(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Barnea :
    • Foruzaingoa :
      • 67/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Ikuskapen Orokorreko Arloa garatzen duena, brigaden eta taldeen maila arte

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

67/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Ikuskapen Orokorreko Arloa garatzen duena, brigaden eta taldeen maila arte

 

(Jatorrizko testua 2009ko 32. NAOn argitaratua, martxoaren 16an; akats zuzenketa, 2009-07-20ko NAOn. Aldaketak: 283/2010 Foru Agindua, apirilaren 26koa; 308/2011 Foru Agindua, martxoaren 30ekoa)

Atarikoa

Urtarrilaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatu zen hein batean. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.

Erregelamenduzko testu horren 12 . artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barne zuzendari nagusiak proposaturik.

Bestalde, uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak (urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak) 15.2 artikuluan dio Ikuskapen Orokorreko Arloak Komunikazio eta Loturako Dibisioa, Dibisio Tekniko Orokorra eta Barne Araubideko Dibisioa dituela bere egituraren barrenean.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

I. KAPITULUA. Ikuskapen Orokorreko Arloaren antolaketa egitura

1. atala. Dibisio Tekniko Orokorra

1. artikulua. Brigadak.

Dibisio Tekniko Orokorrak brigada hauek ditu bere baitan:

a) Garapen Teknologikoaren Brigada.

b) Baliabideak Administratzeko Brigada.

Halaber, Dibisio Tekniko Orokorrari atxikitzen zaizkio zuzenean talde hauek:

a) Burutza Taldea.

b) Kudeaketa Administratiboaren Taldea.

c) Giza Baliabideen Taldea.

d) Prestakuntza Taldea.

Aipatutako taldeak unitate zentralak izanen dira.

2. artikulua.

3. artikulua.

4. artikulua. Garapen Teknologikoaren Brigada.

1. Garapen Teknologikoaren Brigadari eginkizun hauek dagozkio:

a) Foruzaingoaren zerbitzuen berrikuntza eta hobekuntza teknologikorako azterlanak egitea.

b) Foruzaingoari esleitutako baliabide teknologikoak etengabe ebaluatu eta hobetzea.

c) Beste erakunde batzuekin sinatutako akordio eta hitzarmen teknologikoak betetzen direla begiratzea.

d) Poliziaren sistema informatikoen mantentze-lanak bermatzea eta hobekuntza teknologikorako proiektuak proposatzea, beste organo eskudun batzuekin lankidetzan.

e) Datu pertsonalak babesteko arauak betetzen direla begiratzea, beste organo eskudun batzuekin lankidetzan.

f) Polizia sistema informatikoetan sartzeko baimenak kudeatu eta kontrolatzea.

g) Delinkuentzia mapak prestatu eta eguneratzea, hala nola kartografia.

h) Polizia estatistikak prestatu, aztertu eta kontrolatzea.

i) Datu polizialak sartu eta balidatzea.

j) Beste administrazio batzuekin polizia arloko lotura lanak egitea Europar Batasuneko koordinazio polizialaren prozesuetan, Foruzaingoko buruak ematen dituen jarraibideei segituz.

k) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

5. artikulua. Taldeak.

Garapen Teknologikoaren Brigadak Lotura Taldea du atxikita. Talde hori unitate zentrala izanen da.

6. artikulua. Baliabideak Administratzeko Brigada.

1. Baliabideak Administratzeko Brigadari eginkizun hauek dagozkio:

a) Baliabide materialen arloan dauden eskaerei erantzutea, Barne Zuzendaritza Nagusiko unitateekin koordinaturik.

b) Foruzaingoari atxikitako ondasunen inbentarioa kudeatzea eta haien mantentze-lanez arduratzea.

c) Baliabideak erosteko prozeduretarako baldintza-agiriak prestatzea eta, agintzen zaionean, kontratazio organoetan parte hartzea.

d) Ibilgailuen eta baliabide materialen kontrolean, kudeaketan eta mantentze-lanetan laguntzea.

e) Argazki laborategiaz arduratzea.

f) Foruzaingoko eraikinen eta egoitzetako altzarien mantentze-lanez arduratzea.

g) Foruzaingoak dituen instalazioak planifikatu eta antolatzea, tokiak modurik egokienean aprobetxa daitezen.

h) Foruzaingoaren instalazio eta baliabideetan ingurumen kudeaketarako sistemak ezarri eta haien jarraipena egitea.

i) Foruzaingoak dituen telefonia eta transmisiorako baliabideak kontrolatu eta haien mantentze-lanez arduratzea.

j) Poliziaren komunikazio sistemak aztertu eta etengabe hobetzea.

k) Baliabide materialen auditoria egitea eta egoki erabiltzen direla kontrolatzea, ongi kudeatzen direla begiratuz.

l) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

2. Aurreko idatz-zatian araututako brigada unitate zentrala izanen da.

2. atala. Barne Araubideko Dibisioa

7. artikulua. Taldeak.

Barne Araubideko Dibisioak honako talde hauek biltzen ditu bere baitan:

a) Ebaluazio eta Ikerketa Taldea.

b) Kalitatearen eta Diziplina Araubidearen Taldea.

8. artikulua. Ebaluazio eta Ikerketa Taldea.

1. Ebaluazio eta Ikerketa Taldeari eginkizun hauek dagozkio:

a) Agintari eskudunek finkatzen dituzten isilpeko informazioak eta ikerketak instruitzea, Foruzaingoko kideen jarduketari buruzkoak eta, orobat, Nafarroako Segurtasun Eskolan ari diren izangaien jarduketari buruzkoak.

b) Zerbitzua hobetze aldera zehazten diren polizia zerbitzuen auditoria eta ebaluazioa.

c) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

2. Ebaluazio eta Ikerketa Taldea unitate zentrala izanen da.

9. artikulua. Kalitatearen eta Diziplina Araubidearen Taldea.

1. Kalitatearen eta Diziplina Araubidearen Taldeari eginkizun hauek dagozkio:

a) Foruzaingoko kideei eta haien ahaideei laguntzea eta sostengua ematea, ohiz kanpoko egoeretan edo ezbehar larrietan.

b) Foruzaingoan etika profesionala lortzeko prebentzio ekintzak sustatu eta garatzea, gizarteak arlo horretan dituen aurreikuspenekin bat egiteko asmoz.

c) Foruzaingoarekiko harremanetan herritarrek dituzten esker on, aholku eta erreklamazioen inguruko guztia kudeatzea.

d) Polizia zerbitzuetan kalitatea ereduak ezarri eta garatzea.

e) Armen erabilerari buruzko kontu guztiak kontrolatu eta administrazio arloan kudeatzea, baita armen azterketak egitea ere, Prestakuntza Taldearekin koordinaturik.

f) Lanbideko sinestamenduak kontrolatu eta administrazio arloan kudeatzea.

g) Foruzaingoak zerbitzuen gutunaren bidez bere gain hartutako konpromisoak betetzen ote diren begiratzea.

h) Agintari eskudunek agintzen dizkioten diziplina espedienteak tramitatzea.

i) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

2. Kalitatearen eta Diziplina Araubidearen Taldea unitate zentrala izanen da.

3. atala. Polizia etxeak

10. artikulua. Arau orokorra.

Foruzaingoaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 26ko 265/2005 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (dekretu hori urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen), eta hartan aurreikusitako eginkizunak garatzeko asmoz, Iruñeko, Tuterako, Lizarrako, Tafallako, Altsasuko, Elizondoko eta Zangozako polizia etxeak, egitura organikoari dagokionez, Ikuskapen Orokorreko Arloaren mende daude eta hurrengo artikuluetan xedatzen den antolamendua izanen dute.

11. artikulua. Iruñeko Polizia Etxea.

Iruñeko Polizia Etxearen egituraren barrenean, bere eginkizunak burutzeari begira, Polizia Arretarako Bulegoa sortu da, brigada maila duena. Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Herritarren salaketa eta eskaerak jaso eta kasuan kasuko agintariei bidaltzea.

b) Salaketak behar den Foruzaingoko unitate eskudunera bideratzea.

c) Ikerketa espezializatua behar ez duten argitze-agiriak instruitzea eta agintari judizial eskudunei haien berri ematea.

d) Komunitatearekiko harremanak eta udaltzaingoekiko koordinazioa sustatzea, bere jarduketa eremuaren barrenean.

e) Unitate operatiboen lankidetza eta esku hartzeko errekerimenduak bideratzea, Koordinazio eta Loturako Dibisioaren bitartez.

f) Foruzaingoko buruari jarduera memoriak bidaltzea.

g) Herritarren salaketen eta eskakizunen kopiak Dibisio Tekniko Orokorrari bidaltzea, balidazio informatikoa egin dezan.

h) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

12. artikulua. Tuterako Polizia Etxea.

Tuterako Polizia Etxearen egituraren barrenean, bere eginkizunak burutzeari begira, Tuterako Trafikoko Brigada sortu da.

Tuterako Trafikoko Brigadari Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloaren polizia lanak zuzenean burutzea dagokio, bere polizia etxearen lurralde eremuan.

Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Tuterako Trafikoko Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

a) Bide Segurtasuneko Tuterako Taldea.

b) Argitze-agirietako Tuterako Taldea.

Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Tuterako Polizia Etxeak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

a) Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldea.

b) Polizia Judizialaren Tuterako Taldea.

c) Tuterako Ingurumeneko Taldea.

13. artikulua. Tafallako Polizia Etxea.

Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Tafallako Polizia Etxeari talde hauek esleitzen zaizkio:

a) Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldea.

b) Polizia Judizialaren Tafallako Taldea.

14. artikulua. Lizarrako Polizia Etxea.

Bere Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Lizarrako Polizia Etxeari talde hauek esleitzen zaizkio:

a) Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldea

b) Polizia Judizialaren Lizarrako Taldea.

15. artikulua. Zangozako Polizia Etxea.

Bere eginkizunak hobeki gauzatzeko, Zangozako Polizia Etxeak Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldea izanen du atxikia.

16. artikulua. Elizondoko Polizia Etxea.

Bere eginkizunak hobeki gauzatzeko, Elizondoko Polizia Etxeak Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldea izanen du atxikia.

17. artikulua. Altsasuko Polizia Etxea.

Bere eginkizunak hobeki gauzatzeko, Altsasuko Polizia Etxeak Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldea izanen du atxikia.

II. KAPITULUA. Ezarpen operatiboa

18. artikulua. Langileen atxikipena eta eskalafoia.

1. Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatutako eduki eta prozeduren arabera prestatu beharko den Nafarroako Foruzaingoaren plantilla organikoan ezartzen dena deusetan galarazi gabe, eta erregelamendu horren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz, foru agindu honen eranskinean agertzen da langileak nola atxikitzen zaizkien Ikuskapen Orokorreko Arloaren mende dauden antolaketa unitateei, atxikipen berria edo lanpostuaren eginkizunak, funtsean, aurreko lanpostuaren ezaugarrien barrenean dauden kasuetarako.

2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurreko lanpostuetan langileek zuten egoera bera aitortuko zaie eskalafoian.

19. artikulua. Prozedurak.

1. Aurreko lanpostuei zegozkien eginkizunak ezik, beste eginkizun edo lan berriak dituzten lanpostuak lehiaketa bidez, berariazko lehiaketaren bidez edo izendapen askearen bidez beteko dira, plantilla organikoan ezartzen denaren arabera. Plantilla organiko hori Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatutako eduki eta prozeduren arabera prestatu beharko da.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritako prozedura bukaturik, organo eskudunak langileak kasuan kasuko antolaketa unitateari atxikitzeari ekinen dio, prozesuaren emaitzen arabera.

20. artikulua. Plantilla.

Foru agindu honen 18. eta 19. artikuluetan adierazitako prozeduren ondoriozko atxikipenak langile finkoen zerrendan sartuko dira, plantilla finkatzearen ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 20. artikuluan ezarritako baldintzetan.

Lehen Xedapen Gehigarria. Polizia eginkizunak.

Antolaketa unitate bakoitzari esleitzen zaizkion polizia eginkizun berariazkoak galarazi gabe, unitate horietako langileek Foruzaingoaren betebehar orokorren arabera ezartzen zaizkien banakako edo taldekako gainerako lanak ere egin beharko dituzte.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Unitateak.

Lanaldien, ordutegien eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 10eko 1/2005 Foru Dekretuan ezarritako ondorioetarako, foru agindu honetan araututako unitateen aipamenak ondoko hauei buruzko aipamenak direla ulertuko da:

Urriaren 20ko 103/2008 F. D.aren bidez eta hori garatzeko arauen bidez sortutako unitateak

Urtarrilaren 10eko 1/2005 Foru Dekretuko aipamena

Dibisio Tekniko Orokorra

Dibisio Tekniko Orokorra

Barne Araubideko Dibisioa

Barne Araubideko Dibisioa

Komunikazio eta Loturako Dibisioa

Dibisio Tekniko Orokorra

Polizia Etxeak

Argitze-agirietako Taldeak

Trafiko Dibisioa

Bide Segurtasuneko taldeak

Trafiko Dibisioa

Ingurumeneko taldeak

Ingurumena Babesteko Dibisioa

Polizia Judizialaren Taldeak

Polizia Judizialaren Dibisioa

Polizia Arretarako Bulegoak

Dibisio Tekniko Orokorra

Arretarako Taldeak

Herritarren Babeserako Prebentzio Brigada

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa