(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak

 

Eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak, aldez aurretik zaharberritzea babespekotzat kalifikatu ondoren.

 

Aurkezteko epea zabalik Behera kargatu agiriak


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

 

Sustatzaileak. Sustatzailetzat jotzen dira jabeak, jabekideen erkidegoak eta jabearen baimena duten errentariak.

 

Argibide gehiago

  • Laguntza-eskabidea behin-behineko kalifikazio-eskabidearekin batera aurkeztuko da.
  • Ondorengo baldintzak nabarmentzen dira:
    • Etxebizitza ohiko bizitoki iraunkorra izatea.
    • Eraikina 25 urtetik gorakoa izatea.
    • Aurrekontua etxebizitzako 6.000 €-tik gorakoa izatea (6.000€, guztira, eta 3.000 € etxebizitzako, desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzeko).
    • Obrak hasi gabe egotea. Behin-behineko kalifikazioa egiten denetik, sei hilabeteko epearen barruan hasi eta 36 hilabeteko gehienezko epearen barruan amaitu behar dira.
    • 9.000 €-tik aurrera (diru-laguntza kenduta) eska daitezke mailegu kualifikatuak
    • Sustatzailearen ponderatutako familia-dirusarreren, haren adinaren eta eraikinaren antzinatasunaren arabera (araudian ezarritako eskakizunen arabera) emango da diru-laguntza. Zaharberritzearen informazioa.
  • Informazio gehiago

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nola tramitatu?

Bulegoetan

Kalifikazio-eskabidea aurkeztuko da, eskatutako dokumentazioarekin batera, zaharberrituko den eraikinaren edo etxebizitzaren kokalekuari dagokion Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoan (EEZB)

Hurrengo urratsak

  • Behin-behineko kalifikazioa.
  • Zaharberritzeko obrak egikaritzea.
  • Behin betiko kalifikazioa (behin-behineko kalifikazioaren eta behin betikoaren arteko gehienezko epea 36 hilabetekoa da).
  • Diru-laguntzaren ordainketaren ebazpena.

Behin betiko kalifikazioa egiten denetik hasita, bost urte baino lehenago eskualdatzen bada (heriotzagatik izan ezik), eskuratutako laguntzak itzuli egin beharko dira.

Araudia

Harremana

  • Sustapen Departamentua
  • Alondegi kalea 1, 1. solairua
    Telefono zenbakia: 848 42 75 80
    Helbide elektronikoa:vivienda@navarra.es
  • Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko dagokion Bulegoan (EEZB) (Ikus zerrenda)

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.