(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Hartzaileak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Nafarroan etxebizitza baten jabea edo erabiltzailea den edozeinek eskatzen ahal du
hura zaharberritzeko obrak zaharberritze babestutzat jo daitezela, baldin eta etxebizitza horretan badu edo izanen badu bere bizileku ohikoa eta iraunkorra.

Dena den, laguntzak jaso ahal izateko, eskatzailearen familiaren diru-sarrera ponderatuek aurrekontu babesgarriaren hamarrena gainditu beharko dute eta IPREM halako 3,5 baino gutxiago izan, salbu eta jarduketa jabeen erkidegoak sustatzen badu..

 

FAMILIAREN DIRU SARREREN ARABERAKO DIRU-LAGUNTZA ARRUNTAK

Diru-laguntza arrunten zenbatekoa aldatu egiten da, beheko taulan ageri den bezala, IPREM indizea baino zenbat aldiz handiagoak diren familiaren diru sarrera ponderatuak, eta eraikinak nolako ezaugarriak dituen:

Diru sarrerak, IPREM halako zenbateraino:
   2.5 arte  2.5 eta 3,5 artean
50 urtetik gorako eraikina % 20 % 10
20 eta 50 urte bitarteko eraikina % 10 % 5
Lehentasunez zaharberritu beharreko eremuetan % 45 % 30
65 urtetik gorako sustatzaileak edo ezkontideak, edo 35 urte baino gutxiagokoak % 45 % 30
Eraikina egokitzea mugitzeko desgaitasun larria dutenentzat % 50 % 40


DIRU-LAGUNTZA GEHIGARRIAK:

Diru-laguntzarako eskubidea duten familia ugariek %5ko diru-laguntza gehigarria izanen dute kategoria orokorrekoak badira, eta %10koa berriz, kategoria berezikoak badira.
35 urtetik beherakoek,
 genero indarkeriaren,  terrorismoaren biktimek (zenbait baldintzarekin) edo gizarteratze-errenta edo horren ordezko antzeko prestazio bat jasotzen duten %5ko diru-laguntza gehigarria izanen dute.
Diru-laguntza arruntarako eskubidea izan beharko dute diru-laguntza gehigarri horiek jasotzeko.

LAGUNTZAK ESKURATZEKO BALDINTZAK:

1. Zaharberritzea babestua izateko baldintzak.

2. Kasuan kasuko laguntzak eskatu dituena etxebizitza zaharberrituan erroldatua dagoela ziurtatzen duen agiria, obrak bukatu ondoren eta behin betiko kalifikazioa eskatu baino hilabete lehenago gehienez luzatua.


3. Eskatzaileen erantzukizuneko aitorpena, zerga betebeharrak eguneratuak dituztela dioena.

LAGUNTZEN MUGAK:

Hona, gehieneko diru-laguntza: 12.000 euro etxebizitza bakoitzeko, salbu eta lehentasunez zaharberritu beharreko eremuetan dauden etxebizitzak badira edo familia bakarreko etxebizitzak (zaharberritze-lanen ondorioz artean ere familia bakarrekoak direnak); kasu horretan, gehieneko diru-laguntza 25.000 eurokoa izanen da etxebizitza bakoitzeko. 

 

BIZILAGUN ELKARTEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK, OZTOPOAK KENTZEAGATIK
 

ERAIKINAREN ADINA (URTEAK):
25 urtetik gora Gehieneko diru-laguntza etxebizitzako
Igogailurik gabeko eraikina, oztopo guztiak kentzeko % 45 8.000 € (10.000 euro 11 etxebizitza baina gutxiagoko eraikinetan)
Igogailua duen eraikina, oztopo guztiak kentzeko % 30 5.000 €
Igogailurik gabeko eraikina, oztopo guztiak kendu gabe % 25 5.000 €
Igoagailua duen eraikina, oztopo guztiak kendu gabe % 20 3.000 €

ERAIKINAREN INGURATZAILE TERMIKOA HOBETZEAGATIK:

1980ko urtarrilaren 22a baino lehen eraikitzen hasi ziren eraikuntzen kasuan, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetu nahi bada isolamendu maila handitze aldera, eta Eraikuntzaren Kode Teknikoak eraikin berrientzat ezarritako eskakizunak lortzen badira, diru-laguntza %40koa izanen da.

Ondorio horietarako, eraikinaren inguratzaile termikotzat joko dira kanpoko aldearekin harremanetan diren eraikuntza elementuak. Hona, aipatu elementuak: kanpoko eta barneko fatxadak, estalkia eta ataripeetako eta hegaletako forjatuak.

Diru-laguntza hori gehienez ere 6.000 eurokoa izanen da etxebizitza bakoitzeko.

 

ALOKATZEKO DIREN ERAIKIN ETA ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Eraikin bat edo etxebizitza bat edo gehiago errentan emateko asmoz haien zaharberritzea sustatzen duenak ondoko diru-laguntzak eskuratu ahalko ditu.

 
Lehentasunez zaharberritu beharreko eremuetan, eraikuntzak 50 urte baino gehiago baditu eta urteko errentak azalera erabilgarri bereko BOE bati dagokiona ganditzen ez badu. % 40, baldin eta modulu ponderatua etxebizitzaren azalera erabilgarriaz biderkatuta ateratzen den balioaren % 26 gainditzen ez bada (gehienez 120m2).
50 urte edo gehiagoko eraikin eta etxebizitzetan, urteko errenta-sariak azalera erabilgarri bereko BOE bati dagokiona ganditzen ez badu. % 22, baldin eta modulu ponderatu horren % 14 gainditzen ez bada (gehienez 120m2).
50 urte arteko eraikin eta etxebizitzetan, urteko errentak ez badu gainditzen azalera erabilgarri bereko BOE bati dagokiona. % 11, baldin eta aipatu modulu ponderatuaren % 7 gainditzen ez bada (gehienez 120 m2).


GEHIENEKO DIRU-LAGUNTZA:

Gehienez ere 12.000 € etxebizitzako.

BALDINTZAK:

Diru-laguntza jaso ahal izateko beharrezkoa da lehendik dagoen errentamendua frogatzea, edo errentamendu berrien kontratuak aurkeztea, behin betiko kalifikazioa ematen denetik urtebete iragan aurretik.

Errentaturiko etxebizitzek errentamendu araubidean iraun beharko dute 5 urtean gutxienez.

Hutsik gelditzen badira, sustatzaileak aukera izanen du etxebizitza hori berriz alokatu, diru-laguntza itzuli edo alokairuen poltsan sartzeko.

Errentamendurik ez dagoela ulertuko da baldin eta sustatzaile-errentatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako aurkeztutako aitorpenetan higiezinen errentamenduaren bidezko diru-sarrerarik agertzen ez bada.

 

Familiaren diru sarrera ponderatuen kalkulua


Familiaren diru-sarrera ponderatuak kalkulatzeko, sartu esteka honetan.

Obrak egiteko eta okupatzeko epea

  • Zaharberritze babestuko obrak gehienez ere 6 hileko epean hasiko dira, behin-behineko kalifikazioa lortzen denetik hasita.
  • Zaharberritze babestuko obrak gehienez ere 36 hileko epean burutuko dira, behin-behineko kalifikazioa lortzen denetik hasita. Epe hori beste 18 hilabetez luzatzen ahalko da gehienez, betiere luzapen hori hasierako epea amaitu baino lehen eskatzen bada. 
  • Ukitutako etxebizitzak gehienez ere 3 hileko epean okupatuko dira, behin betiko kalifikazioa lortzen denetik hasita.

Lehentasunez zaharberritu beharreko eremuak

Jakin ezazu zein diren lehentasunezko zaharberritze eremuak.



Etxebizitzen Erregistroa

Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak


Ebaluatzeko Txostena EET

EETri buruzko informazio zehatza

Efidistrict

ChantreaTxantrea berroneratze energetikoa proiektuari buruzko informazioa
Hartzaileak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa