Castellano | Euskara | Français | English
(2007ko 65. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 25ean)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 6.2 artikuluan ezartzen du Gobernuak finkatu behar dituela gutxieneko irakaskuntzak, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen ekainaren 3ko 8/1985 Lege Organikoko lehen xedapen gehigarriko 2 ataleko c) letrak aipatzen duenaren arabera.
Horregatik, argitaratua denez abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntza finkatzen duena, Gobernuari dagokio bere eskumenen esparruko lurralderako curriculuma ezartzea, betiere kontuan hartuz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 47. artikulua eta abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, Irakaskuntza ez-unibertsitarioaren arloko eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onetsi zuena.
Irakaskuntza ez-unibertsitarioko hezkuntza etapetako curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuak prestatzerakoan, ikasleen prestakuntza eta hezkuntza garapenari koherentzia eta jarraitasuna ematen dioten hezkuntza-printzipioak hartu dira oinarri, eta ez dira banakaturik hartu behar baizik eta beren osotasunean. Hauek dira oinarri horiek:
Kalitateko hezkuntza, ikasleen aniztasuna kontuan izanen duena eta haien premia guztiei erantzuteko modukoa, haur-haurretatik premia horiek zein diren aztertuta.
Hezkuntza-prozesuak honetara zuzendua behar du: ikasleek ohiko informazio iturriak eta teknologia berriak erabiliz modu autonomoan ikasteko trebetasunak bereganatzera.
Oinarrizko gaitasunak curriculumaren arlo guztietan zehar ikastea.
Oro har ulertzeko irakurketa, idazketa eta ahozko adierazmena etapetako arlo guztietako ikasketan zehar.
Curriculumeko hizkuntz arloen koordinazioa, hizkuntzen tratamendu integratuaren bitartez.
Hezkuntza-etapen arteko koordinazioa, etaparen helburuei eta oinarrizko gaitasunei dagokienez ikasleen ikasketaren kohesioa bermatzeko.
Nafarroaren hizkuntz berezitasuna, etapetako hizkuntz eredu desberdinen arabera.
Nafarroaren aniztasun geografiko, historiko eta kulturalaren ezagutza, desberdintasunekiko begirunea eta ondare natural eta artistikoa aintzat hartzea.
Baliabide naturalen erabilera zentzuzkoa, ingurumenaren gaineko ardura, norberaren eta taldearen osasunaren babesa, kontsumo arduratsua eta zirkulazio arauei men egitea.
Honako hezkuntza-balio hauen sustapena: norberaren ezagutza, autoestimua, emozioen kontrola, iraunkortasuna, erroreetatik ikasteko eta arriskatzeko gaitasuna.
Sormen, konfiantza, erantzukizun eta zentzu kritikoz banaka nahiz taldean prestatutako proiektuak irudikatu, abian jarri, burutu eta ebaluatzeko gaitasunaren garapena.
Bizikidetasuna eta elkarrenganako errespetuan oinarria duten balio eta praktika demokratikoen bidez gatazkak konpontzea.
Indarkeriaren aurkako jarreren garapena, gizonaren eta emakumearen arteko berdintasuna bultzatzea eta eskolaren esparru guztietatik kultura desberdinenganako hurbiltzea eta errespetua bultzatzea.
Ebaluazioa, bai barnekoa bai kanpokoa, puntu sendoak eta hobetzeko esparruak atzemateko.
Eskolako liburutegia euskarri mota guztiak antolaturik dituen baliabide zentroa da, curriculumeko arlo guztietako ikasketan lagungarria eta irakurtzea bultzatuko duena.
Familien eta ikastetxeen arteko elkarlana, bereziki, hau dela edo bestea dela, babes handiagoa behar dutenekikoa.
Hezkuntza-komunitateko kideen arteko giro positibo eta elkarlanekoa.
Irakasleen errekonozimendu soziala, haien lanaren aintzatespena eta autoritatearen babesa ikasgelan eta ikastetxean egunero lanean dihardutenean.
Foru dekretu honetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzen da, eta bertan daude oinarrizko gaitasunak, helburuak, edukiak eta ebaluaziorako irizpideak. Curriculum hori ikastetxe bakoitzak garatu eta osatuko du bere autonomiaz baliatuz.
Oinarrizko gaitasunak, etaparen curriculumetan lehenbizikoz aztertzen baitira, baliagarriak dira ikuspegi integratzaile eta lortutako ezagupenak aplikatzera zuzendutako batetik nahitaezkotzat jotzen diren ikasketak zein diren jakiteko. Gaitasun horiek bereganatuz gero, gai izan behar dute ikasleek beren errealizazio pertsonalerako, herritar gisa aktiboki parte hartzeko, helduarora modu egokian iristeko eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko. Oinarrizko gaitasuna, beraz, eskaera konplexuei erantzuteko eta askotariko eginkizunak modu egokian gauzatzeko ahalmena da. Trebetasun praktikoak, ezagupenak, motibazioak, balio etikoak, jarrera, emozioak eta beste zenbait osagai sozialen konbinazio bat da, batera lan egiten baitute eraginkortasunari begira.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak etapa osorako jarriak dira. Irakasgai bakoitzean oinarrizko gaitasunen garapenerako hark zertarako balio duen azaltzen da, eta baita helburu orokorrak ere, eta, kurtsoz kurtso antolaturik, edukiak eta ebaluazio irizpideak. Ebaluazio irizpideak, ikasitakoa zer den eta zer maila erdietsi den balioesteko aukera emateaz gain, erreferente funtsezko bihurtzen dira oinarrizko gaitasunen bereganatzea balioesteko orduan.
Foru dekretu honek arautzen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ikasketa-prozesuen ebaluazioa, eta kurtsoz igarotzeko eta tituluak eskuratzeko baldintzak; ikasleen aniztasunari arreta ematea, hasierako lanbide kualifikaziorako programak eta helduen irakaskuntza.
Kanpo ebaluazioari dagokionez, aipatzekoa da lortutako oinarrizko gaitasunen ebaluazioa, orientazio eta prestakuntzarakoa izanen baita, ikasle bakoitzaren prozesuak eta ikastetxe bakoitzeko ikasketa-prozesuak aztertuko baititu eta hobekuntzarako neurri egokiak hartzeko aukera emanen baitu.
Hori horrela, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluak aurrez irizpena eman duelarik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 19ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat, dekretatu dut:
1. artikulua. Aplikazio esparrua.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzen duen foru dekretu hau Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, ikastetxe pribatuetan eta ikastetxe pribatu itunduetan erabiliko da.
2. artikulua. Printzipio orokorrak.
1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa nahitaezkoa eta doakoa da eta oinarrizko hezkuntza osatzen du Lehen Hezkuntzarekin batera. Lau ikasturte ditu, normalean hamabi urtetik hamasei urte bete bitarte egitekoak. Oro har, ikasleek eskubidea dute ohiko araubidean jarraitzeko harik eta ikasturtea bukatzen den urteanhemezortzi urte bete arte.
2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan arreta berezia emanen zaio ikasleen hezkuntza eta lanbide arloko orientazioari.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hiru irakasgai desberdinetan antolatzen da: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasturtea orientaziorako izanen da, bai derrigorrezkoen ondoko ikasketetarako, bai lan bizitzan sartzeko.
4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza antolatzeko printzipioak honako hauek dira: hezkuntza komuna eta ikasleen aniztasunari arreta ematea.
3. artikulua. Helburuak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburua da ikasleek kulturaren oinarrizko elekmentuak bereganatzea, bereziki alde zientifiko, humanistiko eta teknologikoan; ikasteko eta lan egiteko ohitura hartu eta sendotzea; geroko ikaskeketan sartzeko eta lanean hasteko prestatzea, eta herritar gisa dituzten eskubide eta betebeharrak baliatzen irakastea.
4. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren xedeak.
Ikasleek honako xede hauetarako gaitasunak beregana ditzaten balioko du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak:
a) Betebeharrak erantzukizunez beren gain hartzea, beren eskubideak ezagutu eta baliatzea, gainerakoekiko begirunez, betiere; tolerantzia eta pertsonen eta taldeen arteko elkartasuna praktikatzea, giza eskubideak gizarte plural baten balio komun gisa sendotzeari begira elkarrizketa erabiltzea eta herritartasun demokratikoaz baliatzeko prestatzea.
b) Diziplinarako eta bakarka nahiz taldean ikasteko eta lan egiteko ohitura garatu eta sendotzea, ikasketa lana eraginkorra izan dadin nahitaezko baldintza gisa eta norberaren garapenerako baliabide gisa harturik.
c) Sexuen arteko diferentziak eta haien arteko eskubide eta aukera berdintasuna aintzat hartu eta errespetatzea. Gizon-emakumeen arteko diskriminazioa berekin dakarten estereotipoak arbuiatzea.
d) Nortasunaren arlo guztietan eta besteekiko harremanetan ahalmen afektiboak indartzea eta indarkeriaren, edonolako aurreiritzien eta estereotipo sexisten aurkako jarrera garatu eta liskarrak modu baketsuan konpontzea.
e) Oinarrizko trebetasunak garatzea informazio iturriak erabiltzerakoan, zentzu kritikoz ezagupen berriak bereganatzeari begira. Teknologien arloan oinarrizko prestakuntza bereganatzea, informazioari eta komunikazioari buruzkoetan.
f) Ezagupen zientifikoa diziplina desberdinetan egituratzen den jakintza integratu gisa hartzea, eta ezagupenaren eta esperientziaren alor desberdinetan problemak identifikatzeko metodoak ezagutu eta aplikatzea.
g) Ekimenerako adorea eta norberaren baitako konfiantza, partehartzea, zentzu kritikoa eta norberaren ekimena garatzea, eta halaber ikasten, planak egiten, erabakiak eta erantzukizunak bere gain hartzen ikasteko gaitasuna.
h) Ahoz nahiz idatzizko gaztelaniazko (edo, hala badagokio euskarazko) testu eta mezu konplexuak ulertu eta zuzen adieraztea eta literaturaren ezagupen eta irakurketarekin hastea.
i) Atzerriko hizkuntza bat edo gehiago modu egokian ulertu eta hitz egitea.
j) Geografia, historia eta kultura unibertsala eta Espainiakoa ezagutu, aintzat hartu eta errespetatzea.
k) Nafarroaren geografia eta historia eta Nafarroa berezi egiten duten hizkuntzen, kulturen eta ohituren aniztasuna ezagutzea.
l) Norberaren eta besteen gorputzaren funtzionamendua ezagutu eta onartzea, desberdintasunak errespetatu, gorputzaren zainketa eta osasunerako ohiturak sendotu eta eta gorputz hezkuntza eta kirola garapen pertsonal eta sozialean lagungarri gisa erabiltzea. Sexualitatea bere aniztasun guztian ezagutu eta pertsonarentzat duen garrantzia balioestea. Osasunarekin, kontsumoarekin, bizidunen eta ingurumenaren zaintzarekin lotura duten ohitura sozialak kritikoki aintzat hartzea, horrela haiek zaindu eta hobetzen laguntzeko.
m) Sormen artistikoa estimatzea eta artearen agerpenen hizkuntza ulertzea, adierazpen eta irudikapenerako askotariko baliabideak erabiliz.
5. artikulua. Lehenbiziko hiru ikasturteen antolamendua.
1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 24.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, etapa honetako ziklo guztietan ematen diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arloak, honako hauek dira:
-Natur Zientziak
-Gizarte zientziak, geografia eta historia
-Gorputz hezkuntza.
-Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza
-Plastika eta ikus-hezkuntza
-Gaztelania eta Literatura eta, dagokionean, Euskal Hizkuntza eta Literatura.
-Atzerriko hizkuntza
-Matematika
-Musika
-Teknologiak
2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 24.2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, etapa honetako ziklo guztietan ematen diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arloak, honako hauek dira:
-Natur Zientziak
-Gizarte zientziak, geografia eta historia
-Gorputz hezkuntza.
-Gaztelania eta Literatura eta, dagokionean, Euskal Hizkuntza eta Literatura.
-Atzerriko hizkuntza
-Matematika
3. Lehen hiru ikasturteetako batean ikasle guztiek izanen dute Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza.
4. Arlo guztietan arreta berezia emanen zaio gizon eta emakumeen arteko berdintasunari.
5. Hirugarren ikasturtean Natur zientziak banatu eginen dira: alde batetik, Biologia eta Geologia izanen dira eta, bestetik, Fisika eta Kimika. Dena dela, irakasgai horrek bere batasuna izanen du kurtsoz igarotzeari dagokionez.
6. Lehen eta bigarren ikasturteetako bakoitzean, ikasleek gehienez ere Lehen Hezkuntzako azken zikloan baino bi irakasgai gehiago ikasiko dituzte.
7. Halaber, hiru ikasturteetako bakoitzean, ikasleek aukerako irakasgai bat izanen dute Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen esparruaren arabera.
8. Etapako irakasgai guztietan landuko dira irakurriaren ulermena, ahozko eta idatzizko adierazmena, ikus-entzunezko komunikazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta balioetan oinarritutako hezkuntza.
9. Hezkuntza Departamentuak ezarriko du zer irizpide erabiliko diren Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 20.5 artikuluak aipatzen duen txostenaren arabera oinarrizko gaitasunak sendotzeko premia duten ikasleentzako programa gehigarriak antolatzerakoan, eta halaber zer irizpide erabili beren ikasketak aprobetxamenduz jarraitzeko premiak dituztenentzako programak antolatzerakoan.
6. artikulua. Laugarren ikasturtearen antolamendua.
1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 25.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, honako irakasgai hauek izanen dituzte ikasle guztiek ikasturte honetan:
-Gizarte zientziak, geografia eta historia
-Hezkuntza etiko-zibikoa
-Gorputz hezkuntza.
-Gaztelania eta Literatura eta, dagokionean, Euskal Hizkuntza eta Literatura.
-Matematika
-Atzerriko lehen hizkuntza
Matematika irakasgaiak bi aukera izanen ditu, irakasgai hori ikasle bakoitzarentzat nolakoa den kontuan hartuz: hor bukatzekoa den edo propedeutikoa den.
2. Aurreko atalean aipatutako irakasgaiez gain, ikasleek hiru aukeratuko dituzte honako irakasgai hauetatik:
-Biologia eta Geologia
-Plastika eta ikus-hezkuntza
-Fisika eta Kimika
-Informatika
-Latina
-Musika
-Atzerriko bigarren hizkuntza
-Teknologia
3. Ikastetxeek irakasgai guztiak eskaini beharko dituzte aukeran, curriculumeko aukeretan bilduta, prestakuntzarako bide koherenteak eratuz, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen irizpide pedagogiko eta antolamenduzkoen arabera.
4. Artikulu honen aurreko ataletan ezarritakoaz gain, ikasleek Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen aukerako gaietatik bat hartzeko aukera izanen dute.
5. Ikastetxeek beren ikasleei orientazioa emanen diete artikulu honen 2., 3. eta 4. atalek aipatzen dituzten curriculumeko aukeren, irakasgaien edo irakasgai bilduen arteko hautua egitean, beren ikasketa eta lanbide kontuetan bideratzeko edo, beharrezkoa bada, oinarrizko ikasketak sendotzeko.
6. Ikasleen irakasgaien eta aukeren hautua mugatu eginen da haietakoren baterako behar adinako kopurua ez dagoenean, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen irizpideen arabera.
7. Arlo guztietan arreta berezia emanen zaio gizon eta emakumeen arteko berdintasunari.
8. Etapako irakasgai guztietan landuko dira irakurriaren ulermena, ahozko eta idatzizko adierazmena, ikus-entzunezko komunikazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta balioetan oinarritutako hezkuntza.
7. artikulua. Curriculuma.
1. Hezkuntza-etapa honetako oinarrizko gaitasunek, helburuek, edukiek, metodo pedagokikoek eta ebaluazio irizpideek osatzen duten multzoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma.
2. Ikastetxeek foru dekretu honetan eta hauxe garatzeko arauetan ezarritako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma garatu eta osatuko dute; zehaztapen hori hezkuntza proiektuaren zati izanen da.
8. artikulua. Oinarrizko gaitasunak.
1. Foru dekretu honen I. eranskinean ikasleek etapa honen bukaeran bereganatuak behar dituzten oinarrizko gaitasunak finkaturik daude.
2. Foru dekretu honetan ezartzen diren irakasgai eta curriculumak baliagarriak dira ikasleek oinarrizko gaitasunak bereganatzea bermatzeko. Ikastetxeek beren hezkuntza-proiektuetan egiten duten zehaztapena ikasleei gaitasun horiek bereganatzen laguntzera zuzenduko da.
3. Ikastetxeen antolamendua eta funtzionamendua, hezkuntza-jarduerak, hezkuntza-komunitatea osatzen dutenen artean ezartzen diren harremanak eta jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak ere baliagarriak izan daitezke oinarrizko gaitasunak lortzeko.
4. Hizkuntza-gaitasuna faktore bat da curriculumeko arloetako ikasketa guztiak garatzeko. Horregatik, ikastetxeek irakasgai guztiak irakastean denbora tarte bat izan behar dute horretarako etapako ikasturte guztietan.
9. artikulua. Helburuak, metodologia eta ebaluazio irizpideak.
Foru Dekretu honen II. eranskinean finkatzen da irakasgai desberdinen helburuak zein diren, oinarrizko gaitasunak garatzeko nola laguntzen duten, eta ziklo bakoitzeko irakasgai bakoitzerako zer eduki eta ebaluazio irizpide dauden.
10. artikulua. Etapen koordinazioa.
Hezkuntza Departamentuak Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa bermatzeko irizpideak ezarriko ditu.
11. artikulua. Ebaluazioa.
1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ikaskuntza-prozesuaren ebaluazioa etengabea eta integratzailea izanen da, baina aldatu eginen da curriculumeko irakasgai batetik bestera.
2. Irakasleek curriculumaren elementu desberdinak kontuan hartuz eginen dute ebaluazioa.
3. Irakasgaietarako ebaluazio irizpideak funtsezko erreferente izanen dira ikasleek oinarrizko gaitasunak zenbateraino bereganatuak dituzten neurtzeko. Ikasketa-adierazleek ikasturte bakoitzerako ezartzen diren ebaluazio irizpideak zehaztuko dituzte.
4. Irakasle taldeak, ikasle talde bateko irakasle guztiek osatuak, tutoreak koordinaturik, taldean arituko dira ebaluazio prozesu guztian zehar eta haren ondorioz hartzen diren neurriak hartzerakoan, Hezkuntza Departamentuak ezartzen duenaren esparruan betiere.
5. Ikasle bakoitzak, etapa bukatzen duenean, txosten bat izanen du bere ikasketari buruz, lortutako helburuei eta bereganatutako oinarrizko gaitasunei buruz, Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen ereduaren arabera egina. Beste ikasketa batzuk egiten hasten bada, ikasleak hartzen dituzten ikastetxeek txosten hori izanen dute eskura.
6. Etengabeko ebaluazio prozesuan, ikaslearen aurrerapena egokia ez denean, hezkuntza-neurri osagarriak ezarriko dira, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen irizpideen arabera.
7. Irakasleek, ikasleen ikaskuntzaz gain, irakaskuntza prozesua eta beren irakaslana ere ebaluatuko dituzte.
12. artikulua. Kurtsoz igarotzea.
1. Ikasturte bakoitzaren bukaeran, eta ebaluazio prozesuaren ondorioz, irakasle taldeak egoki iruditzen zaizkion erabakiak hartuko ditu ikasleek kurtsoz igarotzeari dagokionez.
2. Ikaslea hurrengo kurtsora igaroko da baldin eta ikasturteko irakasgaietako helburuak bete dituenean edo ebaluazio negatiboa bi irakasgaitan baldin badu gehienez ere, eta hiru irakasgaitan edo gehiagotan ebaluazio negatiboa baldin badu, berriz, kurtsoa errepikatuko du. Salbuespenez, hiru irakasgaitan ebaluazio negatiboa izanda ere, baimena eman ahal izanen da kurtsoz igarotzeko, baldin eta irakasgai horiek hurrengo ikasturtean arrakasta lortzea galarazten ez badiote, errekuperatzeko aukera ona duela uste bada eta kurtsoz igarotzeak haren bilakaera akademikoari on eginen diola uste bada.
3. Irakasgai guztiak gainditu gabe kurtsoz igarotzen denak programa gehigarri bat izanen du eskuratu gabeko ikasketak errekuperatzera zuzendua eta programa horretako ebaluazioa gainditu beharko du.
Gorabehera hori kontuan izanen da, gainditu gabeko irakasgaiak kalifikatzean, kurtsoz igarotzeari buruz eta, betiere, foru dekretu honetan 16. artikluan aurreikusitako titulazioa eskuratzeari dagokionez.
4. Kurtsoz igarotzen ez denak beste urte bat egin beharko du kurtso berean. Errepikatze urte horretan plan berariazko eta pertsonalizatua egin behar zaio, ikasleari aurreko ikasturtean atzemandako zailtasunak gainditzen laguntzeko prestatua. Ikastetxeek plan hori antolatzean Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen irizpideak izanen dituzte kontuan.
5. Ikasleak behin bakarrik errepika dezake kurtso bera eta bi aldiz gehienez ere etapa osoan. Salbuespenez, bigarren aldiz errepikatu ahal izanen du laugarren kurtsoa, baldin eta etapako aurreko kurtsorik errepikatu ez badu.
6. Bikarren errepikapena etaparen azken kurtsoan gertatzen bada, urtebete luza daiteke foru dekretu honen 2.1 artikuluan ezarritako adin muga.
7. Irailean, ikastetxeek proba bereziak antolatuko dituzte kurtso guztietako irakasgaietarako, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen irizpideen arabera.
13. artikulua. Aniztasunari arreta ematea.
1. Hezkuntza lanak kontuan izan behar du ikasleen aniztasuna, eta gai izan behar du guztien hezkuntza-garapenari eta bakoitzaren premiei arreta emateko aldi berean.
2. Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak ezarriko ditu curriculum eta antolamenduan ikasle guztien premiei eta bereziki hezkuntza-premia berariazkoak dituztenei erantzuteko modukoak.
14. artikulua. Curriculum aniztasuneko programak.
1. Hezkuntza Departamentuak esparru bat ezarriko du ikastetxeek Curriculum aniztasuneko programak antola ditzaten, kontuan harturik izan daitezkeela zenbait ikasle, ebaluazio egoki baten ondoren, oro har ezarritako curriculumaren eduki, jarduera praktiko eta irakasgaien bestelako antolamendu bat behar dutenak, eta metodologia berariazko bat, etapako helburuak eta oinarrizko gaitasunak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eskuratzeko.
2. Ikasleek aukera izanen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoko programa horietan parte hartzeko. Aukera horixe bera izanen dute, bigarren kurtsoa egin eta gero hirugarrenera igaro ez daitezkeenek eta etapa berean lehenago behin errepikatu dutenek. Dena dela, parte hartzeko haien ebaluazio bai akademikoa eta bai psikopedagogikoa egin beharko dira, eta Hezkuntza Departamentuak esku hartu beharko du berari egoki iruditzen zaion moduan, eta betiere ikasleak berak eta familiak esateko dutena entzunda.
3. Hezkuntza Departamenduak programa horien curriculuma ezartzeaz gain, ikasleek horietan sartzeko bete behar dituzten baldintzak ere ezarriko ditu, bai eta ebaluaziorakoak, kurtsoz igarotzekoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua eskuratzekoak ere.
15. artikulua. Lanbide kualifikaziorako hastapeneko programak.
1. Hezkuntza Departamentuak antolatuko du eta, hala bada, baimena emanen du Lanbide kualifikaziorako hastapeneko programak ezartzeko, hamasei urtetik gorako gazteak gizartean, hezkuntzan eta lanean txerta daitezen, programa hasten den urteko abenduaren 31 baino lehen bete badituzte urte horiek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua eskuratu ez badute.
2. Salbuespenez, eta ikasleen eta familien adostasunarekin, adin hori hamabosteraino jaits daiteke, bigarren kurtsoa egin eta gero hirugarrenera igarotzerik ez izateaz gain etapa berean lehenago behin errepikatu dutenen kasuan. Dena dela, programa horietan sartzeko, ebaluazio bai akademikoa eta bai psikopedagogikoa egin beharko dira, eta Hezkuntza Departamentuak esku hartu beharko du berari egoki iruditzen zaion moduan, eta ikasleak konpromisoa hartu beharko du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30.3.c.) artikuluak aipatzen dituen moduluak egiteko.
3. Lanbide kualifikaziorako hastapeneko programek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren 1. mailari dagokion profil profesionalarekin bat etorri behar dute.
4. Hezkuntza Departamentuak programa horien ezaugarriak, curriculuma, ebaluazioa, kreditazioa eta, bidezko bada, titulazioa ezarriko ditu.
16. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.
1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean etapari dagozkion oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortu dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko dute.
2. Etapako irakasgai guztiak gainditzen dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko dute. Titulu hori eskura dezakete, halaber, irakasgai batean edo bitan, eta salbuespenez baita hirutan ere, ebaluazio negatiboarekin ikasturtea bukatu dutenek, baldin eta irakasle taldeak uste badu irakasgai horiek eta etapan oro har duten pisuak ez diela galarazi etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzea. Hezkuntza Departamentuak ebaluazio horren ardura izanen duen irakasle taldearen jarduketak arautuko ditu.
3. Etaparen bukaeran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratu ez eta 2.1 artikuluak aipatzen duen gehieneko adina duten ikasleek aukera izanen dute kalifikazio positiborik gabe dauden irakasgaiak gainditzeko, baldin eta haien kopurua ez bada bost edo bost baino gehiago, urteko proba baten bidez, zeina hurrengo bi urteetan eginen baita, Hezkuntza Departamentuak ezarritako irizpideen arabera.
4. Titulua eskuratzen ez duten ikasleek eskola-ziurtagiri bat jasoko dute, non jasoko baita ikasleak zenbat urte eman dituen ikasten, eta emandako irakasgaiak.
17. artikulua. Ikastetxeen autonomia.
1. Hezkuntza Departamentuak ikastetxeen autonomia pedagogiko eta antolamenduzkoa bultzatuko du, eta irakasleen talde lana eta hezkuntza-praktikatik abiatuko den ikerketa lana erraztuko ditu. Gainera, irakasleek beren lanaren garrantzi sozialari dagokion tratua, aintzatespena eta begirunea jaso ditzaten ahaleginduko da.
2. Ikastetxeek Hezkuntza Departamentuak ezarritako curriculuma eta aniztasunaz arduratzeko neurriak garatu eta osatzean, beren ikasleen ezaugarrietara eta beren hezkuntza-errealitatera egokituko dituzte, guztien premiak asetzeko, bai zailtasun handienak dituzten ikasleenak, bai ikasteko gaitasun edo motibazio gehiena dutenenak.
3. Familiek eta ikasleek etapa honetan duten funtsezko erantzukizuna errespetatu eta bultzatzearren, ikastetxeek beharrezkoak diren neurriak ezarriko dituzte, haien seme-alaben hezkuntza-prozesuan parte hartzera eta tarteko izatera bultzatzeko. Aldi berean irakasleen erabakiei beren babesa emanen diete.
4. Zuzendaritza taldeak hezkuntza-komunitateko kideen arteko giro positibo eta elkarlanekoa bultzatuko du.
5. Ikastetxeek, beren autonomiaz baliatuz, esperimentazioak, lanerako planak, antolamendu moduak edo eskola-ordu gehiago egiteko ahalmena dute, Hezkuntza Departamentuak ezarri bezala betiere, baina inola ere ezin ezarriko zaizkiei familiei ekarpenak edo departamentuari eskakizun bereziak.
18. artikulua. Etapako ebaluazioa.
1. Diagnostikorako ebaluazioa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Legearen 29. artikuluan arautua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa bukatzean eginen dute ikasle guztiek eta ez du ondorio akademikorik izanen. Ikastetxeek hezkuntza eta orientaziorako erabiltzeko izanen da, eta familiek eta hezkuntza-komunitate osoak informazioa izan dezaten.
2. Hezkuntza Departamentuak, bere ebaluazio planaren arabera, egin ditzake beste ebaluazio batzuk Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan zehar.
3. Hezkuntza Departamentuak bidezko ereduak eta laguntza emanen dizkie ikastetxeei, ebaluazioak modu egokian egin ahal izan ditzaten.
4. Ikastetxeek kontuan izanen dute ebaluazio hauetatik datorren informazioa, besteak beste, ikasleenganako arreta hobetzera zuzendutako neurriak eta programak antolatzeko eta kasuan kasuko oinarrizko gaitasunak lor ditzaten bermatzeko.
5. Ebaluazio horiek aukera emanen dute, irakaskuntza-prozesuen eta irakaslanaren ebaluazioarekin batera, hezkuntza-jarduketak aztertu eta baloratzeko, eta are berrorientatzeko, behar izanez gero.
19. artikulua. Tutoretza eta orientazioa.
Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak bultzatuko ditu ikasle bakoitzaren tutoretza antolatzeko eta haren orientazio psikopedagogiko, profesional eta hezkuntzakoa emateko
Lehenbiziko Xedapen Gehigarria. Pertsona Helduen Hezkuntza.
1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 68.1 artikuluak xedatzen duenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gaitasunak eta ezagutzak lortu nahi dituzten helduek beren baldintza eta beharrei egokitutako eskaintza izanen dute. Eskaintza hori mugikortasun eta gardentasun printzipioetan oinarrituko da eta bertaratuz egiten den modalitatean nola urrutiko hezkuntzaren bidez gauzatu ahal izanen da.
2. Hezkuntza Departamentuak Pertsona Helduen Hezkuntzaren ezaugarriak, antolamendua, ebaluazioa eta titulazioa ezarriko ditu, eta bai irakaskuntza horretara sartzeko baldintzak ere, eta zehaztuko du zein diren horiek emateko ikastetxe baimenduak.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Erlijio irakaskuntzak.
1. Erlijio irakaskuntzak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera sartuko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
2. Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu, ikasturtearen hasieran, adinez nagusi diren ikasleek eta ikasleen familiek beren seme-alabek erlijio irakaskuntzarik jasotzea nahi duten ala ez adierazteko aukera izan dezaten bermatzeko.
3. Erlijio irakaskuntzak hautatzen dituztenek honako aukera hauek izanen dituzte: erlijio katolikoaren irakaskuntzak, Estatuarekin Nazioarteko edo Lankidetzarako Hitzarmenak sinatuak dituzten gainerako konfesioen irakaskuntzak -betiere haietan jasotako moduan-, edo erlijioen historia eta kulturaren irakaskuntza.
4. Ikastetxeek, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen irizpideekin bat, antolamenduko neurriak garatuko dituzte, erlijio irakaskuntzak aukeratu ez dituztenek behar den bezalako hezkuntza-arreta jaso dezaten, horrela ez baita inolako diskriminaziorik izanen aukera bietako bata zein bestea egin. Arreta horrek ez du inola ere ekarriko erlijio egintzaren ezagupenekin loturiko edo etapako beste edozein irakasgairen curriculumeko edukiak ikastea. Ikastetxeek erabakitzen dituzten antolamenduzko neurriak beren hezkuntza-proiektuan sartu behar dituzte, familiek aldez aurretik haien berri izan dezaten.
5. Erlijio katolikoaren eta erlijioen historiaren eta kulturaren irakaskuntzaren ebaluazioa etapako gainerako irakasgaienak egiten diren bezalaxe eginen da eta haiek dituzten ondorio berdinak izanen ditu. Estatuarekin Lankidetza Hitzarmenak sinatu dituzten gainerako konfesio erlijiosoen irakaskuntzaren ebaluazioa hitzarmen horietan ezarritakoari lotuko zaio.
6. Erlijio katolikoaren irakaskuntzaren curriculuma eta Estatu espainiarrarekin hezkuntza arlorako Lankidetza Hitzarmenak sinatuak dituzten gainerako konfesioen erlijioaren curriculumak zehaztea elizaren hierarkiari eta erlijio bakoitzeko agintariei dagokie, hurrenez hurren.
7. Ikasle guztientzat berdintasunaren eta lehia librearen printzipioak bermatzeko, erlijio irakaskuntzen ebaluazioetan lortutako kalifikazioak ez dira kontuan hartuko espediente akademikoen arteko lehia dagoen deialdietan ez eta ikasleak onartzeko batez besteko kalifikazioa lortzeko ere, eskatzaileen arteko hautapena egiteko horretara jotzea beharrezkoa denean.
Hirugarren Xedapen Gehigarria. Nafarroako euskalkiak.
1. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako eskualde jakin batzuetan mintzatzen diren euskalkiak irakastea eta eskolan erabiltzea bermatuko du.
2. Hezkuntza Departamentuak ahaleginak eginen ditu irakasleek Nafarroako euskalkiak jakin ditzaten. aurreko puntuan ezarritakoa bete dadin beharrezkoak diren baliabide didaktikoak prestatu eta argitaratuko ditu.
Laugarren Xedapen Gehigarria. Hizkuntzen tratamendu integratua.
Curriculumeko hizkuntzen ikaskuntzari modu integratu eta koordinatuan ekin behar zaio, ikasleen hizkuntz gaitasunen hobekuntzari begira, betiere foru dekretu honen II. eranskinaren eta gerora hau garatzen duten arauen arabera.
Bosgarren Xedapen Gehigarria. Atzerriko hizkuntzetan ematen diren irakasgaiak.
1. Hezkuntza Departamentuak baimena eman dezake curriculumeko irakasgaien zati batzuk atzerriko hizkuntzetan irakasteko, foru dekretu honek arautzen dituen curriculumeko oinarrizko aspektuetan inolako aldaketarik eragin gabe betiere. Kasu horretan, etapan zehar, ikasleek bi hizkuntzetan bereganatu behar dituzte irakasgai horietako berariazko hiztegia eta terminologia berezia.
2. Aukera hau egiten duten ikastetxeek ez dute hizkuntza-beharkizunik ezarriko ikasleak onartzeko irizpideen artean.
Seigarren Xedapen Gehigarria. Baliokidetasunen araubidea.
Hezkuntza Departamentuak ezarriko ditu, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ezarritako irizpideekin bat, maila profesionaleko Musikako araubide bereziko irakaskuntzen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Musika eta Gorputz Hezkuntzako irakaskuntzen arteko baliokidetasunak, bai eta irailaren 19ko 1467/1997 Errege Dekretuak aipatzen duen moduko goi mailako kirolari izateak Gorputz Hezkuntza irakasgaian izanen duen eragina.
Xedapen Iragankor Bakarra. Aplikatzeko egutegia.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren antolamendu berria ezarri arte, hezkuntza sistemaren antolaketa berria aplikatzeko egutegia ezarri zuen ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, antolamendu hori Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarri baitzuen, honako dekretu hauek xedatutakoari jarraituko dio etapa honetako irakaskuntzak: otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretua, otsailaren 19ko 116/1996 Foru Dekretua, maiatzaren 19ko 135/1997 Foru Dekretua eta martxoaren 25eko 61/2002 Foru Dekretua.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
1. Indarrik gabe gelditzen dira otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretua, otsailaren 19ko 116/1996 Foru Dekretua, maiatzaren 19ko 135/1997a eta martxoaren 25eko 61/2002a.
2. Indarrik gabe gelditu dira foru dekretu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken Xedapenetan Lehenbizikoa. Arauen garapena.
Baimena ematen zaio Hezkuntza kontseilariari foru dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Oinarrizko gaitasunak
Oinarrizko gaitasunak curriculumean sartzeak bide ematen digu ezinbestekotzat hartzen diren ikaskuntzak azpimarratzeko, ikasitakoa aplikatzera bideratutako planteamendu integratzaile batetik abiatuta. Horregatik dira oinarrizkoak. Derrigorrezko irakaskuntza bukatzean gazte batek eskuratuak izan behar dituen gaitasunak dira, bere burua gauzatu, herritar aktiboa izan, helduaroan modu egokian sartu eta bizitza osoan zehar ikasten segitzeko bidea ematen diotenak.
Oinarrizko gaitasunak curriculemean sartzeak helburu batzuk ditu. Aurrenik, ikasitakoak integratzea, hala formalki ikasitakoak, arloetan edo irakasgaietan sartuak, nola informalki ikasitakoak eta ikasketa ez-formalak. Bigarrenik, ikasitakoa integratu, eduki mota desberdinekin lotu eta egoera eta testuinguru desberdinetan behar dutenean modu eraginkorrean erabiltzea ahalbidetzen die ikasleei. Eta, azkenik, irakaskuntza orientatzen du, ezinbesteko edukiak eta ebaluazio irizpideak identifikatzen lagundu eta irakatsi eta ikasteko prozesuari buruzko erabakiak inspiratzen baititu.
Curriculumeko arlo eta irakasgaiekin ikasle guztiek hezkuntzako helburuak lor ditzatela lortu nahi da, eta, beraz, oinarrizko gaitasunak eskura ditzatela. Hala eta guztiz ere, ez dago zuzeneko loturarik arlo edo irakasgai batzuen irakaskuntzaren eta gaitasun jakin batzuen garapenaren artean. Arlo bakoitzak laguntza ematen du gaitasun batzuk garatzeko, eta oinarrizko gaitasun bakoitza arlo edo irakasgai batzuk lantzearen ondorioz lortzen da.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko, curriculumeko arloetan eta irakasgaietan egindako lanari garapenerako beharrezkoak diren antolamenduaren eta funtzionaltasunaren esparruetako neurri batzuk erantsi behar zaizkio. Beraz, ikastetxeen eta ikasgelen antolaketa eta funtzionamendua, ikasleen parte-hartzea, barne arauak, metodologia eta baliabide didaktiko batzuen erabilera edo eskolako liburutegiaren eraketa, antolaketa eta funtzionamendua eta beste elementu batzuk lagungarri edo oztopo izan daitezke komunikazioari, inguru fisikoaren azterketari, sormenari, elkarbizitzari eta herritartasunari nahiz alfabetatze digitalari lotutako gaitasunak garatzeko. Orobat, tutore-jardun etengabea funtsezko laguntza izan daiteke ikasketen erregulazioari, garapen emozionalari edo trebetasun sozialei dagozkien gaitasunak garatzeko. Azkenik, jarduera osagarriak eta eskola kanpokoak planifikatuz gero, oinarrizko gaitasun guztien garapena bultzatzen ahal da.
Europar Batasunak egindako proposamenaren esparruan, eta azaldu diren gorabeherei jarraikiz, oinarrizko zortzi gaitasun hauek ezarri dira:
1.-Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna.
2.-Matematikarako gaitasuna.
3.-Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.
4.-Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
5.-Gaitasun soziala eta herritartasuna.
6.-Arte eta kultur gaitasuna.
7.-Ikasten ikasteko gaitasuna.
8.-Autonomia eta ekimen pertsonala.
Eranskin honetan gaitasun horien deskripzioa, helburuak eta ezaugarriak azaldu eta ikasle guztiek derrigorrezko bigarren hezkuntzaren bukaeran horietako bakoitzean lortu behar duten oinarrizko maila ezartzen da.
Derrigorrezko bigarren hezkuntza irakasgai batzuetan egituratzen da, eta horietan bilatu behar dira gaitasunak etapa honetan garatu ahal izateko erreferenteak. Horiek horrela, irakasgai bakoitzean, haren xede nagusi diren oinarrizko gaitasunak lortzeko ematen duen laguntza aipatuko da berariaz. Bestalde, bai helburuek, bai edukien hautapenak gaitasun guztien garapena bermatzea dute xede. Ebaluazio irizpideek haiek lortzeko bidean aurrera egindako urratsak baloratzeko balio dute.
1.-Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna.
Gaitasun hau hizkuntza ahoz eta idatziz komunikatzeko, errealitatea irudikatu, interpretatu eta ulertzeko, ezagupenak osatu eta komunikatzeko eta pentsamendua, emozioak eta portaera antolatu eta autoerregulatzeko tresna gisara erabiltzeari dagokio.
Gaitasun honetako ezagupenek, trebetasunek eta jarrerek bidea ematen digute pentsamenduak, emozioak, bizipenak eta iritziak azaldu, hizketan aritu, zentzu kritikoa eta etikoa osatu, ideiak sortu, ezagupenak egituratu, solasari, ekintzei eta lanei koherentzia eta kohesioa eman, erabakiak hartu eta entzuten, irakurtzen eta ahoz nahiz idatziz adierazteko atsegina hartzeko, eta horrek guztiak autoestimazioa eta konfiantza garatzen laguntzen du.
Komunikatu eta hizketan aritzeko, beharrezkoa da besteekin eta inguruarekin loturak eta harreman konstruktiboak ezartzeko eta ezagutzen diren heinean onartzen diren bestelako kulturetara hurbiltzeko gaitasunak garatzea. Horregatik, hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna elkarrekin bizi eta gatazkak konpontzeko trebetasunaren barruan dago.
Hizkuntzak, errealitatea ulertu eta irudikatzeko tresna den aldetik, berdintasunerako baliabidea behar du izan, alegia, emakumeen eta gizonen artean berdintasuneko harremanak ezarri eta estereotipo eta esapide sexistak baztertzeko. Hizkuntza bidezko komunikazioak eskola komunitatean gatazkak modu lasaian konpontzeko tresna izan behar du.
Entzun, azaldu eta solas egiteko beharrezkoa da hitzezko interakzioaren mota desberdinez ohartzea, hala nola komunikazio egoera desberdinetan trukatzen diren ahozko mezuak azaldu eta ulertzeko gero eta gaitasun handiagoa izan eta komunikazioa testuingurura egokitzeko gaitasuna izatea. Halaber, beharrezkoa da hizkuntzako eta hizkuntzaz kanpoko kodeak eta trebetasunak eta egoera bakoitzean komunikatzeko arauak aktiboki eta eraginkortasunez erabiltzea, komunikazio egoera bakoitzari egokitutako ahozko testuak produzitzeko.
Irakurri eta idazteak bidea ematen digute informazioa bilatu, bildu eta prozesatzeko eta asmo komunikatiboa edo kreatiboa duten testu mota desberdinak sortu eta erabiltzeko. Irakurtzeak idatzizko hizkuntza erabili ahal izateko kodea interpretatu eta ulertzea ahalbidetzen digu, eta, gainera, atseginaren iturria da, bestelako inguruneak, hizkuntzak eta kulturak ezagutzeko bidea eta fantasiaren eta jakinduriaren sorburua, eta horrek guztiak komunikatzeko gaitasuna mantendu eta hobetzeko laguntza ematen du.
Hizkuntza bidezko komunikazioko ekintzei (elkarrizketari, irakurketari, idazketari eta abarri) helburu batzuk aplikatzeko gaitasuna loturik dago gaitasun horren funtsezko ezaugarri batzuekin, adibidez errealitatea irudikatu, interpretatu eta ulertzeko trebetasunekin eta ezagupenak eta ekintzak antolatu, autoerregulatu eta koherentzia ematekoekin.
Ulertzea eta komunikatzen jakitea jakintza praktikoak dira, hizkuntzaren funtzionamenduaren eta hura erabiltzeko arauen gogoetazko ezagutzan oinarritu behar direnak eta hizkuntza behaketarako eta analisirako tresnatzat hartzeko trebetasuna barne hartzen dutena. Testuinguru sozial eta kultural bakoitzeko komunikazio egoerara egokitutako solas mota desberdinak sortu eta interpretatzeko, beharrezkoa da hizkuntza sistemaren funtzionamendu arauak eta ahozko jardun egokia izateko estrategiak ezagutu eta erabiltzea.
Gaitasun horrek barne hartzen du hizkuntzaren konbentzio sozialez, balio eta alderdi kulturalez eta testuinguruaren eta komunikazio asmoaren araberako moldakortasunaz ohartzea. Berarekin dakar beste pertsonen tokian jartzeko gaitasun enpatikoa, irakurri, entzun, analizatu eta bereak ez bezalako iritziak sentsibilitatez eta izpiritu kritikoaz onartzekoa, mamiari eta formari dagokienez ideiak eta emozioak egoki adieraztekoa eta kritikak egin eta izpiritu positiboaz onartzekoa.
Atzerriko hizkuntzen kasuan, eta jakite eta formalizazio maila desberdinekin, gaitasun horrek berarekin dakar horietako baten bat -bereziki idatziz- komunikatzeko erabiltzeko trebetasuna, eta horrekin batera, harreman sozialak aberastu eta norberarena ez bezalako testuinguruetan aritzea. Orobat, informatu, komunikatu eta ikasteko iturriak zabaldu eta dibertsifikatu egiten dira.
Labur esateko, derrigorrezko hezkuntzaren bukaeran hizkuntza gaitasuna garatzearen ondorioz, ahozko eta idatzizko hizkuntza testuinguru desberdinetan menperatzen dira eta gutxienez atzerriko hizkuntza bat funtzionalki erabiltzen da.
2.-Matematikarako gaitasuna.
Gaitasun hau ondoko hauei dagokie: zenbakiak erabili eta erlazionatzeari, haien arteko oinarrizko eragiketak eta arrazoibide nahiz adierazpen matematikoaren motak erabiltzeari, bai informazio mota desberdinak sortu eta interpretatzeko, bai errealitatearen alderdi kuantitatiboei eta espazialei buruzko ezagutza handitu eta eguneroko bizitzako eta lan munduko arazoak konpontzeko.
Matematikako gaitasunaren osagaia da informazioak, datuak eta argudioak argitasunez eta zehazki interpretatu eta adieraztea, eta horrek bidea ematen du bizitza osoan zehar ikasten segitzeko, hala eskola munduan nola hortik kanpo, eta gizartean parte-hartze eraginkorra izateko.
Halaber, gaitasun honek barne hartzen du oinarrizko elementu matematikoak (zenbaki motak, neurriak, sinboloak, elementu geometrikoak eta abar) ezagutu eta eguneroko bizitzako benetako edo itxurazko egoeretan erabiltzea, hala nola arazoak konpondu nahiz informazioa lortzeko balio duten arrazoibide prozesuak abian jartzeko. Prozesu horiei esker, gero eta egoera eta testuinguru zabalagoetara aplikatzen ahal dugu informazio hori, argudio kateak ulertzen ahal ditugu funtsezko ideiak identifikatuz, eta argudioen eta informazioen logika eta balioa juzgatzen ahal dugu. Hortaz, matematikako gaitasunak berarekin dakar pentsamenduaren prozesu batzuei (indukzioa, dedukzioa, eta abar) jarraitu eta kalkulurako algoritmo edo logika elementu batzuk aplikatzeko trebetasuna, eta horrek arrazoibideen egokitasuna identifikatu eta arrazoibide egokien emaitzen ziurtasun maila baloratzea ahalbidetzen digu.
Matematikako gaitasunak barne hartzen ditu informazioarekiko eta matematika elementuak edo euskarriak dituzten egoerekiko (arazoak, gauza ezezagunak eta abar), hala nola behar denean erabiltzeko, jarrera positiboa eta segurtasun eta konfiantza gero eta handiagoak; segurtasun eta konfiantza horien oinarriak dira ziurtasunaren errespetua eta gustua eta haren bilaketa arrazoibidearen bitartez.
Gaitasun honek errealitatea eta zentzua hartzen du elementu eta arrazoibide matematikoak haien beharra duten eguneroko egoerei aurre egiteko erabiltzen direnean. Beraz, haren barruan daude egoera horien identifikazioa, arazoak konpontzeko estrategien aplikazioa eta daukagun informaziotik abiaturik errealitatea irudikatu eta interpretatzeko teknika egokien hautapena. Azken batean, matematika jarduera testuinguru askotarikoetan erabiltzeko ahalmen benetakoa. Horregatik, derrigorrezko hezkuntzan haren garapena lortuko da baldin eta matematika ezagupenak bestelako jakintza arloetatik eta eguneroko bizitzatik heldu diren egoera desberdinetan naturalki aplikatzen badira.
Matematikako gaitasunaren garapenak, derrigorrezko hezkuntzaren bukaeran, berarekin dakar matematikazko arrazoibideak esparru pertsonalean eta sozialean naturalki erabiltzea, informazioa interpretatu eta sortzeko, eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko. Azken batean, matematikako arrazoibideak erabili, matematikako argudioak ulertu eta matematika-hizkuntzaren bidez komunikatzea ahalbidetzen diguten trebetasunak eta jarrerak aplikatzea da kontua, eta hori euskarri egokiak erabiliz eta matematika-ezagupenak bestelako ezagupenekin lotuz, konplexutasun maila desberdinekin bizitzak planteatzen dizkigun egoerei erantzuteko.
3.-Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.
Mundu fisikoarekin, bai haren alderdi naturalekin, bai giza jardunak sortutako horiekin, elkar eragiteko trebetasuna da, gertaerak ulertu, ondorioak aurreikusi eta nork bere bizitzaren, beste pertsonen eta gainerako izaki bizidunen bizi-baldintzak hobetu eta zaintzeko bidea ematen diguna. Labur esanda, bizitzaren eta jakintzaren arlo desberdinetan (osasuna, lana, kontsumoa, zientzia, prozesu teknologikoak eta abar) autonomiaz eta ekimen pertsonalez jardun eta mundua interpretatzeko trebetasunak hartzen ditu barne; zeregin horietarako beharrezkoa da tartean sartutako jakintza-arlo desberdinetatik fenomenoak analizatzea ahalbidetzen diguten oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak aplikatzea.
Beraz, gaitasun honen osagaia da bizitza eta giza-jarduna garatzen direneko espazio fisikoa, bai eskala handian, bai ingurune hurbilean, egoki hauteman eta inguruko espazioarekiko interakzioak izateko trebetasuna: bertan higitu eta objektuak eta haien kokapena barne hartzen dituzten arazoak konpondu.
Orobat, espazio fisikoarekiko interakzioan jarduteko gaitasunak berarekin dakar espazio horretan pertsonak egotearen eraginaz ohartzea, haien kokapena, jarduerak, eragiten dituzten aldaketak eta ondoriozko paisaiak aztertu eta ikastea zer garrantzitsua den gizaki guztiak garapenaren onuradun izatea, garapen horrek aniztasun eta baliabide naturalak zaintzea eta elkartasun globala eta belaunaldien artekoa mantentzea. Halaber, barne hartzen du errealitatea hauteman eta informazioko nahiz publizitateko mezuak aztertzeko izpiritu kritiko bat, hala nola eguneroko bizitzan kontsumo arduratsuko ohiturak izatea.
Gaitasun honi esker, eta giza gorputza, natura eta gizonek eta emakumeek harekin duten interakzioa ezagutzetik abiaturik, bizimodu desberdinen ondorioei buruzko arrazoibideak egin eta inguru natural eta sozial osasuntsu batean bizitza fisiko eta mental osasuntsua izateko jarrera sustatzen ahal dugu. Orobat, osasunaren bi aldeak -banakakoa eta soziala- aintzat hartu eta nork bere buruarekiko eta besteekiko erantzukizun eta errespetuzko jarrerak izatea ahalbidetzen digu.
Gaitasun honek bidea ematen digu galdera nahiz arazoak identifikatu eta frogetan oinarritutako ondorioak lortzeko, mundu fisikoa eta gizakiaren jardunak ingurumenean eta pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean eragiten dituen aldaketak ulertu eta haiei buruzko erabakiak hartu ahal izateko. Barne hartzen du ezagutza eta prozedura horiek erabiltzea, pertsonen, erakundeen nahiz ingurumenaren eskakizunei edo beharrei erantzuteko.
Aurretik ulertutako nozio, kontzeptu zientifiko eta tekniko eta teoria zientifiko batzuen aplikazioa ere hartzen du barne. Horretarako, beharrezkoa da analisi sistematikoaren eta ikerketa zientifikoaren prozesuak eta jarrerak praktikan jartzea: arazo garrantzitsuak identifikatu eta planteatzea; zuzeneko nahiz zeharkako behaketak egitea, haien gidari den esparru teorikoaz edo interpretaziozkoaz jakitun izanik; galderak egitea; informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa bilatu, aurkitu, aztertu eta irudikatzea; har litezkeen konponbideak edo hipotesiak planteatu eta egiaztatzea; konplexutasun maila desberdineko iragarpenak eta inferentziak egitea; eta galdera zientifikoei erantzun eta testuinguru desberdinetan (akademikoan, pertsonalean eta sozialean) ondorioak lortu, interpretatu, ebaluatu eta komunikatzeko eskura dagoen ezagutza teorikoak eta enpirikoak identifikatzea. Halaber, barne hartzen du ikertzeko jardueraren ezaugarriak, ahalbideak eta mugak ezagutzea, historian zehar jakitatea osatzeko tresna izan den aldetik.
Gainera, gaitasun honek eguneroko bizitzako eta lan munduko beharrak asetzeko konponbide teknikoak planifikatu eta erabiltzeko trebetasunak ematen dizkigu.
Laburbilduz, gaitasun honek berarekin dakar pentsaera zientifiko-teknikoa erabiltzea, jasotzen den informazioa interpretatu eta aurrerapen teknologikoek eta zientifikoek pertsonak, gizartea eta natura nabarmen eragiten dituzten mundu honetan autonomiaz eta ekimen pertsonalez erabakiak hartzeko. Era berean, barne hartzen du ezagutza zientifikoa bestelako jakintza-arloetatik bereizi eta baloratzeko gaitasuna, eta baita zientziari eta garapen teknologikoari lotutako balio eta irizpide etikoak erabiltzekoa ere.
Orain arte azaldutako trebetasunen eta gaitasunen ildo beretik, oinarrizko gaitasun honetan sartzen dira baliabide naturalen erabilera arduratsua, ingurumenaren zainketa, zentzuzko kontsumo arduratsua eta osasun pertsonala eta kolektiboaren babesa, pertsonen bizi kalitatearen funtsezko elementuak baitira.
4.-Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
Gaitasun hau informazioa bilatu, lortu, prozesatu, komunikatu eta jakintza bihurtzeko trebetasunean datza. Trebetasun batzuk hartzen ditu barne, informazioa bilatzetik hasi eta hura tratatu ondoren euskarri desberdinen bitartez transmititzearekin bukatuta, barne hartuz informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera, informatu, ikasi eta komunikatzeko funtsezko elementua baita.
Informazioa bilatu, hautatu, erregistratu eta tratatu edo aztertzeari loturik dago. Informazioa lortzeko teknika eta estrategia batzuk erabiltzen ditu, aukeratzen den iturria eta erabiltzen den euskarria zein den (ahozkoa, inprimatua, ikus-entzunezkoa, digitala edo multimedia). Oinarrizko hizkuntza berariazko batzuk (testu bidezkoa, zenbakizkoa, ikono bidezkoa, ikusizkoa, grafikoa eta soinu bidezkoa) eta haiek deskodetu eta transferitzeko jarraibideak menperatzea eskatzen du, hala nola informazio mota desberdinen, haien iturrien, ahalbideen, kokapenaren eta hura adierazteko maizenik erabiltzen diren hizkuntzen eta euskarrien ezagupena egoera eta testuinguru desberdinetan aplikatzea.
Informazioa izateak ez du automatikoki jakintza sortzen. Informazioa jakintza bihurtzeko beharrezkoa da hura antolatu, erlazionatu, aztertu eta sintetizatzeko, hala nola konplexutasun maila desberdineko inferentziak eta dedukzioak egiteko trebetasunak izatea, laburbilduz, hura ulertu eta lehendik ditugun ezagupen-eskemen barruan sartzeko trebetasuna. Haren barruan dago, halaber, lortutako informazioaren eta ezagupenen komunikazioa, horretarako berariazko hizkuntza eta teknika desberdinak, hala nola informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten ahalbideak barne hartzen dituzten adierazpen baliabideak erabiliz.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak lan intelektualeko tresna gisa erabiltzen trebea izateko beharrezkoa da beren funtzio bikoitzean erabiltzea, alegia, informazioa eta jakitatea transmititzeko eta sortzeko. Funtzio sortzailea erabiltzen da, adibidez, matematika, fisika, gizarte, ekonomia edo arte arloetako prozesuen ereduetarako tresna gisa erabiltzen direnean. Orobat, gaitasun honek bidea ematen du informazio ugaria eta konplexua egoki prozesatu eta kudeatzeko, benetako arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko, hala nola ikasteko komunitate formal eta ez-formaletan parte hartzeko komunikazio inguruneak zabalduz, lankidetza taldeetan aritu eta produkzio arduratsuak eta kreatiboak sortzeko.
Gaitasun digitalak barne hartzen du informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzean etekinik handiena lortzea, eta horretarako beharrezkoa da sistema teknologikoen ezaugarriak, funtzionamendua eta arlo horretako aldaketek pertsonen eta lanaren munduan duten eragina ezagutzea. Halaber, haren osagaia da softwarean eta hardwarean sortu ohi diren arazoak identifikatu eta konpontzeko estrategia berrien erabilera. Gainera, teknologia horiek ematen duten informazioa aprobetxatu eta modu kritikoaz aztertzeko bidea ematen du, bai norberaren lan autonomoaren bidez, bai lankidetzan arituz, sinkronikoki eta diakronikoki, eta gero eta zabalagoak diren ingurune fisiko eta sozialekin harremanak ezartzeko. Gaitasun honek informazioa antolatu eta prozesatzeko balio du, hala nola informazio hori ikasketen, lanaren eta aisialdiaren arloetan aurretik finkatutako xedeak lortzera bideratzeko.
Horiek horrela, gaitasun digitala benetako arazoei konponbide egokia emateko baliabide teknologikoak normaltasunez erabiltzean datza. Era berean, bidea ematen du informazio iturri berriak eta berrikuntza teknologikoak agertu ahala, haiek ebaluatu eta aukeratzeko, berariazko eginkizunak nahiz helburuak lortzeko egokiak diren heinean.
Labur esateko, informazioaren tratamenduak eta gaitasun digitalak beraiekin dakarte informazioa eta haren iturriak eta baliabide teknologikoak hautatu, prozesatu eta erabiltzean pertsona autonomoa, eraginkorra, arduratsua, kritikoa eta gogoetatsua izatea, bai eta eskura dagoen informazioa baloratzeko jarrera kritikoa eta gogoetazkoa izatea eta behar denean informazioa egiaztatzea ere, hala nola informazioa eta haren iturriak euskarri desberdinetan erabiltzeko gizartean adostutako jokabide arauak errespetatzea.
5.-Gaitasun soziala eta herritartasuna.
Gaitasun honi esker, bizi garen gizartearen errealitatea ulertzen dugu, eta gai gara lankidetzan aritu, elkarrekin bizi, gizarte anitz batean herritartasun demokratikoaren arabera jokatu eta gizartea hobetzeko konpromisoa hartzeko. Parte hartu, erabakiak hartu, egoera jakin batzuetan nola jokatu hautatu eta hartutako aukeren eta erabakien erantzukizuna hartzea ahalbidetzen diguten ezagutzak eta trebetasun konplexuak biltzen ditu.
Oro har, barne hartzen du gizarteen bilakaerari eta antolaketari eta sistema demokratikoaren ezaugarriei eta balioei buruzko ezagutzen erabilera, gizartean ongi moldatzeko, hala nola hautatu eta erabakiak hartzeko zentzu morala erabili eta herritarren eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta arduratsuan betetzea.
Gaitasun honek munduaren errealitate historikoa eta soziala, haren bilakaera, lorpenak eta arazoak ulertzea errazten digu. Errealitatea modu kritikoan ulertzeko, beharrezkoa da esperientzia eta ezagupenak izan eta errealitate hori aztertzeko ikuspuntu desberdinak daudela jakitea. Berarekin dakar analisi multikausalera eta sistemikora jotzea, gertaera eta arazo historikoei buruzko iritzia eman eta haiei buruzko gogoeta kritikoak eta globalak egiteko, hala nola benetako egoeren gaineko arrazoibide kritikoak eta logikoak egin eta besteekin hizketatzeko, haiekin batera errealitatearen ulermena hobetzearren.
Ondoko hauek ere hartzen ditu barne: gaur egungo gizarteen ezaugarriak eta haien aniztasuna, gero eta handiagoa dena, eta arazoak ulertzea; kultura desberdinek gizateriaren bilakaerari eta aurrerapenari egindako ekarpenez ohartzea; eta bizi garen gizarteko kide izatearen sentimendu komuna izatea. Labur esateko, tokian tokiko identitatearekin bateragarria den herritartasun global bat izatea.
Halaber, gaitasun honen funtsezko osagaiak dira ondoko trebetasun sozial hauek: balioen eta interesen arteko gatazkak elkarbizitzaren parte direla ohartarazi eta haiek modu konstruktiboan konpontzeko bidea ematen digutenak, hala nola erabakiak modu autonomoan hartzea ahalbidetzen digutenak, horretarako, alde batetik, gizarteari buruzko ezagupenak erabiliz, eta, bestetik, gogoeta kritikoaren bitartez eta eskualde, herrialde nahiz komunitate bakoitzaren oinarrizko kultur ereduen barruan garatutako elkarrizketaren bitartez eratutako balio eskala bat erabiliz.
Gaitasun honen alderdi etikoak barne hartzen du ingurunearen balioak ezagutu, ebaluatu eta afektibitatearen eta arrazoiaren bidez berregitea, pixkanaka nork bere balio sistema eratu eta gatazka nahiz erabaki bati aurre egiterakoan haren arabera jokatzeko. Horretarako, beharrezkoa da jakitea ezen jarrera pertsonalak etikoak izateko, Giza eskubideen deklarazioak biltzen dituenak bezalako printzipio edo balio unibertsalekiko errespetuan oinarritu behar direla.
Hortaz, gaitasun honetan, besteak beste, ondoko trebetasun hauek aurki ditzakegu: elkar ezagutu eta baloratzea, testuinguru desberdinetan komunikatzen jakitea, nork bere ideiak azaldu eta besteenak entzutea, besteen jarrera onartu eta, gurea ez bezalakoak badira ere, haien ikuspuntuak ulertzea, eta komunitatearen bizitzaren maila guztietan erabakiak hartzeko gai izatea, norberaren eta taldearen interesak batera baloratuz. Gainera, barne hartzen du desberdintasunen balorazioa eta kolektibo guztien eskubideen berdintasuna aitortzea, bereziki emakumeen eta gizonen artean. Halaber, akordioak lortu eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioa praktikatzea, bai esparru pertsonalean, bai sozialean.
Azkenik, gaitasun honen osagaia da herritartasun aktiboa eta integratzailea izatea, eta horretarako beharrezkoa da estatu eta gizarte demokratikoen oinarri diren balioak, haien funtsak, antolaketa eta funtzionamendua ezagutu eta ulertzea. Gaitasun honek bidea ematen digu demokrazia, askatasun, elkartasun, erantzukidetasun, partaidetza eta herritartasun kontzeptuei buruzko gogoeta kritikoak egiteko, arreta berezia emanez nazioarteko adierazpenetan, Espainiako Konstituzioan eta autonomia erkidegoetako legerian ezarritako eskubideei eta betebeharrei eta erakundeek horiek betetzen ote dituzten aztertzeari; halaber, balio demokratikoekin modu koherentean jokatzea ahalbidetzen digu, eta horrek, bestalde, barne hartzen du nork bere pentsamenduen, balioen, sentimenduen eta ekintzen kontzientzia izan eta haiek kontrolatzea.
Herritartasunak elkarbizitzan aktiboki eta bete-betean parte hartzeko trebetasunak behar ditu. Halaber, beharrezkoa du elkarbizitzarako balio demokratikoei loturiko arauak ezarri, onartu eta erabiltzea, herritarren eskubideak, askatasunak, erantzukizunak eta betebeharrak betetzea eta besteen eskubideak defendatzea.
Labur esateko, gaitasun hau izateko beharrezkoa da bizi garen gizartearen errealitatea ulertu, elkarbizitzari eta gatazkei aurre egiteko balio eta praktika demokratikoetan oinarritutako zentzu etikoa erabili eta herritartasuna erabiltzea, nork bere irizpideen arabera jokatuz, bakea eta demokrazia eratzeko laguntza emanez eta jarrera positiboa, solidarioa eta arduratsua hartuz herritarren eskubideak eta betebeharrak betetzeari begira.
6.-Arte eta kultur gaitasuna.
Gaitasun honek bidea ematen du kultur eta arte agerpenak ezagutu, ulertu, estimatu eta baloratzeko, hala nola aberastu eta gozatzeko iturri gisa erabili eta herrien ondarearen osagaitzat hartzeko.
Kultura oro har, eta, bereziki, artea estimatzeak berarekin dakar haren agerpenetara hurbiltzea ahalbidetzen duten trebetasunak eta jarrerak izatea, hala nola horiek ulertu eta baloratzeko eta haiekin hunkitu eta gozatzeko pentsaeraren, pertzeptzioaren eta komunikazioaren arloko trebetasunak eta sentsibilitatea eta estetikaren zentzua izatea.
Gaitasun honek barne hartzen ditu pentsaera dibergenteko eta conbergenteko trebetasunak, izan ere, beharrezkoa du ideia eta sentimendu propioak eta besteenak berlantzea, ulertu eta adierazteko iturriak, moduak eta bideak aurkitzea eta, bai eremu pertsonalean, bai akademikoan, helburuak lortzeko behar diren prozesuak planifikatu, ebaluatu eta egokitzea. Hortaz, adierazi eta komunikatzeaz gain, arteko eta kulturako errealitate eta produkzio desberdinak pertzibitu, ulertu eta haiekin aberasteko bidea ematen du gaitasun honek.
Beharrezkoak ditu kode artistikoei jarraikiz adierazteko ekimena, irudimena eta sormena, hala nola, kontuan hartuz kultur eta arte jarduerak talde-lanean egiten direla askotan, beharrezkoa da lankidetzan aritzeko trebetasunak, azkenean emaitza batzuk lortzen lagundu eta besteen ekimenak eta ekarpenak onartzearen garrantziaz ohartzeko.
Gaitasun artistikoak arte hizkuntza desberdinen tekniken, baliabideen eta konbentzioen oinarriak eta kultur ondarearen lan eta adierazpen garrantzitsuenak ezagutzeko bidea ematen du. Gainera, barne hartzen du agerpen horien eta gizartearen -agerpenak sortzen diren garaiko pentsamoldea eta ahalbide teknikoak- nahiz haiek sortu dituen pertsonaren edo taldearen arteko loturak identifikatzea. Horretarako, beharrezkoa da pentsaeren, korronte estetikoen eta moda eta gustuen bilakaeraz, hala nola estetikak pertsonen eta gizarteen eguneroko bizitzan irudikatu, adierazi eta komunikatzeko duen garrantziaz ohartzea.
Orobat, arte baliabideen bitartez (musika, literatura, ikus-entzunezkoak eta arte eszenikoak, herri-arteak) ideiak, esperientziak edo sentimenduak adierazteak dakarren sormena estimatzeko jarrera ere hartzen du barne. Berarekin dakar adierazteko askatasuna, kultur aniztasunerako eskubidea, kulturen arteko harremanen garrantzia eta besteekin partekatutako arte esperientziak baloratzea.
Labur esateko, gaitasun hau osatzen duten trebetasunek barne hartzen dituzte artearekin eta gainerako kultur agerpenekin gozatzeko ahalbidea, hala nola nork bere arte produkzioak egiteko adierazpen artistikoaren baliabide batzuk erabiltzekoa; berarekin dakar adierazpen kultural eta artistiko desberdinei buruzko oinarrizko ezagutza, pentsaera dibergenterako eta talde-lanerako trebetasunen aplikazioa, adierazpen artistiko eta kulturalen aniztasunarekiko jarrera irekia, errespetuzkoa eta kritikoa, nork bere gaitasun estetikoa eta kreatiboa lantzeko nahia eta asmoa eta bizitza kulturalean parte hartu eta bertako komunitatearen nahiz beste komunitateen ondare artistikoa eta kulturala zaintzen laguntzeko interesa.
7.-Ikasten ikasteko gaitasuna.
Ikasten ikasteko beharrezkoa da ikasten hasteko trebetasunak izatea, eta baita nork bere helburuen eta beharren arabera gero eta modu autonomoagoan eta eraginkorragoan ikasten jarraitzekoak ere.
Gaitasun honek bi alderdi nagusi ditu. Alde batetik, nork bere trebetasun intelektualen, emozionalen eta fisikoen eta haiek garatzeko estrategien kontzientzia hartzea, hala nola batek bere kasa eta bestelako pertsonen nahiz baliabideen laguntzaz zer egin dezakeen jakitea. Eta bestetik, motibazioa, autokonfiantza eta ikasteko atsegina sortzen dituen gaitasun pertsonaleko sentimendu bat izatea.
Barne hartzen du batek dakienaren eta ikasi behar duen horren kontzientzia izatea, nola ikasten den jakin eta ikasteko prozesuak modu eraginkorrean kudeatu eta kontrolatzeko bidea ezagutzea, horiek optimizatu eta helburu pertsonalak lortzera bideratzeko. Haren osagaiak dira nork bere ahalbideak eta gabeziak ezagutzea, lehenbizikoak erabili eta bigarrenak arrakasta ikuspuntu batetik gainditzeko motibazioa eta asmoa izatea, horrela ikasteko erronka berriei aurre egiteko segurtasuna handitzen baita pixkanaka.
Hori horrela, beharrezkoa da ikasteko behar diren trebetasunen (besteak beste, arretaren, kontzentrazioaren, oroimenaren, hizkuntza ulermenaren eta adierazmenaren eta motibazioaren kontzientzia izan eta haiek ahalik eta hobekien aprobetxatzeko estrategia eta teknika batzuk erabiltzea, adibidez: ikasteko teknikak, gertaeren eta haien arteko loturen behaketa eta erregistro sistematikoa egitekoak, lankidetzan eta proiektuen arabera aritzeko teknikak, arazoak konpontzekoak, jarduerak eta denbora eraginkortasunez planifikatu eta antolatzekoak, informazioa bildu, aukeratu eta tratatzeko baliabideak eta iturriak, baliabide teknologikoak barne.
Halaber, barne hartzen du nork bere buruari galderak egin eta egoera edo arazo baten aurrean har daitezkeen erantzunak identifikatu eta erabiltzea, eta horretarako, eskura dagoen informaziotik abiatuta eta modu arrazional eta kritiko batez, erabakiak hartzeko estrategia eta metodologia desberdinak erabiltzea.
Gaitasun honen osagai dira, orobat, informazioa nork bere kabuz nahiz besteen laguntzarekin lortzeko, eta, bereziki, ezagupen propio bihurtzeko trebetasunak. Horretarako, beharrezkoa da informazio berria lehendik dauzkagun ezagupenei eta esperientziari lotu eta ezagupen eta trebetasun berriak antzeko egoeretan eta testuinguru desberdinetan aplikatzen jakitea.
Bestalde, gaitasun honek eskatzen du epe motzean, ertainean eta luzean lortzen ahal diren helburuak planteatu eta ikastearen xedeak pixkanaka eta modu errealistan handitzea.
Beharrezkoa du, halaber, ikasten irauten jakitea, hala nola ikastea bizitza pertsonala eta soziala aberasteko elementutzat hartu eta, neurri horretan, ahaleginak merezi dituela ohartzea. Berarekin dakar nork bere burua ebaluatu eta erregulazeko trebetasuna, erantzukizun eta konpromiso pertsonalak, ahaleginak administratzen jakitea, akatsak onartzea eta besteengandik eta besteekin ikasten jakitea.
Laburki, ikasten ikasteko beharrezkoa da, gaitasun edo eraginkortasun pertsonaleko sentimendu batetik abiatuta, nork bere trebetasunez eta ezagupenez kontzientzia hartu eta haiek kudeatu eta kontrolatzea, eta haren barruan daude bai pentsaera estrategikoa, bai lankidetzan aritu, autoebaluatu eta lan intelektualeko baliabide eta teknika batzuk eraginkortasunez erabiltzeko trebetasuna; hori guztia ikasteko banakako nahiz taldeko esperientzia kontzienteen eta atsegingarrien bitartez gauzatzen da.
8.-Autonomia eta ekimen pertsonala.
Gaitasun honen osagaiak dira, alde batetik, elkarri lotutako balio eta jarrera pertsonal batzuen kontzientzia-hartze eta erabilera (adibidez, erantzukizuna, jarraikitasuna, autoezagutza eta autoestimazioa, sormena, autokritika, emozioen kontrola, hautatu, arriskuak kalkulatu eta arazoei aurre egiteko trebetasuna, hala nola beharrak berehala asetzeko premia atzeratu, akatsetatik ikasi eta arriskuak hartzekoa.
Beste alde batetik, barne hartzen du nork bere irizpideari jarraikiz hautatu, proiektuak sortu eta aukera eta plan pertsonalak gauzatzeko behar diren ekintzak aurrera eramateko trebetasuna, azken hori banakako nahiz taldeko proiektuen esparruan eta haien erantzukizuna hartuz, bai esparru pertsonalean eta sozialean, bai lanarenean.
Barne hartzen du ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna, alegia, helburuak ezarri eta proiektuak planifikatu eta gauzatzekoa. Hortaz, beharrezkoa du aurretiko planteamenduak berregitea edo ideia berriak landu, konponbideak bilatu eta horiek praktikan jartzea. Gainera, gaitasun honen osagaiak dira ahalbideak eta mugak aztertu, proiektu baten garapen faseak ezagutu, planifikatu, erabakiak hartu, jardun, egindakoa ebaluatu, autoebaluatu, ondorioak atera eta hobetzeko ahalbideak baloratzea.
Hori horrela, barne hartzen du erronken eta aukeren ikuspegi estrategikoa izatea, horrek bidea ematen baitu helburuak identifikatu eta betetzeko eta hasitako zereginen arrakasta lortzeko motibazioari eusteko, grina pertsonal, akademiko eta laboral osasuntsu batez. Halaber, ikasketen, lanaren nahiz aisialdiaren arloetan eskura dauden aukerak norberaren gaitasunei, nahiei eta proiektuei lotzeko gaitasuna.
Gainera, aldaketen eta berrikuntzen aldeko jarrera bat, planteamenduen malgutasuna eskatzen duena, behar du, hala nola aldaketa horiek aukera gisa ulertu, haietara modu kritikoan eta eraginkorrean egokitu eta abiarazten diren bizi proiektu bakoitzeko arazoei aurre egin eta konponbideak bilatzeko trebetasuna.
Autonomia eta ekimen pertsonalek maiz bestelako pertsonak ukitzen dituzten heinean, gaitasun honek harremanetan sartu eta lankidetzan aritzeko trebetasun sozialak behar ditu: besteen jarrera ulertzea, besteen ideiak baloratzea, hizketatu eta negoziatzea, besteei norberaren erabakien berri emateko asertibitatea eta lankidetzan malgutasunez aritzeko gaitasuna izatea.
Gaitasun honek beste alderdi bat du, ikuspegi sozial horri lotuago dena, proiektuen buruzagitzari loturiko trebetasunez eta jarrerez osatua, horren barruan sarturik nork bere buruarekiko konfiantza, enpatia, hobetzeko gogoa, hizketan eta lankidetzan aritzeko gaitasuna, denboraren eta egitekoen antolaketa, eskubideak baieztatu eta defendatzeko trebetasuna eta arriskuak hartzekoa.
Labur esateko, autonomia eta ekimen pertsonalek barne hartzen dute banakako nahiz taldeko proiektuak edo ekintzak sortu, abiarazi, garatu eta ebaluatzeko gaitasuna, eta hori sormenak, konfiantzak, erantzukizunak eta zentzu kritikoak lagunduta.
II. ERANSKINA. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasgaiak
NATUR ZIENTZIAK
Natur Zientziekin mundu naturalari buruzko ezagutza sistematizatu eta formalizatu egiten da; horretarako, kontzeptuak lantzen dira eta euren arteko harremanak bilatzen. Hala, ereduak sor daitezke mundu naturala hobeki ulertzeko, natur fenomenoen portaera aurresateko eta horien gainean jarduteko, behar izanez gero, bizi baldintzak hobetzearren. Aurresateko edo azaltzeko eredu horiek eraikitzearren, bilatu egin behar da, baita zuzenean behatu edo aritu ere, eta hipotesiak formulatu behar dira, ondoren egiaztatu behar direnak. Prozedura horiek jakintza zientifikoa osatzeko tresna izan dira eta jakintzaren beste alor batzuetara zabaldu dira, ezagutza sortzeko ahalmena baitute.
Garapen zientifikoari esker ezagupen zirraragarriak lortu dira eta geure buruaren nahiz Unibertsoaren ikuspegia zabaldu egin da, baita gure iraganari eta eboluzioari buruzkoa ere; are gehiago, izan daitekeen etorkizunekoa ere bai. Horregatik guztiagatik, ezagutza zientifikoak gaur egun gizadiaren jakintzan integratzen dira, eta gizartean behar bezala sartzeko guztiok izan behar dugun oinarrizko kulturaren zati dira. Ildo horri jarraikiz, gizadiaren lorpenak elkartasunez gozatzeko ahalmena izan behar dugu eta tokian tokiko arazoei nahiz arazo orokorrei aurre egiteko beharrezkoak diren erabakiak hartzen parte hartu behar dugu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bidez pertsona orok alfabetatze zientifikoa lortu behar du eta horri esker naturara eta zientziaren oinarrizko ideietara hurbilduko gara; halaber, arazoak ulertzen lagunduko digu; izan ere, irtenbideak aurkitzeko orduan garapen teknozientifikoak lagundu eginen du eta garapen iraunkorraren oinarriak ezartzeko jokabide arduratsuak hartuko ditugu. Horrez gain, bizitzan zehar jasotako naturari buruzko informazioaren eta esperientziaren emaitza ezagutza baliagarri bezala erabili eta baloratuko dugu.
Laburbilduz, zientziak etapa honetan ikasleengandik gertu izan behar du eta kultura zientifikora hurbildu behar ditu pixkana-pixkana. Ildo horri jarraikiz, problema irekiei aurre egitera eramanen ditu, eta saiakuntza bidezko konponbide arrazoituak eraikitzen eta probatzen parte hartzera. Horixe da herritarren prestakuntzak eskatzen duen alfabetatze zientifikoa, baina etorkizuneko zientzialari batek jaso dezakeen hasierako prestakuntza zientifikorik onena ere bada. Izan ere, berari esker, zientziari buruzko ikuspegi deformatuak eta urriak saihets daitezke, huts-hutsik operatiboak. Halakoek zientziarekiko arbuioa sortzen dute eta gainditu egin behar dira.
Irakasgai honetan zenbait jakintzagaik berezko dituzten prozedurak eta ideiak erabiltzen dira. Bereziki, oinarrizko kontzeptu multzoa Fisikatik, Kimikatik, Biologiatik eta Geologiatik dator. Gainera, horiekin lotuta, jakintza alorren arteko beste zientzia batzuk erantsi dira, hala nola Astronomia, Meteorologia edo Ekologia.
Aurreko etapan ezagutza zientifikoei tratamendu integratua eman zaie eta, halaber, gizarte esperientziarekin erlazionatu dira. Oinarri horietatik abiatuta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ezagutza horiek desberdinduz doaz: ezagutzan aurrera egiten dugun heinean, ideietan gehiago sakondu behar da, baita agerian jartzen diren harremanetan ere. Pixkana-pixkana desberdintzen joan arren, ikasketa zientifikoan alderdi komunak eta orokorrak ez dira alde batera utzi behar; eta hori zenbait arrazoirengatik: gauza naturalekiko esperientzia orokorra delako eta ia beti askotariko alderdiak dituelako, natur ingurunearen gaineko ekintzak ez duelako zientzien arteko bereizketarik egiten, eta ezagutza eraikitzeko prozedurak funtsean beti berdinak direlako. Orokortasunaren eta espezializazioaren arteko orekaren bila, beharrezkoa dirudienez, etaparen hasieran lehenbizikorantz joko dugu eta pixkana-pixkana zientzia bakoitza bereiziko dugu.
Bereizketa pixkanakakoa izan dadin, lehenbiziko bi kurtsoetan edukiak batera aurkeztuko dira, eta hirugarren kurtsoan aurkeztuko dira bereizita Biologiari edo Geologiari dagozkion edukiak eta Fisikari edo Kimikari dagozkionak. Etapako azken kurtsoan argi eta garbi bereziko dira bi irakasgaiak. Bereizita eman behar dira eta, gainera, aukerakoak izanen dira. Eduki multzoak, kurtso bakoitzean, elkarrekin erlazionatutako ezagutzen multzoak dira; intereseko problema egituratzaileen inguruan antolatzen ahal dira eta problema horiek hari gidaria izanen dira haien sekuentzia osatzeko eta elkarrekin lotzeko. Horrela errazagoa da ikasketa integratzailea lortzea.
Materia, energia, batasun eta aniztasun kontzeptuak hasieran hari gidaria izanen dira eta geroago, konplexuagoak izateagatik, elkarrekintza eta aldaketa kontzeptuetara joko dugu. Kontzeptu, prozedura eta jarrera aldeko edukiak hautatu eta horien sekuentzia zehazteko orduan, bestelako irizpideak ere hartu dira aintzat: lehenbiziko hiru kurtsoen derrigorrezkotasuna, ikasleen garapen kognitiboaren maila desberdinak, kultura zientifikoarekiko pixkanakako hurbilketa errazteko helburua, eta zientziarekiko nahiz lan zientifikoarekiko jarrera positiboak garatzeko helburua.
Lehenbiziko kurtsoan Lurra aztertzen da, Unibertsoan kokaturik. Unibertsoaren ikuspegi orokorretik abiatuta, bertan Lurra kokatzen da planeta bezala eta hura osatzen duen materiaren ezaugarriak aztertzen dira; ondoren geosferari buruzko sarrera dator, eta bertan diren izaki bizidunen aniztasuna aztertzeari ekiten zaio.
Bigarren kurtsoan ardatz nagusia energia da: energia transferitzeko modu desberdinak (beroa, argia eta soinua), eta energia baliabideak lortzearekin eta erabiltzearekin zerikusia duten arazoak. Halaber, Lurrak barnean duen energiaren transferentzia aztertzen da, ondoren izaki bizidunen ezaugarri funtzionalak, haien arteko harremanak eta ingurune fisikoarekin dituzten harremanak lantzeko. Hori Ekologia zientziarako sarrera litzateke.
Materiaren batasuna eta aniztasuna Fisika eta Kimikako edukien ardatz nagusiak dira hirugarren kurtsoan. Materiaren propietateak aztertzen dira ikuspegi makroskopikotik, eta maila mikroskopikoan haren portaera interpretatu eta iragartzeko lehenbiziko ereduak erabiltzen dira. Hala, lehen eredu atomikoetara iristen da. Kurtso berean, Biologiako eta Geologiako edukiak giza gorputzaren egituraren eta funtzioaren azterketatik abiatzen dira; osasunerako heziketaren ikuspegitik, jokabide osasungarriak azpimarratzen dira: sistema organiko bakoitzak higienearekin duen harremana eta sistema horretako gaixotasun nagusiei aurrea hartzeko moduak azaltzen dira. Era berean, gizakia bere ingurunearekin batzen duen ikuspegi integratzailea proposatzen da eta, xede horrekin, pertsonen eta ingurumenaren arteko eraginak eta mendekotasunak aztertzen dira. Azkenik, planetatik kanpoko energiak eragiten duen jarduera geologikoa aztertzeari ekiten zaio, lurrazalean garrantzi handia baitu, arestian aipatutako elkarreraginak gertatzeko erreferentzia esparru oinarrizko eta dinamikoa izateagatik.
Laugarren kurtsoko Fisika eta Kimika irakasgaiak honakoak aztertzen ditu: alde batetik, mugimendua, indarrak eta energia, ikuspegi mekanikotik, zientzia modernoa sortzeko izan ziren zailtasunak erakusteko, baita zentzu komunean oinarritutako ikuspuntu sinplistekin izandako haustura ere. Beste alde batetik, Kimika Organikoa ikasten hasten da, materiaren antolaketa maila berria den aldetik, oinarrizkoa bizi prozesuetan. Azkenik, Iraunkortasunerako garapen teknozientifikoa izeneko multzoan gizadi osoaren arazo nagusiak aztertzen dira, eta gizakiak garapen iraunkorra lortzearren aurrera egin behar duela azpimarratzen da.
Azken kurtsoko Biologia eta Geologia irakasgaian teoria biologiko eta geologiko handietarako sarrera aurkezten da eta, horrela, bi jakintza-arlo horien gaurko ikuspegiak zehazten dira. Lurraren eta bere jardueraren historia ezagutuz, plaken tektonikaren paradigmaren pean fenomeno geologikoak interpretatzeko orduan izandako aldaketa handiak ezagutzen ahal dira. Bestalde, Biologiaren tratamenduak ardatz hauek ditu: teoria zelularra, beraren zeregin bateratzaileak jakintza-alor hori osorik hartzen baitu; herentzia biologikoa eta informazio genetikoaren transmisioa, horien aplikazio eta ondorioek garrantzi handia baitute gizartearentzat, eta Eboluzioaren Teoria, hain zuzen ere Biologia osoari zentzua ematen diona. Azkenik, berriz eusten zaio ekosistemak ikuspegi dinamikotik aztertzeari; izaki bizidunen behar energetikoak eta organismoen eta ingurune fisiko-kimikoaren arteko mendekotasunak aztertzen dira, baita ingurumen arazoak ulertzeko moduekin erlazionatu ere.
Kurtso guztietan batera biltzen dira zientzia eraikitzeko moduarekin eta esperientzia eta ezagutza zientifikoa transmititzearekin zerikusia duten edukiak. Hartara eduki horien zeharkako zeregina azpimarratzen da, multzo guztiekin lotura duten edukiak baitira, kurtsoko eduki guztiekin ahalik eta modu integratuenean garatu beharrekoak.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko Natur Zientziek egiten duten ekarpena.
Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna lortzeko orduan Natur Zientzietako eduki gehienek zuzeneko eragina dute. Izan ere, mundu fisikoa hobeki ezagutzeko, Natur Zientzietako bakoitzaren oinarrizko kontzeptuak ikasi behar dira eta horien arteko harremanak erabiltzeko gai izan behar da: kausalitatezkoak edo eraginezkoak, kualitatiboak edo kuantitatiboak; halaber, sistema konplexuak, hau da, zenbait faktorek parte hartzen duten sistemak aztertzeko trebetasuna behar da. Natur Zientzien bidez, mundu fisikoa (naturala edo gizakiak sortutakoa) behatzeko, behaketari buruz informazioa lortzeko eta horren arabera jarduteko gaitasuna garatu behar da. Eta hori bat dator gaitasun honen ardatz nagusiarekin. Baina gaitasun honek bestelako ikasketak ere eskatzen ditu; hain zuzen ere, fenomeno naturalei buruzko ezagutzak sortzeko modua ikasi behar da. Horretarako, hau da, saiakuntza eta sormena erabiliz intereseko egoerak tratatzeko lan zientifikoa aise erabili behar da. Proposatutako egoeren interesa eztabaidatu behar da eta haien azterketa kualitatiboa egin, esanahiaren azterketa alegia, aurkeztutako egoerak errazago ulertu eta mugatzeko; gero uste eta hipotesi oinarrituak aurkeztu behar dira, eta ondorioak lortzeko estrategiak prestatu, esperimentuen diseinuak ere erabiliz, behar izanez gero, azkenik emaitzen analisia egiteko.
Gainera, gaitasun honen zenbait alderdik arreta zehatza eskatzen dute. Adibidez, norberaren gorputza eta ohiturek edo bizimoduak osasunarekin duten lotura ezagutzeko orduan. Gauza bera gertatzen da giza jarduerek eta, bereziki, gizarteko ohitura zehatz batzuek eta jarduera zientifiko eta teknologikoak ingurumenean dituzten eraginekin. Ildo horri jarraikiz, teknozientziaren zeregina goratzeko edo errefusatzeko jarrera sinplistak baztertu behar ditugu eta gizadiak gaur egun dituen arazo nagusiak ezagutarazi, baita garapen iraunkorra lortzeko irtenbideen bila egiten ari den ahalegina ere. Halaber, tokian tokiko arazoen eta arazo orokorren inguruko erabakietan parte hartzeko oinarrizko prestakuntza behar dugu.
Matematikako gaitasuna estu lotuta dago Natur Zientzietako ikasketekin. Natur fenomenoak kuantifikatzeko, kausak eta ondorioak aztertzeko eta naturari buruzko datuak eta ideiak adierazteko hizkuntza matematikoa erabiliz gero, testuinguru ugari eta askotarikoak sortzen dira gaitasun honekin zerikusia duten edukiak jokoan jartzeko eta, horrenbestez, ikasketa hauei zentzua emateko. Baina Natur Zientziek matematikako gaitasunari ekarpena egiten diote tresna matematikoak behar bezala erabiltzea azpimarratzen den heinean eta horien erabilgarritasuna nabarmentzen den neurrian: haiek erabiltzeko aukera eman behar da, eta, testuinguruarekin bat, prozedura eta adierazpide egokiak aukeratu behar dira, eskatutako zehaztasunarekin eta lortu nahi den helburua kontuan hartuz. Bestalde, lan zientifikoan maiz gertatzen da formulazio eta soluzio ireki samarrak dituzten problemak ebatzi behar izatea, eta horretarako gaitasun honi lotutako estrategiak erabili behar dira.
Era berean, lan zientifikoak forma bereziak ditu informazioa bilatu, bildu, hautatu, landu eta aurkezteko eta, gainera, forma desberdinetan erabil daiteke: hitzezkoa, numerikoa, sinbolikoa edo grafikoa. Horrekin guztiarekin zerikusia duten edukiak erantsiz gero, irakasgai horiek informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala garatzen laguntzen dute. Hala, gaitasun hori errazago lortuko da baldin eta irakasgaietan sarri erabiltzen diren baliabideak (hala nola eskemak, mapa kontzeptualak, txosten, testu eta abarrekoen ekoizpena eta aurkezpena, etab.) erabiltzeko trebetasunak hobetzen badira. Gaitasun digitalaren alderditik ere laguntza eskaintzen da, bestalde, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz zientzien ikasketan, komunikatzeko, informazioa lortzeko, informazioa atzeraelikatzeko, egoerak simulatu eta bistaratzeko, datuak lortu eta tratatzeko eta abarretarako. Baliabide erabilgarria da Natur Zientzien eremuan eta jarduera zientifikoaren ikuspegi eguneratua erakuts dezakegu berari esker.
Gaitasun sozialari eta herritartasunari Natur Zientziek bi alderditan egiten diote ekarpena. Lehenik eta behin, aipatu behar da etorkizuneko herritarrak gizarte demokratikoan erabakiak hartzeko orduan eraginkortasunez parte hartzeko prestatze aldera zientziak duen zeregina; eta hori, ezagutza zientifikoaren gizarte izaerak garrantzi handia duelako. Alfabetatze zientifikoari esker, intereseko arazoak azaldu eta tratatzeko aukera dago, egindako ikerketen bidez irekitako inplikazioak eta ikuspegiak kontuan hartzen dira eta taldean erabaki arrazoituak hartzen dira, gizarte eztabaidan gero eta garrantzitsuagoa den esparru batean.
Bigarrenik, zientziaren aurrerapenerako funtsezkoak izan diren zenbait eztabaida nola gauzatu diren ezagutu dugu eta, horri esker, lehengo gizartearen bilakaera ulertzeko eta oraingo gizartea aztertzeko garrantzitsuak diren zenbait gai hobeki ulertu ditugu. Zientziaren historiak zenbait itzalgune baditu eta ez dira baztertu behar; hala eta guztiz ere, zientziaren emaitzarik onenen bitartez giza adimena askatu da eta giza eskubideak hedatu egin dira. Alfabetatze zientifikoa herritarren kulturaren oinarrizko dimentsioa da eta, era berean, arreta printzipioaren aplikazioa bermatzen du. Printzipio horren oinarrian gizartearen sentsibilizazioa dago, jendea gero eta kezkatuago baitago garapen teknozientifikoak pertsonentzat edo ingurumenerako ekar ditzakeen arriskuen aurrean.
Hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasunari dagokionez, irakasgai honek gaitasuna lortzeko bi bide erabiltzen ditu. Batetik, naturari buruzko ideiak eta informazioak egituratu eta transmititzeak diskurtsoa eraikitzeko modu berariazkoa jartzen du jokoan eta harremanak arrazoitzera edo zehaztera bideratuta dago. Hori lortzeko, irakasgai hauek ikasi behar dira ezinbestez. Terminoak zehatz-mehatz adieraziko dira, ideiak behar bezala lotuko eta erlazioak hitzez adieraziko dira, ekarpen hori eraginkorra izan dadin. Beste alde batetik, izaki bizidunei, objektuei eta naturako fenomenoei buruz terminologia berezia lortzen da eta horri esker giza esperientziaren zati garrantzitsua behar bezala komunika daiteke eta horri buruz beste batzuek adierazten dutena uler daiteke.
Ezagutza zientifikoa eraikitzeko eta transmititzeko moduarekin zerikusia duten edukiek ikasten ikasteko gaitasuna garatzeko aukera ematen dute. Naturaren ezagutzaren kasuan, bizitzan zehar ikasi egiten da eta, horretarako, kasu batzuetan norberaren esperientziak berak ekarritako informazioak barneratzen dira; beste batzuetan, berriz, idatzizko edo ikus-entzunezko bitartekoek eskaintzen dizkigute ezagutza horiek. Pertsona bakoitzaren ezagutzaren egituran informazio hori integratzeko, lehenik eta behin, mundu naturalaz dugun ezagutzarekin zerikusia duten oinarrizko kontzeptuak lortu behar ditugu eta, bigarrenik, Natur Zientzietan ohikoak diren kausa eta ondorioen analisirako prozedurak ere bai. Halaber, trebetasunak behar dira lan zientifikoak berezko dituen saiakuntza eta sormena garatzeko, ezagutzak integratu eta koherentzia orokorra bilatzeko eta adimen prozesuak autoerregulatu eta interregulatzeko.
Espiritu kritikoa garatuz gero, dogmak zalantzan jar daitezke eta aurreiritziei aurka egin; horrela norberaren autonomia eta ekimena garatuko da. Ildo horretan, zientziak espiritu kritikoa sendotzen du zentzurik sakonenean eta zeregin hori azpimarratu behar da: problema irekiei aurre egin eta irtenbideak aurkitzeko saioak egitearen abentura, hitz batez, zientzia egitearen abentura. Proiektuak hasi eta gauzatzeko trebetasunarekin zerikusia duen alderdiari dagokionez, egoerak aztertzeko gaitasuna garatu behar da eta, xede horrekin, horietan eragin duten faktoreak eta izan ditzaketen ondorioak baloratu beharko dira. Hala, zeregin zientifikoari dagokion pentsamendu hipotetikoa bestelako egoeretara transferitu daiteke.
Helburuak.
Etapa honetan Natur Zientzien ikasketen bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:
1. Natur Zientzietako oinarrizko kontzeptuak eta estrategiak ulertu eta erabiltzea fenomeno naturalak interpretatzeko, baita garapen teknozientifikoen eta horien aplikazioen ondorioak aztertu eta baloratzeko ere.
2. Problemak ebazteko orduan, Zientziaren prozedurekin bat datozen estrategia pertsonalak eta koherenteak aplikatzea: problema identifikatzea, problemaren interesa eztabaidatzea, hipotesiak formulatzea, ebazteko estrategiak eta diseinu esperimentalak prestatzea, horiek komunikatzea, egindako azterketaren aplikazioak eta ondorioak kontuan hartzea eta koherentzia orokorra bilatzea.
3. Eduki zientifikoa duten mezuak ulertu eta adieraztea eta, horretarako, ahozko eta idatzizko hizkuntza zuzen erabiltzea, diagramak, grafikoak, taulak eta oinarrizko adierazpen matematikoak interpretatzea, eta zientziaren eremuan besteei argudioak eta azalpenak komunikatzea.
4. Eskolako liburutegia nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea gai zientifikoei buruzko lanak arrazoitu eta orientatzeko eta ezagutzak ikasi eta partekatzeko tresna gisa.
5. Gure garaiko oinarrizko gai zientifiko eta teknologikoei buruz irizpide pertsonal eta arrazoituak lantzea, iturri desberdinetatik lortutako informazioak alderatuz eta ebaluatuz, horiek banan-banan edo taldean aztertzeko.
6. Laborategiko lan materialak trebetasunez eta arretaz erabiltzen ikastea, ordenarako eta garbitasunerako sena garatzea eta laborategian ezarritako segurtasun arauak errespetatzea.
7. Taldean jarduera zientifikoak planifikatzen eta egiten parte hartzea, eta, ezarritako helburuen arabera, norberaren nahiz besteen ekarpenak balioestea; ildo horri jarraikiz, jarrera malgua eta lankidetzan lan egiteko gertutasuna agertzea; halaber, lanak garatzeko orduan erantzukizunak onartzea.
8. Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzearen aldeko jarrerak eta ohiturak garatzea; horretarako, elikadurarekin, kontsumoarekin, drogazaletasunarekin eta sexualitatearekin zerikusia duten alderdietan gaur egungo gizarteak dituen arriskuei aurre egiteko estrategiak eskuratzea.
9. Gizakiaren beharrak asetzeko eta tokian tokiko arazoen nahiz arazo orokorren inguruan erabakiak hartzen parte hartzeko Natur Zientzien ezagutzak erabiltzeak zer nolako garrantzia duen ulertzea.
10. Zientziak eta teknologiak gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten elkarreraginak ezagutu eta baloratzea eta egun gizadiak dituen arazoei eta irtenbideak bilatu eta aplikatzeko beharrari arreta berezia jartzea, betiere arreta printzipioa kontuan hartuta, etorkizun iraunkorrerantz aurrera egiteko.
11. Natur Zientzien ezaugarriak sormena eta saiakuntza direla ohartzea eta historian zehar giza pentsamenduari Natur Zientziek egindako ekarpenak ulertzea; ildo horri jarraikiz, dogmatismoak gainditzeko egin diren eztabaida handiak eta gizadiaren kultur bilakaera eta bizi baldintzak aldarazi dituzten iraultza zientifikoak kontuan hartzea.
LEHEN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Lan zientifikoaren oinarrizko ezaugarrietara hurbiltzea modu hauetan, besteak beste: arazoak planteatuz, horien interesa eztabaidatuz, hipotesiak formulatuz edo esperimentuak eginez. Hala, fenomeno naturalak hobeki ulertzen dira eta haiek aztertzeko orduan sortzen diren problemak ebazten ahal dira.
.Liburutegia, komunikazio bideak eta informazioaren teknologiak erabiltzea natur inguruneari buruzko informazioa hautatzeko.
.Naturari buruzko datuak eta informazioak interpretatzea eta Natura ezagutzeko informazio hori erabiltzea.
.Garapen teknologikoan eta pertsonen bizitzan ezagutza zientifikoak duen zeregina onartzea.
.Laborategiko oinarrizko tresnak eta materialak arretaz erabiltzea eta laborategiko segurtasun arauak errespetatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Lurra Unibertsoan.
-Unibertsoa eta Eguzki Sistema
.Unibertsoa, izarrak eta galaxiak, Esne Bidea, Eguzki Sistema.
.Lurra planeta bezala. Astroen mugimenduarekin zerikusia duten fenomeno naturalak: urtaroak, eguna eta gaua, eklipseak...
.Orientazio teknikak erabiltzea. Egunez eta gauez zerua behatzea.
Lurraren tokia Unibertsoan: geozentrismotik heliozentrismorako urratsa, lehenengo iraultza zientifiko handia.
-Materia Unibertsoan
.Materiaren ezaugarri orokorrak.
.Unibertsoan materiak dituen egoerak eta horien ezaugarriak. Egoera aldaketak.
.Egoerak hautematea eta saiakuntza errazak egitea non solidoen, likidoen eta gasen propietate orokorrak azaltzen diren.
.Nahasturak eta substantziak identifikatzea. Material interesgarrien adibideak eta eguneroko bizitzan duten erabilera.
.Substantziak bereizteko teknikak erabiltzea.
.Elementu berberez osatutako Unibertsoa.
3. multzoa.-Lurreko materialak.
-Atmosfera:
.Atmosferaren konposizioa eta ezaugarriak. Itxuren eta "hutsaren beldurra"ren kontra atmosferaren existentzia onartzera eraman zuen eztabaida historikoaren garrantzia.
.Fenomeno atmosferikoak. Eguraldi atmosferikoa baldintzatzen duten aldagaiak. Eguraldiaren eta klimaren arteko desberdintasuna.
.Airearen tenperatura, presioa, abiadura eta hezetasuna neurtzeko tresnak erabiltzea.
.Atmosferaren zeregin babeslea onartzea; halaber, aireak izaki bizidunentzat eta giza osasunerako duen garrantzia eta airea zaindu beharra aintzat hartzea.
-Hidrosfera:
.Uraren garrantzia kliman, paisaiaren egituran eta izaki bizidunetan.
.Uraren propietateei buruzko ikerketa esperimentala.
.Ura Lurrean gas, solido eta likido eran.
.Uraren zikloa Lurrean, eta uraren zikloak Eguzkiarekin duen harremana, Eguzkia energia iturri den aldetik.
.Ur gezaren erreserbak Lurrean: horien kontserbazioaren garrantzia.
.Uraren kutsadura, arazketa eta zaintza. Ura eta osasuna.
-Geosfera:
.Harrien eta mineralen aniztasuna eta haiek identifikatzeko kontuan hartzen diren ezaugarriak.
.Mineralen garrantzia eta erabilgarritasuna.
.Harri mota arruntenak behatu eta deskribatzea.
.Mineralak eta harriak identifikatzeko gako xumeak erabiltzea.
.Harrien garrantzia eta erabilgarritasuna. Mineral eta harrien ustiapena.
.Lurraren barne egitura: sarrera.
4. multzoa.-Izaki bizidunak eta haien aniztasuna.
.Lurrean bizitza ahalbidetzen duten faktoreak.
.Izaki bizidunen ezaugarriak. Haien bizi funtzioen interpretazioa.
.Zelularen aurkikuntza.
.Biodibertsitatearen azterketarako sarrera. Izaki bizidunen sailkapena: bost erreinuak (moneroak, protoktistak, onddoak, landareak, animaliak).
.Izaki bizidunak identifikatzeko gako xumeak erabiltzea.
.Fosilak eta biziaren historia.
.Organismo zelulabakarrak, landareak eta animaliak behatu eta deskribatzeko lupa eta mikroskopio optikoa erabiltzea.
.Izaki bizidunen aniztasuna mantentzearen garrantzia balioestea. Aniztasun galerarekin zerikusia duten arazoak aztertzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Zenbait fenomeno natural interpretatzea eredu xumeak eta irudikapenak eginez eskalan Eguzki Sistemari eta Lurraren, Ilargiaren eta Eguzkiaren arteko mugimendu erlatiboei buruz.
Egiaztatu behar da ikasleak gai direla zenbait fenomeno natural, hala nola urteen iraupena, eguna eta gaua, eklipseak, Ilargiaren faseak, mareak edo urtaroak, modu arrazoituan azaltzeko, Lurrak Eguzki Sisteman dituen mugimendu erlatiboen interpretazioaren bidez. Arestian aipatutako fenomenoak azaltzen dituzten eredu grafiko xumeak (planetarioa edo eskalako irudikapen eskematikoak) interpretatzeko gaitasuna baloratuko da.
2. Gure planetaren eta Unibertsoan duen tokiaren ezagutzan aurrera egitea ahalbidetu duten zenbait behaketa eta prozedura zientifiko modu arrazoituan deskribatzea.
Ikasleak honako hauek ulertzen dituen ebaluatu behar da: teoria astronomikoen garapena eta haien bilakaera historikoa justifikatzen dituzten arrazoibide nagusiak (Lurraren biribiltasuna, Lurraren mugimenduak, sistema geozentrikoak vs. sistema heliozentrikoak, etab.). Ildo horretan teoria horiek gizartean izandako ondorioak azpimarratu behar dira: erlijioaren eragina Zientziaren historian, astrologia eta uste sasizientifikoak.
3. Inguratzen gaituzten materialen propietateak (hala nola masa, bolumena, egoerak eta egoera-aldaketak) deskribatzeko prozedurak ezartzea.
Egiaztatu nahi da ikasleak gai diren materiaren zenbait propietate kuantitatiboki eta kualitatiboki interpretatzeko, esperientzia xumeak erabiliz, materiaren propietateak ikertu eta egoera aldaketak identifikatze aldera. Halaber, tresna zientifikoen erabilera eta lortutako datuak interpretatu eta irudikatzeko orduan erakusten diren trebetasunak baloratuko dira. Arlo horretan arreta berezia jarriko zaie gasei, materiaren egitura korpuskularraren ezarpenerako izan duten garrantziagatik. Hala, saiakuntza errazak erabiliko dira gasek masa badutela, bolumena betetzen dutela eta konprimatu, dilatatu eta hedatu egiten direla ulertzeko.
4. Materialen propietateak eta erabilera erlazionatzea eta nahasturen eta substantzien arteko bereizketa egitea, azken horien bereizgarri diren propietateei esker. Halaber, zenbait bereizketa teknika erabiltzea.
Materialak objektuak egiteko erabiltzen dira beren propietateak baliatuz, eta ikasleek materialen propietateen eta erabileraren arteko erlazio hori ulertzen duten jakin nahi da. Halaber, nahasturak eta substantziak bereizi behar dituzte eta ulertu behar dute prozesu fisikoak (iragazketa, dekantazioa, kristalizazioa etab.) erabiliz bereiz daitezkeela, substantzia bakoitzak gainerakoekin dituen aldeak aprobetxatuz.
5. Atmosferaren existentzia eta airearen propietateak ezagutzea, fenomeno atmosferikoak kualitatiboki interpretatzea, izaki bizidunentzat atmosferak duen zeregin babeslea baloratzea eta giza jarduerak atmosferan sortzen dituen ondorioak kontuan hartzea.
Ikasleek gai izan behar dute neurketa tresnak erabiliz hainbat aldagai meteorologikori buruzko datuak lortu eta aztertzeko, eta horrela kontzeptu horietara hurbildu behar dute zenbait fenomeno meteorologiko xume interpretatzeko gauza izan arte. Gaur egungo ingurumen-kutsadurari lotutako arazo larriak eta horien ondorioak ezagutzea baloratuko da, baita arazo horiek konpontzen laguntzeko jarrera positiboa izatea ere.
6. Uraren propietateen ezagutzatik abiatuta, urak Naturan duen zikloa eta ziklo horrek izaki bizidunentzat duen garrantzia azaltzea, eta uraren erabilerari dagokionez, giza jardueren ondorioak kontuan hartzea.
Ebaluatu behar da ea ikasleak uraren zikloari buruzko eskemak interpretatzeko eta egiteko gai diren eta uraren zikloaren garrantziaz ohartzen diren, kontuan izanik giza jarduerek sortu dituzten arazoak, ur gezaren baliabideen kudeaketari eta ur gezaren kutsadurari dagokienez. Hala, uraren kudeaketa iraunkorra egin beharrari buruzko jarrera positiboa baloratuko da eta ur kontsumoa murrizteko nahiz ura berrerabiltzeko jokabide pertsonalak azpimarratuko dira.
7. Gako errazak erabiliz harri eta mineral arruntenak ezagutzea, bereziki, ingurune hurbilenean daudenak, eta haien aplikazio ohikoenak ezagutzea.
Ikasleek harri motak (magmatikoak, metamorfikoak eta sedimentarioak) eta mineral arruntenak bereizi behar dituzte haien bereizgarri diren propietateak kontuan hartuta, hala nola homogeneotasuna, itxura, dentsitatea eta zenbait erreaktiborekiko erreakzioak, harrien kasuan; distira, gogortasuna, dentsitatea etab., mineralen kasuan. Ingurune hurbileneko harriak azpimarratuko dira eta haien aplikazio arruntenak identifikatuko.
8. Izaki bizidunak zelulez osatuak daudela eta materia bizigabetik bereizten dituzten bizi funtzioak dituztela ezagutzea. Talde garrantzitsuenen berezitasunak identifikatu eta ezagutzea eta identifikatzeko gako dikotomikoak erabiltzea.
Izaki bizidunei dagokienez, egiaztatu behar da ikasleak gai diren izaki bizidunen egituraren, antolaketaren eta funtzioaren ezaugarriak hauteman eta deskribatzeko, laginetatik, argazkietatik, irudietatik eta bestelako bitartekoetatik abiatuta. Era berean, izaki bizidunak sailkatzeko irizpideak ikasiko dituzte eta, xede horrekin, gako errazak eta behaketa teknikak (besteak beste, lupa binokularra eta mikroskopioa) erabiliko dituzte organismo zelulabakarren eta zelulanitzen zelulak identifikatzeko, baita izaki bizidunen ezaugarri aipagarrienak, talde taxonomiko jakin batean sailkatzeko bide ematen dutenak, deskribatzeko ere.
9. Laborategiko materialaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko jarraibideak errespetatu beharra onartzea; laborategiko lanak egiteko eta txostena aurkezteko ezarritako protokoloari jarraitu beharra ulertzea.
Egiaztatu behar da ikasleek laborategia eta bertan erabiltzen diren materialak garbi eta ordenaturik edukitzeko ardura duten eta laborategian segurtasun arauak betetzen dituzten bai materialak erabiltzean bai saiakuntzak egitean.
10. Testu eta mezu zientifikoak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
BIGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Lan zientifikoaren oinarrizko ezaugarrietara hurbiltzea modu hauetan, besteak beste: arazoak planteatuz, horien interesa eztabaidatuz, hipotesiak formulatuz edo diseinu esperimentalak eginez. Hala, fenomeno naturalak hobeki ulertzen dira eta haiek aztertzeko orduan sortzen diren arazoak ebazten ahal dira.
.Liburutegia, komunikazio bideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea fenomeno naturalei buruzko informazioa lortzeko.
.Informazio zientifikoa interpretatzea eta informazio hori erabiltzea nork bere iritzia izateko eta behar bezala azaltzeko.
.Objektuei eta norberari buruzko erabakiak hartzeko ezagutza zientifikoak duen garrantzia onartzea.
.Laborategiko oinarrizko tresnak eta materialak ongi erabiltzea eta laborategiko segurtasun arauak errespetatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Materia eta energia.
-Energia sistema materialetan:
.Energia: oinarrizko kontzeptua aldaketak aztertzeko. Energiak gure bizitzan duen zeregina baloratzea.
.Energia iturri desberdinak (berriztagarriak eta berriztaezinak) aztertu eta baloratzea.
.Energia lortu, garraiatu eta erabiltzearekin zerikusia duten arazoak.
.Energia aurrezteak duen garrantziaz jakitun izatea.
3. multzoa.-Energiaren transferentzia.
-Beroa eta tenperatura
.Beroa aldaketen eragile. Beroa eta tenperatura bereiztea.
.Egoerei antzematea eta esperientzia errazak egitea beroak gorputzen gainean dituen efektuak azaltzeko.
.Beroa energia transferitzeko modu bezala interpretatzea.
.Beroaren erabilera praktikorako aplikazioak baloratzea.
-Argia eta soinua
.Argia eta ikustea: objektuak bigarren mailako argi iturri.
.Argiaren hedapen lerrozuzena norabide guztietan. Egoerak hautematea eta esperientzia errazak egitea horiek azaltzeko. Itzalak eta eklipseak.
.Islapenaren eta errefrakzioaren azterketa kualitatiboa. Ispiluak eta lenteak erabiltzea. Argiaren deskonposizioa: koloreak interpretatzea.
.Soinua eta entzutea. Soinua hedatu eta islatzea.
.Kutsadura akustikoaren eta argi kutsaduraren arazoa baloratzea.
4. multzoa.-Lurraren barne energiak eragindako aldaketa geologikoak.
-Energiaren transferentzia Lurraren barnean
.Lurraren barne energiaren azalpenak: sumendietako erupzioak eta lurrikarak.
.Arrisku bolkaniko eta sismikoen balorazioa eta haien iragarpenaren eta prebentzioaren garrantzia.
.Harri magmatiko eta metamorfikoen identifikazioa eta haien egituraren eta jatorriaren arteko lotura.
.Barne geodinamikaren agerpenak Lurreko erliebean.
5. multzoa.-Bizia jardunean.
-Bizi funtzioak:
.Nutrizioa: izaki bizidunek materia eta energia lortu eta erabiltzea. Nutrizio autotrofoa eta heterotrofoa. Fotosintesiak Lurreko biziari eusteko duen garrantzia.
.Izaki bizidunen arnasketa.
.Harreman funtzioak: pertzepzioa, koordinazioa eta mugimendua.
.Ugalketa sexualaren eta asexualaren ezaugarriak.
.Animalien eta landareen bizi zikloak behatu eta deskribatzea.
6. multzoa.-Ingurumen naturala.
.Biosfera, ekosfera eta ekosistema. Ekosistemaren osagaiak identifikatzea. Faktore abiotikoen eta biotikoen eragina ekosistemetan.
.Ur gezako eta itsasoko ekosistema urtarrak. Ekosistema lurtarrak: biomak.
.Organismo ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek ekosisteman duten zeregina.
.Inguruneko ekosistemaren bati buruzko ikerketa errazak egitea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Energiaren kontzeptu kualitatiboa erabiltzea gure ingurunean gertatzen diren aldaketetan energiak duen zeregina azaltzeko, eta energia iturri berriztagarriek eta berriztaezinek gizartean eta ingurumenean duten garrantzia eta eragina hautematea.
Ikasleek energia kontzeptua eta aldaketak eragiteko ahalmena erlazionatu behar dituzte, eta ezagutu behar dituzte energiaren forma eta iturri desberdinak, berriztagarriak nahiz berriztaezinak, baita bakoitzaren alderdi onak eta txarrak eta haiek lortzeko, garraiatzeko eta erabiltzeko arazo nagusiak ere. Horiek guztiak ebaluatu behar dira. Baloratuko da ea ikasleak ohartzen diren zein garrantzitsua den energia aurreztea eta energia garbiak erabiltzea etorkizun iraunkorra lortzen laguntzeko.
2. Tenperatura kontzeptuari, tenperaturaren neurketari, oreka eta desoreka termikoari, gorputzen gainean beroak dituen efektuei eta beroa hedatzeko moduari buruzko ezagutzak aplikatuz problemak ebaztea.
Egiaztatu nahi da ea ikasleek beroaren eta haren aplikazioen garrantzia ulertzen duten, eta beroa eta tenperatura bereizten ote dituzten fenomeno termikoak aztertzeko orduan. Halaber gai izan behar dute fenomeno termikoekin zerikusia duten saiakuntza xumeak egiteko. Halaber, honako hauek baloratuko dira: termometroak erabiltzen jakitea eta tresna horien oinarriak ezagutzea, oreka termikoa tenperaturen berdintzearekin identifikatzea, desoreka termikoari lotutako bero-transmisioa ulertzea, eta ezagutza horiek aplikatzen jakitea intereseko problema errazak ebazteko, adibidez, gune baten isolamendu termikoari buruzkoak.
3. Argiaren eta soinuaren transmisioarekin zerikusia duten fenomeno naturalak azaltzea eta horietako batzuk erreproduzitzea haien propietateak kontuan hartuta.
Irizpide honen bidez hurrengoa ebaluatu nahi da: ikaslea gai ote den argiaren eta soinuaren islapena eta errefrakzioa bezalako propietateei buruzko ezagutzak erabiliz fenomeno naturalak azaltzeko, ispilu eta lenteak erabiltzerakoan horiek aplikatzeko, aparatu optiko xumeen oinarri fisikoa justifikatzeko eta horietako batzuk, adibidez ganbera iluna, diseinatu eta muntatzeko. Era berean, kutsadura akustikoaren eta argi kutsaduraren ondorioak eta arazo horiek konpondu beharra ulertzen dituen baloratuko da.
4. Lurraren barneko eragile geologikoen ekintzak identifikatzea Lurreko erliebearen jatorrian eta harri magmatikoak eta metamorfikoak eratzeko prozesuan.
Ikasleak Naturari buruzko ikuskera dinamikoa duen egiaztatu behar da. Halaber, bai kanpoko behaketan bai irudien bidez ezagutu eta interpretatu behar ditu Lurraren barneko dinamikaren zenbait agerpen, erliebean ageri direnak, hala nola tolesturak, failak, mendilerroak eta sumendiak. Era berean, ebaluatu egin nahi da ea ikasleak ulertzen duen nola gertatzen diren harri endogenoen moten arteko eraldaketak ingurune geologikoaren ezaugarrien arabera.
5. Barneko prozesu geologikoekin zerikusia duten arriskuak eta horien prebentzioa nahiz iragarpena hauteman eta baloratzea.
Ikasleengan honakoa baloratu behar da: barneko arrisku geologiko nagusiak eta horien ondorioak behar bezala hauteman eta interpretatzeko gai diren, prentsako albisteak, mapak eta bestelako informazio bideak erabiliz.
6. Organismo xumeekin egindako behaketa eta esperientzietatik abiatuta, izaki bizidunen bizi funtzioekin zerikusia duten alderdiak interpretatzea eta nutrizio, harreman eta ugalketa prozesuetan zenbait aldagaik sortzen dituzten ondorioak egiaztatzea.
Ikasleek honako hauek ezagutu behar dituzte: izaki bizidunen bizi funtzioak, izaki autotrofoen eta heterotrofoen nutrizio moduen arteko aldeak, ugalketaren ezaugarriak eta motak, eta harreman funtzioan esku hartzen duten oinarrizko elementuak. Halaber, ebaluatu behar da ea gai ote diren esperientzia errazak (tropismoak, fotosintesiak, hartzidurak) egiteko, funtzio horietan argia, oxigenoa, klorofila, elikagaia eta tenperatura bezalako aldagaiek nola eragiten duten ikusteko.
7. Ekosistema hurbil baten osagai biotikoak eta abiotikoak identifikatzea, horien aniztasuna baloratzea, ekosistema horretako izaki bizidunen arteko harreman trofikoak grafikoki irudikatzea eta Lurreko bioma handien ezaugarri nagusiak ezagutzea.
Ikasleek ekosistema kontzeptua ulertu behar dute eta ekosistema jakin baten elementuak hauteman eta aztertu ere bai; zenbait osagai abiotiko (argia, hezetasuna, tenperatura, topografia, harriak, etab.) eta biotikoren (animalia eta landare ugarienak) datuak lortuko dituzte; horien arteko harremanak eta mekanismo erregulatzaileak behar bezala interpretatuko dituzte, eta aintzat hartuko dituzte ekosistemaren aniztasuna eta hura zaintzearen garrantzia.
8. Laborategiko materialaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko jarraibideak errespetatu beharra onartzea; laborategiko lanak egiteko eta txostena aurkezteko ezarritako protokoloari jarraitu beharra ulertzea.
Egiaztatu behar da ikasleek laborategia eta bertan erabiltzen diren materialak garbi eta ordenaturik edukitzeko ardura duten eta laborategian segurtasun arauak betetzen dituzten bai materialak erabiltzean bai saiakuntzak egitean.
9. Testu eta mezu zientifikoak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
HIRUGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Lan zientifikoaren berezko estrategiak erabiltzea, hala nola, problemak planteatzea eta haien interesa eztabaidatzea, hipotesiak formulatu eta probatzea eta emaitzak interpretatzea.
.Informazio zientifikoa bilatu eta hautatzea liburutegia, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta bestelako iturriak erabiliz.
.Informazio zientifikoa interpretatzea, eta Naturarekin zerikusia duten arazoei buruz nork bere iritzia izateko, zehaztasunez azaltzeko eta arrazoitzeko erabiltzea informazio hori.
.Natur Zientziek egin dituzten ekarpenak baloratzea: gizakien beharrei erantzuna emateko eta haien bizitza baldintzak hobetzeko ekarpenak, eta aniztasun natural eta kulturala aintzat hartu eta harekin gozatzeko eta haren kontserbazioan, babesean eta hobekuntzan parte hartzeko ekarpenak.
.Laborategiko oinarrizko tresnak, materialak eta substantziak ongi erabiltzea eta laborategiko segurtasun arauak errespetatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
Fisika eta Kimika.
2. multzoa.-Materiaren aniztasuna eta egitura-batasuna.
-Materiaren izaera korpuskularra
.Materiaren egitura ezagutzeko gasen azterketak eskainitako laguntza.
.Gasen propietateak azaltzeko eredu zinetikoa eratzea.
.Gasen legeak saiakuntzen bidez ikertu eta interpretatzeko eredua erabiltzea.
.Gasen eredu zinetikoa materiaren beste egoera batzuetara estrapolatzea.
.Materiaren teoria atomiko-molekularra.
.Nahastura eta substantzia kontzeptuak berraztertzea. Material bat nahastura ala substantzia den zehazteko prozedura esperimentalak. Horien garrantzia eguneroko bizitzan.
.Substantzia sinpleak eta konposatuak. Nahastura bateko substantziak bereizteko saiakuntzak.
.Nahasturaren eta substantzia konposatuaren arteko bereizketa. Nahasturetan substantzien aberastasuna neurtzeko kontzeptuak: sarrera.
.Hipotesi atomiko-molekularra substantzien aniztasuna azaltzeko: elementu kimikoaren kontzeptua sartzea.
3. multzoa.-Substantzien barne egitura.
-Materiaren propietate elektrikoak
.Elektrizitatearen ikerketak materiaren egitura ezagutzeko izan duen garrantzia.
.Fenomeno elektrikoak.
.Elektrizitateak zientzia eta teknologiaren garapenerako eta bizi baldintzak hobetzeko izan duen garrantziaren balorazioa.
-Atomoaren egitura.
.Thomson-en eta Rutherford-en eredu atomikoak.
.Isotopoen karakterizazioa. Substantzia erradioaktiboen aplikazioen garrantzia eta haien erabilerak izaki bizidunetan eta ingurumenean duen eraginaren balorazioa.
4. multzoa.-Aldaketa kimikoak eta horien ondorioak.
-Erreakzio kimikoak eta horien garrantzia:
.Erreakzio kimikoaren interpretazio makroskopikoa, substantzien arteko bihurtze prozesua den aldetik. Zenbait aldaketa kimikoren saiakuntzak egitea.
.Eredu atomiko-molekularra deskribatzea erreakzio kimikoak azaltzeko. Masaren kontserbazioa interpretatzea. Adierazpen sinbolikoa.
.Eguneroko bizitzako material eta substantzia arrunten fabrikazioaren eta erabileraren ondorioak baloratzea.
Biologia eta Geologia.
5. multzoa.-Pertsonak eta osasuna.
-Osasunaren sustapena. Giza sexualitatea eta ugalketa:
.Giza gorputzaren antolaketa orokorra: aparatuak eta sistemak, organoak, ehunak eta zelulak.
.Osasuna eta gaixotasuna. Osasuna baldintzatzen duten faktoreak. Gaixotasuna eta gaixotasun motak. Gaixotasun infekziosoak.
.Immunitate sistema. Txertoa. Zelulak, odola eta organoak ematea eta transplantatzea.
.Higienea eta gaixotasunei aurrea hartzea. Lehen sorospenak. Ohitura osasungarrien garrantzia baloratzea.
.Giza ugalketa. Nerabezaroko aldaketa fisikoak eta psikikoak. Gizonen eta emakumeen ugalketa aparatuak.
.Ziklo menstruala. Ernaltzea, haurdunaldia eta erditzea. Metodo antikontzeptiboen azterketa. Sexu-transmisiozko gaixotasunak.
.Gizakien sexu-erantzuna. Sexua eta sexualitatea. Sexu osasun eta higienea.
-Giza elikadura eta nutrizioa:
.Nutrizio funtzioak. Digestio-aparatua. Gaixotasun nagusiak.
.Elikadura eta osasuna. Dieta osasungarrien azterketa. Jateko ohitura osasungarriak. Elikadura portaeraren nahasmenduak.
.Arnas-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Higienea eta zainketak. Maizenik gertatzen diren arazoak.
.Zirkulazio-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Bihotz-hodietako gaixotasunak saihesteko bizimodu osasungarriak.
.Iraitz-aparatua: anatomia eta fisiologia. Gaixotasun ohikoenen prebentzioa.
-Harreman funtzioak: pertzepzioa, koordinazioa eta mugimendua.
.Pertzepzioa; zentzumenen organoak; horien zainketa eta higienea.
.Koordinazioa eta nerbio-sistema: antolaketa eta funtzioa.
.Sistema endokrinoa: guruin endokrinoak eta horien funtzionamendua. Horien arazo nagusiak.
.Lokomozio-aparatua. Lesio arruntenen eta horien prebentzioaren azterketa.
.Osasun mentala. Mendekotasuna sortzen duten substantziak: tabakoa, alkohola eta beste droga batzuk. Horiei lotutako arazoak. Osasunarentzako arriskutsuak diren jokabideen aurreko jarrera arduratsua. Gizarte inguruneak jokabidean duen eragina.
6. multzoa.-Pertsonak eta ingurumena.
-Giza jarduera eta ingurumena:
.Baliabide naturalak eta horien motak. Energiaren giza kontsumoaren ondorioak ingurumenean.
.Ur baliabideen erabilera eta kudeaketa iraunkorraren garrantzia. Edateko uraren arazketa. Arazketa sistemak. Airearen eta uraren kutsadura eta arazte gradua ezagutzeko teknika xumeak erabiltzea.
.Hondakinak eta horien kudeaketa. Giza jarduerak ekosistemetan duen eraginaren balorazioa.
.Egungo ingurumen arazo nagusiak.
.Ingurumena zaintzeko eta jokabide solidarioak eta errespetuzkoak hartzeko beharra baloratzea.
7. multzoa.-Kanpoko energiak eragiten dituen aldaketa geologikoak.
-Lur planetaren kanpoko jarduera geologikoa:
.Eguzkiaren energia Lurrean. Atmosfera eta haren dinamika. Eguraldiaren mapa errazak interpretatzea. Lurreko erliebea eta haren irudikapena. Mapa topografikoak: irakurketa.
.Aireak eta urak harrietan eragiten dituzten aldaketak. Meteorizazioa.
.Uharrak, ibaiak eta lurpeko urak eragile geologiko gisa. Akuiferoak gehiegi ustiatzea. Izotzaren eta haizearen ekintza geologikoa. Itsasoaren dinamika.
.Harri sedimentarioak nola sortzen diren. Ikatzaren, petrolioaren eta gas naturalaren jatorria eta erabilera. Horiek erabili eta agortzearen ondorioak baloratzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Lan zientifikoaren bereizgarriak zehaztea, gaurko arazo zientifiko edo teknologikoren bat aztertuz, eta lan zientifikoak pertsonen bizi kalitatearen gainean duen eragina definitzea.
Honakoa jakin behar da: ea ikasleak gaurko gaiei buruzko bibliografia bilatzeko gai diren, hala nola erradioaktibitateari, espezieen kontserbazioari edo gizakiak ugalketan esku hartzeari buruzko informazioa. Halaber, lanaren emaitzak egituratzeko txostenak prestatzeko behar adinako komunikazio-trebetasunak erabili behar dituzte. Era berean, lan zientifikoaz duten irudia ebaluatu nahi da: talde askoren lan kolektiboetan oinarritzen den eta etengabe eraikitzen ari den prozesua da, edozein giza jardueraren baldintzak ditu eta, horregatik, aldagai desberdinek eragiten ahal diote.
2. Laborategiko materialaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko jarraibideak errespetatu beharra onartzea; laborategiko lanak egiteko eta txostena aurkezteko ezarritako protokoloari jarraitu beharra ulertzea.
Egiaztatu behar da ikasleek laborategia eta bertan erabiltzen diren materialak garbi eta ordenaturik edukitzeko ardura duten eta laborategian segurtasun arauak betetzen dituzten bai materialak erabiltzean bai saiakuntzak egitean.
3. Testu eta mezu zientifikoak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa.
Fisika eta Kimika.
4. Materiaren propietateak deskribatzea, agregazio-egoera desberdinetan, eta propietateok interpretatzeko eredu zinetikoa erabiltzea, deskripzio makroskopikoa eta ereduen bidezko interpretazioa bereiziz.
Egiaztatu behar da ikasleek gasen propietateak ezagutzen dituzten eta haiek agerian jartzeko esperientzia errazak egiteko gai diren, haiek azaltzeko eredu zinetikoa ulertzen duten eta, gainera, gai diren eredu hori erabiltzeko gasaren presio kontzeptua ulertzeko, gasen legeak ezartzera iristeko eta egoera aldaketak interpretatzeko. Halaber, prozeduretarako gaitasunak baloratuko dira, hala nola grafikoak egin eta interpretatzea. Horietan presioa, bolumena eta tenperatura agertuko dira.
5. Material bat substantzia sinplea edo konposatua ala nahastura den jakiteko prozedurak erabiltzea eta nahasturen konposizioa adierazten jakitea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak ohartzen ote diren material bat noiz den substantzia eta noiz nahastura, eta, azken kasu horretan, bereizteko teknikak ezagutzen dituzten, halako teknikaren bat diseinatzen eta laborategian gauzatzen badakiten, substantziak sinple edo konposatu gisa sailkatzen badakiten eta nahastura bat konposatu batetik bereizteko gai diren. Halaber, honakoa egiaztatu behar da: ikasleek nahasturen konposizioa ulertzen dutela eta hura adierazten badakitela, bereziki kontzentrazioa, disoluzioen kasuan, eta masako ehunekoa, solidoen nahasturen kasuan.
6. Naturan dauden substantziak askotarikoak direla eta guztiak elementu gutxi batzuek osatzen dituztela justifikatzea eta zenbait substantziak bizidunentzat duten garrantzia azaltzea.
Irizpide honen bidez egiaztatuko da ikasleek ulertzen ote duten zer nolako garrantzia izan duen elementuen bilaketak Naturan dauden materialen aniztasuna azaltzeko orduan, eta badakiten Naturan elementu batzuk besteak baino ugariagoak direla. Egiaztatuko da, halaber, ikasleek badakiten zer nolako garrantzia duten eguneroko bizitzan material eta substantzia batzuek; batez ere, osasunean eta elikaduran.
7. Eguneroko fenomeno elektrostatikoak sortu eta interpretatzea eta elektrizitateak garapen zientifikoan eta teknologikoan nahiz pertsonen bizi baldintzetan dituen ondorioak baloratzea.
Egiaztatu nahi da ikasleak esperientzia elektrostatikoak egiteko gai diren, baita kargaren kontzeptua erabiliz haiek kualitatiboki azaltzeko gai diren ere. Hala, materiaren egitura elektrikoari buruzko ezagutza erakutsiko dute. Halaber, baloratu eginen da tresna errazak, hala nola bertsorioak edo elektroskopioak, eraikitzeko gaitasuna, baita elektrizitateari buruzko ezagutzen ondorioen eta energia aurreztu beharraren jakitun izatea ere.
8. Lehenengo eredu atomikoak deskribatzea eta haien eboluzioa justifikatzea fenomeno berriak azaltzeko; halaber, zenbait substantzia erradioaktiboren aplikazioak eta izaki bizidunetan nahiz ingurumenean haien erabilerak duen eragina azaltzea.
Egiaztatu behar da ikasleek lehenbiziko eredu atomikoak ulertzen dituzten eta badakiten zergatik ezarri ziren ereduok eta zergatik egin ziren batetik besterako urratsak; adibidez, nola sortu zen Thomson-en eredua materiaren ohiko elektroneutralitatea azaltzeko. Halaber, egiaztatu behar da ezagutzen ote dituzten isotopo erradioaktiboen aplikazioak, bereziki medikuntzakoak, baita horiek izaki bizidunengan eta ingurumenean izan ditzaketen ondorioak ere.
9. Erreakzio kimikoak substantzien arteko bihurketa makroskopiko gisa deskribatzea, teoria atomikoan oinarrituta justifikatzea, eta ekuazio kimikoen bidez adieraztea. Horrez gain, substantzia berriak lortzearen eta ingurumena babestearen garrantzia baloratzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek ulertzen ote duten erreakzio kimikoetan substantziak eraldatu egiten direla substantzia berriak sortuz, erreakzioaren oinarrizko ereduarekin erreakzioak azaltzen badakiten eta ekuazioen bidez adierazten dituzten. Gainera, baloratu eginen da pertsonen bizi kalitatearen hobekuntzari begira erreakzio kimikoek duten garrantzia ezagutzea, ondorio kaltegarriak ere izan ditzaketela jakitea, eta kimikak ingurumena eta pertsonen osasuna babesteari begira duen garrantziaz eta erantzukizunaz jabetzea.
10. Oinarrizko algoritmo egokiak edo bestelako prozedurak erabiltzea problemak ebazteko, eta unitate aldaketarako trebetasunak garatzea. Problema bat ebazteko jarraitutako prozesua ahoz azaltzea.
Irizpide honen bidez honakoa baloratu nahi da: ikasleak problemen enuntziatuak ulertzen dituen, eta ebatzi beharreko egoerarako egokia den algoritmoa hautatu eta aplikatzeko gaitasuna duen. Ebazpen prozesuan eta emaitzak unitate egokietan aurkeztean azaldutako heldutasuna ebaluatuko da.
Biologia eta Geologia.
11. Osasunean alderdi fisikoek, psikologikoek eta sozialek eragiten dutela onartzea eta gaixotasunei aurrea hartzeko nahiz bizi kalitatea hobetzeko bizimoduek eta zientzia biomedikoen ekarpen etengabeek garrantzia dutela kontuan hartzea.
Hona zer baloratu nahi den irizpide honen bidez: ikasleak osasunari buruzko egungo kontzeptua barneraturik ba al duen eta organismoaren funtzio desberdinen eta osasunean eragin handiena duten faktoreen (adibidez, bizimodua) artean loturak ezartzeko gai den. Gainera, gaixotasun motak bereizi behar ditu, kausa eta ondorioa bereiziz: infekziosoak, jokabidearen ondoriozkoak, genetikoak, intoxikazioaren ondoriozkoak etab. Gaixotasunen kontrako borrokan gorputzak erabiltzen dituen defentsa mekanismoak eta txertoen, antibiotikoen eta zientzia biomedikoen beste ekarpen batzuen ekintzak ulertu behar ditu.
12. Giza ugalketaren oinarriak ezagutzea eta ernalketaren, haurdunaldiaren eta erditzearen funtsezko alderdiak deskribatzea. Ugalketa kontrolatzeko metodoen funtzionamendua ulertzea eta sexu-transmisiozko gaixotasunei aurrea hartzeko metodoen erabilera baloratzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek bereizten ote dituzten ugalketa prozesua (espezieak irauteko mekanismo gisa) eta sexualitatea (gizakiaren bizitza osoko jarduera eta komunikazio afektibo eta pertsonala den aldetik). Gainera, gizonen eta emakumeen ugalketa aparatuen ezaugarri anatomiko orokorrak eta funtzionamendua ezagutu behar dituzte, baita, horietatik abiatuta, ugalketa kontrolatzeko metodo batzuen oinarriak eta antzutasun arazoetarako zenbait irtenbide azaldu ere. Azkenik, sexu-transmisiozko gaixotasunak saihesteari begira, gizabanakoen eta taldeen sexu-higienerako neurriak zergatik hartu behar diren azaltzen jakin behar dute.
13. Nutrizioan zehar elikagai batek jasaten dituen prozesu nagusiak azaltzea, etapa bakoitza irudikatzeko eskemak eta adierazpide grafikoak erabiliz, eta jateko ohitura osasungarriak hartzeko eta elikadura ohitura osasungaitzak saihesteko beharra justifikatzea.
Ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten nutrizio funtzioekin zerikusia duten aparatu eta organoetako (digestio-aparatua, arnas-aparatua, zirkulazio-aparatua, iraitz-aparatua) bakoitzaren funtzioak, haien arteko harremanak, haien arazo nagusiak, eta zenbait higiene-ohitura hartu beharra. Baloratuko da, era berean, odola edo organoak ematea bezalako egoeren aurrean jarrera solidarioak garatu dituzten, nutrizio funtzioen eta elikadura ohitura osasungarri jakin batzuen arteko lotura ikusten duten gaixotasunak saihesteko, hala nola obesitatea, diabetesa edo bihotz-hodietako gaixotasunak, eta osasungarriak ez diren zenbait ohitura kontsumisten aurrean jarrera kritikoa garatu duten.
14. Zentzumen organoak ezagutzea, nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren zeregin integratzailea azaltzea eta lokomozio-aparatuko hezur eta muskulu nagusiak kokatzea. Arazo ohikoenak eta kasu bakoitzean esku hartzen duten organo eta prozesuak erlazionatzea. Osasunean eragin txarra duten gizarte faktoreak identifikatzea, hala nola estresa eta mendekotasuna sortzen duten substantzien kontsumoa.
Egiaztatu nahi da ikasleek nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko koordinazioa ezagutzen duten eta ezagutza hori erabiltzen ote duten problema xumeak ebazteko, atzeraelikadura-begiztak, fluxu diagramak edo antzeko beste eredu batzuk erabiliz. Era berean, gaixotasun nagusiak karakterizatu behar dituzte, osasun;; mentala zaintzeko ohiturak hartzearen garrantzia baloratu behar dute eta zenbait jokabide, hala nola drogak kontsumitzea, estresa, pertsonen arteko harreman osasungarririk ez izatea, komunikabideen presioa etab., kaltegarriak direla jakin behar dute.
15. Ekosistemen gainean giza ekintzak duen eraginari buruzko informazioa biltzea dokumentu iturri desberdinetatik: kutsaduraren ondorioak, basamortutzea, ozono geruza murriztea, baliabideak agortzea eta espezieak galtzea. Informazio hori aztertzea eta ingurumena ez hondatzeko eta baliabide naturalen kudeaketa arrazionalagoa sustatzeko zer egin litekeen argudiatzea.
Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren gizakiak Naturan sortutako aldaketa jakin batzuk azaltzeko, teknika xumeak (adierazle biologikoak, proba kimiko errazak) erabiliz edo argitalpenetatik datuak hartuz. Datu horietatik abiatuta honelako arazoak aztertuko dituzte: basamortuen hedapena, euri azidoa, negutegi efektuaren areagotzea, akuiferoen galera etab. Azkenik, ingurumena gizadiaren ondare bezala baloratu behar dute, eta haren narriadura saihesteko ekintza kolektibo eta banakako ekintza batzuen arrazoiak argudiatu ere bai.
16. Kanpoko eragile geologikoen ekintzak identifikatzea Lurreko erliebearen jatorrian eta moldaketan eta harri sedimentarioak eratzeko prozesuan.
Egiaztatu behar da ikasleek Naturari buruzko ikusmolde dinamikoa duten eta gai diren kanpoko eragile geologiko nagusien ekintzari antzemateko, kanpoan edo irudietan. Halaber, ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren Lurreko erliebean kanpoko eragile geologikoek eragindako moldatze motak azaltzeko, baita klima, harri mota, harriaren egitura eta horrelako faktoreen eragina ere. Paisaian eragile geologikoen, izaki bizidunen eta giza jardueraren ondorioz azaltzen diren eragin desberdinak identifikatu behar dituzte.
LAUGARREN KURTSOA
FISIKA ETA KIMIKA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Lan zientifikoaren oinarrizko ezaugarrietara hurbiltzea: problemak aurkeztea eta haien interesa eztabaidatzea, hipotesiak, estrategiak eta diseinu esperimentalak formulatzea, emaitzak aztertu, interpretatu eta adieraztea.
.Informazio zientifikoa bilatu eta hautatzea liburutegia, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta bestelako iturriak erabiliz.
.Informazio zientifikoa interpretatzea, eta Natur Zientziekin zerikusia duten arazoei buruz nork bere iritzia izateko, zehaztasunez azaltzeko eta erabakiak hartzeko erabiltzea informazio hori.
.Fisikak eta kimikak teknologiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten harremanak ezagutzea eta egindako azterketak izan ditzakeen aplikazioak nahiz ondorioak kontuan hartzea.
.Laborategiko oinarrizko tresnak, materialak eta substantziak ongi erabiltzea eta laborategiko segurtasun arauak errespetatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Indarrak eta mugimenduak.
-Indarrak mugimendu aldaketen eragile:
.Mugimenduaren izaera erlatiboa. Mugimendu lerrozuzenen eta lerromakurren azterketa kualitatiboa.
.Mugimendu lerrozuzen eta uniformearen azterketa kuantitatiboa. Azelerazioa. Galileo eta erorketa librearen azterketa esperimentala.
.Dinamikaren printzipioak "zentzuzko" fisika gainditzeko. Eguneroko bizitzan esku hartzen duten indarrak identifikatzea: elkarreragin moduak. Indarren oreka.
.Presioa. Fluidoen estatikaren oinarrizko printzipioa. Presio atmosferikoa: hura agerian jartzeko esperientziak diseinatu eta gauzatzea.
-Zerua-Lurra hesia gainditzea: Astronomia eta Grabitazio Unibertsala:
.Astronomia: horren inplikazio praktikoak eta zeregina Unibertsoari buruzko ideietan.
.Sistema geozentrikoa. Hura zalantzan jartzea eta eredu heliozentrikoa sortzea.
.Koperniko eta lehenengo iraultza zientifiko handia. Dogmatismoaren eta ikertzeko askatasunaren arteko eztabaida baloratzea eta inplikazioak aztertzea. Galileoren teleskopioaren garrantzia eta aplikazioak.
.Zerua-Lurra hesia puskatzea: grabitazio unibertsala.
.Unibertsoaren egungo ikuskera. Aurrerapen zientifiko eta teknologikoen balorazioa. Sateliteen aplikazioak.
3. multzoa.-Aldaketen azterketan sakontzea.
-Energia, lana eta beroa:
.Energiak gure bizitzan duen zeregina baloratzea. Energia iturri bakoitzaren izaera, alde onak eta txarrak.
.Lan eta energia kontzeptuak. Energia erak aztertzea: zinetikoa eta potentzial grabitatorioa. Potentzia.
.Energiaren kontserbazioaren eta eraldaketaren legea eta horren ondorioak.
.Uhinak: energia transferitzeko beste modu bat.
4. multzoa.-Substantzien egitura eta propietateak. Kimika organikoa ikasteko sarrera
-Atomoaren egitura eta lotura kimikoak:
.Atomoaren egitura. Elementu kimikoen sistema periodikoa.
.Substantziak propietateen arabera sailkatzea. Azterketa esperimentala.
.Lotura kimikoa: lotura ionikoa, kobalentea eta metalikoa.
.Substantzien propietateen interpretazioa.
.Konposatu bitarren formulaziorako eta nomenklaturarako sarrera IUPACen arauei jarraituz.
-Karbonoaren konposatuen egitura: sarrera
.Karbono atomoaren berezitasunak interpretatzea: hidrogenoarekin eta beste atomo batzuekin konbinatzeko aukerak. Karbono kateak.
.Hidrokarburoak eta haien garrantzia energia baliabide bezala. Negutegi efektua areagotzearen arazoa: arrazoiak eta aurrea hartzeko neurriak.
.Makromolekulak: haien garrantzia izaki bizidunen eraketan.
.Biziaren jatorria eta garapena ulertzeko kimikak duen zeregina baloratzea.
5. multzoa.-Etorkizun iraunkorrari zientziak egiten dion ekarpena.
-Iraunkortasunerako garapen teknozientifikoa:
.Gaur egun gizadiak dituen arazo eta erronka orokorrak: mugarik gabeko kutsadura, klima aldaketa, baliabideak agortzea, biodibertsitatea galtzea etab.
.Arazoak ebazteko garapen teknozientifikoak eskaintzen duen laguntza. Arreta;;ren printzipioa aplikatzearen eta erabakiak hartzean herritarrek parte hartzearen garrantzia.
Herritarren heziketa zientifikoa baloratzea, gizarte demokratiko iraunkorra lortzeko baldintza baita.
Kultura zientifikoa norbera asetzeko iturri gisa.
Ebaluazio irizpideak.
1. Mugimenduak deskribatzeko erabili behar diren magnitudeak ezagutzea, ezagutza horiek eguneroko bizitzako mugimenduei aplikatzea eta zientzia modernoa sortzeko orduan mugimenduen azterketak duen garrantzia baloratzea.
Egiaztatu behar da ikasleek badakiten intereseko problemak planteatzen eta kualitatiboki ebazten, higikari baten mugimendua (uniformea edo aldakorra) dela eta, eta mugimendu hori deskribatzeko behar diren magnitudeak zehazteko gai diren. Era berean, mugimendu azeleratuetan azelerazio kontzeptua ulertzea baloratuko da. Halaber, baloratu eginen da ea segurtasun distantzia edo batez besteko abiadura bezalako adierazpideak interpretatzen ba ote dakiten eta zinematikak zientzia modernoaren sorreran egindako ekarpenagatik duen garrantzia ulertzen ote duten.
2. Mugimendu aldaketen eragile gisa indarrek duten zeregina identifikatzea eta eguneroko bizitzan dauden indar nagusiak ezagutzea.
Egiaztatu nahi da ikasleek ulertzen duten indarraren ideiak, elkarreragin gisa eta gorputzen azelerazioen eragile gisa, ezbaian jartzen dituela indarraren eta mugimenduaren arteko ustezko elkartzeari buruzko zentzuzko ebidentziak, eta badakiten eguneroko egoeretan jarduten duten indarrak identifikatzen, baita indar motak ere (grabitate-indarra, elektrikoa, elastikoa edo fluidoek egiten dituzten indarrak), eta badakiten, halaber, nola erabili izan diren fluidoen ezaugarriak gure gizartearentzat erabilgarriak diren teknologiak garatzeko, hala nola barometroa edo itsasonziak.
3. Grabitazio unibertsalaren legea erabiltzea Unibertsoa osatzen duten objektuetariko edozeinen arteko erakarpena justifikatzeko eta pisu-indarra nahiz satelite artifizialak azaltzeko.
Ikasleek ulertu behar dute grabitazioaren izaera unibertsala ezartzearekin batera Zerua-Lurra hesia puskatu egin zela eta Unibertsoaren ikuspegi unitarioa lortu zela. Era berean, lege horren bidez Eguzki Sisteman gorputzen pisua eta planeten eta sateliteen mugimendua azaltzen direla ulertu behar dute.
4. Energiaren kontserbazioaren printzipioa aplikatzea eguneroko bizitzako energia eraldaketak ulertzeko, lana eta beroa energia transferitzeko moduak direla jakitea eta lana eta beroa sortzeko erabiltzen diren energia iturriak lortu eta erabiltzeari lotutako arazoak aztertzea.
Irizpide honen bidez jakin nahi da ikasleek lan eta energia kontzeptuei eta horien arteko harremanei buruz taxuzko ikusmoldea duten, eta gai ote diren energia era guztiak ulertzeko (batez ere, zinetikoa eta potentzial grabitatorioa) eta zenbait adibide errazetan energiaren kontserbazioaren legea aplikatzeko. Halaber, energia iturriak lortu eta erabiltzeari dagokionez, planetako arazo orokorrez eta iraunkortasunerantz aurrera egiteko eremu guztietan hartu beharreko neurriez jakitun diren baloratuko da.
5. Taula periodikoko elementu kimiko nagusien ezaugarriak identifikatzea, beste elementu batzuekin elkartzean izanen duten portaera kimikoa iragartzea eta horrela sortuko diren substantzia sinple eta konposatuen propietateak azaltzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek atomoetako elektroiak geruzetan banatzen badakiten, taula periodikoaren egitura justifikatuz, eta zortzikotearen erregela aplikatzen duten lotura ionikoaren, kobalentearen eta metalikoaren ereduak azaltzeko. Era berean gai izan behar dute eredu horien bidez kualitatiboki azaltzeko substantzien sailkapena, haien propietate fisiko nagusien arabera: urtze eta irakite tenperaturak, eroankortasun elektrikoa eta disolbagarritasuna uretan.
6. Konposatu organikoen ugaritasuna, makromolekulen sorrera eta makromolekulek bizidunentzat duten garrantzia justifikatzea.
Ebaluatu behar da ea ikasleek ulertzen dituzten karbono atomoaren konbinazio aukera izugarri handiak. Halaber konposatu sinpleen formula garatuak idazteko gai izan behar dute. Era berean egiaztatu behar da ikasleek ulertzen ote duten makromolekulak nola eratzen diren, zer nolako zeregina duten izaki bizidunen eraketan eta zein urrats handia egin zen lehenbiziko konposatu organikoak sintetizatu zirenean XIX. mendearen lehen erdian, bitalismoari aurre eginez.
7. Hidrokarburoen errekuntza erreakzioen aplikazio energetikoak ezagutzea eta negutegi efektua areagotzeko orduan duten eragina kontuan hartzea.
Irizpide honen bidez ebaluatuko da ea ikasleek badakiten petrolioa eta gas naturala erregai fosilak direla eta ikatzarekin batera gaur egun gehien erabiltzen diren energia iturriak direla. Halaber, energia iturri horiek agortzen ari direla ba ote dakiten baloratuko da, eta haien errekuntzak ingurumenean sortzen dituen arazoez eta hauek saihesteko neurriak hartu beharraz jabeturik ote dauden.
8. Lurraren egoera dela-eta gizadiak dituen arazoak eta erronkak, elkarri estu lotuak, aztertzea, zientziaren eta teknologiaren erantzukizuna hautematea eta arazo horiek konpontzeko eta etorkizun iraunkorrerantz aurrera egiteko inplikazioaren beharra ulertzea.
Egiaztatu nahi da ikasleek badakiten gure planeta egoera larrian dagoela, hainbat arazo metatu direlako: mugarik gabeko kutsadura, baliabideak agortzea, biodibertsitatea eta kultur aniztasuna galtzea, hiperkontsumoa etab. Ildo horri jarraikiz, garapen teknozientifikoaren erantzukizuna eta irtenbideak aurkitzeko egin behar duen ekarpena ulertu behar dute, betiere arreta printzipioa aintzat hartuta. Erabaki arrazoituak hartzen parte hartzeko heziketa zientifikoak duen garrantziaz jakitun diren baloratuko da.
9. Laborategiko materialaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko jarraibideak errespetatu beharra onartzea; laborategiko lanak egiteko eta txostena aurkezteko ezarritako protokoloari jarraitu beharra ulertzea.
Egiaztatu behar da ikasleek laborategia eta bertan erabiltzen diren materialak garbi eta ordenaturik edukitzeko ardura duten eta laborategian segurtasun arauak betetzen dituzten bai materialak erabiltzean bai saiakuntzak egitean.
10. Testu eta mezu zientifikoak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
11. Oinarrizko algoritmo egokiak edo bestelako prozedurak erabiltzea problemak ebazteko, eta unitate aldaketarako trebetasunak garatzea. Problema bat ebazteko jarraitutako prozesua ahoz azaltzea.
Irizpide honen bidez honakoa baloratu nahi da: ikasleak problemen enuntziatuak ulertzen dituen, eta ebatzi beharreko egoerarako egokia den algoritmoa hautatu eta aplikatzeko gaitasuna duen. Ebazpen prozesuan eta emaitzak unitate egokietan aurkeztean azaldutako heldutasuna ebaluatuko da.
BIOLOGIA ETA GEOLOGIA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Lan prozesu zientifikoarekin bat jardutea: problemak aurkeztea eta haien interesa eztabaidatzea, hipotesiak, estrategiak eta diseinu esperimentalak formulatzea, emaitzak aztertu, interpretatu eta adieraztea.
.Informazio zientifikoa bilatu eta hautatzea liburutegia, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta bestelako iturriak erabiliz.
.Informazio zientifikoa interpretatzea, eta Natur Zientziekin zerikusia duten arazoei buruz nork bere iritzia izateko, zehaztasunez azaltzeko eta erabakiak hartzeko erabiltzea informazio hori.
.Biologiak eta Geologiak teknologiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten harremanak ezagutzea eta egindako azterketak izan ditzakeen aplikazioak nahiz ondorioak kontuan hartzea.
.Laborategiko oinarrizko tresnak eta materialak ongi erabiltzea eta laborategiko segurtasun arauak errespetatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Lurra, etengabe aldatzen ari den planeta.
-Lurraren historia
.Lurraren jatorria. Denbora geologikoa: Lurraren adinari buruzko ideia historikoak. Lurraren historia berregiteko bide ematen duten printzipioak eta prozedurak. Aktualismoa erabiltzea interpretaziorako metodo gisa.
.Fosilak eta horien garrantzia iraganaren lekuko gisa. Lehenbiziko bizidunak, eta haiek planetan izandako eragina.
.Aro geologikoak: gertaera geologiko eta biologiko garrantzitsuak kokatzea.
.Zenbait fosil bereizgarri identifikatzea.
.Lurralde baten funtsezko historia berregitea zutabe estratigrafiko sinple batetik abiatuta.
-Plaken tektonika eta beraren agerpenak:
.Mendilerroen jatorriaren arazoa: zenbait interpretazio historiko. Harrien zikloa.
.Kontinenteen lekualdatzearen frogak. Sumendi eta lurrikaren banaketa. Dortsalak eta itsas hondoen hedapenaren fenomenoa.
.Lurraren barne egituraren eredu dinamikoa interpretatzea.
.Plaka litosferikoak eta haien mugak. Barneko eta kanpoko prozesu geologikoen arteko elkarreraginak. Mendilerroen eraketa: motak eta lotutako prozesu geologikoak.
.Plaken tektonika, iraultza Lurraren Zientzietan. Erliebea eta gertaera geologikoak interpretatzeko plaken tektonika erabiltzea.
.Planetaren gainazalean Lurraren barneko dinamikak dituen ondorioak baloratzea.
3. multzoa.-Biziaren eboluzioa.
.Zelula, bizi unitatea.
.Teoria zelularra. Biologian duen garrantzia. Zelula, izaki bizidunen egitura eta funtzio unitate gisa.
.Zatiketa zelularraren prozesuak. Mitosia eta meiosia. Bakoitzaren berezitasunak eta garrantzi biologikoa.
.ADNaren azterketa: osagaiak, egitura eta propietateak. ADNa aurkitu zenez gero Biologia Zientziek izan duten bilakaeraren balorazioa.
.Antolaketa maila biologikoak. Mundu mikroskopikoarekiko interesa.
.Izaki bizidunen funtzionamendua eta egitura interpretatzeko teoria zelularra erabiltzea.
-Herentzia eta karaktereen transmisioa:
.Mendelismoa. Mendel-en legeekin zerikusia duten problema errazak ebaztea.
.Giza genetika. Sexuaren herentzia. Sexuari lotutako herentzia. Zenbait eritasun hereditarioren azterketa.
.Gene kontzeptuaren atarian. Kode genetikoa. Mutazioak.
.Ingeniaritza eta manipulazio genetikoak: aplikazio, ondorio eta erronka nagusiak. Janari transgenikoak. Klonazioa. Giza genoma.
.Bioteknologia genetikoan eta ugalketarako bioteknologian izandako aurrerapenen ondorio ekologikoak, sozialak eta etikoak.
-Izaki bizidunen jatorria eta eboluzioa:
.Lurreko biziaren jatorriari buruzko hipotesia. Izaki bizidunen eboluzioa: teoria fixistak eta eboluzionistak.
.Espezieen eboluzioaren teoriari eusten dioten datuak. Fosil adierazgarrien ezaugarri nagusiak ezagutzea. Espezieen sorrera eta amaiera.
.Eboluzioari buruzko gaurko teoriak. Gradualismoa eta puntukako oreka.
.Biodibertsitatea baloratzea eboluzio prozesuaren emaitza gisa. Espezieak iraungitzeko orduan gizadiak duen eragina eta horren arrazoiak.
.Giza eboluzioaren prozesuaren azterketa.
4. multzoa.-Ekosistemetako aldaketak.
-Ekosistemen dinamika:
.Ekosisteman diren elkarreraginen azterketa: Harreman trofikoak. Materiaren zikloa eta energia fluxua. Kate eta sare trofikoak identifikatzea ekosistema lurtar eta urtarretan. Ziklo biogeokimikoak.
.Ekosistemaren autorregulazioa: izurriak eta borroka biologikoa.
.Segida ekologikoak. Nola eratzen eta suntsitzen diren lurzoruak. Basoetako suteen inpaktua eta prebentzioaren garrantzia.
.Izaki bizidunek ingurunea aldatzea eta izaki bizidunak ingurunera egokitzea. Ingurumen aldaketak Lurraren historian.
.Ingurumen baldintzak eta izaki bizidunak zaintzea, ingurumen naturalaren babesaren funtsezko alderdi gisa.
Ebaluazio irizpideak.
1. Lurra planeta aldakorra dela adierazten duten gertaerak identifikatu eta deskribatzea eta Lurraren historia luzean izandako aldaketa nagusietako batzuk erregistratzea eskalako denbora ereduak erabiliz.
Ebaluatu nahi da ea ikasleak gai ote diren denbora geologikoaren magnitudeari antzemateko. Horretarako, Lurraren historian izandako gertaera nagusiak identifikatu beharko dituzte taula kronologiko batean, eta, bereziki, identifikatu eta kokatu egin beharko dituzte aro geologiko nagusietako fosil adierazgarrienak eta beste erregistro geologiko batzuk, hala nola datazio estratigrafikoa, harri motak, mendilerroak eta prozesu orogenikoak edo itsas transgresio eta erregresioak.
2. Lurraren barne egituraren eredu dinamikoa eta plaken tektonikaren teoria erabiltzea litosferaren mugimenduarekin zerikusia duten fenomeno geologikoak aztertzeko eta Lurraren mapetan duten kokapenarekin erlazionatzeko.
Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren Lurraren barne egituraren eredu dinamikoa eta plaken tektonikaren teoria aplikatzeko itxuraz elkarren artean erlaziorik ez duten fenomenoak azaltzearren, hala nola mendilerroen eraketa, itsas hondoen hedapena, Lurreko toki askotan lurrikarak eta sumendiak elkartzea, egun ozeano handiek bereizten dituzten lurraldeen arteko berdintasun geologiko eta paleontologikoa, etab. Halaber, egiaztatu behar da gai diren lurrikara eta sumendien banaketa plaka litosferikoen mugekin lotzeko eskala egokiko mapetan, eta prozesu horiek guztiak erlazionatzeko.
3. Bizidun mota desberdinak aztertzeko teoria zelularraren postulatuak aplikatzea, zelula prokariotikoen, animalien zelula eukariotikoen eta landareen zelula eukariotikoen egitura bereizgarriak identifikatzea eta zelularen elementu bakoitza bere funtzio biologikoarekin erlazionatzea.
Teknika egokiak erabiliz, ikasleek organismo desberdinetan zelulak hauteman behar dituzte. Ebaluatu behar da ea gai ote diren marrazkietan eta mikroargazkietan zelularen egiturak identifikatzeko, baita bakoitzaren funtzioa adierazteko ere. Era berean, ikasleek ulertu behar dute zelula anitzeko organismoak osatzen dituzten zelulek elkarrekin koordinatu beharra dutela.
4. Ziklo zelularraren ezaugarriak ezagutzea eta zelula ugalketa deskribatzea; meiosiaren eta mitosiaren arteko desberdintasun nagusiak aipatzea, baita bien esanahi biologikoa ere.
Egiaztatu behar da ikasleek badakiten mitosia zelula-zatiketa asexualaren mota bat dela, beharrezkoa zelula bakarreko organismoen ugalketarako, eta mitosiak halaber gorputzaren hazkundea eta berritzea bermatzen duela zelula anitzeko organismoetan. Ugalketa sexualean gametoek eta meiosiak dituzten eginkizunak ere azaldu behar dituzte. Zelula zatitzeko bi modu horiek alderatu behar dira, kontuan izanik zatitzen diren zelula motak, ekintza mekanismoa, lortzen diren emaitzak eta bi prozesuen garrantzi biologikoa. Marrazki eskematikoak, ziklo zelularren ereduak edo kariotipoen argazkiak erabiltzeko aukera kontuan har daiteke.
5. Gurutzatze mota desberdinetan Mendelen legeak erabiliz Genetikako problema praktikoak ebaztea, eta lortutako ezagutzak aplikatzea gure espeziearen zenbait karaktereren transmisioa ikertzeko.
Ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren Genetikako oinarrizko kontzeptuak bereizteko eta herentziazko karaktereen transmisioari buruzko problema errazak ebazteko, ondorengoen portzentaje genotipiko eta fenotipikoak kalkulatuz eta emaitza horietan herentziaren ausazko izaerari antzemanez. Era berean, ezagutza horiek giza herentziaren ariketa zehatzetan aplikatzen dituzten baloratu behar da (hemofilia, daltonismoa, Rh faktorea, begien eta ilearen kolorea etab.).
6. Geneak ADNz osatuta daudela eta kromosometan kokatzen direla ezagutzea. Gene kontzeptutik abiatuta, espezie barruko eta espezieen arteko aniztasun genetikoaren eta mutazioen zeregina interpretatzea, eta ingeniaritza genetikoak orain arte egin dituen aurrerapenen ondorioak kritikoki baloratzea.
Egiaztatu nahi da ikasleek badakiten informazio genetikoa kromosometan dagoela, herentziaren teoria kromosomikoaren bitartez Mendelen legeari buruzko salbuespenak interpretatzen ahal dituzten, genearen kontzeptu molekularra ezagutzen duten, eta badakiten zer diren mutazioak eta zer ondorio dituzten izaki bizidunen eboluzioan eta aniztasunean. Baloratu behar da, azkenik, ikasleek beren ezagutzak erabiltzen ote dituzten genomari buruzko jakintzaren aurrerapenek osasunean eta gizartean dituzten ondorioei buruzko irizpide propioa sortzeko eta bioteknologia modernoaren (terapia genikoa, janari transgenikoak etab.) alde onak eta txarrak ikuspegi sozialetik, zientifikotik eta etikotik aztertzeko.
7. Modu arrazoituan azaltzea eboluzioaren teoria enuntziatzera eraman zuten arazoak, teoria horren oinarrizko printzipioak eta teoria horrek eragin zituen eztabaida zientifiko, sozial eta erlijiosoak.
Ikasleek ezagutu behar dituzte fixismoaren eta eboluzionismoaren artean sortu ziren eztabaidak, geroago teoria eboluzionista desberdinen artean sortutakoak, Lamarck-ena eta Darwin-ena kasu, eta gaurko teoria eboluzionista onartuenak. Baloratu behar da ea ikasleek ba ote dakiten interpretatzen, izaki bizidunen eboluzioaren teoriaren harira, erregistro paleontologikoa, anatomia konparatua, parekotasun eta desberdintasun genetikoak, enbriologikoak eta biokimikoak, banaketa biogeografikoa, etab.
8. Izaki bizidunen eboluzioa eta banaketa espezie bakoitzaren aldakortasun genetikoaren gainean diharduten hautespen naturaleko mekanismoekin lotzea, egokitzapen nagusiak nabarmenduz.
Baloratu behar da ea ikasleek ba ote dakiten interpretatzen, eboluzioaren teoriaren harira, erregistro paleontologikoari, anatomia konparatuari, parekotasun eta desberdintasun genetiko, enbriologiko eta biokimikoei, banaketa biogeografikoari eta izaki bizidunen eboluzioarekin zerikusia duten beste alderdi batzuei buruzko datu garrantzitsuenak.
9. Kate edo sare trofiko jakin batean zehar materia eta energia nola transferitzen diren azaltzea eta gizakiak baliabide batzuen kudeaketa iraunkorra eginez gero horrek izanen lituzkeen ondorio praktikoak azaltzea.
Baloratu behar da ea ikasleak gai diren maila bakoitzean gertatzen diren energia galerak planetako elikadura baliabideen aprobetxamendu iraunkorrarekin lotzeko (azken maila trofikoetako elikagaien kontsumoa) eta giza jarduerek ekosistemetako biodibertsitatearen iraupenean duten eraginari antzematen dioten (harrapakariak desagertzea, gehiegizko arrantza ustiapena, kanpoko espezieak sarraraztea, etab.)
10. Laborategiko materialaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko jarraibideak errespetatu beharra onartzea; laborategiko lanak egiteko eta txostena aurkezteko ezarritako protokoloari jarraitu beharra ulertzea.
Egiaztatu behar da ikasleek laborategia eta bertan erabiltzen diren materialak garbi eta ordenaturik edukitzeko ardura duten eta laborategian segurtasun arauak betetzen dituzten bai materialak erabiltzean bai saiakuntzak egitean.
11. Testu eta mezu zientifikoak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA
Gure hezkuntza tradizioan gizartea ezagutzea gazteen heziketaren oinarrizko atala izan da. Gizarteak historian zehar izan duen eta gaur egun duen antolaketa eta funtzionamendua aztertu dira, baita gizartea kokatu eta antolatzen den lurraldea ere.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia irakasgaiaren bidez ikasleek ezagutza horretan sakondu dezaten lortu nahi da, aurreko etapako Natur, Gizarte eta Kultur Ingurunearen Ezagutza izeneko irakasgaian lortutako ezagutzetatik abiatuta. Ikasleek, etapa honetan izanen duten bilakaeraren ondorioz, gizarte gaiak sakonago ezagutu behar dituzte eta irakasgai honi jakintza-arlo gisa heldu behar diote, Geografia eta Historia oinarrizko erreferentziatzat harturik. Bi jakintza-arlo horiek gizarte eremuaren ardatz egituratzaileak dira, gizakiaren eta gizartearen errealitateari ikuspegi orokor eta integratzaile batetik erreparatzen diotelako. Hala eta guztiz ere, gaur egun gizakiaren eta gizartearen errealitatea uler dadin, Gizarte Zientzietako beste jakintza-arlo batzuek esku hartu behar dute; izan ere, horiek azterketarako ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte. Halako ekarpenak egin dituzte Ekonomiak, Soziologiak, Artearen Historiak edo Ekologiak, aipatutako errealitatea ulertzeko alderdi osagarriak lantzen baitituzte.
Irakasgai honen bidez ikasleek behar dituzten ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak lortu behar dituzte bizi diren munduaren errealitatea, iraganeko eta oraingo esperientzia kolektiboak eta gizarteko bizitza garatzen den espazioa ulertzeko.
Alde batetik oinarrizko ideiak eskaintzen ditu gizarteen dimentsio espazialari eta lurralde egiturari buruz; lurralde egiturak askotariko esparruak har ditzake, tokiko esparrutik hasi eta mundu esparruraino. Aldi berean ikasleei hurbiltzen dizkie gizarteen eta haien ingurune fisikoaren arteko elkarreraginaren printzipioak, eta bide ematen die gizakiak espazioan nola diharduen eta inguruneak nolako aukerak eta mugak ezartzen dizkion baloratzeko. Halaber, ikasleek kontzientzia handiagoa izanen dute gizarteen espazio antolaketari, dimentsio demografikoei, ekonomikoei edo sozialei, esku hartzeko moduei eta inpaktuei buruz.
Beste alde batetik, gizarteko gertaerak eta fenomenoak beren testuinguruan ulertuz eta gizartean aldaketa historikoaren prozesuak aztertuz, gaur egungo gizartearen ezaugarri eta arazo nagusiak baloratu, ulertu eta juzgatzeko zentzua hartzen dute. Ikuspuntu horretatik, komenigarria da ikasleei ezagutza orokorra eskaintzea egungo errealitatea interpretatzeko, kontuan hartuta errealitatea denboran zehar gizakiak egindako eraikuntza dela, eta denbora historikoa ulertzeko esparru orokorra ematea. Horregatik adin horietan oso garrantzitsua da gorabehera historikoei buruz oinarrizko erreferentziak lortzea, geroko ikasketen oinarri izanen baitira.
Etapa honetan ikasleen adimena pentsamendu zehatzetik pentsamendu formalerantz garatzen ari da eta horrek erraztu egiten ditu gai honen irakaskuntza eta ikaskuntza. Hala ere, jakintzagai hauen konplexutasunak zenbait zailtasun sortzen ditu, espazio eta denbora nozio batzuen ikasketa, giza eta gizarte gertaeren azalpenaren kausen eta asmoen aniztasuna edo askotariko informazioen prozesamendua direla eta. Horregatik, kurtso guztietan lan etengabea egin behar da, etapan zehar nozio horiek pixkana-pixkana lortzeko.
Informazioa behar bezala erabiltzeko zenbait teknika ikasiko dira: behaketa egitea, dokumentazioa aztertzea, tratatzea, antolatzea, grafikoki adieraztea edo komunikatzea; gainera irakasgai bakoitzak bereak dituen prozedurak eta teknikak landuko dira. Horiei esker, ikasleek ezagutza irekiak jasoko dituzte eta irakasgai honetatik abiatuta etorkizunean berez (geroz eta modu autonomoagoan) ikasteko gaitasuna izanen dute.
Edukiak eta ebaluazio irizpideak kurtsoen arabera antolatzen dira. Aurkezpena argiagoa izateko, lehenengoak multzoetan banatzen dira eta, era berean, epigrafeak dituzte alderdi zehatzak enuntziatzeko.
Hasierako multzoari guztientzako edukiak deritzo eta kurtso guztietan geografia eta historia ezagutzeko oinarrizko alderdiak agertzen dira bertan. Alderdi horiek prozedura orokorrak dira edo, hala badagokie, jarrerei buruzkoak dira. Curriculumean hasierako multzo hau sartzearen helburua eduki horiek azpimarratzea da, honexek izan behar bailuke gainerakoa garatzeko esparrua.
Lehenengo kurtsoan natur ingurune edo eremuak lantzen dira: bai elementuen elkarreraginak, bai giza taldeekiko elkarreraginak lurraldearen egituran. Ildo horri jarraikiz, mundua hartzen da espazio-erreferentziatzat eta sakonago lantzen da Espainiako eta Europako eremua. Biodibertsitatea baloratzea eta hura mantentzen laguntzeko ardura izatea eduki hauekin zerikusia duten jarrerak dira eta bigarren multzoan (Lurra eta natur inguruneak) sartzen dira. Hirugarren multzoan bide hezkuntza lantzen da, arauak ikasiz eta zirkulazio istripuen prebentzioaren bitartez.
Gizarteak denboran zehar aztertzeko irizpide kronologikoa erabiltzen da. Lehenengo kurtsoak gizarte historikoen bilakaera du ardatz, haien jatorritik Antzin Arora arte. Esparru horretan gizarteen bilakaera argiago hauteman daitekeen alderdiak nabarmentzen dira. Gainera, denboraren ikuspegitik ez dira alde batera uzten egungo gizarteak egituratzeko adierazgarrienak izan daitezkeen alderdiak. Gure herrialdearen historia, berriz, eremutzat mundua eta, bereziki, Europa hartuta aztertzen da. Laugarren multzoak (Historiaurreko gizarteak, lehenengo zibilizazioak eta Antzin Aroa) eduki horiek guztiak biltzen ditu.
Bigarren kurtsoan biztanleria aztertzen da: portaerak eta joera demografikoak, horien ondorioak, baina baita egungo gizarteen ezaugarriak ere, bereziki, Espainian eta Europan. Hala, haien egitura eta aniztasuna ezagutuko dira eta gizarteen egituraketan migrazioek betetzen duten zeregina ere bai. Gainera, hirietako bizimoduak eta hiri espazioaren karakterizazioa lantzen dira (2. multzoa, Biztanleria eta gizartea). Bestalde, bilakaera historikoaren analisiarekin jarraitzen da, Erdi Aroko gizarteetatik Estatu modernoa egituratu arte. Hirugarren multzo honetan (Industriaurreko gizarteak) arreta berezia eskaintzen zaie aipatu garaiko Iberiar Penintsulari, Erdi Aroan penintsulako lurraldeak zuen egitura anizkoitzari, monarkia hispaniarrari eta Amerikaren kolonizazioari.
Hirugarren eta laugarren kurtsoetan espezializazioa handiagoa da eta bi kurtso horiek alderdi komun hau dute: egungo mundua aztertzeari arreta berezia jartzen zaio eta, horretarako, ikuspegi osagarriak erabiltzen dira.
Hirugarren kurtsoan lurraldea aztertzen da, bere alderdi eta espazio-eremu desberdinei erreparatuz. Jarduera ekonomikoen ikerketatik eta horiek espazioan eta paisaian sortzen duten egituratik abiatuta, munduko, Europar Batasuneko eta Espainiako eremu geopolitiko eta ekonomiko handien antolaketa politikoa eta espazio geografikoa aztertzen dira, baita herrien arteko mendekotasuna duen mundu baten eraldaketak eta arazoak ere, giza garapenean gertatzen diren desberdintasunei aipamen berezia eginez. Bigarren multzoak (Jarduera ekonomikoa eta eremu geografikoa), hirugarrenak (Antolaketa politikoa eta eremu geografikoa) eta laugarrenak (Aldaketak eta desorekak egungo munduan) eduki horiek egituratzen dituzte. 5. multzoan bide hezkuntzaren edukiak lantzen dira, arauak eta bide segurtasuneko oinarri funtsezkoak ikasiz.
Laugarren kurtsoak egungo gizarteen bilakaera eta karakterizazioa azpimarratzen ditu. Egungo gizartearen oinarri historikoak aztertzeko, kontuan hartzen dira XVIII. mendetik XX. mendearen lehenengo erdira arte izandako aldaketa ekonomikoak, politikoak eta sozialak. Ondoren, gaur egungo munduko ordena politiko eta ekonomikoa aztertzen da eta integrazio prozesuak, gizarteko aldaketak, aginte guneak eta tentsio;; guneak ere bai. Bereziki nabarmentzen da Espainiako Estatu demokratikoaren egitura eta Espainia Europar Batasuneko kide izatea. Eduki horiek 2. eta 3. multzoei dagozkie: Egungo gizartearen oinarri historikoak eta Gaur egungo mundua, hurrenez hurren.
Nafarroako Foru Komunitateko eduki berariazkoak dagozkien gai multzoetan sartzen dira. Geografia fisikoko, giza geografiako eta geografia ekonomikoko edukiak, baita soziologikoak ere, Batasuna aniztasunean epigrafearen pean elkartzen dira; historiari buruzkoak, berriz, Gertaera historiko nagusiak izenburuaren pean. Nortasunaren ezaugarriak izeneko atalak Nafarroa beste autonomia erkidegoetatik bereizten duten berezitasunak ditu aztergai. Arte ondarea atalean Nafarroako arteari buruzko edukiak aurkezten dira. Ikasleak berak bere ikasketetan eraginkortasunez parte hartzearen aldeko apustua egiten da; xede horrekin, informazio iturriak modu autonomoan erabiltzen ditu ikasleak eta bakarkako edo taldeko lanak eta txostenak egiten ditu, eskolako liburutegiko bitartekoak erabiliz eta arreta berezia eskainiz bizi den tokiko ondare artistikoari.
Zenbait helburu eta eduki Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza eta Hezkuntza etiko-zibikoa irakasgaiekin bat datoz: batzuetan elkarren osagarriak dira eta besteetan, berriz, ikuspuntu desberdinetatik lantzen dira.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko irakasgaiak egiten duen ekarpena.
Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia irakasgaia integratzailea da eta, beraz, ikasketen bidez oinarrizko zenbait gaitasun lortzen dira.
Gaitasun soziala eta herritartasuna hertsiki lotuta dago irakasgaiak aztertzen duen gaiari. Curriculum osoa gaitasun hori lortzera bideratuta dagoela esan daiteke, gizartearen errealitatea, egungoa eta historikoa, ulertzea baita ikasketaren helburua. Helburu hori lortzeko, ordea, lehenik eta behin, gizarteen bilakaera eta antolaketa, lorpenak eta arazoak ezagutu behar dira. Ikasleek gaitasun hori erabili beharko dute gizartean moldatzeko. Noski, egungo gizarteen ezaugarriak, haien aniztasuna, norbera bizi den gizartearen elementu eta interes komunak ulertzen lagunduko du eta, ildo horretatik, bizikidetasuna errazten duten sentimendu komunak sorraraziko ditu.
Halaber, gizarte trebetasunak lortzeko lagungarria da. Alde batetik, iraganeko edo oraingo giza ekintzak ulertzeko, ikasleek beren garaiko eragileen ikuspegitik ikusi behar dituzte; hala errazagoa da bestearen tokian jartzeko gaitasuna garatzea, hau da, enpatia garatzea. Beste alde batetik, horrela jardunen du ulermen horren bidez baloraziorako eta elkarrizketarako gai denean, arazoei irtenbidea emateko edo iritzi desberdinak dituzten pertsonak errespetatzeko derrigorrezko bidea baita; baina, gainera, balio horiek aplikatzea aurreikusten du, talde lana edo eztabaidak proposatzen baititu. Horien bidez norberaren ideiak adierazi eta gainerakoenak entzun eta errespeta daitezke. Egungo edo historiako gizarte errealitate desberdinetara hurbiltzeak edo kulturen ekarpenak baloratzeak gizarte gaitasunak garatzen laguntzen du, laguntza hori zeharkakoa izanda ere.
Irakasgaiak ekarpen garrantzitsua egiten du Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna lortzeko. Gaitasun horrek, besteak beste, honako alderdiak biltzen ditu: giza jarduera garatzen den espazio fisikoa hauteman eta ezagutzea, bai eremu handietan bai ingurune hurbilenean; eta bien arteko elkarreragina hauteman eta ezagutzea. Giza jarduera garatzen den espazioaren zuzeneko edo zeharkako pertzepzioa Geografiako lan-ardatz nagusietarikoa da: gizarteko gertaerak eta ikaslearen bizitza bera gertatzen diren espazioa ulertzea, hau da, espazioaren dimentsioa. Gaitasun hori lortuko da aipatutako dimentsioa eduki geografikoen ikasketari erantsiko zaiola ziurtatzen den heinean; horretarako, garrantzi berezia dute espazio eta paisaia errealak edo irudikatuak aztertzeko orientazioaren, kokapenaren, behaketaren eta interpretazioaren prozedurek.
Beste ekarpen bat lor daiteke, aurrekoak bezain garrantzitsua, gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina eta horren ondorioz eratzen den lurraldearen antolaketa ezagututa. Irakasgaiak aukera ugari eskaintzen ditu espazioa eta bertako baliabideak erabiltzean gizakiak nola diharduen aztertzeko, eta ez bakarrik arazoak sortzen dituenean, baita ingurumenaren babesa eta zaintza ziurtatzeko ekintza arduratsuak egiten dituenean ere.
Kultur eta arte adierazpenerako gaitasuna garatzeko ekarpena artearen agerpenak ezagutu eta baloratzearekin lotuta dago, bereziki. Hala eta guztiz ere, ekarpen hori errazagoa izanen da artelan aipagarriak hautatzen badira, dela estiloak edo artistak zehazteko duten esanahiarengatik, dela kultur ondarearen zatia izateagatik. Gainera, haiek aztertzeko beharrezkoak diren elementu teknikoak behatu eta ulertzeko trebetasunak eskaini behar zaizkie ikasleei. Planteamendu horretatik abiatuta, artelanak estimatzen ikasten da, pertzepziorako eta sentsibilizaziorako trebetasunak lortzen dira, artelanekin hunkitzeko gaitasuna lortzen da eta, gainera, kultur ondarea baloratzen, errespetatzen eta haren kontserbazioaz arduratzen laguntzen da.
Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala izenekoa garatzeko ekarpena oso garrantzitsua da, gizarteko gertaerak eta gertaera historikoak ulertzeko behar-beharrezkoak direlako informazioa lortu eta ulertzeko trebetasunak. Horiek ezinbesteko elementuak dira irakasgai honetako ikasketa askotan. Ekarpen berezia egiten da errealitatea zuzenean edo zeharka behatuz bildutako informazioa bilatu, lortu eta tratatzeko, baita idatzizko iturriak, iturri grafikoak edo ikus-entzunezkoak erabiltzeko ere, hala paperezko euskarrian nola informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez. Askotariko iturriek eskaintzen duten informazioa objektibotasun eta egokitasun irizpideen arabera hautatzeko irizpideak ezartzea, alderdi garrantzitsuak garrantzirik gabekoetatik bereiztea, iturriak aipatu eta alderatzea edo informazioa modu kritikoan integratu eta aztertzea, horiek guztiak, besteak beste, gaitasun hori lortzeko egiten diren funtsezko ekarpenak dira.
Bestalde, errealitatea ulertzeko askotan hitzezkoa ez den hizkuntza erabiltzen da eta hizkuntza horrek ikonoen, ikurren eta irudikapenen lengoaia ezagutzen eta interpretatzen laguntzen du. Horietarikoak dira, bereziki, hizkuntza kartografikoa eta irudiaren hizkuntza.
Hizkuntza gaitasuna ikasketa ororen funtsezko oinarria da. Horregatik, teknika egokiak erabiliz, irakasgai guztiek lagundu behar dute testuak irakurtzeko orduan, bai ikasgelan, bai kanpoan, haiek hobeki ulertzen. Gauza bera gertatu behar da irakaslearen azalpenekin, idatzizko eta ahozko adierazpenekin, eta irakasgaiaren hiztegi berezia erabili behar da. Hain zuzen ere, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia irakasgaiaren edukien ezaugarriei esker, gaitasun hau garatzen ahal da ikasleak eraginkortasunez parte hartzen badu bere ikasketan, informazio iturriak modu autonomoan erabiliz.
Halaber matematikako gaitasuna lortzen laguntzen da nolabait ere. Errealitatearen alderdi kuantitatiboak eta espazialak ezagututa lortzen ahal da gaitasun hori, irakasgaiak barruan hartzen baititu eragiketa errazak, magnitudeak, ehunekoak eta proportzioak, oinarrizko estatistikako nozioak, zenbakizko eskalen eta eskala grafikoen erabilera, erreferentzia sistemak eta forma geometrikoen ezagutza, baita neurtzeko irizpideak, informazioen zenbakizko kodetzea eta horren irudikapen grafikoa ere. Tresna horiek guztiak erabiltzen badira gizarte errealitatea deskribatu eta aztertzeko, ikasleek hautematen dute tresna horiek hainbat egoeratan erabiltzen ahal direla, eta hartara funtzionalagoak bihurtzen dira matematikako gaitasunari lotutako ikasketak.
Ikasten ikasteko gaitasuna lortuz gero, ikasleak ikastea errazten duten tresnak izanen ditu, baina, gainera, arazoei buruzko ikuspegi estrategikoa izanen du, aldaketak aurreikusten ahalko ditu eta haietara ikuspegi positiboa izanez moldatzen jakinen du. Horretarako eskaintzen diren aukerak zabalak dira: mota desberdinetako arrazoibideak aplikatzea, kausa anitzeko azalpenak bilatzea eta gizarte fenomenoen efektuak iragartzea. Gainera, informazio iturriei buruzko ezagutzak eskaintzen dira eta nola erabili behar diren erakusten da: hainbat bidetatik lortutako informazioa bilduz eta sailkatuz eta, betiere, hura aztertuz. Halaber lagundu egiten du pentsatzeko, antolatzeko, buruz ikasteko eta informazioa berreskuratzeko estrategiak (hala nola laburpenak, eskemak edo mapa kontzeptualak) garatzen direnean.
Irakasgai honek norberaren autonomia eta ekimena susta dezan, planifikazio eta gauzatze ekimenak garatu behar dira, baita erabakiak hartzeko prozesuak ere. Horiek argiagoak dira eztabaidak eta banan-banako edo taldeko lanak egiteko orduan, asmatu, aztertu, planifikatu, jardun, egindakoa berraztertu, aurreikusitako helburuak eta lortutakoak alderatu eta ondorioak atera behar baitira.
Helburuak.
Etapa honetan Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia irakasgaiaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:
1. Gizarteko gertaerak arautzen dituzten prozesuak eta mekanismoak eta gertaera politiko, ekonomiko eta kulturalen arteko elkarreraginak identifikatzea eta ezagutza hori egungo gizarteen bilakaera, gizonezkoen eta emakumezkoen zeregina eta arazo aipagarrienak azaltzen dituzten kausen aniztasuna ulertzeko erabiltzea.
2. Ingurune fisikoaren bereizgarri diren oinarrizko elementuak, elkarren arteko eraginak eta espazioa eta baliabideak erabiltzeko orduan giza taldeek ezartzen dituzten eraginak identifikatu, kokatu eta aztertzea eskala desberdinetan, eta ondorio ekonomikoak, sozialak, politikoak eta ingurumenekoak baloratzea.
3. Lurraldea gizarteen eta ingurunearen arteko elkarreraginaren emaitza dela ulertzea, gizarteak lurraldean moldatzen eta antolatzen baitira.
4. Munduko eta eremu geoekonomiko handietako aniztasun geografikoaren oinarrizko ezaugarriak identifikatzea, kokatzea eta ulertzea, baita Europako, Espainiako eta Nafarroako ezaugarri fisikoak eta giza ezaugarriak ere, eta natur ondarea babestearen aldeko eta aniztasun soziala errespetatzearen aldeko jarrerak bultzatzea.
5. Munduko, Europako, Espainiako eta Nafarroako historiari dagokionez, prozesu eta gertaera historiko aipagarriak identifikatzea eta denboran nahiz espazioan kokatzea, Gizadiaren bilakaerari buruzko ikuspegi orokorra lortzeko eta horren interpretazio egokia egiteko, norbera barnean duten gizarte komunitateen aniztasuna ulertzen laguntzen duen interpretazioa hain zuzen ere.
6. Kultur aniztasuna baloratzea eta beste kulturekiko eta iritziekiko tolerantzia eta errespetuzko jarrerak agertzea, horiei buruzko iritziei uko egin gabe.
7. Kultur eta gizarte errealitatearen barruan azalpen artistikoen bereizgarri diren oinarrizko elementu teknikoak ulertzea natur ondarea eta ondare historikoa, kulturala eta artistikoa, bai Espainiakoa eta bai Nafarroakoa, baloratu eta errespetatzeko, haren kontserbazioaren erantzukizuna onartzea eta banan-banan nahiz taldean aberasteko baliabide bezala estimatzea hura.
8. Gizarte Zientziek eskaintzen duten hiztegi berezia ikasi eta erabiltzea, ohiko hiztegiari hura erantsita hizkuntza zehaztasun handiagoz erabiltzeko eta komunikazioa hobetzeko.
9. Hitzezko informazioa, informazio grafikoa, ikurren bidezkoa, estatistikoa eta kartografikoa bilatu, hautatu, ulertu eta erlazionatzea, betiere iturri desberdinetatik lortuta, ingurune fisikoak eta sozialak, eskolako liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskainitakoa barne, lortu nahi den helburuaren arabera tratatzea eta gainerakoei modu antolatu eta ulergarrian adieraztea.
10. Lanak taldean egitea eta jarrera eraikitzaile, kritiko eta tolerantearekin parte hartzea eztabaidetan, iritziak behar bezala arrazoitzea eta gizakiaren eta gizartearen arazoak ebazteko elkarrizketa baloratzea.
11. Gizarte demokratikoen funtzionamendua ezagutzea eta haien funtsezko balioak eta oinarriak aintzat hartzea, baita eskubide eta askatasunak ere, uko egin ezinezko lorpen bezala eta bakerako beharrezko baldintza gisa; bereizkeriak eta bidegabeko jarrerak eta egoerak salatzea, eta eskubiderik edo baliabide ekonomikorik gabeko herriekiko, gizarte taldeekiko eta gizabanakoekiko elkartasunez jokatzea.
LEHEN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
.Eskala eta ezaugarri desberdinetako mapak eta irudiak irakurri eta interpretatzea. Zuzeneko edo zeharkako behaketaren bidez errealitate geografikoa hautematea. Grafikoak interpretatzea eta datuetatik abiatuta grafikoak egitea.
.Iturri desberdinetatik (ikonografikoak, arkeologikoak, idatzizkoak, informazioaren teknologiek eskainitakoak, etab.) informazioa lortzea eta informazioa idatziz lantzea.
.Denboran eta espazioan aroak, kulturak eta zibilizazioak eta gertaera historikoak kokatzea. Denbora segidak grafikoki irudikatzea.
.Gertaera historikoen eta bilakaera nahiz aldaketa prozesuen arrazoiak eta ondorioak identifikatzea eta faktore sortzaileekin harremanetan jartzea.
.Agerpen artistiko aipagarrienak bereizten dituzten oinarrizko elementuak ezagutzea eta beren garaiko testuinguruan jartzea. Espainiako eta Nafarroako kultur herentzia eta arte ondarea baloratzea, zaindu eta kontserbatu behar den aberastasuna baita.
2. multzoa.-Lurra eta natur inguruneak.
.Lurra nola irudikatu. Orientazio eta kokapen geografikorako teknikak aplikatzea.
.Natur ingurune nagusiak karakterizatzea eta erliebearen oinarrizko osagaiak, klimak, urak eta landaredia identifikatzea; elkarreraginak ulertzea. Haiek erakusten dituzten irudiak behatu eta interpretatzea. Aniztasuna baloratzea, zaindu beharreko aberastasun gisa.
.Munduko, Europako eta Espainiako kontinenteak, ozeanoak, itsasoak, erliebe unitateak eta ibaiak mapan kokatu eta karakterizatzea. Natur ingurune nagusiak kokatu eta karakterizatzea, arreta berezia jarriz Espainiako eta Europako lurraldeei.
.Giza taldeak eta ingurunearen erabilera: elkarreraginak aztertzea. Arrisku naturalak. Ingurumen arazoren bat ikertzea, adibidez, gizakiak landarediaren gainean duen eragina, uraren arazoa edo klima aldaketa. Inguruneak eskaintzen dituen aukerez jakitun izatea eta biodibertsitatea eta garapen iraunkorra mantentzen laguntzearen aldeko jarrera izatea.
.Batasuna aniztasunean Nafarroako lurraldea: kokapena, mugak eta mugak; Eskualde banaketa; Erliebea; Klima; Landaredia; Ibaiak; Urtegiak eta aintzirak; Naturgune babestuak.
3. multzoa.-Bide hezkuntza.
.Segurtasun arauen garrantzia.
.Bide-seinale motak.
.Bizikleta: Arauak eta stripuen prebentzioa.
.Errepide eta hiri bideetako istripuak eta zerk eraginak diren.
.Bide segurtasuneko printzipio funtsezkoak: oinezkoarenak, bidaiariarenak eta gidariarenak.
4. multzoa.-Historiaurreko gizarteak, lehenengo zibilizazioak eta Antzin Aroa.
.Ehiztariak eta biltzaileak. Iraultza neolitikoaren ondoriozko aldaketak. Historiaurreko alderdi adierazgarriak egungo Espainiako lurraldean.
.Lehenbiziko zibilizazio hiritarrak.
.Mundu klasikoa: Grezia eta Erroma. Atenasko demokrazia. Antolaketa ekonomikoaren, administratiboaren eta politikoaren motak Erroman.
.Hispania erromatarra: erromanizazioa. Hiria eta hiriko bizimodua. Kulturaren eta artearen eragina.
.Erromatar Inperioaren krisia. Erromatar inperioaren amaiera eta batasun mediterraneoaren haustura. Kristautasunaren jatorria, hedapena eta esanahia.
.Nafarroako gertaera historiko nagusiak. Historiaurrea: Paleolitoa, Neolitoa eta Burdin Aroa; baskoiak eta erromatarrak.
.Nafarroako arte ondarea: Hurrengo obra artistikoetako bakarren bati buruzko informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, web orriak, etab.): Historiaurreko kobazuloak: Zatoia Abaurregaina, Berroberria Urdazubin eta Akelarren Leze Zugarramurdin; Longarko hipogeoa Vianan; "Portillo de Eneritz" trikuharria Artaxoan; Alto de Aroko aztarnategia Cortesen; Andelos hiri erromatarra; Arellanoko villa ; eskualdeko beste adibide batzuk.
Ebaluazio irizpideak.
1. Mapan tokiak edo espazioak kokatzea koordenatu geografikoen datuak erabiliz, eta legenda eta sinbologiatik abiatuta irudikatutako espazioen informazioa lortzea; ondorioak ahoz edo idatziz azaltzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikaslea gai den orientazio geografikoaren sistemari dagozkion oinarrizko lerroak (meridianoak, paraleloak eta oinarrizko lerro irudikatuak) identifikatzeko. Gainera, mapan tokiak kokatu behar ditu longitudearen eta latitudearen bidez. Era berean, informazio sinbolikoa deskodetzeko eta interpretatzeko gai ote den ebaluatu behar da, mapako informazioaren edukia deskribatzeari begira betiere.
2. Munduko, Europako, Espainiako eta Nafarroako ingurune fisikoa egituratzeko oinarrizko elementuak mapan kokatzea: ozeanoak eta itsasoak, kontinenteak, erliebe unitateak eta ibaiak; espazio zehatzean nagusi diren ezaugarriak azpimarratzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da Munduko eta Europako mapa fisikoa eta, bereziki, Espainiakoa eta Nafarroakoa ezagutzen den, oinarrizko ezaugarriei dagokienez; gainera, espazioan elementuak kokatu behar dira eta lurralde bakoitzean nagusi direnak adierazi.
3. Planetako eta, bereziki, Espainiako eta Nafarroako naturgune handien ezaugarri fisiko nabarmenenak (erliebea, klima, urak eta elementu biogeografikoak) alderatzea eta espazioan kokatzea, baita giza taldeei eskaintzen dizkieten aukerekin harremanetan jartzea ere.
Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren Nafarroako, Espainiako eta munduko natur ingurune nagusiak ezagutzeko, espazioan kokatzeko, karakterizatzeko eta bereizteko, paisaia geografiko desberdinak eratzen dituzten ezaugarri fisiko nagusien arteko elkarreraginaren arabera, ahalbidetzen dituzten bizi formekin erlazionatuz.
4. Giza ekintzak natur ingurunean sortzen dituen eraginen zenbait adibide identifikatu eta azaltzea; kausak eta efektuak aztertzea eta eraginak mugatzeko beharrezkoak liratekeen jokabideak eta neurriak planteatzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten ingurumen arazo aipagarrienak, bereziki, natur ingurunearen ezaugarriekin zuzeneko zerikusia dutenak: uraren urritasuna, basoak galtzea, klima aldaketa, etab.; horiek beren kausekin eta efektuekin erlazionatu behar dituzte eta, gainera, zientziaren, teknologiaren, kontsumo arduratsuaren eta abarren bidez haiek hobetzeko ekintzak proposatzeko gai izan behar dute.
5. Kronologiako hitzarmen eta unitateak eta bilakaerari nahiz aldaketari buruzko nozioak erabiltzea eta munduan, Espainian eta Nafarroan historiaurrean eta Antzin Aroan izandako gertaera eta prozesuei aplikatzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea periodizazio eta datazio zuzenak erabiltzen diren, denborazko erreferentzia gisa, historiako gertaera eta prozesuak kokatzeko, eta ea ikasleak gai diren, Historiaurreko eta Antzin Aroko gizarteei dagozkien prozesuetan, iraunkortasun elementuak eta aldaketa elementuak identifikatzeko.
6. Iraultza neolitikoak Gizadiaren bilakaeran eragin zituen aldaketak identifikatu eta azaltzea eta horien garrantzia eta ondorioak baloratzea, gizarte harrapakarien ezaugarriekin alderatuta.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek identifikatzen ote dituzten gizarte harrapakari nagusien oinarrizko elementuak eta iraultza neolitikoarekin batera etorri ziren aldaketa handiak, iraultza horrek gizadiaren bilakaeran izan zuen eraginaz jabetzeko. Era berean, egiaztatu behar da egungo munduan eta Espainiako nahiz Nafarroako arte ondarean Historiaurreko elementu garrantzitsuak hautematen dituzten. Azaltzeko orduan, kontuan hartu behar da ea hizkuntza behar bezala erabiltzen duten eta oinarrizko hiztegi egokia erabiltzen duten.
7. Lehenengo zibilizazio hiritarretakoren baten eta Greziako zibilizazioaren ezaugarri aipagarrienak bereiztea eta azken horren jatorrizko elementuak identifikatzea; mendebaldeko zibilizazioari egindako ekarpenaren alderdi nabarmenak baloratzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleak gai diren Egiptoko, Mesopotamiako eta Greziako zibilizazioak denboran eta espazioan kokatzeko, haiek osatzen zituzten oinarrizko elementuak deskribatzeko eta haien antolaketa politiko, ekonomiko eta sozialen arteko aldeak azaltzeko. Halaber egiaztatu behar da ikasleek gaurko munduan eta Espainiako kultur eta arte ondarean bereizten ote dituzten Greziak mendebaldeko zibilizazioari egin zizkion ekarpenen elementu nagusiak.
8. Segurtasun arauei men egitearen garrantzia ulertzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek zirkulazio arauak eta bide-seinaleak ezagutzen dituen eta ea ulertzen duen haiei men egin beharra istripuak saihesteko, bai oinezko, bai bidaiari bai gidari gisa.
9. Zibilizazio erromatarraren antolaketa politiko, ekonomiko eta sozialaren ezaugarriak azaltzea eta Hispanian nahiz Nafarroan erromanizazioak izan zuen garrantzia baloratzea, baita gure herrialdean Erromak utzitako ondarearen iraupena ere, eta haren ekarpen nagusietako batzuk aztertzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek zibilizazio erromatarraren ezaugarriak ezagutzen dituzten, eta arreta berezia jarriko zaio antolaketa politiko-sozialari eta ekonomikoari; Hispania Erromak sortutako mundu mediterraneoaren zati izan zela jakin behar dute eta arte ondarean nahiz egungo beste ezaugarri kultural batzuetan identifikatu behar dituzte erromatar zibilizazioak Espainian utzitako ondarea eta Nafarroako biztanleengan izan zuen eragina.
10. Eduki geografikoa edo historikoa duten idatzizko informazio iturrien ulermenezko irakurketa egitea eta lortutako informazioa modu egokian azaltzea, idatziz.
Irizpide honen bitartez egiaztatu nahi da ikasleek irakasgai honetan erabiltzen diren idatzizko informazio iturrien ulermenezko irakurketa egiten duten, iturri horietan dauden ideia nagusiak jasotzen dituzten, beste ideia batzuekin lotzen dituzten azalpen-eskemak eratzeko, eta gai diren horrela lortutako informazioa azaltzeko, idazmena eta hiztegia egoki erabiliz.
BIGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
.Aldi eta gertaera historikoak espazioan eta denboran kokatzea. Aldiberekotasunaren eta bilakaeraren nozioak. Denbora segidak grafikoki irudikatzea.
.Gertaera eta prozesu historikoetan kausak eta ondorioak hautematea eta haien izaera bereiztea. Gizarteko gertaeren kausen aniztasuna identifikatzea. Gizonek eta emakumeek historiako subjektu gisa izan duten zeregina baloratzea.
.Inguruneari buruzko informazioa bilatu, lortu eta hautatzea idatzizko iturrietan, ikonografikoetan, grafikoetan, ikus-entzunezkoetan eta informazioaren teknologiek eskainitakoetan. Lortutako informazioa idatziz lantzea. Informazio estatistikoa grafiko bihurtzea.
.Estilo artistikoak bereizten dituzten oinarrizko elementuak hautematea eta obra aipagarriak interpretatzea testuingurua kontuan hartuta. Espainiako eta Nafarroako kultur herentzia eta arte ondarea baloratzea, zaindu eta kontserbatu behar den aberastasuna baita.
.Erdi Aroko edo Aro Modernoko alderdiren bat aztertzea, egungo gertaera edo egoera aipagarriren batekin zerikusia duena betiere.
2. multzoa.-Biztanleria eta gizartea.
.Biztanleria. Banaketa. Gaur egungo portaera demografikoak ulertzeko demografiako oinarrizko kontzeptuak aplikatzea eta horiek munduan eta Espainian sortzen dituzten ondorioak aztertu eta baloratzea. Datu eta grafiko demografikoak irakurri eta interpretatzea.
.Gaur egungo gizarteak. Egitura eta aniztasuna. Desberdintasunak eta gatazkak. Europako eta Espainiako gizarteen ezaugarriak. Immigrazioa eta gizarteratzea. Kultur desberdintasunak aztertu eta baloratzea.
.Bizitza hiri inguruan. Lurraldearen urbanizazioa gaurko munduan eta hiri hierarkia. Hiri egituraren funtzioak eta espazio-identifikazioa. Hirietako arazoak. Espainiako hiriak.
-Batasuna aniztasunean:
.Nafarroako biztanleria: Biztanleriaren bilakaera eta banaketa; Ezaugarriak: jaiotza eta heriotza tasak; Migrazio mugimenduak.
.Landa ingurunea eta hiri ingurunea: Landa ingurunea (ipar-mendebaldeko Nafarroa hezea, Pirinioetako Nafarroa, Erdialdea eta Erribera). Hiri ingurunea (Nafarroako hirien eta hiri sarearen egitura).
.Euskara: Jatorria; Nafarroako euskalkiak; Nafarroako zenbait leku izen eta horien esanahia
.Folklorea eta herri tradizioak Nafarroan: Herri musika: Nafarroako jota eta euskal kantu herrikoiak; jota, Lizarrako larrain dantza, Cortesko makil-dantza, Luzaideko bolanteak, Baztango mutil-dantza, Lesakako ezpata-dantzariak, Iturengo zanpantzarra etab.; Uxue, Aralarko San Migel, xabierraldia, Kodesko Ama Birjina, Hiru Behien Zerga, Muskilda, etab.; sorginak, Teodosio Goñi, Errolanen kanta, Obanosko San Gillen eta Santa Feliziaren misterioa, Fiteroko mairuaren leizezuloa etab.
3. multzoa.-Industriaurreko gizarteak. Erdi Aroa eta Aro Modernoa.
.Erdi Aroko gizartea. Islamaren jatorria eta hedapena. Gizartea, ekonomia eta boterea Europa feudalean. Hiriaren berpiztea eta merkataritzako trukeak. Erdi Aroko kultura eta artea; Elizaren eginkizuna.
.Iberiar Penintsula Erdi Aroan. Errekonkista. Al Andalus eta erresuma kristauak. Hiri kristauetako eta hiri musulmanetako bizimodua.
.Antzinako Erregimenaren ezaugarri politiko, ekonomiko eta sozialak. Estatu modernoaren sorrera Errege Katolikoekin. Amerikaren aurkikuntza eta kolonizazioa. Karlos I.a eta Europan izan zuen proiekzioa. Felipe II.aren monarkia hispaniarra.
.Imperio espainiarraren gainbehera azken Austriatarren erreinuaren pean.
.Artea eta kultura Aro Modernoan.
.Nafarroako gertaera historiko nagusiak. Kristautasuna; bisigodoak; musulmanak; Nafarroako erresumaren historia; Iruñeko erresuma; Nafarroako gizartea Erdi Aroan. Dinastia frantziarrak. Historia baten amaiera. (1515). Aro Garaikidea (XVI. eta XVII. mendeak).
-Nafarroako arte ondarea:
.Nafarroako Erdi Aroko hurrengo artelan azpimarragarriei buruz informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, web orriak etab.): Uxueko Erdi Aroko multzoa, Artaxoako harresiak, Leireko monasterioa, Orreagako kolegio-eliza. Beste monasterio handi batzuk (Oliva, Fitero, Iratxe, Irantzu). Lizarrako San Pedro de auzoa. Erriberriko gaztelua. Iruñeko katedrala. Tuterako katedrala. Inguruko beste adibide batzuk.
.Nafarroako Berpizkundeko hurrengo artelan azpimarragarriei buruz informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, web orriak, etab.): Iruñeko gotorlekua. Tuterako San Adrian markesaren jauregia. Iruñeko katedraleko koruko aulkiteria. Vianako Andre Maria elizako portada. Inguruko beste adibide batzuk.
.Nafarroako Barrokoko hurrengo artelan azpimarragarriei buruz informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, web orriak, etab.): Iruñeko Errekoleten komentua. Tuterako katedraleko Santa Ana kapera. Ostiako San Gregorio, Sorladan. Inguruko beste adibide batzuk.
Ebaluazio irizpideak.
1. Portaera demografikoa baldintzatzen duten faktoreak deskribatzea, demografiaren oinarrizko kontzeptuak erabiliz haiek aztertzeko, joera nagusiak karakterizatuz eta ezagutza hori Espainiako eta Nafarroako egungo erregimen demografikoa eta horren ondorioak aztertzeko aplikatuz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten eta geografiako hiztegi egokiaren bidez azaltzen ahal dituzten hazkundearen joerak eta horien arrazoiak, eta ea ezagutza horiek erabiltzen dituzten gaur egun Nafarroan, Espainian eta munduan dauden desberdintasunak, arazoak eta aukerak azaltzeko.
2. Espainiako eta Nafarroako egungo gizartearen ezaugarriak identifikatzea, hura osatzen duten gizarte taldeen aniztasuna bereiztea eta gizarte desberdintasuna adierazten duen egoeraren bat azaltzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ea ikasleek Espainiako eta Nafarroako gizarte antolaketaren egungo ezaugarriak ezagutzen dituzten. Halaber, azkenaldian familian, biztanleen jatorrian, gizarteak aintzat hartzen dituen balioetan eta abarretan izandako aldaketak identifikatu behar dituzte, aldaketa horietan mendebaldeko gizarte garatuen ezaugarri orokorrak hauteman behar dituzte, eta jatorriagatik edo gizarte talde jakin batekoa izateagatik gertatzen diren desberdintasun edo bereizkerien frogaren batzuk identifikatu.
3. Hiri eremuen hazkundea aztertzea, baita hiri espazioaren bereizkuntza funtzionala eta biztanleei sortzen zaizkien arazoetako batzuk ere; ezagutza horiek Espainiako eta Nafarroako hirietako adibideei aplikatzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ea ikasleek ezagutzen dituzten hiriko biztanle kopuruaren gehikuntza eta hirien hazkundea eragiten dituzten kausak. Halaber ebaluatu egin behar da, Espainiako eta Nafarroako adibideren bat erabiliz, ea identifikatzen dituzten hiri espazioaren funtzioak, eta zer nolako neurriak proposatzen dituzten hiriko bizimoduari lotutako arazoetako batzuk hobetzeko.
4. Gizarte estamentu desberdinen eginkizunetatik abiatuta, Europa feudalaren eta Nafarroakoaren ezaugarri sozialak, ekonomikoak, politikoak, erlijiosoak, kulturalak eta artistikoak deskribatzea eta Estatu modernoa agertu arte izan duten bilakaera ezagutzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek ezagutzen ote dituzten ekonomia feudalaren bereizgarri diren oinarrizko elementuak, estamentu bakoitzaren gizarte zeregina eta jaunen eta nekazarien arteko harremanak. Hirien berpizteak ekarri zituen aldaketa sozialak, kulturalak eta artistikoak identifikatu behar dituzte eta jakin behar dute nola pixkana-pixkana aginte monarkikoa indartu egin zen Estatu Modernoa agertu arte.
5. Erdi Aroan Iberiar Penintsulan izan ziren unitate politikoak denboran eta espazioan kokatzea, haien berezitasunak ezagutzea eta haien legatu kulturalaren eta artistikoaren adibideak egungo Espainian hautematea. Nafarroako erresumaren historiaren bilakaera ezagutzea, sortu zenetik Gaztelan sartu zen arte, haren legeen, erakundeen eta ohituren berezitasunak identifikatzea eta haren legatu kultural eta artistikoa baloratzea.
Ebaluatu behar da ea ikasleek identifikatzen dituzten erresuma kristauak eta Al Andaluskoak eratu eta sendotzeko etapa desberdinak eta haien funtsezko ezaugarri politiko, ekonomiko eta kulturalak, eta ba ote dakiten zer nolako kultur eta arte ekarpena egin zuten, Espainiako artelan garrantzitsu batzuen azterketaren bitartez, eta, bereziki, ba ote dakiten ekarpen horrek iraun egin duela kristau eta musulman jatorriko hirietan. Ebaluatu behar da ea ikasleek ezagutzen dituzten Nafarroako erresumako gertaera, pertsonaia eta artelan nagusiak eta bertako lege eta ohiturak identifikatzen ote dituzten, denboran iraun dutela aintzat hartuta.
6. Estatu modernoaren eraketaren une garrantzitsuenak bereiztea eta monarkia hispaniarraren nahiz Espainiako inperio kolonialaren ezaugarri azpimarragarrienak nabarmentzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek monarkia hispaniarraren etapa desberdinak eta ezaugarri politikoak identifikatzen dituzten, hala nola Errege Katolikoen elkartze dinastikoa, Karlos V.aren Europako inperioa, Felipe II.aren inperio hispaniarra eta Europako nagusigoaren erreleboa, eta Espainiako inperio kolonialaren sorrerak Espainiarentzat eta Amerikarentzat izan zuen garrantzi ekonomiko eta politikoaz jabetzen diren.
7. Espainiako eta Nafarroako Erdi Aroko eta Aro Modernoko arte estilo nagusien oinarrizko ezaugarriak identifikatzea eta garaiko testuinguruarekin erlazionatzea.
Egiaztatu behar da ikasleek bereizten ote dituzten Erdi Aroko arte estiloen (erromanikoa, gotikoa, arte islamikoa) oinarrizko elementuak, Berpizkundekoak eta Barrokokoak, eta ezagutza hori Espainiako eta Nafarroako artelan nagusien azterketari aplikatzen dioten.
8. Curriculumeko gertaera edo gairen bati buruz, irakaslearen laguntzaz banan-banan eta taldean deskripzio lan erraz bat egitea eta, horretarako, askotariko iturriak erabiltzea: behaketa, prentsa, bibliografia, web orriak, etab.; informazio egokiak hautatzea eta eskeman edo gidoian sartzea; azkenik, ikerketaren emaitzak zuzentasunez eta hiztegi egokiarekin azaltzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ikasleek zenbateko gaitasuna duten laburpen edo ikerketa lan txiki bat planifikatu eta egiteko, ea behar den informazioa hautatzen duten proposaturiko helburuaren arabera, informazio hori egoki antolatzen duten eta ondorioak behar bezala aurkezten dituzten. Bestalde, egiaztatu behar da ikasleek beren zereginen ardura hartzen duten; batez ere, talde bateko kide gisa dagozkien zereginen ardura.
HIRUGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
.Inguruko paisaia geografikoak, irudiak, ahozko iturriak eta ikusizko dokumentuak (kartografikoak eta estatistikoak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskainitakoak barne) aztertzetik abiatuta, informazio esplizitua eta inplizitua lortu eta lantzea. Lortutako informazioa ahoz edo idatziz azaltzea.
.Gaurko gairen bati buruz eztabaidak egin, kasuak aztertu edo arazoak ebaztea, besteak beste, komunikabideek eskaintzen dituzten informazio iturriak erabiliz. Gertaera berari buruzko informazio desberdinak kritikoki baloratzea, iritziak arrazoitzea, proposamenak argudiatzea, gainerakoenak errespetatzea eta hiztegi geografiko egokia erabiltzea.
.Iturri desberdinetako informazioa erabiliz sintesi eta analisi lanak egitea eta behar bezala aurkeztea; adierazpen modu desberdinak konbinatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak barne.
2. multzoa.-Jarduera ekonomikoa eta eremu geografikoa.
.Jarduera ekonomikoa. Gizakien beharrak eta baliabide ekonomikoak. Merkatu ekonomian esku hartzen duten oinarrizko erakundeak, eragileak eta kontzeptuak.
.Nekazaritza jarduerak eta landa aldeetako aldaketak. Arrantza eta itsasoaren ustiapena. Industria jarduera eta industria eremuak. Zerbitzuen aniztasuna eta garrantzia egungo ekonomian. Baliabideak agortzen ahal direla eta, zentzuz kontsumitu behar dela jakitun izatea. Jarduera ekonomikoak inguruan duen eraginaz jabetzea.
.Jarduera ekonomikoaren eremu eta gune nagusiak kokatu eta karakterizatzea, aipamen berezia eginez Espainiako eta Europako lurraldeari. Jarduera ekonomikoaren ondorioz sortzen diren paisaia geografikoak behatu eta identifikatzea.
-Batasuna aniztasunean:
.Nafarroako sektore ekonomikoak: lehen sektorea (nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintza); bigarren sektorea (instria motak, lokalizaioz faktoreak, industria-sektoreak eta industira-eremuak); hirugarren sektorea (garraioak, zerbitzu publikoak, merkataritza eta turismoa).
.Nafarroako natur ondarea: Nafarroako ingurumen politikaren alderdiei buruzko informazioa bilatzea eskola liburutegiko baliabideak erabiliz: monografiak, entziklopediak, DVDak, web orriak, etab.
3. multzoa.-Antolaketa politikoa eta eremu geografikoa.
.Gizarteen antolamendu politikoa. Erregimen politikoen motak. Erregimen demokratikoetako printzipioak eta erakundeak identifikatzea.
.Espainiako antolaketa politikoa eta administratiboa. Aniztasun geografikoa. Eskualdeen arteko desorekak.
.Europako eremu geografikoa. Europar Batasunaren antolaketa politikoa eta administratiboa. Erakundeen funtzionamendua.
.Munduko eremu geopolitiko, ekonomiko eta kultural handiak kokatu eta karakterizatzea.
-Nafarroaren nortasunaren ezaugarriak.
.Banaketa politiko-administratiboa. Merindadeak eta barruti judizialak; Toki entitateak; Gaurko foru erakundeak; Naf arroako foruak. (Foruaren definizioa. Foruaren jatorria eta berezitasuna Nafarroako Foru Orokorra 1512. Gaztelan sartzea).
4. multzoa.-Aldaketak eta desorekak egungo munduan.
.Elkarrekiko mendekotasuna eta globalizazioa.
.Giza garapen desberdina. Garapenaren banaketa desberdinaren aurreko jarrera kritikoa eta pertsonen eta munduko herrien arteko desberdintasunen arbuioa. Lankidetza politikak.
.Gaur egungo munduko biztanleen lekualdaketarako joerak eta ondorioak. Espainiako eta Europako egoeraren azterketa.
.Ingurumen arriskuak eta arazoak. Neurri zuzentzaileak eta iraunkortasunerako politikak. Bakarka eta taldean kontsumoa arrazionalizatzen eta giza garapen iraunkor eta bidezkoa lortzen laguntzeko jarrera.
5. multzoa.-Bide hezkuntza.
.Zirkulazioa eta kutsadura
.Garraio kolektiboaren erabilera
.Ziklomotorra gidatzea
.Sorospen arauak istripuetarako
.Gazteen istripuak zerk eraginak diren
Ebaluazio irizpideak.
1. Eragile eta erakunde ekonomiko nagusiak identifikatzea, baita funtzioak ere, kontuan hartuta ekonomian elkarrekiko mendekotasuna gero eta handiagoa dela; ezagutza hori gaur egungo errealitate ekonomiko batzuk aztertu eta baloratzeko aplikatzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen duten ekonomiaren oinarrizko funtzionamendua, eragile eta erakunde ekonomiko desberdinek betetzen duten eginkizunaren bitartez, eta ba ote dakizkiten, beraz, beraiei edo beren familiei zuzenean eragiten dieten gertaera eta arazo ekonomikoetako batzuk aztertzeko ezinbestekoak diren gakoak (inflazioa, bizi kostua, lan merkatua, kontsumoa etab.), edo ekonomiaren gaurko globalizazioaren ezaugarriak ulertzeko behar diren gakoak (eremu finantzario eta ekonomiko bakarra, sistema kapitalistaren hedapena etab.)
2. Munduko nekazaritzako ustiapen sistema nagusiak karakterizatzea eta horien adibide adierazgarri batzuk kokatzea; ezaugarri horiek Espainiako eta Nafarroako nekazaritzaren zenbait ezaugarri aztertzeko erabiltzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek nekazaritza sistema nagusien ezaugarriak eta nekazaritzari aplikatutako industria teknika berriak ezagutzen dituzten. Era berean, egoera zehatzak aztertzearren kontzeptu horiek erabiltzeko gai izan behar dute, betiere Europako merkatuaren esparruan egungo nekazaritzaren arazo nabarmenenak eta, bereziki, Espainiako eta Nafarroako nekazaritzakoak lantzen badira.
3. Teknologien, enpresa antolaketaren eta kokapenaren aldetik industria jarduera, eremu eta paisaietan gertatzen ari diren aldaketak deskribatzea eta munduan, Espainian eta Nafarroan produkzio zentro nagusiak kokatu eta karakterizatzea; herrialdeen eta zonen artean ezartzen diren truke harremanak aztertzea.
Ikasleek industria mota nagusiak ezagutu behar dituzte, gaur egungo produkzio moduak eta industria paisaia berriak identifikatu behar dituzte eta, azkenik, energia eta industria ondasun garrantzitsuenak ekoizten dituzten zonak kokatu; ildo horri jarraikiz, produkzioak eta kontsumoak eratzen dituzten truke korronteak hautemanen dituzte.
4. Hirugarren sektoreko jardueren garapena eta eraldaketa identifikatzea, bai erlazio ekonomikoetan bai gizarte harremanetan gertatzen ari diren aldaketak ulertzeko.
Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ea ikasleek badakiten gaur egungo ekonomian pixkana-pixkana zerbitzuen jarduerak garatzen ari direla, baita nagusitzen ere. Halaber, garraioen eta komunikabideen zeregina kontuan hartu behar dute. Ezagutza hori hiriko biztanleriaren eta hirien beraien hazkundea azaltzeko erabiliko da.
5. Espainiako mapako autonomia erkidegoak eta hiriburuak, Europako estatuak eta munduko eremu geoekonomiko eta kultural nagusiak identifikatu eta kokatzea eta lurralde antolaketa hautematea: Espainiako Estatuaren antolaketa eta egitura politiko-administratiboaren oinarrizko ezaugarriak eta Europar Batasuneko kide izatea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren Espainiako autonomia erkidegoak, Europako estatuak eta munduko herrialde eta eremu geoekonomiko handiak mapa politiko egokietan kokatzeko, Espainiako lurralde antolamendua arautzen duten ezaugarri eta erakundeak identifikatzeko eta Europar Batasuneko erakundeetan nola hartzen duten parte azaltzeko. Era berean, ebaluatu eginen da Nafarroako udal antolaketaren, Nafarroako foruen eta egungo erakundeen berezitasunak ezagutzea eta Nafarroako erresuma zaharrean izandakoekin alderatzea.
6. Espainiako eremu geografikoaren bereizgarri diren ezaugarri geografiko komunak eta askotarikoak deskribatzea eta jarduera ekonomikoaren gune nagusien eta komunikazio ardatz nagusien zeregina azaltzea, espazioa antolatzen duten neurrian; haien kokapenak eskualdeen arteko kontrasteekin duen lotura azaltzea.
Irizpide honekin hurrengoa ebaluatu nahi da: Espainiako lurraldearen oinarrizko giza ezaugarriak eta ezaugarri fisikoak ezagutzen diren eta gune ekonomikoak nahiz komunikazioen sare nagusia argi eta garbi irudikatzen diren. Halaber, antolamendu horretan eskualde eta lurralde eremu desberdinak daudela azaldu behar da.
7. Herrialde desberdinetako adierazle sozioekonomikoak aztertzea eta ezagutza hori erabiltzea baliabideak banatzeko orduan dauden lurralde desorekak hautemateko; desoreka horien ondorioetako batzuk azaltzea eta desberdintasunen aurrean sentikortasuna agertzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ba ote dakiten zenbakizko datuetatik informazioa ateratzen eta ulertzen eta beren ondorioak azaltzen, eta informazio hori herrialdeen garapen mailen arteko desberdintasunak identifikatzeko erabiltzen ote duten. Gainera, ebaluatu behar da ea desberdintasun horien ondorioetako batzuei antzematen dieten, batez ere, mendekotasun harremanei. Ikasleek beren iritziak azaltzean desberdintasun egoerak gaitzetsi behar dituzte.
8. Gaur egungo migrazio joeren adibide gisa Espainiako egoera aztertzea, haren arrazoiak identifikatzea eta globalizazio eta integrazio ekonomikoaren prozesuarekin lotzea; herrialde hartzaile eta igorleentzako ondorioak identifikatzea eta fenomeno horri buruzko iritzia emateko orduan elkartasunezko jarrera azaltzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ikasleek zenbateraino dakiten hazkunde demografikoaren eta garapen ekonomikoaren joerei buruzko ezagutzak erabiltzen gaurko munduan nagusi diren migrazio joerak azaltzeko. Batez ere, migrazioa Europako eta Espainiako gizarteetako egitura-fenomenoa dela erakutsi behar da eta arreta berezia jarri behar zaio Nafarroako egoerari; horretarako, ikaslearen esperientziatik hurbileko adibideren bat aztertuko da eta ikasleak migrazioaren ondorioei buruzko iritzi arrazoitua eman beharko du.
9. Jarduera ekonomikoen eta banan-banako portaeren ingurumen ondorioak azaltzeko kasuren bat deskribatzea, eta ingurumenaren ikuspegitik garapen modu iraunkorrak eta garapen modu kaltegarriak bereiztea; narriadura geldiarazteko nazioarteko akordio eta politiken adibideren bat ematea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak jabetzen diren lurraldearen okupazioak eta ustiapenak ingurumenean sor ditzaketen arazoez, eta ingurumena babesteko jarrerak eta politikak ezagutzen dituzten. Horretarako, ingurumenaren kalitatea hobetzen eta garapen iraunkorrerako bidean laguntzen duten jarduketa eta politika zehatzak iradoki behar dituzte, arreta berezia jarriz Nafarroako ingurumen politikari.
10. Segurtasun arauei men egitearen garrantzia ulertzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ea ikasleak badakien zein diren gazteen artean istripuen eragileak eta ea arazoaz jabetzen diren.
11. Gizarteko gertaerei buruz informazioa lortu, erlazionatu eta prozesatzeko eta ondorioak modu antolatu eta ulergarrian adierazteko iturri desberdinak erabiltzea: grafikoak, krokisak, gaikako mapak, datu baseak, irudiak, idatzizko iturriak. Xede horrekin, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ea ikasleek ongi erabiltzen dituzten tresna grafiko eta kartografikoak eta behar bezala irakurri eta interpretatzen dituzten grafikoak eta gaikako mapak (komunikabideetan azaldu ohi direnen zailtasun bertsukoak, edo errazagoak). Era berean, ondorioak aurkezteko orduan, testu prozesadoreek edo aurkezpenek eskainitako aukerak erabiltzen dituzten baloratu behar da.
12. Iturri desberdinetatik lortutako informazioa zorroztasunez erabiltzea eta ikasleen bizitzatik hurbilekoak diren eguneroko gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzean iritzi arrazoituak ematea, elkartasunezko jarrerak agertuz.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleak sentikorrak diren egungo munduko arazoen aurrean (hala nola talde baztertuak, diskriminazio egoerak, ingurumen narriadura, lan merkatua, kontsumo ohiturak etab.), eta arazo horiei zorroztasunez eta elkartasunez ekiten dieten. Bestalde, ahozko hizkuntza eta argudioak ongi erabiltzen ote dituzten eta taldeko elkarrizketari eta jardunari buruzko arauak onartzen dituzten baloratzen ahal da.
LAUGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
.Historiako gertaera eta prozesu nagusiak denboran eta espazioan kokatzea. Aldaketa historikoaren prozesuetan esku hartzen duten faktoreak identifikatzea, kausak eta ondorioak bereiztea eta gizonezkoen eta emakumezkoen zeregina baloratzea, bai banan-banan, bai taldean, historiaren subjektuak diren neurrian.
.Prozesu historikoetan esku hartzen duten osagai ekonomikoak, sozialak, politikoak eta kulturalak identifikatzea eta horien arteko elkarreraginak ulertzea.
.Objektibotasunaren eta egokitasunaren irizpideei jarraikiz, dokumentu iturrietatik informazioa bilatu, hautatu eta lortzea; gertaerak eta iritziak bereiztea, baita lehen mailako eta bigarren mailako iturriak ere. Egoera edo gertaera beraren inguruko informazio kontrajarriak edota osagarriak alderatzea. Testu historiko garrantzitsuak aztertu eta horiekin lan egitea.
.Gaur egungo egoera edo gertaera garrantzitsuak aztertzea eta haien aurrekari historikoak eta haiek baldintzatzen dituzten egoerak ikertzea.
.Giza eskubideak baloratzea eta edozein bidegabekeria, bereizkeria, zapalkuntza edo genozidio gaitzestea. Bidegabeko egoerekiko ikuspegi kritikoa izatea eta gatazkak konpontzeko orduan elkarrizketa baloratu eta bakea bilatzea.
.Aro Garaikideko estilo eta artista nagusien oinarrizko elementuak ezagutzea, beren garaian kokatzea eta Espainiako nahiz Nafarroako artelan nagusiak interpretatzea. Ezagutza horiek obra nabarmenetako batzuk aztertzeko erabiltzea.
2. multzoa.-Gaur egungo gizartearen oinarri historikoak. Aro Garaikidea.
.Antzinako Erregimenaren krisi politiko, ekonomiko eta soziala Europan.
.Iraultza liberal burgesak eta aldaketa politiko eta sozialak.
.Industria iraultza. Industria hiriko bizimoduak.
.Antzinako Erregimenaren krisia eta Estatu liberalaren sorrera eta bilakaera XIX. mendeko Espainian. Karlistaldiak.
.XX. mendearen lehen erdiko aldaketa eta gatazka handiak. Inperialismoa, mundu gerrak eta gizarte iraultza.
.Aldaketak XX. mendeko Espainian: Estatu liberalaren krisia; II. Errepublika; Gerra zibila; kismoa.
.Artea eta kultura Aro Garaikidean.
-Nafarroaren nortasunaren ezaugarriak.
.Nafarroako Foruak XIX. eta XX. mendeetan: Nafarroako foruak borboitarren Estatu espainiarrean; 1841eko Lege Itundua; Kontraforuak; 1982ko Foruaren Hobekuntzari buruzko Legea; Nafarroako zuzenbidea Europar Batasunean.
-Nafarroako arte ondarea:
.Arte modernoko gai hauei buruzko informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, DVDak, web orriak, etab.): Victor Eusaren arkitektura; Lizarrako Gustavo de Maeztu museoa; Arizkungo Santxotenaren parke-museoa; Tuterako Muñoz Sola Arte Modernoko Museoa; Nafarroako Museoko arte moderno eta garaikideko aretoak; Altzuzako Oteiza museoa; Egungo eraikin modernoak: Baluartea; Inguruko arte modernoaren beste adibide batzuk.
3. multzoa.-Gaur egungo mundua.
.Munduko ordena politikoa eta ekonomikoa XX. mendearen bigarren erdian: botere blokeak eta eredu sozioekonomikoak. Nazioarteko erakundeen zeregina.
.Trantsizio politikoa eta Estatu demokratikoaren eraketa Espainian.
.Europar Batasuna eratzeko prozesua. Espainia eta Europar Batasuna gaur egun.
.Gaurko gizarteetako aldaketak. Gizarte eta kultur mugimendu berriak. Komunikabideak eta haien eragina.
.Globalizazioa eta botere gune berriak.
.Tentsio guneak eta etorkizunerako aukerak gaurko munduan.
Ebaluazio irizpideak.
1. Kurtso honetako aldi eta gertaera garrantzitsuak eta prozesu historiko aipagarriak espazioan eta denboran kokatzea, eta denbora historikoa munduan, Europan, Espainian eta Nafarroan identifikatzea; ildo horri jarraikiz, Historia ikertzean erabiltzen diren ohiko hitzarmenak eta kontzeptuak aplikatzea.
Ebaluatu behar da ea ikasleek etapa eta aldi kronologiko nagusiak ezagutzen dituzten; gainera, aldiberekotasunaren eta aldaketaren nozioak ulertu behar dituzte, baita etapa batzuetatik besteetara igarotzeko momentuak eta prozesuak ere; nozio horiek XVIII. mendetik orain arteko bilakaera historikoari eta, bereziki, Gaztelan sartu zenetik Nafarroak izan duen bilakaera historikoari eta erakunde-bilakaerari aplikatu behar zaizkie.
2. Gertaera eta prozesu historiko adierazgarrien arrazoiak eta ondorioak identifikatzea eta horien arteko loturak zehaztea; gizarteko gertaeren kausen aniztasunaz ohartzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleak gai diren gertaera edo prozesu historiko adierazgarri batean eragina duten faktoreak azaltzeko, kausen izaerari, hierarkizazioari eta loturari eta epe laburrerako eta luzerako ondorioei antzemanez.
3. XVIII. mendean Europan izandako aldaketak aipatzea, Antzinako Erregimeneko ezaugarri sozialak, ekonomikoak eta politikoak erreferentziatzat hartuta; Espainiako borboitarren erreformismoaren ezaugarriak azaltzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da, Antzinako Erregimeneko gizartearen ezaugarri orokorretatik abiatuta, ikasleek ezagutzen ote dituzten XVIII. mendean gertatu ziren aldaketak. Espainiako despotismo ilustratuaren izaera zentralizatzailea eta erreformista deskribatu behar dute, baita Nafarroako foru erregimenean izan zituen ondorioak ere.
4. Industrializazio eta modernizazio ekonomikoaren prozesuen eta iraultza liberal burgesen oinarrizko ezaugarriak identifikatzea eta ekarri zituzten aldaketa ekonomikoak, sozialak eta politikoak baloratzea. Espainian prozesu horiek izandako berezitasunak identifikatzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten industria iraultzak produkzioan eragin zituen aldaketak, Europako lurraldean izan zituen ezarpen-erritmo desberdinak eta haren ondorioz gizartean gertatu diren aldaketak. Halaber, egiaztatu nahi da iraultza liberal burgesen oinarri politikoak ezagutzen dituzten, eta prozesu horiek Espainian izan zituzten berezitasunak eta Nafarroako foru erregimenean liberalismoak sortu zituen ondorioak identifikatu eta azaltzeko gauza diren.
5. XIX. mendearen bigarren erdiko Europako herrialdeetako aginte politikoaren eta ekonomikoaren arrazoiak azaltzea eta urte horietako gatazkak eta arazoak identifikatzea, bai nazioartekoak bai estatuen barnekoak, bereziki kolonien hedapenarekin eta gizarte tentsioekin eta tentsio politikoekin zerikusia dutenak.
Inperialismoaren garaian Europak izan zuen protagonismoa azaltzeko kontuan hartu behar diren gertaera aipagarrienak ezagutzen ote dituzten ebaluatu behar bada, baina baita nazioarteko harremanetan eta herrialdeetan kolonien hedapen horrek sortu zituen ondorioak ere.
6. XX. mendeko Espainiaren bilakaera politiko eta ekonomikoaren etapak identifikatu eta deskribatzea, eta modernizazio ekonomikoa lortu, sistema demokratikoa finkatu eta Europar Batasunean sartu arte izandako aurrerapenak eta atzerapenak ere bai.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten monarkia parlamentarioaren krisia, Bigarren Errepublikan izandako politika erreformistak, frankismoa, garapen ekonomikoa, eta 1978ko Konstituzioa onartu, Espainia Europar Batasunean sartu eta Estatu demokratikoa finkatu arteko trantsizio politikoa.
7. XX. mendean munduan izandako aldaketa eta gatazka handiak deskribatzea eta denboran eta espazioan kokatzea, eta ezagutza hori gaur egungo nazioarteko arazo nagusienetako batzuk ulertzeko erabiltzea.
Irizpide honen bidez baloratu nahi da zenbateraino identifikatzen diren XX. mendean nazioartean izandako gertaera nagusiak, hala nola iraultza sozialistak, mundu gerrak eta kolonien independentzia, nazioarteko egungo errealitatea hobeki ulertzeko. Interesgarria izanen da nazioarteko gaur egungo zenbait arazo aipatutako gertaera horien argitan aztertzeko gaitasuna duten egiaztatzea.
8. Gaur egungo munduko tentsio politiko edo sozialaren guneren bati buruzko lanak egitea, taldean edo bakarka: haren aurrekari historikoak ikertzea, arrazoiak aztertzea eta nola amaitu litekeen iragartzea; horretarako, informazio iturri egokiak erabiltzea, gertaera beraren interpretazio desberdinak edo osagarriak eskaintzen dituztenak barne. Nafarroako ondare artistiko modernoari buruzko lanak egitea, taldean edo banan-banan.
Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ikaslea gai ote den, irakasleak aholkatuta, norbera bizi den munduko egoeraren bat aztertzeko. Ikasleak egoera horren aurrekariak eta kausak ikertu behar ditu eta bere ezagutzak erabili behar ditu balizko ondorioak logikaz azaltzeko. Halaber, egiaztatu behar da ikasleek baduten ekimena lana planifikatzeko, nolabaiteko autonomiaz informazio iturriak erabiltzeko, informazioa aztertu eta antolatzeko eta ondorioak argi eta garbi aurkezteko. Horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskainitako aukerak erabili beharko dituzte. Trebetasun horiek Nafarroako ondare artistiko modernoaren ezagutzari aplikatzeko gaitasuna ere baloratu behar da.
GORPUTZ HEZKUNTZA
Gizakia harmoniaz eta osotasunez garatu dadin, ezinbestez gazteen hezkuntzan sartu behar dira motrizitate gaitasun eta trebetasunen garapena indartzen duten ikasketak. Giza portaeran gaitasun horiek duten esanahian sakondu egin behar da eta gorputzari eta mugimenduari dagozkion jarrerak, balioak eta arauak onartu behar dira.
Gorputz Hezkuntza deritzon irakasgaiak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, gaitasun instrumentalak eta jarduera fisiko etengabea izateko ohiturak sortzeaz gain, balioen, jarreren eta arauen eskala batekin lotu behar du jarduera fisikoa, eta horrek garapen pertsonalean dituen ondorioak ezagutarazi behar ditu. Horrela lagunduko du etapako helburu orokorrak betetzen.
Irakasgai honen ikuspegia integratzailea da, eta funtzio ugari biltzen ditu: funtzio kognitiboak, adierazpen funtzioak, komunikazio funtzioak eta ongizate funtzioak. Alde batetik, mugimendua pertsonaren oinarrizko tresna kognitiboetako bat da, bai bere burua ezagutzeko, bai ingurune hurbila arakatu eta egituratzeko. Nork bere zentzumen eta mugimenduzko pertzepzioak antolatuz, bere gorputza eta inguruko mundua ezagutzen ditu; baina, gainera, mugimenduaren bidez egoera desberdinetako eta helburu nahiz jarduera desberdinetarako mugimena hobetzen da; are gehiago, norberaren trebetasunak erakuts daitezke, baita zailtasunak gainditu eta elkarlanean edo lehian aritu ere.
Bestalde, pertsonak gainerakoekin harremanak izateko gorputza eta gorputzaren mugimendua erabiltzen dituen heinean, ez bakarrik jokoan eta kirolean, baita, oro har, jarduera fisiko mota guztietan ere, irakasgai honen laguntzaz biak kontuan hartzen dira komunikaziorako, harremanetarako eta adierazpenerako tresna gisa.
Era berean, ariketa fisikoaren bidez osasuna eta egoera fisikoa zaindu eta hobetzen dira, zenbait gaixotasun eta disfuntzio saihesten dira eta oreka psikikoa lortzen da, pertsonek tentsioak askatzen baitituzte, aisialdiko jarduerak egiten baitituzte eta beren mugimenduez eta gorputzaren eraginkortasunez gozatzen baitute. Hori guztia are eta beharrezkoagoa da, egungo gizartean inguruneko mugak eta ohiko sedentarismoa gainditzen laguntzen duelako. Gorputz Hezkuntza irakasgaia ildo horretan lehen mailako prebentzio faktorea da.
Gorputza eta mugimendua dira, hortaz, arlo honetako hezkuntza lanaren ardatz nagusi. Alde batetik gorputza eta mugimendua hezi behar dira gaitasun fisikoak eta mugimena hobetzeko eta, horrenbestez, ohitura osasungarriak finkatzeko. Bestetik, gorputzaren eta mugimenduaren bidez gaitasun afektiboak eta harremanetarako gaitasunak landu behar dira, beharrezkoak baitira gizartean bizitzeko.
Edukiak lau multzo handitan egituratzen dira: 1. multzoa, Egoera fisikoa eta osasuna; 2. multzoa, Jokoak eta kirolak; 3. multzoa, Gorputz adierazpena eta dantza, eta 4. multzoa, Jarduerak natur ingurunean.
Egoera fisikoa eta osasuna izeneko multzoan osasun fisikoari, ariketa fisikoaren inguruko ohiturei eta kirol praktikari buruzko edukiak sartu dira. Horiek guztiak pertsonaren gaitasun fisikoak garatzen laguntzen dute, bizi kalitatea hobetzeko eta aisialdia modu onuragarrian erabiltzeko.
Jokoak eta kirolak multzoa Gorputz Hezkuntzan sartzeak badu zentzua, multzo hezitzailea delako, irakasgai honen bidez landu nahi diren gaitasunak hobetzeko tresna egokia delako, eta talde lana, parte-hartzea, elkartasuna, lankidetza eta bereizkeriarik eza sustatzen dituzten jarduerak proposatzen dituelako.
Hirugarren multzoan (Gorputz adierazpena eta dantza) gorputzaren bidez emozioak, sentimenduak eta ideiak adierazteko eta komunikatzeko edukiak daude. Horretarako teknika desberdinak erabiltzen dira. Bere alderdi ludiko eta emozionalari esker, pertsonaren gozamen eta aberastasun iturri gisa erabil daiteke.
Laugarren multzoan (Jarduerak natur ingurunean) sartu diren edukiek aukera ematen dute ikasleek zuzeneko elkarreragina izan dezaten ezaguna duten ingurunearekin, izan ere ingurune horretan garatzen baitute beren jarduera fisiko gehiena; aukera ematen dute, halaber, ingurune horren kontserbazioa baloratu dezaten, jarduera erraz eta seguruen bitartez.
Multzoen helburua irakasgaiaren edukiak egituratzea besterik ez da, eta modu integratuan aurkezten dituzte kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak. Sekuentziaren proposamenak pixkana ikaslearen autonomia lortzea du helburu. Ikasleak, etaparen amaieran, gai izan behar luke bere jarduera fisikoaz gogoeta egiteko eta hura planifikatzeko.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko irakasgaiak egiten duen ekarpena.
Gorputz Hezkuntza irakasgaiak zuzenean eta argi eta garbi laguntzen du oinarrizko bi gaitasun lortzen: batetik, mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna, eta bestetik, gaitasun soziala eta herritartasuna. Gizakiaren gorputza pertsonen eta ingurunearen arteko elkarreraginerako oinarrizko pieza da eta Gorputz Hezkuntzak zuzeneko zerikusia du ahalik eta ongizate fisiko, mental eta sozialik handiena lortzearekin, ingurune osasungarri batean.
Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasunari dagokionez, irakasgai honek ohitura osasungarri batzuei buruzko ezagutzak eta trebetasunak eskaintzen ditu, eta gazteek derrigorrezko etapa bukatu ondoren ohitura horiek aplikatzen jarraituko dituzte. Gainera, egoera fisikoa mantendu eta hobetzeko irizpideak eskaintzen ditu, batez ere, osasunarekin zerikusia duten gaitasun fisikoak zaintzeko: bihotz-hodien erresistentzia, indarra-erresistentzia eta malgutasuna. Bestalde, naturan egiten diren jarduera fisikoen bidez natur ingurunea arduraz erabiltzen laguntzen du.
Gorputz Hezkuntzak gaitasun soziala eta herritartasuna lortzeko egoera bereziki lagungarriak eragiten ditu. Irakasgai honek berezko dituen jarduera fisikoak bitarteko eraginkorrak dira gizarteratzea errazteko eta errespetua sustatzeko eta, gainera, elkarlana, berdintasuna eta talde lana garatzen laguntzen dute. Kirol jarduera kolektiboak egin eta antolatzeko orduan, guztiek proiektu berean bat egin behar dute eta parte-hartzaileen arteko desberdintasunak eta mugak onartu behar dira. Taldea antolatzeko arau demokratikoak bete behar dira eta kide bakoitzak bere ardurak hartu behar ditu. Kirol jardueretan arau eta erregelamenduak bete behar dira eta hori lagungarria da gizarteko portaera kodeak onartzeko.
Gorputz Hezkuntzak modu nabarmenean laguntzen du norberaren autonomia eta ekimena lortzen, batez ere bi ikuspuntutatik. Alde batetik, ikasleei aukera ematen zaie jardunaldi eta jarduera fisikoak, kirolekoak edo erritmokoak beren kasa antola ditzaten, bakarka nahiz taldean, eta beren egoera fisikoa hobetzeko jardueren plangintzan parte har dezaten. Bestetik, ikasleek beren mugak gainditzeko ahalmena, jarraikitasuna eta jarrera baikorra agertu behar dituzte nolabaiteko zailtasun teknikoa duten zereginei ekiteko edo beren egoera fisikoaren maila hobetzeko; ardura eta zintzotasuna agertu behar dute arauak aplikatzerakoan, eta taldeko kideek maila fisikoan eta mugimenduetarako trebetasunetan dituzten aldeak onartzeko gaitasuna izan behar dute.
Halaber, kultur eta arte gaitasuna lortzen laguntzen du. Honela laguntzen du kultura hautematen eta ulertzen: giza motrizitatearen kultur agerpenak, hala nola kirolak, joko tradizionalak, adierazpen jarduerak edo dantza, aintzat hartu eta baloratu egiten ditu, eta herrien kultur ondarearen zatitzat jotzen. Eta honela laguntzen du ideiak edo sentimenduak sormenez adierazten: gorputzak eta mugimenduak adierazpenerako eskaintzen dituzten aukerak eta baliabideak ikertuz eta erabiliz. Pertzepziorako gaitasunak lortzen, berriz, gorputz adierazpeneko jarduerek berezko dituzten esperientzia sentsorial eta emozionalen bitartez laguntzen du bereziki. Gainera, beste kultura batzuen agerpen ludikoak, kirolak eta gorputz adierazpenak ezagutuz gero, kultur aniztasunari buruzko jarrera irekia lortzen da.
Beste ildo batetik, irakasgai honek jarrera irekia eta errespetuzkoa sustatu behar du kirol fenomenoari buruz, kirola ikuskizuna den aldetik. Horretarako azterketa eta gogoeta kritikoa egin behar da kirolaren inguruko indarkeriari buruz edo kirolaren inguruan azaltzen ahal diren giza duintasunaren kontrako egoerei buruz.
Gorputz Hezkuntzari esker ikasten ikasteko gaitasuna lor daiteke, esperimentazio prozesutik abiatuta jarduera fisikoak planifikatzeko baliabideak eskaintzen baititu. Horrela ikaslea, aisialdian, jarduera fisikoa modu antolatu eta egituratuan ikasi eta egiteko gai izan daiteke. Era berean, talde lanerako trebetasunak garatzen ditu kirol eta adierazpen jarduera kolektibo askoren bidez, eta hainbat kirol jardueratan beharrezkoak diren ezagutza tekniko, estrategiko eta taktikoak lortzen laguntzen du.
Irakasgai honek hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasuna ere lortzen laguntzen du, gainerakoek bezala, askotariko komunikazio trukeak eskainiz bere hiztegi bereziaren bidez.
Helburuak.
Etapa honetan Gorputz Hezkuntzak gaitasun hauek garatzea izanen du helburu:
1. Jarduera fisiko osasungarria definitzen duten ezaugarriak ezagutzea, baita pertsonen eta taldeen osasunerako ondorio onuragarriak ere.
2. Jarduera fisikorako ohitura sistematikoa baloratzea osasun baldintzak eta bizi kalitatea hobetzeko bitarteko bezala.
3. Ariketak egitea, aktiboki parte hartuz eta ahaleginak eginez, helburu hauek lortzeko: mugimenduen errendimendua gehitzea, egoera fisikoa hobetzea osasuna zaintzeko, eta gorputzaren doitze, menderatze eta kontrol funtzioak hobetzea.
4. Ohitura osasungarriak eta arnasketa eta lasaitze teknika oinarrizkoak ezagutu eta sendotzea, desorekak gutxitzeko eta eguneroko bizitzan zein kirol jardueran sortutako tentsioak arintzeko bide diren aldetik.
5. Hasierako mailaren baloraziotik abiatuta, gaitasun fisikoekin eta berariazko trebetasunekin zerikusia duten beharrak aseko dituzten jarduerak planifikatzea.
6. Ingurumenaren gaineko eragin txikia duten kirol eta gorputz jarduerak ingurune naturalean egitea, horrela ingurumena kontserbatzen lagunduz.
7. Kirol eta jolas jarduera bakarkakoak, taldekoak eta aurkaridunak ezagutu eta egitea, joko egoeretan erregelamendu, teknika eta taktika hastapenak aplikatuz, gero eta autonomia handiagoarekin.
8. Errespetuzko, talde laneko eta kiroltasunezko trebetasunak eta gizarte jarrerak agertzea jardueretan, jokoetan eta kiroletan parte hartzeko orduan, alde batera utzita diferentzia kulturalak, sozialak, pertsonalak edo trebetasunekoak.
9. Musikarekin edo musikarik gabe adierazpen jarduerak egin eta diseinatzea, gorputza komunikaziorako eta sormenezko adierazpenerako tresnatzat erabiliz.
10. Kirol eta gorputz jarduerarekin zerikusia duten testuak eta mezuak (ahozkoak, idatzizkoak, gorputzaren bidezkoak eta ikus-entzunezkoak) adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berariazkoa eta kontzeptu oinarrizkoak erabiliz.
11. Gizartean gorputzari, jarduera fisikoari eta kirolari ematen zaien tratamenduaren aurrean jarrera kritikoa hartzea.
12. Eskolako liburutegia nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea arloko gaiei buruzko lanak arrazoitu eta orientatzeko eta ezagutzak ikasi eta partekatzeko tresna gisa.
LEHEN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Egoera fisikoa eta osasuna.
.Beroketa, eta horren esanahia jarduera fisikoa egitean.
.Beroketarako joko eta ariketa egokiak egitea.
.Beroketa baloratzea, jarduera fisikoaren hasierako ohitura osasungarri gisa.
.Jarduera fisikoa amaitzean intentsitate txikiko ariketak egitea.
.Egoera fisikoa. Osasunarekin lotura duten gorputz ezaugarriak.
.Egoera fisikoa hobetzea gorputz gaitasunak garatuz, batez ere osasunarekin zerikusia dutenak.
.Jarduera fisikoak egitean eta eguneroko bizitzako egoeretan gorputz jarrera egokiak lantzea.
.Euskarrizko muskuluak indartzea, artikulazio mugimendua zalutzeko eta erlaxaziorako ariketak eginez.
.Jarduera fisikoa egin ondoren gorputzaren higieneaz arduratzea.
3. multzoa.-Jokoak eta kirolak.
.Bakarkako eta taldeko kirola kultur eta gizarte fenomeno gisa.
.Kirol ekintzekin zerikusia duten mugimenduetarako trebetasunak erabiltzea.
.Bakarkako kirol bateko oinarrizko keinu teknikoak egitea eta arauzko elementuak identifikatzea.
.Jokoaren faseak taldeko kiroletan: kontzeptua eta helburuak.
.Taldeko kirolen alderdi komunak nagusi diren jarduerak eta jokoak egitea.
.Besteen eta norberaren jardunaren maila onartzea eta hobetzeko prest egotea.
.Kirol jarduerak baloratzea osasuna hobetzeko bide gisa.
.Egiten diren jarduera, joko eta kiroletan aktiboki parte hartzea eta arauak errespetatu eta onartzea.
.Gatazkak modu baketsuan konpontzea emaitzei bakarrik begiratu gabe, kiroltasunez jardutea eta desberdintasunak onartzea, bai gorputz eta kirol jardueretako parte-hartzaile gisa bai ikusle gisa.
.Jarduera fisikoa eta kirola gozamen eta aberastasun pertsonalaren iturri gisa bizitzea.
4. multzoa.-Gorputz adierazpena eta dantza.
.Gorputz adierazkorra: jarrera, keinua eta mugimendua. Gorputzaren kontzientzia adierazpen jardueretan erabiltzea.
.Taldearen dinamika positiboa bultzatzera bideratutako adierazpen jarduerak egitea.
.Adierazpen jarduerak egiteko orduan, erritmo desberdinak konbinatzea eta objektu desberdinak erabiltzea, bai bakarka bai taldean.
.Adierazpen jardueretan aktiboki parte hartzea, adierazpenaren agerpen edo modalitate desberdinak erabiltzea eta desinhibizioaren aldeko jarrera izatea.
5. multzoa.-Jarduerak natur ingurunean.
.Gorputz eta kirol jarduerak natur ingurunean: lurrean, airean eta uretan.
.Arrastoak identifikatuz ibilaldiak egitea.
.Hiri eta natur ingurunea zaintzeko arauak eta segurtasunekoak onartu eta betetzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Beroketarako egokiak diren eta gelan egin diren jarduera, joko, tiramendu eta artikulazioen mugimendurako ariketen bilduma egitea.
Egiaztatu behar da ikasleek, ikasgelan irakasleak beroketarako proposaturiko joko eta ariketak egin ondoren, idatzizko euskarrian edo euskarri digitalean jasotzen ote dituzten edozein jarduera fisikorako beroketan erabiltzen ahalko dituzten ariketak.
2. Jarduera fisikoarekin eta eguneroko bizitzarekin zerikusia duten higiene-ohitura eta jarrera osasungarriak identifikatzea.
Helburua honakoa aztertzea da: ea ikasleak, jarduera fisikoa egiten ari denean, zenbait ohitura identifikatu eta gauzatzen dituen, hala nola jantzi egokiak erabiltzea, hidratatzea edo saioen ondoren higiene pertsonala zaintzea. Era berean, egiten diren jarduera fisikoetan eta eguneroko bizitzako ekintzetan (eserita egon, kargak altxatu edo motxilak eraman) ikasleek gorputzaren jarrera egokiak ezagutu beharko dituzte.
3. Osasunarekin zerikusia duten gaitasun fisikoak ikasturtean landu ondoren, ikasturte hasierako maila hobetzea.
Osasunarekin zerikusia duten gaitasun fisikoei dagokienez, irizpide honen bidez ikasleak maila hobetzeko eskatu behar dio bere buruari. Ebaluatzeko kontuan hartuko da, bereziki, ea ikasleak erresistentzia aerobikoan, indar-erresistentzian eta malgutasunean ikasturte hasieran zuen maila hobetu duen, eta ez zaio emaitzari bakarrik erreparatuko.
4. Bakarkako kirol baten oinarrizko alderdi teknikoak hobetzea eta lortutako maila onartzea.
Irizpide honen bidez koordinaziorako gaitasunen garapena ebaluatuko da, bakarkako kirol baterako gaitasun berariazkoetan. Gainera, ikasleak bere jardunaren maila zuzen ebaluatzen asmatzen duen begiratuko da, eta azaltzen zaizkion mugimendu arazoak eraginkortasunez konpontzeko gauza den.
5. Proposaturiko joko edo kirol kolektiboan mugimendu egokia egitea jokoaren fasearen arabera (erasoa edo defentsa).
Ikasleak erakutsi beharko du erasoaldietan baloia zaintzen, aurrera egiten eta tantoa lortzen saiatzen dela, ekintza tekniko egokiak hautatuz; eta defentsa egoeretan, berriz, pilota berreskuratzen, aurrerapena geldiarazten eta aurkariak tantoa lor dezan galarazten saiatzen dela, hori guztia baloiarekin egiten diren kiroletan. Irizpide horren barnean, talde lanarekin, lankidetzarekin, errespetuarekin eta kiroltasunarekin zerikusia duten jarrera-alderdiak ere kontuan hartuko dira.
6. Mezu bat sortzea taldean, gorputz adierazpena, mimoa, keinua, dramatizazioa edo dantza bezalako teknikak erabiliz, eta gainerako taldeei helaraztea.
Mezu bat taldean prestatu eta besteei helarazteko gaitasuna ebaluatu nahi da. Ikasleek, horretarako, landu diren gorputz adierazpeneko tekniketako batzuk hautatuko dituzte. Sormena, desinhibizioa, hautaturiko adierazpen teknikaren egokitasuna eta teknika hori gauzatzeko modua aztertuko dira. Halaber, amaierako jarduera prestatzen taldean egindako lanarekin zerikusia duten alderdi guztiak ebaluatzen ahalko dira.
7. Ikastetxean edo inguruetan ibilaldia egitea, ezarritako seinaleen arrastoari jarraituz.
Ikasleek ibilbidea osatzeko ezarritako seinaleen esanahiak identifikatu beharko dituzte eta seinaleei jarraitu beharko diete, ibilaldia ezarritako ordenan eta ahalik lasterren egiteko. Irizpide honetan, halaber, jardueraren ingurune fisiko eta sozialarekiko errespetuz jarduteko gaitasuna baloratuko da.
8. Kirol eta gorputz jarduerarekin zerikusia duten testuak eta mezuak (ahozkoak, idatzizkoak, gorputzaren bidezkoak eta ikus-entzunezkoak) adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berariazkoa eta kontzeptu oinarrizkoak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
BIGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Egoera fisikoa eta osasuna.
.Beroketaren helburuak. Beroketa orokorra eta berariazkoa.
.Beroketarako joko eta ariketak identifikatzea.
.Gorputz gaitasunak, batez ere osasunarekin lotura dutenak: erresistentzia aerobikoa eta malgutasuna.
.Esfortzuaren intentsitatea kontrolatzea: bihotz-taupaden maiztasuna neurtzea, jarduera eremua kalkulatzea eta jarduera erregistroen arabera egokitzea.
.Gorputzaren egokitzapen orokorra egitea, arreta berezia jarriz erresistentzia aerobikoari eta malgutasunari.
.Sasoi onak eta osasun baldintzak hobetzeak zer lotura duten ulertu eta baloratzea.
.Eguneroko jardueretan gorputz jarrera zuzena izatearen garrantzia onartu eta baloratzea.
.Hidratazioaren eta jarduera fisikoaren arteko erlazioa.
.Jarduera fisikoetan arnasketa eta erlaxazioa kontrolatzea.
.Zenbait ohiturak, hala nola tabakoaren eta alkoholaren kontsumoak, osasun egoeran duten eragina.
3. multzoa.-Jokoak eta kirolak.
.Aurreko ikasturtean egin den bakarkako kirolean ez, beste batean, oinarrizko keinu teknikoak egitea eta arauzko elementuak identifikatzea.
.Aurkarien arteko kirolak, fenomeno sozial eta kultural gisa.
.Aurkarien arteko kirolen elementu tekniko, taktiko eta erregelamenduzkoak dituzten joko eta jarduerak egitea.
.Aurkarien arteko kiroletako arauak eta taldeak ezarritakoak errespetatu eta onartzea.
.Taldeko kirol baten oinarri tekniko eta taktikoak eta erregelamenduzko oinarriak lantzea.
.Jokoetan eta kiroletan gertatzen diren ukipen fisikoetan autokontrola izatea.
.Guztien helburuak lortzeko taldean ezarritako eginkizunetan elkarlanean aritzea.
.Tolerantzia eta kiroltasuna, emaitzak nahitaez lortu beharraren gainetik.
.Gatazkak modu baketsuan konpontzea emaitzei bakarrik begiratu gabe, kiroltasunez jardutea eta desberdintasunak onartzea, bai gorputz eta kirol jardueretako parte-hartzaile gisa bai ikusle gisa.
.Jarduera fisikoa eta kirola gozamen eta aberastasun pertsonalaren iturri gisa bizitzea.
4. multzoa.-Gorputz adierazpena eta dantza.
.Gorputz hizkuntza eta hitzik gabeko komunikazioa.
.Keinuak eta jarrerak. Besteekiko komunikazioa eta norbere gorputzaren kontrola lortzeko jardueretan aritzea.
.Gorputz osoaren eta gorputz atalen mugimenduak egitea oinarri erritmiko batekin, espazioa, denbora eta intentsitatea konbinatuz, mugimenduen adierazkortasuna nabarmenduz.
.Taldean eta bakarka bat-bateko saioak egitea komunikaziorako bitarteko gisa.
.Pertsonen arteko desberdintasunak onartzea eta gainerakoek egiten duten lana errespetatzea.
5. multzoa.-Jarduerak natur ingurunean.
.Mendi ibiliak: zer diren, bide motak, zer material eta zer janzkera behar den.
.Ibilaldiak egitea, batez ere natur ingurunean.
.Segurtasunaz eta hiri eta landa inguruneak behar bezala erabili beharraz jabetzea.
.Ingurumena errespetatzea eta baloratzea, josteta jardueretan aritzeko baliabide handiko tokitzat.
Ebaluazio irizpideak.
1. Erresistentzia aerobikoa eta malgutasuna hobetzea hasierako mailaren aldean.
Ikasleak bere erresistentzia eta malgutasun mailak hobetzen ahalegindu behar du, saioetan aktiboki parte hartuz. Lortutako emaitza ez ezik, kontuan hartuko zaio zenbateraino hobetu duen hasieran zuen maila.
2. Osasunerako ona den bihotz-maiztasunaren tartearen barnean egiten diren jarduera fisikoak ezagutzea, praktikaren bidez.
Kontzeptuei dagokienez, ebaluatu eginen da ea ikasleak bere lan eremu optimoa kalkulatzen badakien, bere gehieneko bihotz-maiztasun teorikoaren portzentajezko kalkulutik abiatuta. Ondoren, prozedurei dagokienez, ikasleak aztertu beharko du ea zenbait jarduera fisiko aerobikotzat jotzen den tartearen barnean dauden.
3. Aurkakotasuneko joko eta jardueretan, aurkaria ukitzen denean, indarraren erabilerarako eta aurkariarekiko harremanetarako autokontrola erakustea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek indarra neurriz erabiltzen duten, egoeraren aldakortasuna kontuan hartuz eta irakatsi zaizkien teknikak behar bezala erabiliz. Halaber, baloratu eginen da aurkaria errespetatzea eta aurkakotasun jardueran ezarritako arauak betetzea.
4. Taldeko kiroletan elkartasuna, tolerantzia eta kiroltasuna erakustea, bai parte-hartzaile gisa bai ikusle gisa.
Ikasleek lehia egoeretan jardunen dute, aukeratutako talde-kirolean. Taldearekin bat egiteko eta taldeak norberari esleitutako zereginak betetzen ahalegintzeko gaitasuna baloratuko da. Arauak, epailea, taldekideak eta aurkariak errespetatu eta emaitza onartzea ere aintzat hartuko da. Ikasleak ikusle gisa jarduten duenean, aintzat hartuko da lehiaketan parte hartzeko gaitasuna eta gogoa agertzea eta jokalariak, epailea eta epailearen erabakiak errespetatzea.
5. Hautatutako erritmotik abiatuta, gorputz mugimenduen sekuentzia harmonikoa sortu eta gauzatzea.
Ikasleek erritmo bat hautatu beharko dute eta mugimenduen segida bat aukeratu harmoniaz garatzeko. Alderdi hauek baloratuko dira: hautatu den segida erritmorako egokia izatea, ikaslearen sormena, eta jarduera prestatu eta egiteko desinhibizioa.
6. Modu autonomoan mendi ibilia egitea, oinarrizko segurtasun arauak betez eta jardueraren ingurunea zaintzeko jarrera arduratsua agertuz.
Ikasleek ibilbidea modu autonomoan egin beharko dute eta oinarrizko segurtasun arauak bete beharko dituzte; halaber, jantzi egokiak eramanen dituzte. Bidezidorrari jarraituko diote eta ibilbidea egiteko behar diren material guztiak izanen dituzte. Halaber, ibilaldian sortutako hondakinak botatzeko ontziak erabiltzeko gaitasuna baloratuko da, eta inguruko florari eta faunari kalterik egin gabe ibiltzeko gaitasuna.
7. Kirol eta gorputz jarduerarekin zerikusia duten testuak eta mezuak (ahozkoak, idatzizkoak, gorputzaren bidezkoak eta ikus-entzunezkoak) adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berariazkoa eta kontzeptu oinarrizkoak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
HIRUGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Egoera fisikoa eta osasuna.
.Beroketa. Eraginak. Berotze ariketak prestatzeko jarraibideak.
.Berotze ariketak nola egin eta nola gauzatu, egin behar den gorputz jarduera aurretik aztertuta.
.Osasunarekin zerikusia duten gaitasun fisikoen hobekuntza eta giza gorputzeko aparatuen eta sistemen egokitzapena erlazionatzea.
.Osasunarekin zerikusia duten ezaugarriak egokitzea: erresistentzia aerobikoa, malgutasuna eta indar-erresistentzia orokorra; horretarako, entrenatzeko sistema eta metodoak erabiltzea.
.Giza gorputzeko aparatuetan eta sistemetan jarduera fisikoak eragiten dituen ondorio onuragarriak ezagutzea.
.Egiten diren gorputz eta kirol jardueretan gorputz jarrera egokiak hartzea.
.Elikadura eta jarduera fisikoa: janari-ingestaren eta kaloria-gastuaren arteko oreka.
.Elikadura baloratzea pertsonen osasunerako faktore erabakigarritzat.
.Tentsioak arintzeko bitarteko bezala erlaxazio eta arnasketa metodoak erabiltzea.
.Modu autonomoan eta bakarkako zein taldeko ekimenaren bidez ikastea ahalbidetzen duten tresnak eskuratzea, proposamen desberdinen aurrean.
3. multzoa.-Jokoak eta kirolak.
.Jokoaren faseak taldeko kiroletan: erasoa eta defentsa antolatzea.
.Aurreko ikasturtean egin den taldeko kirolean ez, beste batean, oinarri tekniko, taktiko eta erregelamenduzkoak lantzea.
.Jarduera eta jokoetan eta hautaturiko taldeko kirolean aktiboki parte hartzea.
.Taldeko jardueran norberaren erantzukizuna onartzea, guztien helburua lortzeko ezinbesteko baldintza gisa.
.Gatazkak modu baketsuan konpontzea emaitzei bakarrik begiratu gabe, kiroltasunez jardutea eta desberdintasunak onartzea, bai gorputz eta kirol jardueretako parte-hartzaile gisa bai ikusle gisa.
.Jarduera fisikoa eta kirola gozamen eta aberastasun pertsonalaren iturri gisa bizitzea.
4. multzoa.-Gorputz adierazpena eta dantza.
.Dantzak: gorputz adierazpenari dagozkion alderdi kulturalak.
.Gorputz osoaren eta gorputz atalen mugimenduak egitea oinarri erritmiko batekin, espazioa, denbora eta intentsitatea konbinatuz, mugimenduen adierazkortasuna nabarmenduz.
.Dantza egitea bakarka, bikoteka edo taldean.
.Edozein ikaskiderekin dantza egiteko prest agertzea.
5. multzoa.-Jarduerak natur ingurunean.
.Natur eta hiri ingurunean orientazio ibilaldiak edo bestelako jarduerak egiteko segurtasun arauak.
.Orientazio ibilaldiak egitea, natur ingurunean orientatzeko oinarrizko elementuak eta mapak erabiliz.
.Naturan jarduerak egiteko kontuan hartu beharreko segurtasun eta babes arauak onartzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Praktikatik abiatuta, jarduera fisikoak eta giza gorputzeko sistema eta aparatu desberdinetan sortzen dituzten ondorioak erlazionatzea. Arreta berezia jarriko zaie osasunerako garrantzitsuenak direnei.
Jakin nahi da ea ikasleek ba ote dakiten zein aparatu eta sistemari eragiten dien gorputz ariketak eta zer nolako moldaerak eragiten dituen. Zuzen-zuzenean osasunarekin zerikusia duten aparatu eta sistemei erreparatuko zaie bereziki, hau da, zirkulazio-aparatuari eta lokomozio-aparatuari. Era berean, ikasleek azaldu beharko dute nola eragiten dieten aldaketa horiek bizi kalitateari eta pertsonen autonomiari bizitzan zehar.
2. Hasierako mailatik abiatuta erresistentzia aerobikoa, malgutasuna eta indar-erresistentzia areagotzea, aktiboki parte hartzea jarduera eta ariketen hautapenean, eta jarduera eta ariketa horiek gaitasun bakoitzari dagozkion entrenamendu metodoen arabera hautatzea.
Ikasleak jarduera eta ariketa sorta bat ezagutuko du eta horiexek erabili beharko ditu, irakasleek ezarritako entrenamendu metodoetan oinarrituta, arestian aipatutako gorputz gaitasunen maila hobetzeko. Beraz, osasunarekin zerikusia duten gaitasun fisikoak areagotzeko lan arautua, autonomoa eta arduratsua egin beharko du, bere ahalmenak kontuan hartuta eta eguneroko ahaleginean oinarrituta.
3. Gorputza egokitzeko ariketak egitea, jarrera-higienearen irizpideekin bat etorriz, lesioak saihesteko estrategia gisa.
Irizpide honen bidez ebaluatu behar da hainbat ariketa ongi ala gaizki egiten diren, batez ere muskuluen indarra eta malgutasuna erabili behar direnean. Gaizki eginez gero, arriskutsuak izan daitezke ikasleen osasunarentzat. Gainera, ikasitako mugimendu arauak aplikatu beharko dira eguneroko jardueretako gorputz jarrerak egokitzeko.
4. Osasunarentzat elikadura orekatuak duen garrantziari buruz hausnarketa egitea. Horretarako, janari-ingesta eta kaloria-gastua kalkulatzea, elikagai multzo bakoitzetik egunero zenbat jaten den eta egunean zer nolako jarduerak egiten diren kontuan hartuta.
Ikasleek janari-ingestaren kaloria-ekarpena eta kaloria-kontsumoa kalkulatuko dituzte, eta gero hausnarketa eginen dute egunero bi alderdi horien arteko orekari eustearen garrantziaz. Era berean, kaloria-ekarpenaren eta kaloria-gastuaren arteko desorekak osasuna arriskuan jar dezakeela eta gaixotasunak eragin ditzakeela jakin beharko dute.
5. Taldeko kirol batean edo batzuetan joko murriztuko egoerak ebaztea; horretarako, lortutako ezagutza tekniko, taktiko eta erregelamenduzkoak erabiltzea, eta elkarlanerako gertutasuna, tolerantzia eta kiroltasuna erakustea taldeko kiroletan jardutean, bai jokalari moduan bai ikusle moduan.
Garatzen diren trebetasunen erabilera teknikoaren gainetik, lehentasunez baloratu behar dira joko murriztuko egoerak ebazteko behar diren jarrerak eta erabakimena. Hautatzen diren egoerak lantzen ari diren talde-kirol gehienetan aplikatzeko modukoak izanen dira, ikasleen parte-hartzea sustatuko dute eta erabakiak hartzeko mekanismoak erraztuko dituzte.
6. Bikoteka edo taldean dantza egitea taldeko edozein kiderekin, errespetuz eta lotsarik gabe.
Ikasleak bere gelakideekin elkarreraginean jardun beharko du, denak errespetatuko ditu eta bakoitzaren arabera moldatuko da. Joko edo dantzak egiteko proposamenean, parte-hartzaileen arteko distantzia eta ukipen desberdinetako jarduerak aurkeztuko dira, parte-hartzaileen arteko hurbiltasun txikienetik handienera, eta taldearen ezaugarrien arabera aukeratuko dira.
7. Orientazio jarduera bat egitea, ahal dela natur ingurunean, maparen laguntzaz eta segurtasun arauak betez.
Jokoan jarriko da ikasleek jarduera burutzeko duten gaitasuna. Maparen laguntzaz orientatu beharko dira eta, egokitzat jotzen bada, beste orientazio metodo batzuk ere erabiliko dituzte, eta segurtasun neurriak hartuko dituzte, bereziki jantzi eta oinetako egokiak janztea, hidratazioa, mapen erabilera eta abarrekoak. Ikastetxe bakoitzak jarduera egiteko eremua aukeratuko du bere instalazioen eta ingurunearen arabera. Ahal dela, jarduera hori ingurune natural batean eginen da.
8. Kirol eta gorputz jarduerarekin zerikusia duten testuak eta mezuak (ahozkoak, idatzizkoak, gorputzaren bidezkoak eta ikus-entzunezkoak) adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berariazkoa eta kontzeptu oinarrizkoak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
LAUGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Egoera fisikoa eta osasuna.
.Berotze ariketak prestatu eta egitea, egin behar den gorputz jarduera aurretik aztertuta.
.Beroketa, lesiorik ez izateko bide gisa.
.Gaitasun fisikoak entrenatzeko sistemak eta metodoak, bereziki osasunarekin zerikusia dutenak: erresistentzia aerobikoa, malgutasuna eta indarra-erresistentzia.
.Erresistentzia aerobikoa, malgutasuna eta indarra-erresistentzia lantzeak osasunean duen eragina: onurak, arriskuak eta prebentzioa.
.Erresistentzia aerobikoa, malgutasuna eta indar-erresistentzia entrenatzeko metodoen aplikazioa.
.Osasunarekin zerikusia duen gaitasun fisikoren bat lantzeko lan plana egin eta betetzea.
.Norberaren egoera fisikoaz ohartzea eta hobetzeko prest egotea.
.Erlaxazioa eta arnasketa. Erlaxazio teknikak eta metodoak nork bere kabuz erabiltzea.
.Eguneroko bizitzako tentsioak arintzeko erlaxazio metodoek duten balioa aintzat hartzea.
.Zenbait ohiturak (erretzea, edatea, sedentarismoa...) egoera fisikoan eta osasunean duten eragin txarra kontuan hartzea. Jarrera kritikoa izatea ohitura horiei buruz eta komunikabideetan zenbait gorputz-praktikari ematen zaien tratamenduari buruz.
.Kirol jardueran gertatzen diren lesio arruntenen aurrean nola jardun lehenbiziko uneetan.
.Modu autonomoan eta bakarkako zein taldeko ekimenaren bidez ikastea ahalbidetzen duten tresnak eskuratzea, proposamen desberdinen aurrean.
.Balorazio kritikoa egitea ingurune soziokulturalean gorputzaren irudiari ematen zaion tratamenduari buruz.
3. multzoa.-Jokoak eta kirolak.
.Bakarkako joko eta kirolak, aurkakotasunekoak, taldekoak eta aisia eta jostetakoak egitea.
.Aurkarien arteko kirolen oinarri tekniko, taktiko eta erregelamenduzkoak aplikatzea, horietan inplementua erabili behar denean.
.Puntuazio sistemak erabiltzen diren txapelketak planifikatu eta antolatzea, jarrerak, balioak eta arauekiko errespetua sustatzeko.
.Aisia eta astialdiko jarduera fisiko gisa jokoak eta kirolak baloratzea eta kirol profesionalarekin dituzten diferentziak nabarmentzea.
.Taldeko lana arautzen duten arau sozialak eta demokratikoak onartzea.
.Gatazkak modu baketsuan konpontzea emaitzei bakarrik begiratu gabe, kiroltasunez jardutea eta desberdintasunak onartzea, bai gorputz eta kirol jardueretako parte-hartzaile gisa bai ikusle gisa.
.Jarduera fisikoa eta kirola ulertu eta kritikoki baloratzea, gure gizartean fenomeno soziokultural aipagarrienetarikoa den heinean eta gozatzeko nahiz pertsona aberasteko erabiltzen dugun neurrian.
4. multzoa.-Gorputz adierazpena eta dantza.
.Konposizio koreografikoak diseinatzeko ildoak ikastea.
.Taldekako konposizio koreografikoak sortu eta garatzea musika egitura bat oinarri hartuta, osagai desberdinak sartuz: lekua, denbora eta intentsitatea.
.Talde lanean parte hartzea eta ekarpenak egitea jarduera erritmikoetan eta adierazpen jardueretan.
5. multzoa.-Jarduerak natur ingurunean.
.Gorputz jarduerak, osasunak eta ingurune naturalak elkarrekin duten harremana.
.Natur ingurunean (lehorrean edo uretan) ingurumenaren gaineko eragin txikia duten jarduerak antolatzen parte hartzea.
.Natur ingurunean antolatutako jarduerak egitea.
.Kirol eta gorputz jarduera batzuek natur ingurunearen gainean duten eraginaz ohartzea.
.Naturan jarduerak egiteko orduan kontuan hartu behar diren prebentzio eta segurtasun neurriak.
Ebaluazio irizpideak.
1. Berotze ariketak nork bere kabuz planifikatu eta egitea, ariketa horiek prestatzeko oinarrizko jarraibideak eta egin behar den jarduera fisikoaren ezaugarriak aintzat hartuz.
Egiaztatu behar da ikasleek behar adinako autonomia lortu ote duten berotze ariketak planifikatu eta egiteko, ariketa horiek eraginkorrak izan daitezen kontuan hartu behar diren arauak eta ezaugarriak aintzat hartuta. Halaber, begiratuko da ea egokiak diren egin beharreko jarduera fisikorako.
2. Erresistentzia aerobikoa, malgutasuna eta indarra-erresistentzia garatzeko lan erregularrak osasunari eta prebentzioari begira sortzen dituen ondorio onuragarriak aztertzea.
Ebaluazio irizpide honen bidez hauxe lortu nahi da: ikasleek jakin dezaten zer nolako ondorio eta moldaera orokorrak sortzen dituen organismoan eta haren osasun egoeran osasunarekin zerikusia duten gorputz gaitasunetako bakoitza garatzeko lan etengabeak. Halaber, eguneroko jarduera fisikoa gutxiegi izateak osasunerako eta bizi kalitaterako sortzen dituen arriskuak ezagutu behar dituzte.
3. Osasunarekin zerikusia duen gorputz gaitasunen bat lantzeko plana diseinatu eta betetzea, norberaren hasierako maila hobetuz, entrenatzeko sistemak eta metodoak ezagututa.
Osasunarekin zerikusia duten gaitasunak lantzeko entrenamendu sistema eta metodoen erabileratik eta garapenetik abiatuta, ikasleek gaitasun horietakoren bat lantzeko plana eginen dute, beren hasierako maila hobetze aldera. Ikasleak gidatu egin beharko dira prozesu osoan zehar, oinarrizko jarraibideak emanen zaizkie plana garatzeko, eta baliabide materialak ere emanen zaizkie, hobetu nahi duten gaitasun hori lantzeko ariketa eta jarduerak bildu eta erabili ahal ditzaten.
4. Eguneroko bizitzan jarduera fisikoa eta kirola egiten diren bitartean gerta daitezkeen lesioei buruzko kasu praktikoak ebaztea eta lehenbiziko zainketak aplikatzea.
Ikasleek erakutsi behar dute badutela oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoa beren ohiko ingurunean eta, zehazki, jarduera fisikoa egitean gerta daitezkeen lesioen aurrean behar bezala jarduteko. Bereziki azpimarratuko dira prebentzio alderdiak eta lesioa areagotzea saihesten duten alderdiak. Ikasleek, adibidez, zauria garbitzen ikasiko dute, edo hezur-muskuluetako traumatismoa dagoenean hotza aplikatzen.
5. Komunikabideetan kirolari eta gorputzari buruz egiten diren praktika eta balorazioen aurrean jarrera kritikoa izatea.
Irizpide honen bidez hauxe lortu nahi da: komunikabideek (prentsa, gazteentzako aldizkariak, Internet, irratia, telebista etab.) ematen duten informazioaren azterketatik abiatuta, ikasleek kirolaren eta gorputzaren inguruan gizartean indarrean dauden gaiei heldu behar diete eta modu kritikoan aztertu behar dituzte gorputzari buruzko irudia, gaurko gizarteko bizimoldeak, kirolaren alderdi desberdinen balioak edo indarkeria eta lehiakortasuna bezalako gaiak.
6. Etapan zehar landutako kirol eta jarduera fisikoetako txapelketak eta natur inguruneko jarduerak antolatzen eta egiten parte hartzea, eta elkartasuna, tolerantzia eta kiroltasuna erakustea kirol jardueretan, bai parte-hartzaile gisa bai ikusle gisa.
Etapan zehar landu diren jarduera fisiko eta kiroletako lehiaketak egiten direnean, ikasleek antolaketan lagunduko dute, lehiaketetan aktiboki parte hartzeaz gain. Lehiaketa horiek ikasleek kudeatuko dituzte eta antolaketari dagokionez, besteak beste, honako alderdiak baloratuko dira: ekimena, aurreikuspena eta balizko arazoei aurrea hartzea; praktikari dagokionez, hurrengo alderdiak ebaluatuko dira: aktiboki parte hartzea, kiroltasuna, talde bereko kideekin lankidetzan aritzea eta arauak nahiz aurkariak errespetatzea.
7. Musika-euskarria duten adierazpen jarduera kolektiboak sortzen eta egiten parte hartzea lotsarik gabe eta modu eraikitzailean.
Ikasleek aktiboki parte hartu beharko dute musika-euskarria duten koreografia errazak diseinatzen eta gauzatzen, talde txikietan. Honako hauek baloratuko dira: musikaren erritmoari jarraitzeko gaitasuna, gorputzaren adierazkortasuna, koreografiaren orijinaltasuna, eta talde bakoitzaren lanaren jarraipena koreografia sortzen ari den bitartean.
8. Arnasketa motak eta erlaxazio teknika eta metodoak erabiltzea desorekak gutxitzeko eta eguneroko bizitzan sortutako tentsioak arintzeko.
Ebaluazio irizpide honen bidez ikasleak gai izan behar du bere kasa aplikatzeko etapan zehar ikasitako arnasketa motak eta erlaxazio teknika eta metodoak. Besteak beste, honako adierazleak hartuko dira kontuan: arnasketa kokatu eta kontrolatzea, kontzentrazioa, tentsioa/erlaxazioa edo hotza/beroa sentipenak eta erlaxazio teknikak erabili ondoko gorputz sentipenak bereiztea.
9. Kirol eta gorputz jarduerarekin zerikusia duten testuak eta mezuak (ahozkoak, idatzizkoak, gorputzaren bidezkoak eta ikus-entzunezkoak) adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berariazkoa eta kontzeptu oinarrizkoak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
HERRITARTASUNERAKO HEZKUNTZA
Herritartasunerako Hezkuntzak etapa honen curriculumean berezko izaera du eta hezkuntzako helburuen nahiz jardueren barruan herritartasun demokratikoa sustatu nahi du. Izan ere, nazioarteko erakundeek hartutako ildoari jarraitu nahi dio. Europar Batasunak hezkuntza sistemen helburutzat ezarri du eskola komunitatean balio demokratikoen eta parte-hartze demokratikoaren balioen ikasketa benetan sustatzea, pertsonak herritartasun aktiborako prestatzearren, Europako Kontseiluko Ministro Kontseiluak emandako (2002)12 Gomendioarekin bat. Bestalde, Espainiako Konstituzioak 1.1 artikuluan bizikidetasun sozialaren oinarri izan behar duten balioak aipatzen ditu: askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa. Halaber, 14. artikuluan, legearen aurrean guztiok berdinak garela ezartzen du, eta jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo bestelako inguruabar pertsonal eta sozialak direla-eta ez dela inolako bereizkeriarik egin behar.
Estatuak herritar guztiei gizarte batasuna sustatzen duten balio eta bertute zibikoen gaineko prestakuntza emateko daukan betebeharrari dagokionez, 27.2 artikuluak honela dio: hezkuntzaren helburua nortasuna oso-osorik garatzea izanen da bizikidetasunaren printzipio demokratikoak eta oinarrizko eskubideak eta askatasunak errespetatzeko. Hori interpretatzerakoan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta gai berari buruz nazioartean sortu eta Espainian berretsitako itun eta akordioetan ezarritakoari jarraitu behar zaio.
Nazioarteko gomendio horiek eta Konstituzioaren agindua irakasgai honetako curriculumaren ardatz dira. Hezkuntza lanari esker, gazteek askatasuna, norbanakoen eskubide eta betebeharrak eta gizarte eskubide eta betebeharrak kritikoki, hausnarketa eginez eta pixkana onartu beharko dituzte, beste pertsona batzuk eta bestelako ikuspegi moralak, politikoak eta erlijiosoak errespetatuz. Gainera, eskola eta gizarte ingurunean herritarren eskubideak identifikatzen eta gizalegezko ohiturak lantzen badira, ikasleek gizarte kohesionatuak, libreak, aberatsak, berdintasunean oinarrituak eta bidezkoak sortzen lagunduko dute.
Herritartasunerako Hezkuntzak honako helburua du: pertsona aske eta zuzenak garatzea, autoestimua, pertsonaren duintasuna, askatasuna eta erantzukizuna sendotuz; halaber, etorkizuneko herritarrak prestatzea, beren irizpideak izanen dituztenak, begirunetsuak, parte-hartzaileak eta solidarioak, beren eskubideak ezagutu, betebeharrak onartu eta gizalegezko ohiturak garatuko dituztenak, herritartasuna modu eraginkor eta arduratsuan erabili ahal dezaten. Irakasgai honetan proposatutakoaren arabera, gazteek gizarte plural eta globalizatuan bizitzen ikasi behar dute. Gizarte horretan herritarrek, aurreko etapa historikoetatik jaso ditugun alderdi zibil, politiko eta sozialez gain, erreferentzia gisa hartu behar dute giza eskubideen unibertsaltasuna, eta, desberdintasunak onartuta, gizarte batasuna bilatu behar dute.
Helburu horiek lortzeko, etika pertsonal eta sozialaren printzipioetan sakontzen da eta, besteak beste, honako edukiak lantzen dira: giza harremanak eta hezkuntza afektibo-emozionala; erregimen demokratikoak bermatzen dituzten eskubideak, betebeharrak eta askatasunak; teoria etikoak eta giza eskubideak, giza jokabiderako erreferentzia unibertsal gisa; gatazkak gainditzeko bideak; gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna; egungo gizarteen ezaugarriak; tolerantzia eta gutxiengoen eta kultura desberdinen onarpena.
Eduki horiek, ordea, ez dira itxiak eta behin betikoak, herritartasunerako hezkuntzaren elementu garrantzitsu bat ikasleen autonomia sendotzera bideratutako hausnarketa baita, nork bere buruan konfiantza izanez gaiak aztertu eta baloratu eta erabakiak har ditzaten eta beren pentsamoldea eta bizi proiektua osa ditzaten.
Ildo horretan, balio demokratikoei buruzko hausnarketekin eta ezagutzekin batera, sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta herritartasunerako jarrera eta bertuteen garapena erraztuko duten prozedura eta estrategiak garatu behar dira. Hori lortzeko nahitaezkoa da Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak eta ikasgelak bizikidetasunerako ereduak izatea. Hala, arauak errespetatu behar dira, eragile guztien artean erabakiak hartzeko orduan parte-hartzea sustatu behar da, eskubideak erabiltzea ahalbidetu behar da eta nork bere erantzukizun eta betebeharrak onartu behar ditu. Laburbilduz, ikastetxe eta ikasgeletan sustatu egin behar da parte-hartzea, aniztasunaren onarpena eta desberdintasunen balorazioa. Horrela ikasleek kontzientzia moral eta zibiko egokia lortuko dute, bizi garen gizarte demokratiko, plural, konplexu eta aldakorrekin bat datorrena.
Bi irakasgai biltzen ditu etapa honetan Herritartasunerako Hezkuntzak: Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza, lehenbiziko hiru kurtsoetako batean ematen dena, eta Hezkuntza etiko-zibikoa, laugarren kurtsokoa. Bi irakasgaiok zenbait multzotan egituratzen dira: eremu pertsonal eta hurbiletik hasi eta eremu global eta orokorreraino doaz. Bietan guztientzako edukiak daude eta horien bitartez bizikidetasun egokia eta herritartasun demokratikoa garatzeko prozedurak, gizarte trebetasunak eta oinarrizko jarrerak lortu behar dira.
Hala, bi irakasgaietan pertsonari eta pertsonen arteko harremanei buruz gogoeta egiten da abiapuntu gisa. Halaber, bietan giza eskubideei buruzko gaiak ikasi eta hausnartzen dira, haien izaera historikoaren ikuspegitik. Horrela ikasleak ohartu behar dira Aldarrikapenak ez dituela giza eskubideak bermatzen, aitzitik, ingurunearen arabera hedatu edo murriztu daitezkeela. Azkenik, bi irakasgaiek aztertzen dituzte XXI. mendeko mundu globalaren eta gizarteen ezaugarriak eta oinarrizko arazoak. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza izeneko irakasgaiaren bidez errealitatea ezagutzen da gizarte gaiak ikasiz. Hezkuntza etiko-zibikoak, berriz, hausnarketa etikoa egiten du; horretarako, lehenik eta behin, ingurune hurbilenarekiko harreman afektiboak aztertzen dira eta, ondoren, dilema moralen bidez herritartasun-kontzientzia morala eraikitzen da.
Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntzan, lehenbiziko hiru kurtsoetako batean, giza harremanekin zerikusia duten alderdiak jorratzen dira (pertsonen arteko harremanak, familiakoak eta gizartekoak). Era berean, herritarren eskubideak eta betebeharrak jorratzen dira, horien oinarri diren printzipioen esanahia sakonean aztertzen da eta eskubideak urratzen diren egoerak identifikatzen dira. Hala, ikasleek eskubideen defentsa baloratuko dute.
Gizarte demokratikoak ezagutuz gero, ikasleak hurbilagotik ezagutuko du Estatuaren funtzionamendua eta, bereziki, Espainiako eredu politikoa, baita Estatuak herritarrekiko dituen betebeharrak eta konpromisoak eta alderantzizkoak ere.
Azkenik, herritarrak mundu globalean kokatzen dira, gaur egungo gizartearen arazoak eta elkarrekiko mendekotasuna, desberdintasuna edo gatazka agertzen diren egoerak aztertzen dira, baita irtenbideak bilatzeko modu desberdinak ere.
Edukiak bost multzotan antolatuta daude. 1. multzoan guztientzako edukiak daude, hain zuzen ere, hausnarketarekin eta parte-hartzearekin zerikusia duten gaitasunak eta trebetasunak garatzera bideratutakoak. Eztabaidarako eta elkarrizketarako trebatzea eta kulturen eta pertsonen aniztasunari errespetuz hurbiltzea, desberdintasunen balorazio kritikoa sustatzeaz gain, irakasgai berriaren funtsezko ekarpenak dira, eta berariaz laguntzen dute zenbait gaitasun oinarrizko lortzen.
2. multzoak (Pertsonen arteko harremanak eta parte-hartzea) giza harremanei buruzko alderdi batzuk lantzen ditu, hala nola, pertsonaren duintasunarekiko eta gizabanakoen eskubide-berdintasunarekiko errespetua, desberdintasunen onarpena, bereizkerien gaitzespena eta elkartasunaren sustapena. Era berean, alderdi hauek lantzen dira: ikastetxean parte hartu eta ordezkaritza izatea, eta gizarte bidezkoa eta solidarioa lortzea helburu duten gizarte;; jarduerekiko konpromisoa.
Hirugarren multzoak (Herritarren eskubideak eta betebeharrak) jada Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan landutako edukian sakontzen du. Nazioarteko testuetan jasotako printzipioak ezagutzeaz gain, multzo honetan proposatzen da hausnarketa egin dadila printzipio horien esanahiaz, giza eskubideak urratzen diren egoeren identifikazioaz eta giza eskubideen urratze horiek gertatzen direnean auzitegi arruntek eta nazioarteko auzitegiek egin behar dutenaz.
Laugarren multzoan (XXI. mendeko gizarte demokratikoak) gizarte aniztasunari eta estatu demokratikoen funtzionamenduari buruzko edukiak lantzen dira eta arreta berezia jartzen zaio Espainiako eredu politikoari. Guztien ondasunak administratzen dituzten zerbitzu publikoen zeregina aztertzen da, kontuan izanik bai administrazioek zerbitzuok eman eta hobetzeko duten ardura, bai zerbitzuok mantentzeko herritarrek dituzten betebehar eta konpromisoak.
Bosgarren multzoak (Herritartasuna mundu globalean) gaur egungo gizartearen zenbait ezaugarri aztertzen ditu: desberdintasunaren agerpen guztiak, globalizazio prozesua eta elkarrekiko mendekotasuna, gaur egungo munduko gatazka nagusiak eta nazioarteko erakundeek gatazkei aurrea hartzeko eta gatazkak konpontzeko duten zeregina.
Laugarren kurtsoko Hezkuntza Etiko-zibikoak ere pertsonen arteko harremanak eta bizikidetasuna ditu aztergai hasieran. Askatasuna eta erantzukizuna aztertzen ditu, pertsonak definitzen dituzten eta diferentziak errespetatuz elkarrekin bizitzea ahalbidetzen duten ezaugarriak diren aldetik. Bereziki azpimarratzen da giza harremanetako indarkeria gaitzetsi behar dela eta pertsona ororen duintasunarekiko errespetuaren printzipioa onartu behar dela, bizikidetasuna ahalbidetzeko oinarrizko elementu gisa.
Giza Eskubideak ikuspegi etiko eta moraletik aztertuz gero, ikasleek bizikidetasunaren funts moralak uler ditzakete eta teoria etiko desberdinen elementu komunak identifika ditzakete, etika orokorra eratzeko teoria bakoitzak egiten dituen ekarpenak alegia. Izan ere guztientzako etika orokorra da bizikidetasunerako oinarria gaurko gizarte konplexuetan. Horrela demokraziaren esanahian eta erakunde demokratikoen oinarrian eta funtzionamenduan sakontzen ahal da, baita Konstituzioan jasorik dauden balio nagusietan ere.
Ikuspuntu etiko berri horretatik gaur egungo gizartearen arazo zehatz batzuk azter daitezke, hala nola hainbat talderen kontrako bereizkeria eragiten duten faktoreak, globalizazioaren analisia, herritartasun orokorraren kontzeptua, giza garapen iraunkorra edo lankidetzari eta bakerako kulturaren garapenari dagokien guztia.
Arreta berezia merezi du gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren gaiak. Emakumeen diskriminazioa eragiten duten arrazoiak eta faktoreak aztertu behar dira, baita pertsonaren duintasuneko printzipioaren eta askatasun eta berdintasuneko printzipioaren argitan baloratu ere. Era berean, emakumeen kontrako bereizkeria eta indarkeria horiek ezabatzeko bideak aztertu behar dira.
Aurreko kurtsoetan bezala, gai guztietako eduki komunak aurkezten dira eta zenbait prozedura lortzera bideratuta daude, besteak beste, arrazoitzen eta argudioak ematen jakitera, norberaren sentimenduak onartzera edo komunikabideek aurkeztutako informazioak kritikoki baloratzera. Halaber, bizikidetzarako oinarrizko jarrerak garatu behar dira, besteak beste, tolerantzia, elkarrizketarako eta negoziaziorako gertutasuna, bakearen aldeko jarrera edo elkartasuna, eta xede horretara bideratzen da zenbait eduki.
Laugarren kurtsoko Hezkuntza etiko-zibikoa sei multzotan dago antolatuta. Lehenbizikoan arestian aipatutako eduki komunak sartu dira.
2. multzoa, Nortasuna eta bestetasuna. Bigarren multzoak (Nortasuna eta bestetasuna. Hezkuntza afektibo-emozionala) pertsonen nortasunari, askatasunari eta erantzukizunari dagozkien balioak ditu ardatz eta arreta berezia ematen dio adimenaren, sentimenduen eta emozioen arteko erlazioari.
Hirugarren multzoan (Teoria etikoak, giza eskubideak) hausnarketa etikoaren lerro nagusiak aztertzen dira eta, bereziki, giza eskubideen formulazio desberdinek osatzen duten erreferentzia etiko unibertsala.
4. multzoa.-Etika eta politika. Demokrazia. Laugarren multzoak (Konstituzioko balioak) gure sistema politiko demokratikoaren oinarri etiko eta juridikoak aztertzen ditu, aurreko kurtsoetan baino maila unibertsal eta abstraktuagoan, adin honetako ikasleak helduagoak baitira.
5. multzoan (Gaurko munduko gizarte arazoak) gaur egungo munduak dituen arazo handien eta dilema moralen balorazio etikoa egiten da giza eskubideen ikuspegitik: globalizazioa eta garapen arazoak, gatazka armatuak eta horiek ebazteko nazioarteko komunitateak egiten duena, etab. Hori guztia baloratzeko, batetik, diskriminazioak arbuiatu behar dira eta, bestetik, bakearen eta lankidetzaren kultura sustatzen laguntzen duten nazioarteko mugimenduen eta indarren ekintza baloratu behar da.
Seigarren multzoak (Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna) berriz lantzen ditu jada aurreko kurtsoetan landutako edukiak: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna familian eta lan munduan, emakumeen eskubideen aldeko borroka, etab. Kurtso honetan berariazko multzo bat sartu da berdintasunari, askatasunari, emakumeen diskriminazioaren arrazoiei eta diskriminazio hori ezabatzeko bideei buruz gogoeta sakona egiteko.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko irakasgaiak egiten duen ekarpena.
Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzak eta Hezkuntza Etiko-zibikoak zuzeneko lotura dute gaitasun sozialarekin eta herritartasunarekin, baina, gainera, oinarrizko beste gaitasun batzuen alderdi nabarmen batzuk garatzen laguntzen dute.
Gaitasun sozialari eta herritartasunari dagokionez, gaitasun horren barneko eremu pertsonal eta publikoa lantzen da: gizartean bizitzeko eta herritartasun demokratikoa gauzatzeko trebetasunak eskuratzen laguntzen du. Pertsonaren autonomia, autoestimua eta nortasuna indartzeaz gain, parte hartzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunak garatzen dira, zenbait egoeratan jokaera egokia hautatzeko eta hartutako erabakien eta haien ondorioen erantzukizuna onartzeko gaitasunez gainera. Pertsonen arteko harremanak hobetzen laguntzen da, halaber, bakoitza bere pentsamenduez, balioez, sentimenduez eta ekintzez jabetzeko trebetasunak garatzen baitira. Sentimenduetan oinarritutako lotura pertsonalak bultzatzen dira eta gatazka egoerei aurre egiten laguntzen da, gatazkak ebazteko sistematikoki elkarrizketa eta bortizkeriarik gabeko bestelako prozedurak erabiltzea proposatzen baita. Hezkuntza afektibo-emozionala, bizikidetasuna, parte-hartzea, aniztasunaren, bereizkerien eta bidegabeko egoeren ezagutza, horiek guztiak lagungarriak dira gizarte gaitasunak sendotzeko, sentimendu partekatuak eta ez-baztertzaileak sortzeko, bizikidetzarako gizarte arau eta hitzarmenak ezagutu, onartu eta erabiltzeko eta bai eremu pertsonalean bai sozialean errespetua, lankidetza, elkartasuna, justizia, indarkeriarik eza, konpromisoa eta parte-hartzea bezalako balioak barneratzeko.
Halaber, gaitasun hori lortzeko lagungarria da estatuen eta gizarte demokratikoen oinarriak eta antolaketa moduak ezagutzea eta berariazko beste eduki batzuk ikastea, hala nola, giza eskubideak historian zehar nola aldatu diren, eta gaurko munduan, batez ere gatazka dagoen lekuetan, eskubide horiek nola zehazten eta errespetatzen diren edo nola urratzen diren. Etapa honetan sartu diren eduki batzuk nazioarteko erakundeen jardunari eta giza eskubideen eta bakearen alde diharduten mugimendu, erakunde eta indarren jardunari buruzkoak dira.
Zuzenean laguntzen da gaitasun sozialaren eta herritartasunaren alderdi etikoa garatzen. Izan ere, ikasleek beren inguruko balioei antzematen diete eta, aldi berean, horiek ebaluatzen ahal dituzte eta horiekin bat etorriz jokatzen ahal dute erabakiak hartzerakoan edo gatazkei aurre egiterakoan. Erreferentzia etiko orokorrak hauexek dira: balio unibertsalak, eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta Espainiako Konstituzioan jasorik dauden eskubideak eta betebeharrak.
Gizarte pluraltasunarekin, globalizazioaren izaerarekin eta globalizazioak herritarrei dakarzkien ondorioekin zerikusia duten edukiak berariazkoak direnez, ikasleei tresnak emanen zaizkie balio demokratikoekin bat datozen bizikidetasun arauak onartu eta erabiltzeko, eskubide eta askatasunak baliatzeko, herritarren erantzukizun eta betebeharrak beren gain hartzeko eta, azken batean, herritar gisa gizartean aktiboki eta bete-betean parte hartzeko.
Herritartasunerako hezkuntzaren bidez ikasten ikasteko gaitasuna garatzen da; izan ere, nor bere gaitasunez jabetzea sustatzen da hezkuntza afektibo-emozionalaren bidez eta adimenaren, emozioen eta sentimenduen arteko harremanen bidez. Era berean, geroko ikasketetan lagungarriak izanen dira gizarte trebetasunen estimulua, talde lanaren, parte-hartzearen eta argumentazioaren erabilera sistematikoaren sustapena, norberaren eta inoren ideien sintesia, eta ezagutza, informazio eta iritzien erkatze ordenatu eta kritikoa.
Arloko prozeduretatik abiatuta norberaren autonomia eta ekimena izeneko oinarrizko gaitasuna lortzen laguntzen da, plangintzarako, erabakiak hartzeko, parte hartzeko eta erantzukizunak onartzeko ekimenak garatzen baitira. Curriculumean arreta berezia ematen zaie argumentazioari, norberaren pentsamenduaren eraketari, arazo bati buruz jarrera hartu behar den kasuen azterketari eta irtenbideen azterketari. Laugarren kurtsoko hezkuntza etiko-zibikoan dilema moralak aurkezten dira eta hori lagungarria da ikasleek beren irizpide etikoak eratzeko, balio eta praktika demokratikoetan oinarrituak.
Eztabaidaren erabilera sistematikoa lagungarria da hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasuna lortzeko, entzuten, azalpenak egiten eta argudioak ematen trebatzea eskatzen baitu. Bestalde, ezinbestekoa da sentimenduak, ideiak eta iritziak komunikatzea irakasgai hauen helburuak lortzeko; izan ere, ahozko nahiz idatzizko hizkuntza erabiltzen da eta iturri desberdinetako mezu esplizituak eta inplizituak kritikoki baloratzen dira, bereziki publizitatean eta komunikabideetan azaltzen direnak. Horrela, gaitasun hori lortzen laguntzen da. Azkenik, gizarte gaiei dagozkien terminoak eta kontzeptuak ezagutu eta erabiltzeak hiztegia aberasteko bide ematen du.
Helburuak.
Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza eta Hezkuntza Etiko-zibikoa irakasgaiek etapa honetan hurrengo gaitasunak garatzea izanen dute helburu:
1. Gizabanakoen eta gizartearen giza izaera hautematea eta nork bere nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak onartzea; besteekiko desberdintasunak errespetatzea eta autoestimua garatzea.
2. Sentimenduak eta emozioak garatu eta adieraztea, baita komunikaziorako trebetasunak eta gizarte trebetasunak ere, taldeko jardueretan parte hartu ahal izateko jarrera solidario eta tolerantearekin; gatazkei aurre egiteko bitartekotza eta elkarrizketa erabiltzea.
3. Erantzukizunak onartuz norberaren ekimena garatzea, eta errespetuan, lankidetzan eta indarkeriaren, estereotipoen eta aurreiritzien arbuioan oinarritutako bizikidetasun eta parte-hartze moduak baliatzea.
4. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaletik eta Espainiako Konstituziotik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak ezagutu, onartu eta positiboki baloratzea; eskubide horien oinarri diren balioak identifikatzea eta gizabanakoen nahiz taldeen jokabideak eta gizarte errealitateak etikoki baloratzeko irizpidetzat onartzea.
5. Gaur egungo gizarteen pluraltasuna identifikatzea eta aniztasuna onartzea bizikidetza aberasteko bide gisa; pertsona ororen eskubide eta aukera berdintasunaren alde egitea; sexua, jatorria, sinesteak, gizarte desberdintasunak, joera afektibo-sexuala edo bestelako arrazoiak direla-eta egiten diren bazterkeriak eta bidegabekeriak gaitzestea, giza duintasuna urratu eta bizikidetza eragozten dutelako.
6. Emakumeen eskubideak onartzea, sexu-desberdintasuna eta sexuen arteko eskubide-berdintasuna baloratzea eta gizonen eta emakumeen arteko bereizkeria eragiten duten estereotipo eta aurreiritziak errefusatzea.
7. Sistema demokratikoen, Espainiako Estatuaren eta Europar Batasunaren funtzionamenduak oinarri dituen printzipioak ezagutu eta estimatzea; guztien ondareaz eta kultur nahiz gizarte aniztasunaz jabetzea.
8. Bizimodu demokratikoaren oinarriak ezagutzea eta bizikidetasunaren eremu desberdinetan horiekin bat jarduten ikastea. Guztien ondasunak mantentzeko herritarrek dituzten betebeharrak eta Estatuak zerbitzu publikoen bermatzaile gisa betetzen duen zeregina onartzea.
9. Bizitza politikoan parte hartzeak duen garrantzia baloratzea. Gauza bera egitea herritarrek parte hartzeko dituzten beste modu batzuei buruz (lankidetza, elkarteak, borondatezko lana etab.).
10. Giza eskubideen urratzeak, pobrezia eta desberdintasuna eragiten dituzten arrazoiak ezagutzea, baita gatazka armatuen eta azpigarapenaren arteko lotura ere; bakea, segurtasuna eta parte-hartze aktiboa lortzea helburu duten ekintzak baloratzea, mundu bidezkoagoa lortzeko bitarteko gisa.
11. Nork bere burua herritar multzo global bateko kide gisa onartzea. Biztanle talde desberdinen bizimoduekiko eta ohiturekiko errespetu kritikoa adieraztea eta talde nahiz pertsona baztertuekiko portaera solidarioak azaltzea.
12. Teoria etiko nagusiak identifikatu eta aztertzea, gaur egungo munduko gizarte gatazka eta gatazka moral nagusiak hautematea eta komunikabideen bidez transmititzen diren ereduen aurrean jarrera kritikoa garatzea.
13. Pentsamolde kritikoa garatzea, eztabaidetan argudio dokumentatu eta arrazoituen bidez norberaren ikuspegiak defendatzeko irizpide propioa eta trebetasunak garatzea, eta besteen arrazoiak eta argudioak baloratzea.
14. Eskolako liburutegia nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea arloko gaiei buruzko lanak arrazoitu eta orientatzeko eta ezagutzak ikasi eta partekatzeko tresna gisa.
LEHENBIZIKO, BIGARREN ETA HIRUGARREN KURTSOAK
Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza.
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Argudio arrazoituen bidez norberaren iritziak eta usteak azaltzea eta besteen iritziak onartzeko gaitasuna izatea.
.Elkarrizketa erabiltzea gatazkei indarkeriarik gabe heltzeko estrategia gisa.
.Nork bere iritzi eta usteak azaltzea argudio arrazoituen bidez. Errealitatearen alderdi garrantzitsuei buruzko eztabaidak prestatu eta egitea, errealitatea hobetzearen aldeko jarrera hartuta.
.Gaur-gaurko gertaera edo arazo bati buruz komunikabideek eskainitako informazioak alderatzea eta horien balorazio kritikoa egitea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Pertsonen arteko harremanak eta parte-hartzea.
.Norberaren autonomia eta pertsonen arteko harremanak. Afektuak eta emozioak.
.Giza harremanak: gizon eta emakumeen arteko harremanak eta belaunaldien arteko harremanak. Familia Espainiako Konstituzioaren esparruan. Eguneroko bizikidetzan indarkeriarik gabeko jarrerak garatzea.
.Mendekotasuna duten pertsonak zaintzea. Baztertuak dauden ikaskideei edo gizabanako eta taldeei laguntzea.
.Lanaren gizarte eta sexu banaketari eta gizarteko aurreiritzi arrazista, xenofobo, sexista eta homofoboei buruz balorazio kritikoa izatea.
.Parte hartzea ikastetxean eta gizarte solidarioa eta bidezkoa lortzen laguntzen duten gizarte jardueretan.
3. multzoa.-Herritarren eskubideak eta betebeharrak.
.Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala, nazioarteko itunak eta hitzarmenak. Giza eskubideen urratzeen salaketa eta auzitegi arrunten eta nazioarteko auzitegien jarduna. Giza eskubideak eta betebeharrak baloratzea osatu gabeko lorpen historikoak diren aldetik, eta konstituzioak ere baloratzea eskubideen aitorpenaren iturri diren aldetik.
.Eskubide-berdintasuna eta aniztasuna. Herritarren aukera pertsonalekiko errespetua eta balorazio kritikoa.
.Emakumeen eskubideen konkista (parte-hartze politikoa, hezkuntza, lan ordaindua, tratu eta aukera berdintasuna), eta emakumeen egoera gaurko munduan.
4. multzoa.-XXI. mendeko gizarte demokratikoak.
.Zuzenbidezko Estatua: funtzionamendua. Espainiako eredu politikoa: Espainiako Konstituzioa eta Autonomien Estatua. Politika herritarren zerbitzuan: erantzukizun publikoa.
.Gizarte eta kultur aniztasuna. Kultura desberdinen bizikidetza gizarte pluralean. Desberdintasun pertsonal, ekonomiko eta sozialen ondoriozko bereizkeriak errefusatzea.
.Guztien ondasunak eta zerbitzu publikoak identifikatu, estimatu eta zaintzea. Zergak eta herritarren ekarpena. Desberdintasunen konpentsazioa. Errentaren banaketa.
.Kontsumo arrazional eta arduratsua. Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak onartzea. Publizitate mezuaren eragina gizarte eredu eta ohituretan.
.Babes zibilaren egitura eta eginkizunak. Hondamendi naturalen eta eragindako hondamendien prebentzioa eta kudeaketa.
.Bide segurtasuna eta herritarren erantzukizuna. Zirkulazio istripuak: kausak eta ondorioak.
5. multzoa.-Herritartasuna mundu globalean.
.Desberdintasunak dituen mundua: aberastasuna eta pobrezia. "Pobreziaren feminizazioa". Hezkuntzarako sarrerarik ez izatea, pobrezia iturri gisa. Pobreziaren kontrako borroka eta garapenerako laguntza.
.Gatazkak gaurko munduan: nazioarteko erakundeen eta Espainiako indar armatuen eginkizuna nazioarteko bake-misioetan. Nazioarteko zuzenbide humanitarioa. Bakearen aldeko ekintzak, bakarkakoak eta taldekoak.
.Globalizazioa eta elkarrekiko mendekotasuna: komunikazio, informazio eta mugikortasun modu berriak. Herritarren, botere ekonomikoaren eta botere politikoaren arteko harremanak.
Ebaluazio irizpideak.
1. Pertsonen arteko harremanetan norberaren sentimenduak hautematea, norberaren jokabideen eta aukeren motibazioak arrazoitzea eta egoera gatazkatsuetan elkarrizketa erabiltzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasle bakoitzak bere sentimenduak onartu eta kontrolatzen dituen, besteen tokian jartzen den, elkarrizketa eta bestelako prozedura baketsuak erabiltzen dituen pertsonen arteko harremanetan, bere aukerak arrazoitzen dituen eta bere ekintzen erantzukizuna onartzen duen.
2. Benetako edo asmatutako gertaeren azterketatik abiatuta, jatorri, genero, ideologia, erlijio edo joera afektibo-;;sexual desberdineko pertsonen kontrako bereizkeria egoerak identifikatu eta gaitzestea, pertsonen arteko desberdintasunak errespetatuz eta iritzi-autonomia erakutsiz.
Irizpide honen bidez egiaztatzen ahal da ikaslea gai den, asmatutako edo benetako kasu edo egoera bat aurkezten zaionean, pertsona batzuek gaurko gizarteetan hainbat arrazoirengatik jasaten duten bereizkeriari antzemateko, eta iritzi-autonomia, bereizkeriaren kontrako jarrera eta pertsonen arteko desberdintasunekiko errespetua agertzen dituen.
3. Ikastetxeko eta inguruko bizitzan parte hartzea eta eskolako nahiz familiako harremanetan gatazkak gainditzeko elkarrizketa erabiltzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek inguruko pertsonekiko errespetu eta tolerantziarako gizarte trebetasunak garatu dituzten eta ea gatazkak konpontzeko tresnatzat elkarrizketa eta bitartekotza sistematikoki erabiltzen dituzten, eskola komunitateko edo familiako edozein kideren aurkako indarkeria mota guztiak arbuiatuz. Behaketaren eta familiekiko harremanen bitartez jakin daiteke ea ikasleek arduraz betetzen dituzten dagozkien lanak. Bestalde, behaketaren bidez jakin daiteke zenbateraino parte hartzen duten taldeko, ikasgelako eta ikastetxeko jardueretan.
4. Informazio iturri desberdinak erabiltzea eta tokian tokiko arazo eta egoerei nahiz arazo eta egoera globalei buruz sortzen diren eztabaidetan jarrera eta aukera desberdinak kontuan hartzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek eztabaida teknikak ezagutzen dituzten, hau da, informazio iturri desberdinak erabiliz behar bezala dokumentatzen diren, gai diren informazioak aztertzeko eta laburbiltzeko euren iritziak zorroztasunez aurkezte aldera, behar bezala argudiatzen duten, aurkezten zaizkien arazoetako bakoitzean jarrera eta aukera guztiak kontuan hartzen dituzten, bakoitzak bere pentsamendu kritikoa garatzen duen eta ondorioak ahoz edo idatziz aurkezten dituzten.
5. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren oinarrizko printzipioak eta horien bilakaera identifikatzea, eskubide horiek urratzen diren egoerak bereiztea eta izatezko nahiz eskubidezko desberdintasunak ezagutu eta errefusatzea, bereziki emakumeengan eragina dutenak.
Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ikasleek zenbateraino ezagutzen dituzten Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala eta beste hitzarmen eta adierazpen unibertsal batzuk eta horien bilakaera historikoa, gaurko munduan giza eskubideak urratzen dituzten egintzak eta egoerak eta zenbait kolektibok hala legerian nola bizitza errealean oraindik jasaten dituzten bereizkeriak; bereziki, ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren emakumeen kontrako izatezko eta eskubidezko bereizkeria deskribatu eta arbuiatzeko.
6. Espainiako Konstituzioan eta autonomia estatutuetan ezarritako printzipio demokratikoak eta oinarrizko erakundeak ezagutzea eta udaletako, autonomia erkidegoetako eta estatuko zenbait gobernu organo hautatzeko moduak, haien eginkizunak eta antolaketa deskribatzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek ezagutzen ote dituzten Espainiako sistema politikoaren oinarrizko ezaugarriak, Estatuko, autonomia erkidegoetako eta udaletako gobernu organo nagusien antolaketa, eginkizunak eta funtzionamendua eta herritarrei horiek hautatu eta kontrolatzeko orduan dagokien zeregina, eta gai diren funtzionamendu demokratikoaren printzipioak benetako egoera desberdinei aplikatzeko.
7. Administrazioek bermatu behar dituzten zerbitzu publiko nagusiak identifikatzea, horiek mantentzeko herritarrek egiten duten ekarpena hautematea eta eguneroko bizitzako egoeren aurrean ingurunea zaintzeari, bide segurtasunari, babes zibilari eta kontsumo arduratsuari buruzko jarrera zibikoak erakustea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek ezagutzen ote dituzten administrazioek herritarrei ematen dizkieten zerbitzu nagusiak, kargu hautatuen erantzukizun publikoaren esanahia eta, era berean, zerbitzu publikoak zaindu eta mantentzeko orduan zergak ordaintzearen bidez herritar bakoitzari dagozkion betebeharrak. Era berean, egiaztatu behar da ikasleek ezagutzen dituzten ingurunea zaintzearen, bide segurtasunaren, babes zibilaren eta kontsumo arduratsuaren arloetan herritarrek dituzten erantzukizunak.
8. Gaur egungo gizarteen ezaugarri batzuk identifikatzea (desberdintasuna, kultur aniztasuna, hirietako bizikidetza konplexua etab.) eta horiek hobetzeko jarrera arduratsuak garatzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ba ote dakiten identifikatzen aberastasunaren banaketa bidegabekoaren kausak, Europako gaurko gizarteen kultur aniztasunaren arrazoiak, hiri inguruneetan sortzen diren askotariko arazoen zergatikoak (arrazismoa, guztientzako eremuak erabiltzeko borrokak, hiri tribuak, kaleko edana, etab.), eta ea ikasleek ezagutzen eta onartzen dituzten herritar bakoitzak egoera horiek hobetzeko har ditzakeen jokabideak.
9. Globalizazioaren ezaugarriak eta komunikabideek globalizazioan betetzen duten zeregina identifikatzea; norbera bizi den gizartearen eta munduko beste toki batzuetako pertsonen bizimoduen arteko erlazioak hautematea.
Irizpide honen bidez baloratu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten gaur egungo munduan informazioak eta komunikazioak betetzen duten zeregina eta munduko toki desberdinetako pertsonen bizimoduen artean globalizazioaren ondorioz sortzen den lotura, ea ulertzen dituzten mundu garatuko zenbait bizimoduk garapen bideko herrialdeetan sortzen dituzten ondorioak, eta talde behartsuekiko elkartasunezko jarrera agertzen duten.
10. Gatazkak hautematea eta horietan nazioarteko erakundeek nahiz bake indarrek betetzen duten zeregina ezagutzea. Gatazken ondorioak arintzeko legeek eta esku-hartze humanitarioek duten garrantzia baloratzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek ezagutzen ote dituzten gaurko munduko gatazka nagusiak eta horien kokapena, nazioarteko erakundeen eta bake indarren jarduna eta horiek arautzen dituzten legeak. Honakoa ere egiaztatu nahi da: ikasleek gogoeta egin eta kontuan hartzen duten zein eginkizun garrantzitsua betetzen duten esku-hartze humanitarioek eta gobernuz kanpoko erakundeen lanak gatazken ondorio kaltegarriak arintzeko.
11. Gaiarekin zerikusia duten testu eta mezuak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
LAUGARREN KURTSOA
Hezkuntza etiko-zibikoa.
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Norberaren eta besteen sentimenduak hautematea, gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzea.
.Ingurune hurbileko edo izaera globaleko arazoei, gaurko gaiei edo dilema etiko-zibikoei buruzko eztabaidak prestatu eta egitea eta azaltzen diren aukerak eta ikuspuntuak kontuan hartzea.
.Gaur-gaurko gertaera edo arazo bati buruz komunikabideek eskainitako informazioak alderatzea eta horien balorazio kritikoa egitea.
.Bidegabekeria eta desberdintasunei antzematea. Bizimodu bidezkoagoak bilatu eta egiteko interesa. Ikastetxearen barruan edo kanpoan elkartasuna eragiten duten proiektuetan parte hartzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Nortasuna eta bestetasuna. Hezkuntza afektibo-emozionala.
.Pertsonaren nortasuna, askatasuna eta erantzukizuna. Gizakiaren galderak. Pertsonen arteko desberdintasunak errespetatzea.
.Adimena, sentimenduak eta emozioak. Pertsonen arteko harremanak. Indarkeria errefusatzea pertsonen arteko gatazkei amaiera emateko bide gisa.
.Bizikidetzarako gizarte trebetasunak eta jarrerak. Giza duintasuna eta pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatzea.
3. multzoa.-Teoria etikoak. Giza eskubideak.
.Teoria etikoak.
.Giza eskubideak giza jokabiderako erreferentzia unibertsal gisa. Herritarren eskubideak eta eskubide politikoak. Eskubide ekonomikoak, gizarte eskubideak eta kultur eskubideak. Giza eskubideen bilakaera, interpretazioak eta defentsa eraginkorra.
.Gizarte eta kultur desberdintasunak. Tolerantziarik eza, bidegabekeria eta bazterkeria errefusatzea.
4. multzoa.-Etika eta politika. Demokrazia. Konstituzioko balioak.
.Demokrazia eta herritarren parte-hartzea.
.Erakunde demokratikoak: oinarria eta funtzionamendua. Antolamendu juridikoa, bizikidetza arautzeko tresna.
.Konstituzioko balioak. Herritarren eskubideen eta betebeharren arteko lotura.
5. multzoa.-Gaurko munduko gizarte arazoak.
.Talde desberdinei arazoak eta diskriminazioak eragiten dizkieten faktoreak. Giza eskubideetatik abiatutako balorazio etikoa. Ekintzarako proposamenak.
.Globalizazioa eta garapen arazoak. Boterea eta komunikabideak.
.Herritartasun globala. Giza garapen iraunkorra. Lankidetza. Giza eskubideen alde diharduten mugimenduak.
.Gatazka armatuak, eta nazioarteko komunitatearen ekintza gatazkak ebazteko. Bakea ezarri, mantendu eta finkatzeko ekintzak. Defentsa bakearen zerbitzuan. Bakearen kultura.
6. multzoa.-Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna.
.Pertsonaren duintasuna, askatasuna, berdintasuna eta aniztasuna.
.Emakumeen diskriminazioaren arrazoiak eta faktoreak. Eskubide-berdintasuna eta izatezko berdintasuna.
.Diskriminazioaren ordezko aukerak. Emakumeen kontrako indarkeriari aurrea hartzea eta emakumeei babes osoa ematea.
7. multzoa.-Kultura anitzeko gizartea.
.Kultur nortasuna. Gizabanakoen nortasuna eta taldeen nortasuna.
.Kultur desberdintasunak eta immigrazioa.
.Tolerantzia eta kulturen arteko harremanak.
Ebaluazio irizpideak.
1. Pertsonen arteko harremanetan norberaren sentimenduak hautematea, norberaren jokabideen eta aukeren motibazioak arrazoitzea eta egoera gatazkatsuetan elkarrizketa erabiltzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasle bakoitzak bere sentimenduak onartu eta kontrolatzen dituen, besteen tokian jartzen den, elkarrizketa eta bestelako prozedura baketsuak erabiltzen dituen pertsonen arteko harremanetan, bere aukerak arrazoitzen dituen eta bere ekintzen erantzukizuna onartzen duen.
2. Pertsonen alderdi moralaren oinarrizko ezaugarriak (arauak, balioen hierarkia, ohiturak, etab.) bereiztea, baita arazo moral nagusiak ere.
Irizpide honen bidez hurrengoa baloratu nahi da: ea ikasleek pertsonen dimentsio moralaren, giza portaeren eta gaurko munduko dilema moralen elementu desberdinak identifikatzen dituzten.
3. Teoria etiko nagusiak identifikatu eta adieraztea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek zenbateraino ezagutzen dituzten mendebaldean eskubideen eta askatasunen lorpenean eragin handiena izan duten teoria etikoetako batzuen gako-kontzeptuak.
4. Gizakien jokabidearen erreferentzia etiko nagusitzat Giza Eskubideak onartzea, eta herritarren eskubideek, eskubide politikoek, ekonomikoek, sozialek eta kulturalek izan duten bilakaera identifikatzea; eskubide horiek guztiak erabili eta betetzearen aldeko jarrera izatea.
Irizpide honen bidez jakin nahi da ea ikasleek zenbateraino ulertzen dituzten giza eskubideen inguruko gako-kontzeptuak, eta gizadiaren historian eskubide horiek lortzeko egin den ahaleginaren balorazio kritikoa egiten ote duten. Era berean, baloratu behar da ea ikasleek giza eskubideak lorpen historiko bukatugabetzat jotzen dituzten eta eskubideok osatzearen aldeko jarrera aktiboa agertzen duten.
5. Bizikidetasun sozial eta politikoa eratzeko demokraziak duen esanahi historikoa eta filosofikoa ulertzea eta adieraztea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek pluraltasun politikoa eta morala ulertzen duten eta pertsona bakoitzaren duintasunari zor zaion errespetua aintzat hartzen duten, jatorria taldeen eta gizabanakoen historian duten banakako desberdintasunen eta kultur desberdintasunen gainetik.
6. Demokraziaren oinarrizko balioei antzematea Espainiako Konstituzioan, eta sistema demokratikoaren nozioa onartzea, Espainiako eta munduko antolamendu politikoa eratzeko modua den aldetik.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek noraino ezagutzen dituzten herrialde askotako demokratizazio prozesuak, mundu osoko giza zibilizazioaren lorpen gisa; sistema demokratikoaren gako-kontzeptuak, hala nola hauteskunde sistema, aniztasun politikoa, gehiengoaren gobernua edo zilegitasun eta legezkotasun demokratikoen arteko gatazkak; ea demokrazia Espainiako herritar guztien lorpen etiko-politikotzat jotzen duten, eta ea demokrazia aplikatzen duten bizitza publikoko eguneroko ekintza eta jokabideei buruz iritzia emateko.
7. Gaur egungo munduan gizarte arazo nagusiak eragiten dituzten arrazoiak aztertzea eta, horretarako, komunikabideek eskaintzen duten informazioa kritikoki erabiltzea; bizimodu bidezkoagoen aldeko irtenbideak identifikatzea.
Egiaztatu behar da ea ikasleek identifikatzen eta ulertzen dituzten gaur egungo munduko gizarte arazo nagusietako batzuk (aberastasunaren banaketa bidegabekoa, haurren ustiapena, derrigorrezko emigrazioak etab.) eragiten dituzten kausak, komunikabideetan lortutako informazioa zorroztasunez eta modu kritikoan erabiliz; ea ezagutzen duten bizimodu bidezkoagoen alde ari diren erakundeen jarduna, eta irtenbideak aurkezterakoan tolerantzia eta elkartasunezko jarrera erakusten ote duten.
8. Gatazkak hautematea eta horietan nazioarteko erakundeek nahiz bake indarrek betetzen duten zeregina ezagutzea. Bakearen kultura aintzat hartzea eta gatazken ondorioak arintzeko legeek eta esku-hartze humanitarioek duten garrantzia baloratzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek ezagutzen ote dituzten gaurko munduko gatazka nagusiak eta horien kokapena, nazioarteko erakundeen eta bake indarren jarduna eta horiek arautzen dituzten legeak. Halaber egiaztatu nahi da bakearen kultura aintzat hartzen duten eguneroko bizikidetzan, gatazken ondorio kaltegarriak arintzeko orduan esku-hartze humanitarioak betetzen duen eginkizun nagusiari buruz gogoeta egiten ote duten eta zeregin hori onartzen duten.
9. Berdintasuna eta aniztasuna bereiztea, baita diskriminazioaren arrazoiak eta faktoreak ere. Emakumeen eskubide-berdintasunerantz ibilitako bidea aztertzea eta emakumeen diskriminazioa nahiz emakumearen kontrako indarkeria egoerak errefusatzea.
Irizpide honen bidez jakin nahi da ea ikasleek pertsona guztien berdintasuna eta duintasuna onartzen duten eta ea ezagutzen dituzten zenbait diskriminazioren oinarrian dauden elementu bereizleak, baita emakumeen eskubide politikoen eta etxeko eta laneko berdintasunaren lorpenerako une historiko garrantzitsuenak ere. Gainera, begiratu nahi da ea ikasleek ba ote dakiten identifikatzen eta kokatzen gaurko gizarteetan irauten duten mota guztietako diskriminazio egoerak, eta ea aktiboki errefusatzen duten emakumeen eta beste kolektibo batzuen kontrako indarkeria.
10. Norberaren jarrerak justifikatzea, argudioak eta elkarrizketa sistematikoki erabiliz, eta ikastetxeko eta inguruneko jardueretan parte hartzea modu demokratikoan eta lankidetzaren bitartez.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da zenbateraino erabiltzen den egokiro dilema eta gatazka moralen gaineko argudiatzea, eta zenbateko ezagupena eta errespetua duten beste mintzakideen jarrera diferenteekiko, bai ikasgelan eta bai familia eta gizarteko arloan. Bestalde, jakin nahi da nola eta zenbat parte hartzen eta laguntzen duten ikasleek taldeko lanean, eta irakasle eta ikaskideekin lankidetzan aritzen ote diren ikastetxeko eta beste eremu batzuetako jardueretan.
11. Gaiarekin zerikusia duten testu eta mezuak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
PLASTIKA ETA IKUS-HEZKUNTZA
Plastika eta ikus-hezkuntzak honako helburua du: ikus-hizkuntzen ezagutza teoriko eta praktikoetatik abiatuta, pertzepziorako eta adierazpen;;erako gaitasunak nahiz gaitasun estetikoak garatzea errealitatea ulertzeko, errealitatearen egituran gero eta ugariagoak baitira ikusmenaren eta ukimenaren bidez hautematen diren irudiak eta objektuak. Aldi berean, irudimena, sormena eta adimen emozionala garatu nahi ditu eta errealitate plastikoaren, ikusizkoaren eta sozialaren aurreko arrazonamendu kritikoa ere bai. Elementu plastikoak adierazpen-baliabideak diren neurrian erabiltzeko behar diren trebetasunez hornitu nahi dira ikasleak, eta natur, kultur eta gizarte inguruneaz gozatzera bultzatu.
Aurreko etapan plastikari eta musikari buruzko edukiak orokorrean lantzen ziren, ideiak eta sentimenduak adierazteko adierazpide artistiko bezala. Etapa honetan, berriz, Plastika eta ikus-hezkuntza bere egitura propioa duen irakasgaia da. Horrela adin hauetako ikasleen ezaugarriei erantzuten zaie, haien adierazpen artistikorako gaitasuna modu erabat bereizian aberastuz, irakasgaiaren oinarri diren bi mailen garapenaren bitartez.
Beste edozein hizkuntzak bezala, hizkuntza plastiko eta ikusizkoak elkarrekin lotuta dauden bi komunikazio maila behar ditu: ulertzeko ikusten jakitea eta adierazteko egiten jakitea, horrela komunikatzeko, ekoitzi eta sortzeko eta errealitatea eta norbera hobeki ezagutzeko, errealitatea eta norbera aldatzeko, azken batean, errealitatea eta haren ardatz nagusi den gizakia humanizatzeko.
Ulertzeko ikusten jakitea lortu ahal izateko, pertzepzioa hezi behar da; derrigorrezkoa da jasotzen den ikusizko informazioa ebaluatzeko gai izatea, eta horretarako oinarria ulermen estetikoa da, beraren bidez onarpenezko edo ezespenezko ondorio pertsonalak ateratzen ahalko baitira norberak duen balio eskalaren arabera; gainera, gai izan behar dugu bat-bateko sentimen-pertzepzioaren bidez hunkitzeko eta gero errealitate naturala edo soziala modu objektibo, arrazoitu eta kritikoan aztertzeko. Lehen multzoko (Behaketa), hirugarren multzoko (Ikus-entzunezko eta multimedia ingurunea) eta bosgarren multzoko (Erreferentzia artistikoen irakurketa eta balorazioa) edukiek irakasgaiaren alderdi hori garatzen laguntzen dute.
Adierazteko egiten jakitea deritzon mailan beharrezkoa da aurreko ezagutza hori. Ikasleek maila honetan ikerketarako, ekoizpenerako eta sorkuntzarako jarrera garatu behar dute. Gai izan behar dute irudikapen objektibo eta subjektiboak egiteko, ezinbestekoak diren ezagutza batzuk erabiliz, bai kontzeptualak bai prozedurazkoak. Ezagutza horiek gauzak adierazteko eta beren sormena garatzeko bidea emanen diete. Gaitasun hau lortu eta garatzeko honako multzoetako edukiak ezarri dira: 2. multzoa, Saiakuntza eta aurkikuntza; 3. multzoa, Ikus-entzunezko eta multimedia ingurunea, eta, azkenik, 4. multzoa, Adierazpena eta sorkuntza.
Laugarren kurtsoa aukerakoa da. Espezializazio maila handiagoa du eta, era berean, edukiak multzoka biltzen ditu, egitura desberdinarekin. Lehen multzoan Sorkuntza artistikoaren prozesu orokorrak abiapuntutzat hartuta, eduki bereizietan garatzen ditu sorkuntza prozesu nagusietako batzuk: Adierazpen plastikoa eta ikus-adierazpena 2. multzoan, Arte grafikoak eta diseinua 3. multzoan, Irudia eta soinua 4. multzoan eta Formen deskripzio objektiboa 5. multzoan.
Edukiak multzo bereizietan antolatzeak helburu bakarra du: landu beharreko oinarrizko ikasketak argiago definitzea eta koherentziaz aurkeztea. Ikasketak horrela egituratu izanak ez du esan nahi batzuk besteen gainetik lehenetsi direnik, ezta nahitaez haietako batetik hasi behar denik ere. Multzo guztietako edukiak elkarri estu lotuta daude.
Kontzeptu, prozedura eta jarrerei dagozkien edukiak multzo desberdinen barnean aurkezten dira. Dena dela, batzuei edo besteei lehentasuna eman behar litzaieke beren konplexutasun mailaren eta aldez aurretik finkatutako helburuaren arabera. Ahal den neurrian, ikuspegi ludiko, esperimental eta sormenezkoa azpimarratuko da.
Curriculumak bide ematen du ikusizko kodeen, kode artistikoen edo teknikoen bidez irudiak, objektuak edo egiteak ekoitzi, diseinatu eta sortzeko era askotako ikaskuntza proposamenetan gauzatu ahal izateko: deskripzio eta irudikapen grafiko-plastikoa, adierazpen subjektiboa, ikusizko konposizioa, hizkuntzen transferentzia edo irudien eraldaketa. Halaber, bide ematen du haiek praktikan jartzeko bai bitarteko grafiko-plastiko tradizionalak eta egungoak erabiliz, bai teknologia digitalen bitartez. Azken horiek adierazpen eta sorkuntza forma berriak saiatzeko ildoak irekitzen dituzte.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko irakasgaiak egiten duen ekarpena.
Plastika eta ikus-hezkuntza irakasgaiak arte eta kultur gaitasuna lortzen laguntzen du, bereziki. Etapa honetan, batez ere, kode artistiko desberdinen ezagutza zabaldu nahi da, baita berezkoak dituzten teknikak eta baliabideak erabili ere. Ikasleek begiratzen, ikusten, behatzen eta hautematen ikasten dute eta, ikus-hizkuntzaren ezagutzatik abiatuta, artelanen balio estetikoak eta kulturalak estimatzen dituzte. Bestalde, gaitasun hau lortzeko lagungarria da saiakuntzak eta ikerketak egitea askotariko teknika plastiko eta ikus-teknikak erabiliz, baita gauzak irudiaren bidez adierazteko gaitasuna lantzea ere.
Irakasgai honek asko laguntzen du norberaren autonomia eta ekimena lortzen, sorkuntza prozesu orotan ideia bat produktu bihurtzen baita. Biziki laguntzen du plangintzarako, baliabideak aurreikusteko, iragarpenak egiteko eta emaitzak ebaluatzeko estrategiak garatzen. Laburbilduz, ikasleek, aurkezten zaien prozesuan, erabakiak beren kabuz hartu behar dituzte. Sormenarekin, saiakuntzarekin, ikerketarekin eta autokritikarekin batera, norberaren ekimena eta autonomia ere sustatzen du prozesu honek.
Irakasgai hau bitarteko aproposa da gaitasun soziala eta herritartasuna garatzeko. Arte sorkuntzan talde lana egin behar den neurrian, errespetua, tolerantzia, lankidetza eta malgutasuna sustatuko dira eta gizarte trebetasunak lortzen lagunduko da. Bestalde, ikus-hizkuntzak berezko dituen tresnak erabiliz lan eginen baita, pentsamendu sortzailea eta emozio, bizipen eta ideien adierazpena bultzatuko dira. Estimulu beraren aurrean askotariko erantzunak ematearekin eta desberdintasunak onartzearekin zuzeneko zerikusia duten esperientziak eskainiko dira.
Ikasten ikasteko gaitasuna lortzen lagunduko da, sortze prozesuei eta esperimentazio sortzaileari buruzko hausnarketa sustatzen den heinean. Izan ere, hausnarketa horren bidez bakoitza bere gaitasunez eta baliabideez jabetzen da, eta norberaren akatsak onartzen dira hobera egiteko tresna gisa.
Curriculumean oso garrantzitsuak dira ikus-entzunezko eta multimedia inguruneari buruzko edukiak; izan ere, irakasgai honi zeregin handia eman zaio informazioaren tratamendurako gaitasuna lortzeko orduan, informazio horrek eskaintzen duen irudi-munduari dagokionez, bereziki. Gainera, baliabide teknologiko berariazkoen erabilerak, ikusizko lanak ekoizteko tresna ahaltsua izateaz gain, gaitasun digitala hobetzen laguntzen du.
Plastika eta ikus-hezkuntzaren bidez mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna lantzen da. Xede horrekin, metodo zientifikoarekin zerikusia duten prozedurak erabiltzen dira, hala nola behaketa, saiakuntza eta aurkikuntza eta ondorengo hausnarketa zein analisia. Halaber iraunkortasunaren eta birziklapenaren balioak aintzat hartzen dira, nork bere obrak sortzeko materialak erabiltzeari, besteren obrak aztertzeari eta kultur ondarea zaintzeari dagokienez.
Azkenik, arlo honetako helburuak dira sinboloen hizkuntzaren bidez aise moldatzen ikastea eta errealitatearen espazio-alderdiak sakonago ezagutzea geometriaz eta formen irudikapen objektiboaz baliatuta. Arestian deskribatutako gaitasunak lagungarriak dira ikasleek matematikako gaitasuna lor dezaten.
Komunikazio era guztiek prozedura orokor batzuk dituzte eta, horregatik, Plastika eta ikus-hezkuntza irakasgaian berariazko baliabideak erabiltzen ahal dira ideiak, sentimenduak eta emozioak adierazteko; aldi berean, bide ematen da hizkuntza plastikoa eta ikusizkoa beste hizkuntza mota batzuekin elkartzeko eta hartara komunikazioa aberasteko.
Helburuak.
Etapa honetan Plastika eta ikus-hezkuntza irakasgaiaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:
1. Natur eta kultur inguruneko irudiak behatzea, hautematea, ulertzea eta modu kritikoan interpretatzea, eta haien ezaugarri plastiko, estetiko eta funtzionalekiko sentikorra izatea.
2. Balio kulturalak eta estetikoak estimatzea; haien edukiak identifikatu, interpretatu eta baloratzea; kultur aniztasunaren zatiak direla ulertzea eta, ondorioz, haiek errespetatzen, zaintzen eta hobetzen laguntzea.
3. Hizkuntza plastikoak eta ikusizkoak bestelako hizkuntza motekin dituzten harremanak ulertzea eta adierazpen formularik egokiena hautatzea komunikazio beharren arabera.
4. Hizkuntza plastikoaren eta ikus-hizkuntzaren tresnak erabiliz gauzak sormenez adieraztea eta beste jakintza-arlo batzuekin harremanetan jartzen jakitea.
5. Emozioak eta sentimenduak, bizipenak eta ideiak adierazteko hizkuntza plastikoa erabiltzea eta horren bitartez komunikazioa, hausnarketa kritikoa eta pertsonen arteko errespetua sustatzea.
6. Teknika plastiko eta ikus-teknika desberdinak erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, norberaren sortze lanean.
7. Gorputz eta eremu sinpleak irudikatzea, perspektiba, proportzioak eta azaleren ezaugarrien eta xehetasunen irudikapena erabiliz, komunikaziorako eraginkorrak izateko moduan.
8. Bakarka eta taldean, aurrez ezarritako helburuetatik abiatuta objektu bat egiteko prozesuari buruz gogoeta egitea, eta fase bakoitzaren amaieran lanaren egoera berrikusi eta baloratzea.
9. Taldeko jardueretan malgutasunez eta arduraz parte hartuz beste pertsona batzuekin harremanetan jartzea eta elkarrizketa, lankidetza eta komunikazioa erraztea.
10. Eskolako liburutegia nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea arloko gaiei buruzko lanak arrazoitu eta orientatzeko eta ezagutzak ikasi eta partekatzeko tresna gisa.
LEHENBIZIKO, BIGARREN ETA HIRUGARREN KURTSOAK
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
2. multzoa.-Behaketa.
.Ikusmen-pertzepzioa.
.Ikusizko hizkuntza eta komunikazioa: informazio, komunikazio eta adierazpen helburuak eta helburu estetikoa.
.Irudi adierazgarria eta irudi sinbolikoa.
.Irudi batek izan ditzakeen esanahiak ustiatzea adierazpen eta erreferentziazko ingurunearen arabera eta adierazpen moduak deskribatzea.
.Irudia adierazpen-bitarteko gisa baloratzea.
.Behaketa sistematikorako interesa.
3. multzoa.-Saiakuntza eta aurkikuntza.
.Konposizioak egitea ikus-hizkuntzak bereak dituen kontzeptu elementuak erabiliz gauzak deskribatu eta adierazteko, orekaren, proportzioaren eta erritmoaren printzipioak kontuan hartuta.
.Formak eta irudiak eratzen dituzten elementuekin (forma, kolorea, ehundura, tamaina etab.) saiakuntzak eta ikerketak egitea.
.Formak aurkitzea eta objektiboki eta subjektiboki irudikatzea (jarrera, kokapena, erritmoak, argi-ilunak, irudimena, fantasia etab.).
.Oinarrizko trazadura geometrikoak eta irudikapen sistemak erabiltzea, deskripzio helburuekin.
.Argi aldaketek ikusmenean eragiten dituzten aldaketekiko sentikorra izatea.
.Ideia edo helburu baten arabera, material desberdinekin hiru dimentsioko formak eraikitzea.
.Irtenbide berriak bilatzeko interesa agertzea.
4. multzoa.-Ikus-entzunezko eta multimedia ingurunea.
.Ikus-hizkuntza eta hizkuntza plastikoa identifikatzea prentsan, publizitatean eta telebistan.
.Argazkigintzak, bideoak eta zinemak berezko dituzten prozesu, teknika eta prozedurekin ikerketak eta saiakuntzak egitea, ikusizko mezuak ekoizteko.
.Baliabide informatikoekin eta teknologia berriekin saiakuntzak egin eta erabiltzea irudi plastikoak bilatu eta sortzeko.
.Publizitateak sortzen dituen kontsumo beharren aurrean jarrera kritikoa izatea eta publizitatean sexu, gizarte edo arraza diskriminazioa sortzen duten elementuak errefusatzea.
.Gure garaian irudiak duen zeregina onartu eta baloratzea.
5. multzoa.-Adierazpena eta sorkuntza.
.Adierazpen eta deskripzio asmoen araberako teknikekin saiakuntzak egin eta erabiltzea.
.Sortze prozesu osoan (hasierako ideiatik hasi eta formak eta irudiak egin arte) oharrak, zirriborroak eta eskemak egitea, hausnarketa, autoebaluazioa eta ebaluazioa errazteko.
.Lan plastikoak taldean egitea.
.Ideien irudikapen pertsonala egitea (helburu batzuen arabera) eta, horretarako, ikus-hizkuntza eta hizkuntza plastikoa erabiltzea eta ekimena, sormena eta irudimena erakustea.
.Obra edo jarduera garatzeko ardura izatea, bakarkako obra izan nahiz taldekoa izan.
6. multzoa.-Erreferentzia artistikoen irakurketa eta balorazioa.
.Ikusizko elementuen eta kontzeptu eta harreman elementuen bidez irudiak irakurtzea, norberaren kultur ondarearen mezuak eta funtzioak zehaztuz eta beste gizarte eta kultura batzuekiko parekotasunak eta desberdintasunak hautemanez.
.Obra jakin batean nabarmentzen diren balio estetikoak eta plastikoak zehaztea: faktore pertsonalak, sozialak, plastikoak, sinbolikoak, etab.
.Ikus-arteetako estiloak eta joerak bereiztea eta ondare historiko eta kulturala baloratu, errespetatu eta harekin gozatzea.
.Zenbait obrari buruzko eskemak eta laburpenak egitea balio azpimarragarriak nabarmentzeko.
.Gainerakoen lanak onartu eta errespetatzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Objektuak eta/edo errealitatearen alderdiak osatzen duten elementu nagusiak identifikatzea (egiturak, aldaketa kromatikoak, orientazio espaziala eta ehundura).
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek balio fisikoa, funtzionala eta estetikoa zehazten duten ezaugarriak identifikatzen ote dituzten eta baliabide plastikoak erabiliz deskribatzen ote dituzten errealitatean dauden proportzioak eta forma, kolore, erritmo eta ehunduren arteko erlazioak, horrela errealitatea objektiboki edo subjektiboki interpretatzeko.
2. Objektuak eta ideiak bi edo hiru dimentsiotan irudikatzea teknika grafikoak eta plastikoak erabiliz, eta asmoen araberako emaitza zehatzak lortzea, ikus-elementuei (argia, itzala, ehundura) eta harreman-elementuei dagokienez.
Irizpide honen bidez jakin nahi da ea ikasleak gai diren erabakiak hartzeko, helburuak eta zailtasunak zehaztuz, aukera desberdinak proposatzeko, ondorioak kontuan hartuta, eta irtenbiderik egokiena zein den ebaluatzeko.
3. Prozesuak, teknikak, estrategiak eta materialak bereizi eta ezagutzea ikus-entzunezko eta multimedia ingurunean.
Irizpide honen bidez jakin nahi da ea ikasleak gai diren baliabide teknologikoak erabili eta aztertzeko, ikus-adierazpenerako tresna gisa, eta ea jarrera kritikoa hartzen duten elkartasun ezaren, sexismoaren eta bereizkeriaren adierazpenen aurrean.
4. Ikusizko lanak taldean sortzeko proiektuak prestatzea, adibidez, proiektu bideografiko edo plastiko handiak, eta horietan aktiboki parte hartzea, ikus-hizkuntzaren eta hizkuntza plastikoaren estrategia egokiak aplikatuz.
Irizpide honen bidez jakin daiteke ea ikasleek errespetua, tolerantzia, malgutasuna eta interesa agertzen duten eta, horrela, gizarte gaitasuna lortzen laguntzen ahal zaie.
5. Sortze prozesuari jarraituz lan plastikoak egitea, ekimena, sormena eta irudimena erakutsiz.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak gai diren beharrez jabetzeko helburuen arabera, eta beren lanak kritikoki baloratzeko, beren akatsak hobetzeko tresnatzat hartuz.
6. Lan ikusizko eta plastiko bat egiteko material egokienak hautatu eta prestatzea, aurrez ezarritako helburuak eta lana egiteko prozesuko autoebaluazio etengabea oinarri hartuta.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleak gai diren konposizio estrategia egokiak baliatzeko, teknikak behar bezala erabiltzeko eta ikus-elementuen (argia, itzala eta ehundura) jatorria eta aldaketak bereizteko, beren lanak egiten dituztenean.
7. Ikus-arteetako estilo eta joerak bereiztea denboran zehar eta kultur aniztasunari erreparatuta.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren artearen eremuak eskaintzen dituen formak eta irudiak baloratzeko, eta zenbateko interesa agertzen duten forma eta irudi horiek aztertu, analizatu eta interpretatzeko.
8. Bi eta hiru dimentsioko formen deskripzio geometrikoa egitea, irudikapen objektiboaren printzipioak eta arauak aplikatuz.
Irizpide honen bidez egiaztatzen ahal da ikasleek irudikapen objektiboen oinarrizko arau batzuk ikasi dituzten (marrazki geometrikoak / irudikapen sistemak) eta badakiten arau horiek aplikatzen.
9. Testuak eta mezuak (ahozkoak, idatzizkoak eta ikus-entzunezkoak) adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta adierazpideak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
LAUGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Arte sorkuntzako prozesu orokorrak.
.Sortze prozesua eta horren jarraipena egitea: zirriborroa (krokisa), gidoia (proiektua), azken aurkezpena (maketa) eta ebaluazioa (prozesuaren eta azken emaitzaren hausnarketa, autoebaluazioa eta ebaluazio kolektiboa).
.Norberaren ekoizpenetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.
.Proiektu plastikoak elkarlanean egitea.
.Ideien irudikapen pertsonala egitea (helburu batzuen arabera) eta, horretarako, ikus-hizkuntza eta hizkuntza plastikoa erabiltzea eta ekimena, sormena eta irudimena erakustea.
.Informazioa bilatzeko interesa eta lanean jarraikitasuna agertzea.
.Norberaren sortze lanak gainditzeko norbere buruari gehiago eskatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
2. multzoa.-Plastika eta ikus-adierazpena.
.Adierazpen grafiko-plastikoaren teknikak: marrazketa artistikoa, bolumena eta pintura.
.Grabatu eta erreprografia teknikak.
.Askotariko materialekin saiakuntzak egitea.
.Hainbat garai artistikotan egindako irudiak bereizi eta interpretatzea.
.Emaitza zehatza lortzeko materialak, euskarriak, teknikak eta tresnak bilatzeko interesa agertzea.
3. multzoa.-Arte grafikoak eta diseinua.
.Balio funtzionalak eta estetikoak arte aplikatuetan: diseinuaren oinarriak.
.Adierazpen grafiko-plastikoetarako teknikak diseinuari aplikatuta.
.Diseinuan (diseinu grafikoa, barne-diseinua, moda...) eta publizitatean erabiltzen diren ikus-hizkuntzen sintaxia.
.Diseinuaren eta publizitatearen inguruko irudiak bereizi eta interpretatzea.
4. multzoa.-Irudia eta soinua.
.Adierazpen grafiko-plastikoetarako teknikak animazioari eta interaktibitateari aplikatuta.
.Bideo eta multimedia irudiak bereizi eta interpretatzea.
.Hizkuntza zinematografiko eta bideografikoaren sintaxia.
.Irudi biziduna multimedia moduan aplikatzea.
5. multzoa.-Formen deskripzio objektiboa.
.Adierazpen teknika grafiko-plastikoak: formen deskripzio objektiboa.
.Irudikapen sistemak aplikatzeko inguruneak.
.Normalizazioa.
.arkitektura eta hirigintzako lanen eta objektu eta artefaktu teknikoen bi dimentsioko irudikapenak bereizi eta interpretatzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Erabakiak hartzea helburuak eta zailtasunak zehaztuz, aukera desberdinak proposatzea eta irtenbiderik onena zein den ebaluatzea.
Irizpide honen bidez jakin nahi da ea ikasleek gaitasunak garatu dituzten lanean autonomoak, sortzaileak eta arduratsuak izateko.
2. Baliabide informatikoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea argazki-irudiaren, diseinu grafikoaren, ordenagailuz lagundutako marrazketaren eta bideo-edizioaren eremuetan.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren gaur egungo kulturak eskaintzen dituen tresna ugariak erabiltzeko (informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin zerikusia dutenak), beren lanak egiteko.
3. Elkarlanean antolatu behar diren proiektu plastikoak egiten parte hartzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak gai diren elkarlaneko proiektuak egiteko eta horietan aktiboki parte hartzeko, ikus-hizkuntzaren eremuko estrategia egokiak aplikatuz.
4. Obra plastikoak egitea, adierazpen grafiko-plastikorako askotariko teknikak (marrazketa artistikoa, bolumena, pintura, grabatua...) erabiliz eta saiakuntzak eginez.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek euskarri eta teknika desberdinak ezagutzen dituzten, bi dimentsiokoak (material pigmentarioak eta grafikoak) eta hiru dimentsiokoak (erabilitako materialak eta material moldekagarriak).
5. Diseinuaren eta publizitatearen ikus-formen sintaxia erabiltzea proiektu zehatzak egiteko.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak gai diren ongi diseinatuta dagoen objektu sinple baten funtzio-balioei antzemateko eta balio estetikoekin lotzeko (atalen arteko proportzioa, kolorea, ehundura, forma etab.).
6. Multimediako obrak eta bideo ekoizpenak egitea, ingurunearen araberako teknika egokiak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren argazkigintzako, zinemagintzako eta bideogintzako hizkuntza berezietan erabiltzen diren prozesuak, teknikak eta materialak hautemateko (enkoadraketak, ikuspegiak, trukajeak...).
7. Formak objektiboki deskribatzea, irudikapen eta normalizazio sistemak aplikatuz.
Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren errealitatea ikusten duten bezala irudikatzeko bi dimentsioko euskarri baten gainean, eragiketa zailik gabe egin daitezken irudikapenen bitartez. Alderdi hauek ebaluatuko dira: erabilitako elementuen trazadura geometrikoaren zuzentasuna, distantziaren eta tamainaren arteko erlazio egokia eta espazioko kokapen egokia.
8. Ikus-inguruneetako irudiak, obrak eta objektuak (artelanak, diseinu obrak, multimedia obrak) ezagutu eta interpretatzea.
Irizpide honen bidez jakin nahi da ea ikasleak gai diren beren inguruko agerpen plastiko eta ikusizkoen aurrean jarrera kritikoa izateko eta haiek estimatu eta errespetatzeko, lotsa eta aurreiritziak gaindituz.
9. Testuak eta mezuak (ahozkoak, idatzizkoak eta ikus-entzunezkoak) adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta adierazpideak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
INFORMATIKA
Azken hamarkadetan gizartea aldaketa prozesu sakona izaten ari da, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eguneroko bizitzan sartu baitira. Teknologia horietan sartzen dira informazioa sortu, gorde, prozesatu eta transmititzeko erabiltzen diren bitarteko elektronikoak; hori guztia orain dela gutxi pentsaezina zen lastertasun eta kalitatearekin egiten dute, eta, komunikaziorako aukerak gehitzeaz gain, kultura berria sortzen dute eta trebetasun eta ezagutza forma berriak garatzea ahalbidetzen dute. Trebetasun eta ezagutza modu horiek etengabe aldatzen ari dira, eskura dauden teknika eta baliabideei dagokienez.
Derrigorrezko hezkuntzan nahitaez informazioaren teknologiak erabiltzen irakatsi behar da eta lan horrek bi alderdi ditu. Alde batetik, gazteek ingurunearekin elkarreraginean aritzeko tresnei buruzko ezaugarri oinarrizkoak lortu behar dituzte. Halaber, tresna horiek erabiltzeko muga moralak eta legezkoak ezagutu behar dituzte. Bestetik, gauza izan behar dute ikasketa teknologikoak curriculumeko beste arlo batzuetan lortutako ikasketekin batzeko. Hala, koherentzia emanen diete eta haien kalitatea hobetuko dute.
Informatika hauxe dela esan daiteke: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili eta aprobetxatzea, teknologia horiek aurkezten zaizkigun forma guztietan. Ildo horretan, ikasleak esparru aldakor batean moldatzeko prestatu nahi izanez gero, ez da nahikoa alfabetatze digitala, ziur aski laster zaharkituak egonen diren tresnak erabiltzen irakastea, alegia. Ezinbestekoa da elkarren artean lotutako ezagutza, trebetasun eta jarrerak garatzea. Hala, subjektuak teknologia horiek erabiltzen ahalko ditu bizitzan zehar ikasten jarraitzeko, etengabe aldatzen ari den munduaren eskakizunetara egokituz. Testuinguru horretan, aplikazio informatikoak curriculumeko irakasgaietan tresna gisa erabiltzeaz gain, beharrezkotzat jo da lehenbiziko hiru kurtsoetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek Teknologiak izeneko irakasgaiaren barnean guztientzako ardatz bat izatea, berariazko edukiez osatua. Horren bitartez oinarrizko gaitasunak lortzen ahalko dituzte eta ikuspegi orokorra eskainiko zaie egungo egoerari buruz eta teknologia hauek ustez izanen duten bilakaerari buruz. Laugarren kurtsoan, berriz, nahi duten ikasleek aukerakoa izanen dute aldez aurretik lortutako ezagutza teknikoak osatuko dituen irakasgai zehatz bat.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eragin positiboa dute ikasleen errendimenduan, behar bezala erabiltzen badira; izan ere, ikasleari tresna egoki bat eskaintzen diote curriculumeko irakasgai guztiak arakatzeko, bere ezagutzak finkatzeko eta fenomeno nahiz egoera berriak simulatzeko, ikasten ikasteko lagungarri izanen dituenak. Teknologia hauek hezkuntzarako baliagarriak dira, ez bakarrik informazioa hainbat modutan eta euskarritan gorde eta kudeatzeko aukera ematen dutelako, baita haiek erabiltzen direnean erabakiak hartu eta proiektuak prestatu behar direlako eta ikasketak kalitatekoak direlako; hitz batez, jakintza sortzen dutelako.
Informatikaren erabilgarritasunak antzemateko, sakonago aztertu behar dira haren alderdi teknikoak eta eduki konplexuak sortzea ahalbidetzen duten tresnen arteko elkarreraginak ere bai. Eduki horiek, askotariko gailuen bitartez, komunitate birtual deituetan zabaltzen dira. Komunitate birtualei atxikia egonez gero, administrazio elektronikoaren, osasunaren, trebakuntzaren, aisialdiaren eta merkataritza elektronikoaren arloetako zerbitzuetan parte hartzen da.
Irakasgaiaren edukiak lau multzo handitan egituratzen dira. Lehenengo multzoan sistema eragileak eta segurtasun informatikoa aztertzen dira; disko gogorrik behar ez duten sistema eragileek eskaintzen dituzten aukeren eremu zabalean murgiltzen dira ikasleak, eta Interneten segurtasun aktibo eta pasiborako neurriak hartu beharraz ohartzen dira. Bigarren multzoan multimediako tresnak eta iturri desberdinetako irudi, bideo eta soinuen tratamendua sartzen dira. Hirugarren multzoan web orrien argitalpena eta haien edukien zabalkundea aztertzen dira, aurkezpenen diseinua barne dela. Eta azken multzoan sakon aztertzen dira Internet eta gizarte sare birtualak, software motak eta horien lizentziak eta zerbitzu elektronikoetarako sarbideak. Horrela sailkatu ditugun arren ez da ulertu behar elementu bereiziak direnik; beraz, ikasgelan edukiak ez dira nahitaez ordena horretan azalduko. Alderantziz, ikuspegi pedagogiko zehatz batetik abiatuta lortu nahi diren ezagutzak orokorrean ulertzen laguntzen duen sailkapena da. Horren haritik azpimarratzekoa da gazteei tresna informatikoen inguruko jarrera kritikoa hartzeko prestakuntza eman behar zaiela, tresnok zertan laguntzen diguten eta zer nolako mugak ezartzen dizkiguten uler dezaten eta horren arabera joka dezaten.
Irakasgaiak oinarrizko gaitasunak lortzeko egiten duen ekarpena.
Irakasgai honek biziki laguntzen du informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala lortzen. Gaitasun hori ezinbestekoa da etengabe aldatzen den eta aldatzen gaituen mundu honetan moldatzeko. Informazioaren teknologiak gero eta ahaltsuagoak eta hedatuagoak dira eta horien bidez sortzen eta transmititzen den informazio fluxu etengabeak eragiten ditu aldaketak.
Informazioaren gizartean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek pertsonari jakintzaren sortzaile eta hedatzaile bihurtzeko aukera eskaintzen diote, informazio sareetan elkarrekin lotuta dauden beste pertsona batzuekiko komunikazioaren bidez. Jakintzaren gizartearen eboluzio-erritmora egokitu beharra dagoenez, derrigorrezko hezkuntzaren bidez ikasleari eskaintzen zaion gaitasunean ezagutza teknologikoek tresna izan behar dute informazioa lortzeko trebetasunak erabili ahal izan daitezen, informazioa dagoen lekuan dagoela ere. Horretarako ikasleak askotariko gailuak erabili behar ditu eta datu garrantzitsuak hautatzeko gauza izan behar du, lehendik dituen ezagutzekin lotzeko eta horrela jakintza multzo konplexuagoak sortzeko. Informatikako irakasgaiaren edukiek biziki laguntzen dute gaitasunaren alderdi hori lortzen.
Oinarrizko geruza horretan gainjartzen da informazioak integratzeko, birlantzeko eta besteekiko komunikazioan erabiliko diren dokumentuak sortzeko ahalmena. Dokumentu horiek formatu desberdinetan egin daitezke eta bide fisiko edo telematikoetatik igorri. Jarduera horien bidez pixkana-pixkana besteen eta norberaren ekoizpenen aurreko pentsamendu kritikoa sendotzen da, sormena erabiltzen da eduki berriak prestatzeko ezinbesteko osagai gisa, eta testuinguru desberdinetara egokitutako komunikazio trebetasunak aberasten dira. Eguneroko portaeretan edukien trukea sartu ahal izanen da baldin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerari buruzko jarrera positiboa hartzen bada. Jarrera ireki horrek, ingurune seguruagoak mantentzea xede duten jokabideen laguntzaz, bide emanen du eskola-fasean lortutako ezagutzak etorkizunerantz proiektatzeko. Proiekzio horrek aurrerapen teknologikoei eta horiek eragiten dituzten gizarte aldaketei buruzko ikuspegi kritikoa sustatuko du.
Ikuspuntu horretatik abiatuta, ezagutza teknikoak informazioa aurkitu eta interpretatzea ahalbidetzen duten trebetasunak eta jarrerak garatzera bideratu behar dira. Horrela informazioa erabiliko da eta aukera zabalagoak sortuko dira: informazioa besteei jakinarazi ahalko zaie eta jakintzaren gizarteko zerbitzu eskaintza gero eta handiagoa eskura egonen da. Horrela gizabanakoen eta taldeen bazterketa saihestuko da. Hartara bete-betean lagunduko da gaitasuna lortzen; aldiz, tresnei buruzko ezagutza zehatzak bakarrik bilatuz gero, traba baino ez litzateke eginen berrikuntzei egokitzeko eta eskuratutako ezagutzak epe laburrean zaharkiturik geratuko lirateke.
Gainera, neurri batean irakasgai hau lagungarria da kultur eta arte gaitasuna lortzeko, kultur agerpenak beraren bitartez eskuratzen ahal direlako eta zenbait kode artistiko erabiliz gauzak adierazteko gaitasuna garatzen delako. Informazioa eskuratzeari dagozkion edukiak, hau da, arte digitalaren agerpenak eta fisikoki eskura ez dauden artelan ez-digitalei buruzko informazioak eskuratzeko aukera, multimedia edukien atzipena eta horien tratamendurako aplikazioen erabilera, eta hainbat hizkuntzatan emandako informazioak integratzen dituzten multimedia eduki berrien sorkuntza, horiek guztiak lagungarriak dira irudimena eta sormena aberasteko eta ezagutza artistikoan oinarritutako konposizio eta adierazpeneko konbentzioekin nolabaiteko zerikusia duten arauak onartzeko.
Gaitasun soziala eta herritartasuna lortzeko irakasgai honek egiten duen ekarpena hauxe da: trebetasunak eskaintzen ditu gizarte fenomenoak eta fenomeno historikoak behar bezala interpretatzeko datuak bilatu, lortu, erregistratu, interpretatu eta aztertzeko, eta unean uneko gaien berri ematen duten informazio iturrietara denbora errealean iristea ahalbidetzen du. Horrek bide ematen du askotariko ikuspegiak hartzeko, inguruko gizarte errealitatea hobetzearen aldeko herritar-kontzientzia hartzera bultzatzen dutenak. Gizarte sareetan parte hartuz ideiak eta iritziak parteka daitezke eta horri esker herri;;tarren bizitzan esku hartzeko gaitasuna pentsa ezin daitezkeen mugetaraino zabal daiteke. Gainera, ez dira partaidetza honetatik kanpo gelditzen administrazio digitalarekin alderdi desberdinetan zerikusia duten zerbitzuak.
Ikasten ikasteko gaitasuna lortzeko ekarpen gisa, irakasgai honek ikaskuntzaren ikus-inguruneetara sartzeko eta horiekin elkarreraginean aritzeko modua erakusten du. Ezagutza horrek gaitasuna ematen du nork bere kasa ikasten jarraitzeko, behin derrigorrezko eskolaldia amaituta. Ahalegin horretan ekarpen erabakigarria egiten du irakasgai honen bidez garatzen den gaitasun batek, alegia, informazioa lortzeko, hori norberaren ezagutza bihurtzeko eta ikasitakoa besteei jakinarazteko eta besteekin eztabaidatzeko gaitasunak.
Hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasuna lortzeko ekarpen garrantzitsua egiten du, batez ere idatzizko hizkuntzarekin eta atzerriko hizkuntzekin zerikusia duten alderdietan. Askotariko informazio iturri eta komunikazio egoeren aurrean moldatzeak bide ematen du irakurtzeko trebetasunak indartzeko eta, aldi berean, testu prozesamendurako aplikazioak erabiltzeak komunikazio-xede desberdinak dituzten testuak osatzea ahalbidetzen du. Atzerriko hizkuntzetako elkarreragina lagungarria izanen da haien erabilera funtzionala lortzeko.
Neurri batean laguntzen du matematikako gaitasuna lortzen: kalkulu orriko aplikazioak erabiltzeko trebetasuna eskaintzen du, eta aplikazio horien bitartez teknika emankorrak erabil daitezke datu matematikoak kalkulatu, adierazi eta interpretatzeko eta problemen ebazpenari aplikatzeko. Beste alde batetik, aplikazio interaktibo lokalen edo urrunekoen erabilerak bide emanen du datuen aldaketak hainbat eszenatokitan eragiten dituen aldaketen inguruko hipotesiak formulatu eta egiaztatzeko.
Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna ere lortzen laguntzen du, espazio fisikoari buruzko problemen ebazpena onartzen duen informazio kualitatibo eta kuantitatiboa lortzeko trebetasunak eskaintzen dituelako. Zenbait prozesu berregitea bereziki zaila edo arriskutsua da. Halako prozesuak behatzea ahalbidetzen duten simulazio-aplikazioekin elkarreraginean aritzeko aukerak ere lagundu egiten du fenomeno fisikoak hobeki ulertzen.
Azkenik, norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna lortzen laguntzen du, ingurune teknologiko aldakor batek etengabeko egokitzapena eskatzen duen heinean. Gailu berriak eta horiei lotutako aplikazioak, jakintza-arlo berriak eta komunikaziorako ingurune eta aukeren aldakortasuna direla eta, beharrezkoa da estrategiak berriz formulatzea eta ikuspuntu berriak hartzea, gero eta konplexuagoak eta alderdianitzagoak diren egoerak konpondu ahal izateko.
Helburuak.
Etapa honetan Informatikaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:
1. Besteak beste, honako alderdiekin zerikusia duten beharrei erantzuteko zerbitzu telematiko egokiak erabiltzea: prestakuntzarekin, aisialdiarekin, lan-merkatuan sartzearekin, administrazioarekin, osasunarekin edo merkataritzarekin; zerbitzuok beharrak noraino betetzen dituzten eta irtenbideak egokiak al diren baloratzea.
2. Sarean eskura dauden baliabideak bilatu eta hautatzea nork bere ekoizpenei eransteko, jabetza intelektualarekiko errespetuaren garrantzia eta haren erabilera berariaz baimentzen duten iturrietara jotzearen egokitasuna aintzat hartuz.
3. Gizarte sareetan integratzeko tresnak ezagutu eta erabiltzea, nork bere gaitasunak eskaintzea haien hazkunderako, eta errespetuaren, parte-hartzearen, ahaleginaren eta lankidetzaren aldeko jarrerak hartzea, ekoizpen kolektiboen sorrera ahalbidetzeko.
4. Periferikoak erabiltzea irudi, testu eta soinuak atzeman eta digitalizatzeko, eta irudi finkoaren, soinuaren eta irudi bizidunaren tratamendu digitalerako eta integraziorako programa nagusien funtzionalitateak erabiltzea, adierazpena, komunikazioa edo irudiztatzea helburu duten multimedia ekoizpen txikiak sortzeko.
5. Testu, zenbaki eta grafikoen bidezko informazioa integratzea jakintza unitate konplexuak eratu eta adierazteko irudikapen elektronikoen bidez, horiek modu lokalean aplikatuz, diskurtso baten euskarri gisa, edo modu urrunean, landutako jakintza unitateen zabalkundea erraztuko duen laburpen edo gidoi gisa.
6. Edozein iturritatik lortutako testu, zenbaki eta grafikoetako informazioa integratzea nork bere edukiak prestatzeko eta Web-ean argitaratzeko, elkarreragina ahalbidetzen duten bitartekoak erabiliz (formularioak, inkestak, bitakorak etab.) eta, halaber, multimedia elementuen sarrera errazten duten formatuak erabiliz, eta gainerako erabiltzaileen esku nola jarriko diren erabakitzea.
7. Web-ean argitaratzen diren edukiak partekatzeko eta norberaren ekoizpenen zabalkunderako erabiltzeko aukeren esanahia eta gizartean duten eragina ezagutu eta baloratzea.
8. Segurtasun aktibo eta pasiborako portaerak hartzea, datuen eta pertsonaren beraren babesa ahalbidetzen dutenak Interneteko elkarreraginetan.
9. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak eta haiek erabiltzearen ondorioak baloratzea.
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Sistema eragileak eta segurtasun informatikoa.
.Sare lokalak sortzea: ekipo informatikoak elkarrekin konektatzeko gailu fisikoen konfigurazioa.
.Erabiltzaile taldeak sortzea, baimenak esleitzea, eta eduki eta baliabideak eskura jartzea sare lokaletan erabil daitezen, sistema eragile desberdinetan.
.Segurtasuna Interneten. Posta masiboa, eta kalte egin dezaketen programa, dokumentu edo mezuetatik babestea. Segurtasun aktibo eta pasiborako neurriak hartzearen garrantzia.
.Haririk gabeko konexioak eta informazio trukeak gailu mugikorren artean.
3. multzoa.-Multimedia.
.Sarrerako periferikoen bidez irudi finkoa lortzea.
.Irudi digitalaren oinarrizko tratamendua: oinarrizko formatuak eta horien aplikazioa, irudien tamaina aldatzea eta zatiak aukeratzea, marrazki xumeak egitea, argazki digitalen parametroak aldatzea: asetasuna, argitasuna eta distira.
.Iturri desberdinetatik soinua eta bideoa atzematea. Audio eta bideo edizioa eta muntaketa multimedia edukiak sortzeko.
.Truke sareak, multimedia baliabideen iturri gisa. Besteen ekoizpenak babesten dituzten eskubideak errespetatu beharra.
4. multzoa.-Edukien argitalpena eta zabalkundea.
.Egitura hipertestualetan testuen, zenbakien, soinuen eta grafikoen elementuak integratu eta antolatzea.
.Aurkezpenen diseinua.
.Sorkuntza eta argitalpena web-ean. Argitalpen-estandarrak.
.Informazioaren eskuragarritasuna.
5. multzoa.-Internet eta gizarte sareak.
.Informazioa eta komunikazioa, gizarte ingurunea ulertu eta eraldatzeko iturri gisa: komunitate birtualak eta globalizazioa.
.Jarrera positiboa hartzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuko berrikuntzei buruz eta gizabanakoen nahiz taldeen beharrak asetzeko horiek erabiltzeari buruz.
.Administrazio elektronikoko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuak eskura izatea: truke ekonomikoak eta segurtasuna.
.Urrutiko prestakuntzarako, enplegurako eta osasunerako baliabide eta plataformak eskura izatea.
."Software"aren eta informazioaren jabetza eta banaketa: "software" librea eta "software" pribatiboa, erabili eta banatzeko lizentzia motak.
.Gizarte ingeniaritza eta segurtasuna: iruzurra antzemateko estrategiak; iruzur saioen aurrean babes aktiborako jarrerak garatzea.
.Ingurune birtualetako elkarreraginean intimitatea eta segurtasun pertsonala babesteko ohiturak hartzea: aisiako zerbitzuak eskuratzea.
.Multimedia edukiak banatzeko bideak: musika, bideoa, irratia, telebista.
.Programak eta informazioa eskuratzea, jaistea eta trukatzea. Truke motak.
Ebaluazio irizpideak.
1. Aplikazioak instalatu eta konfiguratzea eta elkarren artean konektatutako sistema informatikoak lortzeko teknikak garatzea.
Irizpide honen bidez baloratuko da ea ikasleak gai diren sareetako baimenik gabeko trafikoa eragozten duten instalazioak aurkitu, jaitsi eta instalatzeko sistema eragile desberdinetan. Era berean, mezuak faltsuak edo iruzurrezkoak direla erakusten duten elementuak identifikatu behar dituzte mezuetan; babes pasiboko jarrerak hartu behar dituzte, zabor posta iragazi eta deuseztatzeko aplikazioak instalatuz eta konfiguratuz, eta babes aktiboko jarrerak hartu behar dituzte, horrelako mezuak hedatzen laguntzeari uko eginez.
2. Gailu mugikorrak eta haririk gabekoak edo haridunak elkarrekin konektatzea informazioa eta datuak trukatzeko.
Gailu finko edo mugikorrekin komunikatzea ahalbidetzen duten sareak sortzeko gaitasuna ebaluatu nahi da. Gailuen funtzionalitate guztiak erabili behar dira eta lehendik dauden sareetan sartu. Halaber, komunikazio protokolo desberdinak eta haiei lotutako segurtasun sistemak ezagutu behar dira, eta egoera bakoitzari edo gailuen konbinazio bakoitzari ongien egokitzen zaiona aplikatu behar da.
3. Argazki-irudiak lortzea, haiei edizio digitaleko teknikak aplikatzea, eta irudi horiek ordenagailuz sortutako irudietatik bereiztea.
Irizpide honen bidez irudi bektorialak eta bit-mapetako irudiak bereizteko gaitasuna baloratu nahi da. Formatu digitaleko argazkiak egin eta gorde behar dira eta editatu egin behar dira irudien ezaugarriak aldatzeko, hala nola formatua, bereizmena, kolorearen oreka eta konposizio-efektuak.
4. Bideo zatiak atzeman, editatu eta muntatzea audioarekin.
Ikasleek gai izan behar dute bideoa eta audioa atzeman, kudeatu eta gordetzea ahalbidetzen duten kanpoko gailuak instalatu eta erabiltzeko. Edozein soinu iturri editatzeko oinarrizko teknikak aplikatuko dira: lokuzioa, giroko soinua edo musika zatiak; halaber, bideoaren edizio ez-linealeko teknika oinarrizkoak erabili behar dira, atzemandako irudiak eta soinu iturriak batzen dituzten ikus-entzunezko mezuak osatzeko.
5. Ideiak eta proiektuak azaltzeko orduan ahozko diskurtsoari laguntzea helburu duten aurkezpenak diseinatu eta egitea.
Ebaluatu nahi da ikasleek zenbateko gaitasuna duten jendaurrean azaldu beharko dituzten mezu konplexuak egituratzeko, ordenagailua aurkezpenetarako baliabide gisa erabiliz. Aintzat hartuko da multimedia elementuak zuzen aukeratu eta integratzea mezuaren edukiaren arabera, baita azken produktuaren zuzentasun teknikoa eta ahozko diskurtsoaren balioa ere.
6. Sarerako edukiak garatzea, informazioaren argitalpenean irisgarritasun-estandarrak aplikatuz.
Ikasleek aplikazio bereziak erabili behar dituzte web guneak sortu eta argitaratzeko. Horretarako, multimedia baliabideak erabiliko dituzte eta nazioarteko erakundeek ezarritako estandarrak aplikatuko. Beren ekoizpenetan aintzat hartuko dituzte irisgarritasunari buruzko gomendioak, eta web-ean agertzearen garrantzia baloratuko dute, pertsonen eta taldeen era guztietako ekimenen berri zabaltzeko.
7. Gizarte sare birtualetan aktiboki parte hartzea, informazio eta ekimen komunen igorle eta hartzaile gisa.
Irizpide honen bidez jakin nahi da ea ikasleak gai diren edukiak argitaratzea ahalbidetzen duten zerbitzuak Interneten aurkitzeko eta zerbitzu horien bidez bakarkako edo taldeko egunkari edo orriak sortzeko, beren interesekin zerikusia duten taldeetarako harpidetza egiteko eta talde horietan aktiboki parte hartzeko. Argitaratutako informazioa sistematikoki mantendu beharko da eta baliabide nahiz zerbitzu berriak erantsi ere bai. Hori baloratu eginen da. Sare birtualen eremuan urrutiko irakaskuntzarako eta lana bilatzeko inguruneak erabiltzen jakin behar dute.
8. Softwareak eta edukiak banatzeko ereduak identifikatzea eta horiekiko jarrera koherenteak izatea.
Ebaluatu behar da ikasleek zenbateko gaitasuna duten antzeko funtzionalitateak dituzten aplikazioen artean aukeratzeko, sisteman halako aplikazioak sartu beharra dagoenean, kontuan izanik "softwarea" banatzeko eredu bakoitzaren berezitasunak. Kontuan hartuko dira berezitasun horiekiko errespetua eta aplikazioak nahiz horien bidez sortzen diren edukiak erabili eta partekatzeko orduan ikasleak agertzen duen jarrera. Era berean, bestek sortutako edukien trukean hirugarrenen eskubideak errespetatzea baloratuko da.
9. Testuak eta mezuak (ahozkoak, idatzizkoak eta ikus-entzunezkoak) adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.
LATINA
Latina laugarren kurtsoan aukerako irakasgaia da eta beraren bidez Erromako hizkuntza eta kulturarako hurbilketa berariazkoa egiten da. Kultur eta hizkuntza edukietatik abiatuta ikasten da. Eduki horiek elkarren osagarriak dira eta ondare klasikoa deritzonaren barruan oso ekarpen garrantzitsuak egin dituzte biek. Batetik ekarpen horrek eta bestetik egungo gizartean bizirik irauteak aurkezpenaren gidari izan behar dute eta irakasgaia ikastea justifikatuko dute.
Irakasgaiak bi helburu nagusi ditu: hizkuntzaren oinarrizko ikasketari ekitea, latina hizkuntza erromantze askoren jatorrian baitago; eta, bestetik, Erromako gizartearen eta kulturaren alderdirik azpimarragarrienak ezagutzea gaur egungo mundukoekin erlazionatzeko. Lehenengo helburuaren bidez, hizkuntza bera hobeki ezagutu eta erabiliko da ikasteko eta komunikatzeko tresna nagusi gisa. Bigarren helburuaren bidez egungo gizartearen interpretazio ponderatuagoa egin daiteke. Biek eraginkortasunez laguntzen dute oinarrizko gaitasunak garatzen eta etapa honetako helburuak lortzen.
Irakasgaiaren zati handi bat hizkuntza edukiek betetzen dute, latina mundu klasikoak mendebaldeko zibilizazioari egindako ekarpenik garrantzitsuena delakoan; eboluzioagatik nahiz eragin lexikoagatik, latina erabiltzen ditugun hizkuntzetan ageri da, baita ikasleek ikasten dituzten hizkuntzetan ere.
Latinaren sistema aztertzeak, hizkuntza flexiboaren eredutzat hartuta, bide ematen du, alderaketaren bidez, gogoeta sakona egiteko ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntzen osagai formalei eta mekanismo sintaktikoei buruz. Nahiz eta latinaren oinarrizko ezagutza baino ez izan, hizkuntza erromantzeak uler daitezke eboluzio baten emaitza zehatz gisa, eta suma daiteke zenbateraino dauden haien egitura eta lexikoa jatorrizko hizkuntzarekin zorretan. Bestalde, itzulpengintza ikerketa-esperientzia da: pentsamenduaren logika erabiltzen du, memoria sendotzen du eta ikasteko diziplina-ohiturak bultzatzen ditu. Azken finean, haren bidez hobeki arrazoitzen da eta nola ikasi ikasten da.
Latinaren historia eta eboluzioa eta hitzen osaketa aztertuta, ikasleek ezagutza nahikoak izanen dituzte hizkuntzen eboluzioa ulertzeko, aldaketa fonetikoaren eta semantikoaren prozesuak zehazteko eta lexikoa osatzean diharduten prozedurak adierazteko.
Halaber, irakasgaiaren bidez Erromako gizartearen esparru geografikoa eta historikoa eta alderdi azpimarragarrienak jorratzen dira. Gizarte horretatik bizimoduak, erakundeak edo lan literario, tekniko eta artistikoak iritsi zaizkigu eta horiek guztiak Europaren egituraren eta aurrerapenaren oinarri izan dira. Ezagutza hori beharrezko erreferentzia da gizarte-antolaketaren aurrekari historikoak edo pertsonen eskubideen nondik norakoak arakatzeko. Gure orainaldia moldatu duen eta gure kanon estetiko asko eta askotan eragina izan duen kulturak, gainera, gure kultur ondarea mundu klasikoaren sustraiekin lotzen duten balio unibertsalak transmititu ditu. Ildo horretan, literatura testuak irakurriz gero, kultura greko-latindarreko gaiak eta topikoak gaurdaino iritsi direla eta oraindik ere gure idazkietan eragina dutela ikus daiteke.
Ikuspuntu horren arabera, irakasgaiaren edukiak lau multzotan banatzen dira. Lehenengo hirurek (Latinaren sistema, Latinaren historia eta bilakaera eta Hitzen osaketa) hizkuntza edukiak azpimarratzen dituzte eta elkarren artean erlazionatzen dira. Horrela, latina ikasteaz gain, norberaren hizkuntza ere zehatzago erabili ahal izanen da, baita terminologia landua, zientifikoa eta teknikoa behar bezala ulertu ere. Laugarren multzoan (Mundu klasikoa transmititzeko beste bide batzuk) Erromako gizartearen alderdi nagusiak jorratzen dira, ondoko hauek azpimarratuz: egungo munduari mundu klasikoak utzitako arrastoak, horien aurrekari klasikoen azterketa konparatiboa, eta jarraipenaren, bilakaeraren eta aldaketaren balorazio kritikoa.
Lau multzo horietako edukien banaketan, edukiak berariaz tratatzeaz gain, testuinguru orokorrean kokatu behar dira eta testuinguru horretan elementuek azalpen erlazionatu eta koherentea izan behar dute.
Edukiak behar bezala tratatzean eta helburuei lehentasun egokia ematean datza irakasgaiaren baliagarritasun bikoitza. Horrekin guztiarekin latinari eta Erromako kulturari buruzko ezagutza oinarrizkoak lortu behar dira; betiere ezagutza horiek ikasketaren eta garapen pertsonal eta sozialaren testuinguru desberdinetan funtzionalak eta erabilgarriak izan behar dute eta, aldi berean, humanitateekin eta gizarte zientziekin zerikusia duten ikasketetan jarraitzeko oinarri egokiak ezarri behar dituzte. Hala, Latina irakasgaia, bere edukien bidez eta bere helburuen lorpenaren bidez, ikasle guztientzat baliagarria izanen da etapa honetan proposatzen diren gaitasun eta ahalmenetan behar adinako maila lortzeko.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko irakasgaiak egiten duen ekarpena.
Curriculumaren elementu adierazgarrienetatik abiatuta, Latinak zuzeneko ekarpena egiten du Hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasuna lortzeko.
Irakasgai honetako eduki guztietatik abiatuta askotariko testuen ulermenezko irakurketa eta ahozko zein idatzizko adierazpena lantzen dira, kalitatezko edozein ikasketa egiteko ezinbesteko baliabide gisa. Latinaren egitura ezagutuz gero, Europako hizkuntza erromantzeen gramatika funtzionala sakonago ulertzen da. Erromantzeak ez badira ere, beste hizkuntza batzuekin ere berdin gertatzen da, latina bezala flexiboak badira edo latinak ekarpen lexiko garrantzitsua egin badie. Ematen den informazioa jaso eta prozesatzeko, baita behar bezala erabiltzeko ere, beharrezkoa da elementu morfosintaktikoak eta hiztegiarenak interpretatzea eta, halaber, itzulpengintzan eta erretrobertsioan aritzea.
Hitzak eratzeko prozedurak eta eboluzio fonetikoaren fenomenoak ezagutzeak eraginkortasunez laguntzen du oinarrizko hiztegia garatzen, eta hizkuntza komunikazio-tresnatzat erabiltzera bultzatzen du. Etimologia greko-latindarrak ezagututa, hiztegi landua ulertzen eta erabiltzen ahal da, baita termino zientifikoen nahiz teknikoen hiztegi berezia ere.
Latinaren historiaren eta eboluzioaren ezagutzatik abiatuta, denboran zeharko eta eremu geografiko nahiz sozialetan zeharko hizkuntzen aldakortasunaz jabetzen gara eta hizkuntzen arteko harremanek kulturen arteko harremanak eragiten dituztela ikusten dugu. Ezagutza horrek, aldi berean, hizkuntza guztiak errespetatu eta horiekiko interesa izatea sustatzen du, eta bertan sartzen dira hizkuntza zaharrak nahiz gutxiengoen hizkuntzak ere. Azkenik, kultur eta hizkuntz desberdintasunetan oinarritutako estereotipoak errefusatzen dira.
Irakasgaiaren bidez adierazpen kultural eta artistikorako gaitasuna lortzen da, gure herrialdean eta Europan Erromak utzi duen ondare arkeologiko eta artistiko garrantzitsua ezagutzearen bidez. Horrela, artea giza sormenaren emaitza eta historiaren lekukoa den neurrian, irakasgai honek arteaz gozatzen eta hura estimatzen laguntzen du; gainera, ondare hori zaintzeko interesa sustatzen du. Halaber erreferentziak ematen ditu balorazio kritikoa egiteko kultura eta mitologia greko-latindarretan oinarrituta gerora egin diren artelanei buruz, edota komunikabideek hedatzen dituzten mezuei buruz, hauen oinarri ikonikoa maiz errepertorio klasikoan baitago. Gainera, mundu klasikoa eta beraren iraupena ezagututa, ondorengo literatura hobeki interpreta daiteke, bertan gaiek, arketipoek, mitoek eta topikoek bizirik iraun baitute. Aldi berean, irakurtzeko interesa, testuen izaera estetikoaren balorazioa eta literatura zaletasuna garatzen dira.
Gaitasun sozialari eta herritartasunari ere ekarpena egiten dio: erromatarren erakundeak eta bizimodua ezagutzen dira eta erreferentzia historikotzat hartzen dira gizarte antolaketa, herritarrek bizitza publikoan duten partaidetza eta gizabanakoen nahiz taldeen eskubide eta betebeharren mugaketa ulertzeko, iraganean latinaren bidez baturik egon zen Europa alderdi-aniztun baten esparruan eta ingurunean. Bestalde, gizarte hartan zeuden desberdintasunak ezagututa, gizarte talde edo talde etniko jakinetako kide izateagatik edo sexuagatik jasaten den diskriminazioaren aurreko erantzun kritikoa sortzen da. Hartara ikasleek balorazio positiboa eginen dute herritarren parte-hartzeaz, negoziazioaz eta guztientzako berdinak diren arauen aplikazioaz, gatazkak konpontzeko tresna baliagarri gisa.
Irakasgai honek lagundu egiten du informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala garatzen, irakasgaiaren zati batean informazioa bilatu, hautatu eta tratatu behar baita. Horrez gain, gaitasun hau lortzeko oinarrizko tresnak dira honakoak: informazioa bildu, hautatu eta aztertzea, laburpenak egiteko teknikak aplikatzea, gako hitzak identifikatzea eta ideia nagusien eta bigarren mailako ideien artean bereiztea. Izan ere, gaitasun honek lotura estuak ditu etengabeko prestakuntza pertsonalerako trebetasunekin. Bestalde, irakasgai honek gaitasun digitala garatzen lagunduko du informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen diren heinean, informazioa orokortzen duen tresna gisa eta ikasitakoak besteei adierazteko baliabide gisa.
Latinaren bidez ikasten ikasteko gaitasuna errazago lortzen da. Izan ere, ikasteko prestasuna eta ikaskuntza antolatzeko trebetasuna sustatzen dira, autonomiarako, diziplinarako eta gogoetarako trebetasunak sustatzen, memorizazioaren bidez datuak berreskuratzeko gaitasuna lantzen da eta hezkuntza prozesua zorroztasun logikoaren testuinguruan kokatzen da.
Irakasgai honek lagundu egiten du norberaren autonomia eta ekimena lortzen, erabiltzen diren prozeduretan planifikatu, aukera desberdinak ebaluatu eta erabakiak hartu behar direlako. Elkarlanean arituz eta emaitzak elkarri azalduz, ikaskideen ekarpenak baloratzen dira, norberaren akatsak aitortzen dira, nola zuzendu behar diren ulertzen da eta emaitza ezegokien aurrean amore ez ematen ikasten da. Laburbilduz, irakasgai honek hobekuntzarako;; aukerak eskaintzen ditu eta hobetu nahia sustatzen du.
Helburuak.
Etapa honetan Latinaren irakaskuntzaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:
1. Latinaren elementu morfologikoak, sintaktikoak eta lexikoak identifikatu eta erlazionatzea testu errazak aztertu eta itzuli ahal izateko.
2. Ikasteko antolaketaren, lanaren eta diziplinaren ohiturak garatzea, latinezko testuak aztertu eta itzultzeko beharrezkoa den egituratze mentalaren mekanismoetatik abiatuta.
3. Ulermenezko irakurketa eta ahozko nahiz idatzizko adierazpena hobetzea eta, horretarako, latinaren hiztegia eta gramatika-egiturak ezagutzea.
4. Hizkuntza erromantzeen jatorria eta bilakaera ezagutzea ezaugarri komunak eta hizkuntza-aniztasuna baloratzeko, Europako herrien kultur aberastasunaren lekukoak baitira.
5. Latinetik hizkuntza erromantzeetara izandako eboluzio fonetikoaren oinarrizko erregelak erabiltzea eta latinaren ondare-hitzak, kultismoak eta esamoldeak identifikatzea hizkuntza-testuinguru desberdinetan.
6. Norberaren hizkuntzan dagoen jatorri greko-latindarreko lexikoaren esanahia ulertzea eta hiztegi landua, zientifikoa eta teknikoa ulertzea bere osagai etimologikoetatik abiatuta.
7. Ikasleek ezagutzen dituzten hizkuntza erromantzeen elementu formalei eta hizkuntza-egiturei buruz hausnarketa egitea latinarekin alderatuz, hizkuntza flexiboaren eredua den aldetik.
8. Eskolako liburutegia nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea erromatar kulturaren eta zibilizazioaren inguruko gai azpimarragarriei buruzko lanak ezagutu, arrazoitu eta orientatzeko eta ezagutzak ikasi eta partekatzeko tresna gisa.
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Latinaren sistema.
.Latinaren alfabetoa eta ahoskera. Latinezko testuak irakurtzea eta termino gardenak ezagutzea.
.Latina, hizkuntza flexibo gisa. Kasuak eta horien balio sintaktiko nagusiak. Latinaren eta ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntza erromantzeen egituren arteko desberdintasun eta parekotasun nagusiak ezagutzea.
.Hitz motak. Izen, izenordain eta aditz flexioa. Latineko flexioaren kategoria gramatikalak ezagutzea eta egungo hizkuntzetako elementu flexiboekin alderatzea. Maiztasuneko lexiko latinoa.
.Oinarrizko perpaus-egiturak. Komunztadura eta hitzen ordena. Lotura koordinatzaile ugarienak. Analisi morfosintaktikoa, latinezko testu labur eta errazak itzultzea eta perpaus sinpleen erretrobertsioa egitea.
.Latina aintzat hartzea mundu klasikoari iraunarazi eta mundu hori transmititzeko bide nagusia eta hizkuntza erromantzeen sistema sakonki ulertzeko berebiziko tresna den aldetik.
3. multzoa.-Latinaren historia eta bilakaera.
.Latinaren jatorria eta bilakaera. Hizkuntza indoeuroparren sailkapena.
.Latin landua eta latin arrunta. Nola osatu ziren hizkuntza erromantzeak. Idatzizko eta ahozko hizkuntzen arteko bereizketa. Hizkuntza erromantzeen eboluzio prozesuak aztertzea.
.Eboluzio fonetikoa. Ondare-terminoak eta kultismoak. Aldaketa fonetiko ohikoenen azalpena. Latin-erro bereko hitzen arteko lotura semantikoa eta eboluzio fonetiko desberdina.
.Latinetik eratorriak ez diren hizkuntza modernoei latinak egindako ekarpen lexikoa. Erromantzeak ez diren hizkuntzetako testuak irakurtzea eta horietan latin jatorriko terminoak identifikatzea.
.Europako hizkuntza nagusien jatorri komuna baloratzea, hiztegi berria lortzeko interesa azaltzea, gainerako hizkuntzekiko errespetua agertzea eta horiek erabiltzen dituen jendearen kultur diferentziak onartzea.
4. multzoa.-Hitzen osaketa.
.Hizkuntza erromantzeen osagai greko-latindarrak. Norberaren hizkuntzan erabiltzen diren lexema, atzizki eta aurrizki greko-latindarrak identifikatzea. Hitzak definitzea beren etimoetatik abiatuta.
.Zientziaren eta teknikaren hiztegia. Terminologia berariazkoetan etimo grekoak eta latindarrak hautematea.
.Latinismoak eta latinezko lokuzioak. Ahozko eta idatzizko hizkuntzari erantsitako latinezko esamoldeak hautematea.
.Hitzen esanahi etimologikoa ezagutzeko jakin-mina eta hiztegia behar bezala erabiltzeko interesa izatea.
5. multzoa.-Mundu klasikoa transmititzeko beste bide batzuk.
.Erromako gizartearen esparru geografikoa eta historikoa. Lehen eta bigarren mailako iturriak erabiltzea iragana ezagutzeko.
.Erakundeak eta eguneroko bizitza. Haien erreferenteak identifikatzea gure gizarte eta kultur ikuspegitik. Gizarte eta familia egiturak alderatzea eta azterketa kritikoa egitea.
.Erromanizazioaren arrasto materialak. Erromatar ondare arkeologikoa eta artistikoa zuzenean eta zeharka behatzea eta, horretarako, hainbat baliabide erabiltzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituztenak barne.
.Mitologia literaturan, arte plastikoetan eta ikus-arteetan.
.Mota guztietako literatura eta arte agerpenetan mitologia klasikoaren elementuak hautematea eta horien esanahia interpretatzea.
.Mendebaldeko historian Erromak bete duen zeregina baloratzea, hark utzitako ondare arkeologikoa, artistikoa eta literarioa errespetatzea eta latindar literaturako testuak irakurtzeko interesa izatea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Egile klasikoen eta modernoen testu itzulien edukia laburtzea eta horietan alderdi historikoak edo kulturalak identifikatzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak gai diren testu baten edukia ulertzeko, erromatar zibilizazioko gertaerak, pertsonaiak eta alderdiak identifikatzeko eta testuak eskainitako datuak egungo erreferentziekin lotzeko. Horretarako, testuen eskemak eta laburpenak eginen dituzte, batez ere testu historikoenak. Gainera, lortutako ezagutzetatik abiatuta, iruzkinak sartuko dituzte eta erromatar gizarteko bizimoduak, ohiturak eta jarrerak baloratuko dituzte, gure gizarteekin alderatuta.
2. Garai guztietako literatur eta arte agerpen desberdinetan inspirazio iturri gisa mitologia klasikoa bereiztea eta ondare arkeologikoan erromanizazioak utzitako arrastoak hautematea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ea ikasleek identifikatzen dituzten mitologia klasikoaren eta erromatarren ondare arkeologikoaren elementu nagusiak adierazpeneko testuinguru desberdinetan, literatura testuetan eta edozein motatako ikonografian, ea horien esanahi berariazkoa ulertzen duten eta horien balioa aintzat hartzen duten inspirazio iturri gisa. Horretarako, bilaketak eginen dituzte askotariko iturrietara joz, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak barne, edo beren ezagutzak azalduko dituzte mitologia edo arkeologia gaien inguruko testuak, mezuak edo irudiak iruzkinduz.
3. Eboluzio fonetikoaren oinarrizko erregelak aplikatzea ohiko hiztegiko termino erromantzeak sortu dituzten etimo latindarrei, eta ondare-terminoaren eta kultismoaren arteko lotura semantikoa zehaztea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea zenbateko gaitasuna duten eboluzio fonetikoaren mekanismoak erabiltzeko eta jatorri bereko hitzen esanahien arteko desberdintasunak aztertzeko. Horretarako, eboluzio erregelak aplikatuko dituzte, edo erromatarrengandik jasotako terminoarekin alderatuz ondorioztatuko dituzte erregela horiek. Gainera, ikasleek konposizioak idatzi beharko dituzte, ereduei jarraituz, eta aurrez ikasitako ondare-terminoak eta kultismoak sartuko dituzte testu horietan.
4. Egunero erabiltzen diren hitzetan eta zientzien nahiz teknikaren hiztegi berezian osagai greko-latindarrak identifikatzea, eta horien esanahi etimologikoa azaltzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleak gai diren hizkuntza-testuinguru desberdinetan formante grekoak eta latindarrak hautemateko eta eguneroko terminoen, termino zientifikoen nahiz termino teknikoen definizio etimologikoak osatzeko. Horretarako, jarduera egokiak proposatuko dira, hizkiek dakartzaten aldaketa semantikoak bereizteko. Ikasitako gaietako hiztegi berariazkoa duten testuak erabiliko dira.
5. Ikasleek dakizkiten hizkuntzei erantsitako latinismoak eta latinezko lokuzio arruntak hautematea eta horien esanahia azaltzea ahozko nahiz idatzizko adierazpenetan.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek identifikatu eta ulertzen ote dituzten hizkuntza modernoetan sartutako esamolde latindarrak, eta horiek koherentziaz erabiltzeko gauza diren. Horretarako, askotariko testuak erabiliko dituzte: literaturakoak, egunkarietakoak edo publizitate mezuak, ikasten ari diren hizkuntzetan idatziak. Testu horietan latinezko esamoldeak bilatuko dituzte eta konposizio laburrak idatziko dituzte horiek behar bezala erabiliz.
6. Latinaren oinarrizko egitura sintaktikoak eta elementu morfologikoak hautematea eta norberaren hizkuntzakoekin alderatzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek ulertzen duten latinaren oinarrizko funtzionamendua eta gai diren beren hizkuntzako elementu eta egiturekiko analogiak eta desberdintasunak zehazteko. Latinaren paradigmak finkatzeko jarduerez gain, ikasleek beren ulermena erakutsi ahalko dute latinezko testu bat eta bere itzulpena alderatuz eta bi hizkuntzetako hitz aldaezinak, morfema flexiboak eta egitura sintaktikoak identifikatuz.
7. Testu labur eta errazak itzultzea eta erretrobertsioaren bidez perpaus sinpleak sortzea latinaren berezko egiturak erabiliz.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek ongi ikasi dituzten latinaren oinarrizko egitura morfologiko eta sintaktikoak eta gai diren horiei antzemateko testu errazen itzulpen zuzenak edo alderantzizko itzulpenak egiterakoan. Horretarako analisi morfosintaktikoak, itzulpenak eta erretrobertsioak eginen dira eta ariketa horietan agerian jarri beharko da analisiaren eta egindako bertsioaren arteko lotura.
8. Irakasleak gidatuta, Erromako ekoizpen artistiko eta teknikoari, historiari, erakundeei edo eguneroko bizitzari buruzko lan erraza egitea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak gai diren askotariko iturrietatik informazioa lortzeko, informazio hori antolatzeko, bildutako datuak kronologian kokatzeko, erreferente klasikoak interpretatzeko egungo munduan dituzten kidekoekin alderaturik, eta emaitza modu ordenatuan eta koherentziaz azaltzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz beren lana aurkezteko lehentasunezko tresna gisa.
MATEMATIKA
Mundua ulertzeko ahaleginean zibilizazio guztiek tresna matematikoak sortu eta garatu izan dituzte: kalkuluak, neurketak eta forma eta kantitateen arteko erlazioen azterketak garai guztietako zientzialariei errealitatearen ereduak sortzen lagundu diete.
Bai historiaren bai gizartearen ikuspegitik, matematika gure kulturan sartua dago eta pertsonek matematika estimatzeko gai izan behar dute. Hona adibide batzuk: espazioa eta denbora menderatzea, baliabideak, formak eta proportzioak antolatu eta optimizatzea, iragartzeko eta ziurgabetasuna kontrolatzeko ahalmena edo teknologia digitalaren erabilera.
Gaur egungo gizartean pertsonek, eremu profesional guztietan, orain dela urte gutxi baino hobeki erabili behar dituzte ezagutza eta trebetasun matematikoak. Erabakiak hartzeko, mota guztietako mezuak ulertu, aldatu eta sortu behar dira. Erabiltzen den informazioan geroz eta maizago agertzen dira taulak, grafikoak eta formulak, eta horiek behar bezala interpretatzeko ezagutza matematikoak behar dira. Horregatik, herritarrek prest egon behar dute gertatzen diren aldaketa etengabeetara eraginkortasunez egokitzeko.
Alabaina, gaurko gizarteko erronkei aurre egiteko, horrez gainera, herritarrak prestatu egin behar dira autonomia izan dezaten hipotesiak ezarri eta erkatzeko orduan, estrategiak diseinatzerakoan edo emaitzak antzeko egoerei aplikatzerakoan. Etapa honetarako aukeratu diren eduki matematikoen bidez lortu nahi da ikasle guztiek lor ditzatela proposaturiko helburuak, eta prestaturik egon daitezela helduaroko bizitzari ekiteko. Horregatik, kasu bakoitzean behar diren neurriak hartu beharko dira etapa honetako ikasleen askotariko jarrerei eta gaitasun kognitiboei egoki erantzuteko.
Ikaskuntza eraginkorra izan dadin, ikasleak lortu behar dituen ezagutza berriak aurretik lortutakoetan oinarritu behar dira. Gainera, ikasgai berriak betiere ikaslearen esperientziarekin lotu behar dira, eta lehentasunez problemen ebazpenaren testuinguruan aurkeztu. Zenbait kontzepturi intuiziozko egoeretatik eta ikasleen hurbileko egoeretatik heldu behar zaie, ahal dela, eta gero berriro jorratuko dira beste ikuspuntu batzuetatik, konplexutasun elementuak eransteko. Konplexutzat jotzen diren edukiak mailaz maila eta modu ziklikoan finkatuko dira, horiei ikuspegi zabalagoetatik edo eduki berriekin lotuta heltzeko bide ematen duten egoerak aurkeztuz.
Kurtso guztietan eduki komunen multzoa sartu da eta horiexek osatzen dute kurtsoko ezagutza matematikoak egituratzen dituen zeharkako ardatza. Multzo honek berariazko erreferentzia egiten dio, besteak beste, curriculumeko oinarrizko gai bati: problemen ebazpenari. Prestakuntzaren ikuspegitik, problemak ebazten direnean pertsonaren oinarrizko gaitasunak lanean jartzen dira: irakurri ahala ulertu, gogoeta egin, lan plana prestatu, berrikusi eta moldatu, hipotesiak sortu, soluzioaren baliozkotasun eremua egiaztatu etab. Ez da alferrik problemaren ebazpena jarduera matematikoaren ardatz nagusia. Halaber, multzo honen barruan sartu dira egiten ari diren prozesuak hitzez adierazteko gaitasuna eta euskarri matematikoa duten egoerak interpretatu, baloratu eta haiei buruzko erabakiak hartzeko norberaren gaitasunarekiko konfiantza. Horrela nabarmendu egiten da faktore afektiboek matematikaren irakaskuntzan eta ikaskuntzan duten garrantzia.
Gainerako edukiak bost multzotan banatu dira: Zenbakiak, Aljebra, Geometria, Funtzioak eta grafikoak, eta Estatistika eta probabilitatea. Esan beharra dago edukiak antolatzeko modu bat besterik ez dela hori. Helburua ez da izan konpartimentu itxiak sortzea: multzo guztietan zenbakizko teknikak eta teknika aljebraikoak erabiltzen dira eta haietako edozeinetan erabilgarria izan daiteke taula egitea, grafikoa sortzea edo probabilitate-ziurgabetasunezko egoera eragitea.
Zenbakiak erabiltzeko gaitasunaren garapena Lehen Hezkuntzan hasten da, eta Bigarren Hezkuntzan jarraitzen du: orain zabalagoak dira erabili beharreko zenbaki multzoak eta jada ikasitakoak sendotu egiten dira, zenbakizko adierazpen formen arteko loturak ezartzen baitira (zatikiak, hamartarrak eta ehunekoak). Kurtso hauetan ez dira kalkulurako trebetasunak eta arkatzez paperean egiten diren algoritmoak bakarrik garrantzitsuak. Horretaz gainera, eragiketak behar bezala ulertu behar dira zentzuz erabili ahal izateko, eta aldi berean zenbatespenerako eta kalkuluak buruz egiteko gaitasuna garatu behar da, emaitzen eta balizko erroreen gaineko kontrola errazte aldera.
Bestalde, trebetasun aljebraikoak garatzeko, geroz eta gehiago erabiltzen dira sinboloak eta adierazpenak Bigarren Hezkuntzako lehenengo urtetik azkenera arte, eta arreta berezia jartzen zaio problema bakoitzaren enuntziatutik abiatuta irakurketa, sinbolizazioa eta planteamendua egiteari.
Aljebrako edukiak antolatzeko kontuan hartu da haren ikasketa, maizegi, ikasle askorentzat zaila suertatzen dela. Ezagutza aljebraikoa eraikitzeko, hasieran kantitateak adierazi eta transformatu behar dira. Lehen kurtsoetan oso garrantzitsuak dira eredu eta erlazioekin egiten den lana, sinbolizazioa eta hizkuntzen arteko itzulpena.
Geometriak, azalerak eta bolumenak kalkulatzeko definizioak eta formulak eskaintzeaz gain, propietateak eta erlazioak deskribatu eta aztertzen ditu batez ere, baita forma eta egitura geometrikoak sailkatu eta arrazoitu ere. Geometriaren ikasketak aukera etengabeak eskaini behar ditu eraiki, marraztu, ereduak egin, neurtu edo sailkatzeko, askatasunez aukeratutako irizpideekin bat. Geometria ikasteak beste eremu batzuekin harremanak ezartzeko aukera paregabea eskaintzen du, hala nola naturarekin edo artearen munduarekin, eta hori ez litzateke alde batera utzi behar.
Beti gomendagarria da manipulazio-baliabideak erabiltzea ikasleen pentsamenduak katalizatzeko, baina geometrian alderdi horrek aparteko garrantzia du; izan ere, geometrian abstrakzioa eraiki daiteke objektu fisiko batekiko elkarreraginaren bidez eskuratutako esperientziatik sortzen diren ideien gaineko gogoetatik abiatuta. Interes berezia dute geometria dinamikako programek. Horien bidez ikasleek irudiekin eta beren elementu bereizgarriekin elkarreraginean jardun dezakete eta ariketa hori lagungarria da propietateak aztertzeko, erlazioak arakatzeko eta hipotesiak formulatu eta balidatzeko.
Aldagaien arteko erlazioak aztertzea eta taulen, grafikoen eta eredu matematikoen bidez irudikatzea oso erabilgarria da fenomeno ekonomiko, sozial edo naturalak deskribatu, interpretatu, iragarri eta azaltzeko. Multzo honetako edukien bidez egoerak adierazteko hainbat modu lantzen dira: hitzez, zenbakiz, geometria erabiliz edo hitzez hitzeko adierazpen baten bidez. Halaber, adierazpenak hizkuntza batetik bestera aldatzeko moduak aztertzen dira. Ikasleak funtzio mota jakin batzuen ezaugarriak bereizteko gai izan daitezela lortu nahi da, bestalde, benetako egoeren ereduak egin ahal ditzaten.
Estatistika komunikabideetan agertzen da eta hainbat jakintza-arlotan erabiltzen da. Horregatik, gaur egun estatistika oso garrantzitsua da eta hura ikasiz gero ikasleak gai izanen dira informazio estatistikoa modu kritikoan aztertzeko, batzuetan egiten diren aurkezpen engainagarriei, interpretazio lerratuei eta gehiegikeriei antzemanez. Lehen kurtsoetan ausazko fenomeno xumeetarako hurbilketa naturala egin nahi da. Horretarako datu estatistikoak landuko dira taula eta grafikoen bitartez. Gero, lagin batetik balio adierazgarriak lortzea izanen da lanaren xedea, eta sakonago aztertuko da nola erabili behar diren diagrama eta grafiko konplexuagoak horietatik ondorioak ateratzeko. Kalkulu orriak erabiliz gero, errazagoa da informazioa antolatzea, grafiko xumeak erabil daitezke, datu asko landu daitezke, eta kalkuluak egiteko orduan denbora eta ahalegina txikiagoak dira eta horrela galderak formulatzeko, ideiak ulertzeko eta txostenak idazteko aukera dago.
Ezagutza eraikitzeko orduan, bitarteko teknologikoak oinarrizko tresnak dira irakasteko, ikasteko eta, laburbilduz, matematika egiteko. Tresna horiek erabiltzen direnean arreta handiagoa jar daiteke erabakiak hartzen, hausnarketan, arrazoitzen eta problemak ebazten. Ildo horretan, kalkulagailua eta tresna informatikoak gaur egun asko erabiltzen dira eguneroko bizitzan; beraz, irakasgai hau ikasgelan lantzean errealitate hori islatu beharko litzateke.
Etapa honetan ikasleei orientabidea eskaini behar zaie, ikasleen askotariko motibazio, interes eta ikasketa-erritmoei erreparatuta. Hori dela eta, azken kurtsoan Matematika irakasgaiak bi aukera izaten ahalko ditu, A eta B aukerak hain zuzen. Bi aukera horietan azpimarratzen diren edukiak bereizi egiten dira, neurri batean bederen, alderdi hauei erreparatuta: arreta gehiago edo gutxiago izaera terminalari ala propedeutikoari jartzen dioten, edo sinbolismo abstraktua gehiago ala gutxiago erabiltzen duten, zehaztasun edo zorroztasun matematiko handiagoa ala txikiagoa eskatzen duten, etab. Bi aukerak ezartzea komenigarri egiten duten desberdintasunak edukien aukeraketan ez ezik, landuko diren moduan ere islatzen dira, eta horretan bereziki.
Kasu guztietan matematika ikasleei ezagutza eta prozesuen multzo gisa aurkeztu behar zaie, beren esperientziekiko hurbilak, denboran zehar eboluzionatu dutenak eta, ziurrenik, etorkizunean ere eboluzionatzen jarraituko dutenak.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko irakasgaiak egiten duen ekarpena.
Irakasgaiaren curriculum osoak matematikako gaitasuna lortzen laguntzen duela esan daiteke; izan ere, errealitatea interpretatu eta deskribatzeko eta horren gainean jarduteko pentsamendu matematikoaren modu desberdinak erabiltzeko gaitasuna ikasketaren xedearen zati da. Edukien multzo guztiak bideratuta daude matematikaren ikuspegitik arrazoitzeko, argudio matematikoak ulertzeko eta hizkuntza matematikoan gauzak adierazi eta komunikatzeko trebetasun eta jarrerak aplikatzera. Horretarako, tresna egokiak erabili behar dira eta ezagutza matematikoa bestelako ezagutzekin integratu behar da. Hala, ondorioak aterako dira, ziurgabetasuna gutxituko da eta konplexutasun maila desberdinetako eguneroko egoerei aurre eginen zaie. Esan behar da matematika irakasteko modu guztiek ez dutela berdin laguntzen matematikako gaitasuna lortzen: ikasketen funtzionaltasuna azpimarratzeak, inguratzen gaituen mundua ulertzeko erabilgarritasunak edo problemak ebazteko estrategien hautapenak, horiek guztiek benetako aukera ematen dute matematika hainbat jakintza-arlori edo eguneroko bizitzako hainbat egoerari aplikatzeko.
Forma, erlazio eta egitura geometrikoak bereiztea, batez ere ikusmen espazialaren garapenaren bidez, eta formak nahiz adierazpenak planoaren eta espazioaren artean transferitzeko gaitasuna garatzea lagungarria da mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna sakonean lantzeko. Eredugintza beste erreferente bat da norabide berean. Ereduak egiteko, egiazko egoeraren ezaugarri nabarmenak identifikatu eta hautatu behar dira, sinboloen bidez hura irudikatu behar da eta jokabideak, erregulartasunak eta inbarianteak zehaztu, horietatik abiatuta ereduaren eboluzioari, zehaztasunari eta mugei buruzko aurreikuspenak egin ahal izateko.
Bestalde, ikasteko eta problemak ebazteko baliabide didaktiko gisa tresna teknologikoak eransten dira eta hori lagungarria da ikasleek informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala hobetu dezaten. Era berean, hizkuntza grafikoa eta estatistikoa erabiliz hobeki interpretatzen da komunikabideek azaldutako errealitatea. Halaber, oso garrantzitsua da hizkuntza mota desberdinen arteko elkarreragina: hizkuntza naturala, zenbakizkoa, grafikoa, geometrikoa eta aljebraikoa erabili behar dira informazioaren tratamendua eta ikasleen esperientzia elkarri lotzeko.
Matematikaren bidez hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasuna lantzen da. Izan ere matematikan etengabe erabili behar dira mintzamena eta idazmena, ideiak formulatu eta adierazteko. Horregatik, matematika irakatsi eta ikasteko harreman guztietan, batez ere problemen ebazpenean, garrantzi berezia du egindako prozesuak eta erabilitako arrazoibideak adierazteak, hala ahoz nola idatziz, adierazpen horiek pentsamendua formalizatzen laguntzen dutelako. Hizkuntza matematikoa, berez, ideiak komunikatzeko bidea da, eta bere terminoen zehaztasunagatik eta hipotesiak transmititzeko ahalmen handiagatik nabarmentzen da, bere lexiko sintetiko, sinboliko eta abstraktuari esker.
Matematika lagungarria da adierazpen kultural eta artistikorako gaitasuna lantzeko, ezagutza matematikoa bera kulturaren adierazpen unibertsala delako. Geometria, bereziki, gizadiaren arte adierazpenaren zati da, inguratzen gaituen mundua deskribatu eta ulertzeko eta sortu dituen egituren edertasunaz jabetzeko bitartekoak eskaintzen baitizkigu. Irakasgai honen bidez sentikortasuna eta sormena, pentsamendu dibergentea, autonomia eta grina estetikoa landu nahi dira.
Problemak ebazteko prozesuek bereziki laguntzen dute norberaren autonomia eta ekimena sustatzen, estrategiak planifikatzeko eta erronkei aurre egiteko erabiltzen direlako eta lagungarriak direlako ziurgabetasunarekin bizitzeko eta, aldi berean, erabakiak hartzeko prozesuak kontrolatzeko. Halaber, matematikan garatzen diren teknika heuristikoak informazioa tratatzeko eta arrazoitzeko eredu orokorrak dira, eta irakasgai honek sendotu egiten ditu ikasten ikasteko gaitasunarekin zerikusia duten trebetasunak, hala nola autonomia, jarraikitasuna, sistematizazioa, hausnarketa kritikoa eta norberaren lanaren emaitzak eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna.
Gaitasun sozialari eta herritartasunari ere ekarpena egiten zaio, matematika gizarteko fenomenoak deskribatzeko erabiltzen baita. Matematikak, batez ere funtzio-analisiaren eta estatistikaren bidez, iragarpenak egiteko eta erabakiak hartzeko irizpide zientifikoak eskaintzen ditu. Halaber, gaitasun hori lortzeko lagungarria da problemak ebazteko prozesuetan egindako akatsak modu eraikitzailean aztertzea. Horrela, bide batez, besteren ikuspuntuak aintzat hartzen dira, norberaren ikuspuntuen parean jarriz, eta egoera bati ekiteko aukera desberdinak aztertzen dira.
Helburuak.
Etapa honetan Matematikaren irakaskuntzaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:
1. Gogoetazko pentsamendurako gaitasuna hobetzea eta hizkuntzari nahiz argumentazio moduei adierazpen eta arrazoitze matematikoaren moduak eranstea, bai prozesu matematiko edo zientifikoetan, bai giza jardueraren eremu guztietan.
2. Matematikaren bidez formulatu daitezkeen egoerak hauteman eta planteatzea, horiei aurre egiteko estrategia desberdinak prestatu eta erabiltzea eta emaitzak baliabide egokiak erabiliz aztertzea.
3. Errealitatea hobeki interpretatzeko bide ematen duten errealitateko alderdiak kuantifikatzea: informazioa biltzeko teknikak eta neurketarako prozedurak erabiltzea, datuak zenbaki mota desberdinak erabiliz aztertzea eta egoera bakoitzerako kalkulu egokiak hautatzea.
4. Komunikabideetako, Interneteko, publizitateko edo bestelako informazio iturrietako elementu matematikoak identifikatzea (datu estatistikoak, geometrikoak, grafikoak, kalkuluak, etab.), elementu matematiko horien funtzioak kritikoki aztertzea eta mezuak hobeki ulertzeko egiten duten ekarpena baloratzea.
5. Eguneroko bizitzan azaltzen diren formak eta espazio-erlazioak identifikatzea eta horien propietate eta erlazio geometrikoak aztertzea. Horrela zenbait harmonia eta edertasun motekiko sentikortasuna garatuko da eta sormena eta irudimena sustatuko dira.
6. Liburutegia eta baliabide teknologikoak (kalkulagailuak, ordenagailuak, etab.) behar bezala erabiltzea, bai kalkuluak egiteko, bai askotariko informazioak bilatu, landu eta irudikatzeko eta ikasten laguntzeko.
7. Problemak ebaztea jarduera matematikoak bereak dituen bideak erabiliz, hala nola aukeren arakatze sistematikoa, hizkuntzaren zehaztasuna, ikuspuntua aldatzeko malgutasuna edo irtenbideak bilatzeko jarraikitasuna, eta horiek guztiek eguneroko bizitzako arazoak ebazteko duten balioaz ohartzea.
8. Nork bere estrategiak prestatzea egoera jakinak aztertzeko eta problemak identifikatu eta ebazteko, askotariko baliabide eta tresnak erabiliz eta erabilitako estrategien komenigarritasuna baloratuz emaitzak aztertu ondoren, emaitzak zehatzak ala hurbilduak diren kontuan hartuz.
9. Problemak ebazteko orduan jarrera positiboa izatea eta problemei arrakastaz aurre egiteko konfiantza agertzea; autoestimu maila egokia lortzea, matematikaz gozatu ahal izateko, sormenaren, manipulazioaren, estetikaren eta erabilgarritasunaren aldetik.
10. Matematikako ezagutzak gainerako irakasgaietan lortutakoekin elkartzea, ezagutza guztiak modu sortzaile, analitiko eta kritikoan erabili ahal izateko.
11. Matematika gure kulturaren zati dela jabetzea, bai historiaren ikuspegitik bai gaur egungo gizartean duen zereginaren ikuspegitik, eta lortutako matematikako gaitasunak erabiltzea gizarteko fenomenoak aztertu eta baloratzeko: kultur aniztasuna, ingurumenarekiko errespetua, osasuna, kontsumoa, genero berdintasuna edo bizikidetza baketsua.
LEHEN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Problemak ebazteko estrategia eta teknika errazak erabiltzea, hala nola enuntziatuaren analisia, saiakuntza eta errorea edo problema sinpleago baten ebazpena, eta lortutako soluzioa egiaztatzea.
.Problemak ebazteko erabilitako prozedura hitzez adieraztea.
.Kantitate eta neurriei buruz edo elementu nahiz erlazio espazialei buruz informazioak dituzten mezuak interpretatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
.Problemei aurre egiteko, erlazio matematikoak ulertzeko eta horietatik abiatuta erabakiak hartzeko norberaren gaitasunetan konfiantza izatea.
.Problema matematikoak ebazteko jarraikitasuna eta malgutasuna izatea.
.Tresna teknologikoak erabiltzea, zenbakizko kalkuluak, kalkulu aljebraikoak edo estatistikoak eta funtzio-adierazpenak egiteko eta propietate geometrikoak ulertzeko lagungarri gisa.
2. multzoa.-Zenbakiak.
.Zenbaki naturalen zatigarritasuna. Hainbat zenbakiren multiplo eta zatitzaile komunak. Eguneroko egoerekin zerikusia duten problemak ebazteko zatigarritasuna aplikatzea.
.Zenbaki negatiboen beharra, egoerak eta aldaketak adierazteko. Ezagutzea eta kontzeptualizatzea ingurune errealetan.
.Zenbaki osoen bidezko eragiketen esanahia eta erabilerak. Kalkulu errazetan eragiketen hierarkia eta propietateak eta parentesiaren erabilera-erregelak erabiltzea.
.Zatikiak eta hamartarrak eguneroko inguruneetan. Zatikien esanahi eta erabilera desberdinak. Zatikien bidezko eragiketak: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa.
.Zenbaki hamartarrak. Zatikien eta hamartarren arteko erlazioak.
.Norberaren estrategiak erabiltzea kalkuluak buruz egiteko, kalkulu hurbilduak egiteko eta kalkulagailuen bidezko kalkuluak egiteko.
.Arrazoia eta proportzioa. Eguneroko bizitzako egoeretan magnitude zuzenki proportzionalak bereizi eta erabiltzea. Horiek aplikatzea zuzeneko proportzionaltasunak esku hartzen duen problemak ebazteko.
.Ehunekoak erabiltzea osaerak edo aldakuntzak adierazteko. Ohiko portzentajeekin kalkuluak egitea buruz eta idatziz.
3. multzoa.-Aljebra.
.Letrak erabiltzea hasiera batean ezezagunak diren zenbakiak eta zehaztu gabeko zenbakiak sinbolizatzeko. Sinboloen erabilgarritasuna, testuinguru desberdinetan kantitateak adierazteko.
.Eguneroko hizkuntzako adierazpenak hizkuntza aljebraikora itzultzea eta alderantziz. Zenbaki sekuentzietan propietateak, erlazioak eta erregulartasunak bilatu eta adieraztea.
.Formula sinpleetan zenbakizko balioak lortzea.
.Eguneroko bizitzako egoerak adierazi eta komunikatzeko hizkuntza aljebraikoak eskaintzen duen zehaztasun eta sinpletasuna baloratzea.
4. multzoa.-Geometria.
.Planoan irudi geometrikoak deskribatzeko oinarrizko elementuak. Mundu fisikoko egoerak, formak, propietateak eta egiturak zehaztasunez deskribatzeko terminologia egokia erabiltzea.
.Planoko irudien propietateak eta erlazioak aztertzea: paralelotasuna eta perpendikulartasuna. Planoan erlazioak eta propietateak aztertzeko indukziozko eta dedukziozko metodoak erabiltzea. Eraikuntza geometriko errazak: erdibitzailea, erdikaria.
.Irizpide desberdinetatik abiatuta, triangeluak eta laukiak sailkatzea. Poligono horietan zenbait propietate eta erlazio aztertzea.
.Poligono erregularrak. Zirkunferentzia eta zirkulua.
.Ohiko marrazketa-tresnekin poligono erregularrak eraikitzea.
.Irudi lauetako angeluak neurtu eta kalkulatzea.
.Irudien perimetroa estimatu eta kalkulatzea. Formulen, triangelatzearen eta koadrikulazioaren bidez azalerak estimatu eta kalkulatzea.
.Irudi lauen simetria. Naturan eta eraikuntzetan simetria hautematea.
.Tresna informatikoak erabiltzea elementu geometrikoen arteko erlazioak eraiki, simulatu eta ikertzeko.
5. multzoa.-Funtzioak eta grafikoak.
.Datuak balio-tauletan antolatzea.
.Koordenatu kartesiarrak. Ardatz koordenatuen sisteman puntuak irudikatzea. Puntuak identifikatzea beren koordenatuetatik abiatuta.
.Balio-taula aztertu ondoren, zuzeneko proportzionaltasun erlazioak identifikatzea. Magnitudeak zuzenki proportzionalak ez direnean, kontradibideak erabiltzea.
.Eguneroko egoeretan mendekotasun harremanak identifikatu eta hitzez adieraztea.
.Taulan aurkeztu edo grafikoan irudikatutako informazioen interpretazio puntuala eta orokorra. Interpretatzeko orduan eragina izan dezaketen akatsak hautematea grafikoetan.
6. multzoa.-Estatistika eta probabilitatea.
.Ausazko fenomeno xumeen portaerari buruzko hipotesiak formulatzea eta horiek egiaztatzeko esperientziak diseinatzea.
.Zalantzazko egoerak matematikaren bidez interpretatu eta deskribatu daitezkeela hauteman eta baloratzea.
.Informazioa biltzeko moduak. Esperientzia batean jasotako datuak tauletan antolatzea. Maiztasun absolutuak eta erlatiboak.
.Barra, lerro eta sektore diagramak. Grafikoen alderdi azpimarragarrienak aztertzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Zenbaki natural eta osoak eta zatiki nahiz hamartar errazak, horien bidezko eragiketak eta horien propietateak erabiltzea informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko.
Egiaztatu behar da ikasleak gai diren zenbakiak eta eragiketak identifikatu eta erabiltzeko, haien esanahiaz eta propietateez jabetzen diren, kalkulu modurik egokiena hautatzen duten (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta zenbakiak behar bezala erabiltzen dituzten informazioak transmititzeko. Arreta berezia jarriko zaio, kasu errazetan, eragiketa konbinatuak erabiltzeko gaitasunari, eragiketa aritmetikoen sekuentziaren laburpen moduan.
2. Problemak ebaztea lau eragiketen bidez, zenbaki osoekin, hamartarrekin eta zatikiekin, kalkulu mota egokia erabiliz eta emaitza testuinguruari noraino egokitzen zaion baloratuz.
Baloratu nahi da ea ikasleak gai diren eragiketa desberdinei esanahi berriak esleitzeko eta egoera bakoitzerako kalkulu mota egokiena hautatzeko. Era berean, ebaluatu nahi da nola interpretatzen diren kalkuluetan lortutako emaitzak, eta egiaztatu nahi da ikasleek ez dutela emaitza besterik gabe ontzat ematen, aitzitik, abiapuntuko egoerarekin erkatzen dutela.
3. Zenbaki multzoetako erregulartasunak, pautak eta erlazioak identifikatu eta deskribatzea, letrak erabiltzea kantitateak sinbolizatzeko, adierazpen aljebraikoak lortzea laburpen gisa zenbaki sekuentzietan, eta formula sinpleen zenbakizko balioa lortzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak gai diren zenbaki multzo bateko gauza komunak, sekuentzia logikoa eta multzoaren osagaiak ordenatzea ahalbidetzen duen irizpidea hautemateko eta, ahal denean, hautemandako erregulartasuna modu aljebraikoan adierazteko. Era berean ebaluatu nahi da nola erabiltzen den "berdin" ikurra esleitzaile gisa eta nola erabiltzen den letra. Halaber, irizpide honen barruan sartzen da letra bakarreko formula sinpleetan balioa lortzea.
4. Irudi lauak bereizi eta deskribatzea, beren propietateen arabera sailkatzea eta lortutako ezagutza geometrikoa aplikatzea mundu fisikoa interpretatu eta deskribatzeko, termino egokiak erabiliz.
Ikasleek eguneroko bizitzako egoera eta arazo desberdinei aurre egiterakoan geometriaren oinarrizko kontzeptuak erabiltzeko gaitasuna baduten egiaztatu nahi da. Halaber, elementu eta forma geometriko desberdinak erabiliz lortutako esperientzia baloratu nahi da.
5. Irudi lauen perimetroak, azalerak eta angeluak estimatu eta kalkulatzea neurketa-unitate egokia erabiliz.
Metodo desberdinak erabiliz irudi lauen neurri batzuk kalkulatzeko eta unitate eta zehaztasun egokiena erabiltzeko gaitasuna baloratu nahi da. Gainera, kontuan hartuko da nola erabiltzen diren oinarrizko irudien bidezko deskonposizio metodoak inguruneko irudi lauen azalerak kalkulatzeko.
6. Taulak eta grafikoak erabiliz askotariko informazioak antolatu eta interpretatzea, eta mendekotasun erlazioak identifikatzea eguneroko egoeretan.
Irizpide honen bidez baloratu nahi da ea ikasleak gai diren eguneroko egoera batean esku hartzen duten aldagaiak eta haien arteko mendekotasun;; erlazioa zehazteko eta grafikoan irudikatzeko. Gainera, taulen erabilera ebaluatu nahi da, informazioa biltzeko eta ardatz koordenatuetara transferitzeko tresnak diren aldetik, eta tauletan eta grafikoetan dagoen informazioa kualitatiboki interpretatzeko gaitasuna ere bai.
7. Aldez aurretik modu enpirikoan lortutako informazioetatik abiatuta, zerbait gertatzeko posibilitateari buruzko iragarpenak egitea.
Baloratu nahi da ea ikasleak gai diren halabeharrezko gertaerak ausazkoetatik bereizteko eta, azken horietan, ausazko esperientzia bat hainbat aldiz errepikatuz lortutako erregulartasunak aztertzeko eta horietatik abiatuta zentzuzko iragarpenak egiteko. Gainera, irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek ulertzen ote duten maiztasun erlatiboaren kontzeptua eta, hortik abiatuta, probabilitatearen nozioa ondorioztatzeko gai diren.
8. Problemak ebazteko estrategia eta teknika errazak erabiltzea, hala nola enuntziatuaren analisia, saiakuntza eta errorea edo problema errazago baten ebazpena; lortutako soluzioa egiaztatzea, eta ebazpenerako erabili den prozedura azaltzea, ikaslearen mailarako hizkuntza matematiko egokia erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da nola ekiten dioten ikasleek problema ebazteari, soluzioa lortzeko prozedura estandarrik ez dagoenean. Hainbat alderdi ebaluatuko dira: ea enuntziatua ulertzen den testuaren zati bakoitzaren azterketaren eta alderdi nagusienen identifikazioren bitartez, nola aplikatzen diren ebazpenerako estrategia sinpleak, eta ea ikasleak soluzioa egiaztatzeko ohiturarik eta trebetasunik ba ote duen. Era berean, ebaluatu egin behar dira ebazpenak bilatzeko jarraikitasuna, nork bere buruarengan soluzioa lortzeko konfiantza izatea, eta garatutako ideia eta prozesu pertsonalak hitz egokiez transmititzeko gaitasuna, ikaskideek uler ditzaten. Truke jarduera hori egiteko jarrera positiboa izatea ere kontuan hartuko da.
BIGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Problemak ebazteko estrategia eta teknikak erabiltzea, hala nola enuntziatuaren analisia, saiakuntza eta errorea edo problemak zatikatzea, eta lortutako soluzioa egiaztatzea.
.Termino egokiak erabiliz, problemak ebazteko prozedurak hitzez deskribatzea.
.Kantitateei buruz edo elementu nahiz erlazio espazialei buruz informazioak dituzten mezuak interpretatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
.Problemei aurre egiteko, erlazio matematikoak ulertzeko eta horietatik abiatuta erabakiak hartzeko norberaren gaitasunetan konfiantza izatea.
.Problemak ebazteko eta lortutako soluzioak hobetzeko jarraikitasuna eta malgutasuna.
.Tresna teknologikoak erabiltzea, zenbakizko kalkuluak, kalkulu aljebraikoak edo estatistikoak eta funtzio-adierazpenak egiteko eta propietate geometrikoak ulertzeko lagungarri gisa.
2. multzoa.-Zenbakiak.
.Zenbaki osoak. Eragiketak. Zenbaki osoen berreketak berretzaile naturalekin. Berreturen bidezko eragiketak. Zenbaki handiak adierazteko notazio zientifikoa erabiltzea.
.Berbidura perfektuak. Erro karratuak. Erro hurbilduak estimatu eta lortzea.
.Zatikien, hamartarren eta ehunekoen arteko erlazioak. Erlazio horiek erabiltzea ehunekoen bidezko kalkulu praktikorako estrategiak prestatzeko.
.Kalkulu mota egokiena (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta estrategia egokiena erabiltzea kantitateak kalkulatu edo estimatzeko, emaitzak izan behar duen zehaztasuna eta datuen izaera kontuan hartuta.
.Proportzionaltasuna: zuzenekoa eta alderantzizkoa. Taulen analisia. Proportzionaltasun-arrazoia.
.Portzentajezko gehikuntzak eta gutxitzeak.
.Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten problemak ebaztea, horietan zuzeneko edo alderantzikako proportzionaltasun erlazioak agertzen direla.
3. multzoa.-Aljebra.
.Propietateak orokortu eta erlazioak sinbolizatzeko hizkuntza aljebraikoa. Pautak eta erregulartasunak behatu ondoren formula eta termino orokorrak lortzea.
.Adierazpen aljebraiko baten zenbakizko balioa nola lortu.
.Ekuazioen eta beren soluzioen esanahia.
.Lehen mailako ekuazioak ebaztea. Ekuazioak eraldatzea ekuazio baliokideak lortzeko. Soluzioa interpretatzea.
.Ekuazioak problemak ebazteko erabiltzea. Problema horiek berak ebaztea aljebraikoak ez diren metodoak erabiliz: saiakuntza eta errore gidatua.
4. multzoa.-Geometria.
.Forma bera eta tamaina desberdina duten irudiak. Antzekotasuna. Segmentuen proportzionaltasuna. Antzekotasun erlazioak identifikatzea.
.Irudiak nola handitu eta txikitu. Ahal izanez gero, erabilitako eskala-faktorea lortzea. Antzeko irudien azaleren arteko arrazoia.
.Thalesen eta Pitagorasen teoremak erabiltzea neurriak lortzeko eta irudien arteko erlazioak egiaztatzeko.
.Poliedroak eta biraketa-gorputzak. Garapen lauak eta elementu bereizgarriak. Irizpide desberdinen arabera sailkatzea. Propietateak, erregulartasunak eta erlazioak erabiltzea mundu fisikoko problemak ebazteko.
.Gorputz geometrikoen bolumenak. Luzerak, azalerak eta bolumenak estimatu eta kalkulatu behar direneko problemak ebaztea.
.Poliedroak aztertzeko edo beste batzuk lortzeko, honelako prozedurak erabiltzea: konposizioa, deskonposizioa, ebaketa-puntua, mozketa, dualtasuna, mugimendua, deformazioa edo garapena.
5. multzoa.-Funtzioak eta grafikoak.
.Grafikoki aurkeztutako fenomenoen deskripzio lokala eta orokorra.
.Azterketa grafikoaren ekarpenak egoera bat aztertzeko: hazkundea eta beherapena. Jarraitutasuna eta etena. Ardatzekiko ebakiguneak. Maximo eta minimo erlatiboak.
.Zuzenki edo alderantziz proportzionalak diren bi magnituderen arteko erlazioa lortzea haien balio-taularen eta grafikoaren analisiaren bidez. Proportzionaltasun-konstantea interpretatzea. Benetako egoerei aplikatzea.
.Balio-taula, enuntziatu edo adierazpen aljebraiko sinple batetik abiatuta, egoera bat grafikoki irudikatzea.
.Grafikoak bi magnituderen arteko erlazio gisa interpretatzea. Behaketa eta saiakuntza kasu praktikoetan.
.Kalkulagailu grafikoak eta ordenagailu-programak erabiltzea grafikoak egin eta interpretatzeko.
6. multzoa.-Estatistika eta probabilitatea.
.Informazioa biltzeko moduak. Datuak tauletan antolatzea. Maiztasun absolutuak eta erlatiboak, arruntak eta metatuak.
.Diagrama estatistikoak. Grafikoen alderdi azpimarragarrienak aztertzea.
.Zentralizazio-neurriak: batez bestekoa, mediana eta moda. Esanahia, estimazioa eta kalkulua. Batez bestekoaren propietateak erabiltzea problemak ebazteko.
.Batez bestekoa, mediana eta moda erabiltzea alderaketak eta balorazioak egiteko.
.Kalkulu orria erabiltzea datuak antolatu, kalkuluak egin eta grafiko egokienak sortzeko.
Ebaluazio irizpideak.
1. Zenbaki oso, zatiki, hamartar eta ehuneko errazak erabiltzea, baita haien eragiketak eta propietateak ere, informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko eta eguneroko bizitzarekin zerikusia duten arazoak ebazteko.
Egiaztatu behar da ikasleak gai diren zenbakiak eta eragiketak identifikatu eta erabiltzeko, haien esanahiaz eta propietateez jabetzen diren, kalkulu modurik egokiena hautatzen duten (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta lortutako emaitzen koherentzia eta zehaztasuna kalkulatzeko gai diren. Irizpide honen bidez ebaluatu beharreko eragiketen artean berretzaile naturalaren bidezko berreketak ere sartu behar dira. Zatikiekin, hamartarrekin eta ehunekoekin kalkuluak errazago egiteko estrategien erabilera eta kalkulu horiek askotariko testuinguruetan aplikatzeko gaitasuna ebaluatzeari arreta berezia jarri behar zaio.
2. Proportzionaltasun numerikoko eta geometrikoko erlazioak identifikatzea eta eguneroko bizitzako egoeretan problemak ebazteko erabiltzea.
Egiaztatu nahi da ikasleak gai diren bi magnituderen arteko proportzionaltasun erlazioa identifikatzeko testuinguru desberdinetan. Era berean, estrategia desberdinak tarteko (taulak erabiltzea, proportzionaltasun-konstantea lortu eta erabiltzea, unitatera murriztea etab.), elementu ezezagunak lortu behar dira problema batean, egiazko egoeretan proportzionaltasun erlazioak dituzten beste elementu batzuetatik abiatuta.
3. Problemei ekiteko beste tresna batzuk bezala, hizkuntza aljebraikoa ere erabiltzea lehen mailako ekuazioak sinbolizatu eta orokortzeko, planteatzeko eta ebazteko.
Egiaztatu nahi da ikasleak gai diren hizkuntza aljebraikoa erabiliz propietate errazak orokortzeko eta erlazioak sinbolizatzeko. Gainera, lehen mailako ekuazioak planteatu behar dituzte, metodo aljebraikoen bitartez eta, halaber, saiakuntza eta erroreen metodoen bitartez ebazteko. Halaber, ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren aljebraren ordez estrategia pertsonalak baliatzeko problemak planteatu eta ebazteko orduan. Era berean kontuan hartu behar da emaitzen koherentzia.
4. Espazio eta objektuen luzerak, azalerak eta bolumenak estimatu eta kalkulatzea, planteatutako egoerari dagokion zehaztasunaz; neurketa prozesuak ulertzea, eta estimazioaren edo kalkuluaren emaitza neurri unitate egokienean ematea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren luzera, azalera eta bolumen kontzeptuak ulertu eta bereizteko eta bakoitzari dagokion unitatea hautatzeko. Horiez gain, egiaztatu behar da objektuen tamaina estimatzeko gaitasun nahikoak lortu dituzten. Formulak buruz ikasi eta aplikatzeko gaitasunetik harantzago, irizpide honen bidez aintzat hartu behar da ea ikasleak sakonean ulertzen dituen prozesuarekin zerikusia duten kontzeptuak eta ea askotariko metodoak erabiltzeko gauza den.
5. Taulan, grafikoan, adierazpen aljebraiko baten bidez edo enuntziatu baten bitartez emandako erlazio funtzional xumeak interpretatzea, horietatik balioak lortzea eta aztertutako fenomenoari buruzko ondorioak ateratzea.
Irizpide honen bidez baloratu nahi da nola erabiltzen diren informazioa aurkezteko modu desberdinak elkarrekin lotzeko mekanismoak; batez ere, proportzionaltasun erlazio bati dagokion grafikotik hitzezko aurkezpenera, zenbakizko aurkezpenera edo aurkezpen aljebraikora pasatzea. Halaber, ebaluatu behar da grafikoaren analisia egiteko eta analisi horren emaitza emandako aldagaien esanahiarekin lotzeko gaitasuna.
6. Populazio baten ezaugarriak ezagutzeko galdera egokiak formulatzea eta erantzuteko datu jakingarriak bildu, antolatu eta aurkeztea; horretarako, metodo estatistiko egokiak eta tresna informatiko aproposak erabiltzea.
Ikasleen ingurunearekin zerikusia duten kasu errazetan, egiaztatu behar da gai diren azterketa estatistikoaren fase guztiak garatzeko: azterketarako galdera edo galderak egin, informazioa bildu, taula eta grafikoetan antolatu, balio nagusiak lortu (batez bestekoa, moda, balio maximoa eta minimoa, heina) eta lortutako datuetatik zentzuzko ondorioak atera. Halaber, kalkulu orria erabiltzeko eta aztergai den egoerari ongien egokitzen zaizkion grafikoak antolatu eta sortzeko gaitasuna baloratu nahi da.
7. Problemak ebazteko estrategia eta teknikak erabiltzea, hala nola enuntziatuaren analisia, saiakuntza eta errore sistematikoa, problema zatikatzea edo lortutako soluzioaren koherentziaren egiaztapena, eta ebazpenerako erabili den prozedura azaltzea, ikaslearen mailarako hizkuntza matematiko egokia erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da nola ekiten dioten ikasleek problema ebazteari, soluzioa lortzeko prozedura estandarrik ez dagoenean. Hainbat alderdi ebaluatuko dira: ea enuntziatua ulertzen den testuaren zati bakoitzaren azterketaren eta alderdi nagusienen identifikazioren bitartez, nola aplikatzen diren ebazpenerako estrategia sinpleak, eta ea ikasleak soluzioa zuzena dela eta planteatutako problemari ongi egokitzen zaiola egiaztatzeko ohiturarik eta trebetasunik ba ote duen. Era berean, ebaluatu egin behar da ebazpenak bilatzeko jarraikitasuna, nork bere buruarengan soluzioa lortzeko konfiantza izatea, eta garatutako ideia eta prozesu pertsonalak hitz nahiko zehatzez transmititzeko gaitasuna, ikaskideek uler ditzaten. Erkatze jarduera hori egiteko jarrera positiboa izatea ere kontuan hartuko da.
HIRUGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Problemak ebazteko estrategiak planifikatu eta erabiltzea, hala nola zenbaketa zehatza, indukzioa edo antzeko problemen bilaketa, eta soluzioa planteatutako egoerarekin bat datorrela egiaztatzea.
.Erlazio kuantitatiboak eta espazialak eta ebazpen prozedurak hitzez deskribatzea, terminologia zehatza erabiliz.
.Informazio kuantitatibo nahiz sinbolikoak edo elementu eta erlazio espazialei buruzko informazioak dituzten mezuak interpretatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
.Problemei aurre egiteko, erlazio matematikoak ulertzeko eta horietatik abiatuta erabakiak hartzeko norberaren gaitasunetan konfiantza izatea.
.Problemak ebazteko eta lortutako soluzioak hobetzeko jarraikitasuna eta malgutasuna.
.Tresna teknologikoak erabiltzea, zenbakizko kalkuluak, kalkulu aljebraikoak edo estatistikoak eta funtzio-adierazpenak egiteko eta propietate geometrikoak ulertzeko lagungarri gisa.
2. multzoa.-Zenbakiak.
.Zenbaki hamartarrak eta zatikiak. Zatikiak hamartar bihurtzea eta alderantziz. Zenbaki hamartar zehatzak eta periodikoak. Zatiki sortzailea.
.Zatiki eta hamartarren bidezko eragiketak. Kalkulu hurbildua eta biribiltzea. Zifra esanguratsuak. Errore absolutua eta erlatiboa. Eguneroko bizitzako problemak ebazteko hurbilketak eta biribiltzeak erabiltzea, egoerak eskatzen duen adinako zehaztasunarekin.
.Berretzaile osoko berreketak. Haien esanahia eta erabilera. Nola erabiltzen diren oso zenbaki handiak eta oso txikiak adierazteko. Notazio zientifikoz adierazitako zenbakien bidezko eragiketak. Kalkulagailua nola erabili.
.Zenbakizko zuzenean nola irudikatu. Zenbaki arrazionalen alderaketa.
3. multzoa.-Aljebra.
.Zenbaki-segiden azterketa. Progresio aritmetiko eta geometrikoak.
.Segida errepikariak. Progresioak, segida errepikari gisa.
.Zenbaki multzoetan agertzen diren erregulartasunak, erlazioak eta propietateak ikertzeko jakin-mina eta interesa.
.Egoerak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.
.Adierazpen aljebraikoak eraldatzea. Berdintasun nabarmenak.
.Ezezagun bakarra duten lehen eta bigarren mailako ekuazioak ebaztea. Bi ezezaguneko bi ekuazio linealek osatutako sistemak.
.Problemak ebaztea ekuazioak, sistemak eta bestelako metodo pertsonalak erabiliz. Eguneroko bizitzako egoerak ebazteko hizkuntza aljebraikoak eskaintzen duen zehaztasun, sinpletasun eta baliagarritasuna baloratzea.
4. multzoa.-Geometria.
.Propietate jakinetatik abiatuta irudiak zehaztea. Leku geometrikoa.
.Thalesen eta Pitagorasen teoremak aplikatzea problema geometrikoak eta ingurune fisikoko problemak ebazteko.
.Planoko translazioak, simetriak eta biraketak. Mugimendu bakoitzeko elementu aldaezinak.
.Mugimenduak erabiltzea irudi eta konfigurazio geometrikoak aztertu eta irudikatzeko.
.Simetria planoak poliedroetan.
.Naturan, artean eta bestelako giza eraikuntzetan mugimenduak hautematea.
.Koordenatu geografikoak eta ordu-eremuak. Mapak interpretatzea eta horiekin zerikusia duten problemak ebaztea.
.Forma, konfigurazio eta erlazio geometrikoak ikertzeko jakin-mina eta interesa.
5. multzoa.-Funtzioak eta grafikoak.
.Eguneroko gertaerak eta beste irakasgai batzuetako fenomenoak adierazten dituzten grafikoen analisia eta deskripzio kualitatiboa.
.Egoera baten analisia egitea, dagokion grafikoaren ezaugarri lokalak eta orokorrak aztertuz: eremua, jarraitutasuna, monotonia, muturrak eta ebakiguneak. Informazioaren teknologiak erabiltzea funtzio eta grafikoen analisi kontzeptuala egiteko eta haien propietateak ezagutzeko.
.Grafiko batek eta beraren adierazpen aljebraikoak adierazten duten fenomenoaren portaerari buruz hipotesiak egitea.
.Mendekotasun funtzionaleko egoerak, taulen eta enuntziatuen bidez emanak, aztertu eta alderatzea.
.Eredu linealak erabiltzea hainbat jakintza-arlotan eta eguneroko bizitzan gertatzen diren egoerak aztertzeko. Horretarako, taula egitea, irudikapen grafikoa egitea eta adierazpen aljebraikoa lortzea.
.Zuzenaren ekuazioa irudikatzeko modu desberdinak erabiltzea.
6. multzoa.-Estatistika eta probabilitatea.
.Laginaren beharra, komenigarritasuna eta adierazgarritasuna. Ausazko hautespen metodoak, eta horien aplikazioak egiazko egoeretan.
.Atributuak eta aldagai diskretu eta jarraituak.
.Datuak tarteka multzokatzea. Histogramak eta maiztasun poligonoak.
.Grafiko egokia egitea, datuen izaeraren eta lortu nahi den helburuaren arabera.
.Batez bestekoa, moda, kuartilak eta mediana. Esanahia, kalkulua eta aplikazioak.
.Sakabanatzearen azterketa: heina eta desbideratze tipikoa. Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa batera interpretatzea.
.Zentralizazioaren eta sakabanatzearen neurriak erabiltzea alderaketak eta balorazioak egiteko. Informazio estatistikoaren aurrean jarrera kritikoa izatea.
.Kalkulagailua eta kalkulu orria erabiltzea datuak antolatu, kalkuluak egin eta grafiko egokienak sortzeko.
.Ausazko esperientziak. Gertakariak eta lagin-espazioa. Ausarekin zerikusia duten egoerak deskribatu eta kuantifikatzeko hiztegi egokia erabiltzea.
.Probabilitateen kalkulua Laplaceren legearen bidez. Ausazko fenomeno sinpleen portaerari buruzko hipotesiak formulatu eta egiaztatzea.
.Simulazioaren edo saiakuntzaren bidez probabilitatea kalkulatzea.
.Probabilitatea erabiltzea askotariko inguruneetan erabaki arrazoituak hartzeko. Zalantzazko egoerak matematikaren bidez interpretatu, deskribatu eta iragarri daitezkeela hauteman eta baloratzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Zenbaki arrazionalak, haien eragiketak eta haien propietateak erabiltzea informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko eta eguneroko bizitzarekin zerikusia duten arazoak ebazteko.
Egiaztatu behar da ikasleak gai diren zenbakiak eta eragiketak identifikatu eta erabiltzeko, haien esanahiaz eta propietateez jabetzen diren, kalkulu modurik egokiena hautatzen duten (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta lortutako emaitzen koherentzia eta zehaztasuna kalkulatzeko gai diren. Halaber, garrantzitsua da, planteatutako egoera kontuan hartuta, zenbakiak modu egokian adieraztea: zenbaki hamartarra, zatikia edo notazio zientifikoa. Maila honetan planteatu behar diren problemetan oso garrantzitsua da notazio zientifikoa erabiltzea, baita emaitzak eskatutako zehaztasunera biribiltzea eta hori egitean izandako akatsa baloratzea ere.
2. Emandako propietate edo erlazio bat hizkuntza aljebraikoaren bidez adieraztea, eta erregulartasunak behatzea egiazko egoeretatik lortutako zenbaki sekuentzietan, eraketa-legea eta dagokion formula lortuz, kasu errazetan.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek fenomeno batetik informazio garrantzitsua ateratzeko eta adierazpen aljebraiko bihurtzeko gaitasuna baduten. Zenbaki-pauten tratamenduari dagokionez, kontuan hartuko da ea ikasleak gai diren erregulartasunak aztertzeko eta adierazpen sinbolikoak lortzeko, iterazio-formak eta forma errepikariak barne direla.
3. Eguneroko bizitzako arazoak ebaztea, lehen edo bigarren mailako ekuazioak edo bi ezezagun dituzten ekuazio linealen sistemak planteatu eta ebatzi behar diren kasuetan.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek badakiten letrazko adierazpideak manipulatzeko teknikak erabiltzen, ebatzi aurretik ekuazio eta sistemetara bihurtzen ahal diren problemak ebazteko. Ebazpen aljebraikoa ez da planteatzen ebazpen metodo bakartzat; bestelako metodo numeriko eta grafikoekin konbinatzen da, baliabide teknologiko egokiak erabiliz.
4. Planoko mugimenduen bidez irudi geometriko batetik beste batera eramaten duten eraldaketak ezagutzea, mugimendu horiek erabiltzea nork bere konposizioak sortzeko, eta eguneroko diseinuak, artelanak eta naturan dauden konfigurazioak aztertzea geometriaren ikuspegitik.
Irizpide honen bidez baloratu behar da ea ikasleek planoko mugimenduak ulertzen dituzten, mugimendu horiek analisirako beste tresna bat gehiago baitira egitura naturaletan edo artelanetan. Mugimenduak hautemanez gero, haien elementu bereizgarriak identifika daitezke: simetria ardatzak, biraketaren zentroa eta anplitudea, etab. Era berean, leku geometrikoak beren propietateengatik ezagutuko dira, ez beren adierazpen aljebraikoagatik. Gainera, objektuak manipulatzeko eta mugimenduak eratzeko sormena eta gaitasuna ebaluatuko dira, ikasleak beren lanak sortzeko gai izan daitezen.
5. Eredu linealak erabiltzea, enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen aljebraiko baten bidez emanda dauden egiazko egoerak aztertzeko.
Irizpide honen bidez baloratu behar da ea ikasleak gai diren funtzio linealen bitartez adierazten ahal diren fenomeno fisikoak, sozialak edo eguneroko bizitzakoak aztertzeko, balio-taula egiteko, ardatzetan eskala egokiak erabiliz grafikoa marrazteko eta erlazioaren adierazpen aljebraikoa lortzeko. Halaber, ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren baliabide teknikoak grafiko baten alderdi nagusien analisiari aplikatzeko eta hartara aztergai den fenomenoaren ezagutzan sakontzea ahalbidetuko duen informazioa ateratzeko.
6. Informazio estatistikoak landu eta interpretatzea, erabiltzen diren taulen eta grafikoen egokitasuna kontuan hartuta, eta parametroak zenbateraino diren adierazgarriak aztertzea.
Baloratu nahi da ea ikasleak gai diren informazio estatistikoa maiztasun tauletan eta grafikoetan antolatzeko, alderdi tekniko, funtzional eta estetikoak aintzat harturik (informazioa ongien aurkeztuko duen taula edo grafikoa hautaturik), eta banaketa bateko balio zentralak (batez bestekoa, mediana eta moda) eta sakabanatze parametroak (ibiltartea eta desbideratze tipikoa) kalkulatzeko, kalkulagailua edo kalkulu orria erabiliz, behar izanez gero. Era berean, taula eta grafiko eran emandako informazio estatistikoa interpretatzeko gaitasuna baloratuko da. Azkenik, populazio batetik ondorio egokiak atera beharko dira, haren parametro adierazgarrienak jakinda.
7. Kasu errazetan iragarpenak egitea zerbait gertatzeko aukerari buruz, aldez aurretik enpirikoki lortutako informazioa edo aukeren zenbaketaren emaitza kontuan hartuta.
Ikasleek ausazko saiakuntza sinple bateko oinarrizko gertaerak eta saiakuntza horri lotutako beste gertaera batzuk identifikatzeko duten gaitasuna neurtu nahi da. Halaber, kasu errazetan, saiakuntzatik edo kalkulutik (Laplaceren legea) abiatuta gertaera baten probabilitatea zehaztu eta interpretatzeko duten gaitasuna neurtu behar da. Horregatik, bereziki interesgarriak dira saiakuntzaren, simulazioaren edo zenbaketaren emaitzetatik abiatuta zentzuzko erabakiak hartzea eskatzen duten egoerak.
8. Problemak ebazteko estrategiak eta teknikak planifikatu eta erabiltzea, hala nola zenbaketa zehatza, indukzioa edo antzeko problemen bilaketa, eta egiaztatzea soluzioa bat datorrela planteatutako egoerarekin, eta ahoz nahiz idatziz adieraztea, zehaztasunez, arrazoibideak, erlazio kuantitatiboak eta elementu matematikoak dituzten informazioak, horretarako hizkuntza matematikoak eskaintzen duen erabilgarritasun eta sinpletasuna aintzat hartuz.
Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren problema bat ebazteko bidea planifikatzeko eta ebazpenari begira estrategia konplexuagoetara jotzeko. Halaber kontuan hartuko dira soluzioak bilatzeko jarraikitasuna, soluzioen koherentzia eta ebatzi beharreko egoerarako egokitasuna, eta soluzioa lortzeko nork bere buruarengan erakusten duen konfiantza. Gainera, aintzat hartuko da kantitateak, neurriak, zenbakizko erlazioak edo erlazio espazialak dituzten mota guztietako informazioak adierazteko erabiltzen den hizkuntzaren zehaztasuna, baita problema ebazteko erabiltzen diren estrategiak eta arrazoibideak ere.
LAUGARREN KURTSOA
A aukera.
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Problemak ebazteko arrazoitze-prozesuak eta estrategiak planifikatu eta erabiltzea, hala nola hipotesiak egin eta justifikatzea edo orokortzea.
.Argudioak, erlazio kuantitatiboak, erlazio espazialak eta problemen ebazpenerako prozedurak hitzez adieraztea, egoerak eskatzen duen adinako zehaztasun eta zorroztasunaz.
.Kantitateei buruz edo elementu nahiz erlazio espazialei buruz arrazoibide edo informazioak dituzten mezuak interpretatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
.Problemei aurre egiteko, erlazio matematikoak ulertzeko eta horietatik abiatuta erabakiak hartzeko norberaren gaitasunetan konfiantza izatea.
.Problemak ebazteko eta lortutako soluzioak hobetzeko jarraikitasuna eta malgutasuna.
.Tresna teknologikoak erabiltzea, zenbakizko kalkuluak, kalkulu aljebraikoak edo estatistikoak eta funtzio-adierazpenak egiteko eta propietate geometrikoak ulertzeko lagungarri gisa.
2. multzoa.-Zenbakiak.
.Testuinguru desberdinetan zenbakiak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean idazkera eta zehaztasun-maila egokienak hautatzea.
.Proportzionaltasuna: zuzenekoa eta alderantzizkoa. Eguneroko bizitzaren problemak ebazteko nola aplikatu.
.Portzentajeak ekonomian. Portzentajezko gehikuntzak eta gutxitzeak. Ondoz ondoko portzentajeak. Interes bakuna eta konposatua.
.Kalkulu orria erabiltzea eguneroko arazoekin eta finantza-arazoekin zerikusia duten problemak ebazteko kalkuluen antolaketan.
.Tarteak. Tarteen esanahia eta tarteak adierazteko moduak.
.Zenbakiak irudikatzea zenbakizko zuzenean.
3. multzoa.-Aljebraren multzoa.
.Letrazko adierazpenak erabiltzea formula eta ekuazioetako balioak lortzeko testuinguru desberdinetan.
.Ekuazio sistemen ebazpen grafikoa eta aljebraikoa. Ekuazio eta sistemen bidez eguneroko problemak eta beste jakintza-arlo batzuetakoak ebaztea.
.Beste ekuazio mota batzuk ebaztea saiakuntza eta erroreen sistemaren bidez edo metodo grafikoetatik abiatuta, bitarteko teknologikoak erabiliz.
4. multzoa.-Geometria.
.Triangeluen antzekotasuna eta Pitagorasen teorema aplikatzea neurriak zeharbidez lortzeko. Eguneroko bizitzan ohikoak diren problema geometrikoak ebaztea.
.Mundu fisikoko problemak ebazteko beste ezagutza geometriko batzuk erabiltzea: luzera, azalera, bolumen eta abarrekoen neurketa eta kalkulua.
5. multzoa.-Funtzioak eta grafikoak.
.Enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen analitiko baten bidez deskribatutako fenomeno bat interpretatzea. Emaitzak aztertzea.
.Batez besteko aldakuntza tasa: funtzio baten aldakuntzaren neurria tarte baten barnean. Tauletan, grafikoetan eta hitzezko enuntziatuetan hazkunde modu desberdinak aztertzea.
.Linealak ez diren beste funtzio eredu batzuk aztertu eta erabiltzea: esponentziala eta koadratikoa. Informazioaren teknologiak erabiltzea haiek aztertzeko.
6. multzoa.-Estatistika eta probabilitatea.
.Ikasleari hurbilak suertatzen zaizkion egoera jakinetatik abiatuta, azterketa estatistikoaren faseak eta lanak identifikatzea.
.Lagin estatistikoen adierazgarritasunaren oinarrizko analisia.
.Grafiko estatistikoak: grafiko anizkoitzak, kaxa-diagramak. Kalkulu orriaren erabilera.
.Zentralizazioaren eta sakabanatzearen neurriak erabiltzea alderaketak eta balorazioak egiteko.
.Esperientzia konposatuak. Kontingentzia taulak eta zuhaitz-diagramak erabiltzea kasuak zenbatu eta probabilitateak esleitzeko.
.Ausarekin zerikusia duten egoerak deskribatu eta kuantifikatzeko hiztegi egokia erabiltzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Mota guztietako zenbaki eta eragiketak eta haien propietateak erabiltzea informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko eta eguneroko bizitzarekin zerikusia duten arazoak ebazteko.
Egiaztatu behar da ikasleak gai diren zenbakiak eta eragiketak identifikatu eta erabiltzeko, haien esanahiaz eta propietateez jabetzen diren, kalkulu modurik egokiena hautatzen duten (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta lortutako emaitzen koherentzia eta zehaztasuna kalkulatzeko gai diren. Maila honetan, bereziki, begiratu behar da ea ikasleak gai diren egunerokotasunetik hurbil dauden inguruneetan zenbakiak erabiltzeko eta ea zenbakien beste alderdi batzuk ikasi dituzten, neurketarekin eta zenbaki oso handi edo oso txikiekin zerikusia dutenak.
2. Ehunekoak eta tasak aplikatzea eguneroko problemak eta finantzen arlokoak ebazteko, eta kalkulu orria erabiltzeko aukera baloratzea, zenbakien kopuruaren eta konplexutasunaren arabera.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak gai diren finantzen arloko ohiko egoerekin zerikusia duten problemei ehunekoak, tasak, gehikuntzak eta gutxipenak aplikatzeko. Halaber, behar izanez gero, informazioaren teknologiak erabili behar dituzte kalkuluak egiteko.
3. Eguneroko bizitzako arazoak ebaztea, lehen edo bigarren mailako ekuazioak edo bi ezezagun dituzten ekuazio linealen sistemak planteatu eta ebatzi behar diren kasuetan.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek badakiten letrazko adierazpideak manipulatzeko teknikak erabiltzen, ebatzi aurretik ekuazio eta sistemetara bihurtzen ahal diren problemak ebazteko. Ebazpen aljebraikoa ez da planteatzen ebazpen metodo bakartzat; bestelako metodo numeriko eta grafikoekin konbinatzen da, informazioaren teknologien erabilera egokiaren bidez.
4. Egiazko egoeretan zuzeneko eta zeharkako neurriak lortzeko tresna, formula eta teknika egokiak erabiltzea.
Egiaztatu nahi da ikasleek estrategia egokiak garatu dituzten magnitude ezagunetatik abiatuta magnitude ezezagunak kalkulatzeko, eskura dituzten neurketa tresnak erabiltzeko, formula egokiak aplikatzeko eta proposaturiko neurketari dagozkion teknika eta trebetasunak garatzeko.
5. Egoera jakin batean erlazio kuantitatiboak identifikatzea eta zein funtzio motaren bidez adierazten ahal diren zehaztea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren fenomeno jakin bati dagokion eredua bereizteko, ikasitako ereduen artetik (lineala, koadratikoa, esponentziala), eta zentzuzko ondorioak ateratzeko hari lotutako egoeratik; azterketa hori egiteko informazioaren teknologiak erabili behar dituzte, behar izanez gero.
6. Egiazko egoerei lotutako funtzio-erlazioak adierazten dituzten taula eta grafikoak aztertzea, horien portaerari buruzko informazioa lortzeko.
Grafiko baten edo taula bateko zenbakizko balioen portaera ikusirik, aztergai den fenomenoari buruzko ondorioak ateratzeko gaitasuna baloratuko da. Horretarako, datu grafikoetatik edo zenbakietatik abiatuta, aldakuntza tasen interpretazioa eta hurbilketa egin beharko da.
7. Taula eta grafiko estatistikoak osatu eta interpretatzea, eta bai banaketa diskretu eta jarraituetan maizenik izaten diren parametro estatistikoak ere, eta erabilitako laginen adierazgarritasuna kualitatiboki baloratzea.
Informazio estatistikoa tauletan eta grafikoetan antolatzeko gaitasuna eta kalkulagailuaren nahiz kalkulu orriaren laguntzaz parametro garrantzitsuenak kalkulatzeko gaitasuna baloratu behar dira. Maila honetan lortu nahi da ikasleek kontuan har ditzatela lagina hautatzeko prozeduraren adierazgarritasuna eta baliozkotasuna, eta ikerlanaren ondorioak populazio osoari aplikatzea egokia ote den azter dezatela.
8. Probabilitate-kalkuluaren kontzeptuak eta teknikak aplikatzea eguneroko bizitzako arazo eta egoerak ebazteko.
Ikasleek gai izan behar dute lagin-espazioa identifikatzeko esperientzia bakunetan eta esperientzia konposatu xumeetan, eguneroko bizitzako ingurune jakinetan, eta Laplaceren legea, zuhaitz-diagramak edo kontingentzia taulak erabili behar dituzte probabilitateak kalkulatzeko. Gainera, lortutako emaitzak baliatu behar dituzte zentzuzko erabakiak hartzeko, planteatutako problemen testuinguruan.
9. Problemak ebazteko arrazoitze-prozesu eta estrategia anitz eta erabilgarriak planifikatu eta erabiltzea, eta arrazoibideak, erlazio kuantitatiboak eta elementu matematikoak dituzten informazioak ahoz nahiz idatziz adieraztea, zehaztasunez, horretarako hizkuntza matematikoak eskaintzen duen baliagarritasun eta sinpletasuna baloratuz.
Ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren problema bat ebazteko bidea planifikatzeko, esku hartzen duten erlazio matematikoak ulertzeko eta aurreko kurtsoetan ikasitako estrategiak eta ebazpen teknikak aplikatzeko, beren gaitasunaz eta intuizioaz fidaturik. Gainera, aintzat hartuko da kantitateak, neurriak, zenbakizko erlazioak edo erlazio espazialak dituzten mota guztietako informazioak adierazteko erabiltzen den hizkuntzaren zehaztasuna, baita problema ebazteko erabiltzen diren estrategiak eta arrazoibideak ere.
B aukera.
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Problemak ebazteko arrazoitze-prozesuak eta estrategiak planifikatu eta erabiltzea, hala nola hipotesiak egin eta justifikatzea edo orokortzea.
.Argudioak, erlazio kuantitatiboak, erlazio espazialak eta problemen ebazpenerako prozedurak hitzez adieraztea, egoerak eskatzen duen adinako zehaztasun eta zorroztasunaz.
.Kantitateei buruz edo elementu nahiz erlazio espazialei buruz arrazoibide edo informazioak dituzten mezuak interpretatzea.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
.Problemei aurre egiteko, erlazio matematikoak ulertzeko eta horietatik abiatuta erabakiak hartzeko norberaren gaitasunetan konfiantza izatea.
.Problemak ebazteko eta lortutako soluzioak hobetzeko jarraikitasuna eta malgutasuna.
.Tresna teknologikoak erabiltzea, zenbakizko kalkuluak, kalkulu aljebraikoak edo estatistikoak eta funtzio-adierazpenak egiteko eta propietate geometrikoak ulertzeko lagungarri gisa.
2. multzoa.-Zenbakiak.
.Zatiki eran ezin adierazi diren zenbakiak hautematea. Zenbaki irrazionalak.
.Zenbakiak zuzen errealean irudikatzea. Tartearen esanahia eta hura adierazteko moduak.
.Testuinguru desberdinetan zenbaki errealak interpretatu eta erabiltzea, kasu bakoitzerako idazkera eta hurbilketa egokienak hautaturik.
.Erroak berretura moduan adieraztea. Errotzaile baliokideak. Errotzaileak alderatu eta sinplifikatzea.
.Eragiketen hierarkia eta propietateak erabiltzea, berretzailea zenbaki osoa edo zatikia duten berreturekin eta erro sinpleekin kalkuluak egiteko.
.Kalkulagailua erabiltzea zenbakizko edozein adierazpen motarekin eragiketak egiteko. Kalkulu hurbilduak. Emaitzak erroen bidez adierazteko eskatzen duten egoerak bereiztea.
3. multzoa.-Aljebra.
.Letrazko adierazpenen erabilera. Berdintasun nabarmenen erabilera.
.Ekuazio sistemen ebazpen grafikoa eta aljebraikoa. Ekuazio eta sistemen bidez eguneroko problemak eta beste jakintza-arlo batzuetakoak ebaztea.
.Beste ekuazio mota batzuk ebaztea saiakuntza eta erroreen sistemaren bidez edo metodo grafikoetatik abiatuta, bitarteko teknologikoak erabiliz.
.Inekuazioen ebazpena. Interpretazio grafikoa. Inekuazioak erabiliz problemak planteatu eta ebaztea hainbat testuingurutan.
4. multzoa.-Geometria.
.Arrazoi trigonometrikoak. Haien arteko harremana. Erlazio metrikoak triangeluetan.
.Kalkulagailua erabiltzea angeluak eta arrazoi trigonometrikoak kalkulatzeko.
.Ezagutza trigonometrikoak erabiltzea mundu fisikoko problema metrikoak ebazteko: luzera, azalera eta bolumena neurtzea.
.Antzeko gorputzen luzera, azalera eta bolumenen arteko arrazoia.
5. multzoa.-Funtzioak eta grafikoak.
.Enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen analitiko baten bidez deskribatutako fenomeno bat interpretatzea. Emaitzak aztertzea.
.Batez besteko aldakuntza tasa: funtzio baten aldakuntzaren neurria tarte baten barnean. Tauletan, grafikoetan eta hitzezko enuntziatuetan hazkunde modu desberdinak aztertzea.
.Zatika definitutako funtzioak. Egiazko egoerak bilatu eta interpretatzea.
.Bestelako funtzio-ereduak bereiztea: funtzio koadratikoa, alderantzizko proportzionaltasunekoa, esponentziala eta logaritmikoa. Egiazko ingurune eta egoerei aplikatzea. Informazioaren teknologiak erabiltzea irudikapen, simulazio eta analisi grafikoak egiteko.
6. multzoa.-Estatistika eta probabilitatea.
.Azterlan estatistikoaren faseak eta zereginak identifikatzea.
.Lagin estatistikoen adierazgarritasunaren oinarrizko analisia.
.Grafiko estatistikoak: grafiko anizkoitzak, kaxa-diagramak. Komunikabideetan ematen diren taula eta grafiko estatistikoak kritikoki aztertzea. Informazio engainagarriak antzematea.
.Banaketa baten adierazgarritasuna kalkulatzea bere batez bestekoaren eta desbideratze tipikoaren bidez, edo beste neurri batzuen bidez, deszentralizazioak, asimetriak eta balio atipikoak izanez gero.
.Adierazgarritasun onena baloratzea, balio atipikorik dagoen ala ez kontuan hartuta. Zentralizazioaren eta sakabanatzearen neurriak erabiltzea alderaketak eta balorazioak egiteko.
.Esperientzia konposatuak. Kontingentzia taulak eta zuhaitz-diagramak erabiltzea kasuak zenbatu eta probabilitateak esleitzeko. Probabilitate baldintzatua.
.Ausarekin zerikusia duten egoerak deskribatu eta kuantifikatzeko hiztegi egokia erabiltzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Mota guztietako zenbaki eta eragiketak eta haien propietateak erabiltzea informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko eta eguneroko bizitzarekin eta eremu akademikoko beste gai batzuekin zerikusia duten arazoak ebazteko.
Egiaztatu behar da ikasleak gai diren zenbaki mota guztiak eta eragiketak identifikatu eta erabiltzeko, haien esanahiaz eta propietateez jabetzen diren, kalkulu modurik egokiena hautatzen duten (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta lortutako emaitzen koherentzia eta zehaztasuna kalkulatzeko gai diren. Maila honetan bereziki garrantzitsua da begiratzea ea ikasleak gai ote diren soluzioa (zehatza edo hurbildua) probleman eskatzen zaien zehaztasunari egokitzeko, batez ere berretura, erro edo zatikiekin lan egiten dutenean.
2. Egoerak eta egitura matematikoak adierazi eta aztertzea, ikur eta metodo aljebraikoak erabiliz, problemak ebazteko.
Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleak gai diren aljebra sinbolikoaren bidez erlazio matematikoak adierazi eta azaltzeko eta aljebra sinbolikoaren metodoak erabiltzeko problemen ebazpenean, inekuazio, ekuazio eta sistemen bitartez.
3. Egiazko egoeretan zuzeneko eta zeharkako neurriak lortzeko tresna, formula eta teknika egokiak erabiltzea.
Egiaztatu nahi da ikasleek estrategia egokiak garatu ote dituzten magnitude ezagunetatik abiatuta magnitude ezezagunak kalkulatzeko, eskura dituzten neurketa tresnak erabiltzeko, formula egokiak aplikatzeko eta proposaturiko neurketari dagozkion teknika eta trebetasunak garatzeko.
4. Erlazio kuantitatiboak identifikatzea egoera jakin batean, horiek adieraz ditzakeen funtzio mota zehaztea, eta batez besteko aldakuntza tasa hurbildu eta interpretatzea grafiko baten bidez, zenbakizko datuen bidez edo adierazpen aljebraikoko koefizienteen azterketaren bidez.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren fenomeno jakin bati dagokion eredua bereizteko, ikasitako ereduen artetik (lineala, koadratikoa, alderantzizko proportzionaltasunekoa, esponentziala edo logaritmikoa), eta zentzuzko ondorioak ateratzeko hari lotutako egoeratik; azterketa hori egiteko informazioaren teknologiak erabili behar dituzte, behar izanez gero. Gainera, grafiko baten edo taula bateko zenbakizko balioen portaera ikusirik, aztergai den fenomenoari buruzko ondorioak ateratzeko gaitasuna baloratuko da. Horretarako, ikasleek batez besteko aldakuntza tasaren hurbilketa eta interpretazioa egin beharko dituzte, datu grafikoak, zenbakizko datuak edo adierazpen aljebraikoaren balio jakinak oinarri hartuta.
5. Taula eta grafiko estatistikoak osatu eta interpretatzea, eta bai dimentsio bakarreko banaketetan maizenik izaten diren parametro estatistikoak ere, eta erabilitako laginen adierazgarritasuna kualitatiboki baloratzea.
Maila honetan esanahi berezia hartzen du datu eskuragarrien azterketa kualitatiboak, bai eta parametro estatistikoak batera erabilita atera daitezkeen ondorioek ere. Gainera, lortu nahi da ikasleek kontuan har ditzatela lagina hautatzeko prozeduraren adierazgarritasuna eta baliozkotasuna, eta ikerlanaren ondorioak populazio osoari aplikatzea egokia ote den azter dezatela.
6. Probabilitate-kalkuluaren kontzeptuak eta teknikak aplikatzea eguneroko bizitzako arazo eta egoerak ebazteko.
Ikasleek gai izan behar dute lagin-espazioa identifikatzeko esperientzia bakunetan eta esperientzia konposatu xumeetan, eguneroko bizitzako ingurune jakinetan, eta Laplaceren legea, zuhaitz-diagramak edo kontingentzia taulak erabili behar dituzte probabilitateak kalkulatzeko. Gainera, lortutako emaitzak baliatu behar dituzte zentzuzko erabakiak hartzeko, planteatutako problemen testuinguruan.
7. Problemak ebazteko arrazoitze-prozesu eta estrategiak planifikatu eta erabiltzea (adibidez, hipotesiak eman eta justifikatzea, edo orokortzea), eta arrazoibideak, erlazio kuantitatiboak eta elementu matematikoak dituzten informazioak ahoz nahiz idatziz adieraztea, zehaztasun eta zorroztasunez, horretarako hizkuntza matematikoak eskaintzen duen baliagarritasun eta sinpletasuna baloratuz.
Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren problema ebazteko bidea planifikatzeko, erlazio matematikoak ulertzeko eta hipotesiak osatu eta egiaztatzeko, beren gaitasunaz eta intuizioaz fidaturik. Gainera, aintzat hartuko da kantitateak, neurriak, zenbakizko erlazioak edo erlazio espazialak dituzten mota guztietako informazioak adierazteko erabiltzen den hizkuntzaren zehaztasuna eta zorroztasuna, baita problema ebazteko erabiltzen diren estrategiak eta arrazoibideak ere.
MUSIKA
Musika kultur ondasuna da, eta hitzik gabeko lengoaia eta komunikazio bidea. Horregatik ezbairik gabeko balioa du pertsonen bizitzan. Gaur egun musikarekiko harreman etengabean bizi gara; inondik ere musika da gure garaiko arterik masiboena. Garapen teknologikoaren bidez nabarmen aldatu dira gizartearen musika erreferentziak; diskoen, irratiaren, telebistaren, joko elektronikoen, zinemaren, publizitatearen, Interneten eta abarren bidez, munduan ekoitzitako musika oro leku guztietan aldi berean entzun baitaiteke. Garapen teknologiko horrek berak, era berean, musika interpretatu eta sortzeko bide berriak ireki ditu eta musikari profesionalek nahiz musikan interesa duen edozein pertsonak erabil ditzakete.
Ikuspuntu horretatik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Musika irakasgaiaren helburua da kanpoko munduaren eta ikasgeletan ikasten den musikaren arteko ukipen guneak ezartzea, eta behar diren bideak ere ezarri nahi dira ikasleen pertzepzioa, sentikortasun estetikoa, sormenezko adierazpena eta gogoeta kritikoa sustatzeko. Behar adinako autonomia lortu behar dute musika entzutearekin, jotzearekin eta sortzearekin zerikusia duten jardueretan aktiboki parte hartzeko, zertan ari diren jakitun direla.
Arte hezkuntzak izaera orokorragoa du Lehen Hezkuntzan, baina honako etapa honetan arterako hurbilketa bereiziagoa eta analitikoagoa da. Hori bat dator ikasleen bilakaeraren ezaugarriekin, etapa honetan nabarmen garatzen ari baitira abstrakziorako gaitasuna. Aldaketa horrek ez du eragozten, ordea, irakasgaia oinarrizko bi ardatzen inguruan egituratzen jarraitzea: pertzepzioaren eta adierazpenaren inguruan. Horiek zuzeneko lotura dute herritar guztiek beharrezkoa duten musika kultura oinarrizkoa eskuratzearekin.
Irakasgai honetan pertzepzioaz ari garenean honako gaitasunak garatu behar direla esan nahi dugu: entzuten dena bereizteko gaitasuna, entzute aktiborako gaitasuna eta musika ulertu eta gogoratzeko gaitasuna. Gaitasun horiek erabili behar dira bai musika jotzeko eta sortzeko jardueretan, bai musika lanak zuzenean nahiz grabaturik entzuten direnean.
Adierazpena aipatzean, bestalde, musikaren interpretazioarekin eta sorkuntzarekin zerikusia duten gaitasun guztien garapenaz ari gara. Interpretazioaren ikuspegitik, musikaren irakaskuntzak eta ikaskuntzak hiru eremu hauek dituzte oinarri, desberdinak baina, aldi berean, elkarrekin estu lotuak: ahots-adierazpena, instrumentu-adierazpena, eta mugimendua eta dantza. Gaitasun horiek garatuta ikasleek errazago ikasiko dituzte abesteko eta musika tresnak jotzeko tekniken oinarriak, baita mugimenduak eta dantzak berezko dituzten erritmo eta higidura doiketak ere. Musika sorkuntzaren alorrean, berriz, musika hizkuntzak bereak dituen elementuak arakatzen dira, eta soinuak landu eta konbinatu egiten dira inprobisazioaren bidez, moldaketak eginez edo musika bakarka nahiz taldean sortuz.
Bi ardatz horiek osatzen dituzten edukiak lantzerakoan kontuan hartu behar da gaur egun, inoiz baino gehiago, gazteak identifikatzeko erreferente nagusietakoa dela musika. Ikasleek berena sentitzen dute musika eta hori, paradoxaz, aldi berean abantaila eta eragozpena da musika ikasgelan lantzeko orduan: abantaila, irakasgai honen balioa, harekiko itxaropenak eta motibazioa handiak direlako; eragozpena, ikasleek bere egiten dutenez, oso joera finkatuak dituztelako.
Musikak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan erreferentzia gunetzat hartu behar ditu ikasleen gustuak eta lehentasunak, baina, aldi berean, sormenaren eta gogoetaren ikuspuntutik landu behar ditu musikaren fenomenoa eta edukiak. Ildo horri jarraiki, ikusle, interprete eta sortzaile moduan ikasleek musikan gehiago parte har dezaten lortu behar da.
Uste horietatik eta irakasgaiaren bi ardatz nagusietatik (pertzepzioa eta adierazpena) abiatuta, edukiak multzotan banatu dira.
Lehen, bigarren eta hirugarren kurtsoetarako ezarritako edukietan, lehenengo multzoa Entzutea da, eta zuzeneko lotura du pertzepzioaren ardatzarekin; bigarren eta hirugarren multzoek (Interpretazioa eta Sorkuntza), berriz, adierazpenaren ardatzarekin dute zerikusia. Laugarren multzoak (Testuinguru musikalak), bestalde, aurreko multzo horietan erabiliko diren musiken kultur erreferentzien inguruko edukiak ditu, baita beste eduki batzuk ere, gaur egungo musikaren mundua eta musikak hainbat ingurune sozial eta kulturaletan betetzen duen zeregina hobeki ulertzen laguntzen dutenak.
Laugarren kurtsoan Musika aukerako irakasgaia da. Kurtso horretan, lehenbiziko multzoko (Musika entzutea eta musika erreferentziak) edukiek zuzeneko lotura dute pertzepzioaren ardatzarekin; multzo horrek, gainera, eduki berriak jaso ditu, iraganeko eta oraingo gizarte eta kultur ingurune desberdinetan musikak duen zeregina sakonago aztertzeko. Bigarren multzoa (Musika praktikatzea) adierazpenaren ardatzean sartzen da, eta honako edukiak ditu: abestea eta musika instrumentuak jotzea, mugimendua eta dantza, inprobisazioa, moldaketak eta konposizioa, eta askotariko musika proiektuetan parte hartzea. Hirugarren multzoa (Musika eta teknologiak) aurrekoekin estu lotuta dago. Espresuki bertan sartu diren edukiek bide ematen dute tresna teknologikoak ezagutzeko eta musika entzun eta sortzeko jardueretan erabiltzeko.
Edukiak multzoen eta ardatzen inguruan antolatu dira koherentziaz aurkeztu nahi direlako. Hala eta guztiz ere, ez dira batzuk besteen gainetik lehenetsi eta ez dago zertan hasi eduki jakin batetik. Beste hitz batzuetan esanda, hezkuntza lanean elkarreragin etengabea gertatzen da multzo, ardatz eta eduki desberdinen artean: adierazpenaren ingurukoek barnean dituzte pertzepzioaren ingurukoak eta alderantziz; jarrerek, kontzeptuek eta prozedurek elkarri eusten diote. Edukien artean lotura ziklikoa ezartzen da: batzuek besteak aberastu, sustatu, garatu eta finkatzen dituzte. Aldi berean, denak daude lotuta musikaren hizkuntzari eta kulturari buruzko ezagutzekin.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko irakasgaiak egiten duen ekarpena.
Musika irakasgaiak zuzeneko ekarpena egiten du kultur eta arte gaitasuna lortzeko, bere alderdi guztietan. Askotariko kultur eta musika agerpenak estimatu, ulertu eta kritikoki balioesteko gaitasuna sustatzen du, pertzepzioaren eta adierazpenaren bidezko esperientziak eta kultura, garai eta estilo desberdinetako musiken ezagupena direla bide. Horrela jarrera irekiak eta begirunezkoak sustatzen ahal ditu, eta era guztietako musika agerpenei buruz iritzi oinarridunak osatzeko elementuak eskaintzen ditu. Gainera, loturak ezartzen ditu beste arte hizkuntza batzuekin eta lan bakoitzaren ingurune sozial eta historikoarekin.
Irakasgai honetan adierazpenak leku garrantzitsua du. Irakasgai honen orientazioak, hain zuzen ere, ideiak, esperientziak edo sentimenduak sormenez adierazteko gaitasunak eskuratzea ahalbidetzen du; batez ere, bakarkako nahiz taldeko interpretazioarekin, inprobisazioarekin eta konposizioarekin zerikusia duten edukietan. Jarduera horiek, gainera, irudimena eta sormena bizkortzen dute. Bestalde, musika zertan den hobeki ulertuz gero, pertsonarentzako gozamen eta aberastasun iturritzat har daiteke.
Irakasgai honek norberaren autonomia eta ekimena garatzen laguntzen du, arestian aipatu dugun elkarlana, batetik, eta proiektuak planifikatu eta kudeatzeko trebetasuna, bestetik, bitarteko direla. Argi eta garbi, interpretazioa eta konposizioa aldez aurretik planifikatu beharreko jarduerak dira eta horietan erabakiak hartu behar dira nahi bezalako emaitzak lortzeko. Beste alde batetik, musikaren;; interpretazioarekin zerikusi berezia duten jardueretan, honako gaitasun eta trebetasunak garatzen dira, besteak beste: jarraikitasuna, ardura, autokritika eta autoestimua. Horiek guztiak ezinbesteko faktoreak dira gaitasun hau lortzeko.
Halaber, musikak bere ekarpena egiten dio Gaitasun sozialari eta herritartasunari. Askotariko musika jardueretan parte hartuz (batez ere taldeko interpretazioan eta sorkuntzan, jarduera horiek elkarlana eskatzen baitute), besteekiko harremanetarako gaitasunak lantzen dira. Taldeko musika esperientzietan parte hartzean, nork bere ideiak azaltzen eta gainerakoenak baloratzen ditu, norberaren ekintzak eta taldekideenak koordinatzen dira eta kide bakoitzak bere gain hartzen du emaitza lortzeko ardura.
Musika mota asko ezagututa, bai iraganekoak bai oraingoak, errazago ulertzen dira kultura desberdinak, baita gizadia aurreratzeko egin dituzten ekarpenak ere. Horrenbestez, gainerakoak eta norbera bizi den gizartearen ezaugarriak baloratzen dira.
Musikak zuzenean laguntzen du informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala ere garatzen. Musikaren eremuan baliabide teknologikoak erabilita oinarrizko ezagutza eta jakintza lortzen da musikarako hardwareari eta softwareari buruz, soinu eta audio digitalaren formatuei buruz edo soinua tratatu eta grabatzeko teknikei buruz. Horien bidez mezu musikalak, ikus-entzunezkoak eta multimediakoak sortzen dira, besteak beste. Era berean, irakasgai honek aukera ematen du baliabide horiek erabil daitezen norberak ikasteko prozesuetan eta aisialdiko jardueretan.
Gainera, musikaren inguruko informazioa lortzeko, informazioaren tratamenduarekin zerikusia duten trebetasunak landu behar dira. Dena den, irakasgai honetan arreta berezia jarri behar zaie musika produktuen erabilerari eta erabilera horrek banaketarekin eta egile eskubideekin duen erlazioari.
Musika lagungarria da Ikasten ikasteko gaitasuna ere garatzeko. Izan ere, gidatuta edo nork bere kasa ikasteko funtsezko gaitasun eta trebetasunak sustatzen ditu, hala nola arreta, kontzentrazioa eta oroimena, eta aldi berean ordenaren eta analisiaren zentzua garatzen du. Alde batetik, musika obra bat behin eta berriz entzun beharra dago obra hori ezagutu, haren elementuei antzeman eta obraz "jabetu" arte. Bestetik, musika interpretatzearen eta entzumena trebatzearen inguruko jarduera guztietan, nork bere ahalmenez jabetu behar du, ikasteko askotariko estrategiak erabili behar dira eta modu eraginkorrean kudeatu eta kontrolatu behar dira norberaren prozesuak. Kasu horietan guztietan motibazio luzea behar da proposaturiko helburuak lortzeko, eta nork bere ikaslanean arrakasta lortzeko konfiantza izan behar du.
Hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasunari dagokionez, beste irakasgai batzuek bezala musikak ere lagundu egiten du komunikaziorako trukeak aberasten, eta ikasleek musikako hiztegi oinarrizkoa ikasten eta erabiltzen dute. Halaber, lagundu egiten du musika lengoaia eta hitzezko lengoaia uztartzen eta elkarreragin horrek sortzen duen aberastasuna aintzat hartzen.
Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasunaren ikuspegitik ere irakasgaiak bere ekarpena egiten du ingurumenaren kalitatea hobetzeko, ikasleei gogoeta eragiten dielako gehiegizko zaratari, hots kutsadurari eta musikaren erabilera ezegokiari buruz. Horrela ohitura osasungarriak sortzen laguntzen du. Gainera, gaitasun horren garapenean badute eraginik ahotsa eta arnas aparatua behar bezala erabiltzearekin zerikusia duten edukiek, lagungarriak baitira ez bakarrik musikaren arloan emaitza onak lortzeko, baita osasun arazoei aurrea hartzeko ere.
Helburuak.
Etapa honetan Musikaren irakaskuntzaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:
1. Behar diren trebetasunak eskuratzea musika ikasketetan erabiltzen diren ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko eta testu horietan agertzen diren musika elementuak iruzkindu, eztabaidatu eta alderatzeko, ahoz zein idatziz.
2. Musikako hiztegi eta terminologia egokiak ikastea norberaren ideiak zehaztasunez adierazi ahal izateko eta musika prozesuak ahoz nahiz idatziz azaltzeko. Ikasleak ikaskideen ekarpenak entzun eta errespetatu behar ditu eta gai izan behar du iritzi pertsonalak osatzeko.
3. Ideiak eta sentimenduak azaltzeko ahotsa, gorputza, objektuak, instrumentuak eta baliabide teknologikoak erabiltzea, norberaren komunikazio aukerak aberastuz eta bestelako adierazpen moduak errespetatuz.
4. Bakarka zein taldean musika interpretatzea (ahotsaren bidez, musika tresnen bidez, mugimenduaren eta dantzaren bidez) eta sortzea ahalbidetzen duten gaitasunak eta teknikak garatu eta aplikatzea.
5. Askotariko musika obrak entzutea, estilo, genero, joera eta kultura desberdinetakoak, haien balioa aintzat hartzea jakintzaren, kulturen arteko aberastasunaren eta pertsonen gozamenaren iturri diren aldetik, eta norberaren gogoko musika motak gehitu eta dibertsifikatzeko interesa izatea.
6. Musika obra desberdinen ezaugarriei antzematea, arte sorkuntzaren eta kultur ondarearen adibidetzat hartuta; haien asmoak eta funtzioak hautematea eta terminologia egokia erabiltzea haiek behar bezala deskribatzeko eta kritikoki baloratzeko.
7. Informazio iturri desberdinak -liburutegia, ikus-entzunezkoak, Internet, testuak, partiturak eta bestelako baliabide grafikoak- musika ezagutu eta horretaz gozatzeko erabiltzea, modu autonomo eta kritikoan.
8. Ikus-entzunezko baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagutu eta erabiltzea musika ekoizteko bitarteko gisa, eta aintzat hartzea baliabide horiek musika jarduerei eta musikaren ikaskuntza autonomoari egindako ekarpena.
9. Ingurune desberdinetan garatu beharreko musika jarduerak antolatzen eta egiten parte hartzea, errespetuz eta estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko prest, talde bateko kide izanda gainerakoen ekarpenetatik lortzen den aberastasunaz jabeturik.
10. Ulertu eta aintzat hartzea musika hizkuntzaren eta beste hizkuntza eta jakintza-eremu batzuen arteko loturak, baita artelanen eta ikus-entzunezko obren ekoizpenean eta komunikabideetan musikak duen eginkizuna eta esanahia ere.
11. Irizpide pertsonalak osatzea, gizartean musikak dituen erabileren azterketa kritikoa eginez, musikaren jatorria gorabehera; irizpide horiek eguneroko egoerei aplikatzea autonomiaz eta ekimenez, eta musikak pertsonen eta komunitatearen bizitzari egiten ahal dion ekarpena baloratzea.
12. Isiltasuna eta soinua baloratzea, ingurumenaren eta musikaren zati diren aldetik, eta kutsadura akustikoak eta beraren ondorioek sortutako arazoez ohartzea.
13. Historian barrena izandako musika agerpen desberdinak ezagutzea, eta jakitea zer esanahi duten Nafarroako Foru Komunitatearen eremu artistiko eta soziokulturalean.
14. Eskolako liburutegia nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea arloko gaiei buruzko lanak arrazoitu eta orientatzeko eta ezagutzak ikasi eta partekatzeko tresna gisa.
LEHENBIZIKO, BIGARREN ETA HIRUGARREN KURTSOAK
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Entzutea.
.Arretarako, barnetik entzuteko, ulertu eta oroitzeko eta datorrenari aurrea hartzeko estrategiak aplikatzea musikaren interpretazioari eta sorkuntzari.
.Entzuten den musika ulertzeko, besteak beste honako baliabideak erabiltzea: gorputza, ahotsa eta instrumentuak, ikus-entzunezko bitartekoak, teknologiak, testuak, partiturak, musikogramak eta bestelako adierazpen grafikoak.
.Musika lanaren eraketan esku hartzen duten elementuak (melodia, erritmoa, harmonia, tinbrea, ehundura, forma, tempoa eta dinamika) eta musika lanak entzutean eta aztertzean horiek identifikatzea.
.Ahots eta instrumentu motak eta ahots eta instrumentu taldeak sailkatzea eta entzunez bereiztea.
.Musika estilo, genero, joera eta kultura desberdinetako obrak, ahotserako nahiz instrumentuetarako eginak, entzutea eta horien azterketa oinarrizkoa eta kritika egitea, ikasgelan egiten diren interpretazioak eta konposizioak barne direla.
.Zuzeneko musika: kontzertuak eta bestelako musika emanaldiak.
.Ezaugarri desberdinetako musikak ezagutzeko eta norberaren gustuko musika motak gehitu eta dibertsifikatzeko interesa.
.Entzutea baloratzea komunikazio modu gisa eta kulturen arteko ezagutzaren eta aberastasunaren iturri gisa.
.Musika entzuteko ohitura osasungarriak garatzea eta entzuten ari den bitartean besteak errespetatzea.
3. multzoa.-Interpretazioa.
.Ahotsa eta hitza, musika adierazpenerako bitartekoak: ezaugarriak, trebetasun teknikoak eta interpretaziorako trebetasunak.
.Ahotsaren ahalmenak arakatu eta aurkitzea musika adierazteko bitarteko gisa; erlaxazioa, arnasketa, artikulazioa, erresonantzia eta intonazioa praktikatzea.
.Instrumentuak eta gorputza, musika adierazpenerako bitartekoak: ezaugarriak, trebetasun teknikoak eta interpretaziorako trebetasunak. Nafarroako musika lanak tresnekin jotzea.
.Soinu iturri desberdinen ahalmenak arakatzea eta interpretaziorako gaitasun teknikoak lantzea.
.Ahotserako eta instrumentuetarako piezak praktikatu, buruz ikasi eta interpretatzea. Pieza horiek imitazioaren bidez eta notazio desberdinetako partiturak irakurriz ikasiko dira.
.Ahots eta instrumentu taldeak genero, estilo eta kultura desberdinetako musikan. Bakarkako eta taldeko interpretazioa.
.A capella ahots errepertorioa praktikatzea, musika tresnak eta hala bide denean mugimendua lagun direla. Nafarroako kanta eta doinu tradizionalak.
.Interpretazioaren oinarrizko arauak praktikatzea: isiltasuna, zuzendariari eta beste interpretatzaileei jaramon egitea, barnetik entzutea, oroimena eta multzoarekiko egokitzapena.
.Mugimendurako eta dantzarako teknikak esperimentatu eta praktikatzea, musikako edukiak gorputzaren eta mugimenduaren bidez adieraztea eta askotariko dantzen errepertorioa interpretatzea.
.Eskura dauden gailu eta tresna elektronikoak erabiltzea musika piezak interpretatu eta grabatzeko, musika jarduerak egiteko eta iruzkin kritikoa egiteko.
.Ahotsa, gorputza eta instrumentuak ezagutu eta zaintzeko interesa.
.Norberaren gaitasun teknikoak eta interpretaziorako gaitasunak (ahotsa, musika tresnak jotzeko gaitasuna eta gorputz gaitasuna) onartzea eta hobetzen ahalegintzea, eta bestelako gaitasun eta adierazpen-moduak errespetatzea.
.Taldeko interpretaziorako arauak onartu eta betetzea eta guztien zeregina hobeki betetzen lagunduko duten musika ideiak eskaintzea.
4. multzoa.-Sorkuntza.
.Inprobisazioa, moldaketak eta konposizioa, musika sortzeko baliabide gisa.
.Ahotsarekin eta instrumentuekin inprobisazioak egitea bakarka eta taldean, musika estimuluei eta musikaz bestekoei erantzunez.
.Abestien eta instrumentuetarako piezen moldaketak egitea, akonpainamendu errazak sortuz eta mota desberdinetako musika antolamenduak (sarrera, garapena, interludioak, koda, metaketa etab.) hautatuz.
.Talde desberdinetarako abestiak eta instrumentu-piezak sortzea bakarka edo taldean, ikasgelan egiten diren jardueren inguruan aurkeztutako osagaiak eta baliabideak konbinatuz.
.Musika obrak zaindu eta zabaltzeko baliabideak. Norberaren konposizioak erregistratzea notazio modu eta grabazio teknika desberdinak erabiliz. Musikaren irakurketa eta idazketa eta soinuak grabatzeko bitartekoak baloratzea, musika obrak erregistratu eta zabaltzeko baliabideak diren aldetik.
.Musika sortzeko prozesuetan baliabide informatikoak eta beste gailu elektroniko batzuk erabiltzea.
.Soinua jartzea antzerkiei, gorputz adierazpenaren eta dantzaren arloko jarduerei eta ikus-entzunezko obretako irudi finko nahiz bizidunei.
5. multzoa.-Testuinguru musikalak.
.Mendebaldeko eta beste kultura batzuetako musika ondarearen musika agerpen esanguratsuenak ezagutzea.
.Gaur egungo musikaren estilo aniztasuna hautematea.
.XX. mendeko musika Nafarroan: Sarasate, Gayarre, Fernando Remacha etab. Nafarroako egungo musika taldeak.
.Informazio iturri anitz erabiltzea instrumentuei, musikagileei, interpretatzaileei, kontzertuei eta zuzeneko nahiz grabatutako musika ekoizpenei buruzko ikerketak egiteko.
.Soinua eta musika ikus-entzunezko hedabideetan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan. Baliabide teknologikoak baloratzea musika ezagutu eta harekin gozatzeko tresna gisa.
.Musika beste hizkuntza batzuen zerbitzuan: musika eta gorputzaren hizkuntza, antzerkia, zinema, irratia eta publizitatea. Hainbat motatako ikuskizunetan eta ikus-entzunezko produkzioetan erabiltzen den musika aztertzea.
.Musikaren kontsumoa gaurko gizartean. Musikaren kontsumo zentzugabeaz eta soinu kutsaduraz ohartzea eta horiei buruzko jarrera kritikoa izatea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Aldez aurretik ikasgelan entzun diren musika obrak berriz entzutean zein diren antzeman eta garaia edo kultura zehaztea, eta gustuko musika motak gehitzeko interesa izatea.
Irizpide honen bidez begiratu nahi da zenbateko gaitasuna duten ikasleek musika obra bat bere ingurunean kokatzea ahalbidetzen duten ezaugarriak erlazionatzeko eta proposamen desberdinen aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa agertzeko. Ebaluazioa egiteko, ikasleek ezagutzen dituzten musika piezak entzunen dira, edo, inoizka, horiekin antz handia duten eta erraz identifikatu daitezkeen beste batzuk.
2. Hizkuntza desberdinak (grafikoa, gorputzarena edo hitzezkoa) erabiliz, musikaren antolaketaren eta egituraren zenbait elementu eta forma (erritmoa, melodia, ehundura, tinbrea, errepikapena, imitazioa, bariazioa) identifikatu eta deskribatzea, zuzenean interpretatutako edo grabatutako musika obra batean.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren musika obra baten ezaugarri nagusietako batzuk entzumenaren bidez bereizteko eta hizkuntza desberdinen bitartez hauteman dutena azaltzeko. Irizpide hau aplikatzeko, zenbait adibide desberdin entzunen dira. Aldez aurretik esanen da zein diren identifikatu eta deskribatu beharreko elementuak.
3. Entzundako musikari buruzko iritziak gainerakoei azaltzea.
Irizpide honen bidez, musika mota desberdinak alderatu eta baloratzeko gaitasuna ebaluatzen ahal da. Aldi berean, iritziak emateko edo "musikaz hitz egiteko" orduan beharrezkoak diren oinarrizko musika kontzeptuak zenbateraino ikasi diren ebaluatzen ahal da.
4. Ahotserako edo musika tresnetarako pieza baten edo koreografia baten interpretazioan parte hartzea taldean, norberaren lana taldearen arabera egokituz eta rol desberdinak hartuz.
Egiaztatu nahi da ikasleek, lortutako garapen teknikoaren maila gorabehera, aktiboki eta ekimen pertsonalez parte hartzen duten interpretazio jardueretan, abeslari, jotzaile, dantzari, zuzendari, solista eta abarreko lanetariko edozein egiteko gauza diren, beren jarduna multzoari egokitzen saiatzen diren eta elkarlanaren emaitzak lortzen laguntzen duten.
5. Zenbait baliabide teknologiko eskuragarri autonomiaz erabiltzea, eta musika grabatu eta erreproduzitzeko eta ikus-entzunezkoen erreprodukzio errazak egiteko erabili behar diren teknika eta prozedurei buruzko oinarrizko ezagutza izatea.
Irizpide honen bidez ikusten da ea ikasleak gai diren soinua eta bideoa grabatu eta erreproduzitzeko gailu elektroniko, ikus-entzunezko eta informatiko batzuk ongi erabiltzeko. Xedea ez da baliabide horien gaineko ezagupen teknikoen maila ebaluatzea, aitzitik, ikusi nahi da ea ikasleek interesik eta gogorik ba ote duten baliabideok modu autonomoan erabiltzeko hala eskatzen duten jardueretan, eta lortu nahi den helburuari dagokion moduan erabiltzen dituzten.
6. Abesti edo instrumentu-pieza baterako moldaketa bat egitea, horretarako emandako elementuak egoki erabiliz.
Irizpide honen bidez ikusten da ea ikasleak gai diren musika elementu desberdinak hautatu eta konbinatzeko, musika pieza baterako moldaketa xumea prestatu eta emaitza egokia lortze aldera. Betiere, ikasgelan aldez aurretik landu diren elementuak hartuko dira abiapuntutzat, eta baloratu eginen dira bai prozesua bera bai lortutako emaitzak.
7. Ikasgelako musika jardueretan hainbat motatako partiturak irakurtzea, musika interpretatu eta entzuteko euskarri gisa.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek ulertzen ote dituzten musika adierazteko gehien erabiltzen diren ikurrak eta sinboloak, eta musikaren irakurketa funtzionala egiten duten. Ez da ebaluatuko solfeatzeko gaitasuna, baizik eta ikasleak nola moldatzen diren musika irakurtzen, behin onartuta partitura erabili behar dutela musika pieza bat interpretatzeko edo entzuten ari diren obraren hariari hobeki jarraitzeko.
8. Eguneroko bizitzan, soinua modu ezegokian zein egoeratan erabiltzen den identifikatzea, arazoaren kausak aztertzea eta konponbideak proposatzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da noraino ohartzen diren ikasleak kutsadura akustikoaz, batez ere musika modu ezegokian zein egoeratan erabiltzen den, eta ea gai diren konponbide originalak proposatzeko eta aktiboki laguntzeko pertsonen osasuna zaintzen eta zarata gogaikarririk gabeko ingurunea lortzen.
LAUGARREN KURTSOA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Musika entzutea eta musika erreferenteak.
.Musika, pertsonen bizitzan etengabe azaltzen den elementua: musika eguneroko bizitzan, ikuskizunetan eta ikus-entzunezko hedabideetan.
.Genero eta estilo desberdinetako musika entzun, hauteman, aztertu eta alderatzea.
.Askotariko informazio iturriak erabiltzea garai eta kultura desberdinetako (egungoak barne) musikaren erreferentziak lortzeko eta komunikabideen bidez zabaltzen den kontzertu eskaintzari eta zuzeneko beste musika emanaldi batzuen eskaintzari buruzko informazioa biltzeko.
.Musika, komunikabideetan. Gustu eta moda musikaletan eragina duten faktoreak.
.Kritika, musikari buruzko informazioa eta balorazioa emateko baliabidea. Musikako kritikak aztertzea eta hiztegi egokia erabiltzea entzundako musikari buruz ahozko nahiz idatzizko kritikak egiteko.
.Musikaren argitalpena, merkaturatzea eta zabalkundea. Musika banatzeko modu berriak eta horiek musikaren arloko profesionalentzat eta industriarentzat sortzen dituzten ondorioak.
.Musika proposamenen aniztasuna eta beste pertsonen gustuak direla-eta interesa, errespetua eta jakin-mina izatea.
.Musika deskribatzeko hiztegi egokia erabiltzeko zorroztasuna.
3. multzoa.-Musika praktikatzea.
.Trebetasun teknikoak landu eta aplikatzea, gero eta lan zailagoak egiteko eta multzoaren beste zatiekin gero eta kontzertazio estuagoa lortzeko, ahotserako edo instrumentuetarako musikaren interpretazioan nahiz mugimenduan eta dantzan.
.Ahotserako eta instrumentuetarako piezak interpretatzea, belarriz ikasitakoak, edo notazio mota desberdinetako partituretan irakurritakoak.
.Konposiziorako teknika, baliabide eta prozedura desberdinak erabiltzea inprobisatzeko, moldaketak egiteko eta musika piezak sortzeko.
.Ikasgelan eta beste toki eta ingurune batzuetan musika emanaldiak planifikatu, entseatu, egin, zuzendu eta ebaluatzea.
.Musikaren lanbide eremuak. Musikarien lanaren alderdi eta espezialitateak identifikatu eta deskribatzea.
.Bakarkako eta taldeko interpretazioa eta musika sorkuntza hobetzea ahalbidetzen duten gaitasun teknikoak jarraikitasunez lantzea.
4. multzoa.-Musika eta teknologiak.
.Teknologien zeregina musikan. Azken hamarkadetako aurrerapen teknologikoen ondorioz musikaren inguruko balio, ohitura, kontsumo eta gustuetan izandako aldaketak.
.Mota guztietako tresna elektronikoak, Interneteko baliabideak eta musika softwarea erabiltzea entzumena trebatzeko eta musika entzun, interpretatu eta sortzeko.
.Grabazio teknika desberdinak, analogikoa eta digitala, aplikatzea, norberaren lanak, ikasgelan egindako interpretazioak eta beste musika mezu batzuk erregistratzeko.
.Musikaren funtzioak aztertzea ikus-entzunezko produkzio desberdinetan: publizitatean, telebistan, zineman, bideo jokoetan eta abarrekoetan.
.Irudi finkoei eta bizidunei soinua jartzea aldez aurretik sortutako musikak hautatuz edo jatorrizko soinu bandak sortuz.
.Soinu produkzioak eta ikus-entzunezkoak sortzeko, interpretatzeko, erregistratzeko eta hedatzeko ikus-entzunezko baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeari buruz balorazio kritikoa egitea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Musikak pertsonen bizitzan eta gizartean betetzen dituen eginkizunetako batzuk azaltzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek zer dakiten musikak hainbat egoera eta ingurunetan duen zereginari buruz: eguneroko egintzetan, ikuskizunetan, komunikabideetan eta abarretan musikak betetzen duen funtzioari buruzko ezagutza.
2. Musika pieza desberdinak aztertzea horiek entzunez eta askotariko dokumentu inprimatuak erabiliz (partiturak, iruzkinak edo musikogramak, besteak beste), eta haien ezaugarri nagusiak deskribatzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren musika obra baten berezitasunak identifikatzeko eta erritmoarekin, melodiarekin, ehundurarekin edo formarekin zerikusia duten alderdiak deskribatzeko, terminologia egokia erabiliz. Azterketa, betiere, testuingurua duten egoeretan eginen da, eta aldez aurretik ikasgelan landutako obrak edo antzekoak entzunen dira.
3. Musikari eta musika ekitaldiei buruzko iritzi pertsonala modu kritikoan azaltzea eta iturri desberdinetatik (liburuak, publizitatea, kontzertuen egitarauak, kritikak, etab.) lortutako informazioaren araberako argudioak ematea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren musika obra edo ikuskizun bati buruzko iritzi oinarriduna azaltzeko eta, halaber, beren ideiak adierazteko, ahoz nahiz idatziz, eta behar bezala argudiatzeko, dokumentu iturri desberdinak erabiliz.
4. Talde txikietan, ahotserako nahiz instrumenturako pieza bat edo koreografia bat entseatu eta interpretatzea; aldez aurretik buruz ikasi behar da audio eta bideo grabazioak entzun eta ikusiz edo partiturak eta bestelako baliabide grafikoak irakurriz.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak beren kasa moldatzen diren, taldeko beste kide batzuekiko elkarlanerako prest dauden eta beren ahalmenei dagokien emaitza lortzeko urrats egokiak egiten eta zuzenketa neurri egokiak hartzen dituzten.
5. Aktiboki parte hartzea ikastetxean musika jarduerak egiteko beharrezkoak diren lanetan (plangintza, entseguak, interpretazioa, zabalkundea eta abar).
Irizpide honen bidez baloratu nahi da ea ikasleek badakiten zein urrats egin behar diren musika proiektuak antolatu eta abian jartzeko, eta ekimenik eta interesik ba ote duten azaltzen diren arazoei konponbideak bilatzeko.
6. Musika sortzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko oinarrizko prozesuak azaltzea, profesional desberdinen esku-hartzea kontuan izanik.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea zer dakiten ikasleek musika produkzioetan (diskoak, irrati eta telebista programak, zinema etab.) jarraitzen den prozesuari buruz eta prozesu horren fase bakoitzean profesionalek betetzen dituzten eginkizunei buruz.
7. Musika pieza baterako moldaketa egitea, MIDI fitxategian hainbat parametro (tinbrea, ahotsen kopurua, forma etab.) eraldatuz, partituren editorea edo sekuentziadorea erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren baliabide informatikoak musika sorkuntzarako erabiltzeko. Honako alderdiak baloratu behar dira: baliabide teknologikoetako batzuk musikaren arloan erabiltzeko behar diren oinarrizko tekniken aplikazioa, eta ikasleek sorkuntza prozesuan erabakiak hartzeko duten autonomia.
8. Irudi finko edo bizidunen sekuentzia bati soinua jartzea, baliabide informatikoak erabiliz.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek egoki hautatzen dituzten soinua jarri nahi zaion irudi sekuentziarako musika pasarteak, eta ikus-entzunezko produktu baten prestaketan beharrezkoak diren oinarrizko teknikak behar bezala aplikatzen dituzten.
TEKNOLOGIAK
Azken mendean zehar teknologiak geroz eta garrantzi handiagoa hartu du pertsonen bizitzan eta gizartearen funtzionamenduan. Hona zer den teknologia: gizakiak, arazoak konpondu eta gizabanakoen edo taldeen beharrak asetzea xede duela, objektu, sistema edo inguruneak eratu edo sortzeko egiten dituen jardueren eta erabiltzen dituen ezagutza zientifiko eta teknikoen multzoa.- Herritarren hezkuntzan gaur egun arreta berezia jarri behar zaio ezagutza teknologikoak ikasteari, ezagutza horiek beharrezkoak direlako objektu eta prozesu teknologikoen erabileraren gaineko erabakiak hartzeko, horiekin zerikusia duten arazoak konpontzeko eta, azken batean, material, prozesu eta objektu teknologikoen bitartez ingurunearen gain jarduteko eta bizi kalitatea hobetzeko ahalmena areagotzeko.
Horrez gain, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerarekin zerikusia duten ikasketei koherentzia eman behar zaie eta osatu egin behar dira. Horregatik komenigarria da irakasgai honetan teknologiei tratamendu integratua ematea, oraintxe herritarren hezkuntzarako ezinbesteko tresna baitira. Teknologia hauek egoki erabil daitezen lortu nahi da, ahal den neurrian, betiere ingurune baten barnean eta, ondorioz, teknologia hauek erabiliz egiten diren lan zehatzei lotuta. Eta helburu hori lortu behar da teknologiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumeko irakasgaien multzoan sartuta. Tratamendu hori, ordea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien berariazko alderdi batzuekin osatu beharra dago. Alderdi horiek bide ematen dute irakasgai bakoitzean lortutako ezagutzak integratu eta bateratzeko, prozesuak hobeki ulertzeko eta, azken buruan, ezagutzak modu autonomoan erabiliko direla bermatzeko.
Beraz, irakasgai honen bidez, batetik ikasketak sustatu behar dira eta, bestetik, gaitasunak garatu, bai objektu teknikoak ulertzeko, bai erabili eta manipulatzeko. Prozesu honetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiek tresna izan behar dute.
Jarduera teknologikoak jakintza-arlo desberdinak bateratzen ditu. Horixe du ezaugarri nagusietakoa, eta oinarrizko hezkuntzan jarduera teknologikoak betetzen duen eginkizunean eragin handiena duena. Jarduera teknologikoan hainbat elementu desberdin elkartzen dira. Batzuk ezagutza zientifikotik eta horren aplikazio teknikotik datoz, baina badira elementu ekonomikoak, estetikoak eta abarrekoak ere. Hori guztia modu integratuan, eta berea duen jakintza-erreferentzia batekin. Erreferentzia horren oinarria ingurunean esku hartzeko modu ordenatu eta metodikoa da.
Irakasgai honen hezkuntza balioak, beraz, lotura dauka bai jakintza-erreferentzia horren osagaiekin, baita integrazio hori gauzatzeko moduarekin ere. Osagai horietatik garrantzitsuena, eta irakasgaiko gainerako edukien ardatza, problema teknologikoak ebazteko prozesua da. Trebetasunak eta metodoak garatu behar dira, problema tekniko baten identifikazio eta formulaziotik abiatuta aurrera egiteko problemaren soluzio eraikitzailea lortu arte; hori guztia, baliabideen eta soluzioen optimizazioa bilatzen duen prozesu planifikatu baten bidez. Prozesu teknologiko hori gauzatzeko beharrezkoak dira, halaber, osagai zientifikoa eta teknikoa. Bai objektu teknologikoak ezagutu eta hobeki erabiltzeko bai haietan esku hartzeko, beharrezkoa da zenbait fenomenoren funtzionamenduari eta makinen osagai nagusiei buruzko ezagutza multzo bat jokoan jartzea. Horrez gain, ordea, ezagutzak lortzen dira objektu teknikoen analisiaren, diseinuaren, manipulazioaren eta eraikuntzaren bidez.
Komunikazioak ere zeregin garrantzitsua du pertsonen eta teknologiaren arteko harremanean. Komunikazioa azpimarratu behar da planifikazio prozesutik bertatik, non marrazketak erraztu egiten baitu problema baterako soluzio desberdinak sortu, aztertu eta modu argi eta zehatzean adierazteko prozesua; baina, halaber, beharrezkoa da hiztegia eta baliabideak eskuratzea, problemak, teknologiaren funtzionamendua eta erabilera edo erabilera horren ondorioak deskribatzeko. Horrek guztiak, gainera, bide ematen du hobeki aztertzeko nolako eragina izan duten zientziaren eta teknikaren aurrerapenek gizakien bizimoduan, gizartearen ohitura eta sinesteei egokituz.
Irakasgai honetako edukiak multzoka sailkatuta daude baina ezin dira bereiz ulertu; beraz, antolaketa hori ez da izanen ikasgelan edukiei ekiteko modua, baizik eta etapan zehar lortu behar diren ezagutzen multzoa ulertzen laguntzen duen egitura. Bereziki, teknologia orokorrari lotutako edukiei dagokienez, Problemen ebazpen teknikorako prozesua izeneko multzoa da ikasgaiaren ardatza; gainerako multzoek hura garatzeko baliabide eta tresnak eskaintzen dituzte. Multzo horrekin zerikusia duten edukiak mailaz maila lantzen dira, oso prozesu sinpleetatik abiatuta, proposamen zehatz eta berariazkoak eginez, beste prozesu konplexuago, zehatzago eta beren baldintzetan irekiago batzuetarantz aurrera egiteko. Hautaturiko edukiek eta horien antolaketak kontzeptu eta prozeduren ikasketa eta aplikazioa sustatu behar dute, ikaslea erabakiak hartzeko jarrera onean kokatuko duten jokabide eta balioak lortzeko. Ingurune soziokultural eta ekonomikoa lan proposamenak hautatu eta egiteko informazio iturri izan daiteke. Hemen azpimarratu egiten da portaerak eta proposamenak orientatzearen garrantzia; izan ere, materialak berriz erabiltzeko eta energia aurrezteko ohiturak hartzea errazten duten moduan orientatu behar dira.
Bigarren multzoak Hardwarea eta sistema eragileak du izena. Hau ere ardatza da eta beraren inguruan biltzen dira informazioaren eta komunikazioaren teknologiei lotutako edukiak. Ordenagailuen hardwarea osatzen duten elementu nagusiak ezagutu daitezela lortu nahi da. Prozedurazko edukiak nabarmentzen dira, bai gailu elektronikoen arteko konexioa, bai dokumentuen kudeaketa eta aplikazioen instalazioa, mantentzea eta eguneratzea. Eduki horiek urratsez urrats garatzen ahal dira, informatikako tresnen ezagutzan eta erabileran pixkanaka sakonduz.
Adierazpen eta komunikazio teknikak izeneko multzoari dagokionez, etaparen hasieran ikasleei marrazteko oinarrizko tekniken eta diseinu grafikorako programen erabileraren hastapenak irakatsiko zaizkie. Teknika eta programa horiek erabiliko dituzte beren lehen proiektuak egiteko. Dokumentu teknikoak oinarrizkoak izanen dira hasieran, baina gero eta handiagoa izanen da haien konplexutasuna, berariazkotasuna eta kalitate teknikoa. Eboluzio prozesu horretan, informatikako tresnak erabili behar dira proiektu teknikoko dokumentazioa prestatzeko.
Erabilera teknikoko materialak izeneko multzoan bildu dira industrian erabiltzen diren material tekniko arruntenen ezaugarri, propietate eta aplikazioen inguruko eduki oinarrizkoak. Bereziki garrantzitsuak dira prozedurazko edukiak, material, erreminta eta makinekin lan egiteko teknikei buruzkoak eta, halaber, jarreraren ingurukoak, elkarlanari buruzkoak eta segurtasun eta osasun ohiturei buruzkoak.
Egiturak, Mekanismoak eta Elektrizitatea izenburuak dituzten multzoek funtsezko elementuak eskaintzen dituzte objektu teknologikoak ulertzeko eta proiektu teknikoak diseinatu eta osatzeko. Lehenbizikoaren bidez ikasleei prestakuntza eman nahi zaie egitura batek jasaten dituen indarrak, hura osatzen duten elementuen gaineko esfortzuak eta elementuok egituraren barnean duten eginkizuna ezagutu eta zehazteko. Bigarren multzoan mugimenduen transmisiorako oinarrizko eragileen inguruko gaiak ikasten dira, eta hirugarrenaren ardatza hauxe da: makinetan gehien erabiltzen den energia iturriari lotutako fenomeno eta gailuen ezagutza. Hiru kasuetan ere beharrezkoa dirudi lehenik eta behin objektu baten funtzionamendurako beharrezkoenak eta sinpleenak diren operadoreak sartzea eta pixkanaka horien konplexutasun maila igotzea, azkenean haien funtzionamendua arautzen duten printzipio fisikoetan sakontzeko. Sustatu egin behar da eduki horien aplikazio praktikoa, proiektu teknikoak prestatuz eta eginez.
Komunikazioaren teknologiak. Internet izeneko multzoko edukien ardatza hauxe da: nola erabiltzen diren informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informazioa lortzeko eta besteekin komunikatzeko. Sarearen egituraren ezagutzatik abiatuta, multzo honek funtsean prozedurazko izaera du. Ikasleek tresnak erabiltzeko eta tresnak bilatu, jaitsi eta trukatzeko oinarrizko aplikazioak baliatzeko trebetasunak lortu behar dituzte. Trebetasun horiek estu lotuta egon behar dute informazioa hautatu, landu eta erabiltzeko jarrera kritiko eta gogoetatsuarekin.
Laugarren kurtsoa aukerakoa da. Kurtso horretako multzoek bide ematen dute aurrera egiteko etaparen lehen zatian jasotako alderdi funtsezkoenetan, edo bestela horiek integratuz problema teknologiko zehatzak aztertzeko. Nolanahi ere, esan beharra dago ezen, problema teknologikoen ebazpenari espresuki lotutako multzorik ez badago ere, indarra izaten jarraitzen dutela etaparen hasieran ikasitako eduki horien zeregin nagusiari buruz goian esandakoek.
Etxebizitzetako instalazioak izeneko multzoan ikasleek etxebizitzetako instalazioen osagaiei buruzko ezagutzak ikasi behar dituzte eta haien erabilera eta funtzionamendua ulertu behar dute. Elementu horiek bereizi behar dituzte planoan nahiz egiazko inguruneetan, eta erabilera egokia sustatu behar da, energia aurreztea lortzeko.
Elektronikako edukiak beharrezkoak dira gailu elektronikoen erabileraren ondorioz azkar aldatzen ari den mundu honetan. Ikasleek ikasiko dute zer nolako aukerak eskaintzen dituzten tresna horiek bai industrian bai etxeetan, haien osagaiak eta erabilera abiapuntutzat hartuta, aurrez diseinatutako eskemetan.
Kontrola eta robotika izeneko multzoan, ikasleak etapan zehar eskuratu dituen ezagutzak erabiliko ditu gailu mekaniko bat diseinatzeko. Horretarako material egokiak erabiliko ditu, esfortzuei eutsi eta mugimendua eragiteko gai direnak, eta inguruneko baldintzetatik abiatuta ordenagailuak ematen dion informazioaz baliatuko da. Simulatzaile informatikoen edo kontrol txartelen erabilerak erraztu egiten du muntaketa sinpleekin ikasteko prozesua.
Industriak pneumatikaren eta hidraulikaren arloan lortu duen garapena dela eta, beharrezkoa da ikasleek ezagutza egokiak eskuratzea zirkuituetako balbula eta osagaiak eskemetan identifikatzeko eta multzoaren barnean nola funtzionatzen duten ulertzeko. Eduki horiek hertsiki loturik daude elektronika eta robotikako edukiekin. Izan ere, gaur egun industriak gailu elektronikoen bidez kontrolatutako robot pneumatiko eta hidraulikoak erabiltzen ditu.
Informazioak duen garrantziagatik, beharrezkoa da hura landu, gorde eta transmititzea. Komunikazioaren teknologia izeneko eduki multzoak hari bidezko eta hari gabeko komunikazio mota guztiak garatzen ditu. Ikasleek ikasten dute nola erabiltzen diren eremu horretako gailuak eta zein diren horien funtzionamenduaren printzipioak.
Teknologia eta gizartea izeneko eduki multzoan ikasleek gogoeta egiten dute historian zehar izandako aurrerapenez eta horiek gizartean, ekonomian eta ingurumenean sortutako ondorioez. Egungo gailuetatik abiatuta eta horien aldaketak aztertuz lortzen diren informazio eta ideiak erabiliz, ikasleek prototipoak diseinatu eta fabrikatu ditzakete, teknologiaren eginkizuna uler dezakete eta teknologiaren erabileraren azterketa kritikoa egin dezakete.
Oinarrizko gaitasunak lortzeko irakasgaiak egiten duen ekarpena.
Irakasgai honek lagundu egiten du ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna lortzen, bereziki, ikasleek objektu, prozesu, sistema eta ingurune teknologikoak ezagutu eta ulertzen dituztelako eta objektuak zehaztasun eta segurtasunez manipulatzeko teknikak eta trebetasunak garatzen dituztelako. Alderdi teknologikoa gure inguruneko funtsezko elementua denez, ingurune horrekiko elkarreragina errazagoa izanen da problemen ebazpen teknikorako prozesua ezagutzen eta erabiltzen bada eta prozesu hori aplikatzen bada beharrak identifikatu eta asetzeko, prozesuaren garapena eta emaitzak ebaluatuz. Bestalde, objektu eta sistema teknikoak hainbat ikuspegitatik aztertuta, ikasleek ikasiko dute nola diseinatu eta eraiki diren, zein elementuk osatzen dituzten eta zer eginkizun betetzen duten multzoan. Ildo beretik haien erabilera eta kontserbazioa erraztu eginen da.
Garrantzitsua da, beste alde batetik, ingurune osasungarria eta bizi kalitatearen hobekuntza lortzeko gaitasuna eta joera izatea. Helburu horrekin, jarduera teknologikoak ingurumenean duen eragina erakutsi eta modu kritikoan aztertuko da, eta zentzuz kontsumitzeko jarrera arduratsuak sustatuko dira.
Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasunari egiten zaion ekarpen nagusia, berriz, irakasgai honek arazo teknologikoei heltzeko eskaintzen duen modu berezia da, eta handiagoa izanen da baldin eta arazoei modu autonomo eta sortzailean aurre egiteko erak sustatzen badira, aukera guztiak ongi hausnartu beharra azpimarratzen bada eta ikasleei prestakuntza ematen bazaie prozesuan hartzen diren erabakien ondorioak aldez aurretik aztertzeko. Prozesuaren faseak lagungarriak dira gaitasun honen alderdi desberdinak lantzeko: problemak era egokian planteatzea, ideiak landu eta hainbat ikuspuntutatik aztertzea soluziorik egokiena aukeratzeko; proiektua planifikatu eta egitea; proiektuaren nondik norakoa eta lortutako emaitza ebaluatzea; eta, azkenik, hobetzeko proposamenak egitea. Bide honetatik aukera ugari eskaintzen dira pertsonaren hainbat gaitasun garatzeko, hala nola ekimena, lortutakoa gainditzeko gogoa, zailtasunei aurre egiteko jarraikitasuna, autonomia eta autokritika, eta nork bere buruarengan konfiantza izaten eta autoestimua hobetzen laguntzen da.
Irakasgai honetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien tratamendu berariazkoak aukera berezia ematen du informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala garatzeko, eta garapen horri daude zuzenduta, berariaz, edukietako batzuk. Gaitasun horren garapenari lagunduko zaio baldin eta lotutako ikasketetan bereziki azpimarratzen badira ordenagailuak erabiltzeko konfiantza eta teknologia horien erabilera nahiko autonomoa lortzeko behar diren oinarrizko trebetasunak, eta, hitz batez, horiek behar bezain sakon ezagutzen laguntzen bada. Dena den, haren garapenari lotuta daude teknologia erabiliz informazioa bilatu, prozesatu, landu, gorde eta aurkeztea ahalbidetzen duten edukiak. Beste alde batetik, azpimarratu behar da, gaitasun horren garapena dela-eta, garrantzitsua dela informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, prozesu teknologikoak simulatzeko tresna gisa eta, halaber, trebetasunak lor daitezen berariazko hizkuntzak erabiltzeko, hala nola ikonoen bidezko hizkuntza edo hizkuntza grafikoa.
Gaitasun soziala eta herritartasuna lortzeko ekarpena, giza harremanetarako trebetasunei eta gizarteen antolaketaren eta funtzionamenduaren ezagutzari dagokienez, edukiari heltzeko moduaren mende egonen da. Batez ere, problema teknologikoak ebazteko prozesuaren inguruko edukiez ari gara. Ikasleak hainbat aukera izanen ditu ideiak eta arrazoibideak azaldu eta egokiro eztabaidatzeko, besteei entzuteko, zailtasunei aurre egiteko, gatazkak kudeatzeko eta erabakiak hartzeko, elkarrizketan eta negoziazioan aritzeko eta ikaskideenganako errespetu eta tolerantziazko jarrerak hartzeko.
Teknologia irakasgaiak gizarteen antolaketa eta funtzionamendua ezagutzen laguntzen du, gizarteen garapen teknologikoa eta gizadiaren historian zehar garapen horrek ekonomiaren eta gizartearen aldaketetan izan duen eragina aztertzen dituelako.
Matematikako tresnak erabiltzea, neurriz eta testuinguru oso zehatzetan, lagungarria da matematikako gaitasuna behar bezala lantzeko. Izan ere, hainbat eremutan aplika daitezkeen egoerak eskaintzen ditu, aplikazio horiek eta matematikako edukien arteko loturak ikustea errazten du, eta, nola planteatzen den, matematikako tresna horiek erabiltzeko konfiantza hobetu ere egin dezake. Tresna horietako batzuek leku berezia dute irakasgai honetan. Aipagarriak dira, besteak beste, oinarrizko magnitudeen neurketa eta kalkulua, eskalen erabilera, grafikoen irakurketa eta interpretazioa, eta adierazpen matematikoen aplikazioan oinarritutako problemen ebazpenak; adierazpen horiek printzipio eta fenomeno fisikoak jasotzen dituzte eta mundu materialeko arazo praktikoak ebazteko balio dute.
Hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasunari ere ekarpena egiten zaio, berariazko hiztegia ikasten baita, informazioa bilatu, aztertu, hautatu, laburtu eta azaltzeko prozesuetan erabiltzeko. Txosten eta dokumentu teknikoak irakurtzea, interpretatzea eta idaztea ariketa lagungarriak dira testu motak eta testuen egitura formalak ezagutzeko eta horiek erabiltzeko gai izateko.
Honela laguntzen da Ikasten ikasteko gaitasuna lortzen: problema teknologikoak ebazteko estrategiak garatzen dira, proiektu bati ekiteko informazio baliagarria lortuz, aztertuz eta hautatuz. Beste alde batetik, objektu, sistema edo inguruneen azterketa metodikoak trebetasun eta estrategia kognitiboak garatzen ditu, eta ikasteko beharrezkoak diren jarrera eta balioak sustatzen.
Helburuak.
Etapa honetan Teknologien irakaskuntzaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:
1. Problema teknologikoei heltzea autonomiaz eta sormenez, modu ordenatu eta metodikoan lan eginez problema aztertzeko, hainbat iturritatik informazioa bildu eta aukeratzeko, behar den dokumentazioa prestatzeko, aztergai den problema ebatziko duten objektu edo sistemak asmatu, diseinatu, planifikatu eta eraikitzeko eta hainbat ikuspegitatik horien egokitasuna ebaluatzeko.
2. Gaitasun teknologikoak garatzea eta behar adinako ezagutzak eskuratzea material, tresna, objektu eta sistema teknologikoak aztertzeko, horietan esku hartzeko eta horiek diseinatu, landu, ebaluatu eta manipulatzeko segurtasun eta zehaztasunez.
3. Objektu eta sistema teknologikoak aztertzea, nola funtzionatzen duten ulertzeko, haien elementuak eta bakoitzak betetzen duen funtzioa ezagutzeko, haiek erabili eta kontrolatzeko modurik onena ikasteko eta haien diseinuan eta eraikuntzan esku hartu duten baldintza nagusiak ulertzeko.
4. Ideia eta soluzio teknologikoak azaldu eta adieraztea, eta haien bideragarritasuna eta norainokoa arakatzea, horretarako baliabide teknologiko, bitarteko grafiko, sinbologia eta hiztegi egokiak erabiliz.
5. Jarduera teknologikoari buruzko interesa eta jakin-mina erakustea, eta modu kritikoan aztertu eta baloratzea ikerketa eta garapen teknologikoa eta horrek gizartean, ingurumenean, pertsonen osasunean eta bizi kalitatean duten eragina.
6. Energia ekoitzi eta eraldatzeko eta energia zentzuz erabiltzeko teknologiei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea, eta aintzat hartzea horiek ingurumenean, bilakaera teknologikoan eta pertsonen bizi kalitatean duten eragina.
7. Sistema informatikoen osagai fisikoen eginkizunak, funtzionamendua eta elkarren arteko konexioak ulertzea, eta trebe erabiltzea informazioa bilatu, gorde, antolatu, erabili, berreskuratu eta aurkezteko aplikazioak; halaber, soluzio teknologikoak simulatu eta saiatzea, gauzatu baino lehen.
8. Komunikazio sareak erabiltzeko ohitura izatea, informazioa bilatu, lortu, landu eta trukatzeko baliabide gisa.
9. Eskolako liburutegia nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea gai teknologikoei buruzko lanak arrazoitu eta orientatzeko eta ezagutzak ikasi eta partekatzeko tresna gisa.
10. Agertzen diren eta aurrera egiten duten teknologia berriak modu kritiko eta aktiboan onartu eta erabiltzea, eguneroko lanean txertatuz.
11. Modu aktibo eta arduratsuan parte hartzea talde lanean, soluzioak bilatzen, erabakiak hartzen eta ezarritako lanak egiten, errespetu, lankidetza, tolerantzia eta elkartasunezko jarrera hartuta.
12. Arazo teknikoak konpontzea errazten duten jarrerak hartzea: ahaleginean irautea eta gogotsu lan egitea zailtasunak gainditzeko eta hartara pertsonen eta taldeen ongizatea lortzen laguntzeko.
LEHENBIZIKO, BIGARREN ETA HIRUGARREN KURTSOAK
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Problema teknologikoak ebazteko prozesua.
.Proiektuen metodologia: proiektu tekniko baten aldiak. Ideiak bilatzea eta soluzioak prestatzea. Bakarkako eta taldeko lanak eta ardurak banatzea.
.Dokumentu teknikoak egitea. Prototipoak, maketak edo sistema teknikoak diseinatu, planifikatu eta eraikitzea, material, tresna eta teknika egokiak erabiliz.
.Sortze prozesuaren ebaluazioa: diseinua, plangintza eta eraikuntza. Lan inguruneko baldintzen azterketa eta balorazioa.
.Baliabide ofimatikoak erabiltzea datuak aurkezteko eta problemak ebazteko.
3. multzoa.-Hardwarea eta sistema eragileak.
.Sistema informatikoen elementuak identifikatu eta aztertzea: funtzionamendua, oinarrizko erabilera eta gailuen arteko konexioak. Ordenagailuen arteko konexioak.
.Sistema eragilea gizakia/makina interfaze gisa erabiltzea. Informazioa gorde, antolatu eta berreskuratzea, euskarri fisikoetan, lokaletan, urrunekoetan eta aldagarrietan.
.Programak instalatzea eta sistema mantentzeko oinarrizko lanak egitea. Sare lokaletan partekatutako baliabideak erabiltzea eta horiek eskura jartzea.
4. multzoa.-Erabilera teknikoko materialak.
.Materialak ezagutu eta aztertzea. Eraikinak egiteko eta objektuak fabrikatzeko erabiltzen diren oinarrizko teknikak eta industria teknikak.
.Zura, metalak, plastikoak, zeramikak eta harriak: propietate mekanikoak, termikoak eta elektrikoak. Tailerrean lan egitea material komertzialekin eta birziklatuekin, konformatu eta lotzeko teknika egokiak erabiliz eta tresnak modu egoki eta seguruan erabiliz.
5. multzoa.-Adierazpen eta komunikazio teknikak.
.Marrazteko tresnak eta ordenagailu bidezko diseinu grafikorako aplikazioak erabiltzea zirriborroak, krokisak, delineatuak eta perspektibak egiteko, eskala, akotazio eta irudikapen-sistema normalizatuak erabiliz.
.Testu prozesadoreen, kalkulu orrien eta aurkezpen tresnen oinarrizko prozedurak eta terminologia ezagutu eta aplikatzea. Dokumentuak editatu, maketatu eta hobetzea.
6. multzoa.-Egiturak.
.Zamei eusteko edo zamak transmititzeko diseinatutako egitura baten funtzioa aztertzea.
.Egitura baten elementuak eta horien gaineko esfortzu motak.
.Egiturak diseinatu, planifikatu eta eraikitzea euskarri eta triangelatze mota desberdinak erabiliz.
7. multzoa.-Mekanismoak.
.Mugimendua transmititzeko eta eraldatzeko mekanismoak. Transmisio erlazioa. Makinetan betetzen duen eginkizunaren azterketa.
.Simulagailuak erabiltzea operadore horien funtzioa egiaztatzeko prototipoen diseinuan.
.Mugimendua transmititu eta eraldatzeko mekanismoak dituzten maketak diseinatu eta eraikitzea.
8. multzoa.-Elektrizitatea.
.Korronte elektrikoaren efektuak esperimentatzea: argia, beroa eta elektromagnetismoa. Neurketa tresnen bidez magnitude elektrikoen balioa zehaztea. Magnitude elektriko nagusien kalkulu teorikoa.
.Elektrizitatea sistema teknikoetan aplikatzea. Oinarrizko zirkuitu elektrikoak diseinatzea sinbologia normalizatua erabiliz.
.Simulagailuak erabiltzea zirkuitu elektriko desberdinen funtzionamendua egiaztatzeko. Zirkuitu mota nagusien muntaketak egitea. Etxeko instalazio elektrikoak.
.Oinarrizko makina elektrikoak: sorgailuak, motorrak eta transformadoreak.
.Energia elektrikoa bestelako energia mota bihurtzea.
.Energia elektrikoaren ekoizpenak, garraioak eta erabilerak ingurumenean duten eraginaren balorazio kritikoa.
.Tresna eta instalazio elektrikoak erabiltzeko segurtasun arauak.
9. multzoa.-Internet.
.Internet: kontzeptuak, terminologia, egitura eta funtzionamendua.
.Nabigatzaileak erabiltzea, oinarrizko trebetasunak. Bilatzaileak, bilatzeko teknikak eta estrategiak.
.Posta elektronikoa. Posta elektronikoaren kudeatzaileak, mugikortasuna eta web posta, posta tresna desberdinetan.
.Programak eta informazioa lortzea: jaistea eta trukatzea.
.Softwarearen eta informazioaren jabetzari eta banaketari buruzko jarrera kritiko eta arduratsua: erabili eta banatzeko lizentzia motak.
10. multzoa.-Energia eta haren eraldaketak.
.Energia iturriak: berriztagarriak, berriztaezinak.
.Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko teknologiak.
.Energia aurreztea: energiaren erabilera eta ingurumen eragina kalkulatu eta arrazionalizatzea. Energiaren erabilerak eragindako arazoetarako konponbide teknologikoak.
Ebaluazio irizpideak.
1. Prozesu teknologikoaren beharrak baloratzea; horretarako, problemen ebazpen teknikoa erabiltzea, haien ingurunea aztertuta, zenbait soluzio proposatzea eta egokiena garatzea. Dokumentu teknikoak egitea baliabide grafikoak eta hitzezkoak erabiliz.
Irizpide honen bidez, ikasleek jarduera teknikoari buruz duten ezagutza baloratu nahi da. Gaitasun hori ebaluatzeko, ikasleek proiektu tekniko bat egiteko lan plana prestatu behar dute: dokumentu multzoa egin, eragiketak logikaz ordenatu, denborak eta baliabide materialak aurreikusi, marrazkiak, zenbakizko kalkuluak, aurrekontua, piezen zerrendak eta azalpenak egin. Ebaluatu behar da ea lankidetzan eta talde lanean diharduten, besteen ideia eta iritziekiko tolerantzia giroan. Baloratu behar da, halaber, arloko testuen edukiak ahoz eta idatziz adierazteko lortutako hizkuntza gaitasuna, berariazko hiztegiaren erabilera eta esamolde tekniko egokien erabilera.
2. Lan plan batean aurreikusitako eragiketa teknikoak egitea, baliabide materialak eta antolaketarako baliabideak ekonomiaren, segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren irizpideei jarraikiz erabiliz eta lan inguruneko baldintzak aintzat hartuz.
Ikasleek lan planean ezarritako ordenari jarraituz zerbait eraikitzeko duten gaitasuna ebaluatu nahi da. Hauek dira finkatutako garapen maila lortzeko jarraibideak: tresnak arretaz erabiltzea, materialak aprobetxatzea, elementu birziklatuak erabiltzea eta segurtasun eta osasun arauak betetzea. Akabera mailak tarte dimentsional, ekonomiko eta estetiko onargarrien barnean egon behar du.
3. Sistema informatiko baten osagai fisikoak identifikatu eta konektatzea eta sistema eragileen ingurune grafikoa erabiltzea makinarekiko komunikaziorako interfaze gisa.
Baloratu nahi da ea ikasleek sistema informatiko pertsonala administratzeko gaitasunak lortu dituzten. Ikasleek gai izan behar dute kanpoko gailuak konektatzeko eta beste sistema batzuekin lotzeko, ingurune grafikoak pertsonalizatzeko, dokumentu mota desberdinak kudeatzeko eta euskarri desberdinetan informazioa gorde eta berreskuratzeko. Era berean, aplikazioak instalatu eta oinarrizko mantentze eta eguneratze lanak egin beharko dituzte, sistemaren segurtasuna eta errendimendua nahikoak izan daitezen.
4. Material teknikoen (zura, metalak, plastikoak, zeramikak eta harriak) eta horien aldaera komertzialen oinarrizko propietateak deskribatzea. Aplikazio arruntetan identifikatzea, eta haien konformazio, lotura eta akaberarako oinarrizko teknikak erabiltzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek zenbateraino ezagutzen dituzten proiektuetan erabilitako materialen propietate mekaniko, elektriko eta termikoak. Propietate horiek eta material bakoitzak objektu arrunten fabrikazioan duen aplikazioa lotu behar dituzte, eta haiek eraikitzeko prozesuan erabilitako konformazio, lotura eta akabera teknikak ezagutu eta egoki erabili behar dituzte, dimentsioari buruzko perdoiaren eta segurtasunaren gaineko irizpideei eutsiz.
5. Bista eta perspektiben bidez objektu eta sistema tekniko errazak irudikatzea, normalizazio irizpideak aplikatuz.
Baloratu behar da ea ikasleak gai diren objektu eta sistema teknikoak proiekzio diedrikoan irudikatzeko: aurretiko bista, planta eta profila, cavalieri perspektiba edo perspektiba isometrikoa. Ebaluatu nahi da ea trebetasunak lortu dituzten marrazki horiek egiteko, esku hutsez, marrazteko tresnak erabiliz edo ordenagailu bidezko diseinu grafikorako aplikazioak erabiliz. Horretarako, akotazioari eta eskalari buruzko irizpide normalizatuak erabili beharko dituzte.
6. Testuak eta grafikoak dituzten dokumentuak prestatu, gorde eta berreskuratzea, euskarri elektronikoan.
Testuak, irudiak eta grafikoak dituzten dokumentuak kalkulu orrien eta testu prozesadoreen bidez egiteko oinarrizko gaitasunak ebaluatu nahi dira. Ikasleek aplikazio bakoitzaren berariazko prozedurak eta tresnak aplikatu behar dituzte, dokumentu gero eta konplexuagoak eta egituraren eta aurkezpenaren aldetik gero eta hobeki eginak lortzeko eta euskarri fisiko lokal edo urrunetan gordetzeko.
7. Inguruneko egituretako elementu erresistenteak eta jasaten dituzten esfortzuak aztertu eta deskribatzea.
Egiaztatu behar da ikasleek ulertzen ote duten zer eginkizun betetzen duten egituretako elementuek (habe, pilare, zapata, tenkagailu, arku eta abarrekoak). Elementu horiek jasaten dituzten esfortzuak identifikatu behar dituzte: trakzioa, konpresioa eta flexioa, eta esfortzu horiek ikasgela-tailerrean egindako prototipoen egitura-elementuen gainean duten eragina baloratu.
8. Makinetan mugimenduak eraldatu eta transmititzen dituzten eragile mekanikoak identifikatu eta erabiltzea. Multzoan nola funtzionatzen duten azaltzea eta, hala badagokio, transmisio erlazioa kalkulatzea.
Ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten makinetan erabiltzen diren mugimendu desberdinak: zuzena, zirkularra eta hara-honakoa. Mugimenduak eraldatu eta transmititzeko mekanismoak ezagutu behar dituzte, baita makinan betetzen duten funtzioa ere. Ikasleek gai izan behar dute eragile mekaniko desberdinekin maketak eraikitzeko, eta poleen eta engranajeen sistemetan transmisio erlazioa zehazteko kalkuluak egin behar dituzte.
9. Energia elektrikoaren efektuak eta bestelako energia mota bihurtzeko duen ahalmena baloratzea; oinarrizko magnitude elektrikoak neurtzea: tentsioa, korrontea, erresistentzia, potentzia eta energia elektrikoa. Sinbologia egokia erabiliz, zirkuituak diseinatu eta simulatzea eta oinarrizko eragileez osatutako zirkuituak muntatzea.
Irizpide honen bidez, energia elektrikoak etxean eta industrian duen garrantzia egiaztatu behar da, eta ikasleek zirkuitu elektrikoak diseinatu eta egiteko zenbateko ezagutza eta trebetasuna duten baloratu behar da. Ikasleek polimetroa erabiltzen ikasi behar dute. Horretarako, tentsioa, korrontea, erresistentzia, potentzia eta energia elektrikoa zehaztu behar dituzte, magnitudeak neurtu eta kalkulatzeko kontzeptu eta printzipioak erabiliz.
10. Interneten sartzea oinarrizko zerbitzuak lortzeko: informazioa bilatzeko nabigazioa, posta elektronikoa eta taldeko komunikazioa.
Baloratu nahi da ea ikasleek Interneten nabigatzeko kontzeptuak eta terminologia ezagutzen dituzten eta bilatzaileak eraginkortasunez erabiltzen dituzten, bilaketaren xedeak identifikatzea, informazio garrantzitsua aurkitu eta gordetzea, erreferentzia interesgarrien bildumak sortzea eta posta elektronikoaren kudeatzaileak nahiz taldeko komunikaziorako diseinatutako tresnak erabiltzea ahalbidetuko dieten teknikak finkatzeko.
11. Energia iturri desberdinak alderatzea, ekonomian eta ingurumenean duten eraginari eta garapen iraunkor eta segurua lortzeko egokitasunari begiratuta.
Irizpide honen bidez baloratu behar da ea zenbat dakiten ikasleek energiaren ekoizpenaz, energia iturri bakoitzaren iraunkortasunaz eta haren erabileraren ondorioez, eta zenbateko gaitasuna duten energia iturrien azterketa kritiko eta konparatiboa egiteko, faktore ekonomikoak, ingurumenekoak eta bizi kalitatearen ingurukoak kontuan hartuta.
LAUGARREN KURTSOA
TEKNOLOGIA
Edukiak.
1. multzoa.-Guztientzako edukiak.
.Arlo honetako ikasketarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, ahozko eta idatzizko adierazpenak behar bezala erabiltzea etab.
.Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.
2. multzoa.-Etxebizitzetako instalazioak.
.Etxebizitzetako instalazioen elementuak aztertzea: argindarra, iturriko ura, uren hustuketa, berokuntza, gasa, aire girotua, domotika, beste instalazio batzuk.
.Instalazio horien eredu xumeen harguneak, osagaiak, araudia, sinbologia, azterketa, diseinua eta muntaketa.
.Etxeko fakturen azterketa.
.Energia aprobetxatzeko arkitektura bioklimatikoa.
3. multzoa.-Elektronika.
.Elektronika analogikoa. Oinarrizko zirkuituen osagai nagusiak, sinbologia, azterketa eta muntaketa.
.Elektronika digitala. Booleren aljebra oinarrizko problema teknologikoei aplikatzea. Ate logikoak.
.Simulagailuak erabiltzea zirkuitu elektronikoen portaera aztertzeko.
4. multzoa.-Komunikazioaren teknologiak.
.Soinu, irudi eta datuak transmititzeko hari bidezko eta haririk gabeko komunikazio;; sistemak eta horien printzipio teknikoak deskribatzea.
.Egunero erabiltzen diren komunikazio teknologiak erabiltzea.
5. multzoa.-Kontrola eta robotika.
.Sistema automatikoekin, sentsoreekin eta eragingailuekin esperimentatzea eta kontrol tresnetan atzeraelikadura aplikatzea.
.Robotak diseinatu eta egitea.
.Ordenagailua erabiltzea programatzeko eta kontrolatzeko elementu gisa. Simulagailu informatikoak erabiltzea diseinatutako sistemen funtzionamendua egiaztatzeko.
6. multzoa.-Pneumatika eta hidraulika.
.Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak, haien osagaiak eta haien funtzionamenduaren printzipio fisikoak deskribatu eta aztertzea.
.Simulagailuen bidez oinarrizko zirkuituak diseinatzea, berariazko sinbologia erabiliz. Industria sistemetako aplikazioen adibideak.
.Proiektu teknikoak taldean garatzea.
7. multzoa.-Teknologia eta gizartea.
.Historian zeharko garapen teknologikoa baloratzea.
.Objektu teknikoen bilakaera eta industria produktuetan normalizazioak duen garrantzia aztertzea.
.Lehengaien eta natur baliabideen aprobetxamendua.
.Garapen iraunkorra sustatzen duten ohiturak hartzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Etxebizitzetako instalazioak osatzen dituzten elementuak deskribatzea, baita horiek diseinatu eta erabiltzeko arauak ere; diseinu xumeak egitea sinbologia egokia erabiliz, oinarrizko zirkuituak muntatzea eta etxebizitzaren energia-aurrezpena, bizigarritasuna eta estetika hobetzen dituzten baldintzak baloratzea.
Baloratu nahi da ea ikasleak gai diren argindar hornidurako, berokuntzako, airea girotzeko, komunikazioetako, ur hornidurako eta saneamenduko instalazioen sinbologia interpretatu eta erabiltzeko. Horretarako agerian jarri behar dira elementuei eta oinarrizko araudiari buruzko ezagutzak eta instalazio xumeak muntatu eta egiaztatzeko trebetasunak. Ikasleek gai izan behar dute, halaber, hornidura zerbitzuen fakturetako datuak aztertu eta ezagutzeko eta energia-aurrezpenerako egungo teknikak aplikatzeko.
2. Zirkuitu elektronikoen funtzionamendua eta funtsezko osagaiak deskribatzea eta zirkuitu elektroniko arruntak muntatzea, sinbologia egokia erabiliz diseinatu eta gero.
Ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren zirkuitu elektroniko analogiko sinpleen funtzionamendua ulertzeko eta zirkuitu horietan aldaketak egiteko. Horretarako, zirkuituen oinarrizko osagaien (erresistorea, kondentsadorea, diodoa eta transistorea) ezaugarriak eta eginkizunak jakin behar dira, zirkuituen azterketatik, simulaziotik eta muntaketatik abiatuta.
3. Booleren aljebra erabiliz eragiketa logikoak egitea, planteamendu logikoak prozesu teknikoekin lotzea eta ate logikoen bidez problema teknologiko errazak ebaztea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren ate logikoak erabiliz zirkuituak diseinatu eta problema logiko erraz bat ebazteko. Booleren aljebrara jo behar dute problema ebatziko duen funtzio logiko sinplifikatua lortzeko. Ate logikoen sinbologiari eta funtzionamenduari buruzko ezagutzea baloratuko da, baita fabrikatzaileak emandako informazioaren interpretazioa ere.
4. Hari bidezko eta haririk gabeko komunikazio sistema eta elementuak eta horien funtzionamendua arautzen duten oinarrizko printzipioak aztertu eta deskribatzea.
Baloratu nahi da ea ikasleek ulertzen duten komunikazio sistemen funtzionamenduaren oinarria, hainbat gailuren bidez lortzen dena. Horretarako ondokoak ezagutu behar dituzte: informazioa igortzeko bideak eta horien ezaugarriak, eta informazioa igorri, eraldatu eta babesteko seinale, elementu eta prozesuen motak.
5. Sistema automatikoak aztertzea, haien osagaiak deskribatzea eta automatismo errazak muntatzea.
Irizpide honen bidez baloratu nahi da ea ikasleak gai diren ohiko tresna teknikoetan automatismoen funtzionamendua aztertzeko, begizta irekiko eta itxiko kontrol sistemak bereiziz. Jakin nahi da, halaber, ea ikasleak gai diren zirkuitu sinpleak irudikatu eta muntatzeko, osagai mota hau erabiliz sistema elektriko, hidrauliko, pneumatiko eta mekanikoetan.
6. Sistema automatiko edo robot bat eta haren funtzionamendua kontrolatzeko programa garatzea, ingurunetik jasotzen duen berrelikaduraren arabera.
Baloratu nahi da ea ikasleak gai diren, programazio-lengoaia sinpleen bidez, programa bat garatzeko, beraiek diseinatu eta egin duten gailu tekniko batean jarraibideak bete ditzan.
7. Teknologia hidraulikoaren eta pneumatikoaren aplikazio nagusiak ezagutzea eta sistema mota horren ezaugarriak eta funtzionamendua deskribatzea. Energia hidraulikoaren edo pneumatikoaren bidez eguneroko arazoren bat konponduko duen mekanismoa diseinatu eta egitea, zirkuituak irudikatzeko behar diren sinbologia eta nomenklatura trebetasunez erabilita.
Sistema hidrauliko edo pneumatiko xumeak diseinatu eta eraikitzeko gaitasuna ebaluatu behar da. Horretarako ikasleek gai izan behar dute energia hidraulikoaren eta pneumatikoaren ohiko aplikazioak aztertzeko, sistema horiek osatzen dituzten elementuak, horien sinboloak eta funtzioa ezagutu behar dituzte, eta eskemak egin behar dituzte sinbologia eta nomenklatura egokiak erabiliz eta funtzionamenduaren printzipio fisikoak ulertuta.
8. Historian zeharko garapen teknologikoa ezagutzea. Objektu teknikoak eta ingurunearekin duten erlazioa aztertzea eta bizi kalitatean dituzten ondorioak baloratzea.
Irizpide honen bidez jakin nahi da ea ikasleak gai diren asmakizunak eta aurkikuntzak zer nolako ingurunetan gertatu diren azaltzeko: beren garaiko garapen teknologiko, ekonomiko eta soziala, eta ingurunean nahiz erabiltzaileen bizimoduan izan duten eragina. Halaber, objektu teknikoen azterketatik abiatuta, garapen teknologikoari buruzko balio-judizioak eragin nahi dira, eta nola egiten diren baloratu.
ERLIJIOEN HISTORIA ETA KULTURA
Erlijioa gizon eta emakume askoren dimentsio pertsonaletako bat da, eta hala izan da. Aldi berean, giza taldeen eta gizarteen egituraren osagai nagusietakoa da gaurko garaian eta munduan. Fededunentzat bederen erlijioak sineste, agindu eta errituen multzoak dira, baina badute kultur alderdi bat ere, pentsamenduaren eta artearen munduan eragina dutelako, gaurko gizarteko egitura, ohitura eta usadio askoren jatorrian daudelako eta gizabanakoen nahiz taldeen portaera-kodeetan ere eragina dutelako, erlijio bakoitzak gizakiaz eta munduaz duen ikuskeraren bitartez.
Ikuspegi horretatik, gizarteek denboran zehar izan duten bilakaera eta iraganeko gizarteek egungo kulturari utzi dioten ondarea ezagutzeko orduan erlijioak leku nabarmena hartzen du. Alabaina, gaur egungo munduko aniztasuna beste garai batzuetakoa baino handiagoa da eta horrek badu eragina sinesteetan ere. Gizartea gero eta gehiago sekularizatzen ari da eta aldi berean erlijio aniztasuna areagotzen ari da. Horrela, gaurko errealitatean ikusten dugu hainbat eta hainbat sinesmen daudela, erlijiosoak eta bestelakoak, eta erlijio aniztasuna ere oso handia dela. Aniztasun horrek, gainera, erlijio bakoitzaren zeregina eta garrantzia aldarazten ditu.
Erlijioen Historia eta Kultura aukerako irakasgaia da. Sinesmen erlijiosoen eta, zehazkiago, erlijio antolatuen azterketa, irakasgai honetan zibilizazioaren elementutzat hartzen da. Ikasleek erlijio nagusien eta haien agerpenen nondik norakoak ikasiko dituzte, beste errealitate sozial eta kultural batzuekin lotuta, eta erlijioek garai eta leku desberdinetako pentsamolde, kultura eta gizarteetan izan duten eragina ulertuko dute.
Erlijio handien ezaugarri nagusien ezagutza horrek bere errealitate historiko zehatzean kokatzen du erlijio adierazpena. Ikasleek ikusiko dute erlijioek ondorio positiboak eta negatiboak izaten dituztela bai sorleku dituzten gizarteetan bai herrien arteko harremanetan. Erlijioaren agerpenak eratzen dituzten kultur gakoak eta zibilizazio bakoitzeko gertaera politiko, sozial eta kulturaletan eragina izan duten erlijio baldintzak ere aztertzen dira.
Irakasgaian erlijioak aztertzeko hartzen den ikuspegia ez da konfesionala, eta ez du zerikusirik erlijio bizipenekin ez inongo erlijioren apologiarekin. Ez da jarrera agnostiko edo ateoen defentsarik ere egiten. Ikasleei egungo munduko ideologia eta erlijioen aniztasuna erakutsi nahi zaie. Erlijio nagusien ezaugarri nabarmenenak ezagutu behar dituzte, eta erakutsi behar zaie nola dirauten erlijioek gaurko garaian eta gizarteetan. Bestalde, garrantzia eman behar zaio kontzientzia askatasunari eta erlijio askatasunari, bizikidetza sistemaren funtsezko elementuak baitira. Halaber, sinestun nahiz sinesgabeenganako tolerantziazko jarrerak garatu nahi dira, eta ikasleei Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta Espainiako Konstituzioan onartutako eskubideak errespetatzen irakatsi nahi zaie. Hitz batez, inguruko munduko errealitatearen ezagutza hobea eskaini nahi da eta bizikidetza erraztu nahi da gaurko gizarte pluralean.
Etapako lehenbiziko hiru kurtsoetan abiapuntutzat hartzen dira erlijioaren aurreko erantzunen askotarikotasuna eta gaurko munduko erlijioen banaketaren marko espazial eta kuantitatiboa; funtsezko muinean, berriz, erlijio nagusien ezaugarriak eta erlijio horiek arte adierazpenetan eta bizimoduan duten isla aztertzen dira. Erlijio historiko jakin batzuek gure kulturaren eraketan eta egungo munduaren ezaugarrietan duten eragina kontuan harturik, sakonago aztertu behar dira erlijio monoteista handiak eta, bereziki, mendebaldeko munduko arte eta kultur adierazpen gehienen atzean daudenak.
Laugarren kurtsoan erlijioak aztertzerakoan egiten den analisia lagungarria da ikasleek ondoko alderdiak uler ditzaten: erlijioek gizarte bizitzan izan duten eta duten eragina, ideia erlijiosoen eta pentsamendu zientifikoaren arteko erlazioa, gizartean ezarritako ordena bidezkotu edo gaitzesteko orduan erlijioek hartu izan dituzten jarrerak eta historian zeharko eta egungo botereekin izandako harremanak. Estatuen izaera bereiziko da estatu bakoitzak bere lurraldeko erlijio nagusiarekin edo nagusiekin duen loturaren arabera, eta beste arrazoi batzuen artean erlijio arazoengatik sortu diren tirabira edo gatazkaren batzuk aztertuko dira.
Halaber, erlijioek giza eskubideekin eta Espainiako Konstituzioarekin duten erlazioari buruzko gogoeta proposatuko da, balio horiek erreferentzia komunak direlako fededunentzat eta erlijio sinesmenik gabeko pertsonentzat.
Helburuak.
Etapa honetan Erlijioen Historia eta Kultura irakasgaiaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:
1. Erlijioaren agerpen desberdinak ezagutzea eta erlijio handien oinarrizko ezaugarriak identifikatzea, gaur egungo gizarteko erlijio aniztasuna hobeki identifikatu eta ulertu ahal izateko.
2. Pentsamendu, kontzientzia eta erlijio askatasunerako eskubidea onartzea, pertsonen sinesmenak edo sinesmen eza errespetatu eta onartzea, eta bidegabekeria, fanatismoa eta sinesteetan oinarritutako edozein bereizkeria arbuiatzea.
3. Erlijioen sorrera eta garapena ulertzea, erlijioak sortu ziren ingurune politiko, sozial eta kulturalean kokaturik, eta erlijioak herrien ibilbidearekin lotzea, haien errealitate historikoaren alderdi desberdinei erreparatuta.
4. Erlijioari lotutako kultur eta arte adierazpenak eta tradizio erlijiosoak aintzat hartzea herrien kultur ondarearen osagai diren aldetik, haiek zaintzeaz arduratzea eta aberastasun pertsonalerako baliabide gisa estimatzea.
5. Erlijioak gizartean eta kulturan utzi dituen aztarnei buruzko iritzi arrazoitua osatzea.
6. Pentsamolde kritikoa garatzea, argudio dokumentatu eta arrazoituen bidez norberaren ikuspegiak defendatzeko irizpide propioa eta trebetasunak garatzea, eta besteen arrazoiak eta argudioak baloratzea.
LEHENBIZIKO, BIGARREN ETA HIRUGARREN KURTSOAK
Edukiak.
.Sinesteen aniztasuna: erlijioak gaurko munduan.
.Erlijioaren lehen agerpenak. Pentsamendu animista eta haren iraupena. Mitoak, errealitatearen azalpen gisa. Politeismoa. Heriotzaren ondoko bizitza.
-Erlijio monoteistak:
.Judaismoa. Israelgo herria eta judu erlijioa. Biblia eta beste liburu sakratu batzuk. Errituak juduen bizitzan. Egutegia eta jaiak. Erlijio eremuak eta ikurrak. Judaismoaren egungo egoera.
.Kristautasuna. Jesusen irudia. Dogmak eta sinesmenak. Testamentu Berria eta Zaharra. Kristau elizaren antolaketa. Errituak kristauen bizitzan. Eremu sakratuak eta erlijio ikurrak. Egutegia eta jaiak. Bilakaera denboran: ortodoxoak, katolikoak eta protestanteak. Kristautasuna gaur egun.
.Islama. Mahomaren irudia. Islamaren bost zutabeak. Korana eta Lege islamikoa. Egutegia eta jaiak. Eremu sakratuak. Islamaren hedapena eta bilakaera. Islama gaurko munduan.
.Ekialdeko erlijioak: hinduismoa eta budismoa.
.Erlijioaren aurreko erantzunen aniztasuna: pertsona erlijiosoak, pertsona ateoak, pertsona agnostikoak.
.Erlijioak arte adierazpenetan eta eguneroko bizitzan duen eragina.
Ebaluazio irizpideak.
1. Munduko pluraltasun erlijiosoa azaltzea eta gaur egungo erlijio handien banaketaren oinarrizko ezaugarriak identifikatzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak munduko erlijioen aniztasunaz jabetzen ote diren, fededun gehien dituzten erlijioak identifikatzen dituzten, baita horien banaketa espazialaren ezaugarri nagusiak ere, baina aldi berean eremu horien barneko erlijio aniztasunaz ere ohartzen diren.
2. Erlijio desberdinetako zenbait mito esanguratsu deskribatzea, elkarrekin alderatzea eta gure kultur tradizioan eraginik ba ote duten zehaztea.
Ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten erlijio desberdinetako mitoetako batzuk, adibidez, munduaren eta gizakiaren sorkuntza, ongiaren eta gaizkiaren jatorria etab.; ea horien arteko antzekotasunak eta aldeak identifikatzen dituzten eta mitoek tradizio, ipuin edo literatura lanetan iraun dutela erakusteko adibideren bat eman dezaketen.
3. Judaismoaren, kristautasunaren eta Islamaren arteko erlazioak azaltzea eta haien tradizio komuna eta bakoitzaren berezitasunak nabarmentzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek erlijio monoteista handien eta horiei lotutako tradizio erlijiosoen elementu komunak identifikatzen dituzten, ea ezagutzen dituzten doktrina horien funtsezko ezaugarriak, aginduak eta kultua, eta haien arteko aldeak azaltzeko gauza diren.
4. Erlijio desberdinetako zenbait erritutan pertsonaren bizitzaren alderdi esanguratsuei buruzko ikusmoldea antzematea, hala nola jaiotzari, ezkontzari edo heriotzari buruzkoak, eta sinesmen horiek herrien tradizio kulturalean nola iraun duten ohartzea.
Egiaztatu behar da ikasleek ezagutzen dituzten erlijio desberdinetan agertzen diren zenbait erritu, horien arteko diferentziak identifikatzen dituzten, baita diferentzien arrazoiak ere, eta gaurko gizarteko ohitura eta jokabideetan zenbait ikusmolde erlijiosoren iraupena antzematen duten.
5. Erlijio desberdinetako eraikin sakratuen ezaugarriak, funtzioa eta elementu aipagarriak deskribatzea, eta arte ondarearen osagai direla ohartzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek identifikatzen ote dituzten erlijio desberdinetako gune sakratuak (elizak, sinagogak, meskitak, pagodak, etab.), eta badakiten zer funtzio duten erlijio bakoitzean eta zein diren haien osagai aipagarrienak. Bestalde, irizpide honen bidez egiaztatzen ahal da ikasleek gune horien balioa aintzat hartzen duten herrien kultur ondarearen osagai diren aldetik.
6. Garai desberdinetako azalpenen adibideak (idatzizkoak, plastikoak edo musikalak) jartzea, sinesmenekin, ospakizunekin, errituekin edo bestelako adierazpen erlijiosoekin lotuak; horien balio estetikoak hautematea eta kultur ondareari egiten dioten ekarpena baloratzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek erlijioari lotutako artelanak bereizten dituzten, ikonografian, irudietan, idatzizko iturrietan edo musika lanetan zenbait sinesmenen isla antzemanez, bereziki kristau erlijioarena. Halaber, irizpide honen bidez egiaztatzen ahal da ikasleek adierazpen horietan beren garaiko balio estetikoak antzematen dituzten eta zaindu behar den arte ondarearen osagaitzat hartzen dituzten.
LAUGARREN KURTSOA
Edukiak.
.Erlijioak eta gizartea: erlijioak gizarte antolaketan, ohituretan eta gizarte errituetan duen eragina.
.Erlijioak eta botere politikoa. Estatu teokratikoak eta laikoak. Erlijioarengatiko tirabirak eta gatazkak.
.Erlijioak eta pentsamendu zientifiko eta filosofikoa. Bi esparruen arteko loturak. Adostasunak eta desadostasunak mundua interpretatzerakoan.
.Erlijio aniztasuna, gaurko gizarteetako pluraltasun faktorea: erlijioak, erlijio mugimendu berriak eta sinesmen sasierlijiosoak. Bizikidetza plurala, tolerantzia eta iritzi kritikoa.
.Erlijioa eta giza eskubideak. Erlijio sinesmenak Espainiako Konstituzioaren esparruan.
Ebaluazio irizpideak.
1. Historiako edo gaur egungo gertaeren azterketatik abiatuta, pertsonen sinesmen erlijiosoengatiko edo sinesmen ezarengatiko intolerantzia edo bereizkeriak identifikatu eta arbuiatzea.
Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak gai diren, oraingo edo iraganeko egiazko egoera baten aurrean, zenbait pertsonak erlijioarengatik jasan duten edo jasaten duten bereizkeriaz ohartzeko, eta horren aurkako jarrera erakusten duten.
2. Erlijioaren eragina identifikatzea denboran zeharko gizarte antolaketaren alderdi zehatzen batean.
Baloratu nahi da ea ikasleak gai diren, elementu zehatz batzuk aztertuta, erlijioa bizitzaren ikusmolde jakin baten oinarrian zein egoeratan egon den bereizteko (estamentuak, kastak etab.), edo ezarritako gizarte ordenaren aurkako jarrerak zein egoeratan hartu diren antzemateko (esklabotzaren edo Amerikako indiarren egoeraren aurkako zenbait jarrera, adibidez).
3. Erlijioarekin duten harremanaren arabera, Estatu motak karakterizatzea, tipologia horren zenbait adibide ematea eta Espainiako egoera azaltzea Konstituzioaren esparruan.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek erlijioaren eta botere politikoaren arteko harremanetan kokatzen ote dituzten historian zeharko eta gaur egungo egoerak (adibidez, boterea Jainkoarengandik datorrela onartu duten gizarteak edo garaiak eta Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa onartu dutenak identifikatuz, eta herrialde konfesional, akonfesional eta laikoen adibideak emanez) eta ea ezagutzen duten gure herrialdearen egoera, konstituzio antolamenduan definitutakoa.
4. Egungo edo historiako egoeraren bat deskribatzea, non gertaera beraren aurrean planteamendu edo jarrera erlijiosoaren eta zientifikoaren arteko aldeak agertzen diren, eta bataren zein bestearen aldeko argudioak azaltzea.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak jabetu diren gertaera jakin bati buruzko iritzia ikuspegiaren araberakoa izan daitekeela, eta defendatzen diren balioek zenbait errealitate onartzera edo gaitzestera eraman dezaketela. Beste alde batetik, baloratu nahi da ea ikasleak gai diren, horrelako egoera bat aztertzean, jarrera bakoitzaren aldeko arrazoiak identifikatzeko.
5. Lan bat egitea, bakarka edo taldean, gaurko edo iraganeko gatazkaren bati buruz, non erlijioaren ziozko tirabirak ageri diren; kausak ikertzea eta gatazkak izan dezakeen amaiera iragartzea, informazio iturri egokiak erabiliz.
Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren, irakasleak aholkaturik, erlijio tirabirak, erlijio gerrak, komunitateen arteko gatazkak, erlijioarengatiko egozteak, genozidioak edo intolerantzia eta horrelakoak aztertzeko, egoera horien arrazoiak bilatuz eta gatazkako alderdiek har ditzaketen jarrerak identifikatuz. Halaber, egiaztatu behar da ikasleek baduten ekimena lana planifikatzeko, informazio iturri desberdinak nolabaiteko autonomiaz erabiltzeko, informazioa aztertzeko eta ondorioak modu argi eta egokian aurkezteko.
GAZTELANIA ETA LITERATURA, EUSKARA ETA LITERATURA, ATZERRIKO HIZKUNTZA (INGELESA), ATZERRIKO BIGARREN HIZKUNTZA (FRANTSESA ETA ALEMANA): HIZKUNTZEN TRATAMENDU INTEGRATUA
Sarrera:
Derrigorrezko hezkuntzaren xedea da pertsonaren garapen integral eta harmoniatsua, alderdi intelektual, afektibo eta sozialetan. Garapen horren funtsezko osagaia hezkuntza linguistiko eta literarioa da: hezkuntza linguistikoa hizkuntza gizarteko jardueraren arlo desberdinetan erabiltzeko gaitasuna izanen da; hezkuntza literarioa, berriz, gure kultur esparruko testu literario garrantzitsuak gaitasunez irakurtzeko behar diren trebetasun eta abilezien multzoa izanen da.
Irakasgai honen xedea da komunikatzeko gaitasuna garatzea. Komunikatzeko gaitasuna da gizarteko esparru desberdinetan modu egokian elkar eragiteko hizkuntzari buruz eduki behar diren ezagutzen eta erabilera-prozeduren multzoa. Jakintza horiek guztiak elkartrukeen lehenbiziko lekuan ageri diren printzipio eta arau sozialei dagozkie, edo testuek gure kulturan dituzten forma konbentzionalei, edo multzo kohesionatu batean testuaren zatiak artikulatzen dituzten prozedurei, edo esanahia duten eta gramatikalki onargarriak diren esakuneak eraikitzeko bidea ematen duten arau lexiko-sintaktikoei, edo arau ortografikoei.
Hezkuntza literarioak aldez aurreko ikaskuntza multzo bat behar du, baina berariazko gaitasunak inplikatzen ditu, komunikazio literarioak berezko dituen ezaugarri batzuei zor zaizkienak, halaber hizkuntzaren erabilera literarioaren konbentzio propioei zor zaizkienak eta, azkenik, testu literarioak testuinguru kulturalarekin dituen erlazioei ere zor zaizkienak.
Komunikatzeko gaitasuna pentsamenduak, sentimenduak eta egitateak, ahoz zein idatziz, adierazteko eta interpretatzeko trebetasuna da, testuinguru sozial eta kulturalen sorta zabal batean -eskola, lana, etxea eta aisia. Lehen hizkuntzan (L1) ondoko ezagutzak, trebetasun edo abileziak eta jarrerak behar dira:
a) Ezagutzak:
-Oinarrizko hiztegia, gramatika funtzionala eta estiloa eta hizkuntzaren funtzioak sendo ezagutzea.
-Ahozko elkarreragin mota desberdinen (hizketaldiak, elkarrizketak, eztabaidak eta abar) eta ahozko hizkuntzaren estilo eta erregistro desberdinen oinarrizko ezaugarrien kontzientzia.
-Komunikazioaren ezaugarri paralinguistikoak ulertzea (ahotsaren ezaugarriak, aurpegierak, keinu eta jarreren sistemak).
-Testu literario mota desberdinen kontzientzia (maitagarrien ipuinak, mitoak, elezaharrak, olerkiak, poesia lirikoa, antzerkia, ipuin laburrak, eleberriak) eta haien ezaugarri nagusien kontzientzia; halaber, testu-ez literarioen motak (curriculum vitae, formularioak, txostenak, editorialak, saioak, hitzaldiak eta abar) eta haien ezaugarri nagusiak.
-Idatzizko hizkuntzaren (formala, ez-formala, zientifikoa, kazetaritzakoa, lagunartekoa eta abar) bereizgarriak ulertzea.
-Hizkuntzak eta komunikazio moduek denboran zehar eta esparru geografiko, sozial eta komunikatibo desberdinetan duten aldagarritasunaren kontzientzia.
b) Trebetasunak edo abileziak:
-Ahoz zein idatziz komunikatzeko trebetasuna, eta mezuak egoera ugaritan eta xede desberdinekin ulertzeko edo ulertarazteko trebetasuna.
-Komunikazioak bere baitan hartzen du ahozko mezuak entzuteko eta ulertzeko trebetasuna, komunikazio egoera desberdinetan, eta argi eta zehatz hitz egiteko trebetasuna. Halaber, bere baitan hartzen du zerbait ulertarazteko gauza izan garen kontrolatzeko trebetasuna, bai eta komunikazio ingurune desberdinetan hizketaldi bat hasteko, hizketaldian aritzeko eta hizketaldiari amaiera emateko trebetasuna ere.
-Era askotako testuak irakurtzeko eta ulertzeko trebetasuna, estrategia egokiak hartuz irakurketaren helburuaren arabera (informatzeko xedez irakurtzea, ikasteagatik edo plazer hutsarengatik irakurtzea) eta testu motaren arabera.
-Era askotako testuak, xede desberdinekin, idazteko trebetasuna, idazteko prozesua kontrolatuz (zirriborrotik hasi eta zuzenketaraino).
-Idatzizko informazioa, datuak eta kontzeptuak bilatu, jaso eta prozesatzeko trebetasuna, haiek ikasketetan erabiltzeko eta ezagutzak modu sistematikoan antolatzeko. Entzutean, hitz egitean, irakurtzean eta idaztean, informazio garrantzitsua eta garrantzirik gabekoa bereizteko trebetasuna.
-Norberaren argudioak formulatzeko trebetasuna, ahoz nahiz idatziz, konbentzitzeko moduan, kontuan hartuz beste ikuspuntu batzuk, ahoz nahiz idatziz adierazitakoak.
-Behar diren abileziak testu konplexuak idatziz nahiz ahoz (hitzaldiak, hizketaldiak, jarraibideak, elkarrizketak, eztabaidak) sortu, aurkeztu edo ulertzeko baliabideak (esate baterako, oharrak, eskemak, mapak) erabiltzeko.
c) Jarrerak:
-Hizkuntzarekiko jarrera positiboa garatzea, hura norbera eta kultura bera aberasteko balizko iturri bat dela aitortuz.
-Beste batzuen iritziak eta argudioak jasotzeko jarrera, aurreiritzirik gabe, eta elkarrizketa kritiko eta eraikitzaileak edukitzeko jarrera.
-Jendaurrean hitz egiteko konfiantza.
-Adierazpenetan nolakotasun estetiko bat lortzearren ahaleginak egiteko jarrera, hitzen/esaldien zuzenketa tekniko hutsa gaindituz.
-Literatura baloratzea.
-Kulturen arteko komunikazioaren aldeko jarrera positiboa garatzea.
-Azaldutakoaren antzera, bigarren hizkuntzen esparruan (L2), komunikatzeko gaitasuna da pentsamenduak, sentimenduak eta egitateak ulertzeko, adierazteko eta interpretatzeko gaitasuna, ahoz nahiz idatziz, testuinguru sozialen sorta egoki batean - lana, etxea, aisia, hezkuntza eta prestakuntza- hizkuntza desberdinetan, betiere norberaren desioen eta beharren arabera. Lehen hizkuntzaren (L1) oinarrizko elementu batzuk hartzen ditu, baina hizkuntzen gaitasun mailaren arabera aplikatuko dira:
a) Ezagutzak:
-Hiztegiari eta gramatika funtzionalari, intonazioari eta ebakerari dagozkien ezagutzak.
-Ahozko elkarreragin mota desberdinen kontzientzia izatea (esate baterako aurrez aurrekoa, telefono bidezko hizketaldiak, elkarrizketak eta abar).
-Testu literarioen eta ez-literarioen sorta egokia ezagutzea (esate baterako, ipuin laburrak, olerkiak, egunkari eta aldizkarietako artikuluak, web orriak, jarraibideak, gutunak, txosten laburrak eta abar).
-Estilo eta erregistro desberdinen ezaugarri nagusiak ulertzea ahozko eta idatzizko hizkuntzan (formala, ez-formala, kazetaritzakoa, lagunartekoa eta abar).
-Gizartearen konbentzioen, alderdi kulturalen eta esparru geografiko, sozial eta komunikatibo ezberdinetan hizkuntzak daukan aldagarritasunaren kontzientzia.
b) Trebetasunak:
-Komunikazio egoeren sorta egoki bateko ahozko mezuak (gai ezagunak, interes pertsonalekoak edo eguneroko bizitzari buruzkoak) entzuteko eta ulertzeko trebetasuna.
-Gai ezagunei, interes pertsonaleko gaiei edo eguneroko bizitzari buruzko gaiei buruzko elkarrizketak hasteko, mantentzeko eta bukatzeko trebetasuna.
-Era askotako gaiei buruzko idatzizko testu ez-espezializatuak irakurtzeko eta ulertzeko trebetasuna; batzuetan, ezagutzen den arlo bateko testu espezializatuak irakurtzeko eta ulertzeko trebetasuna. Xede ezberdineko eta egoera askotako testu mota desberdinak idazteko trebetasuna.
-Baliabideak egoki erabiltzea (esate baterako, apunteak, diagramak, mapak) ahozko edo idatzizko testuak ulertzeko edo sortzeko (esate baterako, hizketaldiak, jarraibideak, elkarrizketak, hitzaldiak).
-Hizkuntza bat ikasteko jarduera autonomoen aukera egoki batzuk abian jarri eta mantentzeko trebetasuna.
c) Jarrerak:
-Desberdintasun kulturalekiko sentiberatasuna eta estereotipoen aurkako erresistentzia.
-Oro har, hizkuntzekiko (horien barne direla inguruko hizkuntzak, erregioetako hizkuntzak, gutxiengoen hizkuntzak eta hizkuntza zaharrak, zeinuen hizkuntza eta abar) eta kulturen arteko komunikazioarekiko interesa eta jakin-mina.
Horrenbestez, gaitasun batek gauzatze efektibo eta zehatz batean artikulatzen diren ezagutzen, trebetasunen (egiten jakitea, egiteko trebetasunak ...) eta jarreren konbinazio bat da. Osagai horien ikuspegi zatikako eta berezituaren aurka, hemen eta orain azpimarratu nahi da aplikazio praktikoetan haiek izan behar duten elkarreragin egokiaren garrantzia.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien bilakaera, garapen eta zabalkunde azkarrak berarekin ekarri du sekula ez bezalako areagotzea nazioarteko harremanetan. Gure gizartea, gainera, guztiz sarturik eta konprometiturik dago Europa eraikitzeko prozesuan, eta hartan, hizkuntza propioak eta hizkuntza komunitarioak ezagutzea gakoa da pertsonen zirkulazio askea eta estatu kideen arteko lankidetza kultural, ekonomiko, tekniko eta zientifikoa bideratzeko. Ikasleak prestatu egin behar ditugu, bada, gero eta nazioartekoagoa eta kulturaren eta hizkuntzaren arloan era askotakoa den mundu batean bizitzeko. Beste hizkuntza batzuk ikasteak komunikazioaren eta beste kulturak aintzat hartzearen mugak zabaltzen ditu. Hizkuntza berriak lehendik ezagutzen diren beste hizkuntzak kontrastatzeko eta haien guztien osagaiak eta ezaugarriak hobeki ulertzeko balioko du, bai eta arlo desberdinetan komunikatzeko gaitasuna garatzeko ere. Ezinbestekoa da hizkuntzak balioestea eta aintzat hartzea.
Irakasgai honek oinarrizko gaitasunak barneratzeko egiten duen ekarpena.
Irakasgai honetako curriculumak, helmuga gisa duenez hizkuntzaren bitartez giza jardueraren eremu desberdinetan elkarreragiteko gaitasuna garatzea, modu erabakigarrian laguntzen du ikasleek hizkuntza-komunikazioaren gaitasuna osatzen duten alderdi guztiak gara ditzaten. Gainera, hizkuntza jakin bat erabiltzeko trebetasunak eta estrategiak eta hizkuntza behaketaren xedetzat hartzeko gaitasuna, hizkuntza baten bitartez barneratzen diren arren, transferitu egiten dira eta beste hizkuntza batzuen ikasketan aplikatzen dira. Ikaskuntza hau lagungarria da, halaber, hizkuntza erabiltzeko gaitasuna, oro har, handitzeko.
Hitz egiten eta entzuten ikasten da, eta irakurtzen eta idazten, komunikazioko elkarreraginerako, baina baita ere ezagutza berriak barneratzeko ere: hizkuntza, komunikaziorako tresna bat izateaz gainera, mundua irudikatzeko bitarteko bat ere bada, eta pentsamenduaren eta ezagutzaren oinarrian dago. Jakintzak eskuratzeak eta ezagutzak hizkuntzaren bidez eraikitzeak zuzeneko lotura du ikasten ikastea oinarrizko gaitasunarekin. Halaber, hizkuntzari buruz gogoeta egiteko edukiek jakintza kontzeptualen (metahizkuntza gramatikala) eta prozedurazko jakintzen (esakuneak analizatzeko, kontrastatzeko, zabaltzeko eta txikitzeko gaitasuna, mekanismo gramatikal batzuen erabilera kontzientearen bitartez, esakunearen elementu batzuk kendu eta gramatikalki baliokideak diren beste batzuk jartzea, ideia bera adierazteko eskema sintaktiko desberdinak erabiltzea, akatsen diagnosia egin eta haiei konponbidea ematea eta abar) multzo bat biltzen dute, eta eduki horiek guztiak barneratzen dira testuak ulertzeko eta sortzeko jardueren bitartez, testu horiek berrerabiltzen baitira ikaskuntza linguistikoa optimizatzeko, hau da, hizkuntza ikasten ikasteko.
Bestalde, hizkuntza erabiltzen ikastea da, halaber, arazoak analizatzen eta ebazten ikastea, planak egitea eta erabakitzeko prozesuei ekitea, zeren eta hizkuntzaren funtzioetako bat geure jarduera erregulatu eta orientatzea baita. Hori dela eta, hizkuntza gaitasunak barneratzea lagungarri suertatzen da ekimen pertsonalean aurrera egiteko eta jardueraren beraren erregulazioan, autonomia gero eta gehiagorekin.
Irakasgaiak laguntzen du Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala gaitasunerako ere, zeren eta haren helburuetako bat izaten baita behar desberdinen araberako informazio muntaduna aurkitu eta hautatzeko ezagutzak eta trebetasunak ematea, bai eta haiek berrerabiltzeko norberaren ahozko eta idatzizko testuak sortzerakoan. Informazio horietako asko bilatzeak eta hautatzeak eskatuko du, adibidez, liburutegiak egoki erabiltzea edo Internet erabiltzea, eta bilaketa horiek gidaritzarekin egitea gaitasun digitala garatzeko bitarteko bat izanen da. Horretan laguntzen du, halaber, testuak osatzeari begira euskarri elektronikoak erabiltzeko aukera curriculumean sarturik egoteak, hartara eraginkortasun handiagoarekin heltzen ahal baitzaie idazteko prozesuan eragina duten eragiketa batzuei (plangintza, testua idaztea, berrikustea ...); izan ere, eragiketa horiek arlo honetako oinarrizko edukietan sartzen dira. Halaber, gaitasun hori garatzeko lagungarria izan daiteke irakasgai horretan komunikabide digital berriak erabiltzea, zeren eta idazketaren eta ezagutzen lankidetzazko erabilera inplikatzen baitute.
Hizkuntzaren ikaskuntzak, komunikazio-gaitasunaren garapen gisa harturik, modu erabakigarrian laguntzen du gaitasun soziala eta herritartasuna garatzen, ulerturik gaitasun hori bizikidetasunerako, errespeturako eta pertsonek elkar ulertzeko gaitasunen eta trebetasunen multzoa dela. Izan ere, hizkuntza ikastea gainerakoekin komunikatzen, haiek transmititzen dutena ulertzen eta beste errealitate batzuetara hurbiltzen ikastea da. Bestalde, hezkuntza linguistikoak gaitasun horrekin estu lotutako osagai bat dauka: hizkuntzaren erabileren aniztasunaren eta hizkuntzen aniztasunaren konstatazioa, eta baloratzea hizkuntza guztiek balio bera dutela komunikazio eta irudikapen funtzioak betetzeko. Irakasgai honen bidez gaitasun honetan ere laguntzen da, hizkuntzak munduaren aurreiritzi eta irudi estereotipatuak nola transmititzen eta zehatzen dituen analizatzen den neurrian, hizkuntzaren erabilera baztertzaileak errotik kentzen laguntzeko xedez.
Irakasgai honen barruan, obra literarioen irakurketak, interpretazioak eta baloratzeak modu nabarmenean laguntzen dute gaitasun artistikoa eta kulturala garatzen, ulerturik gaitasun hori hurbilketa bat dela ondare literariora eta gizakiaren funtsezko kezken adierazpide diren gai batzuetara. Ekarpen hori garrantzitsuagoa izanen da agerpen literarioak aintzat hartze hori beste agerkari artistiko batzuekin -musika, pintura edo zinema, esate baterako- erlazionatzen den neurrian. Gaitasun honetan laguntzen da, halaber, ahaleginak eginez literaturaren mundu sozialak (egileak, kritikariak, liburuetarako sarbidea, liburu dendak, katalogoak edo gai literarioek prentsan duten presentzia) ikaslearendako zentzua eduki dezan.
Hizkuntzen tratamendu integratua.
Trebetasun linguistikoek ez dute isolaturik funtzionatzen, elkar integratzen baitute eta elkarrekiko lotura baitute; desberdinak dira, baina batera dihardute komunikazioa lortzeko. Hori dela eta, gaitasun horien irakaskuntzak ere integratua izan behar du. Ulertzeko eta adierazteko gaitasunen garapenak ere orekatua izan behar du. Kontuan izan behar da komunikatzeko gaitasuna oinarrizko trebetasun linguistikoen batuketa dela, eta ez soilik trebetasun horien menperatze isolatua. Trebetasunen integrazioa ezinbestekoa da; batetik, hizkuntzen tratamenduaren aurretikoa da, eta, bestetik, tratamenduak irauten duen bitartean gauzatzen da.
Hizkuntza irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bitarteko nagusia da; hori dela eta, ikaslearen prestakuntza integralaren gakoa da. Curriculumeko arlo guztiek hitzezko gaitasunen garapenean hartzen dute parte, eta guztiek eragina dute oinarrizko gaitasun linguistikoen hobekuntzan. Horren guztiaren osagarri gisa eta horrekin bat etorriz, irakasgai linguistikoek ikasleak laguntzen eta prestatzen dituzte lanerako eta ikasketarako teknikak garatzeko (oharrak hartu, eskemak, mapa semantikoak, laburpenak, azalpenak, argudiatu eta abar), eta teknika horiek ezinbestekoak dira arlo guztietan. Gainera, hizkuntzaren ikaskuntzak are esanahi handiagoa hartzen du arlo desberdinetako curriculum edukiak ikasteko bide bihurtzen baldin bada.
Nafarroako curriculumean hizkuntza desberdinak egoteak beharrezkoago egiten du haien arteko lan koordinatua eta integratua egitea, zeren eta hizkuntzak ez baitira era independentean garatzen gizabanakoan. Gaitasun linguistikoak aukera ematen du hizkuntzen arteko konparazioa eta alderaketa egiteko eta haien arteko eragina gerta dadin. Hizkuntza baten ezaguera hobetzeak hobekuntzak dakarzkie besteei; hizkuntza bakoitzean ikasten denak kontzientzia metalinguistikoa handitzen du, eta ikaslearen garapen kognitiboa susta dezake. Ikasketa batzuk (ezagutzak, prozedurak, estrategiak) hizkuntza batean ikasi eta besteetara aldatzen ahal dira. Transferentzia horrek curriculum esparru bat eta hura sustatuko duen irakaslan bat behar ditu.
Gainera, kontuan hartu behar da hizkuntzek curriculumean hartzen duten papera desberdina dela hizkuntza ereduaren arabera (G, A edo D eredua), eta aintzat hartu behar da zein den ikasleak horietako bakoitzean duen hasierako gaitasuna eta gaitasun erreala. Bestalde, hizkuntzen erabilera akademikoari dagokionez, lehen eta bigarren hizkuntzei buruz hitz egin daiteke (eta gerta daiteke Europar Batasuneko beste hizkuntza batzuk sartzea lehen hezkuntzako azken zikloan edo bigarren hezkuntzako aukerako irakasgai gisa; horiek, ikuspuntu akademikotik, hirugarren hizkuntza gisa hartu beharko lirateke). Lehen hizkuntzak xede du helburu konplexuagoak lortzea, metalinguistikoak horien barne direla -hizkuntzari buruzko gogoetari, lan komunikatiboei eta abarri buruzkoak- eta eskola ordu gehiago dauzka. Beste hizkuntzek ikuspegi berriak gehitzen dizkiete lehen hizkuntzei, baina haietan lan errazagoak egiten dira, eta lehen hizkuntzan erakutsitako oinarrizko prozesu eta estrategien praktikak zabaltzeko aukera ematen dute. Bestalde, ikasleen gaitasun linguistikoari dagokionez, ikasteko egoera ugari gerta daitezke (ama hizkuntzaz beste batean eskolatzen diren ikasleak, murgiltze ereduetan daudenak, hezkuntza premia bereziak dituztenak ...), eta haietarako berariazko proposamen didaktikoak beharko dira.
Hizkuntzen tratamendu integratuak metodologia bateratua eskatzen du. Koordinazioa are beharrezkoago egiten da ikastetxeen errealitate eleanitza ikusita, eta errealitate hori gero eta nabarmenagoa da beste hizkuntza batzuk dituzten ikasleen etorrerarekin eta Europar Batasuneko hizkuntzak gero eta lehenago sartzearekin. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntzetako irakasleen koordinazioa.
Izan ere, curriculum integratuak honakoak bideratuko ditu: ikaskuntzen elkarren osagarritasuna, hizkuntza bakoitzaren berariazko alderdi linguistikoei buruzko kontraste lana eta hizkuntza batean ikasitakoa besteetara transferitzeko eta haietan aplikatzeko eta orokortzeko lana. Horrenbestez, eduki asko (ezagutzak, prozedurak, estrategiak, jarrerak) eta ikuspegi metodologikoa berdinak dira curriculumeko hizkuntza guztietan.
Ikastetxeak eskolako hizkuntza guztiekiko -hizkuntza akademikoak nahiz girokoak izan- jarrera positiboa sustatu behar du, eta sustatu behar du, halaber, hizkuntzak hezkuntza lanaren berezko esparruetan erabil daitezen, bai ikasgela barruan (hizkuntzak irakasteko gelak, ikasle taldeak, hizkuntzen erregistroen aniztasuna ...), bai ikastetxean (hizkuntzen presentzia eskolako paisaian, patioko jardueretan, jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpokoetan, familiekiko elkarreragina ...). Ingurunean ikasitakoa orokortzea eta erabiltzea bultzatu behar da, bai eta etapa eta ikastetxe desberdinen arteko koordinazioa ere.
Integrazioak bidea emanen du kontraesanak eta beharrik gabeko errepikapenak saihesteko, bai eta oharkabeko hutsuneak betetzeko ere. Bestelako onurak ere baditu: hizkuntza batean ikasitakoak besteetan duen oihartzuna; ezagutzen, prozesuen eta estrategien transferentzia edo indartzea; lan oinarrizkoenak eta beharrezkoenak gehiago praktikatzea; aukera ematen du beste hizkuntza batzuetan eta beste hizkuntza batzuetatik abiatuta prozesu bat gauzatzeko moduari buruzko ikuspegi kontrastatua izateko, eta hizkuntza bakoitzak nola funtzionatzen duen ikusteko.
Erreferentziako Esparru Europar Bateratua (EEEB) eta Hizkuntzen Portfolio Europarra (HPE).
Azken hamarkadetan, Europako Kontseiluak ikerketa bat egin du berrogeita bat estatu kideetako linguistika aplikatuko eta pedagogiako adituekin. Lan horri esker, orain hizkuntzen irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren helburuak eta metodologia, programen lanketa eta hizkuntza desberdinen ebaluazio irizpideak definitzen dituen oinarri bateratu bat dago.
EEEBak eta HPEak hizkuntzak ikasteko eta hiztunaren gaitasuna baloratzeko jarraibideak ezartzen ditu. Esparruak hizkuntza jakin bateko gaitasun komunikatiboaren garapenaren mailak definitzen ditu, esparru jakin bateko komunikazio helburu zehatz bat lortzeko egin beharrekoak gauzatzeko ikasleak behar duen gaitasunaren arabera. Agiri hori hizkuntza curriculumetarako gako-erreferentzia da.
Hizkuntzen Portfolio Europarra (HPE) irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako laguntza-tresna bat da. Agiri pertsonal bat da, norberaren ikaskuntza, aurrerabidea eta ebaluazioa analizatzen laguntzen duena.
Eduki multzoak.
Edukiak multzotan banatzeak ez du nahitaez adierazi nahi haien ordenatze sekuentzial edo hierarkikoa; izan ere, hizkuntzak ikasteari begira orokorrean onartzen den banaketa bat da, komunikatzeko trebetasunekin lotura zuzena duena. Eskuratu beharreko gaitasunaren konplexutasuna ere erakusten du.
Hizkuntzaren erabilerak lehentasun bat izan behar du edukiak ikasi eta barneratzeko. Ikasgelako jarduerak komunikazio irizpideekin eta irizpide didaktikoekin hautatu eta gauzatu behar dira. Testuen produkzio gidatua -ahozko nahiz idatzizko testuak izan-, ereduak aurkeztuz edo analizatuz eta haien sormenezko imitazioa eginez edo haiek eraldatuz egindakoa, horrela xede eta egoera ezberdinei egokitzeko, baliabide eraginkorra izanen da trebetasunak (ahozko eta idatzizko adierazpena eta ulermena) integratzeko eta hizkuntzen tratamendu integratua lortzeko.
Testu mota desberdinak landuko dira, ahoz nahiz idatziz, etapa osoan zehar. Helburua izanen da ikasleek ikastetxean eta gizartean topatzen dituzten askotariko testu eta lanak hartzea. Curriculumeko beste hizkuntza batzuetan ikasitako testu-generoak berreskuratuko dira, eta lehendik landutako alderdiak sakonduko dira, bereziki gogoetari, komunikatzeko asmoari, diskurtsoaren elementuei eta gogoeta gramatikalaren alderdiei dagokienez.
Testuen tipologiari eta hizkuntza garatzen den testuinguruari dagokienez, ontzat ematen da ikasgelako komunikazio truke arruntak behin eta berriz agertuko direla hezkuntzaren etapa guztietan zehar: hizketaldiak, simulazioak, jarraibideak, galde-erantzunak, iruzkinak, gertakariei buruzko kontaerak. Lehen hizkuntzetan ematen den testu-tipologia, bigarrenetan ere aplikatuko da, baina irismen eta maila oinarrizkoago batez.
Edukien multzo bakoitzean, trebetasunen eta estrategien atala sartu da, eta hartan aurretik agertzen diren edukien hautapena garatuko da. Atal horrek ikasgelako jardueren plangintza erraztu eta zehaztu nahi du. Estrategiak irakatsi eta ikasi egiten direnez, lehentasuna eman behar zaio ikasleek hizkuntza desberdinetan egoera askotariko eta desberdinetara transferitu ditzaketen prozedura orokorrak garatu eta erabiltzeari. Estrategiak ez daude antolaturik ez kronologikoki, ez garrantziaren araberako hurrenkeran ere.
Edukiak bost multzotan banatu dira:
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
3. multzoa.-Hezkuntza literarioa (L1) Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia (L2)
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
Trebetasun linguistikoei dagozkien eduki multzoak -ulertzea eta hitz egitea eta irakurtzea eta idaztea- bereizirik ageri dira curriculumean diskurtso mota bakoitzaren oinarrizko alderdiak berariaz landu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, ahozko erabilerak eta idatzizko erabilerak alderdi asko dituzte batera (aldez aurretik ezarritako gaia, edukiaren plangintza, sintaxia eta hiztegia, arau estandar bati lotuta egotea ...), eta komunikazio egoera ugaritan erabilera bat baino gehiago konbinatzen dira, bi ikaskuntzak lotzeko eta biei elkar sendotzeko aukera emanez.
Ahozko erabilera ez-formalak -harreman ohikoa eta familiarra duten hizlarien arteko erabilera espontaneoa- bidea ematen du ondokoekin ohitzeko: elkartrukea gidatzen duten arau sozio-komunitarioekin, erregistro desberdinekin eta tokiko hizkerekin, hiztunek behar bezalako komunikazioa lortzeko eta estereotipoak eta aurreiritziak ezagutu eta kritikatzeko jokoan jartzen dituzten estrategiekin.
Trebetasun linguistiko horien ikaskuntza hizkuntzaren erabileraren esparru batzuetan garatzen da: esparru akademikoan, pertsonen arteko eta erakundeekiko harremanen esparruan eta komunikabideen eta informazioaren teknologien eremuan. Hizkuntza erabiltzeko egoera desberdinetan trebetasun linguistiko jakin batzuetara jotzen da, zeren eta testuen -ahozkoak eta idatzizkoak- ulermenak eta osaketak berariazko trebetasun eta estrategiak behar baitituzte, komunikatzeko elkartruke motaren, elkartruke hori gertatzen den testuinguru sozialaren eta erabiltzen den testu motaren arabera.
Multzo horiek derrigorrezko hezkuntzan zehar ikasteko, maila batzuk ezarri dira, diskurtso-praktikek ikasleen esperientzia linguistiko eta kulturalarekiko duten hurbiltasunaren arabera, testuen barneko antolamenduak duen konplexutasunaren arabera eta esleitutako lanen zaitasunaren arabera.
Testu literarioak irakurtzeko eta interpretatzeko -3. multzoa- berariazko ikaskuntza batzuk beharko dira; horiek lehen hezkuntzan hasiko dira lantzen, errezitatzeekin, joko erretorikoekin, ahozko literaturako testuak entzutearekin edo dramatizazioekin. Horrela, lehen hurbilketa bat eginen da oinarrizko konbentzio literarioetara eta obren eta haien testuinguru historikoaren arteko erlazioetara. Horrekin guztiarekin batera, irakurketaren plazerezko esperientziak eta testu literarioak birsortzea bideratuko dira. Hezkuntza literarioaren orientazio horrek jarraipena izanen du derrigorrezko bigarren hezkuntzan; orduan irakurtzeko azturak finkatuko dira, irakurketaren eta testu-birsorkuntzaren esparruetan izandako esperientziak ugalduko dira, eta konbentzio literarioei buruzko behaketa eta obren eta horien testuinguru historikoen arteko erlazioa sistematizatuko dira.
Bigarren hizkuntzetan, 3. multzoa -Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia- lagungarri gertatzen da ikasleek ezagutu ditzaten kasuko hizkuntza hitz egiten den gizartearen ohiturak, harreman sozial motak eta berezitasunak; azken batean, beraienaz bestelako bizimoduak. Ezagutza horrek tolerantzia eta elkarren onartzea sustatzen du, beste errealitate sozial eta kultural batzuk ezagutzeko interesa areagotzen du eta kulturen arteko komunikazioa errazten du.
Bigarren hizkuntzetan, trebetasun linguistikoen multzoetan ageri da hezkuntza literarioa, hain zuzen ere testuen, trebetasun nahiz estrategien eta eduki kulturalen bitartez.
4. multzoak -hizkuntzaren ezaguera- eduki linguistikoak eta kontzeptu eta terminologia gramatikal batzuen barneratzea integratzen ditu. Multzo hau egotearen arrazoia da trebetasun linguistikoak eta komunikatzekoak barneratzeak berarekin dakarrela hizkuntzaren alderdi desberdinen gogoetazko erabilera: arau gramatikal eta ortografikoak; testuari kohesioa ematen laguntzen duten osagai morfosintaktikoak; eduki bera adierazteko erabil daitezkeen aukera sintaktiko desberdinak; hitzak osatzeko tresnak; dialektoak, erregistroak eta erabilera sozialak determinatzen dituzten faktoreak, eta abar.
Eduki linguistikoen irakaskuntza testuingurua emanez gauzatu behar da, hau da, modu praktikoan, zeren eta horrekin ikasleen trebetasunak eta produkzioak hobetu nahi baitira.
5. multzoan -Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta- bilatzen da ikasleak ikasteko eta lan egiteko estilo pertsonal eta eraginkorra garatzea, estrategiak etengabe hobetzen joateko. Kontua da ikasleek gero eta hobeki jakitea nola eta noiz ikasten eta lan egiten duten gehiago. Halaber, lan egiteko eta ikasteko moduari buruzko gogoeta testuinguru batekin garatu behar da, gainerako eduki multzoetan aipaturiko lan eta jarduerekin lotura estua gordez.
OHAR gehigarria, hirugarren hizkuntzak (L3): atzerriko bigarren hizkuntza sartzen denean, lehen hezkuntzan nahiz derrigorrezko bigarren hezkuntzan, hizkuntza horren edukiak kasuan kasuko etapako lehen mailetan bigarren hizkuntzarako ezarritakoak izanen dira, ikasleen ezaugarrien eta gaitasun linguistiko orokorraren arabera egin beharreko egokitzapenekin.
GAZTELANIA ETA LITERATURA (L1)
Helburuak.
1. Gai zehatzei nahiz abstraktuei buruzko ahozko eta idatzizko diskurtso luzeak eta nahiko konplexuak ulertzea, jarduera sozial eta kulturaleko testuinguru desberdinetan.
2. Ahoz eta idatziz modu argi, zehatz, koherente eta egokian adierazten jakitea, jarduera sozial eta kulturalaren testuinguru desberdinetan.
3. Espainiaren eta Nafarroaren hizkuntza aniztasunaren errealitatea eta aldaera linguistikoak ezagutzea. Aniztasun hori kultur aberastasun gisa baloratzea.
4. Ahozko hizkuntza jarduera sozial eta kulturalean modu argi eta zehatzean erabiltzea, nolabaiteko arintasunez, modu espontaneoan eta kasuko egoerarako eta funtziorako modu egokian, errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartuz.
5. Erakunde publiko eta pribatuekin eta lan mundukoekin komunikazioa sortzeko idazki mota ezberdinak erabiltzea.
6. Modu erangikorrean hizkuntza erabiltzea, eskola jardueran, informazioa bilatu, hautatu eta prozesatzeko eta esparru akademikoko testuak idazteko.
7. Hizkuntza eskola-jardueran eraginkortasunez erabiltzea, bai informazioa bilatu, hautatu eta prozesatzeko, bai esparru akademikoak berezkoak dituen testuak idazteko.
8. Komunikabideak eta informazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea informazio eta iritzi desberdinak lortu, interpretatu, hautatu, prestatu eta baloratzeko.
9. Irakurketa, esparru desberdinetan (literarioan, zientifikoan, sozialean ...), gozamenerako eta norberaren aberastasunerako iturri izan dadila lortzea, bai eta mundua ezagutzeko eta irakurtzeko azturak finkatzeko iturri ere.
10. Literatur testuak ulertu eta sortzea, genero bakoitzeko konbentzioei buruzko ezagupenak, tradizio literarioaren gaiak eta motiboak eta baliabide estilistikoak erabiliz.
11. Ondare literarioaren ezagutzara hurbiltzea, eta hura testuinguru historiko eta kultural desberdinetan banakako eta taldeko esperientzia sinbolizatzeko modu bat dela baloratzea.
12. Hizkuntzen erabilera sozial desberdinak analizatzea, balio-juzkuak eta aurreiritzi klasistak, arrazistak edo sexistak dakartzaten estereotipo linguistikoak saihesteko. Ikasteko prozesuei buruz gogoeta egitea eta komunikaziorako ezagutzak eta estrategiak beste hizkuntza batzuetara transferitzea.
LEHEN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
.Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -baina ez esklusiboa- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren eta ikasleen interesetatik hurbil dauden gaurkotasuneko albisteak ulertzea.
.Esparru akademikoan erabilitako ahozko testuak ulertzea, kontuan hartuz, bereziki, lanen aurkezpena eta horiek egiteko jarraibideak, ahozko azalpen laburrak eta komunikabideetatik hartutako dokumentalen informazioak lortzea.
.Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.
.Esparru akademikoak berezkoak dituen komunikazio egoeretan aktiboki parte hartzea, bereziki jarraibideak direla-eta argibideak eskatzean, lanak antolatzeko moduari buruzko proposamenetan, egindako jardueren sekuentzia errazak deskribatzean, iritzi trukaketan eta ondorioen azalpenean.
.Komunikabideetatik hartutako gaurkotasuneko informazioak azaltzea.
.Ahoz narratzea, aldez aurretik prestaturiko gidoi batetik abiatuta, esperientziarekin loturiko egitateak, betiere esperientzia hori sekuentziatan eta argitasunez aurkeztuz, deskribapen errazak txertatuz eta azaldutakoaren inguruko ideiak eta balorazioak ere sartuz; horretarako, ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntza izanen du ikasleak.
.Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.
-Testuak:
-Leku eta gauzen deskribapenak; erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua; deskribapen literario eta teknikoak.
-Narrazio testuak: egituraren elementu nagusiei erreparatuz: esparrua, korapiloa, pasarteak, pertsonaiak, narratzailea ...
-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Entzundakoari buruzko oharrak hartu, laburpenak, eskemak eta mapa kontzeptualak egin eta informazioa nola dagoen antolatuta analizatzea.
.Testuaren gai orokorra, ideiak eta egitate edo datu nagusiak zehaztu eta adieraztea.
.Igorlearen asmoa hartzea; mintzakideak eta haien ikuspuntuak identifikatzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena
.Eskola esparruan ikaskideen aurrean emateko ahozko azalpen bat prestatzea, eta elkarrizketa baterako esku-hartzea prestatzea, alderdi guztiei erreparatuz: helburua, mintzakideak, erregistroa, diskurtsoaren estiloa.
.Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bati jarraituz.
.Ideiak ordena koherente baten arabera antolatzea eta haiek sekuentziatan eta argitasunez aurkeztea.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Argitasunez hitz egitea, ildoa galdu gabe, gidoira behin eta berriz jo gabe, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Elkarrizketan gertatzen diren aldaketei egokitzea.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta hitz egiteko txandak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa-baina ez esklusiboa- izatea aipatu testu motak lantzeko.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, gauzak erabiltzeko jarraibideak, arauak eta deiak.
.Komunikabideetako testuak ulertzea, egunkariaren egiturari (atalak eta generoak) eta elementu paratestualei erreparatuz, eta arreta berezia jarriz eguneroko bizitzarekin loturiko albisteetan eta egitateei buruzko informazioetan.
.Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz azalpen testuetan eta testu argitzaileetan, lanak egiteko jarraibideetan, kontsultetan; euskarri desberdinak erabiliko dira horretarako: hiztegiak, glosarioak eta bestelako informazio iturriak (entziklopediak eta hezkuntzaren arloko web orriak, esate baterako).
.Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gidatua eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.
Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testuak sortzea; esate baterako, gutun pertsonala, oharrak eta deiak.
.Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gidatua eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.
.Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki albisteak, euskarri inprimatu edo digitalerako.
.Paperean edo euskarri digitalean, esparru akademikoko testuak sortzea, bereziki laburpenak, azalpen errazak, glosarioak eta egindako lan eta ikasketei buruzko ondorioak.
.Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta jokabidea erregulatzeko bitarteko gisa.
.Testu idatzien aurkezpen txukunak egiteko interesa, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
-Testuak:
-Deskribapenak: leku eta gauzen deskribapenak; erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua; deskribapen literario eta teknikoak ...
-Narrazio testuak: egituraren elementu nagusiei erreparatuz: esparrua, korapiloa, pasarteak, pertsonaiak, narratzailea, elkarrizketak (zuzeneko eta zeharkako estiloak) eta abar.
-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.
-Trebetasunak eta estrategiak
-Idatziaren ulermena
.Irakurtzeko prozesuan estrategiak aplikatzea: irakurri aurretik, aurre-irakurketa (aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, gauzak iragartzea), irakurketa, irakurri ondoren.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).
.Testu baten informazio zehatzak ateratzea eta gai orokorra identifikatzea, gai hori esplizituki agertzen deneko esakuneak ezagutuz. Testuaren atalak eta antolaketa identifikatzea.
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Deskribapen baten ezaugarriak identifikatzea.
.Narrazio testu baten egiturazko elementu nagusiak identifikatzea: esparrua, korapiloa, pasarteak, pertsonaiak, narratzailea, elkarrizketak (zuzeneko eta zeharkako estiloak) eta abar.
.Komikiaren ezaugarriak identifikatzea.
.Iritzia osatzea testuaren formari eta hizkuntzari buruz eta edukiari eta antolaketari buruz.
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, eta harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Narrazio testuaren plangintza egitea: hasierako egoera definitzea (pertsonaiak, lekua, denbora, narratzailea eta abar), korapiloa, amaiera.
.Elkarrizketaren plangintza egitea: gaia hautatzea, galderak prestatzea, horiek elkarrizketatu behar den pertsonari egokitzea, elkarrizketa bat egiteko teknikak aplikatzea eta abar.
.Komikiaren plangintza egitea: kontuan hartuz komiki mota desberdinak (historikoak, didaktikoak, propaganda egitekoak, joko erakoak), onomatopeiak, gehiegikeriak eta abar.
.Testuak dioena eta hura adierazteko bideak testu motaren eta hartzailearen arabera egokitzea. Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Testu mota bat beste batera bihurtzea (komikia edo olerki bat narrazio eta deskribapen testu bihurtzea; istorio bat zinemarako gidoi bihurtzea; ipuin bateko zati bat albiste bihurtzea ...).
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Hezkuntza literarioa.
.Adinerako egokiak diren obra batzuk (literatur genero desberdinetakoak) irakurtzea.
.Olerkien irakurketa komentatua eta errezitatzea, oinarrizko alderdi batzuk bereiziz: erritmoa, bertsogintza eta figura erretoriko garrantzitsuenak.
.Kontakizun laburren irakurketa komentatua, kultura desberdinetako mitoak eta kondairak barne, kontakizun literarioaren elementuak eta haien funtzionaltasuna ezagutuz.
.Antzezlan laburren irakurketa komentatua eta dramatizatua edo antzezlan zatiena, antzerkirako testuen alderdi formalak eta funtzionaltasuna ezagutuz.
.Genero literarioak eta azpigenero batzuk bereiztea irakurketa komentatuen bitartez.
.Testu literarioak osatzea irakurketa komentatuetan barneraturiko ikasketa batzuk erabiliz (testu literarioak imitatu, berregin eta sortzea).
.Ikastetxeko liburutegiaren eta liburutegi birtualen erabilera gidatua (literaturako edukiekin zerikusia duten ikerketa eta sormeneko lan errazak egitea).
Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta mundua ezagutzeko iturri gisa (borondatezko irakurketak, adierazpen eta ikerketako lehiaketak, irakurketa sustatzeko fitxak, idazle eta ilustratzaileekin egotea, liburuaren inguruko data garrantzitsuak ospatzea).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ulermena:
.Xedea definitzea.
.Aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, iragartzea (titulutik, garaitik, egiletik, generotik eta abarretatik abiatuta ...).
.Norberaren ulermena kontrolatzea.
.Interpretazioa, inferentzia.
.Testuak konparatzea eta bereiztea generoaren, garai historikoaren edo mugimendu literarioaren arabera.
-Irakurketa adierazkorra:
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
-Balorazioa:
.Egitate literarioari buruzko esperientzien gaineko elkarrizketa eta kontrastea: irudiak, oroitzapenak, ustekabeak, aurkikuntzak, gogoetak, esperientziarekin edo bizitzarekin eginiko konparaketak, kulturen artekoak ... testuak iradokiko zituenak.
.Testuan inplizituak edo agerikoak diren baloreen analisia.
.Balorazio kritikoa: norberaren iritziei buruzko arrazoi egokiak ematea, haiek beste ikuspuntu batzuekin kontrastatuz.
.Liburu baten irakurketatik abiatuta, testu pertsonalak idaztea: kritikak, pertsonaientzako gutunak, iritzia ...
.Literatur lehiaketetan parte hartzera bultzatzea.
-Literatur testuak sortzea:
.Literatur testuak sortzea, erreferente literarioak imitatuz eta eraldatuz.
.Literatur testu berriak sortzea, norberaren produkzioaren plangintza eginez eta testuak sortuz eta berrikusiz; egitura, kontzeptuak, mekanismo narratiboak eta estilokoak behatuz eta analizatuz; ereduak erabiliz.
-Testuen iruzkin literarioa:
-Gaia.
-Barne eta kanpo egitura.
-Literatur generoaren eta azpigeneroaren ezaugarriak.
-Baliabide erretorikoak.
-Kritika lana:
-Iturri desbedinetan informazioa bilatzea (liburutegia, liburutegi birtuala, Internet...).
-Informazioa hautatzea.
-Edukiak antolatzea.
-Zirriborro bat egitea.
-Berrikuspena.
-Behin betiko itxura ematea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
-Soziolinguistika:
.Ahozko komunikazioaren eta idatzizko komunikazioaren arteko eta erabilera arrunten eta formalen arteko desberdintasun garrantzitsuak, testuingurukoak eta formalak -bereziki eskola esparrukoak- behatzea.
.Espainiako hizkuntzen aniztasuna eta banaketa geografikoa oro har ezagutzea, eta hori aberastasun pertsonalerako eta kolektiborako iturri gisa baloratzea.
-Morfosintaxia:
.Perpausaren modalitateak eta aditzaren moduak ezagutzea, hiztunen asmoak adierazteko modu gisa.
.Deixi pertsonalaren forma linguistikoak (izenordain pertsonalak, edutezko izenordainak eta aditzen bukaerak) identifikatu eta erabiltzea ahozko nahiz idatzizko testuetan eta gutun eta arauetan.
.Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie denborazko lokailuei, azalpenezkoei eta hurrenkera adierazten dutenei, kausazkoei eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak (izenordain pertsonalak, edutezkoak eta erakusleak) nahiz lexikoak (errepikapenak, sinonimoak eta elipsia.
.Testuetan aditzaren formak ezagutu eta modu koherentean erabiltzea, narrazioetan arreta berezia eskainiz lehenaldiari.
.Maiz erabiltzen diren aditzen funtzionamendu sintaktikoa ezagutzea, haien esanahitik abiatuz, subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatuz, behar diren edo argudiokoak diren osagarrien existentzia berretsiz, behar ez direnen eta zirkunstantziazkoak direnen aurrean, sintaxiaren inguruko oinarrizko terminologia ulertzea: perpausa; subjektua eta predikatua; izenaren predikatua eta aditzaren predikatua; subjektua, aditza eta osagarriak.
.Esakuneak estilo kohesionatuarekin osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpausean sartzea azalpen-balioa dutenak; besteak beste, aposizioa, adjektiboa eta erlatibozko perpausa.
.Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatikaren kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea (elkarketa eta eratorpena).
-Hiztegia-lexikoa:
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudia.
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak erabiltzen hastea.
-Ortografia:
.Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak progresiboki erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta gidatua.
.Ahozko eta idatzizko produkzioak autoebaluatzeko eta autozuzentzeko estrategiak ikasten hastea.
.Akatsa ikasteko prozesuaren zati baten gisara onartzea eta hura gainditzeko jarrera positiboa izatea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
Ebaluazio irizpideak.
1. Ikaslearen esperientziatik hurbil dauden giza esparruetako eta esparru akademikoko ahozko testuen helburua eta ideia nagusia ezagutzea; irratian eta telebistan entzundako informazioen ideia orokorra hartzea eta ikaskuntza lanak egiteko jarraibide ez oso konplexuak jarraitzea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren deklarazio publikoen edo jatorri anitzeko informazioen -esate baterako, deiak, arauak, jarraibide errazak edo albisteak- gai orokorra ahoz edo idatziz parafraseatzeko edo adierazteko, beti gai akademikoen alorrean; argitasunez egituratuko dituzte, zabalkundeko testuen erregistroarekin. Egiaztatu nahi da, halaber, ikasleek gehienez ere hiru jarduerako sekuentzia bateko lanak betetzeko ahozko jarraibideak jarraitzen dituzten.
2. Ahozko narrazio argiak eta ongi egituratuak egitea bizitako esperientziei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren narratzeko, aldez aurretik prestaturiko gidoi bati jarraituz, zuzenean bizi dituzten egitate batzuk, modu sekuentziatuan eta argitasunez aurkeztuz, deskribapen errazak txertatuz eta azaldutakoari buruzko sentimenduak eta balorazioak sartuz. Bereziki baloratuko da ea narratzerakoan entzulea kontuan hartzen den, halako moduan non entzule horrek egitateen eta narratzaileak horien aurrean duen jarreraren ezaguera orokorra izanen duen. Halaber, kontuan hartu beharko da ea egitateen azalpenean ikasleak gai diren ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten laguntzak erabiltzeko.
3. Ikaslearen esperientziatik hurbil dauden esparru sozialetako testu idatzietan informazio zehatzak atera eta helburua identifikatzea; jarraibide errazak jarraitzea; esakuneetan gai orokorra esplizituki agertzen bada, hura identifikatzea, eta testuaren atalak bereiztea.
Irizpide honen helburua da ebaluatzea ikasleek testuko perpaus batean edo batzuetan dauden informazio zehatzak (egunkarietan, kontsulta lanetan, arauetan ...) ateratzen dituzten; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita ...) edo komunikazio helburua zehaztuta duten adierazpideak identifikatzen dituzten; esparru pertsonaleko jardueretan eta ikaskuntza lanekin lotutakoetan jarraibide errazak jarraitzen dituzten (esate baterako, erabiltzeko jarraibideak); testu bateko gaia identifikatzen duten gai hori esplizituki agertzen deneko esakuneak ezagutuz; informazioa antolatzeko modua bereizten duten (bereziki, deskribapen errazen eta egitateen sekuentziaren elementuak identifikatzea denborazko garapen nagusiki lineala duten narrazioetan) eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten (esate baterako, eskema hierarkikoak edo mapa kontzeptualak).
4. Adinerako egokia den obra oso bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; generoa eta egitura orokorra ezagutzea eta hizkuntzaren erabilera modu orokorrean baloratzea; obraren hitzez hitzeko edukia eta esanahia bereiztea eta haren edukia eta norberaren esperientzia elkarrekin lotzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, obra osoen irakurketa pertsonalaren bitartez; horren xedea da egiaztatzea ikasleek nola garatzen duten irakurtzeko interesa, norberaren gozamenerako eta aberastasun iturri gisa. Testua modu kritikoan hartuko dute; generoa ezagutuko dute; edukia, egitura eta hizkuntzaren erabilera ebaluatuko dute. Hori guztia modu orokorrean. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.
5. Narratzea, aurkeztea eta laburtzea, paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzearen eta berrikustearen garrantzia baloratuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Maila honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten argitasunez narratzen eta komentatzen beren ingurune sozial eta kulturaletik hurbil dauden esperientziak eta egitateak, esparru pertsonaleko testuetan; esate baterako gutun pertsonalak; ba ote dakiten esparru publikoko testuak sortzen, bereziki arauak eta jarraibideak eta deiak, genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten albisteak idazten, informazioa modu hierarkikoan antolatuz; narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten esparru akademikoko aurkezpen testuak osatzen (esate baterako, egindako lanei eta ikasitakoei buruzko aurkezpen errazak, glosarioak eta ondorioak). Halaber, baloratuko da testu idatzien aurkezpen txukunak egitea, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu zatiak ulertzeko eta baloratzeko, erreparatuz tradizioaren gai eta motiboei, generoaren oinarrizko ezaugarriei, erritmoaren oinarrizko elementuei eta hizkuntzaren erabilerari; arreta berezia eskainiko zaie figura erretoriko orokorrenei.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testutik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Literatur testuaren alderdi orokorrei begiratuko zaie, gaia edo motibo zentrala ulertzeari, generoaren ezaugarri nagusiei, bertsoan erritmoa lortzeko moduei eta figura semantiko orokorrenei.
7. Testuak osatzea, paperean nahiz euskarri digitalean, eredu gisa hartuz gelan irakurri eta komentatutako testu literarioren bat, edo testu horien eraldaketa errazen bat egitea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren beren idazkietan, paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztutakoetan, barneratuta dituzten ezagutzak erabiltzeko, testu literarioak eginez (esate baterako, kontakizun labur bat, erritmoaren edo erretorikaren aldetik bereizgarria den olerki bat), gelan erabilitako ereduak erabiliz edo xede jakin batekin eraldaketa errazen bat eginez. Kontua ez da sortutako testuen kalitate literarioa ebaluatzea, baizik eta barneratutako ezagutzak erabiltzea eta xede edo lan jakin baterako testuak sortzea.
8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta maila honetako testuen osatze eta berrikuspen lan gidatuak egiteko.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk erabiltzen diren, mailan lantzen diren testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokienez. Arreta berezia eskainiko zaie esakuneen markei (perpausaren modalitateak eta 1. eta 2. pertsonen izenordain deiktikoak); denbora, hurrenkera eta azalpena adierazteko testu-lokailuei; barne erreferentziako mekanismo pronominal eta lexikoei; narratzeko eta agindua eta desioa adierazteko aditz formei, azalpen balioko adierazpenak txertatzeari eta perpausak zuzen osatzeari, aditzen esanahiaren arabera. Arau ortografikoetan azentuazioaren arau orokorrei begiratuko zaie, eta hiztegi ohikoenaren ortografiari, komaren funtsezko erabilerei (zerrendatzeak, bokatiboak, tartekiak), perpausak bereizteko puntua erabiltzeari eta elkarrizketaren markei.
9. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzen hastea, eta haien erabileraz gogoeta egiteko jarduerak baliatzea horretarako.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko behar den oinarrizko terminologia ulertzen den. Maila honetan egiaztatuko da honakoei buruzko terminologia ezagutzen dela: perpausaren modalitateak, hitz flexiboak eta ez-flexiboak, hitzak sortzeko prozedurak, sinonimia eta antonimia, kategoria gramatikalak (prototipo kasuetan), aditzaren denbora eta modua, eta subjektua eta predikatua (perpaus errazetan). Eskolako hiztegietan eta bestelako kontsulta lanetan informazio gramatikal orokorra lortzen den ebaluatuko da.
10. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, ikasteko estilo pertsonalak kontuan hartuta (ikusizkoa, entzutezkoa ...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.
11. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntzari buruz duten jarrera eta erabiltzeko egiten dituzten ahaleginak.
12. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea bideratzen duen zuzentasun formalaren beharraz.
BIGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -baina ez esklusiboa- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren gaurkotasuneko informazioak ulertzea.
.Esparru akademikoan erabilitako ahozko testuak ulertzea, kontuan hartuz, bereziki, lanen aurkezpena eta horiek egiteko jarraibideak, ahozko azalpen laburrak eta komunikabideetako albistegi eta dokumentaletatik informazioak lortzea.
.Testu desberdinetatik bildutako informazioa aldez aurretik ezarritako xedeetarako erabiltzea (laburpenak egin, eskemak osatu, entzundakoa komentatu edo kritikatu).
.Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.
.Esparru akademikoak berezkoak dituen komunikazio egoeretan aktiboki parte hartzea, bereziki jarduera antolatzeko moduari buruzko proposamenetan, baterako lanerako informazio erabilgarrien ekarpenetan eta egindako lanei buruzko txosten laburren azalpenean.
.Komunikabideetatik hartutako informazioak azaltzea, komunikabide desberdinetan egitateak aurkezteko modu desberdinetan azpimarra jarriz, informazioa argitasunez eta modu antolatuan aurkeztuz eta informazio garrantzitsuena hautatuz.
.Ikasleen intereseko gaiei buruzko informazioak modu antolatu eta argian aurkeztea -haiek aldez aurretik prestatu ondoren-, ikus-entzunezko bitartekoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz (azalpenak laburrak izanen dira, baina haietan erakutsiko da informazio garrantzitsuena hautatu dela).
.Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.
-Testuak:
-Publizitate testuak (deiak, iragarkiak).
-Argudiozko testuak (iritzi-gutuna).
-Narrazio testuak (albistea, kronika, narrazioa, txostenak).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Entzundakoari buruzko oharrak hartu, laburpenak, eskemak eta mapa kontzeptualak egin eta informazioa nola dagoen antolatuta analizatzea.
.Informazioa eta iritzia bereiztea.
.Edukia baloratzea ondoko irizpideen arabera: soiltasuna - konplexutasuna, luze-laburra, eduki berrien aberastasuna eta aniztasuna eta abar.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Eskola esparruan ikaskideen aurrean emateko ahozko azalpen bat prestatzea, eta elkarrizketa baterako esku-hartzea prestatzea, alderdi guztiei erreparatuz: helburua, mintzakideak, erregistroa, diskurtsoaren estiloa.
.Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bati jarraituz.
.Baliabideak, hizkuntza eta funtzio linguistiko egokiak behar bezala erabiltzea.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Argitasunez hitz egitea, ildoa galdu gabe, gidoira behin eta berriz jo gabe, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzea, entzuleen arretari eusten saiatuz (enfasia, bolumena, tonua, entzuleen igurikapenak piztea: galderak, datu interesgarriak, umorea, ikusizko laguntzak ...) esan nahi dena birformulatuz eta abar.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta hitz egiteko txandak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -baina ez esklusiboa- izatea aipatu testu motak lantzeko.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, arauak, deiak eta komunikazioak.
.Komunikabideetako testuak ulertzea, bereziki egitateei buruzko informazioa, albisteak eta kronikak, egunkari digitalaren egiturari (atalak eta generoak) eta elementu paratestualei erreparatuz.
.Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz azalpen testuetan eta testu argitzaileetan, lanak egiteko jarraibideetan, kontsultetan; euskarri desberdinak erabiliko dira horretarako: hiztegiak, glosarioak eta bestelako informazio iturriak (entziklopediak eta hezkuntzaren arloko web orriak, esate baterako).
.Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gero eta autonomoagoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko
.Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testuak sortzea; arreta berezia jarriko zaie foroetan parte hartzeari eta eskabide-gutunei.
.Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gero eta autonomoagoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.
.Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki kronikak, euskarri inprimatu edo digitalerako, audiorako nahiz bideorako. Publizitate testuak sortzea.
.Argudiozko testuak sortzea. Iritzi-gutuna.
.Nola sortu, paperean nahiz euskarri digitalean (forma desberdinetan: sekuentzia, deskribapena, konparaketa, arazoa/konponbidea eta kausa/ondorioa), esparru akademikoko testuak, bereziki laburpenak, aurkezpenak eta azalpen errazak, glosarioak eta egindako lan eta ikasketei buruzko ondorioak, paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztuak.
.Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta bizikidetasuna erregulatzeko bitarteko gisa.
.Aintzat hartzea testu idatzien aurkezpen txukunak egin beharra, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
-Testuak:
-Publizitate testuak.
-Argudiozko testuak (iritzi-gutuna).
-Narrazio testuak (albistea, kronika, erreportajea eta artikulua).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Irakurtzeko prozesuan estrategiak aplikatzea: irakurri aurretik, aurre-irakurketa (aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, gauzak iragartzea), irakurketa, irakurri ondoren.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).
.Testu baten gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzea, esplizituki agertzen deneko esakuneak ezagutuz.
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Narrazio testuen ezaugarriak eta denborazko garapen lineala eta ez-lineala duten egitateen sekuentzia identifikatzea.
.Publizitatearen arloko testuak sistematikoki analizatu eta elementu azpimarragarrienak identifikatzea: gehien erabiltzen diren elementuak eta baliabideak, ezaugarriak, gizartean duten eragina eta abar.
.Argudiozko testuaren argudio eta ezaugarriak identifikatzea (igorlea, tesia, argudioak, ikuspuntuak eta abar). Informazio objektiboak eta iritziak bereiztea.
.Iritzia osatzea testuaren formari eta hizkuntzari buruz eta edukiari eta antolaketari buruz.
.Testuen edukia eta forma konparatzea.
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, eta harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Azalpen testuen, pertsuasio testuen eta kazetaritzako testuen plangintza egiteko teknikak aplikatzea, iturriak hautatuz, ideiak argitasunez antolatuz eta esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan kateatuz.
.Testu argiak idaztea, xehetasunekin, eta kohesio handiagoarekin, informazioa eta argudioak iturri desberdinetatik hartuz.
.Argudiozko testuaren plangintza egitea: argudio bat garatzea, ikuspuntu jakin baten alde edo aurka arrazoiak ematea, eta aukera desberdinen alde onak eta txarrak azaltzea.
.Testuak dioena eta hura adierazteko bideak testu motaren eta hartzailearen arabera egokitzea. Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Testu mota bat beste batera bihurtzea (komikia edo olerki bat narrazio eta deskribapen testu bihurtzea; istorio bat zinemarako gidoi bihurtzea; ipuin bateko zati bat albiste bihurtzea ...).
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Hezkuntza literarioa.
.Adinerako egokiak diren obra batzuk (literatur genero desberdinetakoak) irakurtzea.
.Olerkien irakurketa komentatua eta errezitatzea, arreta eskainiz olerkiaren hizkuntzak daukan balio sinbolikoari, baliabide erretoriko garrantzitsuenen esanahiari, olerkigintzaren prozedurak ezagutuz eta elementu horiek guztiek olerkian duten funtzioa baloratuz.
.Kontakizunen irakurketa komentatua, istorioaren gaiak eta elementuak, hasiera moduak, garapen kronologikoa, amaierak eta egilearen ikuspuntua konparatu eta kontrastatzea.
.Antzezlan zatien irakurketa komentatua eta dramatizatua, azpigenero batzuk (tragedia, komedia, drama) ezagutuz eta arreta eskainiz antzerkirako testuaren egiturari eta osagaiei, bai eta funtzionaltasunari ere.
.Azpigenero literario nagusiak bereiztea irakurketa komentatuetatik abiatuta.
.Testu literarioak osatzea irakurketa komentatuetan barneraturiko ikasketa batzuk erabiliz (testu literarioak imitatu, berregin eta sortzea).
.Ikastetxeko liburutegia eta liburutegi birtualak modu gidatuan erabiltzea (informazio iturri desberdinak erabiltzea eta ikasketarako dauden baliabide desberdinak; literaturako edukiekin zerikusia duten ikerketa lanak egitea).
.Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta mundua ezagutzeko iturri gisa (borondatezko irakurketak, adierazpen eta ikerketako lehiaketak, irakurketa taldeak, liburuen eta zinemako bertsioen azterketa konparatzaileak, idazle eta ilustratzaileekin egotea, liburuaren inguruko data garrantzitsuak ospatzea).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ulermena:
.Xedea definitzea.
.Aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, iragartzea (titulutik, garaitik, egiletik, generotik eta abarretatik abiatuta ...).
.Norberaren ulermena kontrolatzea.
.Interpretazioa, inferentzia.
.Testuak konparatzea eta bereiztea generoaren, garai historikoaren edo mugimendu literarioaren arabera.
-Irakurketa adierazkorra:
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
-Balorazioa:
.Egitate literarioari buruzko esperientzien gaineko elkarrizketa eta kontrastea: irudiak, oroitzapenak, ustekabeak, aurkikuntzak, gogoetak, esperientziarekin edo bizitzarekin eginiko konparaketak, kulturen artekoak ... testuak iradokiko zituenak.
.Testuan inplizituak edo agerikoak diren baloreen analisia.
.Balorazio kritikoa: norberaren iritziei buruzko arrazoi egokiak ematea, haiek beste ikuspuntu batzuekin kontrastatuz.
.Liburu baten irakurketatik abiatuta, testu pertsonalak idaztea: kritikak, pertsonaientzako gutunak, iritzia ...
.Literatur lehiaketetan parte hartzera bultzatzea.
-Literatur testuak sortzea:
.Literatur testuak sortzea, erreferente literarioak imitatuz eta eraldatuz.
.Literatur testu berriak sortzea, norberaren produkzioaren plangintza eginez eta testuak sortuz eta berrikusiz; egitura, kontzeptuak, mekanismo narratiboak eta estilokoak behatuz eta analizatuz; ereduak erabiliz.
-Testuen iruzkin literarioa:
-Gaia
-Barne eta kanpo egitura.
-Literatur generoaren eta azpigeneroaren ezaugarriak.
-Baliabide erretorikoak.
-Kritika lana:
-Iturri desbedinetan informazioa bilatzea (liburutegia, liburutegi birtuala, Internet...).
-Informazioa hautatzea.
-Edukiak antolatzea.
-Zirriborro bat egitea.
-Berrikuspena.
-Behin betiko itxura ematea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
-Soziolinguistika:
.Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko testuinguruko desberdintasunak eta desberdintasun formalak ezagutzea, eta besteen diskurtsoetan eta norberarenak lantzerakoan erabilera arrunten eta formalen artean desberdintzea.
-Morfosintaxia:
.Perpausaren modalitateek testuinguruaren arabera har ditzaketen esanahiak ezagutzea.
.Deixi pertsonaleko formak eta denboraren eta lekuaren deixi formak identifikatu eta erabiltzea (erakusleak, denborazko eta lekuzko adberbioak) ahozko eta idatzizko testuetan.
.Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie hurrenkera adierazten duten lokailuei, azalpenezkoei eta kontrastea adierazten dutenei, kausazkoei eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak (izenordain pertsonalak) nahiz lexikoak, bereziki elipsia eta esanahi jakina duten hiperonimoen erabilera.
.Testuetan aditzaren formak ezagutu eta modu koherentean erabiltzea, arreta berezia eskainiz indikatiboko orainaldiak dauzkan balio desberdinei.
.Aditzaren funtzionamendu sintaktikoa ezagutzea haren esanahitik abiatuta; subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatuz, behar direnak edo argudiozkoak eta behar ez direnak edo zirkunstantziakoak bereiziz; perpausak eraldatuz subjektuaren paper semantiko desberdinak behatzeko (egilea, kausa, jasailea); sintaxiaren inguruko oinarrizko terminologia erabiltzea: perpausa; subjektua, aditza eta osagarriak; subjektua eta predikatua; izenaren predikatua eta aditzaren predikatua; egilea, kausa eta jasailea.
.Esakuneak estilo kohesionatuarekin osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki azalpenezko adierazpideak sartzea eta partizipioan eta gerundioan oinarrituriko egiturak erabiltzea.
-Hiztegia-lexikoa:
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak ezagutzen hastea.
-Ortografia:
.Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.
.Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Ikaslearen esperientziatik hurbil dauden giza esparruetako eta esparru akademikoko ahozko testuen helburua eta ideia nagusia ez ezik, ideia, egitate edo datu garrantzitsuak ere ezagutzea; irratian eta telebistan entzundako informazioen ideia orokorraz eta garrantziaz jabetzea eta ikaskuntza lanak egiteko jarraibideak jarraitzea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak deklarazio publikoen edo jatorri anitzeko informazioen -esate baterako, deiak, arauak, jarraibide errazak edo albisteak- gai orokorra ahoz edo idatziz parafraseatzeko edo adierazteko gai izateaz gainera, gai diren, halaber, ideia, egitate edo datu garrantzitsuak gogoratzeko, eta gai diren ahoz edo idatziz aurkezpen laburrak -gai akademikoei buruzkoak- laburbiltzeko, argitasunez eta zabalkundeko erregistroa erabiliz; azkenik, egiaztatu nahi da ikasleek hiru jarduera baino gehiagoko sekuentzia bateko lanak betetzeko ahozko jarraibideak jarraitzen dituzten.
2. Ahozko aurkezpen errazak egitea ingurunekoak diren eta ikaslearen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
Irizpide honekin bilatu nahi da ea ikasleak gai diren beren bizipenetatik hurbil dagoen eta beren interesekoa den gai bati buruz aldez aurretik prestaturiko informazioak modu ordenatuan eta argian aurkezteko, halako moduan non informazio horiek garrantzitsuak gertatuko zaizkien entzuleei, azaltzen zaien gaiari buruzko oinarrizko ezagutzak barnera ditzaten. Aurkezpenaren laburtasun erlatiboa ikusita, bereziki baloratuko da garrantzitsuena hautatzeko gaitasuna eta informazioa ordenaz eta argitasunez aurkeztea. Halaber, kontuan hartu beharko da ea egitateen ahozko aurkezpenetan ikasleak gai diren ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten laguntzak erabiltzeko.
3. Ikaslearen esperientziatik hurbil dauden esparru sozialetako testu idatzietan informazio zehatzak atera eta helburua identifikatzea; prozesu ez oso konplexuetan jarraibide erraz nahiko luzeak jarraitzea; esakuneetan gai orokorra esplizituki agertzen bada, hura eta bigarren mailako gaiak identifikatzea, eta testuaren informazioa antolatzeko modua bereiztea.
Irizpide honen helburua da ebaluatzea ikasleek testuko paragrafo batzuetan dauden informazio zehatzak ateratzen dituzten; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita ...) edo komunikazio helburua identifikatzen dituzten, haiek esplizituak agertzen direneko adierazpideak ez agertu arren; esparru pertsonaleko jardueretan eta ikaskuntza lanekin lotutakoetan prozesu luze samar baina ez oso konplexuen jarraibideak jarraitzen dituzten; testu bateko gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzen dituzten horiek esplizituki agertzen direneko esakuneak ezagutuz; deskribapen teknikoetako elementuak identifikatzen dituzten; prozesu ez oso konplexuen faseen eta denborazko garapen lineala eta ez-lineala duten narrazioetako egitateen sekuentziaren elementuak bereizten dituzten, eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten (esate baterako, eskema hierarkikoak edo mapa kontzeptualak).
4. Adinerako egokia den obra oso bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ezagutzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua baloratzea; obraren hitzez hitzeko edukia eta esanahia bereiztea, eta obraren edukia eta norberaren esperientzia elkarrekin lotzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, obra osoen irakurketa pertsonalaren bitartez; horren xedea da egiaztatzea ikasleek nola garatzen duten irakurtzeko interesa, norberaren gozamenerako eta aberastasun iturri gisa. Testua modu kritikoan hartuko dute; edukia, egitura, generoaren elementu bereizgarriak, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua ebaluatuko dituzte. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.
5. Narratzea, aurkeztea, azaltzea, laburtzea eta komentatzea paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzearen eta berrikustearen garrantzia baloratuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Maila honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten argitasunez narratzen eta komentatzen beren ingurune sozial eta kulturaletik hurbil dauden esperientziak eta egitateak, esparru pertsonaleko testuetan (esate baterako foroetan parte hartzea); ba ote dakiten esparru publikoko testuak sortzen (bereziki eskabide-gutunak), genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten kazetaritza kronika laburrak idazten, informazioa modu hierarkikoan antolatuz; narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten esparru akademikoko azalpen eta aurkezpen errazak osatzen (esate baterako, egindako lanei buruzko glosarioak eta txostenak). Halaber, baloratuko da testu idatzien aurkezpen txukunak egitea, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu zatiak ulertzeko eta baloratzeko, erreparatuz tradizioaren gai eta motiboei, azpi-genero literarioen ezaugarriei, bertsogintzari, hizkuntzaren erabilerari eta testuko baliabide erretorikoen funtzionaltasunari.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testutik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Ebaluatuko da ikasleek gaiak eta motiboak ulertzea, generoen ezaugarriak (istorioaren elementuak eta narrazioaren garapen kronologikoa, antzerkirako testuen osagaiak, bertsogintzaren egiturak eta haiek erritmoan duten eragina) eta azpi-genero ohikoenen ezaugarriak ezagutzea, eta, azkenik, baliabide erretoriko ohikoenak ezagutzea, arreta berezia eskainiz hizkuntza poetikoak duen balio sinbolikoari.
7. Testuak osatzea, paperean nahiz euskarri digitalean, eredu gisa hartuz gelan irakurri eta komentatutako testu literarioak, edo testu horien eraldaketa batzuk egitea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren beren idazkietan, paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztutakoetan, barneratuta dituzten ezagutzak erabiltzeko, testu literarioak eginez (esate baterako, kontakizun labur bat, erritmoaren edo erretorikaren aldetik bereizgarria den olerki bat), gelan erabilitako ereduak erabiliz edo xede jakin batekin eraldaketaren bat eginez. Irizpide honetan, kontua ez da sortutako testuen kalitate literarioa ebaluatzea, baizik eta barneratutako ezagutzak erabiltzea eta xede edo lan jakin baterako testuak sortzea.
8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta maila honetako testuen osatze eta berrikuspen lanak progresiboki egiteko.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk barneratzen eta erabiltzen diren, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Honakoei begiratuko zaie bereziki: perpausaren modalitateek testuinguruetan dituzten esanahiei eta deixi pertsonalaren eta denbora eta lekua adierazteko deixiaren formei; hurrenkera, azalpena eta kontrastea adierazteko testu-lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak, gramatikalak nahiz lexikoak (elipsiari eta esanahi jakin bateko hiperonimoei erreparatuz); indikatiboaren eta subjuntiboaren orainaldiak dauzkan balioak; eduki bera eskema sintaktiko desberdinen bitartez azaltzea, eta partizipioaz eta gerundioaz osatutako formei. Arau ortografikoetan, honakoak zainduko dira: hiatoen eta diptongoen azentuak, azentu-marka diakritikoaren erabilera ohikoenak, aditz irregularrekin loturiko arazo ortografikoak, elkarrizketetan puntuazio-markak erabiltzeko modu desberdinak eta puntuaren eta komaren erabilerak.
9. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzea, eta haien erabileraz gogoeta egiteko jarduerak baliatzea horretarako.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko behar den oinarrizko terminologia ezagutzen den. Maila honetan, aurreko mailan erabilitako terminologia erabiltzeaz gainera, egiaztatuko da honakoen terminologia ere ezagutzen den: subjektua, predikatua eta osagarriak; elipsia, subjektuaren zereginak (egilea, jasailea, kausa, jasailea); hitz mota desberdinen funtzio sintaktiko bereizgarriak (nukleoa, osagarria, determinatzailea, lokailua). Eskolako hiztegietan informazio gramatikal orokorra lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.
10. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, ikasteko estilo pertsonalak kontuan hartuta (ikusizkoa, entzutezkoa ...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.
11. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntzari buruz duten jarrera eta erabiltzeko egiten dituzten ahaleginak.
12. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea bideratzen duen zuzentasun formalaren beharraz.
HIRUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -baina ez esklusiboa- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren testuak ulertzea, arreta berezia jarriz irratiak eta telebistak emandako erreportaje eta elkarrizketetan.
.Esparru akademikoan erabilitako ahozko testuak ulertzea, kontuan hartuz, bereziki, lanen aurkezpena eta horiek egiteko jarraibideak, ahozko azalpen laburrak eta komunikabideetako albistegi eta dokumental, erreportaje edo elkarrizketetatik informazioak lortzea.
.Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.
.Esparru akademikoak berezkoak dituen komunikazio egoeretan aktiboki parte hartzea, bereziki jarduera antolatzeko moduari buruzko proposamenetan, baterako lanerako informazio erabilgarrien ekarpenetan eta egindako lanei buruzko txostenen azalpenean.
.Gaurkotasuneko gai bati buruz komunikabide batetik hartutako informazioa azaltzea, ahozko elkarreraginen gainetik dauden arauak errespetatuz.
.Aldez aurretik prestaturiko ahozko azalpen errazak egitea, modu antolatu eta argian, ikasleen interesekoak diren gaurkotasun sozial, politiko edo kulturaleko egitateei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.
-Testuak:
-Narrazio testuak: kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketak, albisteei buruzko artikuluak, txostenak).
-Azalpen testuak (definizioa, azalpena, laburpena).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Entzundakoari buruzko oharrak hartu, laburpenak, eskemak eta mapa kontzeptualak egin eta informazioa nola dagoen antolatuta analizatzea.
.Identifikatzea zer, nola, nori (adina, jarrera, jatorri sozio-kulturala, xedeak inferitzea edo deduzitzea) eta zertarako entzuten den.
.Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea; diskurtsoan garrantzitsua dena ezagutzea.
.Informazioa eta iritzia bereiztea.
.Analizatzea informazioa nola dagoen antolaturik (egitura, antolaketa, erregistro mota, ahotsa, hitzezkoak ez diren elementuak eta abar).
.Mezuaren edukia eta forma baloratzea (egitura, hizkuntza mota, ezaugarri akustikoak, luzera eta aberastasuna eta abar).
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Eskola esparruan egiteko eta ikaskideen aurrean emateko ahozko azalpen bat prestatzea, eta elkarrizketa baterako esku-hartzea prestatzea, alderdi guztiei erreparatuz: helburua, mintzakideak, erregistroa, diskurtsoaren estiloa.
.Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bat prestatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Argitasunez hitz egitea, ildoa galdu gabe, gidoira behin eta berriz jo gabe, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea. moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta hitz egiteko txandak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa-baina ez esklusiboa- izatea aipatu testu motak lantzeko.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testu propioak ulertzea; esate baterako, deialdiak eta eguneko gai zerrendak, bileretako aktak eta erregelamenduak.
.Komunikabideetako testuak ulertzea, kroniketan, erreportajeetan eta elkarrizketetan informazioa eta iritzia bereiziz.
.Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz hiztegien, glosarioen eta bestelako informazio iturrien kontsultan, euskarri desberdinetan.
.Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.
.Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuak osatzea, arreta berezia eskainiz foroetan parte hartzeari, eguneroko pertsonalak egiteari (paperean nahiz euskarri digitalean), erregelamenduei, zirkularrei eta bileretako aktei.
.Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.
.Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki erreportajeak edo elkarrizketak, euskarri idatzi edo digitalerako, audiorako nahiz bideorako.
Paperean edo euskarri digitalean esparru akademikoko testuak sortzea, aurkezpen testuak eta azalpen testuak, lortutako eta eskemen, mapa kontzeptualen eta laburpenen bidez antolatutako informazioa erabiliz sortutakoak; lan eta ikasketei buruzko proiektuak eta txostenak egitea.
.Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta bizikidetasuna erregulatzeko bitarteko gisa.
.Aintzat hartzea testu idatzien aurkezpen txukunak egin beharra, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
-Testuak:
-Kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketa ...).
-Azalpen testuak
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Irakurtzeko prozesuan estrategiak aplikatzea: irakurri aurretik, aurre-irakurketa (aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, gauzak iragartzea), irakurketa, irakurri ondoren.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testu baten informazio garrantzitsua lortzea; gaiari buruzko ezagutzekin erlazionatzea; gai orokorra eta bigarren mailako gaiak inferitzea; testuaren atalak elkarrekin erlazionatzea.
.Testuen oinarrizko ezaugarriak eta antolaketa identifikatzea.
.Iritzia osatzea testuaren formari eta hizkuntzari buruz eta edukiari eta antolaketari buruz.
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, eta harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Informazioa iturri desberdinetan bilatzea (bibliografikoak, ikus-entzunezkoak, digitalak) eta ezinbestekoa den informazioa hautatzea.
.Azalpen testuaren plangintza egitea: ideiak antolatzea, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan kateatzea, testua egituratzea (sarrera, garapena -zerrendatzea, konparaketa, kausa eta ondorioa, deskribapena, narrazioa ...- eta ondorioa).
.Testuak dioena eta hura adierazteko bideak testu motaren eta hartzailearen arabera egokitzea. Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Testu mota bat beste batera bihurtzea (komikia edo olerki bat narrazio eta deskribapen testu bihurtzea; istorio bat zinemarako gidoi bihurtzea; ipuin bateko zati bat albiste bihurtzea ...).
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Hezkuntza literarioa.
.Adinerako egokiak diren eta ikasitako garaiekin lotura duten obrak irakurtzea. Konbinatzen ahal da jatorrizko obren, klasikoen egokitzapenen eta ikasten ari diren aroetan girotutako egungo obren zatien irakurketa.
.Olerkien irakurketa komentatua egitea eta errezitatzea, behin eta berriz agertzen diren gai batzuen (amodioa, gerra, heriotza, askatasuna, eromena..) tratamendua konparatuz garai literario desberdinetan, eta olerkiak baloratuz erabilitako elementu sinbolikoen eta baliabide erretorikoen arabera (konparazioa, metafora, antitesia, anafora, paralelismoa, pertsonifikazioa, hiperbatona, epitetoa, hiperbolea ...) eta metrikoen arabera (silaben kontaketa, bertso motak, arte nagusia eta txikia, azentu-erritmoa, errima asonante eta kontsonantea, sinalefa, sineresia eta dieresia, estrofa erabilienak, hala nola erromantzea, biko errimatua, lauko nagusia, sonetoa ...).
.Kontakizunen irakurketa komentatua, narratibak izan duen eraldaketaz ohartuz: bertsotan eginiko erdi aroko epikaren garaitik prosazko narrazio modernora bitarte, eta heroitik eleberrietako pertsonaietara bitarte (Poema de Mío Cid, Lazarillo de Tormes, don Quijote de ).
.Espainiako antzerki klasikoko antzezlan laburren eta zatien irakurketa komentatua eta dramatizatua, gaien eta formaren ezaugarri batzuk bereiziz.
.Erdi Arotik hasi eta XVIII. mendera arteko literaturaren historiako garai handien ezaugarri nagusiak ezagutzea eta egile garrantzitsu batzuen lanetara hurbiltzea, obra aipagarrienen zati batzuen bitartez.
a) Erdi Aroko literatura: ezaugarri orokorrak; epika (Poema de Mío Cid, Erromantze bilduma zaharra); herri lirika eta lirika kultua (Erromantze bilduma, Jorge Manrique, gorteko lirika); narratiba didaktikoa (Gonzalo de Berceo eta Juan Ruiz) eta prosa didaktikoa (don Juan Manuel);
b) Urrezko Mendeetako literatura: ezaugarri orokorrak. Errenazimentuko eta Barrokoko poesia lirikoa (ezaugarri formal eta tematikoak); egile batzuk, esate baterako Garcilaso de , Fray Luis de León, San Juan de , Góngora, Quevedo, Sor Juana Inés de
Errenazimentuko eta Barrokoko prosa: ezaugarri formal eta tematikoak, narrazio generoak. Lazarillo de Tormes eta don Quijote de obren zatiak.
Barrokoko antzerkia: ezaugarri formal eta tematikoak, corral de comedias deitzen dena. Egileak (eta beren obren zatiak): Lope de Vega, Tirso de Molina, Calderón de
c) XVIII. mendeko literatura: Ilustrazioaren ezaugarri orokorrak. Saiakera ilustratua: Cadalso. XVIII. mendeko antzerkia: Leandro Fernández de Moratín.
.Testu literarioak osatzea eta lan kritiko errazak lantzea.
.Ikastetxeko liburutegia, inguruko liburutegiak, liburutegi birtualak eta irakurketa sustatzeko eta hari buruzko orientabideak emateko web orriak gero eta modu autonomoagoan erabiltzea. Zenbait informazio iturri kontsultatzea eskatzen duten lanak egitea.
.Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta beste mundu, garai eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ulermena:
.Xedea definitzea.
.Aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, iragartzea (titulutik, garaitik, egiletik, generotik eta abarretatik abiatuta ...).
.Norberaren ulermena kontrolatzea.
.Interpretazioa, inferentzia.
.Testuak konparatzea eta bereiztea generoaren, garai historikoaren edo mugimendu literarioaren arabera.
-Irakurketa adierazkorra:
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
-Balorazioa:
.Egitate literarioari buruzko esperientzien gaineko elkarrizketa eta kontrastea: irudiak, oroitzapenak, ustekabeak, aurkikuntzak, gogoetak, esperientziarekin edo bizitzarekin eginiko konparaketak, kulturen artekoak ... testuak iradokiko zituenak.
.Testuan inplizituak edo agerikoak diren baloreen analisia.
.Balorazio kritikoa: norberaren iritziei buruzko arrazoi egokiak ematea, haiek beste ikuspuntu batzuekin kontrastatuz.
.Liburu baten irakurketatik abiatuta, testu pertsonalak idaztea: kritikak, pertsonaientzako gutunak, iritzia ...
.Literatur lehiaketetan parte hartzera bultzatzea.
-Literatur testuak sortzea:
.Literatur testuak sortzea, erreferente literarioak imitatuz eta eraldatuz.
.Literatur testu berriak sortzea, norberaren produkzioaren plangintza eginez eta testuak sortuz eta berrikusiz; egitura, kontzeptuak, mekanismo narratiboak eta estilokoak behatuz eta analizatuz; ereduak erabiliz.
-Testuen iruzkin literarioa:
.Gaia
.Barne eta kanpo egitura.
.Literatur generoaren eta azpigeneroaren ezaugarriak.
.Baliabide erretorikoak.
-Kritika lana:
.Iturri desbedinetan informazioa bilatzea (liburutegia, liburutegi birtuala, Internet...).
.Informazioa hautatzea.
.Edukiak antolatzea.
.Zirriborro bat egitea.
.Berrikuspena.
.Behin betiko itxura ematea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
-Soziolinguistika:
.Hizkuntzaren ahozko erabilera ez-formalen eta formalen arteko diferentziak ezagutzea eta haiek egokiak diren komunikazio egoeren kontzientzia izatea.
.Perpausaren modalitateek eta modua adierazten duten aditz-perifrasiek izan ditzaketen testuinguruko esanahiak ezagutu eta erabiltzea.
.Forma deiktikoek egoerarekiko hartzen dituzten aldaerak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak) identifikatu eta erabiltzea.
-Morfosintaxia:
.Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie banatzaileei, hurrenkera adierazten duten lokailuei, kontrastea, azalpena eta kausa adierazten dutenei, eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak nahiz lexikoak, bereziki nominalizazioak eta esanahi abstraktua (fenomenoa, elementua edo ezaugarria) duten hiperonimoen erabilerari.
.Testuetan aditzaren formak ezagutu eta modu koherentean erabiltzea, arreta berezia eskainiz aditz-parifrasien aspektuzko balioei.
.Aditz batek bere adiera batzuetan dauzkan jokabide sintaktiko desberdinak alderatzea, subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatzea, funtzio horien artean sartuz perpausaren forma dutenak (mendeko substantibozkoak, erlatibozkoak eta adberbiozkoak), eta jardueretan behar den sintaxiaren inguruko terminologia erabiltzea: esakunea, esaldia eta perpausa; subjektua, aditza eta osagarria; subjektua eta predikatua; izen-predikatua eta aditz-predikatua; egilea, kausa eta jasailea; perpaus aktiboa eta perpaus pasiboa; perpaus iragankorra eta iragangaitza; osagarri zuzena, zeharkako osagarria, erregimenekoa, zirkunstantziala, egilea eta atributua; mendeko perpaus substantibozkoa, erlatibozkoak eta adberbiozkoak.
.Esakuneak estilo kohesionatu batez osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpaus independenteak, koordinatuak edo alboratuak, mendeko adberbiozko edo erlazio logikoak adierazten dituzten bestelako mendeko perpaus bihurtzea: kausazkoak, ondoriozkoak, baldintzazkoak eta kontzesiboak.
.Hitz moten funtzio sintaktiko bereizgarriak ezagutzea eta haien formaren analisia (flexioa, hizkiak ...), bereziki araudiarekin loturiko alderdiei dagokienez.
-Hiztegia-lexikoa:
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki aditzen jokaera sintaktikoari buruzkoak (iragankorrak eta iragangaitzak) eta erregistroarekin eta araudiarekin loturikoak.
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea.
-Ortografia:
.Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Ahoz emandako jarraibideak eta arauak ulertzea; erreportaje eta elkarrizketetatik ideia nagusiak eta informazio berariazkoak ateratzea, gai akademikoei buruzko aurkezpen laburren garapenarekin jarraitzea eta hura eskema eta laburpen moduan islatzea.
Irizpide honekin, egiaztatuko da ea ikasleak gai diren ahoz jasotako arau eta jarraibideak, edo gutxienez ere haien funtsezko puntuak, berriz emateko; gai diren irratiz nahiz telebistaz emandako erreportaje bateko gai orokorra eta garrantzizko alderdiak azaltzeko, edo elkarrizketatuaren iritzi aipagarrienak edo elkarrizketa-egileak hari buruz ematen duen profila; azkenik, gai diren eskema eta laburpen moduan emateko ahozko aurkezpen ez oso luze eta egitura argiko baten gai orokorra eta atalak, betiere eskolako jakintza arloekin loturiko gaiekin ari direla.
2. Ahozko aurkezpen errazak egitea gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalekoak izan eta ikaslearen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
Irizpide honekin neurtu nahi da ikasleak gai diren fenomeno natural bati buruzko azalpenak emateko, edo egitate historiko, gatazka sozial eta abarrei buruzkoak, betiere beren interesekoak. Kontua da entzuleek egitateen deskribapen argia eta haiek azaltzeko arrazoien ulermen nahikoa lortu ahal izatea. Bereziki baloratuko da ikus-entzunezkoez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiez baliatzea ahozko azalpenak laguntzeko.
3. Informazio zehatzak ateratzea eta alderatzea eta helburua identifikatzea gizarteko kide gisa jarduteko gehien erabiltzen diren testu idatzietan; jarraibideak jarraitzea esparru publikoetan eta nolabaiteko konplexutasuna duten ikaste prozesuetan; gai orokorra eta bigarren mailako gaiak inferitzea; informazioa antolatzeko modua bereiztea.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek gai diren galdera jakin batzuetan erabilitako hitzez bestelakoekin adierazita ager daitezkeen informazio zehatzak ateratzeko eta gai diren iturri desberdinetatik heldutako informazioak alderatzeko; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita ...) eta komunikazio helburua identifikatzen dituzten, haiek esplizituak agertzen direneko adierazpideak ez agertu arren; beren giza esperientziatik hurbil dauden esparru publikoetan eta ikasteko egoeretan, nolabaiteko konplexutasuna duten prozesuak badaude, jarduerak egiteko jarraibideak betetzen dituzten; testu bateko gai orokorrak eta bigarren mailako gaiak identifikatzen dituzten, haiek esplizitu agertzen direneko esakuneak ezagutuz ez ezik, testuan errepikatzen diren informazioetatik haiek inferituz ere; aurkezpen eta azalpen baten elementuen arteko erlazioa ezartzen duten, eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten.
4. Adinerako egokia den eta ikasitako literatur garaiekin lotuta dagoen obra oso bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ebaluatzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua ebaluatzea; obraren esanahia funtsean kokatzea haren edukiaren eta norberaren esperientziaren arabera.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, ikasitako literatur garaiekin lotutako obra osoen irakurketa pertsonala eginez (horien barnean egokitzapen eta birsortze lan modernoak). Testua modu kritikoan hartuko dute; edukia ebaluatuko dute, kontuan hartuz haren testuinguru historikoa, egitura orokorra, generoaren elementu bereizgarriak, hizkuntzaren erabilera (erregistroa eta estiloa) eta egilearen ikuspuntua eta ofizioa. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.
5. Narratzea, aurkeztea, azaltzea, laburtzea eta komentatzea paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzearen eta berrikustearen garrantzia baloratuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Maila honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten egitateak eta esperientziak argitasunez narratzen eta komentatzen foroetan eta eguneroko pertsonaletan, euskarri inprimatuan nahiz digitalean; ba ote dakiten esparru publikoko testuak osatzen, bereziki erregelamenduak, zirkularrak, deialdiak eta bileretako aktak, genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten erreportaje eta elkarrizketak idazten, informazioa hierarkikoki antolatuz; ba ote dakiten narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten iturriak kontsultatzea eskatzen duten gaiei buruzko aurkezpen eta azalpenak egiten, irakurleei irakurgai arin bat eskainiz eta informazio garrantzitsuak emanez; ba ote dakiten lan proiektuak azaltzen eta haien ondorioen berri ematen. Halaber, baloratuko da testu idatzien aurkezpen txukunak egitea, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu-zatiak ulertzeko eta baloratzeko, eta erreparatuko zaio errepikatzen diren gaiak agertzeari, hizkuntza poetikoaren balio sinbolikoari eta generoen, forma literarioen eta estiloen bilakaerari.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testu literariotik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Kontuan hartuko da gai eta motiboak ulertzea, gai jakin batzuen errepikapenaz ohartzea (maitasuna, denbora, bizitza, heriotza), generoak eta haien bilakaera, oro har, ezagutzea (bertsotan idatzitako epikatik eleberrira, bertsogintza tradizionaletik Errenazimenduaren garaikora) eta elementu sinbolikoen eta baliabide erretorikoen eta haiek testuan duten funtzionaltasunaren balorazioa egitea.
7. Irakurritako eta komentatutako obren, haiek agertzen diren testuinguruaren eta literaturaren historiako egile garrantzitsuenen arteko erlazioak ezagutzen direla erakustea, informazio eta sintesi edo imitazio eta birsortze lan bat eginez, paperean nahiz euskarri digitalean.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ea ulertzen duten literaturaren fenomenoa testuinguru historiko jakin batean izaten den jarduera komunikatibo eta estetiko bat dela; horretarako lan pertsonal bat eginen da, paperean nahiz euskarri digitalean, non laburbilduko baita egile, obra edo garai bati buruz lortutako informazioa; halaber, proposa daiteke testu bat osatzea eta hartan gelan erabilitako ereduetako bat imitatzea edo birsortzea. Horrela egiazta daiteke ea ikasleek literaturaren historiako garai handiei buruzko ezagutzak barneratzen dituzten, hasi Erdi Arotik eta XVIII. mendera arte, eta literatura hispaniarraren eta europarraren obra eta egile nagusiak ezagutzen dituzten.
8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta maila honetako testuen osatze eta berrikuspen lanak gero eta autonomia handiagoarekin egiteko.
Irizpide honekin jakin nahi da ikasleek hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk barneratzen eta erabiltzen dituzten, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Honakoei erreparatuko zaie bereziki: deixiaren aldaera sozialak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak), lokailu banatzaileak, hurrenkera, kontrastea, azalpena eta kausa adierazteko lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak, gramatikalak nahiz lexikoak, bereziki nominalizazioak eta hiperonimo abstraktuak; subjuntiboaren eta maiz erabiltzen diren aditz perifrasien balioak; aditz baten aldaera desberdinek dauzkaten jokabide sintaktiko desberdinak, eta eduki bera eskema sintaktiko desberdinen bidez adieraztea; mendeko substantibo, erlatibo eta adberbiozkoak txertatzea. Egiaztatuko da arau ortografikoen ezagutza praktikoa finkatu den, eta ohikoenak diren aurrizki eta atzizkien ortografia ere ikasiko da; azentu-marka diakritikoa galderetan eta harridura perpausetan; koma perpaus konposatuetan eta diskurtsoaren markagailuen arabera; komatxoak zitak emateko modu gisa.
9. Erabilerari buruzko gogoeta egiteko behar den terminologia linguistikoa ezagutzea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko eta emateko behar den oinarrizko terminologia ezagutzen den eta erabiltzen hasten den. Maila honetan, aurreko mailetan ebaluatutako terminologiaz gainera, egiaztatuko da ondokoei buruzkoa ere ezagutzen dela: predikatuak (izen-predikatua eta aditz-predikatua) eta perpausak (aktiboa, pasiboa) eta aditzaren osagarriak; kategoria aldaketak (nominalizazioak) eta perpausak batzeko formen identifikazioa (justaposizioa, koordinazioa eta subordinazioa). Eskolako hiztegietan informazio gramatikal orokorra lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.
10. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, ikasteko estilo pertsonalak kontuan hartuta (ikusizkoa, entzutezkoa ...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.
11. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntzari buruz duten jarrera eta erabiltzeko egiten dituzten ahaleginak.
12. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea bideratzen duen zuzentasun formalaren beharraz.
LAUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa: Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
.Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -baina ez esklusiboa- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren testuak ulertzea, arreta berezia jarriz irratiak edo telebistak emandako elkarrizketetan eta entzuleen iritzietan.
.Ikasleen ezagutza arloekin lotura duten eta esparru akademikoan egiten diren aurkezpen, azalpen edo hitzaldiak ulertzea.
.Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.
.Aktiboki esku hartzea esparru akademikoak berezkoak dituen komunikazio egoeretan, bereziki jardueren plangintza egiteko proposamenetan eta lanen jarraipenari eta ebaluazioari buruzko txostenen aurkezpenean.
.Gaurkotasuneko gai bati buruz komunikabide batzuetatik hartutako informazioa azaltzea eta ikuspuntu desberdinak eta komunikabide horietan adierazitako iritziak kontrastatzea, betiere ahozko elkarreraginen gainetik dauden arauak errespetatuz.
.Ahozko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea jarduera akademikoarekin edo gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalarekin zerikusia duten eta ikuspuntu eta jarrera desberdinak sorrarazten dituzten gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.
-Testuak:
-Argudiozko testuak (iruzkinak, kontra-argudioak, argudio zientifikoak), testu formalak eta administratiboak (erreklamazioa, erregua).
-Azalpen testuak (akta, interpretazioa).
-Jarraibideak emateko testuak (jarraibideak, arauak).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Diskurtsoaren elementuak gordetzea, oharrak hartuz, eskemak eta krokisak erabiliz eta abar.
.Identifikatzea: elementu inplizituak, aurreiritziak, gainulertuak, zentzu bikoitzak, anbiguotasunak, elipsiak, igorlearen jarrera (intonazioa, bolumena), diskurtsoaren tonua (oldarkortasuna, ironia, umorea, iseka eta abar), hitzez besteko elementuak ...
.Informazioa eta iritzia bereiztea, eta ongi justifikaturiko argudioak eta gaizki justifikaturikoak.
.Gai berri bat jadanik ezagutzen den beste batekin lotzea.
.Azalpenak grabazioen bidez, oharrak hartuz edo beste bide batzuetatik analizatzea eta norberaren ulermena baloratzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Ikuspuntu eta jarrera desberdinak onartzen dituen ahozko azalpen bat prestatzea.
.Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bat prestatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Argitasunez hitz egitea, ildoa galdu gabe, gidoira behin eta berriz jo gabe, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Hitz egiteko txandak eta kortesiazko formulak eraginkortasunez erabiltzea. Esku hartzeko une egokia hautatu eta ongi aprobetxatzea. Diskurtsoa zaintzea: erritmoa, abiadura, etenak, intonazioa eta abar. Hitzez besteko elementuak: begirada, keinuak, mugimenduak eta abar.
.Entzuleen arreta erakartzea eta hari eustea estrategia desberdinen bitartez (bolumena, tonua aldatzea, umorea, adibideak jartzea).
.Behar ez diren errepikapenak saihestea; informazio akastunak eta egokiak ez diren ideiak eta informazioak identifikatzea.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta hitz egiteko txandak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
.Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -baina ez esklusiboa- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Idatzizko testuak ulertzea:
.Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, lege-xedapenak, kontratuak, liburuxkak eta erakundeetako eta merkataritza arloko gutunak.
.Komunikabideetako testuak ulertzea, arreta berezia eskainiz iritzi-generoei; esate baterako editorialak edo zutabeak.
.Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz hiztegien, glosarioen eta bestelako informazio iturrien kontsultan, euskarri desberdinetan; saiakeren zatiak horren barnean sartuko dira.
.Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.
.Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea, arreta berezia eskainiz foroei, eskari eta eskabideei, erreklamazioei, curriculum vitaeari eta liburuxkei.
.Komunikabideetako testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea, bereziki zuzendariarentzako gutunak eta iritzi-artikuluak -esate baterako, editorialak eta zutabeak-, euskarri idatzirako nahiz digitalerako, adierazpenerako eta pertsuasiorako baliabideak eraginkortasunez erabiliz.
.Paperean edo euskarri digitalean esparru akademikoko testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea, bereziki aurkezpen testuak, azalpen testuak eta argudiozko testuak, iturri desberdinetatik lortu eta eskemen, mapa kontzeptualen eta laburpenen bidez antolatutako informazioa erabiliz sortutakoak; halaber, lan eta ikasketei buruzko proiektuak eta txostenak egitea.
.Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta bizikidetasuna erregulatzeko bitarteko gisa.
.Aintzat hartzea testu idatzien aurkezpen txukunak egin beharra, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
-Testuak:
-Testu formal eta administratiboak: curriculum vitaea, eskabidea, erregua, posta elektronikoa, erreklamazioa eta abar.
-Argudiozko testuak (ikuspuntua eta kontra-argudiatzea).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Irakurtzeko prozesuan estrategiak aplikatzea: irakurri aurretik, aurre-irakurketa (aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, gauzak iragartzea), irakurketa, irakurri ondoren.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).
.Testuan errepikatzen diren informazioetatik eta norberaren ezagutzetatik abiatuta, gai nagusia eta bigarren mailako gaiak inferitzea. Inferitzea edo deduzitzea elementu inplizituak, aurresuposamenduak, gainulertuak, zentzu bikoitzak, anbiguotasunak, elipsiak, umorea ironia eta abar.
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testu batean erabilitako erregistroa identifikatzea: formala/ez-formala.
.Testu formalak identifikatzea (curriculum vitaea, aurkezpen gutuna, eskabidea, erreklamazioa eta abar).
.Argudiozko testuetako komunikazio egoera aztertzea: igorlearen asmoa, asmoa markatzen duten hitzak eta esaldiak identifikatzea, modalizatzea eta abar.
.Azalpenak eta argudioak bereiztea.
.Iritzia osatzea testuaren formari eta hizkuntzari buruz eta edukiari eta antolaketari buruz.
.Testuen edukia eta forma konparatzea.
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, eta harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren.
.Informazioa baloratzea eta epaitzea, norberaren iritzia osatzeko.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Argudio testuaren plangintza egitea (komunikazio egoera eta tesia definitzea, argudioak eta kontra-argudioak hautatu eta azaltzea, testua antolatzea, landutako elementu linguistikoak aplikatzea eta abar).
.Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuen plangintza egitea: curriculum vitaea, eskabidea eta abar, eredu errealetan oinarrituz.
.Ideiak antolatzea, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan kateatzea, testua egituratzea.
.Testuak dioena eta hura adierazteko bideak testu motaren eta hartzailearen arabera egokitzea. Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Testu mota bat beste batera bihurtzea (komikia edo olerki bat narrazio eta deskribapen testu bihurtzea; istorio bat zinemarako gidoi bihurtzea; ipuin bateko zati bat albiste bihurtzea ...).
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Hezkuntza literarioa:
.XIX., XX. eta XXI. mendeetako eleberri eta kontaerak irakurtzea (estudiatutako garai guztietako testuak eta/edo programazioko garaia islatzen duten egungo testuak).
.Olerki garaikideen irakurketa komentatua egitea eta errezitatzea, arreta bereizia eskainiz sinbolismoak eta abangoardiek hizkuntza poetikoari egindako ekarpenei (gregueria-k, idazketa automatikoa, kaligramak, ikusizko poesia ...), olerkiak baloratuz erabilitako elementu sinbolikoen eta baliabide erretorikoen arabera (sinestesia, erreduplikazioa, metafora, antitesia, anafora, paralelismoa, pertsonifikazioa, hiperbatona, hiperbolea, sinestesia ...) eta metrikoen arabera (bertso askea, erromantzeak, ikusizko poemak, kaligramak ...).
.Narraziorako egitura eta ahots desberdinak eskaintzen dituzten kontaera garaikideen irakurketa komentatua (narrazioa 2. pertsonan, barne monologoa, zehar estilo librea, denboran jauziak, egitura zirkularra, "in medias res", pertsonaia kolektiboa, kaleidoskopikoa ...).
.Antzezlan garaikide laburren irakurketa komentatua eta dramatizatua, edo modu desberdinetako zatiena (drama erromantikoa, esperpentoa, Lorcaren drama, antzerki errealista, absurduaren antzerkia, antzerki independentea, esperimentazio antzerkia) gaietan eta formetan eginiko berrikuntzak baloratuz (pertsonaia sinbolikoak, prosaren eta bertsoaren arteko nahasketa, groteskoa ...).
.Gaztelaniazko literaturaren historiaren garai nagusien ezaugarri nagusiak ezagutzea XIX., XX. eta XXI. mendeetan, eta horrekin batera egile aipagarrienak:
a) XIX. mendeko literatura: ezaugarri orokorrak eta Erromantizismoaren, Errealismo eta Naturalismoaren, Modernismoaren eta XIX. mende bukaerako literaturaren adibide batzuk. Idazleen obrak edo obren zatiak: José de Espronceda, Gustavo Adolfo Bécquer, Rosalía de Castro, Duque de Rivas, José Zorrilla, Larra, Benito Pérez Galdós, Leopoldo Alas "Clarín", Emilia Pardo Bazán, Rubén Darío, Antonio Machado, Juan Ramón Jiménez, Pío Baroja, José Martínez Ruiz "Azorín", Miguel de Unamuno ...
b) Gerra zibilera arteko literatura: ezaugarri orokorrak eta novecentismo-aren adibide batzuk (Ortega y Gasset, Juan Ramón Jiménez); abangoardiak (Vicente Huidobro, Ramón Gómez de ), Ramón M.ª del Valle-Inclán ...
c) 27ko belaunaldia: ezaugarriak eta zenbait egileren obrak edo obren zatiak, hala nola Rafael Alberti, Federico García Lorca, Vicente Aleixandre, Luis Cernuda, Pedro Salinas eta Jorge Guillén.
d) Gerra zibilaren ondorengo literatura: ezaugarri orokorrak. Lirika garaikidea: adibidez, poesia konprometitua (Miguel Hernández), poesia errotua (Luis Rosales) eta deserrotua (Dámaso Alonso), poesia soziala (Blas de Otero, José Hierro), 60ko poesia (Gil de Biedma, Angel González), novisimoak (Pere Gimferrer, Ana M.ª Moix), esperientziaren poesia (Luis García Montero, Jon Juaristi), oraingo gazteen poesia.
Narratiba garaikidea: adibidez, Camilo José Cela, Carmen Laforet, Rafael Sánchez Ferlosio, Miguel Delibes, Luis Martín Santos, Carmen Martín Gaite, Gonzalo Torrente Ballester, Antonio Muñoz Molina, Luis Landero, Eduardo Mendoza, Manuel Vázquez Montalbán ...
Antzerki garaikidea: adibidez, Enrique Jardiel Poncela, Miguel Mihura, Antonio Buero Vallejo, cisco Nieva, Fernando Arrabal, José Luis Alonso de Santos, antzerkiko joera berriak.
e) Literatura hispanoamerikarra: ezaugarri orokorrak. Egile eta obra batzuk, hala nola:
Poesia: Vicente Huidobro, Octavio Paz, Pablo Neruda, Nicolás Guillén ...
Narratiba: Jorge Luis Borges, Juan Rulfo, Julio Cortázar, Gabriel García Márquez, Mario Vargas Llosa ...
.XIX., XX. eta XXI. mendeetako literatura hispaniko eta europarretako egile nagusietako batzuen lanetara hurbiltzea:
a) Espainiako beste hizkuntza batzuetako egileak, esate baterako: Rosalía de Castro, Cunqueiro, Suso de Toro, Manuel Rivas, Joan Maragall, Salvador Espriu, Joan Brossa, Mercè Rodoreda, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga ...
b) Egile europarrak, esate baterako: Dickens, Flaubert, Oscar Wilde, T. S. Eliot, B. Brecht, Umberto Eco, Darío Fo, H. J. Ibsen, Thomas Mann ...
.Testu literarioak osatzea eta lan kritikoak lantzea (kontakizun bildumak eta antologia poetikoak osatzea, antzerki lan laburrak egitea; obren azterketa konparatzailea, ikerketa lanak egitea ...)
.Ikastetxeko liburutegia, inguruko liburutegiak, liburutegi birtualak eta irakurketa sustatzeko eta hari buruzko orientabideak emateko web orriak nolabaiteko autonomiaz erabiltzea (zenbait informazio iturri kontsultatzea).
.Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta beste mundu, garai eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ulermena:
.Xedea definitzea.
.Aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, iragartzea (titulutik, garaitik, egiletik, generotik eta abarretatik abiatuta ...).
.Norberaren ulermena kontrolatzea.
.Interpretazioa, inferentzia.
.Testuak konparatzea eta bereiztea generoaren, garai historikoaren edo mugimendu literarioaren arabera.
-Irakurketa adierazkorra:
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
Balorazioa:
.Egitate literarioari buruzko esperientzien gaineko elkarrizketa eta kontrastea: irudiak, oroitzapenak, ustekabeak, aurkikuntzak, gogoetak, esperientziarekin edo bizitzarekin eginiko konparaketak, kulturen artekoak ... testuak iradokiko zituenak.
.Testuan inplizituak edo agerikoak diren baloreen analisia.
.Balorazio kritikoa: norberaren iritziei buruzko arrazoi egokiak ematea, haiek beste ikuspuntu batzuekin kontrastatuz.
.Liburu baten irakurketatik abiatuta, testu pertsonalak idaztea: kritikak, pertsonaientzako gutunak, iritzia ...
.Literatur lehiaketetan parte hartzera bultzatzea.
Literatur testuak sortzea:
.Literatur testuak sortzea, erreferente literarioak imitatuz eta eraldatuz.
.Literatur testu berriak sortzea, norberaren produkzioaren plangintza eginez eta testuak sortuz eta berrikusiz; egitura, kontzeptuak, mekanismo narratiboak eta estilokoak behatuz eta analizatuz; ereduak erabiliz.
-Testuen iruzkin literarioa:
-Gaia.
-Kanpo eta barne egitura.
-Generoaren eta azpigeneroaren ezaugarriak.
-Baliabide erretorikoak.
-Kritika lana:
.Informazioa bilatzea zenbait iturritan (liburutegia, liburutegi birtuala, Internet ...)
.Informazioa hautatzea.
.Edukiak antolatzea.
.Zirriborro bat prestatzea.
.Berrikustea.
.Behin betiko aurkezpena.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
-Soziolinguistika:
.Hizkuntzaren erabileran, gizarteko esparru desberdinetan, eragina duten erregistro eta faktore desberdinak ezagutzea, eta komunikazio egoeraren inguruabarren arabera erregistro egokia erabiltzearen garrantzia aintzat hartzea.
.Espainiako hizkuntza aniztasuna (hizkuntzak eta dialektoak) eta gaztelaniak gaur egun munduan duen egoera ezagutzea.
-Morfosintaxia:
.Testuak lotzeko prozedurak -arreta berezia eskainiz kausazko, ondoriozko, baldintzazko eta alegiazko lokailuei- eta barne erreferentziako mekanismo gramatikal eta lexikoak identifikatu eta modu gogoetatsuan erabiltzea, norberaren testuak berrikusteko autonomia areagotuz.
.Azalpen eta argudiozko testuetan subjektibotasuna adierazteko modu batzuk ezagutu eta erabiltzea; forma deiktikoek komunikazio egoeren arabera hartzen dituzten aldaerak identifikatu eta erabiltzea.
.Perpausak koordinatzean eta mendeko perpausak sortzean eta kontatutako diskurtsoan (zuzeneko estilotik zeharkako estilora pasatzea), denborazko korrelazioa ezagutu eta modu koherentean erabiltzea.
.Perpausaren eskema semantikoa eta sintaktikoa ezagutzea; esakuneak sortu eta eraldatzea eskema horien arabera eta jardueretan behar den terminologia sintaktikoa erabiltzea: esakunea, esaldia eta perpausa; subjektua, aditza eta osagarria; subjektua eta predikatua; izen-predikatua eta aditz-predikatua; egilea, kausa eta jasailea; perpaus inpertsonala; perpaus aktiboa eta perpaus pasiboa; perpaus iragankorra eta iragangaitza; osagarri zuzena, zeharkako osagarria, erregimenekoa, zirkunstantziala, egilea eta atributua; mendeko perpaus substantibozkoak, erlatibozkoak eta adberbiozkoak.
.Esakuneak estilo kohesionatuaz osatzeko prozedurak erabiltzea, eta ondoko terminoez baliatzea: aposizioa, adjektiboa eta erlatibozko esaldi azaltzaileak, partizipiozkoak eta gerundioa nola egin; perpaus koordinatua (emendiozkoa, disjuntiboa, adbertsatiboa eta ondoriozkoa); mendeko perpaus kausazkoa, ondoriozkoa, baldintzazkoa, kontzesiboa eta helburuzkoa.
.Hitzen forma (kategoria gramatikala) eta funtzioa bereiztea, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hizkiak) eta sintaktikoak ezagutzea.
-Hiztegia-Lexikoa:
.Hizkuntzari buruzko hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea (gramatikalak, semantikoak, erregistroari buruzkoak eta arauei buruzkoak).
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak nolabaiteko autonomiaz erabiltzea.
-Ortografia:
Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, erabilerari buruzko azalpenetan termino egokiak erabiliz (silaba tonikoa, azentu-marka diakritikoa eta abar) eta gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo baliabide digital eta informatikoak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Nolabaiteko luzera duten aurkezpenen edo hitzaldi ez oso luzeen ideia nagusiak eta datu garrantzitsuak ateratzea, eta komunikabideetako edo eskola esparruko deklarazio edo eztabaida publikoetako helburuak, tesiak eta argudioak identifikatzea.
Irizpide honekin jakin nahi da ikasleak gai diren ahozko aurkezpenen eskema eta laburpenak egiteko, pertsuasio erako deklarazio publikoetako edo eztabaida publikoetako nahiz eskola esparruko eztabaidetako helburuak, tesiak eta argudioak jasoz.
2. Ahozko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea jarduera akademikoarekin edo gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalarekin zerikusia duten eta ikuspuntu eta jarrera desberdinak sorrarazten dituzten gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
Irizpide honekin behatu nahi da ea ikasleak gai diren gai bati buruzko aurkezpen bat egiteko, idatzizko oharren laguntzarekin eta, agian, beste baliabide batzuen laguntzarekin -horma-irudiak edo diapositibak-, haren aurrean ikuspuntu desberdinak seinalatuz eta aldeko eta aurkako arrazoiak emanez, halako moduan non entzuleei datu garrantzitsuak eta irizpideak emanen zaizkien jarrera propio bat izan dezaten. Bereziki baloratuko da ikus-entzunezkoez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiez baliatzea ahozko aurkezpenak laguntzeko.
3. Helburua identifikatu eta kontrastatzea esparru publikoko eta komunikabideetako idazkietan; gizarteko bizitza eta ikasketa prozesu konplexuak erregulatzen dituzten jarraibideak ulertzea; gai nagusia eta bigarren mailako gaiak inferitzea; informazioa nola antolatzen den bereiztea; azalpenak eta argudioak alderatzea, eta erabilitako hizkuntza prozeduren eraginkortasuna epaitzea.
Irizpide honek balio du ebaluatzeko ikasleek gizarteko kide gisa eta komunikabideetan jarduteko gehien erabiltzen diren testuetan (zuzendariarentzako gutuna, iritzi-zutabeak, publizitatea) hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita ...) eta komunikazio helburua identifikatzen dituzten; beren giza esperientziatik hurbil dauden esparru publikoetan eta ikasteko egoeretan, nolabaiteko konplexutasuna duten prozesuak badaude, jarduerak egiteko jarraibideak betetzen dituzten; testu bateko gai nagusia eta bigarren mailako gaiak inferitzen dituzten testuan errepikatzen diren informazioetatik eta beren ezagutzetatik; azalpen baten eta argudiozko testu baten atalen arteko erlazioa ezartzen duten, ideiak antolatzeko teknikak aplikatuz; egitate baten azalpenen arteko eta aurkako argudioen arteko desberdintasunak identifikatzen dituzten, eta gai ote diren hizkuntza prozedura batzuek (erregistroa, testuaren antolaketa, figura erretorikoak) testu baten eraginkortasunean (argitasuna, zehaztasuna, pertsuasio ahalmena) duten eragina epaitzeko.
4. XIX. eta XX. mendeetako kontaera luze samarren eta eleberrien irakurketa pertsonala egin eta hari buruzko iritzi ongi argudiatua ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ebaluatzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua eta ofizioa ebaluatzea; obraren esanahia kokatzea haren edukiaren eta norberaren esperientziaren arabera.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, ikasitako literatur garaietako (XIX. eta XX. mendeak) obra osoen irakurketa pertsonala eginez. Ikasleek testua modu kritikoan hartuko dute; haren edukia, egitura orokorra, generoaren bereizgarrien erabilera ebaluatuko dituzte, arreta berezia eskainiz hurrenkera kronologikoari eta narratzailearen ahotsari edo ahotsei, hizkuntzaren erabilerari (erregistroa eta estiloa), eta egilearen ikuspuntuari eta ofizioari. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukien eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonal ongi argudiatua eman beharko dute.
5. Aurkeztea, azaltzea, argudiatzea, laburtzea eta komentatzea paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzearen eta berrikustearen garrantzia baloratuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Ikasturte honetan ebaluatuko da ikasleek esparru publikoko testuak osatzen ba ote dakiten, arreta berezia eskainiz foroei, eskariei eta eskabideei, erreklamazioei, curriculum vitaeari eta informazio eta publizitate liburuxkei, genero horien konbentzioen arabera; iritzia emateko kazetaritza testuak idaztea, adierazpen eta pertsuasio baliabideak eraginkortasunez erabiliz; aurkezpenak, azalpenak eta argudioak laburtzea, jatorrizko testuaren oinarrizko elementuak birsortuz; aurkezpenak, azalpenak eta argudioak osatzea iturri desberdinak erabiliz eta irakurketa arina bermatuz; lanerako proiektuak azaltzea eta ondorioen berri ematea. Halaber, baloratuko da testu idatzien aurkezpen txukunak egitea, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
6. Ezagutza literarioak erabiltzea testu laburrak edo testu-zatiak ulertu eta baloratzeko, arreta berezia eskainiz literatura garaikidean generoetan eta formetan eginiko berrikuntzei (bertsogintzan eta hizkuntzan).
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testu literariotik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Kontuan hartuko da gaiak eta motiboak ulertzen diren eta ikasleak konturatzen diren gai batzuk behin eta berriz agertzen direla, eta gai berriak ere agertzen direla; literatura garaikideko generoak eta haien ezaugarri eta berritasunak ezagutzen dituzten, oro har (kontaera edo drama errealista, fantasiazkoa, poetikoa; poesia erromantikoa, abangoardiakoa, soziala); halaber, sinbolismoak eta abangoardiek hizkuntza poetikorako egin dituzten ekarpenak ezagutzen dituzten.
7. Irakurritako eta komentatutako obren, haiek agertzen diren testuinguru historiko eta literarioaren eta XIX. eta XX. mendeetako egile garrantzitsuenen arteko erlazioak azaltzea, informazio eta sintesi lan bat eginez, balorazio pertsonala eginez edo imitazio eta birsortze lan bat eginez, paperean nahiz euskarri digitalean.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ea ulertzen duten literaturaren fenomenoa testuinguru historiko jakin batean izaten den jarduera komunikatibo eta estetiko bat dela; horretarako lan pertsonal bat eginen da, paperean nahiz euskarri digitalean, non laburbilduko baita XIX. eta XX. mendeetako egile, obra edo mugimendu bati buruz lortutako informazioa; halaber, proposa daiteke testu bat osatzea eta hartan gelan erabilitako ereduetako bat imitatzea edo birsortzea. Horrela egiazta daiteke ea ikasleek XIX. eta XX. mendeetako garai eta mugimendu literarioei buruzko ezagutzak barneratu dituzten, eta literatura hispaniarraren eta europarraren mende horietako obra eta egile nagusiak ezagutzen dituzten.
8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta testuen osatze eta berrikuspen lanak modu autonomoan egiteko.
Irizpide honekin jakin nahi da ikasleek hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk barneratzen eta erabiltzen dituzten, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez, eta testuak berrikusterakoan autonomiaz erabiltzen diren. Egokitasunaren eta kohesioaren alderdi guztiak baloratuko dira, eta bereziki honakoak: subjektibotasunaren adierazpena (iritzia, balorazioa, ziurtasuna, zitak sartzea) eta deixiaren aldaera espresiboak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak); perpaus bakun eta konplexuak erabiltzea eskema semantiko eta sintaktiko desberdinekin; lotura prozedurak eta, zehazki, kausa, ondorioa, baldintza eta hipotesia adierazteko lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak; estilo kohesionatuko esakuneak osatzeko prozedura desberdinak (perpaus-eraiketen eta izen-eraiketen arteko alternatiba; justaposizioaren, koordinazioaren eta mendeko perpausen artekoa).
Aurreko mailetan ebaluatu diren arauez gainera, honakoak hartuko dira aintzat: jatorri grekolatindarreko elementuen ortografia; puntuazioak perpausaren eta testuaren antolaketa kohesionaturako egiten duen ekarpena; marratxoaren eta parentesiaren erabilera tartekietan, eta komatxoen erabilera adierazkorrak.
9. Terminologia linguistiko egokia ezagutu eta erabiltzea, eta haien erabileraz gogoeta egiteko jarduerak baliatzea horretarako.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da gelako ezagutza gramatikalak eta jarduerak aipatzeko behar den terminologia egokia ezagutu eta erabiltzen den. Egiaztatuko da aurreko mailetan ebaluatutako terminologia eta maila honetako "hizkuntzaren ezaguera" epigrafean jasotakoa ezagutzen diren. Egiaztatuko da, halaber, hitzen forma eta funtzioa bereizten diren, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hizkiak) eta sintaktikoak ezagutzen diren. Hiztegietan mota guztietako informazio linguistikoak lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.
10. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, ikasteko estilo pertsonalak kontuan hartuta (ikusizkoa, entzutezkoa ...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.
11. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntzari buruz duten jarrera eta erabiltzeko egiten dituzten ahaleginak.
12. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea bideratzen duen zuzentasun formalaren beharraz.
EUSKARA ETA LITERATURA-D EREDUA (L1)
Helburuak:
Etapa honetan, Euskara eta Literatura irakasgaiaren irakaskuntzak honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
1. Gai zehatzei nahiz abstraktuei buruzko ahozko eta idatzizko diskurtso luzeak eta nahiko konplexuak ulertzea, jarduera sozial eta kulturaleko testuinguru desberdinetan, eta haien argudioen hariari jarraitzea.
2. Hizkuntza erabiltzea jarduera sozial eta kulturaleko testuinguru desberdinetan modu argi, xehe, koherente eta egokian gauzak adierazteko, ikuspuntu desberdinak azalduz, norberaren sentimenduen eta ideien kontzientzia hartzeko eta norberaren jokamoldea kontrolatzeko.
3. Ahozkoaren eta idatziaren ulermena eta adierazpena nola erabili ikastea, ikaskuntzan aurrera egiteko mekanismo gisa.
4. Nafarroako eleaniztasunaren errealitatea eta euskararen aldaera linguistikoak ezagutzea, eta aniztasun hori aberastasun kultural gisara baloratzea.
5. Ahozko hizkuntza jarduera sozial eta kulturalean modu argi eta zehatzean erabiltzea, nolabaiteko arintasunez, modu espontaneoan eta kasuko egoerarako eta funtziorako modu egokian, errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartuz.
6. Erakunde publiko eta pribatuekin eta lan mundukoekin komunikazioa sortzeko idazki mota ezberdinak erabiltzea.
7. Hizkuntza eskola-jardueran eraginkortasunez erabiltzea, bai informazioa hautatu eta prozesatzeko, bai esparru akademikoak berezkoak dituen testuak idazteko, bai eta ezagutza iturri izateko.
8. Komunikabideak eta informazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea informazio eta iritzi desberdinak lortu, interpretatu, hautatu, prestatu eta baloratzeko.
9. Irakurketa, arlo ezberdinetan (literarioan, zientifikoan, sozialean ....) gozamenerako eta norberaren aberastasunerako iturri izan dadila lortzea, bai eta mundua ezagutzeko eta irakurtzeko azturak finkatzeko iturri ere.
10. Literatur testuak ulertu eta sortzea, genero bakoitzeko konbentzioei buruzko oinarrizko ezagutzak, tradizio literarioaren gaiak eta motiboak eta baliabide estilistikoak erabiliz.
11. Ondare literarioaren lagin adierazgarrien ezagutzara hurbiltzea, eta baloratzea hura dela testuinguru historiko eta kultural desberdinetan banakako eta taldeko esperientzia sinbolizatzeko modu bat.
12. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak nolabaiteko autonomiaz aplikatzea, ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko eta modu egokian (hizkuntzaren erregistro desberdinak erabiltzea) koherentean, kohesionatuan eta zuzenean idatzi eta hitz egiteko.
13. Hizkuntzen erabilera sozial desberdinak analizatzea, balio-juzkuak eta aurreiritzi klasistak, arrazistak edo sexistak dakartzaten estereotipo linguistikoak saihesteko.
14. Ikasteko prozesuei buruz gogoeta egitea eta komunikaziorako ezagutzak beste hizkuntza batzuetara transferitzea.
LEHEN MAILA
Edukiak:
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
.Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren eta ikasleen interesetatik hurbil dauden gaurkotasuneko albisteak ulertzea.
.Esparru akademikoan erabilitako ahozko testuak ulertzea, bereziki erreparatuz lanen aurkezpenari eta horiek egiteko jarraibide errazei, ahozko azalpen laburrei eta komunikabideetatik hartutako dokumentalen informazioak lortzeari.
.Esparru akademikoak berezkoak dituen komunikazio egoeretan aktiboki parte hartzea, bereziki jarraibideak direla-eta argibideak eskatzean, lanak antolatzeko moduari buruzko proposamenetan, egindako jardueren sekuentzia errazak deskribatzean, iritzi trukaketan eta ondorioen azalpenean.
.Testuingururako egokiak diren hizkuntza eta funtzio linguistikoak erabiltzea (erregistro desberdinak, kortesiazko elementuak), bai eta komunikazio egoerara egokitzeko baliabideak ere.
.Komunikabideetatik hartutako gaurkotasuneko informazioak azaltzea.
.Ahoz narratzea, aldez aurretik prestaturiko gidoi batetik abiatuta, izandako bizipenekin loturiko egitateak, betiere esperientzia hori sekuentziatan eta argitasunez aurkeztuz, deskribapen errazak txertatuz eta azaldutakoaren inguruko ideiak eta balorazioak ere sartuz, elementu narratiboen bitartez (egitura, formula narratiboak); horretarako, ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntza izanen du ikasleak.
.Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.
.Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.
-Testuak:
-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak (erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua) eta abar.
-Narrazio testuak.
-Elkarrizketak: elkarrizketa egitea.
-Azalpen testuak: azalpena, laburpena, glosarioak, ondorioak eta abar.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Entzundakoari buruzko oharrak hartu, laburpenak, eskemak eta mapa kontzeptualak egin eta informazioa nola dagoen antolatuta analizatzea.
.Testuaren gai orokorra, ideiak eta egitate edo datu nagusiak zehaztu eta adieraztea.
.Igorlearen asmoa hartzea; mintzakideak eta haien ikuspuntuak identifikatzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Eskola esparruan ikaskideen aurrean emateko ahozko azalpen bat prestatzea, eta elkarrizketa baterako esku-hartzea prestatzea, alderdi guztiei erreparatuz: helburua, mintzakideak, erregistroa, diskurtsoaren estiloa.
.Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bati jarraituz.
.Ideiak ordena koherente baten arabera antolatzea eta haiek sekuentziatan eta argitasunez aurkeztea.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Argitasunez hitz egitea, ildoa galdu gabe, gidoira behin eta berriz jo gabe, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Elkarrizketan gertatzen diren aldaketei egokitzea.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, gauzak erabiltzeko jarraibideak, arauak eta deiak.
.Komunikabideetako testuak ulertzea, egunkariaren egiturari (atalak eta generoak) eta elementu paratestualei erreparatuz, eta arreta berezia jarriz eguneroko bizitzarekin loturiko albisteetan eta egitateei buruzko informazioetan.
.Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz azalpen testuetan eta testu argitzaileetan, lanak egiteko jarraibideetan, kontsultetan; euskarri desberdinak erabiliko dira horretarako. Hiztegiak, glosarioak eta bestelako informazio iturriak (entziklopediak eta hezkuntzaren arloko web orriak, esate barerako) erabiltzea.
.Ozenki irakurtzea, arintasunez, erritmo, eten eta intonazio egokiak erabiliz.
.Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gidatua eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.
.Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Testuak osatzea antolaketa argiarekin eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatuz.
.Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testu argiak idaztea; esate baterako, gutunak, oharrak eta deiak.
.Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki albisteak, euskarri inprimatu edo digitalerako.
.Paperean edo euskarri digitalean, esparru akademikoko testuak sortzea, bereziki laburpenak, azalpen errazak, glosarioak eta egindako lan eta ikasketei buruzko ondorioak.
.Narrazioak, deskribapenak eta elkarrizketak idaztea.
.Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak, ideiak, iritziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta jokabidea erregulatzeko bitarteko gisa.
.Testu idatzien aurkezpen txukunak egiteko interesa, paperean nahiz euskarri digitalean, arau gramatikalak, ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
-Testuak:
-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak (erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua) eta abar.
-Narrazio testuak.
-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.
-Azalpen testuak: azalpena, laburpena, glosarioak, ondorioak eta abar.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Irakurtzeko prozesuan estrategiak aplikatzea: irakurri aurretik, aurre-irakurketa (aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, gauzak iragartzea), irakurketa, irakurri ondoren.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).
.Testu baten informazio zehatzak ateratzea eta gai orokorra identifikatzea, gai hori esplizituki agertzen deneko esakuneak ezagutuz. Testuaren atalak eta antolaketa identifikatzea.
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena) aplikatzea.
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Deskribapen baten ezaugarriak identifikatzea.
.Narrazio testu baten egiturazko elementu nagusiak identifikatzea: esparrua, korapiloa, pasarteak, pertsonaiak, narratzailea, elkarrizketak (zuzeneko eta zeharkako estiloak) eta abar.
.Komikiaren ezaugarriak identifikatzea.
.Iritzia osatzea testuaren formari eta hizkuntzari buruz eta edukiari eta antolaketari buruz.
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, eta harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Azalpen testuaren plangintza egitea.
.Narrazio testuaren plangintza egitea: hasierako egoera definitzea (pertsonaiak, lekua, denbora, narratzailea eta abar), korapiloa, amaiera.
.Elkarrizketaren plangintza egitea: gaia hautatzea, galderak prestatzea, elkarrizketatu behar den pertsonari egokitzea, elkarrizketa bat egiteko teknikak aplikatzea eta abar.
.Komikiaren plangintza egitea: kontuan hartuz komiki mota desberdinak (historikoak, didaktikoak, propaganda egitekoak, joko erakoak), onomatopeiak, gehiegikeriak eta abar.
.Testuak dioena eta hura adierazteko bideak testu motaren eta hartzailearen arabera egokitzea. Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Testu mota bat beste batera bihurtzea (komikia edo olerki bat narrazio eta deskribapen testu bihurtzea; istorio bat zinemarako gidoi bihurtzea; ipuin bateko zati bat albiste bihurtzea ...).
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Hezkuntza literarioa.
.Adinerako egokiak diren euskal idazleen obra batzuk irakurri eta ezagutzea.
.Ahozko euskal literaturako lanen irakurketa komentatua eta ezagutza: atsotitzak, erromantzeak, baladak, koplak, kopla apaingarriak eta herri antzerkia (maskaradak, pastoralak ...).
.Bertsoen irakurketa komentatua egitea eta haiek entzutea, errezitatzea eta egitea, oinarrizko alderdi batzuk bereiziz: erritmoa, errima, melodia, bertsogintza eta figura semantiko garrantzitsuenak.
.Kontakizun laburren irakurketa komentatuta, mitoak eta kondairak barne, kontakizun literarioaren elementuak eta haien funtzionaltasuna ezagutuz.
.Antzezlan laburren irakurketa komentatuta eta dramatizatua edo antzezlan zatiena, antzerkirako testuen alderdi formalak ezagutuz.
.Genero literario nagusiak bereiztea irakurketa komentatuen bitartez.
.Helburu literarioko testuak osatzea irakurketa komentatuetan barneraturiko ikaskuntza batzuk erabiliz.
.Ikastetxeko liburutegiaren eta liburutegi birtualen erabilera gidatua.
.Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta mundua ezagutzeko iturri gisa.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ulermena:
.Aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, iragartzea (titulutik, garaitik, egiletik, generotik eta abarretatik abiatuta).
.Norberaren ulermena kontrolatzea.
.Interpretazioa, inferentzia.
.Testuak generoaren arabera konparatu eta bereiztea.
.Testuetan baliabide estilistikoak analizatzea. Hizkuntza batuan erabiltzen diren batzuk antzematea.
-Irakurketa adierazkorra:
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz. Dramatizazioa eta kantua.
-Balorazioa:
.Egitate literarioari buruzko esperientzien gaineko elkarrizketa eta kontrastea: irudiak, oroitzapenak, ustekabeak, aurkikuntzak, gogoetak, esperientziarekin edo bizitzarekin eginiko konparaketak, kulturen artekoak ... testuak iradokiko zituenak.
.Testuan inplizituak edo agerikoak diren baloreen analisia.
.Balorazio kritikoa: iritzi propioen arrazoitze egokia.
.Liburu baten irakurketatik abiatuta, testu pertsonalak idaztea: balorazioa, pertsonaientzako gutunak, iritzi justifikatua eta abar.
.Bertsolaritza ahozko kultur ondare gisa baloratzea, askotariko dimentsioak eta adierazpenerako ematen dituen aukerak identifikatuz.
-Literatur testuak sortzea:
.Literatur testuak sortzea, erreferente literarioak imitatuz eta eraldatuz.
.Literatur testu berriak sortzea, norberaren produkzioaren plangintza eginez eta testuak sortuz eta berrikusiz; egitura, kontzeptuak, mekanismo narratiboak eta estilokoak behatuz eta analizatuz; ereduak erabiliz.
.Literatur lehiaketetan parte hartzea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
.Ahozko komunikazioaren eta idatzizko komunikazioaren arteko eta erabilera arrunten eta formalen arteko desberdintasun garrantzitsuak, testuingurukoak eta formalak -bereziki eskola esparrukoak- behatzea.
.Nafarroako hizkuntzen aniztasuna eta euskalkiak oro har ezagutzea, eta hori aberastasun pertsonalerako eta kolektiborako iturri gisa baloratzea. Harremanetan bizi diren hizkuntzen arteko lotura.
.Perpausaren modalitateak eta aditzaren moduak ezagutzea, hiztunen asmoak adierazteko modu gisa.
.Deixi pertsonalaren forma linguistikoak (izenordain pertsonalak, edutezko izenordainak eta aditzen morfemak) identifikatu eta erabiltzea ahozko nahiz idatzizko testuetan eta gutun eta arauetan.
.Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie denborazko lokailuei, azalpenezkoei, banatzaileei, kausazkoei, eta kontrastea eta hurrenkera adierazten dutenei, kausazkoei eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak (izenordain pertsonalak, edutezkoak eta erakusleak) nahiz lexikoak (errepikapenak, sinonimoak eta elipsia).
.Aditz-formak ezagutzea eta modu koherentean erabiltzea, arreta bereizia eskainiz indikatibozko laguntzaileari, horren barne direla baldintza (erreala eta orainaldikoa), aginteraren forma ohikoenak eta aditz sintetikoen forma ohikoenak: ibili, egon, joan, etorri. Aditz-aspektuak bereiztea.
.Maiz erabiltzen diren aditzen funtzionamendu sintaktikoa ezagutzea, haien esanahitik abiatuta, subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatuz; sintaxiaren oinarrizko terminologia ulertzea: perpausa; izen-sintagma eta aditz-sintagma; subjektua, aditza eta osagarriak.
.Esakuneak estilo kohesionatuarekin osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpausean sartzea azalpen balioa dutenak; besteak beste, aposizioa, adjektiboa eta erlatibozko perpausa.
.Perpausaren atalak ezagutzea: izen-sintagma eta aditz-sintagma. Esakuneak estilo kohesionatuarekin osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpausean sartzea azalpen balioa dutenak; besteak beste, aposizioa, adjektibo azaltzailea, erlatibozko perpaus azaltzaileak; perpaus osagarriak eta zehar galderak; konparaziozko perpausak; baldintzazko perpausa eta denborazko perpausak.
.Kategoria gramatikalak ezagutzea: izena eta adjektiboa. Izenak eta adjektiboak singularrean eta pluralean deklinatzea, kasu guztietan; bereziki absolutiboaren eta ergatiboaren erabilerari begiratuko zaio.
.Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatikaren kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea (elkarketa eta eratorpena).
.tz/ts eta z/s bereiztea.
.Eskolako hiztegiek eta kontsultarako bestelako lanek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia&rl......) eta araudia.
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak erabiltzea.
.Ortografia arauak ezagutzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea. Bereziki begiratuko zaio hiztegi ohikoenaren ortografiari, H letraren erabilerari, komaren funtsezko erabilerei (zerrendatzeak, bokatiboak, tartekiak), puntua esaldiak bereizteko eta elkarrizketarako markak erabiltzeari, komatxoei eta abarrei; ortografiaren balio sozialaz eta arau linguistikoak idatzietan guztiz betetzeko beharraz jabetuko dira ikasleak.
.Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea. Kalko oker batzuk zuzentzea.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak progresiboki erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta gidatua.
.Ahozko eta idatzizko produkzioak autoebaluatzeko eta autozuzentzeko estrategiak ikasten hastea.
.Akatsa ikasteko prozesuaren zati baten gisara onartzea eta hura gainditzeko jarrera positiboa izatea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
Ebaluazio irizpideak.
1. Ikaslearen esperientziatik hurbil dauden giza esparruetako eta esparru akademikoko ahozko testuen helburua eta ideia nagusia ezagutzea; irratian eta telebistan entzundako informazioen ideia orokorraz jabetzea eta ikaskuntza lanak egiteko jarraibide ez oso konplexuak jarraitzea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren deklarazio publikoen edo jatorri anitzeko informazioen -esate baterako, deiak, arauak, jarraibide errazak edo albisteak- gai orokorra ahoz edo idatziz parafraseatzeko edo adierazteko, beti gai akademikoen alorrean; argitasunez egituratuko dituzte, zabalkundeko testuen erregistroarekin. Egiaztatu nahi da, halaber, ikasleek gehienez ere hiru jarduera izanen dituen sekuentzia bateko lanak betetzeko ahozko jarraibideak jarraitzen dituzten.
2. Ahozko narrazio argiak eta ongi egituratuak egitea bizitako esperientziei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren narratzeko, aldez aurretik prestaturiko gidoi bati jarraituz, zuzenean bizi dituzten egitate batzuk, modu sekuentziatuan eta argitasunez aurkeztuz, deskribapen errazak txertatuz eta azaldutakoari buruzko balorazioak sartuz. Bereziki baloratuko da ea narratzerakoan entzulea kontuan hartzen den, halako moduan non entzule horrek egitateen eta narratzaileak horien aurrean duen jarreraren ezaguera orokorra izanen duen. Halaber, kontuan hartu beharko da ikasleak gai diren ikus-entzunezkoek eta informazioaren teknologiek eskaintzen dizkieten laguntzak erabiltzeko.
3. Ikaslearen esperientziatik hurbil dauden esparru sozialetako testu idatzietan informazio zehatzak atera eta helburua identifikatzea; jarraibide errazak jarraitzea; esakuneetan gai orokorra esplizituki agertzen bada, hura identifikatzea, eta testuaren atalak bereiztea.
Irizpide honen helburua da ebaluatzea ikasleek testuko perpaus batean edo batzuetan dauden informazio zehatzak (egunkarietan, kontsulta lanetan, arauetan ...) ateratzen dituzten; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita ...), elementu testualak eta paratestualak (publizitatea ...) eta komunikazio helburua zehaztuta duten adierazpideak identifikatzen dituzten; esparru pertsonaleko jardueretan eta ikaskuntza lanekin lotutakoetan jarraibide errazak jarraitzen dituzten (esate baterako, erabiltzeko jarraibideak); testu bateko gaia identifikatzen duten gai hori esplizituki agertzen deneko esakuneak ezagutuz; informazioa antolatzeko modua bereizten duten (bereziki, deskribapen errazen eta egitateen sekuentziaren elementuak identifikatzea denborazko garapen nagusiki lineala duten narrazioetan) eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten (esate baterako, eskema hierarkikoak edo mapa kontzeptualak).
4. Narratzea, aurkeztea eta laburtzea, paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzeko eta errebisatzeko garrantzia baloratuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Maila honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten argitasunez narratzen eta komentatzen beren ingurune sozial eta kulturaletik hurbil dauden esperientziak eta egitateak, esparru pertsonaleko testuetan; esate baterako gutun pertsonalak; ba ote dakiten esparru publikoko testuak sortzen, bereziki arauak eta jarraibideak eta deiak, genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten albisteak idazten, informazioa modu hierarkikoan antolatuz; narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten esparru akademikoko aurkezpen testuak osatzen (esate baterako, egindako lanei eta ikasitakoei buruzko aurkezpen errazak, glosarioak eta ondorioak). Halaber, baloratuko da testu idatzien aurkezpen txukunak egitea, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
5. Adinerako egokia den obra bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; generoa eta egitura orokorra ezagutzea eta hizkuntzaren erabilera modu orokorrean baloratzea; obraren hitzez hitzeko edukia eta esanahia bereiztea eta haren edukia eta norberaren esperientzia elkarrekin lotzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, obra osoen irakurketa pertsonalaren bitartez; horren xedea da egiaztatzea ikasleek nola garatzen duten irakurtzeko interesa, norberaren gozamenerako eta aberastasun iturri gisa. Testua modu kritikoan hartuko dute; generoa ezagutuko dute; edukia, egitura eta hizkuntzaren erabilera ebaluatuko dute. Hori guztia modu orokorrean. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.
6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu zatiak ulertzeko eta baloratzeko, erreparatuz tradizioaren gai eta motiboei, generoaren oinarrizko ezaugarriei, erritmoaren oinarrizko elementuei eta hizkuntzaren erabilerari; arreta berezia eskainiko zaie figura erretoriko orokorrenei.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testutik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Literatur testuaren alderdi orokorrei begiratuko zaie, gaiaren edo motibo zentrala ulertzeari, generoaren ezaugarri nagusiei, bertsoan erritmoa lortzeko moduei eta figura semantiko orokorrenei.
7. Testuak osatzea, paperean nahiz euskarri digitalean, eredu gisa hartuz gelan irakurri eta komentatutako testu literarioren bat, edo testu horien eraldaketa errazen bat egitea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren beren idazkietan, paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztutakoetan, barneratuta dituzten ezagutzak erabiltzeko, eta gai diren helburu literarioko testuak egiteko (esate baterako, kontakizun labur bat, erritmoaren edo erretorikaren aldetik bereizgarria den olerki bat), gelan erabilitako ereduak erabiliz edo xede jakin batekin eraldaketa errazen bat eginez. Kontua ez da sortutako testuen kalitate literarioa ebaluatzea, baizik eta barneratutako ezagutzak erabiltzea eta xede edo lan jakin baterako testuak sortzea.
8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta maila honetako berezko testuen osatze eta berrikuspen lan gidatuak egiteko.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk erabiltzen diren, mailan lantzen diren testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Arreta berezia eskainiko zaie esakuneen markei (perpausaren modalitateak eta 1. eta 2. pertsonen izenordain deiktikoak); banaketa, denbora, hurrenkera, kontrastea, kausa eta azalpena adierazteko testu-lokailuei; barne erreferentziako mekanismo pronominal eta lexikoei; narratzeko eta agindua eta desioa adierazteko aditz formei, azalpen balioko adierazpenak txertatzeari eta perpausak zuzen osatzeari, aditzen esanahiaren arabera; izenen eta adjektiboen deklinabide kasu guztiak, singularrean eta pluralean, ezagutzeari, eta bereziki absolutiboaren eta ergatiboaren erabilerari; indikatiboko aditz laguntzaileari, aginteraren forma ohikoenei, eta aditza trinkoen forma ohikoenei: ibili, egon, joan, etorri; aspektu burutua eta geroaldiko aspektua bereizteari. Halaber, ebaluatuko da Euskaltzaindiaren arauak ezagutzea eta kalko okerrak zuzentzea. Arau ortografikoetan: maizen erabiltzen den hiztegiaren ortografia; komaren funtsezko erabilerak (zerrendatzea, bokatiboak, tartekiak), puntua perpausak bereizteko erabiltzea eta elkarrizketarako puntuazio-markak.
9. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzen hastea, erabilerari buruz gogoeta egiteko jardueretan.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko behar den oinarrizko terminologia ulertzen dela. Maila honetan egiaztatuko da honakoei buruzko terminologia ezagutzen dela: perpausaren modalitatea, hitz flexiboak eta ez-flexiboak, hitzak sortzeko prozedurak, sinonimia eta antonimia, kategoria gramatikalak (prototipo kasuetan), eta aditz sintagma eta izen sintagma (perpaus errazetan). Eskolako hiztegietan eta bestelako kontsulta lanetan informazio gramatikal orokorra lortzen den ebaluatuko da.
10. Nafarroako hizkuntzak eta euskararen aldaera linguistikoak identifikatzea eta ulertzea haien artean sortzen diren erlazio moten ezaugarri nagusiak.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da Nafarroako hizkuntzak eta euskararen aldaera linguistikoak identifikatzen diren. Halaber, ebaluatuko da haien artean sortzen diren harreman moten ezaugarri nagusiak.
11. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, ikasteko estilo pertsonalak kontuan hartuta (ikusizkoa, entzutezkoa ...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.
12. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikaskuntzarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta daukaten jarrera.
13. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea bideratzen duen zuzentasun formalaren beharraz.
BIGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
.Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren informazioak ulertzea.
.Esparru akademikoan erabilitako ahozko testuak ulertzea, bereziki erreparatuz lanen aurkezpenari eta horiek egiteko jarraibideei, ahozko azalpen laburrei eta komunikabideetako albistegi eta dokumentaletatik informazioak lortzeari.
.Testu desberdinetatik bildutako informazioa aldez aurretik ezarritako xedeetarako erabiltzea (laburpenak egin, eskemak osatu, entzundakoa komentatu edo kritikatu).
.Esparru akademikoak berezkoak dituen komunikazio egoeretan aktiboki parte hartzea, bereziki jarduera antolatzeko moduari buruzko proposamenetan, baterako lanerako informazio erabilgarrien ekarpenetan eta egindako lanei buruzko txosten laburren azalpenean.
.Komunikabideetatik hartutako informazioak azaltzea, komunikabide desberdinetan egitateak aurkezteko modu desberdinetan azpimarra jarriz, informazioa argitasunez eta modu antolatuan aurkeztuz eta informazio garrantzitsuena hautatuz.
.Ikasleen intereseko gaiei buruzko informazioak modu argi eta antolatuan aurkeztea -haiek aldez aurretik prestatu ondoren-, ikus-entzunezko bitartekoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz; azalpenak laburrak izanen dira, baina haietan erakutsiko da informazio garrantzitsuena hautatu dela, eta transmisioa ordenaz eta argitasunez gauzatuko da.
.Lankidetza eta errespetuzko jarrera ikaskuntza partekatuko egoeretan; horretarako, mekanismo linguistikoak erabiliko dira.
.Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.
-Testuak:
-Argudiozko testuak: eztabaida, diskurtsoa eta publizitatea (deiak, iragarkiak).
-Narrazio testuak (albistea, kronika, narrazioa, txostenak).
-Azalpen testuak: definizioa, azalpena eta laburpena.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Entzundakoari buruzko oharrak hartu, laburpenak, eskemak eta mapa kontzeptualak egin eta informazioa nola dagoen antolatuta analizatzea.
.Informazioa eta iritzia bereiztea.
.Edukia baloratzea ondoko irizpideen arabera: soiltasuna - konplexutasuna, luze-laburra, eduki berrien aberastasuna eta aniztasuna eta abar.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Eskola esparruan ikaskideen aurrean emateko ahozko azalpen bat prestatzea, eta elkarrizketa baterako esku-hartzea prestatzea, alderdi guztiei erreparatuz: helburua, mintzakideak, erregistroa, diskurtsoaren estiloa.
.Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bati jarraituz.
.Baliabideak, hizkuntza eta funtzio linguistiko egokiak behar bezala erabiltzea.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Argitasunez hitz egitea, ildoa galdu gabe, gidoira behin eta berriz jo gabe, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzea, entzuleen arretari eusten saiatuz (enfasia, bolumena, tonua, entzuleen igurikapenak piztea: galderak, datu interesgarriak, umorea, ikusizko laguntzak ...) esan nahi dena birformulatuz eta abar.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, arauak, deiak eta komunikazioak.
.Komunikabideetako testuak ulertzea, bereziki egitateei buruzko informazioa, albisteak eta kronikak, egunkari digitalaren egiturari (atalak eta generoak) eta elementu paratestualei erreparatuz.
.Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz azalpen testuetan eta testu argitzaileetan, lanak egiteko jarraibideetan, kontsultetan; euskarri desberdinak erabiliko dira horretarako: hiztegi espezializatuak (sinonimoenak, zalantzak argitzekoak eta abar), glosarioak eta bestelako informazio iturriak (entziklopediak eta hezkuntzaren arloko web orriak, esate baterako).
.Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gero eta autonomoagoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.
.Ozenki irakurtzea, arintasunez, erritmo, eten eta intonazio egokiak erabiliz eta entzuleak kontuan hartuz.
.Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.
.Komunikabideetatik heldu diren mezuei buruzko balorazio kritikoa egitea.
.Besteen iritziekiko errespetuzko jarrera izatea.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testuak sortzea; esate baterako, foroetan parte hartzea eta eskari-gutunak.
.Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki kronikak, iritzi-gutunak eta publizitate testuak, euskarri inprimatu edo digitalerako, audiorako nahiz bideorako.
.Paperean edo euskarri digitalean, esparru akademikoko testuak sortzea, bereziki laburpenak, aurkezpenak (era desberdinetakoak: sekuentzia, deskribapena, konparaketa, arazoa/konponbidea eta kausa/ondorioa) eta azalpen errazak, glosarioak eta egindako lan eta ikasketei buruzko txostenak.
.Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gero eta autonomoagoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.
.Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta jokabidea erregulatzeko bitarteko gisa.
.Testu idatzien aurkezpen txukunak egiteko interesa, paperean nahiz euskarri digitalean, arau gramatikalak, ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
.Testuaren plangintza eta berrikuspena egitearen garrantzia baloratzea.
-Testuak:
-Argudiozko testuak publizitate testuak eta iritzi-gutuna.
-Narrazio testuak: kazetaritzako artikuluak.
-Azalpen testuak: definizioa, azalpena eta laburpena.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Irakurtzeko prozesuan estrategiak aplikatzea: irakurri aurretik, aurre-irakurketa (aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, gauzak iragartzea), irakurketa, irakurri ondoren.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).
.Testu baten gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzea, esplizituki agertzen deneko esakuneak ezagutuz.
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena) aplikatzea.
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Narrazio testuen ezaugarriak eta denborazko garapen lineala eta ez-lineala duten egitateen sekuentzia identifikatzea.
.Publizitatearen arloko testuak sistematikoki analizatu eta elementu azpimarragarrienak identifikatzea: gehien erabiltzen diren elementuak eta baliabideak, gizartean duten eragina eta abar.
.Argudiozko testuaren argudio eta ezaugarriak identifikatzea (igorlea, tesia, argudioak, ikuspuntuak eta abar). Informazio objektiboak eta iritziak bereiztea.
.Iritzia osatzea testuaren formari eta hizkuntzari buruz eta edukiari eta antolaketari buruz.
.Testuen edukia eta forma konparatzea.
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, eta harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Azalpen testuen, pertsuasio testuen eta kazetaritzako testuen plangintza egiteko teknikak aplikatzea, iturriak hautatuz, ideiak argitasunez antolatuz eta esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan kateatuz.
.Testu argiak idaztea, xehetasunekin, eta kohesio handiagoarekin, informazioa eta argudioak iturri desberdinetatik hartuz.
.Argudiozko testuaren plangintza egitea: argudio bat garatzea, ikuspuntu jakin baten alde edo aurka arrazoiak ematea, eta aukera desberdinen alde onak eta txarrak azaltzea.
.Testuak dioena eta hura adierazteko bideak testu motaren eta hartzailearen arabera egokitzea. Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Testu mota bat beste batera bihurtzea (komikia edo olerki bat narrazio eta deskribapen testu bihurtzea; istorio bat zinemarako gidoi bihurtzea; ipuin bateko zati bat albiste bihurtzea ...).
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Hezkuntza literarioa.
.Adinerako egokiak diren euskal idazleen obra batzuk irakurtzea.
.XIX. mendeko bertsolari erromantikoen olerkien irakurketa komentatua eta errezitatzea, eta haien ezaugarriak ikastea, arreta eskainiz hizkuntza poetikoak daukan balio sinbolikoari, baliabide erretoriko garrantzitsuenen esanahiari, olerkigintzaren prozedurak ezagutuz eta elementu horiek guztiek olerkian duten funtzioa baloratuz. Garai horretako ezaugarri orokorretara eta bertsolari erromantiko batzuen lanetara hurbiltzea; esate baterako, Bilintx, Etxahun, Iparragirre, Elizanburu, Iztueta eta abar.
.Kontakizunen irakurketa komentatua, istorioaren gaiak eta elementuak, hasiera moduak, garapen kronologikoa eta amaierak konparatuz eta kontrastatuz ... eta egilearen ikuspuntua analizatzea.
.Euskal idazle garaikide batzuk eta haien obrak ezagutzea; esate baterako, Yolanda Arrieta, Bernardo Atxaga, Aingeru Epaltza, Juan Cruz Igerabide, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Zubizarreta eta abar.
.Antzezlan zatien irakurketa komentatua eta dramatizatua, azpigenero batzuk ezagutuz eta arreta eskainiz antzerkirako lanaren egiturari eta osagaiei.
.Azpigenero literario nagusiak bereiztea irakurketa komentatuen bitartez.
.Helburu literarioko testuak osatzea irakurketa komentatuetan barneraturiko ikaskuntza batzuk erabiliz.
.Ikastetxeko liburutegia eta liburutegi birtualak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.
.Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta besteak ezagutzeko iturri gisa.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ulermena:
.Aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, iragartzea (titulutik, garaitik, egiletik, generotik eta abarretatik abiatuta).
.Norberaren ulermena kontrolatzea.
.Interpretazioa, inferentzia.
.Testuak generoaren arabera konparatu eta bereiztea.
.Testuetan baliabide estilistikoak analizatzea. Hizkuntza batuan erabiltzen diren batzuk antzematea.
-Irakurketa adierazkorra:
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz. Dramatizazioa eta kantua.
-Balorazioa:
.Egitate literarioari buruzko esperientzien gaineko elkarrizketa eta kontrastea: irudiak, oroitzapenak, ustekabeak, aurkikuntzak, gogoetak, esperientziarekin edo bizitzarekin eginiko konparaketak, kulturen artekoak ... testuak iradokiko zituenak.
.Testuan inplizituak edo agerikoak diren baloreen analisia.
.Balorazio kritikoa: iritzi propioen arrazoitze egokia.
.Liburu baten irakurketatik abiatuta, testu pertsonalak idaztea: balorazioa, pertsonaientzako gutunak, iritzi justifikatua eta abar.
-Literatur testuak sortzea:
.Literatur testuak sortzea, erreferente literarioak imitatuz eta eraldatuz.
.Literatur testu berriak sortzea, norberaren produkzioaren plangintza eginez eta testuak sortuz eta berrikusiz; egitura, kontzeptuak, mekanismo narratiboak eta estilokoak behatuz eta analizatuz; ereduak erabiliz.
.Literatur lehiaketetan parte hartzea.
.Bertsoek ideiak eta emozioak egoki adierazteko sortzen dituzten aukerak erabiltzea, bertsolaritzari dagozkion trebetasun pertsonal eta sozialak garatuz.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
.Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko testuinguruko desberdintasunak eta desberdintasun formalak ezagutzea, eta besteen diskurtsoetan eta norberarenak lantzerakoan erabilera arrunten eta formalen artean desberdintzea.
.Nafarroako hizkuntzen aniztasuna eta euskalkiak oro har ezagutzea, eta hori aberastasun pertsonalerako eta kolektiborako iturri gisa baloratzea. Harremanetan bizi diren hizkuntzen arteko lotura.
.Perpausaren modalitateek testuinguruaren arabera har ditzaketen esanahiak ezagutzea.
.Deixi pertsonaleko formak eta denboraren eta lekuaren deixi formak identifikatu eta erabiltzea (erakusleak, denborazko eta lekuzko adberbioak) ahozko eta idatzizko testuetan.
.Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie hurrenkera adierazten duten lokailuei, azalpenezkoei, kausazkoei, ondoriozkoei eta kontrastea adierazten dutenei, eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak (izenordain pertsonalak) nahiz lexikoak, bereziki elipsia eta esanahi jakina duten hiperonimoen erabilera.
.Testuetan aditz-formak ezagutzea eta modu koherentean erabiltzea, arreta berezia eskainiz aditz laguntzaileko baldintzari (lehenaldikoa), aginterari eta ahalkezkoari, nor, nor-nork kasuetan (nor kasuko 3. pertsona).
.Aditz-aspektuak bereiztea.
.Eduki, jakin aditz trinkoen eta ekarri, eraman eta erabili aditzen forma ohikoenak ezagutu eta erablitzea.
.Izenak eta adjektiboak singularrean eta pluralean deklinatzea, kasu guztietan. Izen bizidunak eta bizigabeak bereiztea. Erakusleak eta izenordain pertsonalak deklinatzea.
.Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatikaren kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea (elkarketa eta eratorpena).
.Aditzen funtzionamendu sintaktikoa ezagutzea, haien esanahitik abiatuta; subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatzea; sintaxiaren oinarrizko terminologia erabiltzea: perpausa; subjektua, aditza eta osagarriak; izen-sintagma eta aditz-sintagma.
.Esakuneak estilo kohesionatuaz osatzeko prozedurak erabiltzea, eta bereziki ondoko azalpenezko adierazpideak txertatzea.
.Kausazko perpausak eta perpaus kontzesiboak ezagutzea eta erabiltzea.
.Perpausaren elementuen ordena ezagutzea.
.tz/ts eta z/s bereiztea.
.Eskolako hiztegiek eta kontsultarako bestelako lanek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak eta araudia.
.Testu prozesadoreetako sinonimoen hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak ezagutzen hastea.
.Arau ortografikoak ezagutzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; bereziki H letraren erabilera zuzena, elkarrizketetan puntuazio markak erabiltzeko moduak, eta puntua eta koma; arau horien balio soziala eta arau linguistikoa betetzeko beharra.
.Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea. Kalko oker batzuk zuzentzea.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera inferitzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.
.Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Ikaslearen esperientziatik hurbil dauden giza esparruetako eta esparru akademikoko ahozko testuen helburua eta ideia nagusia ez ezik, ideia, egitate edo datu garrantzitsuak ere ezagutzea; irratian eta telebistan entzundako informazioen ideia orokorraz eta garrantziaz jabetzea eta ikaskuntza lanak modu autonomoan egiteko jarraibideak jarraitzea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak deklarazio publikoen edo jatorri anitzeko informazioen -esate baterako, deiak, arauak, jarraibide errazak edo albisteak- gai orokorra ahoz edo idatziz parafraseatzeko edo adierazteko gai izateaz gainera, gai diren, halaber, ideia, egitate edo datu garrantzitsuak gogoratzeko, eta gai diren ahoz edo idatziz aurkezpen laburrak -gai akademikoei buruzkoak- laburbiltzeko, argitasunez eta zabalkundeko erregistroa erabiliz; azkenik, egiaztatu nahi da ikasleek hiru jarduera baino gehiagoko sekuentzia bateko lanak betetzeko ahozko jarraibideak jarraitzen dituzten.
2. Ikaslearen esperientziatik hurbil dauden esparru sozialetako testu idatzietan informazio zehatzak atera eta helburua identifikatzea; prozesu ez oso konplexuetan jarraibide nahiko luzeak jarraitzea; gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzea, eta testuaren informazioa antolatzeko modua bereiztea.
Irizpide honen helburua da ebaluatzea ikasleek testuko paragrafo batzuetan dauden informazio zehatzak ateratzen dituzten; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita ...) edo komunikazio helburua identifikatzen dituzten, haiek esplizituak agertzen direneko adierazpideak ez agertu arren; esparru pertsonaleko jardueretan eta ikaskuntza lanekin lotutakoetan prozesu luze samar baina ez oso konplexuen jarraibideak jarraitzen dituzten; testu bateko gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzen dituzten horiek esplizituki agertzen direneko esakuneak ezagutuz; deskribapen teknikoetako elementuak identifikatzen dituzten; prozesu ez oso konplexuen faseetako eta denborazko garapen lineala eta ez-lineala duten narrazioetako egitateetako sekuentziaren elementuak bereizten dituzten, eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten (esate baterako, eskema hierarkikoak edo mapa kontzeptualak).
3. Narratzea, aurkeztea, azaltzea, laburtzea eta komentatzea paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzeko eta errebisatzeko garrantzia baloratuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Maila honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten argitasunez narratzen eta komentatzen beren ingurune sozial eta kulturaletik hurbil dauden esperientziak eta egitateak, esparru pertsonaleko testuetan (esate baterako foroetan parte hartzea); ba ote dakiten esparru publikoko testuak sortzen (bereziki eskabide-gutunak), genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten kazetaritza kronika laburrak idazten, informazioa modu hierarkikoan antolatuz; narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten esparru akademikoko azalpen eta aurkezpen errazak osatzen (esate baterako, egindako lanei buruzko glosarioak eta txostenak). Halaber, baloratuko da testu idatzien aurkezpen txukunak egitea, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
4. Ahozko aurkezpen errazak egitea ingurunekoak diren eta ikaslearen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
Irizpide honekin bilatu nahi da ea ikasleak gai diren beren bizipenetatik hurbil dagoen eta beren interesekoa den gai bati buruz aldez aurretik prestaturiko informazioak modu ordenatuan eta argian aurkezteko, halako moduan non informazio horiek garrantzitsuak gertatuko zaizkien entzuleei, azaltzen zaien gaiari buruzko oinarrizko ezagutzak barnera ditzaten. Aurkezpenaren laburtasun erlatiboa ikusita, bereziki baloratuko da garrantzitsuena hautatzeko gaitasuna eta informazioa ordenaz eta argitasunez aurkeztea. Halaber, kontuan hartu beharko da ikasleak gai diren ahozko aurkezpenetan ikus-entzunezkoek eta informazioaren teknologiek eskaintzen dizkieten laguntzak erabiltzeko.
5. Adinerako egokia den obra oso bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ezagutzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua baloratzea; obraren hitzez hitzeko edukia eta esanahia bereiztea, eta obraren edukia eta norberaren esperientzia elkarrekin lotzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, obra osoen irakurketa pertsonalaren bitartez; horren xedea da egiaztatzea ikasleek nola garatzen duten irakurtzeko interesa, norberaren gozamenerako eta aberastasun iturri gisa. Testua modu kritikoan hartuko dute; edukia, egitura, generoaren elementu bereizgarriak, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua ebaluatuko dituzte. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.
6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu zatiak ulertzeko eta baloratzeko, erreparatuz tradizioaren gai eta motiboei, azpi-genero literarioen ezaugarriei, bertsogintzari, hizkuntzaren erabileran eta testuko baliabide erretorikoen funtzionaltasunari.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testutik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Ebaluatuko da ikasleek gaiak eta motiboak ulertzea, generoen ezaugarriak (istorioaren elementuak eta narrazioaren garapen kronologikoa, antzerkirako testuen osagaiak, bertsogintzaren egiturak eta haiek erritmoan duten eragina) eta azpi-genero ohikoenen ezaugarriak ezagutzea, eta, azkenik, baliabide erretoriko ohikoenak ezagutzea, arreta berezia eskainiz hizkuntza poetikoak duen balio sinbolikoari.
7. Testuak osatzea, paperean nahiz euskarri digitalean, eredu gisa hartuz gelan irakurri eta komentatutako testu literarioak, edo testu horien eraldaketa batzuk egitea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren beren idazkietan, paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztutakoetan, barneratuta dituzten ezagutzak erabiltzeko, eta gai diren helburu literarioko testuak egiteko (esate baterako, kontakizun labur bat, erritmoaren edo erretorikaren aldetik bereizgarria den olerki bat), gelan erabilitako ereduak erabiliz edo xede jakin batekin eraldaketaren bat eginez. Irizpide honetan, kontua ez da sortutako testuen kalitate literarioa ebaluatzea, baizik eta barneratutako ezagutzak erabiltzea eta xede edo lan jakin baterako testuak sortzea.
8. Literaturaren historiako autore eta lan garrantzitsuenak ezagutzen direla erakustea, informazio eta sintesiko lan pertsonal bat eginez.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ea ikasleek ulertzen duten fenomeno literarioa komunikazio jarduera estetiko bat dela, testuinguru historiko jakin batean ematen dena, egile, lan edo garai bati buruz lortutako informazioa islatzen duen lan pertsonal baten bitartez. Horrela egiazta daiteke ikasleak literaturaren historiako garai nagusien ezagutza barneratzen doazela: XIX. mendeko bertsolari erromantikoak eta gazteentzako narratibaren arloko egile garaikideak.
9. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta maila honetako berezko testuen osatze eta berrikuspen lanak gero eta autonomia handiagoarekin egiteko.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk erabiltzen diren, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Honakoei begiratuko zaie bereziki: perpausaren modalitateek testuinguruetan dituzten esanahiak eta deixi pertsonalaren eta denbora eta lekua adierazteko deixiaren formak; hurrenkera, azalpena, ondorioa eta kontrastea adierazteko testu-lokailuak; perpaus kausazkoak eta kontzesiboak; barne erreferentziako mekanismoak, gramatikalak nahiz lexikoak (elipsiari eta esanahi jakin bateko hiperonimoei erreparatuz); ahalezkoaren eta aginteraren balioak; deklinabidea ezagutu eta zuzen erabiltzea; perpausaren ordena zuzena; eduki bera eskema sintaktiko desberdinen bitartez azaltzea. Arau ortografikoetan, honakoak begiratuko dira: H letra eta txistukariak zuzen erabiltzea eta gertatzen diren interferentziak; puntuazio-markak elkarrizketetan erabiltzeko modu desberdinak; puntuaren era komaren erabilerak. Halaber, ebaluatuko da Euskaltzaindiaren arauak ezagutzea eta kalko okerrak zuzentzea.
10. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzea, erabilerari buruz gogoeta egiteko jardueretan.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da gelako ezagutza gramatikalak eta jarduerak aipatzeko behar den terminologia egokia ezagutu eta erabiltzen den. Egiaztatuko da aurreko mailetan ebaluatutako terminologia eta maila honetako "hizkuntzaren ezaguera" epigrafean jasotakoa ezagutzen diren. Egiaztatuko da, halaber, hitzen forma eta funtzioa bereizten diren, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hizkiak) eta sintaktikoak ezagutzen diren. Eskolako hiztegietan eta bestelako kontsulta lanetan informazio gramatikal orokorra gero eta autonomia handiagoarekin lortzea baloratuko da.
11. Hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
12. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako oinarrizko estrategia batzuk identifikatu, erabili eta ahoz azaltzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen ote diren: esate baterako, beren aurrerapenak baloratzeko gaitasuna, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, ikasgelan landutako alderdi batzuk zabaltzeko edo berrikusteko; norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta autozuzenketarako mekanismo batzuk erabiltzea.
13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagorekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Helburua da ebaluatzea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikaskuntzarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
HIRUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
.Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren testu konplexu samarrak ulertzea; esate baterako, irratiak eta telebistak emandako erreportaje eta elkarrizketak.
.Esparru akademikoan erabilitako ahozko testu konplexu samarrak ulertzea, bereziki erreparatuz lanen aurkezpenari eta horiek egiteko jarraibideei, ahozko azalpen laburrei eta komunikabideetako albistegi eta dokumental, erreportaje edo elkarrizketetatik informazioak lortzeari.
.Entzundako testuetatik jasotako informazioa erabiltzea eta norberaren ezagutzekin alderatzea.
.Esparru akademikoak berezkoak dituen komunikazio egoeretan aktiboki parte hartzea, bereziki jarduera antolatzeko moduari buruzko proposamenetan, baterako lanerako informazio erabilgarrien ekarpenetan eta egindako lanei buruzko txosten azalpenean.
.Gaurkotasuneko gai bati buruz komunikabide batetik hartutako informazioa azaltzea, ahozko elkarreraginen gainetik dauden arauak errespetatuz.
.Aldez aurretik prestaturiko ahozko azalpen errazak egitea, modu antolatu eta argian, ikasleen interesekoak diren gaurkotasun sozial, politiko edo kulturaleko egitateei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.
.Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.
-Testuak:
-Narrazio testuak: kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketak, albisteei buruzko artikuluak, txostenak).
-Azalpen testuak.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Entzundakoari buruzko oharrak hartu, laburpenak, eskemak eta mapa kontzeptualak egin eta informazioa nola dagoen antolatuta analizatzea.
.Identifikatzea zer, nola, nori (adina, jarrera, jatorri sozio-kulturala, xedeak inferitzea edo deduzitzea) eta zertarako entzuten den.
.Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea; diskurtsoan garrantzitsua dena ezagutzea.
.Informazioa eta iritzia bereiztea.
.Analizatzea informazioa nola dagoen antolaturik (egitura, antolaketa, erregistro mota, deklamazioa, hitzezkoak ez diren elementuak eta abar).
.Mezuaren edukia eta forma baloratzea (egitura, hizkuntza mota, ezaugarri akustikoak, luzera eta aberastasuna eta abar).
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Eskola esparruan ikaskideen aurrean emateko ahozko azalpen bat prestatzea, eta elkarrizketa baterako esku-hartzea prestatzea, alderdi guztiei erreparatuz: helburua, mintzakideak, erregistroa, diskurtsoaren estiloa.
.Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bat prestatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Argitasunez hitz egitea, ildoa galdu gabe, gidoira behin eta berriz jo gabe, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testu propioak, konplexu samarrak, ulertzea; esate baterako, deialdiak eta eguneko gai zerrendak, bileretako aktak eta erregelamenduak.
.Komunikabideetako testuak ulertzea, kroniketan, erreportajeetan eta elkarrizketetan informazioa eta iritzia bereiziz.
.Esparru akademikoko testu konplexu samarrak ulertzea, arreta berezia jarriz hiztegien, glosarioen eta bestelako informazio iturrien kontsultan, euskarri desberdinetan.
.Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.
.Jarrera harbera eta kritikoa izatea komunikabideetatik heldu diren mezuak direla eta.
.Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuak osatzea; esate baterako, foroetan parte hartzea, eguneroko pertsonalak, erregelamenduak edo zirkularrak.
.Komunikabideetako testuak sortzea; esate baterako erreportajeak edo elkarrizketak, euskarri idatzi edo digitalerako, audiorako nahiz bideorako. Komunikazio egoeraren arabera egokituko dira eta informazioa hierarkikoki antolatuko da.
.Paperean edo euskarri digitalean esparru akademikoko testuak sortzea, aurkezpen testuak eta azalpen testuak, komunikazio egoeraren arabera egokitua; lehendik lortu eta eskemen, mapa kontzeptualen eta laburpenen bidez antolatutako informazioa erabiliz sortutakoak izanen dira. Lan eta ikasketei buruzko proiektuak eta txostenak egitea.
.Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak, iritziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta jokabidea erregulatzeko bitarteko gisa.
.Testu idatzien aurkezpen txukunak egiteko interesa, paperean nahiz euskarri digitalean, arau gramatikalak, ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
-Testuak:
-Azalpen testuak: erreportajea, elkarrizketa eta abar.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Irakurtzeko prozesuan estrategiak aplikatzea: irakurri aurretik, aurre-irakurketa (aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, gauzak iragartzea), irakurketa, irakurri ondoren.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testu baten informazio garrantzitsua lortzea; gaiari buruzko ezagutzekin erlazionatzea; gai orokorra eta bigarren mailako gaiak inferitzea; testuaren atalak elkarrekin erlazionatzea.
.Testuen oinarrizko ezaugarriak eta antolaketa identifikatzea.
.Iritzia osatzea testuaren formari eta hizkuntzari buruz eta edukiari eta antolaketari buruz.
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, eta harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Informazioa iturri desberdinetan bilatzea (bibliografikoak, ikus-entzunezkoak, digitalak) eta ezinbestekoa den informazioa hautatzea.
.Azalpen testuaren plangintza egitea: ideiak antolatzea, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan kateatzea, testua egituratzea (sarrera, garapena -zerrendatzea, konparaketa, kausa eta ondorioa, deskribapena, narrazioa ...- eta ondorioa).
.Testuak dioena eta hura adierazteko bideak testu motaren eta hartzailearen arabera egokitzea. Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Testu mota bat beste batera bihurtzea (komikia edo olerki bat narrazio eta deskribapen testu bihurtzea; istorio bat zinemarako gidoi bihurtzea; ipuin bateko zati bat albiste bihurtzea ...).
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Hezkuntza literarioa.
.Adinerako egokiak diren obrak edo obren zatiak irakurtzea eta haiek lotzea euskal literaturako garai eta idazle batzuekin.
.Olerkien irakurketa komentatua egitea eta errezitatzea, behin eta berriz agertzen diren gai batzuen tratamendua konparatuz garai literario desberdinetan, eta olerkiak baloratuz erabilitako elementu sinbolikoen arabera eta baliabide erretoriko eta metrikoen arabera.
.Kontaeren irakurketa komentatua, XIX. kontaketatik egungo kontaketa modura izan den eraldaketari erreparatuz.
.XX. mendeko idazleen olerkien irakurketa komentatua eta errezitatzea.
.Euskal narratibaren ezaugarri orokorrak ezagutzea (XIX. mendetik hasi eta XXI. mendera arte) eta egile eta obra garrantzitsu batzuetara hurbiltzea: Txomin Agirre, Jon Mirande, Txillardegi, Ramon Saizarbitoria, Zabaleta, Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Juan Mari Irigoien, Koldo Izagirre, Itxaro Borda, Olasagarre, Jokin Muñoz eta abar.
.XX. mendeko euskal olerkigintzaren ezaugarri nagusietara eta egile eta obra batzuetara hurbiltzea: Lauaxeta, Xabier Lizardi, Orixe, Gabriel Aresti, Bitoriano Gandiaga eta abar.
.Helburu literarioko testuak osatzea eta irakurketei buruzko lan errazak egitea.
.Ikastetxeko liburutegia eta inguruko liburutegiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.
.Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta beste mundu, garai eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ulermena:
.Aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, iragartzea (titulutik, garaitik, egiletik, generotik eta abarretatik abiatuta).
.Norberaren ulermena kontrolatzea.
.Interpretazioa, inferentzia.
.Testuak generoaren arabera konparatu eta bereiztea.
.Testuetan baliabide estilistikoak analizatzea. Hizkuntza batuan erabiltzen diren batzuk antzematea.
-Irakurketa adierazkorra:
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz. Dramatizazioa eta kantua.
-Balorazioa:
.Egitate literarioari buruzko esperientzien gaineko elkarrizketa eta kontrastea: irudiak, oroitzapenak, ustekabeak, aurkikuntzak, gogoetak, esperientziarekin edo bizitzarekin eginiko konparaketak, kulturen artekoak ... testuak iradokiko zituenak.
.Testuan inplizituak edo agerikoak diren baloreen analisia.
.Balorazio kritikoa: iritzi propioen arrazoitze egokia.
.Liburu baten irakurketatik abiatuta, testu pertsonalak idaztea: balorazioa, pertsonaientzako gutunak, iritzi justifikatua eta abar.
-Literatur testuak sortzea:
.Literatur testuak sortzea, erreferente literarioak imitatuz eta eraldatuz.
.Literatur testu berriak sortzea, norberaren produkzioaren plangintza eginez eta testuak sortuz eta berrikusiz; egitura, kontzeptuak, mekanismo narratiboak eta estilokoak behatuz eta analizatuz; ereduak erabiliz.
.Literatur lehiaketetan parte hartzea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
.Hizkuntzaren ahozko erabilera ez-formalen eta formalen arteko diferentziak ezagutzea eta haiek egokiak diren komunikazio egoeren kontzientzia izatea.
.Euskalki nagusiak zein diren, non hitz egiten diren eta nolakoak diren ezagutzea.
.Perpausaren modalitateek testuinguruaren arabera har ditzaketen esanahiak ezagutzea.
.Forma deiktikoek egoerarekiko hartzen dituzten aldaerak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak) identifikatu eta erabiltzea.
.Hitz moten funtzio sintaktiko bereizgarriak ezagutzea eta haien formaren analisia (flexioa, hizkiak ...), bereziki araudiarekin loturiko alderdiei dagokienez. Kasu guztiak mugagabean deklinatzea. Partitiboaren erabilera zuzena. Erakusleen deklinabidea.
.Testuetan aditz-formak ezagutzea eta modu koherentean erabiltzea, arreta berezia eskainiz aditz laguntzaileko ahalezkoari (nor-nork, nor-nori eta nor-nori-nork kasuetan).
.Eraman, ekarri eta erabili aditz trinkoen nor-nork kasuaren paradigma ezagutu eta erabiltzea, orainaldian eta lehenaldian.
.Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie banatzaileei, hurrenkera adierazten duten lokailuei, kontrastea, azalpena eta kausa adierazten dutenei, eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak nahiz lexikoak, bereziki nominalizazioak eta esanahi abstraktua (fenomenoa, elementua edo ezaugarria) duten hiperonimoen erabilerari.
.Aditz batek adiera batzuetan dauzkan jokabide sintaktiko desberdinak alderatzea, subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatzea, funtzio horien artean sartuz perpausaren forma dutenak (mendeko perpausak), eta jardueretan behar den sintaxiaren inguruko terminologia erabiltzea: esakunea, esaldia eta perpausa; izen-sintagma eta aditz-sintagma; subjektua, aditza eta osagarriak; mendeko perpausak.
.Esakuneak estilo kohesionatu batez osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpaus independenteak, koordinatuak edo alboratuak mendeko erlazio logikoak adierazten dituzten bestelako mendeko perpaus bihurtzea: kausazkoak, ondoriozkoak, baldintzazkoak eta kontzesiboak.
.Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatikaren kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea (elkarketa eta eratorpena).
.tz/ts eta z/s bereiztea.
.Eskolako hiztegiek eta kontsultarako beste obra batzuek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki aditzen jokaera sintaktikoari buruzkoak (aditzaren erregimena) eta erregistroarekin eta araudiarekin loturikoak.
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea.
.Ortografia arauak ezagutzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea: H letraren erabilera zuzena, hitz elkartuak nola idatzi, puntuazio markak (bereziki koma perpaus elkartuetan eta diskurtso markatzaileak erabiltzerakoan; komatxoak zitak emateko modu gisa), eta aintzat hartzea haien balio soziala eta arau linguistikoa betetzeko beharra.
.Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea. Kalko oker batzuk zuzentzea.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera inferitzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Ahoz emandako jarraibideak eta arauak ulertzea; erreportaje eta elkarrizketetatik ideia nagusiak eta informazio berariazkoak ateratzea, gai akademikoei buruzko aurkezpen laburren garapenarekin jarraitzea eta hura eskema eta laburpen moduan islatzea.
Irizpide honekin, egiaztatuko da ea ikasleak gai diren ahoz jasotako arau eta jarraibideak, edo gutxienez ere haien funtsezko puntuak, berriz emateko; gai diren irratiz nahiz telebistaz emandako erreportaje bateko gai orokorra eta garrantzizko alderdiak azaltzeko, edo elkarrizketatuaren iritzi aipagarrienak edo elkarrizketa-egileak hari buruz ematen duen profila; azkenik, gai diren eskema eta laburpen moduan emateko ahozko aurkezpen ez oso luze eta egitura argiko baten gai orokorra eta atalak, betiere eskolako irakasgaiekin eta beste kontsulta lan batzuekin loturiko gaiekin ari garela.
2. Informazio zehatzak ateratzea eta alderatzea eta helburua identifikatzea gizarteko kide gisa jarduteko gehien erabiltzen diren testu idatzietan; jarraibideak jarraitzea esparru publikoetan eta nolabaiteko konplexutasuna duten ikaste prozesuetan, gai orokorra eta bigarren mailako gaiak inferitzea; informazioa antolatzeko modua bereiztea.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleak gai diren galdera jakin batzuetan erabilitako hitzez bestelakoekin adierazita ager daitezkeen informazio zehatzak ateratzeko eta gai diren iturri desberdinetatik heldutako informazioak alderatzeko; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita ...) eta komunikazio helburua identifikatzen dituzten, haiek esplizituak agertzen direneko adierazpideak ez agertu arren; beren giza esperientziatik hurbil dauden esparru publikoetan eta ikasteko egoeretan, nolabaiteko konplexutasuna duten prozesuak badaude, jarduerak egiteko jarraibideak betetzen dituzten; testu bateko gai orokorrak eta bigarren mailako gaiak identifikatzen dituzten, haiek esplizitu agertzen direneko esakuneak ezagutuz ez ezik, testuan errepikatzen diren informazioetatik haiek inferituz ere; aurkezpen eta azalpen baten elementuen arteko erlazioa ezartzen duten, eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten.
3. Narratzea, aurkeztea, azaltzea, laburtzea eta komentatzea paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzeko eta errebisatzeko garrantzia baloratuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Maila honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten egitateak eta esperientziak argitasunez narratzen eta komentatzen foroetan eta eguneroko pertsonaletan, euskarri inprimatuan nahiz digitalean; ba ote dakiten esparru publikoko testuak osatzen, bereziki erregelamenduak, zirkularrak, deialdiak eta bileretako aktak, genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten erreportaje eta elkarrizketak idazten, informazioa hierarkikoki antolatuz; ba ote dakiten narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten iturriak kontsultatzea eskatzen duten gaiei buruzko aurkezpen eta azalpenak egiten, irakurleei irakurgai arin bat eskainiz eta informazio garrantzitsuak emanez; ba ote dakiten lan proiektuak azaltzen eta haien ondorioen berri ematen. Halaber, baloratuko da testu idatzien aurkezpen txukunak egitea, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
4. Ahozko aurkezpen errazak egitea gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalekoak izan eta ikaslearen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
Irizpide honekin neurtu nahi da ikasleak gai diren fenomeno natural bati buruzko azalpenak emateko, edo egitate historiko, gatazka sozial eta abarrei buruzkoak, betiere beren interesekoak. Kontua da entzuleek egitateen deskribapen argia eta haiek azaltzeko arrazoien ulermen nahikoa lortu ahal izatea. Bereziki baloratuko da ikus-entzunezkoez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiez baliatzea ahozko azalpenak laguntzeko.
5. Adinerako egokia den eta ikasitako literatur garaiekin lotuta dagoen obra oso bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ebaluatzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua ebaluatzea; obraren esanahia funtsean kokatzea haren edukiaren eta norberaren esperientziaren arabera.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, ikasitako literatur garaiekin lotutako obra osoen irakurketa pertsonala eginez (horien barnean egokitzapen eta birsortze lan modernoak). Testua modu kritikoan hartuko dute; edukia ebaluatuko dute, kontuan hartuz haren testuinguru historikoa, egitura orokorra, generoaren elementu bereizgarriak, hizkuntzaren erabilera (erregistroa eta estiloa) eta egilearen ikuspuntua eta ofizioa. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.
6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu-zatiak ulertzeko eta baloratzeko, eta erreparatuko zaio errepikatzen diren gaiak agertzeari, hizkuntza poetikoaren balio sinbolikoari eta generoen, forma literarioen eta estiloen bilakaerari.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testu literariotik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Kontuan hartuko da gai eta motiboak ulertzea, gai jakin batzuen errepikapenaz ohartzea (maitasuna, denbora, bizitza, heriotza), generoak eta haien bilakaera, oro har, ezagutzea eta elementu sinbolikoen eta baliabide erretorikoen eta haiek testuan duten funtzionaltasunaren balorazioa egitea.
7. Irakurritako eta komentatutako obren, haiek agertzen diren testuinguruaren eta literaturaren historiako egile garrantzitsuenen arteko erlazioak ezagutzen direla erakustea, informazio eta sintesi edo imitazio eta birsortze lan bat eginez, paperean nahiz euskarri digitalean.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ea ulertzen duten literaturaren fenomenoa testuinguru historiko jakin batean izaten den jarduera komunikatibo eta estetiko bat dela; horretarako lan pertsonala eginen dute, paperean nahiz euskarri digitalean, non laburbilduko baita egile, obra edo garai bati buruz lortutako informazioa; halaber, proposa daiteke testu bat osatzea eta hartan gelan erabilitako ereduetako bat imitatzea edo birsortzea. Horrela egiaztatzen ahalko da XX. mendeko olerkariak eta XIX. eta XX. mendeetako narrazio-egileak eta narrazio-egile garaikideak eta haien lanak ezagutzen direla.
8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta maila honetako berezko testuen osatze eta berrikuspen lanak gero eta autonomia handiagoarekin egiteko.
Irizpide honekin jakin nahi da ikasleek hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk barneratzen eta erabiltzen dituzten, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Honakoei erreparatuko zaie bereziki: deixiaren aldaera sozialak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak), lokailu banatzaileak, hurrenkera, kontrastea, azalpena eta kausa adierazteko lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak, gramatikalak nahiz lexikoak, bereziki nominalizazioak eta hiperonimo abstraktuak; ahalezkoaren eta aditz trinkoen balioak; aditz baten aldaera desberdinek dauzkaten jokabide sintaktiko desberdinak, eta eduki bera eskema sintaktiko desberdinen bidez adieraztea; perpaus koordinatuak; kausazko, ondoriozko eta baldintzazko esaldiak eta esaldi kontzesiboak zuzen erabiltzea. Egiaztatuko da ondoko ezagutzak finkatu diren: arau ortografikoen ezagutza praktikoa; komaren erabilera perpaus elkartuetan eta markatzaile diskurtsiboekiko loturan; komatxoak zitak egiteko modu gisa; kalko oker batzuk zuzentzea, eta Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea.
9. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzea jardueretan.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko behar den oinarrizko terminologia ezagutzen den. Maila honetan, aurreko mailan erabilitako terminologia erabiltzeaz gainera, egiaztatuko da honakoen terminologia ere ezagutzen den: izen sintagma eta aditz sintagma eta osagarriak; elipsia; hitz mota desberdinen funtzio sintaktiko bereizgarriak. Eskolako hiztegietan informazio gramatikal orokorra lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.
10. Euskalki nagusiak zein diren ezagutzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ea ikasleek identifikatzen eta ezagutzen dituzten euskalki nagusiak eta haiei buruz historian zehar egin diren sailkapenak. Bonaparte, Azkue, Zuazo eta abar.
11. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
12. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategiak identifikatu, erabili eta ahoz azaltzea.
Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituen beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.
13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagorekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Irizpide honekin baloratu nahi da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikaskuntzarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta daukaten jarrera.
LAUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
.Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren testuak, arreta berezia jarriz irratiak edo telebistak emandako eztabaidetan eta entzuleen iritzietan.
.Irakasgaien edukiekin lotura duten eta esparru akademikoan egiten diren aurkezpen, azalpen edo hitzaldiak ulertzea.
.Aktiboki parte hartzea esparru akademikoak berezkoak dituen komunikazio egoeretan, bereziki jardueren plangintza egiteko proposamenetan eta lanen jarraipenari eta ebaluazioari buruzko txostenen aurkezpenean.
.Gaurkotasuneko gai bati buruz komunikabide batzuetatik hartutako informazioa azaltzea eta ikuspuntu desberdinak eta komunikabide horietan adierazitako iritziak kontrastatzea, betiere ahozko elkarreraginen gainetik dauden arauak errespetatuz.
.Ahozko aurkezpen ongi egituratuak egitea jarduera akademikoarekin edo gaurkotasuneko kontuekin zerikusia duten eta ikuspuntu desberdinak sorrarazten dituzten gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.
.Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.
-Testuak:
-Argudiozko testuak: iruzkinak, kontra-argudioak, argudio zientifikoak eta testu administratiboak (erreklamazioa, eskaria).
-Azalpen testuak: hitzaldia.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Diskurtsoaren elementuak gordetzea, oharrak hartuz, eskemak eta krokisak erabiliz eta abar.
.Identifikatzea: elementu inplizituak, aurreiritziak, gainulertuak, zentzu bikoitzak, anbiguotasunak, elipsiak, igorlearen jarrera (intonazioa, bolumena), diskurtsoaren tonua (oldarkortasuna, ironia, umorea, iseka eta abar), hitzez besteko elementuak ...
.Informazioa eta iritzia bereiztea, eta ongi justifikaturiko argudioak eta gaizki justifikaturikoak.
.Gai berri bat jadanik ezagutzen den beste batekin lotzea.
.Azalpenak grabazioen bidez, oharrak hartuz edo beste bide batzuetatik analizatzea eta norberaren ulermena baloratzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Ikuspuntu eta jarrera desberdinak onartzen dituen ahozko azalpen bat prestatzea.
.Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bat prestatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Argitasunez hitz egitea, ildoa galdu gabe, gidoira behin eta berriz jo gabe, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
.Hitz egiteko txandak eta kortesiazko formulak eraginkortasunez erabiltzea. Esku hartzeko une egokia hautatu eta ongi aprobetxatzea. Diskurtsoa zaintzea: erritmoa, abiadura, etenak, intonazioa eta abar. Hitzez besteko elementuak: begirada, keinuak, mugimenduak eta abar.
.Entzuleen arreta erakartzea eta hari eustea estrategia desberdinen bitartez (bolumena, tonua aldatzea, umorea, adibideak jartzea).
.Behar ez diren errepikapenak saihestea; informazio akastunak eta egokiak ez diren ideiak eta informazioak identifikatzea.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testu konplexu samarrak ulertzea; esate baterako, lege-xedapenak, kontratuak, liburuxkak eta erakundeetako eta merkataritza arloko gutunak.
.Komunikabideetako testu konplexu samarrak ulertzea, arreta berezia eskainiz iritzi-generoei; esate baterako editorialak edo zutabeak.
.Esparru akademikoko testu konplexu samarrak ulertzea, arreta berezia jarriz hiztegien, glosarioen eta bestelako informazio iturrien kontsultan, euskarri desberdinetan; saiakeren zatiak horren barnean sartuko dira.
.Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.
.Besteen iritziekiko interesa eta errespetua izatea.
.Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea, esate baterako, foroak, eskari eta eskabideak, erreklamazioak, curriculum vitaea eta liburuxkak.
.Komunikabideetako testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea; esate baterako, zuzendariarentzako gutunak eta iritzi-artikuluak (editorialak eta zutabeak), euskarri idatzirako nahiz digitalerako direnak, adierazpenerako eta pertsuasiorako baliabideak eraginkortasunez erabiliz.
.Paperean edo euskarri digitalean esparru akademikoko testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea, bereziki aurkezpen testuak, azalpen testuak eta argudiozko testuak, iturri desberdinetatik lortu eta eskemen, mapa kontzeptualen eta laburpenen bidez antolatutako informazioa erabiliz sortutakoak; halaber, lan eta ikasketei buruzko proiektuak eta txostenak egitea.
.Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta jokabidea erregulatzeko bitarteko gisa.
.Testu idatzien aurkezpen txukunak egiteko interesa, paperean nahiz euskarri digitalean, arau gramatikalak, ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
-Testuak:
-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko era askotako testuak: curriculum vitaea, eskabidea, eskaria, posta elektronikoa, erreklamazioa eta abar.
-Argudiozko testuak, ikuspuntua eta kontraargudiatzea.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Irakurtzeko prozesuan estrategiak aplikatzea: irakurri aurretik, aurre-irakurketa (aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, gauzak iragartzea), irakurketa, irakurri eta ondorengoa.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testu baten informazio garrantzitsua lortzea; gaiari buruzko ezagutzekin erlazionatzea; gai orokorra eta bigarren mailako gaiak inferitzea; testuaren atalak elkarrekin erlazionatzea.
.Testuen oinarrizko ezaugarriak eta antolaketa identifikatzea.
.Iritzia osatzea testuaren formari eta hizkuntzari buruz eta edukiari eta antolaketari buruz.
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, eta harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Informazioa iturri desberdinetan bilatzea (bibliografikoak, ikus-entzunezkoak, digitalak) eta ezinbestekoa den informazioa hautatzea.
.Azalpen testuaren plangintza egitea: ideiak antolatzea, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan kateatzea, testua egituratzea (sarrera, garapena -zerrendatzea, konparaketa, kausa eta ondorioa, deskribapena, narrazioa ...- eta ondorioa).
.Testuak dioena eta hura adierazteko bideak testu motaren eta hartzailearen arabera egokitzea. Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Testu mota bat beste batera bihurtzea (komikia edo olerki bat narrazio edo deskribapen testu bihurtzea; istorio bat zinemarako gidoi bihurtzea; ipuin bateko zati bat albiste bihurtzea ...).
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Hezkuntza literarioa.
.Euskal idazleen eleberriak eta kontaerak irakurtzea.
.Olerki garaikideen irakurketa komentatua egitea eta errezitatzea, arreta bereizia eskainiz sinbolismoak eta abangoardiek hizkuntza poetikoari egindako ekarpenei, olerkiak baloratuz erabilitako elementu sinbolikoen arabera eta baliabide erretoriko eta metrikoen arabera.
.Narraziorako egitura eta ahots desberdinak eskaintzen dituzten kontaera garaikideen irakurketa komentatua.
.Idatzizko literaturaren hasierako (XVI-XVIII mendeak) egile eta lan nagusiak ezagutzea: Etxepare, Lazarraga, Leizarraga, Axular, Oihenart, Larramendi eta apologistak, eta abar.
.Olerkari garaikide batzuk eta haien lanak ezagutzea: Bernardo Atxaga, Tere Irastorza, Itxaro Borda, Olasagarre, Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre eta abar.
.Helburu literarioko testuak osatzea eta irakurketei buruzko lanak egitea.
.Ikastetxeko liburutegia eta inguruko liburutegiak autonomia handi samarrarekin erabiltzea.
.Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta beste mundu, garai eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ulermena:
.Aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, iragartzea (titulutik, garaitik, egiletik, generotik eta abarretatik abiatuta).
.Norberaren ulermena kontrolatzea.
.Interpretazioa, inferentzia.
.Testuak generoaren arabera konparatu eta bereiztea.
.Testuetan baliabide estilistikoak analizatzea. Hizkuntza batuan erabiltzen diren batzuk antzematea.
-Irakurketa adierazkorra:
.Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz. Dramatizazioa eta kantua.
-Balorazioa:
.Egitate literarioari buruzko esperientzien gaineko elkarrizketa eta kontrastea: irudiak, oroitzapenak, ustekabeak, aurkikuntzak, gogoetak, esperientziarekin edo bizitzarekin eginiko konparaketak, kulturen artekoak ... testuak iradokiko zituenak.
.Testuan inplizituak edo agerikoak diren baloreen analisia.
.Balorazio kritikoa: iritzi propioen arrazoitze egokia.
.Liburu baten irakurketatik abiatuta, testu pertsonalak idaztea: balorazioa, pertsonaientzako gutunak, iritzi justifikatua eta abar.
-Literatur testuak sortzea:
.Literatur testuak sortzea, erreferente literarioak imitatuz eta eraldatuz.
.Literatur testu berriak sortzea, norberaren produkzioaren plangintza eginez eta testuak sortuz eta berrikusiz; egitura, kontzeptuak, mekanismo narratiboak eta estilokoak behatuz eta analizatuz; ereduak erabiliz.
.Literatur lehiaketetan parte hartzea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
.Hizkuntzaren erabileran, gizarteko esparru desberdinetan, eragina duten erregistro eta faktore desberdinak ezagutzea, eta komunikazio egoeraren inguruabarren arabera erregistro egokia erabiltzearen garrantzia aintzat hartzea.
.Euskararen historia ezagutzea: jatorrietatik euskara estandarra sortu zen arte. Hizkuntza estandarraren definizioa eta hari buruzko gogoeta.
.Nafarroako hizkuntzen aniztasuna (hizkuntzak eta euskalkiak) eta hura sortu duten faktore historikoak ezagutzea. Elebitasuna eta diglosia.
.Izenen, adjektiboen, izenordain pertsonalen eta erakusleen deklinabidea ezagutzea.
.Aditz laguntzailea subjuntiboan erabiltzea.
.Hitanoaren oinarrizko ezagutza.
.Azalpen eta argudiozko testuetan subjektibotasuna adierazteko modu batzuk ezagutu eta erabiltzea; forma deiktikoek komunikazio egoeren arabera harten zituzten aldaerak identifikatu eta erabiltzea.
.Testuak lotzeko prozedurak -arreta berezia eskainiz kausazko, ondoriozko, baldintzazko eta alegiazko lokailuei- eta barne erreferentziako mekanismo gramatikal eta lexikoak identifikatu eta modu gogoetatsuan erabiltzea, norberaren testuak berrikusteko autonomia areagotuz.
.Perpausak koordinatzean eta mendeko perpausak sortzean eta kontatutako diskurtsoan (zuzeneko estilotik zeharkako estilora pasatzea), denborazko korrelazioa ezagutu eta modu koherentean erabiltzea.
.Perpausaren eskema semantikoa eta sintaktikoa ezagutzea; esakuneak sortu eta eraldatzea eskema horien arabera eta jardueretan behar den terminologia semantikoa erabiltzea: esakunea, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua; subjektua, aditza eta osagarriak; mendeko perpausak.
.Esakuneak estilo kohesionatuaz osatzeko prozedurak erabiltzea, eta ondoko terminoez baliatzea: aposizioa, adjektiboa eta erlatibozko perpaus azaltzaileak; gerundioa; perpaus koordinatua (emendiozkoa, disjuntiboa, adbertsatiboa eta ondoriozkoa); mendeko perpaus kausazkoa, ondoriozkoa, baldintzazkoa, kontzesiboa eta helburuzkoa.
.Hitzen forma (kategoria gramatikala) eta funtzioa bereiztea, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena) eta sintaktikoak ezagutzea.
.tz/ts eta z/s bereiztea.
.Hizkuntzari buruzko hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea (gramatikalak, semantikoak, erregistroari buruzkoak eta arauei buruzkoak).
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak nolabaiteko autonomiaz erabiltzea.
.Ortografia arauak ezagutzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea. H letraren erabilera zuzena, hitz elkartuak nola idatzi, puntuazio markak (bereziki koma perpaus elkartuetan eta diskurtso markatzaileak erabiltzerakoan; komatxoak zitak emateko modu gisa), marratxoaren eta parentesiaren erabilera tartekietan eta komatxoen erabilera adierazkorrak. Aintzat hartzea haien balio soziala eta arau linguistikoa betetzeko beharra.
.Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea. Kalko okerrak zuzentzea.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera inferitzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo baliabide digital eta informatikoak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Nolabaiteko luzera duten aurkezpenen edo hitzaldi ez oso luzeen ideia nagusiak eta datu garrantzitsuak ateratzea, eta komunikabideetako edo eskola esparruko deklarazio edo eztabaida publikoetako helburuak, tesiak eta argudioak identifikatzea.
Irizpide honekin jakin nahi da ikasleak gai diren ahozko aurkezpenen eskema eta laburpenak egiteko, pertsuasio erako deklarazio publikoetako edo eztabaida publikoetako nahiz eskola esparruko eztabaidetako helburuak, tesiak eta argudioak jasoz.
2. Helburua identifikatu eta kontrastatzea esparru publikoko eta komunikabideetako idazkietan; gizarteko bizitza eta ikasketa prozesu konplexuak erregulatzen dituzten jarraibideak ulertzea; gai nagusia eta bigarren mailako gaiak inferitzea; informazioa nola antolatzen den bereiztea; azalpenak eta argudioak alderatzea, eta erabilitako hizkuntza prozeduren eraginkortasuna epaitzea.
Irizpide honek balio du ebaluatzeko ikasleek, gizarteko kide gisa eta komunikabideetan jarduteko testu erabilienetan, (zuzendariarentzako gutuna, iritzi-zutabeak, publizitatea) hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita ...) eta komunikazio helburua identifikatzen dituzten; beren giza esperientziatik hurbil dauden esparru publikoetan eta ikasteko egoeretan, nolabaiteko konplexutasuna duten prozesuak badaude, jarduerak egiteko jarraibideak betetzen dituzten; testu bateko gai nagusia eta bigarren mailako gaiak inferitzen dituzten testuan errepikatzen diren informazioetatik eta beren ezagutzetatik abiatuta; azalpen baten eta argudiozko testu baten atalen arteko erlazioa ezartzen duten, ideiak antolatzeko teknikak aplikatuz; egitate baten azalpenen arteko eta aurkako argudioen arteko desberdintasunak identifikatzen dituzten, eta gai ote diren hizkuntza prozedura batzuek (erregistroa, testuaren antolaketa, figura erretorikoak) testu baten eraginkortasunean (argitasuna, zehaztasuna, pertsuasio ahalmena) duten eragina epaitzeko.
3. Aurkeztea, azaltzea, argudiatzea, laburtzea eta komentatzea paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzeko eta errebisatzeko garrantzia baloratuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Ikasturte honetan ebaluatuko da ikasleek esparru publikoko testuak osatzen ba ote dakiten -esate baterako, foroak, eskariak eta eskabideak, erreklamazioak, curriculum vitaea eta informazio eta publizitate liburuxkak- genero horien konbentzioen arabera; iritzia emateko kazetaritza testuak idaztea, adierazpen eta pertsuasio baliabideak eraginkortasunez erabiliz; aurkezpenak, azalpenak eta argudioak laburtzea, jatorrizko testuaren oinarrizko elementuak birsortuz; aurkezpenak, azalpenak eta argudioak osatzea iturri desberdinak erabiliz eta irakurketa arina bermatuz; lanerako proiektuak azaltzea eta ondorioen berri ematea. Halaber, baloratuko da testu idatzien aurkezpen txukunak egitea, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.
4. Ahozko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea jarduera akademikoarekin edo gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalarekin zerikusia duten eta ikuspuntu eta jarrera desberdinak sorrarazten dituzten gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
Irizpide honekin behatu nahi da ea ikasleak gai diren gai bati buruzko aurkezpen bat egiteko, idatzizko oharren laguntzarekin eta, agian, beste baliabide batzuen laguntzarekin -horma-irudiak edo diapositibak-, haren aurrean ikuspuntu desberdinak seinalatuz eta aldeko eta aurkako arrazoiak emanez, halako moduan non entzuleei datu garrantzitsuak eta irizpideak emanen zaizkien jarrera propio bat izan dezaten. Bereziki baloratuko da ikus-entzunezkoez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiez baliatzea ahozko aurkezpenak laguntzeko.
5. Euskal idazleen kontaera luze samarren eta eleberrien irakurketa pertsonala egin eta hari buruzko iritzi ongi argudiatua ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ebaluatzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua eta ofizioa ebaluatzea; obraren esanahia kokatzea haren edukiaren eta norberaren esperientziaren arabera.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, euskal idazleen lanak irakurriz. Ikasleek testua modu kritikoan hartuko dute; haren edukia, egitura orokorra, generoaren bereizgarrien erabilera ebaluatuko dituzte, arreta berezia eskainiz hurrenkera kronologikoari eta narratzailearen ahotsari edo ahotsei, hizkuntzaren erabilerari (erregistroa eta estiloa), eta egilearen ikuspuntuari eta ofizioari. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukien eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonal ongi argudiatua eman beharko dute.
6. Ezagutza literarioak erabiltzea testu laburrak edo testu-zatiak ulertu eta baloratzeko, arreta berezia eskainiz literatura garaikidean generoetan eta formetan eginiko berrikuntzei (bertsogintzan eta hizkuntzan).
Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testu literariotik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Kontuan hartuko da gaiak eta motiboak ulertzen diren eta ikasleak konturatzen diren gai batzuk behin eta berriz agertzen direla, eta gai berriak ere agertzen direla; literatura garaikideko generoak eta haien ezaugarri eta berritasunak ezagutzen dituzten, oro har; halaber, sinbolismoak eta abangoardiek hizkuntza poetikorako egin dituzten ekarpenak ezagutzen dituzten.
7. Irakurritako eta komentatutako obren, haiek agertzen diren testuinguru historiko eta literarioaren eta lehenengo euskal idazle garrantzitsuenen eta olerkari garaikideen arteko erlazioak azaltzea, informazio eta sintesi lan bat eginez, balorazio pertsonala eginez edo imitazio eta birsortze lan bat eginez, paperean nahiz euskarri digitalean.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ulertzen duten literaturaren fenomenoa testuinguru historiko jakin batean izaten den jarduera komunikatibo eta estetiko bat dela; horretarako lan pertsonala eginen dute, paperean nahiz euskarri digitalean, non laburbilduko baita egile edo obra bati buruz lortutako informazioa; halaber, proposa daiteke testu bat osatzea eta hartan gelan erabilitako ereduetako bat imitatzea edo birsortzea. Horrela, egiaztatzen ahalko da ikasleek lehenengo euskal idazleen, olerkari garaikideen eta haien lanen ezagutza barneratu dutela.
8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta testuen osatze eta berrikuspen lanak modu autonomoan egiteko.
Irizpide honekin jakin nahi da ikasleek hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutzak erabiltzen dituzten testuak ulertu eta osatzeari dagokionez, eta testuak berrikusterakoan autonomiaz erabiltzen diren. Egokitasunaren eta kohesioaren alderdi guztiak baloratuko dira, eta bereziki honakoak: subjektibotasunaren adierazpena (iritzia, balorazioa, ziurtasuna, zitak sartzea) eta deixiaren aldaera espresiboak (konfiantza- eta kortesia-formulak); perpaus bakun eta konplexuak erabiltzea eskema semantiko eta sintaktiko desberdinekin; lotura prozedurak eta, zehazki, kausa, ondorioa, baldintza eta hipotesia adierazteko lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak; estilo kohesionatuko esakuneak osatzeko prozedura desberdinak (perpaus-eraiketen eta izen-eraiketen arteko alternatiba; justaposizioaren, koordinazioaren eta mendeko perpausen artekoa - mendeko perpaus kausazkoa, ondoriozkoa, baldintzazkoa, kontzesiboa eta helburuzkoa-). Ebaluatuko da, halaber, ondokoak ezagutzen diren: subjuntibozko aditz laguntzailea, hitanoa eta deklinabidea.
Aurreko mailetan ebaluatu diren arauez gainera, honakoak hartuko dira aintzat: ortografia; puntuazioak perpausaren eta testuaren antolaketa kohesionaturako egiten duen ekarpena; marratxoaren eta parentesiaren erabilera tartekietan, eta komatxoen erabilera adierazkorrak. Halaber, ebaluatuko da kalko oker batzuk zuzentzea eta Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea.
9. Terminologia linguistiko egokia ezagutu eta erabiltzea jardueretan.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da gelako ezagutza gramatikalak eta jarduerak aipatzeko behar den terminologia egokia ezagutu eta erabiltzen den. Egiaztatuko da ikasleek aurreko mailetan barneratutako terminologia eta maila honetan sartutakoa noraino ezagutzen duten. Egiaztatuko da, halaber, hitzen forma eta funtzioa bereizten diren, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hizkiak) eta sintaktikoak ezagutzen diren. Hiztegietan eta bestelako kontsulta lanetan mota guztietako informazio linguistikoak lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.
10. Euskara estandarra sortu zen arteko euskararen historia ezagutzea. Hizkuntzen arteko harremanetatik heldu diren fenomenoak ezagutzea: elebitasuna eta diglosia.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek euskara estandarra sortu arteko euskararen historia ezagutzen duten, eta hizkuntzen harremanetatik heldu diren fenomenoak ezagutzen ditzuten: elebitasuna, diglosia eta abar.
11. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
12. Ikasteko erabili diren estrategiak identifikatu, erabili eta azaltzea; erabil daitezkeen beste batzuen adibideak jartzea eta ikasteko helbururako egokienak zein diren erabakitzea.
Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten, lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinen aplikazio autonomoa eginez; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituen beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo; norberaren ikaskuntza ebaluatzen parte hartzea; edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.
13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagorekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Irizpide honekin baloratu nahi da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikaskuntzarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak ikasgelan lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta daukaten jarrera.
EUSKARA - A EREDUA (L2)
Helburuak.
Etapa honetan, Euskara irakasgaiaren irakaskuntzak honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
1. Ahozko testu argietako eta hizkuntza estandarra erabiltzen den komunikazio egoera desberdinetako informazio orokorra eta berariazkoa entzun eta ulertzea, errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartuz.
2. Ahoz hitz egitea eta elkarreraginean jardutea komunikazioko ohiko egoeretan, modu ulergarri eta egokian eta autonomia handi samarrarekin: esperientziak, gertaerak, desioak eta asmoak deskribatzea, eta iritziak laburki justifikatzea edo planak azaltzea.
3. Ikasleen gaitasunetarako eta interesetarako egokia den maila bateko testuak irakurri eta ulertzea, informazio orokorra eta berariazkoa ateratzeko, eta irakurketa gozamenerako eta norberaren aberastasunerako iturri gisa erabiltzea.
4. Testu errazak idaztea helburu desberdinekin, era askotako gaiei buruz, kohesioa eta koherentzia lortzeko behar diren baliabideak erabiliz.
5. Hizkuntzaren oinarrizko osagai fonetiko, lexiko, egiturazko eta funtzionalak erabiltzea komunikazioko testuinguru errealetan.
6. Ikaskuntzan autonomia garatzea, ikasteko prozesuei buruz gogoeta egitea eta hizkuntzara beste hizkuntza batzuetan eskuratutako komunikazioko edukiak eta estrategiak transferitzea.
7. Ikasteko estrategiak eta eskura dauden bide guztiak (liburutegiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta abar) erabiltzea ahozko eta idatzizko informazioa lortu, hautatu eta aurkezteko.
8. Euskara eta hizkuntzak, oro har, baloratzea, jatorri, hizkuntza eta kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikazioa eta elkar ulertzea bideratzeko, era guztietako bazterkeriak eta estereotipo linguistiko eta kulturalak saihestuz.
9. Nafarroako eleaniztasuna ezagutu eta errespetatzea, aldaera linguistikoen erabileraren aurrean jarrera positiboa edukitzea eta hizkuntzekiko, hiztunekiko eta kulturarekiko errespetua izatea.
10. Hizkuntza aintzat hartzea informazioa eskuratzeko tresna gisa eta era guztietako edukiak ikasteko erreminta gisa.
11. Dimentsio soziokulturala ezagutu eta lantzea.
12. Harbera izatea eta norberaren buruarekiko konfiantzako jarrera edukitzea ikasteko gaitasuna eta hizkuntzaren erabilera direla eta.
LEHEN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
-Entzutea:
.Ikasgelako jarduerekin lotura duten ahozko mezu laburrak entzun eta ulertzea: jarraibideak, galderak, iruzkinak, elkarrizketak, deskribapenak eta narrazio laburrak.
.Entzuten denaren eduki orokorra iragartzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Ahozko testuetan eguneroko gaiei eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko berariazko informazioa lortzea: zenbakiak, prezioak, ordutegiak, izenak edo lekuak, euskarri desberdinetan aurkeztuak.
-Hitz egitea eta hizketan aritzea:
.Ahozko testu laburrak sortzea, egitura logiko batekin eta ebakera egokiarekin, betiere eskema baten edo aldez aurretik prestaturiko materialen laguntzarekin.
.Besteekin ahoz komunikatzea, egitura nahikoa errazekin, eguneroko bizitzako gaietatik hurbil dauden alderdiei buruz: kirolak, aisia, zaletasunak, bidaiak musika, harreman pertsonalak eta abar.
.Elkarrizketa labur eta errazetan parte hartzea ikasgelan bertan, bai eta norberaren bizipen eta interesekin loturiko egoeren simulazioetan ere.
.Irakasleak eta ikaskideek ikasgelako jardueretan eskatutako informazioetarako egokiak diren erantzunak erabiltzea.
.Komunikazioan etenak gainditzeko estrategiak garatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuak erabiliz gauzak ahoz adierazteko, bikoteka edo taldeka eginiko jardueretan: gauzak errepikatzeko eta argitzeko eskatzea, besteak beste.
-Testuak:
-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak (erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua) eta abar.
-Narrazio testuak.
-Elkarrizketak: elkarrizketa.
-Azalpen testuak: azalpena, laburpena, glosarioak, ondorioak eta abar.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak eta hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (ilustrazioak, tonua) erabiltzea, gai orokorra ezagutzea, entzuten denari buruzko oharrak hartzea, hiztegian kontsulta egitea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Igorlearen asmoa harrapatzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Gai edo ideia orokorra identifikatzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (galdera zuzenak, inferentziak eta abar), funtsezkoa hautatzea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
.Testu mota identifikatzea: deskribapenak, narrazioak, elkarrizketak, jarraibideak eta abar.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Elkarrizketaren dinamika aplikatzea parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako.
.Minutu batzuetako ahozko aurkezpen bat egitea ikasleari interesgarria zaion topiko bati buruz; aldez aurretik prestaturiko eskema eta material osagarriak eskuratuko zaizkio (ikus-entzunezko baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak). Horri buruzko mahainguru labur bat egitea.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Jarduerak egoki ebazteko oinarrizko jarraibideak ulertzea.
.Berariazko informazioak orokorrean ulertzea eta identifikatzea jatorrizko testu errazetan eta testu egokituetan; testuak paperean nahiz euskarri digitalean egonen dira eta adinaren arabera egokitutako gai desberdinei buruzkoak izanen dira, eta lotura izanen dute curriculumeko beste irakasgai batzuen edukiekin eta ingurunearekin (kirolak, aisia, zaletasunak, bidaiak, musika, harreman pertsonalak ...).
.Adinaren, interesen eta gaitasun mailaren arabera egokitutako testuak autonomia handi samarrarekin irakurtzeko ekimena.
.Idatzizko ezaugarri eta konbentzio batzuk ezagutzea eta haiek ahozko hizkuntzarenetatik bereiztea.
.Irakurtzea, zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe, hiztegiaren ezaguera ona erakutsiz.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Idatzizko adierazpena garatzea, modu gidatuan, esate baterako esaldi eta paragrafo errazak osatuz edo aldatuz.
.Testu laburrak osatzea, ohiko gaiei buruz (kirolak, aisia, zaletasunak, bidaiak, musika, harreman pertsonalak ...), kohesioa lortzeko oinarrizko elementuak erabiliz, komunikazio asmo desberdinekin, betiere ereduak erabiliz eta idatzizko testugintzaren prozesuan estrategia funtsezkoenak erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikustea).
.Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia aitortzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak (erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua) eta abar.
-Narrazio testuak.
-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.
-Azalpen testuak: azalpena, laburpena, glosarioak, ondorioak eta abar.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta irakurriko dena iragartzea.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (laburpenak).
.Irakurriaren ulermenaren oinarrizko estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea testu-elementuen eta testuaz besteko elementuen laguntzarekin, aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, esanahiak testuinguruaren arabera inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz; hiztegia kontsultatzea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Testuaren ezaugarriak, atalak eta antolaketa identifikatzea.
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testuaren edukia baloratzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen plangintza egitea eta haiek osatzea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Testuak lantzea denborazko markatzaile, lokailu eta aditz-denbora egokiak erabiliz.
.Testu bat berridaztea jarraibide batzuena arabera (narratzailea, testu mota, egitura mota aldatzea eta abar).
.Letra argi eta irakurgarriaz idaztea, aurkezpen txukunarekin.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, irakaslea eta abar) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Hizkuntza ikasgelan komunikatzeko tresna bat, era askotako edukiak ikasteko erreminta bat eta gizartean erabiltzekoa dela ezagutu eta baloratzea.
.Hizkuntzarekin loturiko ohitura kultural propioak identifikatzea.
.Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak erabiltzea.
.Ezaugarri historiko eta geografiko batzuk ezagutzea, bide desberdinetatik informazioa lortuz: besteak beste, Interneten bidez, eta informazioaren eta komunikazioaren bestelako teknologien bitartez.
.Bertako literatur eta arte produkzioak ezagutzea; esate baterako, bertsoak, atsotitzak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, asmakizunak eta narrazioak.
.Kasuko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
.Errazen iragar daitezkeen eguneroko egoerekin loturiko egitura eta funtzio oinarrizkoak erabiltzea.
.Hizkuntzaren erabileran, oinarrizko elementu morfologiko ohikoenak identifikatzea: izena, aditza, adjektiboa, adberbioa, erakuslea eta abar.
.Izenaren eta adjektiboaren artean bereiztea; haien deklikabidea nor, nolakoa(k), nork, nori eta noren kasuetan, pluralean. Non, nondik, nora eta nongoa(k) kasuen deklinabidea pluralean.
.Izenordain pertsonalak ezagutzea, nor, nork, nori eta noren kasuetan, singularrean eta pluralean; erakusleen deklinabidea nor, nork, nori, noren, non, nondik, nora eta nongoa(k) kasuetan; galdetzaileen deklinabidea.
.Lekua adierazteko gehien erabiltzen diren postposizioak ezagutzea. noren gainean, noren ondoan, noren azpian eta abar.
.Modua, lekua eta denbora adierazteko gehien erabiltzen diren adberbioak aztertzea.
.Testuinguru zehatz eta egunerokoei eta curriculumeko beste arlo batzuetako edukiei dagozkien adierazpide arruntak, esaera errazak eta lexikoa erabiltzea; esate baterako, familia barneko harremanak, eskolako funtzionamendua, etxea, sukaldeko errezetak, eguraldia (eguraldiaren iragarpenak), oporretarako planak, egoera fisikoa eta aldartea, kulturarekin loturiko jai nagusiak, herri eta hirien izenak.
.tz/ts eta z/s bereiztea.
.Hitzen eta esaldien erritmoarekin eta intonazioarekin loturiko oinarrizko patroiak ezagutu eta erabiltzea.
.Aditzaren aspektu desberdinen bereizketan sakontzea.
.Ikastea eta erabiltzea aditz laguntzailearen indikatibozko orainaldiko eta lehenaldiko paradigmak, nor, nor-nork (nor 3. pertsona) eta nor-nori (nor 3. pertsona) kasuetan.
.Egon, joan, etorri eta ibili aditz trinkoak ezagutzea, indikatibozko orainaldian eta lehenaldian.
.Perpaus elkartuak ezagutzea: perpaus osagarriak, baiezkoak nahiz ezezkoak (-ela, -enik), kausazkoak (-elako), helburuzkoak (-t(z)eko, -t(z)era), emendiozkoak (eta, ere), konparaziozkoak (baino .....-ago, bezain), denborazkoak (aurretik, baino lehen, eta gero, ondoren) eta adbertsatiboak (baina).
.Testu-lokailu batzuk erabili eta ikastea: esate baterako, bazen behin batean, orduan, nire ustez eta abar.
.Adjektiboen eta adberbioen graduatzaileak erabili eta ikastea. errepikapena, oso ...
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea.
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak erabiltzen hastea.
.Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.
.L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak progresiboki erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta gidatua.
.Ahozko eta idatzizko produkzioak autoebaluatzeko eta autozuzentzeko estrategiak ikasten hastea.
.Akatsa ikasteko prozesuaren zati baten gisara onartzea eta hura gainditzeko jarrera positiboa izatea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
Ebaluazio irizpideak.
1. Aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko eguneroko gaiei buruzko elkarrizketetan ideia orokorra eta ideia berariazko garrantzitsuenak ulertzea, poliki eta argitasunez hitz egiten denean.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko elkarrizketan funtsezkoena ulertzeko, nahiz eta testuak osorik ez ulertu. Helburua izanen da, funtsean, jarraibideen, iruzkinen, galdera eta erantzunen, elkarrizketa laburren, deskribapenen eta narrazio laburren esanahia identifikatzea.
2. Ahoz komunikatzea, gai ezagunei edo aldez aurretik landutakoei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan parte hartuz; behar diren estrategiak erabiliko dira komunikazioaren jarraitutasuna errazteko, eta komunikazio asmoaren araberako diskurtso ulergarri eta egokia sortuko da.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ahoz komunikatzeko duten gaitasuna, gai ezagunei buruzko elkarrizketetan, errealetan nahiz simulatuetan, parte hartuz. Funtsean honelakoak izanen dira: galderak egitea eta erantzutea, ideiak eta informazioa elkarrekin trukatzea, aurresateko moduko egoeretan gai ezagunei buruzko bizipenak kontatzea, komunikazioa bermatuko duten baliabide linguistikoak eta estrategiak erabiliz. Produkzioek akats lexiko, morfosintaktiko edo fonetiko batzuk edukitzen ahalko dituzte, komunikazioa zailtzen ez badute.
3. Ideia orokorra ezagutzea eta informazio berariazkoa ateratzea, ikusizko baliabideen laguntzarekin, gai ugariri buruzko eta adinaren arabera egokitutako idatzizko testuetatik eta curriculumeko arlo batzuekin lotutako testuetatik.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek zenbateko gaitasuna duten era askotako testuak ulertzeko: jarraibideak, gutunak, deskribapen eta narrazio laburrak, mezuak, galdetegiak eta abar, irakurketarako oinarrizko estrategiak aplikatuz; esate baterako, esanahiak testuinguruaren edo ikusizko elementuen arabera inferitzea edo ezagutzen diren hizkuntzekin alderatzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, testuak irakurtzeko gaitasuna; testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egoten ahal dira, eta luze samarrak izanen dira, eta ikasteko edo irakurketarekin gozatzeko irakurriko ditu ikasleak, hiztegiaren laguntza erabiliz, behar badu. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurritako testuak ulertzen diren, aurretik isilik irakurrita.
4. Testu laburrak idaztea, egitura, funtzio eta lexiko egokiak erabiliz, bai eta kohesioaren oinarrizko elementuetako batzuk ere; ereduetatik abiatuko da ikaslea, eta ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak errespetatuko ditu.
Irizpide honekin oharrak, deskribapenak, gutun arruntak edo elektronikoak eta mezuak idazteko gaitasuna ebaluatu nahi da (oinarrizko testuak badira ere). Testuetan, maiz erabiltzen diren hitzak jasoko dira, ikasgelan landutako perpaus bakunek eta oinarrizko lokailuek osaturiko egitura elkartuak. Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean.
5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea, informazioa bilatzeko, mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
6. Elementu kultural edo geografiko batzuk identifikatzea eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleek testuinguru soziokultural eta geografikoko ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk ezagutzen dituztela, eta interesgarri zaizkiela eta aintzat hartzen dituztela kultur azturak, eta errespetuzko jarrera dutela gure erkidegoko balore eta jokabideekiko.
7. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, hala norberaren produkzioetan nola gainerakoen produkzioak ulertzerakoan.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, hala norberaren produkzioetan nola gainerakoen produkzioak ulertzerakoan.
8. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.
9. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea bideratzen duen zuzentasun formalaren beharraz.
BIGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
-Entzutea:
.Ikasgelako jardueretan ohiko jarduerei buruz azaldutako mezuak entzun eta ulertzea.
.Eguneroko gaiei eta era guztietako komunikabideetatik heldu eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko ahozko testuetan informazio orokorra eta berariazkoa lortzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak erabiltzea: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, gako hitzak identifikatzea.
-Hitz egitea eta hizketan aritzea:
.Ahozko testu labur eta koherenteak sortzea norberaren intereseko gaiei buruz, ebakera egokiarekin.
.Ikasgela barruko elkarrizketetan eta simulazioetan parte hartzea, komunikazioa lortzeko behar den ebakera eta intonazioa erabiliz.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun egokiak lortzea.
.Komunikazio estrategiak erabiltzea komunikazioan gertatzen diren etenak gainditzeko eta komunikazioko elkartrukeei hasiera eta amaiera emateko.
-Testuak:
-Argudiozko testuak: eztabaida, diskurtsoa eta publizitatea (deiak, iragarkiak).
-Narrazio testuak (albistea, narrazioa).
-Azalpen testuak: definizioa, azalpena eta laburpena.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: mezu orokorra eta berariazko xehetasunak identifikatzea; izenburua mezuarekin lotzea; ezagutzen diren egiturak eta esanahiak ezagutu eta berrikustea eta abar.
.Egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak eta hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (ilustrazioak, tonua) erabiltzea, gai orokorra ezagutzea, entzuten denari buruzko oharrak hartzea, hiztegian kontsulta egitea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Igorlearen asmoa harrapatzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Gai edo ideia orokorra identifikatzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea. Testutik ondorioak ateratzea eta haiek justifikatzea.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (galdera zuzenak, inferentziak eta abar), funtsezkoa hautatzea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
.Ideia nagusiak laburbiltzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Elkarrizketaren dinamika aplikatzea parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako.
.Ahozko aurkezpen bat egitea landutako gai bati buruz, lehendik prestatu eta eskuratutako eskema eta material osagarriak erabiliz (ikus-entzunezko bitartekoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), arreta berezia eskainiz edukiaren egituratzeari (konparaketa, lekuaren antolaketa, unitatea - atalak) eta entzuleen interesari eusten saiatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Testu errazak irakurri aurretik eta irakurri bitartean edukia iragartzea.
.Testu mota batzuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, testuak paperean nahiz euskarri digitalean egon, jatorrizkoak nahiz egokituak izan, gai ezagunei buruzkoak nahiz curriculumeko beste irakasgai batzuetako edukiekin lotutakoak izan.
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea, zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe, hiztegiaren ezaguera ona erakutsiz.
.Testu luze samarrak autonomiaz irakurtzeko ekimena.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Idatzizko komunikazioetan hizkuntza formala eta ez-formala bereizten dituzten formula batzuk ezagutzea eta erabiltzen hastea.
.Era guztietako testuak egitea -esate baterako, eguneroko edo ohiko gertaerei eta jarduerei buruzko deskribapenak, bizipen pertsonalei buruzko narrazioak, jarraibideak, errezetak edo albisteak-, ereduen laguntzarekin, kohesioaren oinarrizko elementuei begiratuz eta idatzizko testugintzaren funtsezko estrategiak erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikuspena).
.Hizkuntzaren hiztunekiko komunikazio pertsonala, posta bidez edo bitarteko informatikoak erabiliz, jasotako gutunei egokituz (tonua, informazioa eta abar).
.Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia baloratzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Argudiozko testuak publizitate testuak eta iritzi-gutuna.
-Narrazio testuak: kazetaritzako artikuluak.
-Azalpen testuak: definizioa, azalpena eta laburpena.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta irakurriko dena iragartzea.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (laburpenak).
.Irakurriaren ulermenaren estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea testu-elementuen eta testuaz besteko elementuen laguntzarekin, aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, esanahiak testuinguruaren arabera eta ikusizko elementuen bitartez inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz; hiztegia kontsultatzea modu espontaneoan.
.Planteaturiko lana egiteko garrantzizkoa den informazioa aurkitzea, orokorra nahiz xehetasunezkoa izan, eta garrantzizkoa ez den informaziotik bereiztea.
.Testuaren zatiak ezagutzea: testu desordenatu bat ordenatzea.
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testu errazen edukia eta forma konparatzea.
.Testuaren edukia baloratzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen plangintza egitea eta haiek osatzea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Testuak lantzea denborazko markatzaile, lokailu eta aditz-denbora egokiak erabiliz.
.Testu, esaldi eta paragrafo errazak aldatzea, berrantolatzea, berridaztea (narratzailea, testu mota, egitura eta abar aldatuz).
.Publizitate eta argudiozko testuak osatzea, ereduak imitatuz.
.Letra argi eta irakurgarriaz idaztea, aurkezpen txukunarekin.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, irakaslea eta abar) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Hizkuntza ikasgelaz kanpo komunikatzeko tresna bat dela ezagutu eta baloratzea.
.Hizkuntza hitz egiten den lekuko eguneroko bizitzako ohitura eta ezaugarriak identifikatzea eta haiekiko errespetua izatea.
.Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak zabaltzea.
.Gertaera historikoak eta alderdi geografiko edo literarioak ezagutzea, informazioa bide desberdinetatik lortuz; besteak beste, Internet eta informazioaren eta komunikazioaren bestelako teknologien bitartez.
.Kasuko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.
.Bertako literatur eta arte produkzioak ezagutzea; esate baterako, bertsoak, atsotitzak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, asmakizunak eta narrazioak.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
.Hizkuntzaren erabileran, elementu morfologikoak identifikatzea: izena, aditza, adjektiboa, adberbioa ... Izenen eta adjektiboen deklinabidea ezagutzea, norekin eta norentzat kasuetan, pluralean; zerez, noraino, norantz kasuetan singularrean eta pluralean eta zerezkoa(k) kasuan.
.Jakitea izenordain pertsonalak, norekin eta norentzat kasuetan eta izenordain erakusleak norekin, norentzat, zerez, noraino eta norantz kausetan.
.Aditz laguntzailearen indikatiboko orainaldiko eta lehenaldiko nor-nori-nork paradigma erabili eta ikastea.
.Postposizio batzuk ezagutzea: lekua adierazteko postposizio ohikoenak, bai eta ondoko postposizioak ere: nori esker, nori buruz, noren alde, noren kontra, noren bila, nora arte, nondik behera, nondik/noiztik aurrera eta abar.
.Modua, lekua eta denbora adierazteko gehien erabiltzen diren adberbioak ikastea.
.Aditz lokuzioak ezagutzea: ahal izan, ezin izan, nahi izan, behar izan, balio izan, komeni izan, beharrezkoa izan eta abar.
.Jakin eta eduki aditz trinkoak ikastea, lehenaldian, eta eraman eta ekarri aditz trinkoak orainaldian.
.Aditzaren aspektu desberdinen bereizketan sakontzea.
.Adierazpide arruntak, esaerak eta testuinguru jakin batzuetarako, eguneroko testuinguruetarako eta curriculumeko beste irakasgai batzuen edukietarako lexiko egokia zabaltzea: paisaia, lanerako tresnak, lana; geografiarekin, literaturarekin, historiarekin eta abarrekin loturiko lexikoa.
.Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatikaren kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea (elkarketa eta eratorpena).
.Egitura eta funtzio ohikoenak erabiltzea: perpaus osagarriak (-t(z)ea), konparaziozkoak (baino ...-ago(a/ak), bezain, baino ...gehiago/gutxiago, adina), zehar galderak, emendiozkoak (eta, ere, ere bai, ere ez), adbertsatiboak (hala ere, ordea), erlatibozkoak (-tako(-dako), -(r)iko, -en), kausazkoak (-elako, bait-), denborazkoak (-takoan, -enean), banatzaileak (bai ...bai) eta moduzkoak (bezala, moduan).
.Ordena baiezko eta ezezko esaldietan eta galderetan.
.Testu-lokailuak erabili eta ikastea; esate baterako, orduan, gainera, horregatik, bada, adibidez eta abar.
.Adjektiboen eta adberbioen graduatzaileak erabili eta ikastea: oso, nahiko, samar eta abar.
.Zailtasun berezia duten fonemak ahoskatzen ikastea.
.Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko oinarrizko patroiak ezagutu eta erabiltzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea.
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak erabiltzea.
.Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Lehen hizkuntzako ikasteko estrategiak bigarren hizkuntzan aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.
.Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Hizkuntzaren erabilera hobetzeko norberaren gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Mintzakide baten edo komunikabideen eskutik heldu diren gai ezagunei buruzko ahozko testuetan ideia orokorra eta informazio berariazkoak ulertzea.
Irizpide honekin baloratu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai ezagunei buruzko aurkezpen laburretan eta elkarrizketetan ideia nagusia eta xehetasun berariazkoak ulertzeko. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra ulertzeko.
2. Bizipen pertsonal, plan eta proiektuei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan gero eta autonomia handiagoaz parte hartzea, komunikazioa lortzeko egitura errazak, gizarte harremanetarako adierazpide ohikoenak eta ebakera egokia erabiliz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek norainoko gaitasuna duten ulermena eta adierazpena integratzea eskatzen duten egoera interaktiboetan jarduteko. Elkarrizketak bi motatako egoeretan gertatuko dira: ikasgelako ohikoak (informazioa eta argibideak eskatzea, baimena eskatzea, lan taldean jardutea eta abar) eta irakasleak sorturikoak (jokoak, simulazioak, rol jokoak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidezko komunikazioa eta abar). Mezuak oraindik ere zalantzatiak izan daitezke, eta litekeena da akats morfosintaktikoak eta lexiko urria edukitzea, baina mezuak beti ulergarria izan beharko du.
3. Idatzizko testuetan informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea; testu egokituak nahiz jatorrizkoak izanen dira, luzera desberdinetakoak, eta adinaren arabera egokituak. Testuak ulertu direla propio prestaturiko jarduera baten bidez erakutsiko da.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten pertsonen arteko testu idatziak ulertzeko; esate baterako, gutunak, iragarkiak, era askotako liburuxkak, narrazioak, gazteentzako aldizkarietako artikuluak, web orriak, abestien letrak eta abar. Irakurketarako estrategiak aplikatuko dira: esate baterako, esanahiak testuingurutik inferitzea edo ezagutzen dituen hizkuntzetako edo curriculumeko beste arlo batzuetako ezagutzak transferitzea. Halaber, testu luze samarrak, paperean nahiz euskarri digitalean, irakurtzeko gaitasuna ebaluatuko da, betiere hiztegira modu espontaneoan joz argudioren bat ulertzea zail gertatzen denean, gako hitzen bat ezagutzen ez delako, eta testu horiek ulertzen direla erakutsiz jarduera linguistikoen eta ez-linguistikoen bitartez.
4. Era askotako testuak euskarri desberdinetan modu gidatuan idaztea, egitura eta lokailu errazak eta lexiko egokia erabiliz, formaren alderdiak zainduz eta ortografiaren eta puntuazioaren funtsezko arauak errespetatuz, irakurleak testuak uler ditzan eta onartzeko moduko zuzentasuna izan dezaten.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek, gidaritzapean, gauzak idatziz adierazteko duten gaitasuna, paperean nahiz euskarri digitalean irakurlearendako ulergarriak izan daitezen: gertaerei eta eguneroko eta ohiko jarduerei buruzko deskribapenak, bizipen pertsonalei buruzko narrazioak, planak eta proiektuak, gutunak, postalak, formularioak eta posta elektronikoak. Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean.
5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea informazioa bilatzeko, testuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
6. Alderdi sozial, kultural, historiko, geografiko edo literario batzuk identifikatu eta haien adibideak ematea, eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.
Irizpide honekin antzemanen da gizartearen, kulturaren, historiaren, geografiaren eta literaturaren ezaugarri garrantzitsuenak eta bereizgarrienak ezagutzen diren. Halaber, ebaluatuko da ikasleek errespetua erakusten duten beste herri batzuen balore eta jokabideekiko, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
7. Hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea komunikazioaren testuinguru desberdinetan, hala norberaren ahozko nahiz idatzizko produkzioetan nola gainerakoen produkzioak ulertzerakoan.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko bai beren produkzioetan, bai gainerakoen produkzioak ulertzerakoan.
8. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako oinarrizko estrategia batzuk identifikatu, erabili eta azaltzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen ote diren; esate baterako, beren aurrerapenak baloratzeko gaitasuna, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, ikasgelan landutako alderdi batzuk zabaltzeko edo berrikusteko; norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta autozuzenketarako mekanismo batzuk erabiltzea.
9. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea informazioa lortzeko, testuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin baloratu nahi da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
10. Eskualdeak berezko dituen alderdi sozial, kultural, historiko, geografiko edo literario batzuk ezagutzeko interesa erakustea.
Halaber, ebaluatuko da ikasleek errespetua erakusten duten beste herri batzuen balore eta jokabideekiko, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
11. Atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
HIRUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
-Entzutea:
.Testuinguru erreal eta simulatuetan jarraibideak ulertzea.
.Gai zehatz eta ezagunei buruzko aurrez aurreko mezuetatik informazio orokorra eta berariazkoa entzutea eta ulertzea.
.Ikus-entzunezkoek emandako eta geldiro eta argitasunez ebakitako mezu errazak entzun eta ulertzea.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak erabiltzea: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren asmoa identifikatzea.
-Hitz egitea eta hizketan aritzea:
.Era askotako gertaera, bizipen eta ezagutzei buruzko deskribapenak, narrazioak eta azalpen laburrak ahoz ematea.
.Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan parte hartzea.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneoak erabiltzea.
.Elkarrizketaren konbentzio ohikoenak eta propioak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, komunikazio jarduera errealetan eta simulatuetan.
.Elkarreraginean sorturiko zailtasunak gainditzeko komunikazio estrategiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.
-Testuak:
-Narrazio testuak: kazetaritzakoak (elkarrizketa, albisteei buruzko artikuluak, txostenak).
-Azalpen testuak.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: mezu orokorra eta berariazko xehetasunak identifikatzea; izenburua mezuarekin lotzea; ezagutzen diren egiturak eta esanahiak ezagutu eta berrikustea eta abar.
.Egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak eta hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (ilustrazioak, tonua) erabiltzea, gai orokorra ezagutzea, entzuten denari buruzko oharrak hartzea, hiztegian kontsulta egitea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Igorlearen asmoa harrapatzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Gai edo ideia orokorra identifikatzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea. Testutik ondorioak ateratzea eta haiek justifikatzea.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (galdera zuzenak, inferentziak eta abar), funtsezkoa hautatzea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
.Ideia nagusiak laburbiltzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Elkarrizketaren dinamika aplikatzea parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako. Baliabide, hizkuntza eta funtzio linguistiko egokiak erabiltzea.
.Ahozko aurkezpen bat egitea landutako gai bati buruz, lehendik prestatu eta eskuratutako eskema eta material osagarriak erabiliz (ikus-entzunezko bitartekoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), arreta berezia eskainiz edukiaren egituratzeari (konparaketa, lekuaren antolaketa, unitatea - atalak) eta entzuleen interesari eusten saiatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzea, entzuleen arretari eusten saiatuz (enfasia, bolumena, tonua, entzuleen igurikapenak piztea: galderak, datu interesgarriak, umorea, ikusizko laguntzak ...) esan nahi dena birformulatuz.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
.Galderak egitea eta argibideak eskatzea, kortesiaz.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Idatzizko testu baten edukia identifikatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Testuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, testuak paperean nahiz euskarri digitalean egon; jatorrizko testuak izanen dira, interes orokorreko eguneroko gaiei buruzkoak eta curriculumeko beste irakasgai batzuetako edukiekin lotutakoak.
.Ulertzea ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin.
.Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testuak autonomiaz irakurtzea.
.Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, informazioa lortze aldera, irakasgaiak banaka nahiz taldeka lantzeko.
.Irakurketarako estrategia desberdinak erabiltzea, testu-elementuen nahiz testuz besteko elementuen laguntzarekin, testuingurua eta hiztegiak erabiltzea, edo hitzak sortzeko arauak erabiltzea esanahiak inferitzeko.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Idazteko prozesuari buruz gogoeta egitea, arreta berezia eskainiz zirriborroak berrikusteari.
.Testu erraz eta egituratuak gidapean egitea, ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko kohesio elementu batzuk erabiliz eta idatzizko lanak egiteko prozesuaren oinarrizko estrategiak erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikuspena).
.Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa gero eta autonomia handiagoaz erabiltzea.
.Kasuko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea posta bidez nahiz baliabide informatikoak erabiliz.
.Ortografia eta puntuazio marka desberdinak egoki erabiltzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Azalpen testuak: erreportajea, elkarrizketa eta abar.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta irakurriko dena iragartzea.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (laburpenak, eskemak).
.Irakurketarako estrategia desberdinak erabiltzea, testu-elementuen nahiz testuz besteko elementuen laguntzarekin, testuingurua eta hiztegiak erabiliz, edo hitzak sortzeko arauak (elkarketa eta eratorpena) erabiliz esanahiak inferitzeko.
.Esanahiak inferitzea testuinguruko elementuak eta elementu linguistikoak interpretatuz: izenburua, ilustrazioak, formatua, kokapena, hitzen osatzea eta abar.
.Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea; testu bateko egitateak eta iritziak ezagutzea, eta egilearen komunikazio asmoa eta erabiltzen dituen baliabide linguistikoak identifikatzea.
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testuaren edukia baloratzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen plangintza egitea eta haiek osatzea. proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Informazioa iturri desberdinetan bilatzea (bibliografikoak, ikus-entzunezkoak digitalak) eta lan bat egiteko ezinbestekoa den informazioa hautatzea.
.Testu baten plangintza egitea eta hura sortzea, honakoak kontuan hartuz: koherentzia, kohesioa, zuzentasun gramatikala, aberastasuna eta aniztasuna eta ortografia (berrikuspen orri baten laguntzarekin).
.Letra argi eta irakurgarriaz idaztea, aurkezpen txukunarekin.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, irakaslea eta abar) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Baloratzea hizkuntza leku desberdinetako beste pertsona batzuekin komunikatzeko bide bat dela.
.Kulturetako azturetan, usadioetan, jarreretan eta baloreetan dauden antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzea eta haiekiko errespetua izatea.
.Komunikazioko egoera jakin batzuei lotutako formula linguistikoak egokitasunez erabiltzea (kortesia, adostasuna, desadostasuna ...).
.Bertako literatur eta arte produkzioak ezagutzea; esate baterako, bertsoak, atsotitzak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, asmakizunak eta narrazioak.
.Kultur elementu aipagarrienak ezagutzea: mitologia, literatura, artea, musika, zinema ... informazioa bide batetik baino gehiagotatik lortuz; besteak beste, Internetetik eta informazioaren eta komunikazioaren beste teknologia batzuetatik.
.Kasuko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
.Norberaren intereseko eta interes orokorreko gaiei, eguneroko gaiei eta curriculumeko beste irakasgai batzuen edukiekin loturiko gaiei buruzko adierazpide komunak, esaerak eta lexikoa gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea: sentimenduak, zaletasunak, lana, aisia, giza gorputzaren barneko atalak; medikuntzarekin, zinemarekin, prentsarekin loturiko terminologia; iritziak, beharrak, gustuak eta abar adierazteko moduak.
.Antonimoak, "kalko okerrak" eta hitz atzizkidun ohikoenak identifikatzea.
.Izenak eta adjektiboak singularrean eta pluralean deklinatzea, honako kasuotan: norengan, norengandik, norengana, norenganaino eta norenganantz.
.Izenordain pertsonal eta erakusleen deklinabidea jakitea, honako kasuotan: norengan, norengandik, norengana, norenganaino eta norenganantz.
.Izenordain zehaztugabeak ezagutzea: edonor, edozein, norbait, inor, eta abar.
.Adberbio zehaztugabeak erabiltzea: edonon, nonbait, inon ...
.Elkar, elkarri, elkarren, elkarrekin erabiltzea.
.Postposizioak: nondik at, nondik kanpora, noren esku, noren arabera, noren ordez, noren parean, noren bitartez eta abar.
.Nor-nork eta nor-nori-nork bereiztea. Aginteraren (zaitez, ezazu, itzazu ...) eta ahalezkoaren (naiteke, daiteke ...) aditz forma ohikoenak erabiltzea.
.Ekarri eta eraman aditz trinkoak, lehenaldian, ikastea.
.Aditzaren aspektuen bereizketan sakontzea; halaber, aditz-lokuzioen aspektuan sakontzea.
.Ordena baiezko eta ezezko esaldietan eta galderetan.
.Komunikazio egoera desberdinekin loturiko egiturak eta funtzioak erabiltzea: adbertsatiboak (hala ere, ordea, aldiz, ostera, berriz), banatzaileak (nola ...hala, zein ...zein, batetik ...bestetik), emendiozkoak (baita ...ere, ezta ...ere, ere bai, ere ez), erlatibozko perpausak (-takoa, -takoak ..., -(r)ikoa, -(r)ikoak ...; -ena, -enak ...), kausazkoak (bait-), baldintzazkoak (ba-, -ez gero), kontzesiboak (nahiz eta, arren), denborazkoak (-tzean, -tzerakoan, -en bitartean, bezain laster, bezain pronto, orduko) eta moduzkoak (-en bezala, -en moduan).
.Testu-lokailuak erabili eta ikastea; besteak beste: alde batetik ...bestetik, hasieran, ondoren, bukaeran, bestela, beraz, agia, eta abar.
.Adjektiboen eta adberbioen graduatzaileak ikasi eta erabiltzea: batere, zeharo, -egi, -en ...
.Zailtasun berezia duten fonemak ahoskatzea.
.Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko patroiak ezagutu eta erabiltzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea.
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak erabiltzea.
.Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Lehen hizkuntzako ikasteko estrategiak bigarren hizkuntzan aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Hizkuntzaren erabilera hobetzeko norberaren gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Gai zehatz eta ezagunei buruzko ahozko testuetan eta ikus-entzunezko hedabideek argitasunez emititutako mzu errazetan informazio orokorra eta berariazkoa, ideia nagusia eta xehetasun muntadunak ulertzea.
Irizpide honen bitartez neurtuko da ikasleek zein gaitasun duten jarraibideak jarraitzeko, deiak, elkarrizketak edo aurkezpen laburrak, aurrez aurrekoak, jarraitzeko; betiere, gai ezagunei buruzkoak izanen dira: aisia eta denbora librea, preferentziak, bizipen pertsonalak, ikasgelaren antolaketa eta hizlariaren asmoa identifikatzen dutenak. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra eta informazio zehatzak ulertzeko.
2. Era askotako komunikazio asmoak dituzten ohiko edo interes pertsonaleko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazio laburretan parte hartzea, hizketaldiaren konbentzio propioak erabiliz eta elkarrekintzan sorturiko zailtasunak ebazteko behar diren estrategiez baliatuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten hizketaldietan jarduteko, betiere ulertzeko eta ulertua izateko estrategia egokiak erabiliz, horrela gustuak, beharrizanak edo sentimenduak adierazteko, informazioa emateko edo hartzeko, iritziak emateko eta bizipenak kontatzeko.
Hizketaldietan zuzeneko erlazioa gertatuko da ikasgelako ohiko mintzakideekin, edo bestela aurrean atzerriko ikasleak dituztela ongi dakiten jatorrizko hiztunekin.
Litekeena da komunikazioko elkartrukeetan oker batzuk gertatzea, baina oker horiek ez dute komunikazioa oztopatuko.
3. Zabalera desberdineko jatorrizko testuetako eta testu egokituetako informazio orokorra eta datu garrantzitsu guztiak ulertzea, egitateak eta iritziak bereiziz eta egilearen komunikazioa asmoa identifikatuz, kasua bada.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai orokorrei buruzko edo curriculumeko beste irakasgai batzuekin lotutako idatzizko testuak ulertzeko (narrazioak, deskribapenak, argudiozko testuak), irakurketarako ezagutzen dituzten estrategiak eta beste berri batzuk erabiliz; esate baterako, gaia identifikatzea elementu testualen eta paratestualen bitartez.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, ikasleek gaitasuna duten zabalera desberdineko liburuak, albisteak, jarraibideak, azalpenak eta abar modu autonomoan irakurtzeko hainbat euskarritan eta xede desberdinekin: berariazko lan bat egiteko informazioa bildu edo komunikatzea, beste irakasgai batzuetako edukiak ikastea eta gozatzeko edo entretenitzeko irakurtzea. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin, ikasleak ulertzen duen.
4. Era askotako testuak euskarri desberdinetan modu gidatuan idaztea, lexikoa, egiturak eta kohesioko eta koherentziako elementu batzuk zainduz, ideien arteko erlazioak markatzeko eta testuak irakurlearendako ulergarriak izan daitezen.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek idatziz komunikatzeko duten gaitasuna; zirriborroak egin eta berrikusteko eta erregistro egokia hautatzeko duten gaitasuna. Testuek, gutxienez ere, sintaxi soil eta ulerterraza izanen dute, eta lexiko mugatua baina testuingururako egokia; ortografia eta puntuazioa zuzenak izanen dira. Testuek lotura izanen dute komunikazio behar ohikoenekin eta komunikazio asmo desberdinekin. Idazki guztietan, orobat, aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ebaluatuko da, bai eta testuak lantzeko eta aurkezteko baliabide informatikoak erabiltzeko trebetasuna ere.
5. Alderdi kultural garrantzitsuenak identifikatzea, ikasten den hizkuntzaren gizarteak dauzkan ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak seinalatzea, eta norberarenaz besteko patroi kulturalak positiboki baloratzea.
Irizpide honekin antzemanen da ikasleak gai ote diren ahozko eta idatzizko testuetan identifikatzeko hizkuntza hitz egiten den lekuetako kultura orokorraren ezaugarri aipagarri eta bereizgarri batzuk, haiek modu argi eta errazean deskribatzeko gauza diren, eta balore eta jokabideekiko errespetua erakusten duten, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
6. Hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak modu kontzientean erabiltzea era askotako komunikazio testuinguruetan, hala norberaren ahozko nahiz idatzizko produkzioetan nola gainerakoen produkzioak ulertzerakoan.
Irizpide honekin aintzat hartu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko, hala beraien ahozko nahiz idatzizko produkzioetan nola gainerakoen produkzioak ulertzerakoan.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategiak identifikatu, erabili eta ahoz azaltzea.
Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituzten beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagorekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Irizpide honekin baloratu nahi da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
9. Norberarenaz besteko patroi kulturalen balorazio positiboa egitea.
Irizpide honekin egiaztatuko da ikasleak gauza diren errespetua erakusteko beste herri batzuen balore eta jokabideekiko, horretarako estereotipo batzuk gaindituz.
10. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
LAUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
-Entzutea:
.Gai ezagunei buruzko hizketaldi errazen, argitasunez eta modu antolatuan emandakoen, esanahi orokorra eta berariazkoa ulertzea.
.Pertsonen arteko komunikazioa ulertzea, unean bertan erantzun ahal izateko.
.Ikus-entzunezko hedabideetan hizkuntza argi eta soilean ematen dituzten programak oro har ulertzea, eta haien datu garrantzitsuenak ere ulertzea.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak erabiltzea: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren jarrera eta asmoa identifikatzea.
-Hitz egitea eta hizketan aritzea:
.Era askotako bizipen, gertaera eta edukiei buruzko deskribapenak, narrazioak eta azalpenak ahoz ematea.
.Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulaziotan aktiboki parte hartzea, arintasun eta zuzentasun handi samarrarekin.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneo eta zehatzak erabiltzea.
.Elkarrizketaren berezko konbentzioak erabiltzea, komunikazio jarduera errealetan eta simulatuetan.
.Komunikatzeko estrategiak autonomiaz eta egokitasunez erabiltzea, elkarreraginari hasiera emateko, eusteko eta amaiera emateko.
-Testuak:
-Argudiozko testuak: iruzkinak, kontra-argudioak eta testu administratiboak (erreklamazioa, erregu-idazkia).
-Azalpen testuak: hitzaldia.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea, eta gero, entzuten denean, hori egiaztatzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz. Koherentzia faltak eta egokitasun akatsak antzematea. Umore edo ironia elementuak antzematea.
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: mezu orokorra eta berariazko xehetasunak identifikatzea; izenburua mezuarekin lotzea; ezagutzen diren egiturak eta esanahiak ezagutu eta berrikustea eta abar.
.Egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak eta hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (ilustrazioak, tonua) erabiltzea, gai orokorra ezagutzea, entzuten denari buruzko oharrak hartzea, hiztegian kontsulta egitea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Igorlearen asmoa harrapatzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Gai edo ideia orokorra identifikatzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea. Testutik ondorioak ateratzea eta haiek justifikatzea.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (galdera zuzenak, inferentziak eta abar), funtsezkoa hautatzea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
.Ideia nagusiak laburbiltzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Elkarrizketaren dinamika aplikatzea parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako. Baliabide, hizkuntza eta funtzio linguistiko egokiak erabiltzea.
.Ahozko aurkezpen bat egitea landutako gai bati buruz, lehendik prestatu eta eskuratutako eskema eta material osagarriak erabiliz (ikus-entzunezko bitartekoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, adituen zitak, adibideak), arreta berezia eskainiz edukiaren egituratzeari (konparaketa, lekuaren antolaketa, unitatea-atalak) eta entzuleen interesari eusten saiatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Gauzak argitasunez adieraztea, haria galdu gabe eta gidoira behin eta berriz jo gabe.
.Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzea, entzuleen arretari eusten saiatuz (enfasia, bolumena, tonua, entzuleen igurikapenak piztea: galderak, datu interesgarriak, umorea, ikusizko laguntzak ...) esan nahi dena birformulatuz.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
.Galderak egitea eta argibideak eskatzea, kortesiaz.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
-Idatzizko testuak ulertzea:
.Idatzizko testu baten gaia identifikatzea, berarekin daukan testuinguruaren laguntzarekin.
.Mezuaren igorleak daukan asmoa identifikatzea.
.Testuak modu orokorrean eta berariazkoan ulertzea, testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egon, interes orokorrekoak nahiz curriculumeko beste irakasgai batzuetako edukiekin lotutakoak izan.
.Ulertzea ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin.
.Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testu luzeagoak autonomiaz irakurtzea.
.Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, berariazko lanak egiteko informazioa lortze aldera.
.Jada erabilitako irakurketa estrategiak finkatzea.
-Idatzizko testuak sortzea:
.Era askotako testuak egitea, gaiaren eta testuinguruaren araberako lexikoarekin, behar diren kohesio elementuekin, ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko, eta idatzizko lanak egiteko prozesuaren oinarrizko estrategiak autonomiaz erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikuspena).
.Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa autonomia handi samarrarekin erabiltzea.
.Kasuko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea posta bidez nahiz baliabide informatikoak erabiliz.
.Ortografia eta puntuazio marka desberdinak zuzen erabiltzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Eguneroko bizitzako eta gizarte harremanetako gaiei buruzko era askotako testuak: curriculum vitaea, eskabidea, erregua, posta elektronikoa, erreklamazioa eta abar.
-Argudiozko testuak: ikuspuntua eta kontraargudiatzea.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Idatziaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta irakurriko dena iragartzea.
.Jada erabilitako irakurketa estrategiak finkatzea.
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testuaren atalak eta haien arteko erlazioa identifikatzea (lekua-denbora, logika eta abar).
.Testu mota desberdinetako ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ateratzea, egitateak eta iritziak bereiziz, eta egileak azaldutako argudio nagusiak identifikatzea.
.Egileak bere asmoak, ikuspuntuak eta abar islatzeko prozedurak ezagutu eta identifikatzea.
.Testu formalak identifikatzea (curriculum vitaea, aurkezpen gutuna, eskabidea, erreklamazioa eta abar).
.Testuen edukia eta forma konparatzea.
.Testuaren edukia baloratzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen plangintza egitea eta haiek osatzea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Informazioa iturri desberdinetan bilatzea (bibliografikoak, ikus-entzunezkoak digitalak) eta lan bat egiteko ezinbestekoa den informazioa hautatzea.
.Testu baten plangintza egitea eta hura sortzea, honakoak kontuan hartuz: koherentzia, kohesioa, zuzentasun gramatikala, aberastasuna eta aniztasuna eta ortografia (berrikuspen orri baten laguntzarekin).
.Argudiozko testuen plangintza egitea eta haiek idaztea, ikuspuntu baten aldeko edo kontrako arrazoiak emanez.
.Eguneroko bizitzako eta gizarte harremanetako gaiei buruzko testuen plangintza egitea eta testu horiek idaztea: curriculum vitaea, eskabidea eta abar, eredu errealak imitatuz.
.Letra argi eta irakurgarriaz idaztea, aurkezpen txukunarekin.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, irakaslea eta abar) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Euskarak Nafarroan duen garrantzia baloratzea.
.Euskal kulturaren ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak identifikatzea eta norberarenez besteko patroi kulturalak errespetatzea.
.Komunikazioko egoera jakin batzuei lotutako formula linguistikoak egokitasunez erabiltzea: kortesia, adostasuna, desadostasuna ...
.Bertako literatur eta arte produkzioak ezagutzea; esate baterako, bertsoak, atsotitzak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, asmakizunak eta narrazioak.
.Euskara hitz egiten den eskualdeetako kultur elementu aipagarrienak ezagutzea: literatura, artea, musika, zinema ... informazioa bide batetik baino gehiagotatik lortuz; besteak beste, Internetetik eta informazioaren eta komunikazioaren beste teknologia batzuetatik.
.Kasuko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.
.Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
.Norberaren intereseko eta interes orokorreko gaiei, eguneroko gaiei eta curriculumeko beste irakasgai batzuen edukiekin loturiko gaiei buruzko adierazpide komunak, esaerak eta lexikoa erabiltzea: kultura (literatura, artea, musika, zinema), merkataritza, gizarte harremanak, komunikabideak, ingurumena, ospakizunak, mundu akademikoa, lan mundua eta abar.
.Ondokoak ezagutzea: antonimoak, sinonimoak, kalko okerrak eta hitzak atzizkien bidez nola sortu.
.Aditz laguntzailearen indikatiboko orainaldiko eta lehenaldiko nor-nork paradigma (pertsona guztiak) ikasi eta erabiltzea. Ahalezkoaren forma ohikoenak erabiltzea (naiteke, dezaket, ditzaket ...).
.Aurretik ikasitako aditz trinkoak errepasatzea eta erabili aditza orainaldian eta lehenaldian ikastea.
.Izenen, adjektiboen, izenordain pertsonalen eta erakusleen deklinabidea errepasatzea. "Mugagabearen" erabilera oinarrizkoa.
.Izenordain zehaztugabeen deklinabidea jakitea, nork, nori, noren, norekin eta norentzat kasuetan.
.Adberbio zehaztugabeen deklinabidea ikastea: non, nondik, nora.
.Postposizioak: noren bidez, noren menpe, noren truke, nondik/non zehar eta abar.
.Komunikazio egoera desberdinekin loturiko egiturak eta funtzioak finkatu eta erabiltzea: perpaus adbertsatiboak (baizik, baino), erlatibozkoak (-takoa, -takoak ..., -(r)ikoa, -(r)ikoak ..., -ena, -enak..), kausazkoak (-t(z)eagatik, -enez gero), baldintzazkoak (ba-, -ez gero, -t(z)ekotan, ezean), kontzesiboak (nahiz eta ... -en,-en ...arren, -agatik ere, ba- ...ere), denborazkoak (-en bitartean, -en bakoitzean, -en guztietan), moduzkoak (-en bezala, -en moduan, -enez, -ela(rik), arabera) eta ondoriozkoak (hain ..., hainbeste ...).
.Testu-lokailuak erabili eta ikastea; besteak beste: hasteko, lehenik, ondorioz, bukatzeko, horrenbestez, eta abar.
.Zailtasun berezia duten fonemak ahoskatzea.
.Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko patroiak ezagutu eta autonomiaz erabiltzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea.
.Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak erabiltzea.
.Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Lehen hizkuntzako ikasteko estrategiak bigarren hizkuntzan aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo baliabide digital eta informatikoak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Pertsonen arteko komunikazio egoeretan emititutako edo ikus-entzunezko hedabideek emandako ahozko testuetan informazio orokorra eta berariazkoa, ideia nagusia eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzea; betiere, ahozko testu horiek ezagutza espezializatuak behar ez diren gaiei buruzkoak izanen dira.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten aurrez aurreko komunikazio egoeretan emititutako mezuak ulertzeko; betiere, mezuak beharrizan materialei eta gizarte harremanei buruzkoak, sentipen fisikoei eta sentimendu eta iritziei buruzkoak izanen dira. Halaber, irizpide honekin neurtu nahi da ikasleek norainoko gaitasuna duten ikus-entzunezko hedabideen hitzaldi, albiste eta aurkezpen argi, labur eta antolatuak ulertzeko.
2. Hizketaldi eta simulazioetan parte hartzea komunikazioari hasiera emateko, eusteko eta amaiera emateko estrategiak erabiliz, eta diskurtso ulergarria eta egoeraren eta komunikazio asmoaren araberako ezaugarriei egokitua sortuko da.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten era askotako komunikazio asmoak dituzten elkarrizketetan jarduteko (harremanak ezartzea, aurkeztea, narratzea eta argudiatzea, deskribatzea eta jarraibideak ematea), ikasgelako ohiko mintzakideekiko edo jatorrizko hiztunekiko komunikazioa bermatuko duten estrategiak eta baliabideak erabiliz.
Komunikazioko elkartrukeetan oinarrizko koordinazioko eta mendetasuneko elementuak izanen dira, eta litekeena da komunikazioa oztopatuko ez duten akats batzuk egitea.
3. Zabalera desberdineko jatorrizko testuetako eta testu egokituetako informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, datuak, iritziak, argudioak, informazio inplizituak eta egileak komunikatu nahi duena identifikatuz.
Irizpide honekin aintzat hartuko da ikasleek idatzizko komunikazioko testu ohikoenak eta gehien erabiltzen direnak ulertzen dituzten, edo testu literarioak eta aztergai den hizkuntza hitz egiten den lekuetako kulturarekin eta gizartearekin loturiko zabalkundeko testuak, barneratutako estrategiak erabiliz eta beste batzuetan aurrerapenak lortuz; esate baterako, zuzeneko inferentziak egitea.
Irizpide honekin, ebaluatu nahi da, halaber, ikasleek gaitasuna duten testu luzeagoak autonomiaz irakurtzeko, era askotako edukiei buruzko informazioa kontsultatzeko edo bilatzeko, ikasteko edo gozamen edo jakin-min hutsarengatik, hiztegiak edo bestelako informazio iturri batzuk, paperean nahiz euskarri digitalean, zuzen erabiliz. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin, ikasleak ulertzen duen.
4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, lexikoa, egiturak eta kohesioko eta koherentziako elementu batzuk zainduz, ideien arteko erlazioak markatzeko eta testuak irakurlearendako ulergarriak izan daitezen.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek idatziz komunikatzeko duten gaitasuna; ikasleak zirriborroak egiten eta berrikusten eta erregistro egokia hautatzen hasiko dira. Testuek sintaxi soil eta ulerterraza izanen dute, eta lexiko mugatua baina testuingururako egokia; ortografia eta puntuazioa zuzenak izanen dira. Testuek lotura izanen dute komunikazio behar ohikoenekin eta komunikazio asmo desberdinekin. Idazki guztietan, orobat, aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ebaluatuko da, bai eta testuak lantzeko eta aurkezteko baliabide informatikoak erabiltzeko trebetasuna ere.
5. Era askotako testuak autonomia handi samarrarekin eta egitura logiko batekin idaztea, genero bakoitzaren oinarrizko konbentzioak, testuingururako lexiko egokia eta kohesioko eta koherentziako behar diren elementuak erabiliz, irakurlearendako erraz ulertzeko modukoak izan daitezen.
Helburua da idatziz modu ordenatuan komunikatzeko gaitasuna aintzat hartzea, eta testu askeen produkzioan hastea (deiak, gutunak, jarraibideak, deskribapenak, bizipenei buruzko kontakizunak, albisteak ....), egitura egoki logiko bat erabiliz eta arreta berezia eskainiz idazteko prozesuaren plangintza egiteari.
Idazki guztietan, paperean nahiz euskarri digitalean, ebaluatuko da genero bakoitzaren oinarrizko konbentzioak gero eta gehiago erabiltzen diren eta aurkezpen argi, txukun eta ordenatua egiten den.
6. Alderdi kultural aipagarrienak identifikatu eta deskribatzea eta ikasten ari den hizkuntzaren gizarteak eta norberaren gizarteak dituzten ohituren, usadioen, jarreren eta baloreen ezaugarri nagusiak elkarrekin erlazionatzea, eta haiekiko errespetua erakustea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren ahozko eta idatzizko testuetan hizkuntzaren kultura orokorraren arrasto aipagarri eta bereizgarri batzuk identifikatzeko; antzemandako arrasto horien eta norberaren hizkuntzako ezaugarrien arteko antzekotasunak eta aldeak ezartzen dituzten, eta estereotipoak gaindituta beraienez besteko patroi kulturalak baloratzen eta errespetatzen dituzten.
7. Hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak kontzienteki erabiltzea, komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko beraien ahozko eta idatzizko produkzioetan, bai gainerakoen produkzioak ulertzerakoan.
8. Ikasteko erabili diren estrategiak identifikatu, erabili eta azaltzea; erabil daitezkeen beste batzuen adibideak jartzea eta ikasteko helbururako egokienak zein diren erabakitzea.
Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten, lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinen aplikazio autonomoa eginez; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituen beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo; norberaren ikasketa ebaluatzen parte hartzea; edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.
9. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak autonomia handi samarrarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Irizpide honekin baloratu nahi da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak ikasgelan lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
10. Norberarenaz besteko patroi kulturalen balorazio positiboa egitea.
Irizpide honekin egiaztatuko da ikasleak gauza diren errespetua erakusteko beste herri batzuen balore eta jokabideekiko, horretarako estereotipo batzuk gaindituz.
11. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
INGELESA (L2)
Lehen hezkuntza bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute bigarren hizkuntzan gauzak adierazteko eta haren bidez ahozko elkarreraginean jarduteko, eta idatziz erabiltzeko egoera erraz eta ohikoetan. Derrigorrezko bigarren hezkuntzan, ikasteko prozesuarekin jarraitzen da, etapa horren bukaeran ikasleek trebetasun produktiboak finkaturik eduki ditzaten eta gai izan daitezen elkarreraginean jarduteko eta esan nahi dutena ulertarazteko egoera multzo batean; esate baterako, azalpen pertsonalak eskaintzea eta eskatzea elkarrizketa ez-formal batean, ulertarazi nahi den ideia bat modu ulergarrian adieraztea, hizkuntza zabal eta erraza erabiltzea nahi dena azaltzeko, hizkuntza estandarrean dauden testuen ideia nagusiak ulertzea, nahiz eta eten nabarmenak egin behar izan plangintza gramatikal eta lexikoa egiteko. Halaber, etaparen bukaeran, jakin beharko dute malgutasunez aurre egiten ahozko eta idatzizko komunikazioaren eguneroko arazoei, eta jakinen dute ohiko elkarrizketetan parte hartzen, kexak azaltzen, bizipenak edo planak kontatzen, zerbait azaltzen edo argibideak eskatzen.
Helburuak.
Etapa honetan, atzerriko hizkuntza irakasgaiaren irakaskuntzak honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
1. Ahozko testu argietako eta hizkuntza estandarra erabiltzen den komunikazio egoera desberdinetako informazio orokorra eta berariazkoa entzun eta ulertzea, errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartuz.
2. Ahoz hitz egitea eta elkarreraginean jardutea komunikazioko ohiko egoeretan, modu ulergarri eta egokian eta autonomia handi samarrarekin: esperientziak, gertaerak, desioak eta asmoak deskribatzea, eta iritziak laburki justifikatzea edo planak azaltzea.
3. Ikasleen gaitasunetarako eta interesetarako egokia den maila bateko idatzizko testu mota desberdinak ulertzea, informazio orokorra eta berariazkoa ateratzeko, eta irakurketa gozamenerako eta norberaren aberastasunerako iturri gisa erabiltzea.
4. Testu errazak idaztea helburu desberdinekin, era askotako gai ezagunei edo interes pertsonaleko gaiei buruz, kohesioa eta koherentzia lortzeko behar diren baliabideak erabiliz.
5. Hizkuntzaren oinarrizko elementuak -esate baterako, fonetika, lexikoa, egiturak eta funtzioak- modu gogoetatsuan eta zuzentasunez erabiltzea, komunikazioaren testuinguru errealetan.
6. Ikasteko estrategiak eta eskura dauden bide guztiak (liburutegiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta abar) erabiltzea ahozko eta idatzizko informazioa lortu, hautatu eta aurkezteko.
7. Hizkuntza aintzat hartzea informazioa eskuratzeko tresna gisa eta era guztietako edukiak ikasteko erreminta gisa, eta ikasleak elkarreraginean jarduten dueneko erkidegoko hizkuntza gisa.
8. Hizkuntza baloratzea, jatorri, hizkuntza eta kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikazioa eta elkar ulertzea bideratzeko, era guztietako bazterkeriak eta estereotipo linguistikoak saihestuz.
9. Norberaren ikasteko prozesuei buruz gogoeta egitea eta beste hizkuntza batzuetan barneraturiko komunikazio ezagutza eta estrategiak kasuko hizkuntza ikasteko transferitzea.
10. Atzerriko hizkuntzaren dimentsio soziokulturala ezagutu eta lantzea.
LEHEN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea. Hitz egitea eta hizketan aritzea.
Testuen tipologiari eta ahozko hizkuntza garatzen den testuinguruari dagokienez, ontzat ematen da ikasgelako komunikazio truke arruntak behin eta berriz agertuko direla hezkuntzaren etapa guztietan zehar: hizketaldiak, simulazioak, jarraibideak, galde-erantzunak, iruzkinak, gertakariei buruzko kontaerak. Horrenbestez, ez dira berariaz aipatzen mailetako testuei buruzko atalean, eta etapa honetan sakontasun eta heldutasun handiagoa hartzen dute. Hala eta guztiz ere, atal horretan aurkezten den testu tipologia bat dator lehenengo hizkuntzarako ezarritakoarekin, baina norainokoa eta maila apalagoak izanen dira.
.Ikasgelako jarduerekin lotura duten ahozko mezu laburrak entzun eta ulertzea: jarraibideak, galderak, iruzkinak, deskribapenak eta narrazio laburrak; elkarrizketak.
.Entzuten denaren eduki orokorra iragartzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Ahozko testuetan eguneroko gaiei eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko berariazko informazioa lortzea: zenbakiak, prezioak, ordutegiak, izenak edo lekuak, euskarri desberdinetan aurkeztuak.
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea.
.Ahozko testu laburrak sortzea, egitura logiko batekin eta ebakera egokiarekin, betiere eskema baten edo aldez aurretik prestaturiko materialen laguntzarekin.
.Besteekin ahoz komunikatzea, egitura nahikoa errazekin, eguneroko bizitzako gaietatik hurbil dauden alderdiei buruz: kirolak, aisia, zaletasunak, bidaiak musika, harreman pertsonalak ...
.Ikasgelan bertan kontrolaturiko elkarrizketa labur eta errazetan aktiboki parte hartzea, bai eta norberaren bizipen eta interesekin loturiko egoeren simulazioetan ere, galderak eginez eta erantzunak emanez.
.Irakasleak eta ikaskideek ikasgelako jardueretan eskatutako informazioetarako egokiak diren erantzunak erabiltzea.
.Komunikazioan etenak gainditzeko estrategiak garatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuak erabiliz gauzak ahoz adierazteko, bikoteka edo taldeka eginiko jardueretan.
-Testuak:
-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak.
-Narrazio testuak: eguneroko bizipenak.
-Elkarrizketak: bizipen eta interes pertsonalekin lotutakoak.
-Jarraibideak emateko testuak (arauak, jarraibideak).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak eta hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (ilustrazioak, tonua) erabiltzea, gai orokorra ezagutzea, entzuten denari buruzko oharrak hartzea, hiztegian kontsulta egitea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Igorlearen asmoa harrapatzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Gai edo ideia orokorra identifikatzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (galdera zuzenak, inferentziak eta abar), funtsezkoa hautatzea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
.Testu mota identifikatzea: deskribapenak, narrazioak, elkarrizketak, jarraibideak eta abar.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozko adierazpena:
.Elkarrizketaren dinamika aplikatzea parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako.
.Minutu batzuetako ahozko aurkezpen bat egitea ikasleari interesgarria zaion topiko bati buruz; aldez aurretik prestaturiko eskema eta material osagarriak eskuratuko zaizkio (ikus-entzunezko baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak). Horri buruzko mahai-inguru labur bat egitea.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Entzutea eta ulertzea. Idaztea.
Testuen tipologiari eta idatzizko hizkuntza garatzen den testuinguruari dagokienez, ontzat ematen da gizarteko komunikazio truke arruntak behin eta berriz agertuko direla etapa guztietan zehar: postala, gutuna, posta elektronikoa, oharrak eta deiak, galdetegiak, jarraibideak. Horrenbestez, ez dira berariaz aipatzen mailetako testuei buruzko atalean, eta etapa honetan lantzen jarraitzen dira, betiere ikasleen adinari eta interesei egokituak. Hala eta guztiz ere, atal horretan aurkezten den testu-tipologia bat dator lehenengo hizkuntzarako ezarritakoarekin, baina norainokoa eta maila apalagoak izanen dira.
.Jarduerak egoki ebazteko oinarrizko jarraibideak ulertzea.
.Testu mota batzuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, testuak paperean nahiz euskarri digitalean egon, jatorrizkoak nahiz egokituak izan, gai ezagunei buruzkoak nahiz curriculumeko beste irakasgai batzuetako edukiekin lotutakoak izan.
.Irakurriaren ulermenaren oinarrizko estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea testu-elementuen eta testuaz besteko elementuen laguntzarekin, aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, esanahiak testuinguruaren arabera inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz; iragarpenak (justifikatuak), igorlearen asmoa aurkitzea ...
.Ezagutzea idatzizko hizkuntzaren ezaugarri eta konbentzio batzuk eta haiek ahozko hizkuntzarenetatik nola bereizten diren.
.Idatzizko adierazpena garatzea, esaldi eta paragrafo errazak osatuz edo aldatuz.
.Testu laburrak osatzea kohesioa lortzeko oinarrizko elementuak erabiliz, komunikazio asmo desberdinekin, betiere ereduak erabiliz eta idatzizko testugintzaren prozesuan estrategia funtsezkoenak erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikustea).
.Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia aitortzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak (erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua) eta abar.
-Narrazio testuak.
-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.
-Azalpen testuak: azalpena, laburpena, glosarioak, ondorioak eta abar.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta irakurriko dena iragartzea.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (laburpenak).
.Irakurriaren ulermenaren oinarrizko estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea testu-elementuen eta testuaz besteko elementuen laguntzarekin, aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, esanahiak testuinguruaren arabera inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz; hiztegia kontsultatzea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Testuaren ezaugarriak, atalak eta antolaketa identifikatzea.
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testuaren edukia baloratzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen plangintza egitea eta haiek osatzea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Testuak lantzea denborazko markatzaile, lokailu eta aditz-denbora egokiak erabiliz.
.Testu bat berridaztea jarraibide batzuen arabera (narratzailea, testu mota, egitura mota eta abar aldatzea).
.Letra argi eta irakurgarriaz idaztea, aurkezpen txukunarekin.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, irakaslea eta abar) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Atzerriko hizkuntza ikasgelan edo beste kulturetako pertsonekin komunikatzeko tresna gisa aintzat hartzea eta baloratzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.
.Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak erabiltzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako ezaugarri historiko eta geografiko batzuk ezagutzeko interesa.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.
.Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
Abiapuntua izanen da ikasleek aurreko etapetan hizkuntzaren ikaskuntzan lortu duten ezaguera. Ezaguera hori komunikazio lanak gauzatzerakoan eginiko dedukzioen, orokortzeen eta abarren emaitza izanen da, batez ere. Ikasleen ezaugarriak direla eta ezaguera ez-sistematikoa, osatu gabea da ... Etapa honetan laguntza ematen zaienean ezaguera osoagoa eta sakonagoa izan dezaten (orain bideragarria da hori, adinaren berezko gaitasunak garatu direlako), bilatzen dena da, alde batetik, ikaskuntza hori ez dadila testuinguru gabea izan, testuetatik eta haien komunikazio erabileratik urruna, baizik eta -jada azaldu den bezala- ikasleen komunikatzeko gaitasuna hobetzeko bitarteko bat.
.Oinarrizko eta ohiko elementu morfologiko eta sintaktikoak identifikatzea hizkuntzaren erabileran: izena, aditza, adjektiboa, adberbioa, preposizioa ...
.Errazen iragar daitezkeen eguneroko egoerekin loturiko egitura eta funtzio oinarrizkoak erabiltzea.
-Nozioak:
-Kopurua eta gradua: Pluralak, kontagarriak eta ez-kontagarriak. Zenbatzaileak, Neurriak eta tamaina. Kardinalak eta ordinalak.
-Gauzen eta pertsonen nolakotasunak: forma, tamaina, kolorea eta abar; adina, nortasunaren ezaugarriak eta abar.
-Lekua: Kokapena. Posizioa. Distantzia, Mugimendua. Orientazioa eta norabidea.
-Denbora: Orainaldia, lehenaldia eta geroaldia. Hasiera eta amaiera, aurrekoa, gerokoa eta sekuentzia. Berriki gertaturiko ekintza. Iraupena. Maiztasuna. Iraunkortasuna eta aldaketa.
-Deixi zehaztua eta zehaztu gabea. Edukitza. Erlatiboak.
-Lotura logikoa.
-Funtzioak eta egiturak:
-Agur egitea, nork bere burua aurkeztea eta beste batzuk aurkeztea.
-Agur esatea.
-Gonbita: Would you ...?
-Onartzea edo ez onartzea gonbit bat, gonbit batengatik eskerrak ematea.
-Barkamena eskatzea.
-Arreta erakartzea.
-Ongi etorria ematea eta norbaiti buruzko interesa erakustea.
-Alaitasuna, tristezia, zoriontasuna, dezepzioa, interes falta, poztasuna eta esperantza adieraztea.
-To be + adjektiboa edo partizipioa (glad, happy, sad, sorry, disappointed, pleased hopeful (I hope .....),
-Informazio pertsonala eskatzea, ematea eta ulertzea. Aztura eta errutinak adieraztea eta haietaz galdetzea.
-(wh- questions/edukitza, genitibo saxoia/).
-Orainaldi sinplea, maiztasuna adierazteko adberbioak.
-Kokapena (esaldi preposiziodunak eta adberbiozkoak).
-Adina, lanbidea eta abar.
-Used to
-Gauzak, lekuak eta pertsonak deskribatzea.
-To be+adjektiboa.
-Kopurua: much/many
-Edukitza eta distantzia.
-Konparatzea: Adjektiboaren eta adberbioaren gradua eta lekua. Konparatibo eta superlatibo irregularrak.
-Ondokoak adieraztea eta haietaz galdetzea:
-Gustuak eta nahiago izaten direnak: like/love; dislike/hate) + N or-ing
-Ondoren gerundioa (-ing) daukaten beste aditz batzuk.
-Iritziak: What do you think? I believe ...... In my opinion
-Adostasuna eta desadostasuna.
-Ez jakitea eta zalantza: Don't know. Maybe, perhapas, I doubt that .....
-Baimena eskatzea eta ez ematea; laguntza eskatzea eta eskaintzea. Gaitasuna edo ezgaitasuna adieraztea.
-Can/could ...can't/couldn't
-Ematea, eskatzea eta jarraibideak eta oharpenak ulertzea: Agintera.
-Arrazoiak ematea eta eskatzea: why & because
-Aholkuak ematea: should/shouldn't
-Kexua adieraztea.
-Iradokizunak egitea, haiek onartzea edo ezestea: Let's/Shall we./Why don't..?
-Zerbait egiteko norberaren burua eskaintzea: Shall I ...?
-Nahitaez bete beharrekoa/debekatutakoa: Must/musn't. Don't+infinitiboa
-Iraganeko egitateei buruz hitz egitea, narratzea eta galdetzea.
-Lehenaldi sinplea aditz erregular eta irregularretan; baiezko eta ezezko forma; galderazkoa)
-Gauzatzen ari diren ekintzei buruzko informazioa ematea, eskatzea eta ulertzea.
-Orainaldi sinplea eta jarraitua/ denboraren adierazpideak
-Lehenaldi sinplea eta jarraitua.
-Etorkizunerako planak eta asmoak adieraztea eta iragarpenak egitea:
-Orainaldi jarraitua; be going to ... Denborazko adberbioak.
-Borondatea eta erabakia: Will
-Baldintza erreal edo posiblea:
-If you like I will (I'll) go with you.
-If you have time, come and see me
-Pasiboari buruzko sarrera.
-England was invaded by the Romans
-English is spoken here
-Galdetzea / erantzutea: Yes/no questions//Question-tags
-Baieztatzea / ezeztatzea
-Oinarrizko lokailuak:
-Koordinazioa (and, but; or ...),
-kontzesioa (although; however),
-konparazioa (more, less ...than, as ...as),
-baldintza (if),
-kausa (because),
-helburua (to),
-ondorioa (so ... -that-),
-denbora (before and after, that; as soon as).
-perpaus osagarriak (I think, believe, say .....that)
-Adierazpide arruntak, esaera errazak eta testuinguru jakin batzue tako, eguneroko testuinguruetako eta curriculumeko beste irakasgai batzuen edukietako lexikoa erabiltzea:
-Adibidez: familia, adiskideak, elikagaiak, eguraldia, jantziak, lekuak, oporrak, aisia (zinema, musika, kirolak), ordutegiak eta ohiturak, ospakizunak eta abar.
-Hitzak osatzeko arauak: aurrizkiak, atzizkiak, elkarketa, eratorpena eta abar.
-Hitz baten esanahia inferitzea agertzen den testuinguruari erreparatuta.
-Hiztegi pasiboa eta aktiboa (produkzioetan erabiltzen duena) zabaltzea.
-Sinbolo fonetiko batzuk maiz erabiltzen diren fonemen ebakerarekin identifikatzea.
-/s/, /z/, /iz/ bukaeraren ebakera orainaldi sinplean.
--ing bukaeraren ebakera.
-/s/, /z/, /iz/ bukaeraren ebakera lehenaldi sinplean.
-Mustl mustn't bukaeraren ebakera.
-Forma ahulen ebakera: was / were /can /
-Hitzen eta esaldien azentua.
-Cluster-ak ebakitzea hasieran eta amaieran: sp, st, sk
Soinuak: / /-/ð./;/t / v/-/f/;/h/-/x/
-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko oinarrizko patroiak ezagutu eta erabiltzea.
-Esaldien intonazioa: iradokizunak eta haien erantzunak; mota hauetako galderak: wh-, yes / no eta abar.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.
.L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak progresiboki erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta gidatua.
.Ahozko eta idatzizko produkzioak autoebaluatzeko eta autozuzentzeko estrategiak ikasten hastea.
.Akatsa ikasteko prozesuaren zati baten gisara onartzea eta hura gainditzeko jarrera positiboa izatea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
Ebaluazio irizpideak.
1. Aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko eguneroko gaiei buruzko elkarrizketetan ideia orokorra eta ideia berariazkoenak ulertzea, poliki eta argitasunez hitz egiten denean.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko elkarrizketan funtsezkoena ulertzeko, nahiz eta testuak osorik ez ulertu. Helburua izanen da, funtsean, jarraibideen, iruzkinen, galdera eta erantzunen, elkarrizketa laburren, deskribapenen eta narrazio laburren esanahia identifikatzea.
2. Ahoz komunikatzea, gai ezagunei edo aldez aurretik landutakoei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan parte hartuz; behar diren estrategiak erabiliko dira komunikazioaren jarraitutasuna errazteko, eta komunikazio asmoaren araberako diskurtso ulergarri eta egokia sortuko da.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ahoz komunikatzeko duten gaitasuna, gai ezagunei buruzko elkarrizketetan, errealetan nahiz simulatuetan, parte hartuz. Funtsean honelakoak izanen dira: galderak egitea eta erantzutea, ideiak eta informazioa elkarrekin trukatzea, aurresateko moduko egoeretan gai ezagunei buruzko bizipenak kontatzea, komunikazioa bermatuko duten baliabide linguistikoak eta estrategiak erabiliz. Produkzioek akats lexiko, morfosintaktiko edo fonetiko batzuk edukitzen ahalko dituzte, komunikazioa zailtzen ez badute.
3. Ideia orokorra ezagutzea eta informazio berariazkoa ateratzea, ikusizko baliabideen laguntzarekin, gai ugariri buruzko eta adinaren arabera egokitutako idatzizko testuetatik eta curriculumeko arlo batzuekin lotutako testuetatik.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek zenbateko gaitasuna duten era askotako testuak ulertzeko: jarraibideak, gutunak, deskribapen eta narrazio laburrak, mezuak, galdetegiak eta abar, irakurketarako oinarrizko estrategiak aplikatuz; esate baterako, esanahiak testuinguruaren edo ikusizko elementuen arabera inferitzea edo ezagutzen diren hizkuntzekin alderatzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, testuak irakurtzeko gaitasuna; testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egoten ahal dira, eta luze samarrak izanen dira, eta ikasteko edo irakurketarekin gozatzeko irakurriko ditu ikasleak, hiztegiaren laguntza erabiliz, behar badu. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurritako testuak ulertzen diren, aurretik isilik irakurrita.
4. Testu laburrak idaztea, egitura, funtzio eta lexiko egokiak erabiliz, bai eta kohesioaren oinarrizko elementuetako batzuk ere; ereduetatik abiatuko da ikaslea, eta ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak errespetatuko ditu.
Irizpide honekin oharrak, deskribapenak, gutun arruntak edo elektronikoak eta mezuak idazteko gaitasuna ebaluatu nahi da. Testuetan, maiz erabiltzen diren hitzak jasoko dira, perpaus bakunek eta oinarrizko lokailuek osaturiko egitura elkartuak. Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean izan.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako elementu kultural edo geografiko batzuk identifikatzea, eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleek atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako testuinguru soziokultural eta geografikoko ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk ezagutzen dituzten, eta interesgarri zaizkien eta aintzat hartzen dituzten beraienaz besteko kultur ohiturak, eta errespetuzko jarrera duten beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko.
6. Atzerriko hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharraz.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea informazioa bilatzeko, mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
BIGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea. Hitz egitea eta hizketan aritzea.
Testuen tipologiari eta ahozko hizkuntza garatzen den testuinguruari dagokienez, ontzat ematen da ikasgelako komunikazio truke arruntak behin eta berriz agertuko direla hezkuntzaren etapa guztietan zehar: hizketaldiak, simulazioak, jarraibideak, galde-erantzunak, iruzkinak, gertakariei buruzko kontaerak. Horrenbestez, ez dira berariaz aipatzen mailetako testuei buruzko atalean, eta etapa honetan sakontasun eta heldutasun handiagoa hartzen dute. Hala eta guztiz ere, atal horretan aurkezten den testu tipologia bat dator lehenengo hizkuntzarako ezarritakoarekin, baina norainokoa eta maila apalagoak izanen dira.
.Ikasgelako jardueretan ohiko jarduerei buruz azaldutako mezuak entzun eta ulertzea.
.Eguneroko gaiei eta era askotako komunikabideetatik heldu eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko elkarrizketetan eta ahozko testuetan informazio orokorra eta berariazkoa lortzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, gako hitzak identifikatzea.
.Ahozko testu labur eta koherenteak sortzea norberaren intereseko gaiei buruz, ebakera egokiarekin.
.Ikasgela barruko elkarrizketetan eta simulazioetan bikoteka eta taldeka parte hartzea, modu erdi kontrolatuan, komunikazioa lortzeko behar den ebakera eta intonazioa erabiliz.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun egokiak lortzea.
.Honakoetarako estrategiak garatzea: komunikazioan gertatzen diren etenak gainditzea eta elkartruke komunikatiboei hasiera eta amaiera ematea.
-Testuak:
-Publizitate testuak.
-Argudiozko testuak (elkarrizketa, eztabaida).
-Narrazio testuak (albistea, kronika, narrazioa).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: mezu orokorra eta berariazko xehetasunak identifikatzea; izenburua mezuarekin lotzea; ezagutzen diren egiturak eta esanahiak ezagutu eta berrikustea eta abar.
.Egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak eta hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (ilustrazioak, tonua) erabiltzea, gai orokorra ezagutzea, entzuten denari buruzko oharrak hartzea, hiztegian kontsulta egitea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Igorlearen asmoa harrapatzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Gai edo ideia orokorra identifikatzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea. Testutik ondorioak ateratzea eta haiek justifikatzea.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (galdera zuzenak, inferentziak eta abar), funtsezkoa hautatzea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
.Ideia nagusiak laburbiltzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Ahozko adierazpena:
.Elkarrizketaren dinamika aplikatzea parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako.
.Ahozko aurkezpen bat egitea landutako gai bati buruz, lehendik prestatu eta eskuratutako eskema eta material osagarriak erabiliz (ikus-entzunezko bitartekoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), arreta berezia eskainiz edukiaren egituratzeari (konparaketa, lekuaren antolaketa, unitatea - atalak) eta entzuleen interesari eusten saiatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Entzutea eta ulertzea. Idaztea.
Testuen tipologiari eta idatzizko hizkuntza garatzen den testuinguruari dagokienez, ontzat ematen da gizarteko komunikazio truke arruntak behin eta berriz agertuko direla etapa guztietan zehar: postala, gutuna, posta elektronikoa, oharrak eta deiak, galdetegiak, jarraibideak. Horrenbestez, ez dira berariaz aipatzen mailetako testuei buruzko atalean, eta etapa honetan lantzen jarraitzen dira, betiere ikasleen adinari eta interesei egokituak. Hala eta guztiz ere, atal horretan aurkezten den testu-tipologia bat dator lehenengo hizkuntzarako ezarritakoarekin, baina norainokoa eta maila apalagoak izanen dira.
.Testu errazak irakurri aurretik eta irakurri bitartean edukia iragartzea.
.Testu mota batzuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, testuak paperean nahiz euskarri digitalean egon, jatorrizkoak nahiz egokituak izan, gai ezagunei buruzkoak nahiz curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutakoak izan.
.Testu luzeagoak autonomiaz irakurtzeko ekimena.
.Irakurriaren ulermenaren estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea; aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; esanahiak testuinguruaren arabera eta ikusizko elementuen bitartez inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz.
.Idatzizko komunikazioetan hizkuntza formala eta ez-formala bereizten dituzten formula batzuk ezagutzea eta erabiltzen hastea.
.Era askotako testuak egitea -esate baterako, eguneroko edo ohiko gertaerei eta jarduerei buruzko deskribapenak, bizipen pertsonalei buruzko narrazioak, planak eta proiektuak, gutunak eta posta elektronikoak-, ereduen laguntzarekin, kohesioaren oinarrizko elementuei begiratuz eta idatzizko testugintzaren funtsezko estrategiak erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikuspena).
.Idatzizko adierazpena garatzea, esaldi eta paragrafo errazak aldatuz edo zabalduz.
.Testu mota desberdinak idaztea, modu erdi kontrolatuan eta kohesioaren oinarrizko elementuak erabiliz.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea gutun bidez eta posta elektronikoa erabiliz.
.Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia baloratzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Publizitate testuak: liburuxka, iragarkia.
-Argudiozko testuak: iritzi-gutuna.
-Narrazio testuak: kazetaritzako artikuluak.
-Azalpen testuak: definizioa, azalpena, laburpena.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta irakurriko dena iragartzea.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (laburpenak).
.Irakurriaren ulermenaren estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea testu-elementuen eta testuaz besteko elementuen laguntzarekin, aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, esanahiak testuinguruaren arabera eta ikusizko elementuen bitartez inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz; hiztegia kontsultatzea modu espontaneoan.
.Planteaturiko lana egiteko garrantzizkoa den informazioa aurkitzea, orokorra nahiz xehetasunezkoa izan, eta garrantzizkoa ez den informaziotik bereiztea.
.Testuaren zatiak ezagutzea: testu desordenatu bat ordenatzea.
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testu errazen edukia eta forma konparatzea.
.Testuaren edukia baloratzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen plangintza egitea eta haiek osatzea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Testuak lantzea denborazko markatzaile, lokailu eta aditz-denbora egokiak erabiliz.
.Testu, esaldi eta paragrafo errazak aldatzea, berrantolatzea, berridaztea (narratzailea, testu mota, egitura eta abar aldatzea).
.Publizitate eta argudiozko testuak osatzea, ereduak imitatuz.
.Letra argi eta irakurgarriaz idaztea, aurkezpen txukunarekin.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, irakaslea eta abar) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Atzerriko hizkuntza nazioartean komunikatzeko tresna bat dela ezagutu eta baloratzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.
.Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak zabaltzea.
.Era askotako informazio kulturalak, historikoak, geografikoak edo literarioak, ezagutzeko interesa.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.
.Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekiko errespetua, estereotipoak gaindituta.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
Abiapuntua izanen da ikasleek aurreko etapetan hizkuntzaren ikaskuntzan lortu duten ezaguera. Ezaguera hori komunikazio lanak gauzatzerakoan eginiko dedukzioen, orokortzeen eta abarren emaitza izanen da, batez ere. Ikasleen ezaugarriak direla eta ezaguera ez-sistematikoa, osatu gabea da ... Etapa honetan laguntza ematen zaienean ezaguera osoagoa eta sakonagoa izan dezaten (orain bideragarria da hori, adinaren berezko gaitasunak garatu direlako), bilatzen dena da, alde batetik, ikaskuntza hori ez dadila testuinguru gabea izan, testuetatik eta haien komunikazio erabileratik urruna, baizik eta -jada azaldu den bezala- ikasleen komunikatzeko gaitasuna hobetzeko bitarteko bat.
.Oinarrizko eta ohiko elementu morfologiko eta sintaktikoak identifikatzea: izena, aditza, adjektiboa, adberbioa, preposizioa ...
.Egitura eta funtzio ohikoenak erabiltzea.
-Nozioak:
-Kopurua eta gradua: Pluralak, kontagarriak eta ez-kontagarriak. Zenbatzaileak, Neurriak eta tamaina. Kardinalak eta ordinalak.
-Gauzen eta pertsonen nolakotasunak: forma, tamaina, kolorea eta abar; adina, nortasunaren ezaugarriak eta abar.
-Lekua: Kokapena. Posizioa. Distantzia, Mugimendua. Orientazioa eta norabidea.
-Denbora: Orainaldia, lehenaldia eta geroaldia. Hasiera eta amaiera, aurrekoa, gerokoa eta sekuentzia. Berriki gertaturiko ekintza. Iraupena. Maiztasuna. Iraunkortasuna eta aldaketa.
-Deixi zehaztua eta zehaztu gabea. Edukitza. Erlatiboak.
-Lotura logikoa.
-Funtzioak eta egiturak:
-Agur egitea, nork bere burua aurkeztea eta beste batzuk aurkeztea.
-Agur esatea.
-Gonbita: Would you ...?
-Onartzea edo ez onartzea gonbit bat, gonbit batengatik eskerrak ematea.
-Barkamena eskatzea.
-Arreta erakartzea.
-Ongi etorria ematea eta norbaiti buruzko interesa erakustea.
-Alaitasuna, tristezia, zoriontasuna, dezepzioa, interes falta, poztasuna eta esperantza adieraztea.
-To be + adjektiboa edo partizipioa (glad, happy, sad, sorry, disappointed, pleased hopeful (I hope .....),
-Informazio pertsonala eskatzea, ematea eta ulertzea. Aztura eta errutinak adieraztea eta haietaz galdetzea.
-(wh- questions/edukitza, genitibo saxoia/).
-Orainaldi sinplea, maiztasuna adierazteko adberbioak.
-Kokapena (esaldi preposiziodunak eta adberbiozkoak).
-Adina, lanbidea eta abar.
-Used to
-Gauzak, lekuak eta pertsonak deskribatzea.
-To be+adjektiboa.
-Kopurua: much/many
-Edukitza eta distantzia.
-Konparatzea: Adjektiboaren eta adberbioaren gradua eta lekua. Konparatibo eta superlatibo irregularrak.
-Ondokoak adieraztea eta haietaz galdetzea:
-Gustuak eta nahiago izaten direnak: like/love; dislike/hate) + N or-ing
-Ondoren gerundioa (-ing) daukaten beste aditz batzuk.
-Iritziak: What do you think? I believe ...... In my opinion
-Adostasuna eta desadostasuna.
-Ez jakitea eta zalantza: Don't know. Maybe, perhapas, I doubt that .....
-Baimena eskatzea eta ez ematea; laguntza eskatzea eta eskaintzea. Gaitasuna edo ezgaitasuna adieraztea.
-Can/could ...can't/couldn't
-Ematea, eskatzea eta jarraibideak eta oharpenak ulertzea: Agintera.
-Arrazoiak ematea eta eskatzea: why & because
-Aholkuak ematea: should/shouldn't
-Kexua adieraztea.
-Iradokizunak egitea, haiek onartzea edo ezestea: Let's/Shall we./Why don't..?
-Zerbait egiteko norberaren burua eskaintzea: Shall I ...?
-Nahitaez bete beharrekoa/debekatutakoa: Must/musn't. Don't+infinitiboa
-Iraganeko egitateei buruz hitz egitea, narratzea eta galdetzea.
-Lehenaldi sinplea aditz erregular eta irregularretan; baiezko eta ezezko forma; galderazkoa)
-Gauzatzen ari diren ekintzei buruzko informazioa ematea, eskatzea eta ulertzea.
-Orainaldi sinplea eta jarraitua/ denboraren adierazpideak
-Lehenaldi sinplea eta jarraitua.
-Etorkizunerako planak eta asmoak adieraztea eta iragarpenak egitea:
-Orainaldi jarraitua; be going to ... Denborazko adberbioak.
-Borondatea eta erabakia: Will
-Baldintza erreal edo posiblea:
-If you like I will (I'll) go with you.
-If you have time, come and see me
-Pasiboari buruzko sarrera.
-England was invaded by the Romans
-English is spoken here
-Galdetzea / erantzutea: Yes/no questions//Question-tags
-Baieztatzea / ezeztatzea
-Oinarrizko lokailuak:
-Koordinazioa (and, but; or ...),
-kontzesioa (although; however),
-konparazioa (more, less ...than, as ...as),
-baldintza (if),
-kausa (because),
-helburua (to),
-ondorioa (so ... -that-),
-denbora (before and after, that; as soon as).
-perpaus osagarriak (I think, believe, say .....that)
.Adierazpide arruntak, esaerak eta testuinguru jakin batzuetako, eguneroko testuinguruetako eta curriculumeko beste arlo batzuen edukietako lexiko egokia zabaltzea.
.Adibidez: lanbideak, gorputza (osasuna, higienea), eskola esparrua, lekuak (ikastetxea, etxea, hiria, landa giroa eta abar), maiz erabiltzen diren gauzak, ingurumena, garraioa, kortesia arauak eta abar.
.Sinbolo fonetiko batzuk eta zailtasun berezia duten fonemen ebakera gero eta hobeki ezagutzea.
.Zailtasun berezia duten fonemak, bokaleetakoak nahiz kontsonanteetakoak, ahoskatzea. schwa;/ i / versus / i: /, eta abar.
.Kontrakzioa duten formen ebakera: will (I'll) l will not (won't) / could not (couldn't).
.Forma ahulak: was / were /can/some eta abar.
.Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko oinarrizko patroiak ezagutu eta erabiltzea.
.Intonazioa perpaus bakun eta elkartuetan.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.
.Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Mintzakide baten edo komunikabideen eskutik heldu diren gai ezagunei buruzko ahozko mezuen ideia orokorra eta informazio berariazkoak ulertzea.
Irizpide honekin baloratu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai ezagunei buruzko aurkezpen laburretan eta elkarrizketetan ideia nagusia eta xehetasun berariazkoak ulertzeko. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra ulertzeko.
2. Orainaldiko, lehenaldiko eta geroaldiko ohiko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan gero eta autonomia handiagoaz parte hartzea, komunikazioa lortzeko egitura errazak, gizarte harremanetarako adierazpide ohikoenak eta ebakera egokia erabiliz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek norainoko gaitasuna duten ulermena eta adierazpena integratzea eskatzen duten egoera interaktiboetan jarduteko. Elkarrizketak bi motatako egoeretan gertatuko dira: ikasgelako ohikoak (informazioa eta argibideak eskatzea, baimena eskatzea, lan taldean jardutea eta abar) eta irakasleak sorturikoak (jokoak, simulazioak, rol jokoak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bidezko komunikazioa eta abar). Mezuak oraindik ere zalantzatiak izan daitezke, eta litekeena da akats morfosintaktikoak eta lexiko urria edukitzea, baia mezuak beti ulergarria izan beharko du.
3. Idatzizko testuetatik informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea; jatorrizko testuak nahiz egokituak izanen dira, luzera desberdinetakoak, eta adinaren arabera egokituak. Testuak ulertu direla propio prestaturiko lan baten bidez erakutsiko da.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten pertsonen arteko testu idatziak ulertzeko; esate baterako, gutunak, iragarkiak, era askotako liburuxkak, narrazioak, gazteentzako aldizkarietako artikuluak, web orriak, abestien letrak eta abar. Irakurketarako estrategiak aplikatuko dira: esate baterako, esanahiak testuingurutik inferitzea, hitzak osatzeko arauak erabiltzea edo ezagutzen dituen hizkuntzetako edo curriculumeko beste arlo batzuetako ezagutzak transferitzea. Halaber, irizpide honekin testu luze samarrak, paperean nahiz euskarri digitalean, irakurtzeko gaitasuna ebaluatuko da, betiere hiztegira modu espontaneoan joz argudioren bat ulertzea zail gertatzen denean, gako hitzen bat ezagutzen ez delako, eta testu horiek ulertzen direla erakutsiz lan linguistikoen eta ez-linguistikoen bitartez eta testuak ozenki irakurriz.
4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, egitura eta lokailu errazak eta lexiko egokia erabiliz, formaren alderdiak zainduz eta ortografiaren eta puntuazioaren funtsezko arauak errespetatuz, irakurleak testuak uler ditzan eta onartzeko moduko zuzentasuna izan dezaten.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek, ereduetatik abiatuta, gauzak idatziz adierazteko duten gaitasuna, paperean nahiz euskarri digitalean, irakurlearendako ulergarriak izan daitezen: gertaerei eta eguneroko eta ohiko jarduerei buruzko deskribapenak, bizipen pertsonalei buruzko narrazioak, planak eta proiektuak, gutunak, postalak eta formularioak.
Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean izan.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi sozial, kultural, historiko, geografiko edo literario batzuk identifikatu eta haien adibideak ematea, eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.
Irizpide honek ebaluatzen du ikasleek atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako gizartearen, kulturaren, historiaren, geografiaren eta literaturaren ezaugarri garrantzitsuenak eta bereizgarrienak ezagutzen dituzten. Halaber, ebaluatuko da ikasleek errespetua erakusten duten beste herri batzuen balore eta jokabideekiko, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
6. Atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak aplikatzeko, eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako oinarrizko estrategia batzuk identifikatu eta ahoz azaltzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen ote diren: esate baterako, beren aurrerapenak baloratzeko gaitasuna, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, ikasgelan landutako alderdi batzuk zabaltzeko edo berrikusteko; norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta autozuzenketarako mekanismo batzuk erabiltzea.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea informazioa bilatzeko,testuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
HIRUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea. Hitz egitea eta hizketan aritzea.
Testuen tipologiari eta ahozko hizkuntza garatzen den testuinguruari dagokienez, ontzat ematen da ikasgelako komunikazio truke arruntak behin eta berriz agertuko direla hezkuntzaren etapa guztietan zehar: hizketaldiak, simulazioak, jarraibideak, galde-erantzunak, iruzkinak, gertakariei buruzko kontaerak. Horrenbestez, ez dira berariaz aipatzen mailetako testuei buruzko atalean, eta etapa honetan sakontasun eta heldutasun handiagoa hartzen dute. Hala eta guztiz ere, atal horretan aurkezten den testu tipologia bat dator lehenengo hizkuntzarako ezarritakoarekin, baina norainokoa eta maila apalagoak izanen dira.
.Testuinguru erreal eta simulatuetan jarraibideak ulertzea.
.Gai zehatz eta ezagunei buruzko aurrez aurreko mezuetatik informazio orokorra eta berariazkoa entzutea eta ulertzea.
.Ikus-entzunezkoek emandako eta geldiro eta argitasunez ebakitako mezu errazak entzun eta ulertzea. Testuak luzeagoak izanen dira, baina gaia, lehen bezala, ezaguna izanen da eta diskurtsoaren garapena berariazko markatzaileekin erraztuko da.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren asmoa identifikatzea.
.Era askotako bizipen, gertaera eta ezagutzei buruzko deskribapenak eta narrazio laburrak ahoz ematea.
.Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan parte hartzea.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneoak erabiltzea.
.Elkarrizketaren konbentzio ohikoenak eta propioak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, komunikazio lan simulatuetan.
.Elkarreraginean sorturiko zailtasunak gainditzeko komunikazio estrategiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.
-Testuak:
-Narrazio testuak: kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketak, albisteei buruzko artikuluak).
-Azalpen testuak (definizioa, azalpena, laburpena).
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz.
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: mezu orokorra eta berariazko xehetasunak identifikatzea; izenburua mezuarekin lotzea; ezagutzen diren egiturak eta esanahiak ezagutu eta berrikustea eta abar.
.Egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak eta hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (ilustrazioak, tonua) erabiltzea, gai orokorra ezagutzea, entzuten denari buruzko oharrak hartzea, hiztegian kontsulta egitea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Igorlearen asmoa harrapatzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Gai edo ideia orokorra identifikatzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea. Testutik ondorioak ateratzea eta haiek justifikatzea.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (galdera zuzenak, inferentziak eta abar), funtsezkoa hautatzea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
.Ideia nagusiak laburbiltzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozko adierazpena:
.Elkarrizketaren dinamika aplikatzea parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako. Baliabideak, hizkuntza eta funtzio linguistiko egokiak erabiltzea.
.Ahozko aurkezpen bat egitea landutako gai bati buruz, lehendik prestatu eta eskuratutako eskema eta material osagarriak erabiliz (ikus-entzunezko bitartekoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), arreta berezia eskainiz edukiaren egituratzeari (konparaketa, lekuaren antolaketa, unitatea - atalak) eta entzuleen interesari eusten saiatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzea, entzuleen arretari eusten saiatuz (enfasia, bolumena, tonua, entzuleen igurikapenak piztea: galderak, datu interesgarriak, umorea, ikusizko laguntzak ...) esan nahi dena birformulatuz.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
.Galderak egitea eta argibideak eskatzea, kortesiaz.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Entzutea eta ulertzea. Idaztea.
Testuen tipologiari eta idatzizko hizkuntza garatzen den testuinguruari dagokienez, ontzat ematen da gizarteko komunikazio truke arruntak behin eta berriz agertuko direla etapa guztietan zehar: postala, gutuna, posta elektronikoa, oharrak eta deiak, galdetegiak, jarraibideak. Horrenbestez, ez dira berariaz aipatzen mailetako testuei buruzko atalean, eta etapa honetan lantzen jarraitzen dira, betiere ikasleen adinari eta interesei egokituak. Hala eta guztiz ere, atal horretan aurkezten den testu-tipologia bat dator lehenengo hizkuntzarako ezarritakoarekin, baina norainokoa eta maila apalagoak izanen dira.
.Idatzizko testu baten edukia identifikatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Testuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, testuak paperean nahiz euskarri digitalean egon; jatorrizko testuak edo erdi jatorrizkoak izanen dira, interes orokorreko eguneroko gaiei buruzkoak eta curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutakoak.
.Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testuak autonomiaz irakurtzea.
.Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, informazioa lortze aldera, lanak banaka nahiz taldeka egiteko.
.Irakurketarako estrategia desberdinak erabiltzea; esate baterako, testuinguruaz, ikusizko elementuez, hiztegiez baliatzea, edo hitzak sortzeko arauez baliatzea esanahiak inferitzeko.
.Idazteko prozesuari buruz gogoeta egitea, arreta berezia eskainiz zirriborroak berrikusteari.
.Testu erraz eta egituratuak gidapean egitea, ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko kohesio elementu batzuk erabiliz eta idatzizko lanak egiteko prozesuaren oinarrizko estrategiak erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikuspena).
.Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa gero eta autonomia handiagoaz erabiltzea.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea posta bidez nahiz baliabide informatikoak erabiliz.
.Ortografia eta puntuazio marka desberdinak egoki erabiltzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Narrazio testuak:
-Kazetaritzakoak: erreportajea, elkarrizketa, artikulua, albistea.
-Azalpen testuak
-Trebetasun eta estrategiak:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta irakurriko dena iragartzea.
.Irakurketarako estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (laburpenak).
.Irakurketarako estrategia desberdinak erabiltzea, testu-elementuen nahiz testuz besteko elementuen laguntzarekin, testuingurua eta hiztegiak erabiliz, edo hitzak sortzeko arauak (elkarketa eta eratorpena) erabiliz esanahiak inferitzeko.
.Esanahiak inferitzea testuinguruko elementuak eta elementu linguistikoak interpretatuz: izenburua, ilustrazioak, formatua, kokapena, hitzen osatzea eta abar.
.Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea; testu bateko egitateak eta iritziak ezagutzea, eta egilearen komunikazio asmoa eta erabiltzen dituen baliabide estilistikoak identifikatzea.
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testuaren edukia baloratzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen plangintza egitea eta haiek osatzea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Informazioa iturri desberdinetan bilatzea (bibliografikoak, ikus-entzunezkoak digitalak) eta lan bat egiteko ezinbestekoa den informazioa hautatzea.
.Testu baten plangintza egitea eta hura sortzea, honakoak kontuan hartuz: koherentzia, kohesioa, zuzentasun gramatikala, aberastasuna eta aniztasuna eta ortografia (berrikuspen orri baten laguntzarekin).
.Letra argi eta irakurgarriaz idaztea, aurkezpen txukunarekin.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, irakaslea eta abar) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Baloratzea atzerriko hizkuntza jatorri desberdinetako pertsonekin komunikatzeko bide bat dela.
.Ikasten den hizkuntza duen gizarteko eta norberaren gizarteko ohitura, arau, jarrera eta baloreen arteko desberdintasun aipagarrienak identifikatzea eta haiekiko errespetua izatea.
.Komunikazioko egoera jakin batzuei lotutako formula linguistikoak egokitasunez erabiltzea (kortesia, adostasuna, desadostasuna ...).
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultur elementu aipagarrienak: literatura, artea, musika, zinema ...
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazioko elkartrukeak hasteko interesa: euskarri gisa papera edo bitarteko digitalak erabiliz.
.Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
Abiapuntua izanen da ikasleek aurreko etapetan hizkuntzaren ikaskuntzan lortu duten ezaguera. Ezaguera hori komunikazio lanak gauzatzerakoan eginiko dedukzioen, orokortzeen eta abarren emaitza izanen da, batez ere. Ikasleen ezaugarriak direla eta ezaguera ez-sistematikoa, osatu gabea da ... Etapa honetan laguntza ematen zaienean ezaguera osoagoa eta sakonagoa izan dezaten (orain bideragarria da hori, adinaren berezko gaitasunak garatu direlako), bilatzen dena da, alde batetik, ikaskuntza hori ez dadila testuinguru gabea izan, testuetatik eta haien komunikazio erabileratik urruna, baizik eta -jada azaldu den bezala- ikasleen komunikatzeko gaitasuna hobetzeko bitarteko bat.
.Alderdi morfologiko eta sintaktikoak zabaltzea eta sakontzea. Hizkuntzaren erabilerak.
.Komunikazio egoera desberdinekin loturiko egiturak eta funtzioak erabiltzea.
-Nozioak:
-Kopurua baiezkoan eta ezezkoan. Much/many/a lot of, a little, a few,+izena. Gehiegizkotasuna eta gutxiegitasuna: Too, enough
-Konparazioa: konparatibo eta superlatibo erregularrak eta irregularrak. Berdintasuna, gehiago izatea eta gutxiago izatea. Much+ konparatiboa. The more ...the more. Far too ...
-Denbora: orainaldia, lehenaldia eta geroaldia; denbora burutuak. Errepikapena eta jarraitutasuna; aldiberekotasuna, iraunkortasuna eta aldaketa.
-Funtzioak eta egiturak:
-Bizitzeko ohiturak eta estiloak, egoerak eta ekintzak deskribatu eta konparatzea.
-Walking is healthier than driving (-ing infinitiboaren ordez)
-Gauzatzen ari diren ekintzei buruz hitz egitea: Denbora sinpleak eta jarraituak
-Gustuak eta iritziak; nahiago izatea.
-love/hate/don't mind+ing/I'd rather go now
-Aholkuak ematea
-Norbaiti zerbait gogoraraztea.
-Nahitaezkotasuna eta debekua adieraztea: must, should eta have to
-Trebetasuna adieraztea orainaldian eta lehenaldian: can/could, be able to
-Ziurtasuna, probabilitatea eta baimena: must/may/might, can't/could
-Planak, asmoak, iragarpenak adieraztea: Will/won't, going to, orainaldi jarraitua.
-Iradokizunak: Let's, Shall we ...? How/What about ...? Why don't we ...?
-Gonbit egitea eta gonbitei erantzutea:
-Would you like to? Yes, I'd love to but. That'd be great
-Sorry, I can't
-Iraganari buruzko informazioa eskatzea eta ematea.
-Lehenaldiko egitateak eta gertaerak narratzea, eszenak eta prozesuak deskribatzea:
-Lehenaldi sinplea eta jarraitua: last, ago, since, then, for, later, when, after, before,
-Berriki gertaturiko egitateak komunikatzea: Lehenaldi burutua + just
-Lehenaldian hasi eta orainaldian jarraitzen duten egoerei buruzko informazioa eskatzea eta ematea:
-Lehenaldi burutua for eta since erabiliz.
-How long ..... Present perfect sinplea eta jarraitua ....for?
-Lehenaldi sinplearen eta orainaldi burutuaren arteko alderatzea.
-Galderak eta erantzunak ondokoak erabiliz: ever, never, for, since, already, yet
-Lehenaldi sinplearen eta pluskuanperfektuaren arteko alderatzea.
-After, before, when, while eta since gerundioarekin: -ing
-Ondoren gerundioa (-ing) eskatzen duten preposizioak: Interested in learning; thinking of goingž looking forward to seeing .....
-Interesa zentratzea ekintzaren emaitzan: pasiboa eta haren formak eta erabilera:
-New houses are being built next to us
-The cup has been smashed
-The paper was left on the door-step
-I was run over (by a cyclist)
-Baldintza hipotetikoa eta ezinezkoa.
-If I knew, I would (I'd) tell you his name. It'd be nice if you helped me
-If I had (I'd) known you were coming, I would (I'd) have cooked something nice.
-I wish ....If only ......: nola erabili
-Unless nola erabili.
-Beste batzuek diotena, daukaten iritzia, pentsatzen dutena eta abar adieraztea: zehar estiloa
-She said she was coming next week
-Edo galdetzen dutena:
-He asked when she was coming
-Edo ematen dituzten aholkuak, iradokizunak, eskariak edo jarraibideak:
-She advised us not to stay out late
-He told them to lock the door
-To say eta to tell alderatzea.
-That ez jartzea.
-Izenari buruzko informazioa zabaltzea: Izenordainak eta erlatibozko perpausak.
-Erlatibozko perpausen motak: puntuaketa.
-Izenordain erlatiboa ez jartzea.
-What eta whose erabiltzea.
-Lokailuak:
-so that; provided that/as long as; while (kontzesiboa); until, as if/though; the reason why, for (kausazkoa); in spite of; however; whenever, wherever
.Adierazpide arruntak, esaerak eta lexikoa zabaltzea; esate baterako: harreman pertsonalak eta sozialak, hezkuntza, aisia, komunikabideak, elikadura, geografia, literatura, historia, biografiak eta abar.
.Hitzak eraginkortasunez eta egokitasunez erabiltzen jakitea.
.Antonimoak, "lagun aizunak" eta aurrizkidun eta atzizkidun hitz ohikoenak identifikatzea.
.Sinbolo fonetiko batzuk eta zailtasun berezia duten fonemen ebakera gero eta hobeki ezagutzea.
.Zailtasun berezia duten fonemak ahoskatzea: bokaleetakoak, kontsonanteetakoak, diptongoak eta abar.
.Kontrakzioa duten formen ebakera: I've, I haven t, shouldn't eta abar.
.Forma ahulen ebakera: than, as, was / were eta abar.
.Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko patroiak ezagutu eta erabiltzea.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Gai zehatz eta ezagunei buruzko ahozko testuetan eta ikus-entzunezko hedabideek argitasunez emititutako mezu errazetan informazio orokorra eta berariazkoa, ideia nagusia eta xehetasun muntadunak ulertzea.
Irizpide honek neurtuko du ikasleek zein gaitasun duten jarraibideak jarraitzeko, deiak, elkarrizketak edo aurkezpen laburrak, aurrez aurrekoak, jarraitzeko; betiere, gai ezagunei buruzkoak izanen dira: aisia eta denbora librea, preferentziak, bizipen pertsonalak, ikasgelaren antolaketa eta hizlariaren asmoa identifikatzen dutenak. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra eta informazio zehatzak ulertzeko.
2. Era askotako komunikazio asmoak dituzten ohiko edo interes pertsonaleko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazio laburretan parte hartzea, hizketaldiaren konbentzio propioak erabiliz eta elkarrekintzan sorturiko zailtasunak ebazteko behar diren estrategiez baliatuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten hizketaldietan jarduteko, betiere ulertzeko eta ulertua izateko estrategia egokiak erabiliz, horrela gustuak, beharrizanak edo sentimenduak adierazteko, informazioa emateko edo hartzeko, iritziak emateko eta bizipenak kontatzeko.
Hizketaldietan zuzeneko erlazioa gertatuko da ikasgelako ohiko mintzakideekin, edo bestela aurrean atzerriko ikasleak dituztela ongi dakiten jatorrizko hiztunekin.
Litekeena da komunikazioko elkartrukeetan oker batzuk gertatzea, baina oker horiek ez dute komunikazioa oztopatuko.
3. Zabalera desberdineko jatorrizko testuetako eta testu egokituetako informazio orokorra eta datu garrantzitsu guztiak ulertzea, egitateak eta iritziak ezagutuz eta egilearen komunikazioa asmoa identifikatuz, kasua bada.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai orokorrei buruzko edo curriculumeko beste arlo batzuekin lotutako idatzizko testuak ulertzeko (narrazioak, deskribapenak, argudiozko testuak), irakurketarako ezagutzen dituzten estrategiak eta beste berri batzuk erabiliz; esate baterako, gaia identifikatzea elementu testualen eta paratestualen bitartez.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, ikasleek gaitasuna duten zabalera desberdineko liburuak, albisteak, jarraibideak, azalpenak eta abar modu autonomoan irakurtzeko hainbat euskarritan eta xede desberdinekin: berariazko lan bat egiteko informazioa bildu edo komunikatzea, beste arlo batzuetako edukiak ikastea edo besterik gabe gozatzeko edo entretenitzeko. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin, ikasleak ulertzen duen.
4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, lexikoa, egiturak eta kohesioko eta koherentziako elementu batzuk zainduz, ideien arteko erlazioak markatzeko eta testuak irakurlearendako ulergarriak izan daitezen.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek idatziz komunikatzeko duten gaitasuna; ikasleak zirriborroak egiten eta berrikusten eta erregistro egokia hautatzen hasiko dira. Testuek sintaxi soil eta ulerterraza izanen dute, eta lexiko mugatua baina testuingururako egokia; ortografia eta puntuazioa zuzenak izanen dira. Testuek lotura izanen dute komunikazio behar ohikoenekin eta komunikazio asmo desberdinekin. Idazki guztietan, orobat, aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ebaluatuko da, bai eta testuak lantzeko eta aurkezteko baliabide informatikoak erabiltzeko trebetasuna ere.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi kultural garrantzitsuenak identifikatzea, ikasten den hizkuntzaren gizarteak dauzkan ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak seinalatzea, eta norberarenaz besteko patroi kulturalak positiboki baloratzea.
Irizpide honekin egiaztatuko da ikasleak gai ote diren ahozko eta idatzizko testuetan identifikatzeko atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultura orokorraren ezaugarri aipagarri eta bereizgarri batzuk, haiek modu argi eta errazean deskribatzeko gauza diren, eta beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko errespetua erakusten duten, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
6. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko, eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategiak identifikatu eta ahoz azaltzea.
Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituzten beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko, ahoz nahiz idatziz. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
LAUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea. Hitz egitea eta hizketan aritzea.
Testuen tipologiari eta ahozko hizkuntza garatzen den testuinguruari dagokienez, ontzat ematen da ikasgelako komunikazio truke arruntak behin eta berriz agertuko direla hezkuntzaren etapa guztietan zehar: hizketaldiak, simulazioak, jarraibideak, galde-erantzunak, iruzkinak, gertakariei buruzko kontaerak. Horrenbestez, ez dira berariaz aipatzen mailetako testuei buruzko atalean, eta etapa honetan sakontasun eta heldutasun handiagoa hartzen dute. Hala eta guztiz ere, atal horretan aurkezten den testu tipologia bat dator lehenengo hizkuntzarako ezarritakoarekin, baina norainokoa eta maila apalagoak izanen dira.
.Gai ezagunei buruzko hizketaldi errazen, argitasunez eta modu antolatuan emandakoen, esanahi orokorra eta berariazkoa ulertzea.
.Pertsonen arteko komunikazioa ulertzea, unean bertan erantzun ahal izateko.
.Ikus-entzunezko hedabideetatik hizkuntza argi eta soilean emititutako programak oro har ulertzea, eta haien datu garrantzitsuenak ere ulertzea.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak erabiltzea: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren jarrera eta asmoa identifikatzea.
.Era askotako bizipen eta gertaerei buruzko deskribapenak, narrazioak eta azalpenak ahoz ematea.
.Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan aktiboki parte hartzea.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneo eta zehatzak erabiltzea.
.Elkarrizketaren berezko konbentzioak erabiltzea, komunikazio jarduera errealetan eta simulatuetan.
.Komunikatzeko estrategiak autonomiaz erabiltzea, elkarreraginari hasiera emateko, eusteko eta amaiera emateko.
-Testuak:
-Argudiozko testuak iruzkinak, kontraargudiatzea.
-Azalpen testuak: hitzaldia.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozkoaren ulermena:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea, eta gero, entzuten denean, hori egiaztatzea.
.Aktiboki entzutea, gainerako pertsonak eta haien iritziak errespetatuz. Koherentzia faltak eta egokitasun akatsak antzematea. Umore edo ironia elementuak antzematea.
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: mezu orokorra eta berariazko xehetasunak identifikatzea; izenburua mezuarekin lotzea; ezagutzen diren egiturak eta esanahiak ezagutu eta berrikustea eta abar.
.Egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak eta hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (ilustrazioak, tonua) erabiltzea, gai orokorra ezagutzea, entzuten denari buruzko oharrak hartzea, hiztegian kontsulta egitea, irakasleari galdetzea eta abar.
.Igorlearen asmoa harrapatzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Gai edo ideia orokorra identifikatzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea. Testutik ondorioak ateratzea eta haiek justifikatzea.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (galdera zuzenak, inferentziak eta abar), funtsezkoa hautatzea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
.Ideia nagusiak laburbiltzea.
.Norberaren ulermena baloratzea.
-Trebetasunak eta estrategiak:
-Ahozko adierazpena:
.Elkarrizketaren dinamika aplikatzea parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako. Baliabideak, hizkuntza eta funtzio linguistiko egokiak erabiltzea.
.Ahozko aurkezpen bat egitea landutako gai bati buruz, lehendik prestatu eta eskuratutako eskema eta material osagarriak erabiliz (ikus-entzunezko bitartekoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, adituen zitak, adibideak), arreta berezia eskainiz edukiaren egituratzeari (konparaketa, lekuaren antolaketa, unitatea-atalak) eta entzuleen interesari eusten saiatuz.
.Azalpenaren entsegua egitea.
.Gauzak argitasunez adieraztea, haria galdu gabe eta gidoira behin eta berriz jo gabe.
.Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzea, entzuleen arretari eusten saiatuz (enfasia, bolumena, tonua, entzuleen igurikapenak piztea: galderak, datu interesgarriak, umorea, ikusizko laguntzak ...) esan nahi dena birformulatuz.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
.Galderak egitea eta argibideak eskatzea, kortesiaz.
.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.
.Bizikidetasun arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
2. multzoa.-Entzutea eta ulertzea. Idaztea.
Testuen tipologiari eta idatzizko hizkuntza garatzen den testuinguruari dagokienez, ontzat ematen da gizarteko komunikazio truke arruntak behin eta berriz agertuko direla etapa guztietan zehar: postala, gutuna, posta elektronikoa, oharrak eta deiak, galdetegiak, jarraibideak. Horrenbestez, ez dira berariaz aipatzen mailetako testuei buruzko atalean, eta etapa honetan lantzen jarraitzen dira, betiere ikasleen adinari eta interesei egokituak. Hala eta guztiz ere, atal horretan aurkezten den testu-tipologia bat dator lehenengo hizkuntzarako ezarritakoarekin, baina norainokoa eta maila apalagoak izanen dira.
.Idatzizko testu baten gaia identifikatzea, berarekin daukan testuinguruaren laguntzarekin.
.Mezuaren igorleak daukan asmoa identifikatzea.
.Testu mota desberdinak modu orokorrean eta berariazkoan ulertzea, testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egon, interes orokorrekoak nahiz curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutakoak izan.
.Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testu luzeagoak autonomiaz irakurtzea.
.Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, berariazko lanak egiteko informazioa lortze aldera.
.Jada erabilitako irakurketa estrategiak finkatzea.
.Era askotako testuak egitea, gaiaren eta testuinguruaren araberako lexikoarekin, behar diren kohesio elementuekin, ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko, eta idatzizko lanak egiteko prozesuaren oinarrizko estrategiak autonomiaz erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikuspena).
.Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa autonomia handi samarrarekin erabiltzea.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea posta bidez nahiz baliabide informatikoak erabiliz.
.Ortografia eta puntuazio marka desberdinak zuzen erabiltzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Eguneroko bizitzako eta gizarte harremanetako gaiei buruzko era askotako testuak: curriculum vitaea, galdetegia, erregua, posta elektronikoa, erreklamazioa eta abar.
-Argudiozko testuak: ikuspuntua eta kontraargudiatzea.
-Literatur testuak.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Aldez aurretik informazioa biltzea eta irakurriko dena iragartzea.
.Jada erabilitako irakurketa estrategiak finkatzea.
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).
.Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.
.Testuaren atalak eta haien arteko erlazioa identifikatzea (lekua-denbora, logika eta abar).
.Testu mota desberdinetako ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ateratzea, egitateak eta iritziak bereiziz, eta egileak azaldutako argudio nagusiak identifikatzea.
.Egileak bere asmoak, ikuspuntuak eta abar islatzeko prozedurak ezagutu eta identifikatzea.
.Testu formalak identifikatzea (curriculum vitaea, aurkezpen gutuna, eskabidea, erreklamazioa eta abar).
.Testuen edukia eta forma konparatzea.
.Testuaren edukia baloratzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Testuen plangintza egitea eta haiek osatzea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.
.Informazioa iturri desberdinetan bilatzea (bibliografikoak, ikus-entzunezkoak digitalak) eta lan bat egiteko ezinbestekoa den informazioa hautatzea.
.Testu baten plangintza egitea eta hura sortzea, honakoak kontuan hartuz: koherentzia, kohesioa, zuzentasun gramatikala, aberastasuna eta aniztasuna eta ortografia (berrikuspen orri baten laguntzarekin).
.Argudiozko testuen plangintza egitea eta haiek idaztea, ikuspuntu baten aldeko edo kontrako arrazoiak emanez.
.Eguneroko bizitzako eta gizarte harremanetako gaiei buruzko testuen plangintza egitea eta testu horiek idaztea: curriculum vitaea, eskabidea eta abar, eredu errealak imitatuz.
.Letra argi eta irakurgarriaz idaztea, aurkezpen txukunarekin.
.Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, irakaslea eta abar) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
.Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Atzerriko hizkuntzak nazioarteko harremanetan duen garrantzia baloratzea.
.Ikasten den hizkuntza duen gizarteko ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak identifikatzea eta norberarenez besteko patroi kulturalak errespetatzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultur elementu garrantzitsuenak. literatura, artea, musika, zinema ...
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazioko elkartrukeak egiteko interesa: euskarri gisa papera edo bitarteko digitalak erabiliz.
.Komunikazioko egoera jakin batzuei lotutako formula linguistikoak egokitasunez erabiltzea: kortesia, adostasuna, desadostasuna..
.Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
Abiapuntua izanen da ikasleek aurreko etapetan hizkuntzaren ikaskuntzan lortu duten ezaguera. Ezaguera hori komunikazio lanak gauzatzerakoan eginiko dedukzioen, orokortzeen eta abarren emaitza izanen da, batez ere. Ikasleen ezaugarriak direla eta ezaguera ez-sistematikoa, osatu gabea da ... Etapa honetan laguntza ematen zaienean ezaguera osoagoa eta sakonagoa izan dezaten (orain bideragarria da hori, adinaren berezko gaitasunak garatu direlako), bilatzen dena da, alde batetik, ikaskuntza hori ez dadila testuinguru gabea izan, testuetatik eta haien komunikazio erabileratik urruna, baizik eta -jada azaldu den bezala- ikasleen komunikatzeko gaitasuna hobetzeko bitarteko bat.
.Alderdi morfologiko eta sintaktikoak zabaltzea eta sakontzea. Hizkuntzaren erabilerak.
.Komunikazio egoera desberdinekin loturiko egiturak eta funtzioak finkatu eta erabiltzea.
-Nozioak:
-Kopurua baiezkoan eta ezezkoan. Much/many/a lot of, a little, a few,+izena. Gehiegizkotasuna eta gutxiegitasuna: Too, enough
-Konparazioa: konparatibo eta superlatibo erregularrak eta irregularrak. Berdintasuna, gehiago izatea eta gutxiago izatea. Much+ konparatiboa. The more ...the more. Far too ...
-Denbora: orainaldia, lehenaldia eta geroaldia; denbora burutuak. Errepikapena eta jarraitutasuna; aldiberekotasuna, iraunkortasuna eta aldaketa.
-Funtzioak eta egiturak:
-Bizitzeko ohiturak eta estiloak, egoerak eta ekintzak deskribatu eta konparatzea.
-Walking is healthier than driving (-ing infinitiboaren ordez)
-Gauzatzen ari diren ekintzei buruz hitz egitea: Denbora sinpleak eta jarraituak
-Gustuak eta iritziak; nahiago izatea: love/hate/don't mind+ing/I'd rather go now
-Aholkuak ematea
-Norbaiti zerbait gogoraraztea.
-Nahitaezkotasuna eta debekua adieraztea: must, should eta have to
-Trebetasuna adieraztea orainaldian eta lehenaldian: can/could; be able to
-Ziurtasuna, probabilitatea eta baimena: must/may/might; can't/could
-Planak, asmoak, iragarpenak adieraztea: Will/won't; going to; orainaldi jarraitua.
-Iradokizunak: Let's; Shall we ...? How/What about ...?Why don't we ...?
-Gonbit egitea eta gonbitei erantzutea:
-Would you like to? Yes, I'd love to but. That'd be great. Sorry, I can't
-Iraganari buruzko informazioa eskatzea eta ematea.
-Lehenaldiko egitateak eta gertaerak narratzea, eszenak eta prozesuak deskribatzea:
-Lehenaldi sinplea eta jarraitua: last, ago, since, then, for, later, when, after, before,
-Berriki gertaturiko egitateak komunikatzea: Lehenaldi burutua + just
-Lehenaldian hasi eta orainaldian jarraitzen duten egoerei buruzko informazioa eskatzea eta ematea:
-Lehenaldi burutua for eta since erabiliz.
-How long ..... Present perfect sinplea eta jarraitua ....for?
-Lehenaldi sinplearen eta orainaldi burutuaren arteko alderatzea.
-Galderak eta erantzunak ondokoak erabiliz: ever, never, for, since, already, yet
-Lehenaldi sinplearen eta pluskuanperfektuaren arteko alderatzea.
-After, before, when, while eta since gerundioarekin: -ing
-Ondoren gerundioa (-ing) eskatzen duten preposizioak: Interested in learning; thinking of goingž looking forward to seeing .....
-Interesa zentratzea ekintzaren emaitzan: pasiboa eta haren formak eta erabilera:
-New houses are being built next to us
-The cup has been smashed
-The paper was left on the door-step
-I was run over (by a cyclist)
-Baldintza hipotetikoa eta ezinezkoa.
-If I knew, I would (I'd) tell you his name. It'd be nice if you helped me
-If I had (I'd) known you were coming, I would (I'd) have cooked something nice.
-I wish ....If only ......: nola erabili
-Unless nola erabili.
-Beste batzuek diotena, daukaten iritzia, pentsatzen dutena eta abar adieraztea: zehar estiloa
-She said she was coming next week
-Edo galdetzen dutena:
-He asked when she was coming
-Edo ematen dituzten aholkuak, iradokizunak, eskariak edo jarraibideak:
-She advised us not to stay out late
-He told them to lock the door
-To say eta to tell alderatzea.
-That ez jartzea.
-Izenari buruzko informazioa zabaltzea: Izenordainak eta erlatibozko perpausak.
-Erlatibozko perpausen motak: puntuaketa.
-Izenordain erlatiboa ez jartzea.
-What eta whose erabiltzea.
-Lokailuak:
-So that; provided that/as long as; while (kontzesiboa); until, as if/though; the reason why, for (kausazkoa); in spite of; however; whenever, wherever
-Adierazpide arruntak, esaerak eta lexikoa zabaltzea eta erabiltzea; esate baterako ondoko arloetakoak: komunikabideak, lan mundua eta mundu akademikoa, elikadura, geografia, literatura, historia, biografiak, artea, teknologia eta abar.
-Laburdurak: sigla, akronimo, sinbolo eta laburtzapen garrantzitsuenak edo erabilienak: BBC, e.g., a.m. eta abar.
-Sinbolo fonetiko batzuk eta zailtasun berezia duten fonemen ebakera gero eta hobeki ezagutzea eta erabiltzea.
-Zailtasun berezia duten fonemak ahoskatzea: bokaleetakoak, kontsonanteetakoak, diptongoak.
-Kontrakzioa duten formen ebakera: can't, couldn't, won't, wouldn't eta abar.
-Forma ahulen ebakera: the, than, as eta abar.
-Bi silaba baino gehiago dituzten hitzen azentua.
-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko patroiak ezagutu eta autonomiaz erabiltzea.
-Esaldien intonazioa: galderen intonazioa, aditz denbora desberdinak erabiliz, eta abar.
-Trebetasun eta estrategiak:
Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
a) Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
b) Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
c) Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo baliabide digital eta informatikoak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Gai zehatz eta ezagunei buruzko ahozko testuetan eta ikus-entzunezko hedabideek argitasunez emititutako mezu errazetan informazio orokorra eta berariazkoa, ideia nagusia eta xehetasun muntadunak ulertzea.
Irizpide honek neurtuko du ikasleek zein gaitasun duten jarraibideak jarraitzeko, deiak, elkarrizketak edo aurkezpen laburrak, aurrez aurrekoak, jarraitzeko; betiere, gai ezagunei buruzkoak izanen dira: aisia eta denbora librea, preferentziak, bizipen pertsonalak, ikasgelaren antolaketa eta hizlariaren asmoa identifikatzen dutenak. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra eta informazio zehatzak ulertzeko.
2. Era askotako komunikazio asmoak dituzten ohiko edo interes pertsonaleko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazio laburretan parte hartzea, hizketaldiaren konbentzio propioak erabiliz eta elkarrekintzan sorturiko zailtasunak ebazteko behar diren estrategiez baliatuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten hizketaldietan jarduteko, betiere ulertzeko eta ulertua izateko estrategia egokiak erabiliz, horrela gustuak, beharrizanak edo sentimenduak adierazteko, informazioa emateko edo hartzeko, iritziak emateko eta bizipenak kontatzeko.
Hizketaldietan zuzeneko erlazioa gertatuko da ikasgelako ohiko mintzakideekin, edo bestela aurrean atzerriko ikasleak dituztela ongi dakiten jatorrizko hiztunekin.
Litekeena da komunikazioko elkartrukeetan oker batzuk gertatzea, baina oker horiek ez dute komunikazioa oztopatuko
3. Zabalera desberdineko jatorrizko testuetako eta testu egokituetako informazio orokorra eta datu garrantzitsu guztiak ulertzea, egitateak eta iritziak ezagutuz eta egilearen komunikazioa asmoa identifikatuz, kasua bada.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai orokorrei buruzko edo curriculumeko beste arlo batzuekin lotutako idatzizko testuak ulertzeko (narrazioak, deskribapenak, argudiozko testuak), irakurketarako ezagutzen dituzten estrategiak eta beste berri batzuk erabiliz; esate baterako, gaia identifikatzea elementu testualen eta paratestualen bitartez.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, ikasleek gaitasuna duten zabalera desberdineko liburuak, albisteak, jarraibideak, azalpenak eta abar modu autonomoan irakurtzeko hainbat euskarritan eta xede desberdinekin: berariazko lan bat egiteko informazioa bildu edo komunikatzea, beste arlo batzuetako edukiak ikastea edo besterik gabe gozatzeko edo entretenitzeko. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin, ikasleak ulertzen duen.
4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, lexikoa, egiturak eta kohesioko eta koherentziako elementu batzuk zainduz, ideien arteko erlazioak markatzeko eta testuak irakurlearendako ulergarriak izan daitezen.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek idatziz komunikatzeko duten gaitasuna; ikasleak zirriborroak egiten eta berrikusten eta erregistro egokia hautatzen hasiko dira. Testuek sintaxi soil eta ulerterraza izanen dute, eta lexiko mugatua baina testuingururako egokia; ortografia eta puntuazioa zuzenak izanen dira. Testuek lotura izanen dute komunikazio behar ohikoenekin eta komunikazio asmo desberdinekin. Idazki guztietan, orobat, aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ebaluatuko da, bai eta testuak lantzeko eta aurkezteko baliabide informatikoak erabiltzeko trebetasuna ere.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi kultural garrantzitsuenak identifikatzea, ikasten den hizkuntzaren gizarteak dauzkan ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak seinalatzea, eta norberarenaz besteko patroi kulturalak positiboki baloratzea.
Irizpide honekin egiaztatuko da ikasleak gai ote diren ahozko eta idatzizko testuetan identifikatzeko atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultura orokorraren ezaugarri aipagarri eta bereizgarri batzuk, haiek modu argi eta errazean deskribatzeko gauza diren, eta beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko errespetua erakusten duten, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
6. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko, eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategiak identifikatu eta ahoz azaltzea.
Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituzten beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko, ahoz nahiz idatziz. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
FRANTSESA (L3)
Sarreran esaten den bezala, hirugarren hizkuntzen (L3) kasuan, antzeko helburu eta metodologiak erabiliko dira, lan sistema bertsua izanen da eta ebaluazio irizpideak ere parekoak izanen dira.
Hala eta guztiz ere, haietan lan errazagoak eginen dira eta lortu beharreko emaitzak ere apalagoak izanen dira, funtsean curriculumean ordu gutxiago erabiliko direlako. Hizkuntza edukiak berariazkoak dira, eta bigarren hizkuntzarako (L2) ezarritakoetatik abiatuz diseinatu dira.
Helburuak.
Etapa honetan, atzerriko hizkuntza irakasgaiaren irakaskuntzak honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
1. Ahozko testu argietako eta hizkuntza estandarra erabiltzen den komunikazio egoera desberdinetako informazio orokorra eta berariazkoa entzun eta ulertzea, errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartuz.
2. Ahoz hitz egitea eta elkarreraginean jardutea komunikazioko ohiko egoeretan, modu ulergarri eta egokian eta autonomia handi samarrarekin: esperientziak, gertaerak, desioak eta asmoak deskribatzea, eta iritziak laburki justifikatzea edo planak azaltzea.
3. Ikasleen gaitasunetarako eta interesetarako egokia den maila bateko idatzizko testu mota desberdinak ulertzea, informazio orokorra eta berariazkoa ateratzeko, eta irakurketa gozamenerako eta norberaren aberastasunerako iturri gisa erabiltzea.
4. Testu errazak idaztea helburu desberdinekin, era askotako gai ezagunei edo interes pertsonaleko gaiei buruz, kohesioa eta koherentzia lortzeko behar diren baliabideak erabiliz.
5. Hizkuntzaren oinarrizko elementuak -esate baterako, fonetika, lexikoa, egiturak eta funtzioak- modu gogoetatsuan eta zuzentasunez erabiltzea, komunikazioaren testuinguru errealetan.
6. Ikasteko estrategiak eta eskura dauden bide guztiak (liburutegiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta abar) erabiltzea ahozko eta idatzizko informazioa lortu, hautatu eta aurkezteko.
7. Hizkuntza aintzat hartzea informazioa eskuratzeko tresna gisa eta era guztietako edukiak ikasteko erreminta gisa, eta ikasleak elkarreraginean jarduten dueneko erkidegoko hizkuntza gisa.
8. Hizkuntza baloratzea, jatorri, hizkuntza eta kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikazioa eta elkar ulertzea bideratzeko, era guztietako bazterkeriak eta estereotipo linguistikoak saihestuz.
9. Norberaren ikasteko prozesuei buruz gogoeta egitea eta beste hizkuntza batzuetan barneraturiko komunikazio ezagutza eta estrategiak kasuko hizkuntza ikasteko transferitzea.
10. Atzerriko hizkuntzaren dimentsio soziokulturala ezagutu eta lantzea.
Lehen maila
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -L1ean lanari jarraipena emanen zaio- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Ikasgelako jarduerekin lotura duten elkarrizketa eta azalpen laburrak entzun eta ulertzea: jarraibideak, galderak, iruzkinak, deskribapenak eta narrazio laburrak.
.Entzuten denaren eduki orokorra iragartzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Ahozko testuetan eguneroko gaiei eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko berariazko informazioa lortzea: zenbakiak, prezioak, ordutegiak, izenak edo lekuak, euskarri desberdinetan aurkeztuak.
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea.
.Ahozko testu laburrak sortzea, egitura logiko batekin eta arauaren araberakoa izan nahi duen ebakerarekin, betiere eskema baten edo aldez aurretik prestaturiko materialen laguntzarekin.
.Besteekin ahoz komunikatzea, egitura nahikoa errazekin, eguneroko bizitzako gaietatik hurbil dauden alderdiei buruz: kirolak, aisia, zaletasunak, bidaiak musika, harreman pertsonalak ...
.Elkarrizketa labur eta kontrolatuetan parte hartzea ikasgelan bertan, bai eta norberaren bizipen eta interesekin loturiko egoeren simulazioetan ere.
.Irakasleak eta ikaskideek ikasgelako jardueretan eskatutako informazioetarako egokiak diren erantzunak erabiltzea.
.Komunikazioan etenak gainditzeko estrategiak garatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuak erabiliz gauzak ahoz adierazteko, bikoteka edo taldeka eginiko jardueretan.
-Testuak:
-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak.
-Narrazio testuak: eguneroko bizipenak.
-Elkarrizketak: bizipen eta interes pertsonalekin lotutakoak.
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea (entzun aurretik, entzun bitartean eta entzun ondoren).
.Hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (tonua, ilustrazioak) eta aldez aurreko ezagutzak erabiltzea mezuak ulertzeko.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
-Ahozko adierazpena:
.Ikasgelako jardueretan aktiboki esku hartzea eta parte hartzea, galderak eginez eta gustuak eta preferentziak oinarrizko modu batean adieraziz. jŽaime, jŽadore, je préfère, je déteste ...
.Elkarrizketaren dinamika ezagutzea, batez ere parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako. Haietan parte hartzea.
.Jeu de rôle izenaz ezagutzen direnetan parte hartu ahal izatea, ematen zaizkien jarraibideei jarraituz, eta haiek hizkuntza egokian aurkeztuz.
.Erantzunak galderei egokitzea.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
.Lanak egoki ebazteko oinarrizko jarraibideak ulertzea.
.Testu mota batzuen informazio orokorra ulertzea eta berariazko informazioak identifikatzea; testuak erdi jatorrizkoak nahiz egokituak izaten ahalko dira, eta paperean nahiz euskarri digitalean egoten ahalko dira; adinaren arabera egokitu eta curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutako gaiei buruzkoak izanen dira.
.Irakurriaren ulermenaren oinarrizko estrategiak erabiltzea: testu baten gaia ikusizko testuinguruaren bidez identifikatzea; gaiari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; esanahiak testuinguruaren arabera eta ikusizko elementuen bitartez inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz.
.Idazketa prozesuaren hiru faseak aplikatzea egiten dituen testu arautuetan.
.Ezagutzea idatzizko ezaugarri eta konbentzio batzuk eta haiek ahozko hizkuntzarenetatik nola bereizten diren.
.Idatzizko adierazpena garatzea, esaldi eta paragrafo errazak osatuz edo aldatuz.
.Testu laburrak egitea modu oso kontrolatuan, kohesioa lortzeko oinarrizko elementuekin eta komunikatzeko asmo desberdinekin.
.Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia aitortzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Deskribapenak
-Narrazio testuak
-Elkarrizketak
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Testu mota identifikatzea.
.Testuaren atalen arteko erlazioak ezagutzea.
.Izenordaina eta haren erreferenteak elkarrekin lotzen jakitea. Hitz berrien esanahia deduzitzen jakitea testuinguruaren arabera edo ezagutzen diren beste hizkuntza batzuen antzekotasunen arabera.
-Idatzizko adierazpena:
.Testu bat berridaztea jarraibide batzuen arabera (narratzailea aldatzea; 1. pertsonatik 3. pertsonara aldatzea; maskulinotik femeninora; luzera ...).
.Testuak zuzendu eta hobetzea (ortografia, komunztadura, ideien ordena eta abar).
.Testua objektibotasunez baloratzea eta hura zuzentzea; irakaslearen laguntzarekin hura hobetzeko balizko moduak aurkitzea.
.Gutunei erantzutea jasotako gutun bati egokituz (tonua, informazioa eta abar).
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Atzerriko hizkuntza ikasgelan edo beste kulturetako pertsonekin komunikatzeko tresna gisa aintzat hartzea eta baloratzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.
.Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak erabiltzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako ezaugarri historiko eta geografiko batzuk ezagutzeko interesa.
4. multzoa.-Hizkuntzari buruzko gogoeta.
.Oinarrizko eta ohiko elementu morfologikoak identifikatzea hizkuntzaren erabileran: izena, aditza, adjektiboa, adberbioa, preposizioa.
.Adierazpide arruntak, esaera errazak eta testuinguru jakin batzuetako, eguneroko testuinguruetako eta curriculumeko beste irakasgai batzuen edukietako lexikoa erabiltzea.
.Errazen iragar daitezkeen eguneroko egoerekin loturiko egitura eta funtzio oinarrizkoak erabiltzea.
-Funtzioak:
-Harremanetan hastea: nork bere burua identifikatzea, agurrak.
-Agurrak.
-S'appeler, être y avoir aditzen orainaldia.
-Voilà.
-Informazio pertsonala ulertzea, eskatzea eta ematea.
-Nazionalitateak; Europar Batasuneko herrialdeak eta herrialde frankofonoak.
-Adjektiboak (maskulinoa / femeninoa; desberdintasun grafikoak eta fonetikoak).
-Parler aditzaren orainaldia (pertsona guztiak).
-Pertsonei buruzko informazioa ulertzea, eskatzea eta ematea; informazio horiek alderatzea.
-Lanbideak (maskulinoa / femeninoa; desberdintasun grafikoak eta fonetikoak).
-Plurala nola sortu (desberdintasun grafikoak eta fonetikoak).
-Determinatzaile mugatuak eta mugagabeak.
-Habiter aditzaren orainaldia.
-Lekuzko adberbioak: où, d' où.
-Lokailuak: et, mais.
-Gauzak eta pertsonak identifikatzea. Eskerrak ematea. Gauzen eta pertsonen ezaugarriak ematea.
-Qu'est-ce que c'est?, qui est- ce ?, c'est..
-Comment ... ?
-Adina.
-Numeralak (1-100).
-Pertsonen eta gauzen ezaugarriei buruzko informazioa ulertzea, eskatzea eta ematea.
-Adjektibo kalifikatzaileak (femeninoa / maskulinoa; desberdintasun grafikoak eta fonetikoak). Koloreak.
-Ezezkoa: ne ... pas.
-IL/Elle est / CŽest; ils / elles sont / ce sont.
-Edukitzari buruzko informazioa ulertzea, eskatzea eta ematea.
-A qui est-ce? c'est à + izenordain tonikoak.
-Determinatzaile posesiboak (singularreko 1., 2. eta 3. pertsonak).
-Pertsonen eta gauzen kokapenari buruzko informazioa ulertzea, eskatzea eta ematea. Kopuruak.
-Il y a, est-ce qu'il y a, il ny a pas de ...
-Lekuzko preposizioak eta adberbioak (oinarrizkoak).
-Savoir, croire eta regarder aditzen orainaldia.
-Numeralak (20-50).
-Herrialde eta hirietako eguraldiari buruzko informazioa ulertzea, eskatzea eta ematea.
-Faire aditzaren orainaldia.
-Erantzunak: oui, si, pas du tout.
-Preposizioak + herrialdeak eta hiriak (en, au, aux, à).
-Eguraldiari buruzko adierazpideak: faire beau, mauvais, chaud eta abar.
-Herri/hiri bateko lekuen eta eraikinen kokapenari buruzko informazioa ulertzea, eskatzea eta ematea.
-Kortesiazko formulak.
-Oú se trouve, pour aller..
-Determinatzaile kontraktuak (au, aux, du, des).
-Venir eta aller aditzen orainaldia.
-Lekuzko adberbioak eta lokuzioak (oinarrizkoak).
-Lexikoa:
-Data, asteko egunak, hilabeteak, urtaroak.
-Koloreak.
-Ikasgelako eta eskola eta familia inguruneetako lexiko berariazkoa.
-Eguraldiari buruzko lexiko berariazkoa.
-Herriko eta hiriko eraikin eta lekuei buruzko lexiko berariazkoa.
-Fonetika:
-Sinbolo fonetiko batzuk maiz erabiltzen diren fonemen ebakerarekin identifikatzea.
-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko oinarrizko patroiak ezagutu eta erabiltzea.
-tsesak berezkoagoak dituen soinuak, ama hizkuntzarekiko aldeak azpimarratuz: / i /, /u/, /y/ ; « j » grafiako fonema; e mutua eta bokal sudurkariak.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
.Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
.Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
.Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.
.Beste hizkuntza batzuetan garatutako ikasketa estrategiak aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak progresiboki erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta gidatua.
.Ahozko eta idatzizko produkzioak autoebaluatzeko eta autozuzentzeko estrategiak ikasten hastea.
.Akatsa ikasteko prozesuaren zati baten gisara onartzea eta hura gainditzeko jarrera positiboa izatea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
Ebaluazio irizpideak.
1. Aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko eguneroko gaiei buruzko elkarrizketetan ideia orokorra eta ideia berariazkoenak ulertzea, poliki eta argitasunez hitz egiten denean.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko elkarrizketan funtsezkoena ulertzeko, nahiz eta testuak osorik ez ulertu. Helburua izanen da, funtsean, jarraibideen, iruzkinen, galdera eta erantzunen, elkarrizketa laburren, deskribapenen eta narrazio laburren esanahia identifikatzea.
2. Ahoz komunikatzea, gai ezagunei edo aldez aurretik landutakoei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan parte hartuz; behar diren estrategiak erabiliko dira komunikazioaren jarraitutasuna errazteko, eta komunikazio asmoaren araberako diskurtso ulergarri eta egokia sortuko da.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ahoz komunikatzeko duten gaitasuna, gai ezagunei buruzko elkarrizketetan, errealetan nahiz simulatuetan, parte hartuz. Funtsean honelakoak izanen dira: galderak egitea eta erantzutea, ideiak eta informazioa elkarrekin trukatzea, aurresateko moduko egoeretan gai ezagunei buruzko bizipenak kontatzea, komunikazioa bermatuko duten baliabide linguistikoak eta estrategiak erabiliz. Produkzioek akats lexiko, morfosintaktiko edo fonetiko batzuk edukitzen ahalko dituzte, komunikazioa zailtzen ez badute.
3. Ideia orokorra ezagutzea eta informazio berariazkoa ateratzea, ikusizko baliabideen laguntzarekin, gai ugariri buruzko eta adinaren arabera egokitutako idatzizko testuetatik; eta curriculumeko arlo batzuekin lotutako testuetatik.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek zenbateko gaitasuna duten era askotako testuak ulertzeko: jarraibideak, gutunak, deskribapen eta narrazio laburrak, mezuak, galdetegiak eta abar, irakurketarako oinarrizko estrategiak aplikatuz; esate baterako, esanahiak testuinguruaren edo ikusizko elementuen arabera inferitzea edo ezagutzen diren hizkuntzekin alderatzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, testuak irakurtzeko gaitasuna; testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egoten ahal dira, eta luze samarrak izanen dira, eta ikasteko edo irakurketarekin gozatzeko irakurriko ditu ikasleak, hiztegiaren laguntza erabiliz, behar badu. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurritako testuak ulertzen diren, aurretik isilik irakurrita.
4. Testu laburrak idaztea, egitura, funtzio eta lexiko egokiak erabiliz, bai eta kohesioaren oinarrizko elementuetako batzuk ere; ereduetatik abiatuko da ikaslea, eta ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak errespetatuko ditu.
Irizpide honekin, oharrak, deskribapenak, gutun arruntak edo elektronikoak eta mezuak idazteko gaitasuna ebaluatu nahi da. Testuetan, maiz erabiltzen diren hitzak jasoko dira, perpaus bakunek eta oinarrizko lokailuek osaturiko egitura elkartuak. Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean izan.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako elementu kultural edo geografiko batzuk identifikatzea, eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleek atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako testuinguru soziokultural eta geografikoko ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk ezagutzen dituzten, eta interesgarri zaizkien eta aintzat hartzen dituzten beraienaz besteko kultur ohiturak, eta errespetuzko jarrera duten beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko.
6. Atzerriko hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiltzean jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharraz.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
BIGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -L1ean lanari jarraipena emanen zaio- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Ikasgelako ohiko jarduerei buruz azaldutako mezuak entzun eta ulertzea.
.Eguneroko gaiei eta era askotako komunikabideetatik heldu eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko elkarrizketetan eta ahozko testuetan informazio orokorra eta berariazkoa lortzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, gako hitzak identifikatzea.
.Ahozko testu labur eta koherenteak sortzea norberaren intereseko gaiei buruz, ebakera egokiarekin.
.Ikasgela barruko elkarrizketetan eta simulazioetan bikoteka eta taldeka parte hartzea, modu erdi kontrolatuan, komunikazioa lortzeko behar den ebakera eta intonazioa erabiliz.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun egokiak lortzea.
.Komunikazioko etenak gainditzeko estrategiak garatzea, hitzez besteko elementuak erabiliz eta hitzezko elementuez gero eta gehiago baliatuz.
-Testuak:
-Publizitate testuak.
-Argudiozko testuak (elkarrizketa).
-Narrazio testuak (albistea, kronika, narrazioa).
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Ahozkoaren ulermeneko estrategiak era sistematikoagoan aplikatzea. Iragarpenean asmatzera bideratzen duten baldintzak (aldez aurreko datuak, testuak egiteko esperientzia, esperientzia kulturala eta abar).
.Ahozko testu baten igorlearen asmoa eta xedea aurkitzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Tonua identifikatzea.
.Ondorioak ateratzea (justifikatzea).
.Ahozko testu baten informazio berariazkoari buruzko galdera laburrei erantzuten jakitea (zuzenak, interferentziak eta abar). Gakoak, deskribapena, argudioak eta abar.
-Ahozko adierazpena:
.Ikasleek taldeka, bikoteka eta abar prestatuko dituzte lanak L2 hizkuntzan. Ezinbestekoa da ikasgelan hizkuntza horren bidez komunikatzea, ikasgelatik kanpo L2rekin izanen duten harreman eskasa dela eta.
.Elkarrizketaren dinamika ezagutzea, batez ere parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako. Haietan ekimenez parte hartzea, inprobisatuz ...
.Jeu de rôle izenaz ezagutzen direnetan parte hartu ahal izatea, ematen zaizkien jarraibideei (funtzioak, erregistroak eta abar) jarraituz, eta haiek hizkuntza egokian aurkeztuz.
-Ahozko aurkezpena:
.Ahozko aurkezpen labur bat prestatu eta egitea, intereseko topiko bati buruz; aldez aurretik prestaturiko eskema baten eta material osagarrien laguntzarekin emanen dute, eta ondoren entzuleen galderak izanen dira.
Honakoak zainduz:
-Edukiaren egituratzea:
-Motibazioa, entzuleen interesari eustea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
.Testu errazak irakurri aurretik eta irakurri bitartean edukia iragartzea.
.Testu mota batzuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, testuak paperean nahiz euskarri digitalean egon, erdi jatorrizkoak nahiz egokituak izan, gai ezagunei buruzkoak nahiz curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutakoak izan.
.Testu luzeagoak autonomiaz irakurtzeko ekimena.
.Irakurriaren ulermenaren estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea; aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; esanahiak testuinguruaren arabera eta ikusizko elementuen bitartez inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz.
.Idazketa prozesuaren hiru faseak aplikatzea. Aurkeztutako ereduetan aldaketak egiten jakitea.
.Idatzizko komunikazioetan hizkuntza formala eta ez-formala bereizten dituzten formula batzuk ezagutzea eta erabiltzen hastea.
.Ereduetatik abiatuta idatzizko testu bat egitea, antolaketari, paragrafoen araberako egiturari eta zirriborroen berrikuspenari erreparatuz.
.Idatzizko adierazpena garatzea, esaldi eta paragrafo errazak aldatuz edo zabalduz.
.Testu mota desberdinak idaztea, modu erdi kontrolatuan eta kohesioaren oinarrizko elementuak erabiliz.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea gutun bidez eta posta elektronikoa erabiliz.
.Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia baloratzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Publizitate testuak.
-Argudiozko testuak
-Narrazio testuak
-Estrategiak eta trebetasunak:
-Irakurketa adierazkorra.
.Diskurtsoan maizen erabiltzen diren juntagailuek, adberbiozko adierazpideek eta abarrek ezartzen dituzten erlazio logikoak bereiztea. (antolatzaileak, lokailuak).
.Testu baten atal desberdinen funtzioa edo helburua ezagutzeko gai izatea.
.Testu baten irudikapen grafiko justifikatua egiten jakitea. Testu hori nola sinbolizatu eta irudikatu, eta zergatik.
-Idatzizko adierazpena:
.Testu bat berridaztea jarraibide batzuen arabera (narratzailea aldatzea; 1. pertsonatik 3. pertsonara aldatzea; maskulinotik femeninora; luzera ...).
.Testuak zuzendu eta hobetzea (ortografia, komunztadura, ideien ordena eta abar).
.Istorio, elkarrizketa, deskribapen eta abarren bertsioen arteko desberdintasunak aztertzea. Baloratzea zein diren hobeak, horri buruzko arrazoiak ematea ...
.Publizitate hizkuntzaren oinarrizko elementuak ezagutu eta erabiltzea: zirrara egitea, konbentzitzea, laburtasuna ...
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Atzerriko hizkuntza nazioartean komunikatzeko tresna bat dela ezagutu eta baloratzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.
.Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak zabaltzea.
.Era askotako informazio kulturalak, historikoak, geografikoak edo literarioak, ezagutzeko interesa.
.Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekiko errespetua, estereotipoak gaindituta.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazioko elkartrukeak hasteko interesa: gutun arruntak, posta elektronikoa, txatak.
4. multzoa.-Hizkuntzari buruzko gogoeta.
.Elementu morfologikoak identifikatzea hizkuntzaren erabileran: izena, aditza, adjektiboa, adberbioa, preposizioa.
.Adierazpide arruntak, esaerak eta testuinguru jakin batzuetako, eguneroko testuinguruetako eta curriculumeko beste arlo batzuen edukietako lexiko egokia zabaltzea.
.Egitura eta funtzio ohikoenak erabiltzea.
-Funtzioak:
-Leku bat kokatu eta deskribatzea; inguruneari buruzko informazioa ulertzea, ematea eta eskatzea: garraiobideak.
-Kortesiazko formulak.
-Galdetzaileak (Pourquoi?, où ?, Commenf?).
-Eta adberbio balioa duen izenordaina.
-Lehen taldeko aditzak. Agintera.
-Zenbaki ordinalak.
-Garraiobideei buruzko hiztegi berezia.
-Gustu, desio, trebetasun eta ezagutzei buruzko informazioa ulertzea, ematea eta eskatzea.
-Erantzun partzialak.
-Konparaketaren adierazpideak: plus, moins que, aussi que
-Kausaren adierazpideak: pourquoi, parce que.
-Familia. Harremanak. Deskribapen fisikoa eta animikoa.
-Galderaren adierazpideak: tonua, con este que inbertsioa.
-Determinatzaile posesiboak: pertsona guztiak.
-Adjektibo fisikoak/animikoak.
-Eguneroko bizitzako egitateei buruzko testuak ulertzea eta haiei buruz galdetzea eta informazioa ematea.
-Egun bakoitzaren uneak. Orduaren adierazpideak.
-Ezezkoa: ne pas, ne plus, ne jamais, ne rien.
-Aditz bihurkariak.
-Bigarren taldeko aditzak: orainaldia eta agintera.
-Osasunari eta desioei buruzko informazioa, aholkuak eta aginduak ulertzea, eskatzea eta ematea.
-Nahitaezkotasunaren adierazpideak: il faut + infinitiboa.
-Devoir, pouvoir eta vouloir aditzen orainaldia.
-Kantitatezko adberbioak.
-Desioaren adierazpideak: je voudrais, j'aimerais.
-Telefonoz harremanetan jartzea. Gonbit bat onartzea edo errefusatzea.
-Kortesiazko, harremanak hasteko eta agurtzeko formulak.
-Gonbit bat errefusatzeko formulak.
-Erosten eta hautatzen jakitea eta behar bat adierazten jakitea.
-Prezioa, kalitatea, gaia eta kopurua galdetzea.
-En izenordaina.
-Determinatzaile partitiboak. Haien erabilera baiezko eta ezezko esaldietan.
-Iraganeko egitateak deskribatu eta kontatzea.
-Passé composé étre eta avoir aditzekin.
-Ezezkoa denbora konposatuetan.
-C.O.D. eta C.O.I. erako izenordain pertsonalak.
-Denborazko adberbioak eta adberbiozko lokuzioak.
-Proiektuak deskribatu eta kontatzea.
-Izenordain pertsonal tonikoak (berrikuspena). C.O.D. eta C.O.I. izenordain pertsonalak kokatzea, orainaldian, aginteran eta passé composé denboran.
-Lexikoa:
-Honako gaiei buruzko lexiko berariazkoa: familia, jatekoak, bidaiak, aisia, proiektuak eta merkataritza, ostatu hartzea eta gorputzaren atalak.
-Formula eta adierazpideak.
-Fonetika:
-Sinbolo fonetiko batzuk eta zailtasun berezia duten fonemen ebakera gero eta hobeki ezagutzea.
-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko oinarrizko patroiak ezagutu eta erabiltzea.
-Bokal sudurkariak; maskulinoaren eta femeninoaren arteko bereizketa fonetikoa, eta singularraren eta pluralaren artekoa (grand-grande; il vient-ils viennent); /s/, /z/ ; eta « j » y « ch » grafien fonemak.
-Intonazioa (galderazko eskema / eskema enuntziatiboa).
-Liaison.
-Grafia / fonetika erlazioaren berrikuspena.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
.Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
.Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
.Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Beste hizkuntza batzuetan garatutako ikasketa estrategiak aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.
.Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Mintzakide baten edo komunikabideen eskutik heldu diren gai ezagunei buruzko ahozko mezuen ideia orokorra eta informazio berariazkoak ulertzea.
Irizpide honekin baloratu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai ezagunei buruzko aurkezpen laburretan eta elkarrizketetan ideia nagusia eta xehetasun berariazkoak ulertzeko. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra ulertzeko.
2. Orainaldiko, lehenaldiko eta geroaldiko ohiko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan gero eta autonomia handiagoaz parte hartzea, komunikazioa lortzeko egitura errazak, gizarte harremanetarako adierazpide ohikoenak eta ebakera egokia erabiliko dira.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek norainoko gaitasuna duten ulermena eta adierazpena integratzea eskatzen duten egoera interaktiboetan jarduteko. Elkarrizketak bi motatako egoeretan gertatuko dira: ikasgelako ohikoak (informazioa eta argibideak eskatzea, baimena eskatzea, lan taldean jardutea eta abar) eta irakasleak sorturikoak (jokoak, simulazioak, rol jokoak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bidezko komunikazioa eta abar). Mezuak oraindik ere zalantzatiak izan daitezke, eta litekeena da akats morfosintaktikoak eta lexiko urria edukitzea, baina mezuak beti ulergarria izan beharko du.
3. Idatzizko testuetatik informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea; jatorrizko testuak nahiz egokituak izanen dira, luzera desberdinetakoak, eta adinaren arabera egokituak. Testuak ulertu direla propio prestaturiko lan baten bidez erakutsiko da.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten pertsonen arteko testu idatziak ulertzeko; esate baterako, gutunak, iragarkiak, era askotako liburuxkak, narrazioak, gazteentzako aldizkarietako artikuluak, web orriak, abestien letrak eta abar. Irakurketarako estrategiak aplikatuko dira: esate baterako, esanahiak testuingurutik inferitzea, hitzak osatzeko arauak erabiltzea edo ezagutzen dituen hizkuntzetako edo curriculumeko beste arlo batzuetako ezagutzak transferitzea. Halaber, irizpide honekin testu luze samarrak, paperean nahiz euskarri digitalean, irakurtzeko gaitasuna ebaluatuko da, betiere hiztegira modu espontaneoan joz argudioren bat ulertzea zail gertatzen denean, gako hitzen bat ezagutzen ez delako, eta testu horiek ulertzen direla erakutsiz lan linguistikoen eta ez-linguistikoen bitartez eta testuak ozenki irakurriz.
4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, egitura eta lokailu errazak eta lexiko egokia erabiliz, formaren alderdiak zainduz eta ortografiaren eta puntuazioaren funtsezko arauak errespetatuz, irakurleak testuak uler ditzan eta onartzeko moduko zuzentasuna izan dezaten.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek, ereduetatik abiatuta, gauzak idatziz adierazteko duten gaitasuna, paperean nahiz euskarri digitalean irakurlearendako ulergarriak izan daitezen: gertaerei eta eguneroko eta ohiko jarduerei buruzko deskribapenak, bizipen pertsonalei buruzko narrazioak, planak eta proiektuak, gutunak, postalak eta formularioak.
Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean izan.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi sozial, kultural, historiko, geografiko edo literario batzuk identifikatu eta haien adibideak ematea, eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.
Irizpide honek ebaluatzen du ikasleek atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako gizartearen, kulturaren, historiaren, geografiaren eta literaturaren ezaugarri garrantzitsuenak eta bereizgarrienak ezagutzen dituzten. Halaber, ebaluatuko da ikasleek errespetua erakusten duten beste herri batzuen balore eta jokabideekiko, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
6. Atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako oinarrizko estrategia batzuk identifikatu eta ahoz azaltzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen ote diren: esate baterako, beren aurrerapenak baloratzeko gaitasuna, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, ikasgelan landutako alderdi batzuk zabaltzeko edo berrikusteko; norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta autozuzenketarako mekanismo batzuk erabiltzea.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea testuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
HIRUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -L1ean lanari jarraipena emanen zaio- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Testuinguru erreal eta simulatuetan jarraibideak ulertzea.
.Gai zehatz eta ezagunei buruzko aurrez aurreko mezuetatik informazio orokorra eta berariazkoa entzutea eta ulertzea.
.Ikus-entzunezkoek emandako ezu errazak entzun eta ulertzea; oso ongi hautatuak edo egokituak izanen dira.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren asmoa identifikatzea.
.Bizipen eta gertaerei buruzko deskribapenak eta narrazio laburrak ahoz ematea.
.Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan parte hartzea.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneoak ematea.
.Elkarrizketaren konbentzio ohikoenak eta propioak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, komunikazio lan simulatuetan.
.Elkarreraginean sorturiko zailtasunak gainditzeko komunikazio estrategiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.
.Komunikazio estrategiak erabiltzea komunikazioan gertatzen diren etenak gainditzeko eta komunikazioko elkartrukeei hasiera eta amaiera emateko.
-Testuak:
-Narrazio testuak: kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketak, albisteei buruzko artikuluak).
-Azalpen testuak (definizioa, azalpena, laburpena).
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Diskurtso ez oso luzeak ulertzea, gaia nahikoa ezaguna denean eta diskurtsoaren garapena berariazko markagailuekin erraztuta.
-Ahozko adierazpena:
.Egoki esku hartzea, baliabideak, hizkuntza eta funtzio linguistikoak erabiliz. Gai izatea esaldiak esateko, gauzak aurkezteko beste hautabide batzuk erabiltzeko eta abar, komunikazio funtzio -azaltzaileak- ezberdinei buruz eta abar.
.Esku-hartzeak egoki hasten, mantentzen eta bukatzen ditu, hitz egiteko txanda eraginkortasunez erabiliz. Gainerakoei entzuten die, eta errespetatu egiten ditu.
.Esaten duena eta hori adierazteko bideak egoeren eta mintzakideen arabera egokitzen ditu, eta badaki hizkuntzaren erregistroak interpretatzen.
.Ikasleak badaki elkarrizketan gertatzen diren aldaketei egokitzen. Esan nahi duenaren formulazioa aldatzen du, behar denean. Enfasi egokia ematen du, une egokian.
.Lagunarteko eztabaidetan parte hartu ahal izatea: eztabaidatzea, argudiatzea, arrazoiak ematea, beste esku-hartze batzuk baloratzea, haiek laburtzea, ondorioak ateratzea eta abar.
.Elkarrizketan eraginkortasunez dihardu besteekin elkarreraginean, eta blokeo egoerak gainditzen saiatzen da.
.Badaki baloratzen elkarrizketa nola garatu den, gaia enuntziatzen badaki, eta ideia nagusien laburpena egiten, eta mintzakide desberdinen esku-hartzeak eta ekarpenak baloratzen.
-Ahozko aurkezpena:
.Minutu batzuetako ahozko aurkezpen bat prestatu eta egitea, intereseko topiko bati buruz; aldez aurretik prestaturiko eskema baten eta material osagarrien laguntzarekin emanen dute, eta ondoren solasaldi laburra izanen da. Honakoak zainduz:
-Edukiaren egituratzea:
.Motibazioa, entzuleen interesari eustea.
.Azalpenak antolatzeko modu desberdinak: konparazioa, lekuaren antolamendua, unitatea-atalak.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
.Idatzizko testu baten edukia identifikatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Testuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, testuak paperean nahiz euskarri digitalean egon; jatorrizko testuak edo erdi jatorrizkoak izanen dira, interes orokorreko eguneroko gaiei buruzkoak eta curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutakoak.
.Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testuak autonomiaz irakurtzea; ikasleen gaitasunaren araberako testuak izanen dira.
.Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, informazioa lortze aldera, lanak banaka nahiz taldeka egiteko.
.Irakurketarako estrategia desberdinak erabiltzea; esate baterako, testuinguruaz, ikusizko elementuez, hiztegiez baliatzea ...
.Idazketa prozesua aplikatzea, gutxienez ere zirriborro bat eginez.
.Testu erraz eta egituratuak gidapean egitea, ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko kohesio elementu batzuk erabiliz.
.Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa gero eta autonomia handiagoaz erabiltzea.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea gutun bidez, posta elektronikoa erabiliz eta abar.
.Ortografia eta puntuazio-markak zaintzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketa ...).
-Azalpen testuak
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Irakurketa adierazkorra.
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren ...
.Hitzen funtzio sintaktikoa analizatzen jakitea.
.Testu baten atal desberdinen funtzioa edo helburua ezagutzeko gai izatea, eta testu desordenatu bat ordenatzeko.
-Idatzizko adierazpena:
.Testu argiak idaztea, xehetasunekin, eta kohesio handiagoarekin, informazioa iturri desberdinetatik hartuz; esate baterako:
.Deskribapen errazak eta xehetasunak dituztenak eguneroko gaiei buruz; bizipenak kontatzea, sentimenduak eta erreakzioak ere azalduz.
.Kronologikoki antolaturiko istorio edo kontaera bat narratzea.
.Testua objektibotasunez baloratzea eta hura zuzentzea; haren forma eta edukia hobetzeko balizko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Baloratzea atzerriko hizkuntza jatorri desberdinetako beste pertsona batzuekin komunikatzeko bide bat dela.
.Ikasten den hizkuntza duen gizarteko eta norberaren gizarteko ohitura, arau, jarrera eta baloreen arteko desberdintasun aipagarrienak identifikatzea eta haiekiko errespetua izatea.
.Komunikazioko egoera jakin batzuei lotutako formula linguistikoak egokitasunez erabiltzea (kortesia, adostasuna, desadostasuna ...).
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultur elementu aipagarrienak: literatura, artea, musika, zinema ...
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazioko elkartrukeak hasteko interesa: gutun arruntak, posta elektronikoa, txatak ...
4. multzoa.-Hizkuntzari buruzko gogoeta.
.Komunikazio egoera desberdinekin loturiko egiturak eta funtzioak erabiltzea.
-Funtzioak:
-Pertsonaiak deskribatzea, identifikatzea, konparatzea; aurkakoa esatea eta interesa erakustea.
-Indikatiboaren orainaldia eta agintera errepasatzea)-er, -ir, -re, -oir).
-Passé composé.
-Qui, que izenordain erlatiboak.
-Sans + infinitiboa.
-Koloreei buruzko adjektiboen komunztadura.
-Emozioak adieraztea, protesta egitea, ezezkoa esatea, arrazoiak ematea. Gutun bat idaztea.
-Devoir + infinitiboa.
-Il faut + infinitiboa.
-Il est interdit de ... ; defense de ...
-Moduzko adberbioak.
-Ziurtasuna, zehaztasuna adieraztea.
-Devoir, pouvoir, vouloir.
-Iraganeko ohiturak deskribatzea, aurrekotasuna adieraztea, baieztapena indartzea.
-Geroaldi sinplea.
-Venir de + infinitiboa (Passé récent, futur proche).
-Aller + infinitiboa.
-Gauzak deskribatu eta konparatzea. Ezezkoa kortesiaz ematea.
-Konparatiboa.
-Superlatiboa, erlatiboa eta absolutua.
-Izenordain posesiboak.
-Izenordain erakusleak.
-Mehatxu egitea, harridura adieraztea, iritzi pertsonala azaltzea.
-Izenordain pertsonalek perpausean betetzen duten lekua.
-Qui, que, dont, où izenordain erlatiboak.
-Norberaren intereseko eta interes orokorreko gaiei, eguneroko gaiei eta curriculumeko beste arlo batzuen edukiekin loturiko gaiei buruzko adierazpide komunak, esaerak eta lexikoa gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.
-Antonimoak, "lagun aizunak" eta aurrizkidun eta atzizkidun hitz ohikoenak identifikatzea.
-Lexikoa:
-Jantziei buruzko hiztegi berariazkoa.
-Pertsona baten izaera eta fisonomia deskribatzeko hiztegi berariazkoa.
-Gauza baten ezaugarriak, koloreak, forma deskribatzeko hiztegi berariazkoa.
-Aurreko mailetan landutako lexikoa zabaltzea.
-Landutako gaiekin lotutako formulak eta adierazpideak.
-Fonetika:
-Sinbolo fonetiko batzuk eta zailtasun berezia duten fonemen ebakera gero eta hobeki ezagutzea.
-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko patroiak ezagutu eta erabiltzea.
-/e/ : -es, ez, -er grafiei dagokiena;
-/b/, /v/
-Liaison-enchainement.
-Nabarmentzea: azentu tonikoak.
-Sentimenduak adierazteko intonazioa.
-Diskurtsoan azentuak jartzea.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
.Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
.Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
.Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Beste hizkuntza batzuetan garatutako ikasketa estrategiak aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Gai zehatz eta ezagunei buruzko ahozko testuetan eta ikus-entzunezko hedabideek argitasunez emititutako mezu errazetan informazio orokorra eta berariazkoa, ideia nagusia eta xehetasun muntadun batzuk ulertzea.
Irizpide honek neurtuko du ikasleek zein gaitasun duten jarraibideak jarraitzeko, deiak, elkarrizketak edo aurkezpen laburrak, aurrez aurrekoak, jarraitzeko; betiere, gai ezagunei buruzkoak izanen dira: aisia eta denbora librea, preferentziak, bizipen pertsonalak, ikasgelaren antolaketa eta hizlariaren asmoa identifikatzen dutenak. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra eta informazio zehatzak ulertzeko.
2. Era askotako komunikazio asmoak dituzten ohiko edo interes pertsonaleko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazio laburretan parte hartzea, hizketaldiaren konbentzio propioak erabiliz eta elkarrekintzan zehar sorturiko zailtasunak ebazteko behar diren estrategiez baliatuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten hizketaldietan jarduteko, betiere ulertzeko eta ulertua izateko estrategia egokiak erabiliz, horrela gustuak, beharrizanak edo sentimenduak adierazteko, informazioa emateko edo hartzeko, iritziak emateko eta bizipenak kontatzeko.
Hizketaldietan zuzeneko erlazioa gertatuko da ikasgelako ohiko mintzakideekin, edo bestela aurrean atzerriko ikasleak dituztela ongi dakiten jatorrizko hiztunekin.
Litekeena da komunikazioko elkartrukeetan oker batzuk gertatzea, baina oker horiek ez dute komunikazioa oztopatuko.
3. Zabalera desberdineko jatorrizko testuetako eta testu egokituetako informazio orokorra eta datu garrantzitsu guztiak ulertzea, egitateak eta iritziak ezagutuz eta egilearen komunikazioa asmoa identifikatuz, kasua bada.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai orokorrei buruzko edo curriculumeko beste arlo batzuekin lotutako idatzizko testuak ulertzeko (narrazioak, deskribapenak, argudiozko testuak), irakurketarako ezagutzen dituen estrategiak eta beste berri batzuk erabiliz; esate baterako, gaia identifikatzea elementu testualen eta paratestualen bitartez.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, ikasleek gaitasuna duten zabalera desberdineko liburuak, albisteak, jarraibideak, azalpenak eta abar irakurtzeko hainbat euskarritan eta xede desberdinekin: berariazko lan bat egiteko informazioa bildu edo komunikatzea, beste arlo batzuetako edukiak ikastea edo besterik gabe gozatzeko edo entretenitzeko. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin, ikasleak ulertzen duen.
4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, lexikoa, egiturak eta kohesioko eta koherentziako elementu batzuk zainduz, ideien arteko erlazioak markatzeko eta testuak irakurlearendako ulergarriak izan daitezen.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek idatziz komunikatzeko duten gaitasuna; ikasleak zirriborroak egiten eta berrikusten eta erregistro egokia hautatzen hasiko dira. Testuek sintaxi soil eta ulerterraza izanen dute, eta lexiko mugatua baina testuingururako egokia; ortografia eta puntuazioa zuzenak izanen dira. Testuek lotura izanen dute komunikazio behar ohikoenekin eta komunikazio asmo desberdinekin. Idazki guztietan, orobat, aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ebaluatuko da, bai eta testuak lantzeko eta aurkezteko baliabide informatikoak erabiltzeko trebetasuna ere.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi kultural garrantzitsuenak identifikatzea, ikasten den hizkuntzaren gizarteak dauzkan ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak seinalatzea, eta norberarenaz besteko patroi kulturalak positiboki baloratzea.
Irizpide honekin egiaztatuko da ikasleak gai ote diren ahozko eta idatzizko testuetan identifikatzeko atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultura orokorraren ezaugarri aipagarri eta bereizgarriak, haiek modu argi eta errazean deskribatzeko gauza diren, eta beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko errespetua erakusten duten, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
6. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategiak identifikatu eta ahoz azaltzea.
Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituen beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko, ahoz nahiz idatziz. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
LAUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -L1ean lanari jarraipena emanen zaio- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Gai ezagunei buruzko hizketaldi errazen, argitasunez eta modu antolatuan emandakoen, esanahi orokorra eta berariazkoa ulertzea.
.Informazio pertsonala ulertzea, modu espontaneoan elkarreraginean jarduteko.
.Ikus-entzunezko hedabideek hizkuntza argi eta soilean emititutako programak oro har ulertzea, eta haien datu garrantzitsuenak ere ulertzea..
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren jarrera eta asmoa identifikatzea.
.Bizipen eta gertaerei buruzko deskribapenak eta narrazio laburrak ahoz ematea.
.Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan aktiboki parte hartzea.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneo eta zehatzak erabiltzea.
.Elkarrizketaren berezko konbentzioak erabiltzea, jarduera simulatuetan.
.Komunikatzeko estrategiak autonomiaz erabiltzea, elkarreraginari hasiera emateko, eusteko eta amaiera emateko.
-Testuak:
-Iruzkin txikiak egitea, arrazoiak eta ikuspuntuak ematea.
-Azalpen testuak (azalpena, definizioa).
-Jarraibideak emateko testuak (arauak, jarraibideak).
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Diskurtso luzeak ulertzea, gaia nahikoa ezaguna denean eta diskurtsoaren garapena berariazko markagailuekin erraztuta.
.Diskurtsoaren edo hizkuntzaren baliabideen egituratze desegokiaz jabetzea.
.Igorlearen asmoa (heziketa ematea, dibertitzea ...), gaia edo ideia orokorra aurkitzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea.
-Ahozko adierazpena:
.Egoki esku hartzea, baliabideak, hizkuntza eta funtzio linguistikoak erabiliz. Gai izatea esaldiak esateko, gauzak aurkezteko beste hautabide batzuk erabiltzeko eta abar, komunikazio funtzio ezberdinei buruz.
-Ahozko aurkezpena:
.Badaki ikaskideei hezkuntzaren esparruan zuzendutako ahozko aurkezpenaren oinarrizko estrategiak aplikatzen.
.Helburua azaltzailea edo argudiatzea izan daiteke. Arazo edo egoera jakin bati buruzko jarrerak.
.Bere ikuspuntuei eusten die eta haiei buruzko argudioak ematen ditu (arrazoiak, datuak ...).
.Diskurtsoari egoki ematen dio hasiera, egoki eusten dio eta egoki bukatzen du; informazioaren progresioa kontrolatzen du; diskurtsoaren markatzaileak zuzen erabiltzen ditu.
.Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzen ditu, entzuleen arretari eusten saiatuz (enfasia, bolumena, tonua, entzuleen igurikapenak piztea: galderak, datu interesgarriak, umorea, ikusizko laguntzak ...).
.Bere aurkezpena baloratzen badaki, objektibotasunez, grabaketa baten bitartez edo bukatu ondoren, eta irakaslearen laguntzarekin forma eta edukia hobetzeko balizko moduak deskubritzen ahal ditu.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
.Idatzizko testu baten gaia identifikatzea, berarekin daukan testuinguruaren laguntzarekin.
.Mezuaren igorleak daukan asmoa identifikatzea.
.Testu mota desberdinak modu orokorrean eta berariazkoan ulertzea, testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egon, interes orokorrekoak nahiz curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutakoak izan.
.Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testu luzeagoak autonomiaz irakurtzea.
.Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, berariazko lanak egiteko informazioa lortze aldera.
.Irakurketarako estrategiez baliatzea.
.Idazketa prozesuaren plangintza egitea: ideiak sortu eta antolatu. Zirriborroak egin. Zuzentasuna zaindu.
.Era askotako testu egituratuen produkzio librean hastea, testuinguruaren araberako lexiko egokiarekin eta ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko behar diren kohesio elementuak erabiliz.
.Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa autonomia handi samarrarekin erabiltzea.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea gutun bidez, posta elektronikoa erabiliz eta abar.
.Ortografia eta puntuazio-markak zaintzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Inprimakia
-Posta elektronikoa, gutunak
-Argudiozko testuak (ikuspuntua eta kontraargudiatzea).
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Irakurketa adierazkorra.
.Bi testu labur (gutunak, iragarkiak ...) konparatzen jakitea, haien informazioa ebaluatzeko, beste testu motaren batean irakurritako informazioa eraldatzen jakiteko, desberdintasunak eta antzekotasunak ezagutuz, eta abar.
.Hitzen funtzio sintaktikoa, osagaiak (hizkiak), morfologia eta abar analizatzen jakitea.
.Hitz berrien esanahia deduzitzea, hitzak osatzeko arauak aplikatzea, maizen erabiltzen diren hizkiak.
.Egileak bere asmoak eta ikuspuntuak (erregistroaren erabilera, enfasia, errepikapenak, hiztegia eta abar) islatzeko erabiltzen dituen prozeduretakoren bat ezagutu eta identifikatzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Informazioaren progresioa kontrolatzen du; testuaren markatzaileak zuzentasunez erabiltzen ahalegintzen da.
.Antolaketa eraginkorrena eta ordenatuena bilatzen du.
.Elementu zentralak azpimarratzen ditu: hitzez nahiz grafikoki.
.Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Argudiozko testu baten oinarrizko elementuak ezagutu eta erabiltzea, ikuspuntu jakin baten aldeko edo aurkako arrazoiak emanez: je nŽaime pas parce que, je crois, je pense que cŽest mieux (pire) ... ; je ne crois pas, je ne pense pas que ce soit mieux(pire, bien, mal ...) parce que ... ; je suis dŽaccord, je ne suis pas dŽaccord ...
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Atzerriko hizkuntzak nazioarteko harremanetan duen garrantzia baloratzea.
.Ikasten den hizkuntza duen gizartearen ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak identifikatzea eta norberaren ez besteko patroi kulturalak errespetatzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultur elementu aipagarrienak: literatura, artea, musika, zinema ...
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazioko elkartrukeak hasteko interesa: gutun arruntak, posta elektronikoa, txatak, forumak.
.Komunikazioko egoera jakin batzuei lotutako formula linguistikoak egokitasunez erabiltzea: kortesia, adostasuna, desadostasuna ...
.Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.
4. multzoa.-Hizkuntzari buruzko gogoeta.
.Komunikazio egoera desberdinekin loturiko egiturak eta funtzioak erabiltzea.
-Funtzioak:
-Aginduak kortesiaz ematea; iritzia adieraztea, aholkuak ematea, hipotesiak egitea.
-Baldintzaren adierazpideak.
-Si + inperfektua.
-Izenordain erakusle neutroak.
-Avoir aditzarekin sorturiko adierazpideak.
-Iraganeko gertaerak kontatzea, kronologia.
-Inperfektua.
-Passé composé eta inperfektua aditz denboren balioak.
-En, y izenordainen erabilera berrikustea eta sakontzea.
-Ondokoen erabilera: ce qui, celui qui, ce que, celui que eta abar.
-Informazioa hartzea, informazioa ematea, harridura erakustea.
-Galderazko esaldiaren hiru formak errepasatzea.
-Harridurazko esaldia.
-Adjektibo eta izenordain mugagabea.
-Adjektibo eta izenordain galdetzaileak. Harridurazko adjektiboak.
-Ziurtasuna, zehaztasuna adieraztea.
-C. O. D. izenordain pertsonalaren komunztadura lehenaldiko partizipioarekin.
-Kausa, kontzesioa adieraztea. Argudiatzea; ikuspuntu bat defendatzea edo hari aurka egitea.
-Kausa adieraztea (pourquoi, parce que).
-Kontzesioaren adierazpideak.
-Ezezko bikoitza: ne ni ni.
-Argudiatzea: esaerak eta estereotipoak.
-Iritziak adieraztea, aurka egitea; esaldi murriztaileak.
-Helburua adieraztea (Afín de + infinitiboa; pour+ infinitiboa).
-Y, en: osagarri gehigarri izenordainak.
-Testu bat laburtzea. Sentimenduak adieraztea. Edukitza adieraztea.
-Imparfait / passé composé.
-Pour, afín de + infinitiboa.
-Avant de + infinitiboa.
-Lexikoa:
-Norberaren intereseko eta interes orokorreko gaiei, eguneroko gaiei eta curriculumeko beste arlo batzuen edukiekin loturiko gaiei buruzko adierazpide komunak, esaerak eta lexikoa erabiltzea.
-Ondokoak ezagutzea: antonimoak, sinonimoak, lagun aizunak eta hitzak aurrizkien eta atzizkien bidez nola sortu.
-Elkarrizketetarako estereotipoak.
-Homofono lexikalak.
-Sinonimoak / antonimoak.
-Fonetika:
-Sinbolo fonetiko batzuk eta zailtasun berezia duten fonemen ebakera gero eta hobeki ezagutzea eta erabiltzea.
-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko patroiak ezagutu eta autonomiaz erabiltzea.
-Aurreko mailetan fonetikari buruz barneratutako eduki guztiak berrikusi eta sakontzea.
-Kontsonante soinu ahoskabe eta ahostunen arteko aurkakotasuna.
-Goranzko eta beheranzko intonazioak azpimarratzea.
-Erritmo adierazkorra.
-Trebetasun eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
.Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
.Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
.Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Beste hizkuntza batzuetan garatutako ikasketa estrategiak aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo baliabide digital eta informatikoak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio irizpideak.
1. Gai zehatz eta ezagunei buruzko ahozko testuetan eta ikus-entzunezko hedabideek argitasunez emititutako mezu errazetan informazio orokorra eta berariazkoa, ideia nagusia eta xehetasun muntadun batzuk ulertzea.
Irizpide honek neurtuko du ikasleek zein gaitasun duten jarraibideak jarraitzeko, deiak, elkarrizketak edo aurkezpen laburrak, aurrez aurrekoak, jarraitzeko; betiere, gai ezagunei buruzkoak izanen dira: aisia eta denbora librea, preferentziak, bizipen pertsonalak, ikasgelaren antolaketa eta hizlariaren asmoa identifikatzen dutenak. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra eta informazio zehatzak ulertzeko.
2. Era askotako komunikazio asmoak dituzten ohiko edo interes pertsonaleko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazio laburretan parte hartzea, hizketaldiaren konbentzio propioak erabiliz eta elkarrekintzan zehar sorturiko zailtasunak ebazteko behar diren estrategiez baliatuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten hizketaldietan jarduteko, betiere ulertzeko eta ulertua izateko estrategia egokiak erabiliz, horrela gustuak, beharrizanak edo sentimenduak adierazteko, informazioa emateko edo hartzeko, iritziak emateko eta bizipenak kontatzeko.
Hizketaldietan zuzeneko erlazioa gertatuko da ikasgelako ohiko mintzakideekin, edo bestela aurrean atzerriko ikasleak dituztela ongi dakiten jatorrizko hiztunekin.
Litekeena da komunikazioko elkartrukeetan oker batzuk gertatzea, baina oker horiek ez dute komunikazioa oztopatuko.
3. Zabalera desberdineko jatorrizko testuetako eta testu egokituetako informazio orokorra eta datu garrantzitsu guztiak ulertzea, egitateak eta iritziak ezagutuz eta egilearen komunikazioa asmoa identifikatuz, kasua bada.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai orokorrei buruzko edo curriculumeko beste arlo batzuekin lotutako idatzizko testuak ulertzeko (narrazioak, deskribapenak, argudiozko testuak), irakurketarako ezagutzen dituen estrategiak eta beste berri batzuk erabiliz; esate baterako, gaia identifikatzea elementu testualen eta paratestualen bitartez.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, ikasleek gaitasuna duten zabalera desberdineko liburuak, albisteak, jarraibideak, azalpenak eta abar irakurtzeko hainbat euskarritan eta xede desberdinekin: berariazko lan bat egiteko informazioa bildu edo komunikatzea, beste arlo batzuetako edukiak ikastea edo besterik gabe gozatzeko edo entretenitzeko. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin, ikasleak ulertzen duen.
4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, lexikoa, egiturak eta kohesioko eta koherentziako elementu batzuk zainduz, ideien arteko erlazioak markatzeko eta testuak irakurlearendako ulergarriak izan daitezen.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek idatziz komunikatzeko duten gaitasuna; ikasleak zirriborroak egiten eta berrikusten eta erregistro egokia hautatzen hasiko dira. Testuek sintaxi soil eta ulerterraza izanen dute, eta lexiko mugatua baina testuingururako egokia; ortografia eta puntuazioa zuzenak izanen dira. Testuek lotura izanen dute komunikazio behar ohikoenekin eta komunikazio asmo desberdinekin. Idazki guztietan, orobat, aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ebaluatuko da, bai eta testuak lantzeko eta aurkezteko baliabide informatikoak erabiltzeko trebetasuna ere.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi kultural garrantzitsuenak identifikatzea, ikasten den hizkuntzaren gizarteak dauzkan ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak seinalatzea, eta norberarenaz besteko patroi kulturalak positiboki baloratzea.
Irizpide honekin egiaztatuko da ikasleak gai ote diren ahozko eta idatzizko testuetan identifikatzeko atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultura orokorraren ezaugarri aipagarri eta bereizgarriak, haiek modu argi eta errazean deskribatzeko gauza diren, eta beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko errespetua erakusten duten, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
6. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategiak identifikatu eta ahoz azaltzea.
Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituen beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko, ahoz nahiz idatziz. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
ALEMANA (L3)
Sarreran esaten den bezala, hirugarren hizkuntzen (L3) kasuan, antzeko helburu eta metodologiak erabiliko dira, lan sistema bertsua izanen da eta ebaluazio irizpideak ere parekoak izanen dira. Hala eta guztiz ere, haietan lan errazagoak eginen dira eta lortu beharreko emaitzak ere apalagoak izanen dira, funtsean curriculumean ordu gutxiago erabiliko direlako. Hizkuntza edukiak berariazkoak dira, eta bigarren hizkuntzarako (L2) ezarritakoetatik abiatuz diseinatu dira.
Helburuak.
Etapa honetan, atzerriko hizkuntza irakasgaiaren irakaskuntzak honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
1. Ahozko testu argietako eta hizkuntza estandarra erabiltzen den komunikazio egoera desberdinetako informazio orokorra eta berariazkoa entzun eta ulertzea, errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartuz.
2. Ahoz hitz egitea eta elkarreraginean jardutea komunikazioko ohiko egoeretan, modu ulergarri eta egokian eta autonomia handi samarrarekin: esperientziak, gertaerak, desioak eta asmoak deskribatzea, eta iritziak laburki justifikatzea edo planak azaltzea.
3. Ikasleen gaitasunetarako eta interesetarako egokia den maila bateko idatzizko testu mota desberdinak ulertzea, informazio orokorra eta berariazkoa ateratzeko, eta irakurketa gozamenerako eta norberaren aberastasunerako iturri gisa erabiltzea.
4. Testu errazak idaztea helburu desberdinekin, era askotako gai ezagunei edo interes pertsonaleko gaiei buruz, kohesioa eta koherentzia lortzeko behar diren baliabideak erabiliz.
5. Hizkuntzaren oinarrizko elementuak -esate baterako, fonetika, lexikoa, egiturak eta funtzioak- modu gogoetatsuan eta zuzentasunez erabiltzea, komunikazioaren testuinguru errealetan.
6. Ikasteko estrategiak eta eskura dauden bide guztiak (liburutegiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta abar) erabiltzea ahozko eta idatzizko informazioa lortu, hautatu eta aurkezteko.
7. Hizkuntza aintzat hartzea informazioa eskuratzeko tresna gisa eta era guztietako edukiak ikasteko erreminta gisa, eta ikasleak elkarreraginean jarduten dueneko erkidegoko hizkuntza gisa.
8. Hizkuntza baloratzea, jatorri, hizkuntza eta kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikazioa eta elkar ulertzea bideratzeko, era guztietako bazterkeriak eta estereotipo linguistikoak saihestuz.
9. Norberaren ikasteko prozesuei buruz gogoeta egitea eta beste hizkuntza batzuetan barneraturiko komunikazio ezagutza eta estrategiak kasuko hizkuntza ikasteko transferitzea.
10. Atzerriko hizkuntzaren dimentsio soziokulturala ezagutu eta lantzea.
LEHEN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -L1ean lanari jarraipena emanen zaio- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Ikasgelako jarduerekin lotura duten elkarrizketa eta azalpen laburrak entzun eta ulertzea: jarraibideak, galdera, iruzkinak, deskribapenak eta narrazio laburrak.
.Entzuten denaren eduki orokorra iragartzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Ahozko testuetan eguneroko gaiei eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko berariazko informazioa lortzea. zenbakiak, prezioak, ordutegiak, izenak edo lekuak, euskarri desberdinetan aurkeztuak.
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea.
.Ahozko testu laburrak sortzea, egitura logiko batekin eta arauaren araberakoa izan nahi duen ebakerarekin, betiere eskema baten edo aldez aurretik prestaturiko materialen laguntzarekin.
.Besteekin ahoz komunikatzea, egitura nahikoa errazekin, eguneroko bizitzako gaietatik hurbil dauden alderdiei buruz: kirolak, aisia, zaletasunak, bidaiak musika, harreman pertsonalak ...
.Elkarrizketa labur eta kontrolatuetan parte hartzea ikasgelan bertan, bai eta norberaren bizipen eta interesekin loturiko egoeren simulazioetan ere.
.Irakasleak eta ikaskideek ikasgelako jardueretan eskatutako informazioetarako egokiak diren erantzunak erabiltzea.
.Komunikazioan etenak gainditzeko estrategiak garatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuak erabiliz gauzak ahoz adierazteko, bikoteka edo taldeka eginiko jardueretan.
-Testuak:
-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak.
-Narrazio testuak: eguneroko bizipenak.
-Elkarrizketak: bizipen eta interes pertsonalekin lotutakoak.
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea (entzun aurretik, entzun bitartean eta entzun ondoren).
.Hitzezko eta hitzez besteko testuingurua (tonua, ilustrazioak) eta aldez aurreko ezagutzak erabiltzea mezuak ulertzeko.
.Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).
-Ahozko adierazpena:
.Ikasgelako jardueretan aktiboki esku hartzea eta parte hartzea, galderak eginez eta gustuak eta preferentziak oinarrizko modu batean adieraziz.
.Elkarrizketaren dinamika ezagutzea, batez ere parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako. Haietan parte hartzea.
.Rol-jokoetan parte hartu ahal izatea, ematen zaizkien jarraibideei jarraituz, eta haiek hizkuntza egokian aurkeztuz.
.Erantzunak galderei egokitzea.
.Ahozko autozuzenketa erabiltzea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
.Lanak egoki ebazteko oinarrizko jarraibideak ulertzea.
.Testu mota batzuen informazio orokorra ulertzea eta berariazko informazioak identifikatzea; testuak erdi jatorrizkoak nahiz egokituak izaten ahalko dira, eta paperean nahiz euskarri digitalean egoten ahalko dira; adinaren arabera egokitu eta curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutako gaiei buruzkoak izanen dira.
.Irakurriaren ulermenaren oinarrizko estrategiak erabiltzea: testu baten gaia ikusizko testuinguruaren bidez identifikatzea; gaiari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; esanahiak testuinguruaren arabera eta ikusizko elementuen bitartez inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz.
.Idazketa prozesuaren hiru faseak aplikatzea egiten dituen testu arautuetan.
.Ezagutzea idatzizko ezaugarri eta konbentzio batzuk eta haiek ahozko hizkuntzarenetatik nola bereizten diren.
.Idatzizko adierazpena garatzea, esaldi eta paragrafo errazak osatuz edo aldatuz.
.Testu laburrak egitea modu oso kontrolatuan, kohesioa lortzeko oinarrizko elementuekin eta komunikatzeko asmo desberdinekin.
.Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia aitortzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Deskribapenak
-Narrazio testuak
-Elkarrizketak
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.
.Testu mota identifikatzea.
.Testuaren atalen arteko erlazioak ezagutzea.
.Izenordaina eta haren erreferenteak elkarrekin lotzen jakitea. Hitz berrien esanahia deduzitzen jakitea testuinguruaren arabera edo ezagutzen diren beste hizkuntza batzuen antzekotasunen arabera.
-Idatzizko adierazpena:
.Testu bat berridaztea jarraibide batzuen arabera (narratzailea aldatzea; 1. pertsonatik 3. pertsonara aldatzea; maskulinotik femeninora; luzera...).
.Testuak zuzendu eta hobetzea (ortografia, komunztadura, ideien ordena eta abar).
.Testua objektibotasunez baloratzea eta hura zuzentzea; irakaslearen laguntzarekin hura hobetzeko balizko moduak aurkitzea.
.Gutunei erantzutea jasotako gutun bati egokituz (tonua, informazioa eta abar).
3. multzoa. Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Atzerriko hizkuntza ikasgelan edo beste kulturetako pertsonekin komunikatzeko tresna gisa aintzat hartzea eta baloratzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.
.Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak erabiltzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako ezaugarri historiko eta geografiko batzuk ezagutzeko interesa.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
-Hizkuntzaren eta gramatikaren funtzioak.
-Agurrak. Nork bere burua aurkeztea, izena galdetzea eta erantzutea.
-Gauzez eta pertsonez galdetzea.
-Izenordain pertsonalak: ich eta du.
-Galderazko adberbioa: wie.
-Izenordain galdetzaileak: wer, was.
-Sein aditza: indikatiboaren orainaldia.
-Aditz erregularrak: indikatiboaren orainaldia (singularraren 1. eta 2. pertsonak).
-Baiezko perpausak.
-Galderazko perpausak.
-Aurkezpenak egitea. Informazioak galdetzea eta ematea: jatorria, helbidea, adina, zaletasunak.
-Sing-ekin sorturiko izenordain pertsonalak.
-Haben aditza: indikatiboaren orainaldia.
-Mgen aditza: indikatiboaren orainaldia, sing.
-Galderazko perpausak: wo, woher, wie.
-Aus, in preposizioen erabilera.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Zenbaki kardinalak: 1etik 20ra.
-Ikasgelan komunikatzea. Gauzak izendatzea eta identifikatzea. Hitzak letraka esatea.
-Alderdi pertsonalez galdetzea eta erantzutea.
-Informazio bat baieztatzea eta ezeztatzea.
-Izenen generoak: artikulua (der, das, die; ein, eine).
-Izenen plurala.
-Alfabetoa.
-Adjektiboaren erabilera predikatiboa.
-Ezezkoa: nein, kein, nicht.
-Galderazko perpausak eta ja l nein erabiliz erantzutea.
-Informazioak galdetzea eta ematea: telefono zenbakia, helbide osoa, adina, ordua (modu ofizialean eta arruntean), ikasgelako ordutegia.
-Zenbaki kardinalak: 20tik 100era.
-Ordinalak: 1.tik 10.era.
-Izenen pluraleko formak.
-Wie viel? adberbioa.
-Aditz erregularrak: indikatiboaren orainaldia.
-Izenordain pertsonalak: plurala.
-Zuerst eta dann adberbioak.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Edukitza adieraztea. Agindua eta erregua adieraztea. Afektua edo errefusa adieraztea.
-Haben aditza: indikatiboaren orainaldia.
-Agintera: lagunarteko formak eta kortesiazko formak.
-Determinatzaile posesiboak: Singularraren 1. eta 2. pertsonak.
-Osagarri zuzena duten aditzak: akusatibo kasua.
-Aditz irregularrak: Indikatiboaren orainaldia (bokal aldaketa).
-Adjektibo predikatiboa.
-Hitzordu bat adostea, gonbit egitea, eskaintza edo gonbit bat onartzea eta ez onartzea.
-Ezintasuna adieraztea. Atsegintasuna eta desatsegintasuna adieraztea. Ekintza bat denboran kokatzea.
-Denborazko osagarria (prep. an, in, um).
-Lekua adierazteko osagarriak, "norantz" (prep. in, ins).
-Können aditza: indikatiboaren orainaldia.
-Aditz bereizgarriak: indikatiboaren orainaldia.
-Perpausaren elementuen ordena: denbora eta lekua adierazteko osagarriak.
-Lexikoa:
-Nazioarteko hitzak.
-Herrialde eta hirien izenak.
-Eskola: jarduerak, eskolako materiala, irakasgaiak.
-Denboraren banaketa: ordua, asteko egunak eta egunaren zatiak.
-Aisia eta zaletasunak. Jokoak eta kirolak.
-Animalia batzuk; koloreak.
-Kardinalak eta ordinalak.
-Fonetika:
-Alfabetoa.
-Bokal sistemaren soinu berri batzuk: ö, ö, ö.
-Kontsonante sistemaren soinu batzuk: h, ach, ich, w, sch.
-Diptongoak: ei, eu, öu.
-Azentua: Wortakzent
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
.Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
.Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
.Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.
.Beste hizkuntza batzuetan garatutako ikasketa estrategiak aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak progresiboki erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta gidatua.
.Ahozko eta idatzizko produkzioak autoebaluatzeko eta autozuzentzeko estrategiak ikasten hastea.
.Akatsa ikasteko prozesuaren zati baten gisara onartzea eta hura gainditzeko jarrera positiboa izatea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira. Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
Ebaluazio erizpideak.
1. Aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko eguneroko gaiei buruzko elkarrizketetan ideia orokorra eta ideia berariazkoenak ulertzea, poliki eta argitasunez hitz egiten denean.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko elkarrizketan funtsezkoena ulertzeko, nahiz eta testuak osorik ez ulertu. Helburua izanen da, funtsean, jarraibideen, iruzkinen, galdera eta erantzunen, elkarrizketa laburren, deskribapenen eta narrazio laburren esanahia identifikatzea.
2. Ahoz komunikatzea, gai ezagunei edo aldez aurretik landutakoei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan parte hartuz; behar diren estrategiak erabiliko dira komunikazioaren jarraitutasuna errazteko, eta komunikazio asmoaren araberako diskurtso ulergarri eta egokia sortuko da.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ahoz komunikatzeko duten gaitasuna, gai ezagunei buruzko elkarrizketetan, errealetan nahiz simulatuetan, parte hartuz. Funtsean honelakoak izanen dira: galderak egitea eta erantzutea, ideiak eta informazioa elkarrekin trukatzea, aurresateko moduko egoeretan gai ezagunei buruzko bizipenak kontatzea, komunikazioa bermatuko duten baliabide linguistikoak eta estrategiak erabiliz. Produkzioek akats lexiko, morfosintaktiko edo fonetiko batzuk edukitzen ahalko dituzte, komunikazioa zailtzen ez badute.
3. Ideia orokorra ezagutzea eta informazio berariazkoa ateratzea, ikusizko baliabideen laguntzarekin, gai ugariri buruzko eta adinaren arabera egokitutako idatzizko testuetatik; eta curriculumeko arlo batzuekin lotutako testuetatik.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek zenbateko gaitasuna duten era askotako testuak ulertzeko: jarraibideak, gutunak, deskribapen eta narrazio laburrak, mezuak, galdetegiak eta abar, irakurketarako oinarrizko estrategiak aplikatuz; esate baterako, esanahiak testuinguruaren edo ikusizko elementuen arabera inferitzea edo ezagutzen diren hizkuntzekin alderatzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, testuak irakurtzeko gaitasuna; testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egoten ahal dira, eta luze samarrak izanen dira, eta ikasteko edo irakurketarekin gozatzeko irakurriko ditu ikasleak, hiztegiaren laguntza erabiliz, behar badu. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurritako testuak ulertzen diren, aurretik isilik irakurrita.
4. Testu laburrak idaztea, egitura, funtzio eta lexiko egokiak erabiliz, bai eta kohesioaren oinarrizko elementuetako batzuk ere; ereduetatik abiatuko da ikaslea, eta ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak errespetatuko ditu.
Irizpide honekin oharrak, deskribapenak, gutun arruntak edo elektronikoak eta mezuak oinarrizko moduan bada ere idazteko gaitasuna ebaluatu nahi da. Testuetan, maiz erabiltzen diren hitzak jasoko dira, perpaus bakunek eta oinarrizko lokailuek osaturiko egitura elkartuak. Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako elementu kultural edo geografiko batzuk identifikatzea, eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.
Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleek atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako testuinguru soziokultural eta geografikoko ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk ezagutzen dituzten, eta interesgarri zaizkien eta aintzat hartzen dituzten beraienaz besteko kultur ohiturak, eta errespetuzko jarrera duten beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko.
6. Atzerriko hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharraz.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikaskuntzarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
BIGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
.Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -L1ean lanari jarraipena emanen zaio- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Ikasgelako ohiko jarduerei buruz azaldutako ahozko mezuak entzun eta ulertzea.
.Eguneroko gaiei eta era askotako komunikabideetatik heldu eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko elkarrizketetan eta ahozko testuetan informazio orokorra eta berariazkoa lortzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, gako hitzak identifikatzea.
.Ahozko testu labur eta koherenteak sortzea norberaren intereseko gaiei buruz, ebakera egokiarekin.
.Ikasgela barruko elkarrizketetan eta simulazioetan bikoteka eta taldeka parte hartzea, modu erdi kontrolatuan, komunikazioa lortzeko behar den ebakera eta intonazioa erabiliz.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun egokiak lortzea.
.Komunikazioko etenak gainditzeko estrategiak garatzea, hitzez besteko elementuak erabiliz eta hitzezko elementuez gero eta gehiago baliatuz.
-Testuak:
-Publizitate testuak.
-Argudiozko testuak (elkarrizketa).
-Narrazio testuak (albistea, kronika, narrazioa).
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Ahozkoaren ulermeneko estrategiak era sistematikoagoan aplikatzea. Iragarpenean asmatzea bideratzen duten baldintzak (aldez aurreko datuak, testuak egiteko esperientzia, esperientzia kulturala eta abar).
.Ahozko testu baten igorlearen asmoa eta xedea aurkitzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Tonua identifikatzea.
.Ondorioak ateratzea (justifikatzea).
.Ahozko testu baten informazio berariazkoari buruzko galdera laburrei erantzuten jakitea (zuzenak, interferentziak eta abar). Gakoak, deskribapena, argudioak eta abar.
-Ahozko adierazpena:
.Ikasleek taldeka, bikoteka eta abar prestatuko dituzte lanak L2 hizkuntzan. Ezinbestekoa da ikasgelan hizkuntza horren bidez komunikatzea, ikasgelatik kanpo L2rekin izanen duten harreman eskasa dela eta.
.Elkarrizketaren dinamika ezagutzea, batez ere parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako. Haietan ekimenez parte hartzea, inprobisatuz ...
.Rol-jokoetan parte hartu ahal izatea, ematen zaizkien jarraibideei (funtzioak, erregistroak eta abar) jarraituz, eta haiek hizkuntza egokian aurkeztuz.
-Ahozko aurkezpena:
.Ahozko aurkezpen labur bat prestatu eta egitea, intereseko topiko bati buruz; aldez aurretik prestaturiko eskema baten eta material osagarrien laguntzarekin emanen dute, eta ondoren entzuleen galderak izanen dira.
Honakoak zainduz:
-Edukiaren egituratzea:
-Motibazioa, entzuleen interesari eustea.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
.Testu errazak irakurri aurretik eta irakurri bitartean edukia iragartzea.
.Testu mota batzuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, testuak paperean nahiz euskarri digitalean egon, erdi jatorrizkoak nahiz egokituak izan, gai ezagunei buruzkoak nahiz curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutakoak izan.
.Testu luzeagoak autonomiaz irakurtzeko ekimena.
.Irakurriaren ulermenaren estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea; aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; esanahiak testuinguruaren arabera eta ikusizko elementuen bitartez inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz.
.Idazketa prozesuaren hiru faseak aplikatzea. Aurkeztutako ereduetan aldaketak egiten jakitea.
.Idatzizko komunikazioetan hizkuntza formala eta ez-formala bereizten dituzten formula batzuk ezagutzea eta erabiltzen hastea.
.Ereduetatik abiatuta idatzizko testu bat egitea, antolaketari, paragrafoen araberako egiturari eta zirriborroen berrikuspenari erreparatuz.
.Idatzizko adierazpena garatzea, esaldi eta paragrafo errazak aldatuz edo zabalduz.
.Testu mota desberdinak idaztea, modu erdi kontrolatuan eta kohesioaren oinarrizko elementuak erabiliz.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea gutun bidez eta posta elektronikoa erabiliz.
.Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia baloratzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Publizitate testuak.
-Argudiozko testuak
-Narrazio testuak
-Estrategiak eta trebetasunak:
-Irakurketa adierazkorra:
.Diskurtsoan maizen erabiltzen diren juntagailuek, adberbiozko adierazpideek eta abarrek ezartzen dituzten erlazio logikoak bereiztea. (antolatzaileak, lokailuak).
.Testu baten atal desberdinen funtzioa edo helburua ezagutzeko gai izatea.
.Testu baten irudikapen grafiko justifikatua egiten jakitea. Testu hori nola sinbolizatu eta irudikatu, eta zergatik.
-Idatzizko adierazpena:
.Testu bat berridaztea jarraibide batzuen arabera (narratzailea aldatzea; 1. pertsonatik 3. pertsonara aldatzea; maskulinotik femeninora; luzera ...).
.Testuak zuzendu eta hobetzea (ortografia, komunztadura, ideien ordena eta abar).
.Istorio, elkarrizketa, deskribapen eta abarren bertsioen arteko desberdintasunak aztertzea. Baloratzea zein diren hobeak, horri buruzko arrazoiak ematea ...
.Publizitate hizkuntzaren oinarrizko elementuak ezagutu eta erabiltzea: zirrara egitea, konbentzitzea, laburtasuna ...
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Atzerriko hizkuntza nazioartean komunikatzeko tresna bat dela ezagutu eta baloratzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.
.Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak zabaltzea.
.Era askotako informazio kulturalak, historikoak, geografikoak edo literarioak, ezagutzeko interesa.
.Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekiko errespetua, estereotipoak gaindituta.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazioko elkartrukeak hasteko interesa: gutun arruntak, posta elektronikoa, txatak.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
-Jendeari buruz galdetzea eta iritziak ematea. Pertsonak deskribatzea: izaerari buruzko datuak eta iritziak. Lehenespena adieraztea.
-Adjektiboaren erabilera predikatiboa.
-Adjektiboaren atributu-erabilerari buruzko sarrera.
-Berdintasuneko konparazioa (wie, so ... wie).
-Adjektiboaren mailaketa (besser ... als).
-Indikatiboaren orainaldia: sein, haben, mögen eta können aditzena; aditz erregularrena eta irregularrena; aditz bereizgarriena.
-Welch- mugagabea.
-Maiztasuna adierazteko adberbioak.
-Artikuluen nominatiboaren eta akusatiboaren formak.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Ahaidetasuna adieraztea. Edukitza adieraztea. Erreguak eta aginteak adieraztea.
-Lekuzko adberbioak.
-Determinatzaile posesiboak.
-Determinatzaile posesiboen nominatiboaren eta akusatiboaren formak.
-Aginteraren formak.
-Zorionak ematea, hitzordu bat adostea. Data esatea. Honakoak adieraztea: borondatea, desioa, nahitaezkotasuna, ahal izatea, ezin izatea, baimena ematea, lehenespena eta errefusa.
-Wollen, können, dürfen eta müssen aditzen indikatiboaren orainaldia.
-Ordinalak: 10.etik 30.enera.
-Adberbioa: gern - lieber - am liebsten; nicht so gern.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Eguneroko jarduerei buruz galdetzea eta informazioa ematea; ekintza bat denboran kokatzea (zein egunetan, egunaren zein unetan, urteko zein hilabete edo urtarotan); ekintzak lehenaldian kokatzea.
-Sein eta haben aditzen präteritum-a.
-Denborazko preposizioak.
-Zenbakien eta urteen arteko desberdintasunak.
-Gauzen eta pertsonen kokalekua adieraztea eta haietaz galdetzea.
-Lekua adierazteko preposizioak datiboarekin.
-Stehen, liegen, hänge, sitzen aditzak.
-Artikuluaren eta determinatzaile posesiboen datiboa.
-Lekuzko adberbioak.
-Informazioak galdetzea eta ematea ondokoei buruz: aisialdiko jarduerak, kokapena eta helbidea. Garraiobidea adieraztea. Proposamen bat egitea eta proposamen bati ezezkoa ematea.
-Wollen aditzaren orainaldiko jokoa.
-"Möchte" formaren jokoa.
-Artikuluaren eta determinatzaile posesiboen akusatiboa.
-Preposizioen erabilera: nach eta mit; in, an akusatiboarekin.
-Aditzak: fahren, gehen, laufen, fliegen.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Lanbidea adieraztea. Ekintza bihurkariak adieraztea. Pertsonak deskribatzea
-Lanbideen femeninoak egitea.
-Izenordain bihurkaria.
-Izenordain pertsonalaren akusatiboaren formak.
-Kopuruak adieraztea eta ordena ezartzea. Erostea, prezioez eta produktuez galdetzea.
-Kardinalak eta ordinalak.
-Neurri unitateak.
-Jarraibideak ematea eta eskatzea. Barkamena eskatzea, laguntza eskatzea eta eskaintzea.
-Kortesiazko agintera erabiltzea.
-Kortesiazko formak erabiltzea.
-Erabilera modala: können eta möchten.
-Lexikoa:
-Ahaide hurbilak.
-Pertsonen nolakotasunei buruzko adjektiboak.
-Zaletasunak eta eguneroko jarduerak.
-Lanbideak.
-Denboraren banaketa: hilabeteak, urtaroak.
-Erosketak: elikagaiak eta edariak.
-Garraiobideak.
-Hiria. Erakundeak. Eraikinak.
-Aisialdiko lekuak; kirola.
-Animaliak.
-Fonetika:
-Bokal luzeak: aa, ee, oo, i/ie, eta ondoren h dutenak.
-Ondoren kontsonante bikoitza duten bokal laburrak.
-Kontsonanteen sistemako soinu batzuk:
-z, zw, sp, st.
-Azentua: Satzakzent.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
.Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
.Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
.Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Beste hizkuntza batzuetan garatutako ikasketa estrategiak aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.
.Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio erizpideak.
1. Mintzakide baten edo komunikabideen eskutik heldu diren gai ezagunei buruzko ahozko mezuen ideia orokorra eta informazio berariazkoak ulertzea.
Irizpide honekin baloratu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai ezagunei buruzko aurkezpen laburretan eta elkarrizketetan ideia nagusia eta xehetasun berariazkoak ulertzeko. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra ulertzeko.
2. Orainaldiko, lehenaldiko eta geroaldiko ohiko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan gero eta autonomia handiagoaz parte hartzea, komunikazioa lortzeko egitura errazak, gizarte harremanetarako adierazpide ohikoenak eta ebakera egokia erabiliko dira.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek norainoko gaitasuna duten ulermena eta adierazpena integratzea eskatzen duten egoera interaktiboetan jarduteko. Elkarrizketak bi motatako egoeretan gertatuko dira: ikasgelako ohikoak (informazioa eta argibideak eskatzea, baimena eskatzea, lan taldean jardutea eta abar) eta irakasleak sorturikoak (jokoak, simulazioak, rol jokoak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bidezko komunikazioa eta abar). Mezuak oraindik ere zalantzatiak izan daitezke, eta litekeena da akats morfosintaktikoak eta lexiko urria edukitzea, baina mezuak beti ulergarria izan beharko du.
3. Idatzizko testuetatik informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea; jatorrizko testuak nahiz egokituak izanen dira, luzera desberdinetakoak, eta adinaren arabera egokituak. Testuak ulertu direla propio prestaturiko lan baten bidez erakutsiko da.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten pertsonen arteko testu idatziak ulertzeko; esate baterako, gutunak, iragarkiak, era askotako liburuxkak, narrazioak, gazteentzako aldizkarietako artikuluak, web orriak, abestien letrak eta abar. Irakurketarako estrategiak aplikatuko dira: esate baterako, esanahiak testuingurutik inferitzea, hitzak osatzeko arauak erabiltzea edo ezagutzen dituen hizkuntzetako edo curriculumeko beste arlo batzuetako ezagutzak transferitzea. Halaber, irizpide honekin testu luze samarrak, paperean nahiz euskarri digitalean, irakurtzeko gaitasuna ebaluatuko da, betiere hiztegira modu espontaneoan joz argudioren bat ulertzea zail gertatzen denean, gako hitzen bat ezagutzen ez delako, eta testu horiek ulertzen direla erakutsiz lan linguistikoen eta ez-linguistikoen bitartez eta testuak ozenki irakurriz.
4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, egitura eta lokailu errazak eta lexiko egokia erabiliz, formaren alderdiak zainduz eta ortografiaren eta puntuazioaren funtsezko arauak errespetatuz, irakurleak testuak uler ditzan eta onartzeko moduko zuzentasuna izan dezaten.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek, ereduetatik abiatuta, gauzak idatziz adierazteko duten gaitasuna, paperean nahiz euskarri digitalean irakurlearendako ulergarriak izan daitezen: gertaerei eta eguneroko eta ohiko jarduerei buruzko deskribapenak, bizipen pertsonalei buruzko narrazioak, planak eta proiektuak, gutunak, postalak eta formularioak.
Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi sozial, kultural, historiko, geografiko edo literario batzuk identifikatu eta haien adibideak ematea, eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.
Irizpide honek ebaluatzen du ikasleek atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako gizartearen, kulturaren, historiaren, geografiaren eta literaturaren ezaugarri garrantzitsuenak eta bereizgarrienak ezagutzen dituzten. Halaber, ebaluatuko da ikasleek errespetua erakusten duten beste herri batzuen balore eta jokabideekiko, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
6. Atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako oinarrizko estrategia batzuk identifikatu eta ahoz azaltzea.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen ote diren: esate baterako, beren aurrerapenak baloratzeko gaitasuna, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, ikasgelan landutako alderdi batzuk zabaltzeko edo berrikusteko; norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta autozuzenketarako mekanismo batzuk erabiltzea.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea testuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
HIRUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -L1ean lanari jarraipena emanen zaio- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Testuinguru erreal eta simulatuetan jarraibideak ulertzea.
.Gai zehatz eta ezagunei buruzko aurrez aurreko mezuetatik informazio orokorra eta berariazkoa entzutea eta ulertzea.
.Ikus-entzunezkoek emandako mezu errazak entzun eta ulertzea; mezu oso hautatuak edo egokituak izanen dira.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren asmoa identifikatzea.
.Bizipen eta gertaerei buruzko deskribapenak eta narrazio laburrak ahoz ematea.
.Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulaziotan parte hartzea.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneoak ematea.
.Elkarrizketaren konbentzio ohikoenak eta propioak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, komunikazio lan simulatuetan.
.Elkarreraginean sorturiko zailtasunak gainditzeko komunikazio estrategiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.
.Komunikazio estrategiak erabiltzea komunikazioan gertatzen diren etenak gainditzeko eta komunikazioko elkartrukeei hasiera eta amaiera emateko.
-Testuak:
-Narrazio testuak: kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketak, albisteei buruzko artikuluak).
-Azalpen testuak (definizioa, azalpena, laburpena)
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Diskurtso ez oso luzeak ulertzea, gaia nahikoa ezaguna denean eta diskurtsoaren garapena berariazko markagailuekin erraztuta.
-Ahozko adierazpena:
.Egoki esku hartzea, baliabideak, hizkuntza eta funtzio linguistikoak erabiliz. Gai izatea esaldiak osatzeko, gauzak aurkezteko beste hautabide batzuk erabiltzeko eta abar, komunikazio funtzio -azaltzaileak- ezberdinei buruz eta abar.
.Esku-hartzeak egoki hasten, mantentzen eta bukatzen ditu, hitz egiteko txanda eraginkortasunez erabiliz. Gainerakoei entzuten die, eta errespetatu egiten ditu.
.Esaten duena eta hori adierazteko bideak egoeren eta mintzakideen arabera egokitzen ditu, eta badaki hizkuntzaren erregistroak interpretatzen.
.Ikasleak badaki elkarrizketan gertatzen diren aldaketei egokitzen. Esan nahi duenaren formulazioa aldatzen du, behar denean. Enfasi egokia ematen du, une egokian.
.Lagunarteko eztabaidetan parte hartu ahal izatea: eztabaidatzea, argudiatzea, arrazoiak ematea, beste esku-hartze batzuk baloratzea, haiek laburtzea, ondorioak ateratzea eta abar.
.Elkarrizketan eraginkortasunez dihardu besteekin elkarreraginean, eta blokeo egoerak gainditzen saiatzen da.
.Badaki baloratzen elkarrizketa nola garatu den, gaia enuntziatzen badaki, eta ideia nagusien laburpena egiten, eta mintzakide desberdinen esku-hartzeak eta ekarpenak baloratzen.
-Ahozko aurkezpena:
.Minutu batzuetako ahozko aurkezpen bat prestatu eta egitea, intereseko topiko bati buruz; aldez aurretik prestaturiko eskema baten eta material osagarrien laguntzarekin emanen dute, eta ondoren solasaldi laburra izanen da. Honakoak zainduz:
-Edukiaren egituratzea:
.Motibazioa, entzuleen interesari eustea.
.Azalpenak antolatzeko modu desberdinak: Konparazioa, lekuaren antolamendua, unitatea-atalak.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
.Idatzizko testu baten edukia identifikatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.
.Testuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, testuak paperean nahiz euskarri digitalean egon; jatorrizko testuak edo erdi jatorrizkoak izanen dira, interes orokorreko eguneroko gaiei buruzkoak eta curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutakoak.
.Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testuak autonomiaz irakurtzea; ikasleen gaitasunaren araberako testuak izanen dira.
.Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, informazioa lortze aldera, lanak banaka nahiz taldeka egiteko.
.Irakurketarako estrategia desberdinak erabiltzea; esate baterako, testuinguruaz, ikusizko elementuez, hiztegiez baliatzea ...
.Idazketa prozesua aplikatzea, gutxienez ere zirriborro bat eginez.
.Testu erraz eta egituratuak gidapean egitea, ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko kohesio elementu batzuk erabiliz.
.Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa gero eta autonomia handiagoaz erabiltzea.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea gutun bidez, posta elektronikoa erabiliz eta abar.
.Ortografia eta puntuazio-markak zaintzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketa ...).
-Azalpen testuak
-Estrategiak eta trebetasunak:
-Irakurketa adierazkorra:
.Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren ...
.-Hitzen funtzio sintaktikoa analizatzen jakitea.
.-Testu baten atal desberdinen funtzioa edo helburua ezagutzeko gai izatea, eta testu desordenatu bat ordenatzeko.
Idatzizko adierazpena:
.Testu argiak idaztea, xehetasunekin, eta kohesio handiagoarekin, informazioa iturri desberdinetatik hartuz; esate baterako:
.Deskribapen errazak eta xehetasunak dituztenak eguneroko gaiei buruz; bizipenak kontatzea, sentimenduak eta erreakzioak ere azalduz. Kronologikoki antolaturiko istorio edo kontaera bat narratzea.
.Testua objektibotasunez baloratzea eta hura zuzentzea; haren forma eta edukia hobetzeko balizko moduak aurkitzea.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko
kontzientzia.
.Baloratzea atzerriko hizkuntza jatorri desberdinetako beste pertsona batzuekin komunikatzeko bide bat dela.
.Ikasten den hizkuntza duen gizarteko eta norberaren gizarteko ohitura, arau, jarrera eta baloreen arteko desberdintasun aipagarrienak identifikatzea eta haiekiko errespetua izatea.
.Komunikazioko egoera jakin batzuei lotutako formula linguistikoak egokitasunez erabiltzea (kortesia, adostasuna, desadostasuna ...).
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultur elementu aipagarrienak: literatura, artea, musika, zinema ...
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazioko elkartrukeak hasteko interesa: gutun arruntak, posta elektronikoa, txatak ...
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
-Hizkuntzaren eta gramatikaren funtzioak:
-Beste pertsona batzuekin harremanetan hastea. Pertsona baten ezaugarriak deskribatzea. Atsegina edo desatsegina adieraztea. Laguntza eskaintzea eta eskatzea. Konplimendu bat egitea.
-Artikuluen, determinatzaile posesiboen, izenordain pertsonalen eta wem izenordain galdetzailearen datiboa.
-Datiboa eskatzen duten aditz batzuk: gefallen, helfen.
-Mendeko perpausak: Dass duten mendeko perpausak.
-Adjektibo predikatiboak.
-Mendeko perpausaren elementuen ordena.
-Informazioa galdetzea eta ematea: lekuak kokatzea (eraikinak, kaleak). Leku batera nola iritsi galdetzea eta azaltzea. Bidaien plangintza egitea; lehentasunei eta arrazoiei buruz informazioa ematea.
-Non adierazteko leku-osagarria. wo?
-Norantz adierazteko leku-osagarria. wohin?
-Lekuzko preposizioak.
-Sein eta haben aditzen präteritum-a.
-Aginteraren formak: Sie / du.
-Zenbaki ordinalak.
-Orainaldiko eta lehenaldiko egitateak narratzea eta transmititzea. Eguneroko bizitzako egitateei buruz galdetzea eta informazioa ematea.
-Perfekt: aditzen erabilera: haben eta sein + Partizip II.
-Aditz modalen Präteritum-a.
-Denbora osagarriak.
-Testu-antolatzaileak.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Gai bati buruzko iritziak adieraztea. Konparazioak adieraztea. Aldeko edo kontrako argudioak ematea. Jarrera moralak adieraztea: barkamena eskatzea, damua adieraztea, barkatzea.
-Adjektiboaren mailaketa: positiboa, konparatiboa eta superlatiboa. Forma erregularrak
-Aber duten perpaus adbertsatiboak.
-Denbora osagarriak.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Aisialdiko jarduerei buruz informazioa ematea. Gauzak eta pertsonak konparatzea.
-Adjektiboaren mailaketa: forma erregularrak eta irregularrak.
-Perpausetan haiek erabiltzea.
-Galderazko eta ezezko esaldiak; ja, nein, doch-ekin erantzutea.
-Zerbaiten kausa adieraztea.
-Aldarteari eta osasunari buruzko komunikazioak ezartzea eta adieraztea. Aldeko eta kontrako argudioak ematea.
-Kausazko mendeko perpausak: weil.
-Denn juntagailua.
-Osagarria akusatiboan duten aditzak.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Beste pertsona batek esandakoa transmititzea.
-Zuzeneko estiloa (dass-Sätze).
-Perpausaren elementuen ordena.
-Desioa, nahitaezkotasuna, borondatea eta gaitasuna adieraztea. Zerbait egiteko baimena eskatzea eta ematea.
-Wollen, können, dürfen eta müssen moduzko aditzen indikatiboko orainaldiaren eta präteritum-aren jokoa.
-Moduzko adberbioak.
-Lexikoa:
-Hiriak eta herrialdeak: alderdi geografikoak.
-Hiria: erakundeak, eraikinak, lokalak.
-Garraiobideak.
-Pertsonen arteko harremanak.
-Lana eta aisia: eguneroko bizitzako jarduerak; kirolak eta musika.
-Osasuna eta gaixotasuna.
-Gorputzaren atalak.
-Fonetika:
-Bokal irekiak eta itxiak.
-Kontsonante sistemaren soinu batzuk: ck-, tz-, ng-.
--ig bukaerak eta beste hauek: b, d, g.
-Hitz elkartuen azentua.
-Hitzen azentua: aurrizki bereizgarriak eta bereiztezinak.
-Intonazio motak: goranzkoa, beheranzkoa, lineala.
-Trebetasunak eta estrategiak:
.Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
.Ikasleari oraindik ere menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea. Haien funtzionamendua aztertzea eta haietaz baliatzea; lehenbizi ulertzeko trebetasunak eta gero sortzeko trebetasunak.
.Ikasleek jada erabiltzen dituzten forma eta egitura gramatikalak aztertzea eta linguistikoki lantzea; hau da, izena ematea, haien erabilera fintzea eta etekina ateratzea.
.Ikaslea prestatzea forma linguistikoen eta fenomeno sintaktikoen manipulazio praktikoa egin dezan. Ikasleak jakin behar du esaldiko hitzak konbinatzen, sailkatzen, ordezten, aldatzen, modalizatzen, ordenatzen, errepikatzen eta abar.
.Testuetan adibideak aurkitzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.
.Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
.Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak ...) erabiltzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.
5. multzoa.-Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.
.Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.
.Beste hizkuntza batzuetan garatutako ikasketa estrategiak aplikatzea.
.Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
.Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.
.Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.
.Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.
.Ikasteko estilo pertsonala garatzea.
.Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.
.Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.
.Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.
.Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.
.Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.
Ebaluazio erizpideak.
1. Gai zehatz eta ezagunei buruzko ahozko testuetan eta ikus-entzunezko hedabideek argitasunez emititutako mezu errazetan informazio orokorra eta berariazkoa, ideia nagusia eta xehetasun muntadun batzuk ulertzea.
Irizpide honek neurtuko du ikasleek zein gaitasun duten jarraibideak jarraitzeko, deiak, elkarrizketak edo aurkezpen laburrak, aurrez aurrekoak, ulertzeko; betiere, gai ezagunei buruzkoak izanen dira: aisia eta denbora librea, preferentziak, bizipen pertsonalak, ikasgelaren antolaketa eta hizlariaren asmoa identifikatzen dutenak. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra eta informazio zehatzak ulertzeko.
2. Era askotako komunikazio asmoak dituzten ohiko edo interes pertsonaleko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazio laburretan parte hartzea, hizketaldiaren konbentzio propioak erabiliz eta elkarrekintzan zehar sorturiko zailtasunak ebazteko behar diren estrategiez baliatuz.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten hizketaldietan jarduteko, betiere ulertzeko eta ulertua izateko estrategia egokiak erabiliz, horrela gustuak, beharrizanak edo sentimenduak adierazteko, informazioa emateko edo hartzeko, iritziak emateko eta bizipenak kontatzeko.
Hizketaldietan zuzeneko erlazioa gertatuko da ikasgelako ohiko mintzakideekin, edo bestela aurrean atzerriko ikasleak dituztela ongi dakiten jatorrizko hiztunekin.
Litekeena da komunikazioko elkartrukeetan oker batzuk gertatzea, baina oker horiek ez dute komunikazioa oztopatuko.
3. Zabalera desberdineko jatorrizko testuetako eta testu egokituetako informazio orokorra eta datu garrantzitsu guztiak ulertzea, egitateak eta iritziak ezagutuz eta egilearen komunikazioa asmoa identifikatuz, kasua bada.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai orokorrei buruzko edo curriculumeko beste arlo batzuekin lotutako idatzizko testuak ulertzeko (narrazioak, deskribapenak, argudiozko testuak), irakurketarako ezagutzen dituen estrategiak eta beste berri batzuk erabiliz; esate baterako, gaia identifikatzea elementu testualen eta paratestualen bitartez.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, ikasleek gaitasuna duten zabalera desberdineko liburuak, albisteak, jarraibideak, azalpenak eta abar irakurtzeko hainbat euskarritan eta xede desberdinekin: berariazko lan bat egiteko informazioa bildu edo komunikatzea, beste arlo batzuetako edukiak ikastea edo besterik gabe gozatzeko edo entretenitzeko. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin, ikasleak ulertzen duen.
4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, lexikoa, egiturak eta kohesioko eta koherentziako elementu batzuk zainduz, ideien arteko erlazioak markatzeko eta testuak irakurlearendako ulergarriak izan daitezen.
Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek idatziz komunikatzeko duten gaitasuna; ikasleak zirriborroak egiten eta berrikusten eta erregistro egokia hautatzen hasiko dira. Testuek sintaxi soil eta ulerterraza izanen dute, eta lexiko mugatua baina testuingururako egokia; ortografia eta puntuazioa zuzenak izanen dira. Testuek lotura izanen dute komunikazio behar ohikoenekin eta komunikazio asmo desberdinekin. Idazki guztietan, orobat, aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ebaluatuko da, bai eta testuak lantzeko eta aurkezteko baliabide informatikoak erabiltzeko trebetasuna ere.
5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi kultural garrantzitsuenak identifikatzea, ikasten den hizkuntzaren gizarteak dauzkan ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak seinalatzea, eta norberarenaz besteko patroi kulturalak positiboki baloratzea.
Irizpide honekin egiaztatuko da ikasleak gai ote diren ahozko eta idatzizko testuetan identifikatzeko atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultura orokorraren ezaugarri aipagarri eta bereizgarriak, haiek modu argi eta errazean deskribatzeko gauza diren, eta beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko errespetua erakusten duten, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.
6. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.
Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.
7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategiak identifikatu eta ahoz azaltzea.
Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituen beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.
8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.
Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko, ahoz nahiz idatziz. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.
LAUGARREN MAILA
Edukiak.
1. multzoa.-Komunikatzeko trebetasunak: Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.
.Ziklo bakoitzerako proposatzen den testu tipologiak eskatzen du aldez aurretik dedikazio sakonagoa eta jarraituagoa -L1ean lanari jarraipena emanen zaio- izatea aipatu testu motak lantzeko.
.Gai ezagunei buruzko hizketaldi errazen, argitasunez eta modu antolatuan emandakoen, esanahi orokorra eta berariazkoa ulertzea.
.Informazio pertsonala ulertzea, modu espontaneoan elkarreraginean jarduteko.
.Ikus-entzunezko hedabideek hizkuntza argi eta soilean emititutako programak oro har ulertzea, eta haien datu garrantzitsuenak ere ulertzea.
.Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren jarrera eta asmoa identifikatzea.
.Bizipen eta gertaerei buruzko deskribapenak eta narrazio laburrak ahoz ematea.
.Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulaziotan aktiboki parte hartzea.
.Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneo eta zehatzak erabiltzea.
.Elkarrizketaren berezko konbentzioak erabiltzea, jarduera simulatuetan.
.Komunikatzeko estrategiak autonomiaz erabiltzea, elkarreraginari hasiera emateko, eusteko eta amaiera emateko.
-Testuak:
-Iruzkin txikiak egitea, arrazoiak eta ikuspuntuak ematea.
-Azalpen testuak (azalpena, definizioa).
-Jarraibideak emateko testuak (arauak, jarraibideak).
-Estrategiak eta trebetasunak:
.Diskurtso luzeak ulertzea, gaia nahikoa ezaguna denean eta diskurtsoaren garapena berariazko markagailuekin erraztuta.
.Diskurtsoaren edo hizkuntzaren baliabideen egituratze desegokiaz jabetzea.
.Igorlearen asmoa (heziketa ematea, dibertitzea ...), gaia edo ideia orokorra aurkitzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea.
Ahozko adierazpena:
.Egoki esku hartzea, baliabideak, hizkuntza eta funtzio linguistikoak erabiliz. Gai izatea esaldiak osatzeko, gauzak aurkezteko beste hautabide batzuk erabiltzeko eta abar, komunikazio funtzio ezberdinei buruz.
-Ahozko aurkezpena:
.Badaki ikaskideei hezkuntzaren esparruan zuzendutako ahozko aurkezpenaren oinarrizko estrategiak aplikatzen.
.Helburua azaltzailea edo argudioak ematekoa izan daiteke. Arazo edo egoera jakin bati buruzko jarrerak.
.Bere ikuspuntuei eusten die eta haiei buruzko argudioak ematen ditu (arrazoiak, datuak ...).
.Diskurtsoari egoki ematen dio hasiera, egoki eusten dio eta egoki bukatzen du; informazioaren progresioa kontrolatzen du; diskurtsoaren markatzaileak zuzen erabiltzen ditu.
.Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzen ditu, entzuleen arretari eusten saiatuz (enfasia, bolumena, tonua, entzuleen igurikapenak piztea: galderak, datu interesgarriak, humorea, ikusizko laguntzak ...).
.Bere aurkezpena baloratzen badaki, objektibotasunez, grabaketa baten bitartez edo bukatu ondoren, eta irakaslearen laguntzarekin forma eta edukia hobetzeko balizko moduak deskubritzen ahal ditu.
2. multzoa.-Irakurtzea eta idaztea.
.Idatzizko testu baten gaia identifikatzea, berarekin daukan testuinguruaren laguntzarekin.
.Mezuaren igorleak daukan asmoa identifikatzea.
.Testu mota desberdinak modu orokorrean eta berariazkoan ulertzea, testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egon, interes orokorrekoak nahiz curriculumeko beste arlo batzuetako edukiekin lotutakoak izan.
.Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testu luzeagoak autonomiaz irakurtzea.
.Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, berariazko lanak egiteko informazioa lortze aldera.
.Irakurketarako estrategiez baliatzea.
.Idazketa prozesuaren plangintza egitea: ideiak sortu eta antolatu. Zirriborroak egin. Zuzentasuna zaindu.
.Era askotako testu egituratuen produkzio librean hastea, testuinguruaren araberako lexiko egokiarekin eta ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko behar diren kohesio elementuak erabiliz.
.Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa autonomia handi samarrarekin erabiltzea.
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea gutun bidez, posta elektronikoa erabiliz eta abar.
.Ortografia eta puntuazio-markak zaintzea.
.Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.
-Testuak:
-Inprimakia
-Posta elektronikoa, gutunak
-Argudiozko testuak (ikuspuntua eta kontraargudiatzea).
-Estrategiak eta trebetasunak:
-Irakurketa adierazkorra:
.Bi testu labur (gutunak, iragarkiak ...) konparatzen jakitea, haien informazioa ebaluatzeko eta abar; beste testu motaren batean irakurritako informazioa eraldatzen jakitea, desberdintasunak eta antzekotasunak ezagutuz, eta abar.
.Hitzen funtzio sintaktikoa, osagaiak (hizkiak), morfologia eta abar analizatzen jakitea.
.Hitz berrien esanahia deduzitzea, hitzak osatzeko arauak aplikatzea, maizen erabiltzen diren hizkiak.
.Egileak bere asmoak eta ikuspuntuak (erregistroaren erabilera, enfasia, errepikapenak, hiztegia eta abar) islatzeko erabiltzen dituen prozedurak ezagutu eta identifikatzea.
-Idatzizko adierazpena:
.Informazioaren progresioa kontrolatzen du; testuaren markatzaileak zuzentasunez erabiltzen ahalegintzen da.
.Antolaketa eraginkorrena eta ordenatuena bilatzen du.
.Elementu zentralak azpimarratzen ditu: hitzez nahiz grafikoki.
.Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.
.Argudiozko testu baten oinarrizko elementuak ezagutu eta erabiltzea, ikuspuntu jakin baten aldeko edo aurkako arrazoiak emanez.
3. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.
.Atzerriko hizkuntzak nazioarteko harremanetan duen garrantzia baloratzea.
.Ikasten den hizkuntza duen gizartearen ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak identifikatzea eta norberarenez besteko patroi kulturalak errespetatzea.
.Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultur elementu aipagarrienak: literatura, artea, musika, zinema ...
.Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazioko elkartrukeak hasteko interesa: gutun arruntak, posta elektronikoa, txatak, forumak.
.Komunikazioko egoera jakin batzuei lotutako formula linguistikoak egokitasunez erabiltzea: kortesia, adostasuna, desadostasuna ...
.Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.
4. multzoa.-Hizkuntzaren ezaguera.
-Hizkuntzaren eta gramatikaren funtzioak:
-Jantziari buruzko iritziak galdetzea eta adieraztea. Pertsona baten kanpoko itxura deskribatzea. Konparatzea
-Artikuluaren eta adjektiboaren deklinabidea: nominatiboa eta akusatiboa.
-Akusatiboa eskatzen duten aditzak.
-Datiboa eskatzen duten aditzak: gefallen, gehören, passen.
-Elikagaiengatik eta edariengatik atsegina edo desatsegina adieraztea. Haren ezaugarriak deskribatzea.
-Akusatiboa eta datiboa eskatzen duten aditzak: geben, leihen, erzählen, bringen, erklären.
-Datiboa eskatzen duten preposizioak.
-sehr + adjektiboa; zu + adjektiboa.
-Determinatzaile posesiboa (pertsona guztiak): datiboa.
-Osagarria datiboan.
-Osagarria akusatiboan.
-Osagarrien ordena.
-Aldartea adieraztea. Argudioa ematea. Beste batzuei buruzko epaiak ematea eta gainerakoen iritziaren aurrean erreakzionatzea. Baldintza bat adieraztea. Gaitzespen bat egitea eta barkamena eskatzea. Gatazka bati konponbidea ematea.
-Aditz modalen jokoa: orainaldia eta präteritum-a.
-Wenn duten baldintzazko mendeko perpausak.
-Dann adberbioa.
-Elementuen ordena perpaus nagusian eta mendeko perpausean.
-Nahitaezkotasuna adieraztea. Aholkuak ematea. Pertsonak deskribatzea. Lehenespena adieraztea. Konparatzea.
-Sollen moduzko aditza.
-Agintera.
-Adjektiboaren mailaketa eta haren deklinabidea.
-Datiboa eskatzen duten preposizioak.
-Artikuluen, izenordainaren eta determinatzaile posesiboen datibo formak.
-Lehenaldian gertaturiko egitatea narratzea, orainaldiarekin lotutakoa nahiz loturarik gabea.
-Aditz erregularren eta irregularren perfekt-aren eta präteritum-aren jokoa.
-Aditz elkartu bereizgarriak eta bereiztezinak.
-Denborazko adberbioak eta preposizioak.
-Denborazko mendeko perpausak (als, wenn).
-Perpausaren elementuen ordena.
-Pertsonak eta gauzak espazioan kokatzea. Gauzak eta pertsonak kalifikatzea.
-Datiboko eta akusatiboko preposizioak.
-Izenordain erlatiboak.
-Erlatibozko perpausak.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Kausa eta ondorioa adieraztea. Gai bati buruzko iritziak adieraztea. Desenkusatzea eta barkamena eskatzea.
-Weil eta denn kausazko juntagailuak.
-Deshalb adberbioa.
-Osagarri preposizionala duten aditzak.
-Wofür adberbio preposizionala.
-Perpausaren elementuen ordena.
-Beste batzuen ezaugarriak ematea. Eguraldia deskribatzea. Ekintza inpertsonalak adieraztea. Norberaren bizipenak kontatzea. Beste batek galdetutakoa esatea.
-Es eta man izenordainak.
-Aditz inpertsonalak.
-Alle, viele, manche eta niemand mugagabeak.
-Zehar galderak.
-Lexikoa:
-Janzkera eta moda. Pertsonak eta gauzak deskribatzeko adjektiboak.
-Erosketak. Kontsumoko artikuluak.
-Denboraren banaketa.
-Elikagaiak eta edariak. Plater tipikoak.
-Sentimenduak.
-Etxebizitza, altzariak eta lanabesak.
-Oporrak eta bidaiak.
-Telebista.
-Animaliak eta natura.
-Fonetika:
-Ondoren -ss o -ß duten bokal laburrak eta luzeak.
-s / ß / ss -ren ebakera.
-r-ren ebakera.
-Kontsonante multzoak: pf, kv, ks, ts.
-Intonazioa: perpaus sinpleak eta elkartuak.
-Intonazioaren eta edukiaren arteko lotura.