(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Zer den eskatzaileen zentsua eta nork eman dezakeen izena

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zer da zentsua?

Etxebizitza babestuen zentsua erregistro bakarra da, Foru Komunitatean etxebizitza babestua eskuratu nahi duten pertsona guztiek izena eman behar dutela horretan.

Etxebizitza babestu guztiak —bai sustatzaile publikoenak (NASUVINSA) bai sustatzaile pribatuenak— tresna horren bidez esleituko dira. Hala ere, ez da Zentsuan izena eman beharko alokairuen sustapenetako batean sartzeko sustatzaile pribatuek 2011 baino lehen behin betiko kalifikatutakoak badira.

Sistema horrek eskatzaileen baremoa egin, eta etxebizitzak esleitzen ditu hiru hilean behin: martxoaren 1ean, ekainaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean.

Zentsuak etxebizitza eskatzeko prozesua sinplifikatzen du. Amaitu da sustapen bakoitzerako izena eman beharra. Orain izena behin bakarrik emanda etxebizitza babestuen sustapen guztietan hartuko duzu parte. Gainera, zure lehentasunak aldatzen ahalko dituzu modu erraz-errazean, berriro izena eman behar izan gabe. Eta, zure zirkunstantzia pertsonalak aldatzen badira, zure datuak eguneratu besterik ez duzu egin behar.

Izena emateko prozedurak ez du iraungipen datarik. Hori dela eta, izena ematen ahalko duzu, egokitzat jotzen duzunean. 
 

Nork ematen ahal du izena?

Hurrengo betekizunak betetzen dituztenek:

  • Betekizun pertsonalak
    Eskatzaileen zentsuan izena emanen duten pertsona guztiek betekizun hauek bete behar dituzte:

    • Adinez nagusia izatea.

    • Nafarroako udalerriren batean erroldatuta egotea, benetako bizilekua izanda.

    • Egoitza-baimena izatea, agiri hori eskatzen ahal den kasuetan.

  • Etxebizitza titulartasunari buruzko betekizunak
    Eskatzaileen zentsuan izena emanen dutenek eta beren familia unitateko kide guztiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

    • Beste etxebizitza baten edo haren zati baten jabariaren titularrak edo hura erabili edo gozatzeko eskubide errealaren titularrak ez izatea, desegokitasun betekizunak bete ezean

    • Azken bost urteetan beste etxebizitza baten edo haren zati baten jabaria nahiz hura erabili edo gozatzeko eskubide erreala eskualdatu ez izana, salbu eta eskualdatzeak ekarritako diru-sarrerak 90.000 eurotik gorakoak ez direnean.

  • Ahalmen ekonomikoari dagozkion betekizunak.

    1. Gutxieneko diru-sarrerak:

      1. Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE):

        1. Errentamendua: 3.000 euro Zerga Oinarriaren Zati Orokorrean, gehi errenta salbuetsiak.

        2. Salerosketa: 12.000 euro Zerga Oinarriaren Zati Orokorrean, gehi errenta salbuetsiak.

      2. Prezio Tasatuko Etxebizitzak (PTE):

        1. Salerosketa: 15.000 euro Zerga Oinarriaren Zati Orokorrean, gehi errenta salbuetsiak.

          Gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzetik salbuetsita egonen dira mugitzeko ezgaitasun larria duten pertsonentzat gordetzen diren etxebizitzak eskuratu nahi dituztenak, %65eko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten beste pertsona batzuk eta genero-indarkeriaren biktimak.

    2. Gehieneko diru-sarrerak (2016ko errenta aitorpenean bete beharrekoak):

Familia unitatea

2016ko Zerga Oinarriaren zati orokorra (507 laukia) gehi errenta salbuetsiak

BOE (IPREM halako 4,5)

PTE (IPREM halako 6,5)

Pertsona 1

35.689,50

51.551,50

2 pertsona

47.586,00

68.735,33

3 pertsona

50.985,00

73.645,00

4 pertsona

54.075,00

78.108,33

5 pertsona

57.563,71

83.147,58



Iragarki-taula

Inscripción presencial

Esleipen-hartzaileen behin betiko zerrenda


Inskripzio-telematikoa

Censo de solicitantes de vivienda protegida

Alta emateko modurik arinena eta errazena

 


Qué es el censo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa