(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukia, epeak eta teknikari eskudunak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Edukia

EETak hiru zati ditu eta honako eduki hau: 

Eraikinaren kontserbazio egoera. Egiturazko eta eraikuntzako elementuak deskribatuko dira, eta beharrezkoak diren konponketak edo mantentze-lanak zehaztuko.
- Irisgarritasuna. Banan-banan aipatu eta deskribatuko dira irisgarritasunari buruzko araudia betetzen ez duten elementuak eta zer arrazoizko doikuntza egin daitezkeen irisgarritasuna hobetzeko.
- Ziurtapen energetikoa. Eraikinaren ziurtapen energetikoa jasoko du, araudiari jarraikiz.

Funtsean, eta kontserbazio egoera zein den, erakinari GAI edo EZ GAI kalifikazioa emanen zaio, honako ñabardura hauekin:

- GAI: hutsune nabarmenik gabe
- GAI, HUTSUNE ARINEKIN: mantentze-lanetako hutsuneak daude, EETak indarra duen bitartean konpondu beharrekoak.
- EZ GAI, BEHIN-BEHINEKOZ: urtebeteko epean edo lehenago konpon daitezkeen hutsune larriak daude, erabiltzaileendako edo oinezkoendako arriskurik ez dakartenak.
EZ GAI: hutsune larriak edo oso larriak daude, jendearendako arriskua dakartenak edo urtebeteko epean konpondu ezin daitezkeenak.

EETa egiteko epeak eta indarraldia

2013ko abenduaren 31n 100 urte edo gehiago zituzten eraikinek 2017aren urtarrilaren 1a baino lehen izan beharko dute EETa.

Gainerako eraikinek, eraiki zirenetik 50 urte igarotakoan:

Eraiki zirenetik 50 urte noiz bete EETa eskuratzeko azken eguna
2013ko abenduaren 31 baino lehen 2018ko urtarrilaren 1ean
2014an, 2015ean eta 2016an 2019ko urtarrilaren 1ean
2017an eta 2018an 2020ko urtarrilaren 1ean
2019an 2021eko urtarrilaren 1ean
2020ko urtarrilaren 1etik aitzina Eraiki zirenetik 50 urte igaro baino urtebete lehenago


Eraikinen bati EETa eskatzen bazaio birgaitze babestuko mota jakinen baten barruan sarturik dagoelako, birgaitze proiektua prestatzearekin batera egin beharko da edo hura prestatu aurretik.

Zein da EETaren indarraldia?

10 urte, tartean ez badira eraikinaren egoera hondatzen duten inguruabarrak
. Halakorik gertatuz gero, hutsune berriak konpondu beharko dira, edo txosten berria egin.

Teknikari eskudunak

Bizitegitarako eraikinak direnez, arkitekto edo arkitekto teknikoaren titulua dutenek prestatzen ahalko dituzte txostenak.



Etxebizitzen Erregistroa

Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak


Nire Eraikina

   

Zaharberritzea

RehabilitaciónNafarroako Gobernuak etxebizitzak zaharberritzeko laguntza ugari eskaintzen ditu.
Qué es el censo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa