(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Arau orokorrak :
      • 88/2014 Foru Dekretua, irailaren 24koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

88/2014 Foru Dekretua, irailaren 24koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituena

88/2014 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 24KOA, NAFARROAKO ZERGA OGASUNA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTU BERRIAK ONESTEN DITUENA

(2014ko 197. NAOn argitaratutako testua, urriaren 8an)

Atarikoa

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez xedatu zen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomo gisa eratzea.

Erakunde publiko hori zerga sistema aplikatu behar duen antolaketa administratiboa da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta haren kontura. Lan hori garatzean, beharrezko jarduketa guztiak bete behar ditu tributuak zuzen eta eraginkortasunez kudeatu eta biltzeko, bai eta haiei buruzko arauen zorroztasuna eta errespetu orokorra bermatzeko ere.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunaren antolakuntza eta funtzionamendua otsailaren 12ko 19/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Estatutuek gobernatzen dituzte.

Iragandako denbora honetan eskuratutako esperientziak, batetik, eta, bestetik, erakundearen egitura eta eginkizunak Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 7ko bilkuran onartutako Iruzur fiskalaren aurkako planean ezarritako eskakizunetara egokitu beharrak eraginda, eta kontuan hartuta herritarrek gero eta arreta orokor nahiz espezializatu handiagoa eskatzen dutela, komeni da zenbait aldaketa egitea Nafarroako Zerga Ogasunaren egituran, eta, horretarako, estatutu berriak onestea. Aldaketa horiek beharrezkotzat jotzen dira behar bezala aurre egiteko, egungo testuinguru konplexuan, haien garrantzia dela-eta hurrengo urteetan seguruenik Foru Komunitatearen etorkizuna baldintzatuko duten jarduketei eta erreformei.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko irailaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra. Onespena.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onestea. Haien testua osorik ondotik erantsi da.

Lehen Xedapen Gehigarria. Araudiko aipamenak.

Tributuei buruzko legeetan aurreko egituraren arabera eratutako unitate organikoak aipatuz gero, ulertuko da foru dekretu honen ondorioz beren eginkizunak bereganatu direnak direla, nahiz eta beste izen bat hartu.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Izendapenak.

1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Zerbitzuko zuzendariarena, Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendaria izateko.

b) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko zuzendaria izateko.

c) Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Ataleko buruarena, Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Ataleko buru izateko.

2. Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Ataleko burua Zerga arloko Prestakuntza eta Heziketa Ataleko buru izendatu da bitarte baterako.

3. Berretsi egiten dira, egin ziren baldintza berberetan, foru dekretu honetan izena aldatzen ez duten zerbitzuko zuzendarien eta atalburuen izendapenak.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Baldintzak berrestea.

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen behin-behineko plantilla organikoa aldatu zuen abenduaren 13ko 380/1993 Foru Dekretuaren artikulu bakarreko lehenengo puntuan xedatua Hitzarmen Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendariari aplikatzen zaio, haren izendapenaren egunetik aurrera.

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen otsailaren 12ko 19/2014 Foru Dekretua.

Azken Xedapenetan Lehena. Garapena eta betearazpena.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari baimena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

Aurkibidea

I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Izaera.

2. artikulua. Atxikipena.

3. artikulua. Eskumenak.

II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

I. KAPITULUA. Zuzendaritza organoak

4. artikulua. Zuzendaritza organoak.

1. atala. Gobernu Kontseilua

5. artikulua. Gobernu Kontseiluaren egitura.

6. artikulua. Gobernu Kontseiluaren eginkizunak.

7. artikulua. Gobernu Kontseiluaren idazkaria.

8. artikulua. Bilkurak.

9. artikulua. Antolaketaren eta funtzionamenduaren araubidea.

10. artikulua. Aholkularitza.

2. atala. Zuzendari kudeatzailea

11. artikulua. Izendapena eta ordezkapena.

12. artikulua. Eginkizunak.

13. artikulua. Eginkizunak beste norbaiten esku uztea.

II. KAPITULUA. Egitura

14. artikulua. Unitate organikoak.

1. atala. Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzua

15. artikulua. Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

16. artikulua. Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuaren egitura.

17. artikulua. Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

18. artikulua. Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak.

19. artikulua. Zerga arloko Prestakuntza eta Heziketa Atalaren eginkizunak.

2. atala. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua

20. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren eginkizunak.

21. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren egitura.

22. artikulua. Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

23. artikulua. Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atalaren eginkizunak.

3. atala. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

24. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

25. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

26. artikulua. Koordinazio Informatikoaren Atalaren eginkizunak.

27. artikulua. Informazio Sistemen Analisirako Atalaren eginkizunak.

28. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

29. artikulua. Segurtasun eta Berrikuntza Atalaren eginkizunak.

4. atala. Zerga Kudeaketa Zerbitzua

30. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren eginkizunak.

31. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren egitura.

32. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren eginkizunak.

33. artikulua. Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

34. artikulua. Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

35. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalaren eginkizunak.

36. artikulua. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eginkizunak.

37. artikulua. Zehapen eta Errekerimendu Atalaren eginkizunak.

5. atala. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua

38. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

39. artikulua. Bulego Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

6. atala. Diru-bilketa Zerbitzua

40. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren eginkizunak.

41. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren egitura.

42. artikulua. Gerorapenak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

43. artikulua. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren eginkizunak.

44. artikulua. Prozedura Berezien Atalaren eginkizunak.

7. atala. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua

45. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

46. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren egitura.

47. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

48. artikulua. Tasazio Atalaren eginkizunak.

8. atala. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

49. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren eginkizunak.

50. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren egitura.

51. artikulua. Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren eginkizunak.

52. artikulua. Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalaren eginkizunak.

53. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalaren eginkizunak.

54. artikulua. Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Atalaren eginkizunak.

9. atala. Administrazio Atala

55. artikulua. Administrazio Atalaren eginkizunak.

III. TITULUA. ONDAREA, LANGILEAK ETA ARAUBIDE JURIDIKOA

I. KAPITULUA. Ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola

56. artikulua. Ondarea.

57. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

58. artikulua. Aurrekontuen araubidea.

59. artikulua. Kontu-hartzearen araubidea.

60. artikulua. Kontabilitate araubidea.

II. KAPITULUA. Langileak

61. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasuneko langileak.

62. artikulua. Zuzendaritza langileen ordainsariak.

63. artikulua. Ataletatik beherako administrazio-unitateak.

64. artikulua. Langileriaren arloko eskudantziak.

III. KAPITULUA. Araubide juridikoa

65. artikulua. Administrazio-egintzen araubide juridikoa

66. artikulua. Ebazteko gaitasuna.

67. artikulua. Errekurtsoak eta erreklamazioak.

68. artikulua. Defentsa juridikoa.

I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Izaera.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoak nortasun juridiko propioa du, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, xedeak bete ahal izateko. Izan ere, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko titularraren planifikazio, zuzendaritza eta babespean, eta indarra duten legeekin bat, departamentu horren eskumenak erabiliko ditu, zuzenbide publikoko tributuak eta sarrerak kudeatu, ikuskatu eta biltzeko, haien titulartasuna Foru Komunitateari baitagokio.

2. artikulua. Atxikipena.

Nafarroako Zerga Ogasuna, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak plangintza eta politika orokorrari dagozkionean ematen dituzten aginpideen menpean dago. Bestalde, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari atxikirik dago, eta departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatzeko ahalmenak, Estatutuetan, foru legerian eta administrazio antolamendu juridikoan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

3. artikulua. Eskumenak.

Nafarroako Zerga Ogasunaren ardura da, Administrazioaren izenean eta hark aginduta, Nafarroako Ogasun Publikoko tributu sistema aplikatzea.

Nafarroako Zerga Ogasunaren lana da baliabide pertsonal, material eta tekniko guztiak behar bezala koordinatzea, tributuen kudeaketa eta bilketa zuzen eta eraginkorra lortze aldera. Izan ere, azken helburua zerga arloko araudia orokorrean zehatz-mehatz betetzea da, alde batera utzi gabe zergadunaren segurtasun juridikoa, eta araudi horrek sorrarazten duen zeharkako presio fiskala gutxituz. Xede horrekin, Nafarroako Zerga Ogasunak bere esku dauden jarduera guztiak burutuko ditu.

II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

I. KAPITULUA. Zuzendaritza organoak

4. artikulua. Zuzendaritza organoak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Zuzendaritza organoak hauek dira:

–Gobernu Kontseilua.

–Zuzendari kudeatzailea.

1. atala. Gobernu Kontseilua

5. artikulua. Gobernu Kontseiluaren egitura.

Gobernu Kontseilua kide hauek osatuko dute:

Kontseiluburua:

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko kontseilaria.

Kontseilukideak:

–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

–Aurrekontuaren zuzendari nagusia.

–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia.

–Informatika eta Telekomunikazio zuzendari nagusia.

Eritasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik kontseilaria ez badago, haren eginkizunak Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak hartuko ditu bere gain.

Gobernu Kontseiluko kideren bat ez badago edo haren tokia hutsik badago, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko kontseilariak izendatuko ditu haren ordez kide lanetan arituko dena, behin-behinekoz.

6. artikulua. Gobernu Kontseiluaren eginkizunak.

Gobernu Kontseiluak eginkizun hauek ditu:

a) Urtero, erakundearen aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenaren berri ematea.

b) Erakunde autonomoaren planak eta jarduketa programen berri jasotzea.

c) Nafarroako Zerga Ogasuneko ondarea administratzea.

d) Ondasun higiezinak erostea edo besterentzea proposatzea.

e) Kontseiluko buruak, urgentziagatik eta Gobernu Kontseiluari esleitutako eginkizunekin lotuta, eman beharreko ebazpenen eta probidentzien berri izatea.

7. artikulua. Gobernu Kontseiluko idazkaria.

1. Gobernu Kontseiluko idazkaria Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko idazkari tekniko nagusia izanen da, hitzarekin baina botorik gabe.

2. Idazkariak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gobernu Kontseiluaren lanak prestatzea, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen jarraibideen arabera, eta erabakiak betetzeko izapideak egitea.

b) Akta egitea, hartzen diren erabakien fede ematea eta eskatzen diren ziurtagiriak luzatzea, Gobernu Kontseiluaren liburu eta dokumentuak zaintzea eta deialdiak egitea.

c) Agintzen zaizkion gainerako eginkizunak betetzea.

8. artikulua. Bilkurak.

Gobernu Kontseilua, bilkura arruntean eta nahitaez, urtean behin bederen bilduko da. Halaber, bilera berezia eginen du, Kontseiluko lehendakariak horretarako dei eginez gero.

9. artikulua. Antolaketaren eta funtzionamenduaren araubidea.

Estatutu hauetan aurreikusirik ez dagoen guztian, antolamendu eta funtzionamenduaren araubidea eta gobernu kontseilukideen estatutu pertsonala izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean organo kolegiatuentzat oro har ezarritakoa.

10. artikulua. Aholkularitza.

Gobernu Kontseiluak edozein unetan eskatzen ahalko du zenbait jenderen aholkua, dituzten ezagupen, prestakuntza, entzute edo bestelako inguruabarrak direla medio haien partaidetza egokitzat jotzen baldin badu. Kasu horretan, dei berezia eginen zaie horretarako.

2. atala. Zuzendari kudeatzailea

11. artikulua. Izendapena eta ordezkapena.

Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea Nafarroako Gobernuak izendatuko du, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko kontseilariak proposaturik.

Eritasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik kanpoan denean, zuzendari kudeatzailearen ordezpena araudi indardunari jarraikiz eginen da.

12. artikulua. Eginkizunak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gobernu Kontseiluaren eta kontseiluburuaren erabakiak bete eta betearaztea eta, salbuespeneko eta presako kasuetan, beharrezkoa bada, behar diren probidentzia eta ebazpenak ematea, eta hurrengo bilkuran Gobernu Kontseiluari horren berri ematea.

b) Nafarroako Zerga Ogasuneko jardueren eta organoen zuzendaritza, kudeaketa integratua eta barne antolaketa, zerbitzu eraginkorrak eta kalitatekoak eskaintzearren.

c) Erakundearen ohiko ordezkapena.

d) Erakunde autonomoari atxikitako langileen burutza.

e) Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko kontseilariak espedienteen gainean ebazteko proposamenei buruz txostenak egitea.

f) Beste entitate eta erakunde batzuekin hitzarmenak eta itunak izenpetzea.

g) Erakunde autonomoaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontuen aurreproiektua prestatzea.

h) Nafarroako Zerga Ogasuneko kontratu publikoak egitea eta kontratazio administratiboari buruzko arau indardunek erakunde autonomoetako ordezkariei ematen dizkieten kontratuak egiteko gainerako ahalmenak erabiltzea.

i) Gastuak egiteko baimena eman eta xedatzea eta ordaindu beharrak onartzea.

j) Erakunde autonomoaren ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

k) Lan metodoak hobetu, berrikuntza teknologiko egokiak sartu, irudi korporatiboa zaindu, zentroak, instalazioak eta ekipoak zaindu eta diru-sarrera eta gastuak hobetzeaz arduratzea.

l) Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzuko langileen lan eta administrazio kontratuak egitea, baldin eta horretarako langileak eta baliabide materialak badaude.

m) Nafarroako Zerga Ogasuneko plantilla organikoko lanpostuen zerrendak eta enplegu publikoaren eskaintza proposatzea, ondotik Nafarroako Gobernuak onets dezan.

n) Erakunde autonomoko unitate organikoen burutzak betetzeko lehiaketetarako deialdiak proposatzea eta, hala behar denean, bitarteko izaeraz edo jardunean aritzeko izendapenak egitea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen diren artean.

ñ) Nafarroako Zerga Ogasuneko plaza eta lanpostuak bete, lekuz aldatu eta txandaz igotzeko deialdietako oinarri, arau eta merezimendu orokorren baremoak proposatzea.

o) Hutsegite oso larriak egiteagatik diziplina espedienteak irekitzea eta horien ebazpen proposamena Nafarroako Gobernuari igortzea.

p) Hutsegite arin edo larriengatik irekitako diziplina espedienteak ebaztea.

q) Urteko oporren plana, lanaldiak eta ordutegiak onestea, Nafarroako Gobernuak onesten duen araubide orokorrarekin bat.

r) Nafarroako Zerga Ogasuneko atal, bulego edo beste unitate administratiboetako buruen bitarte baterako izendapena.

s) Langileei lanpostu bat esleitzea eta, lanpostu bete edo hutsei dagokienez, aldaketak egitea.

t) Erregelamenduz ezarritako lizentziak eta baimenak ematea, bai eta aparteko orduak egiteko baimena ematea ere, arauetan ezarritako baldintzekin bat.

u) Erakunde autonomoko langileen lanaldia murrizteko eskabideen gainean ebaztea, kasuan kasuko unitate organikoko arduradunak txostena eman ondoren, hala behar bada.

v) Auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioak ebaztea, langileen arloko erreklamazioak izan ezik.

w) Kargua dela-eta, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko kontseilariak edo Gobernu Kontseiluak esleitzen dion beste edozein.

13. artikulua. Eginkizunak beste norbaiten esku uztea.

Zuzendari kudeatzaileak bere eskudantzia batzuk zerbitzuko zuzendarien edo atalburuen esku uzten ahalko ditu, indarra duten legeetan ezarritakoarekin bat.

II. KAPITULUA. Egitura

14. artikulua. Unitate organikoak.

1. Nafarroako Zerga Ogasuna zuzenean zuzendari kudeatzailearen mende dauden unitate organiko hauetan dago egituraturik. Hona hemen:

a) Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzua.

b) Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua.

c) Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua.

d) Zerga Kudeaketa Zerbitzua.

e) Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua.

f) Diru-bilketa Zerbitzua.

g) Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua.

h) Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua.

i) Administrazio Atala.

2. Aurreko unitate organikoetako titularrek elkarrenganako laguntzatik abiatuta beteko dituzte beren eginkizunak, gainerako unitate organikoetako titularren eskudantziak galarazi gabe.

3. Unitate horien titularrek Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen planifikazio, zuzendaritza eta koordinazioaren pean beteko dituzte beren eginkizunak.

1. atala. Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzua

15. artikulua. Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Diru-sarreren eta itzulketen kontrola, ekonomiaren eta kontabilitatearen aldetik, haien kudeaketa Nafarroako Zerga Ogasunari baldin badagokio.

–Hirugarrenen kontabilitate osagarriaren prozesuen administrazioa, kudeaketa, garapena eta eguneraketa.

–Diru-bilketarako eragiketen kontabilizazioa kontabilitate orokorraren sisteman.

–Harremana finantza entitate laguntzaileekin diru-bilketaren arloan.

–Ordainarazpena erakunde autonomoaren eskumenekoa denean, diru-sarreren aurreikuspenak prestatu, aztertu eta haien jarraipena egitea, erakunde autonomoaren gainerako zerbitzuekin elkarlanean eta koordinaturik.

–Txostenak, azterlanak eta azterketak egitea tributuen eta diru-bilketaren arloan.

–Erakunde autonomoko prestakuntza plana egin eta ezartzea.

–Nafarroako Zerga arloko Heziketa Plana egin eta haren jarraipena.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

16. artikulua. Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuaren egitura.

Azterlanen, Plangintzaren eta Prestakuntzaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu bere egituran:

a) Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atala

b) Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Atala.

c) Zerga arloko prestakuntza eta heziketa.

17. artikulua. Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Atalaren jardueren kudeaketaren kontrolerako beharrezkoak diren estatistikak egitea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zor eta zordun guztiak, Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarrira eskualdatuak eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorra aplikatzen zaienak, ekonomia eta kontabilitatearen aldetik kontrolatzea.

–Bidezko diren tributuak eta bidezko ez diren diru-sarrerak ofizioz itzultzeko prozesuak kudeatu, kontrolatu eta materialki betearaztea.

–Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarrian idatzi zorrak kobratzeko prozesuak kudeatu, kontrolatu eta gauzatzea.

–Beste administrazioetan sartutako tributu-zorren jarraipen eta kontrola.

–Finantza-entitateen jarduketak garatu eta kontrolatzea, Nafarroako Zerga Ogasunaren diru-bilketan laguntzaile direnean.

–Tributuen itzulketetan edo bidezko ez diren diru-sarrerengatik sor daitekeen atzerapena dela-eta eskatutako berandutza interesen likidazioa.

–Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarriko parametroen erabilpen eta eguneratzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

18. artikulua. Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak.

Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Erakunde autonomoaren jarduerari buruzko txosten eta estatistikak egitea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren urteko memoria prestatzea.

–Sarrera fiskalei buruzko aurreikuspen eta estatistikak egitea.

–Gastu fiskalak aztertu eta arrazionalizatzeko proposamenak egitea.

–Tributuen arloko neurrien eragina diru-bilketaren gainean ebaluatzeko simulazio eta azterketa zehatzak.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

19. artikulua. Zerga arloko Prestakuntza eta Heziketa Atalaren eginkizunak.

Zerga arloko Prestakuntza eta Heziketa Atalak eginkizun hauek ditu:

–Erakunde Autonomoaren barne prestakuntzarako plana prestatu eta haren jarraipena egitea, baita betetzearen kontrola ere.

–Nafarroako zerga arloko heziketa plana prestatu eta haren jarraipena egitea, Nafarroako Gobernuko gainerako zerbitzu eta departamentuen laguntzaz.

–Zuzendari-kudeatzailearekin eta gainerako zerbitzuekin lankidetzan aritzea erakunde autonomoak beste departamentu eta erakunde publiko batzuekin dituen kanpo harremanen arloan.

–Erakunde autonomoak zer lantalde, batzorde eta antzeko organotan parte hartu behar duen, horietan ordezkaritza eskuordetua izanen du, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak adierazita.

–Eskatzen zaizkion txosten eta azterlanak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

2. atala. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua

20. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren eginkizunak.

Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Tributu arloko xedapenetarako proiektu eta aurreproiektuak prestatzea.

–Departamentuak zerga arloan emandako arautegia tramitatu eta haren jarraipena egitea, osorik aldarrikatu eta argitaratu arte.

–Erakunde autonomoarentzat interesgarriak diren arautegi, epai, kontsultak eta argitalpenak bildu, sistematizatu eta hedatzea.

–Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioaren jarraipena eta azterketa egitea, tributuen arloari dagokionez.

–Hitzarmen Ekonomikoan ezartzen den Arbitraje Batzordearen mende dauden aferak aztertzen eta tramitatzen laguntzea.

–Erakunde autonomoko organo eta unitateei aholkularitza juridikoa ematea tributuen arloan.

–Tributu arloko kontu juridikoak interpretatzeko proposamenak prestatu eta bertan parte hartzea.

–Nafarroako Parlamentuak, Kontuen Ganbarak edo Arartekoak egindako eskaera eta kontsultei eman beharreko erantzunak prestatu eta tramitatzea.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

21. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren egitura.

Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atala.

b) Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atala.

22. artikulua. Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atalak eginkizun hauek ditu:

–Tributuen arloko xedapenen aurreproiektuak eta proiektuak prestatzeko lanetan parte hartzea, beharrezkoak diren txostenak eta proposamenak eginez.

–Tributuen arloko aitorpenetarako ereduetarako arauak egin eta proposatzea.

–Erakunde autonomoak zerga arloan emandako arautegia tramitatu eta jarraipena egitea, aldarrikatu eta argitaratu arte.

–Tributuen arloko kontsultak aztertzen eta ebazten laguntzea, bai eta fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateen zerga araubide berariazkoaren aplikazioari dagozkion ebazpen proposamenak egitea ere.

–Udalei konpentsazio ekonomikoa emateko proposamenak prestatzea, fundazioei eta parekatutako entitateei toki-tributuetan hobari fiskalak aplikatzearen ondoriozkoak.

–Erakunde autonomoko organo eta unitateei aholkularitza juridikoa ematea tributuen arloan.

–Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko eta Administratiboaren ordezko kide izatea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

23. artikulua. Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atalaren eginkizunak.

Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atalak eginkizun hauek ditu:

–Erakunde autonomoaren gainerako zerbitzuekin koordinaturik arauen interpretaziotik sortzen diren irizpideak aztertu eta proposatzea.

–Zerga arloko kontsultak eta beste espediente batzuk aztertzen eta ebazten laguntzea.

–Azaldu diren eginkizun horiei buruzko txostenak egitea.

–Erakunde autonomoarentzat interesgarriak diren arautegi, epai, kontsultak eta argitalpenak bildu, sistematizatu eta hedatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren liburutegia eratu, mantendu eta kudeatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

3. atala. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

24. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Tributuetarako eragina duen informazioa lortu, mantendu eta zaintzeko modua planifikatu eta koordinatzea.

–Zerga Ogasunaren modernizazioa bultzatzea, prozedura eta tresna berriak diseinatuz eta ezarriz, zerga arloko betebeharrak betetzeko bide ematen dutenak, eta betebehar horiek berrikusteko prozedura berriak ere bai.

–Datuak babesteko xedapenak Nafarroako Zerga Ogasunean betetzen direla begiratzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren artxibo administratibo eta informatikoak kudeatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren web orriaren diseinua eta garapena.

–Erakunde Autonomoaren lan prozedurak modu egokian eta eraginkortasunez betetzeko behar diren hobekuntzak proposatzea.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

25. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Koordinazio Informatikoaren Atala.

b) Informazio Sistemen Analisirako Atala.

c) Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atala.

d) Segurtasun eta Berrikuntza Atala.

26. artikulua. Koordinazio Informatikoaren Atalaren eginkizunak.

Koordinazio Informatikoaren Atalak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasuneko informazio sistemen koordinazioa.

–Egin beharreko funtzio-analisiak egiterakoan unitateei laguntza ematea.

–Aplikazio guztiak kudeaketa prozesu bakar batean elkartzeko, proiektuen funtzio-analisiak gainbegiratzea.

–Unitate organiko erabiltzailearekin batera, abian jartzeko fasean diren aplikazio informatikoak ongi dabiltzala egiaztatzea.

–Kudeaketa-aplikazioak nola eta zertan erabil daitezkeen zabaltzea erabiltzaileen artean.

–Aldizkako informatika-lanak programatu eta nola egiten diren kontrolatzea.

–Elementu informatikoen inbentarioaren kudeaketa, beharren azterketa eta erosketa berrien proposamena.

–Informazio-sistemako edozein elementuren funtzionamenduan gerta litezkeen arazoak konpontzeko laguntza teknikoa.

–Zerbitzu informatikoak kontratatzerakoan, hala bada, kontuan hartu beharreko baldintza teknikoak proposatu eta idatziz ematea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

27. artikulua. Informazio Sistemen Analisirako Atalaren eginkizunak.

Informazio Sistemen Analisirako Atalak eginkizun hauek ditu:

–Tributuen arloan garrantzia duen informazioa atzeman eta tratatzeko lanetan parte hartzea.

–Datu-baseetako informazioaren koherentziaren azterketa.

–Tributuen arloko aitorpenak egiteko programak diseinatzen eta garatzen parte hartzea, gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

28. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zergadunen fitxategi nagusia mantentzea.

–Tributuen arloko informazio guztia eta horrekin lotura duten dokumentuak jaso eta sistemetan kargatzea.

–Aurkeztutako aitorpenekin lotura duten pertsona eta entitate guztiak identifikatu eta baliozkotzea.

–Aitorpen eta eredu informatiboak kudeatzea.

–Beste administrazio batzuekiko informazio-trukeak bultzatu eta koordinatzea.

–Gainerako unitateek eskatzen duten informazioaz arduratzea.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko artxiboa kudeatu eta zaintzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

29. artikulua. Segurtasun eta Berrikuntza Atalaren eginkizunak.

Segurtasun eta Berrikuntza Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zergadunen datuen babesari buruzko indarreko arauak betetzen direla ziurtatu eta zaintzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren Segurtasun Plana idatzi eta proposamena egitea.

–Erakunde Autonomoaren sistema eta aplikazio eragileen erabiltzaileek ikus dezaketen informazioa administratu, baimendu eta kontrolatzea.

–Auditoriak egitea informazioaren segurtasunaren arloan.

–Sortzen ari diren teknologia eta zerbitzuak identifikatu eta onestea, tributu arloan aplikatu ahal izateko.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateei laguntza teknikoa ematea informazio eta komunikazio teknologiak eraginkortasunez erabiltzeko.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko Jakintza Kudeatzeko Sisteman edukiak bildu eta mantentzea sustatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren web orriaren kudeaketa eta administrazioa.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion beste edozein, lotura duena edo aipatutakoen ondoriozkoa.

4. atala. Zerga Kudeaketa Zerbitzua

30. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Zerga Kudeaketa Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Tributu-kudeaketaren zuzendaritza teknikoa.

–Tributuak egiaztatu eta likidatzeko irizpideak prestatu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuak parte hartu eta gainbegiratuta.

–Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik, eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea eta kasuan kasuko berandutza interesak aplikatzea.

–Zerbitzuaren egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, baita autolikidazioen eta atxikipenen edo konturako sarreren inpugnazioena ere; zerga likidazioak ere bertan eginen dira.

–Zerbitzuaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

–Aplikatzekoak diren errekarguen likidazioa, berariaz administrazioaren beste organo batzuen esku ez badago.

–Tributuen arloko arau-hausteak direla-eta, zehapenak likidatzea bere eskumenen esparruan. Halaber, zehapenen kontra jarritako berraztertze errekurtsoak ebaztea, non ez diren Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalak kudeatzen dituen zergen gaineko zehapen prozeduren kontra jarritakoak.

–Tributudunek aurkezten ez dituzten aitorpenen erreklamazio orokorra, bai eta egindako errekerimenduei ez erantzuteagatik eragindako zehapenen likidazioa ere.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga dela-eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari esleitutako eginkizunak.

–Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

31. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren egitura.

Zerga Kudeaketa Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoa.

b) Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atala.

c) Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atala.

d) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atala.

e) Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atala.

f) Zehapen eta Errekerimendu Atala.

32. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoak eginkizun hauek ditu:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Behar diren lanak egitea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioen proposamenak sortzeko eta igortzeko.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

33. artikulua. Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatu eta egitea, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

34. artikulua. Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatu eta egitea, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

35. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalaren eginkizunak.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalak eginkizun hauek ditu:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatu eta egitea, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

36. artikulua. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eginkizunak.

Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalak ondotik azaltzen diren eginkizunak ditu, zerga hauei dagokienez: alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga, aseguruetako primen gaineko zerga, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia, hidrokarburoen gaineko zerga, zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga, tabakogaien gaineko zerga, elektrizitatearen gaineko zerga, jokoaren jarduerarekin erlazionatutako tributuak, energia elektrikoa sortzearen balioaren gaineko zerga, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboak eta erregai nuklear gastatua sortzearen gaineko zerga, erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga, meategien azaleraren kanonari eta kudeaketa esleiturik dituen beste tributuak:

–Aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, agiri bidez justifikatzeko eskaerak eta bere eskumeneko tributuekin lotura duten tributu zorren osagai guztien gaineko tributu likidazioak egitea, berandutza korrituak eta legez aplikatzekoak diren errekarguak barne.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea.

–Formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatu eta egitea, bai eta parte hartzea ere bere eskumeneko aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea.

–Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

–Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

–Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Fabrikazioko zerga berezien kontu-hartzailetza, kudeaketa hutsa edo egiaztapen laburtua denean.

–Zerga Kudeaketa Zerbitzuak zerga arau-hausteengatik ebatzi behar dituen espedienteak instruitu, tramitatu eta haien gaineko ebazpen proposamena egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

37. artikulua. Zehapen eta Errekerimendu Atalaren eginkizunak.

Zehapen eta Errekerimendu Atalak, Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitate organikoekin koordinatuta, eginkizun hauek ditu:

–Tributudunek aurkezten ez dituzten aitorpenen erreklamazio orokorra.

–Egindako errekerimenduei ez erantzuteagatik zehapenak jartzea.

–Zerga Kudeaketa Zerbitzuak bere eskumenez kudeatzen dituen tributuen arloko arau-hausteen prozedurak tramitatzea, salbu eta Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalak kudeatzen dituen zergei dagozkienak.

–Bere eskumeneko zehapen egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoen tramitazioa, bai eta egintza horiekin lotutako gainerako espedienteen tramitazioa ere.

–Atalaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

–Zerga arloan, bere eskumeneko zehapenen gaineko kontsultei arreta ematea eta, batez ere, idatzizko kontsultak ebaztea.

–Jarduera Ekonomikoen Erregistroa eratu eta mantentzea.

–Udalek jakinarazitako zentsuen aldaketak gainbegiratu eta egiaztatzea.

–Zentsuen aldaketak aurkez ditzatela eskatzea udalei.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako salbuespenak eman edo ukatu aurreko txosten teknikoa egitea.

–Jarduera ekonomikoen erregistroan ofizioz egin behar diren sartze eta ateratzeak.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

5. atala. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua

38. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Tributuen ikuskapenerako planak prestatu, proposatu eta betetzea.

–Tributuen kontrolerako urteko plana prestatzea gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Tributuen arloko beste administrazio batzuetatik jasotako ikuskapen aktak kudeatzea.

–Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

39. artikulua. Bulego Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuak Bulego Teknikoaren Atala edukiko du, eginkizun hauek burutuko dituena:

–Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren tributu arloko aholkularitza juridikoa eta Zerbitzuarentzat interesgarriak diren arau, epai, kontsulta eta argitalpenak zabaltzea.

–Tributu Ikuskapenerako planak diseinatu eta prestatzeko aholkularitza eta parte-hartzea.

–Ikuskapen-egintzen normalizaziorako irizpideak, jarraibideak eta zuzentarauak proposatzea.

–Zerbitzuan instruitzen diren espedienteen ebazpen-proposamenak egiten laguntzea, bereziki desadostasunean sinatutakoen kasuan, eta bai aktuarioek arauz eman behar dituzten txostenen kasuan ere.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

6. atala. Diru-bilketa Zerbitzua

40. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Diru-bilketa Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketa kudeatzeko zuzendaritza teknikoa eta kontrola.

–Zorrak biltzeko kudeaketan beste entitate publiko batzuekin koordinatzea eta, hala behar denean, lankidetza itunak prestatu eta proposatzea.

–Zorrak geroratzeko baimena eman edo tramitatzea, indarra duten xedapenek esleitu eskumenen arabera.

–Diru-bilketaren prozedurako egintzen kontra jartzen diren errekurtsoetan irizpideak koordinatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

–Konkurtso prozeduretan edo prozedura berezietan egin beharreko ekintzak zuzendu eta, hala behar denean, ebatzi eta kudeatzea.

–Jarduteko edo ekintzak gauzatzeko irizpideak finkatzea, egiturazko edo abaguneko zailtasunak dituzten sektore ekonomikoetako pertsona edo entitateen zorrak biltzeko kudeaketan, pertsona edo entitate horiek Nafarroako Ogasun Publikoarekin dituzten betebeharrak bete ditzaten.

–Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen arabera, diru-bilketaren bidez kalkulatu behar diren errekargu eta interesak likidatzea.

–Beharrezko jarduketak egitea kasuan kasuko berandutza interesak ordaintzeko.

–Zorrak konpentsatzea, indarra duten xedapenek esleitu eskumenen arabera.

–Ofizioz preskribatzeko espedienteak instruitzea.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

41. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren egitura.

Diru-bilketa Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Gerorapenak Kudeatzeko Atala.

b) Derrigorrezko Diru-bilketaren Atala.

c) Prozedura Berezien Atala.

42. artikulua. Gerorapenak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

Gerorapenak Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek ditu:

–Atalaren jardueren kudeaketaren kontrolerako beharrezkoak diren estatistikak egitea.

–Gerorapen edo zatiketak onartu aurretik arriskuak aztertzea.

–Zorrak konpentsatzeko espedienteak tramitatzea, ordaindu behar duenak eskaturik.

–Zorpeko gerorapen edo zatiketetarako eman diren bermeen azterketa, balorazio eta kontrola.

–Borondatezko aldiko zorrak geroratu edo zatitzeko eskaerak aztertu, horren gainean txostena eman, proposatu, kudeatu, tramitatu eta kontrolatzea edo nahitaez pagatu beharreko aldian egonik ere premiamendu prozedura hasi gabe daukatenak, organo eskudunek emanak.

–Diru-bilketaren prozedura eteteko eskaerak kudeatu eta haien jarraipena eta kontrola egitea.

–Helbideratutako tributu kuoten kobrantza tramitatzea.

–Entitate publikoen zorren kobrantza kudeatzea.

–Premiamendu-biderako igorpenen tramitazioa eta gauzatzea.

–Bermeak aurkeztean sortutako gastuen onarpenaren arloan aurkeztutako eskaeren tramitazioa eta kontrola.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

43. artikulua. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren eginkizunak.

Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalak eginkizun hauek ditu:

–Premiamendu-bidean sartuak dauden zorren gerorapen eta zatiketak, organo eskudunek baimenduak, aztertu, proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako Foru Komunitatearenak edo haren erakunde autonomoenak diren zuzenbide publikoko diru-sarrerak kontrolatu eta premiamenduko bide administratiboan biltzeko kudeaketa lana, legez ezarritako ahalmenen bidez eta erabili behar diren prozedura administratiboen arabera; salbuespen da Prozedura Berezien Atalaren esku uzten den diru-sarrera edo zorren diru-bilketa kudeatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

44. artikulua. Prozedura Berezien Atalaren eginkizunak.

Prozedura Berezien Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zenbateko, izaera edo prozeduragatik agintzen zaizkion zorrak kontrolatu eta premiamenduko bide administratiboan biltzeko kudeaketa-lana egitea.

–Konkurtso-prozeduretan sartuta dauden zordunen zor guztien diru-bilketa kudeatu eta kontrolatzea eta, behar denean, Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari izatea bilkura, batzorde, konkurtso administrazio eta antzeko kudeaketa organoetan.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren eskubideak defenditzeko beharrezkoak diren jarduketak kontrolatu eta betetzea, eskubide horien kalterako izan daitezkeen desegite eta likidazio prozesuetan edo entitateek har ditzaketen horrelako beste erabaki batzuetan.

–Erantzukizuna bideratzeko prozedurak tramitatzea.

–Diru-bilketa organoek proposatutako kaudimengabezien aitorpenak tramitatzea.

–Ofizioz preskribatzeko espedienteak tramitatzea.

–Diru-bilketa Zerbitzuko organoek emandako egintzen kontra aurkezten diren errekurtso administratiboak eta hirugarrengotzakoak tramitatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren berandutza-interesak aztertu, kalkulatu eta haien ordainketa tramitatzea, beste organo administratiboen eskumenekoa ez bada.

–Diru-bilketa organoek proposatutako espedienteak aztertu eta tramitatzea, betiere haiei buruzko egintzak Aholkularitza Juridikoaren eskumenekoak badira.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

7. atala. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua

45. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Lurralde Aberastasunaren Erregistroa zaintzeko Nafarroako Zerga Ogasunari dagozkion jarduerak garatzea, bereziki, oinarrizko datuak ikuskatu eta eguneratzea eta funtzio publikoak ongi garatzeko behar diren datu osagarriak biltzea.

–Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren oinarrizko datuen aldaketak Udalei jakinaraztea, bereziki, erregistro administratibo hori eta katastroak zaintzeko behar diren argibideak haiei ematea.

–Ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea, bereziki, Nafarroa osoan koordinatzea, Batzorde Mistoen balorazio ponentzien edukia finkatzen parte hartzea, balorazio ponentziak onestea eta karakterizatu eta baloratzeko orotariko xedapenen proiektuak eta orotariko parametroak prestatzea.

–Ondasun bereziak kalifikatu eta deskalifikatzeko prozedurak instruitzea.

–Zehapen espedienteak instruitzea.

–Lurralde Aberastasuneko Artxibo Historikoa zaintzea.

–Nafarroako Desjabetze Epaimahaiari laguntzea, sostengu administratibo gisa.

–Egintza juridiko dokumentatuen, ondare-eskualdaketen, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak likidatzeko ondasun higiezinak eta ondasun higiezinak baloratu beharra daukaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketak baloratzeko irizpenak egitea eta aurkezten diren errekurtsoen gainean txostenak prestatzea.

–Ondasun higiezinen balio eta prezioak bildu, baloratzeko irizpideak ezarri eta zenbatesten diren balioak finkatu eta hedatzea.

–Baloratzeko aldez aurreko akordioak lantzea.

–Zerbitzuaren helburuak, jarduera adierazleak eta emaitzen ebaluazioa egitea.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak esleitzen dion beste edozein.

46. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren egitura.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atala.

b) Tasazio Atala.

47. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Lurralde Aberastasunaren Erregistroa zaintzeko Nafarroako Zerga Ogasunari dagozkion jarduerak garatzea, bereziki, oinarrizko datuak ikuskatu eta eguneratzea eta funtzio publikoak ongi garatzeko behar diren datu osagarriak biltzea.

–Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren oinarrizko datuen aldaketa guztiak udalei jakinaraztea, eta, oro har, erregistro administratibo hori eta katastroak zaintzeko behar diren argibideak haiei ematea.

–Ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea, bereziki, Nafarroa osoan koordinatzea, Batzorde Mistoen balorazio ponentzien edukia finkatzen parte hartzea, balorazio ponentziak onesteko proposatzea eta karakterizatu eta baloratzeko orotariko xedapenen proiektuak eta baloraziorako orotariko parametroak prestatzea.

–Ondasun bereziak kalifikatu eta deskalifikatzeko prozedurak instruitzea.

–Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalaren informazio babestua eskuratzeko baimena onartu edo ukatzeko proposatzea.

–Ereduaren araberako agiriak eta informazioaren ziurtagiriak, Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalean daudenak, ematea eta, bereziki, lurzatietako zedula, ondasun higiezinetako unitateak eta Lurralde Erregistroan inskribatuak koordinatu ahal izateko.

–Eraldatzeko proposamenak eta informazio babestugabea hirugarrenen esku uzteko baimenak aurkeztea.

–Zehapen espedienteak instruitzea.

–Lurralde Aberastasuneko Artxibo Historikoa zaintzea.

–Nafarroako Desjabetze Epaimahaiari laguntzea, sostengu administratibo gisa.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

48. artikulua. Tasazio Atalaren eginkizunak.

Tasazio Atalak eginkizun hauek ditu:

–Egintza juridiko dokumentatuen, ondare-eskualdaketen, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak likidatzeko ondasun higiezinak eta ondasun higiezinak baloratu beharra daukaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketak baloratzeko irizpenak egitea eta aurkezten diren errekurtsoen gainean txostenak prestatzea.

–Ondasun higiezinen balio eta prezioak bildu, baloratzeko irizpideak ezarri eta zenbatesten diren balioak finkatu eta hedatzea.

–Baloratzeko aldez aurreko akordioak lantzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

8. atala. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

49. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren eginkizunak.

Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, administrazio arloari dagokionez, zergadunari laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre, telefonoz eta baliabide telematikoak erabiliz.

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta teknikoen gainean, zergadunei laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre, telefonoz eta baliabide telematikoak erabiliz.

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergen prozeduraren ondoriozko egintza administratiboen jakinarazpenak kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren aldian-aldiko publizitatea planifikatu eta programatzea.

–Tributuen aitorpenerako inprimakiak aldian-aldian bidaltzea.

–Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko zergen kanpainako zuzendaritza, antolaketa, betetzea eta koordinazioa, autolikidazioko proposamenak egiteko lanetan laguntzea barne.

–Bikote iraunkorren erregistro fiskalaren kudeaketa integrala, gai horrek ukitzen dituen gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak esleitzen dion beste edozein.

50. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren egitura.

Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Zergadunari Laguntza Emateko Atala.

b) Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atala.

c) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atala.

d) Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Atala.

51. artikulua. Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren eginkizunak.

Zergadunari Laguntza Emateko Atalak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, administrazio arloari dagokionez, zergadunari laguntza eta argibideak zuzenean ematea.

–Zerga aitorpenak jasotzea, inprimakiak saldu eta ematea.

–Ziurtagiriak egitea eta agiriak kautotu eta konpultsatzea.

–Altak, aldaketa eta bajak formalizatzea pertsona fisikoen, pertsona juridikoen eta entitateen zentsuko fitxategietan.

–I.F.Z. eta I.F.K. txartelak luzatzea.

–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauetan eskatzen diren erregistro liburuen eginbideak egitea.

–Inprimakien biltegia hornitu eta kontrolatzea.

–Aitorpenerako inprimakiak aldian-aldian bidaltzea.

–Ziurtapen digitaleko zerbitzuetarako identitatea kreditatu eta erregistratzea, sinatzen diren hitzarmenen arabera eta, betiere, zerga arloko sinadura digitalaren zerbitzuentzat ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte.

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, administrazio arloari dagokionez, zergadunari laguntza eta argibidea ematea telefono bidez.

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan sartzen diren dokumentuak jaso eta erregistratzea, inprimakiak saldu eta ematea.

–Eskualdeko Bulegoen zuzendaritza.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

52. artikulua. Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalaren eginkizunak.

Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazio teknikoetan, zergadunari laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre eta telefonoz.

–Posta elektronikoaren bidez Nafarroako Zerga Ogasunari egiten zaizkion kontsultak, zerga arlokoak zein teknikoak, ebaztea.

–Tributu arloan kudeaketa-zerbitzuak egiten dituzten eta Nafarroako Zerga Ogasunarekin kanpoko lankidetzarako akordioari atxikita dauden profesionalei eta entitateei laguntza berariazkoa ematea.

–Aholkularitza teknikoa zerbitzua osatzen duten unitate administratiboei.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko atalak elkarrekin koordinatzea irizpideak batzeko eta prozedurak finkatzeko.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

53. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalak eginkizun hauek ditu:

–Formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta gainerako dokumentazioa diseinatu eta egitea, bai eta parte hartzea ere aitorpenak egiten laguntzen duten programen diseinuan eta kanpainan ematen diren bestelako zerbitzuetan.

–Aitorpenak betetzen dituzten langileentzako prestakuntza ikastaroak antolatzea.

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kanpainan laguntzen duten entitateek antolaketan jarraitu beharreko irizpideak ematea.

–PFEZaren autolikidaziorako proposamenak sortu eta bidaltzeko lanetan parte hartzea, Zerga Kudeaketa Zerbitzuarekin eta Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Eskatzen duten zergadunei aitorpena egitea aurrez aurre.

–Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergei buruzko aitorpenak eta gainontzeko dokumentazioa aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, dokumentu bidezko justifikazioa eskatzea eta zergaren likidazioak egitea, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean xedatutakoari jarraituz.

–Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

–Kontsulta fiskalen alde teknikoei erantzutea, zerbitzuko gainontzeko unitate administratiboekin koordinatuta.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

54. artikulua. Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Atalaren eginkizunak.

Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, administrazio arloari dagokionez, zergadunari laguntza eta argibidea ematea telefono bidez.

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan sartzen diren dokumentuak jaso eta erregistratzea, inprimakiak saldu eta ematea.

–Zergadunari argibide orokorrak ematea.

–Eskualdeko Bulegoen zuzendaritza.

–Eskualdeko bulegoei dagokienez, Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen tributuei buruzko kontsultei eta erreklamazioei arreta ematea beren alde teknikoetan, eta orobat Zergadunari Laguntza emateko Atalari dagozkion guztiak eta artikulu honetako lehen eta bigarren idatz-zatietan adierazitakoak, alde batera utzi gabe Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko zergen kanpainak burutzeko behar den koordinazioa.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak agintzen dion lotutako beste edozein.

9. atala. Administrazio Atala

55. artikulua. Administrazio Atalaren eginkizunak.

Administrazio Atalak eginkizun hauek ditu:

–Aurrekontuei buruzko aurreproiektua prestatzeko laguntza tekniko eta administratiboa.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrekontu kudeaketaren eta betetzearen gaineko kontrola.

–Erakunde autonomoaren kontratu administratiboen sustapena eta kudeaketa.

–Erakunde autonomoaren eskumeneko langileen kudeaketa koordinatu, tramitatu, haren jarraipena egin eta kontrolatzea.

–Zuzendari kudeatzaileak langileriaren arloan ebatzi beharreko espedienteak tramitatzea.

–Langileen lanera etortzeak kontrolatzeko sistema kudeatzea.

–Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkionak.

III. TITULUA. ONDAREA, LANGILEAK ETA ARAUBIDE JURIDIKOA

I. KAPITULUA. Ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola

56. artikulua. Ondarea.

Nafarroako Zerga Ogasunaren ondarea, mota guztietako ondasunek eta eskubideek osatzen dute, Nafarroako Foru Komunitatearen ondarekoak badira eta erakunde horri atxikitakoak badira horrek bere helburuak bete ditzan, ondare horretako ondasunak izateagatik dagokien jatorrizko kalifikazio juridikoari eusten diotela, hori guztia indarreko araudian ezarritako irismenarekin.

57. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Honako baliabide hauek osatuko dute Nafarroako Zerga Ogasuna:

a) Eskura jarritako ondasun eta eskubideak.

b) Ondasun eta eskubide horien ondoriozko produktu eta errentak.

c) Kobratzen ahal dituzten ohiko eta ohiz kanpoko diru-sarrerak, arautzen dituzten xedapenen arabera.

d) Transferentziak, ohikoak edo kapitalekoak, Nafarroako Foru Komunitateko aurrekontu orokorretan esleiturik dauzkatenak.

e) Administrazioen edo entitate publikoen diru-laguntzak, ohikoak edo kapitalekoak.

f) Entitate pribatuen eta norbanakoen dohaintzak, legatuak eta bestelako ekarpenak.

g) Esleitzen zaion beste edozein baliabide.

58. artikulua. Aurrekontuen araubidea.

1. Nafarroako Zerga Ogasunaren kudeaketa Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko aurrekontuarekin batera Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sarturik dagoen urteko aurrekontuaren araubidearen mende dago.

2. Aurrekontuen egitura, sarrera eta gastuen sailkatzeari eta hauen zehaztasun-mailari dagokienean, Nafarroako Gobernuko aurrekontu orokorretarako ezarritako arau eta erregelei egokituko zaie, aurrekontu orokor hauen barnean egonen baitira.

3. Aurrekontu hauen likidazioa eta exekuzioa Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako ezarritako arau orokorrei jarraikiz eginen da.

59. artikulua. Kontu-hartzearen araubidea.

Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa ekonomikoa –hots, eduki ekonomikoko betebehar eta eskubideak sorrarazten dituzten egintza, agiri eta espedienteak– Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat ezarritako modu eta baldintza berberetan eramanen da kontu-hartzailetzari eta kontabilitateari dagokienez.

60. artikulua. Kontabilitate araubidea.

1. Nafarroako Zerga Ogasuna kontabilitate publikorako araubidearen menean geldituko da, Foru Komunitatearen Administrazioak dituen era eta baldintza berberetan.

2. Kontuak ematea Nafarroako Kontu Orokorretarako aurreikusitakoaren arabera formalizatu, tramitatu eta ebatziko da.

II. KAPITULUA. Langileak

61. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasuneko langileak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko langileak:

a) Izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen direnak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario eta lan-kontratudunak, Nafarroako Zerga Ogasunari edo hori osatzen duten unitate organikoei atxikiak.

c) Erakunde Autonomoaren lan-kontratudunak.

62. artikulua. Zuzendaritza langileen ordainsariak.

Zuzendari kudeatzailearen ordainsariak Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu, eta Nafarroako aurrekontuei buruzko foru legeetan jasoko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

63. artikulua. Ataletatik beherako administrazio-unitateak.

Bulegoak edo ataletatik beherako beste administrazio unitate batzuk sortu, aldatu edo kentzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolamendu administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Sortzen diren unitate administratiboek bulegoek dituzten lansari osagarriak eta maila berbera izanen dituzte.

Atxikipena aldatzen duten zerbitzu eta ataletatik beherako unitate administratiboek organikoki eta funtzionalki orain arteko organo administratibo berberen mende jarraituko dute, berariazko aldaketarik egin ezean.

64. artikulua. Langileriaren arloko eskudantziak.

Zuzendari kudeatzaileari, zerbitzuetako, ataletako eta bulegoetako buruei edo ataletik beherako unitateetako buruei dagozkien eginkizunak galarazi gabe, beren kargura dauden langileei buruzko eskudantzia hauek izanen dituzte:

a) Absentismoa kontrolatzea eta ordutegiaren, dedikazioaren eta errendimenduaren inguruko beharkizunak betearaztea.

b) Unitateari atxikitako langileen baimen, lizentzia, opor eta joan-etorriak baimentzea.

c) Bere menpeko unitateko langileen urteko oporren plana egitea, urte bakoitzeko maiatzaren 15a baino lehen, betiere bere eskumeneko zerbitzu publikoak emanen direla ziurtatuta. Plan hori Administrazio Atalera igorriko da aipatutako data hori baino lehen, zuzendari kudeatzaileak onets dezan.

d) Langileen komunikazioa eta partaidetza erraztu eta bultzatzea eta lan giroa, errendimendua eta produktibitatea sustatzea.

e) Bere unitateari atxikitako langileen jarduerak, lanak eta eginkizunak zuzendu eta koordinatzea.

III. KAPITULUA. Araubide juridikoa

65. artikulua. Administrazio-egintzen araubide juridikoa

1. Nafarroako Zerga Ogasunaren egintza administratiboen araubide juridikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko VIII. Tituluko I. Kapituluan eskuarki erakunde autonomoendako ezartzen dena da, foru lege hartako bigarren xedapen gehigarrian tributu arloko prozedura administratiboei dagokienez eta zehapen araubideari dagokionez xedatua deusetan galarazi gabe.

2. Langileei, kontratazioei eta aurrekontuei buruzko administrazio egintzei dagokienez, Foru Komunitateko Administrazioaren araudi berariazkoari jarraituko zaio.

66. artikulua. Ebazteko gaitasuna.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 104.b) artikuluan xedaturikoarekin bat, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailearen, hura osatzen duten zerbitzuen, Zerga Kudeaketa Zerbitzuko, Zerga Ikuskapeneko Zerbitzuko eta Diru-bilketa Zerbitzuko atalen esku uzten da ebazteko gaitasuna, kasuan kasuko eskumenen barruan.

67. artikulua. Errekurtsoak eta erreklamazioak.

1. Nafarroako Zerga Ogasuneko organoek tributu arloan ematen dituzten egintza eta ebazpen administratiboak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legean eta hori garatzen duten xedapenetan xedaturikoaren arabera aurkaratzen ahalko dira.

2. Aurreko 1. lerroaldean aipatzen ez diren egintza eta ebazpen administratiboen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua.

68. artikulua. Defentsa juridikoa.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Zerga Ogasunaren ordezkaritza eta defentsa epaiketetan Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoan aritzen diren letratuei dagokie, ordezkatu eta defendatzeko elkargoko abokatua izendatzen den kasuetan salbu.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren Lege Aholkularitzak lege aholku ematen ahalko dio Nafarroako Zerga Ogasunari. Hori dena, Aholkularitza Juridikoa arautzen duen urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuan xedatu bezala.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa