(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Eskuratzeko baldintzak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza babestua eskuratzeko baldintzak bete behar dituzte bai eskatzaile gisa ageri denak, bai haren familia unitateko beste kide guztiek (funtsean, ezkontidea edo bikotekide egonkorra, eta ondorengo ahaide adingabeak).

Hala, etxebizitza babestua eskuratu ahal izateko gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira:

  • Etxebizitza babestuen eskatzaileen Zentsuan izena eman behar da.
  • Etxebizitza babestua bizileku ohiko eta iraunkor gisa erabili behar da.
  • Etxebizitzen araubide bakoitzerako eta laguntza mota bakoitzerako finkatzen diren betekizunak bete behar dira ahalmen ekonomikoari dagokionez. Ahalmenaren kalkuluan kontuan hartuko dira familiako kideen diru sarrera ponderatuak eta, halakorik badute, ondarea.
  • Ezin da eduki beste etxebizitza baten edo etxebizitza puska baten (kokalekua gorabehera) jabaririk edo hura erabili nahiz gozatzeko eskubide errealik, bi inguruabar hauek batera gertatu ezean:
    • Desegokitasuna, hau da, etxebizitza hori familia unitatearen beharretarako egokia ez izatea, adibidez, metro koadroen kopuruagatik.
    • Etxebizitza edo etxebizitza-zati hori eskaintzea Nafarroako Gobernuari edo haren sozietate instrumentaletako bati.
  • Etxebizitza baten edo etxebizitza puska baten jabaririk edo erabili nahiz gozatzeko eskubide errealik eskualdatu ez izana azken 5 urteetan (gehienez 90.000 euroko diru sarrerak ekarri dituzten eskualdaketak baldintza hori bete beharretik salbuetsiko dira).
  • Eskatzaileak egoitza-baimena eduki behar du agiri hori eskatzen ahal zaion kasuetan, eta Nafarroako udalerri batean erroldatuta egon behar du.

Hutsik dagoen etxebizitza eskuratzeko baldintzak desberdinak izaten ahal dira.

Halaber, etxebizitza babestua bigarren transmisioan (erabilitako etxebizitza erosten denean) eskuratzeko baldintzak desberdinak dira. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa