Nafarroak ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak izango ditu 50 kilometrotik 50 kilometrora

Mugikortasun elektrikoa bultzatzeko Agendak lehentasun hori ezartzen du, eta, horren berri emateko, hainbat hitzaldi egingo dira tokiko erakundeekin udan

Nafarroak ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak izango ditu gutxienez, 50 kilometrotik 50 kilometrora, erkidego osoan banatuta. Karga puntuen hedapena Nafarroan mugikortasun elektrikoa bultzatzeko agendak biltzen du, eta, horren berri emateko, hainbat hitzaldi egingo dira tokiko erakundeekin udan.

Hitzaldion helburua Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen erraztasunak jakinaraztea da, karga-puntuak hedatzeko, hala nola zerga-kenkariak eta karga errazteko Garapen Ekonomikoko Departamentuak udalen eskura jartzen duen erreserba-plataforma. Horiei gehitu behar zaizkie MOVES III programako diru-laguntzak, Next Generation funtsetatik datozenak, kargatzailearen kostuaren % 80raino ordaintzen dutenak.

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak toki-erakundeei aurreratu dienez, hitzaldiak Tokiko Ekintza Taldeen eskutik egingo dira.

04-jul-2022 11:02:00