Castellano | Euskara | Français | English
Testu bateratua. Jatorrizkoa 2001eko 40. NAOn argitaratu zen, matxoaren 30ean; akats zuzenketa, 2001-07-16ko NAO.
Aldaketak: 35/2003 Foru Legea, abenduaren 30ekoa; 18/2006 Foru Legea, abenduaren 27koa; 19/2004 Foru Legea, abenduaren 31koa; 22/2008 Foru Legea, abenduaren 24koa; 16/2003 Foru Legea, martxoaren 17koa; 17/2009 Foru Legea, abenduaren 23koa; 2/2008 Foru Legea, urtarrilaren 24koa; 19/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa; 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa; 23/2010 Foru Legea, abenduaren 28koa; 3/2002 Foru Legea, martxoaren 14koa; 6/2010 Foru Legea, apirilaren 6koa; 38/2013 Foru Legea, abenduaren 28koa; 21/2012 Foru Legea, abenduaren 26koa; 20/2011 Foru Legea, abenduaren 28koa; 28/2014 Foru Legea, abenduaren 24koa
Atarikoa
Foru Lege honek asmotan duen lege erreforma ezinbesteko eta luzaezineko zeregina zen, sakon-sakonerainoko arrazoiak baitaude hura justifikatzeko. Hona hemen laburzki arrazoi horiek:
-Legea Konstituzio Auzitegiaren abenduaren 14ko 185/1995 epaiaren arabera moldatu behar da. Epai horrek agintzen duenez, inkonstituzionalak dira tasa eta prezio publikoei buruzko 8/1989 legeko 24. artikuluko a) eta b) idatz-zatiak eta partez c) idatz-zatia ere bai, prezio publikoen zergagaiaren definizioek ez baitute begiratzen Lege erreserbaren printzipioa.
Uztailaren 24ko 144/1987 Legegintzako Foru Dekretua, zeinak onesten baitu Foru Komunitateko tasa eta prezio publikoen testu artikulatua, ez da moldatu Konstituzio Auzitegiaren epai arestian aipatuaren arabera eta, hortaz, zalantzan jartzekoa da horko aginduren batzuk konstituzionalak ote diren. Beharrezkoa da, azken batez, tasa eta prezio publikoen araubide juridikoa Konstituzioak horren gainean ematen dituen aginduen araberakoa izatea.
Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrarekin bat etorri beharra. Foru lege horretan definitzen diren tasa eta prezio publikoen kontzeptuak ez datoz bat 144/1987 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen dituenekin.
Antinomia hori, bistan da, lehenbailehen konpondu beharrekoa da Foru Komunitateko tributu sisteman behar den koherentzia eta sistematizazioa lortzeko. Hartarako, Foru Lege honek aurtengo apirilaren 1ean indar hartzea proposatzen da, hau da, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak indar hartzen duen egun berean.
Martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa) moldatu da Konstituzio Auzitegiak emandako doktrinaren arabera, eta hortaz Foru Komunitateko tasa eta prezioak arautzeko Legegintzako Foru Dekretu horrekin kontraesan garbian dago bera ere.
Beraz, tasa eta prezio publikoen kontzeptuak diferenteak dira gaur Foru Komunitateko Administrazioaren esparruan eta udal Administrazioarenean, eta komeni da diferentzia hori berdintzea.
Zuzenbide publikoko dirusarrerak arrazionalizatu eta sistematizatu beharra. Gaur indarra duen araudia zaharkiturik dago hainbat alderditan, Foru Komunitateko Administrazioak eginkizun eta zerbitzu berriak bereganatu baititu, araudia modernizatzea eskatzen dutenak. Bestalde, arrazoi teknikoek ere, arauak aplikatzean izandako esperientziaren ondoriozkoek, bultzatzen dute arauen aldaketa, zeren denboraren joanarekin egoera berriak sortzen baitira, arauek aintzat hartu beharrekoak.
Tasa eta prezio publikoak kudeatzearen inguruan hainbeste tributu eta kontratu mota izateak ez du zertan eragotzi ekintzarako jarraibide orokor batzuk ezartzea, zergadunaren segurtasun juridikoa handitu beharrez emanak, argiro zehazteko tasa eta prezio publikoen kontzeptuak ez ezik, tasa guztien figurak berak ere bai.
Ogasun Publikoari buruzko eskuliburuetako gai tradizionala izan da aztertzea zein irizpide dauden Administrazio publikoek eskuragai dituzten zuzenbide publikoko dirusarreren koadroa sailkatzeko. Seligman Estatu Batuetako ikertzaileak XIX. mendearen bukaeran irizpide bat eman zuen agertzera, gaur arte indardun iraun duena: haren ustez, zuzenbide publikoko dirusarrerak partikularren borondatea zein den, horren arabera sailkatu behar dira. Bi dirusarrera mota bereizten ditu: kontratuen ondoriozkoak eta koakzioaren ondoriozkoak. Lehenbizikoak norberaren borondatearen esparrukoak dira, eta, haietarako, Estatuarekin kontratuak egiten dira, ondasun bat saltzeko edo zerbitzu bat emateko. Bigarrenak, berriz, Estatuaren botere fiskalaren esparrukoak dira, eta zerga, tasa eta kontribuzio bereziak dira.
Ildo beretik, Foru Komunitatearen zuzenbide publikoko dirusarrerak honela sailka daitezke: zerga-dirusarrerak, zuzenekoak nahiz zeharbi- dekoak izan; herritarrek pagatzen dituzte, Administrazioak inolako kontraordainik ematen ez diela. Eta, bestetik, herritar horiek Foru Administrazioarengandik hartzen dituzten zerbitzuen alderako dirusarrerak; hau da, tasa eta prezio publikoak, funtsean. Zerga dirusarreren oinarria da zergadunen kontribuzio ahalmena edo pagatzeko ahalmena; zerbitzuak ematearen alderako zuzenbide publikoko dirusarrerek, berriz, onura edo baliokidetzaren printzipioa dute oinarri. Printzipio horren arabera, zerbitzu horiek ematen dieten onuraren proportzioan hartu behar dute parte herritarrek zerbitzuen finantzaketan. Ahalmen ekonomikoaren printzipioak, berriz, agintzen du herritarrek beren ahalmen ekonomikoaren arabera (beren errentan, ondarean edo kontsumoan ageri dena) hartu behar dutela parte zerbitzu publikoen sostenguan.
Orain arte eskuarki ahalmen ekonomikoaren printzipioa hautatu da zerga sistemak mamitu eta garatzeko. Hala ere, aspaldi honetan joerak agertzen ari dira baliokidetza edo onuraren printzipioari garrantzi handiagoa emateko, herritarrek gero eta zerbitzu publiko gehiago eskatzeko joerari buru egiteko eta kontuan harturik Administrazio publikoak diruz hornitzeko premia handian daudela. Ildo horretatik, aipa dezagun iritzi publikoa ere zerbitzua eta gastu publikoa elkarri lotzearen alde ageri dela gero eta gehiago, horrek zerga kontzientziaren gorakada sortzen baitu, herritarrek lotzen baitituzte egindako paguak eta jasotako ondasun edo zerbitzuak. Azken batez, Foru Komunitateko zuzenbide publikoko dirusarrera sistemako bi printzipioak uztartzea da asmoa: onura edo baliokidetza, batetik, eta ahalmen ekonomikoa, bestetik.
Foru Lege hau ez da, ordea, mugatzen tasa eta prezio publikoen kontzeptuak arautu eta definitzera; aitzitik, behar bezain xehero deskribatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoen tasa figura guztiak ere.
Foru Lege honen arabera, tasak dira honako zergagaietako bat duten tributuak: jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea, edo bereziki subjektu pasiboari erasan, eragin edo onura ekartzen dioten zerbitzuak edo jarduerak zuzenbide publikoko araubidean eman edo egitea, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean: zerbitzu edo jarduera eskatu edo jasotzea nahitaezko betebehar izatea administratuarentzat eta delako zerbitzu edo jarduera sektore pribatuak emana ez izatea. Nahitaez eskatu beharra dagoela juzgatuko da lege edo erregelamendu xedapenek behartu badute hartara eta delako ondasun, zerbitzu edo jarduerak ezinbestekoak badira eskatzailearen bizimodu pribatu nahiz sozialerako.
Azken batez, kontzeptu horretatik erraz ondorioztatzen da koakzioaren ezaugarria, tributuak berezko duena, eta hortik, halaber, haren erregulazioak duen lege erreserba heldu da, zeren ondarearen gaineko prestazio bat koakzioz ezartzeak (hau da, alde bakar batetik, subjektu pasiboaren parte hartzerik nahiz onespenik izan gabe, pagatzeko eginbidea ezartzeak) sortzen baitu zerga gaietako lege erreserba. Printzipio honek ezinbesteko egiten du tributu bat sortu edo haren osagai funtsezkoak finkatzeko lege bat ematea. Hala ere, delako erreserba erlatiboa da, zilegi baita Erregelamendua ere lagungarri erabiltzea, baina betiere legeko printzipio edo irizpideak begiratzen direla. Azken batez, zilegi da lege erreserbaren zorroztasuna eta behar den administrazio malgutasuna uztartzea.
Ez da zilegi izanen tasen zenbatekoak, oro har, kasuko zerbitzu edo jardueraren egiazko kostuari nahiz aurreikusitakoari goiti egitea; zenbait ñabardura beharrezko ezartzen dira, hala ere.
Foru Lege honen arabera, prezio publikotzat jotzen dira zerbitzu edo jarduerak zuzenbide publikoko araubidean eman edo egitearen aldera pagatzen diren diruordainak baldin eta administratuak bere gogoz eskatzekoak badira eta delako zerbitzu edo jarduerak sektore pribatuak ematen baditu. Hortaz, borondatezkotasunaren eta sektorearen monopoliorik ezaren baldintzak biak batera bete behar dira, eta ez bata ala bestea (Konstituzio Auzitegiaren 185/1995 epaia).
Erregulazio hori dela-eta, murriztu zaio eremua prezio publikoaren kontzeptuari, orain honela ulertzen baita: Administrazioak zerbitzu edo jarduerak zuzenbide publikoko araubidean eman edo egitearen aldera pagatzen diren diruordainak, baldin eta interesatuak bere gogoz eskatzekoak badira, delako zerbitzu edo jarduerak sektore pribatuak ematen baditu eta administratuak nahitaez eskatu edo hartu beharrekoak ez badira. Hartara, bada, tasa eta prezio publikoen figuren barnean sartu dira zenbait zerbitzu, foru legean egiten den kontzeptu mugaketaren arabera moldatzeko. Zenbait kasutan, Nafarroako Gobernuaren Departamentuek gaurkotu egin dute, teknikoki eta ekonomikoki, zenbait tasa mota.
Nafarroako Gobernuak ezarriko du zein zerbitzu eta jarduera eman edo egiteagatik kobratuko diren prezio publikoak, baina prezio publiko horien zenbatekoa prezioak kobratu behar dituen organoak gaineko duen Departamentuak edo haien kudeaketaren ardura duen erakunde autonomoak, gaineko duen Departamentuak aurrez baimena emanik, finkatuko dute. Prezio publikoen zenbateko hori direlako zerbitzu edo jarduerak eman edo egiteak sortzen dituen diru kostuak berdintzeko adinakoa gutxienez izanen da, zenbait zehaztapenekin.
Foru legeko IV-XII tituluek xehetzen dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa guztiak, kasuan-kasuan zehaztuz zein diren zergagaia, subjektu pasiboa, zerga sortzapena, tarifak, eta, ezartzen badira, salbuespenak.
I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Foru legearen xedea.
1. Foru lege honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publiko propioen araubide juridikoa ezartzea.
2. Hauek dira tasa propioak.
a) Foru lege honetako IV-XII tituluetan aipatzen direnak.
b) Foru Komunitateak gero batean ezartzen dituenak.
c) Ordainarazterakoan araubide komuneko arau berberak aplikatu behar zaizkienak, Hitzarmen Ekonomikoak hala aginduta.
d) Estatuak edo Udalek Foru Komunitateari eskualdatu ahal dizkioten tasak, Foru Komunitateari eskualdatutako zerbitzu edo eskumenen gainekoak direlako.
3. Prezio publiko propioak dira foru lege honek agintzen duenaren arabera ezartzen direnak eta aurreko idatz-zatiko d) letran aipatzen den kasutik sor daitezkeenak.
4. Foru lege honetako aginduak ez zaizkie honako hauei aplikatuko:
a) Zuzenbide Pribatuko arauen menpeko entitate edo erakundeek eman edo egindako zerbitzu edo jardueren alderako diru ordainei.
b) Nafarroako Merkataritza eta Industriaren Ganbera Ofizialeko ganbera baliabide iraunkorrari, bere legedi berariazkoa izanen baitu.
2. artikulua. Araubide juridikoa.
1. Tasa eta prezio publiko propioak pagarazteko, Foru Komunitateak aintzat hartuko ditu Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoko 45. artikuluak aipaturiko Hitzarmen Ekonomikoko arauak, foru lege honek xedaturikoa, hori garatzeko ematen diren erregelamendu arauak eta kasurako diren beste xedapenak.
Tasei aplikatuko zaie Tributuei buruzko Lege Orokorra.
2. Foru lege honetako 1. artikuluko 2. idatz-zatiko c) eta d) letretan aipatzen diren tasek, eta idatz-zati eta artikulu bereko d) letran aipatzen den kasuko prezio publikoek, Estatuaren araudia izanen dute jarraibide foru lege honi kontra egiten ez dion guztian, harik eta Foru Komunitateak bere arauak ematen dituen arte.
3. artikulua. Aurrekontu araubidea.
1. Foru lege honetan arautzen diren baliabideak Foru Komunitateko diruzaintzan edo Ekonomi eta Ogasun kontseilariak baimendu dituen banku kontuetan sartuko dira.
2. Baliabide horiek Nafarroako Foru Komunitateko eta bere erakunde autonomoetako aurrekontuetako dirusarrerak dira eta euren eginkizunak osotara bururatzeko erabiliko dira, non eta foru lege batek erabilera zehatz eta jakin bat ematen ez dien.
4. artikulua. Agintari eta funtzionarioen erantzukizuna.
1. Agintari edo funtzionario batek bere gogoz eta erruz bidegabeki eskatzen badu tasa edo prezio publiko bat, edo behar baino gehiagoko zenbatekoan eskatu, diziplina hutsegite oso larria izanen da, haren jokaerak sortzen dituen beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.
2. Modu berean Foru lege hau eta gai honen gaineko beste arauak hausten dituen ebazpenik eman edo egintzarik egiten badu, Foru Komunitateari ere eman beharko dio, gainera, egindakoaren kalteordaina.
II. TITULUA. TASAK
5. artikulua. Kontzeptua.
Tasak dira honako zergagaietako bat duten tributuak: jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea, edo bereziki subjektu pasiboari erasan, eragin edo onura ekartzen dioten jarduerak zuzenbide publikoko araubidean egitea, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Direlako zerbitzu edo jarduerak ez izatea administratuak aukeran eskatu ahal izatekoak. Kasu hauetan juzgatuko da administratuak aukeran eskatu ahal izatekoak ez direla:
-Lege edo erregelamendu xedapenek behartu badute hartara.
-Eskaturiko ondasun, zerbitzu edo jarduerak ezinbestekoak badira eskatzailearen bizimodu pribatu nahiz sozialerako.
b) Delako zerbitzu edo jarduera sektore pribatuak emana edo egina ez izatea, araudi indardunak sektore publikoaren aldeko erreserba ezarrita eduki ala ez.
6. artikulua. Legezkotasunaren printzipioa.
1. Tasak ezarri, aldatu edo kentzeko, eta haietako bakoitzaren osagai funtsezkoak arautzeko ere, foru lege bat onetsi beharko da, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 11. artikuluak agintzen duenarekin bat.
2. Foru lege baten bidez hartarako baimena ematen bada, zilegi izanen da erregelamendu arau baten bidez zehaztea zer kopuru eska- tzen ahal diren tasa bakoitzerako, lege horrek ezartzen dituen kuantifikazio elementu edo irizpideen arabera.
7. artikulua. Zergagaia.
Zilegi izanen da tasak ezartzea jabari publikoaren erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren aldera edo zuzenbide publikoko araubidean honako zerbitzu edo jarduerak eman edo egitearen aldera:
a) Edozein motatako administrazio lizentzia, ikus- onespen, matrikula edo baimenak tramitatu edo ematea.
b) Interesdunak eskatuta, ziurtagiriak edo dokumentuak ematea.
c) Liburuak legeztatu eta zigilatzea.
d) Begiraletza, zuzendaritza, ikuskatze, ikertze, aztertze, txosten, aholku, egiaztapen, arakapen edo prospekzio jarduera tekniko eta fakultatiboak.
e) Proiektuak aztertzea, egiaztapenak, kontrastazioak, entseguak eta homologazioak.
f) Balorazioak eta tasazioak.
g) Erregistro ofizial eta publikoetako inskripzioak eta anotazioak.
h) Zerbitzu akademikoak eta osagarriak.
i) Portu eta aireportu zerbitzuak.
j) Osasun zerbitzuak.
k) Pertsona jakin bati erasan, eragin edo onura ekartzen dioten zerbitzu edo jarduerak oro har edo pertsona horrek zuzenean nahiz zeharbidez sortu dituenak.
8. artikulua. Lurralde aplikazioa.
Foru Lege hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten zerbitzu edo jardueren alderako tasei aplikatuko zaie, non ere eman edo egiten diren.
9. artikulua. Sortzapena.
1. Oro har, tasak momentu hauetan sortuko dira, zergagaia nolakoa den:
a) Jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko baimena ematen denean.
b) Subjektu pasiboaren eskaera beharrezkoa ez denean, administrazio zerbitzu edo jarduera eman edo egitean, aurrezko gordailua eskatzea ezertan galarazi gabe.
c) Egintza edo espedientea abiarazten duen eskaera aurkezten denean, zeina ez baita eginen edo tramitatuko tasaren zenbatekoa sartu arte.
2. Tasak epez epe sortzen diren kasuetan, kasuko erregistro, errolda edo matrikulan egindako altari dagokion likidazioa jakinarazi ondoren, zilegi izanen da handik aurrerako likidazioak taldeka jakinaraztea Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratuz.
10. artikulua. Subjektu pasiboa.
1. Tasen subjektu pasibo izanen dira jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren onura hartzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoak, edo zergagaia osatzen duten zerbitzu edo jarduera publikoek pertsonalki edo beren ondasunetan erasan edo onura ekartzen dietenak.
2. Kasua gertatzen bada, herentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta nortasun juridikorik eduki gabe zerga jartzeko moduko unitate ekonomiko nahiz ondare banakatu bat osatzen duten beste entitateak ere hartuko dira subjektu pasibotzat.
3. Tasa bakoitzaren arau berariazkoak zilegi izanen du zergadunaren ordezkoak ezartzea zergagaiaren ezaugarriengatik hala komeni bada.
Bereziki, halakotzat hartuko dira, etxebizitza edo lokal hartzaileei erasan edo onura ekartzendieten zerbitzu edo jardueren alderako tasetan, eraikin horien jabeak; horiek zilegi izanen dute, kasua bada, kuota horiek kasuko onuradunei jasanaraztea.
4. Zergagaia egitean bi onuradun edo gehiago biltzen badira, obligazio solidarioa izanen dute, non eta tasa bakoitza gobernatzeko arauan espreski besterik agintzen ez den.
11. artikulua. Onura fiskalak.
Tasak ordaintzetik salbuetsirik daude Nafarroako Foru Komunitatea, Nafarroako toki entitateak, Estatua, lurraldeko gainerako ente publikoak eta horien menpeko erakunde autonomoak. Zilegi da salbuespena kasu batzuetan aplikatzeko baldintza jartzea.
Hala ere, zergagaia edo subjektu pasiboa zein motatakoa den kontuan hartuz, tasa bakoitzaren arauak jaso ditzake beste onura fiskal batzuk.
12. artikulua. Tasaren osagaiak.
1. Tasa kuotaren zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko da tasen emaitzak, osotara, ez diola goiti egin behar kostu osoari.
2. Jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren alderako tasen zenbatekoak kasuko merkatu balioa izanen du goiko muga edo haren ondoriozko baliagarritasunarena.
Meatze eta Hidrokarburoetarako baimen eta kontzesioen kasuetan, eskubidearen gai den azalera kontuan hartuko da.
3. Zerbitzu edo jarduera bat eman edo egitearen alderako tasen zenbatekoak osotara ez dio inoiz goiti eginen kasuko zerbitzu edo jardueraren kostu erreal edo estimatuari, eta halakorik ezean, hartutako prestazioaren balioari.
Zenbateko hori finkatzeko, zuzeneko nahiz zeharbideko kostuak hartuko dira aintzat, bai eta kostu finantzarioak, ibilgetua amortizatu beharrak sortuak eta tasaren xede den zerbitzu edo jarduerari egoki eutsi eta garatu ahal izateko behar diren kostuak ere, zein ere den kostu horiek berdintzeko erabiltzen den aurrekontua. Nolanahi ere, kontuan hartuko da zein kostu sozial edo onura sozial sortzen dituen subjektu pasiboak egiten dituen ekintza, jarduera edo zerbitzuek, tasaren kostua eta beraren baliagarritasun soziala elkarri hurbiltzeko.
4. Zilegi izanen da tributu kuota kopuru finko bat izatea, hartarako propio jarria, edo zerga oinarritzat hartzen diren osagai kuantitatibo batzuei aplikatzeko karga tasa baten arabera finkatzea, edo aldi berean bi prozeduren arabera ezartzea.
5. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin ekartzen badute jabari publikoa nabarmen hondatzea eta hondamen hori ez badago tasaren zenbatekoaren beraren erregulazioan aurreikusia, onuraduna, kasurako tokatzen den tasa pagatu beharra ezertan galarazi gabe, beharturik egonen da kasuko konpontze edo berregite gastuak berdintzera. Kalte horiek ezin konponduzkoak badira, kalteordaina hondatu diren ondasunen edo kalte hartutakoen kaltearen balioa adinako diru kopurua izanen da.
6. Tasa berri bat ezartzeko proposamen guztiekin edo lehendikako tasa bat berariaz aldatzekoekin batera txosten ekonomiko finantzario bat aurkeztu beharko da, kasuko baliabide edo jardueraren balio edo kostuaren eta proposatu den tasaren zenbatekoa justifikatzeko arrazoien gainekoa.
7. Tasak finkatzean kontuan hartuko da, tributuaren ezaugarriak ikusita hala bide bada, tasa horiek pagatu behar dituzten pertsonen ahalmen ekonomikoa.
13. artikulua. Tasen kudeaketa.
1. Tasa bakoitza borondatezko epean kudeatu, kitatu eta biltzea zergapeko jarduera egin, zerbitzua eman edo jabari publikoaren erabilera baimendu behar duen Departamentuari edo erakunde autonomoari dagokio, ezertan galarazi gabe Ekonomi eta Ogasun Departamentuak betearazpen bidezko zerga bilketa edo ikuskapenak egiteko eskumena.
Eskumen horiek bai tasei dagokienez eta bai tasen kudeaketa esleitu zaien erakundeei dagokienez erabiliko ditu.
2. Nafarroako Gobernuari dagokio Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren eginkizunak eta beste Departamentu eta kudeaketa erakundeenak nola koordinatu arautzea.
3. Tasak kudeatzeko betiere aplikatuko dira Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren eta bera garatzeko arauen printzipio eta prozedurak, eta, bereziki, tributu kitapenak, zerga bilketa, tributu ikuskapena eta Administrazio bideko egintzen errebisioa arautzeko xedapenak.
4. Tasa aldiro sortzen denetakoa bada, zerbitzura onartzeko ebazpen berriak eman beharrik sortzen ez duten zerbitzu jarraituak ematearen truke, tasa hartzen duen organo edo erakundeak ez du zilegi izanen tasa pagatu ez delako zerbitzua etetea, non eta tasaren araudiak hartarako baimena ematen ez dion, tasaren zenbatekoa premiamendu bidez eskatzea ezertan galarazi gabe.
14. artikulua. Autokitapenak.
Tasen subjektu pasiboak beharturik daude tributuen autokitapen operazioak egitera eta ondoriozko tributu zorra pagatzera foru lege honetan aurreikusten diren kasuetan eta erregelamendu bidez zehazten diren kasuetan.
15. artikulua. Itzulketak.
Eskatutako tasak itzuli beharko dira subjektu pasiboari ezin egozteko moduko arrazoiengatik haien zergagaia gertatzen ez bada.
16. artikulua. Zehapen erregimena.
Zehapen espedienteak kalifikatzeko eta zehapenak ezartzeko tributuei buruzko xedapen orokorrak hartuko dira jarraibide.
III. TITULUA. PREZIO PUBLIKOAK
17. artikulua. Adigaia.
Prezio publiko dira zerbitzu edo jarduerak zuzenbide publikoko araubidean eman edo egitearen aldera pagatzen diren diruordainak, baldin eta sektore pribatuak ere ematen baditu zerbitzu edo jarduera horiek eta administratuak bere borondatez eskatzekoak badira, foru lege honetako 5. artikuluaren arabera.
18. artikulua. Nola ezarri eta aldatu prezio publikoak.
1. Nafarroako Gobernuak finkatuko du zein zerbitzu edo jarduera diren prezio publikoak izateko modukoak, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak eta zerbitzu edo jarduera horiek ematen dituen Departamentu edo Erakundeak batera proposatuta.
2. Hauek ezarri edo aldatu ahalko dituzte prezio publikoak:
a) Prezio publikoak jaso behar dituen erakundeak gaineko duen Departamentuak eta hark proposatuta.
b) Zuzenean erakunde autonomoek, gaineko duten Departamentuaren baimena aurrez dutela.
3. Prezio publikoen zenbatekoa ezarri edo aldatzeko proposamen guztiekin batera txosten ekonomiko-finantzario bat aurkeztu beharko da, proposatzen den zenbatekoa eta kasuko kostuen estaldura finantzarioa justifikatzeko.
19. artikulua. Nork pagatu behar dituen.
Prezio publikoen bidez pagatu beharreko zerbitzu eta jardueretatik onura -pertsonala zein ondasunen bidezkoa-ateratzen dutenek ordaindu beharko dituzte prezio publikoak.
20. artikulua. Zenbatekoa
1. Prezio publikoen zenbatekoak gutxienez kasuko zerbitzu edo jarduerak eman edo egiteak sortzen dituen diru kostuak berdintzeko adinakoak izanen dira.
2. Arrazoi sozial, ongintzako, kultural edo interes publikokoengatik komeni bada, zilegi izanen da aurreko idatz-zatian agindu den baino gutxiagoko prezio publikoak ezartzea, aurrez hartarako behar diren aurrekontu aurreikuspenak hartuta diruz lagundutako prezio zatia berdintzeko.
21. artikulua. Administrazioa eta kobrantza.
1. Prezio publikoak administratu eta kobratzeko ardura, prezio horiek jaso behar dituzten Departamentu eta erakundeek izanen dute.
2. Prezio publikoa pagatzeko eginbidea zerbitzu edo jarduera eman edo egiten hasten denean bertan sortzen da, baina zilegi izanen da haren zenbateko osoa nahiz partziala aurrez pagatzeko edo gordailatzeko agintzea.
3. Prezio publikoak eskudirutan nahiz tinbre gaietan pagatuko dira.
4. Prezio publikoa pagatu beharrean dagoenari ezin egozteko moduko arrazoiengatik delako zerbitzu edo jarduera eman edo egiten ez denean, kasuko dirua itzuli beharko da edo, ikuskizunen kasuan, sarrerak trukatu, ahal denean.
5. Zilegi izanen da prezio publikoen alderako zorrak premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatzea, araudi indardunak agintzen duen moduan.
6. Foru lege honetan espreski agintzen ez den guztian, prezio publikoak administratu eta kobratzeko, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeak eta aplikatzeko zaizkien beste arau guztiek agintzen dutena hartuko da aintzat.
Hala ere, preskripzioari eta bidegabeki jasotakoen itzuli beharrari dagokienez, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak eta bera garatzeko arauek agintzen dutena aplikatuko da.
IV. TITULUA. FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN TASA OROKORRAK
KAPITULU BAKARRA. Administrazio zerbitzuen alderako tasa
22. artikulua. Zergagaia.
1. Tasaren zergagaia da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek honako Administrazio zerbitzuak ematea:
a) Ziurtagiriak ematea
b) Dokumentuak konpultsatzea
c) Erregistro ofizialetako inskripzioak
d) Ahalordeak eta legitimazioa frogatzeko agiriak askiestea.
2. Administrazio zerbitzu horiek berariaz foru lege honetan arautzen diren beste tasa batzuen azpian daudenean, tasa honetatik salbu egonen dira.
23. artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasaren subjektu pasibo dira aurreko artikuluan aipatu zerbitzuak eskatzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
24. artikulua. Sortzapena.
Tasa, zergagai den zerbitzua emateko eskabidea aurkezten denean bertan sortzen da.
25. artikulua. Tarifa
Tasak honako tarifa izanen du:
1 Ziurtagiriak emateagatik (ziurtagiriko): 832 pezeta/5 euro
2 Dokumentuak konpultsatzeagatik (kopiako): 416 pezeta/2,50 euro
3 Erregistro ofizialetan inskribatzeagatik (inskripzioko): 416 pezeta/2,50 euro
4 Ahalordeak eta legitimazioa frogatzeko agiriak askiesteagatik (dokumentuko): 9 98 pezeta/ 6 euro
5 Administrazio espediente bat kopiatu edo berregitea erantsia duen ziurtagiria emateagatik: 333 pezeta eta beste 10 pezeta berregindako orriko/ 2 euro eta beste 0,06 euro berregindako orriko
6 Administrazio espediente bat kopiatu edo berregitea: 10 pezeta berregindako orriko/ 0,06 euro
berregindako orriko
26. artikulua. Salbuespenak.
Honakoak daude tasatik salbu:
a) Foru Komunitateak edo haren erakunde autonomoek pagatutako ordainsariak frogatzeko ziurtagiriak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez aurkeztekoak.
b) Administrazioko langileek beren gorabeherei buruz eskatzen dituzten dokumentuen ziurtagiri eta konpultsak.
c) Ziurtagiriak ematea, foru administrazioko beste departamentu batek edo haren erakunde autonomoek berariaz eskatuta.
d) Foru Komunitateko administrazioak eta haren erakunde autonomoek administrazioan sartzeko hautapen-probetan onartzeko eskatzen dituen dokumentuen konpultsak.
d) Internet bidez jaso daitezkeen ziurtagiriak luzatzea.
V. TITULUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUKO TASAK
I. KAPITULUA. Azterketa eskubideen tasak
27. artikulua. Zergagaia
Tasaren zergagai da administraziora sartzeko hautapen probak egin ahal izan daitezen administrazioak beharrezkoak diren zerbitzuak ematea.
28. artikulua. Subjektu pasiboak
Tasaren subjektu pasibo dira tasaren zergagai diren zerbitzuak eskatzen dituzten pertsona fisikoak.
29. artikulua. Sortzapena.
Tasa foru lege honetako 30. artikuluak aipatzen dituen hautapen probetan inskribatzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortzen da.
30. artikulua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa A mailan sartzeko: 40
2. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa B mailan sartzeko: 40
3. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa C mailan sartzeko: 25
4. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa D mailan sartzeko: 15
5. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa E mailan sartzeko: 15
31. artikulua. Salbuespenak
Honakoak daude tasatik salbu:
a) % 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonak.
b) Hautapen proben deialdiaren egunaren aurretik hilabetez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hau izateko baldintza izanen da kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako arrazoia izan ezean, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea.
II. KAPITULUA. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa
32. artikulua. Zergapeko egintza.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzea da zergapeko egintza.
33. artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasaren subjektu pasiboak izanen dira iragarkiak argitaratzea eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak edo, halakorik eskatu ez dutenean, argitaratzearekin onura berezia hartzen dutenak.
34. artikulua. Sorrarazpena.
Argitaratzeko eskaera aurkezten denean sorraraziko da iragarkiak argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa. Argitaratzea gauzatu eta dagokion zenbatekoa zehaztu ondoren eginen da ordainketa. Dena dela, aurrez zehaztutako tarifa duten iragarkien kasuan, eskaera aurkeztearekin batera ordaintzeko eskatzen ahalko da.
35. artikulua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
TARIFA
Iragarkiak jartzea
2.1. Tarifa orokorra
2.1.1. Hitz bakoitzeko: 0,23 euro
2.1.2. Orrialde bakoitzeko: 277,00 euro edo zati proportzionala, gutxienez erdia edo laurdena, taulak edo irudiak txertatzen direnean
2.2. Tarifa aurrez ezarria duten iragarkiak
2.2.1. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia (ordainketa bakarra, lizentzia ematean): 46,00 euro
2.2.2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea betetzeko argitaratzen diren iragarkiak: 40,25 euro
2.2.3. Ur konfederazioek igortzen dituzten iragarkiak: 34,50 euro
2.2.4. Batzar Orokorrerako deialdia edo antzekoa: 34,50 euro
2.2.5. Titulu edo agiriak galtzea: 17,25 euro
Goiko 2.2 tarifan adierazitako iragarkiak 2.1 tarifa orokorraren arabera fakturatuko dira, azken hori aurrez ezarritako tarifaren bikoitza baino gehiago bada.
2.3. Iragarkia presaz argitaratuz gero tarifa bikoitza ordainduko da.
III. KAPITULUA. Elkarteen erregistroko, fundazioen erregistroko eta lanbide elkargoen erregistroko ekintzen alderako tasa
36. artikulua. Zergagaia.
Tasa honen zergagai dira liburuak prestatzea eta xedapen indardunek aginduta Elkarteen Erregistroan, Fundazioen Erregistroan eta Lanbide Elkargoen Erregistroan prestatu edo inskribatu behar diren egintzak, gertaerak eta dokumentuak inskribatu eta zertifikatzea.
37. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira aurreko artikuluak aipatzen dituenetako zerbitzuren bat eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.
38. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortzen da.
39. artikulua. Tarifak
Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:
1. TARIFA
Elkarteen erregistroa
1. Eraketa inskribatzea: 12 euro
2. Estatutuen aldaketa inskribatzea: 6 euro
3. Bestelako inskripzioak: 4 euro
4. Ziurtagiriak luzatzea: 8 euro
2. TARIFA
Fundazioen erregistroa:
1. Eraketa inskribatzea: 53 euro
2. Estatutuen aldaketa edo fundazioaren amaiera inskribatzea:
3. Bestelako inskripzioak: 38 euro
4. Ziurtagiriak luzatzea: 8 euro
3. TARIFA
Profesionalen elkargoen erregistroa:
1. Profesionalen elkargoen eraketaren inskripzioa: 53 euro
2. Profesionalen elkargoen Nafarroako kontseiluen eraketa inskribatzea: 53 euro
3. Bat-egitea, xurgapena, izen-aldaketa edo desegitea inskribatzea: 38 euro
4. Estatutuen aldaketa inskribatzea: 38 euro
5. Bestelako inskripzioa: 23 euro
6. Ziurtagiriak luzatzea: 8 euro
IV. KAPITULUA. Jokotik heldu diren tasak
40. artikulua. Zergagaia.
Tasa hauen zergagai dira dokumentuak, jokoak instalatu nahiz ustiatzeko baimenak, lizentziak eta baimenak emateari dagozkion zerbitzuak ematea eta foru lege honetako 43. artikuluan aipatzen diren beste prestazioak.
41. artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasa honen subjektu pasibo dira zergagai diren zerbitzuak hartzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
42. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortuko da.
43. artikulua. Tarifa
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. tarifa. Joko enpresen erregistroa: inskripzioa: 42,84 euro.
2. tarifa. Joko eta josteta-makinen modeloen erregistroak:
1. Homologatu eta inskribatzea: 180,54 euro.
2. Homologazioa eta inskripzioa aldatzea: 89,76 euro.
3. tarifa. Jokorako bestelako materialen homologazioa: 109,14 euro.
4. tarifa. Bingo aretoak:
1. Ustiatzeko baimena: 2.189,94 euro.
2. Ustiatzeko baimena berritzea: 1.022,04 euro.
5. tarifa. Agiri profesionalak luzatzea: 19,38 euro.
6. tarifa. Joko aretoa:
1. Ustiatzeko baimena: 437,58 euro.
2. Ustiatzeko baimena berritzea: 202,98 euro.
7. tarifa. Joko makinak:
1. Ezartzeko baimena: 180,54 euro.
2. Joko makinen titulartasunaren aldaketak eta truke fiskalak, makina bakoitzeko: 34,68 euro.
3. Ustiatzeko baimena: 60 euro
8. tarifa. Zozketa, tonbola eta zorizko konbinazioak: baimena: 57,12 euro.
9. tarifa: Apustu dendak.
1. Ustiatzeko baimena: 437,58 euro.
2. Ustiatzeko baimena berritzea: 202,98 euro
V. KAPITULUA. Jendaurreko ikuskizunen eta josteta jardueren gaineko tasa
44. artikulua. Zergagaia.
Tasa honen zergagai dira jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueretarako baimena emateari, dokumentuak emateari eta foru lege honetako 47. artikuluan aipatzen diren beste prestazioei dagozkien zerbitzuak.
45. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira zergagai diren zerbitzuak hartzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
46. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortuko da.
47. artikulua. Tarifa.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. tarifa. Zezenketak, burtziekiko zezenketak, mistoak, eta pikatzaileekiko nobilladak egiteko baimenak (ikuskizuneko): 34,68 euro.
2. tarifa. Pikatzailerik gabeko nobilladak egiteko baimena (ikuskizuneko): 20,40 euro.
3. tarifa. Zezen ikuskizunetarako beste baimen batzuk (ikuskizuneko): 13,26 euro.
4. tarifa. Leku publikoetan jendaurreko ikuskizunak eta josteta jarduerak egiteko baimena (baimendutako ikuskizun edo jarduera bakoitzeko): 42,84 euro.
5. tarifa. Jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueretako enpresen erregistroan inskribatzea: 42,84 euro.
6. tarifa. Zezen-ikuskizunetako profesionalen erregistroan inskribatzea: 78,54 euro.
VI. KAPITULUA. Trafikoaren inguruko zerbitzu eta jardueren gaineko tasa
48. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagai da foru lege honetako 51. artikuluan aipatzen diren zerbitzu eta jarduerak eman eta egitea.
49. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira zergagai diren zerbitzu edo jarduerak eskatu edo hartzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
50. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortuko da.
51. artikulua. Tarifa.
Tasak honako tarifa izanen du:
1. TARIFA.
Foruzaingoak egindako zerbitzu eta jarduerek sortutako tasak.
1. Kirol proben zainketa, segurtasuna eta laguntza, Nafarroako Kirol Federazio baten egutegikoak ez badira, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan:
1.1. Txirrindu lasterketak, etapa bakoitzeko: Kategoriak:
a) Eskolak: 108,12 euro.
b) Kadeteak: 365,16 euro.
c) Junior: 436,56 euro.
d) 23 urtez beherakoak: 474,30 euro.
e) Elitea: 510,00 euro.
f) Masterra: 510,00 euro.
g) Helduak: 474,30 euro.
h) Emakumeak: 436,56 euro.
i) Profesionalak: 1.022,04 euro.
j) Kirolari txirrindulariak: 474,30 euro.
1.2. Bestelako kirol probak: 217,26 euro.
1.3. Beren ezaugarri teknikoengatik edo daramaten zamarengatik, baimendutako gehieneko masa eta neurriak gainditu edo erregelamenduz ezarritako gutxieneko abiadurara iristen ez diren ibilgailuak eskoltatu eta kontrolatzea eta haien zirkulazioa antolatzea: 32 euro, ordu eta foruzain bakoitzeko.
2. Eremu publikoetan egiten diren zikloturisten martxen eta bestelako jardueren zainketa, segurtasuna eta laguntza: 182,58 euro.
3. Ezaugarri teknikoak direla medio edo gehienez ere baimendutako masa edo neurriak gainditzen dituzten zamak garraiatzen dituztela eta, arauz ezarritako abiaduraz behetik zirkulatzen duten ibilgailuen eskolta, kontrola eta erregulazioa: 25,50 euro orduko eta agenteko.
4. Ibilgailuak eremu publikotik kentzea:
a) Bizikletak, ziklomotorrak: 21,42 euro.
b) Motozikletak, motokarroak eta antzeko ibilgailuak: 28,56 euro.
c) Automobilak, turismoak, kamionetak, furgoiak, etab., bitarteko tarakoak: 57,12 euro.
d) Kamioiak, traktoreak, atoiak, erdi-atoiak, kamionetak, furgonetak, baino gehiagoko tarakoak. 86,70 euro.
5. Ibilgailuak gordelekuetan edukitzea, hara eraman eta 12 ordutik aurrera, eguneko:
a) Bizikletak, ziklomotorrak: 2,04 euro.
b) Motozikletak, motokarroak eta antzeko ibilgailuak: 5,10 euro.
c) Automobilak, turismoak, kamionetak, furgoiak, etab., bitarteko tarakoak: 9,18 euro.
d) Kamioiak, traktoreak, atoiak, erdi-atoiak, kamionetak, furgonetak, baino gehiagoko tarakoak. 21,42 euro.
6. Foruzaingoak ematen dituen txostenak: 43,86 euro.
7. Trafiko zirkulazioa arautzea, bideen aprobetxamendu sozio-ekonomikoaren ondorioz: 25,50 euro orduko eta agenteko.
2. TARIFA
Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan arautzen diren zirkulazio baimen osagarriak ematea:
1. Zirkulazio baimen osagarria, hilabeterako, ibilgailu motordun bakar baterako eta ibilbide bakarrerako: 15,00
2. Zirkulazio baimen osagarria, hiru hilabeterako, ibilgailu motordun bakar baterako eta ibilbide bakarrerako: 30,00
3. Zirkulazio baimen osagarria, sei hilabeterako, ibilgailu motordun bakar baterako eta ibilbide bakarrerako: 55,00
4. Zirkulazio baimen osagarria, urtebeterako, ibilgailu motordun bakar baterako eta ibilbide bakarrerako: 100,00
5. Zirkulazio baimen osagarri generikoa, orokorra eta berariazkoa, ibilgailu autopropultsatuetarako (garabiak, etab.), ibilgailu motordun bakarrerako, bi urtez ibiltzeko Nafarroako errepideen katalogoko errepide guztietan: 180,00
6. Zirkulazio baimen osagarria, sei hilabeterako eta nekazaritzako ibilgailu motordun bakar baterako: 24,00
7. Kudeaketa eta bitartekotza lanak nekazaritzako kooperatibekin, kideen jabetzapeko ibilgailu motordunetarako zirkulazio baimen osagarriak lortzeko: 372,00
8. Zirkulazio baimen osagarria urtebeterako eta nekazaritzako ibilgailu motordun bakar baterako, nekazaritzako kooperatibetako titularrentzat, aldez aurretik kooperatibak kudeatu duena: 10,00
9. Emandako zirkulazio baimen osagarriaren titularra edo matrikula aldatzea: 10,00
3. TARIFA
Bideen erabilera sozioekonomikorako eskaerak: 41,00
VII. KAPITULUA. Su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuen tasa
51. bis artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Tasaren zergapeko egintza da su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak ematea, bai interesdunek eskatzen dutenean bai ofizioz denean segurtasun arrazoiak direla-eta, betiere zerbitzua emateak subjektu pasiboari onura ekartzen badio, ondoko kasuetan:
a) Trafiko istripuak.
b) Urgenteak ez diren laguntza teknikoak: eraikinetan suteen prebentziorako instalazioak berrikustea, tokietatik ura ateratzea, galtzadak garbitzea, ateak irekitzea, ura garraiatzea eta alarmak deskonektatzea.
c) Erreskate lanak toki arriskutsuetan edo bertara iristeko zailak direnetan, onuradunak zuhurtziarik gabe edo ausartegi jokatzearen ondorio denean.
d) Suteen kontrako zaintza, babesa eta alarmak, eta horiek itzaltzea.
e) Esku-hartzeak, honelakoetan: eraikinak edo instalazioak osoki edo neurri batean hondoratzea, eraikin-hondakinak, eraispenak, uholdeak, salbamenduak eta antzekoak.
2. Subjektu pasiboa.
Tasa honen zergapeko subjektu pasibotzat hartzen dira zerbitzuaren prestazioko onuradun gertatzen diren entitateak, erakundeak edo pertsona fisiko nahiz juridikoak. Zerbitzuaren onuradun bat baino gehiago bada, tasa proportzionalki egotziko da, kontuan hartuz haietako bakoitzaren alde egindako lanetan erabilitako baliabideak, betiere txosten teknikoan oinarrituta, eta horrela banan-banan bereiztea ezinezkoa bada, parte berdina egotziko zaio bakoitzari.
Suteak itzaltzeko, eraikinetan esku hartzeko eta pertsonei osasun laguntza emateko zerbitzuetan, arriskuaren asegurua egin duen entitatea edo sozietatea izanen da zergapekoaren ordezkoa.
3. Sorrarazpena.
Tasa sortuko da, hain zuzen ere, behar den taldea suhiltzaileen parketik edo aireko baliabideak kokatuak dauden tokitik ateratzen den unean berean.
Une hori hartuko da, ondorio guztietarako, zerbitzu prestazioaren hasieratzat.
4. Kuota.
Zerbitzua ematean erabili diren pertsona eta material unitateen arabera eta behar izandako denboraren arabera zehaztuko da tributu-kuota.
5. Tarifa.
a) Tasaren zenbatekoa honako zenbatekoen arabera zehaztuko da:
1. Esku-hartzea, aritutako pertsona bakoitzeko: 30,00 euro orduko edo zatikiko
2. Ibilgailuen esku-hartzea:
Autoeskala edo ibilgailu berezia (PMA, kimikoa, lantegia...): 90,00 orduko edo zatikiko
Autoponpa-tankea-anbulantzia: 65,00 orduko edo zatikiko
Jeepa, furgoia edo autoa: 30,00 orduko edo zatikiko
Motoponpa, elektroponpa, multzo hidraulikoa: 4,50 orduko edo zatikiko
Txalupa motorduna: 64,00 orduko edo zatikiko
3. Baliabide materialak
Apar-hautseko 10 litroko: 71,55 orduko edo zatikiko
Murgiltzeko ekipamendu osoa: 8,95 orduko edo zatikiko
4. Aireko baliabideen esku-hartzea
Osasun garraioko helikopteroa: 1.360,00 orduko edo zatikiko
Salbamendurako helikopteroa: 1.400,00 orduko edo zatikiko
Basoetako suteetarako errefortzuko brigadaren helikopteroa: 1.200,00 orduko edo zatikiko
b) Zergapeko egintza eratzen duen prestazioa amaiturik, babes zibilaren arloan eskuduna den organoak tasaren likidazioa igorriko du, bertan zehazturik zenbat denbora eta baliabide erabili diren eta zein den haren zenbatekoa, atal honetan ezarritako tarifaren arabera.
6. Salbuespenak.
1. ataleko b), c), d) eta e) letretako zerbitzuak salbuetsita daude tasa ordaintzetik, baldin eta zerbitzuaren eskaera edo prestazioa egiten bada onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, edo arrazoi ustekabekoengatik edo saihestezinengatik.
Salbuespen hori ezin da aplikatu, inolaz ere, baldin eta suteen kontrako neurrien arloan indarra duen araudia betetzen ez bada, edo eraikuntzek egiturazko kalteak badituzte, higiezina behar bezala ez mantendu eta ez kontserbatzeagatik sortuak.
VI. TITULUA. EKONOMI ETA OGASUN DEPARTAMENTUAREN TASAK
I. KAPITULUA. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko dokumentazioa, informazioa edo datuak zertifikatzearen alderako tasa
52. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagaia da Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Lurralde Aberastasunaren Atalak bere agiritegietan edo Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalean ageri diren datuen zertifikazioa edo beste edozein dokumentu edo informazio ematea, interesatuak hala eskatuta, Nafarroan dauden ondasunei buruz; halaber, halako daturik ez edukitzearen zertifikazioak ematea.
53. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira informazio hori eskatzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
54. artikulua. Sortzapena.
Tasa subjektu pasiboak eskatu dokumentua edo informazioa ematen denean bertan sortuko da, nahiz eta zilegi izanen den aurretik haren gordailu bat egiteko agintzea.
55. artikulua. Tarifak.
Ordaindu beharreko tasak ondoko taulan ageri dira, euskarriaren arabera:
1. Paperean emandako informazioa:
A. Inprimaki normalizatuak eta informazio agiriak
1 Lurzati zedula: 1,20 euro
2 Ondasunen zerrenda titularraren arabera (orri bakoitzeko): 1,20 euro
3 Katastroko balorazioaren orria: 1,20 euro
4 Ezaugarrien datuen orria: 1,20 euro
5 Balorazio orria, azaroaren 26ko 334/2011 Foru Dekretuarekin bat: 1,20 euro
6 Higiezin-unitatearen titulartasunaren orria: 1,20 euro
7 Lur-ondasunen Erregistroko datuak (orri bakoitzeko): 1,00 euro
8 Lur-ondasunen Erregistroko datuei buruzko informazioaren kopia edo fotokopia duten ziurtagiriak luzatzea: 5,00 euro gehi euro 1,00 orri bakoitzeko
9 Lurzati zedula ziurtatua: 6,20 euro
B. Lur-ondasunen Erregistroko agirien fotokopiak
1 Katastro probintziala: 3,00 euro gehi 0,10 orri bakoitzeko
2 Ezartze edo mantentze espedienteetako agiriak: 3,00 euro gehi 0,10 orri bakoitzeko
3 Hegaldi historikoa (orri bakoitzeko): 2,40 euro
4 Balorazio ponentzia: 3,00 euro gehi 0,10 orri bakoitzeko
C. Lur-ondasunen Erregistroko agiri digitalen kopiak
1 Krokisa (orri bakoitzeko): 1,20 euro
2 Eraikuntzen argazkia (orri bakoitzeko): 1,20 euro
3 Lurzatien leiho grafikoa, ortoargazki eta guzti edo ortoargazkirik gabe: 1,20 euro
2. Euskarri informatikoan emandako informazioa:
A: Inprimaki normalizatuak
1 Lurzati zedula: PDF 1,10 euro
2 Ondasunen zerrenda titularraren arabera (orri bakoitzeko): PDF 1,10 euro
3 Higiezin-unitatearen titulartasunaren orria: PDF 1,10 euro
4 Higiezin-unitatearen datuen orria: PDF 1,10 euro
B. Beste agiri informatizatu batzuk
1 Eraikuntzen argazkia: JPG 1,10 euro
2 Lurzatien leiho grafikoa, ortoargazki eta guzti edo ortoargazkirik gabe: JPG 1,10 euro
C. Kartografia eta argazkiak
1 Lurzatien planoa (1/500, 1/1.000, 1/5.000 edo 1/10.000 eskalan) edo laburpen planoa, ortoargazki eta guzti, baliabideen arabera: DWG/DGN eta ortoa PDFn 12,00 euro
2 Alorren plano eskaneatua, bereizmen txikikoa: JPG 3,00 euro
3 Alorren plano eskaneatua, bereizmen handikoa: JPG 6,00 euro
4 Hegaldi historikoaren kontaktua: JPG 3,00 euro
5 Ortoargazkia ezartzea: JPG 3,00 euro
D. Datuen erauzketa masiboak
1 Lur-ondasunen Erregistroko datuen fitxategi estandarra (poligono osoen arabera): ASCII 40,00 euro eta euro 1,00 gehiago 1.000 erregistroko.
56. artikulua. Zerga onurak.
1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa eta haren erakunde autonomoak salbuetsita egonen dira.
2. Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira, orobat, ondokoak, aldez aurretik eskari espresa egiten badute eta tasa ez ordaintzeko salbuespen kasuetan daudela frogatzen badute:
a) Nafarroako toki entitateak eta haien erakunde autonomoak, beren lurraldeari edo jardute eremuari buruzko produktu guztiak direla eta, baldin eta informazioa euskarri informatikoan, zehazki, Nafarroako Zerga Ogasunean dauden formatuetan ematen bada eta, betiere, lehenago informazio berbera jaso ez badute eta informazio hori bakar-bakarrik dagozkien eginkizun publikoetan erabiltzeko baldin bada.
b) Estatuko administrazio orokorra eta lurraldeko gainerako entitate publikoak, bai eta haien menpeko erakunde autonomoak ere, bere interes zuzenen alde jarduten dutenean zeinek bere eskumenak baliatze aldera.
c) Jabetza-erregistratzaileak, Lurralde Aberastasunaren Erregistroan dauden higiezin-unitateen eta erregistroko finken arteko koordinazio lanak, Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legean aipatzen diren horiek, egiten ari direnean.
3. Interesdunek Internetetik zuzenean deskargatzen duten informazioak ez du tasarik izanen.
II. KAPITULUA. Inprimakiak, programak eta aplikazio informatikoak saltzearen alderako tasa
57. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagaia da inprimakiak, programak eta aplikazio informatikoak saltzea.
58. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira inprimakiak, programak eta aplikazio informatikoak saltzen zaizkien pertsona fisiko nahiz juridikoak.
59. artikulua. Sortzapena.
Tasa aipaturiko inprimakiak, programak eta aplikazio informatikoak saltzen direnean bertan sortuko da.
60. artikulua. Tarifa.
Ekonomi eta Ogasun Departamentuari dagokio, zerbitzuaren kostua kontuan hartuta, finkatzea zenbat kobratu behar den saldutako inprimaki, programa edo aplikazio informatiko bakoitzaren aldera.
III. KAPITULUA. Aseguruetako bitartekoen eta berraseguruetako artekarien Erregistroan inskribatu eta ziurtagiriak egiteko tasa
60. bis artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Zergapeko egintza ondoren aipatzen diren inskripzioak eta ziurtagiriak egitea da:
a) Aseguru agente lanetan edo banka-aseguruen operadore lanetan aritzen direnak, esklusiboak izan ala beste batzuei lotuak, Aseguruen bitartekoen, berraseguruen artekarien eta horien goi-kargudunen administrazio erregistro berezian inskribatzea, dela aseguruen bitarteko gisa, dela berraseguruen artekari gisa.
b) Aseguruen bitarteko gisa edo berraseguruen artekari gisa inskribatzen diren pertsona juridikoen aseguru edo berraseguruen bitartekotza lanen gaineko erantzukizuna duten administrazio eta zuzendaritza karguak inskribatzea.
c) Aurrekoekin zerikusia duten egintzak inskribatzea, aseguru eta berraseguru pribatuen gaineko arauen arabera inskribatu beharrekoak badira.
d) Zenbaki honetako a) letran aipatzen den Erregistroan sartuta dagoen informazioari buruzko ziurtagiriak egitea.
2. Subjektu pasiboak.
Tasa honetako subjektu pasiboak honako hauek dira: aseguruen bitartekoen, berraseguruen artekarien eta horien goi-kargudunen administrazio erregistro berezian inskribatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak eta erregistro horretako ziurtagiri bat eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.
3. Sorrarazpena.
Zergapeko egintza den zerbitzuaren eskaera aurkezten den unean berean sortuko da tasa.
4. Tarifa.
Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:
a) Aseguruetako agente esklusibo baten inskripzioagatik, pertsona fisikoa bada, 10 euroko kuota finkoa.
b) Aseguruetako agente lotu bat edo aseguruen edo berraseguruen artekari bat inskribatzeagatik, pertsona fisikoa bada, 60 euroko kuota finkoa.
c) Aseguru agentzien sozietate edo banka-aseguruen operadore esklusibo edo lotu bat edo aseguruen edo berraseguruen artekarien sozietate bat inskribatzeagatik, 140 euroko kuota finko bat.
d) Aseguruetako agentzien edo banka-aseguruen operadore esklusibo edo lotuen sozietateetan edo aseguruen artekarien edo berraseguruen artekarien sozietateetan aseguru edo berraseguruen artekaritza lanaren erantzukizuna duten administrazio eta zuzendaritza kargudunak inskribatzeagatik, 10 euroko kuota goi-kargudun bakoitzeko.
e) Inskribatzeko modukoa den beste edozein egintzagatik edo datuak aldatzeagatik, 10 euroko kuota finkoa bakoitzagatik.
f) Erregistroan dagoen informazioari buruzko ziurtagiriak egiteagatik, 10 euroko kuota finkoa.
Inskripzioa bertan behera uzteko inskripzioa egiten denean, ez da tasarik eskatuko.
VII. TITULUA. LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUAREN TASAK
I. KAPITULUA. Proiektuak idatzi, proiektuak tasatu eta obrak baloratzearen alderako tasa
61. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagaia da enpresa, partikular edo entitateen obra, zerbitzu eta instalazioetarako proiektuak idatzi eta tasatzeko lan fakultatiboak egitea eta 800.317 pezetatik gorako (4.810 eurotik gorako) kostua duten obren balorazioa egitea.
62. artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasa honen subjektu pasibo dira aurreko artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak eskatzen dituztenak.
63. artikulua. Sortzapena.
Tasa zerbitzua ematen denean bertan sortuko da. Hala ere, ordain dadila eskatu ahalko da interesatuak Departamentuak egiten dion aurrekontua onartzen duenetik, proiektuak idazteko eskaera izan denean, eta Departamentuak lan fakultatiboa onartzen duenetik, gainerako kasuetan.
64. artikulua. Zerga oinarria.
Proiektuaren gauzatze materialaren aurrekontu osoa hartuko da zerga oinarritzat, eta, tasazioaren kasuan, haren ondoriozko balioa.
65. artikulua. Karga tasa.
100eko 4koa izanen da.
II. KAPITULUA. Obrak hots eman eta tasatzearen alderako tasa
66. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagaia da obrak hots eman, tasatu eta peritatzeko lan fakultatiboa.
67. artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasa honen subjektu pasibo dira aurreko artikuluak aipatu dituen zerbitzuak eskatzen dituztenak.
68. artikulua. Sortzapena.
Tasa zertifikazio bakoitza ematen denean bertan sortuko da eta atxikipen bidez kobratzekoa izanen da.
69. artikulua. Zerga oinarria
Proiektuaren gauzatze materialaren aurrekontu osoa hartuko da zerga oinarritzat.
70. artikulua. Karga tasa.
100eko 2,2koa izanen da.
III. KAPITULUA. Txosten, zertifikatu eta beste ekintza fakultatiboen alderako tasa
71. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagaia da txostenak egin, zertifikatuak eman, proiektuei onespena eman eta bestelako ekintza fakultatiboak, baloraziorik ez badute eta entitate, enpresa edo partikular batek Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eskatutako tramitazioetan egin behar badira.
72. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira zerbitzua emateak ukitzen dituen pertsona fisiko nahiz juridikoak.
73. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortuko da.
74. artikulua. Tarifa.
Oro har, tarifa 14.975 pezetakoa (90 euro) izanen da. Espreski eskatuta emendiozko nahiz behingo bisitarik egin behar bada, tarifa 1.747 pezetakoa izanen da (10,50 euro).
IV. KAPITULUA. Etxebizitza planoen kopiak eta Lurralde nahiz Hirigintza antolamenduko dokumentuenak ematearen alderako tasak
75. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagai da Etxebizitza planoen kopiak eta Lurralde nahiz Hirigintza antolamenduko dokumentuenak egin eta entregatzeko zerbitzua ematea.
76. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira delako kopia eskatzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
77. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortuko da.
78. artikulua. Tarifa.
Tasak honako tarifa izanen du:
Etxebizitza planoen kopiak eta Lurralde nahiz Hirigintza antolamen-
duko dokumentuenak. Paper opakoa.
Metro lineala: 790 pezeta, 4,75 euro
DIN A 0: 832 pezeta, 5 euro
DIN A 1 : 416 pezeta, 2,50 euro
DIN A 2 : 208 pezeta, 1,25 euro
DIN A 3: 67 pezeta, 0,4 euro
79. artikulua. Salbuespena.
Tasa honetatik salbu egonen dira epaiketa prozeduran eskatu kopiak, eskatzailea dohaineko justiziaren onura duen auzilaria bada.
VII. BIS TITULUA. LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN TASAK, BASOGINTZAKO MATERIALEI, EHIZARI, ARRANTZARI, ABELBIDEEI ETA BERARIAZKO INGURUMEN INFORMAZIOARI DAGOZKIENAK
I. KAPITULUA. Basogintzako zerbitzu eta lanak egiteko tasa
80. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagai dira Administrazioak ofizioz nahiz administratuek eskatuta egiten dituen zerbitzuak edo lanak, foru lege honetako 83. artikuluan zehazten direnak.
81. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira foru lege honetako 83. artikuluan aipatzen diren zerbitzuak eman edo lanak egiten zaizkien pertsona fisiko nahiz juridikoak.
82. artikulua. Sortzapena
Tasa zerbitzua ematen denean bertan sortuko da. Hala ere, delako zerbitzua eman edo lana egiteko eratzen den espedientea hastean eskatuko da.
83. artikulua. Tarifak.
Tasak honako tarifa izanen du:
1. TARIFA. Okupazioak, baso lurretako nekazaritza laboreetarako baimenak:
a) Lursaila mugatu edo seinalizatzeagatik 100 pezeta (0,60 euro) lehenbiziko 20 hektareetako bakoitzagatik eta 50 pezeta (0,30 euro) hortik aurrerakoengatik.
b) Gozamenaren urteroko ikuskapenagatik, haren urteko kanon edo errentaren 100eko 5.
2. TARIFA. Denetariko baso aprobetxamendu eta gozamenak seinalatu eta ikuskatzeagatik.
1. Jabetza partikularreko basoetan.
1.1. Zurak (m3 bakoitzeko):
a) Seinaleetarako:
− lehenbiziko 10 m3: 60 pezeta, 0,36 euro
−11tik bitarte: 50 pezeta, 0,30 euro
−51tik bitarte: 40 pezeta, 0,24 euro
−200 m3-tik gora: 30 pezeta, 0,18 euro
b) Txuritan kontatuetarako: seinalamen. % 75
c) Azken aitorpenetarako: seinalamen. % 50
1.2. Egurrak (m3 bakoitzeko):
a) Seinalamenduetarako (m3 bakoitzeko): 10 pezeta, 0,06 euro
b) Azken aitorpenetarako: seinalamen. % 75
2. Herri basoetan.
2.1. Zurak (m3 bakoitzeko):
a) Seinalamenduetarako (m3 bakoitzeko):
−lehenbiziko 10 m3: 30 pezeta, 0,18 euro
−11tik bitarte: 25 pezeta, 0,15 euro
−51tik bitarte: 20 pezeta, 0,12 euro
−200 m3-tik gora: 15 pezeta, 0,09 euro
b) Txuritan kontatuetarako: seinalamen. % 75
c) Azken aitorpenetarako: seinalamen. % 50
2.2. Egurrak (m3 bakoitzeko):
a) Seinalamenduak: 5 pezeta, 0,03 euro
b) Azken aitorpenetarako: seinalamen. % 50
3. Denetariko aprobetxamenduak entregatzeko (m3 bakoitzeko): Tas. zenbat. % 0,25
II. KAPITULUA. Ehiza lizentziak eta ehiza esparruetako matrikulak emateko tasa
84. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagai dira foru lege honetako 87. artikuluan zehazten diren ehiza lizentziak eta matrikulak emateari dagozkion zerbitzuak ematea, legedi indardunaren arabera ehizan aritzeko beharrezkoak direnak.
85. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira ehiza lizentzia edo matrikula hartzen duten pertsona fisikoak.
86. artikulua. Sortzapena.
Tasa ehizarako lizentzia edo matrikula hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortu eta eskatuko da.
87. artikulua. Tarifa.
Tasak honako tarifa izanen du:
1. TARIFA. Ehizerako lizentzia: 66,65 euro bost urteko iraunaldirako, edo 13,33 euro urteko.
2. TARIFA. Ehiztariaren azterketa: 2.000 pezeta edo 12 euro.
3. TARIFA. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren titulartasuneko ehiza barrutietarako baimenak: 1.000 pezeta edo 6 euro.
4. TARIFA. Ehiza barrutietako matrikula.
Ehiza barrutietako matrikulen gaineko tasek ehiza barrutiko ehiza errentaren ehuneko 15eko zenbatekoa izanen dute, honela kalkulatuta:
a) Ehiza barrutiak honela sailkatuko dira haien batez besteko emaitza finkatzeko, ehiza unitate baliokide (U.B)/azalera unitatetan emana:
Ehiza larria I. taldea: 100 hektareako 60 UB edo gutxiago.
II. taldea: 100 hektareako 60 UB baino gehiago, 120 UBra bitarte.
III. taldea: 100 hektareako 120 UB bain gehiago, 180 UBra bitarte.
IV. taldea 100 hektareako 180 UB baino gehiago.
Ehiza xehea
I. taldea: hektareako 0,30 UB edo gutxiago
II. taldea: hektareako 0,30 UB baino gehiago 0,80 UBra bitarte
III. taldea: hektareako 0,80 UB baino gehiago 1,50 UBra bitarte
IV. taldea: hektareako 1,50 UB baino gehiago
Ehiza espezieen arteko baliokidetasuna gai hau erregulatzen duten erregelamendu mailako arauetan aurreikusitakoaren arabera aplikatuko da.
b) Talde horietako bakoitzak honako balioa izanen du azalera unitateko ehiza-emaitzari dagokionez:
Ehiza larria
I. taldea: 90 pezeta edo 0,54 euro hektarea bakoitzeko
II. taldea: 140 pezeta edo 0,84 euro hektarea bakoitzeko
III. taldea: 190 pezeta edo 1,15 euro hektarea bakoitzeko
IV. taldea: 290 pezeta edo 1,75 euro hektarea bakoitzeko
Ehiza xehea
I. taldea: 30 pezeta edo 0,18 euro hektarea bakoitzeko
II. taldea: 60 pezeta edo 0,36 euro hektarea bakoitzeko
III. taldea: 120 pezeta edo 0,72 euro hektarea bakoitzeko
IV. taldea: 200 pezeta edo 1,20 euro hektarea bakoitzeko
c) Barruti batean, bere aprobetxamendu nagusiagatik ehiza larri edo xehekotzat sailkatuta egon arren ehiza xehe edo larriko espezieak ere, hurrenez hurren, aprobetxatzen direnean, haren ehiza errentaren balioa bere sailkapen taldeari dagokiona izanen da, hektarea bakoitzeko hamar pezetatan (0,06 euro) handitua.
5. tarifa: Aldi baterako ehiza baimenak: 12 euro baimen bakoitzeko
III. KAPITULUA. Arrantza baimenaren tasa
88. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagaia da Nafarroako Gobernuak ezartzen dituen arrantza barrutietan arrantzan aritzeko baimena ematea.
Barruti horietan arrantza aritu ahal izateko baimenek ez dute loturarik titulu honetako hurrengo kapituluak aipatzen dituen lizentziekin. Lizentzia horiek aurretiaz eduki beharko dituzte, betiere, baimen mota hori eskatzen dutenek.
89. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira Nafarroako Gobernuak ezarritako barrutietan arrantzan aritzeko baimena eskatzen duten pertsona fisikoak.
90. artikulua. Sortzapena.
Tasa arrantzan aritzeko baimena eskatzen denean bertan sortuko eta ordainduko da.
91. artikulua. Tarifa.
Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren titulartasuna duten barrutietan arrantza-baimenei dagozkien tasen zenbatekoa honako hau izanen da:
1. tarifa. Hil gabeko arrantza-tarteetan: 6 euro.
2. tarifa: Arrantza barruti arruntean: 10 euro.
3. tarifa. Arrantza intentsiboko barrutian: 10 euro
.4. tarifa. Karramarro seinaledunaren arrantza tarteetan: 5 euro.
5. tarifa. Tarifa murriztua: 5 euro.
Arestian xedatutakoaren ondorioetarako, tarifa murriztua izan dezakete, beren gorabehera sozialak direla-eta, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak erabakitzen dituen pertsona fisikoek.
IV. KAPITULUA. Arrantza kontinentalerako lizentziagatiko tasa
92. artikulua. Zergapeko egintza.
Tasaren zergapeko egintza da arrantza kontinentalean aritzeko, lege indardunen arabera, beharrezkoak diren lizentziei dagozkien zerbitzu administratiboak ematea.
93. artikulua. Subjektu pasiboak.
Arrantza kontinentalerako beharrezkoak diren lizentziak eskatzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasaren subjektu pasiboak.
94. artikulua. Sortzapena.
Lizentziak eskatzen diren unean sortu eta exijituko da tasa.
95. artikulua. Tarifak.
Tarifa hauen arabera eskatuko da tasa:
1. 5 urteko indarraldia duen lizentziarako: 60 euro.
2. Urteko lizentziarako: 12 euro.
V. KAPITULUA. Abelbideak aldi baterako okupatzeko tasa
95. bis artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Tasaren zergapeko egintza hauxe da: azpiegitura edo instalazio desmuntagarriekin abelbideak aldi baterako okupatzea. Horrelako okupazioak onartuko dira baldin eta abereen pasabidea edo langintza horrekin bateragarriak eta osagarriak diren gainerako erabilerak galarazten ez badira.
2. Subjektu pasiboak.
Subjektu pasiboak dira Nafarroako Gobernuaren jabetzapekoa den edozein abelbide aldi baterako okupatzea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.
3. Sorrarazpena.
Organo kudeatzaileak eskatzen den okupazioa onartzen duen unean sortuko da tasa. Nolanahi ere, eskatutako okupazioa baimentzeko ebazpena eman aurretik ordaindu beharko da.
4. Tarifak.
Okupazioaren tasa zoruaren jabari osoaren balioaren arabera kalkulatuko da (hemendik aurrera JOB). Balio hori lortzeko, azken bost urteotan inguruan egindako lurren salmentak hartuko dira aintzat. Tasa berrogei urterako kalkulatzen da eta okupazioaren kanona honela kalkulatuko da:
A) Lur gaineko ukipenak: lur gaineko pasabideak, zutoinak, kutxetak, erregistroak, etab.
Urteko tasa = (okupatutako eremua x JOB) / 40 urte
B) Lur azpiko ukipenak: saneamendua, hornidurak, gasa, etab.
Urteko tasa = (luzera x 3 x JOB x 100eko 90 + luzera x 7x JOB x 100eko 25) / 40 urte
C) Aireko ukipenak: Argindarraren lineak, telefonokoak, etab.
Urteko tasa = (luzera x 7 x JOB x 100eko 40) / 40 urte
VI. KAPITULUA. Ingurumen arloko informazio materiala emateko tasa.
95. ter artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Tasa honen zergapeko egintza ingurumen arloko informazioa ematea da, interesatuak eskatutakoari egokitua.
2. Subjektu pasiboak.
Tasa honen subjektu pasibo dira zergapeko egintzaren xede diren jarduketak egitea eskatzen dutenak.
3. Sorrarazpena.
Tasa ingurumen arloko informazioa eskatzen denean sortuko da. Tasa ordaintzen ez den bitartean, ez da informazioa tramitatuko.
Eskaera egiten den unean tasa zenbatekoa den kalkulatzea ezinezkoa bada, gutxi gorabeherako gordailu bat eskatuko da, geroko likidazioaren bermea izanen dena, deusetan galarazi gabe gordailu hori itzultzea hurrengo idatz-zatian aipatzen diren kasuetan.
4. Salbuespenak eta hobariak.
A) Ondoko hauek ingurumen arloko informazioa emateko tasaren ordainketaz salbuetsita egonen dira, baina informazio eskaera bakoitzeko ale bakar bat jasotzen ahalko dute ordaindu gabe:
a) Administrazio publikoak, sektore publikoaren informazioa berriz erabiltzeari buruzko 2003/98/EK Zuzentarauan xedatutakoari jarraikiz.
b) Informazio hori behar duten ikastetxe eta unibertsitateak, behar hori justifikatuz gero.
B) Ingurumen arloko informazioa emateko tasaren 100eko 50eko murrizketa eginen da, informazioa unibertsitate edo erakunde ofizialek onartutako ikerketa lan edo proiektuak egiteko eskatzen denean.
5. Tarifak.
Tasa tarifa honen arabera eskatuko da:
1. TARIFA
Zuri-beltzezko fotokopiak, 10 aletik gorako fotokopia bakoitzeko:
1. DIN-A4 neurriko fotokopiak 0,06 euro
2. DIN-A3 neurriko fotokopiak 0,12 euro
2. TARIFA
Koloretako fotokopiak:
1. DIN A-4 neurrikoak 0,75 euro
2. DIN A-3 neurrikoak 1,50 euro
3. TARIFA
Eskaerarako propio egin beharreko mapak:
1. DIN-A4 neurrikoak 3,00 euro
2. DIN-A3 neurrikoak 6,00 euro
3. DIN-A2 neurrikoak 12,00 euro
4. DIN-A1 neurrikoak 24,00 euro
5. DIN-A2 neurrikoak 48,00 euro
4. TARIFA
CD-ROMetan egindako grabazio berariazkoak:
1. CD-ROMa 2,00 euro
VIII. TITULUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN TASAK
KAPITULU BAKARRA. Tituluak ematearen alderako tasak
96. artikulua. Zergapeko egintza.
Tasaren zergapeko egintza da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikotik eta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikotik eratorritako tituluak luzatzea eta erdi mailan eta goi mailan sartzeko probetan izena ematea, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikotik eratorritako lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduran izena ematea, eta Hizkuntza Mailen Ziurtagiriak eta Euskararen Gaitasun Agiria luzatzea.
97. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira zergagai dituen zerbitzuak eskatzen dituzten pertsona fisikoak.
98. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskaera aurkezten denean bertan sortuko da.
99. artikulua. Tarifa.
Tasen tarifa hauek eskatuko dira:
1. TARIFA
Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua: Dohainik
2. TARIFA
Batxiler titulua:
1. Tarifa arrunta: 48,24
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 24,12
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
3. TARIFA
Titulu teknikoa:
1. Tarifa arrunta: 48,24
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 24,12
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
4. TARIFA
Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua:
1. Tarifa arrunta: 48,24
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 24,12
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
5. TARIFA
Goi mailako teknikari titulua:
1. Tarifa arrunta: 70,00
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 35,00
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
6. TARIFA
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako teknikariaren titulua:
1. Tarifa arrunta: 70,00
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 35,00
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
7. TARIFA
Musikako lanbide titulua:
1. Tarifa arrunta: 48,24
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 24,12
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
8. TARIFA
Hizkuntzen erdi mailako edo oinarrizko zikloko ziurtagiriak
1. Tarifa arrunta: 10,40
2. 1. kategoriako familia ugaria: 5,20
3. 2. kategoriako familia ugaria: 0
9. TARIFA
Hizkuntzen maila aurreratuen egiaztagiriak eta hizkuntzen gaitasun agiriak
1. Tarifa arrunta: 28,00
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 14,00
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
10. TARIFA
Hizkuntzen C1 mailaren ziurtagiria:
1. Tarifa arrunta: 34,00
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 17,00
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
11. TARIFA
Euskararen Gaitasun Agiria:
1. Tarifa arrunta: 34,00
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 17,00
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
12. TARIFA
Musikako goi mailako titulua:
1. Tarifa arrunta: 106,20
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 53,10
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0
13. TARIFA
KOPIAK
A) 2. tarifatik 12. tarifa bitarteko tituluena:
1. Tarifa arrunta: 10,00
2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa: 5,00
3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa: 0,00
B) Bigarren Hezkuntzako Graduatu tituluarena: Dohainik
14. TARIFA
Erdi mailan eta goi mailan sartzeko proba.
Erdi mailan eta goi mailan sartzeko probetan izena ematea: 18 euro
15. TARIFA
Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduran izena ematea
Aholkularitza faserako izena ematea: 20 euro
Ebaluazio faserako izena ematea: hautagaiak izena ematen duen gaitasunaren unitate bakoitzeko: 10 euro
16. TARIFA
Izena ematea araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko proba espezifikoetan.
1. Tarifa arrunta: 45,00
2. Familia ugaria, 1. mailakoa (maila orokorra): 22,50
3. Familia ugaria, 2. mailakoa (maila berezia): 0,00
17. TARIFA
Izena ematea araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko proba espezifikoetan; modalitate hauetan, hain zuzen: “Neguko kirolak”, “Hipika” eta “Bela”.
1. Tarifa arrunta: 80,00
2. Familia ugaria, 1. mailakoa (maila orokorra): 40
18. tarifa: Kirol teknikariaren titulua.
1. Tarifa arrunta: 50,20 euro.
2. 1. kategoriako familia ugaria: 25,10 euro.
3. 2. kategoriako familia ugaria: 0,00 euro.
19. tarifa. Goi mailako kirol teknikariaren titulua.
1. Tarifa arrunta: 72,80 euro.
2. 1. kategoriako familia ugaria: 36,40 euro.
3. 2. kategoriako familia ugaria: 0,00 euro.
20. tarifa. Lanbide Heziketako teknikariaren edo goi mailako teknikariaren titulua lortzeko proba libre modularretan izena ematea.
1. Tarifa arrunta: 10,00 euro.
2. 1. kategoriako familia ugaria: 5,00 euro.
3. 2. kategoriako familia ugaria: 0,00 euro.
99. bis artikulua. Zerga-onurak.1. 14. Tarifan:
a) Salbuetsiak daude bigarren kategoriako familia ugarietako kideak.
b) 100eko 50eko hobaria lehen kategoriako familia ugarietako kideentzat.
2. 15. Tarifan:
a) Honako hauei aplikatzen ahal zaie salbuespena:
1. Langabeei, baldin eta prozeduran izena eman aurretik hilabetez gutxienez langabezian egon direla frogatzen badute, organo eskudunak emandako txartela aurkeztuz.
2. Bigarren kategoriako familia ugarietako kideak.
b) Lehen kategoriako familia ugarietako kideei aplikatuko zaien 100eko 50eko hobaria.
IX. TITULUA. OSASUN DEPARTAMENTUAREN TASAK
I. KAPITULUA. Osasun zerbitzuen alderako tasa
100. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagai dira foru lege honetako 103. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak.
Zerbitzu horiek Nafarroako Foru Komunitatearen ekimenez ala interesatuak hala eskatuta eman, orobat sortuko da zergagaia.
101. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak foru lege honetako 103. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak hartzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak dira.
102. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zerbitzua ematen denean bertan sortuko da.
Hala ere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskaera egiten duen momentuan eskatuko da.
103. artikulua. Tarifa.
Tasak honako tarifa izanen du:
1. Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak.
A) Ospitaleratze zerbitzua duten zentroak
Sortzeko eta funtzionamendurako baimena tramitatzea 195 euro
Hasierako egitura eta/edo araubidea aldatzeko edo baliozkotzeko baimena tramitatzea 130 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 130 euro
B) Ospitaleratzerik gabeko zentroak
Sortzeko eta funtzionamendurako baimena tramitatzea 100 euro
Hasierako egitura eta/edo araubidea aldatzeko edo baliozkotzeko baimena tramitatzea 65 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 65 euro
C) Osasun arloko garraioa
Anbulantzien osasun ziurtagiria tramitatzea 65 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 65 euro
D) Osasun zentro eta establezimenduen osasun arloko publizitaterako baimena 35 euro
E) Prestakuntza zentroak
Desfibrilatzaileen inguruko ikastaroak emateko zentroetarako baimena 35 euro
2. Farmazia establezimenduak:
A) Farmaziak
Ezartzeko baimena 225 euro
Farmazia bulegoa tokiz aldatzea edo lokalak aldatzea 150 euro
Titularra aldatzeko baimena 75 euro
Jarduerak praktika onei lotuta egiten direla egiaztatzea 225 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 75 euro
B) Gizaki eta/edo animalientzako botikak banatzeko biltegiak
Ezartzeko baimena 225 euro
Biltegia tokiz aldatzea edo lokalak aldatzea 190 euro
Titularra aldatzeko baimena 75 euro
Banaketa ikuskatzea eta praktika onei lotzen zaiela egiaztatzea 450 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 75 euro
C) Farmazia zerbitzuak
Ezartzeko baimena 225 euro
Farmazia zerbitzua tokiz aldatzea edo lokalak aldatzea 150 euro
Titularra aldatzeko baimena 75 euro
Jarduerak praktika onei lotuta egiten direla egiaztatzea 450 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 75 euro
D) Botika-kutxak eta botiken biltegiak
Ezartzeko baimena 125 euro
Ortopediak baimentzea 75 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 75 euro
E) Pertsona edo/eta animalientzako medikamentuak eta haien printzipio aktiboak prestatzen dituen industria
Fabrikazio onerako arauak betearazteko ikuskapena eta egiaztapena. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko 450 euro
Publizitatea baimentzea 125 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 75 euro
Botikak eta beste produktu batzuk baimendu ondoko azterlanak. Baimena 350 euro
Botikak eta beste produktu batzuk baimendu ondoko azterlanak. Hasierako baimena aldatzea 100 euro
F) Kosmetikoak
Zuzen fabrikatzeko arauak ikuskatu eta egiaztatzea. Ikuskatzeko eta/edo egiaztatzeko behar izan den egun bakoitzeko 450 euro
Merkaturatzearen arduradunak erregistroan inskribatzea 40 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 75 euro
G) Osasun produktuak
Optikak eta farmazia bulegoetako optika atalak baimentzea 225 euro
Audio-protesien zentroak baimentzea 225 euro
Ortopediak baimentzea 225 euro
Hortz protesien laborategia baimentzea 225 euro
Osasun produktuen publizitatea baimentzea 125 euro
Lehenagoko ataletan sartu ez diren neurrirako osasun produktuak fabrikatzeko funtzionamendurako lizentzia
-Ematea 225 euro
-Baliozkotzea 65 euro
-Aldatzea 65 euro
Jarduera jakinarazi behar duten establezimenduen jakinarazpenaren baldintzak aldatzea 75 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 75 euro
Osasun produktuen establezimenduen baimena baliozkotzea eta/edo aldatzea 150 euro
Jarduera jakinarazi behar duten establezimenduen jakinarazpena tramitatzea 150 euro
H) Laborategiak, botikak kontrolatu eta/edo garatzeko zentroak
Laborategiak ikuskatzea eta praktika egokiei lotzen zaizkiela egiaztatzea. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko 450 euro
Praktika kliniko egokien ikuskapena eta egiaztapena. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko 450 euro
Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua 75 euro
I) Bestelako jarduketak
Farmaziako zentro eta produktuen gaineko txostenak ematea, interesdunak eskaturik 125 euro
Jardunbide egokiak betetzen direla frogatzen dituzten ziurtagiriak, naziokoak zein nazioartekoak, ematea (NCF, BPL, BPC, BPD eta haien pareko beste batzuk) 100 euro (lehenbiziko ziurtagiria) 10 euro (jatorrizko kopia bakoitzeko)
3. Hileta-osasuna:
A) Gorpu bat edo gorpuzkiak hobitik ateratzeko eta berriz ehorzteko baimena 20 euro
B) Hobitik atera ez den gorpu bat Foru Komunitatetik kanpora eramateko baimena 40 euro
C) Gorpuzkiak Foru Komunitatetik kanpora eramateko baimena 20 euro
4. Baldintza tekniko-administratiboak:
A) Dokumentazio ofizialaren eginbideak, tituluen erregistroa barne 7 euro
B) Gidabaimena eta arma lizentzia eskuratzeko azterketa psiko-fisikoa
Azterketa zentroetan aplikatzen dena
C) Berriemateak, informazioak eta Estatuko Administrazio Orokorrari jakinarazi behar zaizkion beste jarduera batzuk tramitatzea 15 euro
D) Desfibrilatzaileak erabiltzeko gaitasunerako ziurtagiriak ematea 3 euro
E) Lanbide kualifikazioa aitortzeko ziurtagiriak ematea 10 euro
5. Albaitari zerbitzuak.
A) Etxean hildako zerriak edo antzekoak aztertzea: 12,16 euro.
B) Animalien osasun kontrola, ausikia gertatzen denean: 18,69 euro.
C) Zakurrak harrapatu, bildu eta zaintzeko tasak:
a) Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentroan txakur bat uztea: 35,00 euro.
b) Zakurra etxetik bildu eta Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentrora eramatea: 40,00 euro.
c) Zakurra harrapatu eta Animaliak Babesteko Zentrora eramatea: 60,00 euro.
d) Harrapatutako zakurra bere jabeari itzultzea: 60,00 euro gehi egonaldia eta txipa eta, beharrezkoa izanez gero, txertoa jartzeko gastuak.
e) Beste jabe batzuk adoptatutako zakurrak: 18,00 euro gehi egonaldia eta txipa eta, beharrezkoa izanez gero, txertoa jartzeko gastuak.
f) Zaintzeagatik egunean, eta gehienez ere 15 egunetan, ordaindu beharrekoa: 3,00 euro.
Zerbitzuarengatik ordaindu beharreko tasen pagamenduak ez ditu egon daitezkeen zehapenak inola ere galaraziko.
D) Elikagaiak esportatzeko albaitarien ziurtagiri ofiziala: 19,85 euro.
E) Albaitarien jarduketa zezen ikuskizunetan (albaitari bakoitzeko):
a) Zezenketak eta pikatzaileekiko nobilladak:
-Iruñeko zezen plazan: 238,60 euro.
-Beste plaza batzuetan: 179,00 euro.
b) Bestelako zezen ikuskizunak:
-Iruñeko zezen plazan: 165,50 euro.
-Beste plaza batzuetan: 119,30 euro.
6. Ingurumen osasunaren arloko zerbitzuak.
A) Hileta zerbitzuetako sistema aurrefabrikatuen homologazioa 30 euro
B) Igerilekuen Osasun-kontroleko Erregistro-liburua 10 euro
C) Hozte-dorreak eta lurrun-kondentsadoreak jartzeko baimena tramitatzea 30 euro
D) Establezimendu eta Zerbitzu Plagiziden Erregistro Ofizialean inskribatzea edo inskripzioa aldatzea 30 euro
E) Pestizida Arriskutsuen Mugimenduen Liburu Ofiziala saldu eta eginbidetzea. MLO
16
II. KAPITULUA. Animaliak eta haien produktuen ikuskapen eta osasun kontrol ofizialak egiteko tasa
104. artikulua. Aplikazio eremua.
Animaliak hil, kanalak zatikatu, haragia biltegiratu edo animalietan eta haien produktuetan zenbait sustantziaren eta hondakinen kontrolak egiten direneko establezimendua bere lurraldean dagoenean eskatuko ditu Foru Komunitateak tasa hauek.
105. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagaia da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak behar diren zerbitzuak ematea osasun publikoa eta animaliena babesteko, hartarako animaliak eta haien haragi fresko gizakien kontsumorakoak eta bestelako animali produktuak ikuskatuz eta haien kontrola eginaz. Kontrol horiek kasuko zerbitzuetako fakultatiboek eginen dituzte, bai animaliak hil, zatikatu eta hotzik biltegiratzeko Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldeko lokaletan, bai hartarako prestatzen diren zentroetan.
Tributua ordainarazteko, honela sailkatu dira zergagaia osatzen duten ikuskatze eta osasun kontroleko jarduerak:
a) "Ante mortem"eko osasun ikuskatze eta kontrolak behi, zerri, ardi, ahuntz aziendaren, beste hausnartzaileen, untxien, ehiza xehe luma nahiz iledunen, solipedo/ekidoen eta kortako hegaztien haragi freskoa erdiesteko.
b) "Post mortem"eko osasun ikuskatze eta kontrolak egitea haragi fresko horiek berak erdiesteko hiltzen diren animaliei.
c) Establezimenduan egiten diren operazioen kontrol dokumentala egitea.
d) Gizakien kontsumorako kanal, barrenki eta hondarkiak kontrolatu eta zigilatzea eta zatikatze geletan lortzen diren piezak markatu edo martxamatzea.
e) Gizakien kontsumorako haragi freskoak biltegiratzeko operazioak kontrolatzea, horrela ezartzen den momentutik, salbu eta azken kontsumitzaileei saltzeko lokaletan egiten diren kantitate txikiei dagozkienak.
f) Animalietan eta haien produktuetan zenbait sustantzia eta hondarkiren kontrola egitea, arau indardunek ezartzen duten moduan.
106. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira, zergadun diren partez, zerbitzu hau eskatzen dutenak edo hiltze, zatikatze, biltegiratze edo kontrol jarduerak egiten zaizkienak.
107. artikulua. Ordezkoak.
Zergadunaren ordezko gisa, hauek daude tributua pagatzera beharturik:
1. Hildako edo hiltzeko animaliei "ante mortem" eta "post mortem" eko osasun ikuskatze eta kontrol ofizialak egiteari dagozkion tasetan eta gizakien kontsumorako kanal, barrenki eta hondarkiak zigilatzeari dagozkionetan, animaliak hil edo ikuskapena egiten den establezimenduko titularrak.
2. Zatikatze operazioak kontrolatzeari dagozkion tasetan:
a) Aurreko 1. idatz-zatian aipatu pertsona berak, zatikatzea hiltegian bertan egiten bada.
b) Beregain zatikatze lanetan ari diren establezimenduen titularrak, gainerako kasuetan.
3. Biltegiratzea kontrolatzeari dagozkion tasetan, ezartzen direnetik aurrera, establezimendu horietako titularrak.
4. Animalietan eta haien produktuetan zenbait sustantzia eta hondarkiren kontrola egiteari dagozkion tasetan, direlako kontrol eta analisi horiek egiten diren establezimenduetako titularrak.
Interesatuak hirugarren bati erosi badio, bizirik, delako azienda, berak hiltzeko, zilegi izanen du hari eskatzea foru lege honetako 105. artikuluko f) letran definituriko kontzeptuari dagokion tasaren zenbatekoa.
108. artikulua. Tributuaren erantzuleak.
Hauek izanen dira, subsidiarioki, tributuaren erantzule:
Jardueratik gelditu diren sozietateen administratzaileak, zintzilik utzitako tasetarako.
Kiebra, konkurtso, sozietate eta oro har entitateetako sindikoak, kontu-hartzaileak edo kitatzaileak, utzikeriaz edo fede txarrez egin gabe uzten badituzte egoera horiek baino lehen sortutako eta subjektu pasibo horiei egotzi beharreko tributu eginkizunak osorik betetzeko behar diren urratsak.
109. artikulua. Haragi freskoei eta ehiza nahiz untxi haragiari osasun ikuskatze eta kontrolak egitearen alderako tasen tarifak.
1. Zergadunari tarifa eskatuko zaio animalia bat hiltzen den bakoitzeko, zatikatzeko eragiketa bakoitzeko eta biltegietako kontrol bakoitzeko.
Dena dela, hiru lan horiek edo horietako batzuk, hots, hiltzea, zatikatzea eta biltegiratzea toki berean egiten badira, guztira ordaindu beharreko tasa pilatzen diren faseei dagokien tarifa izanen da, artikulu honetako 3. idatz-zatian adierazitakoari jarraikiz.
Hiltegietan egiten diren hilketei dagozkien tarifak bertan hiltzen diren animalien kopuruaren arabera likidatuko dira.
Abereak hiltzen direnean, hil aurreko eta ondorengo osasun ikuskapen eta kontrolerako jarduerei, eginiko eragiketen agiri bidezko kontrolari eta kanal, errai eta barrenkien zigilaketari dagozkien tarifak, behar bezala baimenduriko establezimendu edo instalazioetan hildako abere bakoitzarendako, ondorengo laukietan agertzen diren zenbatekoetan ezartzen dira:
Hiltegietako ikuskapenean aplikatzekoak diren tasen zenbatekoak (abere motaren arabera eta abere bakoitzeko):
1. TARIFA
Behikia:
1. Behi-azienda larria: 5,00 euro
2. Behi-azienda gaztea: 2,00 euro
2. TARIFA
Solipedoak, ekidoak: 3,00 euro
3. TARIFA
Zerrikia, animaliek kanalean duten pisuaren arabera:
1. 25 kilotik behera: 0,50 euro
2. 25 kilo edo gehiago: euro bat
4. TARIFA
Ardi eta ahuntz haragia, animaliek kanalean duten pisuaren arabera:
1. 12 kilotik behera: 0,15 euro
2. 25 kilo edo gehiago: 0,25 euro
5. TARIFA
Hegazti haragia:
1. Hegaztiak, Gallus generokoak eta pintadak: 0,005 euro
2. Ahateak eta antzarak: 0,01 euro
3. Indioilarrak: 0,025 euro
4. Haztegiko untxien haragia: 0,005 euro
Zatikatzeko geletan egiten diren osasun ikuskapen eta kontrolei dagokien tarifak ondorengo hauek dira, haragi tona bakoitzeko:
1. TARIFA
Behi, zerri, solipedo, ekido, ardi eta ahuntz haragia: 2,00 euro
2. TARIFA
Haztegiko hegaztien eta untxien haragia: 1,50 euro
3. TARIFA
Basa ehizaren eta haztegiko ehizaren haragia
1. Lumadun eta iledun ehiza xehearen haragia: 1,50 euro
2. Ratites motako animalien haragia (ostrukak eta beste): 3,00 euro
3. Aketzen eta hausnarkarien haragia: 2,00 euro
Ehizakia eraldatzeko geletan egiten diren osasun ikuskapen eta kontrolei dagokien tarifak ondorengo hauek dira:
1. TARIFA
Lumadun ehiza xehea: 0,005 euro
2. TARIFA
Iledun ehiza xehea: 0,01 euro
3. TARIFA
Ratiteak: 0,50 euro
4. TARIFA
Lurreko ugaztunak:
1. Aketzak: 1,50 euro
2. Hausnarkariak: 0,50 euro
2. Korta hegazti bizien osasun ikuskapena jatorriko ustiategian egiten bada, ikuskatze horri dagokion tarifa- zatia bertan kobratuko da eta aurreko idatz-zatian ezartzen den tarifaren 100eko 20koa izanen da.
3. Animalia hil, zatikatu eta biltegiratu, hiru operazioak establezimendu berean egiten badira bata bestearen ondoren, edo bi operazio bata bestearen ondoren, tasak tarifa bakarrean sortuko dira, honela:
a) Hil, zatikatu eta biltegiratzeko hiru operazioak batera gertatzen badira, hiltzeari dagokion tarifa baizik ez da sortuko.
b) Hil eta zatikatzeko, edo hil eta biltegiratzeko operazioak batera egiten badira, hiltzeari dagokion tarifa baizik ez da sortuko.
c) Zatikatu eta biltegiratzeko operazioak batera egiten badira, zatikatzeari dagokion tarifa baizik ez da sortuko.
Aurreko kasu horietan kobratu beharreko tasak operazio horietako bakoitzaren tarifen batura izanen dira, operazioak establezimenduan bertan eginik ere lokalen kokaeragatik edo operazioak egiteko denboragatik teknikari fakultatiboek ezin badute operazio guztien kontrola egin normalean bakoitzerako beharko zen denbora nabarmen luzatu gabe.
4. Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatu diren tarifak hurrengo kasuetarako ematen diren ehunekoetan gehituko dira:
a) Osasun ikuskatze eta kontrolak arratsean egiten badira, eguneroko lanaldia bukatu ondoren, ehuneko 10.
b) Osasun ikuskatze eta kontrolak gauean egiten badira, ehuneko 20.
c) Osasun ikuskatze eta kontrolak larunbatean egiten badira, ehuneko 30.
d) Osasun ikuskatze eta kontrolak igande eta jai egunetan egiten badira, ehuneko 50.
Orduengatiko eta egunengatiko kontzeptuak metatzekoak dira.
Jai eguneko edo gaueko ordutegitzat hartuko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarentzat hala ezarririk dagoena.
110. artikulua. Abere bizidunengan eta aberekietan egoten diren gai eta hondakin batzuk kontrolatzeko tasen tarifak.
1. Hiltzeko diren abere bizidunengan eta haien haragietan egoten diren gai batzuen osasun kontrolengatik eta hondakin batzuen ikerketengatik -109. artikuluan aipatu bezala-, arloko osasun erregelamendu teknikoetan aurreikusiriko analisi metodoen arabera eginak: hiltzeko eragiketaren ondoriozko tona bakoitzeko 1,43 euro izanen da tarifa, tarifen kitapenari buruzko arauekin bat.
Hartu beharreko tasaren zenbatekoa abereen hilketaren ondoriozko kanalen batez besteko pisu nazionalaren gainean ere ezartzen ahalko da, eskala honen arabera:
Unitateak - Langile laguntzaileak direla-eta aurreratutako gehieneko gastuak (hildako animali bakoitzeko):
1. tarifa. Behi-azienda larria, kanalean 218 kilotik gora egiten dutenak: 0,364 euro.
2. tarifa. Aratxeak, kanalean 218 kilotik behera egiten dutenak: 0,254 euro.
3. tarifa. Zerriak eta basurdeak, kanalean 25 kilotik gora egiten dutenak: 0,107 euro.
4. tarifa. Zerrikumeak eta basurdeak, kanalean 25 kilotik behera egiten dutenak: 0,028 euro.
5. tarifa. Arkumeak eta bestelako hausnarkariak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak: 0,009 euro.
6. tarifa. Arkumeak eta bestelako hausnarkariak, kanalean 12 kilotik 18 bitarte egiten dutenak: 0,021 euro.
7. tarifa. Ardi-azienda larria eta bestelako hausnarkariak, kanalean 18 kilotik gora egiten dutenak: 0,026 euro.
8. tarifa. Antxumeak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak: 0,009 euro.
10. tarifa. Ahuntz-azienda, kanalean 12 kilotik 18 bitarte egiten dutenak 0,021 euro.
11. tarifa. Ahuntz-azienda larria, kanalean 18 kilotik gorako egiten duenak: 0,026 euro.
12. tarifa. Zaldi-azienda: 0,210 euro.
13. tarifa. Haztegiko hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea: 0,002 euro.
2. Akuikulturako produktuetako gai eta hondakin batzuen kontrolagatik, 0,107 euroko tarifa hartuko da tona bakoitzeko.
3. Esneko eta esnekietako gai eta hondakinen ikerketak tarifa hau sortuko du, lehengai gisa erabilitako esne gordinagatik: 0,021 euro/1.000 litro.
4. Arrautza-produktuek eta eztiak eragindako hondakin batzuen kontrolagatik 0,21 euroko tarifa hartuko da tona bakoitzeko.
111. artikulua. Sortzapena.
Pagatu beharreko tasak animalietan eta haien produktuetan osasun ikuskatze eta kontrolak egiten direnean bertan sortuko dira, operaziook egiten diren establezimendu edo instalazioetan, ezertan galarazi gabe tasak aurrez pagatzeko eskatzea osasun kontrola subjektu pasiboak, zergadunak edo ordezkoak eskatuta egiten denean.
Establezimendu bat berean eta interesatuak eskatuta, animalia hil, zatikatu eta biltegiratzeko hiru operazioak bata bestearen ondoren egiten badira, edo haietako bi bata bestearen ondoren, tasaren zenbateko osoa finkatzeko tarifa guztien batura eginen da prozesua hastean, zein ere momentutan sortzen diren kasuko tarifak, ezertan galarazi gabe foru lege honetako 109.3 artikuluak agintzen duena.
112. artikulua. Kitapena eta ordainketa.
Tasak kitatu eta ordaintzeko, subjektu pasibo ordezkoek autokitapena eginen dute, hil bakoitzaren lehenbiziko hogei egun naturaletan, aurreko hilabete naturalean sortutako tasen gainean.
113. artikulua. Tasa jasanaraztea.
Foru lege honetako 107. artikuluak aipatzen dituen ordezkoek foru lege honetako 106. artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboei jasanaraziko dizkiete tasak, haien zenbatekoa fakturan kargatuz.
Jasanarazpen hori zerbitzua ematen den egunean bertan eginen da.
114. artikulua. Erregistro liburu ofiziala.
Tasak pagatu beharrean dauden establezimenduek erregistratu beharko dute zer operazio egin, zer tasa sortu eta zer kitapen egin diren, liburu ofizial batean. Liburu hori Osasun Departamentuak prestatu eta baimenduko du. Hala egin ezean, aplikatzekoak diren tributu zehapenak ezarriko zaizkie. Horrez gain, beste zehapen batzuk jar litezke establezimendu horietako titularren jokabidea osasun mailan tipifikatzean.
115. artikulua. Bestelako xedapenak.
1. Tasaren zenbatekoa ez zaie hirugarrenei itzuliko, ez zuzenean eta ez zeharbidez, haragiak esportatzeagatik.
2. Foru lege honek agintzen dituenetarako, honako pisu batez bestekoak erabili dira hildako unitate bakoitzeko pezeta/euro aldaketa egiteko ( Azienda motaren arabera, batez besteko pisua kanaleko (kilogramoak) adierazita):
Behi azienda larria, kanaleko baino gehiagokoa: 258,3
Aratxeak, kanaleko baino gutxiagokoak: 177,3
Zerri azienda merkaturakoa eta basurdeak, kanaleko baino gehiagokoak: 74,5
Esne txerriak eta basurdeak, kanaleko baino gutxiagokoak: 20
Arkume eta beste hausnartzaileak, kanaleko baino gutxiagokoak: 6,7
Arkume ertainak eta beste hausnartzaileak, kanaleko 12 kg-tik 18ra bitartekoak: 15
Ardi azienda larria eta beste hausnartzaileak, kanaleko baino gehiagokoak: 18,8
Esne antxumeak, kanaleko baino gutxiagokoak: 6,7
Ahuntz azienda ertaina, kanaleko 12 eta bitartekoa: 15
Ahuntz azienda larria, kanaleko baino gehiagokoa: 18,8
Behor azienda: 145,9
Korta hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea: 1,60
X. TITULUA. HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUAREN TASAK
I. KAPITULUA. Garraio arloko administrazio zerbitzuak ematearen alderako tasa
116. artikulua. Zergagaia.
Tasa honen zergagai dira foru lege honetako 119. artikuluak aipatzen dituen garraio arloko administrazio zerbitzuak.
117. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira zergagai diren zerbitzuak eskatu edo haien eragina hartzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
118. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortuko da.
119. artikulua. Tarifa.
Tasen tarifa hauek eskatuko dira:
1. TARIFA
Salgaien garraioa:
1.1. Salgaien garraio publiko edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea: 27,00 euro ibilgailu bakoitzeko
1.2. Ibilgailu baten matrikulatzearen edo titulartasuna aldatzearen aurreko ziurtagiria ematea, garraiorako baimena eman gabe 9,00 euro ziurtagiri bakoitzeko
2. TARIFA
Bidaiarien garraioa:
2.1. Bidaiarien garraio publiko berezi edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea: 27,00 euro enpresarentzako baimen bakoitzeko
2.2. Ibilgailu bakoitzaren baimenaren kopia ziurtatuak luzatzea: 12,00 euro kopia ziurtatu bakoitzeko
2.3. Erabilera bereziko bidaiarien garraio publikorako baimenak ematea edo berritzea: 14 euro
3. TARIFA
Ibilgailu gidaridunak errentatzeko baimenak ematea, birgaitzea, luzatzea, bisatzea edo aldatzea: 27,00 euro ibilgailu bakoitzeko
4. TARIFA
Garraioaren jarduera osagarriak ezartzeko baimenak ematea, berritzea edo aldatzea (garraioko operadorea): 55,00 euro subjektu pasibo bakoitzeko
5. TARIFA
Bestelako tasak:
5.1. Liburu edo dokumentu nahitaezkoak legeztatu, eginbideak egin edo zigilatzeagatik: 11,00 euro
5.2. Baimenen kopiak luzatzeagatik: 18,00 euro
5.3. Gidari ziurtagiria luzatzeagatik: 28,00 euro
5.4. Takografo digitalaren txartela luzatzeagatik: 43,00 euro
6. TARIFA
Azterketa egiteko eta tituluak emateko tasak:
6.1. Ondoko azterketa hauek egiteko eskubideengatik: garraiorako lanbide- gaitasunaren titulua lortzekoa, segurtasun arloko aholkulariaren titulua lortzekoa edo berritzekoa, edo gidariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzekoa: 22 euro
6.2. Garraiolariaren lanbide gaitasunaren titulua emateagatik eta segurtasun aholkulariaren titulua emateagatik edo berritzeagatik: 27,00 euro
6.3. Lanbide-gaitasunaren edo segurtasun arloko aholkulariaren titulua edo gidariaren gaitasun txartela berritzea titularraren datu pertsonalak aldatu direlako: 5 euro
7. TARIFA
Gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren tasak
7.1. Zentroak baimentzea: 340,00 euro
7.2. Ikastetxearen titulartasuna aldatzea: 178 euro
7.3. Ikastaroak homologatzea: 125,00 euro
7.4. Gidariaren gaitasun txartela ematea eta berritzea: 26,00 euro
7.5. CAParen (Profesionalen Gaitasun Agiria) hasierako prestakuntzatik salbuesteko egiaztagiria luzatzea: 9 euro.
7.6. Gidariaren gaitasun txartela berritzea titularraren datu pertsonaletan aldaketak izateagatik: 5 euro.
8. TARIFA
Idatzizko txostenak prestatzeagatik
8.1. Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrietako Enpresen Erregistro Orokorrean edo Garraio Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuen beste erregistro batzuetan ageri diren pertsonei, baimenei, ibilgailuei edo enpresa berariazkoei buruzko datuen gainean: 26,00 euro
8.2. Aurreko kontzeptuaren jarduketetarako, datu orokorren gainean 211,00 euro
II. KAPITULUA. Txosten fakultatiboak ematearen alderako tasak
120. artikulua. Zergagaia.
Tasaren zergagaia da txosten fakultatiboak ematea, pertsona fisiko nahiz juridiko interesatuek eskatuta ematen direnean.
121. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira aurreko artikuluak aipatzen dituen txostenak eskatzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
122. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortuko da.
123. artikulua. Tarifa.
Tasak honako tarifa izanen du:
1. TARIFA
Aztergaiari buruzko datu bilketa beharrezkoa ez duen txosten bakoitzeko: 7.487 pezeta 45 euro
2. TARIFA
Aztergaiari buruzko datu bilketa beharrezkoa duen txosten bakoitzeko: 24.958 pezeta 150 euro
III. KAPITULUA. Errepideak defendatzearen arloan baimena behar duten jarduerak egitearen alderako tasak
124. artikulua. Zergapeko egintza.
Tasaren zergapeko egintza honakoa da: Nafarroako Foru Komunitateko errepide sareko errepideen inguruko zortasun eta eraginpeko eremuetan eta jabari publikoko eremuetan eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko egintzetarako baimena ematea, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean ezarritakoarekin bat.
125. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira aurreko artikuluak aipatzen duen baimena eskatzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
126. artikulua. Sortzapena.
Tasa kasuko baimena ematen denean bertan sortu eta eskatuko da.
127. artikulua. Tarifa.
Tasen tarifa hauek eskatuko dira:
1. TARIFA
Eraikuntzak egitea, berregitea edo haien bolumena handitzea. Gasolina-zerbitzuguneak ezartzea eta gasolina eta lubrifikatzaileak banatzeko aparatuak instalatzea (euroak):
1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak: 40,00
2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak: 75,00
3. 6.000tik 12.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak: 100,00
4. 12.000tik 30.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak: 155,00
5. 30.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak: 210,00
2. TARIFA
Eraikuntzen kontserbaziorako obrak egitea:
1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak: 33,00
2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak: 42,00
3. 6.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak: 55,00
3. TARIFA
Itxitura edo eustorma eraikitzea:
1. Itxitura ez gardena (fabrika-obra edo heskaia), metro linealeko: 3,57 (T.m.30)
2. Itxitura gardena (hesola eta burdin haria edo sarea), metro linealeko: 2,00 (T.m.30)
3. Eustorma, metro linealeko: 5,00 (T.m.30)
4. TARIFA
Uraren, elektrizitatearen, gasaren, telefonoaren eta abarren lurpeko hodiak paratzea:
1. Hodia babes eremuetan paratzea: 2,00 (T.m.30)
2. Galtzada gurutzatzeko eroanbidea, metro 1,00 bitarteko diametrokoa, metro linealeko: 5,00 (T.m.30)
3. Galtzadapeko eroanbidea, fabrika-obraz edo zubi bidez, behin-behineko desbidea barne: 157,70
5. TARIFA
Lur gaineko lineak instalatzea:
1. Goi tentsioko lineako zutoin edo dorre metalezko bakoitzeko, babes eremuetan: 10,85 (T.m.53)
2. Behe tentsioko linearako edo bestelako lineetako zutoin bakoitza, babes eremuetan: 5,00 (T.m.36)
3. Goi tentsioko lineak errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko: 4,30 (T.m.53)
4. Behe tentsioko lineak edo bestelako linearen batek errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko: 3,10 (T.m.36)
5. Babes eremuan dagoen transformazio gune bakoitzeko: 60,70
6. TARIFA
Sarbideak, gurutzaguneak eta lotuneak:
1. Finketarako sarbideak, zoladurak, aparkalekuak edo espaloiak egin, konpondu eta atontzea: 40,00
2. Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea: 204,00
7. TARIFA
Harrobietako eta baso lanetako materialak gordetzea
1. Sei hilabetetik behera: 35,80
2. Gehienez urtebetean: 57,85
8. TARIFA
Bestelako obra eta aprobetxamenduak:
1. Arbolak bota edo landatzea: 40,00
2. Baskulak instalatzea: 40,00
3. Babes eremuan hobi septikoa ezartzea: 42,10
4. Lurpeko ur edo gas biltontzia eta kutxetak egitea: 40,50
5. Informazio seinaleak eta kartelak jartzea, unitateko: 35,80
6. Eraikinak eraistea: 35,80
7. Finkak zelaitu eta betelana egitea: 35,80
8. Aurreko ataletan sartzen ez diren obra mota guztietarako: 35,80
128. artikulua. Fidantzak.
Emandako baimenen ondorioz errepideetan izan daitezkeen kalteen erantzukizunari dagokionez, zilegi izanen da honako fidantzak jartzeko exijitzea (euroak):
1. Errepidea “sator” batez gurutzatzea: 1.100
2. Errepidea lurpetik gurutzatzea: 1.100
3. Goi tentsioko linea airez gurutzatzea: 1.100
4. Behe tentsioko linea airez gurutzatzea: 285
5. Finketarako sarbideak: 285
6. Zur-ustiategiak: 1.100
7. Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdineko lotuneak eraikitzea, errepideak fabrikako obrekin edo zubiekin gurutzatzea eta behin-behineko desbideraketak egitea: Obra gauzatzeko aurrekontuaren ehuneko 6,5. (1.000 euro gutxienez)
8. Tona-kopuru mugatua duten errepideetatik ibilgailu astunak pasatzea: 1.000tik 30.000ra).
9. Garraio bereziak Nafarroako Errepideen Sarean barna pasatzea (taularen arabera): 3.000, 5.000, 10.000 eta 100.000
10. Bestelako baimenak: 360
Garraio berezien fidantzen zenbatekoa, ibilbide berean eta ibilgailuaren ezaugarri hauekin:
Zabalera (m) |
4,81 < A ≤ 5,50 |
5,51 < A ≤ 6,00 |
A > 6,01 |
Luzera (m) |
45,10 < L ≤ 55,09 |
55,10 < L ≤ 60,09 |
L > 60,10 |
Altuera (m) |
4,65 < h ≤ 4,75 |
4,76 < h ≤ 4,90 |
h > 4,90 |
Gehieneko masa edo tara |
130,10 < P ≤ 160,09 |
160,10 < P ≤ 180,09 |
P ≥ 180,10 |
Masa ardatzeko (Tn/ardatza) |
14,10 < p ≤ 15,09 |
15,10 < p ≤ 16,09 |
p ≥ 16,10 |
Fidantzaren zenbatekoa |
3.000 euro |
5.000 euro |
10.000 euro |
Fidantza edo abal bakarraren edo osoaren zenbatekoa, garraiolari bakoitzeko urteko: |
100.000 euro |
|
Tasatik salbu daude baimena beharrezkoa duten apaingarrizko landareen mintegiak eta nekazaritza plantazioak.
IV. KAPITULUA. Nafarroako Foru Komunitateko errepide sarean distantziak neurtzeko zerbitzua ematearen alderako tasa
130. artikulua. Zergagaia.
Tasa honen zergagaia da Nafarroako Foru Komunitateko errepide sarean distantziak neurtzeko zerbitzuak ematea.
131. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira aurreko artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak eskatzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
132. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortuko da.
133. artikulua. Tarifa.
Tasak honako tarifa izanen du:
Nafarroako errepide sareko bi punturen arteko distantziaren ziurtagiri bakoitzeko: 9.983 pezeta (60 euro).
V. KAPITULUA. Tasa kartografiako produktuak emateagatik
133 bis artikulua.
1. Zergagaia.
Tasaren zergagaia kartografiako produktuak emateko zerbitzua eskaintzea da.
2. Subjektu pasiboak.
Tasaren subjektu pasiboak zergagaiaren zerbitzua jasotzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira.
3. Sortzapena.
Zergagaiaren zerbitzua eskatzen den unean sortuko da tasa.
4. Tarifa.
Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:
1) Inprimategian editatutako kartografia:
1. Nafarroako mapa topografikoak:
–1:10.000 zaharra (hormakoa/tolestua): 3,25 euro
–1:100.000 zaharra orriko (hormakoa/tolestua): 3,90
–1:100.000 zaharra (hormakoa/koloretan): 32,50
–1:200.000 (hormakoa/tolestua): 3,90
–1:200.000 (erliebea): 32,50
–1:400.000 (hormakoa/tolestua): ,60
2. Nafarroako mapa hipsometrikoak:
–1:200.000 zaharra (hormakoa/tolestua): 3,90
–1:400.000 zaharra (hormakoa/tolestua): 2,60
3. Nafarroako mapa geologikoak:
–1:200.000 (hormakoa/tolestua): 10,75
–1:200.000 eta memoria: 16,20
4. Nafarroako mapa topografikoa:
–1:850.000: 1,30
5. Laboreen eta aprobetxamenduen mapak:
–1:25.000: 6,45
6. Iruñeko mapa geoteknikoak:
–1:25.000 eta Memoria: 16,20
7. Ortofotomapak:
–Nafarroakoa 1:25.000 zaharra (hormakoa/tolestua): 2,60
–Nafarroakoa 1:5.000 zaharra (hormakoa/tolestua): 9,70
8. Nafarroako laboreen eta aprobetxamenduen mapak:
–1:200.000 (hormakoa/tolestua): 9,70
2) Kartografia ploteatua:
1. Kartografia topografikoak:
–1:500 (100 herri, 1978koa) (papera/zuri eta beltzean): 9,70 euro
–1:500 eskalan: Altsasu, Corella, Lizarra, Azkoien, Zangoza, San Martin Unx, Uxue, Tutera, Iruñerria (papera/zuri eta beltzean): 9,70
–Iruñerria 1:500 eskalan (papera/koloretan): 13,00
–Tutera 1:1.000 eskalan (papera/zuri eta beltzean): 9,70
–1:2.000 eskalan: Iruñerria, Belagua, Eugi, Altsasu, Olazti, Tafalla, Erriberri (papera/zuri eta beltzean): 9,70
–SIUN, hirikoa, 1:1.000 eskalan (papera/koloretan): 13,00
2. Nafarroako mapa topografikoak:
–1:5.000 (papera/zuri eta beltzean): 9,70
–1:5.000 (papera/koloretan): 13,00
–1:10.000 (papera/zuri eta beltzean): 9,70
–1:10.000 (papera/koloretan): 13,00
–Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 hormakoa (argazki papera/koloretan): 52,85
–Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 orriko (argazki papera/koloretan): 18,00
–Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 hormakoa (paper arrunta/koloretan): 32,50
–Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 orriko (paper arrunta/koloretan): 13,00
3. Ortofotografiak:
–1:2.000 (papera/zuri eta beltzean): 9,70
4. Nafarroako ortofotomapak:
–1:5.000 (argazki papera): 18,00
–1:5.000 (paper arrunta): 13,00
–1:10.000 (argazki papera): 18,00
–1:10.000 (paper arrunta): 13,00
–Iruñerrikoa 1:12.500 eskalan (argazki papera): 18,00
–Iruñerrikoa 1:12.500 eskalan (paper arrunta): 13,00
5. SIUN, hiriko ortofotomapa:
–1:1.000 (paper arrunta): 13,00
–1:1.000 (argazki papera): 18,00
6. Litobalak, eskala ertainekoak:
–1:5.000 (paper arrunta): 13,00
7. Nafarroako mapa geologikoa:
–01:25.000 (paper arrunta): 13,00
8. Nafarroako mapa geomorfologikoa:
–01:25.000 (paper arrunta): 13,00
9. Lurzoruaren erabileren mapa:
–1:200.000 (paper arrunta): 13,00
10. Nafarroako Natura 2000 Sarearen mapa:
–1:200.000 (paper arrunta): 13,00
11. Nafarroako abelbideen mapa:
–1:200.000 (paper arrunta): 13,00
12. Naturgune babestuen mapa
–1:200.000 (paper arrunta): 13,00
13. Europar Batasunaren Intereseko Lekuen eta Naturgune Babestuen mapak, zenbait eskalatan (EBILen edo NBen tamainaren araberakoak): 13,00
14. Nafarroako lurzoruaren erabileren mapa:
–01:25.000 (paper arrunta): 13,00
15. Nafarroako landare sailen mapa:
–1:200.000 (paper arrunta): 13,00
16. Fotogramen kopia edo handitzeak, DINA4 artekoak:
–Paper arrunta: 4,30
–Argazki papera: 6,45
17. Planoak eskaneatu eta kopiatzea:
–ISO A0 tamainakoa (paper arrunta): 18,00
–ISO A0 tamainakoa (argazki papera): 25,00
–ISO A1 tamainakoa (paper arrunta): 13,00
–ISO A1 tamainakoa (argazki papera): 18,00
–ISO A2 tamainakoa (paper arrunta): 8,60
–ISO A2 tamainakoa (argazki papera): 13,00
–ISO A3 tamainakoa (paper arrunta): 6,45
–ISO A3 tamainakoa (argazki papera): 8,60
–ISO A4 tamainakoa (paper arrunta): 4,30
–ISO A4 tamainakoa (argazki papera): 6,45
3) Kartografia digitala:
1. Iruñeko 1:25.000 eskalako mapa geoteknikoaren CDa eta memoria (PDF): 10,75 euro
2. CDa, (*) produktuen gaineko informazioa duena, 550 megabytekoa gehienez ere: 10,75
3. DVDa, (*) produktuen gaineko informazioa duena, 3.550 megabytekoa gehienez ere: 65,00
4. Edukiera desberdinetako USB memoriak. Gigabyte bakoitza (1024 megabyte) prezio honetan: 18,50
Hurrengo taulak CD edo DVD euskarrietan edo USB memorian saltzen diren produktuen izenak haien tamainaren arabera dakartza (bytetan):
Kartografia topografikoa 1:500 (dgn, dwg, dxf eta pdf)
Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf)
Nafarroako mapa topografikoa 1:10.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf)
Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 orria (pdf)
Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 osoa (pdf)
Nafarroako mapa topografikoa 1:200.000 (pdf)
Nafarroako mapa topografikoa 1:400.000 (pdf)
Nafarroako mapa topografikoa 1:850.000 (pdf)
Ortoargazkia 1:2.000 (tiff, jpg,ecw)
Ortoargazkia 1:5.000 (tiff, jpg,ecw)
Ortoargazkia 1:10.000 (tiff, jpg,ecw)
Ortoargazkia 01:25.000 (tiff, jpg,ecw)
Nafarroako mapa geologikoa 1:25.000 (pdf)
Nafarroako mapa geologikoaren orri baten memoria, 1:25.000 (pdf)
Lurraldearen eredu digitala
Nafarroako Lidar-a, 0.5 puntu metro karratuko ETRS89 sisteman, 30 Iparra eremua eta altuera elipsoidalak. Sailkapen automatikoa.
Fotograma digitalak edo eskaneatuak
Eskaneatuak (planoak edo ortofotomapak)
4) Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan (paperaren neurria eta euroak adierazita):
Fotograma (24x24) 32,50
Handitzea (21x29) 32,50
Handitzea (24x24) 32,50
Handitzea (50x50) 41,25
Handitzea (50x60) 41,25
Handitzea (70x70) 41,25
Handitzea (70x80) 64,00
Handitzea (80x90) 64,00
Handitzea (100x100) 64,00
5) Beste produktu batzuk (euroak):
1. Kartografiako katalogoa: 9,70
2. Nafarroako atlasa (Errepideak, Turismoa eta Ingurumena): 13,00
5. Murrizketak.
a) Nafarroako Administrazio Publikoetako Sozietate Publiko eta Erakundei, eta Unibertsitateei eta ikastetxeei 100eko 25 murriztuko zaizkie aurreko atalaren tarifak.
b) Aurreko atalaren 5 eta 6. tarifei dagokienez, 10 baino ale gehiagoko eskabideetarako, koloretan zein zuri-beltzean, oro har, honako murrizketa hauek izanen dira:
Kontaktu eta diapositibetan:
10 aletik goiti: %5.
20 aletik goiti: %10.
50 aletik goiti: %15.
100 aletik goiti: %20.
Anpliazioetan:
10 aletik goiti: %5.
20 aletik goiti: %10.
50 aletik goiti: %15.
100 aletik goiti: %20.
XI. TITULUA. LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN TASAK
I. KAPITULUA. Zerbitzu agronomikoen kudeaketa tekniko-fakultatiboaren alderako tasa
134. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagai dira nekazaritzako produkzioa sustatu, defendatu eta hobetzeko lan eta zerbitzuak, foru lege honetako 137. artikuluan aipatzen direnak.
135. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira foru lege honetako 137. artikuluan aipatzen diren zerbitzu edo lanak erabiltzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
136. artikulua. Sortzapena.
Tasa zerbitzua ematen denean bertan sortuko da.
Hala ere, delako zerbitzu edo jarduera interesatuak eskatuta ematen denean, eskaeraren momentuan pagatuko da.
137. artikulua. Oinarriak eta tipoak.
Tasa eskatuko da ondorengo tarifetan zehazten diren oinarrien eta tasen arabera.
Tasa eskatuko da ondorengo tarifetan zehazten diren oinarrien eta tasen arabera.
1. TARIFA
Erregistroetan inskribatzea eta karnetak luzatzea:
1. Pestiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistroan inskribatzea, hasierako ikuskapen fakultatiboa barne: 17,00
2. Pestiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistroan inskripzioa berritzea: 9,00
3. Hazi eta mintegiko sortzaile, merkaturatzaile eta inportatzaileen Erregistroan inskribatzea: 6,00
4. Karnetak ematea: 6,00
2. TARIFA
Nekazaritzako makineriaren erregistroetan inskribatzea eta zirkulazioko kartilla ematea traktore, motore eta bestelako nekazaritzako makineriarentzako, inportatuak nahiz fabrikazio nazionalekoak izan, berriak edo berreginak.
Prezioaren 1.000ako 2, saltzailearen fakturaren arabera, 1.803 eurotik aurrera
3. TARIFA
Landare Biologiaren Laborategiaren analisia:
1. Erneketa: 6,00
2. 1.000 gramoko pisua: 3,00
3. Purutasuna: 3,00
4. Hazien kontaketa: 3,00
5. Hazien indarra: 6,00
6. Nematodoak: 24,00
7. Onddoak: 15,00
8. Bakteriak:
8.1. ELISA * (1-40 lagin): 24,00
8.2. Proba biokimikoak: 15,00
8.3. Immunofluoreszentzia: 9,00
8.4. PCR: 18,00
9. Birusa:
9.1. ELISA * (1-40 lagin): 24,00
10. PCR: 18,00
11. Intsektuen sailkapena: 6,00
12. Landareen sailkapena: 6,00
13. Aipatu ez diren beste zehaztapen batzuk: 12,00
138. artikulua. Salbuespena.
Zerbitzu agronomikoen kudeaketa tekniko edo fakultatiboa tasatik salbu egonen da ofizialki deklaratutako izurritea dagoenean.
II. KAPITULUA. Nekazaritzako elikagai industriak eta nekazaritza ustiategiak antolatzeagatiko tasa
139. artikulua. Zergapeko egitatea
Tasaren zergapeko egintza ondokoetan oinarritzen da: Administrazioakm ofizio bidez edo administratuek eskaturik, nekazaritzako industriak eta abeltzaintzakoak antolatzeko ematen dituen zerbitzu, lan eta azterlanetan, zeinak 142. artikuluan aipatzen baitira.
140. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira 142. artikuluan aipatu zerbitzu, lan edo ikerketak eskatzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak edo haien eragina hartzen dutenak, ofizioz egin badira.
141. artikulua. Sortzapena.
Hurrengo artikuluko 1, 2, 3, 4, 6 eta 8. tarifetarako, tasa subjektu pasiboek beren eskaera aurkezten duten momentuan sortu eta kobratuko da.
Hurrengo artikuluko 5. eta 7. tarifetarako, Administrazioak subjektu pasiboei ikuskapena egiteko erabakia jakinarazten dienean sortuko da tasa, eta zerbitzua ematen denean kobratuko.
142. artikulua. Oinarriak eta tipoak.
Tasa eskatuko da ondorengo oinarrien eta tasen arabera:
1. TARIFA
Industria berriak instalatzea eta lehendik daudenak handitzea:
Instalazioaren balioa:
30.050 euro bitarte: 86,00
Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte: 11,00
6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko: 6,00
2. TARIFA
Industriak tokiz aldatzea:
Instalazioaren balioa:
30.050 euro bitarte: 65,00
Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte: 8,00
6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko: 3,00
3. TARIFA
Makina berriak jartzea:
Instalazioaren balioa:
30.050 euro bitarte: 22,00
Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte: 2,50
6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko: 1,50
4. TARIFA
Industriaren jabe-aldaketa:
Instalazioaren balioa:
30.050 euro bitarte: 22,00
Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte: 2,70
6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko: 1,50
5. TARIFA
Sasoikako industriak abian jartzearen akta:
Instalazioaren balioa:
30.050 euro bitarte: 22,00
Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte: 2,70
6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko: 1,50
6. TARIFA
Nekazaritzako eta abeltzaintzako industriekin eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateekin loturiko ziurtagiriak luzatzea: 12 euro ziurtagiri bakoitzeko
7. TARIFA
Industriak ikuskatzea, sasoikakoak izan ezik:
Instalazioaren balioa:
30.050 euro bitarte: 32,50
Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte: 4,20
6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko: 2,10
8. TARIFA
Enpresa-sailkapenaren agiria ematea edo berritzea: 17,00
9. TARIFA
Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroko inskripzioa 17,00
10. TARIFA
Lehenbiziko instalazioaren ziurtagiria luzatzea: 5,00
11. TARIFA
Nekazaritzako ustiategiekin loturiko ziurtagiriak luzatzea: 12,00
III. KAPITULUA. Osasun dokumentuak eman eta produktu biologikoak aplikatzearen alderako tasa
143. artikulua. Zergagaia.
Tasa honen zergagai da Administrazioak foru lege honetako 146.
artikuluan definitzen diren zerbitzu fakultatiboak ematea.
144. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira foru lege honetako 146. artikuluan aipatzen diren zerbitzuak hartzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
145. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zerbitzua ematen denean bertan sortu eta eskatuko da.
146. artikulua. Oinarriak eta tipoak.
Tasa kobratzeko honako oinarri eta tipoak erabiliko dira:
1. TARIFA
Jatorriaren eta osasunaren gidak edo agiri baliokideak ematea (web gidak ez). Nazioarteko garraioaren osasun arloko ziurtagirien kasuan (Traces), aplikatu beharreko tasa bikoitza izanen da. Agiri bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa 1,20 eurokoa izanen da eta gehienekoa 30 eurokoa.
1. Zaldi-azienda, behi-azienda eta hegazti erratiteak: 1,20 abelburuko
2. Ardi-azienda, ahuntz-azienda eta bestelako hausnarkari txikiak: 0,12 abelburuko
3. Zerri-azienda: 0,15 abelburuko
4. Hegaztiak, untxiak eta erbiak: 0,006 abelburuko
5. Inkubatutako arrautzak eta egun 1eko txitak: 0,001 arrautza edo txita bakoitzeko
6. Erlauntzak: 0,60 erlauntza bakoitzeko
7. Arrainak: 0,012 kiloko
8. Aurreko puntuetan jaso ez diren beste abere batzuk: Abere bakoitzarentzat kalkulatutako balioaren %0,25
2. TARIFA
Baldintza bereziak agiriak ematean:
1. 1. tarifan adierazitako agiriak edozein arrazoirengatik Foru Komunitateko Administrazioarentzat ezarritako egun eta orduetatik kanpora luzatzen direnean: 1. tarifan ezarritakoak halako bi
2. Nafarroan barna azienda alde batetik bestera lekualdatzeko agiriak ematen direnean: 1 euro agiri bakoitzeko
3. Traces agiria eman aurreko ikuskapena, abeltzaintzakoak ez diren espezieen kasuan eta abeltzaintzaren beste produktu batzuetarako: 25,00 euro
3. TARIFA
Azienda profilaxiko kanpaina nahitaezkoetan eta arau indardunek produktu biologikoak aplikatzera behartzen duten beste kasuetan produktu horiek aplikatzeagatik, buruko
1. Ekidoak eta bobidoak: 0,70
2. Zerri azienda:
2.1. Esne zerriak: 0,20
2.2. Gizentzekoak: 0,40
2.3. Umatzekoak: 0,50
3. Ardiak eta ahuntzak: .
3.1. Buru 1etik 20ra bitarte: 0,40
3.2. 20 burutik 100era bitarte:
lehenbiziko 20engatik: 7,00
gainerakoarengatik: 0,20
3.3. 100etik gora:
Lehenbiziko 100engatik: 23,00
Gainerakoengatik: 0,20
Kasu guztietan Administrazioak jartzen dituen inprimaki eta produktuen zenbatekoa gehituko zaie tarifa horiei.
4. TARIFA
Lege indardunek epizootien diagnosirako agindutako lagin-hartzea eta produktu-aplikatzea, buru bakoitzeko:
1. Ekidoak eta bobidoak: 5,00
Egunean saneatutako 150. animaliatik aurrera: 3,00
2. Ardi- eta ahuntz-azienda: 0,50
Egunean saneatutako 500. animaliatik aurrera: 0,30
3. Zerri-azienda: 2,00
Egunean saneatutako 150. animaliatik aurrera:1,50
4. Ostrukak: 5,00
Egunean saneatutako 150. animaliatik aurrera: 3,00
5. Bestelako hegaztiak eta untxiak: 0,50
Egunean saneatutako 500. animaliatik aurrera: 0,30
6. Animalien entzefalopatia espongiforme kutsagarrien behatze-programak ezarritakoa betetzeko egin beharreko desplazamendu, lagin-hartze eta horren analisiengatik.
Animalia bakoitzeko tasa: 25
7. Esne gordinaren laginak hartzea eta horien kalitatea analizatzea: 75,00 euro
5. TARIFA
5. Ekidoen erreseina edo zaldi-txartela ematea, abere bakoitzeko: 15:00 euro
6. TARIFA
Azienda ustiategiaren, erroldaren edo osasun egoeraren gaineko datuak dituzten beste zertifikatu edo dokumentuak emateagatik: 7 euro
7. TARIFA
7. Batasunaren barrenean animalia bizien salerosketan aritzen diren agenteen erregistroa eta baimena behar duten animalia biziak garraiatzen dituzten ibilgailuen erregistroa: 25,00 euro
8. TARIFA
Albaitarien jarduketa zezen ikuskizunetan:
1. Zezenketak eta pikatzaileekiko nobilladak, albaitari bakoitzeko: 250,00
2. Bestelako zezen ikuskizunak, albaitari bakoitzeko: 250,00
3. Abeltzaintzako lehiaketak, albaitari bakoitzeko: 250,00
9. TARIFA
Abeltzaintzako ustiategiekin eta abereekin lotutako agiriak eta identifikazio unitateak luzatzea:
1. Abeltzaintzako ustiategien erregistroan inskribatzea: 10,00 euro
3. Behi-aziendarendako bereizgarri bakoitzeko (belarritakoak): 0,70
4. Behi-aziendarendako bikoiztutako belarritako bakoitzeko: 2,00
5. Behi-azienda identifikatzeko agiri bikoiztua luzatzea: 7,00
6. Ardi eta ahuntz aziendak identifikatzeagatik (ikusteko moduko belarritakoa gehi belarritako elektronikoa edo errumeneko pilula) 0,50
7. Identifikatzen den ardi- edo ahuntz-aziendako abelburu bakoitzeko (hausnar boloa gehi ikusteko moduko belarritakoa, edo belarritako elektronikoa gehi ikusteko moduko belarritakoa): 1,00
8. Ardi edo ahuntzendako hausnar bolo, belarritako elektroniko edo ikusteko moduko belarritako bakoitzeko, bikoiztuak: 1,20
9. Identifikatzen den zaldi-aziendako abelburu bakoitzeko (mikrotxipa edo belarritako elektronikoa): 1,00
10. Zaldi-aziendarako pasaportea birritan ematea edo horren ordezkoa: 7,00
11. Zaldi-aziendarako mikrotxip edo belarritako elektroniko bikoiztu bakoitzagatik: 2,00
10. TARIFA
Abeltzaintzako Laborategira igorritako laginak analizatzea:
1. Analisi serologikoak:
1.1. Aglutinazio azkarra: 0,90
1.2. Plakako aglutinazioa: 3,00
1.3. Konplementuaren finkapena: 4,50
1.4. Immunodifusio erradiala: 3,00
1.5. Inhibizio hemoglutinazioa: 3,00
1.6. Elisa: 3,00
1.7. PCR: 10,00 euro
2. Analisi mikrobiologikoak:
2.1. Enterobakterioen determinazioa, clostridiuma: 9,00
2.2. Salmonellaren determinazioa: 21,00
2.3. Mikobakteriorik badagoen aztertzea: 25,00 euro
3. Gaixotasunen analisia
4. Genotipatuaren azterketa
4.1 Ardien eta ahuntzen genotipatua: 5,00
4.2 Ardien eta ahuntzen aitatasun-froga: 10,00
4.2 Zaldien genotipatua: 15,00
4.3 Zaldien aitatasun-froga: 15,00
4.4 Behiaren genotipatua: 30,00
4.5 Behiaren aitatasun-froga: 15,00
11. TARIFA.
11. TARIFA |
ESTABLEZIMENDUEN ERREGISTRO OFIZIALEAN INSKRIBATZEA |
EUROAK |
|
1. Establezimenduak eta bitartekariak, abereentzako elikagaiak: |
50,00 |
2. Albaitaritzako botiken establezimenduak: |
50,00 | |
3. Azienda errepidez garraiatzen duten ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroak: |
50,00 | |
4. Giza kontsumorako ez diren eta animaliengandik datozen azpiproduktuak eta establezimenduak: |
50,00 | |
5. Establezimenduen beste inskripzio ofizial batzuk: |
50,00 | |
6. Aziendaren elikadurarekin loturiko ibilgailuak inskribatzea: |
25,00 |
147. artikulua. Salbuespenak
Albaitarien zerbitzuak eta Abeltzaintzako Laborategira igorririko laginen analisia tasatik salbuetsiak daude baldin eta jarduera Abereen Saneamendurako Kanpainak burutzeko programaren barruan badago kasuan kasuko ustiategian edo Foru Komunitateko Administrazioak kasuan kasuko ustiategian zehazturiko gaixotasun epizootiko edo zoonosikoak begiratzeko planen barruan, eta administrazioak kasuan kasuko ustiategirako ezartzen dituen egunetan egiten bada. Salbuespen honetatik kanpo geratuko dira proposatzen diren egunetatik kanpo egiten diren jarduketak.
Ez dira salbuetsiko aurreko artikuluko 8. Tarifan adierazitako zerbitzuak jasotzen dituzten Nafarroako toki entitateak.
IV. KAPITULUA.
IV. KAPITULUA. (indargabetua)
148. artikulua. (indargabetua)
149. artikulua. (indargabetua)
150. artikulua. (indargabetua)
151. artikulua. (indargabetua)
V. KAPITULUA. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko laborategian analisiak egitearen alderako tasa
152. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagai dira foru lege honetako 155. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroak emanak.
153. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira foru lege honetako 155. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak, berek eskatuta nahiz ofizioz, ematen zaizkien pertsona fisiko nahiz juridikoak.
154. artikulua. Sortzapena.
Tasa zerbitzua ematen denean bertan sortuko da.
Hala ere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen bada, eskabidea aurkezten denean eskatuko da.
155. artikulua. Tarifa.
Tasen tarifa hauek eskatuko dira:
Muztioak, ardoak, mistelak, ozpinak, mahatsaren ondoriozko bestelako produktuak, likoreak, patxarana eta antzeko edari alkoholikoak (euroak).
001 1-BUTANOLA 1,36
002 1-PROPANOLA 1,49
003 2-BUTANOLA 1,36
005 AZETALDEHIDOA 2,67
006 ETILO AZETATOA 1,91
007 METILO AZETATOA 1,91
008 AZIDOTASUN FINKOA 1,69
009 AZIDOTASUNA GUZTIRA - BARNE METODOA 1,71
010 AZIDOTASUNA GUZTIRA - METODO OFIZIALA 1,71
011 AZIDOTASUN HEGAZKORRA - METODO OFIZIALA 1,71
012 AZIDOTASUN HEGAZKORRA - BARNE METODOA 1,71
014 AZIDO ZITRIKOA 3,60
016 AZIDO LAKTIKOA 4,38
017 AZIDO L-MALIKOA 4,38
018 AZIDO SORBIKOA 6,71
019 AZIDO TARTARIKOA 3,60
114 GOI MAILAKO ALKOHOLAK 2,67
021 ANH. SULFUROSO LIBREA - BARNE METODOA 1,27
022 ANH. SULFUROSO LIBREA - METODO OFIZIALA 1,27
023 ANH. SULFUROSOA GUZTIRA - BARNE METODOA 1,27
024 ANH. SULFUROSOA GUZTIRA - METODO OFIZIALA 1,27
025 ANTOZIANOAK 1,96
027 AZUKRE GUTXITZAILEAK 1,90
028 AZUKREAK GUZTIRA 3,90
029 BROMUROAK 2,10
030 KALTZIOA 6,92
031 KATEKINAK 1,96
032 ERRAUTSAK 2,10
033 KLORUROAK 2,10
034 KOBREA 6,92
035 KOLORATZAILE SINTETIKOAK 4,38
122 KLOROPIKRINAREN DEGRADATZEAREN KONP. 7,25
119 EROANKORTASUNA 1,42
110 CIELAB A KOORDENATUA 9,60
111 CIELAB B KOORDENATUA 9,60
112 CIELAB C KOORDENATUA 9,60
108 CIELAB H KOORDENATUA 9,60
109 CILAB L KOORDENATUA 9,60
123 CIELAB S KOORDENATUA 9,60
036 AKATS ORGANOLEPTIKOAK 2,50
041 DENTSITATE OPTIKOA 620 NM 0,93
037 DENTSITATE OPTIKOA 280 NM 0,93
038 DENTSITATE OPTIKOA 420 NM 0,93
040 DENTSITATE OPTIKOA 520 NM 0,93
044 DENTSITATE ERLATIBOA 20.º C-AN 1,08
046 PROTEINA EGONKORTASUNA 3,75
047 EGONKORTASUN TARTARIKOA 4,07
048 ESTERRAK GUZTIRA 3,14
049 ATERAKIN EZ GUTXITZAILEA 1,01
051 ATERAKIN GUTXITUA 1,01
053 ATERAKIN LEHORRA GUZTIRA 1,01
054 OZPIN ATERAKINA GUZTIRA 1,01
055 FERROZIANUROA DISOLUZIOAN 3,83
056 FERROZIANUROA ESEKIDURAN 3,83
057 FLUORUROAK 1,76
067 ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA GUZTIRA, NIR TEKNIKAREN BIDEZ 1,54
068 ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA GUZTIRA, DENTSITATEA ELEKTRONIKOKI NEURTUZ 1,54
064 DESTILATZE BIDEZ HARTUTAKO ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA. 1,70
065 DENTSITATEA ELEKTRONIKOKI NEURTUZ HARTUTAKO ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA 1,70
063 NIR TEKNIKAREN BIDEZ HARTUTAKO ALKOHOL G. BOLUMETRIKOA 1,13
066 ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA POTENTZIAN 1,13
059 GLIZERINA 5,53
061 GLUKOSA + FRUKTOSA 4,54
062 ALKOHOL GRADUA PISUAN 1,13
069 BEAUME GRADUA 1,13
071 LITEKEEN GRADUA 1,13
124 HISTAMINA 23,60
072 BURDINA 6,92
074 KOLMATAZIO INDIZEA 3,36
075 FOLIN-CIOCALTEU INDIZEA 2,52
076 ANTOZIANOEN IONIZAZIO INDIZEA 2,52
077 OXIDASETAKO POLIFENOL INDIZEA 2,52
078 DASTATZE TXOSTENA 5,00
079 INTENTSITATE KOLOREZTATZAILEA-ZIURTATUA 0,93
080 ISOAMILIKOA 1,49
081 ISOBUTANOLA 1,49
082 METILO ISOTIOZIANATOA 7,25
083 MAGNESIOA 6,76
086 MASA BOLUMIKOA 20. ºC-AN 0,81
087 METANOLA 2,64
088 100 ALEREN PISUA0,60
089 pH-A - BARNE METODOA 1,63
090 pH-A - METODO OFIZIALA 1,63
091 pH-A MAHATSETAN 1,63
092 BERUNA 14,40
093 HEZETASUN PORTZENTAJEA 1,90
094 POTASIOA 6,76
095 HIBRIDOEN PRESENTZIA 4,38
096 BAKTERIO KONTAKETA 6,00
097 LEGAMIA KONTAKETA 6,00
098 LIZUN KONTAKETA 6,00
125 ATERAKINAREN GAINERAKOA 0,83
102 SAKAROSA 5,01
103 SODIOA 14,24
104 SULFATOAK 3,78
105 TONALITATEA 1,48
106 UHERTASUNA 3,04
107 ZINKA 6,92
AC001 OSORIK 6,40
AC002 OSORIK, AZUKREEKIN 7,10
AC014 OSORIK, ARDO GOZOAK 6,90
AC005 HORDIGARRIEN ESPORTAZIOA 3,30
AC020 MUZTIOAK ESPORTATZEA 4,80
AC004 UPELEKO ARDO LEHORRA ESPORTATZEA 16,10
AC029 UPELEKO ARDO GOZOA ESPORTATZEA 16,60
AC003 ARDO LEHORRA BOTILETAN ESPORTATZEA 13,90
AC013 ARDO GOZOA BOTILETAN ESPORTATZEA 14,40
AC019 KABA ESPORTATZEA 15,00
AC011 MAHATSAREN UMOTZEAREN KONTROLA 8,50
CA001 SAIAKUNTZEN TXOSTENEN KOPIAK 1,00
CA002 TXOSTENAREN EDO ZIURTAGIRIAREN ITZULPENA 1,00
CA003 SALMENTA LIBREAREN ZIURTAGIRIA 3,60
CA004 BESTE ZIURTAGIRI BATZUK 6,10
VI. KAPITULUA. Analisi Instrumentalerako Laborategiaren tasak
156. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagai dira Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Ataleko Analisi Instrumentalen Bulegoaren Laborategiak erakunde ofizial nahiz pribatuek edo partikularrek eskatuta egiten dituen entsegu eta lanak.
157. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira entsegua edo lana eskatzen duten erakunde edo partikularrak.
158. artikulua. Sortzapena.
Tasa hau, zergagai den zerbitzua hartzeko eskabidea aurkezten denean bertan sortuko da.
159. artikulua. Tarifa.
Tasak honako tarifa izanen du:
Tasak, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ataleko Analisi Instrumentaleko Bulegoko laborategiko analisiengatik
1. TARIFA
Banakako parametroen analisiak, parametroaren arabera
1. Teknika analitiko sinple bat erabiltzen deneko analisiak, teknika ez instrumentalak, neurketa lasterrak edo kalkulua (bolumetria, grabimetria, konduzimetria, termometria, potentziometria, kontaketak, behaketa mikroskopikoa, analisi organoleptikoa): 7,20
2. Teknika espektrofoto-metrikoen bidezko analisiak (UV-VIS, garraren fotometria, xurgatze atomikoa, kolorimetria,), kromatografikoen bidezkoa (papera, geruza fina,), polarografia eta boltametria: 15,00
3. Gasen kromatografiaren, efikazia handiko isurkarien kromatografiaren bidezko analisiak, dela ionikoa edo antzekoak. 24,00
3.1. Berariazkotasun handiko detektoreak (GC-MS, HPLC-MS,) erabiliz gero: 30,00
4. Laginak analisirako prestatzea
4.1. Berariazko tekniken bidez (immunologikoak eta abar): 12,00
4.2. Bestelakoen bidez (EFS, bide hezeko digestioa, mineralizazioa, destilazioa .): 5,00
5. Zehaztugabeko beste parametro batzuen bidez: Aurrekoen antzaren arabera
2. TARIFA
Analisi osoak, lagin bakoitzeko:
2.1. Kontserben kalitatea kontrolatzea. 18,00
2.2. Ureztaketarako ura analisatzea: 18,00
2.3. Hondakin askotako metodoak (= 5 parametro): 60,00"
VII. KAPITULUA. Jatorrizko Deituren, Berariazko Deituren edo Adierazpen Geografiko Babestuen kontseilu arau-emaileen zerbitzuen alderako tasak
160. artikulua. Zergagaia
Tasa honen zergagaia da Jatorrizko Deituren, Berariazko Deituren edo Adierazpen Geografiko Babestuen kontseilu arau-emaileek honako zerbitzuak ematea:
1. Kontseilu arau-emaileen erregistroetan inskribatzea.
2. Ziurtatzeak eta beste jarduketa batzuk, esaterako: mahats-biltzea eta ardogintza kontrolatzea; jatorri deituretan, deitura espezifikoetan edo adierazpen geografiko babestuetan sartzen diren produktuen izakinen kopuru-edukiera eta ekintza osagarriak; eta "Nafarroa" Jatorrizko Deituran sartutako upeltegiek ardoa egitea, aipatutako deituraren Mahastien Erregistroan inskribatutako lurzatietako mahatsekin egina, eta/edo erregistro horretan inskribatu gabeko mahatsekin egina, betiere Nafarroako Foru Komunitateko lurrean badaude eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak baimendutako aldaerekin eginak badaude, baina "Nafarroa" Jatorrizko Deituran sartu gabekoekin, azken xedea edozein izanik ere.
3. Jatorri zertifikatuak, zirkulazio bolanteak eta fakturen ikus-onespenak ematea, zigiluak saltzea, etiketak, kontraetiketak, besokoak, ontziak, zigilatze edo markatze lanak.
161. artikulua. Subjektu pasiboa.
1. Tasa honen subjektu pasibo dira zergagai diren zerbitzuak eskatzen dituzten edo ematen zaizkien pertsona eta erakundeak.
2. Betiere honakoak izanen dira tributu zorraren erantzule: kontseilu arau-emaileen erregistroetan inskribaturik dauden ustiategien, industrien, plantazioen, ardandegien, etxaldeen, hiltegien, zatikatze-gelen edo biltegien titularrak.
162. artikulua. Sortzapena eta kudeaketa.
1. Tasa hau zergagai diren zerbitzuak eskatzen direnean edo horiek ematen hastean sortuko da. Hala ere, zilegi izanen da tasa aurrez pagatzeko eskatzea, kasuko zerbitzua eman ahal izateko subjektu pasiboak hartarako autokitapena eginik.
2. Inskribatzearen alderako tasa urtean behin sortuko da. Hasierako kitapena inskripzioaren unean sortuko da eta urtebeteko sari bati dagokion kopuruan eskatuko, inskribatzearen data edozein dela ere.
163. artikulua. Tarifa.
Tasak honako tarifa izanen du:
1. tarifa.
Erregistroan inskribatutako plantazioetarako, baldin haien nekazaritzako elikagaien produkzioa Jatorrizko Deitura, Berariazko Deitura edo Adierazpen Geografiko Babestuak babestutako produktuak egiteko erabiltzen bada.
a) Honela kalkulatuko da tasaren zerga-oinarria: interesdun bakoitzaren izenean inskribatutako hektareak bider azken bost kanpainetan eskualdeko hektarea baten produkzioaren batez bestekoa.
Ardogintzako produktuen kasuan, oso-osorik Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko kalitate figurek babestuetan, tasaren zerga-oinarria honela aterako da: interesdun bakoitzaren izenean inskribatutako hektareak bider kalitate figuraren baldintza agirian hektarea bakoitzeko gehienez onartzen den produkzioaren balioa.
b) Aplikatzen ahal den gehieneko karga-tasa 100eko 1ekoa izanen da.
2. tarifa.
Erregistroan inskribatu gaztandegietan entregatutako ardi esnearen gaineko tasa, baldin eta Jatorrizko Deituraren babespeko gaztak egiteko erabiltzen bada.
a) Tasaren zerga-oinarria kalkulatzeko entregatutako esne kopurua eta aurreko kanpainan esneak izan zuen batez besteko prezioa biderkatuko dira.
b) Aplikatzen ahal den gehieneko karga-tasa 100eko 1ekoa izanen da.
3. tarifa.
Kasuko Adierazpen Geografiko Babestuaren babespeko produktuak egiteko erabiltzen diren animalien gainean.
a) Tasaren zerga-oinarria honela kalkulatuko da: interesatu bakoitzak Adierazpen Geografiko eta Babestuaren babespean daukan animali kopurua bider kasuko animaliaren produkzioak aurreko kanpainan izan duen batez besteko prezioa.
b) Aplikatzen ahal den gehieneko karga-tasa 100eko 1ekoa izanen da.
4. tarifa.
Produktu babestuak oro har.
a) Tasaren zerga-oinarria kalkulatzeko babespeko produktuaren unitateko prezio batez bestekoa bider saldutako kantitate edo bolumena eginen da.
b) Aplikatzen ahal den gehieneko karga-tasa 100eko 1,5ekoa izanen da.
5. tarifa.
Jatorri zertifikatuak, zirkulazio bolanteak, fakturen ikus-onespenak eta antzeko dokumentuak emateko eskubideen gainean.
a) Tasaren zerga-oinarria balio dokumentatuari dagokiona izanen da.
b) Zertifikatuko, zirkulazio bolanteko, fakturen ikus-onespeneko edo antzeko dokumentu bakoitzeko 500 pezeta (3 euro) eskatuko da.
6. tarifa.
Etiketak, kontraetiketak, zigiluak, plakak, besokoak eta ontziak saldu eta ematea eta zigilatze edo markatze lanak egitea.
a) Tasaren zerga-oinarria balio dokumentatuari dagokiona izanen da.
b) Kostu prezioaren halako biko zenbatekoa eskatuko da.
7. tarifa.
"Nafarroa" Jatorrizko Deituran inskribatutako upeltegiek egindako ardoa, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Mahastien Erregistroan inskribatutako lurzatietako mahatsekin egina, eta/edo inskribatu gabekoekin egina, betiere lurzatiak Nafarroako Foru Komunitatean daudela, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak baimendutako aldaerekin eginak badaude, baina "Nafarroa" Jatorrizko Deituran sartu gabeak direla.
a) Honela kalkulatuko da tasaren zerga-oinarria: babestu gabeko produktuaren unitatearen batez besteko prezioa bider prestatutako kopurua edo bolumena.
b) Aplikatuko den gehieneko karga-tasa 100eko 1,5 da.
c) Jatorriaren babespean merkaturatzen bada ardoa, 4. tarifaren arabera kalkulatuko da tasa hori.
164. artikulua. Erabilera.
Kapitulu honetan arautu diren tasen ordainketak sortzen dituen baliabideak Nafarroako Foru Komunitatean ezarri diren Jatorrizko edo Berariazko Deituren eta Adierazpen Geografiko Babestuen kontseilu arau-emaileak finantzatzeko erabiliko dira, dagokien zatian.
VIII. KAPITULUA. Esportaziorako ziurtagiri fitosanitarioak emateagatik ordaindu beharreko tasa.
164. bis artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Esportaziorako ziurtagiri fitosanitarioak ematea da tasaren zergapeko egintza.
2. Subjektu pasiboak.
Hauek izanen dira tasaren subjektu pasiboak: esportaziorako ziurtagiri fitosanitarioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.
3. Sorrarazpena.
Zergapeko egintza den zerbitzuaren eskaera aurkezten den unean berean sortuko da tasa.
4. Tarifa.
Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:
1. TARIFA
Ziurtagiriko: 42,90 euro
2. TARIFA
Bisita behar duen ziurtagiriko: 295,70 euro
3. TARIFA
Bisita eta analisia behar dituen ziurtagiriko: 355,70 euro
IX. KAPITULUA. Europar Batasuneko etiketa ekologikoa emateagatiko tasa
164. ter artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Tasaren zergapeko egintza Europar Batasuneko etiketa ekologikoa ematea da.
2. Subjektu pasiboa.
Tasaren subjektu pasiboak Europar Batasunaren etiketa ekologikoa eskatzen dutenak dira.
3. Sortzapena.
Tasa Europar Batasunaren etiketa ekologikoa erabiltzeko eskaera aurkezten denean sortu eta exijituko da.
4. Tarifak.
Tarifa, oro har, 400 eurokoa izanen da.
Halere, tarifa 200 eurokoa izanen da enpresa txiki eta ertainen kasuan eta mikroenpresen kasuan (Batzordearen 2003/361/EE Gomendioaren definizioaren arabera) eta garapenean dauden herrialdeetako operadoreen kasuan.
Tarifa honetan ez da sartzen eskaeraren xede diren produktu edo zerbitzuen gainean egin beharreko proben edo egiaztapenen kostuari dagokion inolako elementurik. Kostu horiek eskatzaileek ordainduko dizkiete probak egiteko behar den gaikuntza duten entitateei.
5. Hobariak.
Eskatzeko tasa % 30 murriztuko zaie Ingurumeneko Kudeaketa eta Auditoretzako Batasunaren Sisteman erregistratutako eskatzaileei edo % 15, berriz, ISO 14001 arauaren araberako ziurtagiria dutenei. Murrizketak ezin dira metatu. Bi sistemak betetzen badira murrizketa handiena baizik ez da aplikatuko.
Murrizketa egiteko baldintza izanen da eskatzaileak berariaz konpromisoa hartzea etiketa ekologikoa duten bere produktuek kontratuaren balio epean Europar Batasunaren etiketa ekologikoaren irizpideak osotara betetzen dituztela bermatzeko, eta konpromiso hori modu egokian sartzea ingurumenaren arloan daraman politikan eta ingurumen arloko helburu zehaztuetan.
XII. TITULUA. BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUAREN TASAK
I. KAPITULUA. Industria, energia, meatze eta metrologia zerbitzuen alderako tasak
165. artikulua. Zergagaia.
Tasa honen zergagai dira foru lege honetako 168. artikuluak aipatzen dituen industria, energia, meatze eta metrologia zerbitzuak, ofizioz nahiz interesatuak eskatuta emanak, honako sailkapen honen arabera:
A) Industria, energia, meatze eta metrologia gaietako zerbitzu komunak.
B) Industria zerbitzuak.
C) Kontrol metrologikorako zerbitzuak.
D) Energia zerbitzuak.
E) Meatze zerbitzuak.
F) Segurtasun industrialeko zerbitzuak.
166. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasibo dira kapitulu honek aipatzen dituenetako edozein zerbitzu eskatu edo ematen zaien pertsona fisiko nahiz juridikoak.
Zergadunaren ordezko dira zerbitzua hirugarren bati ematea eskatzen dutenak.
167. artikulua. Tasaren Sortzapena.
Tasa zerbitzua ematen denean bertan sortuko da. Hala ere, aurrez pagatzeko eskatuko da, hartarako behin-behineko kitapena eginik, espedientea hasten denetik, dela ofizioz dela interesatuak eskatuta. Behin interesatuak eskatuta espedientea hasi ondoren hark uko egiten badio espedienteak aurrera egiteari, aplikatzekoa den tarifaren ehuneko 35eko tasa eskatuko zaio.
168. artikulua. Tarifak.
Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:
A) Baimenak.
1. Industria segurtasunari buruzko erregelamenduei lotutako instalazioen baimen administratiboak: 150 euro.
2. Jarduerak egiteko baimena: 150 euro.
3. Jarduera/instalazioen titulartasuna aldatzea: 30 euro.
4. Meatzeen arloko baimenak eta adierazpenak: 150 euro.
5. Txostenak lehergaien erabilerari eta leherketa proiektuei buruz: 60 euro.
6. Esplorazio, aztertze eta kontzesio baimenak. 2.000 euro.
7. Meatzeko eskubideen transmisioa: 150 euro.
B) Erregistroak.
1. Instalazio, tresna eta ekipoen erregistroa: 30 euro.
2. Instalazio, tresna eta ekipoen erregistroa entitate baimenduetan: 10 euro.
3. Entitate baimenduak egindako egiaztapen metrologikoen erregistroa, aparatu bakoitzeko: 1 euro.
4. IAT estazioetan tramitatzen diren espedienteetatik eratorritako erregistroa eta zerbitzuak (aldian-aldiko azterketak salbu): 5 euro.
C) Ziurtagiriak.
1. Aldez aurreko egiaztapenak behar dituzten ziurtagiriak eta kreditazioak ematea: 30 euro.
D) Beste batzuk.
1. Azterketa eskubideak industria segurtasunaren arloan: 30 euro.
2. Karnet profesionalak luzatzea: 30 euro.
3. Karnet profesionalak berritzea: 15 euro.
4. Desjabetze espedientearen hasiera 90 euro.
5. Okupazio akta: 50 euro.
6. Ikuskapena, erabilerako eredu eta patenteak praktikan jartzeko: 90 euro.
7. Ibilgailu historikoak katalogatzea: 60 euro.
8. Alderdiak eskaturik, instalazioak, tresnak edo ekipoak ikuskatzea: 150 euro.
9. Egiaztapen metrologikoa erreklamazioa dela-eta: 10 euro.
Eredua onestea (kontrol metrologikoa): 150 euro.
10. Ibilgailuen tramitazio-homologazioa: 30 euro.
II. KAPITULUA. Merkataritza antolamenduko zerbitzuen alderako tasak
169. artikulua. (indargabetua)
170. artikulua. (indargabetua)
171. artikulua. (indargabetua)
172. artikulua. (indargabetua)
XIII. TITULUA. GIZARTE POLITIKA, BERDINTASUN, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUKO TASAK
KAPITULU BAKARRA. Tasak, Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroaren jarduketengatik
173. artikulua. Zergapeko egintza.
Tasa honen zergapeko egintza hauxe da: indarreko xedapenekin bat Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan gaitu edo inskribatu behar duten kirol kluben, kirol klub filialen, kirol federazioen, kirola sustatzeko entitateen eta kirol sozietate anonimoen liburuak gaitzea eta haien egintzak eta dokumentuak inskribatzea eta egiaztatzea.
174. artikulua. Subjektu pasiboa.
Aurreko artikuluan aipatutako zerbitzuren bat eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
175. artikulua. Sorrarazpena.
Zergapeko egintza den zerbitzuaren eskaera aurkezten den unean berean sorraraziko da tasa.
176. artikulua. Tarifak.
Tasa tarifa hauen araberakoa izanen da:
1. TARIFA
Eraketa inskribatzea: 10,77 euro
2. TARIFA
Estatutuen aldaketa inskribatzea: 5,33 euro
3. TARIFA
Ziurtagiriak luzatzea: 7,14
4. TARIFA
Estatutuen kopia egitea: 7,14
XIV. TITULUA. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren Tasak
I. KAPITULUA. Ikus-entzunezko komunikazioaren arloan ematen diren administrazio zerbitzuen tasa
177. artikulua. Zergapeko egintza.
Tasa honen zergapeko egintza eratzen dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen zerbitzu hauek:
1. Lizentzia ematea, bai hasierakoa bai berritzea, baita, hala dagokionean, aldez aurretiko komunikazioa ere, irratiko eta telebistako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko.
2. Negozio juridikoak baimentzea, horien xedea ikus-entzunezko komunikazio lizentzia bat denean, Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuarekin bat.
3. Aldaketa idazpenen idatzoharra jasotzea eta Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan inskribatutako datuen ziurtagiriak luzatzea.
4. Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten estudio eta zentroetan ikustaldiak eta ikuskapenak egitea, Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan ezarri diren ikuskapen eginkizunak betez.
178. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasaren subjektu pasiboak izanen dira pertsona fisiko edo juridikoak, baita Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan ageri diren entitateak ere, baldin eta aurreko artikuluan aipaturiko zerbitzuak eskatzen badituzte edo horretara behartuta badaude, irrati eta telebisten arloan indarra duen araudiak ezartzen duenari jarraikiz.
179. artikulua. Sortzapena.
Irizpide hauek erabiliz sorraraziko da tasa:
1. Lizentzia eman eta berritzean, behin betiko kontzesioaren erabakia jakinarazten denean edo lizentzia berritzen denean.
Aldez aurreko komunikazioa behar den kasuetan, kontrol jarduera egiten denean.
2. Lizentzia xede duten negozio juridikoak baimentzean, baimena eskatzen denean.
3. Erregistroko idazpenak egitean edo Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan inskribatutako datuen ziurtagiriak luzatzean, formalizatzen edo luzatzen direnean. Hala ere, ordainketa aldez aurretik galdatuko da, eskaera egiten den unean.
4. Egiaztapen eta ikuskapenetan, jarduketa horiek egiten direnean.
180. artikulua. Tarifak.
Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:
1. Lizentziak eman eta berritzea edo ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak kontrolatzeko administrazio jarduera.
–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua, 10.000 biztanle arteko eremua hartzen duena: 300 euro.
–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua, 10.001 biztanletik 50.000 biztanlera arteko eremua hartzen duena: 600 euro.
–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua, 50.000 biztanletik gorako eremua hartzen duena: 3.000 euro.
2. Negozio juridikoak baimentzea ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuetako lizentzien titularrentzat.
a) Lizentziaren errentamendua. Baimendutako negozio juridikoan ezarritako errentamenduaren urteko zenbatekoaren urteko ehuneko 2,5 tasa ezarri da. Dena den, urteko tasa aplikagarria ez da kopuru hauek baino txikiagoa izanen:
–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 10.000 biztanle arteko eremua hartzen duena: 30 euro.
–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 10.001 biztanletik 50.000 biztanlera arteko eremua hartzen duena: 60 euro.
–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 50.000 biztanletik gorako eremua hartzen duena: 300 euro.
b) Lizentzia eskualdatzea eta beste negozio juridiko batzuk. Baimendutako negozio juridikoan ezarritako eskualdatze zenbatekoaren ehuneko 2,5 tasa ezarri da. Dena den, tasa aplikagarria ez da kopuru hauek baino txikiagoa izanen:
–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 10.000 biztanle arteko eremua hartzen duena: 300 euro.
–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 10.001 biztanletik 50.000 biztanlera arteko eremua hartzen duena: 600 euro.
–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 50.000 biztanletik gorako eremua hartzen duena: 3.000 euro.
3. Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan inskribatutako datuen aldaketen idazpenak eta ziurtagiriak.
a) Aldaketen idazpenak: 30 euro idazpen bakoitzeko.
b) Erregistroko ziurtagiriak: 30 euro ziurtagiri bakoitzeko
4. Ikus-entzunezko zerbitzuak egiaztatu eta ikuskatzeko ikustaldiak:
150 euro ikustaldi bakoitzeko.
181. artikulua. Salbuespenak.
Irabazi asmorik gabeko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzu komunitarioak eta ikus-entzunezko komunikazioen zerbitzu publikoak, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 32. eta 40. artikuluetan zehaztuak, hurrenenez hurren, salbuetsita egonen dira”.
II. KAPITULUA. Dokumentu ondareko dokumentuen erreprografia zerbitzuen tasa
182. artikulua.
1. Zergapeko egintza.
Tasaren zergapeko egintza eratzen du Nafarroako Artxiboak zaintzen duen dokumentu ondareko dokumentuen erreprografia zerbitzua emateak.
2. Subjektu pasiboak.
Zergapeko egintza eratzen duten zerbitzuak jasotzeko eskaera egiten duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasaren subjektu pasiboak.
3. Sortzapena.
Zergapeko egintza eratzen duen zerbitzuaren eskaera aurkezten den unean berean sortuko da tasa.
4. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
A. KOPIAK PAPEREAN (euroak)
1. TARIFA Fotokopia
DIN-A4 neurriko fotokopiak: 0,10 euro bakoitzeko
DIN-A3 neurriko fotokopiak: 0,20 euro bakoitzeko
2. TARIFA Kopia, mikroforma:
DIN-A4 neurriko kopiak: 0,20 euro bakoitzeko
3. TARIFA Kopia, irudi digitala:
DIN-A4 neurriko kopiak: 0,15 euro bakoitzeko
4. TARIFA Zerrendak:
DIN-A4 neurriko kopiak:0,10 euro bakoitzeko
B. KOPIA DIGITALAK (EUROAK)
1. TARIFA Irudiak:
Irudi digitalizatua bikoiztea: 0,15 euro bakoitzeko
Atzemate automatizatuaren bidezko irudia: 0,10 euro bakoitzeko
Formatu estandarreko atzematearen bidezko irudia: 0,30 euro bakoitzeko
Formatu bereziko atzematearen bidezko irudia: 2,00 euro bakoitzeko
Bereizmen handiko irudia erabilera zientifiko edo kulturalerako: 5,00 euro bakoitzeko
2. TARIFA Zerrendak:
Erregistro deskribatzaileen bilaketa: 2,00 euro bakoitzeko
3. TARIFA Biltegiratze unitateko grabazioa:
CD/DVD euskarria: 1,00 euro bakoitzeko
C. ERREPRODUKZIOAK SALMENTA XEDEZ LAGATZEA (EUROAK)
1. TARIFA Argitalpen produktuetarako:
Barneko irudia orrialdearen zati batean: 10,00 euro bakoitzeko
Barneko irudia orrialde osoan: 20,00 euro bakoitzeko
Irudia azalean: 50,00 euro bakoitzeko
2. TARIFA Erakusketatarako:
Irudia erakusketa panelean: 50,00 euro bakoitzeko
3. TARIFA Merkataritza produktuetarako:
Irudia faksimile erreprodukziorako: 75,00 euro bakoitzeko
Irudia kartel edo horma-irudirako: 100,00 euro bakoitzeko
Irudia paper-gauzetarako eta publizitaterako: 125,00 euro bakoitzeko
Lehen Xedapen Gehigarria
146. artikuluaren 1. tarifaren arabera, behi, ardi eta ahuntz azienden jatorriaren eta osasunaren gida emateko zerbitzu fakultatiboengatik ezarritako tasaren ordainarazpena deuseztatu egiten da 2002. urtean, betiere gida Administrazio Publikoak ezarritako lan egun eta orduetan ematen baldin bada.
Bigarren Xedapen Gehigarria
Eten eginen da 146. artikuluan ezarritako tasa hauen ordainarazpena:
A) 2007ko uztailaren 1etik 2008ko ekainaren 30era bitartean:
-1. tarifa, "Abereen zirkulaziorako beharrezkoak diren ondorengo hauek ematea: jatorri eta osasunaren gidak, nazioarteko garraiorako osasun ziurtagiriak, eritasunik gabeko eremuetako jatorriaren ziurtagiriak eta eritasun infekziosorik, kutsagarririk edo parasitario hedakorrik ez izatea ziurtatzen dutenak".
-2. tarifa, 1. eta 3. atalak, "Inguruabar bereziak agiriak ematean".
-6. tarifa, "Ustiategiari, erroldari edo egoera sanitarioari buruzko datuak dituzten bestelako ziurtagiri edo agiriak luzatzea".
-9. tarifa, "Abeltegiekin eta abereekin lotutako agiriak eta identifikazio unitateak luzatzea".
B) 2007ko uztailaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitartean:
-2. tarifa, 2. atala, "Inguruabar bereziak agiriak ematean".
Xedapen Iragankor Bakarra
2002, 2003, 2004 eta 2005. urteetan, Nafarroa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emailearen zerbitzuetarako, 163. artikuluan ezarritako tasak ordaintzeko tarifen gehieneko karga-tasak ondoko hauek izanen dira:
-1. tarifan, 100eko 2 artekoak.
-4. tarifan, 100eko 3 artekoak.
-5. tarifan 6 euro artekoak.
-6. tarifan, kostuaren prezioaren halako hiru artekoak.
Aipatutako urte haietako bakoitzean aplikatu beharreko karga motak, ezarritako mugaren barrenean, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak finkatuko ditu."
Xedapen Indargabetzaile Bakarra
Foru lege honek indar hartzen duenetik, indarrik gabe geratuko dira hari kontra egiten dioten xedapen maila bereko nahiz apalagoko guztiak.
Bereziki:
a) Otsailaren 13ko 2/1987 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Haren Erakunde Autonomoen Tasen, Ordainarazpen Parafiskalen eta Prezioen Oinarriei buruzkoa.
b) Uztailaren 24ko 144/1987 legegintzako Foru Dekretua, zeinak onesten baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa, ordainarazpen eta prezioei buruzko foru legearen testu artikulatua.
Azken Xedapenetako Lehenbizikoa.Indarra hartzea.
Foru lege honek 2001eko apirilaren 1ean hartuko du indarra eta sorrera data edo pagatzeko eginbidea egun horren ondorengoa duten edo egun horren ondoren dakarten tasa eta prezio publikoei, hurrenez hurren, aplikatuko zaie.
Aurreko lerroaldean agintzen denagatik ere, ordea, foru lege hau garatzeko onesten den erregelamenduan finkatuko da noiz hasiko diren foru lege honetako IX. tituluko II. kapituluan aipatzen diren tasak ordainarazten, Komunitate Autonomoetan ordainarazten hastearekin bat.
Azken Xedapenetako Bigarrena. Erregelamendu bidezko garapena.
Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari foru lege hau garatzeko eta exekutatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.