Dirulaguntzaren eskaera
Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrean aurkeztuko da. Behar bezala betetako eskaera-orri ofizialarekin batera, agiri hauek ere aurkeztuko dira, eskaneatuta eta agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta:
A. Entitate eskatzaileari buruzko agiriak:
- Entitatearen estatutuak.
- Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak egoitza soziala Nafarroatik kanpo baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki duela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.
- Identifikazio fiskaleko txartela.
- Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.
- Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.
- Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko (1), VI. eranskineko (2) eta VI. eranskineko (3) ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.
- Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, gehienez ere hilabete lehenagokoa, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ez dira agiri horiek aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).
- Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Ez dira agiri horiek aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (VII. eranskina).
- Beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jasotzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.
- Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita dagoela edo zergaren menpe ez dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak gehienez ere hiru hilabete lehenago egina.
- Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakinaren eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren araberakoa.
- Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.
B. Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko agiriak, hura baloratzeko:
- Eskaera tekniko eta eskaera ekonomikoko ereduak, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztuak. Eskaera teknikoek ezin izanen dute 20 orrialde baino gehiago eduki (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko. 20 orrialde horietan ez da kontuan hartuko 7.3 A atala, "Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa".
- Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Agiri horiek guztiak memoriaren eranskintzat hartuko dira.
Dirulaguntzaren ordainketa
- Ordainketa bakar batean aldez aurretik ordaindu ez den kasuetan, bi ebazpenen bidezonetsiko da diruz lagundutako zenbatekoaren ordainketa. Lehenengo ebazpena, 2025ekourtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean egindako ekintzengatik justifikatutako gastuakordaintzeko, 11. oinarrian adierazitakoaren arabera; eta bigarren ebazpena, 2025eko abenduanonestekoa, 2025eko urriaren 1etik azaroaren 30era bitartean egindako gastuen konturakoordainketa erabakiko duena.
- Bigarren ordainketa horretarako, entitate onuradunak konturako ordainketa-eskaera bat aurkeztubeharko du, abenduaren 2a baino lehen.
- Eskaera horrek sortutako eta justifikatzeko dauden gastu arrunten eta pertsonal gastuen zerrendabati erantzunen dio, 3. oinarrian aurreikusitako baldintzetan gauzatutako jarduera zatiaridagokionez.
- Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren xedeak betetzekofunts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 ForuLegearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Dirulaguntzaren justifikazioa
1. Entitate onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatzeari buruz behar diren txosten tekniko eta ekonomiko guztiak, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan.
2. Entitate onuradunek, diruz lagundutako zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea dagokien ala ez kontuan hartuta, jarduketak eta haiekin lotutako gastuak oinarri hauetan adierazitakoaren arabera gauzatu izanaren justifikazioa aurkeztuko dute, honako data hauetara egokituta:
- 2025eko urriaren 15a azken eguna da (justifikazio partziala) 2025eko irailaren 30era arte (egun hori barne) egindako jarduketen eta haiei lotutako gastuen justifikazioa aurkezteko, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik jaso ez duten entitateentzat soilik.
- 2026ko urtarrilaren 16a azken eguna da (azken justifikazioa), batetik, aurreko puntuan aipatutako entitateek 2025eko urrian eta azaroan egindako jarduketak justifikatzeko, eta, bestetik, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek diruz lagundutako jarduketa guztiak justifikatzeko (2025eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era arteko jarduketak).
Gainera, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du noiznahi, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.
3. Tarteko justifikazioa (teknikoa-ekonomikoa), %100eko ordainketa aurreratua jasotzen ez duten entitateek aurkeztu beharrekoa, eta azken justifikazioa (teknikoa-ekonomikoa), bi kasuetan gastuaren eta ordainketaren frogagiriak aurkeztuta, justifikazio-kontuaren bidez aurkeztuko dira, honako elementu hauek osatuta, dagokionaren arabera:
- Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa, oinarri honen 1. atalean aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere.
Txosten horiek tartean aurkezten badira, programa gauzatu ondoren aurkeztu beharreko amaierako txostenean ez da informazio hori aurkeztu beharko. Beraz, tarteko txostenak aurkeztu behar izan dituzten entitateek justifikatzeko dagoen aldiari buruzko informazioa baino ez dute sartu beharko amaierako txostenean. Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego.
- Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko gastuen frogagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketaren data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bada.
- Zergapetuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.
- Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).
- Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non egiaztatuko baita proiektuko langileek entitateak lortzen dituen programa finantzatuetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.
- Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non egiaztatuko baita, batetik, justifikazio-kontuan zer portzentaje egotzi zaien zeharkako gastuei, eta bestetik, jarduera gauzatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.
- Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.
- Finantzatutako proiektua gauzatu dela bermatzen duen beste edozein agiri.
4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts berekiak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, egiaztatu beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten aplikazioa.
5. Instrukzio-organoak zehazten badu zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.
6. Diruz lagundutako zenbatekoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.
Entitate onaduradunen betebeharrak
Besteak beste, honako:
- Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatziaren edo grafikoaren kasuan, Batasunaren ikurra jarri beharko da, XI. eranskinean agertzen diren ezaugarri teknikoen arabera, inbertsio fisikoak eskatzen dituzten eragiketen betetze fisikoa hasi bezain laster edo erositako ekipoak instalatu bezain laster. Onuradunaren webgunean, halakorik badute, eta hedabide sozialetako beren kontuetan, eragiketaren deskribapen laburra jarri beharko dute, laguntzaren mailaren, helburuen eta emaitzen neurrikoa, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduko dute.
- X. eranskinean (EGIF+ programaren 1057/2021 Erregelamenduaren I. eranskina) agertzen diren gauzatze-adierazleak jakinarazi ahal izateko behar diren datuak ematea. Taula eredua EGIF+
Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.
1. Onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 gainditu gabe. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ezin izanen zaio %50 baino gehiagoko portzentajea egotzi, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.
Ondorio horietarako, onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da, hirugarrenekin ituna egiten badu dirulaguntzaren xede den jarduera zati batean egin dezaten. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.
Ezin izanen dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.
2. Onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak baimen-eskaera aurkeztu beharko du, IX. eranskineko ereduaren araberakoa. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena eman eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela.
3. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000 eurotik gorakoak badira, entitate onuradunak organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko agiriak eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.
Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea baldin eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori egiten duten enpresak.
4. Onuradunek azpikontratatzen badituzte diruz lagundutako jarduerak, azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio beti.