(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

DAVID

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


2019ko urtarrilaren 1etik aitzina eskatzen ahalko dira etxebizitzarako eskubide subjektiboa onartu izanaren ondorioz ezarritako alokairurako laguntza berriak. Laguntzak DAVID eta EMANZIPA izeneko programen bidez onartzen dira, kolektibo desberdinentzat.


 

Etxebizitza Eskuratzeko Kenkarien Programa (DAVID)


Etxebizitza eskuratzeko kenkarien programa (DAVID) prestazio bat da, ohiko etxebizitzaren errenta ordaintzen laguntzeko, diru-sarrera zehatz batetik behera dauden familiei, familiako kideen kopurua kontuan hartuta, gehieneko muga dela SARA indizea (Erosteko Nahikotasuna Errenta Egokiagatik) bider 1,7.

Eskakizunak bide telematikotik egiten ahal dira esteka honetan:

Tramita ezazu hemen zure eskaera

Eskaerak tramitatu daitezke, baita ere, NASUVINSAren bulegoetara joanda, hitzordua aurrez hartuta, 948 012 012 telefono zenbakian.
Zalantzarik izanez gero, begiratu nola tramitatu eskaera.


Era berean, eskaeraren tramitazioaren inguruko edozein galdera argitu dezakezu hemen: davidvivienda@navarra.es

Laguntzak jasotzeko baldintzak

 
1. Izena ematea etxebizitza babestuen eskatzaileen zentsuan: etxebizitza babestuen eskatzaileen zerrendan izena emanda egotea urtebeteko antzinatasunez, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean.

2. Gutxieneko diru-sarrerak: 3.000 euro.

3. Gehieneko diru-sarrerak: familiako diru-sarrera haztatuak SARA indizea bider 1,7 mugaraino.

4. Etxebizitzaren errenta gehienekoa: 650 euro hilean.

Prestazioaren ezaugarriak


1. Alokairuaren % 50:
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa errentaren % 50 izanen da, muga hauekin:
- Sarrerak < 1 bider SARA: 300 €/hileko
- Sarrerak = 1 SARA eta < 1,4 bider SARA: 250 €/hileko
- Sarrerak = 1,4 bider SARA eta < 1,7 bider SARA: 200 €/hileko 

Diru-sarreren taula

2. Iraupena: denbora mugarik gabe.

3. Urtero berritu beharra: urtero berritu beharra dago hartzaileak baldintzak betetzen segitzen duela egiaztatzeko.

4. Hileroko ordainketa: hilero ordainduko da, bankuko ordainagiriak aurkeztu eta gero.

Programan sartzeko mugak


Ezin izanen da DAVID programan sartu baldin eta inguruabar hauetakoren bat tartean bada:

1. Etxebizitza baten titularra izatea edo etxebizitza bat eskualdatu izana azken 5 urtean (salbuespenak izan ezik).
2. Errentatzailearen ahaide izatea, odol nahiz ezkontza bidezko bigarren gradurainokoa.
3. Aitortu ez izana, aurrezkiaren zati bereziaren diru-sarrera gisa, 5.000 eurotik gorako zenbateko bat.
4. 90.000 eurotik gorako balioko ondasun eta eskubideak edukitzea.
5. Etxebizitza berean DAVID laguntza jasotzen duen beste pertsona bat egotea.

VAIS programaren laguntza jasotzen duten pertsonentzako berezitasunak
(Gizarte Integrazioko Etxebizitza)


1. Alokairuaren % 60: laguntzaren zenbatekoa alokairuaren % 60 izanen da, gehienez 360 €/hilean

2. Iraupena. 2 urte jarraian

3. VAIS aitorpena: eskatzaileak gutxienez bi urteko antzinatasuna izan behar du VAIS programaren hartzaile gisa.

DAVID programan sartzeko egutegi mailakatua


DAVID programaren ezarpena mailakatua izanen da, eta sarbidea izanen dute hainbat eskakizun betetzen dituzten pertsonek, honako egutegi honen arabera:

- 2019 urtea: 2019ko urtarrilaren 1ean zentsuan 2 urteko antzinatasun jarraitua duten pertsonak, haurrak kargupean dituztenak.
- 2020 urtea: 2020ko urtarrilaren 1ean bi urteko antzinatasun jarraitua duten pertsonak, haurrak kargupean dituztenak.

Ohiko galderak


DAVID programari buruzko zalantzarik izanez gero, begiratu lehenik hemen DAVID programari buruzko ohiko galderak.

Zure zalantzak argitu ez badira, bidaliguzu mezu bat helbide honetara: davidvivienda@navarra.es  




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa