Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2009ko 32. NAOn argitaratua, martxoaren 16an; akats zuzenketa, 2009-07-20ko NAOn. Aldaketak: 96/2015 Foru Agindua, maiatzaren 22koa)
Atarikoa
Urtarrilaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatu zen hein batean. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.
Erregelamenduzko testu horren 12 . artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barne zuzendari nagusiak proposaturik.
Bestalde, uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak (urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak) 29.2 artikuluan dio Ikerkuntza Kriminaleko Arloak Polizia Judizialaren Dibisioa, Polizia Zientifikoaren Dibisioa eta Informazio Dibisioa dituela bere egituraren barrenean.
Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
I. KAPITULUA. Ikerkuntza Kriminaleko Arloaren antolaketa egitura
1. atala. Egitura orokorra
1. artikulua. Arloari atxikitako taldea.
Sostengu Teknologikorako Taldea Ikerkuntza Kriminaleko Arloari atxikita dago zuzenean, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Arloko langileek ikerketetan erabiltzen dituzten ekipo eta sistema teknologikoen mantentze-lanak, kudeaketa eta kontrola.
b) Ikerkuntza Kriminaleko Arloaren polizia eginkizunei loturiko txostenak prestatzea, bereziki unitate brezien esku-hartzea behar ez dutenak.
c) Agintari judizialek aurreko eginkizun horiei buruz eskatzen dizkioten txostenak prestatzea eta epaileak jakinaren gainean egotea eta baimena ematea behar duten jardueretarako eskaerak tramitatzea.
d) Bakarrik edo beste batzuekin egiteko agintzen zaizkion bestelako eginkizunak, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.
2. atala. Polizia Judizialaren Dibisioa
2. artikulua. Brigadak eta taldeak.
Polizia Judizialaren Dibisioak honako brigada eta talde hauek biltzen ditu bere baitan:
a) Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.
b) Pertsonen kontrako Delituen Brigada.
c) Osasunaren kontrako Delituen Brigada.
d) Laguntzako Brigada.
e) Iruña Iparraldeko Polizia Judizialaren Taldea
.3. artikulua. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.
1. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, ordenamendu sozioekonomikoaren, ondarearen eta Ogasun publikoaren kontrako delituekin loturikoak. Brigadari dagozkio, orobat, bakarrik edo beste batzuekin egiteko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.
2. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada unitate zentrala izanen da.
4. artikulua. Pertsonen kontrako Delituen Brigada.
1. Pertsonen kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, pertsonen kontrako delituekin loturikoak.
2. Pertsonen kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, pertsonen segurtasunari eragiten dioten delitu teknologikoei loturikoak.
Pertsonen kontrako Delituen Brigadari dagozkio, orobat, banaka edo taldeka agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.
3. Pertsonen kontrako Delituen Brigada unitate zentrala izanen da.
5. artikulua. Osasunaren kontrako Delituen Brigada.
1. Osasunaren kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, eta bereziki osasunaren aurkako delituei loturikoak, eta orobat, bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.
2. Osasunaren kontrako Delituen Brigada unitate zentrala izanen da.
6. artikulua. Laguntzako Brigada.
1. Laguntzako Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, eta bereziki sexu-askatasunaren kontrako eta familia harremanen aurkako delituei loturikoak eta generoan oinarritutako indarkeriari eta adingabeen eta zaharren kontrako indarkeriari loturikoak. Orobat, Foruzaingoaren behar orokorren arabera, bakarrik edo beste batzuekin egiteko agintzen zaizkion bestelako eginkizunak.
2. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Laguntzako Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:
a) Arrisku Sozialeko Egoeran dagoen Jendeari Arreta emateko Taldea.
b) Genero-indarkeriaren Taldea.
6. bis artikulua. Iruña Iparraldeko Polizia Judizialaren Taldea.
1. Taldea lurralde bati lotua dago eta polizia judizialaren eginkizunak beteko ditu Iruñeko, Altsasuko, Elizondoko eta Zangozako polizia etxeen eremuan, Dibisioko buruaren aginte funtzionalaren pean eta zein bere polizia etxeko buruaren aginte organikoaren pean.
2. Talde honi atxikitako langileek aipatu lau eremu geografikoetako edozeinetan izaten ahalko dute destinoa
3. atala. Polizia Zientifikoaren Dibisioa
7. artikulua. Brigadak.
Polizia Zientifikoaren Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:
a) Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.
b) Laborategiko Brigada Kriminalistikoa.
8. artikulua. Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.
1. Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoari Polizia Zientifikoaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, ikuskapen tekniko polizialei loturiko guztiak.
2. Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoari dagokio bere espezialitateko arloetan laguntza eta sostengua ematea Foruzaingoko gainerako unitateei.
Orobat, bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.
3. Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa unitate zentrala izanen da.
9. artikulua. Laborategiko Brigada Kriminalistikoa.
1. Laborategiko Brigada Kriminalistikoari Polizia Zientifikoaren Disibisoaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki identifikazioekin, balistikarekin eta ebidentzia zientifikoen tratamenduarekin loturiko eginkizun guztiak, eta oro har, peritu-txostenak egiteko behar den guztia.
2. Laborategiko Brigada Kriminalistikoari dagokio bere espezialitateko arloetan laguntza eta sostengua ematea Foruzaingoko gainerako unitateei.
Orobat, bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.
3. Laborategiko Brigada Kriminalistikoa unitate zentrala izanen da.
4. atala. Informazio Dibisioa
10. artikulua. Brigadak.
Informazioa Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:
a) Ikerketako Brigada.
b) Azterketa eta Txostenen Brigada.
11. artikulua. Ikerketako Brigada.
1. Ikerketako Brigadari Informazio Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki ondoko hauek:
a) Herritarren segurtasunaren arloko prebentzio lanetarako, ordenari eusteko eta delituei aurre egiteko interesgarri izan daitekeen informazioa eta, orobat, inteligentzia planek finkatzen dutena lortzea.
b) Informazioa ustiatzea, prozedura espezializatuak erabili behar direnean edo agintariek ezartzen dutenean.
c) Foruzaingoko gainerako unitate organikoei eta, bereziki, Polizia Judizialaren Dibisioari sostengu espezializatua ematea.
d) Beste informazio unitate batzuekin harremanak izatea eta lankidetzan aritzea ekintza terroristei, talde biolentoei eta sistemaren aurkako taldeei aurrea hartzeko eta herritarren segurtasuna babesteko.
e) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaizkion bestelako eginkizunak, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.
2. Ikerketako Brigada unitate zentrala izanen da.
12. artikulua. Azterketa eta Txostenen Brigada.
1. Azterketa eta Txostenen Brigadari Informazio Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki ondoko hauek:
a) Inteligentzia planak eta informazioa lortzeko programak prestatzea, bidezkoa denean, informazio behar orokor edo berariazkoen arabera.
b) Foruzaingoko oinarrizko inteligentzia eta informazioa zentralizatzea eta beste bide batzuetatik sartzen dena bideratzea, horri esker nagusiek eta goi-agintariek erabaki egokiak hartzeko lagungarri izan daitekeen inteligentzia prestatzeko eta bidezkoa den bezala hedatzeko.
c) Foruzaingoko gainerako unitate organikoei laguntza ematea analisi eta prospekzio teknikak erabili behar diren arloetan.
d) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaizkion bestelako eginkizunak, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.
2. Azterketa eta Txostenen Brigada unitate zentrala izanen da.
II. KAPITULUA. Ezarpen operatiboa
13. artikulua. Langileen atxikipena eta eskalafoia.
1. Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatutako eduki eta prozeduren arabera prestatu beharko den Nafarroako Foruzaingoaren plantilla organikoan ezartzen dena deusetan galarazi gabe, eta erregelamendu horren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz, foru agindu honen eranskinean agertzen da langileak nola atxikitzen zaizkien Ikerkuntza Kriminaleko Arloaren mende dauden antolaketa unitateei, atxikipen berria edo lanpostuaren eginkizunak, funtsean, aurreko lanpostuaren ezaugarrien barrenean dauden kasuetarako.
2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurreko lanpostuetan langileek zuten egoera bera aitortuko zaie eskalafoian.
14. artikulua. Prozedurak.
1. Aurreko lanpostuei zegozkien eginkizunak ezik, beste eginkizun edo lan berri batzuk dituzten lanpostuak lehiaketa bidez, berariazko lehiaketaren bidez edo izendapen askearen bidez beteko dira, plantilla organikoan ezartzen denaren arabera. Plantilla organiko hori Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatutako eduki eta prozeduren arabera prestatu beharko da.
2. Aurreko idatz-zatian ezarritako prozedura bukaturik, organo eskudunak langileak kasuan kasuko antolaketa unitateari atxikitzeari ekinen dio, prozesuaren emaitzen arabera.
15. artikulua. Plantilla.
Foru agindu honen 13. eta 14. artikuluetan adierazitako prozeduren ondoriozko atxikipenak langile finkoen zerrendan sartuko dira, plantilla finkatzearen ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 20. artikuluan ezarritako baldintzetan.
Lehen Xedapen Gehigarria. Polizia eginkizunak.
Antolaketa unitate bakoitzari esleitzen zaizkion polizia eginkizun berariazkoak galarazi gabe, unitate horietako langileek Foruzaingoaren betebehar orokorren arabera ezartzen zaizkien banakako edo taldekako gainerako lanak ere egin beharko dituzte.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Unitateak.
Lanaldien, ordutegien eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 10eko 1/2005 Foru Dekretuan ezarritako ondorioetarako, foru agindu honetan araututako unitateen aipamenak foru dekretu hartan ezarritako Polizia Judizialaren Dibisioari buruzko aipamenak direla ulertuko da:
Xedapen Indargabetzaile Bakarra
Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Azken Xedapen Bakarra
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA
ANTOLAKETA UNITATEA / ENPLEGUA / AGENTE ZK. / DESTINOA
IKERKUNTZA KRIMINALEKO ARLOA
POLIZIA JUDIZIALAREN DIBISIOA
IRUÑA IPARRALDEKO POLIZIA JUDIZIALAREN TALDEA
IRUÑEKO 38. INSPEKTORE-ORDEA
IRUÑEKO 255. INSPEKTORE-ORDEA
IRUÑEKO 269. INSPEKTORE-ORDEA
IRUÑEKO 208. POLIZIA
IRUÑEKO 292. POLIZIA
IRUÑEKO 322. POLIZIA
IRUÑEKO 384. POLIZIA
IRUÑEKO 409. POLIZIA
IRUÑEKO 475. POLIZIA
IRUÑEKO 479. POLIZIA
IRUÑEKO 485. POLIZIA
IRUÑEKO 523. POLIZIA
IRUÑEKO 555. POLIZIA
IRUÑEKO 556. POLIZIA
IRUÑEKO 607. POLIZIA
IRUÑEKO 622. POLIZIA
IRUÑEKO 632. POLIZIA
IRUÑEKO 904. POLIZIA