(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

EMANZIPA

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Emanzipa




2019ko urtarrilaren 1etik aitzina alokairurako laguntza berriak eskatzen ahalko dira, etxebizitzarako eskubide subjektiboa onartu eta gero abiarazi direnak. Laguntzak bi programa hauen bidez onartzen dira: DAVID eta EMANZIPA izenekoak; bakoitza kolektibo jakin batendako programa da.


Nafarroan gazteei emantzipatzen laguntzeko programa (EMANZIPA)


Nafarroan gazteei emantzipatzen laguntzeko programa (EMANZIPA) ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko prestazio bermatu bat da, 20 eta 30 urte arteko gazteei ematen zaiena gehienez ere hiru urtez, modu jarraituan nahiz jarraitu gabean. Laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hilabeteko alokairuaren %50ekoa da eta hilean gehienez ere 250 eurokoa, baldintza izanik etxebizitzaren hilabeteko errenta ez izatea 650 eurotik goitikoa.   

 

Eskaerak telematikoki mediante certificado digital o NIF+Ogasuneko PINa.  

Tramita ezazu hemen zure eskaera


Zalantzarik izanez gero, ikusi nola tramitatu eskaera.

ARGIBIDEAK: EMANZIPA PROGRAMA

 
  Laguntzak jasotzeko baldintzak

1. Adina: 23 eta 30 urte artean. Adinaren betebeharra urte bakoitzeko abenduaren 31n bete beharko da. 

2. Gutxieneko diru-sarrerak: 3.000 euro.

3. Gehieneko diru-sarrerak: 
   -     Pertsona 1: 20.000 euro.  
   -     2 pertsona edo gehiago: 30.000 euro.

4. Etxebizitzaren errenta, gehienez: 650 euro hilean.  
 

  Prestazioaren ezaugarriak

1. Alokairuaren errentaren %50: laguntzaren zenbatekoa errentaren %50 izanen da eta gehienez ere 250 € hilean

2. Iraupena, gehienez: 3 urte, jarraituak izan edo ez.

3. Urtero berritu beharra: urtero berritu beharra dago hartzaileak baldintzak betetzen segitzen duela egiaztatzeko.

4. Hiru hilean behingo ordainketa: hiru hilabetean behin ordainduko da, bankuko ordainagiriak aurkeztu eta gero.

  Programan sartzeko mugak

Ezin izanen da EMANZIPA programan sartu baldin eta inguruabar hauetakoren bat tartean bada: 

1. Etxebizitza baten titularra izatea edo etxebizitza bat eskualdatu izana azken 5 urtean (salbuespenak izan ezik).

2. Errentatzailearen ahaide izatea, odol nahiz ezkontza bidezko bigarren gradurainokoa.

3. Aitortu ez izana, aurrezkiaren zati bereziaren diru-sarrera gisa, 5.000 eurotik gorako zenbateko bat.

4. 90.000 eurotik gorako balioa duten ondasun eta eskubideak edukitzea.

  Ohiko galderak

EMANZIPA programari buruzko zalantzarik izanez gero, begiratu lehenik hemen EMANZIPAri buruzko ohiko galderak.

Zure zalantzak argitu ez badira, bidali iezaguzu mezua emanzipa@navarra.es


Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa