DBHko gradudun titulua eskuratzeko probak

18 urtetik gorakoek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua zuzenean eskuratzeko proba libreak

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu da (Emaitzak atala).

Oinarrizko informazioa

Gaur eguneko oinarrizko titulazioa ez duten 18 urtetik gorako pertsonak.

Betebeharrak:

  • Probak egiten diren urte naturalaren barruan 18 urtetik gorakoak edo adin hori betetzen dutenak.
  • Helduendako Bigarren Hezkuntzako ikasketetan matrikulaturik daudenek uko egin beharko diote ikasketa horien matrikulari martxoaren 6a baino lehen, maiatzeko deialdian parte hartu nahi badute, eta uztailaren 24a baino lehen, iraileko deialdian parte hartu nahi badute.
  • Ezin izanen dute izena eman proba libretan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen oinarrizko modalitatean matrikulaturik daudenek.

Probak egiteko egun: 2024ko ekainaren 3a.

Non eginen den: Iruñeko Félix Urabayen Helduendako Bigarren Hezkuntzako Nafarroako Institutua.

Proben egitura: Proba libreek hiru zati izanen dituzte, hots, helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru jakintza esparruetako bakoitzerako bat: komunikazioa, zientzia eta teknologia, eta gizartea. Probak jardunaldi batean eginen dira, goizeko eta arratsaldeko saioetan.

  • Goizeko saioa 10:00etan hasiko da, zientzia eta teknologia esparrukoak izanen dira (3 ordu).
  • Arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko da, komunikazio esparruko probak (2 ordu) eta esparru sozialekoak (ordu 1).

Salbuespenak.

 

Aurreko deialdietako probak:

 

Prozeduraren urratsak:

  • 2024ko ekainaren 3ko deialdirako izen-emateak maiatzaren 10etik 17ra egingo dira, biak barne.
    Epea ireki ondoren, inskripzioa Institutu horretako idazkaritzan eginen da, Nafarroako Gobernuko Erregistro Bulegoan edo Erregistro Orokor Elektronikoan.
  • Onartuen zerrenda argitaratzea
    Behin-behineko zerrenda: Maiatzaren 20an.
    Erreklamazio epea: Maiatzaren 24tik 28ra.
    Behin-betiko zerrenda: Maiatzaren 29an.
  • Probak egiteko eguna: Ekainaren 3an.
  • Emaitzak argitaratzea:

Epaimahaiak aditzera emanen du, ariketak egiten direnean, emaitzak noiz jarriko diren jendaurrean eta zein diren erreklamazioak egiteko epeak.
Epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu emaitzak "Félix Urabayen" NHBHIko iragarki-taulan eta tramiteen katalogoko "DBHko graduatu titulua eskuratzeko probak" izeneko fitxan.

Gainera:

  • Ikasketa-egiaztagiriaren fotokopia (hiru ezagutza esparruetakoren batean salbuetsiak izan nahi dutenek).
  • Helduendako Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten ari direnen kasuan, matrikula uko egitearen frogagiria.
  • Ezgaitasun egiaztagiriaren fotokopia, izangaiak egokitzapen neurriren bat behar duenean.
  • Erreklamazio formularioa (III. eranskina).
  • 498/2023 Ebazpena, 2024ko deialdia onartzen duena.
  • 10/2018 Foru Dekretua, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.
  • 3/2010 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean 18 urtez gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreak arautzen dituena.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ikasketak Antolatzeko Atala
Santo Domingo aldapa, zk.
31001 Iruña
Telefonoa: 848 42 64 27
Helbide elektronikoa: epa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time