Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2012ko 253. NAOn argitaratua, abenduaren 31n. Akats zuzenketa, )
Atarikoa
1. artikulua. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga.
Nafarroako Foru Komunitatean aplikatuko da energia elektrikoa ekoizteko balioaren gaineko zerga, zeinak zergapetzen baitu energia elektrikoa ekoiztea eta hura sistema elektrikoan (zentral-barretan neurtua) eranstea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen IV. tituluan aipatzen diren instalazioen bidez.
2. artikulua. Zergaren ordainarazpena.
Aipatutako zerga ordainaraztean, hori arautzen duen estatu-araudia aplikatuko da.
Aurrekoa gorabehera, zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira energia elektriko berriztagarria ekoizteko instalazioen titularrak edo kotitularrak, horien potentzia instalatu nominala ez bada, instalazio bakoitzeko, 100 kW baino handiagoa.
Zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira, halaber, energia elektriko berriztagarrikoak diren instalazioen titularrak edo kotitularrak, bost urteko epean, dituzten ekoizpen ekipoen ordez ekoizpena handitzen duten beste berri batzuk jartzen dituztenetik kontatzen hasita. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak zehaztuko du zer ezaugarri izan beharko dituen ekipoen berritzeak eta zein portzentaje izan beharko duen gutxienez ekoizpen-handitzeak, salbuespen hori baliatu ahal izateko.
3. artikulua. Harmonizazio irizpideak.
Nafarroako Foru Komunitateak errespetatuko ditu Estatuarekin hitzartzen dituen harmonizazio irizpideak.
Azken Xedapen Bakarra. Indarrean sartzea eta eraginak.
Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina.