(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Bitartekaritza

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza arloko bitartekaritza-zerbitzua  

Zer da Etxebizitza arloko Bitartekaritza-zerbitzua (EBZ)?

Eskubide Sozialetako Departamentuaren doako zerbitzua da, eta haren helburu nagusia da pertsona fisikoak artatzea, orientatzea eta aholkatzea, pertsona horiek ustekabeko kaudimengabeziako egoera objektiboan edo kaudimengabezia-arriskuan baldin badaude, aurreikusezinak diren zailtasun ekonomikoengatik edo, aurreikusgarriak izanik ere, saihestezinak direnak, ezinezko egiten dutenak haiek hartutako ordainketa-betebeharrak betetzea, eta balizko ondorio gisa dakartenak hipoteka-bermearekin kargatutako ohiko etxebizitza galtzeko arriskua, edo errentan harturiko etxebizitzaren uzte itundugabea.

EBZa baliatzeko betekizunak

  • Zerbitzua eskatzen duenaren ohiko bizilekua izatea galtzeko edo itundu gabe uzteko arriskupean dagoen etxebizitza.
  • Etxebizitza Nafarroako Foru Komunitatean egotea.
  • Entitate hartzekodunarekin edo errentatzailearekin aldez aurretik harremanetan jarri izan akordioa lortu nahirik eta saioak huts egin izana.

Nolakoa da EBZ?

Doako zerbitzua da eta bertan familia unitatearen egoera ekonomikoa aztertzen da eta zorra ordaindu eta etxebizitza atxikitzeko dauden aukerak proposatzen dira.

Nola eskatzen da?

  • Kasu bakoitza aztertzeko hitzordua eskatu beharko da telefono honetara deituz: 848 426 900  
  • Ondoren, Etxebizitza arloko Bitartekaritza-zerbitzuko langileak interesdunarekin harremanetan jarriko dira hitzordua finkatzeko, hala behar denean.
  • Bestela, izena, bi abizen eta harremanetarako telefonoa eman dezakezu Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuaren bulegoetan: 

            Alondegia, 1 - 1.a
            31002 - Iruña
            Ordutegia: 08:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. .

Aurkeztu beharreko agiriak

Interesdunak, EBZko langileekin biltzera datorren lehen hitzorduan, honako agiri hauek ekarri beharko ditu:

  •  Bitartekaritza eskatzen duenaren NANa/AIZ
  • Bitartekaritza hipotekario bat bada, honako hauek:
            - Etxebizitzaren salerosketa eskrituraren kopia
            - Hipoteka-maileguaren edo hipoteka-kredituaren kopia 
            - Hipotekaren hilabeteko kuotaren azken banku-ordainagiria 
            - Finantza-entitateak maileguaren egoerari buruz eginiko agiri eguneratua. 
            - Bankuaren datuak eta bulego-zenbakia.
  •  Errentamendurako bitartekaritza bada, honako hauek:
            - Errentamenduko kontratuaren fotokopia. 
            - Ordaindutako azken errenta-ordainagiria.
  • Bitartekaritza eskatzen duenaren eta haren familia-unitatearen diru-sarreren frogagiriak (azken nominak, langabezia-prestazioak, gizarte-sorospenak, etab.)
  • Doako justizia tramitatu bada, izendaturiko abokatuaren izena.
  • Tramitea egiteko abokatu partikularra izanez gero, harremanetarako datuak
  • Jasotako jakinarazpen judizialak.
  • Interesekoa izan daitekeen beste zeinahi dokumentu



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa