(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitza mantentzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Eraikina mantentzeko, beharrezkoa da zaharberritze obrak egitea. Zaharberritze librea izan daiteke, inolako laguntzarik gabekoa, edo zaharberritze babestua, diru-laguntza publikoak jasotzen dituena.

Nafarroan, gainera, badira lehentasunez zaharberritu beharreko eremuak. Eremu mugatu horietan zaharberritze babestuetarako onurak eta diru-laguntzak ematen dira.

Eraikin bat mantentzea da behar diren eragiketak eta zainketak egitea, eraikineko instalazioek, haren eraikuntza elementu, akabera eta abarrekoek behar bezala funtzionatzen eta beren eginkizuna betetzen jarraitu ahal dezaten.

Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legeak dioenez, eraikinak mantentzea eraikinen jabeen betebeharra da, eta ongi erabiltzea, berriz, erabiltzaileei dagokie, eraikinaren jabe izan edo ez. Eraikina ongi erabiltzeko eta mantentzeko betebeharra ez da diru-laguntza publikoen xede.

Halaber, etxebizitzen segurtasunari dagokionez kontu batzuk kontuan hartu behar dira, eta, horien berri izateko, Nafarroako Gobernuak gailu mugikorretan erabil daitekeen aplikazio bat jarri du herritarren eskura, Android eta iOS sistema eragileak erabiltzen dutenentzat, Google Play-ren eta Apple Store-ren deskargako plataformetan.

Eraikinaren Liburua

Lege horrek berak agintzen duenez, Eraikinaren Liburua osatzen duten eta etxebizitzen eskuratzaileei eman behar zaizkien agirietako batean, eraikina eta haren osagaiak erabili eta mantentzeko jarraibideak azaldu behar dira.

Eraikin bat edo eraikin atal bat guztiz hondatuta dagoenean eta haren funtzionamendu ona lortzerik ez dagoenean, konponketa sakona egin beharko da edo are zatiren bat ordeztu, alegia, beharrezkoa izanen da eraikina zaharberritzeari ekitea hura jatorrizko egoerara itzultzeko.

Zaharberritze hitza erabiltzen da, halaber, eraikin bat edo eraikin atal bat zaharkituta gelditu denean, nahiz eta egoera onean egon, gaur egungo eskakizunak betetzen ez dituenean irisgarritasun, funtzionaltasun, segurtasun eta abarretan, eta gaur egungo araudiaren edo betekizunen arabera egokitu behar denean.

Zaharberritze librea edo babestua

Eraikin bateko jabeek eraikina zaharberritzeari ekiten diotenean araudi teknikoa betetzea beste baldintzarik gabe eta laguntza publikorik eskatu gabe, zaharberritze librea eta babestu gabea egiten ari dira.

Etxebizitza Zerbitzuari zaharberritzea babestutzat kalifikatzeko eskatzen bazaio, zaharberritze babestuko espedientea sustatuz, zenbait baldintza bete beharko dira eta zaharberritzearen ezaugarrien eta garrantziaren arabera bidezkoak diren diru-laguntzak lortu ahal izanen dira.



Etxebizitzen Erregistroa

Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak


Ebaluatzeko Txostena EET

EETri buruzko informazio zehatza

Efidistrict

ChantreaTxantrea berroneratze energetikoa proiektuari buruzko informazioa
Etxebizitza mantentzea

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa