Castellano | Euskara | Français | English
(2015eko 47. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 10ean; akats zuzenketa, 2015-03-23ko NAO)
Autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremuen antolamendurako azaroaren 5eko 103/2014 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ezartzen du autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremu guztietan nahitaez erakutsi beharko dela plaka bereizgarri bat sarrera nagusiaren ondoan, eta haren ezaugarriak turismo arloko kontseilari eskudunak onetsiko dituela. Horrenbestez, agindu dut:1. Nafarroako Foru Komunitatean autokarabanak hartu eta kanpatzeko dauden eremu guztietako plaka bereizgarrien ezaugarri teknikoak onestea, foru agindu honen I. eranskinarekin bat.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
I. ERANSKINA. Autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremuen plakak
Autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremu guztietan nahitaez erakutsi beharko da plaka bereizgarria sarrera nagusiaren ondoan. Plaka hori metalezko karratu bat da, 40 × 40cm-koa, Pantone 553-C berde koloreko atzealdearen gainean irudi zuri bat eramanen duena, erantsitako krokiseko neurrien eta diseinuaren araberakoa.