(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitza babestua eskualdatzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza babestu baten jabearen betebehar nagusia da etxebizitza horixe izatea bere bizileku ohikoa eta iraunkorra.

Hala ere, betebehar hori betetzerik ez dagoenean, onartzen da etxebizitza saltzea edo alokatzea, hutsik gera ez dadin. Baina horrelako eragiketetan zenbait baldintza bete behar dira, ondoko inguruabarrak direla eta:

  • Eroslearen edo maizterraren familiaren diru sarrerak.
  • Erosle edo maizterraren familia-unitateko kideetako inor ezin da izan beste etxebizitza baten titularra, salbu eta etxebizitza desegokia bada, hala izateko baldintzak betetzen dituena.
  • Nafarroako Gobernuak finkatzen du gehieneko salmenta prezioa edo errenta.
  • Saltzaile edo errentatzaileak diru-laguntza izan badu eta eskualdaketa lehenbiziko 5 urteetan egiten badu, itzuli egin behar du diru-laguntza.
  • Salmenta edo errentamendua Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuari jakinarazi behar zaio.
  • Etxebizitza bat saldu edo 4 hilabetetik gorako epe baterako alokatu nahi bada, haren efizientzia energetikoaren ziurtagiria egina eduki beharko du, eta jabeak arduratu beharko du hura ekartzeaz. Ziurtagiri hori ez da eskatuko errentamendu kontratua berritu nahi bada.

Halaber, hemen azaldutako baldintzak betez gero, esleitutako etxebizitza babestua trukatzeko aukera ere badago.

Azkenik, etxebizitza babestu baten titulartasuna aldatzen ahal da haren ekarpena egiten bazaio ezkontza-sozietateari edo bikote egonkorraren ondare komunari, edo bestela, ezkontideak banandu edo dibortziatzeko, bikote egonkorrak desegiteko eta jabekidetasuna amaitzeko prozesuen ondorioz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa