Castellano | Euskara | Français | English
(Jatorrizko testua 2009ko 32. NAOn argitaratua, martxoaren 16an. Aldaketak: 285/2010 Foru Agindua, apirilaren 26koa; 309/2011 Foru Agindua, martxoaren 30ekoa)
Atarikoa
Urtarrilaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatu zen hein batean. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.
Erregelamenduzko testu horren 12 . artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barne zuzendari nagusiak proposaturik.
Bestalde, uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak (urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak) 25.2 artikuluan dio Herritarren Segurtasunerako Arloak Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa, Agintariak Babesteko Dibisioa eta Esku Hartzeko Dibisioa dituela bere egituraren barrenean.
Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
I. KAPITULUA. Herritarren Segurtasunerako Arloaren antolaketa egitura
1. atala. Egitura orokorra
1. artikulua. Arloari atxikitako taldeak.
Herritarren Segurtasunerako Arloari zuzenean atxikita, Txakurren Gidarien Taldea
2. artikulua.
3. artikulua. Txakurren Gidarien Taldea.
1. Txakurren Gidarien Taldea Herritarren Segurtasunerako Arloari atxikita dago zuzenean, eta polizia eginkizun hauek egitea dagokio:
a) Droga toxikoak edo substantzia sorgorkariak harrapatzea haiei darizkien usainen bidez, hala prebentzio jardueretan, nola Foruzaingoaren beste unitate batzuei laguntzeko ekintzetan.
b) Lehergailuak bilatu eta aurkitzea jendaurreko ekitaldiak edo agintarien bisitaldiak direla kausa egiten diren prebentzio lanetan, baita lehergailuen berri emateko abisuetan ere, benetakoak izan edo simulakroak.
c) Antzeko beste edozein eginkizun, hari aginduz gero.
2. Txakurren Gidarien Taldea unitate zentrala izanen da.
2. atala. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa.
4. artikulua. Taldeak.
1. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioak honako talde hauek biltzen ditu bere baitan:
a) 1. Ekintza Taldea.
b) 2. Ekintza Taldea.
c) 3. Ekintza Taldea.
2. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa unitate zentrala izanen da.
2. atala. Agintariak Babesteko Dibisioa
5. artikulua. Taldeak.
1. Agintariak Babesteko Dibisioak honako talde hauek biltzen ditu bere baitan:
a) Lehendakaritzako Taldea.
b) Agintariak Babesteko Taldea.
c) Sostengu eta Kontrazaintzako Taldea.
2. Talde guztiak unitate zentralak izanen dira.
6. artikulua. Lehendakaritzako Taldea.
Lehendakaritzako Taldeari dagokio Nafarroako Gobernuko lehendakariaren segurtasuna bermatzeko behar diren polizia eginkizun guztiak eta helburu hori lortzeko behar diren antzeko lan guztiak zuzenean egitea.
7. artikulua. Agintariak Babesteko Taldea.
Agintariak Babesteko Taldeari dagokio agintzen zaizkion babes eta bizkarzaintza zerbitzuak emateari loturiko polizia eginkizunak zuzenean egitea, baita helburu horiek lortzeko behar diren antzeko beste lan batzuk ere.
8. artikulua. Sostengu eta Kontrazaintzako Taldea.
Sostengu eta Kontrazaintzako Taldeari polizia eginkizun hauek dagozkio:
a) Babestuaren osoko segurtasuna bermatzeko behar diren babes eta zaintza zerbitzuak ematea, arloko gainerako unitateekin lankidetzan.
b) Kontrazaintzako zerbitzuak, aurrerapen lanak, ikuskapenak eta babestuen segurtasuna bermatzeko behar diren beste lan batzuk egitea.
c) Arloko gainerako unitateei laguntzea herritarren segurtasuna bermatzeko prestatzen diren operazioetan.
d) Dibisioko gainerako unitateei sostengua eta babesa ematea.
e) Babespeko pertsonen segurtasuna bermatzeko prebentziozko segurtasun planak diseinatzea.
f) Antzeko beste edozein eginkizun, hari aginduz gero.
3. atala. Esku Hartzeko Dibisioa
9. artikulua. Taldeak eta Brigadak.
Esleiturik dituen polizia eginkizunak burutzeko, Esku Hartzeko Dibisioak unitate zentral hauek ditu egituran:
a) Esku-hartze Berezietarako Taldea.
b) Esku Hartzeko 1. Taldea.
c) Esku Hartzeko 2. Taldea.
10. artikulua. Esku-hartze Berezietarako Taldea.
Esku-hartze Berezietarako Taldeari polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:
a) Bahitzen diren pertsonak askatzea.
b) Talde terroristetako edo armatuetako kideak edo delitugile arriskutsuak mendean hartu edo neutralizatzea.
c) Talde terroristetako kideek eta delinkuentzia antolatuko taldeetako kideek erabiltzen dituzten lekuak ireki eta bertan sartzea.
d) Pertsonak eta ondasunak babesteko agintzen zaizkion babes operazioak egitea, kualifikazio berezia behar denean.
e) Agintari eskudunek zehazten dituzten toki eta instalazioetan lan egitea, agintariek hala erabakiz gero.
f) Beste unitate operatibo batzuei laguntzeko beste edozein zerbitzu egitea, kualifikazio berezia behar denean, Foruzaingoko buruak aurretik baimenduz gero.
g) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.
11. artikulua.
II. KAPITULUA. Ezarpen operatiboa
12. artikulua. Langileen atxikipena eta eskalafoia.
1. Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatutako eduki eta prozeduren arabera prestatu beharko den Nafarroako Foruzaingoaren plantilla organikoan ezartzen dena deusetan galarazi gabe, eta erregelamendu horren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz, foru agindu honen eranskinean agertzen da langileak nola atxikitzen zaizkien Herritarren Segurtasunerako Arloaren mende dauden antolaketa unitateei, atxikipen berria edo lanpostuaren eginkizunak, funtsean, aurreko lanpostuaren ezaugarrien barrenean dauden kasuetarako.
2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurreko lanpostuetan langileek zuten egoera bera aitortuko zaie eskalafoian.
13. artikulua. Prozedurak.
1. Aurreko lanpostuei zegozkien eginkizunak ezik, beste eginkizun edo lan berri batzuk dituzten lanpostuak lehiaketa bidez, berariazko lehiaketaren bidez edo izendapen askearen bidez beteko dira, plantilla organikoan ezartzen denaren arabera. Plantilla organiko hori Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatutako eduki eta prozeduren arabera prestatu beharko da.
2. Aurreko idatz-zatian ezarritako prozedura bukaturik, organo eskudunak langileak kasuan kasuko antolaketa unitateari atxikitzeari ekinen dio, prozesuaren emaitzen arabera.
14. artikulua. Plantilla.
Foru agindu honen 12. eta 13. artikuluetan adierazitako prozeduren ondoriozko atxikipenak langile finkoen zerrendan sartuko dira, plantilla finkatzearen ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 20. artikuluan ezarritako baldintzetan.
Lehen Xedapen Gehigarria. Polizia eginkizunak.
Antolaketa unitate bakoitzari esleitzen zaizkion polizia eginkizun berariazkoak galarazi gabe, unitate horietako langileek Foruzaingoaren betebehar orokorren arabera ezartzen zaizkien banakako edo taldekako gainerako lanak ere egin beharko dituzte.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Unitateak.
Lanaldien, ordutegien eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 10eko 1/2005 Foru Dekretuan ezarritako ondorioetarako, foru agindu honetan araututako unitateen aipamenak ondoko hauei buruzko aipamenak direla ulertuko da:
|
Urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez eta garapenerako arauen bidez sortutako unitateak |
Urtarrilaren 10eko 1/2005 F.D.aren eta urriaren 16ko 71/2006 F.D.aren erreferentzia |
|
Txakurren Gidarien Taldea |
Esku Hartzeko Dibisioa |
|
Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa |
Prebentzio Brigada |
|
Agintariak Babesteko Dibisioa |
Agintariak Babesteko Dibisioa |
|
Esku Hartzeko Dibisioa |
Esku Hartzeko Dibisioa |
Xedapen Indargabetzaile Bakarra
Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Azken Xedapen Bakarra
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.