Behin dokumentazioa aztertu eta egon daitezkeen akatsak zuzendu ondoren, Nafarroako Kirol Erakundeen erregistroan inskribatzeko Ebazpena ematen da.
Hortik aurrera zuzendaritzako karguen osaeran ematen den edozein aldaketaren berri eman behar diote kirol-klubek Erregistro honi (Lehendakaria, Zuzendaritza Batzordeko kideak...). Dagokion inprimakia Erregistro horretan aurkeztu behar da, paper formatuan eta jatorrizko sinadurekin.
Jatorrizko erakundea dagokion erregistroan haren berariazko araudiaren arabera inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
Erakunde pribatuen kasuan, erakundea eraentzen duten Estatutuak edo xedapenak.
KIROL-KLUB BATEKO EDO KIROL KLUB FILIAL BATEKO ZUZENDARITZA KARGUAK BERRITZEA
KIROL KLUBAK: Kirol-klubek Nafarroako Kirolaren Erregistroan jakinarazi behar dute beren zuzendaritza karguetan gertatzen den edozein aldaketa (lenhendakaria, Zuzendaritza Batzordeko Kideak...). Dagokion inprimakia paperan aurkeztu behar da Erregistro horretan, jatorrizko sinadurekin, edo euskarri digitala, sinadura aitortuekin (Ikus eredua).
KLUB FILIALAK: Klub Filialek, zuzendaritza kargen berri emateko, kargu horiek eguneratuta izan behar dituzte Klub Filiaren sustatzailea den entitate matrizea inskribatuta dagoen erregistroan. Elkarteen erregistroaren kasuan, izapide hori egiteko informazioa eta prozedura hemen daude: estek.
KIROL-KLUB BATEN ESTATUTUAK ALDATZEA
Atal honetan jasoko da Kirol-klub baten Estatutuetan gertatzen den edozein aldaketa guztiak, helbidearen aldaketa izan ezik. Baliagarria da, beraz, lehengo estautuetan jasotzen ez zen kirol modalitate batean aritzeko asmoa jakinarazteko.
Estatutuen aldaketa inskribatzeko eskaera hilabete bateko epean aurkeztuko da, Batzar Orokorrak aldaketa hori onartu duen egunetik aurrera.
Aukeztu beharreko dokumentazioa:
Aldaketa erabakitzeko Batzar Orokorrak egin zuen bilearen akta, edo haren ziurtagiria (Ikus eredua).
Estatutu berrien testu osoaren, bi kopia, Kirol-klubaren ordezkariek sinatuta. Testu horren amaieran eginbide bat jasoko da, bertan adierazteko estatutuen testua idatzi dela Batzar Orokorrak erabakitako moduan, erabaki horren data ere azalduta (Ikus Eginbide eredua).
Egoitza aldatzea: Estatutuen aldaketa bakarra Kirol-klubaren egoitzaren aldaketa bada, ez da beharrezkoa estatutuetako testu osoa aurkeztea, aski baita dagokion akta aurkeztea, helbide berria jasotzen duena (Ikus helbidea aldatzeko eredua).
Egoitzaren aldaketan sartzen bada egoitza fiskala ere aldatzea, izapide berean eska daiteke (Ikus helbide soziala eta fiskala aldatzeko eredua), eta jakinarazpena ofizioz egiten da Nafarroako Kirolaren Institututik, Ekonomia eta Ogasun Departamentura. Ondoren, NFZ egiaztsen duen txartel berria, helbide berria agertzen duena, imprimatuta eskura diteke internet bidez, NA+pin, sinadura digitala edo CL@VE erabiliz, esteka honetan: esteka.
Azken aldaketa hori eskatzen ez bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan egin beharko da egoitza fiskala aldatzeko izapidea, dagokion imprimakia betez.
KLUB FILIALEN KIROL JARDUERA BERRIEN JAKINARAZPENA
Erregistroan beren bazkideen kirol jarduera federatuaren modalitate berri bat inskribatu nahi duten klub filialek horri buruz entitate matrizearen Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakia aurkeztu beharko dute.
Inskripzioa gauzatu ondoren, dagokion federazioari jakinaraziko zaio, kirol jarduera hori aurrera eraman ahal izateko.
Kirol Erregistroko Kirol Entitateen Atalaren kontsultari esker, Nafarroako kirol entitateak ezagutu daitezke kirol modalitatearen, entitate motaren edo erakundearen izenaren arabera.