluan aurreikusitako salbuespenerako.
Kontuaren saldoa atal honetan aurreikusten diren helburuetarako ez erabiltzeak, edo egiaztapena egin aurretik erabiltzeak, edo egiaztapen hori egiteko epea pasa aurretik, ekarriko du saldo hori sartuko dela aplikazio horren zergaldiko zerga-oinarrian, eta saldo horrekin ezin izanen dira konpentsatu aurreko zergaldietako likidazio oinarri negatiboak.
Kontua eskuragarri ez izatearen inguruan eta bere saldoaren destinoaren inguruan atal honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei.
10. Eguneratutako ondareko elementuen balioa eskualdatu edo andeatzean izandako galerak murriztuko zaizkio, zerga-oinarrian sartzearen ondorioetarako, elementu horiei dagokien "Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba" izeneko kontuaren saldoaren zenbatekoari. Saldo hori eskuragarri egonen da.
Atal honetan xedatua ez zaie aplikatuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei.
11. Eguneratutako elementuak erakundearen ondarean dauden ekitaldietako urteko kontuetan, hurrengoei buruzko informazioa jaso beharko da:
a) Zer irizpide erabili diren eguneratzean, adierazita zein diren ukitutako ondare-elementuak, eta zein, halaber, urteko kontu ukituak.
b) Balantzeko elementu eguneratuen eguneratzeak zenbat egiten duen, eta zer eragin duen eguneratze horrek amortizazioetan.
c) Zer mugimendu izan diren ekitaldian zehar "Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba" izeneko kontuan.
Idatz-zati honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea arau-hauste tributariotzat joko da. Zehapena diruzko isun finko bat izanen da: 200 euro lehenbiziko lau urteetan aipatu gabe uzten den datuetako bakoitzagatik, eta 1.000 euro hurrengo urteetan aipatu gabe uzten den datuetako bakoitzagatik. Zer saldo duen guztira "Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba" izeneko kontuak, isunak ezin izanen du izan saldo horren %50 baino handiagoa. Isuna murriztea ere egonen da, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 71.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hala ere, idatz-zati honetako informazio-betebeharren ez-betetze funtsezkoak berekin ekarriko du "Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 2012ko abenduaren 20ko Foru Legearen errebalorizazio-erreserba" izeneko kontuaren saldoaren zenbatekoa ez-betetze hori gertatu zeneko eta preskribitu gabeko ekitaldi zaharreneko zerga-oinarrian sartuko dela, eta saldo horrekin ezin izanen dira konpentsatu lehenagoko zergaldietako zerga-oinarri negatiboak.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak.
2013an hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 27. artikuluak aipatzen duen diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, ondaretik eskualdatutako elementuak eskuratu diren unearen arabera, ondoko hauek izanen dira:
1983 eta aurrekoak |
2,422 |
1984 |
2,194 |
1985 |
2,047 |
1986 |
1,947 |
1987 |
1,886 |
1988 |
1,809 |
1989 |
1,720 |
1990 |
1,651 |
1991 |
1,593 |
1992 |
1,540 |
1993 |
1,478 |
1994 |
1,421 |
1995 |
1,351 |
1996 |
1,287 |
1997 |
1,255 |
1998 |
1,241 |
1999 |
1,233 |
2000 |
1,228 |
2001 |
1,202 |
2002 |
1,189 |
2003 |
1,170 |
2004 |
1,158 |
2005 |
1,144 |
2006 |
1,122 |
2007 |
1,097 |
2008 |
1,063 |
2009 |
1,040 |
2010 |
1,028 |
2011 |
1,028 |
2012 |
1,008 |
2013 |
1,000 |
Hirugarren Xedapen Gehigarria. Zordun Hipotekarioak Babesteko Neurri Urgenteei buruzko azaroaren 15eko 27/2012 Errege Lege Dekretuak aipagai dituen ziurtagiriak egitea.
Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen barruan, Estatuarekin sinatutako Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Ogasun Tributarioak diru-sarreren ziurtagiria eginen die beren kontura lan egiten duten langileei, bai eta errenten ziurtagiria ere, eta, kasua bada, azken lau ekitaldi tributarioetako ondareari buruzko zergaren gaineko ziurtagiria ere bai, zordunek, era horretan, modua izan dezaten frogatzeko betetzen direla beren kasuan familia-unitatearen kideen diru-sarrerei buruzko zirkunstantziak, hau da, Zordun Hipotekarioak Babesteko Neurri Urgenteei buruzko azaroaren 15eko 27/2012 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluak aipatzen dituenak.
Laugarren Xedapen Gehigarria. (indargabetua).
Bosgarren Xedapen Gehigarria. Bosgarren xedapen gehigarria. Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergaren autolikidazioa 2012ko abenduaren 31n.
Zergaren eremu objektiboaren barruan dauden produktuen txikizkako salmentak 2012ko abenduaren 31n egin direla joko da, baldin eta produktuak egun horretan txikizkako salmentarako establezimenduan badaude -establezimenduok Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Gizarte Arlokoei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legearen 9. artikuluko Lau ataleko 2. idatz-zatian daude definituta-, non eta produktu horiei ez zaien aplikatu behar hidrokarburoen gaineko zergaren etete-araubidea.
Aurreko lerrokadan xedatutakoaren ondorioetarako, produktuen txikizkako salmentak, betiere, Nafarroako lurraldean egin direla joko da, publikoarentzako txikizkako salmenta egiten duen establezimendua Nafarroan badago.
2013ko apirileko lehenengo hogei egun naturaletan, zergaren subjektu pasiboak behartuta daude aurkeztera sorrarazitako kuoten autolikidazioa eta zerrenda, eta, kasua bada, aurreko lerrokadetan adierazitakoaren ondorioz salbuetsitako eragiketena; 2012ko azken hiruhilekoari dagokion autolikidazioaz aparte tramitatuko da.
Seigarren Xedapen Gehigarria. Iruzur fiskalaren aurkako borrokaren emaitzak hobetzeko neurriak.
Nafarroako Gobernuak azterlan bat eginen du, foru lege hau onetsi eta urtebete baino lehen, Nafarroako iruzur fiskalaren eta ezkutuko ekonomiaren tamainari buruz, desagregazioa eginez lurraldearen, sektoreen eta zergen arabera, eta aipatu azterlana eguneratuko du bi urtean behin, Europar Batzordeak ezartzen duen metodologiaren aurrerabideen arabera. Txosten hori Nafarroako Parlamentuari igorriko dio, eztabaida dezan.
Azken Xedapenetako Lehena. Arauak emateko ahalmena.
Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emanen ditu.
Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, legean berean aurreikusitako ondorioekin.