(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Arau orokorrak :
      • 29/2014 Foru Legea, abenduaren 24koa, araudi fiskala aldatzekoa eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzekoa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

29/2014 Foru Legea, abenduaren 24koa, araudi fiskala aldatzekoa eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzekoa

 

(2014ko 254. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 31n)

Atarikoa

Tributuen arloko politika da administrazio publikoek daukaten tresnetako bat zenbait jokabide ekonomikotarako pizgarriak emateko, eta, gainera, aberastasun-birbanaketako eraginak lortzeko, eta ez bakarrik gastu publikoa finantzatzeko baliabideak biltzeko. Nafarroaren kasuan, tributuen arloko bere foru araubidea dela eta, politika hori funtsezko elementuetako bat gertatzen da politika ekonomiko orokorra taxutzeko. Hori dela-eta, garrantzi handiko tresna bat da, eta halakotzat erabili beharra dago.

Egungoa bezalako krisi-testuinguru batean, politika horrek bilatu behar du, lehenbizi, bermatzea zerbitzu publikoei eutsiko zaiela eta haiek finantzatuko direla. Baina, horretaz gain, jokabide batzuen pizgarri gisa lagundu behar du. Inbertsiorako, enplegua sortzeko eta berrikuntzarako laguntzek, eta azken batean jarduera ekonomikoa sortzekoek, lehentasunezko gai bat izan behar dute. Halaber, eskariaren ikuspuntutik, etxeetako ekonomiak arintzeko eta kontsumoa pizteko, zergadunek aurreko urteetan egin duten ahalegin fiskalaren zati bat itzultzea lagungarri gertatuko da jarduera ekonomikoa garatzeko.

Horrenbestez, ezinbestekoa da neurri horiek -normalean zergak beheratzea dakartenak- bat etortzea kontu publikoek behar duten orekarekin, eta, bereziki, zerbitzu publikoen prestazio egokia eta iraungarria bermatuta eta segurtatuta egotearekin. Osasuna, hezkuntza eta gizarte ongizatea ezin dira gutxitu, edo haien prestazio mailak ezin dira arriskuan jarri, gehiegizko beherapen fiskal batek baliabide ekonomikoak gehiegi gutxitzeagatik. Xede horretara bideratzen da foru lege hau.

Foru lege honek, lehenbizi, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen du. Aldaketa gutxi dira, baina garrantzi oso handia dutenak. Horiekin nafar guztientzat zerga-zamaren beherapen orokor baina orekatu bat ezarri nahi da, baina gehikortasun handiagoa ezarriz eta azken urteetan inflazioak sortutako eraginak zuzenduz (tarte baxuak eta ertainak % 3 deflaktatzen dira), halako moduz non zerga-zamaren gutxitze bat gertatzen baita, batez ere errenta baxu eta ertainetan sentituko dena, eta neurri askoz txikiagoan errenta altuetan. Haietarako, gehieneko tasa marjinala % 48koa izanen da. Helburu horrekin, zergaren tarifa aldatzen da: tarifa orokorra zein aurrezkiarena. Azken horretan, pizgarria ematen zaio aurrezle txikiari, % 19ko gutxieneko tasa ezarrita.

Bestalde, inguruabar pertsonal eta familiarrengatik murriztekoak diren zenbatekoak gaurkotze aldera, gutxieneko pertsonala eta seme-alabengatikoa % 5 handitzen dira, eta desgaituenak, berriz, % 10.

Azkenik, zenbait neurri ezartzen dira, familia-enpresetan ondorengotza eta jarraitutasuna errazten dutenak.

Bigarrenik, ondarearen gaineko zerga aldatzen da. Zerga horrek joan-etorri ugari izan ditu azken urteetan, eta, gaur egun, Nafarroaren kasuan, tributu hori dela-eta zergadunak desabantaila egoeran zeuden gainerako autonomia-erkidegoetako zergadunen aldean. Hartara, bada, ez zaio uko egiten tributu horren existentziari, egokitzat jotzen baita gaitasun ekonomiko handienak zergapetzeko, baina xede horretara egokitzen da, ondare txikiagoen zergapetzea kenduta, eta haren tratamendua gainerako lurraldeetakoarekin orekatzen da.

Zehazki, zerga-ordainketaren atalasea 1.500.000 euroraino igotzen da, eta horixe izanen da aitorpena aurkezteko betebeharra ezartzen duen ondasun- eta eskubide-balioa. Gutxieneko salbuetsia 800.000 euroraino igotzen da, eta tarifa % 20 jaisten da.

Azkenik, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea aldatzen da. Tributu honetan, helburua da zergaren tasa nominalak jaistea, gure inguruko herrialde eta lurraldeetan bezala, baina diru-bilketa arriskuan jarri gabe. Hartara, gutxieneko tasa efektibo bat ere zehazten da, izaera orokorrekoa, baina gutxieneko hori txikiagoa izan daiteke baldin eta enpresak I+G jarduerak egiten baditu, enpresa berriak sortzeko inbertsioak egiten baditu edo enplegua sortzen badu. Gainera, zenbait neurri ezartzen dira I+G+i jarduketak nabarmen indartzeko. Gainera, kenkari ugari kentzen dira, denboran zehar eraginkortasunik ez dutela demostratu baita. Azken batean, tasen beherapen ponderatua, eta inbertsiorako, enplegurako eta I+G+i delakorako pizgarriak, horren bidez sortze aldera jarduera ekonomiko eta aberastasun handiagoa, enplegu gehiago eta, horrenbestez, diru-bilketa handiagoa.

Zehazki, enpresa handien tasa nominala % 30ekoa izatetik % 25ekoa izatera pasatzen da. Enpresa ertainen (milioi bat euro eta hamar milioi euro bitarteko fakturazioa dutenak) zerga-tasa % 23koa izanen da; enpresa txikien (milioi bat eurokoa baino fakturazio txikiagoa) zerga-tasa % 20tik % 19ra jaisten da. Alabaina, % 10eko gutxieneko tasa efektibo bat ezartzen da, zeina % 7raino jaits baitaiteke enplegua sortzeko baldintzak daudenean.

Lehenengo artikulua.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen da, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, jarraian ematen den testua izanen dute ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren artikulu hauek:

Bat.–7.f) artikulua.

“f) Epe luzeko aurrezki planak bideratzeko erabiltzen diren bizi-aseguru, gordailu eta finantza-kontratuetatik heldu diren kapital higigarriaren etekin positiboak, Estatuko araudian ezarritakoaren arabera, baldin eta zergadunak ez badu planetik heldu den kapitala ezertarako erabili hura ireki eta bost urteko epea amaitu baino lehen.

Aipatutako kapitalaren edozein erabilpenek edo aipatutako epea amaitu baino lehen Estatuko araudian ezarritako baldintzetatik edozein ez-betetzek beraiekin ekarriko dute aurreko lerrokadan aipatutako etekinak -planak indarra izan duen aldian sortutakoak- itzultzeko betebeharra, ez-betetze hori gertatzen den zergaldian.”

Bi.–7. artikuluko v) letra kentzen da.

Hiru.–15.2.e) artikulua.

“e) Negoziazio kolektiboko prozesuetan hitzarturiko espezie-ordainsariak, erregelamenduz ezarriko diren mugekin eta moduan, bai eta ikastetxe baimenduetan emandako eskolaurre-, haur-, derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzaren, batxilergoaren, lanbide-heziketaren eta unibertsitate-hezkuntzaren zerbitzuen zenbatekoa, zerbitzu hori ikastetxe horietako langileen seme-alabei emandakoa denean, dohainik edo merkatuko prezio normala baino apalagoan; betiere, subjektu pasiboek 60.000 euro baino gutxiagoko diru-etekinak dituztenean.”

Lau.–17.2 artikuluko lehen lerrokada.

“a) % 30, bi urte baino gehiagoko sortze aldia duten etekinetarako (aldian-aldian edo behin eta berriz jasotzen direnak ez badira), eta erregelamendu bidez denboran modu irregular nabarmenean jasotakotzat jotzen direnetarako. Murrizketa hori aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko. Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa hori aplikatuko.”

Bost.–18. artikuluaren 1. idatz-zatiko c) letra kentzen da.

Sei.–18. artikuluko 1. idatz-zatiko d) letra c) letra izanen da.

Zazpi.–18.2 artikulua.

“2. Aurreko idatz-zatiaren b) letrak aipagai dituen gastuen kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboek ordaindutako kuotek lanbide-elkargoak Zerga Administrazioari aurkeztutako aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako eredu eta epeetan.”

Zortzi.–25.3 artikulua.

“3. Behin, kasua bada, aurreko idatz-zatiko murrizketa aplikatu ondoren, errendimendu garbi positiboak lortu badira bi urte baino gehiagoko aldi batean edo, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, modu irregular nabarmenez denborari dagokionez, errendimendu horiek % 30 murriztuko dira. Murrizketa hori aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko. Murrizketa hori ez da inolaz ere aplikatuko etekinak zatika kobratzen badira.”

Bederatzi.–32.2 artikulua.

“2. Foru lege honen 30.3 artikuluko 3. idatz-zatiaren a), b), c), d) eta f) letretan aurreikusitako etekin garbiak, baldin eta bi urtetik gorako sortze-aldia badute edo, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, modu irregular nabarmenez lortu badira denborari dagokionez, % 30 murriztuko dira. Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa hori aplikatuko.

Aurreko lerrokadako murrizketa aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko.”

Hamar.–34.6 artikulua.

“6. Jardueren errendimenduek bi urtetik gorako sortze-aldia izan badute, edo, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, modu irregular nabarmenez lortu badira denborari dagokionez, % 30 murriztuko dira.

Aurreko lerrokadako murrizketa aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko.

Nolanahi ere, murrizketa hori ez da aplikatuko baldin eta etekinak, haien zenbatekoa gorabehera, modu erregularrean edo ohikoan era horretako etekinak izaten dituzten enpresa- edo lanbide-jardueretatik heldu badira, nahiz eta indibidualki aurretik adierazitako baldintzak betetzen dituen epearen barnean garatutako jardueren ondoriozkoak izan.

Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa hori aplikatuko.”

Hamaika.–39.4.c) artikulua.

“c) Enpresa baten inter vivos eskualdaketa doaneko bat egiten denean, edo eskualdaketa hori denean Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 5.9 artikuluan araututako salbuespena aplikatzen zaien entitateetako partaidetza guztiena edo haien zati batena. Baldintza hauek bete beharko dira:

a’) Eskualdaketa lerro zuzeneko ondorengo ahaide baten edo gehiagoren alde egitea, edo hirugarren maila bitarteko odol bidezko alboko ahaide baten edo gehiagoren alde, maila horretakoak barne.

b’) Eskualdatzailea enpresa edo lanbide jardueran aritua izatea eskualdaketa egiten den egunaren aurreko bost urteetan gutxienez ere, edo, letra honetan aipatzen diren entitateetako partaidetzak baldin badira, eskualdatzaileak eskualdaketa egin baino bost urte lehenago eskuratuak izatea, eta eskuratzaileak edo eskuratzaileek jarraitzea eskualdatzaileak egiten duen jarduera berean edo partaidetza horiek mantentzea gutxienez bost urtez, epe horretan hiltzen badira izan ezik. Halaber, eskuratzaileak edo eskuratzaileek ez dute zilegi xedatze-egintzarik edo sozietate-eragiketarik egitea, baldin eta zuzenean nahiz zeharka eskurapen-balioaren gutxitze nabarmena ekar badezakete.

c’) Eskualdatzaileak hirurogei urte edo gehiagoko adina izatea edo baliaezintasun oso edo baliaezintasun larriko egoeran egotea.

d’) Eskualdaketa egin zen ekitaldiari dagokion zergaren aitorpenean eskualdatzaileak Administrazioari gorabehera hori azaltzea.”

Hamabi.–39.5.b) artikulua.

“b) Hirurogeita bost urtetik goitikoek edo menpekotasun larriko egoeran nahiz menpekotasun handikoan dauden pertsonek izan dezaketena ohiko etxebizitza eskualdatzen dutenean, Menpekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Foru Legean xedatzen denaren arabera. Salbuespen hori ez da inolaz ere aplikatuko ondare-gehikuntza 300.000 eurotik gorakoa denean. Kopuru horren gainetik dagoen zenbatekoa zergapean geratuko da.”

Hamahiru.–53. artikulua.

“53. artikulua. Zati orokorra.

Zerga-oinarriaren zati orokorra aurrezkiaren parte berezian sartzen ez diren etekinek eta ondare-gehikuntzek eta -gutxitzeek osatuko dute; hauek, hain zuzen:

a) Foru lege honetako 51., 52.4 eta 52. bis artikuluetan aipatzen diren errenta egozpenak eta errendimenduak eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko X. tituluko IV. kapitulua zergaldi bakoitzean elkarren artean, inolako mugarik gabe konpentsatzetik eta integratzetik ateratzen den saldoa.

b) Ondare-gehikuntzak eta -gutxitzeak zergaldi bakoitzean beren artean soilik konpentsatzetik eta integratzetik ateratzen den saldo positiboa, hurrengo artikuluan aurreikusitakoak kenduta.

Integrazio eta konpentsazioaren emaitza negatiboa bada, horren zenbatekoa konpentsatuko da aurreko a) letran aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zergaldi berean lortuarekin, saldo positibo horren % 25 muga gisa harturik.

Konpentsazio hori egin ondoren saldo negatiborik gelditzen bada, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan ezarritako hurrenkera berean.

Konpentsazioa hurrengo urteetako bakoitzak ahalbidetzen duen zenbateko gehienekoan egin beharko da, eta ezin izanen da egin aurreko lerrokadan aipatzen den epetik kanpo, hurrengo urteetako ondare-gutxitzeei erantsiz.”

Hamalau.–54. artikulua.

“54. artikulua. Aurrezkiaren zati berezia.

1. Zerga-oinarriko aurrezkiaren zati berezia honako hauek osatuko dute:

a) Foru lege honen 28. eta 29. artikuluetan eta 30. artikuluko 3. idatz-zatiko e) letran aurreikusitako ondasun higigarrien kapitalaren etekinak.

Dena dela, foru lege honen 29. artikuluan aurreikusitako ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, entitate lotu bati laga zaizkion kapital propioen zenbatekoaren soberakinari dagozkionak, zerga-oinarriaren zati orokorrean sartuko dira; soberakintzat hartuko da entitate lotuaren funts propioetan subjektu pasiboari dagokion partea bider hiru eginen eta zenbateko horren gainetik gelditzen den kopurua.

Soberakin hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira, batetik, entitate lotuaren funts berekien zenbatekoa, zergaren sortzapen egunaren aurretik itxitako azkeneko ekitaldiari dagokion balantzean agertzen denaren arabera, eta bestetik, egun horretan berean subjektu pasiboak duen partaidetzaren ehunekoa.

Lotura ez bada bazkideen edo partaideen eta entitatearen arteko harremanean oinarritzen, kontuan hartu beharreko partaidetza-portzentajea % 5 izanen da.

b) Ondare-elementuen eskualdaketetan gertatzen diren ondare-gehikuntza eta -gutxitzeak.

Aurrezkiaren zati berezian sartuko dira, orobat, ohiko etxebizitza eskuratzeagatik edo zaharberritzeagatik kapital moduan eskuratutako diru-laguntzen ondoriozko ondare-gehikuntzak.

2. Aurrezkiaren zati berezia ondoren aipatzen diren saldoak batzetik ateratzen den saldo positiboak osatuko du:

a) Zergaldi bakoitzean, aurreko idatz-zatiko a) letran aipatzen den ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, aurrezkiaren zati berezian sartzen direnak, elkarrekin eta ez beste ezerekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldo positiboa.

Letra honek aipaturiko integrazio eta konpentsazioaren emaitza negatiboa bada, horren zenbatekoa konpentsatuko da idatz-zati honetako b) letran aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zergaldi berean lortuarekin, saldo positibo horren % 25 muga gisa harturik.

Konpentsazio hori egin ondoren saldo negatiborik gelditzen bada, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan ezarritako hurrenkera berean.

b) Zergaldi bakoitzean, aurreko idatz-zatiko b) letran aipatzen diren ondare-gehikuntza eta -gutxitzeak, zergaldi horrexetan gertatzen direnak, elkarrekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldo positiboa.

Letra honek aipaturiko integrazio eta konpentsazioaren emaitza negatiboa bada, horren zenbatekoa konpentsatuko da idatz-zati honetako a) letran aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zergaldi berean lortuarekin, saldo positibo horren % 25 muga gisa harturik.

Konpentsazio hori egin ondoren saldo negatiborik gelditzen bada, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan ezarritako hurrenkera berean.

3. Aurreko idatz-zatian aurreikusitako konpentsazioak hurrengo urteetako bakoitzak ahalbidetzen duen zenbateko gehienekoan egin beharko dira, eta ezin izanen dira egin idatz-zati horretan aipatzen den epetik kanpo, hurrengo urteetako etekin negatiboei edo ondare-gutxitzeei erantsiz.”

Hamabost.–55.1.Zazpigarrena a) artikulua.

“a) Aurreko puntuetan jasotzen diren murrizketen gehieneko bateratua ondoren finkatzen diren kopuruetatik txikiena izanen da:

a’) Norberak ekitaldian zehar jasotako laneko etekin garbien, eta lanbide edo enpresa jardueretakoen baturaren % 30.

Nolanahi ere, berrogeita hamar urtez goitiko partaide edo mutualisten kasuan, aurreko ehunekoa % 50 izanen da.

b’) 6.000 euro urtean.

Berrogeita hamar urtez goitiko partaide edo mutualisten kasuan, zenbatekoa 8.000 eurokoa izanen da urtean.”

Hamasei.–55. artikuluaren 3., 4. eta 5. idatz-zatiak.

“3. Gutxieneko pertsonal pasiboarengatik.

Oro har, gutxieneko pertsonala subjektu bakoitzeko 3.885 eurokoa izanen da urtean. Zenbateko horri honako hauek gehituko zaizkio:

a) 945 euro, hirurogeita bost urte edo gehiago duten subjektu pasiboentzat. Zenbatekoa 2.100 eurokoa izanen da subjektu pasiboak hirurogeita hamabost urte edo gehiago baldin badu.

b) 2.750 euro subjektu pasibo desgaituentzat, frogatzen badute % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa dutela eta % 65ekoa baino txikiagoa. Zenbateko hori 9.900 eurokoa izanen da subjektu pasiboak frogatzen badu % 65eko desgaitasun-maila edo handiagoa duela

4. Gutxieneko familiarrarengatik:

Lehena. Gutxieneko familiarra honako hau izanen da:

a) Subjektu pasiboarekin bizi eta urtean ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino errenta altuagorik jasotzen ez duen aurreko ahaide bakoitzeko, errenta salbuetsiak kenduta, zenbateko hauetako bat:

–945 euro, aurreko ahaideak hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo, gazteagoa izan arren, idatz-zati honetako c) letran aurreikusitako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea izateko baldintzak betetzen baditu.

–2.100 euro, aurreko ahaideak hirurogeita hamabost urte edo gehiago baditu.

Letra honetan aurreikusitako errenten muga, aurreko ahaide horiek familia unitate baten parte badira, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) halako bi izanen da, familia unitate osorako.

b) Hogeita hamar urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, baldin eta subjektu pasiboarekin bizi bada eta ondorio askotarako errenta-adierazle publikotik goragoko urteko errentarik jasotzen ez badu, salbuetsiak bazter utzirik:

–1.732 euro urtean, lehenbizikoagatik.

–1.837 euro urtean, bigarrenagatik.

–2.625 euro urtean, hirugarrenagatik.

–3.517 euro urtean, laugarrenagatik.

–3.990 euro urtean, bosgarrenagatik.

–4.620 euro seigarrenagatik eta ondokoengatik.

Zenbateko horiek orobat aplikatuko dira ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, haren adina zein ere den, baldin eta eskubidea badu ondoko c) letran aurreikusitako kenkariak baliatzeko.

Horretaz gain, letra honetan ezarritako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea ematen duten hiru urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide edo haur adoptatu bakoitzeko, 2.310 euro urtean. Zenbateko hori 4.200 eurokoa izanen da urtean, baldin eta, aplikatzekoak diren arauen eta hitzarmenen arabera, adopzioak nazioartekoak badira. Adopzio kasuetan, kasuko murrizketa aplikatuko da Erregistro Zibileko izen-ematearen zergaldian eta hurrengo bietan.

c) Subjektu pasiboarekin bizi den ondorengo ahaide ezkongabe edo aurreko ahaide bakoitzeko, bere adina zein ere den, 2.420 euro urtean, arestiko letretan xedatutakoari jarraikiz bidezkoak diren zenbatekoez gain, baldin eta ondoko baldintzak betetzen badituzte: horien urtealdi-errentak, salbuetsiak kanpo, kasuan kasuko zergaldian, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino handiagoak ez izatea, eta desgaitasunen bat izatea, eta duten desgaitasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa dela frogatzea. Zenbateko hori 8.470 eurokoa izanen da urtean, egiaztatutako desgaitasun maila % 65ekoa edo handiagoa bada.

Aurreko ahaide horiek familia unitate baten parte badira, aurreko lerrokadan aurreikusitako errenten muga ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren halako bi izanen da, familia unitate osorako.

Aurreko b) eta c) letretan xedatutakoaren ondorioetarako, ondorengo ahaideen sailkapen berean sartuko dira aplikatzekoa den legedi zibilean ezarritako terminoetan egindako tutoretza, umeordetze edo harrera kasuengatik subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak, aurreko edo ondorengo ahaideak ez direnak.

Bigarrena. Bi subjektu pasibok edo gehiagok baldin badute gutxieneko familiarrak aplikatzeko eskubidea, zenbatekoa haien artean banatuko da zati berdinetan. Ondorengo ahaideen zaintza partekatuaren kasuetan, berdin jokatuko da.

Nolanahi ere, subjektu pasiboek ahaidetasun gradu desberdina baldin badute aurreko ahaidearekin, ondorengoarekin edo pertsona lagunduarekin, gutxieneko familiarra gradurik hurbilenekoei aplikatuko zaie, non eta horiek ez duten ondorio askotarako errenta-adierazleaz goitiko errentarik (salbuetsiak alde batera utzita), kasu horretan hurrengo gradukoei aplikatuko baitzaie.

Subjektu pasibo bakoitzaren gutxieneko pertsonal eta familiarra idatz-zati honen eta aurrekoaren arabera aplikatu beharreko zenbatekoen batura izanen da.

5. Ondorengo eta aurreko ahaideak, beste ahaide batzuk eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatik.

Subjektu pasiboak Gizarte Segurantzarekiko kotizazioekin zergaldian ordaindutako kopuruak, bai eta Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriaren % 15 ere, ondoko ezaugarriak dituzten pertsonak etxean zaintzeko lanetan aritzen direnekin formalizatutako kontratuen ondorioz:

a) Hamasei urtetik beherako ondorengoak.

b) Subjektu pasiboari eskubidea ematen diotenak artikulu honetako 4.1 idatz-zatiko a) eta c) letretan aurreikusitako gutxieneko familiarra aplikatzeko, edo hamahirugarren xedapen iragankorrean ezarritako terminoen arabera pertsona lagunduaren izaera duten ahaideengatiko murrizketa aplikatzeko.

c) Aurreko ahaideak, anai-arrebak eta osaba-izebak, artikulu honen 4. idatz-zatiko lehen ataleko a) edo c) letretan aurreko ahaideentzat ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Murrizketa hori ere aplikatzen ahalko da subjektu pasiboa bera zaintzeko formalizatutako kontratuen kasuan, hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna frogatzen badu.”

Hamazazpi.–55. artikuluaren 6. idatz-zatia kentzen da.

Hemezortzi.–59.1. artikulua.

“1. Likidazio oinarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (eurotan)

KUOTA OSOA (eurotan)

OINARRIAREN
SOBERAKINA,
ZENBATERAINO (eurotan)

APLIKATZEKOA
DEN TASA
(ehunekoa)

3.940

13,00

3.940

512,20

4.815

22,00

8.755

1.571,50

9.295

25,00

18.050

3.895,25

13.680

28,00

31.730

7.725,65

15.120

36,00

46.850

13.168,85

8.160

40,00

55.010

16.432,85

35.630

42,00

90.640

31.397,45

34.360

45,00

125.000

46.859,45

50.000

46,00

175.000

69.859,45

125.000

47,00

300.000

128.609,45

Gainerakoa

Hemeretzi.–59.3. artikulua.

“3. Epailearen erabakiaren ondorioz beren seme-alaben mantenurako urtesariak ordaintzen dituzten subjektu pasiboen kasuan, urtesari horien zenbatekoa likidazio-oinarri orokorra baino txikiagoa bada, 1. idatz-zatian aurreikusitako eskala bereizita aplikatuko da, mantenurako ordaindutako urtesarien zenbateko osoari alde batetik, eta gainerako likidazio-oinarri orokorrari bestetik.

Aurreko lerrokadan aurreikusitakoa ez da aplikatuko zaintza partekatuaren kasuetan.

Eskala modu bereizian aplikatzearen ondorioetarako, mantenurako urtesarien zenbateko osoak 6.000 euroko muga izanen du seme edo alaba bakoitzeko.”

Hogei.–60. artikulua.

“60. artikulua. Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga-tasa.

Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (eurotan)

KUOTA OSOA (eurotan)

OINARRIAREN
SOBERAKINA, ZENBATERAINO
(eurotan)

APLIKATZEKOA
DEN TASA
(ehunekoa)

6.000

19

6.000,01

1.080

12.000

21

18.000,01

3.720

Gainerakoa

Hogeita bat.–62.6 artikulua.

“6. Sindikatu-kuoten kenkaria.

Lan etekinak dituzten subjektu pasiboek sindikatuei ordaindutako kuoten % 15 kentzen ahalko dute. Kenkari horren oinarria, gehienez ere, 600 eurokoa izanen da urtean.

Kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboek ordaindutako kuotek sindikatuek Administrazioari aurkeztutako aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako eredu eta epeetan.”

Hogeita bi.–62.8 artikulua.

“8. Alderdi politikoentzako kuoten eta ekarpenen kenkaria.

Alderdi politikoei, federazioei, koalizioei edo hautesle-elkarteei ordaindutako afiliazio-kuoten eta ekarpenen % 15eko kenkaria aplikatzen ahalko da, betiere aipatu kuotak eta ekarpenak frogatzen badira, Alderdi Politikoen finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 8.1 artikuluaren arabera. Kenkari horren oinarria, gehienez ere, 600 eurokoa izanen da urtean.

Kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboek ordaindutako kuotek alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo hautesle-elkarteek administrazioan aurkezten dituzten aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako eredu eta epeetan.”

Hogeita hiru.–62. artikuluaren 9. idatz-zatia kentzen da.

Hogeita lau.–64. artikulua.

“64. artikulua. Halako kenkari batzuen muga.

1. 62. artikuluko 4., 6., 8. eta 12. idatz-zatietako murrizketen oinarrien batura ezin izanen da subjektu pasiboaren likidazio-oinarriaren % 25etik gorakoa izan.”

2. 62. artikuluko 3. eta 7. idatz-zatiek aipatzen dituzten kenkarien mugak batera aplikatuko zaizkio 61. artikuluak ezarritakoaren arabera finkatutako kuota likidoari.”

Hogeita bost.–65. artikulua.

“65. artikulua. Ondare-egoera egiaztatua.

62.1 artikuluak aipatzen duen kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboak zergaldiaren amaieran duen ondarearen balio egiaztatuak gutxienez hasieran egiaztatutakoa baino handiagoa izan beharko du, egindako inbertsioen zenbatekoari dagokionez. Ez dira zenbatuko interesak eta finantziazioaren gainerako gastuak.

Ondorio horietarako, ez dira zenbatuko zergaldiaren amaieran subjektu pasiboaren ondarearen zati izaten jarraitzen duten ondare elementuek zergaldi horretan izan dituzten balio-gehikuntzak edo -gutxitzeak.”

Hogeita sei.–Berrogeigarren xedapen gehigarria indargabetzen da.

Hogeita zazpi.–“Berrogeita batgarren xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatia.

Berrogeita batgarren xedapen gehigarriaren 1.idatz-zatia aldatzen da; aldaketak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera ordaintzen diren etekinetan izanen ditu ondorioak. Hona testua:

“1. Atxikipen-portzentajeen taula orokorra:

URTEKO
ETEKINA, EUROTAN

SEME-ALABEN ETA BESTE ONDORENGO BATZUEN KOPURUA

Seme-
alabarik gabe

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10 edo gehiago

11.250 baino gehiago

4

2

0

0

0

0

0

0

0

0

0

12.750 baino gehiago

6

4

2

0

0

0

0

0

0

0

0

14.250 baino gehiago

8

6

4

2

0

0

0

0

0

0

0

16.750 baino gehiago

10

8

6

4

1

0

0

0

0

0

0

19.750 baino gehiago

12

11

9

7

6

4

0

0

0

0

0

23.250 baino gehiago

13

12

11

8

7

5

3

0

0

0

0

25.750 baino gehiago

14

13

12

9

8

7

5

3

0

0

0

28.250 baino gehiago

15

14

13

12

10

8

7

5

3

0

0

32.250 baino gehiago

16

15

14

13

11

9

9

7

6

4

1

35.750 baino gehiago

17

16

16

14

13

12

11

9

8

6

5

41.250 baino gehiago

18

17

17

16

15

14

13

11

10

9

8

48.000 baino gehiago

21

20

20

18

17

17

16

15

14

13

11

55.000 baino gehiago

23

23

23

21

20

20

19

18

17

16

14

62.000 baino gehiago

25

25

24

23

22

22

21

20

19

18

16

69.250 baino gehiago

27

27

26

25

24

24

23

22

21

19

18

75.250 baino gehiago

28

27

27

26

26

25

25

24

23

22

21

82.250 baino gehiago

29

28

28

27

27

26

26

25

25

24

22

94.750 baino gehiago

30

29

29

28

28

27

27

26

26

25

24

107.250 baino gehiago

31

30

30

29

29

28

28

27

27

26

26

120.000 baino gehiago

33

32

31

31

30

29

29

29

28

28

27

132.750 baino gehiago

34

33

33

32

31

30

30

29

29

28

27

146.000 baino gehiago

35

34

34

34

32

31

31

30

30

29

Hogeita zortzi.–Xedapen gehigarri berria.

“Berrogeita zortzigarren xedapen gehigarria. Portzentajea, 2015, 2016 eta 2017an zerga-oinarriko aurrezkiaren zati berezian integratzen diren ondare-gehikuntza eta -gutxitzeen eta etekinen arteko konpentsazioarena.

54.2 artikuluko a) eta b) letrek aipatzen dituzten saldoen arteko konpentsazioaren portzentajea % 10, % 15 eta % 20koa izanen da 2015, 2016 eta 2017ko zergaldietan, hurrenez hurren.”

Hogeita bederatzi.–Hirugarren xedapen iragankorra. 5. idatz-zatia.

“5. 53.b) artikuluak 2014ko abenduaren 31n indarrean daukan testuan aipatzen duen saldo negatiboaren partea, ondare-elementuen eskualdaketen ondorioz 2013 eta 2014ko zergaldietan izandakoak diren eta 2015eko urtarrilaren 1ean konpentsakizun dauden ondare-gutxitzeei dagokiena, konpentsatuko da ondare-gehikuntza eta -gutxitzeen saldo positibo 54.2.b) artikuluan aipatuarekin, bertan ezarritako erregela berei eta hurrenkera berari jarraituz.

Lehen adierazitako saldo negatiboaren gainerakoa konpentsatzen segituko da 53.b) artikuluan ezarritako moduan.”

Bigarren artikulua.–Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legea aldatzen da.

2015eko urtarrilaren 1eko ondorioekin, jarraian ematen den testua izanen dute Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen artikulu hauek:

Bat.–5. artikuluari 8., 9. eta 10. idatz-zatiak gehitzen zaizkio. Hona testua:

“8. Pertsona fisikoaren ondasun eta eskubideak, bere enpresa- edo lanbide-jarduera betetzeko beharrezkoak izanez gero, betiere jarduera hori subjektu pasiboak berak azturaz, pertsonalki eta zuzenean gauzatzen badu eta bere errenta-iturri nagusia bada. Errenta-iturri nagusia kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko artikulu honetako 9. idatz-zatiak aipatzen dituen entitateetan gauzatzen diren zuzendaritza-eginkizunen ordainsariak, ezta aipatu entitateetan parte hartzetik heldutako beste edozein ordainsari ere.

Salbuespena aplikatuko da enpresa-jarraitutasuna badagoenean baina, arrazoi ekonomikoak tarteko, errenta-iturri nagusia izatearen baldintza ez dagoenean betetzerik galerak daudelako edo jardueraren etekin positiboek modurik ematen ez dutelako errenta-iturri nagusia izateko.

Salbuetsita egonen dira, halaber, bi ezkontideen ondasun eta eskubide komunak, bi ezkontideetako edozeinen enpresa- edo lanbide-jarduera garatzeko erabiltzen direnean, betiere aurreko lerrokadako baldintzak betetzen badituzte.

9. Entitateen partaidetzen gaineko jabetza osoa, jabetza soila eta biziarteko usufruktu eskubidea, entitate horiek merkatu antolatuetan kotizatu ala ez, baldintza hauek guztiak gertatzen badira:

a) Entitateak, sozietate bat izan nahiz ez izan, enpresa- edo lanbide-jardueraren bat benetan gauzatzea eta jarduera nagusitzat ez izatea ondare higigarri edo higiezinen baten kudeaketa. Entitate batek ondare higigarri edo higiezin bat kudeatzen duela ulertuko da, eta horrenbestez, enpresa- edo lanbide-jarduera bat egiten ez duela, ekitaldi sozialeko 90 egun baino gehiagotan ondoko baldintzetako edozein gertatzen denean:

a’) Bere aktiboaren erdia baino gehiago baloreek osatua izatea, edo bestela

b’) Bere aktiboaren erdia baino gehiago ez egotea lanbide- edo enpresa-jarduerei atxikia.

Idatz-zati honetan adierazitako ondorioetarako, enpresa- edo lanbide-jarduerarik ba ote den edo ondare-elementu bat halako jarduera bati lotuta ote dagoen finkatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan xedatutakoari segituko zaio. Nolanahi ere, ulertuko da entitate batek enpresa- edo lanbide-jarduera bat egiten duela, baldin eta aurreko a’) eta b’) azpiletrak aplikatuz ezartzen bada ez duela ondare higigarri nahiz higiezinik kudeatzen.

Bai aktiboaren balioa, bai jarduera ekonomikoei loturik ez dauden ondare-elementuena, kontabilitateak adierazten duena izanen da, baldin eta horrek sozietatearen egiazko ondare-egoera zintzoki adierazten badu.

Aurreko jarduerei atxikirik ez dauden balore edo ondare-elementuek osatutako aktibo-partea zehazteko:

Lehena. Honako balore hauek ez dira kontatuko:

Legezko eta erregelamenduzko betebeharrak betetzeko edukitzen direnak.

Enpresa- edo lanbide-jarduerak garatzean ezarririko kontratu harremanen ondoriozko kreditu eskubideak biltzen dituztenak.

Balore-sozietateek beren xedea den jardueran aritzearen ondorioz dauzkatenak.

Gutxienez ere bozketa-eskubideen % 5 ematen dutenak eta partaidetzaren zuzendaritzarako eta kudeaketarako edukitzen badira, betiere, horretarako, baliabide material eta langile aski badaude eta parte harturiko entitatea letra honetan agertzen ez bada.

Bigarrena. Ez dira balore gisa kontatuko, ez eta enpresa- nahiz lanbide-jarduerei atxikita ez dauden elementu gisa ere, eskurapen-prezioa entitateek lorturiko etekin banatu gabeen zenbatekoa baino txikiagoa dutenak, baldin eta etekin horiek jarduera ekonomikoen ondoriozkoak badira; horretarako muga izanen da bai urte berean bai azken hamar urteetan lorturiko etekinen zenbatekoa. Ondorio horietarako, aurreko lerrokadako azken zatian aipatutako baloreetatik heldu diren dibidenduak enpresa- edo lanbide-jardueretatik etorritako etekintzat hartuko dira, baldin eta parte hartutako entitateak lortutako diru-sarreren % 90, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jarduerak egitetik heldu badira.

b) Subjektu pasiboak entitatearen kapitalean duen partaidetza % 5 izatea, gutxienez, banaka zenbatua, edo % 20, batera zenbaturik ezkontideak, aurreko edo ondorengo ahaideek edo hirugarren gradurainoko albo-ahaideek dutenarekin, berdin delarik ahaidetasuna odolkidetasunetik, ezkontza-ahaidetasunetik edo seme-alabaordetzatik etortzea.

c) Subjektu pasiboak entitatean zuzendaritza eginkizuna betetzea egiazki, eta horretatik jasotzen duen ordainsaria enpresa- zein lanbide-etekin eta lan pertsonaleko etekin guztien % 50 baino gehiagokoa izatea.

Aurreko kalkulua egiteko, artikulu honetako 8. idatz-zatiak aipatzen duen enpresa-jardueraren etekinak ez dira zenbatuko enpresa- edo lanbide-jardueretatik eta lan pertsonaletik bereganatutako etekin gisa.

Entitatean duen partaidetza aurreko letran aipatutako pertsona batekin edo batzuekin baterakoa bada, gutxienez ahaidetasun-taldeko pertsona batek bete beharko ditu zuzendaritza-zereginei eta haren ondoriozko ordainsariei buruzkoak, pertsona horiek guztiek salbueste-eskubidea izatearen kalterik gabe.

Salbuesteak partaidetzen balioari aplikatuko zaio -balio hori foru lege honen 15. eta 16. artikuluek ezarritako arauekin bat finkatuko da- parte honetan soilik: lanbide- edo enpresa-jarduera gauzatzeko behar diren aktiboei jarduera horretatik heldu diren zorrak kendu ondoren ateratzen den kopuruaren eta entitateak duen ondare garbiaren balioaren artean dagoen proportzioari dagokiona. Arau horiexek aplikatuko dira entitate partaidetuetako partaidetzak baloratzean, entitate edukitzailearen partaidetzen balioa zehazte aldera.

10. Erregelamendu bidez zehaztuko dira honakoak:

a) Enpresa- edo lanbide-jarduera garatzeko behar diren ondasun, eskubide eta zorrei dagokien salbuespena aplikatu ahal izateko betebeharrak.

b) Entitateetako partaidetzek bete behar dituzten baldintzak.”

Bi.–28.1. artikulua.

“1. Likidazio oinarria kalkulatzeko, zerga-oinarria 800.000 euro murriztuko da salbuetsita dagoen gutxienekoagatik.”

Hiru.–30. artikulua.

“30. artikulua. Kuota osoa.

Zergaren likidazio-oinarriari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (eurotan)

KUOTA
OSOA (eurotan)

LIKIDAZIO-OINARRIAREN GAINERAKOA,
ZENBATERAINO
(eurotan)

APLIKATZEKOA
DEN TASA (ehunekoa)

0,00

0,00

155.511,88

0,16

155.511,88

248,82

155.511,88

0,24

311.023,76

622,04

311.023,76

0,40

622.047,53

1.866,13

622.047,53

0,72

1.244.095,06

6.344,87

1.244.095,06

1,04

2.488.190,11

19.283,46

2.488.190,11

1,36

4.976.380,22

53.122,84

4.976.380,22

1,68

9.952.760,45

136.726,02

Hortik gora

Lau.–31.1 artikuluko lehen lerrokada.

“1. Zerga honen kuota osoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoarekin batera, ez da azken horren zerga-oinarriko baturaren % 65etik goitikoa izaten ahal, eta, ondorio hauetarako, ez da kontuan hartuko izaeragatik edo xedeagatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargapean dauden etekinak sortzeko ahalmenik ez duten ondare-elementuei dagokien kuotaren zatia.”

Bost.–31.2 artikulua.

“2. Bi kuoten baturak 1. idatz-zatian aipatzen den muga gainditzen baldin badu, zerga horren kuota gutxituko da muga horretara iritsi arte; gutxitze hori ezin izanen da % 75 baino handiagoa izan.”

Sei.–33. artikulua kentzen da.

Zazpi.–36. artikulua.

“36. artikulua. Aitorpena aurkezteko betebeharra duten pertsonak.

Haien tributu-kuota (zergari buruzko arauekin bat zehaztua, behin bidezkoak diren kenkariak eta hobariak aplikaturik) ordaindu beharrekoa ateratzen denean aurkeztu beharko dute nahitaez aitorpena subjektu pasiboek, edo, kasu hori gertatzen ez denean, haien ondasun edo eskubideen balioa (zergaren arauekin bat kalkulaturik) 1.500.000 eurotik gorakoa denean.”

Hirugarren artikulua.–Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen aldaketa.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldietan, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen artikulu hauek honako testu hau izanen dute:

Bat.–37. artikulua.

“37. artikulua. Jabetza industrialaren edo intelektualaren ustiaketarengatiko murrizketa.

1. Subjektu pasiboek zerga-oinarrian sartu gabe utz dezakete entitatearen jabetza intelektuala edo industriala erabiltzeko edo ustiatzeko eskubidea hirugarrenei lagatzearen bitartezko ustiakuntzari dagozkion diru-sarreren % 30ra bitarte, baldin eta lagapen hori aldi baterako egiten bada eta ez badu berarekin ekartzen kasuko ondare-elementuen besterentzea.

Zerga-oinarrian sartu gabe utzitakoaren portzentajea % 60ra bitartekoa izaten ahal da jabetza intelektuala edo industriala entitateak berak garatu duenean. Ez dute inolaz ere murrizketarako eskubiderik sortuko ondokoak erabiltzeko edo ustiatzeko eskubidea lagatzetik heldu diren diru-sarrerek: literatura lanak, lan artistiko edo zientifikoak, filmak barne, lagatzen ahal diren eskubide pertsonalak, hala nola irudi eskubideak edo soilik merkataritza-aplikazioa duten programa informatikoenak.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa aplikatzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Lagapen-hartzaileak jarduera ekonomiko batean baliatzea erabilera edo ustiapeneko eskubideak, eta baliatze horren emaitzak ez daitezela gauzatu lagapen-hartzaileak egiten duen ondasun-ematean edo zerbitzu prestazioan, baldin eta fiskalki kengarriak diren gastuak sortzen badituzte entitate lagatzailean, eta, betiere azken kasu horretan, entitate hori lagapen-hartzailearekin lotuta badago.

b) Lagapen-hartzaileak egoitza ez izatea tributazio gabeko edo paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean, salbu eta Europar Batasuneko kidea den estatu batean egoitza duenean eta zergadunak frogatzen duenean haren eraketak eta operatibak arrazoi ekonomiko baliodunei erantzuten dietela eta enpresa-jarduerak egiten dituela.

3. Murrizketa hori kontuan hartu beharko da 60.1.b) artikuluak aipatzen duen kuota osoaren zenbatekoa zehaztearen ondorioetarako.

4. Halaber, zergadunak bere zerga-oinarria murrizten ahalko du bere jabetza intelektual edo industriala eskuratzeko prezioaren edo ekoizteko kostuaren % 5era bitarteko zenbatekoan, hura jarduera ekonomiko baten garapenean aplikatzen den bitartean, betiere haren jabetza osoa duenean eta aurreko idatz-zatian ezarritako salbuespenekin. Murrizketa horrek ezin izanen du gainditu kenkari horri aplikatzen zaion jarduera ekonomikoaren diru-sarreren kopuruaren % 0,5.

Baldin eta murrizketa ez bada muga horretara iritsi, zergadunak aldea murriztu ahalko du entitateak erregistratutako markak erabiltzeagatiko konpentsazioaren kontzeptuan, marka horiek entitateak berak sortu baditu eta haren jarduera ekonomikoaren garapenean aplikatzen badira. Idatz-zati honetan ezarritako murrizketa bateragarria izanen da murrizketa bera kalkulatzen zaien aktibo ukiezinei dagokien amortizazioarengatiko edo balio-andeatzearen ondoriozko galerengatiko kenkariarekin.”

Bi.–50. artikulua.

“50. artikulua. Karga-tasak.

1. Ondokoak izanen dira karga-tasa orokorrak:

a) % 25.

b) % 23, enpresa txikientzat.

Enpresa txikitzat hartuko da ustiapen ekonomiko bat gauzatzen duena eta honako baldintza hauek betetzen dituena:

a’) Aurre-aurreko zergaldian izandako negozio zifren zenbateko garbia hamar milioi eurotik beherakoa izatea.

Enpresa sortu berria bada, negozio zifra hori kalkulatzeko, jarduera benetan gauzatu den lehenbiziko zergaldia hartuko da aintzat. Aurre-aurreko zergaldia urtebete baino gutxiagokoa izan bada edo jarduera hori urtebete baino gutxiagoan gauzatu bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtea osoaren araberakoa izanen da.

Delako enpresa sozietate talde bateko kidea bada (Merkataritza Kodearen 42. artikuluak definitzen duen bezala), negozio zifraren zenbateko garbia talde horren kide diren sozietateen multzoa aintzat hartuta kalkulatuko da. Irizpide hori bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, bera bakarra edo ahaide dituen beste pertsona fisiko batzuekin elkar hartuta (ahaideak lerro zuzenekoak nahiz aldamenekoak izan, odol bidezkoak nahiz ezkontza bidezkoak, bigarren graduraino, bigarrena barne), kide dituen beste entitate batzuekiko Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuetako batean gertatzen bada.

Enpresak jarduera-adar nahiz enpresa-ondare osoa eskuratu badu, entitate eskuratzailearen negozio zifraren zenbatekoa zehazteko, entitate eskualdatzailearen zenbateko hori bera gehituko zaio, edo zergaldi horretan jarduera-adarrari zegokiona.

b’) Aurreko a´) letran adierazitako baldintza betetzen ez duten entitateek ez izatea enpresaren % 25etik gorako partaidetza, ez zuzenean, ez zeharka, salbu eta kapital-arriskuko Funtsak edo Sozietateak badira edo enpresak sustatzeko sozietateak, eta partaidetza entitate horien xede soziala betetzearen ondorioa bada.

Ez dira inolaz ere enpresa txikitzat joko Espainia eta Europako interes ekonomikoko elkarteen eta aldi baterako enpresa elkarteen araubide berezipeko entitateak.

Hala ere, b) letra honetan xedatutakoa gorabehera, karga-tasa % 19koa izanen da enpresa txikiaren izaera badu, aurre-aurreko ekitaldiko negozio-zifraren zenbateko garbia milioi bat eurokoa edo gutxiagokoa izan denean. a`) azpiletran adierazitako kasuetan, milioi bat euroko zifra hori taldeko entitate guztiek osatzen duten multzoari aplikatuko zaio. b´) azpiletraren kasuan, onartuko da entitatearen partaidetzaren % 25 baino gehiago aurre-aurreko ekitaldian milioi bateko edo hortik beherako negozio-zifra garbia izan duten entitateek izatea, dela zuzenean dela zeharka.

2. Honakoek % 23ko zerga-tasa ordainduko dute:

a) Aseguru orokorretako mutuek, gizarte aurreikuspeneko entitateek eta Gizarte Segurantzaren lan istripuetako eta eritasun profesionaletako mutuek, beren araudiak ezarritako beharkizunak betetzen badituzte.

b) Elkarrekiko berme sozietateak eta birfinkapeneko sozietateak, 1/1994 Legeak, martxoaren 11koak, Elkarrekiko Berme Sozietateen Araubide Juridikoari buruzkoak araupetzen dituenak, Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta dauden horiek.

c) Lanbide-elkargoek, enpresaburuen elkarteek, ganbera ofizialek eta langileen sindikatuek.

d) Irabazi-asmorik gabeko entitate eta erakundeak, legezko ordezkaritza karguetan aritzen direnek kobratzen ez badute eta dagokion organoaren aurrean erantzun behar baldin badute, entitate horiek ez baitituzte betetzen Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean ezarritako tributu araubideaz baliatzeko baldintzak.

e) Enplegua sustatzeko funtsek, Birmoldaketa eta Berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legearen 22. artikuluaren babesean sortutakoek.

f) Kooperatiben batasun, federazio eta konfederazioek.

g) Kredituko sozietate kooperatiboek eta Rural Kutxek.

3. Ondoko hauek % 17ko zerga ordainduko dute:

a) Fiskalki babestuak dauden sozietate kooperatiboek, kooperatibatik kanpoko emaitzei dagokienez izan ezik, emaitza horiei artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutakoaren arabera dagokien tasa orokorra aplikatuko baitzaie.

b) Martxoaren 24ko 4/1997 Legeak araututako lan-sozietateek, baldin eta lortzen dituzten mozkinen % 25 sartzen badute gutxienez ere Erreserbako Funts Berezira, salbu sozietatearen jarduera berariazkoei atxikirik ez dauden ondare-elementuetatik ateratzen diren errentei dagokienez, horiei artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutakoaren arabera dagokien tasa orokorra aplikatuko baitzaie.

Hala behar izanez gero, kontabilitateko emaitza negatiboa denean eta likidazio-oinarria positiboa, % 17ko zerga-tasa aplikatuko da.

4. Honakoek % 10eko tasa ordainduko dute: Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/996 Foru Legean ezarritako araubide fiskala edukitzeko beharkizunak betetzen dituzten entitateek.

5. Honakoek % 1eko zerga-tasa ordainduko dute:

a) Kapital aIdakorreko inbertsio-sozietateek, Inbertsio Kolektiboko Instituzioei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak arautzen baititu, baldin eta eskatutako akziodunen kopurua, gutxienez ere, aipatutako foru legearen 9. artikuluko laugarren idatz-zatian ezarritakoa bada.

b) Aipatutako legean ezarritako finantza izaerako inbertsio-funtsek, baldin eta eskatutako partaideen kopurua, gutxienez ere, aipatutako foru legearen 5. artikuluko laugarren idatz-zatian ezarritakoa bada.

c) Lege horretan araututako higiezinen inbertsiorako sozietateak eta higiezinen inbertsiorako funtsak, hurrengo d) letran aipatzen direnak ez bezalakoak direnak, betiere eskatzen den akziodunen edo partaideen kopurua, gutxienez, foru lege horren 5. eta 9. artikuluetako laugarren idatz-zatian aurreikusitakoa baldin bada, eta inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanik, haien helburu esklusiboa edonolako hiri ondasun higiezinetan inbertitzea baldin bada, gero errentan emateko.

Idatz-zati honetan aurreikusitako karga-tasa aplikatzeko beharrezkoa izanen da aurreko lerrokadan aipatutako inbertsio kolektiboko erakundeen aktiboa osatzen duten ondasun higiezinak ez besterentzea eskuratzen direnetik gutxienez hiru urte igaro arte, non eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, salbuespen gisa, berariazko baimena ematen ez duen.

Ondasun higiezin horiek c) letra honetan aipatzen den gutxieneko epea bukatu baino lehen eskualdatuz gero, eskualdaketa horren ondoriozko errentagatik zergako karga tasa orokorra pagatu beharko da. Gainera, entitateak, ondasuna eskualdatzen den zergaldiko kuotarekin batera, beste zenbateko bat ere ordaindu beharko du, hots, c) letran aurreikusitako araubidea aplikatu behar zen zergaldi bakoitzean higiezinari dagozkion errentei honako hau aplikatzearen ondoriozkoa: kasuan kasuko zergaldian indarra zuen karga-tasa orokorraren eta % 1eko tasaren arteko diferentzia, deusetan galarazi gabe bidezko diren berandutza interesak, gainkarguak eta zehapenak.

c) letra honetan ezarritakoa aplikatuko da, bakar-bakarrik, sozietatearen estatutuetan dibidenduak ez banatzea ezarrita badago.

d) Ondasun higiezinetako inbertsio-sozietateek eta ondasun higiezinetako inbertsio-funtsek (azaroaren 4ko 35/2003 Legean arautzen direnak), c) letran aipatzen diren betebeharrez gain, bakar-bakarrik errentan jartzeko etxebizitzak sustatzen badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:

Lehena. Ondasun higiezinetako inbertsioek, ondasun higiezinak sustatzeko jarduerari lotuak badaude, ezin gaindituko dute ondasun higiezinetako inbertsio-sozietate edo -funtsaren aktibo osoaren % 20.

Bigarrena. Ondasun higiezinak sustatu eta errentan jartzeko jardueran kontabilitate bereizia eginen da eskuratu edo sustaturiko ondasun higiezin bakoitzeko. Beharrezkoa den xehaketa eginen da, hura zatiturik dagoeneko etxebizitza, lokal edo erregistroko finka bakoitzari dagokion errenta ezagutzeko, c) letran aurreikusiriko portzentajeari dagokionez aktibo osoko inbertsioak kontatu beharra deusetan galarazi gabe.

Hirugarrena. Ondasun higiezinetako inbertsio sozietate edo funtsek sustapenaren ondoriozko ondasun higiezinak errentan emanda edo eskainita eduki beharko dituzte zazpi urtez gutxienez. Epe hori eraikuntza bukatzen den egunetik aurrera kontatuko da. Ondorio horietarako, higiezinaren eraikuntzaren bukaera egiaztatuko da obrako azken ziurtagiriaren bidez, Eraikuntzaren Antolaketari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 6. artikuluan xedatu bezala.

Ondasun higiezin horiek d) letra honetan edo aurreko c) letran aipatzen den gutxieneko epea bukatu baino lehen eskualdatuz gero, eskualdaketa horren ondoriozko errentagatik zergako karga tasa orokorra pagatu beharko da. Gainera, entitatea beharturik egonen da ondasuna eskualdatu zueneko zergaldiko kuotarekin batera honakoa ordaintzera: d) letra honetan aipatzen den araubidea aplikatzekoa zeneko aurreko zergaldi bakoitzean ondasun higiezinaren errentei zergaldi bakoitzean indarra zuen karga-tasa orokorraren eta % 1eko tasaren arteko aldea aplikatzetik ateratzen diren kopuruak, deusetan galarazi gabe berandutza korrituak, errekarguak eta bidezko diren zehapenak.

Ondasun higiezinetan inbertitzeko sozietate eta funtsek, etxebizitzak errentan emateko etxebizitzak sustatuz gero, jakinarazi egin beharko diote Zerga Administrazioari, jarduera hori hasten den zergaldian.

e) Hipoteka merkatua arautzeko funtsa, Hipoteka Merkatua arautzeari buruzko martxoaren 25eko 2/1981 Legearen 25. artikuluan ezarria.

6. Ekainaren 8ko 8/1987 Legeak arautzen dituen pentsio-funtsek % 0ko zerga-tasa ordainduko dute.”

Hiru.–51. artikulua.

“51. artikulua. Kuota osoa, kuota efektiboa eta gutxieneko zerga-ordainketa.

1. Kuota osoa izanen da likidazio-oinarriari karga-tasa aplikatzetik ateratzen den zenbatekoa.

2. Kuota efektiboa izanen da titulu honen II., III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako hobari eta kenkarien zenbatekoan kuota osoa murriztetik ateratzen den zenbatekoa.

3. 50. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako karga-tasen araberako zergak ordaintzen dituzten subjektu pasiboen kasuan, kuotaren gaineko kenkarien aplikazioak –salbu eta 66. artikuluan araututako ikerketako, garapeneko eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatiko kenkariaren kasuan eta 63. artikuluan araututako inbertsioengatiko kenkariaren kasuan–

ez du berarekin ekarriko kuota efektiboa txikiagoa izatea zera baino, likidazio-oinarriaren gainean % 10eko portzentajea aplikatzetik ateratzen den zenbatekoa baino, zenbateko horri honakoa murriztuta: 58. artikuluko hobariaren eta titulu honetako III. kapituluko barneko nahiz nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko kenkarien batura bider 50. artikuluaren arabera aplikatzekoa den karga-tasa egitearen emaitza.

Aurreko lerrokadan ezarritako portzentajea % 7koa izanen da, baldin eta subjektu pasiboak zergaldian zehar gutxienez % 5 handitzen badu plantillan lan-kontratu mugagabea dutenen batez bestekoa, zergaldia hasi aurreko hamabi hilabeteekin alderatuta.”

Lau.–Indarrik gabe uzten da 57. artikulua.

Bost.–69. artikulua.

“69. artikulua. Biomasa-instalazio termikoetan inbertitzeagatiko kenkariak.

Kuota likidoaren % 15eko kenkaria aplikatzeko eskubidea sortuko dute entitatearen ustiatze ekonomikoaren garapenari atxikita dauden eta erregai bezala biomasa erabiltzen duten instalazio termikoetan eginiko inbertsioek.

Eragin horietarako, beharrezkoa izanen da energiaren arloko organo eskudunak egiaztapen-txosten bat eman dezala eginiko inbertsioen kopuruari buruz, non, halaber, egiaztatuko baita instalazioak zerbitzuan jarri direla kasuko araudi sektorialean ezarritakoaren arabera.”

Sei.–Indarrik gabe uzten dira artikulu hauek: 66. bis, 68, 68. bis, 70. bis, 70. ter eta 70. quater.

Zazpi.–70. artikulua.

“70. artikulua. Produkzio zinematografikoetan eta ikus-entzunezko serieetan egindako inbertsioengatiko kenkariak.

1. Espainiako film luze zinematografikoen eta ikus-entzunezko serieen (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizpenetan egindako inbertsioek, seriean egiteko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisiko bat egitea ahalbidetzen dutenek, % 35eko kenkarirako eskubidea emanen diote ekoizleari. Kenkariaren oinarria produkzioaren guztizko kostuak osatuko du, bai eta kopiak egiteko eta publizitate gastuetarako gastuek eta ekoizlearen kargurako sustapen gastuek ere, bi kasuetan produkzio-kostuaren % 50eko mugaraino.

Kenkari-oinarriaren % 25, gutxienez, Nafarroako lurraldean egindako gastuena izanen da.

Baterako ekoizpenaren kasuan, idatz-zati honetan adierazitako zenbatekoak baterako ekoizle bakoitzak finkatuko ditu hartan daukan partaidetza-ehunekoaren arabera.

Artikulu honetan aipatzen den kenkaria obraren ekoizpena bukatzen den zergalditik aurrera eginen da. Hala eta guztiz ere, ekoizpenak hamabi hilabete baino gehiagoko epea duenean eta entitatearen zergaldi batean baino gehiagotan eragiten duenean, entitateak zilegi izanen du kenkaria aplikatzea ordainketak egiten diren neurrian eta ordainketa horien zenbatekoan, kenkaria hasteko datan kenkarietarako indarrean dagoen araudia aplikatuta.

Kenkari-oinarria gutxituko da kenkarirako eskubidea sortzen duten inbertsioak finantzatzeko jasotako diru-laguntzen zenbatekoan.

Idatz-zati honetan aurreikusitako kenkaria salbuetsita egonen da foru lege honetako 72.3 artikuluan aipatzen den mugatik. Muga hori kalkulatzearen ikuspegitik, kenkari hori ez da zenbatetsiko. Kenkari honen aplikazioan ez du eraginik izanen, ezta ere, foru lege honetako 51.3 artikuluan araututako tasak.

2. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Enpresa Zinematografikoen Erregistroan izen emanda dauden ekoizleek, film luze zinematografikoen ekoizpenaz edo seriean eginiko ekoizpen industriala egin baino lehenagoko euskarri fisikoa egiteko modua ematen duten ikus-entzunezko obren ekoizpenaz arduratzen direnek, eskubidea izanen dute Nafarroako lurraldean egindako gastuen % 35eko kenkaria aplikatzeko. Kenkari hori aplikatu ahal izateko, ekoizpenean gutxienez ere astebeteko filmatzea egin beharko da Nafarroako barnealde edo kanpoaldeetan, salbu eta behar bezala justifikatutako inguruabarrengatik epea laburragoa denean, Nafarroako Foru Komunitatean ezin egiteagatik.

Kenkariaren oinarria Nafarroako lurraldean egin eta ekoizpenarekin zuzeneko lotura duten honako gastuek osatuko dute:

Lehena. Sormenaren arloko langileen gastuak, baldin eta egoitza fiskala Espainian edo Europako Esparru Ekonomikoko kidea den estaturen batean badute, 50.000 euroko mugarekin pertsona bakoitzeko.

Bigarrena. Industria teknikoak eta bestelako hornitzaile, garraio, ostatu eta mantenuak erabiltzetik heldutako gastuak, ekoizpenerako beharrezkoak direnak.

Idatz-zati honetan aurreikusitako kenkaria salbuetsita egonen da foru lege honetako 72.3. artikuluan aipatzen den mugatik. Muga hori kalkulatzearen ikuspegitik, kenkari hori ez da zenbatetsiko. Kenkari honen aplikazioan ez du eraginik izanen, ezta ere, foru lege honetako 51.3 artikuluan araututako tasak.

Idatz-zati honetan ezarritako kenkaria ez da aplikatuko zerbitzuak hartzen dituen ekoizleak artikulu honetako 1. idatz-zatian ezarritako kenkaria aplikatzen duenean.”

Zortzi.–71. artikuluaren 1., 2. eta 3. idatz-zatiak.

“1. Zergaldian zehar lan-kontratu mugagabea duen plantillaren batez bestekoan gehikuntzarik izan baldin bada, urtean batez bestekotik gora izan den pertsona bakoitzeko 5.000 euroko kenkaria aplikatuko da kuotan. Horretarako, kontuan hartuko da zergaldiaren aurre-aurreko hamabi hilabetean kontratu mota hori zuen plantillaren batez bestekoa. Ondorio horietarako, sortu berri diren entitateen kasuan, eratu aurreko aldian zero langile izan dituztela zenbatuko da.

Plantillan izan den batez bestekoaren gehikuntza kalkulatzeko, bakar-bakarrik zenbatuko da zenbat pertsona dauden urtean lan-kontratu mugagabearekin. Lanaldi partzialeko kontratua duten langileen kasuan, benetan lan egindako orduen araberako proportzioan kontatuko dira.

Kenkariak, guztira, ez du gaindituko zergaldi horretan entitatearen plantilla osoaren batez bestekoan urtean gehitutako pertsona kopuruari legokiokeena, edozein izanik kontratazio modua.

2. Aurreko zergaldiko plantilla osoaren batez bestekoa mantenduz, plantillan lan-kontratu mugagabea dutenen batez bestekoa handitzen bada eta gehikuntza hori entitatearen plantilla osoaren batez bestekoaren gehikuntza baino handiagoa bada, pertsona eta urte bakoitzeko 2.000 euroko kenkaria aplikatuko da bi gehikuntza horien arteko diferentziagatik.

Aurreko zergaldiko plantilla osoaren batez bestekoa murriztuz, plantillan lan-kontratu mugagabea dutenen batez bestekoa handitzen bada, aurreko lerrokadan aipatu kenkaria eginen da aipatu den gehikuntzaren eta plantilla osoaren batez besteko murrizketaren arteko diferentzia positiboaren gainean.

3. Aurreko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako kenkariak 6.800 eta 3.200 eurokoak izanen dira, hurrenez hurren, urtean kontratatzen den langile minusbaliatu bakoitzeko, Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 39. artikuluan xedatutakoarekin bat, bereizirik kalkulatuta, eta aurreko idatz-zatietan ezarritako prozedurak erabiliz.”

Bederatzi.–72. artikulua.

“72. artikulua. Kapitulu honetan aurreikusitako kenkariei buruzko arau komunak.

1. 63., 64., 65., 69. eta 70. artikuluek aipatzen duten kenkaria aplikatzeko eskubidea noiz sortzen den zehazteko, 42.2 artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoa aplikatzen ahalko da, hala badagokio.

2. Kapitulu honek aipatzen dituen kenkarien oinarria kalkulatzeko, 42.3 artikuluan xedatutakoa aplikatzen ahalko da, hala badagokio.

Inbertsioari edo jarduerari lotutako diru-laguntza bat ematen bada kenkaria aplikatzeko zergaldiaren ondoko zergaldi batean, subjektu pasiboak zergaldi horri dagokionez egin behar duen aitorpenean sartuko du kenkariaren oinarria murriztearen ondorioz soberan kendutako kuotaren zenbatekoa.

3. Kapitulu honetan aurreikusitako kenkariek ezin izanen dute osotara gainditu kuota likidoaren % 25, zeina ateratzen baita kuota osoa murriztetik hobariekin eta barneko nahiz nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko kenkariekin. Muga horretatik salbuetsita egonen dira 66. eta 70. artikuluetan araututako kenkariak, eta 63. artikulukoak, jarduera hasi arte; kasu horietan, kenkariek kuota likido osoa hartzen ahalko dute.

Ondare-elementuetan egindako inbertsioa egiten denean hurrenez hurren eta modu berezituan funtzionamenduan sartzen diren zenbait fase edo etapatan -elementu horiek globalki unitate bat osatuta ere-, ulertuko da jarduera-hasiera bakoitza gertatu dela fase bakoitza funtzionamenduan sartzearekin, eta fase bakoitzaren hasiera baino lehenagoko inbertsioei ez zaie aplikatuko aurreko lerrokadan araututako muga.

Kuota aski ez izateagatik kentzen ez diren kopuruak aplikatu ahalko dira, muga bera errespetatuz, hurrengo hamabost urteetan amaitzen diren zergaldietako likidazioetan. Ondorio horietarako, subjektu pasiboak frogatu beharko du, dagokion moduan, kontabilitatea eta behar diren dokumentuak erakutsiz, kenkarien jatorria eta zenbatekoa, sortu direneko zergaldia edozein dela ere.

Kapitulu honetan aurreikusitako kenkariak aplikatzeko epeen zenbaketa emaitza positiboak lortzen diren lehenengo zergaldira arte geroratu ahalko da, kasu hauetan:

a) Entitate sortu berrietan.

b) Aurreko zergaldietako galerak baliabide berriak benetan jarriz onbideratzen dituzten entitateetan, halakotzat hartzen ez delarik erreserben aplikazioa edo kapitalizazioa.

4. Inbertsio edo gastu batek ezin izanen du kenkaria entitate batean baino gehiagotan aplikatzeko biderik eman.

5. Kenkariez baliatzeko, ibilgetuaren barnean kontabilizatu beharko dira egiten diren inbertsioak, gaineko ondare-elementuetatik bereizita eta haien identifikaziorako bidea emanen duen epigrafe baten pean. Halaber, subjektu pasiboaren ondarean bost urtez gutxienez egon beharko dute, edo haren balio-bizitzan, laburragoa balitz, gastu arrunt gisa hartzen diren kontzeptuen kasuan izan ezik.

6. Kenkarien aplikazioa ordena honen arabera egin beharko da:

Hobariak eta barneko nahiz nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko kenkariak gauzatu ondotik, lehenbizi aurreko zergaldietan sortutako kenkariak aplikatuko dira, foru lege honetan ezarritako mugak errespetatuz.

Ondotik, aurreko 3. idatz-zatian ezarritako muga aplika dakiekeen kenkariak, ekitaldikoak, aplikatuko dira; betiere, aurreko lerrokadako kenkarien eta lerrokada honetakoen artean osotara % 25eko muga gainditzen ez den bitartean.

Horren ondoren, kuota likidoaren gainean mugarik gabe aplikatzen diren kenkariak, foru lege honetan aurreikusiak, gauzatuko dira.

7. Kenkariok subjektu pasiboak bere borondatez eginiko aitorpenetik ateratako kuotari aplikatuko zaizkio, bai eta Administrazioak gauzatutako tributu erregularizaziotik ateratzen den kuotari ere.”

Hamar.–87. artikulua.

“87. artikulua. Ikerkuntza zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatiko kenkariari dagokion berariazko itzulketa.

1. 50.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, enpresa txikitzat hartzen diren subjektu pasiboek 66. artikuluan ezarritako kenkariaren itzulketa eskatzen ahalko dute, hain zuzen, 2011. urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sorrarazi eta kuota likido aski ez izateagatik aplikatu ezin izan zena.

2. Itzulketa egiteko, arau hauei jarraikiko zaie:

Lehena. 72. artikuluan adierazitako arauak aplikatu ondoren, kasuan kasuko zergaldian kentzeke dagoen kopurua itzuliko da. Diru-muga 100.000 eurokoa izanen da.

Bigarrena. Zergaren aitorpenean eskatuko da eta 86. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaio, epeei, berandutza-interesei eta, kasua bada, behin-behineko likidazioari dagokienez, ofiziozko itzulketak egiteko.

Hirugarrena. Itzulketa eskatuz gero, itzulketaren kopuruak ezin izanen dira gero kenkarietan sartu, salbu eta itzulketa ukatu baldin bada.

3. Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari artikulu honetan ezarritako itzulketaren berariazko ezaugarriak zehazteko.”

Hamaika.–Xedapen gehigarri berria.

“Hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria.

Hogeita hamabigarren xedapen gehigarriaren indarraldia eta ondorioak luzatzen dira 2015. urtean hasten diren zergaldietarako.”

Hamabi.–Xedapen iragankor berria.

“Berrogeita zortzigarren xedapen iragankorra. Zerga-tasaren aldaketaren ondorioz aplikatzekoa izanen den aldi baterako araubidea.

Subjektu pasiboa zerga-ordainketa aritu bada egiten, 50. artikuluaren babesean, karga-tasa jakin baten arabera, aukera izanen du 2014ko abenduaren 31n indarra duen zerga-tasa aplikatzen jarraitzeko, baldin eta tasa hori handiagoa bada 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera legokiokeena baino. Aukera hori erabiliko dela Ekonomia eta Ogasun Departamentuari jakinarazi beharko zaio, 2014ko zerga-aitorpena egiteko epean. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari aukera horri uko egin zaiola jakinarazi aurretik amaitzen diren zergaldietan, egungo zerga-tasa aplikatuko da.”

Hamahiru.–Xedapen iragankor berria; 2014an hasitako zergaldietatik aurrera izanen ditu ondorioak.

“Berrogeita bederatzigarren xedapen iragankorra. Salbuespena likidazio oinarri negatiboen konpentsazioaren mugatzeari.

Likidazio oinarri negatiboen konpentsazioaren mugatzea, zeina hogeita hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarrita dagoen, ez zaio aplikatzekoa izanen subjektu pasiboarekin lotu gabeko hartzekodunekin iritsitako akordio baten ondoriozkoak diren kitei dagozkien errenten zenbatekoari.”

Laugarren artikulua.–Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legearen Hamargarren artikuluko Hiru atala aldatzen da. Testu hau izanen du:

“Hiru.–Bingoa.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, bingoaren zerga-oinarria hau izanen da: jokalariek jokoan parte hartzeko erabiltzen dituzten kantitateen batura, sarietarako erabilitako kantitatea kendurik; eta aplikatzekoa den tributu tasa % 25 izanen da.”

Bosgarren artikulua.–Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen 18. artikulua aldatzen da.

Bat.–18. artikuluaren 1. idatz-zatiko b) eta c) letrak kentzen dira.

Bi.–18.1 artikuluari b) letra gehitzen zaio. Hona testua:

“b) Ondasunen edo eskubideen eskuraketen edo eskualdaketen ondorio direnean, edozein tituluren bidez, entitatearen desegitea edo likidazioa dela-eta lortutakoak barne.”

Xedapen Gehigarri Bakarra. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 51. artikuluan ezarritako gutxieneko zerga-tasa ez aplikatzea.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 51. artikulua ez zaie aplikatuko Nafarroako Kooperatiben Araubide Fiskala ezartzen duen ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legearen arabera babes berezia duten kooperatibei, ez eta babes berezia duten nekazaritzako kooperatibak diren lehentasunezko elkarte-ustiategiei ere. Ez zaie aplikatuko, halaber, foru lege horren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren kooperatibei.

Xedapen Iragankor Bakarra. Sozietateen gaineko zergaren araubide iragankorra ezartzea aplikatzeke dauden kenkarientzat, 2015eko urtarrilaren 1aren aurretik hasitako zergaldiei dagokienez.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Lege honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako kenkariak, 2014ko abenduaren 31n indarra zuen testua kontuan hartuta, aplikatzeke badaude 2015eko urtarrilaren 1ean hasten den lehen zergaldiaren hasieran, 72. artikuluan ezarritako baldintza eta mugekin aplikatu ahalko dira, azken data horretatik aurrera indarra duen testuaren arabera.

Azken Xedapenetan Lehena. Erregelamendu bidezko garapena.

Nafarroako Gobernuak, foru lege hau indarren sartu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, aldez aurretik Nafarroako Parlamentuari jakinarazita, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 15.2.e) artikuluak -foru lege honek aldatu baitu- aipatzen duen garapen-erregelamendua emanen du.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, legean berean aurreikusitako ondorioak izateko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa