(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Zergak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legea onetsi ondotik, ohiko etxebizitzan inbertsioa egiteagatik izandako kenkaria asko aldatu da, 2016ko urtarrilaren 1etik Aurrera:

- Kenkarirako eskubidea soilik izanen da salmenta prezio mugatuko etxebizitza babestu bat erosten bada eta eroslearen errentak ezarritako mugetatik behera badaude.

- Subjektu pasiboak Foru Legeak ezartzen duen errenta mugapena betetzen duela zehazteko zenbateko batzuk ezarri dira, subjektu pasiboaren egoera pertsonala eta familiarra aintzat hartuz.

Horrela, kenkari hau aplikatzeko eskubidea izanen du epai bidez erabakitako osabidezko pentsioaren zenbatekoan zerga-oinarria (alde orokorra eta alde berezia) gutxitua duen subjektu pasiboak, zerga oinarri hori denean:

a) 24.000 eurotik beherakoa, oro har.
b) 27.000 eurotik beherakoa, seme edo alaba bat edo bi seme-alaba dituzten subjektu pasiboentzat, horiek kenkaria egiteko eskubidea ematen badute.
c) 30.000 eurotik beherakoa, familia ugarien kasuan. Zenbateko horiei 3.000 euro gehituko zaizkie ehuneko 33tik gorako eta ehuneko 65etik beherako desgaitasuna duen subjektu pasibo bakoitzeko, edo 7.000 euro, desgaitasuna ehuneko 65ekoa edo handiagoa denean. Atal honetan aipatzen diren zenbatekoak 1.500 eurokoak edo 3.500 eurokoak izanen dira, hurrenez hurren, desgaitasuna duen ondorengo bakoitzeko, kenkaria egiteko eskubidea ematen badute.

- Kenkarien ehunekoak horrela mantentzen dira: %15 (orokorra), %18 (bi seme-alaba edo gehiago dituzten familia unitateendako) edo %30 (familia ugariendako). Kenkarien oinarriaren mugak ere mantentzen dira: urteko 7.000 euro banakako aitorpenean eta urteko 15.000 euro baterako aitorpenean.

- Muga, guztira: aipatutako kenkariei dagozkien oinarrien zenbateko osoa ezin da izan 120.000 euro baino handiagoa subjektu pasiboaren zergaldi guztietarako (zerga batera ordaintzen duten familia unitateen kasuan, 240.000 eurokoa izanen da muga hori ).

- Ohiko etxebizitza zaharberritzeagatiko kenkaria desagertu da, zeinahi delarik ere etxebizitza mota.

- Nolanahi ere, desgaitasun arrazoiak direla eta etxebizitza edo eraikin bateko elementu komunak egokitzeagatik kenkaria kasu guztietan mantentzen da, etxebizitza babestu zein libreetan, subjektu pasiboaren errentak aurrez aipatu diren mugetatik beherakoak badira.

- Etxebizitza 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenago eskuratu edo zaharberritu duten subjektu pasiboek kenkari eskubidea mantenduko dute 2012ko abenduaren 31ko datarekin ezarritako baldintzetan (hots, zeinahi delarik ere beren errenten zenbatekoa) salbu eta kenkariaren gehienezko oinarriari dagokionez, 7.000 eurokoa izanen baita banakako aitorpenean eta 15.000 eurokoa baterakoan.

- Etxebizitza 2013, 2014 edo 2015ean eskuratu edo zaharberritu zuten subjektu pasiboek kenkari eskubidea mantenduko dute 2015eko abenduaren 31ko datarekin ezarritako baldintzetan (hots, errenta mugaren arabera), nahiz eta errentak eta zenbatekoak zehazteko modua 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzen den araudian ezarritakoak izanen diren. 

Etxebizitza-kontua

Era berean, Abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legea onetsi ondotik, etxebizitza-kontuetara egindako ekarpenen araubidea aldatu da:

Etxebizitza-kontuaren ekarpenagatik kenkaria desagertu da. Nolanahi den ere, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenago edo data horren eta 2015eko abenduaren 31 artean etxebizitza kontuetan ekarpenak egiteagatik kenkaria aplikatu duen subjektu pasiboak ez du galduko praktikaturiko kenkariekiko eskubidea, betiere 2012ko abenduaren 31n indarrean zeuden baldintza eta eskakizunak (hots, zeinahi delarik ere errenten zenbatekoa) edo 2015eko abenduaren 31n zeudenak betetzen badira, hurrenez hurren (hots, urteko 20.000 euroko errenta muga, 22.000 banakako aitorpena aurkezten duten familia ugarien kasuan eta 40.000 euro baterako zerga-ordainketa hautatzen duten subjektu pasiboetarako. Horrez gain, familia ugariak badira, 44.000 euro izanen dira).

2016 baino lehenago etxebizitza-kontuetara egindako ekarpenen kenkariak ez galtzeko, dirua ohiko etxebizitzaren lehen erosketara edo zaharberritzera bideratzeko baldintza bete behar da, 10 urteko epean. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa eskuratuko duen etxebizitza babestua izatea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa