(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Esleitzeko prozedura

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Lehendabizi, sustapenean erreserbak ezartzen dira inguruabar pertsonal jakin batzuk dituzten eskatzaileentzat, eta etxebizitzak errenta-tarteen arabera banatzen dira.

Etxebizitza babestuak, eskuratzeko betekizunak beteta, eskatzaileen zentsuan inskribatuta dauden pertsonen artean esleitzen dira. Horretarako, eskuratzeko baremoa aplikatu da, besteak beste, etxebizitza izan beharra baloratzen duena.

Hiru hilean behin (martxoaren 1ean, ekainaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean) etxebizitza babestuak —bai sustatzaile publikoenak (NASUVINSA) bai sustatzaile pribatuenak— esleitzeko prozedura egiten da. Esleitzeko prozedura horretan egun horietarako zentsuan inskribatuta dauden eta esleituko diren etxebizitzak eskuratzeko eskubidea duten pertsona guztiek parte hartzen dute, agertutako lehentasunen eta eskuratzeko betekizunen betetze-mailaren arabera.

Prozeduraren urratsak

Horrela, hiruhileko bakoitzean etxebizitza babestuak esleitzeko prozedura bat egiten da, hurrengo faseetan banatzen dena:

  1. Etxebizitzak zentsuan inskribatuta dauden pertsonen artean esleitzea, aldez aurretik agertu dituzten lehentasunen arabera.
  2. Esleipen-hartzaileen behin-behineko zerrendak argitaratzea eta alegazioak aurkezteko epea hastea. Fase hau bakarrik gertatzen da, eskatzaileak esleitu beharreko etxebizitzak baino gehiago badira.
  3. Esleipen-hartzaileek eskuratzeko betekizunak eta, baremoa aplikatuta, alegatutako zirkunstantziak betetzen dituztela egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
  4. Dokumentazio osoa ikusita, salerosketa eta errentamendu kontratuak sinatzeko baimena ematen da.
  5. Kontratuak sinatzea, salerosketakoak edo errentamendukoak.
  6. Kontratu guztiak ikus-onesteko aurkeztea Etxebizitza Departamentuari, egiaztatu dezan esleipen-hartzaileek etxebizitza eskuratzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituztela eta, halaber, baremoa behar bezala aplikatu dela.
  7. Salerosketa edo errentamendu kontratuak ikus-onestea eta, bidezkoa denean, diru-laguntzarako edo laguntza publikorako eskubidea aitortzea.

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa