Nafarroako Kirol Erakundeak erregistratzea

Nafarroako kirol erakundeen datuak inskribatzea, haiei baja ematea edo aldatzea

Oinarrizko informazioa

  • Kirol-klubei
  • Eskumendeko kirol-klubei
  • Kirol-federazioei

Prozeduraren urratsak:

Behin dokumentazioa aztertu eta egon daitezkeen akatsak zuzendu ondoren, Nafarroako Kirol Erakundeen erregistroan inskribatzeko Ebazpena ematen da.

Hortik aurrera zuzendaritzako karguen osaeran ematen den edozein aldaketaren berri eman behar diote kirol-klubek Erregistro honi (Lehendakaria, Zuzendaritza Batzordeko kideak...). Dagokion inprimakia Erregistro horretan aurkeztu behar da, paper formatuan eta jatorrizko sinadurekin.

KIROL-KLUB BAT INSKRIBATZEKO

KLUB FILIALA INSKRIBATZEA

KIROL-KLUB BATEKO EDO KIROL KLUB FILIAL BATEKO ZUZENDARITZA KARGUAK BERRITZEA

  • KIROL KLUBAK: Kirol-klubek Nafarroako Kirolaren Erregistroan jakinarazi behar dute beren zuzendaritza karguetan gertatzen den edozein aldaketa (lenhendakaria, Zuzendaritza Batzordeko Kideak...). Dagokion inprimakia paperan aurkeztu behar da Erregistro horretan, jatorrizko sinadurekin, edo euskarri digitala, sinadura aitortuekin (Ikus eredua).
  • KLUB FILIALAK: Klub Filialek, zuzendaritza kargen berri emateko, kargu horiek eguneratuta izan behar dituzte Klub Filiaren sustatzailea den entitate matrizea inskribatuta dagoen erregistroan. Elkarteen erregistroaren kasuan, izapide hori egiteko informazioa eta prozedura hemen daude: estek.

KIROL-KLUB BATEN ESTATUTUAK ALDATZEA

Atal honetan jasoko da Kirol-klub baten Estatutuetan gertatzen den edozein aldaketa guztiak, helbidearen aldaketa izan ezik. Baliagarria da, beraz, lehengo estautuetan jasotzen ez zen kirol modalitate batean aritzeko asmoa jakinarazteko.

Estatutuen aldaketa inskribatzeko eskaera hilabete bateko epean aurkeztuko da, Batzar Orokorrak aldaketa hori onartu duen egunetik aurrera.

Aukeztu beharreko dokumentazioa:

  • Aldaketa erabakitzeko Batzar Orokorrak egin zuen bilearen akta, edo haren ziurtagiria (Ikus eredua).
  • Estatutu berrien testu osoaren, bi kopia, Kirol-klubaren ordezkariek sinatuta. Testu horren amaieran eginbide bat jasoko da, bertan adierazteko estatutuen testua idatzi dela Batzar Orokorrak erabakitako moduan, erabaki horren data ere azalduta (Ikus Eginbide eredua).
  • Tasa ordaintzeta: ezarritako tasa ordaindu behar da, Ordainketa gutuna (Ordainketa gutunerako jarraibideak).
  • Egoitza aldatzea: Estatutuen aldaketa bakarra Kirol-klubaren egoitzaren aldaketa bada, ez da beharrezkoa estatutuetako testu osoa aurkeztea, aski baita dagokion akta aurkeztea, helbide berria jasotzen duena (Ikus helbidea aldatzeko eredua).
    Egoitzaren aldaketan sartzen bada egoitza fiskala ere aldatzea, izapide berean eska daiteke (Ikus helbide soziala eta fiskala aldatzeko eredua), eta jakinarazpena ofizioz egiten da Nafarroako Kirolaren Institututik, Ekonomia eta Ogasun Departamentura. Ondoren, NFZ egiaztsen duen txartel berria, helbide berria agertzen duena, imprimatuta eskura diteke internet bidez, NA+pin, sinadura digitala edo CL@VE erabiliz, esteka honetan: esteka.
  • Azken aldaketa hori eskatzen ez bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan egin beharko da egoitza fiskala aldatzeko izapidea, dagokion imprimakia betez.

KLUB FILIALEN KIROL JARDUERA BERRIEN JAKINARAZPENA

Erregistroan beren bazkideen kirol jarduera federatuaren modalitate berri bat inskribatu nahi duten klub filialek horri buruz entitate matrizearen Zuzendaritza Batzordeak  hartutako erabakia aurkeztu beharko dute.

Inskripzioa gauzatu ondoren, dagokion federazioari jakinaraziko zaio, kirol jarduera hori aurrera eraman ahal izateko.

BESTE HAINBAT IZAPIDE

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu "Ordaindu", kirol-klubaren ordainagiria eskuratzeko.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua
Arrieta kalea, 25
31002 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Sakatu "Ordaindu", eskumendeko kirol-klubaren ordainagiria eskuratzeko.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua
Arrieta kalea, 25
31002 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Sakatu "Ordaindu" Estatutuen Aldaketaren Ordainagiria eskuratzeko.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua
Arrieta kalea, 25
31002 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Sakatu "Ordaindu" Ziurtagiriak Emateari dagokion Ordainagiria eskuratzeko.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua
Arrieta kalea, 25
31002 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Sakatu "Ordaindu" Estatutuen Kopiaren Ordainagiria eskuratzeko.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua
Arrieta kalea, 25
31002 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua
Arrieta kalea, 25
31002 Iruña
Telefono zenbakia: 848 42 78 55
Fax zenbakia: 848 42 36 28
Helbide elektronikoa: rentidad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time