(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Turismoa :
    • Arau orokorrak :
      • 12/2012 Foru Agindua, otsailaren 6koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, "Artzai eguna" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adierazten duena, Uharte Arakilgo Udalak eskatuta

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

12/2012 Foru Agindua, otsailaren 6koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, "Artzai eguna" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adierazten duena, Uharte Arakilgo Udalak eskatuta

 

(2012ko 43. NAO argitaratutako testua, martxoaren 1ean)

Atarikoa

Abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ospatzen diren festak ikuspegi turistiko batetik arautzea eta "Nafarroako Interes Turistikoko Festa" izendapena sortzea.

4. artikuluan ezartzen denaren arabera, "Nafarroako Interes Turistikoko Festaren" adierazpen prozedurari honela emanen zaio hasiera: kasuan kasuko ospakizuna non egiten den, bertako udalek edo turismo partzuergoek eskatuta, Nafarroako Turismo Kontseiluak eskatuta, edo ofizioz, turismo arloan eskumena duen departamentuak eskatuta. "Nafarroako Interes Turistikoko Festaren" adierazpena foru agindu bidez eginen dira.

Festa honetan omenaldia egiten zaie artzainei eta mundu horrekin lotutako guztiari; izan ere, oso garrantzitsuak izan dira Nafarroako herri askotan. Egun honetan Nafarroako jatorrizko hainbat ardi arraza ezagutu daitezke, baita abeltzaintzaren ikuspuntutik interesekoak diren beste espezie batzuetakoak ere. Garrantzi berezia du artzain zakurren lehiaketak. Haren bidez ikus daiteke zer trebezia duten beren lana egiten; horri esker, bultzatzen da lehiatzen diren zakur arrazak hobeki ezagutzea eta estimatzea. Festa honetan egiten diren artzainaren omenezko jarduerak abeltzainen munduaren eta jardueren aitortza dira, eta haienganako babesa.

2012ko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran, Nafarroako Turismo Kontseiluak adierazi zuen ados zegoela "Artzai eguna" izeneko festa Interes Turistikoko Festa izendatzeko proposamenarekin.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du, Uharte Arakilgo Udalak eskaturik, foru agindu bidez, "Artzai eguna" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adieraztea, abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuan eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren.

Horrenbestez, agindu dut:

1. Uharte Arakilgo Udalak eskaturik, "Artzai eguna" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adieraztea.

2. Adierazpen hori Nafarroako Interes Turistikoko Festen Erregistro Administratiboan inskribatzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Foru agindu hau Uharte Arakilgo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa